kalerainfo
2016ko ustezko estatu-kolpearekin lotutako beste batzuk. Erdogan presidentea 2002an boterera iritsi zenean, 60.000 preso zeuden Turkian. HDP Kurduak, Turkiako Parlamentuan bozketan hirugarren talde politikoa denak, bere zazpi diputatu ditu kartzelan. Dozenaka alkate eta 6.000 militante baino gehiago ere espetxean dauzka. AEBk, munduko jendarmeak, bere kartzeletan dauden preso kopuruaren errekor tristea du: 2.300.000, biztanleriaren % 0,75. Horietako batzuk politikoak dira, dozena bat portorricoar kasu, eta espetxe-zigorren urte kopuruaren zerrenda lazgarri bat. Leonard Peltier siuxak 43 urte daramatza espetxean eta Mumia Abu-Jamal pantera beltzak 40 urte egingo ditu 2021ean. Oscar Lopez puertorricarra 35 urtez egon zen kartzelan, Barak Obamak indultatu zuen arte. Indiako Gobernuak Bengalako disidentzia espetxeratu du, baita ehunka birmaniar ere, Armadaren estatu kolpearen ostean. Nael Al-Bargouthi Israelgo kartzeletako preso politiko zaharrena zen. 2011ko urrian askatu zuten, 33 urte burdin sareen artean igaro ondoren, Israelgo soldadu bat 1.027 preso palestinarrekin trukatu ondoren. Baina 2014an berriro atxilotu zuten, akordioa errespetatu gabe. 41 urte daramatza kartzelan. Irlandak zituen Europan, Euskal Herriarekin batera, arrazoi politikoengatik preso gehien. Duela ia bi hamarkada, 166 preso irlandar zeuden bizi osorako kartzela-zigorrera kondenatuta. Ostiral Santuko Akordioen (1998) ondoren hustu ziren espetxeak. Azken datuen arabera, 63 preso errepublikano daude kartzelan arrazoi politikoengatik, akordioak onartu ez eta jarduera armatuarekin jarraitu zutenak gehienak. Espainiak eta Frantziak milaka preso politiko hartu dituzte historikoki. 1962ko Evianeko akordioen bidez, Frantziak milaka preso aljeriar askatu zituen. Frankismo ga-
23
raian, Fernando Carballo Blanco izan zen kartzelan denbora gehien eman zuen presoa: aste batzuk falta izan zitzaizkion 27 urte egiteko. Baina ez zuen dena jarraian egin, atxiloaldi ezberdinak gehituz baizik. Valladoliden jaioa eta CNTko sindikalista, bere aita Francok exekutatu zuen. 1963an atxilotu zuten, Stuart Christie eskoziarrarekin batera, diktadorearen aurkako atentatu bat prestatzea leporatuta. 1975ean amnistiatuta atera zen. Nabarmena da munduan badirela Euskal Herriak baino preso gehiago dituzten leku batzuk (Kolonbia, Turkia...), kondena luzeagoak dituztenak (AEB), baina planeta osoan ez dago beste lekurik honelako bizi-arteko espetxe zigor multzorik duenik. Espainiak munduko errekorra du arrazoi politikoengatik ezarritako bizi-arteko espetxe zigorretan; duela urte batzuetatik de facto aplikatuak dira zigor hauek eta gorte gorenak zein konstituzionalak berretsiak. 50 inguru euskal presok betea dute Europar Batasuneko herrialde gehienetan bizi-arteko zigorrarekin parekatzen den 20 urteko espetxealdia. XX. mendean inoiz ez da egon, ez Espainian eta ez Frantzian, azken 40 urtean euskal presoenak adina urte espetxean egin dituen kolektiborik. Inoiz ez dute jasan hainbeste presok berariaz ezarritako zigor luzapena. Auzitegiek, ezta gerra-auzitegiek ere (kolaboratzaileek, frankistek zein antikolaborazionistek), ez zuten inoiz hainbeste jende espetxera bidali XX. mendean. Azken bost mendeetan ez da euskal gizatalderik egon espetxean azken hamarkada hauetakoa bezain tratu zikoitza jasanez. Euskaldunek ez dute inoiz espetxe-zigor hain mendekatirik jasan, ez nafar subiranotasuna defendatu zutenek, ez Trevilleren edo Napoleonen aurka matxinatu zirenek, ez gerra karlistetan parte hartu zutenek edo Mola eta Francoren aurka defendatu zirenek.