Busturiko
www.busturia.ehbildu.eus EHBildubusturia busturia@ehbildu.eus
Baiezkoa udal zerrendari
Busturiko Udal hauteskundeetarako zerrenda berrestu egin da otsailaren 22an Altamirako Kultur Etxean eginiko Herri Batzarrean, baita ostera ere bide telematikoetatik erroldatutako
EAJ: kudeaketa eredugarria?
EAJk gai publikoen kudeaketari dagokionean eredugarria dela esan ohi du. Askotan errepikatuagatik, ordea, ez da egia bihurtzen, ez Busturian behinik behin. Gimnasia, pilates eta abarren ikastaroekin zer pasatu den gogoratzea besterik ez da behar.
Azken urteotan Udalak berak kontratatzen zituen monitoreak, baina Madrileko gobernuak bultzatutako lan merkatuko erreforma dela medio, erabili ohi diren kontratu mota horiek desagertu egin dira, ezin da honez gero horrela kontratatu. Esan behar da lan erreforma 2022ko martxoaren 30ean sartu zela indarrean.
Udal gobernuak monitoreen asunto hau zelan kudeatu duen ikusita, galdera batzuk egin beharra ikusten dugu:
Udalak ikastaroen eskaintza argitaratu eta izena emateko epea zabaldu zuen begiraleen kontratuen auzia oraindik konpondu barik zeukala. Hori al da kudeaketa eredugarria? Ala lan merkatuko erreforma indarrean sartu baino sei hilabete beranduago oraindik ez zekien ezin zituela monitoreak betiko moduan kontratatu?
Urteetan zehar ikastaroak ematen egon diren monitoreei irailaren erdian deitu zien udaleko langile batek, ez alkateak ezta zinegotzi arduradun batek, oraindik aurrera kontratatuko ez zituztela esateko. Kudeaketa eredugarriaren adibidea da hori?
Kudeaketa eredu
honek, txapuzeroa eta inefikaza izateaz gain, langileekiko eta zerbitzuen
erabiltzaileekiko errespetu gutxi adierazten du
bilkidek emandako bozkaketaren bidez. Hurrengo aste eta hilabeteetan Herri Programa osatzeko prozesuari hasiera emango jako, eta ostera hautagaitzaren aurkezpen ofiziala.
Ikastaroetan izena eman zuten auzotarrei ez zitzaien honen gainean ezer jakinarazi urriaren azkenetara arte, klaseak hasi behar ziren baino astebete beranduago. Kudeaketa eredugarria da hori?
Ikastaroak urriaren hirugarren astean hasi behar zirela iragarrri zuen Udalak, horretarako erabili behar zen lokalean oraindik lanak egiten ari zirela. Kudeaketa eredugarria?
Azkenean kontratatu zuten begiraleak ezin du ikastaroak euskaraz eman. Hori al da kudeaketa eredugarria?
Hasiera batean aurrikusita egon ziren zenbait kurtso ezin izan dira eman, ez delako topatu inor horiek emateko. Kudeaketa eredugarria da hau?
Baten batek uste badu hau dela gauzak ondo egiteko modua, pozik egongo da udal gobernuko taldearekin. Baina EH Bilduren iritziz, kudeaketa eredu honek, txapuzeroa eta inefikaza izateaz gain, langileekiko eta zerbitzuen erabiltzaileekiko errespetu gutxi adierazten du, eta bultzatu nahi dugun udal administrazioaren eredutik urrunegi dago
*(En castellano en la página siguiente)
Udal informazio aldizkaria | Revista de información municipal
herripapera*
6. zenbakia | 2023ko martxoa
Busturia
Kandidatura osatzen duten hautagai guztiek parte hartu zuten deitutako Herri Batzarrean.
EL PNV, ¿EJEMPLO DE BUENA GESTIÓN?
El PNV suele ponerse a si mismo como ejemplo de buen gestor de los asuntos públicos. Es un mantra que de tantas veces repetido puede sonar a verdad, pero que por lo menos en Busturia está muy lejos de serlo. No hay más que recordar lo sucedido este otoño pasado con los cursos de gimnasia, pilates etc.
Altamirako urbanizazioa diseinatzeko orduan auzokideen iritzia jaso behar zen
Seguramente ya sabréis que hasta ahora el Ayuntamiento contrataba directamente a las monitoras que impartían los cursos. Pero debido a la reforma laboral impulsada por el gobierno de Madrid, que entró en vigor el 30 de marzo de 2022, ya no pueden firmarse ese tipo de contratos. Y vista la forma en que el equipo de gobierno del Ayuntamiento de Busturia ha manejado este asunto, nos preguntamos:
¿Es ejemplo de buena gestión que el Ayuntamiento lance la oferta de los cursos y abra el período de inscripción sin tener solucionado el problema de la contratación de las monitoras, o es que seis meses después de que la reforma laboral hubiera entrado en vigor todavía no se había dado cuenta de que no podía hacerlo como antes?
¿Es ejemplo de buena gestión que a las monitoras que llevaban años dando los cursos les llame por teléfono a mediados de septiembre una trabajadora del Ayuntamiento, no el alcalde o una concejal responsable, y les diga lisa y llanamente que ya no cuentan con ellas?
¿Es ejemplo de buena gestión que a las vecinas y vecinos de Busturia que ya se habían inscrito para los cursos no se les informe de nada hasta finales de octubre, más de una semana después de la fecha en la que deberían haber empezado las clases?
¿Es ejemplo de buena gestión que se comprometa el inicio de los cursos para la tercera semana de octubre cuando el local en que se iban a impartir todavía estaba en obras?
¿Es ejemplo de buena gestión que la monitora contratada no sea capaz de impartir los cursos en euskara?
¿Es ejemplo de buena gestión que se hayan dejado de dar algunos cursos porque no se ha encontrado ninguna empresa capaz de impartirlos?
Si a alguien le parece que ésta es la forma de hacer bien las cosas, puede estar contenta con el equipo de gobierno del ayuntamiento de Busturia. Pero en opinión de EH Bildu ese modelo de gestión es, además de chapucero e ineficaz, irrespetuoso con las trabajadoras y con las usuarias de los servicios, y está muy alejado del modelo de administración municipal que pretendemos impulsar
Parte hartze prozesuak demokraziaren adierazleak direla ezin ukatu, baina beharra are larriagoa da maila lokalean, auzokideon bizimodua baldintzatuko denean.
Udalean, Altamiran ibilgailuen zirkulazioa nolakoa izango den azaltzeko, behin eta berriro eskatu dugu, baina azalpen argirik ez digute eman.
Gure ustez holako proiektu bat egiten denean jendearen iritziak entzuteko, inplikazioa bultzatzeko eta parte hartzea sustatzeko moduak martxan jarri behar dira: auzo batzarrak proiektua azaltzeko, galdetegiak, ...
A LA HORA DE DISEÑAR LA URBANIZACIÓN DE ALTAMIRA HABÍA QUE HABER RECABADO LA OPINIÓN DE LAS VECINAS Y VECINOS
En el Ayuntamiento hemos solicitado reiteradamente información sobre el tráfico rodado en Altamira, pero no nos han dado una explicación clara.
Creemos que cuando se hace un proyecto de este tipo hay que poner en marcha formas de escuchar las opiniones de la gente, fomentar la implicación y la participación: reuniones vecinales para explicar el proyecto, cuestionarios,...
Farmazia aurreko espaloia konpondu da
2 I Busturiko herripapera | 2022ko OTSAILA
Arazorik arazo kalearen zabalera eta erabilera aldatzen joan da, planifikazio falta eta bizilagunen bizitza esperientzia gutxiesteagatik
Farmazia aurreko espaloiaren egoera ikusi ondoren, 2022ko aurrekontuetan konpontzea proposatu genuen. Obrak dagoeneko amaituta daude
ACERA FRENTE A LA FARMACIA
Ante el estado de la acera frente a la farmacia, en los presupuestos de 2022, propusimos su reparación. Las obras ya están finalizadas.
San Antonioko parkinak askoz be zerbitzu gehiago eman
behar du Busturin
Aspaldiko aldarrikapena izanagatik ere ez dugu amore ematen, eta gure herriarentzat ezinbestekoa den zerbitzu publikoa eskatzen jarraitzen dugu.
Enpresa pribatuen mesedetan
Aldundiak gure herrian eskaini gure ez duen zerbitzua exijitzen jarraitzen dugu. Azken urteetan hainbat herrietan ikusi dugu autokarabanei zerbitzua emateko parkinak eraikitzen direla, gure kasuan, herri txiki bat izanik, ezin dugu gure gain hartu, baina badugu oso aukera erraza eta egokia horretarako: San Antonioko parkina
Garai hauetan inoizko dirutzarik dagoela, eta turismoari begira edozer proposamen faraonikoak entzuten ditugularik, holako zerbitzu sare hain oinarrizko ema-
teko Aldundiak, eta udal gobernuak ez dute inolako interesik erakusten. Guretzat jarrera hau ulertezina da.
Horregatik honako proposamenak egin ditugu udaletxean:
• Lurrean dauden zuloak estaltzea
• Autokarabanak aparkatzeko gune bat jartzea, momentu honetan aparkaleku barruan autokarabanak ezin dira sartu eta.
• Autokarabanak gaua pasatzeko gune bat, ura eta saneamenduarekin.
Nagusien etxeetan suteen aurkako ke detektagailuak ipini behar dira
Otsailaren 11n San Kristobal auzoan gertatutako sutea EH Bildun izan dugun kezkarekin bat etortzen da, aspaldi zerbait egin beharra zegoen, ze, adinekoak bizi diren etxebizitzen ezaugarriak direla eta, oso errez suertatu ahal dira holako ezbeharrak, egia esateko, orain arte suerte handia egon da, berandu ari gara.
Guzti horregatik nagusien etxeetan ke-detektagailuak jartzeko aukera aztertzea proposatu dugu udaletxean.
EL PARKING DE SAN ANTONIO TIENE QUE DAR MÁS SERVICIO EN BUSTURIA
A pesar de ser una reivindicación que viene de largo, no nos rendimos, y seguimos exigiendo el servicio público que es fundamental para nuestro pueblo.
Seguimos exigiendo el servicio que la Diputación nos niega en beneficio de la empresa privada. En los últimos años hemos visto la construcción de parkings para dar servicio a autocaravanas en varias localidades; en nuestro caso, al ser una localidad pequeña, no podemos asumirlo, pero tenemos una opción muy fácil y adecuada para ello: el estacionamiento de San Antonio.
En estos tiempos en los que hay unos presupuestos sin precedentes, y cuando escuchamos faraónicas propuestas en materia turística, la Diputación y el gobierno municipal no muestran ningún interés en dotar de una red de servicios tan básica. En nuestra opinión, esta actitud es incomprensible, por eso hemos hecho las siguientes propuestas en el ayuntamiento.
- Cubrir los baches del pavimento
- Creación de un área de estacionamiento para autocaravanas, en este momento no pueden entrar al parking.
- Una zona para pernocta de autocaravanas, con agua y saneamiento.
DETECTORES DE HUMO COMO PREVENCIÓN DE INCENDIOS EN VIVIENDAS DE PERSONAS MAYORES
El incendio ocurrido en el barrio de San Cristóbal el pasado 11 de febrero coincide con la preocupación que hemos tenido en EH Bildu, hace tiempo que se tenían que haber tomado medidas en las viviendas donde residen personas mayores, más teniendo en cuenta las características de las casas, tales accidentes pueden darse fácilmente, para ser honestos, hasta ahora ha habido mucha suerte, llegamos tarde. Por ello, hemos propuesto en el ayuntamiento, estudiar la posibilidad de instalar detectores de humo en las casas donde residen personas mayores
Melillako hesian gertatutako sarraskia salatzeko mozioa onartu zen
Iazko ekainaren 24tik 25erako goizaldean Melillako hesiaren inguruan sarraski bat gertatu zen. 37 pertsona hil ziren eta askoz gehiago larriki zaurituak izan ziren. Gertaera larri hauek Espainiako gobernuaren migrazio politiken porrotaren adierazpen tragikoa dira.
Guzti hori dela eta, Busturiko Udalak ERABAKI DU:
1.- Ekainaren 24tik 25erako goizaldean Melillako hesiaren inguruan gertatutako sarraskian poliziak izandako basakeria salatzea (behin-behineko balantzean, 37 dira hildakoak eta askoz ere larri zaurituak); eta elkartasuna adieraztea hildako eta zauritutako pertsonei, haien lagunei eta hurbilekoei.
2.- Gertakari larri hauetan Estatuko segurtasun indarren partehartzea salatu
3.- Mugak militarizatzearen eta kudeaketa kanpora ateratzearen inguruan egun aplikatzen diren migrazio-politikak salatzea
4.- Pertsona migrante guztien duintasuna eta giza eskubideen errespetua bermatuko dituen legezko bide seguruak irekitzea exijitzea.
5.- Ikerketa independente bat egiteko eskaera luzatzea, gertakariak argitu eta dagozkion neurriak ezartzeko.
6.- Hildako pertsonen gorpuzkiak berreskuratu, identifikatu eta jatorrizko herrialdeetara aberriratzea exijitzea, familien nahiak errespetatuz.
Mozioa osorik irakurtzeko, eskaneatu
QR kode hau:
Busturiko herripapera | 2023ko MARTXOA I 3
Lurra zuloz beteta dago, eta parkinari ez zaio ahal den beste probetxu ateratzen.
San Kristobaleko
zubiko baranda berriztatzeko sasoia izan da
San Kristobaleko, ermita ondoko zubiko barada erdoilduta egon da eta aldatzea proposatu genuen.
Musika ikastaroak
Udaleko batzar informatzailean eta abenduan egindako kultura batzordean urtarrilean musika ikastaroak eta baita eskulanak eskaintzeko proposamena egin genuen eta horrela adostu genuen udaletxean, baina prebisio falta dela eta, azkenean ez dira eskaini.
YA ERA HORA DE RENOVAR LA BARANDILLA DEL PUENTE
En San Cristóbal, la barandilla del puente contiguo a la ermita estaba oxidada y propusimos cambiarla, por el peligro que entrañaba.
CURSOS DE MÚSICA
En la reunión informativa del Ayuntamiento y en la comisión de cultura celebrada en diciembre hicimos una propuesta para ofertar en enero cursos de música y manualidades y así lo acordamos en el ayuntamiento, pero debido a la falta de previsión, finalmente no se han ofrecido.
San Kristobaleko saneamenduaren kiratsa
lehen mailako arazoa da
Gure proposamenaren ondorioz, azkenean, Aldundiak izurriteari erantzun deutsa
Pinuaren baldarra
Abiña auzoan
San Antonioko hondartzako pinudian dagoen pinu-beldarraren izurriteari aurre egiteko neurriren bat hartzeko, udaberria etorri baino lehen proposatu dugu.
Kanposantua txiki geratzen ari da
Kanposantuan nitxoak eta kolunbarioak egiteko beharrizana aztertzea proposatu dugu.
Pilen edukiontziak
Udalean, pilak biltzeko ontziak jartzea proposatu dugu.
PLAGA DE PROCESIONARIA EN ABIÑA
Hemos solicitado que se adoptara alguna medida antes de primavera, ante la plaga de procesionaria del pino existente en el pinar de la playa de San Antonio.
EL CEMENTERIO SE QUEDA PEQUEÑO
Hemos propuesto estudiar la necesidad de realizar nichos y columbarios en el cementerio.
CONTENEDORES DE PILAS
Hemos propuesto instalar contenedores para pilas en el ayuntamiento.
EH BILDUk udaletxean, azkeneko urteetan, behin eta berriro galdetu du ea zer gertatzen den San Kristobaleko saneamenduak sortzen dituen arazoekin eta ia auzoko bizilagunek egindako sinadura bilketaren ondorioz erantzunik jaso den
Azkenean 2022ko uztailaren 22an Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko ordezkari teknikoekin bilera bat egin zen San Kristobal auzoko ponpaketa-estazioak eta saneamendu kutxatilek eragindako eragozpenei (kiratsa eta zaratak) buruz hitz egiteko. Bilera horretan Udaleko ordezkarien (Zautua zinegotzia), bizilagunen ordezkari bat eta Partzuergoko teknikariek parte hartu zuten.
Bilera hartan, eragozpenak areagotu diren puntuen mapa bat sortzea adostu zen, horretarako helbide elektroniko bat gaituta. Bizilagunek kiratsaren sorburutzat jotzen dituzten kutxatilak zigilatzea, estazioko zaratak, etab. Kiratsa sortzen duten kutxatilak identifikatzea eta iragazkiak jartzea adostu zen. Etxebizitzetako osasun-instalazioetako sifoiez ere hitz egin zen.
Gaiak duen garrantzia ikusita, EHBILDUk uste du alkateak, berak, udal ordezkari modura eta talde politiko guztiek gestio horietan parte hartu behar zutela. Gaia ez dela bakarrik zenbait bizilaguni eragiten dion kontua, Udalari ere badagokiola, eta, zehazki, Alkateari, hark egin behar duelako presioa Partzuergoan.
EL HEDOR DEL SANEAMIENTO DE SAN CRISTÓBAL ES UN PROBLEMA DE PRIMER ORDEN
Hemos preguntado en los últimos años una y otra vez en el Ayuntamiento qué pasa con los problemas que genera el saneamiento de San Cristóbal y si se ha recibido alguna respuesta a la recogida de firmas del vecindario.
Finalmente el 22 de julio de 2022 se celebró una reunión con representantes técnicos del Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia para tratar las molestias (hedor y ruidos) ocasionadas por la estación de bombeo y arquetas de saneamiento del barrio de San Cristóbal. En esta reunión participaron representantes del Ayuntamiento -concejala Zautua-, la representante del vecindario y la parte técnica del Consorcio.
En aquella reunión se acordó crear un mapa de puntos en los que se han incrementado las molestias, habilitando para ello una dirección de correo electrónico. Se acordó además identificar las arquetas que producen hedor y colocar filtros, y el sellado de arquetas que el vecindario consideran origen del hedor y ruidos de la estación, etc.. También se habló de los sifones en las instalaciones sanitarias de las viviendas.
Dada la importancia del tema, consideramos que el alcalde, como representante municipal y todos los grupos políticos deberían haber participado en esta reunión. Esto no sólo afecta a parte del vecindario, sino que también le corresponde al Ayuntamiento y en concreto al Alcalde, que es quien tiene que ejercer la presión en el Consorcio.
4 I Busturiko herripapera | 2023ko MARTXOA
Arketak zigilatzen otsaileko itsasgorari aurre egiteko
Eskualdean kalitatezko
osasun publikoa bermatzeko
mozioa aurkeztu dogu
Ekimena martxoko Osoko
Bilkuran eztabaidatuko da.
Denon esku dago osasunarreta hobetzea, herritarron ongizatearen alde egiteko.
Hau da unea!
Osasun sistema publikoan (Osakidetza) baliabide gehiago jarri behar dira, lehen arreta indartu behar da. Kontrako bidea hartzen ari da Jaurlaritza, eta batez ere Osakidetzako lehen arreta zerbitzua ari da ondorioak jasotzen, erabiltzaileek eta osasun arloko profesionalek. Osakidetzako lehen arreta gainezka dago. Horri irtenbidea eman behar zaio eta hor jarri behar dau arreta administrazioak, bere erantzunkizun zuzena da eta.
Eskualdean kalitatezko osasun publikoa bermatzeko, Gernikako ospitalean zerbitzu desberdinak eskaintzea, indartzea eta oheak ipintzea beharrezkoa da eta baita ere, Galdakao-Usansoloko Ospitalean oinarrizko pediatria zerbitzu bat eta arrisku baxuko erditzeen artatze-zerbitzua emotea eta indartzea
Osasun Sailak Usansoloko ospitalean obrak egingo dituen une honetan:
1. Gure herriko emakumeen erditze-momentu zaurgarri hori babesteko eta haien erabakiei eta beharrizanei eta gure herriko umeen larrialdiei eta ospitaleratzeei gure erreferentziazko ospitalean erantzun ahal izateko, Busturiko Udalari eskatzen diogu bat egitea Galdakao-Usansoloko Ospitalean oinarrizko pediatria eta gaur egungo gomendioak betetzen dituzten arrisku baxuko erditzeak artatzeko guneak ezartzeko ekimenarekin
2. Eskualdean kalitatezko osasun publikoa bermatzeko, Gernikako ospitalean zerbitzu desberdinak eskaintzea, indartzea eta oheak ipintzea.
3. Busturiko udalari eskatzen diogu, Barrualdeko ESIan mozioaren alde dauden beste udaletxeekin batera, Osasun Sailarekin harremanetan jartzea, eskaera honen aldeko jarrera izan eta lan egiteko.
SALUD PÚBLICA DE CALIDAD EN LA COMARCA
Hay que poner más recursos en el sistema público de salud (Osakidetza), y hay que reforzar la atención primaria. El Gobierno Vasco está tomando el camino contrario y, sobre todo, la atención primaria está sufriendo las consecuencias, tanto las y los usuarios, como las y los profesionales sanitarios. La atención primaria de Osakidetza está saturada. Hay que dar solución a esto y ahí es donde debe centrarse la administración, porque es su responsabilidad directa.
Para garantizar una salud pública de calidad en la comarca, es necesario ofrecer diferentes servicios, fortalecer e instalar camas en el Hospital de Gernika, así como un servicio básico de pediatría y atención a partos de bajo riesgo en el Hospital de Galdakao-Usansolo
Por todo ello, la siguiente MOCIÓN:
En estos momentos de obras del Departamento de Sanidad en el hospital de Usansolo:
1. Con el fin de proteger a las mujeres de nuestra localidad en el parto y poder atender sus necesidades y las urgencias y hospitalizaciones de los niños y niñas de la localidad en nuestro hospital de referencia, solicitamos al Ayuntamiento de Busturia que se sume a la iniciativa de establecer en el Hospital de GaldakaoUsansolo zonas de atención a partos de bajo riesgo que cumplan con la pediatría básica y las recomendaciones actuales
2. Ofrecer, reforzar y colocar camas en el Hospital de Gernika para garantizar una salud pública de calidad en la comarca.
3. Solicitamos al Ayuntamiento de Busturia, junto con otros Ayuntamientos que apoyan la moción en la OSI Interior, que se pongan en contacto con el Departamento de Sanidad para posicionarse y trabajar a favor de esta solicitud
Busturiko udalak, EHBilduren proposamenez, Osasun Sailari eskatu dio, kalitateko enplegu, eta behar beste langile egon daitezen, osasun arreta bermatzeko:
1. Busturiko udalak Osasun Sailari eskatzen dio urte osoan, uda sasoian barne, Herri honetako osasun sistema publikoak eskaintzen duen osasun arreta bermatzea.
2. Busturiko udalak Osasun Sailari eskatzen dio hemendik aurrera eta hurrengo urteetan Osakidetzako profesionalen artean errelebo profesionala gauzatzeko beharko den prestakuntza eskaintza urtero eskaintzea.
3. Busturiko udalak Osasun Sailari eskatzen dio Osakidetzako langile taldea berritzeko, egonkortzeko eta, handitzeko politikarekin jarraitzea, eta, zentzu honetan, Lehen Arreta zerbitzuari dagokionez, hutsik dauden plazen eskaintzari eustea eta eskaintza zabaltzea, zerbitzu hau indartzera begira.
eta egonkortasuna bermatzeko.
Busturiko herripapera | 2023ko MARTXOA I 5
4 Busturiko udalak Osasun Sailari eskatzen dio onartutako eta dagoeneko deitu diren lan eskaintza publikoen prozesuak burutzea, lantaldeen jarraipena
EH Bilduk aurkeztutako Osasun
lehen arreta babesteko eta indartzeko mozioa onartu zuen Udalak
Mozioa osorik irakurtzeko, eskaneatuQR kode hau:
sisteman
Sakonetara joateko arriskuaz bizi
Sakonetako espaloiko sastrakak
kentzeko eskatu dugu.
Zenbait tokitan, sasiek zaildu
egiten zuten espaloiaren alde
batzuetatik igarotzea, baina hori ez da arazoaren konponketa
Udaletxean, askotan, gure haserrea adierazi dugu, Sakonetako auzoan, espaloia dela eta, biztanleek bizi dituzten mugikortasun arazoekin .
Ez dugu ulertzen mugikortasuna aldarrikatzen den garaian, herriko biztanleak euren etxeetara oinez joateko, medikuarengana joateko, garraio publikoa erabiltzeko, edota dendara joateko dituzten arazoak.
Gurpil-aulkiekin edo haur-gurdiarekin espaloi horretan mugitzea ia ezinezkoa da, leku batzuetan posteak espaloiaren erdian daude eta pasatzeko leku gutxi geratzen da
Ezin dugu ahaztu horrelako ibilbideek, zailtasun handiak eragiten dizkietela desgaitasun fisikoren bat duten pertsonei modu autonomoan mugitzeko
Horri guztiari errepide generalako zirkulazioak sortzen duen arriskua gehitu behar zaio.
EHBilduk behin eta berriz eskatu dio Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiari eska diezaiola Sakonetako espaloian neurriak hartzeko. Espaloi horri irtenbide bat eman behar zaiola uste dugu
MARTXOAK 8
EAJren eta BITen iritziz zaintza arloan ez da ezer hobetu behar
Martxoaren 8aren haritik, Euskal Herriko Mugimendu Feministak aldarrikatzen duen zaintza ereduaren iraultzarekin bat eginez, mozioa aukeztu genuen.
Martxoaren 8a, Zaintzen duen herria helburu. Horregatik guztiagatik, Busturiko Udalak honako hau erabaki du:
• Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari zaintza mahai bat martxan jartzeko eskatzea. Zaintza sistemari buruzko analisia egin eta honen konpromiso kolektiboari heltzeko estrategia publiko-komunitarioak diseinatzeko eta abian jartzeko elkarrizketarako erabakigune bat. Parte hartu beharko dute, besteren artean: eskualdeko udaletxeetako teknikari
eta kargu publikoek, eragile sindikalek, sozialek, mugimendu feministak eta bestelako herri-mugimenduek ere.
• Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren eredua eta funtzionamendua egokitzeko, berrantolatzeko edo zabaltzeko eskatzea, identifikatutako beharrei erantzuteko eta lan-baldintzak duintzeko asmoz.
• Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari eguneko zentroen eredua eta zerbitzuaren azterketa egin dezan eskatzea, eta honen arabera berau egokitzeko, berrantolatzeko edota zabaltzeko eskatzea, identifikatutako beharrei erantzuteko eta lan-baldintzak duintzeko asmoz.
• Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari etxeko langileen egoera aztertzeko eskatzea (zerbitzu sozialen eta tokiko kolektiboen bidez), eta haien lan eta bizi-baldintzak hobetzeko programa integralak abian jar ditzala eskatzea, besteak beste: kontzientziazio kanpainak, etxebizitzarako eta langileen erroldarako
CAMINAR POR LA ACERA DE SAKONETA ES PELIGROSO
Hemos solicitado el desbroce de la acera de Sakoneta. En algunos puntos, las zarzas dificultaban el paso de las y los peatones por muchas zonas de la acera.
Hemos expresado nuestra indignación muchas veces en el ayuntamiento por los problemas de movilidad que viven las y los habitantes del barrio de Sakoneta con motivo del estado de la acera.
No entendemos, en la época en la que se reivindica la movilidad, que los y las habitantes de Sakoneta sigan teniendo los problemas que tienen para ir andando a sus casas, para ir al médico, para utilizar el transporte público, o para ir a la tienda, entre otros.
Moverse con sillas de ruedas o carro infantil por esa acera es casi imposible. Hay sitios donde los postes están en mitad de la acera y queda poco espacio para pasar
No podemos olvidar que el estado de este tipo de itinerarios dificulta la movilidad autónoma de las personas con discapacidad física
A todo ello hay que sumar además el riesgo que genera la circulación por la carretera general
EH BILDU de Busturia ha pedido reiteradamente al Ayuntamiento que inste a la Diputación Foral de Bizkaia a tomar medidas en la acera de Sakoneta para garantizar la seguridad de las y los peatones que caminan por esa acera
eskubidea bermatzeko ekimenak, aholku zerbitzuak martxan jartzea, etab.
• Zaintza-lanen balio sozial eta politikoa aitortzen duten komunikazio-kanpainak egitea, erantzunkidetasunari arreta berezia eskainiz eta etxeko langileenak bezalako errealitateak ikusaraziz.
• Egoitzetako zaintza eredua premiaz berrikustea, mugimendu feministaren, senitarteko- elkarteen, zaintzaileen eta abarren parte-hartzearekin, zaintza duinen premisari erantzunez, zaintza ematen eta jasotzen dituenarentzat.
• Euskal Herriko Mugimendu Feministak abiatu duen dinamikarekin bat egitea, hasteko eta behin, Martxoaren 8ko deialdiak babestuz eta herritarrei bertaratzeko deia eginez. Hortik aurrera landuko den prozesuan eragile aktibo bezala parte hartzeko eta ardurak hartzeko konpromisoa adierazten dugu.
6 I Busturiko herripapera | 2023ko MARTXOA
Mozioa osorik irakurtzeko, eskaneatu QR kode hau:
Goierriko bizilagunekin bilera egin ostean udalean egindako proposamenak
EH Bildu udal taldeko zinegotziak Goierriko
auzotarrekin batu ziren, Auzo Bira izeneko
ekimenaren barruan, eta haien kezka nagusia
Larragoko bidearen egoera izan zen
Basoetako pinu eta eukaliptoak moztutakoan kamioi handietan ateratzen dituzte, eta baso ustiaketarako makinaria astuna ere bide horretatik eramaten dute. Gainera, basoa ateratzen dutenean zorua biluzik geratzen da eta euria egiten duenean, urak lurra eramaten du berarekin batera, lur jausiak eraginez. Momentu honetan bidea itxita dago Larrago baino arinago eta Axpe eta Pakotene artean
Auzotarren kezka eta eskariekin bat eginda, hauxe proposatu nahi diogu udal gobernuari:
• Joan den urtean EH Bildu udal taldeak baso bideen erabilerari buruzko ordenantza aldatzeko egin zuen proposamenaren arabera, ordenantza aldatzeko tramitazioa has dadin, herritarren benetako partehartzea bermatuz. Baina, oraingoz, udal-gobernuak ez du inolako urratsik eman ildo horretan.
• Basoetako zorua trinkotzeko eta higadura gutxitzeko xedez hartu ahal diren neurriak aztertu, batez ere bidearen ertzetan
Azkenean gimnasileku irekia zabalduko da
EHBilduk herrian eginiko parte hartze prozesu baten bidez jasotako proposamena izan zen hau, gazteen beharrak Busturin berton erantzuteko.
Hilabeteak pasatu dira EHBilduk udalean gimnasio bat egitea proposatu zuela, baina Aingerubide, Axpeko Kultur Etxearen klimatizazio sistema berriaren instalazio lanengatik irekiera atzeratu behar izan da. Gimnasilekua udaberrian martxan jarriko da.
PROPUESTAS REALIZADAS EN EL AYUNTAMIENTO TRAS LA REUNIÓN CON LOS VECINOS Y VECINAS DE GOIERRI
El grupo municipal de EH Bildu se reunió con el vecindario de Goierri dentro de la iniciativa”Auzo Bira” y su principal preocupación fue el estado de la carretera de Larrago.
Una vez cortados los pinos y eucaliptos de los montes los sacan en grandes camiones y también llevan por esta vía maquinaria pesada para la explotación forestal.
Además, cuando sacan los árboles, el suelo queda desnudo y cuando llueve, el agua se lleva la tierra , provocando desprendimientos.
En este momento, el camino está cerrado antes de Larrago y entre Axpe y Pakotenre
En sintonía con las inquietudes y demandas vecinales, propusimos al gobierno municipal, el año pasado, modificar la ordenanza de uso de caminos forestales. Pero de momento el gobierno municipal no ha dado ningún paso en este sentido.
También propusimos analizar las medidas que se pueden adoptar con el fin de compactar el suelo y reducir la erosión de los montes, especialmente en los márgenes del camino.
FINALMENTE SE CONSTRUIRÁ UN GIMNASIO
Han pasado meses desde que EHBildu propuso construir un gimnasio en el municipio, El proyecto tuvo que posponerse debido a las obras de instalación del nuevo sistema de climatización de la casa de cultura Aingerubide, en Axpe. El gimnasio abrirá en primavera.
Busturiko Udalak eskainitako lan publikoan aukera berdintasuna emakumeentzat
Urteak dira behin eta berriro aipatzen dugula zerbait egin behar dela peoi lanpostuetan emakumeen sartzea errazteko, berdintasunez jokatu ahal izateko.
Berdintasun Batzordean, emakumeek aukera berdintasuna izan dezaten udalak ateratzen dituen peoi plazetara iristeko, emakumeentzako ikastaroak egitea proposatu genuen. Nekazaritzako makinaria erabiltzeko ikastaroa, desbrozadoreak eta bestelakoak.
Horrela, emakumeek gizonek adina aukera izango dituzte udaberrian ateratzen diren peoi plazetarako. Azkenean gure proposamena gauzatu ahal izan da.
IGUALDAD DE OPORTUNIDADES PARA LAS MUJERES EN EL TRABAJO PÚBLICO OFRECIDO
POR
EL AYUNTAMIENTO DE BUSTURIA
En la comisión de Igualdad, propusimos que para que las mujeres puedan acceder a las plazas de peón que oferta el ayuntamiento, se realicen cursos para mujeres. Cursos de manejo de maquinaria agrícola, desbrozadoras y similares.
Así, las mujeres tendrán las mismas oportunidades que los hombres para las plazas de peón que saca el Ayuntamiento en primavera. Por fin nuestra propuesta se ha materializado.
Busturiko herripapera | 2023ko MARTXOA I 7
Lehen solairuan ipiniko dira gimnasia egiteko makinak
San Kristobaleko astilleroetako bizilagunekin bilera egin ostean udalean egindako proposamenak
EH Bildu udal taldeko zinegotziak San Kristobaleko “astilleroetako” etxeetako biztanleekin batu ziren , Auzo Bira izeneko ekimenaren barruan, eta haiengandik jasotako kezka eta eskariekin bat eginda, hauxe proposatu genuen udalean
Uholde arriskua da auzotarren kezka nagusia: eurite handiak daudenean lonja eta garajeetara ura sartzen zaie, eta euriteak marea gorarekin batera suertatzen direnean, Zapateixene eta San Kristobal inguruko beheko parteak urpean geratzen dira.
Arazo hauek eta orokorrean auzoaren egoera aztertzeko eta irtenbideak proposatzeko, Udal Gobernuari eskatzen diogu URA eta Kostasekin harremanetan jar dadin eta eremua aztertuta txostena egin dezan eska diezaiola, benetan arriskua dagoen jakiteko. URAk eta Kostasek egingo duten txostenaren edukia eta konklusioak bertako auzotarrei jakinarazi behar zaizkie.
Proposamen honen ostean udalak kostasekoekin bilera bat egin zuten eta diagnostikoa egin ondoren proiektu bat egiteko konprometitu dira.
Ponpaketa instalazioak: Partzuergoari eskatu behar zaio zentroak sortzen dituen zaratak eta hatsak lehen bait lehen konpontzeko. Auzotarren aspaldiko eskaria da hau, oraindik erantzunik eduki ez duena udalaren partetik.
Partzuergoko teknikariekin egindako bileraren ostean arketa batzuk seilatu dira, baina zaratak eta hatsak bardin jarraitzen dute.
Zarata gutxitzeko eta usain txarrei irtenbidea emateko neurri egokiak hartzea eskatzen jarraituko dugu udalean
Segurtasuna: Ponpaketa zentroaren irteeran dagoen barandaren antzeko bat ipini
Auzoaren egoera aztertzeko eta irtenbideak proposatzeko, Udal Gobernuari URA eta Kostasekin harremanetan jar dadin eskatu diogu
beharko litzateke errekaren hegalean, babes modura.
Astilleroetako pisuetako jolasgunearen inguruan hesia jarri da.
Errepidea: Foru errepidean kotxe eta kamioen gehiegizko abiadurak sortzen duen arriskua gutxitzeko zerbait egin beharko litzateke.
Beste batzuk:
Etxe taldearen helbidea Itsasbegi da, baina antza GPS bidezko nabigatzaileetan ez da ageri eta anbulantziak ez dira heltzen, Sukarrietarantz joaten dira erratuta,
Auzoko zuhaitz batzuk ihartuta daude. Haizete handiak dabiltzanetan sortuko den arriskua ekiditeko, aztertu beharko da moztu behar diren.
Proposamen eta eskari hauen inguruan hartuko diren erabakiak Itsasbide edo astilleroak etxe-taldeko biztanleei jakinaraztea eskatzen dugu.
PROPUESTAS TRAS LA REUNIÓN
EN SAN CRISTÓBAL CON LOS VECINOS Y VECINAS DE ASTILLEROS