
6 minute read
Instituzioak, eragileak eta herri ekimenak
from Kalera.info
2016ko ustezko estatu-kolpearekin lotutako beste batzuk. Erdogan presidentea 2002an boterera iritsi zenean, 60.000 preso zeuden Turkian. HDP Kurduak, Turkiako Parlamentuan bozketan hirugarren talde politikoa denak, bere zazpi diputatu ditu kartzelan. Dozenaka alkate eta 6.000 militante baino gehiago ere espetxean dauzka.
AEBk, munduko jendarmeak, bere kartzeletan dauden preso kopuruaren errekor tristea du: 2.300.000, biztanleriaren % 0,75. Horietako batzuk politikoak dira, dozena bat portorricoar kasu, eta espetxe-zigorren urte kopuruaren zerrenda lazgarri bat. Leonard Peltier siuxak 43 urte daramatza espetxean eta Mumia Abu-Jamal pantera beltzak 40 urte egingo ditu 2021ean. Oscar Lopez puertorricarra 35 urtez egon zen kartzelan, Barak Obamak indultatu zuen arte.
Advertisement
Indiako Gobernuak Bengalako disidentzia espetxeratu du, baita ehunka birmaniar ere, Armadaren estatu kolpearen ostean. Nael Al-Bargouthi Israelgo kartzeletako preso politiko zaharrena zen. 2011ko urrian askatu zuten, 33 urte burdin sareen artean igaro ondoren, Israelgo soldadu bat 1.027 preso palestinarrekin trukatu ondoren. Baina 2014an berriro atxilotu zuten, akordioa errespetatu gabe. 41 urte daramatza kartzelan.
Irlandak zituen Europan, Euskal Herriarekin batera, arrazoi politikoengatik preso gehien. Duela ia bi hamarkada, 166 preso irlandar zeuden bizi osorako kartzela-zigorrera kondenatuta. Ostiral Santuko Akordioen (1998) ondoren hustu ziren espetxeak. Azken datuen arabera, 63 preso errepublikano daude kartzelan arrazoi politikoengatik, akordioak onartu ez eta jarduera armatuarekin jarraitu zutenak gehienak. Espainiak eta Frantziak milaka preso politiko hartu dituzte historikoki. 1962ko Evianeko akordioen bidez, Frantziak milaka preso aljeriar askatu zituen. Frankismo garaian, Fernando Carballo Blanco izan zen kartzelan denbora gehien eman zuen presoa: aste batzuk falta izan zitzaizkion 27 urte egiteko. Baina ez zuen dena jarraian egin, atxiloaldi ezberdinak gehituz baizik. Valladoliden jaioa eta CNTko sindikalista, bere aita Francok exekutatu zuen. 1963an atxilotu zuten, Stuart Christie eskoziarrarekin batera, diktadorearen aurkako atentatu bat prestatzea leporatuta. 1975ean amnistiatuta atera zen.
Nabarmena da munduan badirela Euskal Herriak baino preso gehiago dituzten leku batzuk (Kolonbia, Turkia...), kondena luzeagoak dituztenak (AEB), baina planeta osoan ez dago beste lekurik honelako bizi-arteko espetxe zigor multzorik duenik. Espainiak munduko errekorra du arrazoi politikoengatik ezarritako bizi-arteko espetxe zigorretan; duela urte batzuetatik de facto aplikatuak dira zigor hauek eta gorte gorenak zein konstituzionalak berretsiak. 50 inguru euskal presok betea dute Europar Batasuneko herrialde gehienetan bizi-arteko zigorrarekin parekatzen den 20 urteko espetxealdia.
XX. mendean inoiz ez da egon, ez Espainian eta ez Frantzian, azken 40 urtean euskal presoenak adina urte espetxean egin dituen kolektiborik. Inoiz ez dute jasan hainbeste presok berariaz ezarritako zigor luzapena. Auzitegiek, ezta gerra-auzitegiek ere (kolaboratzaileek, frankistek zein antikolaborazionistek), ez zuten inoiz hainbeste jende espetxera bidali XX. mendean. Azken bost mendeetan ez da euskal gizatalderik egon espetxean azken hamarkada hauetakoa bezain tratu zikoitza jasanez. Euskaldunek ez dute inoiz espetxe-zigor hain mendekatirik jasan, ez nafar subiranotasuna defendatu zutenek, ez Trevilleren edo Napoleonen aurka matxinatu zirenek, ez gerra karlistetan parte hartu zutenek edo Mola eta Francoren aurka defendatu zirenek.
iInstituzioak, eragileak eta herri ekimenak
ABENDUAK 19 Euskal elkargoa presoekin
Euskal Mankomunitatearen kontseilu komunitarioak bermatu egin zuen bere lehendakariorde Renée Carriquek instituzioko ejekutibaren izenean defendatutako mozioa. Urtarrilaren 9an euskal presoen eskubideen alde Baionan burutuko den giza katean parte hartzera dei egiten zen bertan.

ABENDUAK 22 Errealitatea kartel batean bilduta
Zenbat urte daramaten preso, nortzuk dauden espetxealdi arinduan edota kartzeletan gaixorik, zein graduan sailkatu dituzten, nortzuk diren guraso... Hau eta gehiago jasotzen du Euskal Herriko txoko askotan agertu berria den posterrak.
ABENDUAK 28 “Harrera”k laguntza behar du
2012tik ari da Harrera Elkartea preso ohi eta errefuxiatu ohiek gizarteratze prozesuan aurkitzen dituzten hainbat arazoren aurrean asistentzia ematen. Izurriteak are zailago bihurtu duen urte honetan, berriro esan zuten: “Bazkide berriak berriak behar ditugu; ez gaude prest inor atzean uzteko”.
ABENDUAK 29 Aiztondoko udalen adierazpena
Aduna, Asteasu, Amasa-Villabona eta Zizurkil eta Alkizako udalbatzek euskal presoen urruntze politika amaitzearen aldeko adierazpena onartu zuten gehiengo osoz.

URTARRILAK 4 Erronkak zehaztu
Presoen auzia konpontzeko aurrerapenei, blokeoei eta atzerapausoei buruzko azterketa egin du Foro Sozial Iraunkorrak eta hurrengo faseak identifikatu ditu: lehenengoan, salbuespenezko egoerekin bukatzea eta, bigarrenean, bi azpifase bereizi dituzte: birgizarteratzeko plan bat definitu beharra eta 7/2003 Legearen arabera zigortutakoei «konponbide egokia eta garaiekin bat datorrena» emateko beharra.
URTARRILAK 6 Preso eta iheslari ohiak
Ipar Euskal Herriko preso eta iheslari ohiek agerraldia egin dute Baionan eta urtarrilaren 9an Sarek eta bakegileek deitutako mobilizazioetan parte hartzera deitu dute.

URTARRILAK 21 Nafarroako Parlamentuan mozioa
Geroa Bai, PSN, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra alderdiek Nafarroako Parlamentuan mozio bat onartu dute, non Nafarroako preso guztiak, hala eskatzen badute, Iruñeko espetxera ekartzeko galdegin duten. Navarra Suma bakarrik gelditu da ezezkoen aldean.
URTARRILAK 21 Salbuespen legediari Stop
Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako eta estatu espainoleko kultur eta hezkuntza munduko hainbat pertsonalitatek “Itzulerarik gabeko bide berri baten alde” izeneko manifestua sinatu dute, non iraganeko salbuespenezko logikak gainditzeko eskatzen duten.
URTARRILAK 22 Sindikatuak
ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, HIRU eta Etxalde sindikatuek Bilbon dagoen espainiar Gobernuaren Ordezkaritza aurrean mobilizazioa burutu dute, Izan Bidearen dinamikaren baitan. Salbuespenezko espetxe politika bertan behera gelditzeko aldarrikatu dute eta EAEko ordezkaria den Denis Itxasori zein Bizkaiko ordezkari ordea den José Vicente Reyesi gutun bana helarazi diete, presoen auzian urrats definitiboak eman daitezen.
URTARRILAK 23 Altsasukoak aske
Altsasuko gazteek, euren gurasoek eta herri plataformak agerraldia egin dute Iruñean. Jasotako elkartasuna eta babesa eskertzeaz gain, kriminalizazioa salatu eta Estrasburgoko Auzitegian helegiteak jarri dituztela adierazi dute.

URTARRILAK 25 Etxerat haserre
Senideen elkarteak bere haserrea eta kezka adierazi ditu Antton Troitiñoren egoeragatik. Izan ere, gaixotasun larria izateagatik Auzitegi Nazionalak hirugarren gradua aplikatu eta espetxetik irteera dekretatzeko autoa eman zuenetik 15 egun igaro dira eta espetxean segitzen du.
URTARRILAK 25 Bilboko Udalaren adierazpena
PNV, PSE, EH Bildu eta Elkarrekin Podemosek adierazpen bateratua egin dute. Bertan euren “kezka” adierazi dute Bea Etxeberria eta Iñigo Zapirain euskal presoen alabaren egoeragatik, zeina hiru urte betetzen dituenean, bere gurasoengandik urrundua izango den. Irati bere gurasoekin egon ahal izateko gurasoak Euskal Herriko espetxe batera ekartzeko eskatu dute.
URTARRILAK 27 Nafarroako Parlamentua
SOS Presoak Covid-19 ekimenak (Sare, Etxerat, Salhaketa eta Altsasuko gurasoak) Nafarroako Parlamentuko Migrazio-Politiken eta Justizia batzordeko lan saioan hartu dute parte.

OTSAILAK 2 Urruñako herri kontseilua
Urruñako herri kontseiluak gehiengoz sustengua adierazi dio bertan bizitokia eta lan proiektua duen Igor Uriarte euskal preso ohiari. Lurralde debekua kendu eta berriz herrira itzuli ahal izatea eskatzen du mozioak.
OTSAILAK 2 Etxeratek Soto del Realeko egoera salatu du
Senideen elkarteak Sotoko espetxean dauden euskal preso politikoen isolamendua buka dadin galdegin du. Marixol Iparragirre, Iñaki Reta eta Jurdan Martitegi isolamenduan segitzen duten euskal preso bakarrak direla eta Euskal Herriko espetxeetan egon beharko luketela azpimarratu du.
OTSAILAK 4 Foro Sozialaren Behatokia
Behatokiak espetxeetako egoeraren inguruko txostena aurkeztu du. 2020ko ekainetik hona 1 graduan dauden presoen kopurua jaitsi bada ere (154tik 78ra), egoera hori normalizatu behar dela eta bide legalaren garapenerako bermeak jarri behar direla azpimarratu du.

OTSAILAK 6 Alderdien aitortza
Urrunketaren eraginez presoen senideek pairatutako sufrimendua aitortu dute EAJ, EH Bildu, PSE eta Elkarrekin Podemos-Izquierda Unida alderdi politikoek Lasarte-Oria (2021/I/14), Tolosa (2021/I/28) eta Soraluzeko (2021/II/3) udal batzarretan onartutako mozioen bitartez. Espetxe politika berri baten beharra defendatzen dute, dispertsioa eta urrunketaren aurka agertzen dira, haien eraginez izandako heriotzak berriz ere gerta ez daitezen, eta legedi arrunta eta normalizatutako espetxe politikaren aldeko hautua ere egiten dute.
OTSAILAK 9 Sindikatuak
ELA, LAB, CCOO, UGT, Steilas, ESK, EHNE (Gipuzkoa eta Nafarroa), Etxalde, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek babestu egin dute azken asteetan EAJ, EH Bildu, PSE eta Elkarrekin Podemos alderdi politikoek Tolosa, Lasarte-Oria