Kalera.info

Page 10

m 10

kalerainfo

Mobilizazioak

ABENDUAK 19

“Demokrazia” Bateragune auziko bosten aurkako mendeku juridikoaren aurrean elkartasun anitza Euskal Herriko 188 herritan (baita Katalunian eta Galizan ere). Gehiengo sindikala, indar politiko progresisten ordezkaritza bat eta hainbat eragile sozial, Gure Esku Dago, Emakumeen Mundu Martxa edo Sare eta Etxerat besteak beste, EH Bildurekin batera mobilizatu ziren bost auzipetuak berriro epaitzeko Auzitegi Goren espainiarrak hartutako erabakiaren aurka. “Inoiz abiatu behar ez zen” kasua zela azpimarratu eta, espainiar judikaturaren mugimenduaren aurrean, “Demokrazia” mezu bateratzailearekin, demokratizaio agenda amankomuna aldarrikatu zuten.

ABENDUAK 19

Zabalzaren omenez Instituzioak eta herria Mikel Zabalzaren heriotzaren 35. urteurrenean Donostiako udal talde guztiek parte hartu zuten bere oroimenez antolaturiko ekitaldi instituzionalean. Ekimen instituzionalaren ondoren, “Mikel Zabalza Gogoan” Herri Ekimenaren bultzadarekin, “Mikelen Txokoa” inauguratzeko ekimena egin zuten Altzako San Martzial plazan. Bi irudi handiren bidez oroituko dituzte, gaurtik aurrera, Mikelekin batera, Jon Arretxe eta Idoia Aierbe, orain gutxi hil ziren herritarrak. “Mikelen Txokoa”ren bidez tortura pairatu duten herritar guztiak gogoan izan nahi dituztela adierazi zuten antolatzaileek.

ABENDUAK 19

Iruñeko espetxeraino Sarek deituta Berriozarretik Iruñeko espetxeraino martxa batean euskal preso guztiak Euskal Herrira ekartzea eskatu zuten; beren etxeetatik hurbilen dauden espetxeetara ekar ditzatela. ABENDUAK 20

Pandemiak eta urrunketaren eragina Donostian, motxiladun ume batzuekin batera egindako ekitaldian, pandemiak eta urrunketa politikak 86 haur eta hainbat gazte “umezurtz” utzi dituztela salatu zuen Sarek. Haur horiek kartzelara patinetez joateko eskubidea dutela irudikatu zuten. ABENDUAK 22

Espainiar faxismoaren inpunitatearen salaketa Atxiloketa bat eta bi lagun zauritu zituen Ertzaintzaren oldartzeak abenduaren 17an Eibarren, “Cake Minuesa OKdiarioko ‘kazetari’ faxistak presoen aldeko elkarretaratzea zapuzten saiatu ondoren”. Bataren zein bestearen jokabidea salatu zuten Untzaga Plazan.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Kalera.info by Busturiaurrera - Issuu