Gazteberri #147 Martxoa 2019

Page 1

Gazteberri Aldizkaria | 147. Zbk | 2019 Martxoa |

Esklabotza oraindik existitzen da

#147


ARGITARATZAILEA:

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 eposta: gazteberri@gazteberri.eus http://www.gazteberri.eus ERREDAKZIOA Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. KOORDINATZAILEA: Jon Mikel Zabalegi TESTUAK: Shareak Kultur Elkartea DISEINUA: José Poza LAGUNTZAILEAK: Nerea Segura, Lohizune Loroño, Maialen Olabe eta UNICEF-Euskadi.

PUBLIZITATERAKO-ESPAZIOA. NAHITA UTZI DUGU HUTSIK.

ARGAZKIAK: Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa PUBLIZITATEA: 94 424 75 94 | 616 50 50 82 INPRIMATZAILEA: Zeroa Multimedia

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILAREN, BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN, ETA EUSKARABIDEAREN LAGUNTZA JASO DU

DEITU 94 4247594 ZENBAKIRA ESPAZIO HAU BETETZEKO


Aurkibidea 04 Gazteberriak z Kalamuaren kontsumoak depresioa izateko aukera handitzen du z Eraginkorrak al dira gazteak lan merkatuan sartzeko babesak?

08

Erreportajea: Esklabotza oraindik existitzen da

z Euskadik trebakuntza egokia duten gazteak behar ditu

22 Zientzia z Munduaren amaieraren aurrean al gaude?

24 Euskara z Euskararen biziraupena ulertzeko froga berri bat z Euskaltegi bat Castro Urdialesen?

16

Elkarrizketa: Julen Linazasoro

32 Sexua z Harreman serioak? Ez, eskerrik asko z Emazteak maileguan

34 Teknologia berriak z Android sistema eragilea duten gailuek espiatzen omen gaituzte z euskadi.eus sareak inoiz baino bisita gehiago izan zituen iaz

26

Erreportajea: Gazteen % 56k jarrera matxistak defendatzen ditu GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa

z Telefonoak debekatzen dituzten ikastetxeetan ziberjazarpena handiagoa izaten da

42 Agenda 3


Gazteberriak YOUTH SPEAK FORUM 2019 Datorren apirilaren 5ean, mundu hobe baten alde lan egiten duten hainbat gazte, aditu, erakunde eta enpresa Madrilgo UC3M Unibertsitatean elkartuko dira Youth Speak Forum topaketaren laugarren edizioaren barruan. Bertan, hezkuntza, garapen jasangarria, teknologia eta giza eskubideak bezalako gaien inguruan eztabaidatuko dute. Topaketa hiru gune nagusitan banatuta egongo da: adituen hitzaldiak, tailerrak eta proiektuak sortzeko gunea. Youth Speak Forum munduko 120 herrialdetan ospatzen den egitasmoa da.

FELLOWS GIPUZKOA PROGRAMA 2019 Gipuzkoako Foru Aldundiak herrialdeko ikerketa zentroetara ikertzaileak erakartzeko helburua duen “Fellows Gipuzkoa 2019� programa jarri du martxan. Egitasmoaren aurrekontua ia 500.000 eurokoa da. Bertan, nazioarte mailako ikerketa taldeetan doktoratu osteko trebakuntza jaso duten ikertzaileek har dezakete parte. Programa horren bidez Gipuzkoan den talentuari eutsi nahi zaio. Izan ere, programan parte hartzeko aukera duten ikerlari gazteek hiru urtez lan egiteko aukera izango dute.

4

Kalamuaren kontsumoak depresioa izateko aukera handitzen omen du Kanadako eta Erresuma Batuko gazteekin egin den ikerketa baten arabera Kalamuaren kontsumoaren inguruan egin izan diren ikerketa gehienak kontsumo horrek psikosian izan dezakeen eraginean zentratu dira. Kanadako McGill Unibertsitateak eta Erresuma Batuko Oxford Unibertsitateak elkarlanean egin duten ikerketak, berriz, kontsumo horrek osasun mentaleko nahasmendu komunetan duen eragina aztertu du. Horien artean, adibidez, depresioa, antsietatea eta suizidioa aztertu dira. Aipatu ikerketaren arabera, nerabetasunean egiten den kontsumoak eragin zuzena du heldutasunean depresioa izateko arriskuan. Ikertzaileen ustez,

kalamuaren kontsumoa nerabeen artean oso zabalduta dagoenez gero, oso arazo larriaren aurrean egon gintezke. Ikerketan azpimarratzen denez, kalamuaren ondorioak oso ezberdinak izan daitezke norbanakoaren baitan. Hala ere, droga horren kontsumoa oso zabalduta dagoenez gero, osasun publikoko arazo larria bilakatuko da. Orain arte, substantzia horren kontsumoa eskola errendimendu eskasagoarekin, menpekotasunarekin, psikosiarekin eta beheraldi neuropsikologikoarekin, errepide istripuekin eta tabakoak eragiten dituen arnas-arazoekin lotu da.

GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa


KIROLENE FILM FEST LEHIAKETA DURANGON Kirolene Film Fest lehiaketaren bigarren edizioa maiatzaren 1etik 3ra bitartean ospatuko da Durangon. Kirolene Film Fest film laburren zinemaldiaren xedea da esparru naturalean egiten diren kirolen erreferente izatea. Lehiaketa bi ataletan banatuta dago: Profesionala eta Amateur. Lanak jasotzeko epea apirilaren 15 arte izango da zabalik. Film irabazleen erakustaldia eta sari banaketa maiatzaren 3an egingo dira Durangoko San Agustin Kultur gunean.

EUSKADIKO GAZTEAK LANKIDETZAN PROGRAMARAKO LEHEN AUKERAKETA Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen Euskadiko Gazteak Lankidetzan aurtengo programarako 620 gaztek eman dute izena. Horien guztien artean, 100 gazte hautatu dira udako hiletan garapenerako lankidetzako jarduerak egiteko Asian, Afrikan eta Amerikan. Hautatutako gazteek 23 GKEk aipatu lurraldeetan gauzatuko diren egitasmoetan laguntzeko aukera izango dute. Martxoaren 15ean topaketa izan zen Barriako aterpetxean egitasmo horien berri emateko.

TAILER BERRIAK HARRAPAZANK EGITASMOAREN BARRUAN Bilboko Udalak antolatzen duen Harrapazank egitasmoak egitura berria aurkeztu du. Aurten, aipatu egitasmoak hiru ardatz nagusi izango ditu: Harrapazank Gamer Gela, Harrapazank Urban eta Harrapazank Eszena. Lehenengo bien kasuan, izena emateko epea maiatzaren 3an amaituko da. Hirugarrenaren kasuan, berriz, epea apirilaren 5ean amaituko da. Harrapazanken xedea da bilbotar gazteen aisialdian euskara sustatzea.

29,6 EUSKADIKO GAZTEAK, BATEZ BESTE, 29,6 URTEREKIN EMANTZIPATZEN DIRA Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendari Ander Añibarrok ezagutzera eman duenez, EAEko 16 eta 34 urte bitarteko gazteak, batez beste, 29,6 urterekin emantzipatzen dira. Añibarrok azaldu duenez, adin hori 30 urte inguruan mantendu da azken hamarkadan. Datu hori “Gazteen emantzipazioa Euskadin, 2017” txostenean jasotzen da. Horrekin batera, emantzipazioa atzeratzeko arrazoi nagusiak ere aipatzen dira: etxebizitzaren garestitzea, diru-sarrera iturri egonkorra izateko zailtasuna eta banku-kreditua lortzeko zailtasuna.

“Benetako bidaia paisaia berriak ikustea baino ikuspegi berri bat izatea da” MARCEL PROUST (1871-1922). Frantziar idazlea. Zazpi eleberriz osatutako “Denbora galduaren bila” sailaren egilea da.

EUSKADIKO LANBIDE HEZIKETAKO IKASLEAN ETA ERASMUS+. Ikaslan osatzen duten Lanbide Heziketako zentroetako 300 ikasle inguruk Europako enpresetan praktikak egiteko aukera izango dute Erasmus+ programaren barruan. Praktikak hiru hilabetekoak izango dira.

GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa

BUELTAN DA GASTEIZKO GAUEKOAK PROGRAMA. Gasteizen 16 eta 30 urte bitarteko gazteen aisialdia sustatzeko garatzen den Gauekoak programak aurtengo programazioa aurkeztu berri du. Guztira, 58 jarduera ezberdineko 138 saio aurreikusten dira eta, aurreko edizioetan ez bezala, aurtengo programazioa martxotik urrira bitartean luzatuko den denboraldi bakarrean gauzatuko da. Aurten, gazteentzat ekintza kultural alternatiboak bilatu nahi izan direla azpimarratu dute antolatzaileek. Programazioaren inguruko argibide guztiak www. gauekoak.org webgunean ikus daitezke.

5


INDUSTRIA SUSTATZEKO

GAZTEEN ARTELANAK ERAKUSTEKO HITZARMENA

6

© UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek artista belaunaldi berrien sorkuntza lanak zabaltzeko lankidetza hitzarmena zabaldu dute. Aipatu hitzarmenari esker, UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultateko ikasleen artelanak Foru Kameran erakutsiko dira. Printzipioz, hitzarmenak lau urteko iraupena izango du, baina beste lau urtez luzatzeko aukera aurreikusten da. Gainera, urtean hiru erakusketa inguru antolatzeko aukera emango du, ikasle birena, Arte Ikerketa eta Sorkuntza, Pintura, Arte Garaikidearen Kontserbazioa eta Zeramika eta Funtzioa, eta Erakusketa Masterretako sortzaile gazteena, artelanen arteko elkarrizketan oinarrituta. Hitzarmenaren barruan, Batzar Nagusiek erakusketa baten katalogo bat egingo dute eta artelan bat erosiko dute, bere bilduman sartzeko.

Euskadik trebakuntza egokia duten gazteak behar ditu

Eraginkorrak al dira gazteak lan merkatuan sartzeko babesak? UPV/EHUk laguntza horien eraginkortasuna ebaluatuko du Gazteen langabezia Europa osoan kezka handia sortzen duen arazoa da. Izan ere, Europako gazteriaren % 14, 3 (5,5 milioi gazte inguru) niniak dira. Egoera hori zuzendu nahian, Europako gobernu gehienek hainbat baliabide bideratzen dituzte lan merkaturatze programak garatzeko. Horien artean, ezagunena, agian, Europako Batzordeak ezarri zuen Gazte Bermea Sistema da. Hala ere, egoerak hobera egiten ez duenez gero, asko dira neurri horien eraginkortasuna zalantzen jartzen dutenak. Horiei erantzuna emateko, urte honen hasieran Youth Employment partnerSHIP izeneko ikerketa proiektua abian jarri da. Bertan, UPV/EHUko Sara de la Rica katedradunak zuzentzen duen taldeak hartuko du parte. De la Ricak berak azaldu duenez, “Scarring effect edo orbain efektua izenaz ezaguna den fenomeno bat existitzen da, zeinak azaltzen baitu gazteek kalitatezko enpleguak lortzeko aurre egin beharreko zailtasunek, gazteen ongizatean berehalako efektua izateaz gain, epe luzerako kostuak ere badituztela. Frogatuta dago lan ibilbidearen hasierako baldintzek ondorio iraunkorrak dituztela denborak aurrera egin ahala”.

Baionako Merkataritza Ganberaren ESTIA Ingeniaritza Eskolak Irungo Ficoban antolatu duen “Berrikuntzaren 24 orduak” jardunaldian eta 400 gazteren aurrean, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak “enplegu, industria eta teknologia berria sustatzeko prestatuta dauden gazteak beharrezkoak” direla azaldu du. Aipatu jardunaldia TransferINN, COMPETITIV’eko eta Addispace mugaz gaindiko europar proiektuen barruan ospatu da. Jardunaldiaren xedea izan da sormena funtsezko osagarri duten elkarretaratzeak sustatzea ikasleen eta unibertsitate zein enpresa munduko eragileen artean, 4.0 industriaren testuinguruan, fabrikazio aurreratuaren alorrean kontzeptu berrien garapena eta horien ezarpena bultzatzeko. 24 orduko epean, ikasleek elkarlanean ezagutzak partekatu eta berriak sortzeko aukera izan zuten. Enpresek eta laborategiek proposatutako gaietan oinarrituta, gazteek, taldetan banatuta behar horiei erantzun behar izan diete.

GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa


Finantzaketaren bilaketan lagunduko zaitugu PROGRAMEN ETA PROIEKTUEN KUDEAKETA Prozesuen ikuspegi integrala eskaintzen dizugu.

Hausnarketa estrategiko batetik abiatuta, zerbitzu integral eraginkorra eta efikaza eskaintzen dugu.

PROGRAMAK ETA PROIEKTUAK Inbertsio proiektu publiko zein pribatuak diseinatzen eta kudeatzen ditugu.

DIRU-LAGUNTZAK Diru-laguntza programen eta finantzaketa-lerroen inguruan aholkatzen dugu.

EUROPAR FUNTSEN KUDEAKETA Europako gaietan aditua den enpresa gara.

POLITIKA PUBLIKOAK Toki-, eskualde- eta enpresa-garapena sustatzen dugu europar esparruan.

Iparragirre, 17. 1. esk. Bilbo | (+34) 944 70 22 94 | info@gestoreseuropeos.com


Esklabotza oraindik existitzen da Walk Free fundazioak egiten duen Esklabotzaren Indize Orokorraren arabera, pasa den urtean 40,3 milioi inguru esklabo zeuden mundu osoan, baita herrialderik garatuenetan ere

8

GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa


GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa

9


Erreportajea

G

ezurra badirudi ere, 2018. urtean 40,3 milioi esklabo zeuden mundu osoan. Kontuan hartu behar da esklabotza ofizialki debekatuta dagoela munduko ia herrialde guztietan. Horietatik guztietatik, % 71 emakumeak ziren eta % 62k bortxazko lanak egiten zituen. Datu horiek guztiak Walk Free australiar fundazioak egin duen Esklabotzaren Indize Orokorra txostenean jasotzen dira. Historikoki, esklabotza pertsona batek beste pertsona batengan zuen jabego legala bezala ulertu izan da. Gaur egungo esklabotza, berriz, beste modu batean ulertu behar da. Horregatik, esklabotza denaren eta ez denaren arteko muga, sarritan, nahiko lausotuta azaltzen da. Baina, azken finean, pertsonak ondasunak izango balira bezala tratatzen badira, esklabotza da. Gaur egungo esklabotza terminoak menderatzeko eta esplotatzeko zenbait modu jasotzen ditu: pertsonen salerosketa, joputasun egoeran egiten diren lanak, derrigorrezko ezkontzak, delituak egitera behartuta dauden pertsonak edo sexualki esplotatuak direnak. Walk Freeren ustez, esklabotza garaikidearen ezaugarri nagusi bat da, mehatxuak, indarkeria, hertsadura, engainuak edo abusuak direla eta, pertsonek ezin dutela esplotazio egoeratik ihes egin.

Europan ere

Eta kontrakoa pentsa badaiteke ere, esklabotza ez da soilik gabezia

10

demokratiko nabariak dituzten edo gerra egoeran diren herrialdeetan ematen. Pertsonen salerosketa eta “lan esklaboa� Europan ere aurki daiteke; hori da, hain zuzen ere, Europako Kontseiluko Gizakien Salerosketaren Kontrako Adituen Taldeak azaltzen duena. Aipatu taldeak 2017. urteko abenduan argitaratu zuen txostenean azpimarratzen zenez, biktimei lan egitera behartzea helburu duten salerosketak eta esklabotzak gora egin dute Europan. Belgika, Zipre, Georgia, Portugal, Serbia edo Erresuma Batua bezalako herrialdeetan,

esplotazio mota hori, orain arte nagusi izan den sexu esplotaziorako salerosketa baino handiagoa omen da. Gaur egungo esklabotza, bereziki, nagusi da nekazaritza eta arrantza, eraikuntza, manufaktura-

industria eta garbiketa-zerbitzuak bezalako sektoreetan. Kasu horietan guztietan, biktimak, nagusiki, gizonezkoak dira. Hala ere, emakumezkoen kasuan, esplotazioa antzematea zailagoa egiten da, hainbat kasutan, esplotazio hori etxeko esparruan ematen da, hots, etxe partikular baten pribatutasunean eta, hainbat kasutan, derrigorrezko ezkontza baten barruan.

89 milioi

Walk Freek egin duen txostenean azaltzen denez, azken bost urteetan, 89 milioi pertsonak jasan dute, nola edo hala, gaur egungo esklabotza formaren bat. Kalkulu horiek kontserbadoretzat jo daitezke, besteak beste, arabiar estatuetan diren edota hainbat talde armatuk errekrutatzen dituzten haurren inguruko datuetan diren hutsuneak direla eta. Esklabotzaren Indize Orokorrak esklabotza modernoak bi faktorerekin duen harremana uzten du agerian: lehena, oso erregimen errepresiboak non hiritarrek erregimena habetzeko egin behar duten lan eta, bigarrena, gatazka egoerak non estatu soziala eta zuzenbide estatua, eta horiekin batera, babeserako egitura eta sistema guztiak desagertu diren. Esklabotza maila handiena duen herrialdea, txostenaren arabera, Ipar Korea da. Herrialde horretan hamar pertsonatik bat gaur egungo esklabotza egoeran aurkitzen da eta hiritarren ehuneko handi batek

GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa


GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa

11


12

GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa


Ja po

ak

tu

Ba

GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa

en

tin

a

a

si

3

Ar g

l

as i

5

do ne

Br

6

In

6

rk ia

in a

7

Tu

8

Tx

10

lia ud iA ra bi a

ia

10

Ita

12

ru s

14

di a

15

Er

16

In

ni a Al em an su ia m a Ba tu a Fr an tz ia Ka na da H eg o Ko re a Au st ra lia M ex ik o

at u

18

Sa

Er re

Es t

144

47

30

3

0,739

13


Zenbat esklabok egiten dute lan zuretzat? Arropa-denda batean edo supermerkaturen batean produkturen bat erosi baduzu, seguruenik, esklabo batek ekoiztu duen ondasun bat erosi duzu.

Slaveryfootprint. org webguneak zure

ondasunetan eta kontsumo-ohituretan oinarrituta zenbat esklabok egiten duten lan zuretzat kalkula dezake. Garapen maila ertaina duen herrialde batean bizi den klase

ertaineko hiritar batek 50 esklabo inguru behar ditu bere bizitza-maila mantentzeko. Webgune horretan posible da “esklabotzaren aztarna� identifikatzea, hots, zenbat esklabo erabili behar izan dira egunero kontsumitzen diren objektuak ekoizteko. Ezaguna da nazioarteko hainbat arropa marka, oso prezio merkeekin edo garesti diren horiek ere, esklaboekin lan

estatuarentzat egin behar du lan. Nazio Batuak Erakundearen Ikerketa Batzorde batek ikusi ahal izan duenez, Ipar Korean ematen diren giza eskubideen urraketak ez dira soilik estatuaren gehiegikeriak; sistema politikoaren ezinbesteko osagaia dira. Ipar Korearen atzean Eritrea aurkituko litzateke. Bertan, erregimen errepresibo bat da agintean eta errekrutatze sistema bat dute hainbat hamarkadaz bertako hiritarrak bortxazko lanak egiten mantentzeko. Aipatu bi herrialde horiekin batera, esklabotza maila altuena duten herrialdeak honako hauek izango lirateke: Burundi, Afrika Erdiko Errepublika, Afganistan, Mauritania, Hego Sudan, Pakistan, Kanbodia eta Iran. Herrialde horietatik, gehienetan,

14

egiten duten tailerretan oinarritzen direla, nagusiki, Asiako hegoekialdean. Modu horretan, euren ekoizpen kostuak izugarri murriztea lortzen dute. Webgune horren xedea

gatazkaren bat pairatzen ari dira eta horrek eragin zuzena du zuzenbide estatuaren ahulezian.

Arazo globala

Txostena hausnarketarako datu bat ere utzi du: Barne Produktu Gordina altua duten herrialdeetan esklabotzaren nagusitasuna gero eta altuagoa da. Itxuraz, zuzenbide estatua osasuntsua den zenbait herrialdetan hainbat herritar (bereziki gutxiengo diren taldekoak) babesik gabe aurkitzen dira. Globalizazioa dela eta gaur egungo esklabotzaren produktuek eta etekinek mugak gainditzen dituzte. Herrialde aberatsenetan asko dira inportatzen diren esklabotza modernoaren arriskua duten produktuak. Esklabotzaren Indize Orokorrak esklabotzaren arriskua duten bost

da, munduan ematen den esklabotzari aurre egiteko, gutxiago kontsumitu behar dela azaltzea edo, behintzat, produktu horiek baldintza duinetan ekoiztuak izan direla bermatzea.

produktu nagusiak identifikatzen ditu: ordenagailuak eta sakelako telefonoak; arropa eta modako osagarriak; arrainak; txokolatea eta azukre-kanabera. Analisi horren arabera, G20 osatzen duten herrialdeek, urtero, aipatu produktu horietan 354 mila milioi dolar inportatuko lituzkete.

LEHENDAKARITZA

Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia

PRESIDENCIA

SecretarĂ­a General para la Paz y la Convivencia

GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa


Gazteber eberri aldizk izkaria

5500.0000 000 ale hilero

Euskkkal Heerrriiikko herri guztietan gazteberri.eus

Zabalkunde handiena duen gazteentzako aldizkaria

GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa

Zure aldizkaria!!

15


Elkarrizketa

16

GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa


Julen Linazasoro Heziketa digitala eta zibersegurtasuna (www.macsonrisas.es)

“Inor gutxik daki sare sozialetan bere burua nola babestu” Gazteen eta sare sozialen (oro har, Internet eta IKTak) arteko harremana estua da. Zer dela eta egiten zaizkie hain erakargarri? Gaur egun, gazte gehienak sare sozialekin jaio dira. Txikitatik online jolasekin aritu dira, horiek ere sare sozialak dira, eta orain sare sozialen bitartez bizi dira. Hori da gazteen eta helduen arteko sare sozialetako erabileraren desberdintasuna. Guk sare sozialak besteekin komunikatzeko erabiltzen ditugu, lana egiteko… baina desberdindu egiten dugu sare sozialak eta gure bizitza “errealaren” artean. Haiek sare sozialen bitartez bizi dira, bizitzaren beste arlo organiko bat dira. Gainera gaur egun hain azkar komunikatzea oso erakargarria da. Telefono batean argazki kamera, bideo kemara, bideoak editatzeko programak… denetarik daukagu gure sormena lantzeko eta besteekin komunikatzeko. Gehiegizko erabileraz gain, zein nolako arriskuak azaltzen dituzte sare sozialek? Hainbat arrisku daude pertsona heldu zein gazteentzako, baina jende gutxik ezagutzen ditu

GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa

eta benetan jende gutxik daki horien arrisku maila noraino iritsi daitekeen. Alde batetik, sare sozialak besteen onarpenaren bitartez autoestimua sortzeko tresna bilakatu dira. Arazoa da, besteen onarpena gure gorputzaren itxuraren inguruan duten iritziek sortzen dutela. Une oro ari gara gure argazkiak igotzen eta begiratzen zenbat like eta iruzkin jaso ditugun. Horrela, gure argazkiak besteei gustatzen bazaizkie eta jarraitzaile asko baditugu onartuak sentitzen gara eta pozik gaude. Jarraitzaile gehiago izateko, errealak ez diren argazkiak igotzen ditugu eta onartuak izateko, jakin gabe, haur eta gazte askok argazki sexualizatuak igotzen dituzte: haur eta neska gazteak helduak balira bezala makilatuak, pose sentsualak eginez, haur eta mutil gazteak kamiseta gabe, abdominalak erakutsiz… Interneten onartuagoak izateko bideak bilatzen ditugun bitartean, errealitate fisikoaz deskonektatzen gara. Sare sozialak antsietatea bultzatzeko tresna bihurtu dira, eta like, iruzkinak eta jarraitzaile kopurua droga bat.

17


Horrez gain, sare sozialek dakartzaten arriskuak asko eta oso desberdinak dira: Grooming-a (gazteekiko helduen gerturapen sexuala), jazarpen digitala, nesken aurkako jazarpen sexuala, iruzurrak, malware edo birus informatikoak, ingeniaritza soziala, kontrolaren bidez sare sozialetan ematen den indarkeria, adikzioa, sextorsioa, eduki desegokiak (indarkeria, gorrotoa, pornografia…), moda arriskutsuak… Aurreko hilabetean, Madrilgo La Paz ospitaleko koordinatzaileak esan zuen Tinder eta jendea ezagutzeko antzekoak diren sare sozialen erabilerak eraso sexualen kopurua handitu duela. Ezezagunen etxeetan geratzen gara besteak ezagutzeko edo sexua izateko, eta iristen direnean nahi ez dituzten gauzak egitera behartzen dituzte, batez ere emakumeei eta gizon homosexualei. Horrelakorik ikusi duzue zuen lanaren barruan? Ikastetxeetara joaten garenean, 12 urteko neskek esaten digute, zuzeneko emisioak egiten dituztenean mutil eta gizon askok argazki eta bideo sexualak bidaltzen dizkietela, batez ere masturbatzen azaltzen direlarik. Ezezagun askok mutil eta neska gazteekin kalean harremanetan jartzen saiatzen direla esaten dute. Argazki eta bideo sexualak gela askotako Whatsapp-eko taldeetatik banatzea ez da arraroa. Ez dituzte ezagutzen beraien argazki sexualak bidaltzearen arriskuak eta batzuk haien argazki propiak bidaltzen dituzte. Gazte askok pentsatzen dute haien bikoteak sare sozialetan kontrolatzea normala dela,

18

kontrola maitasunaren barne onartzen dutelako. Beraien pasahitzak ematen dizkiete eta 24 orduak haien zerbitzura egotea normala dela uste dute: “orain dela 10 minutu idatzi

dizut eta ez didazu erantzun”, “zergatik ez zenidan atzo gauean erantzun? Goizeko ordu batean esna zeundela ikusi nuen”… Askok haien bikoteen telefonoak infektatzen dituzte aplikazio

GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa


espioiekin, besteak egiten duten guztia jakiteko. “Maite banauzu bidali argazki bat biluzik” esaldia sarritan ematen da. Zer esan al diguzu online jolasen inguruan? Online jolasetan hizkera bortitza eta itsusia erabiltzen da. Haur eta gazte asko helduentzako diren online jolasetan aritzen dira adin guztietako jendearekin batera, eta helduek mundu guztiari modu bortitz berean hitz egiten diete, online jolasetan adin guztietako jendea nahasten delako eta ez dakigulako norekin hitz egiten ari garen. Online jolas batean 8 urteko haur bat, 28 urteko mutil batekin, 15 urteko neska batekin eta 40 urteko gizon batekin jolasten egon daiteke.

GAZTEEK MODU NATURALEAN BIZI DUTE INTERNET. Teknologia berriak, Internet eta sare sozialak ezinbestekoak dira gure gizartean eta, bereziki, gazteen artean. Gazte askorentzat NI online eta NI offline bateragarri egitea ezinbestekoa da, biak ala biak, osagarriak direlako.

GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa

Azaldu duzun hori guztia zabalduta dago edo gutxi batzuei gertatzen zaien kontua da? Sare sozialetan izan diren gazte edo nerabe gehienek eraso digitalak pairatu dituzte, esperientziaren beste zati normal bat da haientzat: irainak, mehatxuak, zurrumurruak, beraien izenean gauzak publikatzea, haien argazkiekin memeak bidaltzea… Inor gutxik daki sare sozialetan bere burua nola babestu. Pribatuan jartzea nahikoa dela uste dute, baina ezezagunak ere onartzen dituzte jarraitzaile bezala. Ez dute bi pausoetako autentifikazioa erabiltzen, sare sozial guztietan pasahitz berdina jartzen dute, ez dituzte ohikoak diren iruzurrak eta maulak ezagutzen eta, sarritan, horietan parte hartzen dute haien datu pribatuak ematen eta haien gailuak birusekin infektatzen.

Zer egin daiteke horiek guztiak ekiditeko edo, behintzat, horien ondorioak murrizteko? Lehenik eta behin arriskuak ezagutu behar dira. Oso jende gutxik ezagutzen ditu. Ez baditugu arriskuak ezagutzen ezinezkoa da prebentzioa lantzea. Behin horiek ezagututa, sare sozialak modu kontzienteago batean erabiltzen ikasiko dugu. Gure pribatutasuna gordetzen, ezezagunekin kontuz ibiltzen, sare sozialak babesteko eskeintzen dizkiguten tresnak erabiltzen… Ez da zaila, kalean erabiltzen ditugun irizpideak mundu digitalean erabiltzean oinarritzen da, bertan dauden arriskuetara moldatuta: kontuz ezezagunekin ez dakigulako norekin hitz egiten ari garen, ezezagun batekin kalean gelditzen bagara beti leku publiko batean eta beti beste norbaitekin joatea, informazio pribatua ez ematea, beti antibirus bat mugikorrean eta ordenagailuan izatea, besteak sare sozialetan errespetatzea, haien informazioa igo baino lehen baimena eskatzea… Web orrialde desberdinak daude sare sozialak eta mugikorrak ondo erabiltzen ikasteko, adibidez www. macsonrisas.es (euskaraz eta erdaraz) edo www.pantallasamigas. net. Horrez gain, nahi duten guztiak gai horren inguruan ematen ditugun hitzaldietara etor daiteke edo gure zerbitzuak eskatu ikastetxeetan, guraso elkarteetan, kultur etxeetan… hitzaldi eta tailerrak egiteko. Teknologia berriekin batera jazarpen eredu berri bat ere azaldu da, ziberbullyinga, hain zuzen ere. Zer egin daiteke horrelako fenomeno baten aurrean?

19


Oso gai sakona da, faktore eta agente desberdinekin, baina modu labur batean azalduta, heziketa da tresna eraginkor bakarra. Alde batetik mundu guztiak jakin behar du internet ez dela anonimoa, egiten dugun guztiak arrasto bat uzten duela. Bestalde, jendeak ez daki interneten ere ondorio legalak daudela. Bi gauza horiek mundu guztiak barneratuko balitu, interneten bidez ematen diren eraso gehienak ez lirateke emango. Erabiltzaile guztiek jakin beharko lukete sare sozial eta online jolas guztiek erasoen aurka babesteko tresnak eskaintzen dituztela. Tresna horiek ezagutuz gero, erabiltzea askoz ere errazagoa da: beste erabiltzaileak isilarazi, blokeatu eta salatzea ez da zaila. Nahiz eta erasoak gure aurka ez izan, interneten besteen aurkako erasoak ikusten baditugu, sare sozialetan beti salatu behar ditugu. Kontuz ibili behar dugu igotzen dugunarekin dena gure aurka erabili daitekeelako, eta sare sozialetako pribatutasun ezarpenak erabili behar ditugu. Vital Fundazioarekin batera ‘Har ezazu kontrola’ izeneko egitasmoa garatzen ari zarete. Zertan datza? Proiektu horren helburua da gazteek sare sozialen eta mugikorren erabilera kontzientea bultzatzea. Horretarako hiru prestakuntza mota desberdin egiten ditugu. Lehenik eta behin, ikastetxeetara joaten gara, DBHko ikasleei sare sozialen arriskuak zuzenean erakusten dizkiegu eta modu kontzienteago batean erabiltzeko irizpideak ematen dizkiegu. Sare sozialak eta mugikorrak nola babestu

20

daitezkeen ere irakasten diegu. Bigarrenik, gurasoekin saio bat egiten dugu, heziketa digitalean

hezteko irizpideak eskaintzeko: sare sozialak eta mugikorrak erabiltzeko adin egokiak, heziketa

GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa


irizpideak eta familia ekintza baliagarriak, guraso kontrolak, sare sozialen arriskuak eta prebentzioa

GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa

nola landu... Azkenik, irakasleekin ere saio bat egiten dugu sare sozialen arriskuak ikusteko, prebentzioa lantzeko irizpideak eskaintzeko eta informazio digitala babesteko zein irizpide jarrai daitezkeen azalduz. Hiru prestaketa horien bidez, gazteek mezu bera jasotzen dute etxean zein ikastetxean eta horrela errazagoa da erabilera egokia bultzatzea. Proiektu hori Araban Vital Fundazioak martxan jarri du, bertako ikastetxeetara joaten gara eta ikastetxe eta familiek ez dute ezer ordaindu behar. Saio guztietan oso onarpen eta balorazio positiboak jasotzen ari gara, saioak oso dinamikoak baitira. Arabako ikastetxe edo guraso elkarteren bat interesatua egongo balitz proiektuan parte hartzeko, gurekin edo Vital Fundazioarekin kontaktuan jar daiteke.

handiagokoentzat pentsatuta dauden jolasetan ibiltzen dira ezezagunekin jolasten. Zenbait ikerketak erakutsi dutenez, gailu elektronikoak haur txikientzako mingarriak dira, haien burmuina ez delako modu egoki batean garatzen. Beraz, zenbat eta beranduago hasi gailu horiek erabiltzen, hobe. Hiru urte baino txikiagoak direnek ez lukete horrelako gailuak inoiz erabili behar. 3-5 urte bitartean, zenbat eta denbora gutxiago eman, hobe. Sei urtetik aurrera osasunarentzako arriskuak jaisten dira, baina oraindik txikiak dira denbora luzez gailu horiek erabiltzen egoteko. Ondo dago gogoratzea, Steve Jobs eta hura bezalako teknologia berrien enpresen sortzaile askok ez zietela haien seme alabei gailu horiek erabiltzen uzten nahiko koxkortuta zeuden arte, horien arriskuak ulertzen dituztelako.

Zenbat urterekin hasi beharko litzateke gazteen eta IKTen arteko harremana? Ohikoa bilakatu da oso adin txikiko haurrak gailuren batekin ikustea. Sare sozialak erabiltzeko, baldintza eta zehaztapenetan azaldu ohi denez, erabiltzaileek, gutxinez, 14-16 urte izan behar dituzte. Sare Sozialek badakite erabiltzaileek arrisku asko dituztela eta arrisku horiek areagotzen direla erabiltzaileak gero eta gazteagoak direnean. Haurrek internetekin izan ohi duten lehenengo kontaktua online jolasen bidez izaten dira. Horietan jolasteko, jolas bakoitzak ere adin bat ezartzen du eta hori zein den begiratu beharko genuke. Askotan haur txikiak 18 urte baino

Orain arte IKTen eta sare sozialen erabileraren alderdi negatiboak azpimarratu ditugu. Zeintzuk lirateke, ostera, alderdirik positiboenak? Komunikazioa errazten dute, kontektibitatea ere bai, sormena areagotzen dute, jolas askok koordinazioa eta estrategia gaitasunak areagotzen dituzte, gauza batzuk ikasteko eraginkorragoak dira, prozesu asko azkartzen dituzte‌ Ondo erabilita, IKTek gure eguneroko bizitza asko erraz dezakete. Asko dira sare sozialek edo, Internetek, oro har, dituzten alderdi positiboak, baina ez dugu ahaztu behar horien erabilera adin tarte zehatz batzuetara egokitu behar ditugula.

21


22

GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa


Zientzia Munduaren amaieraren aurrean al gaude? 1947. urtean Chicagoko Unibertsitateko Bulletin of the Atomic Scientistek (Zientzialari Atomikoen Buletina) Apokalipsiaren Erlojua sortu zuen. Erloju sinboliko horrek (ingelesez Doomsday Clock izenarekin ezagutzen da) munduaren amaierarako falta den denbora neurtzen du eta hasieratik, gauerdiaren inguruan izan da. Kasu horretan, gauerdiak gizateriaren amaiera adieraziko luke. Kontuan izan behar da, aipatu erlojua sortu zenean II. Mundu Gerra amaitu berria zela eta gerra nuklear baten mehatxua bizirik zegoela. Orain, berriz, bestelako mehatxuak ere aintzat hartzen dira, adibidez, klima aldaketa, desinformazioa (fake news) edo zientzia berrien garapena. Erlojuak azaltzen duen ordua, aldizka, zuzendu egiten da eta aurreratu edo atzeratu egiten da zientzialariek ikusten duten mehatxu-mailaren arabera. Pasa den urtearen hasieran, adibidez, “eguerdirako bi minutu faltan� jarri zen eta aurtengo eguneraketan berean mantendu dute. Une honetan, erlojuak 1953an markatzen zuen ordu bera markatzen du. Kontuan izan behar da garai horretan gizateriaren amaierarako mehatxua oso handia zela, besteak beste AEBen eta Sobietar Batasunaren arteko gerra nuklearraren mehatxua zela eta. Une honetan, berriz, zientzialariek aldez aurretik Donald Trump presidenteak zer egingo duen ezagutzea ezinezkotzat jotzen dutenez gero, mehatxua mailarik gorenean jarri dute. Mailarik baxuena, berriz, 1991. urtean ezarri zen; urte horretan, erlojuak eguerdirako 17 minutu falta zirela adierazten zuen. Zientzialari Atomikoen Buletineko presidente Rachel Bronsonek azaldu duenez, “ezohikoa den aldi berri batean sartu gara. Aldi berri hori sostengaezina eta kezkagarria da. Badirudi oso arriskutsua den mundu bat normalizatzen ari garela. Erlojua aurreratzeko edo atzeratzeko erabakia 19 zientzialarik hartzen dute eta horietako hamabost Nobel Sariaren irabazleak dira.

GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa

23


Euskara Euskararen biziraupena ulertzeko froga berri bat Ikerketa baten arabera, euskaldunon genetika oso gutxi aldatu da azken 3.000 urteetan Euskara da gaur egun bizirik dirauen hizkuntza prerromaniko bakarra eta horrek hizkuntzalarien jakin-gosea pizten du. Nola da posible horrelako hizkuntza bat oraindik bizirik mantentzea? Galdera horri erantzuna ematen lagun dezakeen ikerketa berri bat argitaratu da Science aldizkarian. Izan ere, Harvard Medical Schooleko eta Eboluzio Biologikoaren Institutuko ikerlariek Iberiar penintsulan bizi ziren gizakien genomak aztertu dituzte eta emaitzak oso interesgarriak izan daitezke euskaldunon historia ulertzeko. Aipatu ikerketaren arabera, Europako Ekialdeko estepetako artzainen eragin genetikoa nabarmena da gure artean. Ikerketaren arabera, bertako biztanleak duela 4.000 urte inguru iritsi ziren gure lurraldera. Datu horrek, orain arte indarrean izan diren beste zenbait teoriekin egiten du topo, adibidez, euskaldunak Iberiar penintsulan ziren nekazarien ondorengoak direla dioena edota ehiztari mesolitikoen ondorengoak garela dioena. Esan bezala, ikerketa horretan ondorioztatu denez, euskaldunon

24

Ikerketa batek Europako aintzinako 403 genoma aztertu ondoren euskaldunon genetika apenas aldatu dela ondorioztatu du. Adituen ustez, hori posible izan da kanpoko migrazioen eragina oso txikia izan delako gure artean

genetika oso gutxi aldatu da Burdin Arotik hona. Horrek azaltzen du urte horietan guztietan Euskal Herrian bizi izan diren gizakiek beste herrietako gizakien aldetik jaso duten eragina oso urria izan dela. Genetikan ez ezik, kontaktu falta horrek, hizkuntzan ere eragina izan duela uste dute zenbait adituk. Gure lurraldean bizi ziren herritarrek ez zuten penintsula inbaditu zuten beste herrietako gizakien eraginik izan eta horrek hizkuntza mantentzea ahalbidetu omen du.

GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa


“EUSKARA IBILTARIA” ERAKUSKETA

ALDAKETA GUTXI EUSKALDUNEN GENETIKAN BURDIN AROTIK HONA. Antza denez, euskaldunon genetika eta duela 3.000 urte Iberiar penintsulan bizi ziren beste herrien genetika ia berdinak omen ziren. Hortik aurrera, Iberiar penintsulako beste herrien genetika aldatuz joan da, baina gure kasuan, isolamendua dela eta, berean mantendu da

Aurten Euskaltzaindiaren mendeurrena ospatzen da eta ospakizunen barruan “Euskara ibiltaria” izeneko erakusketa antolatu da. Duela 35 urte inguru Euskaltzaindiak euskararen hizkuntzatlasa egiteari ekin zion. Lan horretatik abiatuta, gaur egun Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) izenarekin ezagutzen den egitasmoa sortu zen. Euskara Ibiltaria erakusketa 2015. urtean sortu zen EHHAn oinarrituta, baina gaur egun ikus daitekeen erakusketak zerikusi txikia du ordukoarekin. Izan ere, Euskaltzaindiak aipatu erakusketa goitik behera eraberritu du eta orain material berriekin osatutako erakusketa interaktiboa da. Erakusketa, une honetan, eta ekainaren 16ra arte, Bilboko Euskal Museoan dago ikusgai. EHHAren arduradun den Xarles Videgainek azaldu duenez, “erakusketa honetan, euskara entzun, irakur, uki eta usaindu daiteke”.

GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa

Euskaltegi bat Castro Urdialesen? Castro Urdialeseko Udalak herrian euskaltegi bat zabaltzeko laguntza eskatu dio Eusko Jaurlaritzari Uda partean, erdi txantxetan edo, sarritan entzun daiteke Kantabrian den Castro Urdiales herria Bilboko auzo bat dela. Duela ez asko, adibidez, Bilboko Metroa bertara eramateko ideiaz ere hitz egin zen. Oraingoan, hala ere, bertatik datorkigun berria benetan bitxia da. Izan ere, zenbait hedabidek jaso dutenez, Castron euskaltegi bat zabaltzeko aukera aztertzen ari dira. Eskaera Castroko Udalak berak egin du, herriatreen partez jaso duen eskaera oso handia baita. Herrian 30.000 biztanle inguru bizi dira eta heren bat edo Bizkaian jatorria du. Ezagutzera eman denez, jada 2009an udal hizkuntza-eskolan euskara ikasteko aukera eman zen eta 300 ikasle inguruk eman zuen izena. Azkenean ez zen ikastarorik antolatu aurrekontu faltagatik.

25


26

GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa


Gazteen % 56k jarrera matxistak defendatzen ditu Emakumeak “kontzienteagoak eta zuzenagoak“ dira eta gizonak, aldiz, “tradizionalagoak eta sexistagoak” edo “negazionistagoak eta kontserbadoreagoak”

GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa

27


Erreportajea

E

statuko gazteria polarizatuta omen dago genero berdintasunaren inguruko jarrerei dagokionez. Gazteen % 56 generoen arteko desberdintasunak onartzeko arazoak dituen taldean kokatzen da eta % 44, ostera, estereotipo eta sinesmen matxisten aurka militante azaltzen da. Oro har, emakumeak “kontzienteagoak eta zuzenagoak” dira eta gizonak, berriz, “tradizionalagoak eta sexistagoak” edo “negazionistagoak eta kontserbadoreagoak” azaltzen dira. Emaitza horiek genero kontuen inguruan gazteen artean joera bat ematen dela azaltzen dute: bereizte nabarmena dago gizon eta emakumeen artean den (edo ez den) berdintasunaren artean. Muturretara jotzeko joera horrek topo egiten du Estatuko gazteriaren adierazle nagusiekin. Izan ere, horien arabera, emakumeek osasun-adierazle okerragoak azaltzen dituzte, lan esparruan prekarietate maila altuagoa pairatzen dute eta, gainera, presio ekonomiko eta sozial handiagoa jasan behar izaten dute lehenago emantzipatzeagatik eta amatasuna gero eta gehiago atzeratzeagatik. Orain arte esandako guztia FADeko Centro Reina Sofía sobre Adolescencia y Juventudek, Banco Santanderrek eta Telefónicak egin duten I Informe Jóvenes y Género. La (in)consciencia de equidad de la población joven en España txostenean islatuta azaltzen da. Aipatu txostenak gazteria ikerketei genero ikuspegia eransten duten adierazleen panoramika gehitzen die, orain arte egin diren azterlan garrantzitsuenen emaitzak aztertuz eta horien ikuspegi orokor bat emanez.

28

Azterketa tipologiko bat egin da eta jarreren, iritzien eta jokabideen inguruko aldagarri ezberdinak osotasunean hartuz, haien artean nabarmen bereizten diren hiru multzo banatu dira.

Emakumeak, kontzienteagoak eta zuzenagoak Lehenengo taldea “kontzienteagoak eta zuzenagoak” diren gazteek osatuko lukete. Oso talde anitza izanik, ez da gazteen % 50era iristen (% 44). Talde horrek modu argian azaltzen du genero berdintasunean eman diren aurrerapenak eta horien inguruko kontzientzia: nortasun estereotipatu txikiagoa azaltzen dute, gizonen eta emakumeen gaitasunen eta rolen artean desberdintasun txikiagoak azaltzen dituzte eta, gainera, desberdintasunak ematen direla jakinik, emakumeei bizitza sozialean, politikoan eta ekonomikoan aukera hobeak ematearen alde azaltzen dira. Talde horren barruan diren gazteek, emakumeen eta etxeko lanen eta haurren hazieraren artean berez ematen den lotura errefusatzen dute. Gauza bera gertatzen da errealizatuta sentitzeko emakumeek bikotekidea izateko omen duten “beharrarekin”. Talde horretan, nagusiki, emakumeak aurkitzen dira: bertan diren hiru lagunetatik bi emakumeak dira. Adinari dagokionez, banaketa oso orekatua da, baina talderen bat nabarmentzekotan, 20 eta 24 urte bitarteko gazteak aipatu beharko lirateke. Egiten duten jarduerari buruz, talde horretan, nagusiki, langabezian edo bakarrik ikasten ari diren gazteak nagusitzen dira.

Gainera, azpimarratzekoa da talde horretan diren gazteen artean oso gutxi direla bere burua erdi-mailako klasean edo goi-mailako klasean kokatzen dutenak. Aldi berean, talde honetan diren gazteak lan bera egiteagatik emakumeei soldata txikiagoa ematen dieten enpresei zigor gogorragoak jartzearen alde azaltzen dira.

GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa


Sexu-harremanei eta bikotekide harremanei dagokionez, talde horretan diren gazteek ohiko estereotipoetatik ihes egiten dute: ia bere osotasunean errefusatzen dute bikotearen barruan sexuharremanak mantendu behar izatea nahiz eta nahi ez izan; jelosia amodioaren froga izatea; norberaren janzkerarekin bikotekideari atsegin eman behar

GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa

izatea; bikotekideak gustuko duena egiteko esfortzu bat egin behar izatea edota mutilek euren neskalagunak babestu behar dituztela pentsatzea. Talde honetan diren gazteek, alde handiarekin, emakumeek gizonek egiten dituzten lanak egiteko gai direla uste dute. Era berean, emakumeen ezaugarri nagusitzat honako hauek

TRADIZIONALISTAK ETA SEXISTAK. Bikote harremanetan jelosia normaltzat jotzen dute eta amodioaren seinale ere badela uste dute. Bestalde, sexu harremanak onartu behar direla uste dute, nahiz eta horretarako gogorik ez izan. Azkenik, mutilek bere neska lagunak babestu behar dituztela eta bikotearen barruan bikotekideak gustuko duena egin behar dela uste dute.

29


azpimarratzen dituzte: adimena, independentzia, ekintzailetza, langileak eta ikastunak izatea eta diskriminatuagoak egotea. Beste bi taldeekin alderatuta, feminitatea zehazterakoan, garrantzia gutxiago ematen diote ardura estetikoari, etxearekiko loturari edo samurtasunari eta sentsibilitateari. Gazte horiek dira, adibidez, aitatasun-baimenaren aldeko apustu handiena egiten dutenak (amatasun-baimenarekin berdintzearen alde azaltzen dira kasu gehienetan); kargu publikoetan emakumeen presentzia areagotzearen alde azaltzen direnak eta, diskriminazio positiboaren alde argi eta garbi azaltzen ez badira ere, kontratazioaren sustapenean, generoa baino gehiago, berariazko merituak aintzat hartu beharko liratekeela uste dute.

Gizonak, negazionistagoak eta sexistagoak

Azaldu dugun lehen talde horri kontrajarrita gazte “tradizionalisten eta sexisten� taldea (%39 inguru) eta gazte “negazionisten eta kontserbadoreen� taldea (% 17) aurkitzen dira. Talde horiek, muturreko matxismoan kokatu gabe, gizonak eta emakumeak banatzen dituzten estereotipoak nabarmentzeko joera dute eta generoen arteko harremanak ikuspegi tradizionalista batetik ulertzen dituzte. Jarrera hori dela eta, menperatze harreman horietatik eratorritako indarkeria justifikatzeko joera handiagoa dute: bikotekideari argazkiak baimenik gabe ateratzea, harremana apurtzen badute mina egingo dutela mehatxatzea, lagunen multzoa murriztea, mugimenduak

30

kontrolatzea edo bere pertsonaren balioa gutxiestea. Talde horietan desberdintasunen inguruko kontzientzia txikiagoa da eta ez dute batere gustuko gizartean benetako berdintasuna lortzeko neurri sendoak hartu behar izatearen ideia. Bigarren talde horretan (gogoratu bi tipologia biltzen dituela) gizonezkoak dira nagusi: tradizionalisten eta sexisten % 62 mutilak dira eta negazionisten eta kontserbadoreen % 65 ere bai. Adinari dagokionez, adin tarte ugarienak 25-29 urte bitartekoak eta 15-19 bitartekoak dira. Egiten duten jarduerari eta bere burua zein klase sozialetan kokatzen dutenari dagokionez, talde horretan diren gazte gehienek bere burua erdi-mailako klasean, klase ertain baxuan eta behe-mailako klasean kokatzen dute. Gauzak horrela, gazte horien artean gehienek hezkuntza-maila baxua dute, lanean izaten dira edo ikasketak eta lana uztartzen dituzte. Negazionista eta kontserbadoreen kasuan, bikote harremanen inguruan dituzten ideiak oso zapaltzaileak eta zorrotzak izaten dira eta, hainbat kasutan baita kontraesankorrak ere. Talde hori beste bi taldeetatik (nagusiki lehenengo taldetik) bereizten duen ezaugarri nagusia honako hau da: ekitatea eta aukera berdintasuna sustatzeko har daitezkeen neurrien aurkako jarrera oldarkorragoa dute. Gazte horien ustez, bikote baten barruan bi kideek erabakiak hartzeko aukera izatea eta bakoitzak bere espazio propioa izatea ez da hain garrantzitsua. Horien ustez, amodiozko harremanetan norberaren garrantzia alde batera

geratuko litzateke. Era berean, ez dute ondo ikusten pertsona bat ezagutu bezain pronto berarekin harreman sexualak izatea, baina, aldi berean, ez dute uste bikotekidea izateak pertsona horrekin gorputz eta ariman aritu behar izatea adierazten duenik, bikotekidea izateak askatasuna murrizten duenik edo fidelitatea garrantzitsua denik. Negazionisten eta

GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa


kontserbadoreen taldean bada gehiengo bat (% 62) uste duena ez dela emakumeekiko diskriminazioa azaltzen duen esparrurik. Era berean, talde horren barruan bada beste talde bat (% 13 inguru) uste duena etxeko lanak, nagusiki, emakumezkoen lana direla eta tradizionalisten eta sexisten taldean bezala, gehiengoa dira (% 64) bere burua feministatzat jotzen ez dutenak.

GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa

Gainera, zenbait kasutan hiru puntu baino gehiagoko aldearekin, lan bera egiteagatik emakumeei gutxiago ordaintzen dieten enpresak zigortzea, aitatasun-baimena eta amatasun-baimena parekatzea eta kargu publikoetan gizon eta emakumeen presentzia orekatua bermatzea errefusatzen dute. Era berean, diskriminazio positiboaren eta hautaketak lan-merituen arabera egitearen aurka azaltzen dira.

NEGAZIONISTAK ETA KONTSERBADOREAK. Talde horren barruan badira etxeko lanak, nagusiki, emakumezkoen gauza direla uste duten gazte asko. Talde honetan ez dute uste genero indarkeria hazi denik eta ematen diren kasuak, bereziki, giro sozialaren, filmetan eta telesailetan den indarkeriaren eta emakumeen probokazioaren ondorio direla uste dute.

31


Sexua Harreman serioak? Ez, eskerrik asko Mutil gazteek sexu-harremanak nahi omen dituzte, ez harreman serioak Harreman sexualak izateko gurekin den pertsona hori maite behar al dugu? Zein puntutaraino da egia “bakarrik sexua da” esaldia? Galdera horiek erantzun nahian, Brenda Ruano sexologoak bere Master-Amaierako Lanean harreman ‘serioetatik’ kanpo izaten diren harreman sexualak aztertu ditu, hots, bikotekide erromantikorik gabe mantentzen diren horiek. Konpromisorik gabeko sexu-harremanetan bikotekideen arteko lotura edo harremana ez da oso sendoa izaten. Kaleko hizkuntzan, larrulagun terminoa erabiltzen ohi da, hots, bakarrik sexurako kide bat. Ruanok egin duen azterlanaren arabera, gazteen % 87k horrelako harremanak izan ditu noizbait. Horietatik, gehienek (% 77k) harreman horiek plazer fisikoa lortzeko mantendu zituztela azaldu zuten. Jasotako beste zenbait erantzun bitxiak dira: “mundu guztiak egiten duelako”, “presio sozialarengatik” edo “plazer emozionalarengatik”. Horrelako harremanek harreman serioak hasteko moduak aldatzen ari direla azaltzen dute. Izan ere, aurreko belaunaldietan sexuharremanak izateko aurretik

32

Brenda Ruano sexologoak egin duen ikerketaren arabera, gizonek noizbehinkako sexu-harremanetarako interes handiagoa azaltzen dute emakumeek baino

harreman serio bat izan behar zen. Orain, berriz, sexu-gau bat harreman serio baterako lehen urratsa izan daiteke. Ruanoren ustez, gazteek, nagusiki, mutilek, sexu-harremanak izan nahi dituzte baina harreman serio batek dituen kostu emozionalei aurre egin gabe. Aipatu azterlanaren arabera, horrelako harremanak dituzten gazteek plazer handia lortzen dute eta, gainera, plazer edo asebetetzemaila harreman mota horiekiko den interesaren araberakoa izaten da, hau da, zenbat eta gehiago bilatu orduan eta plazer gehiago.

GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa


EMAZTEAK MAILEGUAN

NOIZBEHINKAKO SEXUHARREMANAK ERE GOGOBETEKOAK IZAN DAITEZKE. Brenda Ruanoren “Interés y Satisfacción Sexual en la relaciones eróticas sin pareja romántica y estable” ikerlanaren arabera, gizonek zein emakumeek noizbehinkako sexu-harremanekin gozatzen dute. Horrelako harremanek harreman serio batek dituen kostu emozionalak ekiditea ahalbidetzen dute.

Gure artean, harreman monogamoak dira nagusi. Harreman irekiak gero eta normalizatuagoak dauden arren, normalean, lagun bat ezagutu, harreman serio bat hasi, elkarrekin bizitzera joan eta bizitza osoan zehar leial izan ohi gara. Baina gure artean normala dena, beste zenbait kulturetan guztiz kontrakoa da. Adibidez, Groenlandiako inuiten artean ohikoa omen da emaztea maileguan uztea. Bisitari batek inuit familia bat bisitatzen duenean, senarrak bere emaztearekin gaua pasatzeko aukera eskaintzeko ohitura du. Emazteak izango du sexu-harremanak izango diren ala ez erabakitzeko azken hitza, baina eskaintzari ezetz esatea gaizki ikusita dago eta heriotzarekin ere ordain daiteke. Groenlandiaz aparte, Mozanbiken ohikoa omen da lagunen artean emazteak ‘uztea’, bereziki, ugalkortasun arazoak badira.

GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa

SEXUAREN TXOKOA

Dating apps Globalizazioa gure egunerokotasunaren esparru guztietara iristen ari da eta horrek, noski, ondorio zuzenak ditu maila sozialean, ekonomikoan, politikoan, teknologikoan, kulturalean edota enpresarialean. Dena aldatzen ari da; baita bikotekidea bilatzeko modua ere. Horrela, klik bakar batekin gure interes eta gustu berberak dituzten pertsonak aurki ditzakegu. Zenbait urte atzera botatzen badugu, beste pertsonekin elkar eragiteko modu bakarra zuzenean zen. Hori edo bere helburura iristeko denbora asko ematen zuten gutunen bidez. Gaur egun, aldiz, ez duzu ezta hiri berean bizi behar beste pertsona batekin komunikatu ahal izateko. Internetek, sare sozialek eta aplikazio ezberdinek posible egin dute komunikazio hori. Eta ligatzeko orduan, ‘dating apps’ izenarekin ezagutzen diren horiek gero eta jarraitzaile gehiago dituzte. Bikotekidea aurkitzeko modurik ohikoenak zuzeneko interakzioaren bidez izaten jarraitzen badu ere, gero eta gehiago dira horrelako aplikazioetara jotzen duten pertsonak. Baina, adi! distira egiten duen oro ez baita urre. Izan ere, aplikazio horietan diren profilen atzean ez da beti uste dugun pertsona hori. Horregatik, horrelako aplikazioetara jotzen dugunean, komeni da zenbait neurri hartzea. Lehenik eta behin, ez azaldu zure benetako datu pertsonalak sarean edo txat batean. Gustuko duzun pertsonaren bat aurkitzen baduzu, horretarako prest zaudela uste baduzu, gera zaitez berarekin zuzenean hitz egiteko. Modu horretan, ‘benetako’ harremana eraikitzeko aukera izango duzue. Eta azkenik, ez ahaztu aplikazio informatikoen inguruan hitz egiten ari garela. Kontuz bertara igotzen dituzun argazki eta bideoekin. Zenbait azterketek azaldu dutenez, aplikazio horiek ere zaurgarriak dira eta, ondorioz, zure datu pertsonalak zein bertara igotako edukiak ez dira inoiz % 100ean seguru izango.

LOHIZUNE LOROÑO Mi Psicólogo Getxo 33


Teknologia berriak “B-TUBER. IZAN EUSKAL YOUTUBER!” TAILERRAK Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak “B-Tuber. Izan Euskal Youtuber!” tailerretan izena emateko epea martxoaren 31ra arte zabaldu dute. Aipatu tailerrak apirilaren 23 eta 26 bitartean irakatsiko dira, hots, Aste Santuan eta, bertan, 2004tik eta 2007ra bitartean jaio diren eta Bilbon erroldatuta dauden gazteek parte hartu ahal izango dute. B-Tuber YouTuben bideoak sortzeko, editatzeko, produzitzeko eta post-produzitzeko eta kanalak sortzeko eta gestionatzeko ezaguera teknikoak eskuratzeko ikastaroa da.

PUNTUEUS FUNDAZIOAK ELGOIBARREN IZANGO DU EGOITZA Elgoibarko Udalaren eta PuntuEUS Fundazioaren arteko hitzarmena dela eta, azken horren egoitza Elgoibarko Aitzolatarren Dorretxean izango da. Fundazioak zazpi urteko ibilbidea beteko du aurten eta euskara ingurune digitalean baliagarri, erabilgarri eta ikusgarri egitea helburu duen .eus domeinua kudeatzen du. Aipatu domeinua 2014. urtean jarri zen abian eta bost urtetan ia 10.000 domeinu-izen erregistratu dira.

34

Android sistema eragilea duten gailuek espiatzen omen gaituzte Ikerketa batek salatu duenez, Googlen sistema eragileak erabiltzaileen informazio pertsonala eskuratzeko eta kontrolatzeko aukera ematen du Android sistema eragilea duen sakelako telefono baten jabe bazara, albiste txarrak ditugu zuretzat. IMDEA Networks Institutuak eta Madrilgo UC3 Unibertsitateak egin duten ikerketa baten arabera, telefono horiek erabiltzailearen informazio pertsonala kontrolatu eta eskuratzen dute jada instalatuta dauden hainbat aplikazioen bidez. Ikerketak salatzen duenez informazioa eskuratzeaz gain, bada Android gailuak saltzen dituztenen eta hirugarrenen arteko (nagusiki horrelako informazioa

kontrolatzen duten enpresak) akordio bat informazio horren salerosketarako. Seguraski ez da sorpresa handia izango hainbat erabiltzaileentzat, baina kontua da Android telefonoek espiatzen omen gaituztela gu jakin gabe. Ikerketan Android telefono arrunt batean hirugarrenen 11.000 SDK fitxategi inguru izan daitezkeela aurkitu da. Horietako gehienak publizitate zerbitzuekin eta merkataritza helburuak dituzten kontrol zerbitzuekin dute harremana.

GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa


‘Kingdom Hearts III’ otsailean nagusi euskadi.eus sareak inoiz baino bisita gehiago izan zituen iaz Eusko Jaurlaritzaren euskadi.eus sareak 56 milioi bisita baino gehiago izan zituen iaz. Aurreko urearekin alderatuta, gobernu-sareak % 2,96 bisita gehiago jaso zituen 2018an. Euskadi. eus sareak 57 atari biltzen ditu eta horietatik guztietatik, bisita gehien jaso dituztenak Euskalmeteko, Lanbideko eta Osakidetzako atariak izan dira. Atari horien guztien xedea da herritarrei informazio eta dokumentazio osoa eta gardena eskaintzea, formatu errazean, euskal administrazio publikoaren zerbitzu guztien inguruan. 56,3 milioi bisita horietan, 223 milioi orrialde inguru bisitatu dira (2017an baino 2,5 milioi gehiago). Bestalde, euskadi.eus sarea osatzen duten atarietan sartu diren nabigatzaileek, batez beste, 3 minutu eta 11 segundo eman dituzte orrialde horietan (2017an baino hamar segundo gutxiago).

Azken hilabeteetan ez dira aldaketa handirik izan gehien saldu diren bideo-jokoen sailkapenean. Udazkenetik hona, joko berberak ikusi ditugu lehen postuetan, baina hori otsailean aldatu da. Izan ere, pasa den hilabetean gehien saldu diren bideo-jokoen sailkapenean aldaketa handiak izan dira. Lehen postua, adibidez, “Kingdom Hearts III” jokoarentzat izan da. Jarraian, “Resident Evil 2” eta “Red Dead Redmption 2” kokatu dira.

KINGDOM HEARTS III

RESIDENT EVIL 2

RED DEAD REDEMPTION 2

WWW-REN 30. URTEURRENA Pasa den martxoaren 12an, Googlek Interneten 30. urteurrena ospatzeko doodle bat jarri zuen bere bilatzailearen portadan. Horrek eztabaida handia sortu du, Internet zaharragoa baita. Hori bai, Tim BernersLeek sortu zuen www protokoloak 30 urte bete ditu.

5 MILIOI EUROKO ISUNA TIK TOK SARE SOZIALARI

TELEFONOAK DEBEKATZEN DITUZTEN IKASTETXEETAN ZIBERJAZARPENA HANDIAGOA IZATEN DA AEBn burutu duten azterlan baten arabera, sakelako telefonoak debekatzen dituzten ikastetxeetan ziberjazarpen kasuak ugariagoak dira. Azterlanaren arabera, sakelako telefonoak debekatzen dituzten ikastetxeetan ziberjazarpen ratioa, egunero edo astero, % 16,4koa den bitartean, sakelako telefonoen erabilera baimentzen duten ikastetxeetan % 9,7koa da. Kasu horietan, ikasleek taldekako lanak egiteko balio duten Google Docs bezalako tresnak erabiltzen dituzte jazarpena egiteko.

GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa

Tik Tok (lehen Musically) sare soziala gazteen artean hazkunde azkarra izan duen sarea da. Jarraitzaileen artean 13 urtetik beherako hainbat nerabe daude eta horien datu pertsonalak gurasoen baimenik gabe biltzeagatik 5,7 milioi dolarreko isuna jaso du AEBn.

35


MAIALEN OLABE Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Presidentea

Etxebizitzaren arazoa erdigunean jartzeko ordua da Bizitza-proiektu autonomoa egin ahal izateko oinarrizko nahietako bat da emantzipazioa. Batzuek lehenago eta besteek beranduago. Batzuek hemen eta besteek han. Bakarrik ala beste pertsonaren batekin. Egia da xehetasunak aldatzen direla pertsonaren arabera, baina oinarrian badaude hainbat antzekotasun. Horietako bi dira enplegua eta etxebizitza. Argi dago ereduak mordoa direla, ia pertsonako bat. Baina kontzeptu edo nahi modura gizartean galdetzekotan biak aipatuko ditu gehiengoak. Horrek, egungo egoeran, arazo bat dakar. Eta Gazteen Euskal Behatokiak kaleratu berri duen Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2017 txostenak mahai gainean jarri du: gazteok emantzipatzeko arazo mordoa ditugu eta, egiten dugunean, etorkizuna hipotekatzeko arriskuarekin egiten dugu. Etxea jabetzan edo alokairuan, hautua dena dela ere, pausua ematea ez da erraza. Lehenik eta behin, kontuan izan behar da zorpetzea ekiditeko proposatzen diren neurriak. Beti esan ohi den ‘duzuna baina gehiago ez gastatu’ esaldiaz gain, etxebizitza gastuetara gehienez diru-iturrien % 30a bideratzea gomendatzen da. Are gehiago, % 40a bideratzea gain-esfortzua kontsideratzen da. Eta, zein da zehazki egungo egoera? Batez besteko soldata ez da 1000€ra iristen eta aipatutako % 30 hori 409€an dago alokairuaren kasuan, errealitateko zifretatik oso urrun. Gazteen Euskal Behatokiaren datuen arabera, batez besteko alokairua 944€koa da, gazteok ordain dezakeguna baino 535€ gehiago. Hau da, batez beste gazte batek bere diru-iturrien % 69,3a bideratu behar du. Ezberdintasun handiegia hilero-hilero mantendu ahal izateko. Esan bezala, egoera hau estuki lotua dago gazteoi eskaintzen zaizkigun lan baldintza eskasekin. Batetik, ez dugu egonkortasunik eta, ondorioz, proiektu bat egitea zailtzen da. Bestetik, behin lanpostua lortzean, askotan kontratazio formak ez dira merezi ditugunak: beka edo praktikak askotan, ordezkatzeak, behinbehinekotasuna… Aipatutako datuetan ikusi den bezala, emakume gazteen egoera okerragoa

36

da. Hori buruan izan behar da politika publikoak diseinatzerakoan, hauetan genero-ikuspegia txertatuz batik bat. Emakume gazte batek hilean adin bereko gizon batek baino 242 euro gutxiago jasotzen ditu azken datuen arabera. Ondorioz, bideratu beharreko kopurua are handiagoa da: % 77,1 zehazki, batez besteko orokorra baino 7,8 puntu gehiago. Eta, dirusarrerek % 157 igo beharko lukete aholkatzen den % 30a bideratu ahal izateko. Ekainean hiru urte egingo ditut Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) presidente bezala eta, zoritxarrez, hainbatetan jarri ditut antzeko datuak mahai gainean. Krisiaren eztandak egoera sozioekonomikoa goitik behera aldatu zuen eta bereziki gogor jo zituen Euskadiko gazteak. Eta azken urteetan okerrera goaz. 2017ko datuak higiezinen burbuilak eztanda egin aurreko kopuruan pare daude-eta. Eta, azken urtean, etxebizitza libre bat alokatzeko batez besteko errentak % 7,3 egin du gora. Nola alda daitekeen egoera? Beste askotan bezala, politika publikoen bitartez. Diseinatzen den politika orok, modu zuzenagoan edo zeharkakoan, gazteoi eragiten digu eta hauek diseinatzean buruan izatea oso garrantzitsua da. Horregatik, zeharkakotasunez landu beharreko gaia da, administrazioko departamendu eta sail ezberdinen koordinazioa eta elkarlana sustatuz eta indartuz. EGKn etxebizitzaren gaia erdigunean jarri nahi dugu eta, horregatik, 2019an lan-arlo berria sortu dugu jorratzen diren programa eta politika publikoak gertutik jarraitzeko, Gazteen Euskal Behatokiak kaleratutako txostenei ahalik eta zuku gehien atera eta gazteon aldarrikapenak mahai gainean jarri eta entzunarazteko. Besteak beste, administrazioetatik alokairu soziala sustatzea –hau baita gaur egun diru-iturrien % 30a bideratzea ahalbidetzen duen aukera bakarretakoa–, dirulaguntzen sistema sakonki aztertzea eta birformulatzea, turismoaren fenomenoak dakartzan ondorioak aztertu eta neurriak hartzea gazteok pairatzen dugun prekarietatea ez areagotzeko eta etxebizitzen prezioaren igoeran eragin gehiago izan ez dezan.

GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa



Alkoholaren eta kalamuaren kontsumoak jaitsi egin dira 2017an 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 20,3k aitortu zuten aurreko hilabetean alkoholaren gehiegizko kontsumoa edo kontsumo arriskutsua egin zutela. Horrek esan nahi du hilabete horretako egun batean edo gehiagotan 65 gramo alkoholatik gora edan zutela (zortzi garagardo, esaterako). Alkoholaren gehiegizko kontsumoa edo kontsumo arriskutsua egin zuten gizon gazteen proportzioa (% 25,3) emakume gazteei zegokien zifra baino hamar puntu altuagoa zen (% 15,3). Bestalde, 2017an Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 4,2k adierazi zuten aurreko hilean kalamua erre zutela egunero edo ia egunero (astean lau egunetan gutxienez). Alkoholarekin gertatzen den bezala, kalamuaren kontsumoa askoz hedatuago dago mutilen artean (% 7,3) nesken artean baino (% 1,0). Kalamuaren kontsumoa ohikoagoa da gazteen artean biztanleria osoan baino (% 2,0).

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA Gazteria Zuzendaritza

38

Alkoholaren gehiegizko kontsumoa edo kontsumo arriskutsuaren eta kalamuaren eguneroko kontsumoaren garapena. 15-29 urte bitarteko gazteen eta EAEko 15-74 urteko biztanleriaren arteko alderaketa (%)

40

39,0

36,7

35 30

31,3 24,5

25 20

22,5 17,6

20,3 14,0

15

13,7 10,0

10

9,7

9,6

4,1

3,8

8,2

11,0

5 0

12,0

3,9

7,5

4,3

4,2

2,5

1,7

2,0

2004 2006 2008 2010 2012 2017 Alkoholaren kontsumoa. 15-29 urte bitarteko gazteak. Alkoholaren kontsumoa. 15-74 urte bitarteko biztanleria. Kalamuaren kontsumoa. 15-29 urte bitarteko gazteak. Kalamuaren kontsumoa. 15-74 urte bitarteko biztanleria.

Iturria: Gazteen Euskal Behatokia (2017)

DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y ASUNTOS SOCIALES Direcciรณn de Juventud

GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea. Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz • Tfnoa.: 945 019539 Fax: 945 016935 • http://www.gazteaukera.euskdi. eus • gazteinformazioa@euskadi.eus • gazteinfoeuskadi@gmail.com Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Jesusen Zerbitzarien kalea, 5 behera, 01001 Gasteiz • Tfnoa.: 945 181 700 / 670 281 700 • http:// www.araba.eus/gazteria/ • www.facebook. com/infogaztea.araba • http://www.twitter. com/infogaztea • informazioa@gazteria. araba.eus • WhatsApp: 670 281 700 Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Vitoria-Gasteiz. Tfnoa.: 945 161330 • http:// www.vitoria-gasteiz.org/omij • http://www. vitoria-gasteiz.org/gazteria • http://twitter. com/vg_gazteria • http://www.netvibes. com/omij • coordinaomij@vitoria-gasteiz. org Arabako Campuseko Gazteentzako Informaziorako Gunea. UnibertsitatePabiloia Apraiztarrak 1- 01006 Gasteiz • Tfnoa.: 945 014336 Faxa: 945 013670 • https://www.ehu.eus/es/web/araba/ gazteentzako-informazio-zerbitzua • oij-ar@ ehu.es

Bizkaia Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1 48009 Bilbo • Tfnoa.: 94 4068000 • http:// www.gaztebizz.eus Gazteria eta Kirol Saila Gazteria Zerbitzua Bilboko Udala. Aznar eraikina. Venezuela plaza 2 – (4. Solairua) 48001 Bilbo • Tfnoa.: 94 4204394 Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa. Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) 48500 Abanto-Zierbena • Tfnoa.: 94 6363769 • E-Posta: gazteria@abanto-zierbena.org Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, z/g 48340 AmorebietaEtxano • Tfnoa.: 94 6300649/ 94 6300650 • http://www.ametxgazteria.net • gazteinfo@ ametx.net • Facebook: www.facebook. com/ametxgazteria • Twitter: Twitter.com/ ametxgazteria Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1 48480 Arrigorriaga • Tfnoa.: 94 6001876. Web orria: http://www.arrigorriagagaztea. info. http://www.arrigorriaga.net/eu-ES/ Zurezerbitzura/Gazteria/Orrialdeak/default. aspx • gaztegunea@arrigorriaga.org • Facebook: Arrigorriagako GIB Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 53 48870 Artzentales • Tfnoa.: 638 050762 • E-Posta: gazteplana@ enkarterrialde.org Facebook: https://es-es. facebook.com/gaztenkar Informazioa: Telefono bidezko arreta zerbitzua. Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 48800 Balmaseda • Tfnoa.: 94 6800240 • Web orria: http:// balmaz.org/ • info@balmaz.org • Facebook: http://www.facebook.com/balmasedagaztea Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17 48901 Barakaldo • Tfnoa.: 94 4789596 / 94 4789599 • Whatsapp: 688639935 • http://www.gaztebulegoa. net • gaztebulegoa@barakaldo.org • cij@barakaldo.org • Facebook: https:// es-es.facebook.com/pages/Gazte-BulegoaBarakaldo/115251908539968 Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11 48970 Basauri • Tfnoa.: 94 4666430 • E-Posta: zirtzart@basauri. net • Facebook: http://www.facebook. com/zirtzartbasauri Twitter, Instagram: zirtzartbasauri

Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16 (1. solairua) 48370 Bermeo • Tfnoa.: 94 6179158 • http://www.giz.bermeo.org • giz@bermeo.org • Facebook, Instagram, Tuenti: Giz Bermeo • Twitter: https:// twitter.com/gizbermeo Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • Tfnoa.: 688 629965 / 9445460350 (Goizez) Web orria: http://www.gaztetxorierri.eus • E-Posta: gib@txorierri.eu • Facebook: txorierriko.gib / GaztE-Txorierri • Twitter: https://twitter.com/txorierrikogib Informazioa: Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • Tfnoa.: 94 6030030 Fax: 94 6200967 • Web orria: informazioa@durango-udala.net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa. Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • Tfnoa.: 94 6025891 Fax: 94 6025892 Web: www.gaztetxorierri.eus • E-Posta: gazteinfo@erandioko-udala.net Ermuako Gazte Informazio Bulegoa. Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • Tfnoa.: 943 708700 • E-Posta: oijgib@udalermua.net Mugarri Gazte Informazio Gunea. (Etxebarriko Gaztegunea) Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • Tfnoa.: 94 4261861 • http:// www.mugarri.net • mugarri@mugarri.net • Facebook: https://www.facebook.com/ mugarri.gazteetxeaetxebarri • Twitter: https://twitter.com/mugarrikoak Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • Tfnoa.: 618 645690 • E-Posta: gazteplana@ enkarterrialde.org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa. Foru Plaza, 2 48300 GernikaLumo • Tfnoa.: 94 6270215 • E-Posta: gazteger@sarenet.es • Facebook: https:// eu-es.facebook.com/gernika.gazteinfo Getxoko Gazte Informazio Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • Tfnoa.: 94 4660353 Fax: 94 4660121 • E-Posta: gaztebulegoa@getxo. eus • Facebook: https://www.facebook. com/gaztebulegoagetxo Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • Tfnoa.: 94 6774000 Fax: 94 6774005 • gazteria@ gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • Tfnoa.: 94 6690877 Fax: 94 6690564 Web: http://www. gugaz.org • E-Posta: info@gugaz.org Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • Tfnoa.: 94 4055850 Fax: 94 4055089 • Web: http:// www.kulturleioa.com/agenda/actividades/ gaztegunea/?lang=es • Twitter: @ GazteguneaLeioa • gazte@leioa.net Mañariko Gazte Informazio Gunea. Andra Mari kalea 1, 48212 Mañaria • Tfnoa.: 94 6818998 • E-Posta: kultura.manaria@ bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Elorriaga 3, 48100 Mungia • Tfnoa.: 94 6553353 • Email: mungia.gib-oij@astiune. com • Facebook: https://es-es.facebook. com/mungia.gazte Muskizko Gaztegunea. Muskizko Gaztegune. Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • Tfnoa.: 94 6708037 • http://www. muskizkogaztegunea.blogspot.com/ Blog: http://muskizkogaztegunea.blogspot. com.es/ Facebook, • Twitter: muskizko gaztegunea • E-Posta: gaztebulegoa@ muskiz.com Induma Informazio Bulegoa. Zubieta, 16 (atzealdea), 48410 Orozko • Tfnoa.: 94 6339945 • E-Posta: infoinduma@yahoo.es

GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25 48620 Plentzia • Tfnoa.: 94 6770989 • E-Posta: gazteinfo.plentzia@ bizkaia.org Portugaleteko Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • Tfnoa.: 94 4729313. • Web: http://www. gazteriaportugalete.org • gazteria@ portugalete.org Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • Tfnoa.: 94 4729284 / 94 4616638 Web: http://www. gazteriaportugalete.org • aulajoven@ portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • Tfnoa.: 94 4836110 • E-Posta: gaztebox@santurtzi.net • Facebook: https:// www.facebook.com/gaztebox.santurtzi • Twitter: @gaztebox Sodupeko Gazte Informazio Gunea. Kadagua z/g, 48830 Sodupe • Tfnoa.: 946693736 • Web: http://www.gugaz.org • info@gugaz.org Sopelako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopela • Tfnoa.: 94 4065505 Fax: 94 4065505 • http:// sopelanagaztea.blogspot.com http:// sopelaudala.org • E-Posta: oij@sopela.eus Ugaoko Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • Tfnoa.: 94 6322014 • E-Posta: gazteinfo. ugao@ortzadar.es Sestaoko Gazte Informazio Zentroa. La Iberia, z/g 48910 Sestao • Tfnoa.: 94 4956127 / 4950601 • cijsestao@sestao.net Urduñako Gazte Informazio Gunea Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • Tfnoa.: 945 383003, luzapena: 50 • E-Posta: kultura@urduna.com Zallako Gazte Informazio Bulegoa / Zallako Gazte Zentroa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • Tfnoa.: 94 6391396 • oij@zalla.org

Gipuzkoa Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa. Ambrosia Olabide Zentroa. Pio Baroja kalea, 1 behea. 20140 Andoain • Tfnoa.: 943 593911 Fax: 943 304222 • www.gaztelokala. com • gibandoain@gaztelokala.com Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3 20500 Arrasate • Tfnoa.: 943 252065 • http://www. gaztebulegoa.eus • gaztebulegoa@arrasate. eus • Facebook: https://www.facebook.com/ gztebulegoa • Twitter: https://twitter.com/ gztebulegoa Astigarragako Gazte Informazio Puntua. Tomas Alba, 13. 20115 Astigarraga • Tfnoa.: 616599334 • http://www.astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g 20720 Azkoitia • Tfnoa.: 943 026027 • http://www. artxamendi.eus • gib@euskalnet.net • Facebook: https://eu-es.facebook.com/ gazteinformazioaazkoitian • Twitter: @ gztinfoazkoiti Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g 20730 Azpeitia • Tfnoa.: 943 157160. • Web: http://www.azpeitia.eus Email:gib@azpeitia.eus • Facebook: https:// es-es.facebook.com/pages/Azpeitiko-GazteInformazioa/183942315027342 Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 20014 Donostia • Tfnoa.: 900 110111 / 943 472617 Fax: 943 473089 • http://www.gipuzkoangazte. eus • gipuzkoangazte@gipuzkoa.eus • Facebook: https://www.facebook.com/ gipuzkoangazteorria • Twitter: https://twitter. com/gipuzkoangazte

Donostiako Gazte Informazio Bulegoa. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1, 1go solairua. 20003 Donostia • Tfnoa.: 943 481435/ 943 481435 Fax: 943 481436 • E-Posta.: gazteinfo@donostia.eus/ gazteria@donostia.eus • http://www. donostiagaztea.org/gazteinfo Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Santa Ana, 2, atzealdea. 20870 Elgoibar • Tfnoa.: 943 741050 • http:// www.elgoibarkogazteinformazioa. info/ • gazteinformazioa@elgoibar.net • Facebook: https://www.facebook.com/ elgoibargig • Twitter: https://twitter.com/ elgoigazte Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar Pablo Iglesias, 3. 20100 Errenteria • Tfnoa.: 943 449640 Fax: 943 449656 • http://gaztebulegoa. errenteria.eus • gazteria@errenteria.eus • Facebook: https://es-es.facebook.com/ ErrenteriakoGaztebulegoa Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Haur eta Gazteria Arloa. Hernaniko udala, Gudarien plaza, 1-4. Solairua. 20120 Hernani • Tfnoa.: 943 575435 / 943 337004 • http://www.hernani.eus • Facebook: https://www.facebook.com/ gaztetuhernani/ • Twitter: https://twitter. com/gaztetuhernani Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa. Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia • Tfnoa.: 943 644752 • E-Posta.: gip@hondarribia.eus • Facebook: https://www.facebook.com/ GazteenZerbitzua Irungo Gazte Informazio Bulegoa. Kultur gunea CBA. San Juan Arria. 20302 Irun • Tfnoa.: 943 505444 / 943 505440. Whatsapp: 607 771 173 • http://www.irun. org/igazte E-Posta:igazte@irun.org Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztelekua. Jaizkibel plaza 14 20160 Lasarte-Oria • Tfnoa.: 943 376 181 • http://www.kultura.lasarte-oria.eus • gazteleku@lasarteoriasarean.eu Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa. Kultur Etxea, Latxartegi, 3. 20230 Legazpi • Tfnoa.: 943 737203 Fax: 943 737161 • www.gipuzkoangazte.info/legazpi • gazteria@legazpi.eus Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4 – behea. 20560 Oñati • Tfnoa.: 943 718257 • http://www. oñati.eus • E-Posta.: gazteinformazioa@ onati.eus Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea z/g, 2. solairua – 3. gela 20240 Ordizia • Tfnoa.: 943 805634 • http://www.ordizia.eus. Web-bloga: www.gipuzkoangazte.infor/ ordizia • gazteria@ordizia.eus • Facebook: www.facebook.com/GazteInformazioa. Ordizia • Twitter: @GazteriaOrdizia Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triangulua 1. 20400 Tolosa • Tfnoa.: 943 670383 Fax: 943 670300. Web: http:// www.tolosa.eus Email: gazteria@tolosa. eus Urnietako Gazte Informazio Gunea. Idiazabal 13, 20130 Urnieta • Tfnoa.: 943 333973 • http://www.urnieta.eus • E-Posta.: gazteinformazioa@urnieta.eus • Facebook: https://www.facebook.com/ GazteguneUrnieta Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Berria, 79 20150 Villabona • Tfnoa.: 943 694787 • http:// www.villabona.eu/es/ • gazteria@ villabona.net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34 20800 Zarautz • Tfnoa.: 943 005122 Fax: 943 005207 • http://www.zarautzgazte. com • gazteinformazioa@zarautz.eus

39


Nafarroako gazteen % 85ek kirola edo jarduera fisikoren bat egiten du NGKIk prestatu duen “Gazteria eta Kirola. Nafarroa 2019” txostenak gazteek kirolarekiko dituzten iritziak eta joerak jaso ditu Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak (NKGI) Nafarroako gazteen kirol ohiturak aztertu ditu. “Gazteria eta kirola. Nafarroa 2019” txostenean jasotako datuen arabera, Foru Erkidegoko gazteen % 85ek kirola edo bestelako jarduera fisikoren bat egiten du eta horietatik % 92k kirola egiten du, gutxienez, astean bitan. Aipatu txostena egiteko 16 eta 30 urte bitarteko 800 gazte elkarrizketatu dira telefonoz. Azterlanaren xedea da nafar gazteek kirolarekiko eta jarduera fisikoarekiko duten iritzia ezagutzea eta, bide batez, kirol esparruarekin harremana duten bestelako gaien inguruko iritzia ere, adibidez: jazarpena, kirolapustuak edota boluntariotza. Txostenean azaltzen den bezala, kirola edo bestelako jarduera fisikoren bat praktikatzen duten gazteen kopurua oso altua da eta, gainera, erregulartasun handiz egiten dute. Horrela, gazteen erdiak (% 49k) kirola praktikatzen du bizpahiru aldiz astean, % 32,7k lauzpabost aldiz eta %10ek egunero. Gainera, gazteen % 7,7k kirola praktikatzen du, gutxienez, astean behin. Ikus daitekeenez, hamar gaztetatik bederatzik kirolarekiko joera positiboa du. Hala ere, gazteen erdiak (% 52,2k) nahi adina kirol egiten ez duela onartzen du. Heren bat (% 33,6), berriz, gustura azaltzen da egiten duen kirol kopuruarekin. Kirola praktikatzeko arrazoien inguruan galdetuta, bi dira gazteek eman dituzten arrazoi nagusiak: sasoian eta osasuntsu

40

NAFARROAKO GAZTEEK KIROLAREKIKO EDO BESTELAKO JARDUERA FISIKOEKIKO JARRERA POSITIBOA DUTE. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak (NKGI) prestatu duen “Gazteria eta kirola. Nafarroa 2019” txostenean jasotako datuen arabera, Nafarroako gazteen % 85k kirola edo bestelako jarduera fisikoren bat egiten du eta horietatik % 92k kirola egiten du, gutxienez, astean bitan

mantentzeko eta ondo pasatzeko. Gehien praktikatzen diren kiroljardueren artean, berriz, hauek lirateke nagusiak: gimnasioa (% 29,6), runninga (% 24,8), ibiltzea (% 18,6), igeriketa (% 10,4) eta txirrindularitza (% 10,2). Kirol lehiaketetan parte hartzen duten gazteen kopurua % 22 ingurukoa da. Arlo horretan gehien praktikatzen diren kirolak futbola

(% 36,2), saskibaloia (% 10,8), aretofutbola (% 10,1) eta waterpolo (% 7,2) dira. Lehiatzen duten gazteen artean, mutilen kopurua neskena baino nabarmen altuagoa da, % 34,6 eta % 9,9, hurrenez hurren. Nafarroako gazte gehienek kirola praktikatzen duten arren, txostenean azpimarratzen denez, gazteen % 14,1ek ez du inolako kirol jarduerarik egiten.

GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa


Lagunak eta familia dira alderdirik garrantzitsuenak gazte nafarrentzat NKGIk egin duen ‘Nafarroako Biztanleria Gaztearen 2018ko Inkesta’ren arabera bi alderdi horiek dira gazteei asebetetze personal gehien ematen dietenak Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak (NKGI) argitaratu berri duen Nafarroako Biztanleria Gaztearen 2018ko Inkestaren arabera, lagunak (%91,3) eta familia (%88,1) dira Nafarroako gazteei bizitzan asebetetze pertsonal handiena ematen dieten alderdiak. Aipatu inkesta, Nafarroako 14 eta 30 urte arteko 1.459 gazteri egindako elkarrizketetan oinarritzen da. Inkestan jasotako emaitzen arabera, Nafarroako gazteak etorkizunari begira baikor azaltzen direla baiezta daiteke. Izan ere, aipatu lagunen eta familiaren alderdiekin batera, asebetetze pertsonal altuen eman duten alderdiak ‘norberak bere erabakiak hartzeko gaitasuna’ (% 84,7), ‘eguneroko bizimoduan askatasuna izatea’ (% 84), ‘osasuna’ (% 80) eta ‘aisiarako denbora’ (% 74,3) izan dira. Txanponaren beste aldean, lan-arloa aurkituko litzateke. Esparru horri dagokionez, adibidez,

gazteen % 36k soilik adierazi du lanarekin pozik dagoela. Ildo berean, etorkizuneko lan-egoerak edo ikasketak sortzen dute axolagabekeria-maila handiena gazteen artean (% 12,4 eta % 19,3, hurrenez hurren). Lanean ari diren gazteen erdiak baino zertxobait gehiagok (% 52,3) haien prestakuntzarekin zerikusi gutxi edo batere ez duten postuetan lan egiten du, nahiz eta, adina eta prestakuntza-maila altuagoa den neurrian, enpleguak zerikusi handiagoa izan egindako prestakuntzarekin. Dena den, prestakuntza akademikoa ez da berme moduan hartzen horrekin lotutako enplegu

bat lortzeko; izan ere, gazteen % 47,2k uste du ikasketa-maila ez dela garrantzitsua, azkenean ahal denean lan egin behar delako. Aisiari dagokionez, jasotako datuen arabera, gazte nafarrek egunean, batez beste, bere buruarentzat 4,8 ordu hartzen dituzte aste-tartean eta 8,6 ordu asteburuetan. Nesken kasuan, aisialdirako hartzen duten denbora zertxobait txikiagoa da. Denbora horretan gehien egiten diren jarduerak honako hauek lirateke: ordenagailua erabiltzea, sare sozialetan sartzea, Interneten ibiltzea, telebista ikustea, musika entzutea edo, besterik gabe, atseden hartzea.

ATAL HAU NAFARROAKO GOBERNUAREN EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa

41


Agenda Apirilak 2

• CAVE. Kafe Antzokia. Bilbo. 20:30.

Apirilak 3

• CORDOVAS. Kafe Antzokia. Bilbo. 20:30.

Apirilak 4

• TOC + MONTAUK. Kafe Antzokia. Bilbo. 22:00. • BODEGA. Kafe Antzokia. Bilbo. 20:30. • BERRI TXARRAK. Ttottola Gaztetxea. Hazparne . 20:00. • TORNADOS SEXTET. Kutxa Kultur Kluba. Donostia. 20:00. • GLENN HUGHES. BBK Aretoa. Bilbo. 20:00. • KEE MARCELLO (EUROPE). Jimmy Jazz. Gasteiz. 20:30.

Apirilak 5

• SOQQUADRO ITALIANO. Gayarre Antzokia. Iruña. 20:00. • STONE FOUNDATION. Itsas Museoa - Nave 9. Bilbo. 21:30. • THE FLESHTONES + MOTTO. Helldorado. Gasteiz. 22:00. • THE LIZA COLBY SOUND + THE DAMN TRUTH. Jimmy Jazz. Gasteiz. 20:30. • VEGA. Cotton Club. Bilbo. 20:30. • IRA. Doka. Donostia. 20:30. • ADALA + REVOLUTIONARY BROTHERS. Sanagustin Kulturgunea. Azpeitia. 23:00. • LEE “SCRATCH” PERRY + TACUMAH. Intxaurrondo Kultur Etxea. Donostia. 22:30. • OLIMPIA + DANI IGLESIAS. Kutxa Kultur Kluba. Donostia. 21:00. • TOUNDRA. Zentral. Iruña. 22:00. • PACO DEL POZO. Barakaldo Antzokia. Barakaldo. 20:30. • IC BAND. Zelaieta Zentroa. Amorebieta-Etxano. 20:15. • DEPEDRO. Ermua Antzokia. Ermua. 22:15.

42

Apirilak 6

• JAMES BROWN TRIBUTE. Coliseo Antzokia. Eibar. 20:30. • MAKALA & JIMMY BIDAURRETA. Kutxa Kultur Kluba. Donostia. 21:00. • ANARI + BIRKIT. Sanagustin Kulturgunea. Azpeitia. 23:00. • EL ÚLTIMO TRIBUTO (EL ÚLTIMO DE LA FILA TALDEARI TRIBUTOA). Doka Kafe Antzokia. Donostia. 21:00. • SENÁRTICA + MENOS LOBOS. Cotton Club. Bilbo. 20:00. • OLATZ SALVADOR. Orozketa. Iurreta. 18:00. • “ESTO NO ES ROCK RADICAL VASCO 3”. Zentral. Iruña. 20:00. • CHILDRAIN + FEARS AWAY + MINERVA. Jimmy Jazz. Gasteiz. 20:15.

Apirilak 7

• THE FLESHTONES. Kafe Antzokia. Bilbo. 19:00. • EÑAUT ELORRIETA & KAABESTRI STRING ENSEMBLE: “HARIAN”. Amaia KZ. Irun. 19:00.

Apirilak 8

• THE PICTUREBOOKS. Helldorado. Gasteiz. 22:00.

Apirilak 11

• NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO. Kafe Antzokia. Bilbo. 21:30. • MAITE LARBURU. Biteri Kultur Etxea. Hernani. 20:00.

Apirilak 12

• LA BANDA DEL DESAGÜE Y AMIGOS. Zentral. Iruña. 21:30. • NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO. Jimmy Jazz. Gasteiz. 21:00. • HEZURBELTZAK. Plateruena. Durango. 22:00. • LOS DELTONOS. Kafe Antzokia. Bilbo. 22:00. • REVÓLVER. Campos Elíseos Antzokia. Bilbo. 21:00.

Apirilak 13

• IBERIA SUMERGIDA (HÉROES DEL SILENCIO TALDEARI OMENALDIA). Zentral. Iruña. 21:30. • LEMY RIVER + NOIR SOCHA. Kutxa Kultur Kluba. Donostia. 21:00. • NUEVO CATECISMO CATOLICO . Helldorado. Gasteiz. 22:00. • AMERICAN ROCK PUNK RELOADED FEST. Kafe Antzokia. Bilbo. 22:00. • NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO. Intxaurrondo Kultur Etxea. Donostia. 22:00. • HAMLET. Doka. Donostia. 20:30. • COCK SPARRER + THE GUILTY BRIGADE + BRIGADE LOCO. Jimmy Jazz. Gasteiz. 20:00. • SWEET CALIFORNIA. Gasteizko Principal Antzokia. Gasteiz. 20:30.

Apirilak 14

• LISABÖ + ELLE BELGA. Kafe Antzokia. Bilbo. 19:00.

Apirilak 18

• SICK OF IT ALL + GOD RIDDANCE. Jimmy Jazz. Gasteiz. 20:00.

Apirilak 19

• TANGERINE FLAVOUR. Cotton Club. Bilbo. 20:30. • TEENAGE FANCLUB. Kafe Antzokia. Bilbo. 22:00.

Apirilak 25

• RUKULA + MADELEINE. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 21:30. • TXETXU ALTUBE. Cotton Club. Bilbo. 20:30.

Apirilak 26

• ALFRED GARCÍA. Zentral. Iruña. 20:00.

Apirilak 26

• VINILA VON BISMARK. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. 21:30.

GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa



Erakusketak Bilboko Arte Ederren Museoa • ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa. 2019ko ekainaren 2ra arte. • Hanging Figures. Juan Muñoz. 2019ko ekainaren 2ra arte. • 68aren Ostean. Artea eta Praktika Artistikoak Euskal Herrian, 19682018. 2019ko apirilaren 28ra arte.

Guggenheim Bilbao Museoa • Allora & Calzadilla. Farmazia tropikala. Ekainaren 23ra arte. • Jenny Holzer. Zera deskribaezina. 2019ko irailaren 9ra arte. • Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak. 2019ko apirilaren 12tik urriaren 6ra arte.

Rekalde Aretoa. Bilbo • “Borrar las huellas de la memoria”, Endika Basagurenen erakusketa. Maiatzaren 5era arte. • “8x4. The flowers will start flowering”. Apirilaren 7ra arte.

Euskadiko Artxibo Historikoa. Bilbao • “Exotismoaren bidetik: Sáenz de Tejada argazki bilduma”. Apirilaren 28ra arte.

Bizkaiko Arkeologi Museoa. Bilbao • “Lehoiak elurretan. Arrikrutzeko lehoia”. Uztailaren 14ra arte. • “Untzuetako Gazteluko JaurtigaiPunta”. Apirilaren 11ra arte.

AZ Azkuna Zentroa • “Inoiz ez erreala / Beti egiazkoa”. Irailaren 15era arte.

San Telmo Museoa. Donostia • Heriotza. Ante la muerte. Maiatzaren 26ra arte.

Tabakalera. Donostia • Landa Lan. A Documentation of Darcy Lange. Martxoaren 10ra arte.

Kutxa Kultur Plaza. Donostia • Txori bat leihoan. Maite Gurrutxaga. 2019ko apirilaren 22ra arte.

Oiasso Erromatar Museoa. Irun • Aldaketa Klimatikoak Historian. 2019ko otsailaren 24ra arte.

Kubo Kutxa Aretoa. Donostia • “Carmen Calvo. Ametsa akabatzea (1969-2019)”. Maiatzaren 5era arte.

Okendo Kultur Etxea. Donostia • “Zientzia lanean”. 2019ko martxoaren 23ra arte.

Koldo Mitxelena Kulturunea. Donostia • “Biharko liburutegi guztiak”. 2019ko Ekainaren 1era arte.

Cristina Enea. Donostia • “Klima aldaketa, hau komeria. Erakusketa bat, bi esposizio”. Maiatzaren 5era arte.

Aiete Kultur Etxea. Donostia • “Frida Kahlo artista eta aktibista”. 2019ko martxoaren 24ra arte.

Cristobal Balenciaga Museoa. Getaria • “Cristóbal Balenciaga, moda eta ondarea. Testuinguruak”. 2020ko urtarrilaren 12ra arte.

Artium Museoa. Gasteiz • Riflepistolacañon, Jacobo Castellanoren erakusketa. Maiatzaren 19ra arte. • Oroi. Queda Mucho Pasado Por Delante. 2019ko abuztuaren 25era arte. • Grey Flag 2018-2019. Palinpsestoa. 2019ko uztailaren 28ra arte.

BIBAT. Arabako Fournier Karta Museoa. Gasteiz • “Bendañako istorioak” argazki erakusketa. 2019ko maiatzaren 26ra arte.

Bolborategia (Ziudadela). Iruña • “Tejer, Habitar, Silenciar”, Celia Eslavaren erakusketa. Maiatzaren 5era arte.

Nafoarroako Unibertsitate-Museoa. Iruña • “El no retorno”, Cecilia Paredesen erakusketa. Martxoaren 26tik Irailaren 1era arte.


GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa

etorkizuna.eus Âą18 Presta Ezazu Zure Etorkizuna aldizkaria 45


46

GAZTEBERRI #147 | 2019 Martxoa




Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.