Gazteberri #146 2019 Urtarrila

Page 1

Gazteberri Aldizkaria | 146. Zbk | 2019 Otsaila |

Dirua: Pentsatu eta planifikatu etorkizuna

#146


ARGITARATZAILEA:

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 eposta: gazteberri@gazteberri.eus http://www.gazteberri.eus ERREDAKZIOA Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. KOORDINATZAILEA: Jon Mikel Zabalegi TESTUAK: Shareak Kultur Elkartea DISEINUA: José Poza LAGUNTZAILEAK: Nerea Segura, Lohizune Loroño, Maialen Olabe eta UNICEF-Euskadi.

PUBLIZITATERAKO-ESPAZIOA. NAHITA UTZI DUGU HUTSIK.

ARGAZKIAK: Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa PUBLIZITATEA: 94 424 75 94 | 616 50 50 82 INPRIMATZAILEA: Zeroa Multimedia

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILAREN, BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN, ETA EUSKARABIDEAREN LAGUNTZA JASO DU

DEITU 94 4247594 ZENBAKIRA ESPAZIO HAU BETETZEKO


Aurkibidea 04 Gazteberriak z Gora egin du emakumeen enpleguak z Etikasik gerraren ondorioak azalduko ditu ikasgeletan z Sarearen erabilera seguruagoa sustatzeko

08

Erreportajea: Gaztea eta aurreztailea izatea ez dira bateraezinak.

lehiaketa

20 Zientzia z ‘Bizirik’ dauden argazkiak

22 Euskara z Euskaraldiaren bigarren edizioa 2020. urtean z Gazteen hizkuntza ohituretan eragiteko

14

Elkarrizketa: Amelia Tiganus

hitzarmena

32 Sexua z Harreman sexualak horiek nahi izan gabe z Emakumeen genitalen mutilazioa

34 Teknologia berriak z Selfiek nerabeek haien buruarengan duten irudian eragiten dute

26

Erreportajea: Estatuko haurren laurden bat pobrea izango da 2030. urtean GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila

z Googlek URL-ekin amaitu nahi du z El Regato Ikastetxeak irabazi du First lego League Lehiaketaren Euskadiko Finala

42 Agenda 3


Gazteberriak BILBAO GAZTE BALIOAK MARTXAN Abian da Bilbao Gazte Balioak Martxan lehiaketaren bigarren edizioa. Lehiaketa horren xedea da euren ingurune soziala hobetzea helburu duten gazte ekimenak ezagutzera ematea. Deialdia 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaie. Gazte horiek unibertsitate ikasleak, goi-mailako graduko ikasleak edo gazte kolektibo bateko kide izan daitezke. Gehienez hamar ideia edo proiektu sarituko dira eta horietako bakoitzak 3.000 euro jasoko ditu. Lehiaketan parte hartzeko derrigorrezkoa da izena online ematea. Argibide +: http:// bilbaogazte.bilbao.eus

EUSKADIKO GAZTEAK LANKIDETZAN 620 euskal gazte aurkeztu dira hilabete hauetan Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteria Sailak Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako ehun plazatarako egiten ari den hautaketara. Hautatuak diren gazteek, udan zehar, garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek Asian, Afrikan eta Amerikan egiten dituzten zenbait programatan laguntzeko eginkizunetan parte hartuko dute. Izena eman duten gazteen artean 97 Arabakoak dira, 324 Bizkaikoak eta 199 Gipuzkoakoak.

4

Gora egin du emakumeen enpleguak Euskal Autonomia Erkidegoko langabezia tasa % 9,58koa da, Estatuko baxuena. Nafarroakoa, berriz, % 10ekoa ISEAK Fundazioak prestatzen duen Euskadiko Lan Txostenaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko langabezia tasa % 9,58koa izan da 2018. urtearen amaieran, Estatuko baxuena. Aipatu txostenaren arabera, 2018. urtearen balantzea guztiz positiboa izan da enpleguari dagokionez. Horrela, txostenean jasotako datuen arabera, Euskadin 15.000 lanpostu inguru sortu dira eta 9.000 langabetu gutxiago daude. Zoritxarrez, 25 urtetik beherako gazteen artean ez da aldaketa nabarmenik izan eta egoera berean jarraitzen du; une honetan, 25 urtetik beherako gazteen langabezia tasa

% 23koa da. Ostera, 25 urtetik gorakoen artean, bereziki, emakumeen artean, hazkundea nabaria da. Sektoreka, zerbitzuen sektorea izan da enplegu gehien sortu dituena, 21.000 hain zuzen ere. Eraikuntzan ere hazkundea nabarmena izan da eta hainbat urtez enplegua suntsitu duen sektorea izan ostean, iaz 10.000 enplegu inguru sortu ditu. Industriak, berriz, beherakada nabarmena izan du eta 15.000 lanpostu inguru galdu ditu. Txosten osoa http://www. informelaboraleuskadi.org/ estekan ikus daiteke.

GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila


GAZTE HITZAK: KONTAKIZUN LABURREN LEHIAKETA GASTEIZEN Gasteizko Udalak gazteentzako kontakizun laburren lehiketaren edizio berri bat antolatu du. Bertan, 14 eta 25 urte bitarteko gazteek parte har dezakete. Bi modalitate izango dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Egileek lan bakarra aurkeztu ahal izango dute modalitate bakoitzera. Lanak bidaltzeko epea martxoaren 20an amaituko da. Argibideak eta lehiaketaren oinarriak udalaren web-orrian ikus daitezke.

DONOSTIAKO GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA Zabalik da datorren apirilaren 5 eta 12 bitartean ospatuko den Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren XVII. edizioko gazteepaimahaian izena emateko aukera. Bertan parte hartu nahi duten gazteek martxoaren 20ra arte izango dute zabalik izena emateko epea. Epaimahaikide gazteek, unibertsitateko ECTS kredituak ez ezik, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXX. Asterako bi abonamendu ere lortzeko aukera izango dute.

EUSPOT, EUSKARAZKO SPOT LEHIAKETA Euskarazko sormena bultzatzea eta publizitatearloan euskararen erabilera sustatzea helburu duen Euspot lehiaketak bere zortzigarren edizioa ospatuko du aurten. Urtero bezala, aurkeztu behar diren iragarkiak gai zehatz baten ingurukoak dira eta aurtengo edizioan gai hori ‘jarduera fisikoen onurak’ izango da. Ikus-entzunezko lanak, euskara hutsez eta edozein teknikaz baliaturik ekoiztuko dira, 20-30 segundo bitarteko iraupena dutelarik. Maiatzaren 15a da azken eguna spot-ak entregatzeko.

% 6,9 EUSKADI DA ESKOLA UZTE GOIZTIARRAREN TASARIK BAXUENA DUEN ERKIDEGOA Espainiako Hezkuntza Ministerioak ezagutzera eman duenez, Euskal Autonomia Erkidegoa da, % 6,9rekin, eskola uzte goiztiarraren tasarik baxuena duen erkidegoa. Nafarroaren kasuan, eskola uzte goiztiarraren tasa % 11,3koa da eta Estatu mailan, berriz, aipatu tasaren batez bestekoa % 17,9koa da. Tasa horrek gehienez DBH titulua duten 18 eta 24 urte bitarteko gazteen kopurua islatzen du.

“Zenbait kasutan, jakin ahal duzu zein aldetan izan, soilik beste aldean zeintzuk diren ikusita” LEONARD COHEN (1934-2016). Kanadar egile abeslari, olerkari, eleberrigile eta margolaria.

CIENCIA CLIP 2019 LEHIAKETA. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientzia ardatz duten bideo dibulgatzaileen lehiaketa bat antolatu du. Lehiaketa DBHko ikasleei zuzenduta dago. Izena emateko epea jada zabalik da eta apirilaren 14an amaituko da. Argibide guztiak eta oinarriak honako estekan: http://cienciaclip.naukas.com.

GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila

GAZTEON HITZARMENA BERDINTASUNAREN ALDE. Gipuzkoako Foru Aldundiak herrialdeko 14 eta 18 urte bitarteko gazteen artean berdintasunari buruzko elkarrizketa sustatzeko egitasmo bat jarri du abian. Proiektuaren izena #geure da eta parte hartzeko Instagramen #geure traola erabili behar da. Proiektuan parte hartzen duten influencerren artean, besteak beste, Nerea Alias, Asier Illarramendi, Aritz Aranburu eta Miren Arrieta aurkitzen dira. Parte hartzaileen artean martxoaren 9an izango den ekitaldi batera joateko 200 sarrera bikoitz zozketatuko dira.

5


SAFER INTERNET DAY

HARRAPAZANK PROGRAMAREN XIV. EDIZIOA HASI DA

6

©Ron Haviv/VII. balkaninsight.com

Harrapazank gazteprogramaren edizio berria abiatuko da. Programa 12 eta 18 urte bitarteko gazte bilbotarrentzat da, eta euren gustuen araberako jarduerak eta esperientziak euskaraz eskaintzen ditu. Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen dute programa, gazteen artean euskararen erabilera sustatu eta motibatzeko modu erakargarri eta berritzaile batean. Harrapazank programa bi ardatz nagusitan banatuta dago: tailerrak eta Harrapazank Eszena. Azken hori gazte bilbotarren sormena eta talentua ezagutzeko lehiaketa da. Amaierako galak ekainaren 21ean eta 22an izango dira Bilborock aretoan. Bi sari emango dira, 500 eurokoa bakoitza, kategoria bakoitzeko (junior eta senior). Gainera, jarraipena egin ahalko da Harrapazanken Youtubeko kanalaren bidez eta sare sozialen Facebook bidez.

Sarearen erabilera seguruagoa sustatzeko lehiaketa

Etikasik gerraren ondorioak azalduko ditu ikasgeletan Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin batera, Batxillergoko, Lanbide Heziketako Erdi eta Goi Mailako heziketa zikloetako eta Unibertsitateko lehen mailako ikasleei gerragatik markatutako hiri europarrak bisitatzeko aukera eskainiko dien Etikasi programa garatu du. Egitasmoaren xedea gazteek etikaz eta giza eskubideez ikastea da, besteak beste, kontzentrazio esparrua izateagatik markatuta gelditu diren hiriak edo indarkeria gordina jasandako zonaldeak aztertuz, Balkanak edo Ipar Irlanda adibidez. Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia den Jonan Fernandezek azaldu duenez, “zuzenean eta pertsonalki leku horietan egoteak eta jazotako gertakizun traumatikoei buruzko istorioak ezagutzeak potentzial pedagogiko handia eta iraunkorra” du. Ekimen horren lehen faseak esperientzia pilotu izaera du eta ondorengo ebaluazioak Etikasi Programaren urteko eskaintzaren oinarria ezarriko du.

Europako Batzordeak garatzen duen Safer Internet Day programaren markoaren barruan, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak Safer Internet Day Lehiaketaren IV. edizioa deitu du. Aurtengo edizioaren leloa ‘Elkarrekin Internet hobe baten alde’ (Together for a better Internet) izango da eta aurreko edizioetan bezala, xede nagusia izango da neska-mutilen eta nerabeen artean bereziki Interneten eta teknologia berrien erabilera segurua eta arduratsua sustatzea. Lehiaketa LHko 3. mailaren eta DBHko 4. mailaren arteko mailaren batean ikasten ari diren adingabeei zuzentzen zaie. Gainera, lehiaketak parte-hartze kolektiboa ere sustatzen du. Horrela, taldeen partehartzea ere aurre ikusten da. Parte-hartzaileek ikusentzunezko dokumentuak sortu eta horietan Interneten erabilera segurua eta arduratsua aztertu behar dute. Ikus-entzunezkoak euskaraz, gaztelaniaz edo ele bietan aurkez daitezke. Aukeran, euskaraz. Lanak aurkezteko epea apirilaren 15ean amaituko da.

GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila


Finantzaketaren bilaketan lagunduko zaitugu PROGRAMEN ETA PROIEKTUEN KUDEAKETA Prozesuen ikuspegi integrala eskaintzen dizugu.

Hausnarketa estrategiko batetik abiatuta, zerbitzu integral eraginkorra eta efikaza eskaintzen dugu.

PROGRAMAK ETA PROIEKTUAK Inbertsio proiektu publiko zein pribatuak diseinatzen eta kudeatzen ditugu.

DIRU-LAGUNTZAK Diru-laguntza programen eta finantzaketa-lerroen inguruan aholkatzen dugu.

EUROPAR FUNTSEN KUDEAKETA Europako gaietan aditua den enpresa gara.

POLITIKA PUBLIKOAK Toki-, eskualde- eta enpresa-garapena sustatzen dugu europar esparruan.

Iparragirre, 17. 1. esk. Bilbo | (+34) 944 70 22 94 | info@gestoreseuropeos.com


8

GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila


Pentsatu eta planifikatu etorkizuna Gaztea eta aurreztailea izatea ez dira bateraezinak. Gaztetan diruarekiko hartzen diren ohiturek etorkizuneko egoera finantzarioan eragingo dute.

GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila

9


Erreportajea

G

azteek egun dituzten arazo nagusietako bi enplegua eta aurrezteko gaitasun eskasa dira. Gehienek aldi baterako lana eta soldata eskasak dituzte eta, ondorioz, emantzipatzeko eta bizitza proiektu autonomo bat hasteko aukera txikiagoak dituzte. Horri gazteriaz gozatzeko beharrezkoak izan ohi diren gastuak gehitzen badizkiogu, garbi dago hileko aurrekontua nahiko eskasa izan ohi dela. Gazte gehienei zaila egiten zaie hilabete amaierara iristea zeroan geratu gabe edota sor daitekeen edozein ezustekori aurre egiteko kopuru txiki bat aurreztea. Baina arazo hori ez da bakarrik gazteen artean ematen. Krisia hasi zenean, aurrezki-tasa % 13,4ko maximo historikora iritsi zen eta maila horretan mantendu zen ziurgabetasuna nagusi izan zen bitartean, familiek ahal izan zuten guztia aurreztu zutelako. Joera horrek, berriz, alderantzizko bidea hartu zuen 2016. urtean egoera ekonomikoak hobera egin zuenean. Moody’s rating agentziak azaldu duenez, 2018ko maiatzean espainiar familien aurrezki-tasa eskuragarri zen errentaren % 5,7koa zen, hots, krisi aurreko aurrezki-tasaren azpitik. Eurogunean diren beste herrialdeekin alderatuta, espainiar familiek % 50 gutxiago aurrezten dute. Aurrezki-tasa etxe batean diren diru-sarrera guztietatik gastatu gabe geratzen den zatia litzateke. Atzeraldi berri bat emango balitz, eta adituen ustez baztertu ezin den ideia da, ez ginateke behar bezala prestatuta izango. Etorkizuna izango ez balitz bezala bizi garela

10

dirudi. Eta etorkizuna lasaiagoa eta estualdi gabekoa izatea nahi badugu, komenigarria da aurrezten hastea, aurrezten jarraitzea eta produktu finantzario egokienak aukeratzea. Beraz, ez dago aurrezten hasteko aitzakiarik. Eta horretarako ez dugu ‘Eguberri kantako’ Scrooge Jaunan edo Molieren Harpagonen bilakatu behar. Gauza bat da aurreztailea izatea eta beste bat pertsona ozpindua izatea. Aurrezten hasi aurretik, benetan aurreztu nahi bada, hona hemen aholku txiki bat: bizi zaitez beti zure aukeren azpitik. Izan ere, erosketek endorfinen aldizkako igoera bat eragiten dute, baina hori, esan bezala, aldizkakoa da. Erosketa apetatsuak ekiditeko gai bazara, gehienetan beharrezkoak ez direnak, zure gaitasunaren azpitik bizitzea errazagoa egingo zaizu eta, ondorioz, aurreztea errazagoa izango da. Modu horretan, ezustekoei eta benetan garrantzitsuak diren erosketei aurre egitea errazagoa egingo zaizu.

Aurrezteak ohitura bat izan behar du

Aurrezteak ohitura bat izan behar du eta zenbat eta lehenago hasi hobe. Garrantzitsua da lanean hasi bezain pronto diru-sarreren kopuru txiki bat aurrezkietara bideratzea betekizun bezala. Zure hileko aurrekontuaren parte bat izango da eta derrigorrezko gastu finko bat bezala hartu beharko zenuke. Hau da, aurrezkia gastu finko bat bezala hartu behar da, baina kontsumora bideratu beharrean, banku-kontu batean sartuko duzu. Aurrezten hasteko, lehenik eta behin, zure aurrezteko gaitasuna

zehaztu behar duzu. Adituen ustez egokiena zure diru sarreren % 10 inguru aurreztea izango litzateke. Aurrezteko gaitasuna, noski, zure sarreren eta gastuen baitan izango da. Sarreretan, zoritxarrez, ezer gutxi egin daitekeenez, gastuetan eragin beharko duzu behin oinarrizko gastuei aurre egin ostean. Jarraian, aurrezte ohitura bat zehaztu behar da. Tradizionalki, hiru etapa izaten dira aurrezteak planifikatzerakoan:

GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila


epe motzera, epe ertainera eta epe luzera. Behin zehaztuta zenbat aurrez dezakezun eta aurreztutako kopuru hori zertara bideratu nahi duzun, horretarako egokienak diren produktu finantzarioak bilatzen hasi beharko duzu.

Likidezia, arriskua eta errentagarritasuna

Produktu finantzario egokienak aukeratzerakoan, hiru dira ezagutu behar dituzun kontzeptuak: • Likidezia: Produktu finantzario ezberdinek modu azkarrean eskudiruan bilakatzeko duten gaitasuna da, betiere, baliorik galdu gabe. • Arriskua: Zenbait produktu finantzariok errentagarritasun galera bat izan dezakete eta horrek inbertitutako kapitalean eragin zuzena izan dezake; baina, hori bai, errentagarritasun handiagoa lortzeko aukera ematen dute. • Errentagarritasuna: Produktu finantzarioek etekinak lortzeko dute gaitasuna litzateke.

Epe motzera planifikatu

AURREZTEN HASTEKO LEHENENGO HIRU PAUSUAK Hileko aurrekontua. Gastu eta diru-sarrera finkoen zerrenda batek partidak hobeto antolatzeko aukera emango digu. Sarrera jaso bezain pronto, eta edozein gastu egin aurretik, kopuru bat aurrezkira bideratu beharko da. Aurrezpen-helburuak ezarri. Aurrezpena erronkatzat hartzen bada, errazagoa izango da horri aurre egitea. Helburuak ezarri daitezke epe motzera, epe ertainera eta epe luzera begira. Gastu guztiak apuntatu. Hori egiten baduzu, egiten dituzun gastu guztien kontzientzia hartuko duzu eta horri esker, zure finantzen kontrola izateaz gain, gastuak egiteko autokontrola ere izango duzu, beharrezkoak ez diren horiek murriztuz.

GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila

Epe motza beti babestua izan beharko zenuke erosketak planifikatu ahal izateko eta beharrezkoak ez diren gastuak ekiditeko. Mugikor berri baten erosketarako, kotxea konpontzeko edo etxetresna elektriko bat erosteko adina diru izan beharko zenuke. Horretarako, komenigarria da dirua edozein momentutan eskuratzeko aukera ematen dizun produktu finantzario bat izatea, likidezia osoa eskaintzen duten eta arrisku eskasarekin, baina kontuan izan beharko duzu errentagarritasuna oso baxua edo

11


bestelako proiektuei ere aurre egin ahal izango diezu: kotxea aldatu, etxea eraberritu, etxe bat erosteko sarrera eman, bidaia berezi bat egin edo buruan izan dezakezun beste edozein proiektu. Epe ertainera begirako aurrezpenetan gomendatzen diren produktu finantzarioak dira errentagarritasuna edo abantaila fiskalak eskaintzen dituzten horiek, baina kasu horretan, likidezia alde batera utzi beharko duzu eta arrisku txiki bat ere hartu beharko duzu. Aurrezpen mota horretarako produkturik gomendagarrienak etxebizitza-kontuak, aurrezkiaseguruak, inbertsio funtsak, aurrezki planak edo, zergatik ez, baloretan inbertitu.

BATEZBESTE, GURE BIZITZAREN LAURDEN BAT ERRETIROAN EMATEN DUGU. Erretirorako plangintza ekonomiko bat izatea funtsezkoa da, nahiz eta hori urruti geratzen dela pentsatu. Aintzat hartzen badugu pentsio publikoen inguruan dagoen ziurgabetasuna, zure bizitzaren une horretarako aurrespena ondo egituratuta izan beharko zenuke.

12

nulua izango dela. Kasu horretan, produkturik ezagunenak kontukorronteak edo aurrezki-kontuak dira.

Epe ertainera begira

Epe ertainera begira egiten den aurrezpena, printzipioz, larrialdietarako funtsa izenarekin ezagutzen den horretara bideratzen ohi da eta, horretarako, kopuru altuagoak bideratzea gomendatzen da. Ez duzu inoiz ahaztu behar garrantzitsua dela aurrezkierrutina bat izatea. Aurrezpen hori funtsezkoa da eta lan ezustekoren bat edo osasun arazoren bat izatekotan bizitza erritmo bera mantendu ahal izango duzula bermatzeko erabiltzen da. Normalean, hileko gastuak aintzat hartuta 6 eta 12 hilabete bitarteko gastuak betetzeko adina aurreztu beharko litzateke. Behin larrialdietarako funts hori estalita,

Erretiroa buruan

Epe luzerako aurrezpena, nagusiki, erretiroa ordaintzera bideratzen da. Kontuan izanik, batez beste, gure bizitzaren % 25 inguru erretiroan emango dugula, funtsezkoa da plangintza ekonomiko bat izatea etorkizun horretrako, nahiz eta, orain, gaztea izanik, urruti dagoela pentsatu. Aintzat hartzen badugu pentsio publikoen inguruan dagoen ziurgabetasuna, zure bizitzaren une horretarako aurrezpena ondo egituratuta izan beharko zenuke. Epe luzerako behar hori betetzeko produktu nagusiak aurreikuspen-planak eta pentsio planak dira. Hemen kontuan hartu beharrekoa da, nagusiki, ekarpen planen malgutasuna, ezustekoen kasuan eskuragarritasuna, errentagarritasuna eta abantaila fiskalak. Berariazko planak izaten dira adin tarte bakoitzerako eta inbertsioaren eskema bizitzaren aro bakoitzera egokitzen dute.

GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila


Egoitz Bergara Laboral Kutxako Aurrezki eta Zerbitzuen Saileko arduraduna

“Etorkizunera begira, aurrezpenaren planifikazioak lasaitasuna eman behar du� Gazte askok lanpostu eskasak eta aldi baterakoak dituzte eta, sarritan, nekez iristen dira hilabetearen amaierara. Zer gomendatuko zenieke gazte horiei aurrezteko aukera izan dezaten? Trikimailuren bat al da? Kasu horietan, hain zuzen ere, etorkizunean izango diren diru-sarreren inguruan ziurtasunik ez dugulako, garrantzitsua da larrialdietarako funts bat sortzea. Ohiko aurrezpen formula (aurrezkia= sarrerakgastuak) eraldatu beharra dago eta aurrezpenaren kontzeptuan oinarritzen den beste batera pasatu, hots, (gastuak= sarrerak-aurrezkiak). Hau da, nire sarrerekiko proposatu dudan aurrezpena kendu ondoren jakingo dut zenbat gastatu dezakedan. Epe motzera begira aurrezpena planifikatzeko orduan, zein produktutan pentsatu beharko luke gazte batek eta zeintzuk lirateke horien ezaugarri nagusiak? Produktu finantzario asko daude, baina epe motzera begira, komenigarria da produktu sinpleetara jotzea, aurrezpenaren planifikazioan lagun dezaketenak (ekarpen erregularrak eta ohiz kanpokoak ahalbidetuz), arrisku gutxi dutenak (epe motzean, seguruenik, ezin izango genioke errentagarritasun negatibo bateko balizko jazoera bati buelta eman) eta, penalizaziorik gabe diru eskuratzea ahalbidetzen dutenak. Horrez gain, gainera, bidaiak eta ospakizunak bezalako helburu partekatuetarako taldean aurrezteko aukera badugu, askoz hobe.

GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila

Eta epe ertain eta luzera begira, non jarri beharko lukete arreta? 3-5 urtetan erabiltzeko beharra izango ez dugun aurrezpenaren zati horretarako, gakoa planifikazioan dago: pilo independenteak egin behar dira helburu ezberdinetarako (kotxea erosi, etxea erosi... eta nola ez, zure erretiroa). Horietako bakoitzerako aurrezpenerrutinak ezarri beharko lirateke. Zenbait urtetara begira diren helburu horietan, inbertsioaren errentagarritasunak garrantzia hartzen du. Izan ere, % 0ko etekin batekin eta urteroko KPIa % 1 eta %2 bitartekoa izanik, gure aurrezkiek balioa galtzen dute. Kontua da egun diren tipoekin oso zaila dela bizitzaren garestitze horren efektua indargabetu dezakeen errentagarritasuna lortzea; edo ez behintzat, arriskuren bat hartu gabe. Bestalde, “mantentze� maila batetik haratago doan errentagarritasun bat pilatutako kapital handiago gisa edo aurrez finkatutako helburua lortzeko hilero egin beharreko esfortzu txikiago bat bezala ikus daiteke. Edozein kasutan, ezinbestekoa da lortu nahi dugun errentagarritasunarekiko zein nolako arriskua hartzeko prest garen ondo aztertzea eta gure aurrezpeninbertsio eskemak ekuazio horretara egokitzea. Azken finean, garrantzitsuena da planifikazio horrek etorkizunera begira lasaitasuna ematea; eta gehiegizko arrisku batek kontrako efektua eragin lezake.

13


Elkarrizketa

14

GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila


Amelia Tiganus Feminicidio.net

“Gizonak ezetzaren beldur dira eta, horregatik, baietza erosten dute� Bost urtez sexualki esplotatuta izan ostean, gaur egun, beste emakumeek zuk pairatu duzuna ez pairatzeko egiten duzu lan. Zer izan zen mundu hori uztera eta bertan jazotzen dena salatzera bultzatu zintuena? Prostituzio-etxeetan den bizitza idealizatzeko joera izaten da kontakizun kolektibo baten bidez, baina inork gutxik imajina dezake hor gertatzen dena. Sarritan prostituzio-etxeak eta kontzentrazio-esparruak parekatu izan ditut: 24 orduz lan egiteko moduan izan behar duzu eta agresiok pairatzeko arriskua duzu, fisikoak zein psikologikoak. Azken finean, prostitutak gauza bihurtzeko joera dago gizartean eta horien balioa bakarrik haien itxura fisikoaren baitan dago. Prostituzio-etxe batean bizi den errealitatea, ostera, adibidez, gazte batek izan dezakeen iruditik oso urruti dago. Beti ematen da prostituten glamour handiko irudi bat, baina ez da kontuan hartzen beti txirotutako herrialdeetan jatorria duten emakumeen inguruan hitz egiten ari garela.

GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila

Baldintza horietan bizirik irauteko ezinbestekoa da etsitzea. Gaztetatik irakatsi gaituzte ezer gutxirako balio dugula pentsatzera. Nire kasuan, min handia eragiten zidan engainatua izan nintzela onartzeak. Niri, urte pare batean edo nire bizitza konponduko nuela sinestarazi zidaten. Baina denborak aurrera egin ahala, hori ez dela horrela izango konturatzen zara. Hala ere, zure gainean duzun presioa hain handia denez, horren errua zurea dela pentsatzen amaitzen duzu. Engainatua izan nintzela ohartu nintzen egun berean prostituzioa utzi behar nuela erabaki nuen. Oso erabaki zaila da; azken finean, kontuan hartu behar da sarerik gabeko jauzi bat dela; ez duzu nora joan eta psikologikoki hondoratuta zaude. Prostituzioan amaitzen duten emakumeak, oro har, oso emakume zaurgarriak dira. Besterik gabe joan zinen? Ez zenuen arazorik izan proxenetarekin? Gezurra badirudi ere, nik beti izan nituen prostituzio-etxeko ateak

15


zabalik. Baina gauza bat da ateak zabalik izatea eta beste gauza bat da benetan irteteko aukera izatea. Atera nora? Prostituzioetxetik kanpo ez genuen ezer. Baina nik kolapsatu nuen; egun batean ezin nuela horretan jarraitu erabaki nuen eta alde egin nuen. Ez zidaten inolako oztoporik jarri. Bost urtez sexualki esplotatua izan ondoren guztiz amortizatuta nengoen. Seguruenik beste neska gazteago bat jarriko zuten nire ordez. Arazorik gabe atera nintzen prostituzio-etxetik, baina ni bezalako emakume bat onartzeko prest ez zegoen gizarte bati aurre egin behar izan nion. Legalizazioa ala indargabetzea? Hausnarketa sakona eskatzen duen eztabaida da. Orokorrean, diskurtso proxeneta bat duen gizarte batean bizi gara. Prostituzioak dirutza handiak mugitzen ditu eta, gainera, ia beti, diru asko mugitzen duten drogen eskutik doa. Zentzu horretan, interes handiak daudela azpimarratu behar da. Ez dut uste esperimenturik egin behar denik, are gehiago, pertsonekin egin behar badira. Europako zenbait herrialdetan prostituzioa legeztatu dute, baina neurri horrek, prostitutei baino gehiago, proxenetei egin die mesede, egun batetik bestera enpresari bilakatu direlako. Ba al da, gaur egun, eredutzat har daitekeen herrialderen bat? Aintzatespen handiena duen modeloa Suedian ezarritakoa da. 1999an Suedian erabaki zuten prostituzio kontuetan jazarri beharreko pertsonak proxenetak eta putazaleak zirela, eta ez prostitutak. Gainera, prostituzioan

16

aritu diren emakumeen eskura hainbat neurri jarri dituzte horien gizarteratzea errazteko: neurri ekonomikoak, etxebizitza lortzeko aukera, formakuntza, terapia... Mugimendu feministan lan egiten dugunon iritziz, modu batera edo bestera arautzeaz aparte, zein nolako munduan bizi nahi

dugun galdetu beharko genieke geure buruei. Gizarte moderno eta zibilizatu bat nahi dugu, baina aldi berean, Europako burdela izan nahi dugu? Ez dugu ahaztu behar Espainia bilakatu dela prostituzio gehien kontsumitzen duen herrialdea. Kanariar Uharteak edo Katalunia, adibidez, turismo

GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila


duzu eta bizitza osoa lau pareten artean ematen duzu: bizi zaren toki berean prostituitzera behartzen zaituzte. Garbi dago ez garela lan baten inguruan hitz egiten ari, prostituzioa ez baita lanbide bat. Prostituzio-etxe batean jasan behar diren baldintzak ez dituzu beste lanbide batean aurkituko, oso muturrekoak baitira. Normalean, arratsaldeko bostetan lanean hasi eta gozieko bostak aldera egin behar duzu ‘lan’; baina praktikan, azaldu dudan moduan, 24 orduz egon behar duzu eskuragarri. Lortzen duzun diruarekin lojamendua eta ostatua ordaindu behar duzu, oso prezio puztutan. Hilabetea amaitzen denean mila euro eskas geratzen zaizkizu eta diru hori berriz ‘inbertitu’ behar izaten duzu arropan, makillajean, etab. Negozio horretan dirua lortzen duen bakarra proxeneta da.

sexuleko helmugak bilakatu dira. Proxenetek oso interesgarri ikusten dute Espainian inbertitzea. Eta, gainera, kontuan hartu behar dugu Espainia dela Europan sartzeko ate nagusietako bat, bereziki, Afrikako eta hego Amerikako herrialdeentzat eta, hainbat kasutan, herrialde horiek direla prostituziora

GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila

behartzen dituzten hainbat emakumeren jatorria. Nolakoa da prostituta baten egunerokotasuna? Oso zaila da prostituzio-etxe batean bizi duzuna deskribatzea. Egia esan, bizitza oso sinplea da: 24 orduz eskuragarri izan behar

Zein nolako emakumeak ezagutu dituzu prostituzio-etxeetan? Aipatu duzunez, gehienak txirotutako herrialdeetakoak dira. Zer dute komunean? Ni Errumaniakoa naiz. Nire herrialdean, esplotazioaren eta salerosketaren biktima izan diren emakumeen kopurua oso altua da. Espainiako edozein prostituzioetxetan aurki ditzakezun emakume gehienak atzerritarrak dira, eta horietatik, gehienak, errumaniarrak, nigeriarrak eta hegoamerikarrak. Badira estatuan jatorria duten emakumeen talde txiki bat, baina, gutxienez, % 80 atzerritarrak dira. Nazionalen artean, gehienek prostituziora jo dute krisiaren ondorioak gainditu ahal izateko eta, hainbat kasutan, ama ezkongabeak dira.

17


Emakume horien guztien jatorria alde batera utzita, guztiek oso bizitza-istorio latzak partekatzen dituzte. Gutako gehienek abusuak eta bortxaketak pairatu ditugu nerabetasunean. Bortxaketa horiek, gainera, esklusioa ere suposatzen dute hainbat kasutan eta egoera hori da, hain zuzen ere, proxenetek aprobetxatzen dutena emakumeak bereganatzeko. Garrantzitsua da azpimarratzea prostituziora behartuak diren emakumeak oso gazteak izan ohi direla eta, nik ikusi ahal izan dudanez, gero eta gazteagoak. Nolakoa da prostituta baten bizitza prostituzio-etxetik kanpo? Azaldu dudan bezala, burdeleko ateak zabalik daude, baina kanpoan ez dago ezer guretzat. Normalean, 21 egun inguru izaten gaituzte burdel batean eta gero beste batera mugitzen zaituzte. Denbora labur horretan ez duzu sustraiak botatzeko astirik eta azkenean, prostituzio-etxean geratzen zara egun osoa, deskantsatzen eta, batez ere, lo egiten, mentalki ihes egin ahal izateko. Antza denez, prostituzioetxeetara jotzen duten gizonen profila aldatzen ari da eta gero eta gehiago dira burdeletara joaten diren gizon gazteak. Zer esango zenioke horrelako gazte bati? Gaur egun, gazteei pornografiaren bidez irakasten zaie. Gazteek sexuaren inguruan ikasten dute pornoarekin eta horrek sexualitatearen inguruan duten ikuspegia desitxuratzen du. Gainera, ikusten dutenaren eta ondoren bizi dutenaren arteko alderaketak frustazioa eragiten

18

die eta horrek, aldi berean, biolentzia eragiten du. Oro har, gazteei euren maskulinitatea dominazioaren bidez erakutsi behar dutela irakasten zaie. Horietako askorentzat gizonagoa da emakumeak sexualki asetzen dituen hori. Gurasoek ere lan handia egin behar dute: euren semeekin hitz egin behar dute eta autokritika egin. Nagusi den maskulinitate eredua zalantzan jarri behar da eta garrantzitsuena berdinen arteko sexualitate atsegingarri bat lortzea dela azpimarratu behar da. Azken finean, gizonak ezetzaren beldur dira eta, horregatik, baietza erosten dute.

Putazale onak al daude? Inolaz ere. Nik putazaleak hiru taldetan banatzen ditut, baina hirurak dira txarrak eta emakumeei mina eragiten diete. Ondo tratatzen zaituztela uste duten horiek okerrenak dira. Laguntzen dutela uste dute, baina derrigortzen dute. Narzisistak dira eta zu baino hobeak direla uste dute. Bigarren taldea ‘macho’ek osatuko lukete. Gizon horiek burdelera joaten dira pornoan ikusi duten hori praktikatzera eta sexu-makinak direla uste dute. Azkenik, misoginoak daude (guztiak dira misoginoak) . Azken horiek emakumeak umiliatuz gozatzen dute.

GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila



20

GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila


Zientzia “Bizirik� dauden argazkiak Seattle-eko Washington Unibertsitateko ikerlari talde bat argazki bizidunak egiteko software bat garatzen ari da. Harry Potteren filmetan bezala, Chung-Yi Weng ikerlariak zuzentzen duen taldea garatzen ari den Photo Wake-Up softwareari esker, argazkian den pertsonaia nagusiaren animazioa lor daiteke, irudian azaltzen diren beste elementu guztiak finko utziz. Funtsean, aipatu softwareak bi dimentsioko figura bat aztertu eta Adimen Artifiziala erabiliz hiru dimentsiotan figura horrek zein itxura izango lukeen kalkulatzen du. Figura sinpleen kasuan nahiko prozesu erraza izan daiteke, baina, gizakion kasuan, kalkulu hori zailagoa da, eta are gehiago, gorputz-atalaren bat ezkutuan bada. Adibidez, argazkian azaltzen den pertsonaia nagusiak besoak bizkarraren atzean ezkutaturik izango balitu, Adimen Artifizialak zailtasun handiagoak izango lituzke hiru dimentsioko estrapolazioa egiteko. Hori egiteko, softwareak pertsonaia nagusiaren 2D figura isolatu eta horretan oinarrituta hiru dimentsioko egitura bat eratzen du. Teknologiari esker egitura edo eskeleto hori animatzeko aukera dago. Animazio horrek mugimendua ematen dela simulatzen du, baina orain arte egin diren saiakera guztietan animazioak ez dira guztiz errealistak izan. Hori izan da, hain zuzen ere, azken urteetan informatikariek izan duten erronkarik handienetako bat, hots, 2D gorputz baten mapatze batetik abiatuta 3D gorputz baten mugimendua simulatzea modu errealista batean. Antza denez, Photo Wake Up softwareak orain arte izan diren hainbat arazo ekiditea lortu du eta mugimendu askoz errealistagoak lortu dira. Photo Wake-Up oraindik garapen bidean bada ere, lortutako argazki bizidunak sekulakoak dira. Algoritmoak argazkian den pertsonaia nagusia isolatu, argazkitik ezabatu eta hutsune hori betetzen du. Ondoren, pertsonaia horren animazioa egiten du hiru dimentsiotan. Zabaldu diren bideoetan, adibidez, pertsonaia horiek korrika egiten, agurtzen edo salto egiten azaltzen dira. Seguru J. K. Rowling bera ere arro sentituko litzatekeela.

GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila

21


Euskara Euskaraldiaren bigarren edizioa 2020. urtean Lehen edizioko arrakasta ikusirik, ekimenak bi urterako zikloa izango du Pasa den azaroaren 23a eta abenduaren 3a artean ospatu zen Euskaraldiak jarraipena izango duen ariketa izango dela iragarri dute egitasmoaren sustatzaile diren erakunde eta eragileen ordezkariek. Datorren urteko udazkenean izango den bigarren edizioaren inguruan ezer gutxi ezagutzera eman bada ere, antolatzaileen esanetan edizio berriak bi ardatz izango ditu: batetik, lehen edizioan protagonista izan diren ahobizi eta belarriprest rolen bitartez Euskal Herri osoko herritarrei beraien harremanetan hizkuntza ohiturak aldatzen jarraitzeko deia egingo zaie; bestetik, bigarren edizioko berrikuntza modura, era guztietako entitateei beraien funtzionamenduan euskararen erabilera areagotzeko urrats zehatzak ematea bultzatuko du Euskaraldiak. Erakunde publiko, enpresa, komertzio, elkarte eta gizarte eragileak izango dira bigarren ardatz honetan konpromiso zehatzak hartu eta gauzatuko dituzten entitateak. Herritarren kasuan, bigarren edizioan ere ahobizi edo belarriprest modura jokatzeko

22

Datorren urteko edizioak bi ardatz izango ditu: herritarren arteko hizkuntza ohituretan eragitea eta entitateen funtzionamenduan euskararen erabilera hazteko neurriak bultzatzea

gonbit bateratua egingo zaie, aurreko edizioan bezala, euskararentzako harreman eta eremu berriak irabazi ahal izateko. Iaz erabilitako ikurrek segida izango dute. Entitateen kasuan, berriz, 2020an urrats bat aurrera egin eta entitateen funtzionamenduan euskararen erabilera eta praktikak babesteko konpromiso zehatzak hartzeko eskaria egingo zaie parte hartzen duten entitateei. Urrats horiek eskatuko duten aurre-lana aintzat hartuta, aurten bertan hasiko dira entitateak neurriak hartzen eta herrietako batzordeak lanean.

GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila


© Euskaraldia

LEHEN EDIZIOAREN EMAITZAK. Lehen edizioko emaitzak jasotzen ari dira asteotan, herriz-herri eta hainbat entitatetan antolatuta egon diren batzordeen balorazioak jasoz. Gainera, Gaindegia behategiak Izena eman duten 220.000tik gora belarriprest eta ahobizi-en azterketa egin du, herri, eskualde eta lurraldekako datuak hainbat aldagairekin erkatuz.

Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak eta Euskarabideak Fontes Linguae Vasconum aldizkari zientifikoaren 50 urteko ibilbidea jasotzen duen erakusketa bat antolatu du. Aldizkariaren lehen alea 1969. urtean argitaratu zen, euskararen inguruko azken ikerketen berri emateko nahiz ikertzaileei hizkuntza horretako testu zaharrenak eskuratzeko aukera emateko. ‘Fontes Linguae Vasconum: paperezko altxorrak’ erakusketa zabalik izango da Nafarroako Artxiboan datorren martxoaren 31ra arte, astelehenetik igandera bitartean. Erakusketa 7 ardatz nagusitan banatzen da: hastapenak, testu zaharrenak, iraungitako aldaerak, euskararen aberastasuna, erlijioz haratago idatzitako euskara, hizkuntzari buruzko hausnarketa eta euskal filologia.

GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila

© gizpuzkoa.eus

FONTES LINGUAE VASCONUM ALDIZKARIAREN ERAKUSKETA

Gazteen hizkuntza ohituretan eragiteko hitzarmena GFAk eta Gipuzkoan diren lau unibertsitate nagusiek gazteen artean euskararen aldeko motibazioa sustatu nahi dute Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta Tecnun-Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolak lankidetza hitzarmena sinatu dute gazteen artean euskaren aldeko motibazioa sustatzeko. Hitzarmen horren baitan, bost eragileek partaidetza ekitaldiak antolatuko dituzte, euskararen inguruko bizipenen esperientziaz hausnarketa eta eztabaida eragiteko helburuarekin. Akordioan jasotakoaren baitan, hizkuntza bat ikasteko eta erabiltzeko funtsezkoa da motibazioa izatea. Motibazio horretan, hain zuzen ere, sakondu nahi dute sinatzaileek, euskara erabiltzeko argudioak emanez, hizkuntzen erabileran gertatzen diren egoerak kudeatzeko estrategiak eskainiz, hizkuntzen kudeaketan garatzen diren eredu onak zabalduz, soziolinguistikari buruzko oinarrizko azalpenak gizarteratuz, hizkuntza ezagutzetik erabiltzera dagoen jauzia egiten laguntzeko lantegiak antolatuz, lidergoa landuz hizkuntzen normalizazioaren alorrean, eta abar.

23


Zer jan, hura izan

NEREA SEGURA

Errauskine Errauskine ipuina aspaldi irakurri zidaten, hiru urtetxo nituen, baina funtsean ez da aldatu. “Ikasle eta langile nekaezina den neska dugu protagonista. Whatsappa jaso du: ‘Zapatuan, afarixa nire etxian. 21H. Gurasoak ez daude’. Astebete falta da hitzordurako. Bere gelakide maitea afaltzera gonbidatu du, baina zapatua lan-eguna da. Denda itxi beharko du eta bere nagusiak ez dio lehenago irteten utziko. Astebete eman du dietan: smoothie berdeak, afaldu gabe oheratu… eguna joan eta eguna etorri. Salakadula chalchikomula bidibibadi bu! Zapatuan eguna libre lortu du eta Amazoneko paketea iritsi da: soineko berria. Meriendatu gabe jantzi, apaindu, ispilu isladan beti nahi duena da. VTC-a eskatuta eta irteteko prest dago. Apur bat berandu baina afaltzera iritsiko da. Erromantikoa iruditzen zaio, musukatzea lortuko al du? Urduri dago. Tok-tok! ‘Aurrera neska, sartu zaitez, gelako guztiak zain dituzu afaltzen hasteko’. Eta hala bazan ala ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila etxerabueltako autobusean”. Errauskine ere Japonian hasitako dieta arriskutsua da. Ipuineko protagonista bezala, liztor-gerria lortzeko helburua du —gogoan izan marrazki biziduna baino ez dela—. Zorakeria izan arren, gazteen artean azkar saretzen ari den moda kutsakorra da; beste dieta-eredu asko bezala. Zifrek ikaratzen naute: hiru nesketako bat elikaduramurrizketak egiten ditu, gainbegiratze gabekoak. Baraualdi sistematikoak, funtsezko elikagai-taldeak ezabatu… eta jokaera hauek, elikadura-gorabeherak jasatera sentibera egiten ditu. Zergatik gertatzen da gorputzaren atsekabe hori? Zinemak, iragarkiek, it girls-ek zuzenki eragiten dute estereotipoeraikuntzan. Dulceida, Lovely Pepa edota Lil Miquela erabitzaileak jarraitzen dituzu? Ez diezazutela ipuinik kontatu! Ez dute mundu errealik erakusten. Zergatik beti perfektu egoteko beharra? Gaztaroa autoestimu

24

baxuko aldia da, zalantzazko etapa. Laguntaldeak, klaseko kideek edota followers-ek uko egitea beldurra eragiten du. Eta bizitzako autoeskaera-maila handiena sortarazten du. Nahikoa dugu, emakumeok planto! Bai, zelulitisa dut, eta zer? Ez dut nahi xurgatzen nauen liposukziorik, ezta zapaltzen nauen modarik ere. Nerabezaroak gugan pisua du. Aldaketa zakarrak dakar, esaterako, estrogeno-ekoizpenagatik neskok koipekilotxoak irabazteko joera dugu. Baina otordu bat pasatzeak ez du ezer konponduko, ezta ezer aldatuko ere. Emakumeen Nazioarteko Eguna ate-joka dugu. Tamalez, urtero ospatu behar dugun eguna da. Ospatu aldarrikapenei jai-giroa ematen diegulako, baina aldarrikatzeko asko dugu. Eta haietako bat guregananzko presio soziala da. Elikagaigintza eta industria farmazeutikoa oso oldarkorrak dira. Andrearen irudi irreala darabilte, errautsak urre prezioan saltzeko. Emakumeentzako elikadura-produktu espezifikoak salgai daude, beharrezkoak ote? Aditzera eman nahi digute gizonek nahi dutena jan dezaketela eta emakumeek elikagai bereziak behar dituztela. Eta gainerako generoak zer? Zenbat produktu sexista darabiltzazu? Detox, diet, light, siluette, zero… Hauek guztiek erosleak dituzten bitartean, jai zagok! Gorputzaren zaintza produktuak ildo beretik doaz, tanpoiak adibidez. Hauen azken publizitate-kanpaina mitoak desmuntatzea izan da: ogi-mamiak loditzen al du?, izerditzeak argaltzen al du?, abdominalak egitea tripako grasa erretzen al du? Hara berriz! Jo ta fuego dabiltza egunero, orduro, minuturo. Errauskine diogu ere bai, ezustean emandako kirolariari edo taldeari. Batu gaitezen beraz, eta azpiratu ditzagun mito guztiak, ekortu ditzagun hauts-hondakinak guregan zabaldu ez daitezen. Gure etorkizuna sortzeko prest? Erre zenituzten sorgiñen oinordeak gara gu! Erre zenituzten sorgiñen erratzak guk dauzkagu!

GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila



26

GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila


Estatuko haurren laurden bat pobrea izango da 2030. urtean Save the Childrenek kalkulatu duenez, haur pobreziarekin amaitzeko neurriak ez hartzearen kostua BPGaren % 5 ingurukoa da. Inbertsioa % 2,4an haziko balitz pobrezia tasa 10 puntutan murriztuko litzateke.

GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila

27


Erreportajea

S

ave the Children gobernuz kanpoko erakundeak argitaratu berri duen “El futuro donde queremos crecer” txostenaren arabera, neurriak hartu ezean, Estatuan bizi diren haurren laurden bat (% 26,5) pobrezia egoeran izango da 2030. urtean. Gaur egun, aipatu pobrezia tasa % 28,3koa da. Txostenean azpimarratzen denez, “posible da haur pobreziarekin amaitzea”. Horretarako, interesgarritzat jotzen du, adibidez, Alemania, Erresuma Batua edo Danimarkan gauzatu diren ekimenak Espainiara estrapolatzea. Ez da bakarrik inbertsio gaitasun kontua bakarrik; neurri eraginkorrak behar dira. Izan ere, arazoa berean mantentzea arazo hori irtenbidea ematea baino garestiagoa da. Kontuan hartu behar da haur pobreziaren kostua, gutxi gora behera, BPGaren % 5 dela. Save the Childrenek egin dituen kalkuluen arabera, berriz, inbertsioa BPGaren % 2,4ra igoko balitz hamar puntu baino gehiagotan murrizteko aukera izango litzateke urtebete bakar batean. Baina horretarako, noski, borondatea eta adostasun politikoa behar dira. “Seme-alabak izateak pobrezia egoera batera eraman zaitzake” azpimarratzen du Save the Children erakundeko zuzendari orokorra den Andrés Condek, nagusiki, Espainian ez direlako ardurapean diren seme-alabengatik prestazioak jasotzen, eta ez delako jaiotze-tasa handitzeko edo lana eta familia bateragarri egiteko neurririk hartzen. Save the Childrenek prestatu duen txostenean haur pobreziari aurre egiteko neurriak ez hartzearen

28

kostua kalkulatzen da. Esan bezala, arazo horrek haurren % 28,3ri eragiten dio eta aukerak kentzen dizkio 2,2 milioi haurrei. “Haurrena da, Estatu mailan, gizarte zaurgarritasunerako arrisku gehien duen adin tartea” eta esku-hartzerik egiten ez bada, 2030. urtean haur pobrezia % 26,5ekoa izango da egoera ekonomikoak hobera egingo omen duelako. Hala ere, txostenean azpimarratzen denez, enpleguan

izango ei den hobekuntza hori ez da nahikoa izango haur pobrezia modu nabarmenean murrizteko eta, ondorioz, aukera berdintasuna eta hezkuntza-inklusioa arriskuan jartzen duten arazoak mantenduko dira. Haur pobreziak haur gizentasunaren, eskola uztearen eta lan merkatuan den produktibitate baxuaren zio nagusietako bat izaten jarraituko du. Aldi berean, haurren osasunaren okerragotzean eragingo

GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila


HAURREN GIZENTASUNA, ESKOLA UZTE GOIZTIARRA ETA PRODUKTIBITATE BAXUA. Haur pobreziak haurren gizentasunaren, eskola uztearen eta produktibitate baxuaren zio nagusietako bat izaten jarraituko du. Aldi berean, haurren osasunaren okerragotzean eragingo du eta horrek produktibitate baxua eta eskola uztea betikotuko ditu.

GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila

29


du eta horrek, lan merkatuan den produktibitate baxua eta eskola uztea betikotuko ditu. Hori guztia gutxi balitz, familia eta lana bateragarri egiteko zailtasunak direla eta, jaiotze-tasak oso maila baxuetan jarraituko du. Save the Childrenek aldaketa sakonen aldeko apustua egiten du Estatuak garatzen dituen Ongizate politiketan. Horiek, hezkuntzan, pobrezian eta osasunean zaurgarriagoa den haurtasunaren beharretara egokitu beharko lukete.

Zergak handitu

Haurren alde lan egiten duen erakundeak alderdi politiko guztien adostasuna eskatzen du 2030. urtean haurren pobrezia % 17koa izateko beharrezkoak diren neurrien inguruan. Horien artean, honako hauek aurreikusten dira: baliabideak ez dituzten familientzako seme-alaba bakoitzeko 630 euroko prestazio bat onartzea, 0 eta 3 urte bitarteko hezkuntzara bideratzen den aurrekontua 10 milioi eurotan haztea, eta ikasketa-beken aurrekontua 29 milioi eurotan handitzea. “Neurriak ez hartzearen kostua politika horiek ezartzeak suposatuko lukeen kostua baino handiagoa da” azpimarratzen du Andrés Condek. Bere esanetan, “ezer ez egitearen kostua neurri horiek hartzea suposatuko lukeen kostua baino askoz handiagoa litzateke”. Zehazki, haur pobrezia tasa berean mantentzearen kostua BPGaren % 5 ingurukoa izango litzateke. Hurrengo hamarkadan haur pobrezia hamar puntutan murrizteko beharrezkoak izango liratekeen politiken inguruan, Save the Childreneko Sentsibilizazio eta

30

GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila


Haurtasun Politiken zuzendari Ana Sastrek politika horiek nagusiki lau esparrutan garatu behar direla dio: hezkuntza, osasuna, gizarte-babesa eta lana eta familia bateragarri egitea. Horren harira, erakundeak zaurgarritasun egoeran diren familien kasuan ardurapean diren seme-alabengandik jasotzen den laguntza hileko 24,25 eurotik 100 eurora igotzea gomendatzen du. Neurri horrek 2.400 milioi euroko kostua izango luke, hots, Barne Produktu Gordinaren % 0,22.

Eskola uztea

Instituto Valenciano de Investigaciones EconĂłmicasek kalkulatu duenez, eskola uzte goiztiarraren kostua Espainian, urtero, 17.000 milioi eurokoa da. Hezkuntza esparruan, GKEak salatzen du baliabide ekonomiko urriak dituzten familien kasuan eskola uzte goiztiarraren tasa % 29raino igotzen dela eta, aldiz, baliabide ekonomiko handiagoak dituzten familien seme-alaben kasuan, tasa hori % 2 besterik ez dela. Horregatik guztiagatik, eskolaerrefortzurako neurriak ezartzea, ikasle-irakasle ratioa murriztea eta zaurgarritasun maila altuagoa duten zentroetan finantzaketa handitzea eskatzen dute. Azken neurri horrek, adibidez, 7.900 milioi euroko kostua izango luke.

Osasuna eta pobrezia

Harreman “gaiztoa� dago pobrezia eta osasunaren artean. Izan ere, pobreziak haur osasunean eragiten du, besteak beste, honako esparru hauetan: elikadura, osasun mentala, ikusmena edo aho-hortzetako osasuna. Haginlariarengana edo psikologoarengana joatea luxu bat da hainbat familiarentzat.

GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila

Aldi berean, haurren gizentasunak, nagusiki, haur pobreenei eragiten die. Arazo hori dela eta, heldutasunera iristen direnean, arazo hori pairatu ez duten haurrek baino % 10 inguru gutxiago irabaziko dutela kalkulatzen da. Arazo hori ekiditeko planteatzen diren neurrien kostua 231 milioi eurokoa izango litzateke.

Lana eta familia bateragarri egitea

Lana eta familia bateragarri egitea erronka handia da hainbat familiarentzat eta, gainera, eragin zuzena du emakumeen lanproduktibitatean, demografiatasetan eta haurren ongizatean.

Ama diren emakumeen langabezia-tasa % 23koa da, aita diren gizonena baino hamar puntu handiagoa. Bestalde, egun den jaiotze-tasa 1941. urtetik izan den baxuena da. Gaur egun Espainiak EBko hirugarren jaiotze-tasarik baxuena du. Desoreka horiei aurre egiteko, GKEak amatasun eta aitatasun baimenen epeak zabaltzea eta, progresiboki, 0 eta 3 urteko hezkuntzarako sarbidea bermatzea gomendatzen du. Horretarako, datozen bost urteetan 370.000 plaza berri sortu beharko lirateke. Neurri horien guztien kostua 4.700 milioi eurokoa izango litzateke.

31


Sexua Harreman sexualak horiek nahi izan gabe Katalunian egin den azterlan baten arabera, gazteen heren batek harremanak mantentzen ditu bere borondatearen kontra Kataluniako Centre Jove d’Anticoncepció i les Sexualitatsek (CJAS) pasa den urtearen amaieran egin zuen azterlan baten arabera, gazteen ia heren batek (% 27) sexuharremanak mantentzen ditu horiek nahi izan gabe. Ikerketaren ondorioetan azpimarratzen denez, gainera, 30 urtetik beherako emakume askok ez dute erabakitzen zein antisorgailu erabili euren harremanetan. Drets Sexuals i Reproductius elkartetik azaldu dutenez, azterlan horrek egun bizi den egoera azaltzen du; aurreko belaunaldiekin alderatu ordez (ez dago horren inguruko daturik), txostenak argi uzten du gaur egun emakume gazteek zer esan gutxi dutela ohe kontuetan. Silvia Aldavertek azpimarratzen duenez, “indarkerian oinarritutako harremanak gero eta ohikoagoak dira gazteen artean eta normalizatzen ari dira”. Esan bezala, 30 urtetik beherako emakume katalanen heren batek ez du harremanetan erabiltzen den antisorgailua zein den erabakitzen. “Mutilek ez dute kondoia jarri nahi eta neskek

32

Katalunian egin duten ikerketaren arabera, emakume gazte askok jelosia eta kontrola erromantikotzat jotzen dute

onartzen dute” azpimarratzen du Aldavertek. Ikerketan ikus daitekeenaren arabera, gazteen artean, oraindik ere, amodio erromantikoaren eta laranja erdiaren mitoak arrakasta handia izaten jarraitzen du. Horren baitan, mutilek sexu-harremanak modu berekoian bizi dute, hots, neskek plazera eman behar diete. Neskek berriz, ustezko benetako amodioaren truke mutilek eskatzen dutenari amen egiten diote. “Publizitateak, pornografiak, hezkuntzak eta, orohar, gizarteak, horretarako testuingurua prestatu dute” adierazi du Aldavertek.

GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila


PORNOGRAFIA TRUMPEN HARRESIA FINANTZATZEKO

OHEAN MUTILEK AGINTZEN OMEN DUTE. Katalunian egin duten azterlanak ondorio kezkagarriak utzi ditu. Ohe kontuetan mutilek agintzen dute: beraiek erabakitzen dute, kasu gehienetan, erabiliko den antisorgailua (edo erabiliko den ala ez) eta, hainbat kasutan, emakumeek harremanak izatea onartzea dute nahiz eta horiek nahi ez izan.

Donald Trumpek buruan sartuta dauka Mexiko eta Estatu Batuak fisikoki banatuko dituen harresia eraikitzea. Ideia horrek hainbat oztopo aurkitu ditu. Horietatik, nagusiena, diruarena da; izan ere, harresiaren eraikuntza oso garestia da eta zeinbait kalkuluen arabera, eraikuntzaren aurrekontua 25.000 milioi dolar ingurukoa izan daiteke. Horri, mantentze-lanak gehitu behar zaizkio, 750 milioi dolar inguru urtero. Kopuru hori lortu ahal izateko, errepublikar ordezkari batek internautei pornoa ikusteagatik kobratzeko proposamena sartu du Arizonako Kongresuan. Neurria onartuko balitz, Arizonan saltzen den eta Internetera sartzeko aukera duen edozein gailu elektronikok eduki pornografikoak bloketazeko sistema bat izngo luke. Hori desblokeatzeko, erabiltzaileak 20 dolar ordaindu beharko lituzke.

GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila

SEXUAREN TXOKOA

Emakumeen genitalen mutilazioa Otsailaren 6an emakumeen genitalen mutilazioaren aurkako nazioarteko eguna ospatu da. Praktika horrekin amaitzeko esfortzu handiak egin diren arren, 200 milioi emakume inguruk horiek pairatu behar izan dituzte. Sinesgaitza dirudien arren, gaur egun, munduko zenbait herrialdetan, kultura ohiturak direla eta, emakumeen genitalen mutilazioa egiten jarraitzen dute. Guztira, munduko 30 herrialdetan genitalen mutilazioa da legezkoa. Horietatik guztietatik, guztiak, bat izan ezik, Afrikan daude. Horietako zenbait herrialdetan ia emakume guztiek pairatu dute ablazioa (adibidez, Somalian). Baina Afrikatik kanpo zenbait herrialdetan ere ablazioa zer den ezagutzen dute: Indonesia, India, Pakistan, Oman, Yemen, Irak, Israel... Herrialde horietako milaka biztanle praktika hori ilegala den herrialdetan bizi dira eta, hori dela eta hainbat neskatxa beste herrialde horietara eramaten dituzte genitalen mutilazioa egiteko. Gutako askorentzat neurri hori guztiz ulergaitza da ez baitu inolako onurarik osasunarentzat; are gehiago, guztiz kaltegarria da. Ablazioak hemorragia larriak, infekzioak, txiza egiteko arazoak... eragin ditzake. Emakumeen genitalen mutilazioa hainbat kalte eragin ditzake emakumeon osasunean, fisikoan zein psikologikoan. Emakumeen genitalen mutilazioa emakumeen eskubideen aurkako eraso zuzena izateaz gain, muturreko diskriminazio ekintza ere bada. Ekintza horiek Europan bertan ematen dira, eta hori guztiz ilegala da, horrela adierazi baitzuen Europar Batasunak berak. Hala ere, praktika horiek modu sekretuan egiten direnez gero, oso zaila da horiekin amaitzea.

LOHIZUNE LOROĂ‘O Mi PsicĂłlogo Getxo 33


Teknologia berriak FACEBOOKEKO SEI KONTUETATIK BAT FALTSUA DA Facebook munduko sare sozialik handiena da, baina, antza denez, ez da uste genuen bezain handia. Izan ere, ezagutzera eman denez, sare sozial horretan diren 370 milioi kontu ez dira benetakoak, hots, sei kontuetatik bat. Horietatik guztietatik, 116 milioi aktibo dauden kontu faltsuak lirateke eta beste 255 milioi, bikoiztutako kontuak. Azken horien kasuan, asko dira Facebooken kontu bat baino gehiago duten pertsonak, baina kasu horretan, ez lirateke erabiltzaile extra bezala zenbatu behar.

EMAZTEEN BIZITZA KONTROLATZEKO APLIKAZIO BAT SORTU DUTE SAUDI ARABIAN Saudi Arabiako senarrek haien emazteak kontrolatzeko aplikazio bat lor dezakete. Bere izena Absher da eta Barne Ministerioak garatu du. Aplikazioak orain arte ‘normaltzat’ jotzen den emakumeen gaineko kontrola telematikoki ere egiteko aukera ematen du. Izan ere, herrialde horretan, emakume guztiek gizon ‘zaindari’ bat izan behar dute eta gizon horrek ‘zaintzen’ duen emakume horren bizitza kontrolatzeko eskubide legala du.

34

Selfiek nerabeek haien buruarengan duten irudian eragiten dute Ikerketa baten arabera, nerabeek begi handiagoak, sudur txikiagoa eta azal distiratsuagoa nahi dute John Rankin Waddell argazkilariak selfiek nerabeengan zein nolako eragina duten aztertu du. Argazkilariak ikusi ahal izan duenez, 10 eta 19 urte bitarteko nerabeek begi handiagoak, sudur txikiagoa eta azal distiratsuagoa izan nahi dute eta irudi horretara jotzeko, argazkiak editatzen dituzte Facetune, SelfieCity edo RetouchMe bezalako aplikazioekin. Waddellek aplikazio horien erabilera ezagutzen ez zuten nerabeak erabili ditu bere ikerketarako. Aplikazioak erabiltzen irakatsi ostean, nerabe horiek haien

argazkiak editatzeko zein joerak azaldu dituzten aztertu du. Azterlana Visual Diet izena duen egitasmo baten barruan kokatzen da. Aipatu egitasmoaren xedea da sare sozialetan erabiltzen ohi diren irudi narzisistek izan dezaketen eragin negatiboak azaltzea. Waddellek ikusi ahal izan duenez, nerabeek haien idoloen irudia kopiatzeko joera azaltzen dute. Zentzu horretan, publizitateak duen eragina izugarria dela egiaztatu ahal izan du argazkilariak.

GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila


Aldaketa handirik ez urte hasierako salmentetan Googlek URLekin amaitu nahi du

FIFA 2019

RED DEAD REDEMPTION

COD: BLACK OPS 4

SPOTIFYK 200 MILIOI ERABILTZAILE BAINO GEHIAGO DITU Streaming musikaren merkatuan gero eta lehiakide gehiago dauden arren, Spotifyk lidergoari eusten dio eta 200 milioi erabiltzaile baino gehiago izatea lortu du. Horietatik, gainera, 97 milioi inguruk premium harpidetza du, Apple Musicek duen kopuruaren bikoitza. Beste lehiakideen kopuruak askoz ere xumeagoak dira.

GERO ETA IPHONE GUTXIAGO SALTZEN DIRA ESTATUAN

© El Regato Ikastetxea

URLak Interneten diren orrialdeetan sartzeko aukera ematen duten ‘helbideak’ dira eta ia Interneten sorreratik erabiltzen dira. Hala ere, Googlek horiek beharrezkoak ez direla erabaki du eta, horiek ezabatuta, nabigazioa seguruagoa izango dela azpimarratzen du. Izan ere, Googlek web orrialde batera birbideratzeko nabigatzaileek duten protokoloa aldatu nahi du eta horrek, URL luze eta konplexuekin amaituko luke. Neurri horrekin, hackerren lana zaildu nahi da, aipatu URL luze eta konplexu horiek phising bezalako jarduerak errazten dituztelako. Izan ere pirata informatikoek URLen konplexutasunaz baliatzen dira haien web faltsuak egiteko. Funtsean, web-orriak nabigatzailean aurkezten diren modua aldatu nahi da. “Erabiltzaileek arazorik gabe jakin behar dute zein orrialdetan dauden” azaldu du Chrome nabigatzaileko segurtasun arduraduna den Emily Clarkek.

Bideo-jokoen urtarrileko salmentak hilabete hasieran ospatzen den Errege Egunerako salmentek baldintzatu dute. Ondorioz, abenduan salmenten buru ziren jokoek protagonismoa mantendu dute. FIFA 19, Red Dead Redemption 2 eta Call of Duty: Black Ops 4 dira, hurrenez hurren, gehien saldu diren jokoak. Switch plataformarako New Super Mario Bros eta Mario Kart 8 seigarren eta zazpigarren postuetan geratu dira, hurrenez hurren.

EL REGATO IKASTETXEAK IRABAZI DU FIRST LEGO LEAGUE LEHIAKETAREN EUSKADIKO FINALA El Regato Ikastetxeko neskez bakarrik osatutako WSTA taldea izan da Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak bultzaturiko First Lego League lehiaketako Euskadiko finalaren irabazlea. Ohorezko beste bi postuak Axular Lizeoko Overclock Axular eta Begoñazpi ikastolako Insovnia taldeak lortu dituzte. Aurtengoa FLL lehiaketaren hamargarren edizioa izan da eta partehartze marka hautsi du Innobasquek 44 ikastetxetako 1.500 ikaslerekin. Lehiaketaren xedeak dira zientzia eta teknologiarekiko interesa piztea, gaitasun digitalak garatzea eta funtsezko balioetan formakuntza bultzatzea.

GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila

Ezagutzera eman diren datuen arabera, gero eta iPhone gutxiago saltzen dira Espainian. Antza denez, gailu horien prezio altuek eta gailu zaharren iraupen gero eta luzeagoak eragin zuzena izan dute salmentetan. Pasa den urtean, ia bi milioi iPhone saldu ziren Estatuan, aurreikusita zeudenak baino 100.000 gutxiago.

35


MAIALEN OLABE Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Presidentea

Etika eta giza eskubideez ikasteko hausnarketa eta lanketa beharrezkoak dira Giza eskubideen ikuspuntua indartzea oso garrantzitsua da eta gure egunerokoan zeharkako balore bezala txertatzea ezinbestekoa da. Horretarako, beste hainbat kasutan bezala, hezkuntzak eta lehen eskutik bizitako esperientziak eragin handia izan dezakete. Bakoitzak ulertu eta bizi ondoren hausnarketak sakonagoak izan daitezkeelako, uste eta iritzietatik abiatu beharrean errealitate batetik abiatzen delako. Zuzenean eta pertsonalki leku horietan egoteak eta jazotako gertakizun traumatikoei buruzko istorioak ezagutzeak potentzial pedagogiko handia eta iraunkorra dauka. Mundua beste begirada batetik ikustea eta beste pertsonen lekuan jartzea ahalbidetzen du-eta. Ildo horretatik doa pasa den urtarrilaren 31n aurkeztu genuen etikasi programa. Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiarekin garatutako proiektu hau 2018an diseinatu genuen eta aurten, 2019an zehar, proiektu pilotua aurrera eramango dugu. Lehenik gazteekin bisitatuko ditugun lekuetara joan ginen aurrelanketa egin, kontaktuak finkatu eta aurrera eramango den egitaraua zehazteko. Programaren helburua etikari (etika ikasi) eta giza eskubideei buruz ikastea da, kontzentrazio esparrua izateagatik markatuta gelditu diren edo indarkeria gordina jasan duten Europako hiri, herri eta zonalde esanguratsuetara bisita hezitzaileak eginez. Esan bezala, aurten proiektu pilotua da eta, hori aurrera eramateko Auschwitz eta Belfast bisitatuko dira. Etorkizunari begira programa finkatzea, zabaltzea eta leku gehiago bisitatzea da erronka. Proposatutako bidaia hezitzaileek ezarritako helburua bete dezaten, programak hiru fase izango ditu. Bi bidaietarako izena ematen duen orok, ikasgela zein ikasle, hausnarketa bat egin beharko du giza eskubideei buruz: batxilergoko ikasgelek bideo bitartez eta unibertsitateko zein Lanbide

36

Heziketako ikasleek idatzizko lan baten bitartez. Bi kasuetan aurre formakuntza batekin osatuko da lehen fasea. Ostean, talde bakoitzak bere bidaia egingo du, aurrelanketan identifikatu diren usteak eta iritziak bisitatutako lekuetan gertatutakoarekin kontrastatzeko. Azkenik, bidaiaren ostean, ebaluazio modulua egingo da. Honetan partaideek, taldeka zein bakarka ikasi eta hausnartu dutena aztertuko da: bai euren prozesuari amaiera emateko zein lehen programa pilotu honen balantzea osatzeko.

Nola funtzionatuko du etikasi programak?

Lehen saiakera honetara, guztira, 60 plaza eskaini ditugu. Batetik, batxilergoko lehen mailako 30 ikasgela, besteak beste, Auschwitz (Polonia) sarraskiesparrua eta Krakovia bisita ditzaten lau egunez 2019ko ekainean. Kasu honetan, ikasgelak hautatu dira hausnarketa taldean egin dezaten, jorratutakoa aberasgarria eta interesgarriagoa izateko. Hauekin batera EGK-ko bi pertsona (ni neu eta bake eta bizikidetza teknikaria), ikasgela bakoitzeko irakasle bat eta formakuntza eskainiko dien pertsona joango dira. Bestetik, 30 Unibertsitateko lehen mailako ikasleak eta Lanbide Heziketako Erdi eta Goi Mailako zikloetako ikasleek bost eguneko bidaia egin dezaten Belfastera, Ipar Irlandara. Bigarren kasu honetan partaideek banaka eman behar izan dute izena eta 18 eta 30 urte bitarteko adinekoak izan behar zuten. Orain arteko prozesuaren balorazio baikorra egiten dugu Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK). Deialdiak oihartzuna izan duela nabari dugu, hainbat ikastetxe eta gazteren galderak jaso ditugu gure hiru bulegoetan zein helbide elektronikoz eta orain arteko feedback-ean interes handia erakutsi digute. Programa oso aberasgarria izango dela ziur gaude. Hala ere, jakitun gara proiektu pilotua dela, lehen aldiz antolatu dugula tamaina honetako formakuntza-prozesu bat eta hurrengo deialdiei begira hobekuntza-proposamenak aztertzeko prest gaude.

GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila


Gazteber eberri aldizk izkaria

5500.0000 000 ale hilero

Euskkkal Heerrriiikko herri guztietan gazteberri.eus

Zabalkunde handiena duen gazteentzako aldizkaria Zure aldizkaria!!


Unibertsitate ikasketek euskal gazteen lehen aukera izaten jarraitzen dute Gazteen Euskal Behatokiak ezagutzera eman dituen datuen arabera, EAEko 25 urtetik beherako gazteen % 78,5 ikasten ari da. Horietatik, gehienak (% 25,1, hain zuzen ere) unibertsitate mailako ikasketak burutzen ari dira. Izan ere, unibertsitatea da gazteek gehien aukeratzen duten trebakuntza ibilbidea. Lanbide Heziketa aukeratzen duten gazteen kopurua ere esanguratsua da; LHko erdi-mailako eta goi-mailako zikloren bat ikasten ari diren gazteen kopurua % 19,5ekoa da. Trebakuntza ibilbidea aukeratzean aldeak nabari dira neska eta mutilen artean. Horrela, mutil gehiago dira LHra jotzen dutenak (% 24,7), neskak baino (% 14,1). Unibertsitate mailako ikasketen kasuan, ostera, nesken % 47,1 batxilergoa edo unibertsitate ikasketak egiten ari dira eta mutilen artean kopuru hori apalagoa da, % 31,6, hain zuzen ere. Bestalde, ikasten ez dabiltzan % 21,5 honela banatzen dira: % 15,8 lanean ari dira, % 3,5 langabezian daude eta gainerako % 2,2 beste egoera batean daude.

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA Gazteria Zuzendaritza

38

Euskadiko 15 eta 24 urte bitarteko gazteek ikasten ari direna (%) 14,8

14,1

25,1 8,8 5,0

10,7 25,1

DBHko edo parekoak

Unibertsitateko Ikasketak

Batxilergoa

Beste motako Ikasketak (ikastaroak, hizkuntzak...)

Lanbide Heziketako erdi mailako zikloak

Ez dabiltza ikasten

Lanbide Heziketako goi mailako zikloak Iturria: Gazteen Euskal Behatokia (2017)

DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y ASUNTOS SOCIALES Direcciรณn de Juventud

GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea. Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www.gazteinformazioa. eus •gazteinformazioa@euskadi.eus • gazteinfoeuskadi@gmail.com Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Jesusen Zerbitzariak, 5, behea. • 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava. net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www.facebook/infogaztea.araba • informazioa@ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www. vitoria-gasteiz.org/omij • www.vitoriagasteiz.org/gazteria • coordinaomij@ vitoria-gasteiz.org Arabako Campuseko Gazteentzako Informaziorako Gunea. Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia • 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu.eus • www. gazteinformazioa.net • oij-ar@ehu.eus

Bizkaia Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1. • 48009 Bilbao • 94 4068000 • www.gaztebizz.eus • gaztebizz@bizkaia.net Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa. Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) • 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@abanto-zierbena.org Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, z/g. • 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1. • 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • www.arrigorriaga.eus • gaztegunea@ arrigorriaga.eus Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 53 • 48870 Artzentales • 638 050762 • gazteplana@ enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 • 48800 Balmaseda • 94 6800240 • http://balmaz.org/ • info@ balmaz.org Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17. • 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www. gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@ barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko UdalBulegoa. Basozelai, 11. • 48970 Basauri • 94 4666430 • http://www.facebook.com/ zirtzartbasauri • zirtzart@basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16. • 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak. com • oij@e-txorierri.com

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala. net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa. Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandiokoudala.net Ermuako Gazte Informazio Bulegoa. Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@ udalermua.net Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri.net • mugarri@ mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa. Foru Plaza, nº 2 48300 GernikaLumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet. es Getxoko Gazte Informazio Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@getxo.net Gordexolako Gazte Informazio Gunea. Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@ enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@ enkarterrialde.org Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa. Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri’tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune. com Muskizko Gaztegune. Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www. muskizkogaztegunea.blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@busturialdekogazteplana. com Induma Informazio Bulegoa. Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es

GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989 • gazteinfo.plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete. org • juventud@portugalete.org • gaztegela@gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www. juventudportugalete.org • aulajoven@ portugalete.org Santurtziko Gazte Bulegoa (Gaztebox). Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gaztebox@santurtzi.eus Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www. sopelanagaztea.blogspot.com • www. sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es Urduñako Gazte Informazio Gunea. Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna. com Sestaoko Gazte Informazio Zentroa. La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@sestao.eus Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@ zalla.org • infogazte@zalla.org

Gipuzkoa Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa. Ambrosia Olabide Egoitza. Pio Baroja, 1. • 20140 Andoain • 943 593911 • www.gaztelokala.com • gibandoain@ gaztelokala.com Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa. Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3. • 20500 Arrasate • 943 252065 • www. gaztebulegoa.com • gaztebulegoa@ arrasate.eus Astigarragako Gazte Informazio Puntua. Tomas Alba, 13. • 20115 Astigarraga • 616 599334 • www.astigarraga.net • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga. net Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g • 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi. net • gib@euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g • 20730 Azpeitia • 943 157160 • www.azpeitia.net • gib@azpeitia. net Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 • 20014 DonostiaSan Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@ gipuzkoa.net Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa. Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu. es. svrbegaz@sv.ehu.es

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea. Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 • 20006 Donostia • 900 110 111 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@ gipuzkoa.net Donostiako Gazte Informazio Zerbitzua Online eta Hitzordu bidez. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. • 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@donostia.eus Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portalea Kultur Etxea, Bista Eder 10. • 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@ eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Gabriel Kurutzelaegi,10. • 20870 Elgoibar • 943 531319 • www. elgoibarkogazteinformazioa.info • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3.• 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g.• 20120 Hernani • 943 552185 • www. hernani.net • kirola@hernani.net Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa. Javier Ugarte 6. • 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@ hondarribia.org Irungo Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Karrika, 2 behea. • 20302 Irun • 943 505440 / 943 505444 • www.irun.org/ igazte • infojuvenil@irun.org Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Lasarte-Oriako Gaztelekua. Jaizkibel Plaza, 14.• 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gaztelekua@lasarteoriasarean.eu Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa. Kultur Etxea, Latxartegi, 3. • 20230 Legazpi • 943 737203 • www. gipuzkoangazte.info/legazpi • gazteria@ legazpi.eus Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4. • 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2 - 3 • 20240 Ordizia • 943 805634 • www. gipuzkoangazte.info/ordizia • gazteria@ ordizia.eus Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1.• 20400 Tolosa • 943 670383 • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.eus • gazteinformazioa@ urnieta.eus Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79. • 20150 Villabona • 943 694787 • www. kateaetxea.net/gazte-informazioa • gazteria@villabona.net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34. • 20800 Zarautz • 943 005122 • www. zarautzgazte.net • gazteinformazioa@ zarautz.org

39


Aurkeztu berri den EmanZipa programak arrakasta handia izan du gazteen artean Gobernuak EmanZipa programa sustatzeko “Gauza guztiek dute hasiera bat. Hasierak gogorrak dira beti� lemapeko kanpaina aurkeztu du Aurreko hilabetean azaldu genuen bezala, Nafarroako Gobernuak gazteen emantzipazioa sustatzeko Legea onartu zuen pasa den urtearen amaieran. Horren barruan, gazteei emantzipatzen laguntzea xede duen EmanZipa programaren eta etxebizitza duina izateko gutxiegitasun ekonomikoa duten familiei zuzendutako DaVid programa aurreikusten ziren. Legea indarrean sartu zenetik hilabete eskas pasatu bada ere, Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak aipatu bi programa horien inguruko balantzea egin du. Horrekin batera, Laparrak EmanZipa programa sustatzeko diseinatu den publizitate kanpaina ere aurkeztu du. Balantzeari dagokionez, Laparrak bai EmanZipa programaren bai DaVid programaren lehen urratsak arrakastatsuak izan direla azaldu du. Horrela, lehenengo programaren kasuan, 556 izan dira gazteen aldetik jasotako eskaerak. DaVid programaren kasuan, 45 izan dira jasotako eskaerak. Guztira, beraz, 601 eskaera jaso dira hilabete eskasean. Gainera, programa bkoitzerako espresuki eratu diren posta elektronikoetan jasotako mila eskaeratik gora erantzun behar izan dira. Lehendakariordeak oso positiboki baloratu du berrikitan onarturiko Legea, programa horien abian jartzea ahalbidetu duen neurria eta funtsezko aurrerapausoa baita etxebizitza pertsonen duintasunezko bizimoduarekin estu-estu lotuta dagoen oinarrizko ondasuntzat

40

jotzeko, eta ez soilik ekonomia edo inbertsio arloko ondasuntzat. EmanZipa programan bildutako 517 eskaera baliodunetatik, 322 eskaera, % 62, emakumeek sinaturikoak dira, nahiz eta gizonek baino diru-sarrera

txikiagoak izan ohi dituzten: 12.567 euro emakumeen kasuan eta 13.726 euro gizonen kasuan. Halaber, sarrera-tarteen arabera, eskatzaile gehienak 9.000 eta 18.000 euro bitarteko tarteari dagozkie.

GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila


Alaitz kolektiboak irabazi du Berdinna 2019 Saria Aurtengoa Berdinna Sariaren bigarren edizioa da. Iaz, Blanca Fernández ikertzaile sozial eta mugimendu feministen aitzindaria izan zen irabazlea Nafarroako Gobernuak Alaitz Kolektiboak ikuspegi feminista integratzeko egin duen ibilbide luzea saritu du Berdinna Sariarekin. Alaitz Kolektiboak 50 urte baino gehiago eman ditu emakumeen ahalduntze soziala sustatzen eta generoari buruzko arauzko aginduak eraldatzeko espazioak sortzen. Berdinna Sariak bigarren edizioa ospatzen du aurten. Nafarroako Gobernuak antolatzen duen sari horren xede nagusia da Nafarroako emakumezkoen eta gizonezkoen benetako berdintasuna lortu dadin lagundu edo sustatu duten ekintzak, lanak edo proiektuak egin dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak edo arlo horretan izandako bizitzazein lan-ibilbidea dela-eta saria merezi duten pertsonak saritzea. Aurreko edizioan, lehenengoan, alegia, irabazlea Blanca Fernández Viguera, ikertzaile sozial eta mugimendu feministen aitzindaria izan zen.

Alaitz Kolektiboaren merituen artean, honako hau da esanguratsuena: ez soilik egindako proiektuen aniztasuna eta garrantzia, baizik eta ikuspegi eta erronka berriak izateko jarrera, besteak beste, emakumezkoen ahalduntzea, genero-berdintasunari buruzko gaitasunen inguruko prestakuntza jasotzea eta lanbide-gaikuntza. Hala, gizartean ahulak diren emakumeek parte hartzeko proiektuak sustatu ditu elkarteak. Halaber, Nafarroako

beste hainbat elkarteren alde egin du, eta gutxiengo etnikoen eta emakume ijitoei buruzko ikerketak gauzatu ditu. Azkenik, saria emateko orduan, Nafarroako Gobernuak elkartearen eragina baloratu du. Izan ere, eragin hori “emakumeek jasaten dituzten eta bidezkoak ez diren gabeziak egiaztatu direlako sortu da, eta, gaur egun, berdintasunaren alde egiteko erreferentea da”.

ATAL HAU NAFARROAKO GOBERNUAREN EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila

41


Agenda Martxoak 1.

• AURITZ. Zentral. Iruña. 21:00. • MATILDA. Kutxa Kultur Kluba. Donostia. 21:00. • MAFALDA. Jimmy Jazz. Gasteiz. 20:30. • DR. QUEEN: “BOHEMIAN RAPSODY TOUR”. Kafe Antzokia. Bilbo. 22:00. • ARA MALIKIAN SYMPHONIC + GASTEIZKO GANBARA ORKESTRA. Principal Antzokia. Gasteiz. 20:30. • PEDRO GUERRA. Campos Elíseos. Bilbo. 20:30.

Martxoak 2.

• MAFALDA + EZETAERRE. Doka Kafe Antzokia. Donostia. 19:30. • ESNE BELTZA + PUPIL•LES. Zentral. Iruña. 21:00. • LISABÖ + MURSEGO. Intxaurrondo Kultur Etxea. Donostia. 22:00. • NUBLIA + MARA (IGOR ARZUAGA). Jimmy Jazz. Gasteiz. 21:00. • RAIMUNDO AMADOR. Barañaingo Auditorioa. Barañain. 20:30.

Martxoak 5.

• THE PARSON RED HEADS. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 20:30. • DEACON BLUE. Victoria Eugenia. Donostia. 20:00.

Martxoak 8.

• EGON SODA + PAJARO 1 PAJARO 2. Helldorado. Gasteiz. 22:00. 
 • REAL STRAITS. Zentral. Iruña. 21:00. • NOVEDADES CARMINHA. Kafe Antzokia. Bilbo. 00:30. • DANIEL HIGIÉNICO. Cotton Club. Bilbo. 20:30h.

Martxoak 9.

• 8º6 CREW. Astra. Gernika-Lumo. 21:30. • WILLIS DRUMMOND + SOROTAN BABIE. Kafe Antzokia. Bilbo. 22:00.

42

• ADI!. Kutxa Kultur Kluba. Donostia. 21:00. • CRISIX + EVIL INVADERS + VITA IMANA. Larratxo KE. Donostia. 19:30. • EL ÚLTIMO TRIBUTO (EL ÚLTIMO DE LA FILA TALDEARI OMENALDIA). Zentral. Iruña. 21:30. • “HAY POCO ROCK’N’ROLL”: EXTREMODURO + PLATERO Y TU + MAREA TALDEEI OMENALDIA. Jimmy Jazz. Gasteiz. 20:00. • PERKY PAT + LARRY BIRD. Errota Gaztetxea. Mungia. 21:30. • LOS DELTONOS. Helldorado. Gasteiz. 22:00. • NIXON. Cotton Club. Bilbo. 20:30. • BERRI TXARRAK. Gaztetxea. Durango. 21:00.

Martxoak 12.

• TOY. Kafe Antzokia. Bilbo. 20:30.

Martxoak 13.

• HAKEN. Kafe Antzokia. Bilbo. 20:00. • NIKKI HILL. Zentral. Iruña. 20:00. Martxoak 13. • INA FORSMAN. Social Antzokia. Basauri. 20:30.

Martxoak 14.

• MR. SIPP. Iparragirre Aretoa. Gernika-Lumo. 21:30. • MEUTE. Kafe Antzokia. Bilbo. 21:30. • SEAMUS BLAKE: “THE FRENCH CONNECTION”. Bbk Aretoa. Bilbo. 20:00.

Martxoak 15.

• TWENTY ONE PILOTS. BEC. Barakaldo. • GARI & MALDANBERA. Zelai Arizti Aretoa. Zumarraga. 22:30. • MIQUI PUIG & ACP. Kafe Antzokia. Bilbo. 21:00. • IVAN FERREIRO. Zentral Kafe Antzokia. Iruña. 20:30. • LUZ CASAL. Bbk Aretoa. Bilbo. 20:00.

• THE CRAB APPLES. Doka Kafe Antzokia. Donostia. 20:30. • THE LIMBOOS + NEVADAH. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. 21:00. • OH GUNQUIT + BABY SHAKES. Helldorado. Gasteiz. 22:00. • DELOREAN. Kafe Antzokia. Bilbo. 22:00. • ROCÍO MÁRQUEZ. Ermua Antzokia. Ermua. 22:15. • BONICA. Cotton Club. Bilbo. 20:30h. • VANCOUVERS. Trinkete Antitxokoa. Gernika-Lumo.

Martxoak 16.

• JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK. Trinkete Antitxokoa. Gernika-Lumo. • DOBLE CAPA. Iparragirre Aretoa. Gernika-Lumo. 20:30. • POTATO + GUDA DANTZ. Kafe Antzokia. Bilbo. 22:00. • KETAMA. Kursaal. Donostia. 21:00. • URBAN FEMME: ANIER + LA BASU + LA FURIA + AUDRY FUNK. Intxaurrondo KE. Donostia. 19:00. • NIKKI HILL. Helldorado. Gasteiz. 22:00. • BON SCOTT REVIVAL SHOW (AC/ DC TRIBUTOA). Doka Kafe Antzokia. Donostia. 20:30. • THE SIR ALIGATOR’S COMPANY. Lobiano Kultur Gunea. Ermua. 20:00. • EGURRA TA KITTO + BRIGADE LOCO. Sanagustin Kulturgunea. Azpeitia. 23:00. • “DAMA BELTZAK”. Bastero Kulturgunea. Andoain. 20:00. • TREMENDA JAURIA + LA MARE. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. 20:30. • J DOSE. Cotton Club. Bilbo. 20:30h.

Martxoak 17.

• THE ECLECTIC CELTIC BAND. Zentral. Iruña. 19:00. • HANNAH RARITY. Bbk Aretoa. Bilbo. 20:00. • IZAKI GARDENAK. Amaia Antzokia. Arrasate. 19:30.

GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila


etorkizuna.eus Âą18 Presta Ezazu Zure Etorkizuna aldizkaria


Erakusketak Bilboko Arte Ederren Museoa • ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa. 2019ko ekainaren 2ra arte. • Hanging Figures. Juan Muñoz. 2019ko ekainaren 2ra arte. • 68aren Ostean. Artea eta Praktika Artistikoak Euskal Herrian, 19682018. 2019ko apirilaren 28ra arte. • Juan Muñozen “Hanging Figures”. 2019ko ekainaren 2ra arte.

Guggenheim Bilbao Museoa • Van Goghetik Picassora. Thannhauser Legatua. 2019ko martxoaren 24ra arte.

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa • Autobide bat entzufearen atzean. 2019ko otsailaren 28ra arte.

Rekalde Aretoa. Bilbo • Trapos sucios, Cristina GutiérrezMeurs. 2019ko martxoaren 10era arte. • “8x4. The flowers will start flowering”. 2019ko Apirilaren 7ra arte.

Bizkaia Aretoa. Bilbo • Uno + 1 +... Gizartea gara. Somos sociedad. 2019ko otsailaren 18ra arte.

AZ Azkuna Zentroa • “Inoiz ez erreala / Beti egiazkoa”. Martxoaren 14tik Irailaren 15era arte.

Gernikako Bakearen Museoa • Arteak bala bat geldi dezake? William Kellyren mural handia. 2019ko martxoaren 17ra arte. • Bakeraikileak. 2019ko martxoaren 17ra arte.

San Telmo Museoa. Donostia • Kiputz. Historiaurreko Leize Hilgarri Bat. 2019 ko otsailaren 28ra arte.

Tabakalera. Donostia • Landa Lan. A Documentation of Darcy Lange. 2019ko martxoaren 10ra arte.

Kubo Kutxa Aretoa. Donostia • “Carmen Calvo. Ametsa akabatzea (1969-2019)”. 2019ko maiatzaren 5era arte.

Aiete Kultur Etxea. Donostia • “Frida Kahlo artista eta aktibista”. 2019ko martxoaren 24ra arte.

Kutxa Kultur Plaza. Donostia • Txori bat leihoan. Maite Gurrutxaga. 2019ko apirilaren 22ra arte.

Okendo KE. Donostia • Gipuzkoako artisten elkartea 2019. 2019ko otsailaren 22ra arte.

Okendo Kultur Etxea. Donostia • “Zientzia lanean”. 2019ko martxoaren 23ra arte.

Koldo Mitxelena Kulturunea. Donostia • “Biharko liburutegi guztiak”. 2019ko Ekainaren 1era arte.

Oiasso Erromatar Museoa. Irun • Aldaketa Klimatikoak Historian. 2019ko otsailaren 24ra arte.

Artium Museoa. Gasteiz • Oroi. Queda Mucho Pasado Por Delante. 2019ko abuztuaren 25era arte. • Grey Flag 2018-2019. Palinpsestoa. 2019ko uztailaren 28ra arte.

BIBAT. Arabako Fournier Karta Museoa. Gasteiz • “Bendañako istorioak” argazki erakusketa. 2019ko maiatzaren 26ra arte.

Nafarroako Museoa. Iruña • Dora Salazar. Inspiración. Espiración. Expiación. 2019ko martxoaren 24ra arte.

Nafoarroako Unibertsitate-Museoa. Iruña • Menonitas de Nueva Durango. Miguel Bergasa. 2019ko martxoaren 25era arte. • “Abstrakzioaren sorburua Jorge Oteizaren muraletan”. 2019ko martxoaren 10era.


UN0153756

UN0231874

Zero kasu! Mary Oloiparuni. 13 urterekin mutilatu zuten. Goizean goizetik. Bere etxeko ate batean lotu eta ablazioa jasan zuen. Min izugarria. Odoljario ugaria. 19 urte beranduago, egun haretako aztarnek oraindik bere gorputzean diraute. Eta bere bost seme-alaben erditzeak traumaz beteriko esperientziak izan dira mutilazio haren ondorioz. Zoritxarrez, Maryrena ez da kasu bakarra. Gutxienez, bizirik dauden 200 milioi neskato eta emakumek jasan dute munduan euren sexu-organoaren mutilazioa, erdia baino gehiagok Afrikan. Hau da, izan ere, mundo mailan oraindik ere gertatzen den genero biolentziaren ekintza krudel eta jasangaitzenetarikoa. Giza eskubideen urratze honi amaiera emateko ordua iritsi da. Mutilazio genital femeninoaren zero kasu lortu behar ditugu. Jardunbide honek ondorio fisikoak ez ezik, psikologikoak eta sozialak ere baditu, epe labur, erdi eta luzekoak. Emakumeek sexu osasunerako duten eskubidea urratzeaz gain, diskriminazio ezarako eskubidea eta tratu txarrik ez jasateko eskubidea ere urratzen dituen praktika da ablazioa. Era berean, mediku etikaren aurka ere egiten du: mutilazioak beti ditu bere baitan arriskuak, berdin du nork, nola eta zein espaziotan gertatzen den. Bizitzarako eskubidea ere urra dezake heriotza gertatuz gero. Genero biolentzia modu bat izanik, ezin daiteke neskato eta emakumeek jasaten dituzten beste biolentzia moduetatik at geratu: haurren arteko ezkontzak, esaterako. Hau dena ekiditeko, oinarrizko lana burutu beharra dago genero berdintasunaren alde eta emakumeen ahalduntze sozial eta ekonomikoaren alde. Garapen Iraunkorrerako Helburuek eta mundu mailako erronkak markatzen dituen 2030 Agendan ere modu horretan agertzen da, osasun eta

GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila

ongizatearekin zerikusia duen 3.helburuan (3. ODS) eta genero berdintasunaz mintzatzen den 5. helburuan (5. ODS). Izan ere, aurretiaz aipatutako datuen ildotik jarraituz gero, 2030 urterako 86 milioi neskato gehiagok jasango dute sexu organoen mutilazioa mundo osoan. Berau ekiditeko, nahitaezkoa da herrialde bakoitzan legedia indartu eta praktika hau mugatzea: Txad, Mali, Somalia, Sudan edo Liberia moduko herrialdeetan mutilazio genital femeninoa ez da oraindik kriminalizatu. Txanponaren bestaldean daude Kenia eta Uganda, non legedia indartsua ezarri den praktika honen aurka. Eskualde mailako, plano lokaleko eta herrialdeetako politiken aldaketa gertatu behar da. Baina garrantzitsua da amek duten funtzioa ere bai, aldaketa soziala ere gerta dadin: hezkuntza maila altuagoa duten amen alabek, mutilazio genital femeninoa jasateko aukera gutxiago dute. Hezkuntza da aldaketarako zutabe nagusienetariko bat, oraina eta etorkizunerako giltza. Tradizio kultural lokalen aurka ere borrokatu behar da, praktika hau albo batera uzten duten familiak bakarrik sentitu ez daitezen eta katean eragindako aldaketa gerta dadin herrialdeetan. UNICEFek alor hauetan guztietan lanean dihardu, ikuspegi integral batekin. Buru erlijiosoekin hitz egiten da ablazioak dituen kalteez mintza daitezen komunitateetan; komunikabideen bitartez mezuak igortzen dira eta praktika honek dituen ondorio latzez ohartarazteko antzerkia edo musika moduko elementuez baliatzen da UNICEF gertuagoko mezuak helarazteko. Lan hau guztia, 2030 urterako mutilazio genital femeninoa jasan duten emakume eta neskatoen zero kasu egon daitezen lortzeko xedeaz. UNICEF Euskal Herriko Batzordea

45


46

GAZTEBERRI #146 | 2019 Otsaila




Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.