Gazteberri Urtarrila 2019 #145

Page 1

Gazteberri Aldizkaria | 145. Zbk | 2019 Urtarrila |

Gutxiegi enpleguan eta emantzipazioan

#145


ARGITARATZAILEA:

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 eposta: gazteberri@gazteberri.eus http://www.gazteberri.eus ERREDAKZIOA Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. KOORDINATZAILEA: Jon Mikel Zabalegi TESTUAK: Shareak Kultur Elkartea DISEINUA: José Poza LAGUNTZAILEAK: Nerea Segura, Lohizune Loroño, Maialen Olabe eta UNICEF-Euskadi.

PUBLIZITATERAKO-ESPAZIOA. NAHITA UTZI DUGU HUTSIK.

ARGAZKIAK: Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa PUBLIZITATEA: 94 424 75 94 | 616 50 50 82 INPRIMATZAILEA: Zeroa Multimedia

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILAREN, BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN, ETA EUSKARABIDEAREN LAGUNTZA JASO DU

DEITU 94 4247594 ZENBAKIRA ESPAZIO HAU BETETZEKO


Aurkibidea 04 Gazteberriak z Bat, Barik eta Mugi txartelak EAEko garraiobide guztietan erabili ahal izango dira z Euskal kulturaren erakusleihoa Eskozian

08

Erreportajea: Gutxiegi enpleguan eta emantzipazioan

z Gaztemundu 2019 euskal etxeen kudeaketan oinarrituko da

18 Zientzia z Animaliarik azkarrena

20 Euskara z AEKk Korrikaren 21. edizioaren ibilbidea aurkeztu du

© Nuria González

z Eskola Futurak hizkuntzak ikasteko aukera

14

Elkarrizketa: Oihane Fernández

ematen die mugaz bi aldeetako ikaslegaiei

32 Sexua z Molka porn: espioitza sexuala z KINK: sexua bizitzeko beste modu bat

34 Teknologia berriak z Bideo-joko sukarrak ez du adinarik z Formakuntza kritikorik ez Internet

24

Erreportajea: Desagertuko eta sortuko diren lanbideak

GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila

erabiltzeko z Zientzia eta teknologia partzuergoa Mendaron

42 Agenda 3


Gazteberriak IKERGAZTE 2019 BAIONAN Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatzen duen IkerGazte kongresuaren hirugarren edizioa Baionan ospatuko da maiatzaren 27 eta 29 bitartean. Topaketaren xedea da ikertzaile gazte euskaldunak biltzea eta egiten duten lanari ikusgarritasun handiagoa ematea. Horretarako, ikertzaile gazteek egindako edo egiten ari diren lana nolakoa izan den azaltzeko aukera izango dute kongresuan bertan. Artikuluak bidaltzeko epea jada zabalik da eta datorren otsailaren 22an amaituko da. Aurreko bi edizioak Durangon (2015) eta IruĂąean (2017) ospatu ziren.

AUZOLANDEGIAK 2019 KARTEL LEHIAKETA Zabalik da aurtengo Auzolandegiak programarako kartela diseinatzeko lehiaketa. Hautagaiek irudi batekin eta gazteak programan parte hartzera animatzeko lelo batekin osatu beharko dute diseinua. Irudiaren kasuan, edozein teknika erabili ahal izango da, baina azken bertsioa jpg formatuan bidali beharko da. Lanak aurkezteko epea otsailaren 14an amaituko da. Irabazleak 2019an Lankidetza programa bat egingo den Hego Amerikako herri batera bidaiatzeko aukera irabaziko du.

4

Bat, Barik eta Mugi txartelak EAEko garraiobide guztietan erabili ahal izango dira Adostutako neurri horrekin erabateko interoperatibitatea lortu nahi da. Kanpoan geratu den garraiobide bakarra Renfeko aldiriko trenak dira. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak ezagutzera eman duenez, hemendik aurrera lurralde bakoitzeko garraio txartela beste lurraldeetan ere erabili ahal izango da. Orain arte, txartel horiek erabilera mugatua zuten beste lurraldeetako garraio zerbitzuetan. Hiru dira EAEn garraio txartel nagusiak: Bat, Araban; Barik, Bizkaian; eta, Mugi, Gipuzkoan. Azken urteetan erabateko interoperatibitatea lortzeko urratsak eman dira. Horrela, 2014an Euskadiko Garraio Agintaritzako (EGA-ATE) kide guztiek onetsi zuten Interoperatibitatearen Master Planaren arabera, burutu beharreko erronka nagusia garraio txartel

ezberdinak Euskadiko garraio publiko moduen % 100ean erabiltzeko aukera ematea zen. Ordutik hona, aipatu integrazioa osoa izateko urratsak eman dira, baina bi garraio modu handi barneratu gabe geratu ziren: Bilboko Metroaren 1. eta 2. lineetan Mugi txartela erabiltzeko aukera eta Lurraldebuseko lineetan Bat eta Barik txartelak erabiltzeko aukera. Integrazio osorako data zehazteke dago, baina ahalik eta lasterren izango dela ziurtatu dute. Modu horretan, Interoperatibitate horretatik kanpo geratuko den garraiobide bakarra Renferen aldiriko trenak izango dira, garraiobide hori Espainiako Gobernuak kudeatzen baitu.

GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila


IKERBASQUEK IKERTZAILE GAZTEEI ZUZENDUTAKO 20 LANPOSTU ESKAINTZEN DITU Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioak, doktoratu ondoko ikertzaileei zuzendutako hogei lanpostu eskaini ditu. Lanpostu horiek Eusko Jaurlaritzak, Europako Batzordeak eta ikertzaileen harrera-zentroek finantzatuko dituzte eta, horrenbestez, ezinbestekoa izango da zentru horien babesa adierazten duen gutuna izatea. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 15ean amaituko da.

EMAKUNDEREN ‘NAHIKO’ HEZKIDETZA PROGRAMAK 15 URTE BETE DITU Emakundek sustatzen duen Nahiko hezkidetza programak hamabost urte bete ditu. Urte hauetan guztietan Lehen Hezkuntzako hamabost mila ikasle inguruk parte hartu du aipatu programan eta Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak azpimarratu duenez, “hezkidetzan oinarritutako programa honetatik igaro diren ikasleen artean hobekuntzak eman dira bai haien harremanetan, berdintasunean eta elkarren arteko errespetuan”.

LANA BILATZEA, LANA DA Bizkaiko Foru Aldundiak, Lanbideren bidez, hamar formakuntza beka eskainiko dizkie Busturialdeako gazteei. “Lana bilatzea, Lana da” programari eta Gaztedi Busturialdea egitasmoari esker aukeratuak diren gazteek eskualdeko enpresatan sei hilabetez trebatzeko aukera izango dute. Bekaren zenbatekoa hilero 460 eurokoa izango da. Programan parte hartu nahi duten eskualdeko gazteek Lanbiden izena eman edota eskualdeko gazteria zerbitzuetako bulegoetara jo beharko dute.

26 MUNDUKO 26 PERTSONA ABERATSENEN ABERASTASUNA 3.800 MILIOI BIZTANLEK DUTEN ABERASTASUNAREN ADINEKOA DA Aberatsen eta txiroen arteko desparekotasuna handitu da azken urteetako krisi ekonomikoarekin batera. Horrela, munduko 26 pertsona aberatsenek munduko biztanleria pobrearen % 50k duen adina ondasun ditu. Horixe da Oxfam-Intermon GKEak Davoseko Munduko Foro Ekonomikoan aurkeztu duen Desigualdad 1-Igualdad de Oportunidades 0. La inmovilidad social y la condena de la pobreza txostenaren ondorio nagusietako bat.

“Haurtzaroan maitatzen duzun hori betirako geratzen da bihotzean” JEAN-JACQUES ROUSSEAU (1712-1778). Suitzar idazle, filosofo eta musikagilea. Ilustrazioko pentsalari nagusietako bat izan zen. Bere lan ezagunena “Gizarte-hitzarmena” da.

MONDRAGON UNIBERTSITATEKO FILM LABURREN JAIALDIA. MUk antolatzen duen Huhezineman lehiaketaren aurtengo edizioan izena emateko epea jada zabalik da. Jaialdia apirilaren 2tik 5era bitartean ospatuko da. Argibide guztiak https://huhezinema.eus/ oinarriak/ web-orrian.

GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila

EUROPAKO GAZTERIARI BURUZKO WIKIA. Europako herrialdeen gazteria-politikei buruzko informazioa aurkezten duen on line plataforma bat eratu da. Bere izena Youth Wiki da eta bere xede nagusia da gazteriaren esparruan ebidentzian oinarritutako lankidetza bultzatzea. Horretarako, gazteei laguntzen dieten politika nazionalei buruzko informazioa ematen du, erabiltzeko modu erraz eta etengabe eguneratuan. Plataformaren asmoa da Europar Batzordeari eta Estatu kideei beren erabakiak hartzen laguntzea, erreformen eta ekimenen egungo egoerari buruzko informazioa emanez.

5


DIASPORA

TURISMOENPRESAK SORTZEKO IDEIEN LEHIAKETA BILBON Bilboko Udalak, Bilbao Ekintzaren bidez, Zazpi Kaleetarako ingurumenjasangarritasunezko enpresetarako ideien lehiaketa bat antolatu du. Lehiaketaren xedea da turismoaren eta kulturaren arloetako enpresak eta jarduerak sustatzea, baina, betiere, ingurumenjasangarritasunezko turismoa ardatz izanik, hots, egungo eta etorkizuneko eraginak –ekonomikoak, sozialak edo ingurumenaren gainekoak– erabat aintzat hartzen dituen turismoa. Lehiaketara jada eratuta dauden enpresak ere aurkez daitezke. Lehiaketan finalista gertatzen diren proiektuek formazio eta aholkularitza berezituko zerbitzuak baliatu ahal izango dituzte, eta, hala, irabazle ateratzen den proposamenak 6.000 euroko diru-laguntza bat eskuratuko du, eta saritutako produktuak ere Udalaren sustapena izango du, Bilbao Turismoren bidez. Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 7an amaituko da.

6

Gaztemundu 2019 euskal etxeen kudeaketan oinarrituko da

Euskal kulturaren erakusleihoa Eskozian Etxepare Euskal Institutuak programa berezia prestatu du aurten Eskozian izango diren kultura festibal nagusietan euskal kultura aurkezteko. #ScotlandGoesBasque lelopean, programak literatura, arte eszenikoak, musika eta zinema jorratuko ditu eta, bide batez, Eskoziarekin harremanak estutzea bilatuko da. Diziplina anitzeko programa horrek euskal artista eta sortzaile garrantzitsuenetako batzuk aurkeztuko ditu Eskozian urtarriletik urrira bitarte. Euskal sorkuntza garaikidea ezagutzera emateko aukeratu diren festibalak honako hauek dira: Celtic Connections (Glasgow), Edinburgh International Book Festival, Edinburgh International Film Festival eta Edinburgh Festival Fringe. Celtic Connections musika jaialdia urtarrilaren 17an hasi eta otsailaren 3an amaituko da. Bertan, besteak beste, Huntza, Oreka Tx, Korrontzi eta Kalakan euskal taldeek, eta euskal musikari batzuk barnebiltzen dituen Tosta Banda talde kulturanitzak parte hartuko dute.

Gaztemundu 2019 irailaren 23tik urriaren 6ra bitartean ospatuko da. Aipatu programaren aurtengo edizioa, gainera, urriaren 2 eta 4 bitartean ospatuko den Euskal Gizataldeen VII. Mundu Biltzarrarekin batera egingo da. Gaztemundu egitasmoak diasporan bizi diren 18 eta 35 urte bitarteko gazteei Euskadin egonaldi bat egiteko aukera ematen die. Guztira, hamabost izango dira Euskal Herrira etortzeko aukera izango duten gazteak. Aurtengo edizioan programa kultur kudeaketaren formakuntzan oinarrituko da, gai horrek harreman zuzen-zuzena baitauka euskal etxeetako erabakiak hartzeko organoen kudeaketarekin. Aurreko edizioetan bezala, programan parte hartzen duten gazteek formakuntza saioetan parte hartu beharko dute goizetan. Eskola magistraletan, besteak beste, euskal etxeek dituzten erronka nagusiez jakiteko edo estrategia orokor bat bideratzeko aukera izango dute. Arratsaldeetan, berriz, hainbat txango egingo dira euskal kultura, hiriak eta herriak ezagutzeko.

GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila


bBerriak BILBOROCKEK GAZTEEN ERREFERENTE KULTURALA IZAN NAHI DU

Atzerritarren aurkako aurreiritziei aurre egiteko idazketa tailerra Otsailaren 18an hasita eta ekainaren 10era bitartean, Bilboko Udalak atzerritarren inguruko zurrumurruen aurkako sormenezko idazketako tailerra antolatu du. Egitasmoa, 2013. urtean Udalak abian jarri zuen Zurrumurruen Aurkako Proiektuaren barruan garatuko da. Tailerra zortzi saiotan banatuko da eta Txani RodrĂ­guez kazetari eta idazle laudiotarrak irakatsiko du. Aipatu saioetan, besteak beste, narraziorako teknikak eta tresnak, fikziozko istorio onak eraikitzeko baliabideak, kontakizunaren denboraren erabilera eta genero narratiboen arteko aldeak irakatsiko dira.

GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila

Tailerra Mondragon Unibertsitateak Bilbon duen egoitzan irakatsiko da. Saio guztiak doakoak izango dira. Izena emateko bi aukera daude: antirumores@bilbao.eus helbidera idatziz edo 944203145 telefonora deituz. Izena ematen duten lagunek zortzi saioetara joateko konpromisoa hartu behar dute. Aurtengo edizioan, gainera, saio berezi bat izango da Clara Obligado idazle argentinarraren eskutik. Saio horretan, Obligadok migrazioari, mestizajeari edo erbestealdiari buruzko literaturaren eta kulturaren erreferentzia berriak zabaltzen lagunduko du ikuspegi kritiko eta sortzaile batetik.

Bilborock Aretoa hiriko gazteen erreferente kulturala eta aisiagunea izan nahi du. 2016an, helburu hori lortzeko, Udaleko ordezkariek eta gazteek osatutako talde eragilea eratu zen eta lan horrek jada fruituak eman ditu. Iaz, esaterako, 349 jarduera kultural burutu ziren bertan. 2015 urtearekin alderatuta eskaintza kulturala % 16an hazi da. Oihane Agirregoitia Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziak azaldu duenez “Udalak ekipamendu horren aldeko apustuarekin eta konpromisoarekin jarraituko du, gazteentzako aisiagune garrantzitsua, gazteek gazteentzako ekimenak eta proposamenak egiten dituena izaten jarraitzeko�. 2019. urtera begira, Bilborockek lau jardueraardatz nagusi izango dituela iragarri da: hainbat diziplinetarako agertoki izaten jarraitzea, gazteentzako eta gazteen taldeentzako programaziogune moduan sendotzea, emakumeen presentzia sendotzea eta Bilbo Zaharra inguruaren dinamizazioan laguntzea.

7


8

GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila


Gutxiegi enpleguan eta emantzipazioan Gazteen Garapenaren Indize Sintetiko Konparatuaren arabera, enpleguari eta emantzipazioari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa Europar Batasuneko batezbestekoaren azpitik daude, baina nabarmenki gainditzen dute Estatukoa

GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila

9


Erreportajea

F

undación de Ayuda contra la Drogadicción (Fad) fundazioaren barruan den Centro Reina Sofía sobre Adolescencia y Juventudek landu duen ProyectoScopioren markoaren barruan den Gazteen Garapenaren Indize Sintetiko Konparatuaren (GGISK) arabera, Euskadi eta Nafarroa, enpleguari eta emantzipazioari dagokionez, Europar Batasunaren batezbestekoaren azpian kokatzen dira, baina Estatuarekin alderatua, aipatu indizea nabarmen altuagoa da. Urtero berritzen den indize hori hezkuntzari, enpleguari, emantzipazioari, bizitza/osasunari eta IKTen erabilerari buruzko datuetan oinarritzen da. Indizearen xedea da gazteriaren argazki finko bat ematea eta, modu horretan, Autonomia Erkidegoetako, Estatuko eta Europako gazteen errealitateak alderatzeko tresna bat ematea. Gainera, hainbat urtez landu den indizea denez (2009an lantzen hasi zen) gazteriari dagozkion zenbait parametrotan izan den bilakaera aztertzeko aukera ere ematen du. Gazteen garapenaren 2018ko sailkapena 15 eta 29 urte bitarteko gazteen datuen arabera kalkulatu da. Horretarako, Europar Batasuneko 28 herrialdeetako eta Espainiako 17 Autonomia Erkidegoetako datuak erabili dira. Enpleguari eta emantzipazioari dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa Europar Batasuneko batezbestekoaren inguruan kokatzen badira ere, GGISKk neurtzen dituen beste aldagarrietan (Hezkuntza, Bizitza eta IKTak) zenbait autonomia-erkidegok Europar Batasuneko batezbestekoaren gainetik kokatu dira.

10

Gazteen Garapenaren Indize Sintetiko Konparatua (GGISK) Balioa 2018

Posizioa 2017

Posizio aldaketa

1

Danimarka

8,463

1

l

2

Herbehereak

8,029

3

l

3

Luxenburgo

7,951

2

l

4

Suedia

7,602

5

l

5

Finlandia

7,454

4

l

6

Estonia

7,329

7

l

7

Lituania

7,244

6

l

8

Erresuma Batua

7,004

8

l

9

Eslovenia

6,869

11

l

10

Alemania

6,786

9

l

11

Austria

6,761

10

l

12

Irlanda

6,595

14

l

13

Letonia

6,418

16

l

14

Frantzia

6,345

12

l

15

Txekiar Errep.

6,293

15

l

16

Belgika

6,263

13

l

17

Polonia

5,965

18

l

18

EB Guztira

5,942

17

l

19

Madril

5,688

19

l

20

Euskadi

5,635

20

l

21

Nafarroa

5,511

24

l

22

Katalunia

5,481

26

l

23

Malta

5,418

22

l

24

Eslovakia

5,318

23

l

25

Aragoi

5,294

31

l

26

Zipre

5,292

21

l

27

Portugal

5,292

30

l

28

Hungría

5,282

28

l

29

Errioxa

5,201

27

l

30

Gaztela eta Leon

5,184

25

l

31

Galizia

5,110

34

l

32

Asturias

5,073

35

l

33

Kantabria

4,975

32

l

34

Kroazia

4,923

29

l

35

Espainia

4,855

36

l

36

Valentziako Erk.

4,829

33

l

37

Grezia

4,568

37

l

38

Murtzia

4,542

39

l

39

Balear Uharteak

4,531

38

l

40

Andaluzia

4,291

40

l

41

Bulgaria

4,265

43

l

42

Extremadura

4,165

41

l

43

Gaztela-Mantxa

4,029

42

l

44

Kanariak

3,926

45

l

45

Italia

3,782

44

l

46

Errumania

3,705

46

l

l Berdina

l Igo da

l Jaitsi da

GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila


GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila

11


Globalki, Euskadi eta Nafarroa sailkapenaren 20. eta 21. postuetan aurkitzen dira, hurrenez hurren. Euskadiren kasuan, hezkuntza esparruan eta gazte enpleguaren berreskuratzean lortutako emaitzak azpimarratu behar dira. Emantzipazioaren, osasunaren eta IKTen kasuan, berriz, datuok okerrera egin dute. Nafarroari dagokionez, berriz, aztertzen diren bost aldagarrietatik lautan emaitzak hobetzea lortu du (Hezkuntza, Enplegua, Bizitza/ Osasuna eta IKT). Emantzipazioaren kasuan, berriz, atzera egin du. Nafarroa da, Madril eta Euskadiren atzetik, gazteen garapen mailarik onena duen hirugarren Autonomia Erkidegoa.

Hezkuntza

Hezkuntzari dagokionez, Euskadik bigarren postua lortu du Europa mailan. Aurretik, bakarrik Lituania aurkituko litzateke eta, noski, Estatuko Autonomia Erkidegoen artean alor horretan emaitzarik onena lortu duen erkidegoa da. Nafarroak, berriz, 2017. urtean lortutako emaitzak hobetu ditu eta Europa mailako sailkapenean 18.

12

postuan kokatu da. Estatu mailan, berriz, laugarren postuan aurkitzen da, Euskadi, Madril eta Asturias aurretik dituelarik. Hezkuntzaren kasuan, Indizeak honako alderdi hauek neurtzen ditu: hirugarren mailako hezkuntza duten 25 eta 29 urte bitarteko bizatanleriaren tasa, 15 urterekin eta 18 urterekin derrigorrezko hezkuntzaren etaparen amaieran den partaidetza-tasa, 22 urterekin den unibertsitate-mailako hezkuntzan den partaidetza-tasa, gutxienez atzerriko bi hizkuntzen ikaskuntza-tasa eta 18 eta 24 urte bitarteko gazteen artean den eskola-uzte tasa.

Enplegua

Azken urteetan bizi izan dugun krisi ekonomikoak oso eragin negatiboa izan du Espainiako enplegu indizean. Hala ere, Indizearen azken edizioetan ikusi ahal izan den bezala, badirudi, arinki bada ere, susperraldi bat ematen ari dela. Hala ere, egungo datuak Europar Batasuneko batezbestekotik urrun izaten jarraitzen du. Horrela, Estatuko Autonomia Erkidego guztiak Europako batezbestekoaren

azpitik aurkitzen dira. Nafarroaren eta Euskadiren kasuan, biak Estatuko batezbestekoaren gainetik aurkitzen dira. Europa mailan, berriz, 33. eta 29. postuetan aurkitzen dira, hurrenez hurren. Bi erkidegoek aurrera egin dute 15 eta 29 urte bitarteko gazteen enplegu-tasa globalean, baita behinbehinekotasun tasan ere. Kasu honetan, gazteen enplegutasa, langabezia-tasa bere kabuz aritzen diren langileen tasa, lan edo ikasi gabe dauden gazteen tasa eta nahigabeko lanaldi partzialaren tasa aztertzen da

Emantzipazioa

Emantzipazioaren kasuan, Espainia sailkapeneko azken hamar postuetan kokatzen da eta Autonomia Erkidego guztiak Europar Batasuneko batezbestekoaren azpian kokatzen dira. Emantzipazio datuak nahiko onak dira Nafarroaren kasuan, Espainiako batezbestekoaren gainetik aurkitzen baita. Euskadi, berriz, sailkapenaren azken postuan aurkitzen da. Indize horrek bere jatorrizko etxean bizi ez diren 20 eta 24 eta 25 eta

GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila


29 urte bitarteko gazteen-tasa aztertzen du.

Bizitza

Bizitza esparruaren kasuan, Estatuko batezbestekoa Europar Batasunaren batezbestekoa baino handiagoa da. Hala ere, Euskadi eta Nafarroa Estatuko batezbestekoaren azpitik aurkitzen dira. Horrela, Nafarroa sailkapenaren 19. postuan aurkitzen da eta Euskadi, berriz, 24. postuan. Kasu bietan, joera goranzkoa da, nahiz eta gazteen suizidio tasaren kasuan atzera egin. Bizitza eta Osasunaren kasuan, indizeak

GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila

honako alderdi hauek aztertzen ditu: ugalkortasun-tasa 15-17, 1821, 22-25 eta 26-29 urte bitarteko gazteen artean, garraiobideetan izandako istripuen ondorioz ematen den hilkortasun-tasa, hilkortasuntasa gordina eta suizidio-tasa gazteen artean.

IKT

IKTen kasuan, Nafarroa da emaitzarik onena lortu duen Autonomia Erkidegoa eta Europa mailan seigarren postua lortu du. IKT indizearen garapena Nafarroan nabarmen hazi da, nagusiki, biztanleria gaztearen gaitasun

digitalak hobetu omen direlako. Euskadi, kasu honetan, 26. postuan kokatzen da. Azken indizearekin alderatuta, Euskadik zazpi postu galdu ditu. Une honetan, Euskadiren datuak Estatuko batezbestekoaren antzekoak dira eta Europar batasunaren batezbestekoaren gainetik aurkitzen da. Euskadik hobera egin du Internet erabiltzen ez duten pertsonen kopuruan, baina atzera egin du gaitasun digitaletan. IKTen kasuan honako aldagaiak aztertu dira: azken hiru hilabeteetan Internet erabili ez duten gazteen kopurua eta gaitasun digital altuak dituzten gazteen kopurua.

13


© Nuria González

Elkarrizketa

14

GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila


Oihane FernĂĄndez UPV/EHUko PSIKOR taldeko kidea

“Adimen emozionala eta autokontzeptua hobetzen direnean eskola errendimenduak ere hobera egiten du� Nerabezaroan eta gaztaroan adimen emozionala eta eskolaerrendimendua sexuaren eta adinaren arabera nola aldatzen diren aztertu duzu. Zeintzuk lirateke azterlan horren ondorio nagusiak? Nerabezaroan orokorrean aldagai guztiek beherakada nabarmena izaten dute eta gaztaroan, aldiz, errekuperatzen dira. Arrazoiak ugariak izan daitezke, baina ezaguna da nerabezaroan aldaketa asko daudela maila guztietan eta maila akademikoan ere bai: presio akademikoa, ebaluazioak eta lehiakortasuna areagotu egiten dira. Gaztaroan, nahiz eta aldagai horiek hobetu, unibertsitateko ikasleen artean eskola inplikazioak berriro behera egiten duela ikusi dugu. Gazteen motibazio, arreta eta interes falta horien arrazoiak lan mundura hurbiltzean dituzten zailtasunak eta zalantzak izan daitezke. Sexuaren arabera ere aldaketak adierazi dituzte. Adimen

GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila

emozionalari dagokionez, neskek emozioei arreta handiagoa jartzeak emozioen kalitatea handitzen du, baina baita kantitatea ere. Nesken emozio kantitate handiagoak emozioen ulermena eta erregulazioa zailagoak egiten ditu. Gainera, nesken arreta emozional handiagoak erlazioa izan dezake antsietatearekin eta depresioarekin. Mutilek, berriz, ulermen eta erregulazio hobeak erakusten dituzte eta orokorrean adimen emozional altuagoa dute. Eskola-aldagaietan, ordea, neskek lortzen dituzte emaitza onenak, hau da, mutilek baino eskola-errendimendu eta eskolainplikazio altuagoak dituzte. Eskola-itxaropenak ere altuagoak izan ohi dira nesken artean, hau da, ikasketak jarraitzeko eta bukatzeko asmoak. Azkenik, ikastegian neskek irakasleekin eta ikaskideekin harreman hobeak erakusten dituzte. Beraz, neskek eskoladoikuntza altuagoa duten berri eman digute.

15


Azterlanean gero eta gehiago entzuten den kontzeptu bat aipatzen duzu, adimen emozionala, hain zuzen ere. Zer da eta nola eragiten du eskolaerrendimenduan? Adimen emozionala, emozioei arreta jartzeko, emozio ezberdinak ulertzeko eta erregulatzeko gaitasuna da. Emozioak bereizteko eta erregulatzeko hainbat estrategia erabiltzeko gai izatea; adibidez, emozio negatiboak txikiagotzea, alde batera utzi gabe, eta emozio positiboak areagotzea, esajeratu gabe. Gure ikerketan ikusi dugu adimen emozionala eta autokontzeptua hobetzen direnean eskola errendimenduak ere hobera egiten duela. Autokontzeptua, ikertu dugun beste aldagai psikologikoa, norberak bere buruaren daukan irudia da, ingurunean pertsona esanguratsuekin dituen esperientzia eta harremanen bitartez eratzen dena. Autokontzeptu orokorra dago, bai eta akademikoa, pertsonala, soziala eta fisikoa ere. Adimen emozionalaz gain, zeintzuk lirateke eskola errendimenduan eragiten duten alderdi nagusiak? Aurretik esan bezala, aldagai psikologikoek eragina dute, hala nola autokontzeptuak, eta testuinguruko aldagaiak, hau da, irakasleen, familien eta lagunen sostengu sozialak ere bai. Sostengu soziala definitu dezakegu pertsona bat zaindua, baloratua, maitatua eta sare sozialaren parte sentitzen denean eta bertan ardura partekatuak dituenean. Sostengu soziala pertzepzio subjektiboa da, ikasleak sentitu behar du beharra

16

duenean laguntza izango duela eta laguntza horrekin pozik geratuko dela. Hemen ere kantitatea baino kalitatea garrantzitsuagoa da. Amaitzeko, sostengu sozialak funtzio ezberdinak betetzen ditu: emozionala, informatzailea eta materiala. Ikerketa honetan ikusi da familiaren sostenguak aldagai psikologikoetan -adimen emozionalean eta autokontzeptuan- eragin handiena daukala eta irakasleen sostenguak, aldiz, eskola-aldagaietan (eskolaerrendimenduan eta eskolainplikazioan). Salbuespen bezala, ikasleengan familien itxaropen akademikoak garrantzitsuagoak dira ikasleen itxaropen akademikoak baino. Horregatik, oso garrantzitsua da familiak ikasleak ikasketak jarraituko eta amaituko dituela uste izatea. Lagunek, berriz, eragin txikiena erakutsi dute, hau izan daiteke kuadrilla eskolatik kanpo egon daitekeelako edo lagunek eragin negatiboa ere izan dezaketelako. Ondorioz, garrantzitsua da hezitzaileek informazio hori izatea, kontziente izateko eta horrela gehien eragiten duten aldagaien lanketan fokoa jartzeko. Ondorioak aurkezterakoan mutilen eta nesken arteko aldeak aipatzen dira. Zein neurritan eragiten dute genero-estereotipoek emaitza akademikoetan? Arestian aipatu ditugun ezberdintasunez gain, gehitu dezakegu orokorrean mutilek autokontzeptu altuagoa eta neskek sostengu sozial altuagoa erakusten dutela. Literatura zientifikoan ikusi daiteke neskek matematiketan emaitza

OIHANE FERNÁNDEZ LASARTE da ‘Inteligencia emocional y ajuste escolar en la adolescencia y juventud’ izenburua duen ikerketaren egilea. Azterlana UPV/ EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia saileko Eider Goñi Palacios eta Hezkuntzaren Teoria eta Historia saileko Igor Camino Ortiz irakasleek zuzendu dute.

GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila


Š Nuria Gonzålez

Bukatzeko, esan dezakegu hezkuntzan ikasleekin harreman onak landu behar direla, sostengu emozionala eta informatzailea eman behar zaiela, autokontzeptu eta adimen emozional positiboak eurekin garatu behar direla eta horiek guztiek eragin positiboa izango dutela ikasleriaren eskola-doikuntzan, eskolaerrendimenduan eta eskolainplikazioan. Erabilitako lagina eta tresnak deskribatu ditzakezu? Ikerketa honetan bigarren hezkuntzako eta Euskal Herriko Unibertsitateko 1.871 ikasleri galdetegiak pasatu zaizkie aldagai hauetan -sostengu sozialean, adimen emozionalean, autokontzeptuan eta eskoladoikuntzan- duten pertzepzioa ezagutzeko. Nerabezaroan hiru etapa bereizi dira: 12-14 urte, 1517 urte eta 18-20 urte. Gaztaroan, berriz, 21 urtetatik 40 urtetara.

hoberenak lortzen dituztenean, mutilak direla autokontzeptu akademiko matematiko onena dutenak. Genero estereotipoek lorpen errealak baino eragin handiagoa dute. Txikitatik hezkuntzan eta sozializazioan nesken kasuan lan eta esfortzu baloreak transmititzen dira eta mutilen kasuan, berriz, adimen eta konfiantza akademiko altuagoak. Neskekin emozioak gehiago lantzen dira, neskei emozioei arreta handiagoa eskatzen zaie

GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila

eta neskengandik mendekotasun handiagoa espero da. Mutilen aldetik, ostera, autonomia handiagoa espero da. Generoestereotipo horiek eragina dute gure pentsamenduan, sentimenduan eta jokaeran. Horregatik, funtsezkoa da hezkuntza komunitate guztiak elkarrekin lan egitea genero-estereotipo horiek kontziente egiteko eta suntsitzeko. Ikasleekin etengabe hausnarketa eta pentsamendu kritikoa landu behar dira.

Zein izan da ikerketa hau burutzearen interesa? Ikerketa hau nire tesian kokatuta dago. Gaia aukeratzerakoan -adimen emozionala eta eskola doikuntza nerabezaroan eta gaztaroan- saiatu nintzen nire bi formakuntzak uztartzen -psikologia eta irakasle ikasketak-. Amaitzeko, eskertu nahiko nuke parte naizen Psikor EHUko ikerketa taldeari eta informazio hau zabaltzeko aukera ematen diguzuen guztioi, unibertsitatean diru laguntza publikoak jasotzen ditugulako ikerketa egin ahal izateko eta guztiok ezagutu beharko genituzkeelako lortzen ditugun emaitzak ikasleen ibilbide akademikoa hobetu ahal izateko.

17


18

GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila


Zientzia Animaliarik azkarrena Animalia azkar batean pentsatzen dugunean, normalean, gepardo bat datorkigu burura. Baina errealitatea bestelakoa da. Egia da aipatu felido izugarri eta dotorea ezaguna dela bere abiaduragatik eta, distantzia laburreko korrikaldi batean 120 kilometro orduko abiadura ere lor dezake. Hala ere, badira hori baino animalia azkarragoak. Adibidez, belatz handiak 96 km/h hegaldi jarraia manten dezake, baina harrapakin bat ikusten duenean eta erasora jotzen duenean, hegazti polit hori 360 km/h-ko abiadurara hel daiteke. Zenbait kasutan 389 km/h abiadurak ere neurtu dira. Abiadura horrekin, belatz handia 1 Formula azkarrena baino azkarragoa izango litzateke (kasu horretan, errekorra Valtteri Bottasek du; Bakuko zirkuituko 2,1 kilometroko zuzengunean 378 km/h abiadura lortu zuen). Hala ere, belatz handia ez da animaliarik azkarrena. Bere aurretik, gezurra badirudi ere, australiar kakarraldo tigrea (Cicindela hudsoni) aurkitzen da. Animalia txiki horrek 9 km/h abiadurara hel daiteke; bai, belatz handiak lortzen duen abiaduratik urruti dabil, baina, azkenean, ikuspegi kontua da. Aipatu kakarraldoa gai da 2,5 metroko distantzia egiteko... segundo bakar batean. Hots, bere gorputzaren luzera 171 aldiz ibiltzeko gai da segundu bakar batean. Gepardoak, adibidez, segundu bakar batean bere luzera 16 aldiz ibiltzeko gai da. Australiar kakarraldoaren abiadura gure gorputzera eramateko gai izango bagina, 2.000 km/h abiadurara heltzeko gai izango ginateke. Baina bada australiar kakarraldo tigrea baino azkarragoa den beste animalia bat. Kasu horretan ez gara ugaztun batez hitz egiten ari eta ezin izango dugu begiratu batean ikusi. Paratarsotomus macropalpis izeneko akaro batez hitz egiten ari gara. Aipatu animalia mikroskopiko hori gai da segundo bakar batean bere gorputzaren luzera 322 aldiz mugitzeko, hots, proportzionalki, 2.092 kilometro orduko abiadurara heltzen da, hots, 1,9 aldiz soinuaren abiadura.

GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila

19


Euskara 2.560 km euskararen alde AEKk Korrikaren 21. edizioaren ibilbidea aurkeztu du Korrikak bere 21. edizioa ospatuko du aurten. Apirilaren 4an Garesen hasi eta apirilaren 14an amaituko da Gasteizen. Tartean, 2.560 kilometro euskal gizarteak euskararekiko duen atxikimendua azaltzeko. Aurtengo edizioaren leloa ‘Klika’ da eta aurreko edizioetako ohiturari jarraituz, aurtengo edizioan Korrikak Txilardegi omenduko du euskara batuari egindako ekarpenagatik. Ibilbidea, esan bezala, Nafarroan hasiko da, Garesen, hain zuzen ere. Hortaz, bisitatuko duen lehen hiruburua Iruñea izango da, baina hori apirilaren 6an izango da. Izan ere, Garesetik ibilbideak hegoalderantz joko du, Tutera aldera hain zuzen ere. Iruñetik ibilbideak Donibane Garazirako bidea hartuko du. Apirilaren 7an sartuko da Korrika Ipar Euskal Herrian eta egun horretan Donibane Garazi, Maule eta Baiona bisitatuko ditu. Lapurditik ibilbidea Baztanera igaroko da eta hegoalderako bidea jarraituz, Sakanan sartuko da apirilaren 9an. Sakanatik Arabar Errioxarako bidea egingo dute korrikalariek eta hortik, iparralderantz joko dute, Bizkaian sartzeko. Hori apirilaren 10ean

20

Aurtengo edizioan Korrikak Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi omenduko du euskara batuari egindako ekarpenagatik

izango da, baina lasterketa ez da Bilbon sartuko hurrengo egunera arte. Apirilaren 11 Bizkaian eman ostean ibilbidea Gipuzkoan sartuko da. Kostaldea igaro ondoren lasterketa Donostiara iritsiko da eta hortik Tolosarako bidea hartuko da. Azkenaurreko egunean ibilbidea Gasteizera hurbilduko da. Egun horretan korrikalariak Eibarren eta Durangaldean izango dira. Azken eguna Otxandion hasiko da eta Arrasate eta Legutio igaro ostean, Gasteizen sartuko da.

GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila


Š Korrika

HELBURU BIKOITZA. AEKko koordinatzaile orokor Mertxe Mugikak adierazi duenez, Korrikak helburu bikoitza izaten jarraitzen du: euskararekiko babesa sustatzea eta erakundearentzako laguntza ekonomikoa lortzea.

Azken sei hilabeteetan Euskaltzaindiak 466 sarrera eta 392 azpisarrera berri arautu ditu. Horrela, gaur egun, Euskaltzaindiaren Hiztegiak 38.878 sarrera eta 7.302 azpisarrera eta 63.507 adiera ditu. Arautu diren sarreren artean mota ezberdineko hitzak aurki daitezke: gaurko corpusetan erabileramaiztasun handia dutenak (kebab, ludopatia, mediateka, mintzalagun, taliban, wifi...); Euskaltzaindiaren beste arau batzuetatik jasotako lexiko orokorrari dagozkion formak (eskimal, guantxe, navajo, rapanui, rohingya, tuareg...); jada ziren zenbait sarreren moldaketak (direktiba, eguzkia hartu, unibertsal...); eta, Sarrerako buruaren forma aldatu duten formak (dirulaguntza). Euskaltzaindiaren Hiztegia hiztegi arauemailea da, 1991n hasi, eta etengabe, adieraz, adibidez eta azpisarreraz hornitzen dena.

GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila

Š UPV/EHU

858 SARRERA ARAUTU DITU EUSKALTZAINDIAK

Eskola Futurak hizkuntzak ikasteko aukera ematen die mugaz bi aldeetako ikaslegaiei Frantseseko, euskarako eta okzitanierako ikastaro trinkoak eskaintzen ditu UPV/EHU eta UPNA/NUP, Bordeleko Montaige Unibertsitatearekin eta Akitaniako ESPErekin batera, Eskola Futura izeneko egitasmoa garatzen ari dira. Aipatu egitasmoaren baitan, Euskal Herriko eta Bordeleko ikasleek tokiak trukatuko dituzte euskara eta frantsesa ikasi ahal izateko. Une honetan UPV/EHUko zazpi ikasle eta NUPeko beste hiru ari dira Eskola Futuran parte hartzen. Guztiak ari dira Magisteritzako laugarren ikasturtea burutzen. Bestalde, Iparraldeko zazpi ikasle euskara ikasten ari dira Zornotzako Barnetegian. Eskola Futura programaren xedea da hiru lurraldeetako hezkuntza erakundeen arteko harremana estutzea. Aldi berean, gazteentzako prestakuntza eta enplegu aukerak ugaritu nahi ditu; izan ere, programako ikastaroen bidez, ikasleek behar den hizkuntza maila eskura dezakete euroeskualdeko eskola elebidunetan irakasteko.

21


NEREA SEGURA

Zer jan, hura izan Lurjale

22

Iturria: EAT-Lancet Batzordea

Zerealak: 232 gr

Arrautzak: 13 gr

Proteinak: 209 gr

Azukreak: 31 gr Gehitutako koipeak: 52 gr Patatak: 50 gr

Barazkiak: 300 gr

Frutak: 200 gr

OROTARA EGUNEAN: 1324 gr. / 2.500 kilokaloria

Esne osoa edo baliokideak diren esnekiak: 250 gr

Behin eta berriz diotsut “Gure elikadura-eredua ez da jasangarria, mauka-mauka Lurra jaten ari gara”. Abenduan esan nizun eta traslazioak bultzatuta, bueltan nator. Den-denak gure planetaz berba egiten dugu, baina inor ez da arduradun egiten. Hori dela eta, The Lancet zientzia-aldizkariak argitaratutako artikuluan, hamasei herriko osasun, nutrizio, ingurune-jasangarritasun eta politika adituek irizpideak bateratu dituzte. Lehenengo urratsa: nekazaritzaren eta abeltzaintzaren ingurumen-inpaktua murriztea. Diotenez, ekoizpen-eredua kudeatzea ez da hain korapilatsua: lurraren erabilera doituz, ongarrieta ura-erabilera optimizatuz, lurrean gehiegizko nitrogeno aplikazioa saihestuz… klima-aldaketa geldiarazi daiteke. Horretarako, nekazaritza-ikerketan diru publikoa inbertitzea behar-beharrezkoa iruditzen zaie. Bigarren urratsa: dieta aldatzea. Diotenez, elikadura iraunkorreko eredu on batek 180 graduko errotazio-higidura eragin lezake. Gosete-urteen ondoren, 60ko hamarkadan elikadura-sistemak iraultza jasan zuen. Erabilgarritasun handiak bizi-itxaropena hobetu zuen: haurren gosea eta hilkortasuna txikiagotuz. Denboraz, ordea, elikadurazatarran bilakatu da: kontsumo erosahalmenak prozesatutako produktuen salmenta igoera ekarri zuen, hiperkalorikoa dena (azukrea, irin findua) eta abere-jatorri ekarpen askorekin. Bestalde, zenbatetan entzun dut: badakit (badakigu) zeintzuk diren jarraibide dietetikoak; hortaz, zergatik ez dituzu jarraitzen? Fruitu fresko eta lehor, , barazki, lekale, hazi eta ale integral gutxi kontsumitzen ditu gizarteak. Eutsezina eta osasun arriskuak sortzen dituen kontsumoak ditu. Ondorioak, sexu arriskutsua, alkohola, drogak eta tabakoa batuta sortutako ondorioekin alderatzen dira –azken horiei garrantzia kendu gabe–. Horregatik zientzialariek dieta-adibidea proposatu dute, herrira moldatu behar izango den dieta: haragi eta azukre mundu-kontsumoa zorrozki murriztuz (50g eta 30g baino gutxiago, hurrenez hurren); barazki, fruitu eta lekaleen kontsumoa bikoiztuz; eta elikagarri-hondakinak erdira gutxituz (2.500 kaloriako dietan).

Beste ekimen batzuk daude: Healthy eating Plate (Harvard School of Public Health), Canada’s Food Guide (Government of Canada), Estratègia PAAS ( Agència de Salut Pública de Catalunya) edota Euskadiko Elikadura Osasungarrirako Ekimenak (Eusko Jaurlaritza). Jarraibideak antzekoak dira beti, hitzarmen zientifikoa mundiala da. Baten bat, jarduera eta sukaldeko gomendioak ditu; baina gaurkoan, beste zainketak nabarmendu nahi ditut. Ultraprozesatuak mugatzeko beharra azpimarratzen dute, elikadura-marketinarekin neurriak hartu eta etiketatzea irakurri; konpainian jan, denbora hartuz eta kontziente izanda. Urratsez urrats aldaketak egin beharko ditugu, baina eraginkortasunik gabeko ekimenekin, ez gaituzte laguntzen. Osasun-sistemak eta elikagaien industriak egindako azkeneko akordioak, adibidez. Azukre, gatz eta koipe edukiak % 10 gutxitzeak ez ditu ultraprozesatuak osasungarri bihurtuko. Digestio-gailetak, esaterako, azukrearen % 18 izatetik % 16 izatera pasatuko dira, eta koipeen % 21etik % 19ra. Oso digestio-lagungarriak. 2050. urtea jarri dute lortzeko helburua. Helduen hilkortasun-tasa % 20 txikiagotuko luke, gaixotasun kardiobaskularrak, gizentasunak eta minbiziak eragindako hilkortasuna bereziki. Aizu lurjale! Ez itzazu gobernuen aldaketak itxaron, eragin itzazu. “Lurrak pertsona bakoitzaren beharrak hornitzeko adina ekoizpena du, baina ez pertsona bakoitzaren zekenkeriak hornitzeko” (Mahatma Gandhi)1. 1 Hizkuntza feministara moldatuta.

GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila


Finantzaketaren bilaketan lagunduko zaitugu PROGRAMEN ETA PROIEKTUEN KUDEAKETA Prozesuen ikuspegi integrala eskaintzen dizugu.

Hausnarketa estrategiko batetik abiatuta, zerbitzu integral eraginkorra eta efikaza eskaintzen dugu.

PROGRAMAK ETA PROIEKTUAK Inbertsio proiektu publiko zein pribatuak diseinatzen eta kudeatzen ditugu.

DIRU-LAGUNTZAK Diru-laguntza programen eta finantzaketa-lerroen inguruan aholkatzen dugu.

EUROPAR FUNTSEN KUDEAKETA Europako gaietan aditua den enpresa gara.

POLITIKA PUBLIKOAK Toki-, eskualde- eta enpresa-garapena sustatzen dugu europar esparruan.

Iparragirre, 17. 1. esk. Bilbo | (+34) 944 70 22 94 | info@gestoreseuropeos.com


24

GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila


Desagertuko eta sortuko diren lanbideak Urte gutxi barru, ohiko hainbat lanbide desagertuko omen dira, baina prozesu horretan, sormena, adimen soziala eta trebetasun-maila handia ardatz duten beste hainbat lanbide ere sortuko dira

GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila

25


Erreportajea

R

obotek, adimen artifizialak, automatizazioak eta bestelako berrikuntza teknologikoek jada ohiko hainbat lanbideren desagerpena eragin dute. Egun diren lanpostuen % 47 inguru automatizagarriak izango dira epe motz edo ertainean eta, beraz, Oxford Unibertsitateko Carl Benedikt Frey eta Michael A. Osborne irakasleek 2013an egin zuten The future of employment azterlanaren arabera, arrisku handiko egoeran aurkitzen dira. Horien ustez, lanbide guztiak, maila batean, automatizagarriak izango dira. Etorkizuna beltz kolorekoa izango dela dirudien arren, sormena, adimen soziala edo trebetasun maila handia eskatzen duten lanbideen kasuan bada itxaropenerako tarterik. Pasa den urtearen amaieran Munduko Foro Ekonomikoak (MFE) argitaratu zuen Lanbideen etorkizuna 2018 (The Future of Jobs 2018) txostenak ideia hori berresten du eta teknologia berrien gaitasuna edo potentziala nabarmentzen du. Automatizazioa, algoritmoak eta bestelako aurrerapenak norabide berean joango dira, ez bakarrik milioika lanpostu suntsitzeko, baita “kalitate handiko lanbide berriak� sortzeko ere. The Future of Jobs 2018 “analisi positibo bat da�, azpimarratzen du MFEko presidente exekutibo Klaus Schwabek. Bi urtean behin argitaratzen den txostenak aintzatespen handia du adituen artean, nagusiki, landu beharreko agendan eragiteko duen gaitasunagatik. 2016. urtean argitaratu zen txostena, adibidez, salmentetan arrakasta itzela izan

26

zuen liburu bilakatu zen (Laugarren industria iraultza). Aipatu txostena, lanaren etorkizunari buruz hitz egiteko ezinbestekoa bilakatu da. Munduko Foro Ekonomikoaren txostenak ohartarazten duenez, agertokirik okerrena ere posible da: langabezia masiboa, talentu falta eta gero eta desparekotasun handiagoa. Munduko Foro Ekonomikoak azaltzen duenez, agertoki hori ekiditea enpresen ardura da eta, orain arte, hori ekiditeko beharrezkoak diren neurriak ez direla hartzen ari salatzen du.

Trebetasunak hobetu

Konpainiaren barruan balorazio ona duten eta jada trebakuntza-maila handia duten langile gutxi batzuk soilik laugarren industria iraultzari aurre egiteko beharrezkoa den trebakuntza jasotzen ari dira; beste langile guztiek atzean geratzeko arriskua dute. Enpresen % 84k testuinguru berriari aurre egiteko beharrezkoak dituzten trebetasunak dituzten langileak kontratatzeko asmoa dutela adierazi dute. Jada lanean diren langileei beharrezkoa duten prestakuntza emateko prest diren enpresen kopurua, berriz, % 72koa da. Kontratatzea trebatu aurretik; amesgaiztoa milioika profesionalentzat. MFEk iradokitzen duenez, irtenbidea ezin da trebakuntza egokia duten langileak kontratatzera mugatu. Erlojuz kontrako lasterketa bat hasi da: hemendik eta 2022. urtera bitartean, gutxienez, langileen % 54k euren gaitasunak hobetu beharko dituzte. Horietatik, % 35ek nahikoa izango du sei hilabeteko prestakuntza; % 9k sei hilabete eta urtebete bitarteko prestakuntza behar izango du; eta

% 10ek urtebete baino gehiagoko prestakuntza behar izango du. Datozen urteetan jorratu behar izango dituzten gai nagusiak honako hauek izango dira: pentsamendu analitikoa, berrikuntza, ikaskuntza aktiboa, diseinu teknologikoa edo programazioa.

Nork galduko du?

Lanbide fisikoak eta eskulangileak oso kaltetuak aterako badira ere (% 14 ordu gutxiago 2030. urtean), kaltetuenak oinarrizko gaitasun

GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila


kognitiboak dituzten lanbideak izango dira (% 15 ordu gutxiago). Hau da, kaltetuenak ezagutzarekin harremana duten lanpostuak izango dira, baina oinarrizko maila batean. Hori da, hain zuzen ere, McKinsey konpainiak burutu duen Skill shift: automation and the future of the workforce izeneko ikerketak azaltzen duena. Ikerketa hori bost herrialdetan lortutako datuetan oinarritzen da eta horietako bat Espainia da. Bost edo hamar urte barru,

GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila

ohikoa edo aurresangarria den edozein lan algoritmo matematiko batek egin ahal izango du. Hori da, behintzat, John Puglianok, The Robots are Coming: A Human‘s Survival Guide to Profiting in the Age of Automation liburuaren egile polemikoak baieztatzen duena. Aurrerapen teknologikoek langileek fabriketan egin ohi zituzten lanak ordezkatu dituzten bezala, etorkizunean trabakuntza handiagoa duten langileen postuak desagertzeko zorian izan daitezke.

LANGABEZIAN GERATZEKO AUKERA GEHIEN DITUZTEN LANBIDEAK. Lanbiderik kaltetuenak oinarrizko gaitasun kognitiboetan oinarritzen diren lanbideak izango dira. Horiekin batera, lanbide fisikoek eta eskulangileek ere arazo handiak izango dituzte egoera berrira egokitzeko

27


MFEren txostenean ‘erredundante’ adjektiboa aipatzen da behin eta berriro, etorkizunean ezinbestekoak izango ez diren lanbideak aipatzeko. Ohiko enpleguak dira, lepo zurikoak eta maila ertaineko gaitasunak eskatzen dituztenak. Lanpostu horiek, nagusiki, merkataritzabanka eta merkataritza sektoreetan metatzen dira. Azken urteetan, etorkizunean gerta daitekeenaren adibideak ikusi ahal izan dira eta, adituen ustez, joerak okerrera egingo du. Langile horiek guztiek arazo komun bati aurre egin beharko diote: etorkizuneko lanpostuetan eskatzen diren trebetasunak eta beraiek dituztenak guztiz ezberdinak dira. Banka eta merkataritza sektoreko langileak

28

banantzen dituen muga da: kasu bietan arazoak izango dituzten arren, lehenengoek erraztasun handiagoak izango dituzte kalitate handiko lanpostu berri bat aurkitzeko, printzipioz, euren hasierako formakuntza-maila altuagoa delako. Egoera okerragoan aurkituko dira kutxazainak edo saltzaileak. Horiek guztiek sektoreko langileen % 45 inguru dira. Normalean, goimailako hezkuntzarik ez dutenez gero, beste sektoreren batean bilatu beharko dute lana. 2022. urtea bitartean egonkor mantenduko diren enplegu gehienek espezializazio-maila altuagoa eskatuko dute. Hori edo enpresa-hierarkiaren goiko mailatan aurkitzen diren lanpostuak izango dira: buru

exekutiboak, giza baliabideetako edo arriskuen kudeaketarako adituak, analistak, energian, robotikan edo erregaietan espezializatutako ingeniariak... Datuen analisia egiten duten langileek, unibertsitateko irakasleek edo logistikan lan egiten duten profesionalek, antzeko egoeran geratu diren langileen multzoa osatuko lukete. Talde hori langileen erdia izango da (% 48).

Non izango dira lan aukerak?

Ustekabeko arazoak konpontzeko, gerta daitekeenari aurre hartzeko, arriskuak hartzeko eta erantzun sortzaileak emateko gai diren langileek aukera berriak izango dituzte. Gauza horiek guztiak, printzipioz, algoritmo batek egin ezin dituen gauzak dira.

GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila


McKinseyk egin duen txostenaren arabera, etorkizunean etekin gehien aterako duten langileak gaitasun kognitibo altuak dituzten horiek izango dira: gatazken konponketa, lantaldean lan egitea bezalako gaitasun sozialak eta emozionalak eta gaitasun teknologikoak. Azken horretan, adibidez, osasunaren, hezkuntzaren, marketinaren eta kudeaketaren sektoreak gailentzen dira. Horrela, 75 eta 375 milioi langile inguruk (mundu osoko langileriaren % 3 eta % 14 bitartean) bere burua egokitu beharko du langabezian ez amaitzeko. Munduko Foro Ekonomikoak azaltzen duenez, segurtasun informatikoko adituek edo eraso informatikoei aurre egiteko gai

GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila

izan daitezkeen profesionalek aukera handiak izango dituzte lanpostu onak lortzeko. Hori ez da onurak aterako dituen sektore bakarra. Giza harremanekin erlazioa duten edo algoritmoek ordezkatu ezin duten giza gaitasun garbiak dituzten arloetan ere ez da arazo handirik izango. Kasu horretan, psikologoez, psikiatrez edo gizarte-langileez hitz egiten da. MFEren txostenak dioenez, garatzen ari diren teknologien erabileran (adimen artifiziala, ‘big data’, informazioaren segurtasunerako analisia edo automatizazio prozesuetako adituak) espezializatutako lanbideetan ‘boom’ bat emango da. Horixe da, hain zuzen ere, langileek duten mehatxurik

SORMENA, ANALISIRAKO GAITASUNA, ADIMEN EMOZIONALA PENTSAMENDU KRITIKOA ETA ANALITIKOA. Aukera berriak izango dira gaitasun kognitiboak eta gaitasun sozialak, emozionalak eta teknologikoak dituzten langileentzat. Era berean, ustekabeko gatazkak konpontzeko, gerta daitekeenari aurreratzeko, arriskuak hartzeko eta irtenbide sortzaileak lortzeko gai direnek ere errazagoa izango dute kalitatezko lanpostu bat lortzea. Funtsean, algoritmo batek konpondu ezin dezakeen zerbaitetan lan egiten duten horiek aukera gehiago izango dituzte.

29


Beherakadan diren 10 lanpostu

Suspertuko diren 10 lanbide

Gehien eskatuko diren gaitasunak

1 Datu grabatzaileak

1 Datuen analistak

2 Kontabilitatea eta administrazioa

2 Adimen Artifizialeko eta Makinen Ikaskuntzako adituak

1 Pentsamendu analitikoa eta berrikuntza

3 Idazkari administratiboak eta exekutiboak 4 Fabriketako eta muntaiakateetako langileak 5 Bezeroen arretarako eta informaziorako langileak 6 Negozio zerbitzuak eta administrazio buruak 7 Kontulariak eta auditoreak 8 Biltegietako saltzaileak 9 Operazioetako buruak 10 Posta zerbitzuetako saltzaileak

3 Managers orokorrak eta operatiboak

Gizakion eta roboten arteko elkarbizitza

MFEren txostenak, lehen aldiz, gizakion eta roboten arteko elkarbizitza jorratzen du. Nola banatuko dira lan egin beharreko orduak? Zenbat lanordu burutuko dituzte gizakiek eta zenbat robotek? Une honetan, gizakiok lanorduen % 71 betetzen ditugu eta robotek beste % 29. 2022an, berriz, aurreikuspena guztiz desberdina da: gizakiok lanorduen % 58 egingo ditugu eta robotek % 42.

30

3 Sormena

4 Software eta aplikazio garatzaileak eta analistak

4 Diseinu teknologikoa eta programazioa

5 Salmentako eta marketineko profesionalak

5 Pentsamendu kritikoa eta analisia

6 Big Datako espezialistak

6 Gatazken ebazpen konplexua

7 Eraldaketa digitaleko espezialistak

7 Lidergoa eta eragin soziala

8 Teknologia berrietako espezialistak

8 Adimen emozionala

9 Antolaketa-garapeneko espezialistak

10 Sistemen analisia eta ebaluazioa

10 IKT zerbitzuak

handienetako bat. 2020. urtea enpresen erdiak langile kopurua murriztea aurreikusten du automatizazioa dela eta.

2 Ikaskuntza aktiboa eta ikaskuntzarako estrategiak

Gaur egun, robotek gizakiok baino lan gutxiago egiten dute sektore guztietan, baina MFEk azpimarratzen duenez, hori ez da horrela izango hiru urte barru. Zehazki, datuen eta informazioaren prozesamenduan ataza gehienak automatikoki egingo dira. Txostenean behin eta berriro aipatzen dira ‘hazkundea’ eta ‘handiagotzea’ terminoak. Hitz horiek primeran laburtzen dute txostenaren ideia nagusia. Azken finean, ez da kantitate kontu bat, eraginkortasun kontua da: jada existitzen diren lanbideetan ataza berriak azalduko dira. Hor dugu, adibidez, osasunaren esparruan pazienteen urrutiko monitorizazioa.

9 Arrazoiketa

Kasurik onenean, aurrerapen teknologikoek ataza bat burutzeko beharrezkoak diren pertsonen kopurua murriztuko dute, baina hori lanpostu berrien eskaintzarekin orekatuko litzateke. Oro har, eta Munduko Foro Ekonomikoaren kalkuluen arabera, 75 milioi lanpostu inguru desagertuko dira (txostenaren terminologian ‘egokitu gabe’ egongo dira) eta beste 133 milioi rol berri agertuko dira epe berean. Saldoa, beraz, positiboa izango litzateke ekonomia globaleko adituen ustez. Hiru urte itxaron beharko ditugu aurreikuspen horiek betetzen diren ala ez ikusteko.

GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila


GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila

31


Sexua Molka porn: espioitza sexuala Leku publikoetan ezkutuko kamerekin grabaturiko bideo sexualak epidemia bilakatu dira Hego Korean Hego Korean vouyerismobolada bat bizi dute. Molka Porn izenarekin ezagutzen den mugimenduak indar handia du Asiako herrialde horretan. Funtsean, kamera ezkutu bat erabiliz emakumeak leku publikoetan grabatzean datza aipatu mugimendu hori, nagusiki, komunetan. Horietako bideo gehienetan ez da jarduera sexualik ikusten, baina emakumezkoen duintasuna erasotzen da euren intimitatea azaltzen delako baimenik gabe. 2012. eta 2017. urteen artean Hego Koreako poliziak hamasei mila pertsona baino gehiago atxilotu ditu horrelako edukiak partekatzeagatik. Kasu gehienetan (% 84) biktimak emakumeak ziren. Berriki ezagutzera eman denez, horrelako eduki gehien partekatzen zituen web-orrialdearen (soranet) jabeari lau urteko kartzela zigorra ezarri diote. Aipatu web-orriak milioi bat bisitari baino gehiago zituen eta Molka Porn irudiak ez ezik, “mendekuzko pornografia” edukiak ere partekatzen zituen. Aipatu web-orria 2016. urtean itxi zuten emakumeen eskubideen aldeko hainbat eragilek egin zuten presioagatik.

32

Betaurrekoak, erlojuak, zapatak... Edozein objektu bilakatu da arriskutsu Hego Koreako emakumeentzat. Garapen teknologikoari esker gero eta errazagoa egiten da eduki pornografikoen grabaketa eta zabalkundea

Hego Koreako presidenteak berak kamera ezkutuen arazoa larritzat jo du. Moon Jae-in-en esanetan, “kamera ezkutuen erabilera gure egunerokotasuneko kontua bilakatu da”. Pasa den urtean 30.000 emakume gazte baino gehiago izan ziren praktika hori salatzeko Seulen antolatu zen manifestazioan. Gorriz jantzita, manifestazioan parte hartu zuten emakume gehienek euren aurpegiak estali zituzten errepresaliak ekiditeko. Horietako askok kamera ezkutuak bilatzeko taldeak antolatu dituzte.

GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila


KINK: SEXUA BIZITZEKO BESTE MODU BAT

MY LIFE IS NOT YOUR PORN (NIRE BIZITZA EZ DA ZURE PORNOA). Hego Koreako gizonen artean ‘ohitura’ bilakatu omen da emakumeak non-nahi grabatzea: kaleetan, komunetan... Eduki pornografikoak zabaltzea legez debekatuta dagoen arren, emakumeek salatzen dutenez, poliziak ez ditu delitu horiek seriotasunez hartzen.

Gizakion sexualitatean sexu-perbertsioa da ohikoak ez diren praktika, kontzeptu edo sexu-fantasien erabilera. Ohikoak diren jokabideetatik (ingelesez ‘straight’ edo ‘vanilla’ ) haratago doazen ikuspegiak ‘kink’ hitzarekin definitzen hasi dira. Fetitxismoarekin alderatuta, ‘Kink’ ikuspegiaren barruan egiten diren jarduerek bikotekideen arteko intimitatea hobetzeko egiten dira. Fetitxismoaren kasuan, berriz, ordezkapen bat emango litzateke. Kink ikuspegia duten bikoteen kasuan, sexu-fantasiak errutinatik ihes egiteko aukera bat dira eta ez dira perbertsio moduan ikusten. Bikotekidearekin batera egiten bada, harremana sendotzeko modu egokia izan daitekeela diote adituek. Fantasia sexualak betetzeak ez du, inolaz ere, bikotekide bat deseroso sentiarazi behar. Kinky bikotea izatea, adibidez elkarrekin sex-shop batera joatera muga daiteke.

GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila

SEXUAREN TXOKOA

Sexua amodiorik gabe Amodioak edo maitasunak hainbat aldaketa eragin ditzake pertsona batengan. Horietako batzuk onak izan daitezke, baina beste batzuk, aldiz, ez hain onak. Gure artean, harreman sexualen eta amodioaren artean lotura estua dago. Izan ere, maite ditugun pertsona horiekin izan ohi ditugu sexu-harremanak. Baina, posible al da sexu-harremanak izatea inolako maitasun-loturarik sortu gabe? Hori da, hain zuzen ere, harreman egonkorra ez duten pertsona gehienek bere buruari egiten dioten galdera. Sexuaz hitz egiten dugunean, burura etortzen zaigun lehen ideia harreman horrek eragiten digun gozamena izaten da. Baina sexu-harremanak sexu-plazera baino zerbait gehiago dira; harreman sexualak ez dira une bakar batera mugatzen. Harreman sexualetan gure burua garen bezala azaltzen dugu, biluzik, eta egunerokotasunean eramaten dugun pisu guztia ohean erakusten da. Horregatik, ia ezinezkoa da pertsona berarekin harreman sexual jarraiak izatea tartean emozioak sartu gabe. Noizbehinkako harremanak mantentzen badituzu pertsona ez oso ezagun batekin, horrek ez du amodioarekiko duzun ikuspegia aldatuko. Hala ere, harreman horiek errepikatzen hasten badira, normalean, emozioak azaltzen hasiko dira. Agian, hasieran, ez zara konturatuko, baina denborak aurrera egin ahala, pertsona maitemindu batek izan ditzakeen jelosia bezalako sentimenduak azal daitezke. Gainera, orgasmoarekin batera oxitozina izeneko substantzia askatzen da. Oxitozinak konfiantza, loturak eta amodioari mesede egiten dioten bestelako faktoreak errazten ditu. Hala ere, sexu harremanak onak ez direnean posible da amodio sentimenduak ez azaltzea. Gogoratu sexua komunikazioa ere badela eta, ondorioz, beste pertsonarekin konektatzea lortuz gero sexua ezin hobea izango da.

LOHIZUNE LOROÑO Mi Psicólogo Getxo 33


Teknologia berriak WHATSAPP SPAM-A ETA FAKE NEWS-EN AURKA WhatsAppek mezuen bidalketa masiboa mugatzeko erabakia hartu du Spam eta Fake News kanpainei aurre egiteko. Hil honen 21etik aurrera gustuko ditugun mezu horiek bakarrik bost pertsonari edo talderi bidaltzeko aukera izango dugu. Orain arte, 20 pertsonari edo talderi bidaltzeko aukera zegoen. Neurriak mezu mota guztiei eragingo die. Momentuz, ez da berbidalketen kopurua mugatu, hots, nahi adina mezu partekatu ahal izango dira, baina, esan bezala, mezu bakoitza bakarrik bost lagunekin partekatu ahal izango da.

WIKIMEDIA ETA HEZKUNTZA Euskal Herrian lan handia egiten da Wikipediaren esparruan. Lan horrek bultzada handia izan du hezkuntza arloan eta gero eta gehiago dira ikasleentzat idazten duten ikasleak. Hori guztia ardatz hartuta, datorren apirilean Wikimedia eta Hezkuntza uztartuko dituen kongresua burutuko da Donostian. Aipatu kongresuaren xedea da mundu osoan zehar Wikipedia eta hezkuntza lotzeko egiten diren esfortzuen erakuslehioa izatea eta arlo horretan egiten diren esperientziak partekatzea.

34

Bideo-joko sukarrak ez du adinarik Bideo-jokoekiko menpekotasuna duten gazte eta nerabeen kopurua hazi da Teknologia berrien abusuak eta, bereziki, bideo-jokoenak kezka handia eragin du. 10 eta 15 urte bitarteko gazteen % 70ek sakelako telefono bat du eta 15 urtetik gorakoen artean % 95ek. Hainbat gazte eta neraberentzat youtuberrak eta influencersak dira jarraitu beharreko ereduak eta orduak ematen dituzte horien edukiak ikusten. Proyecto Hombrek ezagutzera eman duenez, gazteen % 20 inguruk sakelako telefonoaren gehiegizko erabilera egiten duela onartzen du. Hori guztia gutxi balitz, gero eta gehiago dira bideo-jokoekiko menpekotasuna azaltzen duten gazteak eta nerabeak. Proyecto Hombrek azaldu duenez,

horrelako menpekotasun bat duten gazteen profila honako hau da: 16 eta 17 urteko ikaslea, mutila, jokabide arazoekin eta bestelako menpekotasunik ez duena. Kasu gehienetan laguntza eske joaten dira eskola-emaitzak nabarmen jaitsi direlako, oldarkortasuna azaltzen dutelako eta familia-harremanetan arazoak dituztelako. Hori guztia gutxi balitz, online apustuen arazoak ere azaldu dira. Teknologia berriek apustuak egiten dituzten jokalarien batezbesteko adina jaitsi dute. Gaur egun, horrelako apustuak egiten dituzten jokalarien batez besteko adina 17 eta 21 urte bitartekoa da.

GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila


Formakuntza kritikorik ez Internet erabiltzeko Azken hilabeteetan albiste faltsuen gaia nagusitu da Internet esparruan. Gero eta gehiago dira horrelako albisteen ugaritzea salatzen duten ahotsak. Horren aurrean, Interneten irakurtzen ditugun albisteen aurrean jarrera kritikoa izatea ezinbestekoa bilakatu da. Zoritxarrez, FADek, Googlek eta BBVAk elkarlanean egin duten azterlan baten arabera (“Las TIC y su influencia en la socialización de los adolescentes”) , Estatuko gazteen artean guztiz kontrakoa jazotzen da. Horrela, aipatu ikerlanaren arabera, 14 eta 16 urte bitarteko nerabeek bere kabuz ikasten dute Internet erabiltzen; hots, ez dute laguntza handirik jasotzen euren gurasoen edo irakasleen aldetik. Gainera, nerabe gehienek (% 83) euren gurasoak eta irakasleak baino gaitasun digital gehiago dituztela uste dute. Txostenean azpimarratzen denez, aipatu adineko nerabeen laurden batek bakarrik pentsamendu kritikoa garatzeko formakuntza jaso du. Ikasleen heren baten bakarrik jaso omen du bere datu pertsonalak babesteko trebakuntza.

Super Smash Brosek salmenten lehen postua lortu du gabonetan Abendua oso hilabete garrantzitsua da bideo-jokoen sektorean, egun horietan, gabonetako salmentak ematen direlako. Hil horretan gehien saltzen diren jokoak izaten dira urte osoko salmenten sailkapenean lehen postuetan azaltzen direnak. Pasa den hileko salmentetan sorpresa izan da gehien saldu diren bideo-jokoen sailkapenean, izan ere, lehen postuan Switch plataformarako Super Smash Bros Ultimate jokoa kokatu da.

FIFA 2019

FIFA 2019

RED DEAD REDEMPTION

262 MILIOI KAZETARITZA SUSTATZEKO Facebookek 262 milioi euro bertituko ditu datozen hiru urteetan kazetaritzaren sinesgarritasuna sustatzen duten egitasmoak laguntzeko. Inbertsio horrekin, sare sozialak albiste faltsuen zabalkundeak izan duen eragina murriztu nahi du. Kopuru horrekin, tokiko informazioa ere sustatu nahi da.

HISTORIAN IZAN DEN FILTRAZIORIK HANDIENA

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA PARTZUERGOA MENDARON Eusko Jaurlaritzak sustatuko duen Zientzia eta Teknologia partzuergoaren egoitza Mendaron izango dela iragarri da. Partzuergoaren izena Basque Research and Technology Alliance (BRTA) izango da eta helburu nagusia Euskadiko erronka teknologiko eta industrialei erantzuten laguntzea izango da. Erakunde publikoekin batera partzuergoa honako erakunde hauek osatzen dute: Azterlan, CEIT, Cidetec, Gaiker, Ideko, Ikerlan, Lortek, Tecnalia, Tekniker, Vicomtech, Azti, Neiker zentro teknologikoek, eta CICbioGune, CICbiomaGUNE, CICenergiGUNE eta CICnanoGune.

GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila

772 milioi email eta 21 milioi pasahitz filtratu omen dira adituen esanetan historian izan den filtrazio handienean. Segurtasun etena Collection#1 izenarekin bataiatu dute. Informazio hori guztia MEGAn igota zegoen datu base batean aurkitzen zen. Datu basea jada ezabatuta dago, baina adituen ustez, kopia gehiago izna daitezke.

35


MAIALEN OLABE Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Presidentea

Gazteriaren aniztasunak politika publikoetan isla izan behar du Hasi berri den urte hau hainbat hauteskunderen eta, ondorioz, kanpainaren urtea izango da. Mahai-gainean gai mordoa jarriko dira, bai alderdi politikoek euren programen bitartez aurkeztutakoak bai hedabide, eragile sozial edo norbanakoek kanpainan euren ardura, behar eta proposamenak txertatzen saiatuko direlako. Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) guk ere gure ekarpenak egingo ditugu. 33 urtez egin dugun bezala, ahal dugun espazio, foro eta aukera guztietan gazteon beharrak nabarmenduko, proposamenak azalduko eta ardurak gogoraraziko ditugu. Hedabideetan egiten dizkiguten elkarrizketa eta erreportajeetan, gazteoi eragiten diguten Indarkeria Matxista, LGTBI+fobikoa edo lan-istripuak salatzeko aktibatzen ditugun protokoloetan, Eusko Legebiltzarrean egin ohi ditugun agerraldietan, administrazioko arduradun politikoekin ditugun bileretan eta egindako proiektuak gizarteratzeko antolatzen ditugun ekitaldietan.

Gazteria krisi ekonomikoaren aurrean

Krisi garaia gehien pairatu duen kolektiboetakoa izan da gazteria. Askotan aipatu dudan bezala, gure baldintza sozioekonomikoak 2008. urtearen aurrekoak baino okerragoak dira eta, adreiluaren burbuilak eztanda egin zuenetik, administrazioetatik bideratu diren neurri guztiek ez diete gure beharrei behar bezala erantzun. Urte guzti hauetan hainbat politika publiko jarri dira martxan, esaterako, enplegua sustatzeko. Eta datuak modu hotzean aztertuta egia da emaitza eman dutela: langabezia azken urteetan jaitsi egin da. Baina, nolakoa da sortutako lanpostu horien kalitatea? Zein da kontratazio modua? Zein langileari eskainitako lan baldintzak? Galdera horiek ere buruan izan behar dira politikak diseinatzerakoan, ezin da soilik irizpide kuantitatiboa izan buruan. Hau da, paper zuriaren aurrean esertzerakoan gazteriaren zeharkakotasuna ezin da ahaztu. Diseinatzen diren ia politika guztiek eragiten digute. Baliteke guretzat zuzenean ez egotea diseinatuta

36

edo hau egiterakoan eragina nahigabekoa izatea, baina ematen da. Horretarako, politika publiko horiek beren helburua benetan erantzun dezaten, beharrak ase eta albo-kalteak sor ez ditzaten, zerbitzu, alor eta administrazio ezberdinen arteko koordinazioa buruan izan behar dira.

Gazteria anitza da eta horrek gizartea aberasten du

Era berean, gazteriak berezkoa duen eta gizartearentzat oso aberasgarria den aniztasuna kontuan izan behar da. Ezin da politika orokor eta bakarra egin, barnean hainbat berezitasun dituen kolektiboa baita gazteria. Lurralde antolaketa kontuan izanda lurralde ezberdinak, hiri eta herriak, landa eremuak bereiz ditzakegu; zoritxarrez generoa oraindik ezberdintasunak sortzen dituen ezaugarria da Indarkeria Matxista kasuek edo ezberdintasun ekonomikoek (segregazio horizontala, soldata arrakala, kristalezko sabaia, etab.) argi erakusten duten bezala. Zer esanik ez askotan aipatu egiten ez diren aniztasun funtzionala duten pertsonen kolektiboak edo migrazioak delaeta egun Euskal Autonomia Erkidegoan daukagun aniztasun erlijioso eta kulturala. Gazteria ez da bat eta bakarra, argi dago. Gainera, hau azaleko analisia besterik ez da. Baliabide gehiago behar dira ikerketa sakonagoak izateko, mahai-gainean jarriko diren datuak ahalik eta eguneratuenak eta zehatzenak izateko, aipatutako aniztasuna kontuan izanda. Soilik horrela lortuko da diagnosia egin ostean egoera hobetzeko diseinatuko diren politikak zuzenak izatea. Ez baitu zentzurik 2018-2020 tarterako politikak 2015eko datuekin diseinatzeak. Azkenik, administrazio publikoetatik zehaztutako neurrietan aipatutako kolektiboei ahotsa ematea oso garrantzitsua da. Baina benetako asmoarekin, ez soilik prozesua zuritzeko. Etapa orotan presentzia bermatuz –diseinua, bilakaera edo gauzatzea eta ebaluazioa– eta sustatuz. Ea 2019an mahai-gainean jarriko diren proiektuetan hala izatea lortzen den.

GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila


Gazteber eberri aldizk izkaria

5500.0000 000 ale hilero

Euskkkal Heerrriiikko herri guztietan gazteberri.eus

Zabalkunde handiena duen gazteentzako aldizkaria Zure aldizkaria!!


Euskadiko gazteriaren % 60k Internet bidezko erosketaren bat egin zuen iaz 2018an Internet erabiltzen duten 15 eta 34 urte bitarteko gazteen % 59,1ek galdetu aurreko hiru hilabeteetan Internet bidez erosketaren bat egin dutela diote. Internet bidez erosketak egiten dituzten adin horretako gazteen ehunekoa bikoiztu egin da azken hamar urteotan. Horrela, 2008an % 25,7 ziren bitartean, 2018an % 59,1eraino hazi dira. Internet bidez erosketak egiten dituzten adin horretako emakume eta gizonen ehunekoak oso antzekoak dira: 2018an emakumeen % 59,7k eta gizonen % 58,7k egin zuen Internet bidezko erosketaren bat. Aldeak, ordea, erositako produktu edo zerbitzuetan ageri dira. Emakumeek gehiago erosten dituzte kirol-materiala edo arropa, etxerako produktuak eta elikagaiak. Adin horretako gizonek. berriz, gehiago erosten dituzte Internet bidez ikuskizunetako sarrerak, elektronika produktuak, informatika-materiala eta autoak, motorrak edo horietarako osagarriak.

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA Gazteria Zuzendaritza

38

Aurreko hiru hilabeteetan Internet bidezko erosketak egin dituzten 15 eta 34 urte bitarteko Internet erabiltzaileen ehunekoaren bilakaera (%) 100 90 80 70 59,1

60

54,1

50

40,2

40 26,8

30 20

25,7

32,6

32,7

48,0

54,5

45,4

30,8

10 0 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018

Iturria: Gazteen Euskal Behatokia, Eustaten datuak oinarri hartuta (Informazioaren Gizarteari buruzko Inkesta, IGIF)

DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y ASUNTOS SOCIALES Direcciรณn de Juventud

GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea. Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www.gazteinformazioa. eus •gazteinformazioa@euskadi.eus • gazteinfoeuskadi@gmail.com Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Jesusen Zerbitzariak, 5, behea. • 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava. net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www.facebook/infogaztea.araba • informazioa@ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www. vitoria-gasteiz.org/omij • www.vitoriagasteiz.org/gazteria • coordinaomij@ vitoria-gasteiz.org Arabako Campuseko Gazteentzako Informaziorako Gunea. Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia • 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu.eus • www. gazteinformazioa.net • oij-ar@ehu.eus

Bizkaia Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1. • 48009 Bilbao • 94 4068000 • www.gaztebizz.eus • gaztebizz@bizkaia.net Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa. Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) • 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@abanto-zierbena.org Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, z/g. • 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1. • 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • www.arrigorriaga.eus • gaztegunea@ arrigorriaga.eus Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 53 • 48870 Artzentales • 638 050762 • gazteplana@ enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 • 48800 Balmaseda • 94 6800240 • http://balmaz.org/ • info@ balmaz.org Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17. • 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www. gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@ barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko UdalBulegoa. Basozelai, 11. • 48970 Basauri • 94 4666430 • http://www.facebook.com/ zirtzartbasauri • zirtzart@basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16. • 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak. com • oij@e-txorierri.com

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala. net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa. Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandiokoudala.net Ermuako Gazte Informazio Bulegoa. Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@ udalermua.net Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri.net • mugarri@ mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa. Foru Plaza, nº 2 48300 GernikaLumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet. es Getxoko Gazte Informazio Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@getxo.net Gordexolako Gazte Informazio Gunea. Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@ enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@ enkarterrialde.org Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa. Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri’tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune. com Muskizko Gaztegune. Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www. muskizkogaztegunea.blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@busturialdekogazteplana. com Induma Informazio Bulegoa. Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es

GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989 • gazteinfo.plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete. org • juventud@portugalete.org • gaztegela@gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www. juventudportugalete.org • aulajoven@ portugalete.org Santurtziko Gazte Bulegoa (Gaztebox). Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gaztebox@santurtzi.eus Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www. sopelanagaztea.blogspot.com • www. sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es Urduñako Gazte Informazio Gunea. Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna. com Sestaoko Gazte Informazio Zentroa. La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@sestao.eus Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@ zalla.org • infogazte@zalla.org

Gipuzkoa Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa. Ambrosia Olabide Egoitza. Pio Baroja, 1. • 20140 Andoain • 943 593911 • www.gaztelokala.com • gibandoain@ gaztelokala.com Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa. Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3. • 20500 Arrasate • 943 252065 • www. gaztebulegoa.com • gaztebulegoa@ arrasate.eus Astigarragako Gazte Informazio Puntua. Tomas Alba, 13. • 20115 Astigarraga • 616 599334 • www.astigarraga.net • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga. net Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g • 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi. net • gib@euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g • 20730 Azpeitia • 943 157160 • www.azpeitia.net • gib@azpeitia. net Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 • 20014 DonostiaSan Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@ gipuzkoa.net Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa. Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu. es. svrbegaz@sv.ehu.es

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea. Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 • 20006 Donostia • 900 110 111 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@ gipuzkoa.net Donostiako Gazte Informazio Zerbitzua Online eta Hitzordu bidez. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. • 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@donostia.eus Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portalea Kultur Etxea, Bista Eder 10. • 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@ eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Gabriel Kurutzelaegi,10. • 20870 Elgoibar • 943 531319 • www. elgoibarkogazteinformazioa.info • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3.• 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g.• 20120 Hernani • 943 552185 • www. hernani.net • kirola@hernani.net Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa. Javier Ugarte 6. • 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@ hondarribia.org Irungo Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Karrika, 2 behea. • 20302 Irun • 943 505440 / 943 505444 • www.irun.org/ igazte • infojuvenil@irun.org Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Lasarte-Oriako Gaztelekua. Jaizkibel Plaza, 14.• 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gaztelekua@lasarteoriasarean.eu Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa. Kultur Etxea, Latxartegi, 3. • 20230 Legazpi • 943 737203 • www. gipuzkoangazte.info/legazpi • gazteria@ legazpi.eus Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4. • 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2 - 3 • 20240 Ordizia • 943 805634 • www. gipuzkoangazte.info/ordizia • gazteria@ ordizia.eus Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1.• 20400 Tolosa • 943 670383 • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.eus • gazteinformazioa@ urnieta.eus Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79. • 20150 Villabona • 943 694787 • www. kateaetxea.net/gazte-informazioa • gazteria@villabona.net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34. • 20800 Zarautz • 943 005122 • www. zarautzgazte.net • gazteinformazioa@ zarautz.org

39


Artxiboa

Nafarroako gazteek emantzipaziorako diru-laguntzak jasoko dituzte EmanZipa programari esker gazteek alokairua ordaintzeko hileko 250 euro arte jaso ahal izango dute Urte berriarekin batera, etxebizitzarako eskubide subjektiboa jasotzen duen legea (28/2018) sartu da indarrean Nafarroako Foru Erkidegoan. Gazteen kasuan, eskubide hori EmanZipa programaren bidez gauzatu nahi da. Aipatu programak gazteei hileko 250 euro bitarteko laguntza eskuratzeko aukera ematen die alokairu gastuetan laguntzeko. Lehen egunetan jada 100 eskaera inguru jaso dira. Nafarroan etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitortzen duen legeak etxebizitza duin eta egokirako sarbidea oinarrizko eskubidetzat jotzen du. Horrela, lege horrek berak alokatutako etxebizitza ordaintzen laguntzeko

40

prestazio ekonomikoa arautzen du, eta laguntza hori errentaren gaineko zerga negatibo gisa emango da, kuota diferentzialean dagokion kenkaria aplikatuz. Laguntzak zerga-kenkari gisa emateko modalitate horrek ez du parekorik Europa osoan eta Nafarroak zerga arloan dituen eskuduntzei esker gauzatu ahal izan da. Gazteen kasuan, laguntzak EmanZipa izeneko programaren barruan antolatu dira. Programa horrek hiru urteko iraupena izango du. Etxebizitzarako sarbidea finantzatzeko behar adinako baliabide ekonomikorik ez duten hiritarren kasuan, berriz, laguntzak DaVid programaren barruan kokatzen dira.

Aipatu bi programa horietan parte hartu ahal izateko nahitaezkoa da Nafarroan erroldatuta egotea eta 3.000 euroko gutxieneko diru-sarrerak eta 90.000 eurotik beherako ondasunak eta eskubideak izatea. Gainera, beste betekizun bat da etxebizitza baten jabea ez izatea. Kontuan hartzeko beste alderdi batzuk dira errentatzailearekiko ahaidetasunik ez izatea (odolkidetasunaren edo ezkontzaahaidetasunaren bigarren mailaraino), etxebizitzaren gehienezko alokairua hileko 650 eurokoa izatea eta kenkaria urtero berritzea, ematea ala ukatzea baldintzak betetzen jarraitzearen arabera erabakiko baita.

GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila


Nafarroara bakarrik iritsi diren 24 atzerritar adingabeak formakuntza jasotzen hasi dira

Gizartean, Hezkuntzan eta Lan Munduan Txertatzeko Programa (PISEP), Nafarroara iritsi eta bakarrik dauden adingabe atzerritarren beharrezko gizarteratze eta laneratzeari erantzuteko, Eskubide Sozialetako Departamentuak Hezkuntza Departamentuari egindako eskaeraren emaitza da. Hartara, adingabeei gizartean eta lan-munduan txertatzen lagunduko dieten gaitasunak eskaintzea da programa horren helburu nagusia. Guztira, hogeita lau gazte dira programan parte hartzen ari diren nerabeak, guztiak mutilak eta gehienak marokoar jatorrikoak. Nafarroara iritsi dira gurasorik gabe eta, ondorioz, gazte horien guztien bazterkeria eta pobrezia egoerei aurre egiteko hainbat gaitasunen inguruko formakuntza bermatu nahi zaie. Printzipioz, hiru ildotako formakuntza eskaini zaie: sukaldaritza, instalazio elektrikoak eta bilgailuen mantentze-lanak. Datozen hilabeteetan biltegiko laguntzaileen formakuntzarako programa bat ere jarriko da abian. Eskubide Sozialetako Departamentuak bere gain hartu du adingabe horien arreta integrala, administrazio-

Artxiboa

Nafarroako Foru Erkidegora iritsi diren 24 Laguntzarik Gabeko Adingabe Atzerritarrentzako (LGAA) harrera-prozedura berezia diseinatu da

tutoretzaren bidez eta egun indarrean diren babesbaliabideetan horien zaintza gauzatuz. Kasuren batean, familia-harrera izan da erabilitako baliabidea, baina kasu gehienetan, adingabeen zaintza egoitzaharreraren bitartez egin da, Foru Komunitateko babes zentroetan, hain zuzen ere. Pasa den urteko irailean, 15 plaza zituen berariazko programa abiarazi zen LGAAk artatzeko. Aurten, arreta hori beste 25

adingaberentzako beste programa batez osatzea aurreikusi da: bost adingabe lehen harreran, eta hogei, etengabeko harreran. Alderdi instrumentalei buruzko arretaz gain, arreta psikologikoa eta gizarte eta hezkuntza arlokoa ere eskainiko da. Hezkuntza Departamentua adingabeen formakuntzaz arduratu da, eta horretarako, formakuntza soziolinguistikoa eta profesionala uztartzen dituen programa diseinatu du Eskubide Sozialetako Departamentuarekin batera.

ATAL HAU NAFARROAKO GOBERNUAREN EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila

41


Agenda Otsailak 1

• WYOMING Y LOS INSOLVENTES. Helldorado. Gasteiz. 22:00. • MIGUEL IGLESIAS. Cotton Club. Bilbo. 20:30. • NOCHE SABINERA. Zentral Kafe Antzokia. Iruña. 21:30. • GANSOS & ROSAS. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. Puertas 21:30. • EÑAUT ELORRIETA & KAABESTRI STRING ENSEMBLE. Gayarre Antzokia. Iruña. 22:00. • AURITZ. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 22:00.

Otsailak 2

• GANSOS & ROSAS. Zentral Kafe Antzokia. Iruña. 21:30. • MEDINA AZAHARA. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. 20:30. • NOA VOLL DAMN & THE HELL DRINKERS. Kutxa Kultur Kluba. Donostia. 20:00. • THE MORLOCKS + THE DEALERS. Helldorado. Gasteiz. 22:00. • ARIZONA BABY. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 22:00. • EÑAUT ELORRIETA. Serantes Kultur Aretoa. Santurtzi. 20:30. • IBAI MARÍN + CAPITÁN TORTUGA. Cotton Club. Bilbo. 20:00.

Otsailak 3

• ISMAEL SERRANO. Arriaga Antzokia. Bilbo. 19:00.

Otsailak 6

• PASTORA SOLER: “La calma”. Teatro Campos Elíseos. Bilbo. 21:00. • SOUL TELLER. Kultur Leioa. Leioa. 20:30. • BEJO. Zentral Cafe Teatro. Iruña. 20:00. • NOMADAK + DEKOT. Sanagustin Kulturgunea. Azpeitia. 22:30. • BUFFALO. Seminarixoa. Bergara. 22:00. • SEX MUSEUM. Doka Kafe Antzokia. Donostia. 20:00. • LETZ ZEP. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. 21:00. • JESSE DAYTON. Helldorado. Gasteiz. 22:00. • GATO MOJADO. Cotton Club. Bilbo. 20:30. • ILEGALES. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 22:00.

Otsailak 9

• LUAR NA LUBRE. Soreasu Antzokia. Azpeitia. 22:00. • ISMAEL SERRANO. Principal Antzokia. Gasteiz. 20:30. • PREXTON + YO, GERARD. Cotton Club. Bilbo. 20:00. • YO LA TENGO. Victoria Eugenia Antzokia. Donostia. 20:00.

Otsailak 10

• MAIJA KAUHANEN. BBK Aretoa. Bilbo. 20:00.

Otsailak 12

• PUSSY RIOT + NEW DAY. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 20:30.

• ECHO AND THE BUNNYMEN. Victoria Eugenia Antzokia. Donostia. 20:00.

Otsailak 7

Otsailak 14

• AMAIKA RUDE SOUND. Kutxa Kultur Kluba. Donostia. 20:00.

Otsailak 8

• JACQUI MCSHEE. BBK Aretoa. Bilbo. 20:00. • PEICO. Haceria Arteak. Bilbo. 21:00.

42

• HESIAN + NAU. Doka Kafe Antzokia. Donostia. 20:00. • CONAN + BAST. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 21:30.

Otsailak 15

• ANTÍLOPEZ. RockStar. Bilbo. 20:30.

• AURITZ. Doka Kafe Antzokia. Donostia. 20:00. • TAKU SUGIMOTO, FÉLICIE BAZELAIRE Y LEO DUPLEIX + ANDREA BERBOIS Y GARAZI NAVAS. AZ Azkuna Zentroa. Bilbo. 19:00. • GATIBU. Intxaurrondo KE. Donostia. 22:00.

Otsailak 16

• DRY RIVER. Stage Live. Bilbo. 21:00. • ROBBY PEOPLES & THE CONGRESS. Lobiano Kultur Gunea. Ermua. 20:00. • ELE & BANDA. Sozial Antzokia. Basauri. 20:30. • NØGEN. Amaia KZ. Irun. 20:00. • NACH. Zentral Kafe Antzokia. Iruña. 21:30. • THE DUSTAPHONICS + LOS TIKI PHANTOMS. Helldorado. Gasteiz. 22:00. • EÑAUT ELORRIETA. Olalde Aretoa. Mungia. 20:00. • VALDÉS. Cotton Club. Bilbo. 20:30. • GATIBU. Intxaurrondo KE. Donostia. 22:00. • RAITX. Kutxa Kultur Kluba. Donostia. 20:00. • WILLIS DRUMMOND. Biarritz . Arratsean. • ANTÍLOPEZ. Doka Kafe Antzokia. Donostia. 21:00.

Otsailak 17

• LAURA COX. Zentral Kafe Antzokia. Iruña. 19:00.

Otsailak 21

• JUANITO MAKANDÉ. Zentral Kafe Antzokia. Iruña. 21:00.

Otsailak 22

• DUNNE. Kutxa Kultur Kluba. Donostia. 21:00. • SOUL TELLER. Kultur Leioa. Leioa. 20:30. • XABI BANDINI. Seminarixoa. Bergara. 22.00.

GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila



Erakusketak Bilboko Arte Ederren Museoa • ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa. 2019ko ekainaren 2ra arte. • Hanging Figures. Juan Muñoz. 2019ko ekainaren 2ra arte. • 68aren Ostean. Artea eta Praktika Artistikoak Euskal Herrian, 19682018. 2019ko apirilaren 28ra arte. • Juan Muñozen “Hanging Figures”. 2019ko ekainaren 2ra arte.

Guggenheim Bilbao Museoa • Van Goghetik Picassora. Thannhauser Legatua. 2019ko martxoaren 24ra arte. • Alberto Giacometti. Atzera Begirakoa. 2019ko otsailaren 24ra arte. • Diana Thater: Mundu Bat Ihesean. 2019ko otsailaren 24ra arte. • Architecture effects. 2019ko otsailaren 17ra arte.

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa • Autobide bat entzufearen atzean. 2019ko otsailaren 28ra arte.

Rekalde Aretoa. Bilbo • Trapos sucios, Cristina GutiérrezMeurs. 2019ko martxoaren 10era arte.

Euskal Museoa. Bilbo • Dohaintzak 2013-2018. Museoa Eraikiz. 2019ko otsailaren 24ra arte.

Bizkaia Aretoa. Bilbo • Uno + 1 +... Gizartea gara. Somos sociedad. 2019ko otsailaren 18ra arte.

Gernikako Bakearen Museoa • Arteak bala bat geldi dezake? William Kellyren mural handia. 2019ko martxoaren 17ra arte. • Bakeraikileak. 2019ko martxoaren 17ra arte.

San Telmo Museoa. Donostia • Arrikrutzeko lehoia. 2019ko otsailaren 10era arte. • Gorputza asmatzea. Biluziak, anatomia, pasioak. 2019ko otsailaren 17ra arte. • Kiputz. Historiaurreko Leize Hilgarri Bat. 2019 ko otsailaren 28ra arte.

Tabakalera. Donostia • Landa Lan. A Documentation of Darcy Lange. 2019ko martxoaren 10ra arte • “L’intrus”, Natasha Marie Llorensek komisariatutako talde erakusketa. 2019ko otsailaren 3ra arte.

Kutxa Kultur Plaza. Donostia • Lugares, Gabriela Suárez. 2019ko otsailaren 28ra arte.

Okendo KE. Donostia • Gipuzkoako artisten elkartea 2019. 2019ko otsailaren 22ra arte.

Koldo Mitxelena Kulturunea. Donostia • “Zeinuak, paisaiak, istripuak”, Diego Vasallo. 2019ko martxoaren 2ra arte.

Oiasso Erromatar Museoa. Irun • Aldaketa Klimatikoak Historian. 2019ko otsailaren 24ra arte.

Artium Museoa. Gasteiz • Kolore Nomadak. Menchu Lamas. 2019ko otsailaren 11ra arte. • Oroi. Queda Mucho Pasado Por Delante. 2019ko abuztuaren 25era arte. • Grey Flag 2018-2019. Palinpsestoa. 2019ko uztailaren 28ra arte. • Mirarien horma 2018. 2019ko otsailaren 28ra arte.

Nafarroako Museoa. Iruña • Dora Salazar. Inspiración. Espiración. Expiación. 2019ko martxoaren 24ra arte. • Abstrakzioaren sorburua Jorge Oteizaren muraletan. Otsailaren 10era arte

Nafoarroako Unibertsitate-Museoa. Iruña • Menonitas de Nueva Durango. Miguel Bergasa. 2019ko martxoaren 25era arte. • Abstrakzioaren Sorburua Jorge Oteizaren Muraletan. 2019ko otsailaren 10era arte.


UN0264239

UN0149793

Klik! Munduko argazkia Klik! Horixe egiten du UNICEFen urteroko ‘Haurrentzako Ekintza Humanitarioa’ txostenak. Begirada orokor baten bitartez, mundu mailan herrialdeetan bizi den egoera erakusten du, betiere haur eta nerabeen eskubideen ikuspegitik. Eta 2018. urteari erreferentzia egiten dion irudia ez da bereziki ona: azken hogeita hamar urteetan egon den egoera kaskarrena islatzen du iazko argazki horrek, gatazka armatuetan dauden herrialdeak, azken hiru hamarkadetakoekin alderatuz, gero eta gehiago baitira: Siria, Yemen, Bangladesh, Somalia, Etiopia, Ukrainia, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Nigeria edo Hego Sudan, argazki horretako puska batzuk baino ez dira, puska kaltetuenetakoak. Zergatik izan dira 2018an haurrak erasoen helburu zuzen? Heriotzak, errekrutatzeak, mutilazioak, biolazioak, indarrezko ezkontzak, bortxaketak, mehatxuak… ume askoren eguneroko bilakatu dira. Horregatik, UNICEFek 59 herrialdetan dauden 41 milioi haurrentzako laguntza humanitarioa eskatu du urte hasiera honetan. Horrek esan gura du, nahiz eta esparru askotan aurrerapenak lortzen ari diren, oraindik ere erronka asko daudela gure begien aurrean. Munduko argazkia aldatu beharra dago. Haurren eskubideak gehiago eta hobeto bermatu behar dira. Larrialdi egoerak biderkatzen ari dira. Eta haurren beharrizanak ere bai. Egoera horiei modu azkar eta eraginkorrean aurre egiteko nahitaezkoa da errekurtsoak eduki eta beharrizanen araberako banaketa egitea: Ekialde Ertaina eta Afrika iparraldea izango dira UNICEFen lehentasun aurten, Siria eta Yemengo krisiek eragindako egoera dela eta. Zifra eta zenbaki bakoitzaren atzean, biolentzia, desplazamendu edo gosete istorio bakoitzaren atzean, haur bat dago, bere familia edo lagunekin bakean edo eskolan egon beharko

GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila

lukeen haur bat. Eta ume horietako bakoitzak dituen beharrizanei erantzuna eman behar zaie, badaudelako esperantzarako datuak ere: 2018an elgorriaren aurka 4,7 milioi pertsona txertatu ziren, desnutrizioaren aurkako tratamendua eman zitzaien 2,6 milioi umeri, laguntza psikologikoa eman zitzaien 3,1 milioi haurri eta 35 milioi pertsona baino gehiagok ur edangarria izatea lortu zen, edateko, sukaldatzeko zein higiene erabilerarako. Eta beharrizan eta lorpen horietan guztietan funtsezko hitza da innobazioa: hitz magikoa ematen du, esparru eta aho askotan entzun dezakeguna. Haur askorentzat ideia eta teknologia, produktu eta zerbitzuetan eraldatzen dituen hitz magikoa da. Itxaropenerako hitza. Vanuatuko irla ezezagun eta bakan bateko hilabeteko jaioberri batentzako txertoa dron batek eraman zuen iazko abenduan. Izan ere, dronek elikagaiak, sendagaiak eta larrialdi egoeretarako beste elementu batzuk garraiatzeko erraztasunak eta azkartasuna ekar dezakete. Eta horretarako erabiliko ditu UNICEFek. Baita larrialdiak aurreikusi, pertsona zaurituak aurkitu edo lurrikara baten ondorioz dauden kalteen ebaluazioa egiteko ere. Dronez gain, mugikorrek ere larrialdi egoeretan batik bat informazio garrantzitsua lehenbailehen igorri eta komunitateetako familiei helarazteko funtsezko balioa dute. Innobazioak aldaketa asko eragin ditzake. Haur bakoitzaren bizia da baliotsuena. Erakundeetatik egindako lanak, proiektu txiki zein handi, aldaketa izugarria eragin lezake Mali, Txad, Libia, Afganistan, Venezuela, Pakistan, Myanmar… Berdin du zein herrialde, zein arraza, zein erlijio. Haur eta nerabe guztiek dituzte eskubide berberak, edozein tokitan, uneoro. Alda dezagun munduko argazkia. Klik! UNICEF Euskal Herriko Batzordea

45


46

GAZTEBERRI #145 | 2019 Urtarrila




Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.