
1 minute read
Kalte egiteko gogoa
by BINKE
TESTUA: GALDAKAOKO ETXERAT ELKARTEA
ARGAZKIA: SARE HERRITARRA
Euskal presoen inguruko errealitateak apartekoa izaten jarraitzen du. Espainiako Estatuan indarrean dagoen ohiturak, presoen existentzia salbuespenezko mekanismoekin uztartzekoak, funtzionatzen jarraitzen du, ezin da aldatu.
Duela gutxi arte, giza eskubideekiko sentibera zen edonork ulertzen zuen sakabanaketa zela gainditu beharreko horma, eskubide horiek urratzen zituzten beste egoera asko gainditzeko gakoa. Izan ere, gogoratu behar dugu sakabanaketaren baitan sortu dela indarkeria gehien euskal presoen eta haien senideen aurka. Ez dira kasualitatez gertatu suizidioak, gaixotasunek eragindako heriotzak, gaixotasun larri eta sendaezinak eta indarkeria- eta tortura-egoera ugari.
Dispertsioaren bukaera testuinguru horretan, badirudi hobekuntza-egoera horrekin batere ados ez dauden agenteak daudela, eta konspiratzen ari direla, konspiratzen, presoen eta senideen aurkako aurreko eraso-mailak berreskuratzeko.
Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentraleko fiskalaren jarreraz ari gara, adibidez. Nahaste Obsesibo
Konpultsiboren baten antza du, zeinaren ondorioz, figura horrek sistematikoki erabiltzen dituen presoen hirugarren graduak, etorkizunik ez balego bezala. Espetxeetan egiten diren azterketa pertsonalizatuen aurrean jarrera politikoa inposatuz. Berriz ere, eskubideak eta politikaren aurrez aurre, normaltasun berria eta salbuespena aurrez aurre. Bultzada horrekin, euskal preso asko itzuli dituzte espetxera, Tratamendu Batzordeen irizpidearen aurka. Oso bitxia.
Baina ez dira hor geratzen. Estatuko gune ilunenetatik benetako muntaia polizialak bultzatzen dira espetxean dauden
Eskubide guztiak guztiontzat arauarekin bat
Egiten Dugu
edo egon diren pertsonak erruztatzen eta zigortzen jarraitzeko. Egoera ezegonkorra eta kezkagarria da, eta gure gizarte osoarentzat oso desatseginak diren ezustekoak eragin ditzake. Eta, azkenik, indarkeria politikoaren ondorio gogorrenak ezagutu dituzten senideen elkarte batzuetako kideek espetxeetako sakabanaketaren itzuleraren aldeko aldarria egiten dute. Pertsona horietako batzuek jendaurrean berriro kaltea sortzeko sortzeko aldarria egiten dute. Oso deigarria da. Agian jasandako kalteak eta sentimenduen kudeaketa arraro batek besteentzat mina eta kaltea eskatzera eraman dezake. Edonola ere, ez ditugu inoiz ulertuko inoren kaltea sortzeko dei horiek, herri honek jada oinaze eta kaltearen erakusgai handiegia izango ez balu bezala!
Ez dugu inoren mina edo kaltea nahi, baizik eta «eskubide guztiak guztiontzat» arauarekin bat egiten dugu, normalizazioaren eta bide onaren ortzi-muga gisa.
Mobilizaziorako deia egiten dugu, elkartasuna eta etorkizuna oinarri hartuta. Garai zaharrak itzul ez daitezen, eta berriak interes ilunetatik oztopa ez daitezen. Salbuespena bertan behera uzteko, eta kaltea inoren helburu izan ez dadin. Animo!