
1 minute read
Udabarriko Sormene aurkeztu dabe sortzaileek
by BINKE
Aurtengo udabarriko Sormene apirilaren 27tik 30era antolatuko da eta inoiz baino sortzaile galdakoztar gehiago batuko dira egitarauan. Aurreko urteetako lan ildoak mantendu eta barri bat batu dabe: zaintza. «Sortzaileak zaindu gura doguz eta horretarako herritarren laguntza behar dogu», azaldu dabe antolakuntzatik. Egitarau osoa ikusi leike 28. orrialdean.
Elexaldeko taberna, udarako
Hogei urte baino gehiago itxita egon ostean, udan irekiko dabe Elexalde auzo galdakoztarrean kokatuta dagozan igerilekuetako taberna. Obrak amaitzen ari dira eta lizitazioa apirilean zehar ateratzea aurreikusi dau Udalak.
Aingeru Garai, txapeldun
Espainiako Erraldoi Txapelketa lehiatu zan Baqueira Bereteko eski pistetan. Honetan garaipena lortu eban Aingeru Garai eskiatzaile galdakoztarrak, Juan del Campo bilbotarraren aurretik.


Sukaldaritza masterclassak
Jose Miguel Olazabalaga sukaldari galdakoztarrak sei masterclass eskainiko dauz apirilean eta maiatzean Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusian.