1 minute read

Olabarrieta historian

lehen Industria Iraultzaren ondoren garatutako aurrerapen teknologiko azkarra, giza populazioaren hazkunde esponentziala elikaduran, eta ekoizpenaren biderketa izugarria.

Masa antropogenikoaren ugaritze horrek biomasari ez dio onik egiten, planetan ondorio kaltegarriak eragiten ditu, eta atmosferan gero eta berotegi efektuko gas gehiago metatzen dira. Beraz, deforestazioa indartuz doa eta bioaniztasunean galera handiak dakartza.

Arazoa jatorritik konpondu beharko genuke, ekonomia deskarbonizatuz eta energía berriztagarriak eta ez-kutsatzaileak erabiliz.

Baliabide naturalak modu arduratsu eta bidezkoan erabiliz, sistema iraunkorragoa lortuko dugu, Antropozenoa gure planetako azken arnasa izan ez dadin.

AITZOL ALTUNA ENZUNZA Lehoinabarra

Gaurko Olabarrieta auzoak historiaurrean ere bizilagunak zituen, bertan aurkitutako harrespila lekuko. Erdi Aroan haizeolak zeuden, auzoaren izenean betirako gelditu dena: 'Ola barrien lekua'. Bertatik, Bilboko Errege Bidea zetorren Urretarantz eta Aperribai familiaren lurrak ziren, burdinola, errota-zahar bat eta dorretxe batek osatzen zuen jaurgoa —gaurko jauregiaren ondoan—; nafar kateak zituzten euren armarrian herriko nagusien artean ohizkoa zena.

Dokumentatutako lehen biztanlea Martín de Olabarrieta da 1375. urteko erroldan. Olabarrietan harrobi bat zegoen eta bertako harriekin eta Abusutik ateratakoekin, Zabaleako Santa Maria eliza eraiki zuten 1896. urtean.

Bizkaian eman zen Industria Iraultzaren testuinguruan, Galdakaok XX. mendearen hasieran garapen handia eduki zuen biztanleria eta ekonomiaren aldetik. Firestone Hispania S.A. izen bereko amerikar enpresak eta bertoko Bizkaia eta Bilboko bankuek sortu zuten 1926an. Basauriko Urbi lantegi nagusia eta bulegoak 1933an inauguratu zituzten. Handik gutxira, Usansoloko zeharrolaren lekuan eraikia zegoen Hierros San Juan erosi zuten, gaurko Josefina lantegia 1938an sortuz, leku bi hauetatik igarotzen zen trena aprobetxatuz.

1947. urtean Firestoneko Juan A. Oloriz gerentearen eskutik, Olabarrietako Iñigobason eta Urbitik parezpare, Iparraldeko euskal-estilozko 62 etxe bikoitz zituen aurreproiektua, La Realeza de Santa Maria eliza, eskolak, ekonomatoa eta Zentro Soziala eraiki ziren, espainiar faxismoaren erruz jendeak pairatzen zuen gosetea lausotzeko asmoz.

This article is from: