1 minute read

Web aplikazioen garapeneko ziklo

barria eskainiko dau Zulaibarrek

Zulaibar Lanbide Ikastegiak bere hezkuntza eskaintza zabalduko dau Web Aplikazioen Garapeneko goimailako teknikariaren graduagaz. Ikastegiak, honegaz, hamar ziklo eskainiko dauz aurrerantzean.

Barrikuntzaz beteta hasi eban amaitzeko dagoan ikasturtea Arratiako Zulaibar Lanbide

Ikastegiak: eraikina erabat erabarritu eban, goi-mailako ziklo barria eskaini eban, inguruko enpresakaz hartu-emona sendotu egin dau eta Errota Arratiaren Garapenerako Agentziak bere egoitza Zulaibarren bertan ireki eban. Hori gutxi ez, eta aurten goi-mailako beste ziklo barri bat eskainiko dau datorren ikasturterako: web aplikazioen garapena. Honegaz, hamar ziklo eskainiko dauz.

Ziklo barria. Orain arte, Zulaibar Lanbide Ikastegian elektrizitateko ikasketak egin gura ebazanak Arratian bertan hasi, baina goi-mailan jarraitu gura ebanak beste eskualde batera joan behar izaten eban bere ikasketak jarraitzera.

Amaitzeko dagoen ikasturtetik ordea, Zulaibarrek dagoaneko eskaintzen eban erdi-mailako Instalazio Elektriko eta Automatikoak zikloari jarraipena emotera etorri zan goimailako ziklo barria eskaini dau bertan: Automatizazioa eta Robotika Industriala.

Orain beste esparru batera egingo dau salto Zulaibarrek. Datorren ikasturtetik aurrera web aplikazioak garatzen, ezartzen eta mantentzen ikasiko dau plazer dauanak. Erabilitako metodoa dana dalakoa be, eta teknologia espezifikoak erabilita, datuak modu seguruan atzitzea bermatuz eta ezarritako estandarretan exijitutako erabilerraztasuneko, usagarritasuneko eta kalitateko irizpideak betez ikasiko dau hori ikasleak.

Hezkuntza araututik kanpo. Arratiako ikastegi ezagunak aspalditik dauka inguruko enpresekaz harreman handia, eta orain arte «talentu hornitzaile» funtsezko papera izan dau Zulaibarrek inguruko enpresakaz: enpresek behar eben profileko ikasleak bideratzen ebezan enpresetara lanera.

Iaztik aurrera ordea, «talentu hornitzaile» izaten jarraitzeaz gain, «ideien zerbitzua» be eskaintzen deutso Zulaibarrek inguruko edozein enpresari. Zelan? Inguruko enpresek daukiezan beharrizanak edo ideiak garatzeko laguntza eskainiz. Horretan dabiz gaur egun be.

Horretarako, inguruko enpresakaz hartu-emona modu praktikoan sendotu dau Zulaibarrek, hezkuntza arautuari ekiten jarraitzetik harago, arrastietan enpresen ordezkariakaz batera lan-saioak egiten bere eraikinetan, proiektu komunak martxan jartzeko. Praktika honegaz, Zulaibarrek ondo daki enpresek zer behar daben eta enpresek hobeto ezagutzen dabe Zulaibarreko ikasleen eskutik zer jaso eta eskatu ahalko daben.

Ate irekiak: Apirilak 26, 18:00

Aurrematrikula epea: Maiatzak 8-26

Zer ikasi zeinke Zulaibarren?

• Goi-mailako zikloak

• Web aplikazioen garapena

• Automatizazioa eta Robotika Industriala

• Gizarteratzea

• Fabrikazio mekanikoko diseinua

• Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa

• Erdi-mailako zikloak

• Mekanizazioa

• Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta

• Instalazio elektrikoak eta automatikoak

• Oinarrizko zikloak

• Instalazio elektroteknikoak eta mekanikoak

• Elementu metalikoen fabrikazioa

Orain presoak

This article is from: