
1 minute read
Andramari LHk prestakuntzaeskaintza handitu du
by BINKE
Ikasketa-lerro oso batean formazioa emateko helburuz, prestakuntzaeskaintza handitu du Galdakaoko
Andra Mari Lanbide Heziketak.
Guztira hiru lanbide-arlo lantzen ditu.
Galdakaoko Andramari LHIk bere prestakuntzaeskaintza handitu du azken urteotan. Hiru lanbidearlo lantzen ditu: Administrazioa eta Kudeaketa, Elektrizitatea eta Elektronika, eta Instalazioa eta Mantentzea. Hiru familia horiek Erdi Mailatik Goi Mailara bitarteko prestakuntza-ildoari jarraitzen diote, OT Zibersegurtasuneko Masterrera iritsiz. Horrez gain, Administrazioa eta Kudeaketa familian goi-mailako bigarren ziklo bat egiteko aukera dago urtebete bakarrik eginez (Zuzendaritza laguntzaile). Hauen helburua ikasleak ikasketa-lerro oso batean prestatzea da, lanmerkatuan modu eraginkorrean sartzeko edo unibertsitatean matrikulatzeko aukera izan dezaten.
A.L ikasleak bere esperientziaren berri eman du: «Institutuan nengoen 4. DBHn, ez neukan argi zer egin nahi nuen Andramari LHko zentroa bisitatu nuenean. Administrazio-Kudeaketako zikloa interesatu zitzaidan, beti gustatu izan zaidalako ekonomia. Erdi Mailako ikasketak egin ondoren, Administrazio eta Finantzetako Goi Mailako zikloa gauzatu nuen Dualen, aldi berean lan eginez eta ikasiz, oso esperientzia interesgarria. Datorren ikasturteari begira, Zuzendaritzari Laguntzeko ikastaroa egitea dut buruan, nire hizkuntzen ezagutza zabaltzeko eta Goi Mailako bi titulu izateko».
J.P-k ere bizitakoa ezagutzera eman nahi izan du: «Batxilergo ikasketak egiten hasi nintzenean ikasgai gehienak interesatzen ez zitzaizkidala ikusi nuen. Niri beti gustatu izan zait informatika eta Andramari LHn nuen lagun batek esan zidan bera Telekomunikazio eta Informatika
Sistemetako Goi Mailako zikloa egiten ari zela, eta gero Zibersegurtasuneko OT Masterra egiteko aukera zuela, oso lanbide eskatua. Nik Telekomunikazio-instalazioko Erdi
Mailako zikloa eginda nuenez, izena eman nuen ikasketalinea osoa egiteko, eta oso pozik nago».
O.R.-k aldiz, hauxe dio: «Teknologia zen gehien interesatzen zitzaidan ikasgaia institutuan nengoela. Horrela, Andramari LHn apuntatu nintzen, Mantentze-lan elektromekanikoetan Erdi Mailako zikloan, gero Mekatronika Industriala Goi Mailako zikloa eta agian Zibersegurtasuneko Masterra egiteko ideiarekin».
Bide honetan, Lanbide Heziketako VI. Euskal Planak erronka berriak planteatzen ditu, hala nola: etengabeko ikaskuntza sustatzea, pertsona guztientzako prestakuntza-eskaintza malguago, integratuago eta eskuragarriago baten bitartez; garapen iraunkor eta inklusiboko helburuekin bat datorren Lanbide Heziketa sustatzea; eta talentua, emakumearen presentzia eta enpresa berriak sortzeko bultzada sustatzea. Halaber, etorkizunari aurrea hartuko dion eta laugarren industria-iraultzaren aurrerapen azkarrari eraginkortasunez erantzungo dion Lanbide Heziketa adimendunerantz aurrera egitea; euskal Lanbide Heziketaren nazioarteko proiekzioa bultzatzea; eta unibertsitatearekiko loturak eta lankidetzak estutzea planteatzen ditu planak.

Hilabete honetako sarituak Martxoko irabazleak
Amaia Diez Iturralde Joserra Aperribai Apellaniz

Alize Mintegi (ezker) eta Izaskun Garai (eskuin) Binkekideak Nekane Mazorriaga Kerren jatetxeko arduradunarekin, bina menuen oparia jasotzeko orduan!
Maiatzaren 12an 'Amatxik dixit, zuri' antzezlana ikusteko bina sarrera opari!