
2 minute read
gogorrena, niretzako, moskitoen ziztadak
by BINKE
izan dira
Telebistatik ikusten duzunak ez dauka zerikusirik han bizi denarekin
Kanpamentu aberatsean ez da uste duzuena bezain ondo lo egiten ala lo falta? Saioko gogorrena ez dira izan ez gosea ezta lo falta ere: niretzako moskitoen ziztadak izan dira okerrena. Eguneko 24 orduetan eltxoak ziztatzen izatea jasan ezina da, benetan. Ba, gosea izatea gogorra izan daiteke lehenengo hiruzpalau egunetan, baina gero gorputza ohitu egiten doa. Lo falta ere gogorra da, baina hori ziztaden ondorio izaten da gehinetan. Zoratzeko modukoa da hori!
Probarik txarrena berriz, imajinatzen dugu horma izango zela... Ba ez, ez zen horrela izan! Hasierako jauzia izan zen niretzako, alde handiz, probarik zailena. Altuera horiei diedan beldurra ez da normala, eta bertara joan nintzen proba horri aurre egingo ez niolakoan. Baina begira, probarik zailenari aurre egin nion eta hormako teknika txar baten erruz kaleratu ninduten.
Hormarekin ametsik egin duzu? Amets ez, baina egia da une horretako irudiek jarraitu egin nindutela behin saioa emititu zenean. Sare sozialetan, platoan, jendearen mezuetan... zelako amorrua!
Kideek bidali zintuzten ostean kaleratuko zintuen duelura. Huts egin dizutela sentitzen duzu? Ez, inondik inora ere. Maitatu eta mirestu egiten ditudan kideak dira, aspaldi ezagutu ditudan pertsonarik jatorrenak. Eta duelura bidali ninduten nigan konfiantza handia zutelako.
Seletak, zure taldeko kapitainak, zure kaleratzearen «erruduna %99an» sentitzen dela esan izan du. Esango du, baina ez du arrazoirik. Ni naiz horma igo ez zuena eta kito. Gainera duelura ni joatearen erabakia talde osoarena izan zen. Seleta kapitain moduan eredu da, benetan.
'Basurde' ezizenez deitu izan zaituzte saioan, baina zure kideei «azeriak» izan behar zinetela esaten zenien. Zer da garrantzitsuagoa? Bizitzan oreka bat beharrezkoa dela uste dut, eta baita abentura honetan ere. Basurdeak izan behar dugu energian, gauzak egiteko zure ehuneko ehuna ematerakoan, indarrean... baina azeriak izan behar genuela esaten nuen bihurrikeria ere behar genuelako, nik neuk izan ez nuena, gainera...
Gogor hasi zineten talde gorrikoak, baina gero gosea eta logurea ere izan duzue, ezta? Bai, oso gogor hasi ginen. Erratuta ez banago lau probatik lau jarraian irabazten hasi ginen. Baina «kanpamentu aberatsean» ez da uste duzuena bezain ondo lo egiten, egun osoz dituzu eltxoak ziztatzen eta ez dago lo egiterik. Hori gutxi balitz, eta agian ez zineten konturatu, baina gu izan ginen azken taldeetako bat janaria sari bezala jasotzen...
Zein puntura arte da egia etxeko pantailatik ikusten den gogortasuna eta zenbatekoa da 'postureoa'? Ba gezurra badirudi ere, askoz errazago ikusten da guztia etxetik. Telebistatik ikusten duzunak ez dauka zerikusirik han bizi denarekin, askoz gehiago sufritzen da han! Gainera, etxetik ordu eta erdiko saio bat baino ez da ikusten, baina han 24 orduz egon behar duzu, eta oso gogorrak egiten dira proben eta dueluen arteko ordu hilak.
Norekin konpondu zara hoberen? Olanorekin, zalantza barik. Zer esan bere inguruan: pertsona oso ona, taldekideen artean beti giro ona sortu nahian, barre egiten, gauza guztien alderdi positiboa ikusten, ondokoak lasaitzen... Olano ikaragarria izan da.
Eta txarren? Txarren norekin moldatu naizen esateko beste taldekoren bat aukeratuko nuke, baina aurkarien inguruan ezin dut askorik esan, haiekin harremana ekidin egiten baitu programak! (barreka)
Programako zure azken uneetan, negarrez, asko aipatu zenuen ama. Zergatik? Asko maite eta miresten dut ama, zelan ez. Baina gainera harreman handia daukagu, guzti-guztia kontatzen diot berari eta han igaro beharreko ordu hiletan zein unerik gogorrenetan bera etortzen zitzaidan burura. •