
1 minute read
«Helburuak betetzen ez dituzunean, normala da zurekin dezepzionatuta sentitzea»
by BINKE
TESTUA: JON GOMEZ GARAI
ARGAZKIAK: EITB ETA HOSTOIL
Bere taldeko kideen eta saioko adituen arabera, aurtengo ETBko 'El Conquistador del Caribe' lehiaketako partaiderik onenetakoa izan da Aritz Irusta. Baina bere ezaugarri onek ez diote aukerarik eman nahi beste urrun iristeko Karibeko abenturan, eta bertan bi aste egin ostean itzuli da Galdakaora Maxam herriko lehergaien lantegian lan egiten duen «konkistatzailea». Berarekin izan gara.
Karibetik itzuli zara. Nahi baino lehenago? Bai, duda barik. Nire helburua finalera edo gutxienez finalaurrekora iristea zen, nire burua forman, gogotsu eta ilusioarekin ikusten bainuen. Baina tira, ez zen posible izan.
Patxi Alonsok platoan egindako elkarrizketan esan zenuen zure buruarekin «dezepzionatuta» zaudela.
Zergatik? Bere buruari asko exijitzen dion pertsona naiz, galtzea batere gustatzen ez zaiona, eta are gutxiago hau bezalako saio batean parte hartzen ari zarenean. Horretarako prestaketa gogorrak egin ostean, eta helburuak betetzen ez dituzunean, normala da zure buruarekin dezepzionatuta sentitzea.
Abentura bizitzera joan aurretik saioko probetarako gogor entrenatzen zinen ala? Saioko proba batzuk errepikatu egiten dira urtez urte, eta horietariko batzuetan prestatzen saiatu nintzen joan aurretik. Hasierako saltoaren proba, adibidez, gogor prestatu behar izan nuen bertigo handiko pertsona naizelako, eta Karibera joan aurretik ez nintzelako gai sei metroko garaieratik gora jauzi egiteko. Eta ondo egin nuen. Aldiz, sokan gora egiteko, oinekin estutzea ez nuen praktikatu ondo egiten nekielakoan eta, begira, proba horrek bidali ninduen etxera.
Baina joan aurretik ez zenekiten probak zeintzuk izango ziren, ezta? Ez, inoiz ez dira jakiten. Gainera berriak sartzen dituzte urtero. Baina saioko jarraitzaile fidela bazara badakizu ziurrenik aurkitu egingo dituzula probak sokekin, tarantulekin, txarriarekin, jauziekin...
Noiz grabatu zenuten saioa eta zenbat denbora eman zenuen zuk han, guztira? Azaroan joan ginen, egun bi eman genituen lehiakide guztiak hotel batean elkarrekin — elkar ezagutzeko, oraindik ekipo berekoak nortzuk izango ginen jakin barik ere— eta ostean 11 egun egin nituen saioan lehiatzen. Guztira 14 egun egin nituen Karibean.
Behin esperientzia bizita, zein izan da bizi izan duzun probarik errazena? Proba errezik ez dago 'El Conquistador del Caribe' saioan, eta are gutxiago ez duzunean jaten eta moskito guztiek ziztatu egiten dizutenean. Baina errezenetariko bat agian talde aurkarien kupelak urez bete behar genituen proba izan zen niretzat.
Zelan moldatu zara animalien tripak eta hesteak ahoan eramateko? Ba txerriaren proba beti izan da egiteko desiatzen egon naizen ariketetako bat. Hasieratik antolatzen dute eta gaur egun badago desberdintasun nabari bat txerriaren okelak ahoan gordinik hartzetik, honen odola zure ahoan kapitainaren ahora eramatera. Bero, bere odolbildu guztiekin eta kriston kiratsarekin odola ahoan eraman behar izateak botaka egiteko gogoak ekarri zizkidan!
Aritz
Irusta Fernández 1993, Galdakao
Lauaxeta Ikastolan ikasitakoa da Aritz Irusta galdakoztarra.
Bertan Batxilergoa amaitu eta
Mekatronikako Goi Mailako ziklo bat egin zuen, zeinek aukera eman zion praktikak
Galdakaoko Maxam enpresan egiteko. Geroztik bertan dabil lanean, bederatzi urtera bidean, produkzioko mekaniko jardunean. Bere ogibideko ibilbidean, besteak beste, Txinan enpresako lantegi bat hutsetik sortzeko ardura izan du.
Saioko