Aldizkaria: Iraila-Urria

Page 25

ARTE GARAIKIDEA / ILUSTRAZIOA URR. 20 (astr.)

Josune Urrutia Asua

Compendio colectivo sobre cáncer (Minbiziari buruzko bilduma kolektiboa) Josune Urrutia artista grafikoak Compendio colectivo sobre cáncer (Minbiziari buruzko bilduma kolektiboa) aurkezten du. Artista-liburu baten eta zientzia-lan baten artean dagoen bilduma honek hiztegi ilustratuaren antzeko formatua erabiltzen du, tradizio luzekoa medikuntzaren historian. Argitalpen korala da, artistak irudiztatua, eta Vilanovako Arnau Ospitaleko Onkologia Erradioterapikoko Zerbitzuko ospitale-komunitate osoak hartu du parte. Hitzak definitzen eta bilduma edukiz hornitzen lagundu dute. Compendio colectivo sobre cáncer Radiació++++ proiektuaren barruan dago, Lleidako Centre d’Art la Panerak osasun-arloan antolatzen dituen arte-egonaldien programaren barruan.

Irudia: Alejandro Nafría

baliabide gisa behar duten prozesuetan eta tresnetan: medikuntza grafikoa osasunmunduan, graphic recording-a, mapa bisualak eta kaleko marrazketa kolektiboko prozesuak. Duela gutxi beka bat izan du Angoulêmeko (Frantzia) Maison des Auteursen, emakumeei, arteari eta minbiziari buruz duen komikiproiektuarekin. JOSUNE URRUTIA. Artista, marrazkilari, ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko honek interes berezia du marrazketa komunikaziorako eta sozializaziorako funtsezko

ARTISTA LIBURU BATEN ETA LAN ZIENTIFIKO BATEN ARTEAN, COMPENDIO COLECTIVO SOBRE CÁNCER LIBURUA ARTISTAK ILUSTRATUTAKO ARGITALPEN KORAL BAT DA, LLEIDAN DAGOEN CENTRE D ‘ART LA PANERAREN RADIACIÓ+++ PROIEKTUAREN BARRUAN.

Urriak 20, asteartea 19:00 Mediateka. TK201 Sarrera dohainik Informazio gehiago: azkunazentroa.eus

josunene.com

Hauek dira haren argitalpenik esanguratsuenetako batzuk: Compendio colectivo sobre cáncer (2019), Breve diccionario enciclopédico ilustrado de MI cáncer (2017) eta Así me veo (2015).

Josune Urrutiak Azkuna Zentroko sarrera nagusian esku hartuko du, 2020 ko abenduaren 15etik aurrera Fatxada Proiektua. Diseinua, ilustrazioa eta komikia proiektuaren esparruan.

25


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.