Beraz, hona hemen aurtengo Gabonetako argitalpena

Page 18

GASTRONOMIA

Jai-giroko bi errezeta apropos, krisi-garaietarako oso eskuragarriak, zaporetsuak eta gustura geratzekoak. Urruneko lotura duten bi errezeta, bata bizkaitarra eta bestea errioxarra, baldintza bera dutenak: biek ogi asko eskatzen dute platera garbi uzteko. Egun batetik bestera prestatzea gomendatzen da, saltsa ontzeko eta lodiera egokia izan dezan.

Txerri hankak bizkaiko saltsan OSAGAIAK (6 pertsona): 6-9 txerri-hanka / Porrua, tipula eta azenarioa egosteko / 10-12 piper txorizero (garrantzitsua da leunak eta kalitate onekoak izatea) / Zallako 3 tipula more / 2 berakatz zuri atal / Pipermina (aukerakoa) / Gatza ELABORAZIOA: Piper txorizeroei bustanak eta haziak kendu, eta ur epeletan beratzen jarri. Txerri-hankak garbitu eta izan ditzaketen ileak soplete edo metxero batekin kendu.

Hankak uretan egosi gatz, porru, tipula eta azenarioarekin. Ordubete expres kazola batean. 3-4 bat ordu kazola tradizionalean. Utzi epeltzenk eta ahalik eta hezurrik gehien kendu, hankaren formari eutsiz. Erreserbatu.

Tipula eta berakatzak txikitu eta su ertainean oliba-oliotan gorritu. Piperrei mamia kendu aizto batekin, eta bota nahasteari bigunddu ondoren. Pikante puntutxo bat nahi izanez gero, pipermina gehitu. Botatako guztia nahastu ondo. Ura gehitu eta egosten utzi. Jarri gatzpuntuan, eta piperrek mingotz zaporea eman badio, zuzendu azukre pixka batekin. (Horre-

16

tarako, azukrea erabili beharrean, nahsketa egiten den unean ogi txigortua edo reineta sagar erdia edo maria gaileta bat erabil daiteke). Saltsa iragazki batetik pasatu eta, ondoren, txino batetik.

Landutako saltsa txerri-hankei gehitu eta su ertainean egosten utzi guztia 20-30 minutuz.

Hobe da errezeta egun batetik bestera egitea.

Xabier Zaldunbideren errezeta Academia del Cerdo Txarriduna


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.