7h98

Page 1

IRATI ETA ABODI Basoaren gailurra ZANZIBAR Espezien uhartea CAMPECHE Iragan kolonialeko dotoretasuna CAHORS Loten besarkada goxoa

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

hutsa

Bhutan ZORIONAREN BIDEA


Azaleko argazkia: Gonzalo Azumendi

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Amaia EreĂąaga Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 946 61 20 55 www.zazpihaizetara.com

LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


aurkibidea 04

Munduari begirada Whitby hiria, gotikoen jauregirik ederrena.

34

Munduari begirada Vatnajรถkull parkeko glaziarrak eta Vietnameko fabrika batean sareak konpontzen.

16

ErreportaJEak 6

Buthan GNH (Gross National Happiness edo barne zoriontasun gordina) kontzeptua garatu nahi duen lurralde liluragarria.

16

Abodi Pirinioetako talaia ikusgarri honetara jo dugu udazkenaz gozatzeko. Elur gutxi dago, baina hosto asko. Iratiko basokoak.

24

Zanzibar Antzina esklabo eta espezien merkatu, britainiarren kolonia eta esploratzaile handien gunea izan zen. Gaur egun paradisu izatea egokitu zaio.

36

Campeche Munduko Ondare izendatua, hiri barroko hau Mexikoko ederrenetako bat da.

44

Cahors Okzitaniako hiri lasai honetako azokan murgiltzeko proposamena luzatzen dizuegu.

36 06

44

24

Bidelaguna 52

Proposamen tematikoa Britainia Handiko toki arraroenak.

56

Hitzorduak

58

Liburuen txokoa

60

Gogoan hartu Martinikako enperatriz kreolearen etxea eta aurora boreala glaziarretik ikusita.

62

Laburrak

3


WHITBY Gotikoen jauregirik ederrena raculari bizia eman zion sekretua ez dago Errumanian, Yorkshireko britainiar kostaldeko Whitby hirian baizik. Hor dago beldurrezko eleberriaren jatorria. Itsas erauntsi baten indarrez hondoratu zen ontzi errusiarretik iritsi zen Dracula herri honetara. Whitbyko kaitik gora doazen eskailerak 199 maila ditu gaur egun; Bram Stokerren obraren hasieran Draculak –zakur itxura hartuz– igotzen dituen 199 eskailera-maila horiek dira. Eleberriaren eraginez, Whitby turismoaren mapan kokatu zen aspaldi. Izuaren eta ikararen zirrarak mugimendu gotikoaren gordeleku bihurtu du duela hogei urte arrantzatik baino bizi ez zen herri txikia, eta gotikoen elkargune berezia da gaur egun. Urtean bi aldiz, apiril eta azaroan, Whitby Gothic Weekend ekitaldia izaten da bertan, eta 14.000 biztanle dituen herriak populazioa bikoizten du festa honetan. Ohiko lasaitasuna uxatuz, goth eta deathrock musikak lagunduta, gaueko bizia gailentzen da orduan. Eta arropa beltzak, aurpegi zurbilak, kapa eta beroki luzeak, larrua eta gurutzeak. Gotikoei iluntasuna gustatzen omen zaie eta egun hauetan, banpiroen munduan murgilduta, Whitby-ko kanposantuan dago jauregirik ederrena.

D

Argazkia: Oli Sccarff


Munduari begirada

5


Bhutan BARNE ZORIONTASUN GORDINA Testua: Ana Vega Argazkiak: Gonzalo Azumendi



BUTHAN

Bere garitaren gerizpean, ibilgailuen joanetorriaren erdi-erdian nekagaitz, udaltzaina zirkulazioa zuzentzen ari da dantza moduko bat eginez bozinen eta motor burrunbaren doinuak lagunduta, turistek eszena grabatzen duten bitartean. Thimphu-n gaude, Bhutango hiriburuan. Mundu osoan semafororik gabeko hiri bakarra da, nahiz eta ibilgailu kopurua benetan azkar ugaritu den azken urteotan, guardiaren erritmoa balsetik rock gogorrenera aldatzeraino.

8

himphu hiria aurreneko jomuga dute herrialde osoan dabilen airelinea bakarrarekin, hau da, Bhutango Druk Air konpainiarekin, Paroko aireportura iristen diren bidaiariek. 80.000 biztanle duen hiriburuko kaleetan badira erloju garestiak eta punta-puntako sakelakoak erakusten dituzten herritar aberatsak beren jantzi tradizionalei muzin egin gabe: gizonezkoen gho delakoa, eta emakumezkoen kira. Badira, halaber, tabernak, kafetegiak, night clubak, baita gorriz jantzitako monje budistak ere, turista iritsi berriek beren kamerekin zelatatzen dituztenak ahalik eta modurik isilenean. Herrialde osoan bezala, hiriburuan ere osagairik erakargarrienetako bat bhutandar arkitektura tipikoa da: beraien monasterioak –dzong izeneko gotorlekuak–, beraien chorten delakoak –hilobiak edo hilarri gisako tumuluak–. Tashicho Dzong-en hasi dugu gure ibilbidea. Thimphukoak harro daude monasterio eta gotorleku den gune erlijioso eta egoitza administratibo honetaz, Erregeren Tronuaren aretoa dagoen lekua da. Hiriburuko beste toki enblematiko bat Memorial Chorten delakoa

T


Paro bailarako emakume bat. Aurreko orrialdean, Changangkha izeneko ÂŤdzongÂť-a ohiko gotorleku itxurarekin.

9


BUTHAN da, hirugarren erregearen ohoretan eginiko oroigarria. Arkitektura kontuez aspertzen bagara, aitzakia zoragarria aurkituko dugu asteko azokan, bertako herritarrez disfrutatu eta hurbiletik sentitzeko, ostegunetan eskualde osoko jendea bertaratzen baita beren produktuekin eta larunbat gauera arte geratzen dira hirian. Makina bat hornigai berezi aurkituko ditugu, arrain lehorra, datse delako gazta leunak, barazkiak, eztia, hakey edo iratze kixkurra, eta eskualdeko nekazari eta abeltzainen beste dozenaka produktu, prezio hobeezinetan. Jak hanka bat, oso-osorik, apatx eta guzti, izugarri tentagarria bihur daiteke, baina kontserbatzen zaila izateaz gain aireportuetan gero eta zorrotzagoak diren osasun kontrolak direla-eta, bertan behera utzi dugu etxerakoan afari goxo bat egin ahal izateko erosteko asmoa.

10

Handik gertu, artisauen azokan, bidaia orotan pilatuz joan ohi garen oroigarri horietakoak aurkitu ditugu, eite guztietako iruditxoekin edota intsentsuarekin hasi eta deabru maskara koloretsuetaraino. Ezinbestekoa da posta bulegotik pasatzea, mundu zabaleko seilu bildumarik eder eta irudimentsuenetarikoa dutelako; izan ere, oso neurri, euskarri eta gai ezohikoak dituzte, kolorez eta sormenez gainezka, 60ko hamarkadan berenberegi diseinatuak herrialdeko azpiegituretarako dirua biltzeko asmoz, Burt Todd estatubatuar enpresariaren bultzadarekin. Herria zoriontsu izan dadila Trafikoaren zaintzaileak hortxe jarraitzen du, geldiezin, Duracell untxiak bezala. Batzuek diote bertako herri-


tarrek ez dituztela batere gogoko semaforoak, hotz eta inpertsonal deritzote; eta hemen, herritarren bereizgarri esanguratsuenen artean nabarmendu eta lau haizetara zabaltzen den ezer egotekotan, hain zuzen, bertako 700.000 bhutandarren zoriontasuna da. Ideia hori Jigme Singye Wangchuk erregeari bururatu zitzaion, 70eko hamarkadaren erdialdean koroatu zutena berak 16-17 urte zituela, munduko estatubururik gazteena bihurtuz, hain justu, beste herrialde askotan bozkatu ahal izateko ere nahikoa ez den adinarekin. Errege familiako kide batek, Sangay Wangchuck-ek dioenez, behin errege gazteari galdetu zioten ea nola handituko lukeen herrialdearen BPG (barne produktu gordina), eta berak erantzun zuen beste kontzeptu garrantzitsuago bat ezarri zuela bere herriaren iparrorra-

tza izan zedin: GNH (Gross National Happiness edo barne zoriontasun gordina). Hau da, herriaren zoriontasuna zaintzera eta bermatzera bideratutako ahalegina eta lau zutabetan oinarritutako helburu goresgarria: garapen ekonomiko orekatua, ingurumenaren babesa, kultura sustatzea eta zaintzea eta gai publikoen kudeaketa egokia. Globalizaziotik ihes egiteko irrika hori bisitariak erraz usnatzen du, liluraren liluraz herrialdeko eszena eta paraje ia-ia ukigabeek aho bete hortz uzten dutenean. Bhutan mendeetan egon zen itxita atzerritarrentzat, eta 1999. urtera arte hemen ez zegoen telebistarik. Internet beranduen iritsi zen lekua da mundu zabalean, 2000. urtean, hain zuzen. Gaur egun munduan mila milioi turista dabiltzala kalkulatzen dute, eta aurreikuspenen arabera, 2027. ur-

Monje bat Punakha monasterioari so eginez. Ondoan, otoitzak edo eskaerak egiteko oihalak.


BUTHAN terako kopurua bikoiztu egingo da. Baina Khenpo Tash Bhutaneko Museo Nazionaleko zuzendariak esan digunaren arabera, bere herrialdeak ez du interesik turismo masiboan. Beraren hitzetan, ez dituzte nahi bidaiari arloteak, motxileroak, dirudunak baizik, hau da Hollywoodeko jendea, irakasle erretiratuak... Horretarako, formula hauxe ezarri dute: Prezio handiak, inpaktu txikia. Hortaz, herrialdea bisitatu nahi duen orok eguneko 250 dolar ordaindu beharko ditu. Zenbateko horretan sartzen dira garraioa, ostatua, janaria, eta bidean lagunduko gaituen gida, helburu bakar batekin: monumentu ederrak bisitatzea, eta gainerakoa... ibilgailutik bertatik ikusiko dugu. Tigrearen Habia Taktsang monasterioa Paron dago, Thimphutik ordubetera. Budismoaren bigarren mendi sakratua da, Kailash mendiaren ostean, eta bere izen nazioartekotua, ingelesez, Tiger’s Nest da, Tigrearen Habia. Kondairak dioenez, VIII. mendean, Rinpoche guruak tigre eme baten gainean hegan egin zuen bertan meditatzeko hiru urtez, hiru hilabetez, hiru astez, hiru egunez, hiru orduz... eta halaxe lortu zuen gaizkiaren espiritua menderatzea. Berak ekarri zuen budismoa Bhutanera. Monasterioa amildegiaren ertz-ertzean dago, 900 metroko altueran, Paro hiriko arroz soro guztiak begi bistan dituela. Bertara iristeak ia bi orduko ahalegina eskatzen du, erromes irribarretsuz, otoitz oihalez eta meditaziora bultzatzen gaituen paisaia zoragarri batez inguratuta. Iristean, Kado lamak gogora ekarri digu prest egon behar dugula bakerako eta zorionerako. Zoriona, berak dioenez, jarrera mental bat da. Bide gogorra izan da, 700 eskailera maila ditu, eta maila bakoitzean, jakinduria apur batez janzten goaz. Bien bitartean, Thimphuko merkataritza guneko eskailera mekanikoetan, halako batean estreinakoz dabiltzan bhutandarrak sinesgogor eta errezeloz igotzen dira, doako atrakzio bat balitz bezala, eta pozik egiten dute barre mundu globalerako lehen igoera arrakastatsua burututakoan. Punakha eta Tongsa Tongsarako bideak baso trinkoak zeharkatzen ditu, magnolia eta errododendro basatiak hazten diren parajeak, paisaia lanbrotsu honi are misterio aire handiagoa emanez. Otoitz oihalak kulunkatzen ditu haize leunak eta horien koloreak ederki nabarmentzen dira errepidetik mendi lepoetan eta mendateetan. Haize hori da erreguak hauspotzen dituena, bakearen eta zorionaren aldeko mezua bazter guztietara zabalduz. Herrixketatik igarotzean, bat-batean eten egiten da giro idiliko hori, etxeetako fatxadetan margotutako falo tente erraldoiekin. Estonagarria bezain barregarria da. 12


Herrialde honetako biztanleak. Aurreko orrialdean Tongsa monasterioa ere ikus daiteke. Agian inguru hauetako gauzarik aipagarriena da.


GIDA PRAKTIKOA

Nola iritsi Paro aireportuan konpainia bakar batek egiten ditu nazioarteko hegaldiak, hau da, Druk Air konpainiak. Europatik iritsitako hegaldietarako komunikazio aukera hoberenak dituzten hiriak hauexek dira: New Delhi eta Kalkuta (India), Katmandu (Nepal), Bangkok (Thailandia) eta Singapur. Herrialde barruko bi hegaldi daude, halaber, mendebaldeko Paro erdialdeko Bumthang-ekin eta ekialdeko Yongphula-rekin lotzen dutenak, baina horien maiztasuna nahiko aldakorra da.

Eskakizunak Herrialdea bisitatzeko modu bakarra bidaia agentzia baten bidez egitea da. Bhutango bertako nahiz Europako agentzia hori arduratuko da Tourism Authority of Bhoutan delakoari bisa eskaera egiteaz eta bidaia txartelak eskatzeaz. Ez da ezinbestekoa taldean bidaiatzea, baina merkeago ateratzen da. Eguneko tarifa orokor bat ordaindu behar da, prestazio guztien truke: ostatua, janaria, garraioa eta gida, eta gutxieneko prezioa 250 eurokoa da pertsonako, goi denboraldian. Bhutango bisitari guztiek bisa behar dute, eta bidaia horretan hegaldi aldaketa bat behintzat egin behar denez Indian, Nepalen, Singapurren edo Thailandian, tarteko herrialde horretan ere eskatu beharko da agiria.

Klima Bhutan Asia hego-ekialdean dago, Txinaren eta Indiaren artean, Himalaiaren magalean. Lautadak eta bailarak daude, baina oso menditsua da orografia, lurraldearen %70 basoak hartzen du. Klimaren ezaugarriak askotarikoak dira, eta aldatuz doaz, adibidez, eskualdearen arabera. Oro har, bidaiatzeko garairik onena udaberria da, orduantxe baitago tenperatura atseginena.


BUTHAN Kondairak dioenaren arabera, Drukpa Kunley monjeak zakilaz baliatuta menderatu zuen deabrua, eta hala, bere zera hori «jakinduria izpi distiratsua» bihurtu zen. Drukpa Kunley 1455. eta 1529. urteen artean bizi izan zen eta mahamudra (budismo eskoletako bat) maisu goren izan zen. Nolanahi ere, balentria ondo lurtarrak eta inbidiagarriak egozten dizkiote, hala nola: 5.000 emakume baino gehiagorekin gozatu zuen –eta halako esperientzia maila izanda, uste izatekoa da gozarazi ere egingo zituela–, sexuarekin jorratuz bere bedeinkapenerako bidea. Hori dela-eta «5.000 emakumeen santua» tituluaz jabetu zen, eta garai hartako demografia eta herritarren sakabanaketa kontuan hartzen badugu, antza denez gutxik egin zioten uko santuarekin elkartzeko erromesaldiari. Sexua, bide batez esanda, ibaiek ere badute Bhutanen, bitxia bada ere. Punakha eta bere dzonga bi ibilguren artean daude: bata, arra, Pho Chhu izenekoa (aita) eta bestea emea, Mo Chhu (ama), eta Punakha besarkatzen dute biak elkartzen diren lekuan, itsasoaren mailatik 1.350 metroko altueran. Lekua berezia eta bakarra da, eta berezko energia horregatik berariaz hautatu zuten eraikin arranditsu hau kokatzeko. 1637. urtean eraikia, hauxe da Bhutan osoko bigarren dzong zaharrena eta bigarren handiena.

Baina txundigarriena, eta beharbada herrialde osoko gauzarik azpimarragarriena, Tongsa monasterioa da. Hiriburutik abiatuta errepidez sei orduan iristeko moduan dago, baina hobe da 4x4 ibilgailu batean ibiltzea, errepideak askotan itxita egoten baitira uholdeengatik edo lur-jausiengatik. Aurreneko eraikina 1543. urtekoa da, eta 23 tenplu ditu barruan. Gotorleku erraldoi bat da Mangde ibaiaren gaineko kokaleku estrategiko batean. Gure denbora, edo hobeto esanda, erosi ditugun bisita egunak agortzen ari dira, eta laburbilduz, herrialde berdingabe batean sartu gara. Horren adierazle, bitxikeria hauek: aurrenekoak izan ziren jendaurrean erretzea debekatzen, arku tiroa dute kirol nazionaltzat eta futbol selekzioak uko egiten dio bere mugetatik kanpo jokatzeari. Thimphura itzultzeko bidean, Tigre Habian lamak emandako irakaspenak etorri zaizkit gogora: esan zidan budismoaren arabera zoriontasuna erdiko bidean dagoela... eta ibilgailuko leihotik begira noa zeharkatzen ari garen amildegiei. Han-hemenka marihuana landareak basati hazten dira, itxura batean inork ere erreparatzen ez dielarik. Bat-batean zalantzak harrapatu nau: igarotzen ari garen hauxe ote da erdiko bidea? •

Ondoko orrialdean, herriko etxe bat Tongsa-n. Behean, adineko gizon bat, eta ikasleak, Thimphuko eskolan margotzen.

15


Argazkia: Nafarroako Gobernuko Turismo Marketinerako Zerbitzua


Irati eta Abodi Testua: Andoni Urbistondo

BASOAREN GAILURRA


IRATI ETA ABODI

Belar, hosto eta elur mendia da Abodi udazkenean. Pirinioetako talaia ikusgarria. Elur gutxi dago, baina hosto asko. Iratiko basokoak. dazkenak lan erdiak egin ditu. Hamar eguneko elur eta euri erauntsiaren ondoren berde-berde dago Abodi, baina eguzkitsu. Elur arrasto gutxi batzuk baino ez. Orhin, Pirinioetako lehen 2.000 metroko gailurrean ere zuritasun gutxi. Ekialdera, AuĂąamendi aldera begiratu behar, zuriaren distira nabarmentzeko. Aezkoa eta Zaraitzu bailaretan soroak zuri daude, izotz jantziarekin. Azaro erdialdean gaude eta Abodi gainean, aldiz, eguzki goxoa eta 10 graduko tenperatura atsegina. Antizikloiaren onurak, inbertsio termikoa: hotza bailaretan pilatzen da. Mendi belartsu asko daude Euskal Herrian, baina Abodi bezain garaiak, 1.500 metroko langa gainditzen dutenak, gutxi. Ondoan dauka bat: Ortzantzurieta, Aezkoa bailarako nagusia (1.566 metro). Pirinioetara jo beharko genuke besteren bat bilatzeko. Ez da lan zaila, Abodi begiraleku ezin hobea baita. Bai Pirinioak bistaratzeko, baita Euskal Herriko eta Espainiako beste hainbat mendi ikusteko ere. 360 graduko buelta egiten hasterako jabetuko gara Euskal Herrian ez dagoela Abodi bezalako talaia ikusgarririk: Orhi, AuĂąamendi, Hiru Erregeen Mahaia, Petretxema eta Bisaurin gertu ikusten dira. Urrunxeago PeĂąa Oroel, Jacan, edo Moncayo eta San Lorenzo, Aragoi eta Errioxako mendi garaienak, Gaztelako eremuetatik gertu. Elomendi Higa, Beriain, Aratz eta Aizkorri, Saioa, Okabe, Urkulu, Hauza eta Iparla ere hatzekin ukitzeko moduan agertzen dira. Eta urrunago ez, frantziparrak, ipar-ekialdeko haizeak, Lapurdi eta Gipuzkoako kostaldeko mendiak lainoz estali dituelako. Abodi Pirinioetan dago, baina ez dauka Pirinioetako ohiko mendi handien tankerarik. Luzea da, desnibel apalekoa, belartsua eta igotzeko erraza. Urrunetik ere Orhi handiaren itzalpean geratzen da. Trukean ibilbide lasaia eskaintzen du. Tapla gainetik Idorrokia tontorra esku-eskura dago (1.492 metro). 150 metroko desnibela baino ez. Handik Elurretako Ama Birjinaren Baseliza eta Irabiako uharka ikus daitezke. Noski, biak ala biak Iratiko oihaneko pago eta izei dotoreek estalita, haizearen arriskutik salbu. Abodiko hegian haizea dabil fin-fin, eta udan indartsu zeuden hostoak han eta he-

U

18


Irabiako uharka eta Iratiko basoko zuhaitz koloretsuak, Abodi mendikatetik ikusita. Aurreko orrialdean, goitik behera, Irabiako uharka eguneko azken eguzki izpiekin eta Iratiko basoko pago eta izeiak, udazken jantziarekin. Erreportajea zabaltzen duen argazkian, Elurretako Ama Birjinaren baseliza. Argazkia: Andoni Urbistondo

19


IRATI ETA ABODI Otsagabia zuri-zuri. Irudia joan den urtarrilekoa da, lehenengo elurrarekin. Ondoko orrialdean, herriko jaiak eta uda partean egiten diren Orhipean jardunaldietako irudiak. Gazta Iratiko artzainena da. Argazkiak: IĂąigo Uriz Idoia Zabaleta Jagoba Manterola Bob Edme

20

men barreiatu ditu. Abodi gailurrera bidean hosto pilaketa ikaragarria da, baina han ez dago zuhaitzik. Jakina, haizeak eraman ditu bertaraino. Udazkenak, lehen izotz eta elurteek, eta eguzkiaren indar faltak beren lana egin dute beste urtebetez: zuhaitzak horitu eta kolore nahasketa polita eman oihanari, 17.000 hektarea zabal den parekorik gabeko eremu bakar horri (Europako bigarren pago baso handiena da, Alemaniako Baso Beltzaren ostean). Natura aberatsa eta geldiezina da, eta Iratiko oihana negu gogorra jasateko prest dago berriro, eraldaketa prozesua bukatzear. Idorrokiaren ondoren Mendebaldeko Abodi gaina dator. Handik Paso de las Alforjas delako lepora, gure arbasoak, artzainak, eremu hauetara aspaldi etorri zirela jabetzeko. Hainbat dolmen eta menhir daude, Arrizabala izenekoa horietako bat. Ardirik ez dago dagoeneko Abodin, azaroko lehen egunarekin Bardeako negu epelaren bila joan baitziren. Han egongo dira maiatzera arte, Abodiko larre gozoetako elurra lurmendu zain. Baina zaldiak badaude, eta haiek zaintzen dituzten abeltzainak ere bai. Desilusio apur batekin, orotariko auto batekin iraganean oinez bakarrik irits zitekeen tokietara autoz ere irits daitekeela jabetu gara. Beti ere Otsagabiko Udalaren baimen bereziarekin.

Abodin Euskal Herriko mendietan hain ohikoak diren etxetxoa dago, IruĂąeko Anaitasuna Mendi Taldearen plakarekin. Itzaltzu eta Otsagabia ikusten dira ondo, baita Lazako lepora daraman errepidea ere, Uztarroze eta Izabara bidean. Iratiko oihaneko pago zaharrak gailurreraino heltzen dira puntu honetan, 1.500 metroraino. Zuhaitz gogorrak, dudarik gabe, neguan paraje hauetan tenperatura egun askotan 0 gradutik ez baita igotzen. Eta hotzenak -10 gradutik behera jaitsi sarri. Belar bidetik hosto bidera Ibilkera goxoa da Abodin, belar gainean. Eta zer esanik ez Irabia uharka inguratzen duten bidezidorretan. Ez dago mendi biderik, hosto bidea baizik. Tapla lepotik errepidea iparrerantz jarraitu beste lanik ez da hartu behar, Elurretako Ama Birjinaren Baseliza eta Irabiako uharkara iristeko. Orbaizetatik ere irits daiteke, zementu pista batean barrena, Mendilatz tontor belartsuaren azpitik pasata. Bide batez, Jaurrieta, Abaurregaina eta Orbaizeta bezalako herrixka dotoreak ezagut daitezke. Irabia eta Irati toki magikoak dira, urtaroa bat edo beste izan, baina udazkenean badu misterio puntu



IRATI ETA ABODI Mendizale bat Abodi mendi belartsura bidean (1.531 metro). Atzean, Pirinioetako lehen gailur elurtuak: Auñamendi, Hiru Erregeen Mahaia, Petretxema... Argazkiak: Andoni Urbistondo

bat. Pausoek hostoak zanpatzean ateratzen duten hotsa, uharkako ur geldoak, haizeak botatako pago erraldoiak, edota sorburua harrietan bertan duten zuhaitzak! Uharka inguratzea merezi du, eguzki izpiak gorde bitartean. 9 kilometro pasatxo ditu, gehienak pistaz, eta kilometro pare bat mendi bideetatik. 850 metro ingurura dago, eta ez dauka aldapa handirik. Behe lainoa sartzen ari da Mendilatzen barrena, goroldioak mendiko botak zipriztintzen ditu, eta une batez “Eraztunen Jauna” filmean bageunde bezala sentitu gara, Zeelanda Berriko baso sorginduetan. Bihurgune-

ren batean Gandalf aztia irtengo ote zaigun beldurrez. Baina Iratiko oihana Euskal Herrian dago, eta oihaneko zaindaria Basajaun omen. Artzainei otsoa edo eguraldi txarra zetorrenean deiadar egin eta abisua ematen zien pertsonaia mitologiko iletsua. Ogi puska baten truke hartzen omen zuen lantegi hori. Hango magia eta hemengo mitologia, iluntzen hasi da. Uharka ertzetik Abodi apenas nabarmentzen da. Zuhaitzen muga, eta goi ordoki luzea ikusten dira. Baina Abodi basoaren gailurra da. Eta Iratiko oihana gailurraren basoa. •


GIDA PRAKTIKOA Geografia

Klima

Abodi 20 kilometro luzeko mendikatea da. Hiriberrin hasten da, Aezkoan, eta Ollokiko parajean bukatu, Zaraitzu bailaran, Larrau-Larraine mendatetik lau kilometrora (Itzaltzu-Larraine errepidea). 1.300-1.500 metro arteko gailur belartsuek osatzen dute eta Abodi da garaiena (1.531 metro). Abodi mendikatea Iratiko basoaren hegoaldeko muga da. Basoko, Irabia uharkako eta Pirinioetako ikuspegia bikaina da gailurretik.

Udazkena gozoa edo gaiztoetan gaiztoena izan liteke Abodin. Freskoa edo hotza, ia ziur. Mendi haizetsua da, eta elurra ere ohikoa da urritik apirilera bitarte.

Igoerak Tapla lepotik eta Ollokitik hasten direnak dira erosoenak. Taplara joateko Otsagabian Iratiko Etxeak jartzen duen errepidea hartu behar da. Lepoa 14. kilometroan dago (1.350 metro). Bi tokietatik antzeko denbora behar da Abodi gailurra iristeko (ordu eta erdi). GR-11 Pirinioak mendebalde-ekialde zeharkatzen duen bide ezaguna Abodi gailurretik pasatzen da. Abodin ipar eskiko estazioa dago. 3 pista ditu, eta 22 kilometroko ibilbidea. Mendi bizikletako hainbat ibilbide ere badaude.

Non jan eta lo egin Otsagabia eta ondoko herrietan (Ezkaroze, Itzaltzu, Orbaizeta, Orbara, Hiriberri...) hainbat turismo landetxe daude, baina turistak ere gutxi ez, batez ere udazkenean. Jateko ere hainbat ostatu daude. Otsagabian, Orialde ostatua.

Informazio gehiago www.selvadeirati.com www.otsagabia.net

23



Zanzibar

ESPEZIEN UHARTEA

Testua eta argazkiak: Sergi Reboredo


ZANZIBAR

Tanzaniako kostaldean kokaturiko paradisu honetan bada bizitza, bost izarreko turismo gune bikainetatik eta hondartza ikusgarrietatik harago.

ntzina esklabo eta espezien merkatu, britainiarren kolonia eta esploratzaile handien gunea izan zen. Gaur egun paradisu izatea egokitu zaio: hondar zuriko hondartzak, turkesa koloreko itsasoa, xarma handiko hotelak eta iragana oroitarazten duten hiriak. Tanzania barnealdean edo Kenia hurbilean safari bat egin ondotik, bidaia biribiltzeko toki ederra. Uhartea Indiako Ozeanoan dago, Tanzaniako kostaldetik 36 kilometro eskasera; hala ere, bertaratzeko modu ohikoena ez da itsasontzia, abioneta baizik. Dar es Salaam-eko (75 kilometro hegoaldera) nazioarteko aireportutik iristeko 30 minutu baino ez dira behar. Lurreratzeko minutu batzuk falta direnean hasiko da bidaiaria paradisua antzematen. Hondar zuri garbiko irlatxoek inguratzen dute turkesa-koloreko itsasoa, dhow izeneko txalupa tipikoak han-hemen dabiltzala.

A


Horien antzekoetan garraiatzen zituzten Sinbad marinelak eta gisako merkatariek iltzea, banilla, intxaur muskatua eta kardamomoa India, Arabia eta Ekialdeko merkatuetara. Baina, dudarik gabe, uharte hau bisitatzea kokondo baten gerizpeko hamaka batean erlaxatzea, otarrainez leporaino betetzea eta ilunabarra iristean eguzki sarreraren eta anana iragaziaren erritua betetzea baino askoz gehiago da. Onena Stone Town-etik hastea da, Zanzibar Hiriko zati nagusia, hots, gune historikoa eta kultura eta merkataritza aztarna guztiak dauden eremua. Uhartearen erdian dago, mendebaldeko alderdian. Stone Town barnealdean Kanpotik itxurak engaina gaitzake. Lehen begiratuan, hiriak eskaintzeko gutxi duela eman dezake. Kalexka

estuen labirinto kaotikoa, non jende guztia dabilen oihu batean zeozer saltzen. Bertako kaosak eta letaniak kresalak jandako eraikinak baino zerbait gehiago ezkutatzen dute; izan ere artea, historia, arkitektura bitxia eta gastronomia ona ere eskaintzen ditu. Stone Town hiru etorbidek osaturiko triangelu moduko batean kokatuta dago; itsaso ondoan dauden Mizingani Road eta Kaunda Road eta auzo zaharra auzo berritik banantzen duen Mkapa (Creek) dira hiru etorbide horiek. Ia bidaiari gehienek bisitatu beharreko Darajani azokan hasten dute bisita. Zentzumen guztiekin esperimentatzeko tokia da, baina batez ere usaimenarekin. Espezien usaina patxuliaren lurrinarekin eta arrain postuen usain sarkorrarekin nahasten da. Saltzaileak garrasika ari dira beren salgaiak iragartzen. Salmahai

Ezkerreko irudian, hego-ekialdeko kostaldea zerutik ikusita. Lerroon gainean, Stone Towneko teilatuen gainean altxatzen den meskita bateko minaretea.

27


ZANZIBAR

Baserritarrak, Kizimkazi Dimbani herrian. Ondoko orrialdean, The Residence hoteleko hondartza ilunabarrean, bao jotzaile bat, haurrak –batzuk madrasa bateko ikasleak– eta azukrekanaberaz eginiko zukuen saltzaile bat.

28

horietan ia edozer aurki daiteke, hasi fruta koloretsu eta exotiko eta animalietatik eta segi automobilentzako ordezko piezekin, eta noski, baita plastikoz fabrikaturiko Txinako edozein produktu ere. Espezia paketeak erostea ere posible da, baina tratuan arituta ere, prest egon behar dugu bertakoek baino hamar aldiz gehiago ordaintzeko. Azokara bisita egin eta gero, beharrezkoa da etenaldi bat egin eta leku lasai bat aurkitzea. Ezagunagoa zaien janaria jateko gogoa dutenek The Post-Tapas & Wine Bar-era jo dezakete, Kenyatta Roaden. Tapa taberna honetan –beraiek horrela definituta– patata-tortilla, etxeko kroketak, patata minak, txipiroiak, salmorejoa eta paella jan ditzakegu, Errioxako ardo on batek lagunduta. Artisautza produktuen zaleek, kale berean Memories of Zanzibar delakoa aurkituko dute. Makrodenda moderno horretan kamisetak, zintzilikarioak, koadroak, egurrezko taillak eta bururatzen zaigun beste edozein oroigarri aurkituko dugu. Horrez gain, hiriaren mapa

ere emango digute doan, bisitatzeko leku garrantzitsuenak non dauden erakusten duena. Kale bereko 62. zenbakian Fahari aurkituko dugu. Bertako emakumeentzat pentsaturiko artisautza jasangarriko proiektua da, Julie Lawrence londrestarrak fundaturikoa. Formakuntza ikastaroen bitartez kalitate handiko poltsak, bitxiak eta osagarriak fabrikatzen erakusten zaie. Diseinua zein produktuak made in Zanzibar dira. Kale bera utzi gabe eta palmondoz inguratutako plaza txiki batean, Stone Town and CafE aurkituko dugu. Parrilan eginiko arraina da etxeko espezialitatea, nahiz eta terrazan Masala Chai te gozo bat hartu bitartean jendea atzera eta aurrera ikusteak ere preziorik ez duen. Kenyatta Roaden bertan ere Freddie Mercuryren etxea bisita daiteke. Queen britainiar talde ezaguneko liderra 1946ko irailaren 5ean jaio zen irla honetan, Farrokh Bulsara izenarekin. Bere orduko etxea bisita daitekeen arren, ez dago bertan ikusteko aparteko gau-




zarik, familia argazki batzuk eta omandar estiloko atariko ate ikusgarria besterik ez. Alboko kaleetan tokiko artistak beren koadro margotu berriak saltzeko lehian ari dira. Artelanek kolore asko dituzte eta animalia exotikoak edota beren kideak dituzte protagonista. Bao izenekoa da bertako joko nagusia eta ia beti gizonezkoak dira horretan aritzen direnak, itzalpean beti ere. Zulotxoak dituen egurrezko erretilu baten gainean jokatzen da, eta jokoa zulotxoetan koloretako harri edo aleak jartzen joatean datza. Aurkariari lehen lerroa husten dion edo fitxa mugitu ezinik uzten duen aurrenekoak irabazten du. Harresietan Antzinako Arabiar Gotorlekua, Gauza Miragarrien Etxea eta Museo Jauregia nahitaez bisitatu beharrekoak dira eta bata bestearen ondoan daude kostako lehen lerroan, Forodhani lorategien parean. Arabiar Gotorlekua da, ziur asko, Stone Townen zutik dirauen eraikin zaharrena, hain zuzen, 1700 inguruan omandarrek eraikitakoa. Gauza Miragarrien Etxea –Beit elAjaib bertakoentzat– eraikin deigarria da; hainbat pisu ditu, balkoi ikusgarriekin eta, buruan, erlojuak dituen dorrea du. Argiztapen elektrikoa izan zuen lehena da – hortik dator bere izena–. Historia eta Kultura Museoa ikusi beharra dago, Swahili Kostaldeari eta Zanzibarri buruzkoa. Gauza Miragarrien Etxe parean, Forodhani Gardens parkeko giroan barneratu behar dugu, arratsaldeak aurrera egin ahala bizitzen joaten den tokia. Ilunabarrean, parke hau itsasotik banantzen duten harresietan, gazteak batzen dira egunero, eta uretara jauzi egiten dute, ahalik eta era xelebreenean. Gaua sartu eta giroa are pizten doa. Bat-batean, janari azkarra saltzen duten postu ibiltariak ageri dira perretxikoen pare. Ezin duzu bertatik ospa egin postu horietako batean Zanzibarreko pizza famatua probatu gabe. Badaezpada, jakizu ez duela hemengo pizzaren batere antzik. Asian egona bazara, pancake delakoen traza hartuko diozu, baina jan daitekeen edozerekin betetzen dituzte.

ZANZIBAR

Bertako txalupa tradizionala, «dhow» izenekoa. Aurreko orrialdean, Kizimkazi Dimbaniko arrantzale bat eta Stone Towneko portuko jarduera.

Mzingani Road baino iparralderago, zama portu zaharra dago –Old Dhow Harbour–. Ibilbide turistikoetan ez da ageri ohi, baina oso interesgarria da dhow ikaragarriak merkantziez nola kargatzen eta deskargatzen dituzten ikustea. Lan gogorra da, eskuz egiten dena, antzina bezala. Zamaketariek bizkar gainean 50 kilotik gorako fardotzarrak banan-banan garraiatzen dituzte ontzitik lehorrera, eguerdiko bero sapa axola ez zaiela dirudiela. Eguzki-sarrera perfektuaren bila dabiltzanek Emerson Spice hoteleko terrazan aurkituko dute hori; omandar etxe zahar hau «xarmadun hotela» da egun. Eskailera piko batzuk igo ondoren Tea House Restaurant-era iritsiko gara, marokoar estilo betean dekoratua eta hiriko bista ikusgarrienak dituena. Bertan afaltzeko, mahaia erreserbatzea komeni da, hamabi mahai baino ez baitaude. Bost platereko dastatze menuak 30 dolar balio du, baina merezi du, askok uharteko jatetxe onentzat jotzen dutela aintzat hartuta. Ez zaitez joan Stone Townetik kanabera azukre zuku egin berri bat hartu gabe; hori bai, esan izotzik ez gehitzeko, ezbeharrak ekiditeko. Vespa baten gainean Falta zaigun uharte zatia esploratzeko modakoena Vespa motorrean egitea da. Esan beharra dago uhartea italiartu samar dagoela. Motorra alokatzeak eguneko 25-30 dolar balio du. Zenbait hoteletan eta Stone Towneko denda batzuetan eskaintzen dute zerbitzua; esaterako, Asko Tours & Trabel-en, Kenyatta Roaden. Ez da komeni azkarregi ibiltzea; izan ere, errepideak ez daude oso egoera onean eta sarri desagertu eta zuloek eta hondarrak ordezkatzen dituzte. Nolanahi ere, ematen duen askatasunak merezi du, esaterako, turkesa koloreko ura eta palmondoak dituen hondartza bakartietara iristeko. Hondartzazaleek ekialdeko kostaldera eta uhartearen iparraldera jo behar dute, nahiz eta hainbat hondartza urbanizatuegi eta masifikatu samar dauden dagoeneko. Kendwa eta Nungwiko hondartzak, irlaren iparraldean, zabalak dira, hondar zurikoak, eta horie31


ZANZIBAR tan eguneko edozein ordutan igeri egin daiteke. Beste batzuetan, ostera, mareen zikloari begiratu behar zaio. Hamar kilometro hegoalderago, ekialdean, Matenweko hondartza dago; beti dago animatu samar, bere izena daraman arrantzale herria gertu baitago. Hegoaldean hondartzak ez dira hain erakargarriak, baina bertako herrixkak nahikoa motibo dira bisitalditxoa egiteko. Kizimkazi Dimbani herrixka, adibidez, ezergatik ez da famatua, eta hain justu horregatik ez dira turista asko bertaratzen. Bidean, arrantzaleak ikusiko ditugu, beren artisau erako tranpak prestatzen. Arraina palmondo hostorrietan zabaltzen dute eta eguerdiko eguzki bertikalaren pean lehortzen uzten dute. Erritmo lasaia dago hemen hiriburukoarekin alderatuta. Ama

32

bat, bere alaba jaioberria begizkotik babesteko, aurpegian henna igurzten ari zaio, eta haurrak itsas kurkuiluen bila ateratzen dira itsasbehera denean, herriko madrasan Koraneko surak buruz errezitatu ondoren. Marea jaisten denean, emakumeak, pareo koloretsuak jantzita, algak biltzera ateratzen dira, ondoren Europako industria farmazeutikoari saltzeko. Piraguak hondarretan geratzen dira itsasbeheran eta gizonak arratsaldeko azken orduan arrantza tresnak prestatzen jarduten dira. Herrian jende guztia dago bisitariekin hitz egiteko prest, batez ere, mzunguak Mendebaldeko bizimoduko kontuak azal diezazkieten nahi dute, beraientzako benetako paradisua hura baita. Gaua iritsi da. Zeruko izarrak begiratuz hamaka batean lasai asko egotera bultzatzen gaitu brisa freskoak. •


Iragan kolonialeko aztarnak hanhemenka. Behean, handian, alga eta molusku uzta jasotzen ari den emakume bat.

GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Turkish Airlines-ek (www.turkishairlines.com) egunero lotzen du Dar Es Salaam Madril, Bartzelona, Bilbo, Malaga eta Santiagorekin, Istanbulen geldialdia eginez. Behe denboraldian posible da 650 euroren truke bidaiatzea. Tanzaniako hiriburutik Zanzibarrera konexio ugari eskaintzen dituzte Precision Airways eta Coastal Aviation konpainiek 65 eta 75 dolar arteko prezioetan. Tanzaniako kostaldea Zanzibarrekin lotzen duen ferry bidaiak 35 euro balio du eta egunean lau aldiz ateratzen da.

Klima Bi euri-denboraldi daude, garrantzitsuena (montzoijatorrikoa) apiril eta maiatz artekoa da, eta hortik datorkie hilabete horiei ÂŤdenboraldi berdeaÂť izena, nahiz eta egunero ez euririk egin. Beste denboraldia, euri jasa arinagokoa, azaro eta abendukoa da. Ofizialki, hilabete beroena abendua da, eta freskoena, ekaina. Zanzibarrek klima atsegina du ia urte osoan, urpekaritza egiteko eta hondartzez gozatzeko ederra.

Gastronomia Proba ezazu piperbeltz tarta, txahal haragi xehatuz, tipulaz, oliba olioz, intxaur muskatuz, kurkumaz eta piperbeltzez egina. Eta bide batez, Dodoma Pink edo Dodoma Red bertako ardoekin lagundu ezazu.

Non lo egin The Residence Hotel (Mchamgamle, Kizimkazi, PO Box 2404, Zanzibar, Tanzania). Telefonoa: +255 245 555 000. Zalantzarik gabe, Zanzibarren aterpetzeko resort onenetarikoa. Luxuzko 66 etxe, 500 eta 3.125 euro artean.

Informazio gehiago Zanzibarreko Turismo Bulegoa: www.zanzibartourism.net The Residence: cenizaro.com/theresidence/zanzibar

33


GROSSEN FELDBERG Natura ehen, Grossen Feldberg mendia neguko kirolak egiteko toki aproposa zen. Horrela izan zen elurra bertatik desagertzen hasi zen arte. Gero eta elur gutxiago egiten du eta eskiak eta lerak Alemaniako Oihan Beltzeko beste guneetaranzko norabidea hartu dute. Frankfurtetik gertu, txango lasaiak egiteko gune aproposa da orain, Erdialdeko Europara tenperatura hotzak iristear daudenean eta koniferoek berehala datorren aldartea iragartzen duten sasoi berezi honetan. Kolore aldaketak paisaia aldatzen du. Berdea zena marroi eta okre bihurtu da jada; grisaren tonuak zuriaren pisua bereganatu du eta argazkiko paseariak leuntasun osoz integratu dira agertokian. Gailurrera doaz, basoa negura doan eran. Eta xendraren lagunak balira bezala, zuhaitzen adaxkek bidea erakusten dute. Alemaniako Taunus mendikatean dago Grossen Feldberg, hain urrun geratzen den itsasotik 878 metro gorantz eginez. Argazkian ia ikusten ez den bidea gailurreraino iristen da, bukaeran antzeman dezakegun aterpearen inguruko zelaian irekitzen den behatokiraino. Basoa ez da iristen bertara. Paseariena eta basoarena ibilbide desberdinak baitira.

L

Argazkia: Arne Dedert

34


Munduari begirada

35


36


Campeche ONDARE KOLONIALAREN DOTORETASUNA

San Francisco de Campechek ia bere horretan eutsi dio hainbat mendetan zehar bere jatorri kolonialaren zapore eta kolore guztiari. Munduko Ondare izendatua, hiri barrokoa Mexikoko ederrenetako bat eta ondoen kontserbatutako bat da; XVII. mendeko gotorlekuak oraindik ere zutik dituen bakarra eta kortsario eta piraten erasoei aurre egiteko Espainia Berriaren Erregeorderrian sortutako arkitektura militarraren adibidea. Koloreak dira jaun eta jabe Mexikoko golkoko hiri dotore honetako kaleetan.

Testua eta argazkiak: Xabier BaĂąuelos 37


SAN FRANCISCO DE CAMPECHE

ucatan penintsulako mendebaldean, Mexikoko golkoa amaitu gabeko kiribilean biltzen den tokian, gaztelar konkistatzaileak, Kubatik etorriak, Kaan Peech, hots, “Suge Kapar” izen bitxia zuen maien herrixkara iritsi ziren. Beste interpretazio batzuek izenaren jatorria Kin izeneko maien eguzki jainkoarekin lotzen dute. Baina jakina denez, iberiar bizardunek ez zuten denborarik galtzen etimologiak asmatzen eta, izan itsusia izan ederra, izen batek ez zien kenduko mapan jarri berriak ziren itsasoz bestaldeko lur haiek mendean hartzeko irrika. Horrela, 23 urte geroago eta Yucatango kostaldeen konkista amaitzear zela, Francisco de Montejo El Mozo-k 1540ko urriaren 4an fundatu zuen hiria eta santuaren omenez San Francisco de Campeche izena eman zion. Espainia Berriko beste toki batzuetatik iritsitako metal baliotsuen irteera portu bihurtu zen arren, inoiz ez zen urre eta zilarrean aberatsa izan. Beste aberastasun bat bazuen, ordea, bertako oihan oparoetatik ateratako egur nobleak, hain zuzen; batez ere, Haematoxylum campechianum ugari zegoen, zuhaitz arrunt samarra baina hainbat mendetan tindagai gorri iluna eman zuena, ia zuhaitza desagertzeraino. Tindu makilak –hala esaten zioten– kolore gorri, beltz, urdin, more eta horiak eman zizkien artile, kotoi eta zetei; oparotasuna eta aberastasuna ekarri zituen, baita kortsario, filibustero eta piraten diru-gosea ere, eta horiek aukera ikusten zutenean birritan pentsatu gabe hiriari eraso egin eta makina bat jende hil eta lapurreta ugari egiten zituzten.

Y

Harresitutako arima Merkataritza jarduera bizia eta borroka giro hori zelaeta, Koroak gotorlekuak eraikitzea baimendu zuen, etxalde, jauregi eta biltegietan pilatutako ondasunak salbu izateko. Gotorlekuak eta lubakiak eraiki zituzten, baina zuhurtzia gutxirekin; izan ere, korso agiridunek eta bukaneroek, hots, itsaslapurrek, Karibetik golkoan sartu eta okerkeriak egiten jarraitu zuten. Hala, 1663ko eraso izugarriaren ostean, agintariek defentsa lan horri tentuz ekin eta segurtasuna eta babeslekuak hobetu zituzten. Hala ere, ez zuten lortu 1673ko eraso berria geldiaraztea. 1780an Layseca y Alvarado gobernadoreak hiriko itxitura egitea proposatu zuen. 1686an hasi zen lan hori Austriako etxeko azken erregearekin eta 1704an amaitu borboitarren lehenarekin. Lehen harria jarri zuen ingeniaria Martin de la Torre izan zen, «gotorlekurik gabeko lekuak arimagabeak» zirela esaten zuena, eta 18 urtean zehar hiru ingeniarik hartu zioten leku38


Alde zaharreko kale honen bukaeran San Jose elizako kupula altxatzen da. Aurreko orrialdean, eliza bera eta itsasargi ingelesa ageri dira; eta erreportaje honen hasierako irudian, katedrala eta kale nagusia.


SAN FRANCISCO DE CAMPECHE koa, Jaime Franck-ek, Juan de Ciscara-k eta azkenik, Louis Bouchard de Becour frantsesak, zeinak harresiak amaitu zituen bastioi guztiak lotuz. Oinarri hexagonaleko eta 2,5 kilometroko luzerako lan handia; 2,6 metroko lodierako eta 8,4 metroko altuerako hormaatal eta gortinak eta zortzi bastioi angeluar zituen. Eta horiez gain, San Luis, San Lukas, San Fernando, San Karlos, San Roberto eta San Matias bateriak eta San Migel eta San Jose kanpo-gotorlekuak, azken hau 1793an eraikia. Hiribilduak lasaitasuna lortu zuen behingoz eta, merkataritza gune garrantzitsua zela-eta, 1777an hiri bihurtu zen, Karlos III.a errege hispaniarraren garaian. XIX. mendean, ordea, Campecheren harrizko arimak kolpe latza jaso zuen. Mendearen bigarren erdiko ko-

40

rronte urbanistikoen arabera, harresiek ez zuten lekurik Aro Modernoan, eta horiek eraisteko joera iritsi zen Amerikara ere. Nolanahi ere, Campeche historikoak oraindik ere gordetzen du harresiaren lauki forma –Latinoamerikako hiri kolonialen ezaugarria dena–, bere harresien ia kilometro erdi, hainbat baluarte eta gotorlekuetakoren bat, San Migel gotorlekua esaterako. Bikain zaharberritutako eraikuntza horrek Museo Arkeologiko aparta hartzen du gaur egun, Edzna, Calakmul eta Jaina aztarnategiei eskainia. Bere almenetatik, Atlantiko tropikalaren urdin argi eta ezezagunari begira jarritako kanoi zaharren ondoan, zalantzarik gabe, hiriko bista panoramiko ederrenaz goza daiteke.


Campechetarrak Patxadaz, bizitza aurrera doa koloretako fatxaden eta ondo zaindutako iraganaren arrastoen artean. Parke Nagusian eserita, denbora igaro gabe igarotzen da Sortzez Garbiko katedral politaren itzalean. Bere bi dorre bikiek, frontoi ondulatua duen fatxadaren alboetan daudenek, kaleetan behin eta berriz aurki daitekeen erregeorderriko barrokoa dakarkigute gogora. Apaingarri ugariko estiloa bada ere, kaleak naretasun eta sinpletasun harrigarriz blaitzen ditu. Campechek neurrian du barrokoaren ezaugarri hori, han-hemen ukitu moriskoekin zipriztinduta, baita andaluziar eta extremadurar eta gaztelar ukituekin ere, beti ere mexikar lurrina nabarmenduz. Harridura eragiten du eskuan kamera hartuta da-

bilen gringorik edota europarrik ez ikusteak. Eskertzekoa ere bada, bereziki iparraldeko eta hego-ekialdeko hiri maietatik iritsiz gero. Baina harritzekoa da hutsune hori, batik bat, hiriaren edertasun xume eta patxadatsuak bertaratzera gonbidatzen duelako. Gure begietan iltzatuko den ortzadar koloretsu eta historiaren baturaz ondo ohartzeko behar besteko denbora eskaini behar zaio, eta hala, San Frantzisko plazatxoko arkupeetan paseatuz, bertako herritar atseginen abegikortasunaz jabetuko gara, edota Puerta del Mar delakoaren ondoan gatzez zipriztindutako brisa umela dastatuko dugu. Topikoa irudi lezake, baina berehalako tentazioa izan ohi da bertako jendearen izaera gaztelaniazko jentilizio campechano-k adierazten duenarekin bat

Handian, Independentziaren plaza. Ondoan, goitik behera, San Migel gotorlekuko harresia eta Independentziaren plazako arkupeak.



SAN FRANCISCO DE CAMPECHE datorren jakin nahia. Eta, egia esan, hala da, baina nabarmendu nahirik gabe. Jende adeitsu eta patxadatsua da. Solastatzeko prest agertzen dira, baina herrialdeko beste hainbat tokiren aldean bisitari kopurua eskasa denez eta beren bizibidea turismoan oinarritu ez dutenez, ezaxola puntu batekin ere begiratzen diote kanpotarrari. Harresi-barrua Puerta del Mar-etik, 59. kalean barrena, Puerta de Tierraraino goaz. Bi puntu horien artean, harlauza errektangularrez osaturiko bidearen gainean, hiri zaharraren espiritu koloreaniztun eta dotorea islatzen da. Ez da harritzekoa Munduko Ondare izendatu izana. Baina ez dugu aski. Bertako etxe dotoreen fatxadetako pastel koloreetan galdu gara. Moldura zuriekin apaindutako balkoi eta leihateak dituzte batzuek. Egurrezko kontraleiho xumeak dituzten baoak besteek. Edota itxura arraroko forma obalak, giroa ezusteko surrealismoz bustitzen dutenak. Gotorleku zaharretara hurbildu gara: Bakardadearen Andre Maria gotorlekua, orain Maien Estelen Museoa dena; San Pe-

drokoa, artisau produktuen erakusketa jasotzen duena; Santa Rosakoa eta bere pinakoteka; San Karlosekoa, Hiriaren Museoa hartzen duena; eta gure gustukoena, Santiagokoa, landarez jositako txokoa, X'much Haltun lorategi botaniko ezkutua gordetzen baitu. Babestutako ia mila eraikin daude 1,8 kilometro koadroko azalera duen gune historikoan. Barkaezina litzateke horiek kanpoaldetik soilik ikustea, eta hala, Campechetar Institutuko klaustroan sartu gara; barrokoa ahaztu gabe neoklasizismoa oroitarazten duten ezaugarriak ditu. 6. zenbakiko etxean ere sartu gara; kulturgune honetako arku originalek XVIII. mendeko dirudunen munduan barneratzen gaituzte. Eta jakina, San Francisquito eliza zurrun eta San Roke komentuarekin jarraitu dugu, zeina Sortzez Garbiari eskainia dagoen. Amaitzeko, Dulce Nombre de Jesus izeneko eliza, lau kanpaiko kanpai-horma duena. San Jose elizak, azulejuz apainduriko fatxada duenak, kultua arteagatik ordezkatu du. Patu hori zuen aurretik ere, 1858an eskuineko bere dorrearen goialdea faro ingeles bihurtu baitzuten. Ez da txarra ere tenpluak sorkuntza eta argi bihurtzea. •

Behean, Dulce Nombre de Jesus izeneko elizaren aurrealdea, eta Carvajal jauregiko patioan, eragin arabiarreko arkuak. Aurreko orrialdean, alde zaharreko kale bat.

43


Testua eta argazkiak: Oriol Clavera

Cahors

LOTEN BESARKADA GOXOA



CAHORS

Okzitaniako Cahors (Caors okzitanieraz) hiria inguratzen du Lot ibaiak, bere urak igarotzen diren mantsotasun berarekin hiria ezagutzeko gonbita eginez. Azoka egunean zentzumen guztiekin dastatzera bertaratu gara.

ein norabide hartu behar dugun erakutsi digu gitarra baten konpasak saxoaren doinuarekin lagunduta. Oinez goaz, melodiak erakarrita, kale estuan barrena. Amaieran, bi gazteren siluetak beren instrumentuekin dantzan forma eman diote ordura arte erakarpen dei baino ez zenari. Saint Etienne katedraleko fatxada ahaltsua, bere arrosaleiho zoragarriarekin, badirudi gure gainera abailtzen doala gu gerturatu ahala. Eta bat-batean, musikariak jotzen ari diren kantoia gaindituta, goizeko eguzkiak blaitzen duen plaza ireki zaigu. Asteazkena da eta Cahorsen gaude, Lot ibaiak (Olt okzitanieraz) sorburu duen Golet mendiaren hegaletik Garona ibaiarekin Agulhonen urak nahasten dituen arteko 481 kilometroko ibilbidean eratzen duen bihurgune batean harrapatutako hiri txikia. Zehazki, J.J. Cha-

Z


pou plazan gaude. Honaino ekarri gaituen musika doinuagatik izan ez balitz, norbaitek eszenari bolumena apaldu diola pentsatuko genukeen. Azoka eta isiltasuna, bi hitz kontrajarri eta bateraezinak dirudite, baina hemen munduko gauzarik arruntena dela dirudi. Jendea hara-hona dabil bere otzara, orgatila eta poltsekin. Gaur, larunbat eta astezken guztietan bezalaxe, plazak ibilgailu aparkatuak aldatzen ditu makina bat gutiziaz hornitutako salmahaien truke, hala nola artisau eran egindako ogi zoragarri askotarikoak, esaterako, Croustilot motakoa, Loteko gariarekin egina, erosleen eta ibiltarien arreta bereganatuz. ÂŤBegiradarekin jateaÂť esamoldea zentzuz betetzen da hemen. Baina usaimenarekin jatearena ere ez da atzean geratuko, gure urrats bakoitza usainez blaitzen duten fruitu horiekin: melokotoiak, meloiak, sagarrak eta

Irudiotan, Saint Etienne katedraleko aurrealdea eta klaustroa. Ondoko orrialdean, ezkerretik eskuinera, hiriaren bereizgarri bitxienetako bat den Balandra zubia eta alde zaharreko txoko bat.

47


CAHORS era guztietako barazkiak nahasten dira hemen. Bi stand harago, gazta sorta amaigabea paratuta dago bezeroek eratutako ilara isilaren parean. Eta horren parean, txerrikiak eta haragi kontuak, betiere tokiko ekoizleek ekarriak. Iraganerako bidaia Saint Etienne katedralean sartu gara. VII. eta XV. mendeen artean eraikia da eta estilo gotikoko bere klaustro apartak beste garai batzuetara garamatza... are I. menderaino, erromatarrak antzinako Divonara iritsi ziren garaira. Lurpeko uren jainkosa zelta horren izenarekin bataiatu zuten hiria urez hornitzen duen inguru hori. Garai hartan, kadurkoak bizi ziren bertan baina, antza denez, herri zelta hori ez zen meandro barruan kokatu. Erromatarrek eraiki zuten bertan hiria, eta oraindik badira orduko arrastoak; horren erakusle, teatroaren, anfiteatroaren, termen eta tenpluren baten hondarrak. Ziur asko, erromatarrek bertan ezartzea erabakitzeko kontuan izan zuten leku estrategikoa zela; izan ere, bertatik igarotzen ziren Bordelera (Bordèu, okzitanieraz, eta garai hartan Burdigala), Rodez-era (Rodes, eta garai hartan Segodunun) eta Tolosara iristen ziren hiru komunikazio bide garrantzitsuak. Goi Erdi Aroan, berriz, hiriaren azalera heren batera murriztu zen, egun alde zaharrak hartzen duen ere48

mura, hots, harresi batek babesten zuen kalexka estuen amaraunera. Bertako kaleetan gabiltza, helmuga zehatzik gabe. Jada ez da deus geratzen merkataritzak eta artisautzak hiriaren goraldi eta garapena ekarri zuten garai hartatik. Gaur egun, jatetxe eta denda batzuk baino ez ditugu aurkituko bertan, eta beste edozertarako, erlijio kongregazioak zeuden tokira, harresiaz bestaldera, irten beharko dugu, lorategi eta soroek hartzen zuten meandroaren gainerako zatira. Gerora, harresiak utzitako zuloa bete zuten Gambetta –1838an bertan jaiotako politikari eta estatu gizonaren omenezko izena– bulebarra eraikitzeko. XIX. mendetik hiriaren ardatz nagusia da hori, Louis-Philippe (1838) zubiraino iristen dena eta ibaia hegoaldetik gurutzatzen duena. Zubi honetan topatuko dute Puy bidea (aurrerago Done Jakue bidea bihurtuko dena) egiten duten erromesek harrera-lekua, bidaiari indartsu berrekiteko. Horien pausoei jarraituz, Balandra (Valentre, frantsesez) zubiraino iritsi gara, ziur asko Cahorsera bisitari gehien erakartzen dituen monumentua. 1306 eta 1380 artean eraikia, Estatu frantsesean dagoen Erdi Aroko zubi gotortu adierazgarriena eta ondoen kortserbatu dena da. Arku formako bere bizkarrean banatuta hiru dorre ditu, urtero milaka pertsonak beren eskuko telefonoaz argazkietan atzematen dituztenak;


Goian, Caillac herrian kokatutako Château Lagrezette-ko mahastiak eta Cahorseko ikuspegia. Behean, Leon Gambettaren omenezko estatua eta azoka egun bat.


CAHORS Saint Jean dorrea eta Fontaine des Chartreux iturburua. Ondoko orrialdean, Okzitaniako hiri zahar honen ikuspegi ederra.

50

milaka erretratu, zubiaren alde batetik zein bestetik ateratakoak eta hamaika efekturen bidez filtratuak, bai eta beso eta hankak zabalduz jauzika bertan izan zela argi utzi nahi duen protagonistarenak. Izan ere, 1840an Monumentu Historiko izendatu zuten, turistak iritsi baino askoz lehenago. Horiek zubia XX. mendean berritu eta itxura militarragoa eman ostean iritsi ziren beren kamerekin. Ibaia gurutzatzeko zeuden hiru zubietatik egun zutik dirauen bakarra da –hegoaldean XII. mendeko zaharra zegoen eta ekialdean XIII. mendeko berria–. Saint Etienne katedralarekin batera, eta Done Jakue bidearen testuinguruan, Unescok Munduko Ondare izendatu zuen hau ere. Zubiaren kanpoaldeko ertzean, Fontaine des Chartreux-etik metro eskas batzuetara, hiriko ponpatze estazio zaharra dago, egun Maison de l’Eau bihurtua. Bere aurretik pasatzen dira itsasontziak, ibaian barrena ibiltzeko esklusatik igaro ostean. Ur horietan zehar aurkitzen diren herriak eta paisaiak deskubritzeko beste modu bat da. Guk, gure aldetik, paseatzen jarraitzen dugu, hirian barrena galduz, istorioak jasoz, bertako alde zaharreko Erdi Aroko etxeetako leiho erdi-irekietatik ihes egin nahian bezala dabiltzan istorioak, edota harresiz kanpoko etxe neoklasikoetako terrazaren batean zain dauden kontuak, edota, ustekabean, edozein txoko bakartitan topa daitezkeenak. Gure saskian jarriko ditugu horiek, merkatuan lehen orduan erositako melokotoi, ogi, eta gaztaren ondoan. Cahorseko ardo batek lagunduta jango ditugu guztiak, lur zati hau besarkatzen duten ibai zabal eta lasaiko uren doinuek lagunduta atseden hartzen dugun bitartean. •

GIDA PRAKTIKOA Mahastien lurraldea Gaur egun lau mila hektarea hartzen dituzte lur hauetako mahastiek. Horietatik ateratzen da Cahorseko Ardoa egiteko ekoizpena. XVIII. mendean izan zuen ardo horrek bere lehen goraldia, Europako gorte garrantzitsuenetan dastatzeaz gain, eliza ortodoxoaren mezetako ardoa ere bai baitzen. XIX. mendean, ibaia nabigagarri bihurtu eta trenbidea iritsi zenean, 40.000 hektareako ekoizpenarekin, merkatu frantsesa konkistatu zuen. 1876an filoxerak lurrok suntsitu eta landa eremuko exodoa eragin ostean, Bigarren Mundu Gerran itzuli zen bere onera, Cahors Jatorri Izendapena eman ziotenean.

Lot ibaia Cahorsetik igarotzen den ibaiak ematen die izena Lot eta Lot-et-Garona eskualdeei (Òlt eta Òlt i Garona okzitanieraz). Agulhonen, Akitania eskualdean, Garona ibaian amaitu arte, sigisagan, bertako zati batzuetan nabiga daiteke apirilaren 1etik azaroaren 15era bitartean (ubidea aldakorra dela eta). Apartekoak dira bere bidean aurkitzen diren labar, meandro eta ipuinetakoak diruditen Sent Circ de la Popia bezalako Erdi Aroko herriak.



proposamen tematikoa

BRITAINIA HANDIKO TOKI ARRAROENAK Loiuko aireportuko hegazkin loturari esker, Britainia Handira joateko aukera anitz ditugu Euskal Herritik. Erraz joan daiteke, bidaia merkeak izan ohi direlako Londresera. Baina orokorrean Londresen bertan gelditu ohi gara, edo, asko jota, Nottingham, Bristol edo Bath bezalako hirietara mugitzen gara. Uharteak, baina, badu toki berezi anitz... eta baita zeharo arraroak ere, gida turistikoetan azaltzen ez direnak. Orrialdeotan, adibide batzuk. Cement Menagerie (Branxton, Northumberland)

Gizakiak –Winston Churchill zigarroa erretzen, Arabiako Lawrence gameluan...– eta mota guztietako abereak –zaldiak, behiak, pandak– eskultura bihurturik. Horixe da bilduma honetako edukia. Guztira 300 bat eskultura aurki daitezke, «Old John» Fairningtonek alanbrez, paperez eta porlanez Edwin semearentzat egindakoak. Edwin desgaitua da. Dohaintzak onartzen dituzte.

52


Another Place (Corby Sands, Merseyside)

Batzuetan arte publikoa arraro xamarra izan daiteke. Burdinazko ehun eskultura mardulok zizelkatzeko –650 kilo ditu bakoitzak– Anthony Gormley artistak bere gorputza hartu zuen eredu. Beraz, benetako gizakiak dirudite. Europan bira txiki bat egin ondoren, Merseysideko hondartzan gelditu dira betiko. Polemika sortu dute, dena den, hainbat herritarrek pornografikoak direla uste baitute. Turismoarentzat, hori bai, onuragarriak izan dira.

53


proposamen tematikoa

54


The Forbidden Corner (North Yorkshire)

Yorkshire bera leku arraroa da, eta are bitxiagoa da C.R. Armstrongek, bere gozamen propiorako, fantasiazko parke hau eraiki zuenetik. 1993an zabaldu zizkien ateak bisitariei eta munduko toki arraroen zerrendaren buruan dago gaur egun –bai, mota guztietako zerrendak daude–. Gune turistiko bihurtu da eta sarrerak Interneten eros daitezke. Adin guztietako heldu eta haurrei zuzenduta dago parkea.

Smallets Museum (Cilgerran, Gales)

Britainia Handiko ikono ziren iraganean telefono kabina gorriak, baina, mugikorrak heltzean, kaleetatik desagertu dira. British Telecomm konpainiak, baina, beste erabilera bat eman nahi zien eta Cilgerrango auzokideei honakoa otu zitzaien: zergatik ez bihurtu Mathias Thomas argazkilariaren etxetik gertu den kabina ÂŤmikromuseoÂť? Mathiasek (1866-1940) inguruetako bizitza islatu zuen bere erretratuetan. Hala, argazkiko kabina XIX. mendeko Galesko museo bihurtu dute. 55


HITZORDUAK: 2016. urteari agur esateko zenbait proposamen hutsa

LONDRES (BRITAINIA HANDIA)

SIDNEY (AUSTRALIA) Su artifizialak. Abenduak 31, 18:00etatik aurrera. Bizitzan behin behintzat, urte berriari beste inork baino lehenago ongietorria eman nahi badiozu, noizbait maletak egin eta Australiako hiri eder honetara bidaiatu beharko zenuke. Urtero milioi bat lagun biltzen da portuaren inguruan, batez ere Harbour Bridge zubiaren gainean, munduko su artifizialen ikuskizunik handienetako batez gozatu ahal izateko: hegazkinak portuko zeruan, suhiltzaileen atoiontziak ur-pantaila ikusgarriak sortzen, itsasontzietatik aireratzen diren suziriak... Ikusgarria, benetan. www.sydneynewyearseve.com eta www.sydney.com

Su artifizialak eta festa Abenduak 31, 19:30etik 12:15era Urtezahar gauean jaurtiko diren su artifizialen ikuskizunerako kaleratu zituzten lehenengo tiketak agortu zirenez, abenduaren 2an jarriko dute salgai beste horrenbeste. 10 liberatan eros daitezke Londreseko Udalaren saltoki ofizialetan, baita Interneten ere, eta sarrera hauek ibaiaren bazterrean atondutako bost guneetarako sarbidea ematen dute. Gune hauetan zuzeneko musika egongo da 19:30etik aurrera, eta edariak eta jatea eskuratu daitezke standetan. hwww.london.gov.uk

TORNIO (FINLANDIA)

WEYMOUTH (BRITAINIA HANDIA)

Urtezahar gaua... bi aldiz Abenduak 31 Gau berean bi aldiz ospatu al daiteke Urtezaharra? Eskandinavian bai, han posible da. Zubi batek lotzen ditu Haparanda (Suedia) eta Tornio (Finlandia) hiriak. Oso gertu daude, minutu eskas batzuk baino ez dira behar batetik bestera joateko... baina ordu-eremu desberdinetan daude! Beraz, Tornioko plaza nagusian lehenengo atzerako kontaketa egiten dute bertakoek, musika eta su artifizial eta guzti, eta gauerdiko kanpaikadak jo ondoren, autobusa hartu edo oinez zein eskietan, Haparandara jotzen dute urte berriari bigarren aldiz ongietorria emateko. Aurora borealen garaia denez, gau ahaztezina bihur daiteke.

Mozorro festa Abenduak 31, 18:00etatik 03:00etara Bitxi samarra dirudien arren, Urtezahar gauean mozorrotzeko ohitura zabaldu da Britainia Handian. Eta uharteetan egiten den jairik handiena zein da? Weymouth-ekoa, dudarik gabe. Mantxako kanalean kokatutako herri arrantzale hau Elvis, herensuge edo marrazki bizidunetako pertsonaiez betetzen da 31ko gauean. Jaia gune desberdinetara hedatzen da, esaterako, Brewer’s Quay –kaian dago eta bertan zuzeneko musika, janaria edo edaria aurki daitezke– edo Jubilee Clock Tower-era. Webgunea ere badaukate: www.weareweymouth.co.uk

VIENA (AUSTRIA) Silvesterpfad ibilbidea Abenduak 31, 14:00etatik 02:00etara Urte berriaren etorrera oso berezia izaten da Austriako hiriburuan, alde zaharra jai erraldoi baten kokaleku bihurtzen baita “San Silvestre ibilbidea” edo Silvesterpfad izeneko jai herrikoian. Pontxea eta goxokiak har daitezke espresuki atondutako guneetan. Rathausplatz eta Prater plazetan bals, rock, pop edo herri musikako saioak izaten dira, eta Graben kale ospetsua aire zabaleko dantzatoki alai eta jendetsua bihurtzen da. Hitzordu anitz izaten dira urte aldaketarekin hiri eder honetan. Aipatu beharreko batzuk: urtarrilaren 1ean Rathausplatzen gosaltzeko ohitura hedatua eta pantaila erraldoian zabaltzen den Orkestra Filarmonikoaren Urteberriko kontzertua.


ERROMA (ITALIA) Piazza del Popolo. Abenduak 31, gau osoan Ez kanpai hotsik, ez mahats alerik. Italian lentejak jaten dituzte urteko azken afarian. «Spumante» goxo bat dastatu ondoren, Erroman kalera ateratzen dira jaiaz gozatu ahal izateko. Tokirik jendetsuenen artean daude Via del Corso eta Piazza del Popolo plazarainoko inguruak, gau honetarako ibilgailuei bidea itxita oso-osorik oinezkoen gune bihurtzen direlako. Jesarlekuak jartzen dituzte, panini edo izozkiak jateko tokiak daude, edo xanpainarekin topa egiteko tabernak.

Piazza del Popolo eta Quirinale plazan kontzertuak izaten dira, baita aurten Koliseoaren ondoko Circo Massimo-n ere, eta antzezlanak ikusi ahal izango dira Via dei Fori Imperiali. Gauerdiko su artifizialak ere ez dira faltako, Zelio muinotik. Azkenik, kontuan izan urte bukaerarekin Erroman musika elektroniko jaialdi bat izaten dela, Amore Festival izenekoa. www.capodanno.roma.it

LYON (ESTATU FRANTSESA)

BERLIN (ALEMANIA)

MADEIRA (PORTUGAL)

Jaitik jaira eta azoka Abenduak 31 Estatu frantseseko hiri zahar eta politenetarikoa da Lyon. Ville des Lumières (Argien hiria) izenarekin ezaguna den honek auzo erromatarrean, Erdi Aroko alde zaharrean edo Confluence izeneko auzo futuristan mota eta estilo guztietako taberna eta klubak ditu. Zaila da gustukorik ez aurkitzea. Hitzordu bereziren bat nahi baduzu, Reveillon Rock en Oz aukeratu dezakezu, uretaratu eta Rodano ibaian nabigatzeko. Ikusgarria da oso, bestalde, abenduaren 24ra arte zabalik dagoen Gabonetako Azoka: guztira 130 stand jarri dituzte Carnot plazan artisautzari lotutako mota guztietako produktuekin.

Brandenburgoko Atea Abenduak 31, 19:00etatik aurrera Milaka lagun elkartu ohi da munduko Urtezaharreko jai erraldoienetako bat den honetan. Brandenburgo atetik Siegessaule-raino zabaltzen diren bi kilometroetan hedatzen da jai giroa eta ordu luzeetan, hotzari muzin eginez, zuzeneko musikarekin eta su artifizialen distiraz lagunduta ibiltzen da jendea kalean. Gendarmenmarkt-eko Gabonetako Azokan afaldu dezakegu eta hiriko klub batean festa bukatu. Eta hemen gaudela aprobetxatuz, musikalen batera joan gaitezke: esaterako, Jean Paul Gaultierren jantziak dituen “The One” ikusgarrira (Palast Berlin) edo “Blue Man Group” (Bluemax Theater) rock girokora.

Munduko su artifizial handienak Abenduak 31 Atlantikoaren erdian dagoen Portugalgo uhartedi eder honetan munduko Urtezaharreko gaurik onenetarikoa prestatzen dela esaten ohi da. Madeira uharteko Funchal hiriburuan antolatzen dituzten su festak, adibidez, Guinness liburuan azaltzen dira. Planetako handienak dira, antza. Datu soil bat: su artifizialak hiriko 50 gune desberdinetatik jaurtitzen dituzte. Urtero milaka turista bertaratzen da garai honetan Madeirara, batez ere Funchal hiriburura, jai giroak eta hemengo eguraldi goxoak erakarririk. Bidaia agentziek mota guztietako bidaiak prestatzen dituzte egun hauetarako. 57


hutsa

liburuen TXokoA

hutsa

EDERTASUN INTIMOA hutsa

Pays Basque Nord / Ipar Euskal Herria. Les 100 lieux mythiques / 100 toki mitikoak Alain Miranda Elkar, 2016 236 orrialde. 36 euro

rgazki ederrez hornitutako liburu honek Zuberoa, Nafarroa Behere eta Lapurdiko toki mitiko, ezagun edo kukutu eta intimoagoen gaineko begiradak, noizbehinka zirrara bat, partekatzeko aukera ematen digu. Egileak, irudiak laguntzen dituzten testu laburren bidez, toki bakoitzari buruzko xehetasun edo erreferentziak eskaintzen dizkio irakurleari. Itsaso eta mendi artean kurubilkaturik, euskaldunen herrialdea zelai berde, larre eta oihanez josia da. Euskaraz mintzo den populua aspaldidanik bizi da lur hauetan, non erlijioak aztarna sakon bat utzi duen eta, mendeetan zehar, gorabehera eta gutizia anitz gertatu diren. Ziburuko arrantzale sendi batean sortua eta ospitale munduan lan egin ondoren, Alain Miranda Euskal Herrian gaindi ibiltzen ari da, oroitarri, etxe, paisaia, jende edo gertaeraren bat argazkitan hartuz, sentitzen dituen bihozkaden arabera. Argitaratu dituen liburuen artean “Saint-Jean-de-Luz/Ciboure. Vibrations” (Atlantica) eta “Txingudi. Edertasunaren omenez” (Elkar) daude.

A


«ROAD TRIP» ZOROA AEB-ETAN BARNA inclairren eleberriek detektibe lanetik asko dute. Aztarnei jarraituta, misterioak argitzen saiatzen da. Baina bere ikerketek ez dute krimenekin zerikusirik; bai, ordea, bere heroiek mendeetan utzitako arrasto kulturalekin. Lan honetarako bere «habia» utzi –gehien ezagutzen duen hiria, Londres– eta lurralde ezezagun batera bidaiatu du: Ameriketako Estatu Batuetara. «Road trip» zoro eta bitxi honekin bidaia literario batean murgilduko gara, lurralde zabal hauetan Jack Kerouak, William Burroghs eta antzeko egileen mamuen atzetik.

G

S

Gatza Irati Jimenez Txalaparta, 2016 48 orrialde. 10 euro

American Smoke: Viajes al final de la luz Ian Sinclair Alpha Decay, 2016 384 orrialde. 26 euro

hutsa

hutsa

atza da gizakiok jaten dugun harri bakarra. Munduko hainbat lekutan botere mistikoak eman dizkiote. Hemen ere bai. Gatza erortzen zaionean jende batek apur bat hartu eta bota egiten du, atzerantz. Ekonomian izan duen garrantziaz konturatzeko aski da hitz bat, gaztelaniazko «salario». Erromatarrek gatzetan ordaintzeaz gain, gatza garraiatzeko bideak sortu zituzten. “Nabarra” aldizkarian argitaratu zituen artikuluak oinarri hartuta, Irati Jimenezek kaleratu berri dituen hiru liburuxka bitxietako bat da “Gatza” izenekoa. Beste biek “Odola” eta “Musua” izenburua dute.

hutsa

hutsa

MUNDUA MUGITZEN DUEN GATZA

EKIALDEAREKIN AMETSETAN

PULITZER SARIA JASO DUEN SURFLARIA

E

kialde eta Mendebaldearen arteko talka, amodio eta gorrotoa, lilura eta bortizkeria... horiez guztiez aritu da Mathias Enard idazle frantsesa 2015eko Goncourt saria irabazi zuen eleberri honi esker. Frantsesez iaz atera zen (“Boussole”, Actes Sud) eta orain gaztelaniazko bertsioa argitaratu da. Memorien, bidaia-liburuen eta sentimenduzko dietarioaren arteko mugan kokatzen den eleberri honetako protagonista Franz Ritter musikologo entzutetsua da. Loa ezin harturik dabilen gau batean, oroitzapenek Istanbul, Alepo, Palmira, Damasko eta Teherarena daramate.

L

Brújula Mathias Enard Random House, 2016 448 orrialde. 22,90 euro

Años salvajes William Finnegan Libros del asteroide, 2016 560 orrialde. 26,95 euro

iburua obsesio baten lekuko da: William Finneganek surfarekiko duena. Hawain eta Kalifornian hartu zituen lehenengo olatuak eta, 70eko hamarkadan, unibertsitateko ikasketak bukatu bezain laster iniziazio-bidaia antzeko bat egin zuen Samoa, Indonesia Fiji, Java, Australia eta Hegoafrikan barrena. AEBetara itzuli zenean, idazle eta gerrakorrespontsal ezaguna bihurtu zen. Gaur egun olatu perfektuaren bila jarraitzen du. 2016ko Pulitzer saria jaso zuen liburu honetan olatuen atzetik bizi izan dituen abentura horiek guztiak kontatzen ditu.

59


Gogoan hartu hutsa

PAGERIE MUSEOA, ENPERATRIZ KREOLEAREN ETXEA

Karibe itsasoari begira, Martinikako etxe txiki honetan jaio zen berarekin ohiz kanpoko patua zeraman Marie Josephe Rose Tascher de Pagerie (1763-1814). Rose izan zen Napoleon Bonaparterekin ezkondu zen arte. Izen horrekin maitale gehiegi ezagutu omen zituela-eta, enperadoreak berarentzat bakarrik nahi zuen Josephinerengatik aldatu zion deitura. Napoleonekin ezkonduta, frantsesen enperatriz eta Italiako erregina bihurtu zen. Kreola,

urrutiko kolonian sortua, Parisko mundu arraroa bereganatzea lortu zuen emakumea aparta izan zen. Martinikako iraganaren pausaleku ederra da Pagerie etxea. Trois Illets herrian, La Pagerie domeinuak 500 hektarea zabal ditu. Enkantuz betetako toki paradisiakoa da. Lurrotan lanean aritu ziren 300 esklaboen istorio mikatza dakar tokiak, kafea, kotoia, azukrea eta kafearen usain goxoekin nahastuta. 1929. urtean moldatu zuten harrizko etxean Josephineren museoa. Bertan daude Napoleonekin gurutzatutako amodiozko hainbat gutun; Josephineren ohea eta beste objektu pertsonalak. Inguruan azukre-plantaren aztarnak daude, errota zaharra eta lorategi bikainak. Harreman gatazkatsua bizi dute martinikarrek Josephine Bonaparterekin gaur egun; askorentzat Napoleonek esklabotza berrezartzeko hartu zuen erabakiaren atzean Josephineren familiaren interesak omen zeudelako. Fort-de-Franceko estatua burua moztuta esnatu zen duela urte batzuk, eta horrela jarraitzen du. Argitasun gehiago: www.esclavage-memoire.com/lieux-de-memoire/domaine-de-la-pageriemusee-de-la-pagerie-les-trois-ilets-martinique-115.html

60


hutsa

AURORA BOREALAK GLAZIARRETIK Aurora borealak bezain txundigarriak diren fenomeno natural gutxi daude munduan. Are gehiago Islandian kokatzen bagara, bertan natura berez delako harrigarria. NASAko zientzialariek iragarri dutenez, aurtengo negua aukera aparta izango da Islandian aurora borealen ikuskizunaz disfrutatzeko. 11 urtetik behin eguzkiak jarduera maila handia izaten du, espaziora energia handiagoa jaurtitzen du eta aurora borealak ikusteko garairik onenari irekitzen dizkio ateak. Oraingoan inoiz baino eguzki jarduera handiagoa espero dute zientzialariek. Tamainaz eta kolorez aldatzen doan fenomeno honetaz gozatzeko, Jokursalon glaziarraren paisaia ikusgarria aproposenetakoa da. Errepide ondoraino iristen da glaziar erraldoia, itsas zabalera ireki eta izebergak mantso-mantso ur gaziak besarkatu arte nola doazen ikusteak sorrarazten duen zirrara betiko gordetzen den sentsazioa da. Abendutik aurrera, Islandiako turismo konpainia askok prestatu dituzte glaziarra eta aurora borealak ikusteko programa bereziak. Hotzari desafioa egiteko prest egotea da ikuskizunaz gozatzeko baldintza bakarra.

61


LABURRaK hutsa

asieran txantxa bezala hasi zena etekinak ematen ari den negozio bilakatu da. Nelson Silvak eta Jose Gonçavesek hileta-autoa erosi zuten orain hilabete batzuk eta, “Ripper Tour” (destripatzailearen bidaiak) izenarekin bataiatu ondoren, webgunea zabaldu zuten. Algarvetik, hau da Portugaleko barruti turistikoenetik, bestelako eta «berebiziko» bidaiak eskaintzen ditu. Sei lagunentzako tokia dauka.

H

CICERONECLUB SAREAN, JATEAK SARIA DAKAR adrilen eta Bartzelonan hasi da, baina aurki beste hiri batzuetara zabaltzeko asmoa du. Ciceroneclub izeneko sarean jateak puntuak ematen ditu; hau da, erabiltzaileek app-a jaitsi eta ordaindu duten fakturaren argazkia bidali beharko diote, horrela «cicerones» edo puntuak jasoko dituzte –orokorrean, ordaindutakoaren %5a–. Fidelizazio sistema berbera erabiltzen dute Iberia edo Renfe bezalako garraio enpresek. Sarean dauden madrildar jatetxeen artean Kabuki Wellington, Urkiola Mendi edo Muñagorri jatetxeak aurkitu daitezke.

M

62

hutsa

hutsa

hutsa

HILETA-AUTO BATEAN ALGARVE EZAGUTZERA

«THE BASQUE COUNTRY», GIDA ONENA he British Guild of Travel Writers (BGTW), Britainia Handiko bidaia idazleek, aurtengo sariak banatu dituzte. Bidaia gidarik onena hauxe izendatu dute: Murray Stewart egilearen “The Basque Country and Navarre” (Brad Guides). Epaileen aburuz, gurera datozen bidaiariei euskal kulturaren eta hizkuntzaren inguruan ematen dizkien argibideak dira batez ere aipagarriak. Stewartek Euskal Herria bere osotasunean hartu du, gainera, Pirinioez bi aldeetako tokiei buruz aritu baita.

T

#GUREDONOSTIA INSTAGRAM LEHIAKETA a mila (995 zehazki) argazki aurkeztu dira #GureDonostia Instagram Lehiaketara, eta, bertan, donostiarrek, beren auzoetako txoko kuttunenak erakutsi dituzte. Lehiaketak Donostia Turismoko Plan Nagusiaren ardatzetako bat bultzatzen du, hots, turismoa deszentralizatzea. Horrela, bisitariak hiriko bazter desberdinetan banatzea sustatu, gune batzuk saturatzea ekidin, eta, era berean, auzoetako saltokiak eta jatetxeak dinamizatzea lortu nahi da. Hauek dira irabazleak: Epaimahaiaren Sari Bereziaren argazki irabazlea Jakes Berriorena da (@jakes_berrio) eta Publikoaren Sariaren irabazleak Maitane Martin (@maitanemartin), Gorka Garmendia (@blablablaseventin), Alba Ruiz de Larrinaga (@aalbiuss) eta Jose Sabino Jr. (@josesabinoir).

I

DOLUA TURISMO GARAIAREKIN OREKATZEKO AHALEGINAK Monje hauek Wat Phan Tao tenpluan ari dira otoitz egiten Yin Peng jaialdiaren barnean, Thailandiako iparraldeko Chiang Mai herrian. Bhumibol Adulyadej erregea zendu ondorengo dolu nazionala arintzen saiatzen ari dira, turismoaren garaian bete-betean daudelako.

XI JINPING TXINATAR LEHENDAKARIAREN URRATSAK Txinako lehendakaria jaio zen etxeko oroigarriak begiratzen ari dira bisitari hauek. Xi Jinping haitzuloetan zabaldutako etxe honetan bizi izan zen, Shaanxi barrutiko Liangjiahe herri galduan, Iraultza Kulturalean hara bidali zutelako.


hutsa

hutsa

TURISMO GEOPOLITIKOA GOLAN MENDIKATEAN Ikasle gazteak eta ikasketak dituzten helduak dira, batik bat, Emad Madah palestinarrak azken zazpi urteetan antolatzen dituen bisitaldi turistikoen bezeroak. Historian eta geopolitikan interesa behar dute izan, ezinbestean, ibilbide hauetan gerraren aztarnak bizi-bizi dirauten tokietan murgiltzen baitira. 1967an, Sei Eguneko Gerran, Siriakoak ziren eremu hauek bereganatu zituen Israelek. NBErentzat lurralde okupatuak dira, Israelentzat, ordea, «eztabaidan» dauden lurraldeak. Madahek antolatzen dituenak eguneko irteerak dira, sei bat ordukoak eta 100 shekel-etan (25 bat euro).

hutsa

LOS ANGELESEKO «SKYSLIDE»-A, 300 METROTIK TXIRRISTAN

hutsa

Los Angeles (Kalifornia) hiriko US Bank Tower eraikin ikonikoan kokatzen da beirazko txirrista beldurgarri hau: 300 metrora kokatuta dago –etxe orratz horretako 70. solairutik 69.era jaisten dira bisitariak ziztu bizian– eta 13 metroko luzera du. Diametroa, 1,20 metrokoa da. Guztiz fidagarria dela diote.

hutsa

hutsa

«GAME OF THRONES»-EN ZORAMENA OSUNAN

TEAREN LURRALDEAN KAFEA JAUN ETA JABE Jasmin usaina duen kafea edo «Chardonnay» izeneko espres kafea kristalezko kopan. Japonian, tearen lurraldean, Mendebaldeko edari honek gero eta zale gehiago ditu. Kafetegi hipster-etan edo kalean edaten dute, non-nahi. Nazioarteko lehiaketetan japoniar kafegileak gorenean daude.

Sevillatik 87 kilometrora dagoen Osuna herrian “Game of Thrones” -en sukarraren pean daude, turismoak bat-bateko igoera jasan duelako George R.R. Martinen liburuetan oinarritutako telesaileko atal batzuk bertan filmatu zituztenetik Turismoak %70 egin du gora! 63



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.