7h116

Page 1

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

KONDAIRETAKO KROAZIA

SPLIT

Tasmania

Munduaren azken muturreko uhartea

portugal

Mugaldeko gazteluen ibilbidean barna

Ganekogorta

Bilbo Handia goitik begiratuta


Azaleko argazkia: Oriol Clavera

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia EreĂąaga Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


16 16 34

46

6 16 28

16

14 16 16 18

aurkibidea116

14 Amazonia Ibaiertzetan isolaturik, komunitate txiki hauetan Amazonia babestea dute helburu. Planetaren birikaren bihotzean izan gara, Brasilen.

28 Japonia Orain dela 40 urte ekin zioten Japonian estolden tapak apaintzeari eta usadioa ez ezik zaletasun ere bilakatu da askorentzat.

18 Tasmania Negu austral bete-betean sartuta, urruneko bidaia epikoak gogora dakartzan Ozeaniako uharte bitxi honen berri dakarkizuegu.

34 Portugal Gaztelako Erresumaren mugaz bestaldean dauden Portugalgo eskualdeak babesten zituzten gotorlekuetan ibili gara.

46 Ganekogorta Bilbo eta Bilbo Handia dira Euskal Herriko gune jendetsuenak. Baina gertu, pauso batera, natura basatia dago.

06 Split Hamasei mende geroago, turista oldeek lekukoa hartu diete erromatar soldaduei, ezin jakin ondo zerk erakarrita: Kroaziako Split hiriari darion historiak, klimak, edota "Game of Thrones" telesailaren laugarren denboraldiko eszenetako asko filmatzeko erabilitako jokalekuak bertatik bertara ikusteko aukerak.

42 Vinh Moc Gerratik ihesi tuneletan bizi zirenen arrastoen bila. 52 Udako hitzorduak Uztail eta abuztuan izango diren hitzordu, festa, jaialdi eta erakusketen berri zehatza. 58 Liburuen txokoa Ekialde Hurbila bi euskal kazetariren begiradapean. 60 Gogoan hartu Voltaireren etxea eta Txinako hiri mamua. 62 Laburrak 3


Munduari begirada

4


SEUL Gyeongbokgung gazteluaren aurrean atsekabetuta? rance Press agentziako berriemaileak “emoji” aurpegi bat aukera zezala eskatu zion Kin Dan-bi ikasleari (24 urte) Seuleko Gyeongbokgung gaztelu ederrera sartzeko ilaran zain zegoenean. Aukeratu zuena ikusita, haserre eta atsekabetuta zegoela ematen du, baina ez omen zegoen horrela eraikinean sartzeko luze itxaron behar izan zuelako. Beste zerbaitek eragin zion sentimendua irudikatu nahi zuen “emoji” horren bidez: lehen bidaia ofiziala bertan behera utziz Donald Trumpek Kim Jong-un-i egin zion itsuskeriak eragindakoa. Tira, azkenean, badirudi AEBetako eta Ipar Koreako presidenteak ondo baino hobeto konpondu direla –ea urte askotarako den– eta, ondorioz, Kin Dan-bik aurpegia alaitzeko motiborik izango duela. Guri, bestalde, deigarriak egin zaizkigu neskek daramatzaten jantzi dotoreak. Antza, Hego Koreako errege-gazteluen artean garrantzitsuena den hau, Gyeongbokgung, bisitatzea modan jarri da korearren artean, argazkiak ateratzeko, “hanbok” izeneko arropa tradizionala jantzita. Inguruetan alokatzen omen dituzte jantziak.

F

Argazkia: Ed Jones

5



Split HIRI BIHURTU ZEN JAUREGIA Testua eta argazkiak: Oriol Clavera


SPLIT

Kondaira eta ipuin zaharretan han-hemenka azaltzen dira jauregi ikusgarriei buruzko istorioak, hiri oso bat barnean hartzeko moduko eraikin erraldoi eta neurrigabeen berri emanez. Eta hortxe dago Kroaziako Split, denborarekin hiri bihurtuko zen jauregia.

8

gin dezagun atzera pare bat mende. Erromatar probintzia batean gaude, Dalmazian (egungo Kroazia), K.a. 305. urtean. Abdikatzea erabaki du Erromako enperadoreak, Kaio Aurelio Valerio Diokleziano Augustok, eta, horregatik, jauregi handi bat altxarazi du bere jaioterritik gertu, Itsaso Adriatikoaren ertzeko paraje honetan, Salona eskualdeko hiriburutik 6 kilometro ingurura. Jauregitzarra –berez, gotorlekua– bere handitasunean erraz nabarmentzen da Marjan muinoan bukatzen den penintsula honetan. Harantzago, lehorrean, Kozjak eta Mosor mendiak ere bistaratzen dira, ezker-eskuin. Itsasoaren aldetik Solta eta BraÄ? uharteek babesten dute, azken horrek bereziki.

E


Gotorlekuak laukizuzen itxura du eta fatxada bakoitzean ateak daude: Urrezko Atea, iparraldean; Zilarrezkoa, ekialdean; Burdinazkoa, sartaldean; eta azkenik, Itsasoko Atea, itsasoaren mailan dagoenez, zuzenean itsasoratzeko bidea emanez Dioklezianori, ihes egin beharrean egongo balitz. Eraikinaren iparraldeko muturrak luxuzko etxaldearen trazak hartzen ditu arkitekturaren ikuspegitik, ondoko BraÄ? uhartetik ekarritako marmolez egindako zutabeekin, eta Egiptotik ekarritako granitoarekin; eta hortxe daude enperadore zaharraren gelak eta tenpluak. Faraoien lurraldetik ekarrarazi dituzte halaber granitozko hainbat esfinge, ordurako izango dutenak jada 2.000 urteko

antzinatasuna. Bestalde, iparraldeko erdiaren gainerakoan biltzen dira barrutia zaintzeaz eta bertakoen bizimodu patxadatsua jagoteaz arduratzen diren garnizio militarrak. Erromatarretatik turista oldeetara Hamasei mende geroago, erromatar soldaduei lekukoa hartu diete turista oldeek, ezin jakin ondo zerk erakarrita, paraje honi darion historiak, klimak, edo “Game of Thrones� telesailaren laugarren denboraldiko eszenetako asko filmatzeko erabilitako jokalekuak bertatik bertara ikusteko aukerak. Denen arteko nahasketa bat izango da agian. Batailoi formazioan eta buruan du-

Irudi handian, portuaren ikuspegia katedraleko kanpandorretik aterata. Ondoan, Riva itsas etorbidea eta ferry bat Splitetik portutik Brac uharterako bidean.

9


SPLIT Vocni plazako ikuspegia. Spliteko alde zahar ederrean dago.

telarik gida turistikoa –ohiko bisitari arretagabetua bidean ez galtzeko lanak ere bere gain hartuta–, jauregiaren barrunbeetara sartu dira. Hortxe bizi ziren zerbitzariak eta esklaboak. Ibilbidean, gida honen azalpenak benetan lagungarriak dira imajinatzeko nolakoa izango zen leku hori VII. mendean, abaroen –erdialdeko Asiatik iritsitako herria– erasoetatik babestu nahian Salonako biztanleak bertan aterpetu aurretik. Dioklezianoren heriotzaren ondotik, jauregiak erabat utziak zituen bere jatorrizko funtzioak, eta Salonakok bertan kokatu ziren gotorleku zaharra hiri berri bihurtuz.

Onartu beharrekoa da gaur egun ez duela iraganean izandakoaren arrasto handirik. Lehen hemen jendea bizi zen, aspaldi ez dela ere bai, ziurrenik. Baina turismoaren eta low cost hegaldien etorrerarekin, beste hainbat hiritan gertatutakoa gertatu da hemen ere –eta Bartzelona jar genezake adibide gisa–, hau da, badirudi errentagarriagoa dela (poltsiko batzuentzat, betiere) hotelak eraikitzea eta apartamentuak alokatzea AirBNBren aterkipean (eta horri ekonomia kolaboratiboa esatea ere). Horren trukean, ordea, erabat itxuragabetzen dute hiria, bertakoek, auzokideek, hiriari ematen zioten elikagaia, hau da, eguneroko bizimodua, ukatuz.


Horrexegatik erabaki dugu eguna goiz abiatzea. Goizaldeko seietan kalexkak isil-isilik daude, eta bart puripurian eduki dituen jatetxe eta taberna arteko giro horren arrastorik ez da sumatzen. Ez diogu atarramentu onik aterako esku artean dugun alde zaharraren planoari, hotelak baizik ez baitira agertzen. Beraz, zakura, eta gure kabuz ekin diogu bideari, nora ezean. Japoniar bat, bere kamera kargatzen, gu bezala alderrai dabil irudimena duelarik iparrorratz bakartzat. Bidean topo egin duten bi ezezagun, bakoitza berera. Gu bertakoen bila ari gara, hizketaldi bat izan eta tokiko idiosinkrasia apur bat aletzen hasteko. Beraz, aire zabaleko berdura

plazara jo dugu, sasoi honetan inguruetako baserritarrak eta hiritar goiztiarrenak soilik harrapatzen baitituzte eguna urratzean harresiaren ekialdetik iristen diren lehen printzek. Hizkuntza hesi bihur liteke, baina lortu dugu nolabait gainditzea eta elkar ulertzea, barazkiz eta lorez betetako dozenaka mahai koloretsu horietan batetik bestera igaro ahala. Turista aldrak eta eguzki sapa kaleez jabetu aurretik harresiaren babesean dagoen aldera itzultzea ideia ona iruditu zaigu. Eguzkiak jada argitzen du nonahiko kareharri zuria. Katedralaren kanpandorrera jo (XIII. mendean eraikia) eta gorenetik hiria argi leun honekin

Ezkerretik eskuinera eta goitik behera, Dragon’s Cave-ko erliebeak, Jupiterren tenplua, Dioklezianoren jauregiaren irudia, eta Grgur Ninski estatua (ezkerreko oina igurzteak zorte ona ematen omen du).

11


Goian, ezkerretik eskuinera, Dioklezianoren jauregiaren mendebaldeko ateko dorrearen erlojua; alde zaharra goitik ikusita eta, lehen planoan, katedrala; eta Peristiloa, Spliteko tokirik ospetsuenetarikoa. Lerroon ondoan, Peristiloaren beste ikuspegi bat.

12


blaituta ikusteak emandako pozaz gain, beranduago egin beharko genituzkeen ilarez libratzearekin lasaitu ederra hartuko dugu. Handik goitik, 60 metroko altueratik, inguru osoan oihal bat bezala hedatuz doan teilatu segidari jarraituz, hegoaldean itsasoaren urdina ikusi dugu, eta urrutira gabe, Brač uhartea. Gure oinpean, Peristiloa dago; zutabez inguratutako plaza errektangular hori da lehengo jauregiaren erdigunea, eta bere garaian, enperadorearen areto pribatuekin komunikatuta zegoen barne patio bat izan zen. Katedrala (zendutako enperadorearen mausoleoa izan zen VIII. mendera arte), kripta, Jupiterren tenplua (jauregiko maizterra jainko horren jarraitzaile sutsua omen), kaleak, lau ateko harresia... hori guztia, 1979an munduko ondare izendatu zuen Unescok. Beharbada ohore hori kolkoratzeak berarekin ekarri beharko luke hiriaren berezko bizitza zaintzea, 285etik 305era bitartean enperadore izan zen hark altxatu zituen harresi artean babesturiko aztarna horiek soil-soilik mantentzen tematu beharrean. Bestela, leku paregabe hauek suizidiora bultzatuko genituzke, istorio honi hasiera eman dion Dioklezianok bere buruarekin egin zuen bezalaxe. •

GIDA PRAKTIKOA Geografia Split, 180.000 biztanle dituelarik, Kroaziako bigarren hiri handiena da, Zagreben ostean. Adriatikoaren ertzean daukan kokapen pribilegiatuagatik, herrialdea ezagutu nahi dutenentzako sarbide ate ona da, bertako uharteetara abiatu aurretik (ikus 7 Haizetara-ren 48. zenbakia, 2012). Ia-ia 1.200 uharte daude, eta 66 "soilik" dira bizilekuak.

Dirua Kroaziako kuna. 1 € = 7,40 kuna, gutxi gorabehera Batez besteko soldata (datu ofizialen arabera) 5.000 kunakoa da.

Aurkikuntza baten istorio zirraragarria: uhartearen hegoaldeko mendietan, Murvican, koba batean zizelkaturiko erliebeak. Nork egin zuen lan hori? Zergatik? Zoran Kojdić jaunak (+385 91 514 97 87 / zoran.kojdic@st.t-com.hr) misterioa argituko digu, baina horrez gain aho zabalik utziko gaitu, bere larruan galdera horien guztien erantzunak azaleratzeko bizitzen ari den prozesuaren kontakizun bizi eta bizigarriarekin. Ordubeteko ibilbidearen ostean (denera 3 ordu dira, azalpenak barne), era-eran etorriko zaigu bainu suspergarri bat hartzea Zlatni hondartza ospetsuan, Urrezko Muturra ere esaten dioten horretan –gida guztietan agertzen da.

Brac bisitatzea

Informazioa

Spliteko portutik ferryan abiatu eta 50 minutu eskasera, Brac uhartea zain daukagu, helburu argi batekin.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Kroaziako Turismo Bulegoaren webgunera jo: www.visitacroaciablog.es

13


14


Amazonia brasildarra AMA LURRAREN BABESLEAK Ibaiertzetan isolaturik, hiri jendetsuetatik urrun –ordu dezente behar baitira bertara iristeko–, komunitate txiki hauetan Amazonia babestea dute helburu. Bakarrik ari direla esan daiteke ia galdutzat jo daitekeen borroka honetan; oihanaren ustiapen neurrigabearen aurkako konfrontazioan txiki dirudite, baina beren ahaleginik gabe aspaldi desagertua zegokeen planetaren birika nagusietako bat. Bidaia dezagun Amazoniara, Brasilgo bihotzera. Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Carl de Souza

15


AMAZONIA BRASILDARRA lanetako oihanik handiena ikaragarria da, bai bere handitasunagatik –zazpi bat milioi kilometro karratuko basoa eta 6.400 kilometroko luzera duen ibaia, bederatzi herrialdetan banatuta–, baita bere garrantziagatik ere, Lurraren ekologiari eta klimari begira behar-beharrezkoa baita baso eta mangladi hauetan osatzen den karbonoaren zikloa. Ederra eta, era berean, hauskorra da Amazonia. Inguru hauetan XX. mendean oihanak pairatutako «kautxuaren sukarrak» eragindako kalteak ez dira oraindik desagertu, baina oihanean txertatutako komunitate hauek oihanak bizirik iraun dezan lanean ari dira etengabe. «Oihana zutik mantentzeko lanean ari gara, baina, antza, Brasilgo Gobernua ez du larregi larritzen Amazoniaren babesak», adierazi du Joedson

P

Quintinok. Bera da Ituxi erreserbako IXMBio erakundeko (Biodibertsitatea Babesteko Chico Mendes Institutua) aitzindari-taldeko burua; guztira, lau langile ditu bere agindupean Puerto Rico baino handiagoa den eremua zaintzeko. Brasilen gaude, mendebaldeko Amazoniako erreserba honetan. Orduak behar izan ditugu bertara iristeko. Manaus hiria da Brasilgo Amazonia ezagutzeko “atea”; bertan dago Eduardo Gomez nazioarteko aireportua eta bertatik ateratzen dira ibaian barrenako tourrak eta ekoturismoa lantzen duten taldeak. Manausetik 800 bat kilometrora dago Labrea izeneko udalerri zabala. Indigenen erreserbak Labrean daude eta bi dira; Ituxi (600 biztanle) eta are urrutiago eta galduago dagoen Medio Purus (7.000 kilometro ka-


rratu, 6.000 biztanle), biak IXMBioren zaintzapean. Eta biak, era berean, Brasilgo deforestazio indizeen “gailurrean”. Etengabeko borroka Bizitza ez da erraza, beraz, inguru hauetan; batetik, osasun arazoak dituztelako, malaria da hemengo biztanleen “etsai” nagusia eta ospitaleak urruti dituzte; bestetik, lehen mailako ikasketak soilik egiteko aukera dagoelako –satelite bidez egin dezakete batxilergoa, baina gazte gehienek hirietara alde egiten dute– eta, hirugarrenik, azpiegitura faltagatik arrantzatik beharrezko etekinik ateratzerik ez daukatelako. Esaterako, acai izeneko fruitu ugari jasotzen dute inguru hauetan, baita egindako babes lanari esker be-

rreskuratu ahal izan zen arapaima arraina ere, ur gozoko munduko arrainik handiena... baina non eta nola saldu lortutako harrapaketa, azoketara eramateko ibaian gora kilometroak eta kilometroak egin behar badituzte? Oztopoak oztopo, 1988. urtean abeltzain talde batek akabatu zuen Chico Mendes sindikalistaren ondareak bizirik dirau hemengo jendearen baitan. Mendesi esker 90 erreserba sortu ziren, Brasilgo amazoniar basoko 250.000 kilometro karratu babesten dituztenak. «Aurre egin behar diegun trabak hain dira handiak, ezen batzuetan nekatu egiten baikara, baina gure lurretatik alde egingo bagenu, dena txarrera joango litzateke; hori argi daukagu», adierazi digu Francini dos Santos Ituxiko biztanleak. •

Handian, legez kanpoko deforestazioak oihanean utzitako hutsune ikaragarria. Ondoan, arrantzaleak kaiman bat uretara botatzen Ituxi erreserban eta arapaima arraina garbitzen. Ur gozoko munduko arrainik handiena da. Behean, Edmilson Ferreira (44 urte) arrantzalea sareak zabaltzen, Volta do Bucho ingurunean. Erreportajea zabaltzen duten irudietan, Aldeia Novo Paraiso herrixkako Marcelino Apurina buruzagia oihanean eta Felipe Spina Avino, WWF Naturarentzako Mundu Funtseko baso zaintzailea, drone batekin lanean.

17



Tasmania

Urruneko bidaia epikoak gogora dakartzan Ozeaniako uharte bitxi hau, historia gorabeheratsua duen Australiako estatu bat izateaz gain, etorkizun argirik ez duen paradisu naturala da.

ANTIPODAKO EDEN Testua eta argazkiak: Alfons Rodriguez

lurra ari du eta termometroak 4 gradu zero azpitik markatzen ditu. Negu austral betean gaude. Zerua estalita dago, baina eguzkia ageri da laino grisen artetik. Atmosfera etereo eta surrealista samarra da. Uholde-aurreko landaredia oparoak sentsazio hori areagotzen digu: Tasmaniako pandaniek (ericacea delakoen familiako landare angiospermoa) beren itxura tropikalarekin eta elurrez estalirik, gogorarazten digute duela ez horrenbeste denbora Gondwana superkontinentea bazela eta hau Jurasiko eta Kretazeo garaien artean bereizi zenean sortu zirela egungo kontinenteak. Ez da hainbeste denbora igaro ere Sahulen Lurra desagertu zenetik; duela 10.000 urte azken glaziazioko desizoztearen eraginez ozeanoak hazi zirenean azaleratu zen lur masa australa zen hori. Denbora gutxi bai, Lurraren adin geologikoa aintzat hartzen badugu, behintzat. Istant bat. Eternitatea. Gaur egun Cradle Mountain eta Saint Claire aintzira dauden eremua, aipaturiko pandaniak dauden lekua, da garai batean dena batuta zegoen jatorrizko lurralde hartatik zainduen iritsi zaigun eremua (uharteko hegomendebaldeko beste parke nazional batzuekin batera Tasmaniako Natur Erreserbaren Munduko Ondare Eremua osatzen duena); gaur egun antzinako lurralde hori Australian, Ginea Berrian eta Tasmanian banatuta dago. Bi uharte handi lehenak eta hegoaldeko perla txikia hirugarrena; zenbaitek dioenez, sagar formakoa, bihotz itxura ere baduen arren. Sahulen bihotza. Tasmania isolatua izateak flora eta fauna endemiko txundigarria, bakana, utzi du bertan, gaur egungo Edengo lorategi bat. Tasmaniarrek kontrolik gabe ustiatu zuten garai baten ostean, ondo zaindu nahi izan dute aberastasun hori (lurraldearen %30 parke nazionalak dira eta %50 natur erreserba babestuak) Baso heze alpinoen gotorleku zenbait historiaurreko benetako harribitxiak dira zientzialari pragmatikoentzat eta troll eta maitagarrien bizileku, abenturazale erromantikoentzat; horietako bat da Weindorferseko basoa, King Bill pinuak dituena eta garoz estalia edo Pencil Pine edo Kenyveteko ur-jau-

E

19


TASMANIA

Uztail eta abuztuan gaude, negu australean. Elurra, beraz, Cradle Mountain eta St Claire aintzirak osaturiko parke nazionalera iritsi da. Erreportajea irekitzen duen irudian, uhartearen iparraldea.

zietatik gertu dagoen landaredia, bere goroldio mantuarekin; horiek dira Dove aintziratik irisgarri dauden tokietako batzuk. Gaur egun, ordea, espezie errealagoen baina baita arraroen etxe dira; esaterako, hor dira wombat-a, equidna, ornitorrinkoa, pademelon-a, Tasmaniako deabrua eta jada iraungia dagoen Tasmaniako tigrea (“otso martsupial” ere deitua), zeina kolonoek XIX. mendean zehar desagerrarazi zuten. Horietako azkena abandonatuta eta goseak hil zen zooan, uharteko hiriburuan, Hobart-en, duela 81 urte. Egun hari buruzko kondaira baino ez da geratzen, uharteko mendi eta baso galduenetan bizi dela dioena. Tamalez, errealagoa da Tasmaniako deabruen (Sarcophilus harrisii) egungo egoera arriskutsua. Espezie martsupial hau da planetako azken espezie haragijalea eta uharteko baso batzuetan soilik bizi da. Oso basatia delako eta duen usain txar eta oihu beldurgarriagatik du izen itsusi hori. Hala marraztu zuten Warnerren

marrazki bizidunetan, “Looney Tunes” delakoetan. XX. mende hasieran, ganaduarentzat eta ehizarentzat mehatxutzat hartu zuten eta berau buru-belarri ehizatzen aritu ostean ia erabat desagerrarazi zuten. 1941ean, eta Tasmaniako tigrearekin izandako esperientzia lazgarria aintzat hartuta, babestutako espezie izendatu zuten. Baina bere zoritxarreko historia ez da hor amaitzen. 1990eko urteez geroztik, espezie honek aurpegiko minbizi suntsitzaile bat pairatzen du eta horren ondorioz espeziea desagerrarazten ari da. Gaitzak animalia helduei erasaten die eta agertu eta hiru eta bost hilabete artean hiltzen dira. Elkarri kutsatzen diote, borrokan ari direnean batak besteari hozka egitean. Egun, bizi diren lurraldearen %65 jada gaitzak hartuta dago eta deabruen populazioa %80 murriztu da 1995etik gaixotasun honen erruz. 2008tik espezie hau desagertzeko arriskuan dagoen espezietzat hartzen da eta hainbat programa daude martxan animalia hauek


Tasmaniako deabru bat Cradle Mountain parke nazional eta kontserbazio eremuan. Behean, Cradle Mountain parkeko ibilbide batean mendizale bat oinez.


TASMANIA zaindu eta 30 urteko epean desager ez daitezen babesean hazteko. Hala ere, Washingtoneko Unibertsitateko Andrew Strofer zientzialariak eta bere lantaldeak egin berri duen azterketa batek itxaropen izpi bat ekarri du: deabruok harrigarriro eboluzionatzen ari omen dira gaitzari aurre egiteko: lau eta sei belaunaldiko tartean. Bizitza aurrera egiten ari dela dirudi. Baina gaixotasunaz harago, errepideetan ibilgailuek harrapatuta hiltzea da animaliok eta beste espezie batzuek duten beste arazo larrietako bat. Batez ere wallabiek eta pademelon-ek dute mehatxu hori; espezie martsupialak dira biak, kanguruen antzekoak baina txikiagoak. Zirrara eta pena eragiten du horietako dozenaka animalia errepide ertzean hilda ikusteak, batik bat goizeko lehen orduan. Gauez gidatuz gero, ohikoa da horiek errepidea gurutzatzen edo gurutzatzear ikustea, eta beraz, bide seinaleek horien presentziaz ohartarazten dutenean (eta asko dira) erne ibiltzea komeni da. Baina ez dira autoak eta gaixotasunak uharteko fauna mehatxatzen duten bakarrak. Tasmaniak egur eta ganadu industria garrantzitsua dauka. Laborantzako lursailen eta bazkarako lurren ondoan basoak moztu osteko eremu hutsak ere badira eta egunetik egunera bizitzeko toki murritzagoa dute animalia eta landare espezieek. 2011n Australiako eta Tasmaniako gobernuek uharteko jatorrizko 400.000 hektarea babestea hitzartu zuten. Kontserbazionistek ondo hartu zuten akordio hori; egurraren industriak, ordea, gogor kritikatu zuen –azken honek bere egurra esportatzeko (batez ere Japoniara) 10.000 baso hektarea erauzi ditu azken urteotan–. Arazoa ez da, baina, egur enpresena eta horien negozioena soilik; izan ere, industria horretatik bizi diren familiek gauetik egunera jarduera eta lanpostu murrizketa izugarria sufritu zuten. Horrelako kolpeari aurre egiteko, Australiako Gobernuak 83 milioi dolar australiarreko laguntzak eman zituen familientzat, hots, 56 milioi euro inguru), bertako jarduera ekonomikoa dibertsifikatzeko, eta beste 43 milioi (29 milioi euro inguru) babestutako naturaguneak zaintzeko. Paradisuan kondenatuak Tasmaniako historia Australiako historia da, baina are dramatikoagoa. Antzinara jauzi eginda, uharteko aborigenen lehen asentamentuak duela 35.000 bat urtekoak dira. Askoz beranduago, bere kostaldea bistaratu zuen lehen europarra Abel Tasman holandarra izan zen, 1642an; garai hartan lurralde hark, segur aski, gizakia agertu aurretik gure planetak zuen itxura izango zuen. Lehen kontaktu hartatik 135 urtera iritsi zen inguru hauetara James Cook marinel britainiarra eta


1803ra arte ez zen lehen kolonia britainiarra ezarri Van Diemenen Lurraldea deitzen zen hartan. Patu iluna ekarri zien une hark uharteari eta bertako biztanleei: tasmaniar aborigenentzat hor hasi zen akabera. Australiako gainerako eremuan bezala, lehen kolonoak preso britainiarrak eta horiek zaintzen zituzten inperioko destakamentu militarreko kideak ziren. Orduko kolonia-presondegi horietako bat da gaur egun uhartean turisten bisita gehien jasotzen duen tokietako bat: Port Arthur. Eraikinek –batzuk beste batzuk baino hobeto kontserbatuak– ondo baino hobeto dakarte gogora garai hura, 1830 eta 1877. urte artean 12.500 presok kondena bete zuten garaia.

Presoek ihes egin ez zezaten toki apropos eta isolatua zen, Tasmaneko penintsulako hura, Hobart-etik hegoaldera. Pasabide estu batek banantzen zuen penintsula uhartearen gainerako eremutik eta zakurrek zaintzen zuten askatasun egarri zirenei ihes egiteko asmoa burutik kentzeko. Tasmaniako Itsasora jauzi eginda ere heriotza segurua zen eta izugarria gainera: marrazoek irentsita hiltzea; hori bertako ur hotzetan bizirik irautea lortuz gero, noski. Bestetik, kolono askeek bizitzeko eta landatzeko lurrak behar zituztenez, horien eta aborigenen arteko borrokak berehala hasi ziren. Aborigenen kontrako eta kolonoen mesederako legeak jarri zituzten inda-

Freycinet parkeko labarrak, uhartearen ekialdean. Aurreko orrialdean, goitik behera, Evandale herrixkako erdigunea, Stanleyeko Discovery Museum eta Evandaleko eliza.


Weindorfers baso euritsua. Basoa historiaurreko harribitxia da zientzialarientzat; troll eta maitagarrien bizilekua, abenturazale erromantikoentzat.

24

rrean 1828 eta 1832 artean, eta horrek Gerra Beltza ekarri zuen. Erabateko genozidioa izan zen: aborigenak hiltzen zituzten, baita esklabo bihurtu, ehizatu eta beraien larruazalak trofeo gisa erakutsi ere. Horrela, nazio oso bat, etnia oso bat sarraskitu zuten, 1860an jatorrizko azken gizonezkoa hil eta handik gutxira bere emaztea hil zen arte. Gaur egun, otso martsupialen gisara, ez dago Tasmaniako jatorrizko biztanlerik. Charles Darwin naturalistak 1836an uhartea bisitatu zuen eta geratzen ziren aborigen bakarrak espetxeetan zeudela eta bertan egindako triskantza egiaztatu zuenean hau adierazi zuen: ÂŤZorionez, lurralde hau beltzik gabeko lurraldea da jadaÂť. Era batera edo bestera kolono eta

preso britainiar haiek jarri zituzten neurri handi batean gaur egungo Tasmaniaren zutarriak maila sozial eta kulturalean. Bai onerako, eta jakina, baita txarrerako ere. Itxuretatik harago Uhartean barrena bidaiatzean, bizitzeko munduko leku onenetako baten aurrean gaudela irudituko zaigu. Elikadura oneko tokia dela adierazten duten lursail zabal eta ganaduarentzako larre freskoak, hondartza bakarti eta garbiak, naturaren esentzia agertzen duten antzinako mendi eta basoak... guztiak ere Edengo Lorategi batean gaudela iradokitzen digu, bakarrik edota familiarekin bizitzeko toki ezin aproposagoa.


Batetik, Ingalaterrako landa eremuetako herrixka lasaien parekoak daude; horien artean, Swansea, Stanley eta Richmond, eta bestetik, hiri moderno eta garbiak, esterako, Hobart, Lauceston, Devonport eta Burnie, non biztanleek lasaitasuna eta bizi kalitate handia duten. Esaterako, Hobart-en, Salamanca auzoan, merkatutxo, arte galeria eta solasean aritzeko edota Internetez txateatzeko kafetegi lasai eta moderno ugari dago. Museo garrantzitsu bat ere badu, MONA Arte Zahar eta Berriaren Museoa. Kulturari begiratuta, eman lezake kezka eta gabezia gutxiko gizartea dela bertakoa. Auzo dotoreak ditu, Battery Point esaterako, bizi baldintza bikainak dituena. Aire eta kale garbiak dituen hiriburua, eta gainera itsasoari begira. Hori ere

egia da, baina egia osoari begiratuta, sagar formako uhartean ez da dena horren ederra. Mehatxupeko mirari naturala Uhartea eta horren zati handiena inguratzen duen itsasoa, Tasmaniakoa, parerik ez duten mirari naturala dira. Klima ozeaniko epelak landa lur eta larreak ontzen ditu; lehenengoek Australiako mahasti onenak elikatzen dituzte eta bigarrenek herrialdeko arkume eta txahal onenak. Eukaliptoz zipriztinduta, larre berde edo urre kolorekoek babesten dituzte jaiotzen ikusi zituen eta hiltzen ikusiko dituen lurra. Argi irreala duten zeru australek estaliriko lurrak, lainoek dekoratuta, uhartean firin-faran ibiltzen diren

Goitik behera, wombat bat, Cradle Mountaineko zelaietan bazkatzen, eta wallabie bat, Freycinet parkean atseden hartzen.

25


TASMANIA Txirrindulari bat Hobart-eko portu zaharrean. Ondoko orrialdean, ezkerretik eskuinera eta goitik behera, Hobart, Port Arthur kartzela (kolonien garaikoa da), Richmondeko zubia eta Cradle Mountain parkeko hezeguneak.

haizeek –“berrogei orrolariak” izenekoak, ipar-mendebaldean jotzen duten haizeak– itxuratutako lainoak. Kostaldeko hondartza lasaiak eta itsaslabar ikusgarriak eta barnealdeko mendixkak eta mendi malkartsuak. Gizakiaren eskuak itxuratutako paisaien ondoan, ingurumari basati eta historiaurrekoak. Mehatxupean dagoen paradisua. 2017ko udan “Nature Communications” aldizkariak argitaraturiko ikerketa zientifiko batek ohartarazten zuen planeta osoan jada errealitatea denak Tasmania ere hartua zuela: gizakiaren jarduerak eragindako berotze globala. Azken uda australean Tasmaniako Itsasoan izan zen bero-boladak 251 egun iraun zuen (Historian erregistraturiko luzeena) eta uraren tenperatura ia hiru gradu zentigradu igoarazi zuen. Zientzialarien

ia %99k baieztatu zuten bero-bolada hori klima aldaketak eragina zela, eta uhartea inguratzen duen itsas eremu zabal bati eragin zion. Klima aldaketok naturari eta bere hainbat ekosistemari eragiten diete eta espezie inbaditzaileak iristea da horren ondorioetako bat. Gizakion jarduera ere aztoratzen du, arrain ustiategien produktibitatea jaitsiz edota haztegiei dagokienez molusku eta beste espezie jangarri batzuen heriotza tasa handituz. Bero-bolada hori etorkizun hurbilean errepika daiteke eta ondorioak gero eta okerragoak izango dira jada ukitua eta ahuldua dagoen ekosistema honetan. Finean, Tasmaniak erronkaz eta oztopoz beteriko etorkizunari aurre egin behar dio. Gizakiok mehatxaturiko paradisu honek ez du itxaropenik galdu. •


GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi eta mugitu Onena Australiako hiri handiren batetik Hobartera hegaldia hartzea da, Brisbane edo Sydneytik esaterako. Ez dira hegaldi garestiak. Hobartera iritsitakoan ibilgailu bat alokatzea da onena, hori ere ez baita garestia. Errepideak oso egoera onean daude eta distantziak erraz samar egiten dira.

Noiz joan Tasmaniak itsas klima epela dauka; udak (abendutik martxora) bero eta leunak dira, eta negu hotz eta euritsuak, batez ere uztail eta abuztu artean. Bisitatzeko garairik onena uda da.

Non lo egin Hobarten ostatu eskaintza zabala dago, baina aintzat hartzekoa da, adibidez, Edinburgh Gallery B&B harrigarria, Macquaire Street 211.ean (denboraz erreserbatu).

Ibilbideak Uhartearen inguruan ibilbide zirkularra egiteko bospasei egun gordetzea komeni da. Hobe, egun gehiago badira. Ostatuak aurretiaz

erreserbatu ordez, ibilgailu bat alokatu eta gauak harrapatzen gaituen tokian lo eginez batetik bestera ibiltzeak askatasun handia ematen du.

Gastronomia Uhartean bai haragia bai arrain eta itsaskiak kalitate handikoak dira. Normala da kontuan izanda uharte bat dela eta bertako larre eta soro ederretan txahal eta arkumeak hazten dituztela. Hobarten, Mures-era joatea merezi du; unean bertan arrain eta itsaskiak erosi eta momentuan nahierara kozinatzen dizkizute. Hiriaren erdiguneko kaietan dago.

Erosketak Hobart-en, Salamanca Marquet inguruan, arte galeria eta Tasmaniako artisautza objektuen eskaintza zabala aurkituko duzue.

Informazioa www.australia.com/es-cl/itineraries/tas-circle-tas. Web orrialde

horretan Australian barrena bidaiatzeko informazio baliagarria topatuko duzue. Tasmanian egiteko ibilbideen berri emateaz gain, aholku ugari eskaintzen ditu.

27


Japonia ESTOLDETAN MARRAZTUTAKO ALTXORREN BILA Testua: Miwa Suzuki

Argazkiak: Behrouz Mehri



JAPONIA

Zer ikusi bada Japonian eta bisitariak begiak zabal-zabal egin behar ditu alde batekoa eta bestekoa ikusteko. Baina, behera begira jartzeak ere merezi du, antza. Izan ere, errepide eta espaloietan «altxor» deigarri eta koloretsuak topa daitezke. Orain dela 40 urte ekin zioten estoldetako tapak apaintzeari eta usadio ez ezik zaletasun ere bilakatu da askorentzat, herrialdean barna haiek topatzeko ahaleginean kilometro andana egiterainokoa gainera. aponiako 1.700 bat herrik dituzte pertsonalizatutako eta kolore ugariko ereduak. Burdinurtuko plaka hauek espazio publikoak edertzeko balio dute, baina baita turistak erakartzeko ere. Historia, geografia edota tokian tokiko ohiturak hartzen dituzte oinarrian: gaztelu bat Osakan, Tokioko badia hartzen duen zubi ikonikoa Yokohamako portuan; edota Fuji mendia izen bera duen hirian. Tokioko mendebaldean kokatutako Tama Cityk, aldiz, irudi berriago bat hartu du kontuan estolda plakak apaintzeko: Hello Kitty. Izan ere, berak apaintzen ditu haurrentzako parke baten ondoan apropos jarritako hamar isurbideak. 48 urte ditu Shoji Morimotok eta Fukui hirira egin zuen bidaia batean gerturatu zen lehendabiziko aldiz “joko” honetara, bi fenix hegaztirekin apaindutako estoldak ikusi zituenean. Bere errautsetatik berpizten zen hegaztia ikusteak jakin-mina piztu zion. Geroago jakin zuenez, irudi honek hiriak bitan ezagututako susperraldia irudikatu nahi zuen: Bigarren Mundu Gerran 1945ean bonbez erasoa izan ostean bizitakoa lehenik; eta 1948an lurrikara batek suntsitu ondorengoa bigarren aldiz. Bidaiatzeko aitzakia. «Batzuetan ikertu egiten dut zein hirik zein irudi erabiltzen duen, eta txundituta geratzen naiz ohartzean estoldek zein ondo irudikatzen duten herri baten historia eta bere kultura», azaldu du teknologia berrietan espezializatutako

J

30


Kalean topa daitezkeen tapetako batzuk. Estoldetako tapak egiteak eta apaintzeak lan ugari dakar, besteak beste, irudiak mimo handiz eta eskuz egiten dituztelako.


Behean, langile bat Hello Kittyren irudia daraman tapa jartzen kalean. Beste orrian, argitaratu dituzten kromoetako hainbat, eta estolda batean lanean.


JAPONIA marka bateko saltzaile honek. Bere etxetik gertu dauden estolden inguruko informazioa pilatu du jada. «Orain urrutiago bidaiatu behar dut berriak deskubritu ahal izateko», aipatu du. Morimotoren antzera zaletasun hau duten pertsonek argazkia ateratzen diete topatzen dituzten estolda deigarrienei eta sare sozialen bitartez zabaltzen dituzte euren “aurkikuntzak”. Joera hau duten pertsonei apropos izena ere eman diete jada: manhoumania (manhoru estolda da japonieraz). Nork bere erara bizitzen du zaletasun hau: batzuek igurtzi egiten dituzte irudikatzen duten hori beren egiteko; beste batzuek lur azpiko telekomunikazio sareen plakak maite dituzte, Tetsuro Sasabe kasu: «Plaka hor dago; niri behean dagoen hori interesatzen zait gehiago». Badira xarma estoldaren bazterretan hazten den landaredian ikusten dutenak ere. Zaletasun hau duten pertsonak batzen dituzten kongresuak ere antolatzen dira eta zenbaitetan milaka lagun ere batu izan dituzte. Ez hori bakarrik, haien irudiak biltzen dituzten museoak ere zabaldu dira dagoeneko. Txanponekin edota zigilu-markekin egiten den moduan 40 kiloko pisua duten tapa hauek pilatzea ez da erraza eta horregatik GKP izeneko enpresa batek ia milioi eta erdi kromo argitaratu ditu 293 estolda taparen irudiak eta bakoitzaren koordenatu datuak bilduta. Hala, bila abiatu nahi dutenei lana erraztu diete. Txartel bakoitza dohainik banatzen da, baina estolda horiek kokatzen diren herrietako udal egoitzetan soilik. «Uste dugu Japoniako estolden tapak harro egoteko moduko kultura produktuak direla», dio Hideto Yamada GKPko arduradunetako batek. Irudia eta segurtasuna Orain dela 40 bat urte jaio zen moda hau Ekialde Urruneko herrialde honetan, isurbideetako tapak egiten zituen industriak estalkion irudia hobetzeko bidea abiatu zuenean. Era berean, oinezkoek eta ibilgailuek irrist egin ez zezaten, tapa hauei erliebea eman nahi izan zieten. Lehenik eta behin, lainoak, olatuak edota izarrak egiten hasi ziren eta beranduago garatu zituzten irudi konplexu eta koloretsuago hauek. Halere, Japonian dauden 15 milioi zuloetako batzuk baino ez daude oraindik modu honetan apainduta; izan ere, tapa deigarri hauek jartzeak ohikoak baino kostu handiagoa du. Estoldetako irudi hauek saldu ere egiten dira eta ez arrakasta gutxirekin, gainera. Urrian 190 lagunek parte hartu zuten Maebashi hirian hamar tapa banatzeko zozketan. Bakoitza 3.000 yenetan (22 euro pasatxoan) saldu zen. •

GIDA PRAKTIKOA Informazioa Japonian aurki daitezkeen estolden «ehiztarien» argazkiak sare sozialetan aurki daitezke, bai blogetan eta bai Flicker taldean. Izen handia du, era berean, “Drainspotting” liburuak, aitzindari izan baitzen arte mota honetan. Egilea Remo Camerota argazkilari eta artista da.



Mugaldeko gazteluak PORTUGAL EKIALDEKO MEHATXUTIK BABESTEKO Testua eta argazkiak: Xabier Bañuelos


PORTUGALEKO GAZTELUAK

Antzinako Gaztelako Erresumaren mugaren bestaldeko Alentejo, Algarve, Beira eta Tras-os-Montes eskualdeak babesten zituzten gotorlekuetan ibili gara, Portugalen. Edertasun paregabekoak, haien begirada zorrotza azkar pausatzen da mugaldeko izaeraren eta iraganaren zaporeak iraun duen herrietan, eta luze eta zabal hedatzen da paisaia ikusgarrietara.

36

omar herria bor-bor zegoen 1581eko apirilaren 16an. Filipe II.a Portugaleko errege izendatu behar zuten. Gaztelar erregeak lusitaniar tronuaren jabetza izenpetzeko deituak zituen gorteak, Alcantarako batailan Cratoko priorearen oposizioari amaiera eman ostean. Azkenean bere ametsik desiratuena betetzera zihoan: koroa bakar baten uztarripean batzea Iberiar Penintsula. Lan nekeza, nekezik bada. Horretarako, arma asko eta askotarikoak jarri behar izan zituzten jokoan gaztelarrek, eta horren lekuko da erregeak berak Portugaleko erresumari buruz zera esan izana: ÂŤHeredatu, erosi eta konkistatu egin nuenÂť.

T


Iberiar Batasuna gisa ezagutzen dena errege horrek ez ezik, aurretik ere gutiziatua zuen besteren batek, eta gerora ere irrikatuko zuten. Nahikoa da gogoan izatea, adibidez, Aljubarrotako bataila (1385), Portugaleko Joan I.ak izen bereko gaztelar erregearen inbasioa zapuztu zuenekoa; edota Toroko bataila (1476), Erregeerregina Katolikoek Portugaleko Alfontso V.a garaitu zutenekoa, portugesak bere emazte Joana Beltranejarentzat aldarrikatzen zuelako gaztelar tronua; edota 1762ko inbasio hispano-frantsesak. Stanley Payne historialari texastarrak dioenez, Francok berak ere eldarnio anexionista horiek izan zituen.

Filipe II.aren ametsak 1640ko iraultza independentistara arte iraun zuen. Urte hartan hasi zen Errestaurazio Gerra delakoa, eta bateko batailekin, besteko liskarrekin eta orotariko azpijanekin, 1668ra arte luzatu zen, hau da, Lisboako Ituna sinatu eta Portugalen subiranotasuna behin betiko aitortu zen arte. A Raia edo La Raya (marra) esaten diote antzinatik penintsulako bi estatuen arteko mugari, eta Europako halako beste batzuen ezegonkortasun eta bortiztasunik ez badu ere, hainbatetan desadostasun eta liskar iturri izan da, eta horren emaitza dira bi ertzetan lekuko gisa geratu diren gotorleku paregabeak nahiz

Handian, Monsarazeko ikuspegia gotorlekuko armaplazatik. Ondoan, goitik behera, Castelo de Vida eta Elvas. Erreportajea zabaltzen duen argazkian, MarvĂŁoko gaztelua.

37


PORTUGALEKO GAZTELUAK Goian, ezkerretik eskuinera, Estremoz; harresien ikuspegia urrutitik eta dorre nagusiaren ondoko Santa Isabelen estatua. Behean, Evoramonteko gaztelua eta Idanha-aVelha herriko Igaeditania erromatar gotorlekuaren atea.

38

fortin txikiak, paisaiaz eta historiaz inguratuta ibiltzeko zaletasuna duen ororen gozamenerako. Gaurkoan, Portugaleko aldera joko dugu. Mugaz hegoaldera Algarven hasi gara, argitasunaren eta Atlantikoaren lurraldean, non gauero eguzkiak agur esaten duen San Bizente lurmuturraz harago deiadar gorriz betetako ilunabarretan. Ez gara, ordea, haraino iritsi, Guadianaren ertzean geratu gara, Ayamonte eta Castro Marim herrien artean itsasoratzean zabaltzen den parajean. Herri horren galtzada-harrien artean nagusitzen da gaztelua, etxe multzoa goitik behera, ezker-

eskuin begiradapean duela. Castelo hau erromatarra eta arabiarra izan zen, eta gerora kristautasunaren muga defendatzera lerratu zen, 1319an Kristoren Ordena Militarreko zaldunek bertan egin baitzuten beren kuartela. Gaur egun ikusgai dugun itxurapena Dom JoĂŁo IV.ak XVII. mendean egindako berritze lanen ondorioa da, hegoalderantz handitu zuelarik Castelo de SĂŁo SebastiĂŁo delakoarekin, Vauban estiloari jarraituz, bere baluarte, bastioi eta errebelinekin. Ibaian gora eginez, ertzak gero eta altuera handiagoa hartzen doaz, harik eta Alcoutim herrian bi muinok traizio egiten dieten arte. Bataren gainean, herriaren buruzagi, Castelo Novok muga zelatatzen du


kokaleku estrategikotik. Iparralderago, Santa Barbara muinoan, Castelo Velhoren zimenduak ikusgai daude oraindik –VIII. mendean altxatu zuten arabiarrek eta XI. mendean bertan behera utzi–. Haren parean, aurrez aurre eta bi eraikinok zainduz, San Markos gazteluak bere itzal luzea hedatzen du SanLucar del Guadiana zurixkaren gainean. Alentejoko parajeetara iritsi gara. Zaldun bat hurrengo batailan garaipena ekartzeko jaungoikoari erreguka ari denean bere eskuetan arrosarioko garauak nola, hala agertzen dira hemen, mugalde osoan, gotorlekuak, bata bestearen atzetik: Castelo de Mertola irmoa, lerro zuzenekoa, tentea, kontzesiorik gabea, eta

handik abiatzen dira harresiak, gaur egun azpikogona koloretsuz apaindutako etxe kareztatuek hartuak; Serpa eta bere esparru harresitua; Moura eta bere omenaldiaren dorre mardula, beti zelatari Ardila errekan zer sumatuko; Castelo de Vida, Erdi Aroko gazteluarekin eta baluartedun horma gotortuekin; Vila Viçosa, esparru harresitura, gazteluak kanposantuko arimak zaintzen dituen lekura, sarbidea ematen duen ate zurrun dotorearekin; eta handik urrutira gabe, Juromenha, Guadianaren gaineko talaiari egoskorra, geziak bezain zorrotzak diren baluarteekin. Baina baluarteei buruz hitz egiten hasiko bagara, saihetsezina da Estremoz eta Elvas aipatzea. Urrutitik

Monsanton etxeek mendiarekin bat egiten dute.

39


Lerroon ondoan, Serpako fortifikazioko almena piramidalak. Behean, zelatari eta harkaitzen eta hodeien artean ezkutaturik, Monsantoko gaztelua. Ondoko orrialdean, Silveseko gaztelu arabiarra.


PORTUGALEKO GAZTELUAK erakarri gaitu Estremozek taxuketa erromantikoko Torre das Três Coroas ederrarekin, Portugaleko bitxienetako bat, almena piramidalez errematatutako balkoi jarraituekin, ez baita oso ohikoa. Horixe baino ez da geratu Erdi Aroko gaztelu zaharretik. Haren oinetan, tenpluak eta ostatuak XIII. mendeko harresien barruan geratzen dira. Bestalde, XVII. mendean eraikitako beste harresi bat dago, goitik beherako harri bloke astunez eratutako zerra itxurako murruarekin alde zaharra beheko aldean gotortuz. Elvas, aldiz, Vauban markesaren ingenioaren oinordeko den portuges arkitektura militarraren harribitxia da. Erdi Aroko gaztelua txiki geratzen da XVII. mendean Cosmander ingeniari flandriarrak eraikitako fortifikazio harrigarrien aldean. Munduko ondarearen titulua eskuratu du, ondo merezita, bere lubanarroen, baluarteen, gariten, adarbeen eta karelen trazatu labirintiko baina arrazionala dela-eta. Baina gotor bihurtutako harriaren indar iradokitzailea bene-benetan herri harresituetan sortzen da, denak gaztelua buruan dutelarik. Ez dakit inoiz odolak gorriz tindatu zituen haien harlangaitzak nahiz harlanduak, baina gerlarien garrasien oihartzunak itzuli dizkigute kale kantoi guztiek. Totelka-motelka geratu gara Monsarazen, teila berde, zuri, urdin eta gorrien artean. Totelka-motelka, bere harresiko sarrerako dorrea errematatzen duen espataina ikusita, eta zeharo toteldu gara bere gaztelu txundigarriarekin. Bertako arma plaza gaur egun ospakizunen jokaleku da, eta ikuspegi paregabea zabaltzen da, Alquevako urtegia orban bat bezala hedatuz doalarik olibondoz, trikuharriz, harrespilaz eta iruinarriz zipriztindutako paraje baterantz. Evoramontek zur eta lur utzi gaitu; bere oinplano lau angeluar eta konpaktuko lau kuboak badirudi ezerezetik azaleratu direla, talaia gainean zerupean bakarti. Baina ez, herrixka ondotik inguratzen dituen harresi sail trinko baten itxitura baten erremate ia poetikoa baino ez dira. Marvão, aldiz, arrano habia da. Goi-lautada estu baten gorenean, haren gandorrarekin bat egiten du ihesbiderik eskaini gabe. Eskuragaitza, garaiezina, hodeien maitale begitandu zaigu Ammaia erromatar hiritik ikusita, bere zoru pentsaezin horretan hain sendo bermatua eta aldi berean hegaldatzeko hain grina bizikoa. Marvão ehunka filmen laburpena da, egurrezko ezpata astintzen duen haur orok irrikatutako gaztelua, historia bera ametsean mamitua eta fantasiazko nobela batean narratua. Mugaz iparraldera Beira herriak, sartu-irten azkarrean, Castelo Branco tenplarioen gazteluarekin egin digu harrera; XIII. mendearen lehen laurdenean eraikia, Miradouro de

São Gens begiralekutik ingurura so egin eta ostertzak ez du amairik. Pixka bat iparralderago geldialdi lasaiagoa egingo dugu, Monsanton. Idanha-a-Velhan, Igaeditânia hiri erromatar-bisigotikoan ibili ostean, gora igo gara haitzarekin urtzera. Granitozko malda pikoan gora miragarriro zintzilikatuta, Monsanto, herrialdeko finkamendurik zaharrena dela diotena, luizi batetik sortuak diruditen oreka ezinezkoen multzo bat da. Gaztelua, gorenean, kamaleonikoa da, ikusgaitza bere presentzia ukaezina bada ere, haitzen artean kamuflaturik, badirudi bertatik borborka azaleratu dela. Multzo osoari edertasun erdiragarria dario, axolagabetasun oro birrintzeko adina. Sortelha txikia da eta dorre bat gorantz bultzatzen duen bloke bat bezain sendoa. Almeida ere, zeresanik ez, XVII. mendeko fortifikazioen beste adibide ezin hobe bat da, izar perfektua, barnean kalexkak eta plazoletak dituela, etengabeko buruz burukoan –gaur egun buruz buruzko adiskidetsua bada ere–, beste aldeko hiriko Real Fuerte de la Concepción delakoarekin, Salamancan. Eta ibilbide berezi hau Tras-os-Montesen bukatuko dugu. Chaves uraren hiria da, bertako bainuetxeagatik eta Arrabalde aintzira ondoko erromatar termengatik, baina mugatik hain gertu egonda, ezin postu defentsiborik falta. Erdi Aroko gaztelutik omenaldi dorrea baizik ez da geratu, bere bakardadeari iskin egiten bere soslaiaren edertasunarekin. Eta horri batzen zaizkio bi fortin, São Francisco eta São Neutel, biak ala biak italiar traza vaubandarrekin. Eta gure asmoari akabera ezin hobea emateko, Bragantzako gazteluan jarri dugu jomuga, dotorezia bihurtutako desproportzio xarmagarria miresteko. •

GIDA PRAKTIKOA Noiz joan Gure iritziz, garairik aproposena apiriletik ekainera bitartean da.

Nola joan Autoan edo furgonetan joatea da aukerarik onena, autonomia gehiago izateaz gain leku guztietara errazago iristeko modua baita.

Beste gaztelu batzuk Mugaldean bertan, urrutira jo gabe, beste hainbat gaztelu zoragarri aurkituko ditugu, hala nola Portel, Silves, Penedono, Sabugal, Trancoso, Marialva, Monforte de Rio Livre eta Alter do Chão.

41


42


Vinh Moc BIZITZA TUNELEN BARNEAN Hamabost urte luzetan eta AEBen Armadaren erasoen ondorioz pairatutako ezbeharrek Vietnamgo historia hurbila markatu dute. Hori ezin uka, ia 50 urteren buruan oraindik han-hemen aurki daitezkeen bonba zuloak, museoak eta hilerriak horren lekuko baitira. Bereizi gabeko bonbardaketek eta arma kimikoek milaka lagunen bizitza suntsitu zuten. Horiek saihesteko, Vinh Moc bezalako babeslekuak eraiki zituzten herritarrek; lur azpiko hiriak, alegia.

Testua: Agustin Legorburu Argazkiak: Hoang Dinh Nam

43


VINH MOC en Hai ibaiaren ipar ertzean barna hedatzen dira, hainbat kilometrotan zehar, Vinh Moceko tunelak. Vietnam erdian gaude, Quang Tri probintziako Donh Ha hiritik gertu dagoen Vinh Moc herrixkan; hau da, DMZ (DeMilitarized Zone, ingelesez) delako marran sartuta gaude, betebetean. Muga edo gune desmilitarizatu hau Vietnam eta Hego Vietnam banatzeko ezarri zen Indotxinako gerren ondoren, eta Laoseko mugatik itsasorainoko eremua hartzen zuen. Lerro banatzaile honen zatirik handiena Ben Hai ibaiak zeharkatzen zuen. Hego Vietnamen kokatutako amerikar armadak Vinh Moc-eko nekazariek beren lurretatik alde egin zezaten nahi zuen. Zertarako? Bada, handik gertu zegoen Con Co uhartean (kostaldetik 28 kilometrora) aurreratutako iparraldeko indar komunistei laguntzarik eskain ez ziezaieten. Herritarrek ez zuten non babestu, baina herritik ez alde egitea erabaki zuten. Larrutik ordainduko zuten, noski. Amerikarren erantzuna ikaragarria izan zen; etengabeko bonbardaketekin zigortu zituzten Vinh Moc eta inguruak. Diotenez, biztanle bakoitzeko zazpi tona bonba jaurti zituzten. Lurraren geologiari esker, eta bonbardaketei aurre egiteko helburuz, herrixkaren azpian tunel eremu bat egitea erabaki zuten 1965. urtean. Eredu gisa Ho Chi Minh hiriaren –aurretik Saigon– inguruetako Cu Chi tunelak hartu zituzten. 6.000 metro kubiko lur mugitu zituzten hamahiru hilabetean (1965 eta 1966 artean) eta nekazaritzako lanabesak soilik erabilita. Hala, Ben Hairen ipar ertzean 2,8 kilometroko luzerako lurpeko hiri bat sortu zuten, hiru mailatan banatuta, 12, 18 eta 22 metrokoak, hurrenez hurren. Goiko mailan eguneroko bizitza egiten zuten; hor familia bakoitzak kareharria zulatuta eraikitako bizileku txiki bat zuen (4 metroko zabalera eta 0,8 metroko altuerakoak). Erdikoan biltegiak zituzten, armak eta elikagaiak gordetzeko, eta azkenekoa, hau da, mailarik sakonena, bonbardatzen zituztenean beren burua babesteko erabiltzen zuten, AEBetako Armadaren bonbak lur azpian sartzeko diseinatuta baitzeuden, zehazki hamar metroraino. Vinh Moceko tunel guneak hamahiru sarbide ditu, horietatik zazpi itsasoari begira, Con Co-go errebeldeei armak eta janaria eramateko erabiltzen zituztenak. Halere, bertan bizi ziren familiak gutxitan ateratzen ziren kanpora elikagai bila, urteetan oso egoera arriskutsua bizi izan zutelako. Denborak aurrera egin ahala, tunelen gunea hedatzen joan zen bai tamainaz bai konplexutasunean; putzu, sukalde, biltegi, armategi eta ospitaleak gehitu zituzten herritarrek. 1995. urtean, azkenik, turismoari ateak zabaldu zizkioten. •

B

44


Lerroon ondoan, Ho Tsi Giu herritarra, jaio zen gelan, eta Vietcong-eko gerrillari baten argazki albuma. Behean, turista talde bat tuneletan barna. Ondoko orrialdean, tunel eremuak dituen hamahiru sarbideetako bat, Vietnamen toki ugaritan aurki daitekeen gerraren inguruko oroitarria eta amerikarrek botatako bonben karkasak.



Ganekogorta MENDIA HIRIAN

Testua eta argazkiak: Andoni Urbistondo

47


GANEKOGORTA

Bilbok eta Bilbo Handiak osatzen dute Euskal Herriko gune biztanletsuena. Etxe orratzak, milaka herritar, industria, autoak, poluzioa‌ Milioi bat pasatxo lagun eremu txikian. Baina gertu, pauso batera, natura basatia dago. Belardi gozoak, haritz sendoak, eta mendi itxura duen mendigune zabala: Ganekogorta. Bilboko bihotzetik etzan samar ikusten den mendia da, hiritik 5-7 kilometrora, lerro zuzenean, eta 1.000 metroko desnibelaren mugan. Hiruzpalau orduko buelta erosoa da Ganekogortakoa (998 metro). Handian, mendizale bat, gailurrean, aurrez aurre Araba alderantz jausten diren amildegiak dituela. Argazki txikietan, Pagasarriko atsedenlekua, eta bideen seinaleztapena. Erreportajea zabaltzen duten irudietan, Miguel Angel Garrosa kazetaria eta Fibi bere zakurra, gure gidariak, Biderdi gailurretik gertu (877 m). Ondoan, Bilbo Handia eta Abra, Ganekogorta gainetik, hatzekin ukitzeko moduan.

48


uskal Herriko biztanleriaren herena txoko geografiko txiki batean bizi da: Bilbo eta hiria inguratzen duten herri populatuak, Bilbo Handia esaten zaion eskualdea. 860.000 biztanle batzen dira han, eta porlana, asfaltoa eta etxe orratz festa nonahi ageri dira. Aisia, arnasa behar duen jendetza da, eta errutina, soinua, eguneroko erritmo astunetik ihes egiteko aukerak mugatuak dira. Artxanda, akaso, gertuen dagoena. Baina Pagasarri, ezagunena. Mendi izaera duen lehen gaina da, 673 metroraino goititzen delako, eta bertatik ikuspegiak hiria eta naturaren arteko kontraste gordina ezin hobeto erakusten duelako.

E

Ez alferrik, Pagasarrira hiritik bertatik igo daiteke, San Adrian auzotik, edo Miribillatik, ordubete pasatxoan. Horregatik, merezi du ahalegintxoa egitea, beste ordu eta erdiz, Ganekogortara iristeko. Mendi horrek ia-ia 1.000 metro dituelako, historia handia Bizkaiko mendizaletasunean, eta Bilbo Handia txikitxiki geratzen delako, lerro zuzenean 6-7 kilometrora bakarrik egonagatik. Goiz pasa aparta, Ganekogortatik hatzekin ukitzeko moduan ikusten baitira Sollube, Oiz, Durangaldeko mendiak, Gorbeia, Gorobel, Enkarterriko Kolitza eta Eretza, eta Castro Valnera erraldoia, jada Kantabria eta Burgosko mugan.

49


Ezkerrean, gailurreko informazio panela, 998 metrora. Mendi «bozineroa» dela azaltzen da bertan, baita inguruan ikus daitezkeen mendi guztien berri jakin ere. Ondoan, Bilboko Alpino elkarteak Pagasarrin jarritako plaka. Ondoko orrian, goian, Pagasarri gailurra, eta atzean, erpin zorrotza, Ganekogorta. Ordubete pasatxo dago, Pagasarritik. Behean, Bilbo Handiko bistak, Pagasarri gailurretik. Hiriko bihotzetik 4-5 kilometro bakarrik daude gailurrera.

50

Datu ofizialik ez dago, baina Pagasarri izango da, ziur aski, Euskal Herrian jende gehien igotzen den mendia. Hiritik 5 kilometro eskasera dago, eta ordu pare batean izerdia bota eta egunerokoa arintzeko aukera ezin hobea da ehunka herritarrentzat. Egun, autoarekin asfalto eta pista zatar zati handia jaten zaio bideari, Larraskitu auzoan barrena Igertu aparkalekuraino (293 metro). Bidea ez da oso polita. Pista zabal bat, lehen ordu laurdenean, eta pista zatarra saihesten duen haritz basoa beste ordu laurden batean. Azken 10 minutuak pistaz egiten dira, berriro, Ganeta eta Pagasarri muinoak banatzen dituen leporaino iristeko. Oinez bezala, mendiko bizikletan ere jende asko igotzen da Pagasarriko aterpera. Bidetik gora, bizikleta gainean doazenentzako debeku argia dago: beherantz doazela, ezin dute 15 kilometro orduko abiadura gainditu, gorantz jende asko joaten delako eta istripuak gertatzeko arriskua handia delako. Pagasarriko lepoa leku ederra da. Ganeta eta bere antena itsusiak mendebaldera, eta hainbat mahai eta eserleku, lasaitasunaz gozatzeko. Aterpea ere irekita dago, eta jakina, Euskal Herrian mendia eta hamaiketakoa binomioa elkartzen badira, arrakasta ziurra! Pagasarriko aterpean Miguel Unamuno eta Blas Otero idazleek mendiari idatzitako poesiak ere irakur daitezke! Mendi «bozineroa» Pagasarriko lepotik garbi ikusten da Gane-txiki edo Biderdi ertzaren silueta (877 metro). Haren atzean dago Ganekogorta, ia mila metrora, eta ordubete pasatxoan aise irits daiteke Pagasarritik, bide gozoan barrena. Ganekogortaren esanahia garbia da: gainean dagoen korta edo lur zatia. Historia handiko mendia da. Bizkaiko bost mendi «bozineroetako» bat. Alegia, XV. eta

XVI. mendeez geroztik Batzar Nagusiak deitzeko erabiltzen zen gailurretako bat, euskal adarrarekin deiadar eginez. Gorbeian, Bizkaiko gailur garaienean jotzen zen aurrena, eta beste lau menditan, ondoren: Oiz, Sollube, Kolitza eta Ganekogorta. Turuta jo ostean, sua pizten zen gailurrean, kea urrutitik ikus zedin. Herritar orok parte har zezakeen Batzar Nagusietan. Turuta entzun osteko ilargi aldaketan egiten zen batzarra. Pasa den ekainaren 3an Oiz mendian irudikatu zen Bizkaian oso errotua dagoen tradizio hau, eta 2019an Ganekogortak hartuko dio lekukoa, ekaineko lehen igandean. Hemen hasi zen, gainera, Euskal Herriko gailurren lehiaketa, 1914an. Ez zeukan lehiakortasun izpiriturik, urtebeteko epean hamabost mendi igotzeko erronka baizik. Norberak nahi edo ahal zuen denboran, baina urtebetean. 1915. urteko azken egunean, erronka osatu zuten hamalau mendizaleei “Ganekogorto” izena eman zieten (gailurrean bertan ikus daiteke azalpena), eta halako domina bat eman zieten. Egun hainbat mendi elkartek antolatzen dute 100 mendien lehiaketa ezagunak hemen izan zuen jatorria, beraz. Nekatzerako, Ganekogorta gainera iristen da mendizalea. Nahiko itxura alpinoa dauka, batez ere Laudio aldera egiten duen hegiak, amildegi ikusgarriak baitaude. Betidanik, Arabako eta Bizkaiko lurrak banatzen zituela pentsatu izan da, Gorbeiak bezala. Ez da hala, kartografia neurketa berrienek gailurra, bere osotasunean, Bizkaiko lurretan dagoela diotelako. Gailurretik Pagasarri muino txiki bat baino ez da. Agerikoagoa egiten da azken urtean Bilbon ezaguna egin den Iberdrola dorre erraldoia. Batez ere Ezkerraldea eta Abra aldera eskaintzen duen ikuspegia da ederra. Gertugertu baitago! Hain gertu, ohartzerako zibilizaziora bueltatzen zarela… •


GANEKOGORTA

GIDA PRAKTIKOA Kokapena Ganekogorta Bizkaian dago, Bilbo hegoaldean, eta Arabako mugatik gertu. Enkarterrietako Sodupe eta Arabako Laudiotik abiatzen dira beste bide ezagunenak.

Nola iritsi Bilboko bihotzean murgildu gabe, Juan de Garay etorbidean barrena, edo Miribilla auzotik, oinez abiatu daiteke Pagasarri eta Ganekogortaraino. Errepide zati bat derrigor egin behar da horretarako, Iberdrolako estazio bateraino. Han Pagasarriraino doan pista eta mendi bidea hasten da. Ohikoena Igertuko aparkalekuraino autoz joatea da, Larraskitu auzotik. Modu horretan bi kilometro kentzen zaizkio asfaltoari. Bilbokoak ez direnentzat, Miribillako irteera hartu behar da A8an, Malmasingo tunela pasata. Irteera hartuta, 180 graduko itzulia eman behar da, berriro autobide gainetik pasa, eta hegorantz, Pagasarri aldera egin..

Ezaugarriak 1.000 metroko desnibela duen mendia da. Lerro zuzenean 6-7 kilometro daude hiri erdigunetik gailurreraino, eta txangoa oso erosoa da. Lau bat ordutan osa daiteke, lasaitasunez. Pagasarritik pasa behar da, eta horrek jende asko eramaten du mendi bidera. Komeni goizgoiz mugitzea, Igertu aparkalekuan tokia bilatu, eta bidea jendez inguratuta ez egiteko. Gailurreko ikuspegia oso aberatsa da, baina deigarriena, Bilbo eta Bilbo Handia zein ondo ikusten den. 51


udako hitzorduak

BISITATU BEHARREKO HEMEZORTZI FESTA ETA JAIALDI Ohi denez, uztail eta abuztuan pilatzen dira kultur ekitaldi gehienak. Baita kirolarekin loturiko hainbat proba ikusgarri. Nazioarteko hitzordu interesgarri batzuk aukeratu ditugu zuentzat, oporretan lagungarri izango zaizkizuelakoan. Testua: Marian Azkarate

1.- SIENA (ITALIA) Uztailaren 2an eta abuztuaren 16an Palio di Siena zaldi lasterketa urtean bi egunetan egiten da: uztailaren 2an, Provenzanoko amabirjinaren omenez, eta abuztuaren 16an, Jasokundearen omenez. XV. mendeko ospakizun hau ikusgarria da oso. Hamar taldek hiru itzuli eman behar izaten diote Sienako plaza nagusiari. Toscanara bidaiatzeko asmorik baduzue, aitzakia ederra. www.ilpalio.org

2.- AVIGNON (ESTATU FRANTSESA) Uztailaren 6tik 26ra Okzitaniako hiri eder honetan izaten da Europako hitzordu kulturalik garrantzitsuenetarikoa; hots, kontinenteko antzerki jaialdirik handiena. Hiru astetan zehar, arte eszenikoek hartzen dituzte kaleak eta agertokiak. www.festival-avignon.com

3.- ZRCE (KROAZIA) Uztailaren 10etik 12ra “Kroaziako Eivissa� esaten diote Pag uharteko Zrce hondartzari. Fresh Island musika jaialdiko hiru egunetan hip hop erritmoek eta rhythm and blues doinuek kostaldeko inguru honetako txoko guztiak beteko dituzte... baita itsasontziak ere, egiten diren festak ikusgarriak omen direlako. www.croatica.hr

52

2


Uztailaren 15a Munduko Kopako finala Luzhniki futbol zelaian jokatuko da. 81.500 ikuslerentzako tokia du Kremlinetik bost kilometrora dagoen estadioak. 1980. urteko Olinpiar Jokoen egoitza izan zen eta ekainetik aurrera hamaika hiritan jokatutako partiden hitzordu nagusia hartuko du. www.fifa.com/worldcup

5.- MADRIL (ESTATU ESPAINIARRA) Uztailaren 12tik 14ra Mad Cool Festival jaialdiaren hirugarren edizioa ValdebebasIfeman egingo da eta, diotenez, mota honetako hitzordu erraldoien erreferente bihurtuko da. Kartelburuei erreparatzea besterik ez dago: Depeche Mode, Arctic Monkeys eta Pearl Jam. Rocka, popa eta musika elektronikoko izarrik handienak, 80.000 lagun jaso ditzakeen gune batean. madcoolfestival.es

6.- NOVI SAD (SERBIA) Uztailaren 12tik 15era Dance ugari, pop ukitu batekin. Hori izan daiteke Exit jaialdiaren errezeta. Urtero milioika lagun biltzen ditu toki ikusgarri batean, Petrovaradin gotorlekuan, hain zuzen ere. Aurten, gainera, prestatutako egitaraua lehen mailakoa da: David Guetta, Grace Jones mitikoa, Fever Ray, Ziggy Marley, Asian Dub Foundation... www.exitfest.org

7.- ROTTERDAM (HERBEHEREAK) Uztailaren 13tik 15era Asteburu batean egiten den arren, jazz munduko hitzordurik erakargarriena da Rotterdameko portukoa. Hamaika agertoki prestatzen dituzte, bakoitza ibai baten izenekoa, eta bost kontinenteetako musikaz betetzen dira. Helburua: kai handi hauei bizitza berria ematea. www.northseajazz.com

UZTAILEAN

4.- MOSKU (ERRUSIA)

4

8.- SALZBURGO (AUSTRIA) 1 6

Uztailaren 20tik abuztuaren 30era 98 urte beteko ditu musika klasikoaren klasiko honek, Salzburger Festpiele-k (Salzburgoko Jaialdiak). Nazioarteko musikaririk ospetsuenak erakarriko ditu hiri eder honek, bost opera berriz eta ehunka kontzertuz osatutako egitarauari esker. www.salzburg.info

9.- NAEBA (JAPONIA) Uztailaren 27tik 29ra Japoniarrak nola dibertitzen diren aurrez aurre ikusi nahi baduzu, Tokiotik gertu dagoen Naeba eski estaziora joan zaitezke. Japonian aire librean egiten den jaialdirik handiena da Fuji Rock izenekoa eta 200 musikari, japoniarrak eta nazioartekoak, entzun daitezke. www.fujirock-eng.com

53


udako hitzorduak 10

10.- CHICAGO (AEB) Abuztuaren 2tik 4ra AEBetako musika jaialdirik garrantzitsuena da Lollapalooza. “Simpsontarrak” marrazki bizidunen atal batean ere agertu zen. Artea, gastronomia eta moda, Grand Park berdean. www.lollapalooza.com

11.- MIREPOIX (ESTATU FRANTSESA) Abuztuaren 2tik 5era Okzitaniako Erdi Aroko hiri honetan udaro MiMa txotxongilo jaialdia egiten da. Gauero emanaldiak izaten dira, doan, teknika guztiak (harizko txotxongiloak, objektuen antzerkia...) biltzen dituztenak. mima.artsdelamarionnette.com

12

12.- EDINBURGO (ESKOZIA) Abuztuaren 3tik 27ra Uda partean Europako kulturaren hiriburu bihurtzen da Edinburgo, Edinburgh Festival “markaren” barnean hainbat jaialdi elkarrekin bizi baitira: 3tik 27ra, Fringe (arte eszeniko alternatiboak); 3tik 25era, The Royal Edinburgh Military Tattoo (desfile militarrak) eta 11tik 27ra, Book Festival (literatura jaialdia). www.eif.co.uk

13.- LOIRENT (ESTATU FRANTSESA) Abuztuaren 3tik 12ra Bretainiako kultura sustatzea xede duen jai hau mundu zeltaren topaleku bihurtu da denboraren poderioz. Iaz, 800.000 ikusle bildu zituen. Aurtengo gonbidatua Gales izango da. www.festival-interceltique.bzh

14.- ZERMATT (SUITZA)

14 54

Abuztuaren 17tik 24ra Udan Suitza ekitaldi kulturalez betetzen da. Esaterako, Zermatt goi mailako sukaldaritzaren bilgune bihurtuko da. 24an, adibidez, “Gondola fondue” egingo da; hau da, teleferikoan gosaltzeko aukera emango dute Matterhorn ikusi bitartean. www.swissfoodfestival.ch/en


15.- BERLIN (ALEMANIA) Abuztuaren 7tik 12ra Europako atletismo txapelketaren 24. edizioa egingo da Berlinen, historiaz beteriko gune batean: Jesse Owenek Hitlerren aurrean 1936an urrezko lau domina eskuratu zituen estadio olinpikoan eta Usain Boltek 2009an 100 eta 200 metroko mundu markak hautsi zituen estadioan, alegia. Hirian barrena iraupen probak egingo dira, espaloitik ikusi ahalko direnak. Aldi berean, Breitscheidplatz plazan, kultura eta kirola elkartuko dituen “Europan Mile� egitaraua egingo da. Egunean 30.000 bisitari espero dituzte. www.berlin2018.info

16.- BUDAPEST (HUNGARIA) Abuztuaren 8tik 15era Imajina ezazu astebetez munduko musika talderik onenez, ondo pasatzeko prest dagoen jende andanaz eta janari saltoki eta arte tailerrez beteriko uharte bat. Toki hori Sziget jaialdia da eta Ă“budai-sziget uhartean egiten da urtero. Joko dutenen artean, Gorillaz, Lana del Rey, Budapest, Artic Monkeys, Liam Gallaguer... gainera, kontuan izan uda partean Budapest kultur ekitaldiz betetzen dela. szigetfestival.com/es

17.- LONDRES (INGALATERRA) Abuztuaren 25etik 27ra Karibetik iritsitako etorkinek sortu omen zuten 1966an Londresko udako jairik herrikoiena. Hasieran 500 bat lagun atera ziren eta gaur egun bi milioi ateratzen dira Notting Hill auzoko kaleetan barna dantzari, perkusioaren erritmoari jarraituz. Musika taldeen lehiaketa, mozorro onenei sariak eta haurren desfileak ere izaten dira... eta dena doan! www.visitlondon.com

ABUZTUAN

16

18.- FRANKFURT (ALEMANIA)

18

Abuztuaren 24tik 26ra Museumsuferfest izeneko jaialdia izan daiteke uda partean Alemaniako hiri hau bisitatzeko aitzakia polita. Mota honetako Europako jaialdirik handiena da. Main ibaiaren ertzean dauden museo guztiak zabalik egoten dira gaueko ordu txikietara arte eta, punta-puntako erakusketez aparte, hamaika ekitaldi kultural antolatzen dira ibaiaren ertz bietan; kontzertuak, dantza ikuskizunak, hitzaldiak, zine emanaldiak... denetarik eta kalean. Urtero hiri bat aukeratzen da protagonista gisa. Jaia igande gauean bukatu ohi da, su artifizialen ikuskizun ikusgarri batekin. www.museumsuferfest.de 55


UDAKO ERAKUSKETARIK KOLORETSUENA LONDRESEN Aurten 250 urte betetzen dituenez, Londreseko Royal Academy of Arts-ek «udako erakusketarik handi, ikusgarri eta koloretsuena» atondu nahi izan du. Ohi denez, hilabete hauek abangoardiako arteari eskaintzen dizkio Burlington Housen kokatutako elkarte artistiko honek eta egile ospetsuen lanen ondoan (Anish Kapoor, David Hockney...) ezezagunenak zintzilikatu dituzte. Guztira, 1.300 artelan, abuztuaren 19ra arte ikusgai. Londresen bazabiltzate, horra beste aukera interesgarri batzuk: “Monet eta arkitektura” (National Gallery, uztailaren 29ra arte), “Artea lehenengo Mundu Gerraren ostean” (Tate Britain, irailaren 23ra arte), “Azzedube Alaia” (Design Museum, urriaren 7ra arte) eta “Frida Kahlo” (Victoria& Albert, azaroaren 4ra arte). www.royalacademy.org.uk

IRAULTZA ETA MODERNITATEA PARISEN Errusiar Iraultzarekin batera jaio zen Vitebsk-eko Eskola orain dela mende bat. Doakoa eta adin guztientzako izatea zuen xede, Chagallek pobreei arte ikasketak eskaini nahi zizkielako. Lissitzky edo Malevitx bezalako handiak pasatu ziren bertatik, eta hori guztia bertatik bertara ikus daiteke Pariseko Pompidou Zentroan uztailaren 16ra arte. Abuztuaren 27ra arte, bestalde, UAMi (Union des Artistes Modernes) buruzko lagina bisitatu ahal izango da: Le Corbusier, Eileen Gray... www.centrepompidou.fr

56

VENEZIA, ARKITEKTURAREN HIRIBURUA Yvonne Farrell eta Shelley McNamara arkitektoek beraiek idatzitako manifestua hartu dute abiapuntu aurtengo Veneziako Arkitektura Bienalaren “espiritua” aldarrikatzeko. “Freespace” kontzeptua da, hain zuzen, bi urtean behin kanalen hiriburu ederrean nazioarteko arkitekto eta artistak elkartzen dituen hitzorduaren lema. «Espazio askea», alegia. Azarora arte egongo da zabalik. www.labiennale.org


UDAKO ERAKUSKETAK BRASSAÏREN ARGAZKIAK, MADRILEN

SUSAN MEISELASEN BEGIRADA, SAN FRANTZISKON

Bartzelonatik pasatu ondoren, Madrilera iritsi da hungariar argazkilari handi honen irudiak biltzen dituen erakusketa interesgarria. Azken hamarkadan Brassaïren lana biltzen duen lehen atzera begirakotzat jo daiteke hau, azkena 2000. urtean egin baitzen Pariseko Pompidou Zentroan. Nazioarteko erakunde askoren maileguei esker gauzatu ahal izango da. Irailaren 2ra arte egongo da ikusgai, Recoletos pasealekuko 23. zenbakiko galerian.

1976tik Magnum agentziako partaidea den Susan Meiselas (Baltimore, 1948) argazkilari amerikarra XX. mendeko bigarren zatian izan diren gertakari garrantzitsu eta odoltsu gehienen lekuko izan da; horien artean Nikaragua eta El Salvadorreko gatazketakoa. Fotokazetaritzako lehen mailako izena da berea; emakumea izanik, are gehiago. Ospea eman zion lehen lana “Carnival Strippers” (1972-1975) izan zen, ondoko argazkiari dagokion saila, alegia. Antoni Tapies fundazioak (Bartzelona) eta Pariseko Jeu de Paumek elkarlanean prestaturiko erakusketa San Frantziskoko Arte Modernoaren Museoan dago ikusgai urrira arte.

www.fundacionmapfre.org

SCHNABEL VIENAN

www.sfmoma.org/

Abuztuaren 4ra arte ikusi ahalko dira Vienako Ostlicht galerian Julian Schnabel margolari eta zinemagile amerikarraren polaroid argazkiak. Izenburu hori dute (“Polaroid”) kaleratu duen liburuak eta munduan zehar paseatzen ari den erakusketak. Eskuz egindako polaroid batekin eta lagunen laguntza pixka batekin argazki esperimental ikusgarriak gauzatu ditu.

ARLESEKO TOPAKETA OSPETSUAK Uztailaren 2an hasi eta irailaren 23ra arte luzatuko dira Arles hiriko Argazkigintza Topaketak. Nazioarte mailan sona handia dute Frantziako Okzitanian burutzen diren jardunaldi hauek, profesionalen lanak bertatik bertara ezagutzeko aukera eskaintzen baitute. 49. edizioan, denboran barrena bidaiatzea proposatzen digute. 40 bat erakusketa prestatu dituzte.

www.ostlicht.at

www.rencontres-arles.com

EDERTASUNA, GREZIAN Edertasunaren ikuspegi desberdinei buruzko erakusketa prestatu du Atenaseko Museo Arkeologiko Nazionalak. Kontzeptu honen inguruko hausnarketa prestatu dute, Neolitotik abiaturik (6.500-3-200 K.a.) garai helenistikora iritsi arte (323 K.a.-gure aroko 30.enera arte). Museoak aurten 150 urte bete ditu. www.namuseum.gr 57


liburuen TXokoA

EKIALDE HURBILA BI EUSKAL KAZETARIREN BEGIRADAK

“Tierra adentro. Vida y muerte en la ruta libia hacia Europa”. Karlos Zurutuza. Libros del KO, 2018. Gazteleraz. 144 orrialde. 15,90 euro. “Las cenizas del califato. De las garras del Estado Islámico a la supervivencia”. Mikel Ayestaran. Ediciones Península, 2018. Gazteleraz. 240 orrialde, 17,90 euro.

darari begira “etxeko lanak” jarriko dizkizuegu, zuen baimenarekin, garai hauek ezin egokiagoak izaten baitira urtean zehar irakurri ezin izan ditugun liburuei denboraz erreparatzeko. Jarraian aipatuko dizkizuegun bi hauek atera berriak dira eta biak ala biak euskal kazetariek idatziak, biak ere eskarmentu handikoak nazioarteko gaietan. Mikel Ayestaranek eta Karlos Zurutuzak bertatik bertara ezagutu dute Ekialde Hurbileko egoera eta orain Estatuko bi argitaletxe indartsurekin kaleratu dute lan bana, baina osagarriak era berean. “Tierra adentro” lanean, esaterako, Karlos Zurutuza donostiarrak 2011z geroztik Libiara egindako bidaietan ikusitako jaso du, bertan zein egoera dagoen ezagutarazteko. Amestutako Europaranzko bidaian, patera bat hartu aurretik, milaka lagunek ginkana izugarri bat egin behar dute, Gobernu, milizia, mafia eta ISISekin lotura daukaten talde desberdinek kontrolpean daukaten Libia zeharkatu behar baitute. Mikel Ayestaran beasaindarrak, bestalde, “Las cenizas del califato” liburuan Estatu Islamikoaren menpe egon diren siriar eta irakiar lurraldeetara bidaiatzea proposatzen digu. 2017an Irakeko Armadak Mosul eta Estatu Islamikoaren esku zeuden hainbat hiri berreskuratu zituen, eta Ayestaranek orain bertako bizitza bere onera itzultzen ahalegitzen ari diren herritarren berri ematen digu.

U


ALICE MUNROREN UNIBERTSOA

HIMALAIA MAITE DUGUNONTZAT

Literaturako klasikoak euskarara ekartzeko beste pauso bat emanez, Alice Munro idazle kanadarraren bederatzi kontakizuneko liburu zoragarria dugu esku artean. Munroren literatur mundua «eguneroko bizitza» da, Ontarioko Huron Countykoa zehazki. Munroren unibertso propioan kokatuta dago lana, non gertaeren joanean ustekabeko batek edo bat-batean oroimenera ekarritako zerbaitek bizitza oso bat argitzen baitute.

SOS Himalayak, hau da, Iñaki Ochoa de Olza Fundazioak, hamar urte daramatza Himalaiako herrixketan hainbat proiektu garatzen, batez ere osasun eta hezkuntzarekin lotuta. Sua argitaletxeak lan horri bultzada eman nahi izan dio eta horretarako 30 bat himalaistari laguntza eskatu die, bakoitzak ipuin bat idatz zezan liburua hau osatu ahal izateko. Jasotakoarekin ospitale bat eraikitzea dute xede. Orriotan aurkituko dituzue, beraz, Kilian Jornet, Edurne Pasaban, Julio Villar eta beste hainbat mendizale.

Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak. Ailice Munro. Isabel Etxeberriaren itzulpena. Erein eta Igela, 2018. 416 orrialde. 19,00 euro.

KURDUEN GERRAN KRONIKARI 2014ko uda da. Irakeko Kurdistanera bidaiatu du egileak, kazetari gisa, Saddam Hussein kanporatu ostean lurralde horrek autonomia zabal bat bereganatua duenean, kurduak beren buruaren jabe izanik nola moldatzen diren ikusteko eta munduari kontatzeko pairatutako oinazeak eta egun bizi dituzten itxaropen eta zailtasunak: errefuxiatu-eremuetako istorioak, emakume arkeologo baten ametsak, zahar eta gazteen abenturak, gizon eta emazteen pozak eta nekeak berdez pintaturiko basamortuan… Uda batez Kurdistanen. Zekine Turkeri. Itzultzaileak: Gerardo Markuleta eta Eneko Gartzia. Elkar, 2018. 140 orrialde. 15,50 euro.

SOS Himalaya. Relatos solidarios. Sua edizioak, 2018. 216 orrialde. 21,00 euro.

EZKABATIK IHES EGINDAKOEN OINATZAK Bide guztiek dute beren baitan historiaren zati bat. Liburu honetan islatzen den bideak bezala, non 1938. urtean gizon talde batek bere azken esperantzak hemen jokatu behar izan zituen Ezkabako gotorlekutik ihes egindakoan. Iritsi ala hil, gordin esanda, horiek ziren zeuzkaten bi aukerak. Guk ibilbide horri aurre egiteko aukera izango dugu, GR-225 bideari jarraituz 54 kilometro horiek oinez eginda. Lau etapatan banatu ditu egileak: Ezkabatik Olabera, Saigots, Sorogain eta Urepel.

Guía del GR 225. Fuerte de Ezkaba -Urepel. Javier Rey Bacaicoa. Pamiela, 2018. 128 orrialde. 11,00 euro.

59


Gogoan hartu

VOLTAIREREN GAZTELUA ILUSTRAZIOAREN ESPIRITUA ALPEEI BEGIRA Bi urteko eraberritze lanen ostean, joan den ekainean zabaldu zituen ateak Ferney herrian (Estatu frantsesa) “Argien mendeko” puntapuntako filosofoaren gazteluak. Bitxia izan da, gainera, lanak ordaintzeko erabili den sistema, Loto zozketatik jasotako diruari esker pagatu ahal izan baitira behar ziren 9 milioi euroak. Frantziako Kultura Ministerioaren egitasmo berri bati esker egin da, ohartu baitira babestutako monumentuen laurdenak oso egoera kezkagarrian daudela eta horietatik %5 (2.000 eraikin inguru) erortzeko zorian daudela. Voltaire –benetako izenez François-Marie Arouet (1694-1778)– frantziar filosofo eta idazleak 1755an erosi zuen eraikin hau. Orduan gotorleku zena gaztelu bihurtu eta, hil arte, bi hamarkadatan, bizileku izan zuen. Gaztelua Gex barrutian dago, Estatu frantsesean baina Suitzako mugatik oso gertu. «Ba al dago egoera zoriontsuagorik? Frantzia eta Suitza artean nago, ez bata ez bestearen menpe, eta erregeen etxeetatik pasatu ondoren, ni neu nire

60

etxeko errege bihurtu naiz», zioen Voltairek. Herrira iritsi zenean, Ferneyk ehun bat bizilagun besterik ez zituen. Voltairek gune zingiratsuak garbitu zituen, gaztelua, eliza eta etxe ugari eraikitzeko agindua eman zuen eta artistei gonbidapena bidali zien bertara bizitzera joan zitezen. Voltaire hil zenean herriak mila bat bizilagun zituen. Herriak, lehen mailako intelektual honen omenez, FerneyVoltaire izena hartu zuen. Eraberritze lanak jatorrizkoarekin leial jokatuz egin dira. San Petersburgon –Errusiako Katalinak eskatuta, antza– aurkitutako maketa batean oinarritu dira. Barnealdea ederra da eta Voltairek hain maite zituen lorategia eta terraza, Alpeei begira, aitzakia ederrak izan daitezke modernitateari ateak zabaldu zizkion gizon baten oinatzei jarraitzeko. Argibide gehiago hemen: www.chateau-ferney-voltaire.fr/


TXINAKO HERRI MAMUA Argazkia: Johannes Eisele

Txinako ekialdeko Zhejiang eskualdean, Shengshan uhartean zehazki, Houtouwan herria dago. Edo akaso, egokiago litzateke iraganean Houtouwan han zegoela esatea, landaredi berdeak irentsita desagertu baita, herriko etxeak goroldio tapaki batek estali, babestu eta ezkutatuta. Sinestezina irudituko zaigu Johannes Eisele argazkilari frantsesak jasotako irudiari erreparatzen diogunean, baina duela hamarkada batzuetara arte arrantzale herri honetan 2.000 biztanle bizi ziren 500 etxetan banaturik. Baina zer gertatu zitzaien? Bonba bat erori zitzaien gainera, akaso?

Ez, munduko beste herri txiki eta galdu batzuetan gertatu dena gertatu zitzaien; haurrak uhartetik kanpo bidali behar zituzten ikasketak egitera eta, uhartean bizita, janaria kanpotik ekartzeko gero eta arazo gehiago zituzten. 90eko hamarkadan erabaki zail bat hartu behar izan zuten uhartean bizi zirenek, eta bizi berri eta hobe baten bila alde egitea erabaki zuten. Hala, Houtouwan ia hutsik gelditu zen; 1994. urterako ia biztanle guztiek ihes egin zuten. Gaur egun bakan batzuk besterik ez dira gelditzen... eta, bizitzak zenbat buelta ematen dituen, landarediak jandako herri hau turistentzat erakargarri bihurtu da.

61


LABURRaK

» MOZKORTIAK EZ DITUZTE GOGOKO AMSTERDAMEN ehienak gizonak dira, britaniarrak edo Zeelanda Berrikoak, 18 eta 34 urte artekoak, asteburu pasa iristen dira Amsterdamera hegaldi merkeak aprobetxatuz, eta inolako kontrolik gabe edatea dute gustuko. Taldean mozkortzea nahiago, gainera. «Askotan mozkormozkor bukatzen dute, zarata handia egiten dute eta kaleak zikin-zikin uzten dituzte, pixa eta botaka edozein tokian egiten baitute», Adam Marketing erakundeko bozeramaile baten hitzetan. Erakunde honek “Enjoy&Respect” (Ondo pasa eta errespetuz jokatu) kanpaina martxan jarri du berriki. Begirunez ez dabiltzanei, isun gogorrak ezarriko dizkietela iragarri dute era berean. Kalean pixa egiteagatik, esaterako, 140 euro ordaindu beharko dute.

G

NESS MUNSTROAREN BILA ARITUKO DIRA ZIENTZIALARIAK eil Gemmell irakasle zeelandaberritarraren agindupean, nazioarteko zientzialari talde batek Eskoziako aintzirarik ospetsuenaren DNA ikertu berri du bere uretan bizi diren espezieak zeintzuk diren argitzeko... eta, bide batez, kondairak dioen munstroaren aztarnarik aurkituko ote duten esperoan. «Ez dut munstroetan sinesten, baina oraindik ezagutzen ez ditugun gauzak daudela uste dut, eta horietatik asko ez ditugu erabat ulertzen. Agian istorio horien guztien argibide biologikoak izango dira», Gemmellen hitzetan.

N

62

GASTRONOMIA, TURISMOA EGITEKO ARRAZOI GARRANTZITSUA eurri batean, bertako gastronomia dastatzea bihurtu da, azken urteotan, bidaia baten helmuga hautatzeko arrazoi nagusia. Horrela dio, behintzat, Booking.com Interneteko hotel erreserben webguneak kaleratu berri duen inkestak. Hamar turistatik seik (%61) ondo jan eta edaten den tokiak aukeratzen dituzte. “Bidaia gastronomikoak” gero eta indar gehiago hartzen ari dira, 2018ri begira, nazioarteko bidaiarien herenak (% 34) sukaldaritzarekin lotutako ateraldi bat prestatzen ari direlako. Eta helmugarik onenak zeintzuk diren? Asia aldekoak batez ere: Ipoh (Malaysia), Kaohsiung (Taiwan) eta Nagoya (Japonia) zerrendaburu dira.

N

GIDAR LANETARAKO EMAKUME B HARTU NAHI INDIAN? ustraliako Intrepid Travel taldea eta Delhiko Peak DMC agentzia turismoaren arloan Indiako emakumeei aterabide bat eskaintzen ari zaizkie. Hori dela eta, gidari lanetarako emakumeak kontratatzen ari dira. Horietako bat da Harshita Tak (25 urte), rajastandarra, herrialdearen iparraldea turista taldeei erakusten ari dena. «Gauzak aldatzen ari dira, jendea hasi baita onartzen emakumeak onak garela lanean. Nik uste osoa dut etorkizunean. Hori bai, lan hau egiteko adimen emozional handia izan behar duzu», adierazi du Harshita Takek “National Geographic” aldizkarian egin dioten erreportajean.

GUINNESS ERREKOR BERRI BAT Jounieh kostaldean, Libanon, errekor berria lortu dute; 45 urpekarik 85 margolariren 150 koadroren kopiak margotu dituzten ur azpian. Bertan utzi dituzte, uharri batean “zintzilikaturik”. Ikusgarria, baina galdera bat sortzen zaigu; zertarako?

A

NEW YORKEKO LO KULUXKAK Laura Si izeneko neska hau siesta txiki bat egiten ari da New Yorkeko YeloSpa edertasun zentroan. Hiri handi honetako estresari aurre egiteko eta indarrak berreskuratzeko modu bat da. Bulego orduetan, ohea alokatzen du gero eta jende gehiagok.


hutsa

ZALDIEN FESTA OSPETSUA Ekaineko lehen asteburuan, XVII. mendetik egin izan den legez, Britainia Handiko Appleby hirian (Cumbria eskualdean, iparraldean) Europan ospatzen den ijitoen azoka tradizionalik handiena egin zen. Appleby New Fair izeneko festa honek 10.000 bat ijito eta bidaiari erakartzen ditu urtero, eta zaldia da hemen protagonista nagusia, abere honen salerosketa gunea bihurtu baita. Eden ibaian garbitu egiten dituzte, dotore prestatu ondoren, erakutsi... eta saldu. Eta dena jai giroan. PARISEKO «BISTROT»-AK DESAGERTZEAR? «Paris festa bat bada –zioen Hemingwayk–, bere bistrot eta kafetegiei esker da». Azken hamarkadetan desagertzen ari dira, tamalez. Ea 2020an gauzak aldatzen diren; izan ere, baliteke Unescok munduko ondare izendatzea Pariseko bistrotak.

ANTARTIKAK ARAUDIAK BEHAR DITU Inguru honetako oreka ekologikoa hain hauskorra izanik gezurra badirudi ere, Antartikan turismoaren jarduera ez dago araututa. Itun Antartikoko 53 herrialde kideen ordezkariek horretaz ohartarazi zuten orain gutxi. Hori egin ezean, bidaia agentzientzat “eremu askea” izaten jarraituko du Antartikak. Iaz, 44.000 turistak bisitatu zuten. hutsa

NEGEV BASAMORTUA TURISTEKIN BETE NAHI DU ISRAELEK Ben Gourionen ideologo sionistek basamortua loratzea zuten xede. Gaur egun ia hutsik dauden eremu lehorrak eta, era berean, herrialdearen jabetasunaren aldetik hain estrategikoa den lurraldea –palestinarrak bertatik kanporatu zituzten eta bertan bizi diren beduinoek ez dituzte israeldarren eskubide berdinak–, turismoarekin «okupatzeko» asmoa du Israelek. Sinai egiptoarraren, Jordaniaren eta Itsaso Gorriaren artean dagoen Negev basamortuan hauxe eskaintzen zaie turistei: luxuzko kanpinak, beduinoen abegia eta aire zabaleko kirolak. Horretarako, beste aireportu bat eraikiko dute aurki Eliat turismo gunetik 18 kilometrora. 63



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.