7h112

Page 1

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

EGIAZKO POLINESIA

SOZIETATE UHARTEAK norvegia Aurora borealen ehizan


Azaleko argazkia: Sergi Reboredo

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia EreĂąaga Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


16 36

06 16

44 24

16 16

28 16 16

16

aurkibidea112

6 Norvegia Bizitzan behin ezagutzeko moduko ikuskizuna bada aurora borealena. Tromsø hiriak aukera ezin hobea eskaintzen digu.

28 Atitlan Guatemalako aintzirarik ezagunena da, eta beharbada Erdialdeko Amerika osoko ezagunena ere bai. Bere uretan nabigatu dugu.

24 Jerusalem Haitzaren Domoa, Islamiar arkitekturako eraikin zaharrenak, iraganeko distira berreskuratu du zazpi urteen buruan.

36 Eskozia Basatia da Highlands eskualdea (Lurralde Garaiak), giza presentzia urrikoa baina, era berean, paisaia eta historia aberatsekoa.

44 Hernio Gipuzkoako bihotzean, aspaldi ez bezala zuritu dira bazterrak otsaileko lehen erdian. Metro betetik gorako geruza, 800 metrotik gora.

16 Sozietate uharteak Polinesiara heltzea bidaia luze eta garestia da, baina merezi du. Hegazkineko leihatilatik, jada banan-banan antzeman ditzakegu ametsetako itsaso hauek ezagun egin dituzten topiko horiek guztiak: turkesa koloreko urak hondar zurizko irlak inguratuz eta landaredia oparoa. Guk Sozietate uhartedira joko dugu, Polinesia Frantsesera.

52 Proposamen tematikoa Neguko zazpi txango Iberiar penintsulan. 56 Hitzorduak YouTuberren hitzordua, «Gernika» Parisen, orkideak New Yorken... 58 Liburuen txokoa Nanga eta Antartika. 60 Gogoan hartu Bröntetarren etxea Emilyren mendeurrenean eta Saudi Arabia bere altxorrak erakusten. 62 Laburrak 3


Munduari begirada

GALAPAGOAK Ekoturismoa, aliatu eta etsai anta Cruz uharteko Tortuga Bay hondartzako harea zurian historiaurretik ateratakoak diruditen iguana beltz batzuk eguzkiaren goxoaz gozatzen ari dira, turistei muzin egin gabe. Ondoan, Galapagoetako dortoka erraldoi hau, gaztea oraindik (ehun urteko biziitxaropena du). Lasai dago, baina seguruenik ez luke egon behar, uhartediari izena eman dioten narrasti hauen etorkizuna ez baitago bermatuta, ezta urrik eman ere. Planetaren hastapenetatik heredatu dugun paradisuko ikur dira galapagoak. Ekuadorreko kostaldetik 1.050 kilometrora dagoen uhartedi hau askok bereganatu nahiko luketen altxorra da. Bere horretan mantentzeko, gaur egun aliatu bat du aldeko, aldi berean etsai ere bihur daitekeena: turismoa. 2017an, nazioarteko bisitarien kopurua %7a igo zen eta urtero 245.000 bisitari jasotzen ditu uhartedi bolkaniko honek. Turista bakoitzak 2.000 eta 7.000 dolar inguru uzten du astebete Galapagoetan egoteagatik (uharteetan sartzeko 400 euro ordaindu behar dira nahitaez Guayaquileko aireportuan)... Beraz, horrelako diru iturriari nola ezetz esan?

S

Argazkia: Pablo Cozzaglio

4




Norvegia

AURORA BOREALEN EHIZAN Testua eta argazkiak: Koldo Carrillo


NORVEGIA

Bizitzan behin kontenplatzeko moduko ikuskizuna da aurora borealena. Naturaz gaindikoak diruditen argiok mendeetan zehar piztu dute gizakiarengan mirespena, eta, esperientzia bizitzeko, geografiako goi latitudeetako paisaia miresgarrietan barneratu beharra dago.

8


aturaren edertasuna eta honen aurrean gizakiak sentitzen duen lilura nahasten diren momentua bizitzeko, Norvegia aukeratu dugu helmuga. Eskandinaviako herrialdean, zirkulu polar artikoa gurutzatuta, Troms konderriko Tromsø hiriak aukera ezin hobea eskaintzen digu ikuskizun honetaz gozatzeko. Norvegiako iparraldeko hiri nagusia izanda, erraztasun asko ematen dizkio bisitariari eta, gainera, Golkoko Itsaslasterrak tenperatura «epelagoak» eskaintzen ditu eremu honetan. Tromsø 73.000 biztanle pasatxok osatzen dute eta naturaz zein jarduerez osatutako eskaintza zabala aurki daiteke bertan.

N

Aurora borealak ikusteko munduko lekurik onenetarikoa da Ozeano Artikoan kokatutako herri zoragarri hau, eta hori aurrerago azalduko dugun Ipar Aurora Obaloaren eremuan kokatzen delako gertatzen da. Jakina, hirigunetik aldentzea komeni da ikuskizun honetaz bete-betean gozatzeko, eta zorionez, Tromsøtik abiatuta eta lau noranzkoetan, esploratzeko paraje bakarti eta malkartsuz betetako fiordoekin, mendi izugarriekin, lakuekin edota itsasoarekin egingo dugu topo. Hirian enpresa askok eskaintzen dituzte aurora borealak ikusteko txangoak, baina autoak paisaia ederrak aurkitzeko askatasun handiagoa ematen digu.

Ezkerretik eskuinera, Tromsøn altxatzen diren haitzak eta aurora boreala Ringvassøya uhartetik. Erreportajea zabaltzen duen irudian, Fløya mendiaren magalak eskaintzen digun Tromsøren ikuspegi zabala.

9


Espero ez arren, bidaian halako ezusteak izaten dira batzuetan. Tromsøko elur jauziko aldapan salto bat ikustea esperientzia harrigarria da.

10

Aurora borealen urrutiko jatorria Egun, zientziak ematen digu aurora borealen gaineko azalpen zehatza, baina pentsa daitekeenez, mende luzeetan zehar argi harrigarri hauek hainbat kulturaren irudimena elikatu dute. Hala, ez dira harritzekoak herrialde ezberdinetako biztanleek aurora borealei egotzi dizkieten botere eta esanahiak. Finlandian, adibidez, korrika dabilen azeri baten isatsak gaueko zeruan jaurtitzen duen elur gisa irudikatzen zuten. Sami edo laponiarrentzat, ostera, zeruko argiak botere magikoak zituzten hilen arimak ziren eta, errespetuz, aterpean sartu eta isilik geratzen ziren horiek zeruan dir-dir egin bitartean. Iparraldeko argien jatorria ezagutzean, gizadiaren txikitasunaz ohartzen gara beste behin. Izan ere, Eguzkira jo beharra daukagu aurora borealen jatorria ezagutzeko. Suzko astro honen orbanen baitan sortzen diren eremu magnetikoen arteko talkek kargatutako partikulen korronte beroa jaurtitzen dute espaziora, eguzki-haize izenez ezagutzen dena. Haize honek 400 kilometro segundoko abiadura har dezake eta hiru

egun eman ditzake Lurrera iristen. Lurra babesten duen magnetosferarekin egiten dute topo eguzki-haizeko elektroi eta protoi kargatuek, eta partikula hauetako batzuk ipar eta hego hemisferioetako polo magnetikoetara desbideratzen dira, Iparraldeko Aurora Obalo eta Hegoaldeko Aurora Obalo izeneko eremuetara, hain zuzen. Hortaz, eguzki-haizeko partikula kargatuek Lurreko atmosferaren partikulekin talka egitean, askatutako energia hori argi modura igortzen da. Aipatu obaloek, eraztun forma hartzen dute Lurreko bi poloen inguruan eta Tromsø, hain justu, Ipar Aurora Obaloaren azpian kokatuta dago. Horregatik da argi dantzariak ikusteko munduko lekurik onenetarikoa. Iparraldeko Aurora Obaloa 65° iparraldera kokatzen da, 10°ko zabalerarekin, gutxi gorabehera. Eremu honetan dauden tokiak aurora borealak ikusteko egokienak dira eta eraztun honek Norvegia, Suedia eta Finlandiako iparraldea, Siberia, Alaska eta Kanadako iparraldea zeharkatzen ditu, baita Groenlandiako hegoaldea eta Islandia ere. Bestalde, fenomeno atmos-


Handian, lehen gaueko aurora borealen eztanda koloretsua Skjolden. Iparraldeko argiak bizitasunez zabaltzen dira zeruan. Txikian, goitik behera, Gabon zaharreko ospakizuna Fløya mendiaren magalean, eta eguzkia ezkutatzen eguerdiko 13.00etan.

11


Fiordoak, mendiak eta uhartetxoak sakabanatuta agertzen dira Tromsko paisaietan, Skarsfjord-en moduan. Azpian, iparraldeko Skjervøy-ko inguru malkartsua. Hurrengo orrialdean, Tromsdalstinden mendia Fløyatik ikusita.


NORVEGIA feriko hauek ikusteko sasoi aproposena irail erdialdetik martxora bitartekoa da, baina udaberriko eta udazkeneko ekinokzioen inguruan argiak indartsuagoak izan ohi direla ohartu dira adituak. Abentura hastera doa Aurora borealak ikustea izan da bidaia honen xede nagusia, baina hainbat izan dira egunero bizi izan ditugun esperientziak. Argiok bizipen ederrak eskaini dizkigute bidaian zehar eta guztietatik onena lehen gaua izan zen, Skjold-en, irteera antolatu batean. Izan ere, emozio izugarria izatearekin batera, iparraldeko argien ohi baino aktibitate handiagoaz gozatu genuen gau hartan. Ordubetez baino gehiagoz izan genuen argi berdeen dantza zeruan eta, tartean, leherketa koloretsu eta indartsu batek guztiz hunkitu gintuen. Hurrengo bi gauetan, geure kabuz ibili ginen aurora borealen ehizan, baina natura ez genuen alde izan eta ia Finlandiako mugara iritsi arren, ezin lainoengandik ihes egin. Hala ere, Skibotn inguruan, erreka izoztu bat aurkitu genuen gauaren erdian eta paisaia ederrarekin geure burua liluratzeko tartea hartu genuen. Hurrengo gauean, ostera, Breivikeidet herriaren inguruan amaitu genuen; edonor aho zabalik uzteko moduko mendia aurkitu genuen. Aurora borealen esperientziarekin bukatzeko, Gabon zahar gauean bizipen errepikaezina izan genuen lagunok. Afalostean Fløya mendiaren magalerako teleferikoa hartu genuen Tromsøn, nondik hiriaren eta inguru menditsuaren irudi paregabeaz goza daitekeen. Guretzat bertan geunden bigarren aldia zen, baina oraingo honetan aurora borealak ikusi genituen zeruan uhinak irudikatzen eta, gainera, bertan bildu ginen ehunka lagunen euforia puntua batu zitzaion esperientziari. Emaitza moduan, naturaren argi ederren eta festako su koloretsuen ikuskizunaz eman genion ongietorria urte berriari. Argi ikusgarriak iluntzeko zortziak eta goizeko ordu biak bitartean agertu ohi dira zeruan eta, hortaz, egunean zehar naturaz gozatzeko aukera ederra dago. Goizeko 9.30 aldera hasten ziren argi ordu eskasak Tromsøn eta, horiek aprobetxatuz, autoa hartu eta inguruko fiordo eta mendiak ezagutu genituen. Paraje benetan isolatuak aurkitu ditugu bidean, Skarsfjord-eko paisaia zuri-urdina edota, Ringvassøya uhartean, Hansnes-ko fiordoak kasu. Mendizale eta elurzaleek paradisu bat aurkituko dute Norvegiako Troms konderrian eta, guk egin moduan, elur-erraketak edo eskiak alokatu eta inguruko mendixkaren bat igotzeko aukera badago. Horrez gain, txakurrekin mendian ibiltzeko, baleak ikusteko edota fiordoak zeharkatzen dituzten itsasontzietan irteera ugari eskaintzen ditu hiriak. •

GIDA PRAKTIKOA Heldu eta mugitu Tromsøk bere aireportua du eta Bartzelonatik zein Madriletik 8-9 orduan izan gaitezke Artikoaren atarian. Hirian autobus zein taxi zerbitzuak dauden arren, inguruko naturaz askatasunez gozatzeko, autoa alokatzea oso gomendagarri da. Hiriak eskaintzen duenaren informazio orokorra jasotzeko, jo www.visittromso.no/en webgunera..

Klima eta arropa Kostaldean kokatuta egonik neurriko hotza aurkituko dugu Tromsøn, guk 2 eta -8 °C arteko tenperaturak izan genituen urte amaieran. Barnealdera mugitzean, baina, tenperaturek agudo egiten dute behera. Hala ere, arropa egokia jantzita, hotza ez da ezertarako eragozpena. Tromsøn, hotzetik babesteko arropa eta mendiko materiala alokatzeko denda interesgarria aurkitu dugu. Behar izanez gero, www.tromsooutdoor.no orrialdera jo.

koroa da txanpon ofiziala, baina bere erabilera fisikoa oso eskasa da egunerokoan. Denetariko ordainketak txartelaz egin daitezke eta badaude lekuak txanponik erabiltzen ez dutenak. Gomendioa, badaezpadako koroa batzuk soilik eramatea.

Aurora borealak ikusteko helmugaz Hirian ugariak dira aurora boreal ezagunak ikusteko irteera antolatuak eskaintzen dituzten enpresak, bakoitza bere ezaugarri eta prezioekin, 100 eta 200 euro artean. Argien sasoian, gauero autobus ugari irteten dira Tromsøtik bisitariek iparraldeko argiak ikusteko helburu bakarrarekin. Bestela, norbait bere kabuz aurora borealen ehizan trebatzera badoa, hainbat argibide eta iragarpen aurkituko ditu sarean, tartean: Aurora borealen iragarpena: www.aurora-service.eu/auroraforecast

Espazioko eguraldia: www.spaceweather.com

Prezioak eta txanpona

Skibotn-eko zeruko zuzeneko irudiak:

Jakina da iparraldeko herrialdeetako prezioak garestiagoak direla eta Tromsø ez da salbuespena. Norvegian

http://fox.phys.uit.no/ASC/ASC01.html

Norvegiako agentzia meteorologikoa: www.yr.no

13


Munduari begirada

MOSKU Ohorezko guardia aldaketa einu arraro xamar hori egiten harrapatu ditu argazkilariak errusiar Lehendakaritzaren Erregimentuko bi soldadu hauek. Kremlineko hormaren ondoan kokaturiko Soldadu Ezezagunaren hilobia zaintzen duen ohorezko guardiaren partaideak dira. Baina orduero egiten den guardia aldaketa horrek ba al du zerbait berezirik? Zergatik erakartzen ditu Moskura gerturatzen diren bisitari gehienak? Munduko beste toki anitzetan bigarren Munduko Gerra gogorarazteko eraikitako antzeko oroigarri ugari aurkitu ditzakegu, baina Kremlinekoa bezalakorik ez dago. Xumea eta laburra da guardia aldaketa, baina ikusgarria era berean. Neguko uniforme luzeekin jantzita eta buruan ilezko txanoa daramatela, antzara pausoa egiten gerturatzen dira soldaduak, sobietar garaiko militar itxura bere horretan mantenduta... eta gero, ordubetez, geldirik. Otsailean -11 eta -15 arteko tenperaturak pairatu dituzte Moskun.

K

Argazkia: Yuri Kadobnov

14




Sozietate uharteak

«PAUL GAUGUIN» ONTZIAN POLINESIA FRANTSESA ZEHARKATUZ Testua eta argazkiak: Sergi Reboredo


Bere izena entzute hutsak munduko paradisu bat iradokitzen du. Gurutzaontzi batean deskubrituko ditugu Sozietate uharteak, Paul Gauguin margolari handiaren lorratzari segika.

18

olinesiara heltzea bidaia luze eta garestia da, baina merezi du. Hegazkineko leihatilatik, eta lurreratu baino lehen, jada banan-banan antzeman ditzakegu ametsetako itsaso hauek ezagun egin dituzten topiko horiek guztiak: turkesa koloreko urak hondar zurizko irlak inguratuz, palmondoak nonahi eta landaredia oparoa. Faaa-ko aireportu internazionalean lur hartzeak ez du zerikusirik munduko beste edozein aireportutan egitearekin. Hemen ukelelearen doinuekin eta lorezko lepokoekin egin digute ongi etorri.

P

Faaa, aginte zentroan Papeete hiria da Tahitiko hiriburua eta gainerako uharteen aginte zentroa. Bizia da eta bertan daude


SOZIETATE UHARTEAK denda eta jatetxe gehienak, eta hortaz, gaugiroa ere bai. Reine Pomare IV etorbidea da gune nagusia. Eguneko edozein ordutan bizia dario. Justu atzeko kalean azoka publiko bitxia dago; bertan loreez, arrainaz, frutez eta barazkiez gain, oroigarriak ere eros daitezke; hots, artisautza produktuak, banilla, koko xaboiak eta pareoak. Honen jarraian dago Perlaren Azoka. Etxadi oso bat hartzen du eta nakarrezko esfera horiekin egindako lepokoak, eskumuturrekoak eta era guztietako bitxiak saltzen dira bertan. Horrelakoren bat erosi nahi izanez gero, onena Tahia izeneko dendara joatea da, denda espezializatu eta apartena. Kale pare bat harago joanda, Rue Paul Gaugin-era iritsi aurretik, Tahiti Tattoo dago, azalean bizi osorako oroigarri bat eramateko toki aproposa. Po-

mare etorbidetik aurrera eginda Vaima Centre saltokigune txikira iritsiko gara, non zenbait moda boutique aurkituko ditugun, surflarien estiloko era guztietako arropak erosteko toki ona. Ilunabar aldera, portuaren inguruan roulotteak ezartzen dira, gurpil gaineko jatetxe dibertigarriak, bertako jakiak zein txinatar janaria dastatzeko aukera ematen dutenak. Uhartea, gainerakoan, askoz basatiagoa da eta ez horren turistikoa. Berau bisitatzeko onena auto bat alokatzea da, eta ez da batere garestia, gainera. Errepide nagusiak inguratzen du uhartea, eta gainera, 4x4 bat erabili beharrik ez den errepide bakarra da. Papenoo-ko ur-jauzian geldialdia egin beharra dago, baita Venus Point-eko itsasargian ere, hondar bolkanikoko hondartza eder bat duena.

Handian, Hanse Explorer itsasontzia, Papeeten porturatuta. Ondoan, Fakaravako itsasargia (Tuamotus artxipelagoa) eta ilunabarra Meredien hotelean (Tahiti). Erreportajea zabaltzen duen irudian, Taha’a uhartea.


SOZIETATE UHARTEAK Albatrosak elikatzen Bora Borako (Moorea) urmaelean. Urpekaritza egitera joaten dira bertara turistak, mutur beltza eta marrak dituzten marrazoak ikusteko.

20

Paul Gauguinen itzala Papeeten bertan itsasoratzen da “Paul Gauguin�, hegoaldeko itsaso guztietako glamour handiena duen gurutzaontzia. Hemen biltzen dira ezkonberri dirudun, erretiratu aberats eta kapritxoa ordaintzeko behar adina sos dutenak. Jakina da gurutzaontzian bidaiatzea esperientzia benetan coola izan daitekeela edo, guztiz kontrakoa, erabat kutrea. Kasu honetan, estiloa eta goi maila bermatuta daude. Horren erakusgarri, bertako jatetxeetako batean Michellin izar bateko dastatze menua eskaintzen dute, Jean-Pierre Vigato chef-ak bere Parisko jatetxe Apicius-en prestatzen duen berbera. Ontzia abiatzearekin batera, bertako errutina ere martxan jartzen da: era guztietako jarduerak egin dai-

tezke egunero, gauguin gizon-emakumeek antolatuta. Zortzi emakumezko eta bi gizonezko polinesiar dira gaugin-ak, pareoz estalitako gorputz lerdenekoak; lorezko koroa buruan, ukelelea jo, dantzatu eta saskigintza tailerrak antolatzen dituzte, eta lehorreratzeko teender delakoetan laguntzen diete bidaiariei. Lehen geldiunea Huahinen egin dugu, Sozietate uharteetako batean. Hemen ez dago Maeva-rako bisita galtzerik; bertan daude Tahiti eta bere uharteetako arrasto arkeologiko zaharrenak. Uharteak baditu interesgune gehiago ere; esaterako, Edengo Lorategiak edo Aiiura Garden Paradise, polinesiar landare sendagarrien lorategia, eta Eden Parc, non mundu osoko zuhaitzak dituzten eta jaki tropi-


kalak eta fruta zuku ederrak dasta daitezkeen. Hurrengo geltokian, Bora-Bora uhartean, kapitainak urmael urdinerako txangoa gomendatu du. Urak ez dira sakonak, turkesa kolore bizikoak, eta bertan arraia eta marrazo txikiak izan ohi dira, zeintzuk gustura asko ibiltzen diren gizakia gertu izanda; izan ere, badakite gerturatuta ordainetan gidek prestaturik eramaten dituzten ogi eta sardina zatiak jasoko dituztela. Bora-Bora uharte perfektua da. Hamar kilometroko luzera eta lau kilometroko zabalera duen lur zati honek sumendi bat ere badu, eta urmael ikusgarri bat eta zenbait irlatxo ditu inguruan. Baina ez zaio deus falta. Gomendioetako bat barruko perimetroko 32 kilometroak bizikletaz egitea da. Ia erabat laua da eta,

nork daki, agian rock izarren batekin edo Hollywoodeko aktoreren batekin topo ere egingo duzu, asko ibili ohi baitira hemen; Pierce Brosnan edo Cameron Diaz, esaterako. Hareatza arrosak, perla beltzak Rangiroara heldu gara bosgarren egunean. Hemen gurutzaontziko bidaiariek jada egin dituzte taldetxoak, lagun giroa sortu da, besteren artean, batera eta bestera dabiltzan koktelek eta erruz edaten den Hihano izeneko polinesiar garagardoak lagunduta. Uhartera iristear gaudenean izurde taldetxoa ageri da uretan ontziaren ondoan. Urpekaritza da Rangiroako must-etako bat, eta

Goitik behera eta ezkerretik eskuinera, ukelelea jotzen Rangiroa hondartzan, uretara salto egiten Boita Bora portuan, Motu Tapuko hondartza (Bora Boran dagoen uhartetxoa da) eta Fakaravako arrantzale baten emaztea.

21


Lerroon ondoan, Moorean arrantzan. Behean, Papenooko urjauzi ederra, Tahitin. Ondoko orrialdean, Le Meridien Tahiti hotelaren parean kayakean.


SOZIETATE UHARTEAK noski, hondartzarik ez da falta. Obalatua da, eta hareatzak nonahi daude. Batzuk irina bezain zuriak, eta beste batzuk, arrosakarak, Les Sables Roses-ekoak kasu, maskor eta koralen erosioaren ondorioz. Fakarava da hurrengo geltokia. Unescok 2007an Biosferako Erreserba Natural izendatu zuen, eta ez da gutxiagorako. Ia guztiz birjina da, eta bertako biztanleak, perla beltzen hazkuntzan jarduten direnez, ez dute turismoaren menpe bizi beharrik eta era horretan ingurumena zain dezakete. Atoloi sigi-sagatsu honetan hondarrezko errepide bakarra dago, aireportua eta guzti duena. Topakako itsasargiaren hondarrak ere interesgarriak dira, baina ez pentsa marra zurigorriak dituen ohiko itsasargia aurkituko duzuenik. Honek azteken piramide baten antz handiagoa du. Ilunabarrean brankan dagoen tabernak jasotzen du bisita gehien. Egun zoragarri baten ondotik eguzkiaren azken izpiak ikusteak ez dauka preziorik. Afaria baino lehen, gurutzaontziak «ohiko» bidaiarientzat, hots, “Paul Gauguin” ontzian behin baino gehiagotan bidaiatu dutenentzat, festa eskaintzen du; eta harritzekoa bada ere, hogeita hamarren bat pertsona bildu dira. Dirudienez, gurutzaontzian bidaiatzea «adikzio» bihur daiteke. Hemen gehienak iparramerikarrak dira eta gainerakoak, erdiak japoniarrak eta erdiak europarrak, batik bat, frantsesak (ez da ahaztu behar Polinesia oraindik itsasoz bestaldeko estatu galiar bat dela). Bada aire konexio onak aprobetxatuz honaino bidaiatzen duen latinoamerikarren bat ere. Marlon Brandoren eremua Taha’a da azken-aurreko geltokia. Hemen, ontziak uharte pribatu bat dauka Mahana irlatxoan. Toki idiliko honetan ur kirol ugari egin daitezke, edota eguzkia hartu bitartean gauguin emakumeek ukelelea nola jotzen duten entzun daiteke. Ontziko jatetxeetako bat ere hondartzaraino jaisten da, eta arrain pintxo eta ceviche goxoak prestatzen ditu. Iritsi gara azken uhartera, Moorea-ra, Papeete-ra itzuli eta gurutzaontziko bidaia bukatu aurretik. Toki honetara noiz iritsiko zain zeuden zenbait. Ontzigainetik, heldu aurretik, Tetiaroa ikusten da, Marlon Brandoren semearen jabetzako irlatxoa; bertan dago One Bedroom Villas, Tahitiko hotel esklusiboenetako bat. Behin Mooreara ailegatuta bizikleta edo motor bat aloka dezakegu portuan, uhartea nork bere erritmoan esploratzeko, edota quad-ekin egiteko tour batean eman dezakegu izena toki enblematikoenak bisitatzeko. Papeetera iritsi gara atzera. Ontzia hamar egun lehenago abiatu zen toki berean porturatu da. Amaitu da bidaia. Itzulerako hegaldia atera arte atseden hartzeko denbora dugu, edota azken erosketak egitekoa. •

GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi

Punaauia (Tahiti).

Polinesiara iristeko modu onena Air France-rekin egitea da; turista-mailan 1.895 euroren truke eta business-mailan 5.176 euroren truke. Biarritzetik hegaldi zuzenak daude Papeetera (27 ordu inguruko hegaldia); zazpi konpainiak bidaiatzen dute bertara. Ez da erraza hegaldi merkeak aurkitzea, eta Biarritz abiapuntu hartuta hegaldi konbinatuak ere egin daitezke. Bi eskala eginez, adibidez, 200 euro aurrez daitezke bidaia txartelean. Horra bidaiatzeko, ondo planifikatzea oinarrizkoa da, bai bidaiatzeko bai ostatu hartzeko prezio onak aurkitu nahi izanez gero.

www.lemeridientahiti.com. Goi mailako

Klima

ostatu bila dabiltzanentzat, hotelgune eder hau lorategi tropikalez inguratuta dago eta urmaela eta Moorea ikus daitezke bertatik. Urmael itxurako igerilekua du, hondarrezko hondoa duena, eta ur gardenak dituen hondartzatik metro batzuetara dago. Tenis pista, kayak-ak eta hondartza-voley eta ping-pong-erako instalazioak ditu. Masaje zerbitzua jaso daiteke logeletan eta bi jatetxe eta bi taberna ditu. Txangoak antolatzen ditu Maraa-ko leizera, Gauguin Museora eta Maskorren Museora. Faaa-ko aireportu internazionaletik 15 minutura dago. 239 eurotik gorako prezioak.

Hotel Mahana Lodge Hostel&Backpacker (Papee). Ostatu

Polinesiako klima tropikala da, bi urtaro nagusi dituena: urtaro euritsua, azaro eta apiril artekoa, zeinean hezetasun handia eta bero handia aurkituko ditugun, 30° inguruko tenperaturekin; eta bestetik, urtaro lehorra, maiatz eta urri artean, prezipitazio urriak dituena eta atmosfera lehorra, 25° inguruko tenperaturekin. Bestalde, alisio haizeak bero handiko egunak freskatzen ditu. Urtaro lehorra da Polinesia baldintza onetan ezagutzeko sasoi egokiena.

honetan 59 euroren truke lo egin daiteke. Ez dago horrelako askorik, baina 80 eurotik behera aurki daitezke ostatuak. Airbnb eta kanpinak. Aukera merkeenak dira. Gainera, horrela etxean kozinatu daiteke eta ia kanpin gehienak hondartza ondoan kokatuta daude. Jatetxeak garestiak dira, baina supermerkatuak edonoren eskura daude.

Non lo egin Le Meridien Tahiti. Tamanu, 97718

Paul Gauguin cruise:

Informazioa www.paulgauguincruiseline.com

23


Haitzaren Domoa ISLAMIAR ERAIKIN ZAHARRENA, INDARBERRITUTA

24


Munduko islamiar arkitekturako eraikin zaharrenak iraganeko distira berreskuratu du; zazpi urteren buruan eta isilpean, punta-puntako nazioarteko zaharberritzaile talde batek bere mosaiko ospetsuenei azken ukituak eman berri dizkio. Mahoma profetak zerurako bidea hartu zuen toki sakratu honetan ez dago bakerako betarik: gatazka-gunearen erdian kokaturik, Jerusalem zaharraren bihotzean, egunero judu dezentek bisitatzen baitute meskita hau, israeldar segurtasunak eskolta ematen dien bitartean.

Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Thomas Coex

25


HAITZAREN DOMOA

26

eskiten Zelaigunea munduko leku sakratuen artean sakratuenetarikoa da... eta gatazkatsuena, era berean. Jerusalemgo Hiri Zaharrean kokatuta, musulmanentzat Santutegi Noblea denez (al-haram al-qudsi ash-sharif, arabieraz), bertan altxatzen dira Islamaren bi meskitarik garrantzitsuenak: Arrokaren Kupula eta Al Aksa meskita. Juduentzat, ordea, Tenpluaren Mendia da (Har Ha-Bayit, hebreeraz) eta Salomonen tenpluaren kokalekua, non hiriko hirugarren tenplua eraiki beharko litzatekeen. Hain sakratua izanik, bi erlijioen arteko talka eta borrokagune bilakatzen da aldian-aldian. Orain, bederen, arrazoi on bategatik bihurtu da albiste, Jordania eta Palestinako zaharberritzaile talde batek

M

rrela deitzen baita arabieraz Haitzaren Domoa) dituen 1.525 metro karratu mosaiko digitalizatu eta dokumentatu egin da estreinako aldiz. «Beste lurrikara edo sute bat egongo balitz, zeuden bezala utz genitzake», dio harro Abu Aysheh doktoreak. 1927. urtean Jerikok pairatu zuen lurrikarari buruz ari da –mosaikoen horma batzuk erori ziren orduan–, baita 1969an australiar erradikal batek sortu zuen suteari buruz. Sugarrek meskitaren barrualdea hondatu zuten. Mosaiko batzuk erre egin ziren eta 1.000 urte inguruko egurrezko pulpitu bat suntsituta suertatu zen, betiko galduta. «Erre ziren mosaiko haiek gorde egin zituzten, garaian ezinezko baitzitzaien zaharberritzea. Tesela ba-

iraganeko edertasuna agerian jarri duelako Jerusalemgo souvenir eta argazki guztietan ateratzen den urre koloreko kupula. Urre koloreko argi-jauzi batek gainezka egiten du Haitzaren Domoaren areto nagusi ikusgarrira sartzen garenean. Urre, zilar eta perla koloreko kristalezko teselek sortua da. Bi milioi bat tesela erabili omen dituzte eraikin oktogonal ospetsu honetako hormak eta ganga edertzen dituzten eraberritutako mosaikoak gauzatzeko. «Goiko horma bertikaletako teselak 30 graduko makurdurarekin jarri zituzten behetik ikusten dutenek bertan islatzen den argia ikus zezaten», dio Mohamed Abu Ayshed doktoreak. Ikasketak Bolognan egin zituen jordaniar honek, eta bai Haitzaren Domo bai al-Aqsa meskitako mosaikoen garbiketa, zaharberritze eta dokumentazioaren arduraduna da. Jordania da Leku Santuen zaindaria eta, hori dela eta, bere gain hartu du proiektuaren ardura eta finantzaketa. Zaharberritzeaz gain, Oubbat a-Shakrak (ho-

tzuk berreskuratu ditugu, baina lanean ia itsuka aritu gara argazki eta marrazki zaharren laguntzarekin. Bitxi honen DNA gorde ahal izan dugu behingoz, baina lan astuna eta luzea izan da», esan digu doktoreak lantaldeak jaso dituen paperezko kopiak erakusten dizkigun bitartean. Han kolore desberdinetan marrazturik, zaharberritu behar zituzten teselak edo, zirujau baten zehaztasunarekin, berriak jarri behar zirenak azaltzen dira. «Urrezko tesela bakoitzak kristalezko sandwich baten antza du, zazpi milimetroko sandwich batena alegia, barnean urrezko xafla fin bat duela». Falta zitzaizkienak –tona erdi bat– Veneziako Orsoni etxe ospetsuan erosi dituzte. Haitzaren Domoa VII. mendean eraiki zen, Abd alMalik kalifaren garaian, Mahoma zerura igo zen haitza babesteko. Juduen tradizioaren arabera, Abrahamek haitz horretan Isaak sakrifikatzeko zorian egon zen. Bisitatu ahal izateko baimen berezia behar da eta, musulmanak ez direnak, ate bakarretik sar daitezke. •


Urrezko kupula ikusgarria, zaharberritze lanen ostean. Ondoko orrialdean, mihrabean otoitz egiten ari diren fededunak. Horma-hobi bat dago bertan, Mekan dagoen Kaabari begira.

27



Atitlan

SINKRETISMOAK ARGITZEN DITUEN AINTZIRA Testua eta argazkiak: Xabier Bañuelos


ATITLAN Sinkretismoa bazter guztietan ageri da, salgai dauden maskaretan, elizetako santuen jantzietan edo Maximonek erretzen duen zigarroan. Behean, eskuinean, Jaibalitoko bidea eta San Pedro de la Lagunako eliza.

30

Guatemalako aintzirarik ezagunena da, eta beharbada Erdialdeko Amerika osoko ezagunena ere bai. San Pedro, Atitlan eta Toliman sumendien gerizpean, herrialdean den ikuskizunik hunkigarrienetako bat zabaltzen da. Bere uretan nabigatu dugu, eta inguruko xendetan ibili gara San Antonio Palopotik Santiagoraino; izan ere, herri horretan dago Maximon santu herrikoia, bertakoen zaindaria, erlijio kontuekin egindako mataza harrigarrienaren emaitza.


egira», esan dit Demetriok, bidelagun dudan guatemalarrak, eskuan daukan choca erakutsiz. 25 zentimoko txanpona da, eta alde batean emakume indigena baten irudia ageri da, tocoyala soinean duela, hau da, Santiago de Atitlaneko tzutujil emakumeen buruko apaingarri tradizionala. Txanpona erakustearekin batera, begi keinu batekin adierazi dit begiratzeko etxe baten parean eserita auzokideekin solasean ari den emakume bati, huipila daramanari. «Ez al diozu trazarik hartzen?», galdetu dit. Txanponeko irudia gazte batena da eta atondoko andrea hirurogeita hamarren bueltan ibiliko da, baina bai, elkarren antz handia dute. «Doña Chonita da»,

B

esan dit Demetriok. Eta hortxe dago koska, izan ere, biak emakume bera dira, Concepción Ramirez Mendoza andrea. 50eko hamarkadaren amaiera aldera izango zen, eta Gobernuari asmo bat piztu zitzaion: herrialdearen nortasun indigena ispilatu nahi zuen txanpon batean. Taupada hori laburbildu, mamitu, gorpuztu zezakeen lekuren baten bila, hegoaldera begiratu eta hantxe aurkitu zuen: Atitlan aintzira. Eginkizun horretaz arduratu behar zen lantaldea Santiagora iritsi zen eta erabaki zuen Concepcion zela, bere 17 urteekin, maien arketipoa hobekien irudikatzen zuena. Demetrio bera, herrixka berean jaioa, harro dago herrialde osoaren

31


ATITLAN 130 kilometro karratuko azaleran hedatzen da Atitlan aintzira, Guatemalako handiena. Duen sakonera oraindik ez dago oso garbi, baina 300 eta 600 metro artekoa izan daitekeela uste dute.

ordezkari izateko hautatuko emakumearen komunitate bereko kide izateaz. Gaur egun, choca erraldoi baten eskultura dago herri erdian, DoĂąa Chonitaren omenez, eta hedaduraz, aintzirako herritar guztien omenez. Ura arrago Lantalde hartako kideak ez ote ziren ari antropologismo folklorista moduko batek gidatuta, jatorrizko herrien benetako idiosinkrasia islatzeko batere asmorik gabe, susmoak baditut. Baina Atitlanen eta inguruetan zenbait egun eman ondoren egiaztatu ahal izan dugunez, talde hark, nahita ala nahi gabe, asmatu egin zuen. Sumendiz inguratuta eta Sierra Madreren bihotzean, aintziraren urertza indiarren oihan zaharrak gogorarazten dituen landaretzaz jantzita dago. Paisaiak oro har, bere edertasunaz harago, ispilu bat dirudi eta bertan islatzen da tradizio sakoneko eta biziraupen senetik eratorritako nahastura aztoragarriko Erdialdeko Amerika horren ehundegietan historia asaldatu batek jositako kosmobisioa.

Geologiak dioenari jarraituz, aintzira duela 85 mila urte sortu zen. Sumendien leherketak lurrazala kolapsatu zuen, eta depresio izugarri bat sortu zen. Sakonune hori gero urak hartu zuen. Baina Cerro de Oroko behatokitik, irudimenak hegoak zabaldu eta Itzamna herensuge handiarekin hegaldatzen da. Jainko sortzailea da bera, oka eginez lurrera ura isurtzen duena. Eguerdia iristean, hegoaldeko itsasbazterretatik iristen den aire beroak goi-lautadako korronte hotzekin talka egiten du uhin bortitzak eta zurrunbilo iragargaitzak altxaraziz, zuhurtziaz porturatzeko zentzurik izan ez duten ontziak mehatxatuz. Xocomil da, bekatuak jasotzen dituen haizetea, beharbada Kukulkanek bidalia, haizearen jainkoak, gure okerrekin atsekabeturik. Chac sudurrandiak, euriaren jainkoak, abegi onez hartzen du Ah Mun artoaren jainkoa, elikagai preziatuari bizia emateagatik. Eta gaua iristean, Ix Chel ilargi zurbilak, uholdeen jainkosak, bere aurpegi ederra islatzen du aintzirako izara leunaren gainean. Behialako jainko-jainkosek tonalitate bizi eta aspaldikoz osatutako munduan murgiltzen gaituzte, me-


soamerikar hizkuntzen kulunka guturalarekin lagunduta. Atitlanen, kaktxikel eta tzutujil herrien arteko mugek topo egiten dute, kitxe auzokideak ere ez daude oso urruti, eta antzinako maien bihotza pilpiraka dabil emakumeen janzkera koloretsuan, gizonezkoen arrantzarako trepetatan, kalabera maskaretan edo dantzetako jaguarretan, baita beren nortasunaren eta eskubideen alde borrokatzeko kemen menderakaitzean ere; izan ere, goi lur hauetan, mugimendu indigena oso indartsua izan zen, baita gupidagabea ere errepresioa, berunezko urteetan. Eta garaian 25 xentimo hutsaren hurrengoa izan ziren, DoĂąa Chonitari berari aita torturatu eta senarra hil baitzioten militarrek. Aintziraren gainean buruzagi gisa agertzen diren sumendien handitasuna, Atitlan, Toliman eta San Pedro, amore ematen ez duen herri honen metafora da. Hegoaldean dotore nabarmentzen dira, urdin asmagaitzez eta mendi magal berdez osatutako mihisean leku nagusia betez. Beraien ondulazioek, sakonetan mugikor eta lur azalean geldo, gogora ekarri digute jende honen erresilientzia: biziraupenerako etenga-

beko aldaketan lehendik dena izaten jarraitzen ikasi duen herria da. Maximonen bila Iraganean, lehenik konkista izan zen eta independentzia kreola gero, jainko eta santu berriekin, hizkuntza berriekin, botere harreman eta muga berriekin. Orainaldian, neokolonialismoa eta turismoa dira; eta gaurko aldaketa faktore horiek lehengo haiek bezain indartsu eta eraginkor dira, eta beren kontraesanak, batzuetan integratzen eta harmonizatzen zailagoak. Panajachel, aintzirako herrigune nagusia, gaur egun ez da sorreran baino askoz handiagoa, hau da, frantziskotarrek kristautasunera bihurtutako indigenekin herrixka bat sortu zuten garaira jota. Eliza koloniala –orduko testigantza bakarra–, bi kale nagusiak –Rancho Grande eta Santander–, eta askoz gehiagorik ez; baina inguruko biztanleria mestizoaren zatirik handiena bertan biltzen da, eta turista gehienak ere bai, duela 60 urte inguru bertaratzen hasi zirenetik. Hotelak, jatetxeak, artisautza eta souvenir dendak, ibi-

Panajacheletik hegoalderantz, San Pedro (eskuinaldean), Toliman (lehen planoan) eta Atitlan (atzean) sumendiek jainko zaharren talaiak dirudite, oraindik kutsatu gabeko urei zelatan egongo balira bezala.


Tzutujil eta kaktxikel emakumeek kolorez beteriko huipilak eta eta buruko apaingarri tradizionalak janzteko ohiturari eutsi diote. Eskuinean, goian, Santiago de Atitlango eliza; behean, Santa Cruz de la Laguna.

34

laldi eta jarduera agentziak... Ironia jokoan jarrita, aintzirako biztanleek Gringotenango izenarekin bataiatu dute. Santa Catarina Palopo eta San Antonio Palopo herrixketan osteratxoa egin eta gero, kaktxikeleraren doinua asti gehiagoz dastatzeko, portura itzuli eta ontziratu egin gara aintzira zeharkatzen duten txalupa horietako batean. Hegoaldeko herrixkak ezagutzera goaz. Espiritualtasun gurutzatuetan barnako bidaia da, hartzen duen parajea zirraragarria den hein berean bitxia ibilbidea. Lehenik, Santa Cruz la Lagunan egin dugu geldialdia, mendi magal baten gainean hedatutako herrixkan. Giroari halako lasaitasuna dariola, ibiltzera bultzatu gaitu, eta ordubetez sigi-sagan ibili gara labarraren ertzean, barealdi moduko bat den hostaje berdean barrena. Eta ibiliz, Jaibalitoraino iritsi gara; oinez edo ontziz baino ezin da heldu herrixkara. Orain arteko den-denak lur arkaikoko Guatemalan murgildu gaitu. Berriro ontziratu gara, San Marcos la Laguna jomugan hartuta. Tupustean piramide eszentrikoak agertu zaizkigu parean, Akuarioren aroko testigantza lekuz kanpokoak. Izan ere, New Age mugimenduak indar teluriko-zerutiar bereziak antzeman zituen paraje hauetan, kontzientziak hedatzeko gai zirenak, eta hementxe egin zuen apatx, reikiak, barazkizaletasunak, mantrak, meditazioak eta abarrak ekarriz. Nolanahi ere, bainu eder bat hartzeko leku ona da. Nabigatuz jarraitu dugu San Pedro la Lagunaraino eta bertako kafe sailetaraino, eta handik, Santiago Atitlanera, bera baita, zalantzarik gabe, aintzirako herririk interesgarriena. Tzutujilen hiriburua dela esan genezake. Hemen, indigena, dentxo hori baino ez da, itxu-

rakeriak zeharo uxatuta: sinkretismo erlijioso eta kulturalen jokoa, iturri desberdinetatik elikatua, tradizioak batuz, josiz, urtuz eta konbinazio lotsagabe, surrealista eta sinesgaitzenetan katramilatuz mehatxuei erantzuten dakiena. Udaletxearen plazan eliza dago, eta pulpituan zizelkaturik artaburuak ageri dira, sorkuntzaren sinboloa, eta Yum Kax gariaren jainko maia irudikatzen duten taillak. Baina sinkretismo horren erakusle gorena, muturrekoena, santu tunante bat da. Tradizioak dioenez, maien dibinitate baten eta San Judas Tadeoren arteko nahasketa bat da Maximon, edo Rilaj Maam, edo San Simon, hiru izenokin ezagutzen baitute. Zerutiar bezain mundutar, alproja bizizale bat da jendea babesten duena, beti bere txokorra erretzen, zintzurra bustitzen, dantzan... eta gizakien eta jainko-jainkosen arteko bitartekaritzan ari dena, ajq’ij edo gida espiritual on orori dagokion bezala. Goi-lautada osoan gurtzen dute, Jesu Kristoren beraren gainetik, eta ezaugarri desberdinekin irudikatzen dute. Santiagon, adibidez, stetson kapela, gorbata eta zapi koloretsuak janzten dizkiote. Etxez etxe, txandaka zaintzen dute herriko familiek, bakoitzak urtebetez, eta haren inguruan fededunek eramandako eskaintzak gogotik ugaltzen dira. Biziraupen kulturalaren eta berezko nortasun berrien sorreraren giltza beharbada azaleko aldaketan eta sinkretismoan egongo da. Hala balitz, Atitlan horren erakusle ezin hobea izango litzateke. Eta baliteke Maximon bihar berriro itxuraldatzea, beste zerbait bilakatuz, bere garaian Popol Vuh eta Chilam Balam kontakizunetako jainko-jainkosa guztiek egin zuten bezalaxe. •


ATITLAN

GIDA PRAKTIKOA Panajachelera nola heldu Autobus lineak daude Antigua, Chichicastenango, Huehuetenango, Quetzaltenango eta Gautemala Hiritik, baita herri txikiagoetatik ere.

Ostatua Ugariak eta askotarikoak dira. Panajacheletik kanpo nahiago izanez gero, San Marcos, San Pedro edo Santiago aukera onak dira.

Maximon aurkitzea Erraza da, galdetzearekin nahikoa. Ikusteko, pare bat quetzaleko "eskaintza" egin behar da, eta zertxobait gehiago ordaindu, argazkia egin nahi izanez gero. .



Eskoziako Highlands GAZTELU, HARAN ETA LAKUEN LURRALDEA Testua Aimar Etxeberria Argazkiak: Laura Prieto


ESKOZIAKO HIGHLANDS

Klanak izan dira Eskoziako Highlands-en historia idatzi dutenak, eta horien arteko gerren emaitza da bertako ondarearen zati bat. Ondare historikoaren baitan, gazteluak. Beste maila batean, ez garrantzi eskasagokoak, haran eta lakuak. Guztiak ere basatiak, denboraren joanaren adierazpide izanik.

38


Skye uhartean dagoen Neist Point itsasargia. Ondoko orrialdean, oreinak Glenn Etive haranean. Oso gordea dagoen bailara da. Erreportajea zabaltzen duen irudian, Inveraray herria. Haizerik ez dagoenean, ispilu perfektua sortzen da.

asatia da Eskoziako Highlands eskualdea (Lurralde Garaiak), giza presentzia urrikoa baina, era berean, paisaia eta historia aberatsekoa. Nahasita ageri dira filmetarako aproposak diren gazteluak eta oinezko bideak egiteko haran birjinak, goi lurretako hotzetara ohituak dauden behiak eta fauna eta flora autoktonoa duten lakuak. Horrek guztiak eta gehiagok egiten du erakargarri historian eskoziar eta ingelesen arteko hamaika borrokaren testigu izan den herritik, Stirling-etik, gora kokatzen den eremua. Bertan dago, esaterako, Douneko gaztelua, ibilbideko lehen bisita, «Highlands-erako atetik», hots, aurrez aipaturiko Stirlingetik, ia 25 kilometrora geratzen dena. XIV. mendeko obra da –Albany dinastiaren agindupean eraikia– eta 30 metroko altuerako ate nagusiak agurtzen du bertaratzen den bisitaria. Gazteluen artean ongien kontserbatuen artean egoteak egiten du erakargarri, eta BBC-k ekoitzitako Monty Python taldearen telebista saioaren kokaleku izan da, besteak beste, baita oihartzun handiko “Game of Thrones”ena ere –Winterfell-eko jazoeren kokaleku bilakatuz–. Literaturan ere izan du eraginik gazteluak: Walter Scott-ek berak, adibidez, “Waverley” (1984) bere lehen nobelako protagonista kokatu zuen bertan. Gaztelua zehazki noiz eraiki zen ez da jakina eta, antza denez, amaierako itxura ez zen hasieran pentsatutako proiektuaren berbera. Emaitza, baina, egokia suertatu zen erabilera militarrerako, eta horregatik egin zuten beren bizileku Eskoziako hainbat errege-etxek. Elkarri lotutako gelen labirinto bat da eraikina, espiraleko eskailerak dituena; Eskoziako Erdi Aroko gazteluen artean osoena dela esaten da. Ez gaitezen engaina, baina: gazteluaren egungo traza 1970ean egindako konponketa lanen ondorioa da. Gutxienez, bi aldiz berreraiki zuten: XIII. mendeko Eskoziako Independentzia Gerren ostean –orduan hartu zuen gaur egungo itxura– eta 1880an, mende hasieratik guztiz hondatuta baitzegoen. Egun, Historic Scotland gobernu-agentzia arduratzen da eraikinaren mantentze lanez.

B


ESKOZIAKO HIGHLANDS

Ezkerretik eskuinera, Douneko gaztelua (film eta telesail ugaritan azaldu da), Fallch-eko urjauziak eta Dalmallyko zubi bat. Handian, Dalmally bertan dagoen Kilchurn Castle gaztelua.

Bidean, natura Douneko gaztelutik ia 70 kilometro ipar-mendebaldera eginda dabiltza erorian Falloch-eko ur-jauziak. Loch Lommond & The Trossach parke nazionalaren barruan kokatua, geldialdi preziatua da aipatu eremuaren baitako txangoan, mokadua egiteko batez ere. Bederatzi metroko altueratik erortzen diren urak bertatik bertara ikusteko parada dago, Woven Sound (Ehundutako soinua) deituriko esperientziari esker. Ur-jauzira gerturatzen den burdinazko kaiola batean sartzean datza esperientzia, inpaktu bisuala ahalik eta gehien saihesteko eraikia izan den kaiolan, hain zuzen. Idazle, margolari eta argazkizaleen topagunea da Falloch-eko ur-jauzia, eta XIX. mendetik ezagutzen dira bertan kokatutako artelanak. Bada ur-jauziaren baitan luzatzen den 0,6 kilometroko oinezko ibilbide bat ere, eta arraunean ere egin daiteke ibaian behera Lommond aintziraraino. Naturak eskainitako geldialdiaren ostean, beste gaztelu bat da Eskoziako Highlands-eko bidaiaren hirugarren geltokia: Eilean Donan. Uhartearen ipar-mendebaldean kokatua, esan daiteke Eskoziako gazteluen artean argazki gehien ateratzen zaizkiona dela. Setio eta eraso historia luzea dauka bere baitan. XX. mendearen erdialdean guztiz berritu zuten. VII. mendeko apaiz irlandar bati zor dio izena gazteluak. Historia kontuek diotenez, kostalde berean dagoen Eigg uhartean erail zuten 617. urtean. Ustez, urte haietan jentil izaten jarraitzen zuten eskoziarrak katolizismora erakartzeko asmoz bidaiatu zuen Donanek Eskoziako mendebaldeko kostara, eta haren heriotzaren bi bertsio daude: batak dio piratek akabatu zutela; bestearen arabera, berriz, bera eta bere 150 jarraitzaile erretzeko agindua eman zuen garaiko piktoen erregina batek. Kontuak kontu, haren gorpua Arran uhartean lurperatuta dagoela uste da. Beste edozein gaztelu baino gehiago agertzen da egutegi eta postaletan eta, zalantza gabe, herrialdearen eta, oro har, Eskoziaren ikonoetako bat da Eilean Donan. Bisitariek garaiko altzariekin hornitutako gelak bisita ditzakete, baita jakobinoen garaiko traman40



ESKOZIAKO HIGHLANDS

Ezkerretik eskuinera, Glencoe harana; Gleen Etive gune galdu eta ederrean zuhaitzen gainean jolasten, eta Eilean Donaneko gaztelua.

42

kulu, artefaktu eta abarrekin gozatu ere. Claymore eskoziar ezpata preziatua eskuetan hartzeko aukera dago bertan, edota espioiak izatera jostatzekoa, preseski horretarako egindako zuloak baliatuz. Kanoibolak posizioan jartzeko aukera ere badago, begirada antzinako borroka-eremura zuzendu bitartean. Gazteluaren inguruak ere askorako ematen du, hegazti bizitza handiko tokia delako eta izurdeak ikuskatzeko apartekoa delako. Erromantizismoan sinesten duten horientzat, gazteluan bertan ezkontzak ospatzeko aukera ere bada. Eilean Donaneko gaztelua utzi eta 30 kilometro eskasera Skye uhartea dago. Bereziki ezaguna da duen pasaiagatik, baina baita duen kultur historia eta ondareagatik ere. Jatorri bolkanikoa duen uhartea da, eta Mesolito garaiko gizakiaren aztarnak topa daitezke bertan. XVIII. mendean pairatutako goseteak bertako biztanleak larriki kaltetu zituen, eta egun 10.000 pertsona eskas bizi dira bertan. Whiskiaren lurraldea da Skye –aipatzekoa Talisker destilategia, marihuana ukituarekin ekoizten duten edariagatik–, Eskoziaren historian hain garrantzitsuak izan diren klanen lurraldea. Klanen arteko borrokek ondare aberatsa utzi dute uhartean, gaztelu itxuran antzeman daitekeena, batez ere. Horien artean aipatzekoa, Dunvengan, Europa osoan luzaroen norbait bizi izan den gaztelua izateagatik. Beste hainbatek ez

bezala, esku pribatuetan jarraitzen du egun eraikinak, MacLeod klanaren esku, hain zuzen; eurak dira XIII. mendetik bertan bizi izan direnak. Harri lehorrez eraikitako broch delakoak ere Skyeren bereizgarri dira, orain 2.000 urte inguru piktoek eraikitakoak. Nahiz eta ez den ziurra, adituen ustez, defentsarako erabili izan ziren. Hegoaldera bueltan Iparralderanzko joera amaitutzat eman eta hegoalderantz eginda, Skye uhartetik 230 kilometro ingurura eta Loch Lommond parke nazionaletik gertu, Glen Etive haranarekin egingo dugu topo. Oinezko ibiliak egiteko aproposa da, eta eskaintzen dituen bista eta paisaiek egiten dute erakargarri. Ez da bertan herrixkarik, espazio irekiak eta aire libreko edertasuna soilik aurki daitezke. Kings House (Erregearen Etxea) hoteletik hasi eta Etive lakura iritsi arteko 18 kilometro inguruko ibilbidea da oinezko bide ezagunena, Etive ibaiari jarraiki osatzen dena. Aintziraren inguruetan Ben Starav mendia (1.078 metro) aurkituko dute bisitariek, zeinak honen zein haranaren beraren ikuspegi zoragarriak eskaintzen dituen. Baina kontuz, bertara igotzea ez baita gomendagarria altuerei beldurra dietenentzat. Harana harribitxia da argazkilaritza afizionatu zein zinema zuzendarientzat, eta asko dira eskaintzen duen


egunsentiaz zein ilunabarraz gozatzera bertaratzen direnak. Ez da kasualitatea James Bond-en “Skyfall” filma edota William Wallacen bizitzan oinarritutako “Braveheart” bertan filmatu izana. Bidaiari amaiera emateko, Inveraray, bere aintzira, zubixka eta portuarekin. Fyne lakuaren ertzean, XVIII. mendean eta Argyll-eko dukearen aginduetara eraiki zuten herria, aurrez bertan zegoen herrixka desegin ostean. Bertako gazteluko aulkian eseriko zen agintariaren patuari lotu izan zaio herriaren beraren etorkizuna ere. Bereziki aintzirak eman dio sona, ordea, Inverarayri. “Ardoaren lakua” izenez ezaguna den honek 65 kilometroko luzera dauka, lakuen artean luzeena izanik. Ez omen da inoiz mahastirik izan bertan eta, itxura denez, izena merezimendu kontu bat da, aintzirara iristen den ibaietako bat –Abhainn Fíne– ibai errespetatua dela eta. Ur kirolak praktikatzeko aproposa da, baita arrantzarako ere. Izurdeak, fokak eta abar bizi dira bertan, eta zenbait marrazo espezie ere agertu ohi dira uda sasoian. Lakuaz gain, Aray-ko zubia ere kuttuna da Inverarayn. Bi arkuz osatutako harrizko zubia da, gaztelurako bidea errazten duena. Egungo egiturak 1772an uholdeek txikitutako zubi militarra ordezkatzen du, eta Historik Scotland gobernu-agentziak herrialdean bisitatu beharreko monumentuen zerrendan dauka. •

GIDA PRAKTIKOA Eskoziako Highlands-era bidaiatzeko jakin beharreko lehenengo gauza eremua ia basatia dela da. Stirlingetik ipar-mendebaldera dagoen eremua sartzen da Highlands eskualdean eta, hain handia izaki, alde handiak daude eskaintzen dituen zerbitzuen artean.

Noiz joan Urtaroen artean izaten den aldaketarik nabarmenenak ez du zerikusirik eguraldiarekin, gehienetan txarra baita. Eguraldiari erreparatzea baino garrantzitsuagoa da argi naturalari so egitea; hori dela-eta, ahal izanez gero, uda sasoian bidaiatzea komeni da, eguraldi bustia topatu arren egunaz gozatzeko beta luzeagoa izango delako, behinik behin.

Nola iritsi Edinburgotik –Eskoziako hiriburutik– edo Glasgowtik – herrialdeko hiri populatuenetik–

erraz irits daiteke Stirlingera, hau baita Highlands-eko bidaia abiatzeko gune aproposena. Hortik aurrera, baina, gauzak asko aldatzen dira. Highlands-eko hiriburutzat jotzen den Invernessera baino ezin dira aurkitu garraio publiko egokiak; beraz, nork bere autoa alokatuta bidaiatzea gomendatzen da.

Non hartu ostatu Eremu kasik birjina izanagatik ere, ostatu faltarik ez da Highlands-en, naturarekin lotutako turismoa egiteko gune ezin aproposagoa delako. Zentzu horretan, aholkatzen da Inverness, Portree, Fort William edota Oban herriak hartzea erreferentzia puntutzat. Bada, baina, gaua igarotzeko bestelako aukerarik: aire librean. Izan ere, legezkoa da aire librean kanpatzea Eskozia iparraldean. Trekking-a egiteko aproposa den eremuaz ari gara hizketan, beraz.

43



Hernio

NEGU GORRI, ELUR ZURI

Testua eta argazkiak: Andoni Urbistondo


HERNIO

Otsailak hainbat esaera zahar sortu ditu gure hizkuntza zaharrean. «Otsaila motz eta hotz», ezagunenetakoa. «Otsaila, laburrena eta txarrena», bestea. Edota «otsaila bero, negua gero». Negua aspaldi etorri zen Euskal Herriko mendietara. Urtarril heze baina freskoari otsail hotz eta elurtsuak hartu zion txanda. Mendi eta herri estali zituen elur gozoak. Eta etorri bazen, ez berehalakoan alde egiteko. Hernio mendian, Gipuzkoako bihotzean, aspaldi ez bezala loditu zuen otsaileko lehen erdian. Metrotik gorako geruza, 800 metrotik gora. Mendizaleen pauso nekeza, eskizaleen pagotxa. Jantzi zuriz dotore, bai, baina neguaren enbataren aurrean beldur, biluzik. Mundu zurira hurbiltzera ausartzen diren gizakiak bezalaxe Irudiotan, ezkereskuin eta goitik behera, mendizale batzuk Zelatunen, lainopean, zer egin aztertzen. Elurtzak seinale eta zuhaitzak zipriztindu ditu. San Joan baseliza, Iturriotz aparkalekutik gertu, eta ibilbideko lehen pausoak, basoan barrena. Eta erreportajea irekitzen duen irudian, Portumatza mendia (1.049 metro), Zelatun lepotik, zuri kolore ederrarekin.

46

ain egotea ez da samurra mendiko bakea, lasaitasuna maite dituenarentzat. Erronka potoloak dituen mendizaleak ondo daki hori. Apalagoak dituenak ere bai, eguraldi oneko leiho motza ireki zain, egunak eta asteak. Lainoa ez bada, euria, eta euria ez bada elurra, haizetearen ostean. Negua beti negu Euskal Herrian. Mendia beti mendi. Bertaratu, ahal denean, eta ez nahi denean. Eta bertaratutakoan ere, zuhurtasuna. Elurteak eta elurteak baitaude. Herniok 1.000 metro pasatxo ditu (1.078) eta normalean, arazo handirik gabe igo daitekeen gailur erosoa da. Baita neguan ere, elurrak bere txokoak bereganatuta ere. Otsaileko lehen hamar egunak pasata, 600-700 metrotik goiti 30-40 zentimetroko geruza zegoen Hernion. Gorago handiagoa, noski. Elur hautsa, oina erraz hondoratzen den horietakoa, erauntsi eta erauntsi artean elurra gogortuko duen eguzki eta izotzik ez baitzen etorri hilabeteko lehen herenean. Zelatun lepoa da Hernioko arima, jende bilgunea, babesa, sabela goxatzeko toki ezin aproposagoa, bertako bentan (847 metro, benta maiatzetik urrira irekitzen dute). Zelatunen batzen dira Alkizatik, Asteasutik, Errezildik eta Iturriotzetik datozen bideak. Bidania-Goiatzetik eta Tolosako Urkizu auzotik ere irits daiteke Zelatunera, Hernioko tontor guztiak edo gehienak gainditu ondoren. Gailurrera doazen gehienek bertan egiten dute atsedentxoa. Eta jende gehiena Iturriotz gunetik igotzen da, Asteasu eta Aia batzen dituen Andazarrate mendate gainetik kilometro bira dagoen aparkalekutik (585 metro). Handik gailurrera aise irits daiteke edonor bi ordutan... zorua berde edo marroi dagoenean. Zuriak agintzen duenean bi ordu behar dira Zelatunera ailegatzeko. Denbora epe horretan sartu hainbat tartetxo, elurrak moldatutako argazkiekin gozatzeko. Izan ere, zuhaitzak eta belardiak zuri-zuri

Z

daude, eta basoek Norvegia, Alaska edo Siberiako tundrakoak dirudite, karga-karga eginda, mugitu ezinik elurraren atzaparretan iltzaturik. Eguraldi iragarpen txukunagoen esperantzan abiatu osteko kemena berehala agortzen du elurrak. Bidea nekoso egin, eta pauso bakoitzak ahalegin handia eskatzen du. Pausoa belauneraino sartzen denean, arnasa hartu eta ekin. Belaunetik behera joaten denean... komeriak eta borrokatu, oso maiz atsedena hartzeko. Erraketekin hainbat lagun, nahiko ondo, nahiz eta horiekin ere, noizean behin hondoratzea ezin saihestu. Mendiko eskiekin ere hainbat, Zelatunerantz. Ez da ohikoa, Hernio berez mendi harritsua delako, eta harkaitz eta harri guztiak erabat estaltzeko elur asko egin behar duelako bertan. Batzar inprobisatuak Zelatunek infernu zuria dirudi, lainoak inguratuta. Zuhaitz multzo bat estaltzen duen itxitura izoztua dago erabat, eta haizeak figura bitxiak sortu ditu. Ezin elurrari ihes egin, babesa dagoen tokietara ere elurra eraman baitu haizeak. Burruntziak teilatuetan, erne ibiltzeko beharra. Mendizale batzuk Hernioko bidetik datoz. Besteak Iturriotzetik. Errezil aldetik ere bai, bakarren bat. Informazio eske, denak, elkarri. Herniotik eskietan datorren bikote batek esan du haizeak izotz plakak sortu dituela bidean, eta arrastoa desagerrarazi, eta arriskutsua dela gorantz egitea. Erabakia erraza da. Buelta erdia. Batzuek Gazume aldera jo dute, Hernio mendiguneen iparren dagoen mila metroko gailurra (1.002). Hernio nagusia bezala, harritsua hau ere, baina metro beteko elur geruzarekin, gozamen ikaragarria eski taula edo snow taula gainean ibiltzen direnentzat. Ordu erditxoko ahalegina gorantz, eta ordu laurdenean, autoaren babesean. Hori bai, oroitzapenean luze gogoratzeko moduko


47


HERNIO Portumatza gailurra. Ondo ikusten da mendira igotzeko kanala, baina elur metro pasako geruzarekin ezinezkoa da. Munduko edozein paraje elurtsutako mendia dirudi.

48

ordu laurdena, Gazume aldean halako jaitsierak egin daitezkeen egunak oso urriak direlako. Motxila bizkarrean, eta beherantz, betiere begia hegorantz, lainoak jasoko duen esperantzan. Hernio ikusteko, sikiera. Pauso batzuk eman, eta miraria. Hernio bere osotasunean azaldu da Zelatundik, eta dotore agertu da aurrez aurre Portumatza erpina (1.049 metro), Hernioren magalean dagoen tontorra. Izan zitekeen Alpeetako tontorra, edo Himalaiakoa, baina Euskal Herria da. Argazkiko botoia hogei aldiz zanpatu, korrika batean 200 metrora dagoen gaintxo batera

igo eta Errezilgo bailara guztia agertu da, ikusgarri. Itzulerako bidea samurragoa egiten da, ikusitakoak ikusita. Tarteka eguzkiaren argitasunak lainoa apurtzen du, eta halako batean, Hernioko gurutze erraldoia ere agertu da. Ilunabarra gertu, zerua garbituz joan da, eta Iturriotzen, erabat argitu du. Gertatzen da sarri, eguzkia ezkutatzearekin bat lainoak ere desagertu egiten direla, hezetasuna murriztu eta haizea apaltzean. Gaua ere gertu da, baina, eta Hernioko azken argazkia Iturriozko aparkalekutik ateratakoa izan da. Eguneko une bakarra, bere aurpegi osoa erakutsi duena.


Euskal Herriko mendi bisitatuenetakoa Zelatundik gora, hainbat kalbario eta gurutze pasatzen dira, eta Erniozaleak aterpeak erakusten du gailurra gertu dagoela (1.043 metro). Aterpea atzean utzi eta harrizko galtzada deserosoa pasata, goia jotzen da. Mendigune askotan bezala, Herniora ehun pertsona igotzen badira, ondoan dagoen Aizpel gailurrera hamar (1.068 metro), eta urrunxeago dagoen Herniozabalera are gutxiago (1.011 metro). Gazumera, Zelatundik iparrera, jende dezente igotzen da, bai Hernio igo ondoren, baita igo gabe ere, Iturriotzetik Zelatunera joan gabe

aise igo baitaiteke Gazumera (1.002 metro). Erlijio kutsu handiko mendia da Hernio. Iraileko igande guztietan erromeriak egiten dira Zelatun mendi lepoan, eta mendizaleek zinta gorri, berde eta zuriak astintzen dituzte, argizaiolak piztuz hildako gertuko senide eta lagunak omentzeko. Ehunka lagun batzen dira, tradizio handiko ekitaldia baita. Zelatundik gora, hainbat gurutze eta eraztun daude. Fededunek, horiek gaixotasunak sendatzeko gaitasuna dutelakoan, eraztuna gaixo duten gorputz ataletik pasatzen dute. Iturriotz ondoan ere San Joan ermita dago, eta handik pa-

Gurutzea, lainopetik atera zen une bakarretakoan (1.078 m). Behean, Zelatungo bordak, Gazume mendiaren magalean. Zelatunen erromeria jendetsuak egiten dira iraileko igande guztietan.

49


Ondoan, ikuspegi zuria Zaingo lepotik. Behean, bi eskiatzaile, Hernio gailurraren bila. Hernio mendi harritsua da, eta elur asko pilatu behar da eskietan ibili ahal izateko.

50


HERNIO satzen den errekastoko urak ere hazteria sendatzeko gaitasuna omen zuen, historia liburuen arabera. Gailurrean dozenaka gurutze ikus zitezkeen Hernion orain dela urte batzuk arte. Polemika iturri handi samarra izan zen gurutze horien gaia, nahi zuenak nahieran jartzen zituelako, baimenik eskatu gabe, hildako norbait omendu asmoz. Mendizale asko kritiko mintzatu ziren, askorentzat hilerri itxura hartzen ari bai-

tzen Hernio, hainbeste gurutzerekin. 2013an, gailurrean zeuden gehienak kentzen hastea erabaki zuten inguruko udalek (Aia, Asteasu, Alkiza, Albiztur, Bidania-Goiatz, Hernialde eta Errezil), Erniozaleen Elkarteko kideekin eta gurutzeak jarri zituzten senideekin elkarlanean. 2014rako ia denak kendu zituzten. Egun Hernioko gurutze erraldoia bakarrik geratzen da tontorrean. •

GIDA PRAKTIKOA Kokapena Hernio Gipuzkoaren bihotzean dago: Tolosa mendebaldean, Azpeititik hegora. Aian, mendikateko ipar magalean, Pagoeta Natur Parkea dago, 29 kilometro koadroko eremu polita.

Nola iritsi Errezildik Zelatunera doan pista bat dago. Bide erabiliena Iturriotz aparkalekuan hasten da. Bertara Asteasu edo Aiatik gorantz eginez iristen da, Andazarrate mendatean bidegurutzea hartuta. Errezilera Azpeitia-Tolosa bidea hartuz iristen da. Aiara Orio edo Zarauztik gora, eta Asteasura, VillabonaZizurkildik, N-I errepidean.

Ezaugarriak Ipar-hego zentzuan 20 kilometro luzatzen den mendikatea da Hernio. Oso mendi ezaguna da, eta iristerraza da toki askotatik. Zarautz eta Orioko itsasaldetik harro tentetzen da, baina baita Tolosaldetik edota Azpeiti-Azkoititik ere. Tolosaldetik etzanda dagoen basapiztiaren tankera du. Burua Hernio tontorra bera litzateke, eta Gazume, aberearen atzaparrak. 1.000 metroko langa gainditzen duten sei gailur bereizi ditu. Hernio bera da garaiena (1.078 metro), eta Gazume apalena (1.002 m.). Mendikate harritsua da Hernio, batez ere gailurretatik gertu.

51


proposamen tematikoa

NEGUKO ZAZPI TXANGO IBERIAR PENINTSULAN Gauza jakina da euskal herritarrok gustuko dugula mendian ibiltzea eta xendazaletasuna gure ezaugarrietako bat dela. Eta agian zaletasun hori egikaritzea beste urtaro batzuetan errazago izan daitekeen arren, neguan aritzeak badauka xarma berezi bat. Izan ere, Iberiar penintsulako paisaia batzuk magikoak izan daitezke zorte pixka batekin elurrak margotzen baditu. Testua: Unai Agirre

Paiva ibaiko pasabideak Paiva ibaiko pasabideek merezimendu osoz lortu dute Europako xendazaletasunean gorengo toki bat izatea. Portugaleko Arouca igarotzen duen ibilbideak ur biziak, labarrak eta paisaia txundigarriak eskaintzen ditu. Zortzi kilometroko bidea da, eta hasierako eskailerako mailek etsitzeko gogoa ematen duten arren, gora igotakoan ez dauka zailtasun handirik. Egunero 7.000 bisitari baino ez dira onartzen, eta aurretik euro bat ordaindu behar da. pasabidea. 52


Pantaneros-eko ibilbidea Valentzian dagoen Pantaneroseko ibilbidea egitea aukeratzen baduzu, aldapan gora eta behera ibiltzea tokatuko zaizu, nahiko malkartsua baita, eta zubi esekiren bat zeharkatu beharko duzu hamabost kilometroko bide atseginean. Chulillan hasten den ibilbidea zirkularra da, eta ez dauka zailtasun handirik. Turia ibaiaren arroila zinez ikusgarria da, eta Loriguillako urtegia handik oso gertu dago. Herrialde Katalanetako ibilbide politenetakoa da, diotenez.

Barbateko itsaslabarrak Euskal herritar asko eguzkia eta tenperatura goxoa bilatzeko xedez gerturatzen da Cadizera, baina Barbate inguruko itsaslabar ikusgarrietatik ibiltzea sekulako esperientzia izan daiteke. Ez da batere ibilbide zaila Yerbabuenatik CaĂąos de Mecara doan hauxe, eta hareatzen gainetik ibili eta haize leunak aurpegia laztantzen uztea gomendagarria da oso, neguan bereziki. 53


proposamen tematikoa Bufones de Priako ibilbidea Kostaldea ondo-ondoan izanagatik, Bufones de Priako bideak baditu mendi ibilbide baten ezaugarriak; basoak, larreak eta ikuspegi ederrak nonahi topatuko ditu bisitariak. Itsasoak eskaintzen duen paisaiak eta labarrek, noski, asko laguntzen dute txangoa politago egiten. Asturiaseko Llanes herriaren inguruan dago txoko hau, eta hamabi kilometroko ibilbidea oso erraz egin daiteke, orotara, eta erritmo lasaian, lau ordu inguru behar direlarik osatzeko.

Cazorla, Segura eta Las Villas parke naturala 210.000 hektareako hedadurarekin, Cazorla, Segura eta Las Villaseko mendilerroa Estatu espainoleko gune babestu handiena da, eta Europako bigarrena. Natura maite duen edonorentzat Jaengo leku honetan paseatzen ibiltzea gozamena da, hamaika animalia desberdin eta landaredia aberatsa topatuko baititu bertan. 26 herri hartzen ditu parkeak eta hainbat ibilbide egin daitezke. 54


Peneda-Geres parke naturala Portugalen dago Peneda-Gereseko parke naturala, eta leku egokia da oinez edo bizikletaz txangoak egiteko. Mota guztietako zuhaitzez beteriko leku honetan hamaika bidexka eta zidor aurkituko dituzue, inguruko mendi eta basoak zeharkatzen dituztenak. Parkean kokatzen diren herrixka gehienetan mendiko bizikletak alokatzeko lekuak daude.

Santa Lucia eta Santa Eulalia Caceresen dago Santa Eulalia eta Santa Cecilia arteko ibilbidea. Luzea izan daiteke ibiltzeko ohitura handirik ez duenarentzat, ia hogei kilometro baititu, baina kilometro bakoitza egiteak merezi du, ikuspegi ederrak izateaz gain kultura ondare handiko lekua baita. Baselizak, eliza txikiak, harrizko aska zaharrak... denboran atzera egitea bezalakoa da. 55


HITZORDUAK

BARTZELONA (KATALUNIA)

NEW YORK (AEB)

Guell urtea. Abendura arte. 2018an Eugeni Guell mezenasaren heriotzaren mendeurrena dela-eta ekitaldi ugari izango dira Bartzelonan. “Any Guell” izendatu duten urteari begira prestatu den egitarauari hasiera emateko, 10 minutuko ikus-entzunezko «mapping» ikuskizuna eskaintzen ari dira. Guell jauregiko kupulan proiektatzen dituzte irudiak, ikusleentzat etzaulkiak jarrita. Martxoaren bukaera arte egunean bi emanaldi izango dira. Apirilean eta irailean bakarra, eta urritik abendura berriz ere egunean bi. www.palauguell.cat/parabolic-gaudi

Orkideen erakusketa. Martxoaren 3tik apirilaren 22ra. Neguaren eta udaberriaren arteko trantsizioan dago martxoa, euria eta hotz egiten duen garaia da, eta, hori dela eta, turismoaren jaitsiera nabaria izaten da New Yorken. Ez dugu, beraz, kanpotar asko ikusiko eta hegaldiak askoz merkeago lortu ahal izango ditugu, gainera. Saint Patrick’s egunak (martxoaren 17an) kaleak pizten ditu eta New York Botanical Garden-ek urtero antolatzen duen orkideen erakusketa ikusgarriak udaberriko koloreak bertaratzen ditu. www.nyvg.org

AMSTERDAM (HERBEHEREAK) VidCon Europe. Martxoaren 22tik 24ra. Amsterdameko geltoki nagusiaren ondoan kokatutako Mövenpick hotelera nazioarteko milaka gazte bertaratuko dira Internetekin lotutako jaialdi honek erakarrita, Hollywoodeko aktore ospetsuenak baino jarraitzaile gehiago –eta sutsuagoak– dituzten YouTube-ko izarrak baitira hemen protagonistak. Kalifornian orain dela zortzi urte sortutako hitzordu honen europar bertsioaren bigarren edizioa ospatuko da Amsterdamen. http://vidconeurope.com/ 56


ErakusketaK GENEVA (SUITZA) Geneva International Motor Show. Martxoaren 8tik 18ra. Munduan ospatzen diren automobilen inguruko hitzordu anitzen artean onena Genevan egiten den hau omen da. Aurten Palexpo azoka gunean aurrez aurre ikusi ahal izango diren berrikuntza ugarien artean Audik aurkeztuko duen e-tron Sportback-a edo Hyundai eta Volswagen-en prototipo elektrikoak ditugu. Sarrerak Interneten eros daitezke. www.gims.swiss

MAURIZIO UHARTEA

«GERNIKA» PARISEN DAGO

Martxoaren 27tik uztailaren 29ra arte luzatuko da Pariseko Picasso Museoan Malagako pintore handiak Bizkaiko herriaren suntsipenari eskaini zion margolan ospetsuari buwww.museepicassoparis.fr ruzko erakusketa. “Gernika” nola sortu zuen, ikusgai.

Independentziaren eguna. Martxoaren 12a. Afrikako hego-ekialdean dagoen uharte-estatu hau Maurizioko Errepublika bihurtu zen 1968ko martxoaren 12an. 50 urte, beraz, Ingalaterrako kolonia izateari utzi zionetik (Commonwelth-an jarraitzen du) eta bere Konstituzioa onartu zuenetik. Desfileak eta kultur ekitaldi anitz www.islamauricio.com antolatu dituzte.

GURSKY-REN ARGAZKIAK Gure garaiko punta-puntako argazkilaria da Andreas Gursky alemaniarra eta bere ibilbidearen atzera begirako batekin zabaldu ditu berriz ateak Londreseko Hayward Gallery erakusketa aretoak. Bi urte itxita egon ondoren, Soutbanck Centre kultur inguruneko galeria honek aurten bere 50. urteurrena ospatzen du. Apirilaren 22ra arte izango da ikusgai. www.southbankcentre.co.uk

DIAMANTEZKO MENDIAK Neguko Olinpiar Jokoak Pyeongchangera iritsi aurretik, mendeetan zehar Hego Koreako Taebaek mendikatera erromes, artista eta bidaiari ugari gerturatu izan dira. Kumgang da “Diamantezko Mendiak” izenez ezagutzen den kateko gailurrik garaiena. New Yorkeko Metropolitan Museum of Art museoak artean izan duten isla erakusten du maiatzaren 20ra arte. ww.metmuseum.org 57


liburuen TXokoA

MUNDUKO HIRIRIK EZAGUNENA EZAGUTZEKO LIBURU APROPOSA

Nueva York a través de la moda Megan Hess Lunwerg Editores, 2018 Gazteleraz 208 orrialde. 17,95 euro

ew York oso hiri erakargarria da eta, moda eta janzkera-tendentziei dagokienez, beste leku gehienak baino pauso bat edo bi aurrerago ibili izan da beti. “Sagar Handia” delakoaren sona, gainera, are handiagoa egin dute bertan oinarritutako film eta telesail ugariek –pantaila handian zein txikian gehien azaldu den hiria omen da–, eta horien artean, eta modaz ari garela, garrantzi handia izan du “Sex and the City” ezagunak. Orain, Megan Hess diseinatzaileak hiri liluragarri hori ezagutzeko gida moduko bat argitaratu du. Megan Hess modaren esparruan aritzen den ilustratzailea da, eta, besteren artean Dior, Fendi, Prada, Louis Vuitton, Cartier, Montblanc, Givenchy, Valentino, Balmain, Jimmy Choo eta Tiffany and Co bezalako marka handientzat lan egin du. “Time” eta “Vanity Fair” bezalako aldizkarietan kolaborazioak egin ditu. Bere liburuan berdin-berdin topa daitezke zapata polit batzuk erosteko dendarik aproposenak zein cupcake gozoak dastatzeko kafetegirik egokienak. Ezinbestean bisitatu beharreko kulturguneak eta museoak zeintzuk diren ere azaltzen digu Hessek. New Yorken urteak emanagatik ere, zaila da lo egiten ez duen hiriak inor aspertzea, baina gehienok bertan bizitzea zaila daukagunez, lan hau oso tresna aproposa izan daiteke bertan zer egin, non bazkaldu, zer erosi eta trago batzuk non hartu jakiteko. Hess ilustratzailea den neurrian, liburuak garrantzi handia ematen dio arlo grafikoari, eta kolore biziko marrazkiek ezaugarritzen dituzte bere 208 orrialdeak. New Yorkera txangoa eginez gero, badakizu zein gida erosi.

N


MENDI ARRISKUTSUAK ERAKARRITA

BOST HIRI TURKIARREN ERRETRATU SOTILA

Nanga Parbat oso aipatua izan da azkenaldian, iragan urtarrilean Dennis Urubko kazakhstandarrak eta Adam Bielecki poloniarrak Elisabeth Revol alpinista frantziarra erreskatatu zutelako, ia ezinezkoa zirudienean. Tomek Mackiewiczek ez zuen zorterik izan eta han geratu zen. Simone Moro alpinista, beste kide asko bezala, maiteminduta dago mendi eder honekin, eta hainbat saiakera egin izan ditu haren tontorrera igotzeko. Liburu honetan, bertan ikusi eta ikasitakoa azaltzen du, betiere Nangari dion errespetua agertuz.

Turkiar literatura berriko saiakerarik ederrenetakoa da Ahmed Hamdi Tanpinarrek idatzitako hauxe. Bertan, idazleak Anatoliako lau hiriren –Ankara, Erzurum, Konya eta Bursa– eta Istanbulen deskribapen historiko, literario, musikal eta arkitektonikoa egiten du, eta mendeetan zehar bertan ezarri ziren zibilizazioek utzitako ondarea laburbiltzen du. Oso liburu ederra da, delikatua eta iradokitzailea, maisu batek bakarrik idatz dezakeena. Eta Ahmed Hamdi Tanpinar maisua da, Turkiako idazlerik onenetakoa, zalantza gabe.

Nanga Simone Moro Ediciones Desnivel, 2018 272 orrialde. 22,33 euro

GAZTEEN BALENTRIAK POESIA BIHURTUTA Bilboko Udalak antolatzen duen Blas de Otero Poesia Lehiaketako saria Beatriz Chivite poeta iruindarrak irabazi zuen, “Biennale” lan fin honekin. «Gazteok gaur egun daukagun nomada bizimodua» islatu nahi izan du bere poemetan, eta horren isla da liburua bera ere, Venezian zegoela idatzi baitzuen, bi urtean. Munduko txoko asko ezagutu duen idazleak hiriak hartzen ditu musa gisa, eta normalean tokiei buruz edo toki horietan bizi diren pertsonei buruz idazten du. Ohi bezala, Ereinek argitaratu du aipatu saria irabazi duen lana. Biennale Beatriz Chivite Erein, 2017 96 orrialde. 8,00 euro

Cinco ciudades Ahmed Hamdi Tanpinar Sexto piso, 2018 256 orrialde. 22,90 euro

ANTARTIKARA JOAN ZEN POLIZOIAREN ISTORIOA Benetan jazotako istorio batean oinarrituta dago Laurie Gwen idazleak aurkeztu berri duen hau. Bertan, iragan mendeko 20. hamarkadan New York-eko gaztetxo batek itsasontzi batean ezkutatu eta bizitako abenturak kontatzen ditu. Eta horiek ez ziren nolanahikoak izan, Antartikarako bidea hartu baitzuen ontzi horrek, orduan erabat ezezaguna zen lurralde urrunera, beste planeta batera, ia. Munduko egunkari guztiek espedizio horren berri eman zuten, eta liburu honetan haren detaileak eta pasadizoak kontatzen dira. The Stowaway Laurie Gwen Shapiro Simon & Schuster, 2018 256 orrialde. 24,00 euro

59


Gogoan hartu

BRÖNTETARREN ETXEA EMILY JAIO ZENEKO BIGARREN MENDEURRENA Ez da gauza berria jende askok historiako pertsonaia ezagunak jaio, bizi edo hil ziren lekuetara joateko duten zaletasuna. Halaxe gertatzen da Elvis Presleyren jaiolekuarekin, Tupelon (Mississippi), edo John Lennon hil zuteneko txokoarekin, Dakota eraikinaren aurrean, New Yorken. Bada, Brontë familiarekin antzeko zerbait gertatzen da. Emily, Charlotte eta Anne ahizpak oso idazle ezagunak izan ziren, “Wuthering Heights” eta “Jane Eyre” liburuen egileak, eta literatura ingelesean gorengo mailara heldu ziren. Eta Yorkshire eskualdean dagoen Haworth herriak –non hirurak bizi izan ziren, gurasoekin eta gainontzeko ahizpekin eta nebarekin batera– milaka eta milaka lagunen bisita jasotzen du urtero. Herria, egia esan, Brontëlandia moduko zerbait bilakatu da urteen poderioz, eta bertako dendak, tabernak, jatetxeak... ahizpekin zerikusia duten elementuekin dekoratuta daude. Are gehiago, herriraino heltzeko «Brontëbusa» jarri dute, Keighleyko gel-

60

tokitik ateratzen dena. Brontëtarren museoa, noski, beti egoten da jendez gainezka. Urtero-urtero 70.000 lagunek bisitatzen dute Haworth, baina aurten, uztailaren 30ean hain zuzen, bi mende beteko dira Emily jaio zenetik, eta efemeridearen eraginez litekeena da kopurua nabarmen handitzea. Izan ere, horrelako zerbait gertatu zen duela bi urte Charlotteren jaiotzaren bigarren mendeurrena ospatu zenean. The Brontë Societyk hainbat kultur ekimen antolatu ditu aurten –hitzaldiak, irakurketa saioak, musika emanaldiak...– Haworth herrian, baina baita Ingalaterrako eta munduko beste zenbait txokotan ere, nahi duen orok bi ahizpen ondarea behar bezala ohoratzeko. Argibide gehiago hemen: www.bronte.org.uk


AL WAHBAD SUMENDIAREN KRATERRA Ezin esan daiteke Saudi Arabia herrialde turistikoa denik. Egia da urtero-urtero milioika lagun bertaratzen direla erlijio musulmanaren leku sakratuak bisitatzeko asmoz, baina nekez dei dakioke horri turismoa egitea. Izan ere, herri gotortua da arabiarra, barruan bizi direnentzat despotikoa, emakumeentzako batez ere, eta zurruna kanpotik heltzen direnentzat, zer esan lan egitera doazenentzat. Horiek hala, oporraldia igarotzeko txoko baten bila hasten garenean, Asiako herrialde zabal eta aberats hau ez da lehen aukeretan azaltzen. Baina horrek ez du esan nahi leku ikusgarririk ez duenik. Kontrakoa gertatzen da, txundigarria baita ia mugagabea den basamortua, eta oso ederrak, bertan topa daitezkeen paraje asko. Horietako bat Al Wahbah sumendiaren kraterra da. Jeddah hiritik lau ordu eskasera

egon arren, beste mundu bateko paisaia ematen du, haitzez eta gatzlaku handi batez osatua, eta pixkanaka-pixkanaka hasi da bisitariak erakartzen. Lehenengoak Saudi Arabia bertakoak izan dira, baina Riadeko Gobernuak iragarri duenez, laster hasiko dira turistentzako bisak ematen, horiek ere horrelako lekuez goza dezaten. Ziur asko, petrolioaren salneurriaren beherakadak zerikusi handia izan du turismoa bultzatzeko asmo honetan, arabiar printzerriak ezinbestekoa baitu bere ekonomia dibertsifikatzen hastea, baina aukerak aukerak dira, eta ekintzaile batzuk hasi dira politika berri honi etekina ateratzen. Horietako bat Amr Khalifa da. Al Wahbahko kraterraren barrenera bidaiak antolatzen ditu eta itxaropena dauka heldu diren hamar urteetan milaka bisitari jasoko dituela. 61


LABURRaK

» ALHAMBRA, ERAIKIN IKUSGARRIA ETA BATZUENTZAT NEGOZIO BIRIBILA ranadako Alhambra bizitzan behin gutxienez bisitatzea merezi duen eraikin horietako bat da. Zirraragarria da. Baina, antza, negozio iturria ere bada, ez bakarrik eraikina kudeatzen duten instituzioentzat, baizik eta, baita ere, sarreren salmenta irregularra egiten dutenentzat. Izan ere, Estatuko turismo enpresa nagusiak biltzen dituen OTA-k salatu duenez, turismo agentzia txiki batzuek sarrerak prezio ofiziala baino askoz garestiago saltzen dizkiete operadore handiei. Izan ere, Alhambrarako sarrerak enpresa txiki eta handiei berdin-berdin banatzen zaizkie, baina txikiek turistei prezio normalean saldu beharrean, eskari handiagoa duten enpresa handiei saltzen dizkiete, salneurria biderkatuz.

BOST EUSKAL HOTELEK BEZEROEN IRITZIAGATIK SARIAK JASO DITUZTE ripadvisor webguneak mundu osoko lagunen iritziak jasotzen ditu, herrialde, leku edo hotelei buruzkoak. Eta duela 16 urte “Travellers Choice” sariak ematen hasi zen, bezeroen iritziak oinarri hartuta. Aurten, Euskal Herriko bost hotel sarituak izan dira euren eskaintza eta lanagatik. Zumaiako Jesuskoa landetxea horietako bat da, Estatuko «hotel merkeen» sailean hirugarren geratu baita. Kategoria berdinean, Bermeoko Lurdeia ere saritu dute, 12. postua eskuratuta. Donostiako Maria Cristina hotela 20. hotelik onena izendatua izan da, eta bederatzigarren «luxuzko» hotelen sailean. Getariako Iturregi 8. izan da «hotel txikien» arloan, eta Hondarribiko Igeraldek 18. postua lortu du «pentsio eta hostalen» sailean.

EUROSTARREK LONDRES ETA HERBEHEREAK LOTUKO DITU urostar garraio konpainiak, Britania Handia eta Europa kontinentala trenez lotzen dituenak, Londres eta Herbehereak lotuko ditu apiriletik aurrera. Hain zuzen, Ingalaterrako hiriburutik, Amsterdam eta Rotterdameraino bidaiak abian jarriko ditu, zuzenean eta bidean beste inon geratu beharrik gabe. Kontrako norabidean, momentuz Bruselatik pasa eta han tren aldaketa egin beharko dute bidaiariek, baina behin-behineko kontua izango omen da. Enpresatik adierazi dutenez, Londres-Rotterdam bidaiak hiru ordu emango ditu, eta beste 40 minutu gehiago Amsterdamerainokoak.

DUBAIKO HOTELEK ERREKORRAK GAINDITZEN JARRAITZEN DUTE ubai emirerriak turismoa erakartzeko apustu handia egin zuen aspaldi, eta horren adibide dira azken urteetan eraikitako hotel mordoa. Luxu handikoak gehienak, eta oso-oso altuak, asko. Iragan otsailean munduko hotelik handienaren inaugurazioa iragarri zuten. Le Gevora du izena eta 356 metroko altuera dauka, hain zuzen, kale berdinean dagoen beste hotel batek baino metro bat gehiago. Izan ere, hiri horretako auzogune berean mundu osoko hotelik handienak pilatzen dira, bata bestearen ondoan. Planetako eraikinik altuena den Burj Khalifa dorrea (828 metro ditu) ere Dubain dago.

G

E

62

T

D

TURISMO SEXUALA NORMALTZAT OMEN DU DUTERTE PRESIDENTEAK ilipinek, Asiako beste hainbat herrialdek bezala, arazo larria daukate turismo sexualarekin, hots, bertara emakume eta gizon gazteekin harreman sexualak izateko joaten den jendearekin. Eta hotel eta agentzia batzuek gainera bultzatu egiten dute. «Berdin dio zaharra edo lodia izan, filipinar emakume gazteek halakoxeak atsegin dituzte», bezalako leloak erabili izan dira turistak erakartzeko. Baina antza hori ez da arazo Duterte presidentearentzat, duela gutxi bisitari bakoitzari «42 emakume birjina» emango zizkiola esan baitzuen.

F

BIDAIATZEAK MESEDE HANDIA EGITEN DIO GURE OSASUNARI idaiatzea gauza atsegina da pertsona gehienontzat. Errutinatik alde egin, leku eta jende berria ezagutu... Orain, gainera, ikerketa batek baieztatu du bidaiatzeak onurak dakarzkiola gure osasunari. Alde batetik, ikertzaileek aipatzen dutenez, estresa gutxitzeko balio du, baldin eta bidaiari gozatzeko asmoz ekiten badiogu, noski. Bestetik, bidaia bera planifikatzen ibiltzeak zoriontsuago egiten gaitu, aurreikuspen positiboak izaten ditugulako. Honekin batera, kanpoan denbora tarte bat ematen denean, ohikoa da etxean daukaguna gehiago baloratzea eta arazoei baikortasun handiagoz heltzea. Eta, azkenik, bidaiatzeko ohitura duten pertsonek bihotzeko bat sufritzeko %21 aukera gutxiago omen dute. Ez dira, ez, bidaiatzeko arrazoi makalak!

B


hutsa

LAN ZAILA, BAINA IKUSPEGIA, TXUNDIGARRIA Pic du Midi mendia oso ezaguna da Euskal Herriko mendizaleentzat, gertu baitugu eta ingurunea oso ederra baita. Baina urtarrilaren 30ean hantxe lanean zebiltzan lagunek ez zuten eguna hain modu bukolikoan igaroko... Helikoptero horren laguntzaz 12 metroko plataforma ezarri zuten gailurrean. Ikuspegi zirraragarriaz behintzat gozatu ahal izan zuten. hutsa

hutsa

ELURRAK JENDETZA ERAKARRI DU TXINAN Argazkian azaltzen diren lagunak Txinako ekialdean dagoen Hangzhou hiriko Mendebaldeko Lakua bisitatzen ari dira, ingurunea oso eder baitzegoen urtarrilaren bukaeran botatako elurraren ondorioz. Jendetza atera zen ikuskizunaz gozatzera.

ITSASBEHERAREN AJEAK VENEZIAN Askotan aipatu izan da Veneziak arazo larria duela, itsasoaren mailaren igoerak etorkizunean hiri osoa ur azpian utz lezakeelako. Baina batzuetan kontrakoa gertatzen da. Itsasbehera muturrekoa izan zuten duela hilabete inguru, eta leku askotan gondolak hondoa jota geratu ziren, ez atzera, ez aurrera egin ezinik, irudian azaltzen den hori bezala.

hutsa

hutsa

BARDEM ANAIEK ANTARTIKOA BABESTEKO KANPAINA EGIN DUTE Javier Bardem aktoreak aspaldi lortu zuen sona eta errekonozimendua nazioartean, eta filmak bata bestearen atzetik egiten ditu. Baina badauka, baita ere, beste egitasmo batzuetan parte hartzeko aukera eta, kasu honetan, konpromisoa. Argazkian, Greenpeace talde ekologistako ÂŤArtic SunriseÂť itsasontzian ageri da, Antartikako Gerlache itsasertzetik gertu. Berak eta bere anaia Carlosek Antartiko osoa eremu babestua izendatzeko kanpaina batean parte hartu dute. Besteak beste, munduko itsasorik aberatsenetakoa den hori orain arte bezala ustiatu ez dezaten. Eta bertaraino joan dira, itzultzean ikusitakoaren berri munduari emateko. 63



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.