7h111

Page 1

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

INAUTERIAK IPAR KATALUNIAN

LES FESTES DE L’ÓS

sarajevo Aro berri baten susperraldia

zanzibar

Espezien bideko afrikar protagonista

quiberon

Harri magikoen sintonia Bretainian

baigura

Haizeak egiten du negua negu


Azaleko argazkia: Oriol Clavera

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia EreĂąaga Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


38 44 06

16

20

28

aurkibidea111

16 Kuba Habanako portutik gertu, Habana zaharrean, sortu da La Marca, Kubako lehendabiziko tatuaje estudio-galeria profesionala.

28 Zanzibar Zanzibar gaur egun Indiako Ozeanoko hondartza zuriak dira askorentzat, baina espezien bidearen iragan aberatsaren lekuko ere bada.

20 Sarajevo Bi hamarkada bete dira Jugoslavia behingoz apurtu eta Balkanak sutan jarri zituen gerratik, eta Bosniako hiriburua bere errautsetik birsortu da.

38 Quiberon Bretainiako hegomendebaldeko kostaldean kokatuta, Quiberoneko badia arroka zaharrez zipriztinduta dago.

44 Baigura Lapurdi eta Nafarroa Beherea banantzen dituen mendikatean kokatuta, Baigura igoera erraza duen mendia da.

06 Ipar Katalunia Hartza protagonistatzat duten neguko jai, dantza eta maskaradak Pirinioetako bazter gehienetan agertzen diren arren, Vallespir haraneko paraje menditsuetan otsailero bizi dituzten inauteriak basatienetako eta gordinetakoak omen dira. Ikuspegi administratibotik Ekialdeko Pirinioetako departamentu frantsesa da; kulturalki, Ipar Katalunia.

52 Proposamen tematikoa Abentura grina pizten duten zazpi film. 56 Hitzorduak Inauteriak, artea eta Neguko Olinpiar Jokoak. 58 Liburuen txokoa Kilian Jornetek gailurrik gogokoenak aukeratu ditu. 60 Gogoan hartu Txinako liburutegi futurista eta lau urtetik behin hazten diren lirio erraldoiak. 62 Laburrak 3


NIAGARAKO UR-JAUZIAK Planeta berriz izozten denean anada eta AEBetako mugan zintzilikatutako urjauzi ikusgarri hauek Ipar Amerikan turista gehien erakartzen duen gunean daude. Batez beste 64 metroko jauziak dituzte eta kitzikagarriak dira urez gainezka daudenean... baita guztiz izoztuta azaltzen direnean ere. Irudi hau ez da batere ohikoa eta, bere edertasunaren atzean, errealitate gordin eta beldurgarri bat ezkutatzen du, azken hamarkadetako negurik gordinena pairatzen ari baita Amerika kontinentearen iparraldea, zero azpiko 30 graduko tenperaturara iritsi baitira. Argazkia hartu zuten egunean -9 gradu zituzten gune honetan. Niagarako urjauziak duela 10.000 urte gertatu zen glaziazioaren ondoren agertu ziren, glaziarrak atzera egin eta Aintzira Handiak husteko bide berri bat sortu zenean.

K

Argazkia: Geoff Robins

4


Munduari begirada

5



Les Festes de l’Ós

NEGUAREN AMAIERA IPAR KATALUNIAN Testua eta argazkiak: Oriol Clavera


LES FESTES DE L'ÓS Igande inauteria Sant Llorenç de Cerdans herrian. Pertsonaien artean, «menaire» (zeremonia-maisua, barretinarekin) eta «escalfador» parea, aitona-amona xelebreak. Erreportajea zabaltzen, Arles de Tec-eko festa.

8

Vallespir haraneko paraje menditsuenetako lur zakarretan, inauteri basatienetan basatienetako eta gordinenetako bat ospatzen dute urtero, otsailean. Giza hartzaren kondairak, menderatu eta gizatiartu behar den basapiztiaren mitoak, suharki astintzen ditu Pirinioetako hiru herrixkotako kaleak: Prats de Mollo, Sant Llorenç de Cerdans eta Arles de Tec. Ikuspegi administratibotik begiratuta Ekialdeko Pirinioetako Departamentu frantsesean gaude, baina eskualde hau Ipar Katalunia da.


ort de la Guarda begirale erne baten gisa nabarmentzen da Prats de Mollo herrixkaren gainean, Coll d’Ares-en ipar isurialdean. Haren atzean eta mugaz bestalde, Ripolles eskualdea dago. Otsailaren hasiera baino ez bada ere, eguzkiak gogotik jotzen du eta mahuka hutsik ibiltzeko moduko egun horietako bat oparitu digu. Baliteke urte osoa egun hau noiz iritsiko irrikatzen eman dutenen pozak eta egonezinak ere laguntzea giroa berotzen. Oihuak entzuten dira, oihuak bainoago orroak, harresi dotoreen gorenetik. Inguru horretan ari dira herriko hiru gazte aurpegiak eta besoak belzten olioz eta errautsez egindako nahasketarekin. Arkume larruz daude jantzita eta buruko luzexko bereizgarri bat da-

F

ramate, hau ere larruz estalia. Eraldaketa betean daude, aberetzen ari dira, eta ardo zahatoa lagun dute trantze horretan. Halako batean, jaitsiera hasi dute, herria jomugan. Maldan behera abiatu dira abaila bizian, eta bidean agertzen zaien nornahiren gainean jauzi egiten dute. Atzetik segika dute gazte talde bat, ehiztariz jantzita eskopetak eskueran, eta airera bi tiro botatzen dute ÂŤhartzakÂť biktima asaldaturen baten aurpegia koipeztatzen duen unearen berri emanez. Behera iristean, herria inguratzen duen harresiaren oinetan, jendetza dago eszenari beha. Hiru hartzen etorrerarekin, dantza zeremoniatsu moduko bat hasi da txistu eta danbolinaren doinuan (flabiol eta tambori), hartzen eta beraiekin topo egiten duten gazteen

9



LES FESTES DE L'ÓS arteko deman. Bastoi luze bat jaso eta birarazi egiten dute, eta hala, makila airean dela, bat-batean, aurkariaren gainera jauzi egiten dute ezustean. Orduan, bi lehiakideak lurrean itzulipurdika ari direlarik, hartzak goitik behera narrastuko du gaztea, baina ehiztariek bi tiro bota, eta sinbolikoki seko utzi dute. Halaxe amaitu da gizakiaren eta basapiztiaren arteko borroka. Bitartean, herrixkako kale piko galtzadatuetan barrena hartzaren itzulia ikusteko zain daudenak artegaturik daude, «ez dadila nigana etorri» pentsatuz bezala, eta piztiaren begirada saihesten dute, horrek libratuko dituelakoan aurpegia beltzez zikintzetik, edo are, hartzaren besarkadak harrapatu eta lurrean bilinbolaka amaitzetik. Inor ez dago salbuan. Azkenean,

Sant Llorenç de Cerdans Handik hogeita hamar bat kilometrora, eta astebete lehenago, igande inauteri da Sant Lorenç de Cerdans herrian. Mila biztanle pasatxo dituen herrixka honetan oraindik ere entzun daiteke ehundegien oihartzuna, XX. mendearen amaieran gainbehera hasi arte katalan espardenyes tipikoak ekoizten zituen oihalgintzaren industria ahaltsua izan baitzen bertan. Hemen, beltzez zikindutako aurpegia soilik erakusten du bene-benetako hartz baten larrua eta burua –Kanadako taxidermista bati erosiak– soinean daramatzanak. Izu-laborria hedatzen du herritarren eta Pirinioetako bazter honetara gerturatu diren guztien artean.

plazan pilatuz doa publikoa hartzen eta ehiztarien inguruan, eta horiengana batzen dira herriko tabernetan zurrutean zain egon diren hiru barbers taldeak. Hauek aurpegia irinez zuritu dute, zapi eta amantal zuriak dituzte soinean, eta bakoitzak destral bat darama, kate bat edo poto bat ardo beltzean murgildutako butifarrarekin. Horiexek arduratzen dira piztiari ilea mozteaz, eta horrekin irudikatzen dute hartza gizon bihurtzeko bidea.

Beste pertsonaia batzuk batzen zaizkio segizioan, cobla baten doinuekin lagunduta: batetik, menaire zeremonia-maisua, bere barretina, samarra eta bakulu handiarekin, lepoan dilindan daramala domina; bestetik, hartzari zirikatzaile aurre egiten dion monaca pertsonaia siames bitxia, biak maskara artegagarri eta inespresibo berdinarekin, batak bestea bizkar gainean balu bezala; baita botifarrons delakoak ere, zuriz jantziak eta goitik behera irineztatuak, pixontzi

Handian, Robert Bosch, Arles de Tec-eko inauterien sustatzailea, hartzez mozorrotuta. Lerroon azpian, Prats de Molloko hartza eta San Llorenç de Cerdanseko pertsonaia ikusgarri bat, «mussol»-a (hontza).

11


Prats de Mollo-ko irudiak. «Barbers» personaiek bizarra mozten diote hartzari, festari bukaera emateko. Ondoan, eguerdiko sardana dantzarekin ematen diete hasiera inauteriei.

12

bat eskuetan dutela garagardotan murgildutako bi botifarra zatirekin –bata zuria eta beste beltza–, jendeari aurpegian igurzteko; eta ezin ahaztu, escalfador parea, aitona-amona itxurako bikote bitxi eta bihurria, txerri zurdak erretzen dituzten ohe-berogailu bat pasarazten dutenak nesken eta emakumeen hanken artean, purifikazio sexualaren elementua eszenaratuz; eta azkenik, brueta, morrosko eder bat titikumez jantzita bere haur-kotxe eta guzti, zeinak, publiko artetik «bahitutako» gazteak eramaten dizkiotenean, zirriak egiten baitizkie larrutan egiteko plantak eginez, gainerakoek bera botifarra zati batekin jotzen duten bitartean.

Arles de Tec Ospakizunetan lehenengoa da, Kandelario egunarekin batera izaten baita, hau da, herri jakintzak dioenez, hartza bere habiatik ateratzen den unea, neguko loaldi luzetik esnatuz eta udaberriaren etorrera iragarriz. Ospakizun hau eten egin zen 1940 eta 1953 urte bitartean, eta 1966an uda garaira aldatu zuten bi hamarkadaz; izan ere, Arlesen garai horretan egoten zen jende gehien, udatiarren bisitarekin. Baina horrek jaialdia folklorizatu eta itxuragabetu zuela-eta, 1986an Robert Boschek, herriko ekintzaile kultural batek, gidaritza hartu eta beste herritar batzuekin batera ekinez lortu zuen herriak bereganatu eta lehengoratu zezan berriro


LES FESTES DE L'ÓS

GIDA PRAKTIKOA Aurtengo datak Aurten Les Festes de l'Ós (Hartzaren Jaiak) otsaileko egun hauetan izango dira: Arles de Tecen, hilaren 4an; Prats de Mollon, 18an; eta Sant Llorenç de Cerdansen, 25ean.

Herrikideen arteko topaketa Vallespirreko ospakizunak, edo hobeto esanda, erritual horrek, agerian uzten du ikuspegi instituzionaletik frantses kulturak eta hizkuntzak daukaten garrantzia dena delakoa izanda ere, lehenagoko sustrai kultural eta linguistikoak mantendu egin direla paisaian, kale horietako txoko askotan eta toponimoetan, mugaren alde bietako katalanek kolektibitate berbereko kidetzat elkar onartzeraino.

ere neguaren amaieran ospatzeko ohitura. Halaxe egiten baitzuten betidanik, nahiz eta kontakizunik zaharrenak XIX. mendeko bigarren erdikoak diren. Arleseko hartza, izuaren eta samurtasunaren arteko zerbait sortzen duen buruhandi hori, nire ustez, hiruretan artegagarriena da. Herrian barrena egiten duen ibilbidea Font dels Boixosen hasten da, haraxe joaten baitira ehiztariak haren bila. Bost kilo inguruko pisua duen buru astuna eramate hutsarekin eta larruzko trajeak eragiten duen bero itogarriarekin ziurrenik trantze moduko bat jasango du basatasunetik gizatiartzeko igarobide moduko honetan, inguruko guztiak bera xaxatzen ari direlarik eta berak, ikusmena

mugaturik, zeharka-meharka baizik ezin duelarik ikusi, hortzez jositako ahotzar horretan barrena. Trapeur delakoa doa caçaires taldearen buruan, eta Sant Llorensen bezala, bertsotan azaltzen ditu hartzari leporatzen dizkioten izugarrikeriak. Beste pertsonaia batzuk ere agertzen dira festan: Roseta –hartza erakartzeko amua, neskaz jantzitako mutila–; botes delakoak, isats (landarea) adarrekin; eta tortugues, hartza zirikatzen duten pertsonaia bihurriak. Hartzak kalexkak zeharkatzen ditu, bidean aurkitzen dituen neskei txortarako plantak eta keinu lizunak eginez, eta gero, festa amaitzeko, ilajea mozteko txanda iristen da. Hemen, Sant Llorenç eta Pratsen ez 13


LES FESTES DE L'ÓS Ehiztariak («caçadors») hartzaren «laguntzaileak» bihurtzen dira Prats de Mollon, lohitzen laguntzen baitiote. Gainerako argazkiak herri berekoak dira. Jai giro aske eta basati askoa.

14


bezala, piztiaren aurpegia sagar batekin igurzten dute. Hartza beste behin ere gizaki bihurtu da. Eta beharbada iristen ari da jada, beste urte batez, neguaren amaiera Vallespirren. Hartzaren mitoaren irudikapenak Eloi Ysas-ek “Els balls de l'ós” (2017, Publicacions de l'Abadia de Montserrat) liburuan dioen bezala, hartza protagonistatzat duten neguko jai, dantza eta maskaradak Pirinioetako beste bazter batzuetan ere agertzen dira, hala nola: Andorrako Encampeko el Ball de l’Óssa; Aragoiko Bielsako inauterietako l’Onso; edota Ituren eta Zubietako inauterietan, Hartzaren figurarekin. Beste horrenbeste gertatzen da Kantabria mendilerroan, Alpeetan, Karpatoetan eta Europako beste landa

eremu batzuetan ere. Denak dira mitologia paganoan errotutako antzezpenak; hau da, hartzez mozorroturik dena iratzartzeak edo ehizatzeak azken batean neguaren amaiera eta naturaren biziberritzea irudikatzen du. Ugalkortasunarekin lotutako erritualak dira, eta kristautasunak horiek erauzteko bere grina horretan kale egin eta konformatu egin behar izan zuen kutsu barregarria hartu zutenean eta zibilizatu beharrekoa den gizaki basatiaren mitoarekin asimilaturik geratu zirenean. Bestalde, hartzaren mitoak antzekotasun handiak ditu Juan Osoren kondairarekin, hau da, hartz batek bahitutako emakume baten seme den gazte indartsu baten balentriak azaltzen dituen horrekin, eta askoren ustez ipuin horren jatorrizko kokalekua Pirinioak dira. • 15


16


Kubako tatuatzaileak ARO BERRIA HABANAN Esaten dutenez, joan den mendeko 50eko hamarkadan Habanako portutik gertu bazegoela etxe zaharkitu bat, kolore gorriko ate zabalekin, alboan zituen kolonialismo garaiko etxeetatik erraz nabarmentzen zena. Bertara gerturatzen ziren egunero hainbat herrialdetako marinelak, tatuajeen bitartez beren bizipenak azalean betiko inprimatzeko asmoz. Orain dela bi urte, ia leku berean, sortu zen La Marca, Kubako lehendabiziko tatuaje estudio-galeria profesionala.

Testua eta argazkiak: Ura Iturralde 17


Habana Zaharreko Obrapia kalean kokatutako La Marca tatuajegaleriara kubatarrak zein atzerritarrak gerturatzen dira. Ondoko orrialdean, behean, Leo Canosa zuzendaria, bere taldekideei ÂŤBohemiaÂť aldizkariak beraiei buruz argitaratu duen erreportajea irakurtzen.

18


KUBAKO TATUATZAILEAK

uela hiru urte, 2015eko urtarrilaren 30ean, Leo Canosa kubatar artista gazteak denbora luzez bere ametsa izan zena egia bilakatzeko aukera izan zuen. Egun hartan bertan zabaldu zituen lehen aldiz bere ateak tatuajearen munduan berritzailea izango zen estudio-galeriak. Bere zuzendaritzapean beste lau artista kubatar izanik, eta asko borrokatu ondoren, taldeak izugarrizko arrakasta lortu du, ez baitago Kuban arte korporala profesionalki lantzen duen beste inor. Ez omen da lan erraza izan; iraultzak garaipena lortu zueneko garaian tatuatzaileak ez zituzten begi onez ikusten ez Gobernuak ez herritarrek, zuzenean kapitalismoarekin eta atzerriarekin lotzen zituztelako nonbait. Gaur egun, ordea, ikuspegia guztiz aldatu da eta Habana Zaharreko La Marca-ko lantaldeak (Lamarcabodyart.com) denbora laburrean lortu du aurretik inork pentsatuko ez lukeena: kubatar tatuajea ospetsu bihurtzea. «Nik uste dut egindako lanarekin Kuban tatuajearen inguruan zegoen iritzia erabat aldatzea lortu dugula. Urteetan zehar marjinaltasunarekin eta, era berean, kriminaltasunarekin lotu izan da, eta, horrez gain, kapitalismoarekin ere bai iraultzaren hasieran. Guk egiten duguna artea da, ez ditugu diseinuak kopiatzen, ezta bitan errepikatzen ere, pertsona bakoitzarentzat sortzen ditugu, berarekin hitz eginda. Zer nahi duen eta zer duen gustuko ondo ulertu arte ez gara hasten paperean marrazten ere. Buruturiko lan guztiek dute nolabaiteko zerikusia Kubarekin». Leo hitz egiten ari den bitartean bere lankideetako batek lanean dihardu bigarren solairuan; beso batean erlijio afro-kubatarrarekin zerikusia duen tatuaje bat egiten ari da. Bi solairu ditu galeriak, tatuajeak egiteaz gain beste jarduera asko burutzen baitituzte bertan. Lehenengoan, erakusketak, kontzertuak, ikastaroak, antzerkiak eta abar izaten dira, astean behin gutxienez. Bigarren solairua, ordea, lanerako erabiltzen dute soilik. Beharrezkoa duten tresneria guztia ere bertan dute, txukun, garbi, berrerabili gabe. «Kalitatezko materiala lortzea da gure arazo handienetariko bat. Ez dago esan beharrik Kuban horrelakorik ezin dugula lortu, pentsaezina da. Noizean behin aurki ditzakegu Txinatik datozen tresnak, baina oso garestiak izateaz gain, kalitate oso baxukoak dira. Ameriketako Estatu Batuek Kubari ezarritako blokeo egoerak ere ez digu batere laguntzen. Hasiera batean Interneten erosten genuen behar genuen guztia eta Paypal bitartez ordaindu, baina itxi egin ziguten kontua. Gaur egun Kanadara bidaiatzen dugu eta bertan erosi; oraingoz ez daukagu aukera hoberik». •

D

19


Sarajevo ERRAUTSETATIK BERPIZTU DEN HIRIA Testua eta argazkiak: Aleix Oriol


Balkanak zartatu eta Jugoslavia zaharraren desegituraketa azkartu zuen gatazkaren amaieratik bi hamarkada baino gehiago igarota, Bosniako hiriburua bere errautsetatik biziberritu da, hiri moderno, erakargarri eta dinamikoa bihurtuz. Bere txikitasunagatik eta mendiz inguratutako bailaran daukan kokaleku zoragarriagatik, oinez zeharkatzeko jomuga bikaina da. Herrigune historiko konpaktu horretan liluragarriro plazaratzen da Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko uztarketa, Otomandar Inperioaren antzinako erregimenaren arrasto nabarmenekin, paregabea baita bere eskaintza gastronomiko, kultural eta historikoa.


SARAJEVO gun motel horietako bat, Balkanetan. Bosniako hiriburura naraman minibusaren atearen eta beste bidaiari baten artean harrapatuta, leihoaz bestaldean Dinariar Alpeak estaltzen dituzten pinudi oparoen ikuspegiak zur eta lur utzi nau. Gailur hauetan hainbat eski estazio daude, eta hiriburuko asko bertaratzen dira neguko hilabeteetan beren kirol gogokoenean aritzeko. Ez zituzten alferrik bertan antolatu 1984ko Neguko Olinpiar Jokoak. Hiri inguruetan zutik jarraitzen dute kirol ekitaldi handi haren instalazio batzuek; arrasto tetrikoak baino ez dira gaur egun, bisitari izukaitzenen gozamenerako. Arrakastatsuenetako bat bobsleigh pista da, Balkanetako Gerran serbobosniarren artilleriaren forte moduko bat izan zena. Minibusak azken mendixka gainditu eta begi bistan agertu da benetan eder Bosniako hiriburuaren silueta mendi artean iltzatuta. Hiriaren bizkarrezurra Miliacka erreka da, ibaiertz biak elkartzen dituzten konta ezin ahala zubirekin. Datozen egunotako ostatua alde zaharraren bihotzean hartu dut, Bascarsijan. Ibaiaren iparraldeko ertzean, XV. mendean eraikitako auzo hau da Sarajevoren ardatz historiko eta kulturala, baita interes puntu turistiko nagusia ere. Antzinako auzoaren zati txiki batek baino ez du iraun, izan ere, sute ikaragarri batek ia-ia goitik behera kiskali zuen XIX. mendean. Ingurune osoak otomandar kutsu ukaezina du, eta bistakoa da hori Gazi-Husrev Beg Bezistan gisako eraikinetan. Hiriaren antzinako bazar estaliak gaur egun ere ateak zabalik ditu, eta otomandar estiloko arropa eta bestelako oroigarri batzuk erosteko leku aproposa da. Munduko beste edozein bazarretan egingo genukeen bezala, prezio ona lortzeko tratuan aritzea ezinbestekoa da. Azokaren inguruan kalexka estuak daude, eta otomandar estiloko kobrezko piezaz gainezka dituzten denden kanpoaldean artisauak ikus ditzakegu lanean.

E Ondoko orrialdean, goian, ezkerrean, emakume bat Sarajevon asko erabiltzen den tranbian. Ondoan, Vicecnicako eraikina, hiriko Udaletxe zaharra. Behean, zubi latino ezaguna.

Otomandar iragana Sarajevo XV. mendearen erdialdean sortu zuen Otomandar Inperioak, Balkanak konkistatu eta gero. Hiriko aurreneko gobernadore otomandarrak, Isa-Beg Ishakovic delakoak, marraztu zituen eskualdeko hiriburu berriaren trazu nagusiak: meskita, bazarra, bainuetxe publikoa eta gobernadorearen gaztelua (turkieraz, sarai, eta hortik hartuko zuen gerora hiriak izena). Hala ere, XVI. mendean izan zuen loraldi betea, Gazi Husrev-beg buruzagi zela, eta hain zuzen ere, haren agintaldian sortu ziren egun ere herrigune historikoan hain miragarri suertatzen zaizkigun harribitxi arkitektonikoen zati handi bat. Esate baterako, Gazi Husrev-beg meskita, 1532an altxatua. Bascarsijako elementu arkitektoniko nagusia da, eta Balkanetako otomandar arkitektura erlijiosoa22

ren erakuslerik onenetakoen artean dago. Era berean, herrialdeko meskita historikorik handiena ere bada, eta bertako komunitate musulmanaren topaleku nagusia. Gaur egun, Sarajevoren erdialdeko interes puntu garrantzitsu bat da. Eraikinaren egiturak otomandar arkitektura erlijiosoaren kanonak betetzen ditu: erdiko kupula eta alboetan kupula txikiago batzuk; areto nagusia oin-plano errektangularrekoa da, soiltasuna nagusi dela, apaingarri handirik gabe. Kanpoaldean minaretea nabarmentzen da, soila baina sendo eta tantaia, parte zaharraren profil arkitektonikoan aise gailentzen dena. Patioan, sarrera nagusiaren parean, harrizko iturri polit bat dago, zurezko egitura zoragarri batez estalirik. Hortxe egiten dituzte fededunek beren garbiketak. Meskitara sartzeko alboko atea erabili ohi da, ate nagusia itxita egoten baita. 1994. urteko setioan kalte larriak jasan zituen, baina 1996tik aurrera berreraikitzen hasi ziren kanpoko finantzabideekin. Erretiratu egin zituzten elementu austro-hungariarrak eta barrualdea Hazim Numanagic bosniar kaligrafoak diseinatu zuen. Handik gertu altxatzen da Sahat-kula zaharra (erlojuaren dorrea), XVII. mendean eraikia. Lau erloju ditu, eta hasieran oker dabiltzala badirudi ere, berez eguzkiaren eta ilargiaren mugimenduen arabera denbora neurtzeko diseinatuta daude eta bere garaian, fededunei zehatz-mehatz erakusten zien otoitzerako ordua. Gaur egun erlojuetako bat oraindik ere eskuz kalibratzen dute, eta bitxikeria gisa esan 1960ko hamarkadatik teknikari berberak egiten duela lan hori. Berriro bideari lotu eta aurrera noazela, Carasci kalean, Morica Han abegitsua aurkitu dut, hau da, antzinako caravansar bat, bidaiari eta merkatarientzako ostatua. 1551ean ireki zuten, eta hainbat suteren ondorioz behin eta berriro suntsitua izan eta gero, azkenengoz 1970eko hamarkadan berritu zuten. Gaur egun souvenir denda batzuk daude bertan, baita hiriko bisitarien artean arrakasta handia duen jatetxea ere. Handik gertu, Bascarsija plazan, Sebilj zoragarria aurkitu dugu, Mehmed Pasha Kuvavicak eraikitako zurezko iturria. Alexander Wittek arkitekto austriarrak jarri zuen egungo kokalekuan, 1891n. Plazak benetan argazki polit baterako ematen du, uso saldoak iturriaren inguruan biraka eta terraza txikiak han-hemenka, bisitariak geldialdia egiteko ezin aproposagoak bosniar kafe goxoa edo bertako sukaldaritza gustagarria dastatzeko. Izan ere, Bascarsija leku ezin hobea da bosniar sukaldaritza ezagutzeko, balkandar eta turkiar zapore nahasketa tentagarria eskaintzen baitu. Herrialdeko platerik ospetsuenetako bat cevapi delakoa da, plater nazionaltzat hartzen daukate. Turkiar eragin nabarmena duen espezialitate hori 5-10 kebab txikiz osatzen dute, abelgorri edo txahal haragiz beteak, eta lepinje deritzon ogi goxo baten barruan zerbitzatzen dituzte,


23


gainetik botatzen diote kipula gordin txikitua eta esnegain moduko bat, kaymak deritzona eta Turkian eta Balkanetan oso estimatua dena. Plater astuna da, baina ikaragarri goxoa eta Bosniako negu hotzetarako egundokoa. Turkiar jatorriko beste espezialitate bat pita da, nahi adina osagairekin bete daitekeen orea. Betegarrion arabera, izen bat edo beste ematen diote, baina zalantzarik gabe, ezagunena burek delakoa da, haragiz betea. Gaztaz eta ziazerbaz beterikoa ere oso ondo dago (zeljanica), baita patata hutsezkoa ere (krompirusa). Eta hala, otoruntza oparoa eginda, alde zaharreko kaleetan nonahi azaltzen diren terraza horietako batean esertzea erabaki dut, Bosniako kafe ospetsua dastatzeko. Izan ere, bosniarrentzat, kafea ez da edari hutsa, errituala baizik. Prestatzeko, denbora hartzen dute. Lehen begi kolpean turkiar kafearen antzekoa badirudi ere (biak ala biak prestatzen dituzte dzezva kirten bakarreko ontzi txikian), xehetasun garrantzitsuek desberdintzen dute bata bestetik, hala nola eho berri den kafea gehitzerakoan urak zer tenperatura duen edo zer unetan gehitzen den. Kafea fildzan kirtenik gabeko katiluan zerbitzatzen dizute, apar geruza lodia izan behar du, eta zaporetsua eta sendoa izan behar da. Mendez mende lau erlijioren arteko bizikidetza (islama, judaismoa, katolizismoa eta kristautasun ortodoxoa) ezagutu duen hiria izanik, ez da harritzekoa 24

aniztasun kultural eta erlijioso horren berri ematen duten eraiki historikoak aurkitzea. Nabarmentzekoen artean dago Bosnia eta Herzegovinako Juduen Museoa, hiriburuan zutik iraun duen sinagoga zaharrena ere barne hartzen duena (1581ean eraikia). Museoak Balkanetako herrialde honetako juduen historiaren berri ematen du. Inkisizioaren garaian Espainiatik kanporatuak izan ziren sefardiak abegi onez hartu zituen Otomandar Inperioak, gaur egun Bosniak betetzen duen lurraldean. Bosniako juduen komunitateak bere garairik onenean 14.000-22.000 kide inguru izan zituen eta Sarajevon, biztanleriaren %20 ziren. Otomandar Inperioak errespetuz tratatzen zituen eta ez-musulman gisa eskubideak onartzen zizkieten legeek. Lurzoruak erosi eta eraikin erlijiosoak altxa zitzaketen, esaterako, gaur egun museo interesgarri honek barnean duena. Bigarren Mundu Gerraren ondotik, Ustase mugimenduak (Hitlerren Alemania naziaren jarraitzailea) gauzatutako garbiketa etnikoak 14.000 kideko komunitatea 4.000 eskasera murriztu zuen. Sarraski horretatik bizirik atera ziren askok errusiar, jugoslaviar edota judu partisanoen mugimenduekin bat egin zuten, eta beste batzuek Dalmaziako kostaldera ihes egitea lortu zuten. Merezi du bisitak, oso erakusketa interesgarria baita, eta eraikin historikoa ere zinez ederra.


SARAJEVO Harresi eta zubi artean Bascarsija auzo historikoa goitik behera miatu eta gero, hiriaren gaineko ikuspegi panoramikoa hartzeko garaia heldu da. Horretarako makina bat begiraleku daude, eta Bascarsijan nagoenez, hiriaren ekialdeko muturrean, Bastioi Horia (Zuta tabija) aukeratu dut. 1729. urtean, Gazi Amed Pasha Rustempasic Skopljak gobernadore bosniarrak harresi defentsibo bat eraikitzea erabaki zuen Vratnik auzo historikoa babesteko, Eugenio Savoiakoak 1697an Sarajevon egindako erasoa gogoan zuelako. Harresian bost bastioi eraiki zituzten, eta horietako bat da Bastioi Horia, hiriaren gaineko ikuspegi ederrenetakoak eskaintzen dituena. Gainera, nahiko erraza da hara iristea, baina horrez gain, auzo xarmagarri hau bertatik bertara ezagutzeko aukera ematen du, bere kale pikoekin eta otomandar estiloko etxetxo politekin. Paraje honetan, hiriaren erdialdeko zalaparta oroitzapen lauso bat baino ez da. Bueltan, Bascarsijarako bidean behera noala, Alifakovac hilerriarekin topo egin dut, hiriko zaharrenetariko bat da. 300 bat hilobi daude bertan, bakoitza bere marmolezko hilarriarekin, edertasun maiestatiko bat azalduz. «Musafir hilerria» ere esaten diote, hau da, bisitarien hilerria, izan ere, hirira etorri eta hiltzen ziren atzerritarrei hantxe lur ematen zieten. Auzo historikoan nago berriro, eta ibairantz zuzendu ditut pausoak, bere ibilbideari jarraitzeko eta zubi ospetsuei begiratu bat emateko. Ezagunena, zalantzarik gabe, Zubi Latinoa da. Zutik iraun duen zaharrena da, baina badu beste ezaugarri bat ere: izan ere, bertan hil zuten 1917ko ekainaren 28an Franz Ferdinand artxidukea, Austria-Hungariako tronuaren oinordekoa. Zubiaren iparraldeko muturrean, Sarajevoko Museoaren (1878-1918) kanpoaldean, inskripzio bat dago bosnieraz eta ingelesez, zehazki seinalatuz non hil zituen artxidukea eta haren emaztea Gavrilo Princip-ek, Mlada Bosna izeneko taldeko kideak, helburutzat zuena austro-hungariarrak herrialdetik kanporatzea. Magnizidio horrekin lehertu zen Lehen Mundu Gerra. Ibaiaren ibilbideari jarraituz mendebalderantz, oso bestelakoa den zubi bat aurkitu dut, diseinu moderno eta abangoardistakoa. Festina Lente izenez ezagutzen dute, eta 2012an diseinatu zuen Sarajevoko Arte Ederren Akademiako ikasle talde batek. Akademia, hain zuzen, zubiaren beste aldean dago, eta bertakoentzat eraikinik estimatuenetako bat da. Hasieran eliza ebanjeliko bat izan zen, Karl Parzik bosniar arkitektoak altxatua Filip Balif austriarraren enkarguz. 1981ean ebanjelistek eraikinaren titulartasuna Udalari laga zioten, eta hor bihurtu zen Arte Eder Akademia. Kalerik kale, dendarik denda Ibai inguruan txango ederra egin ostean, iparraldeko

erriberako kalexketan barneratzea erabaki dut, Sarajevo erdialdeko bide komertzial nagusia ezagutzeko: Ferhadija kalea. Oinezkoentzako bide honek erdialde historikoa Marsala Tita etorbidearekin lotzen du, eta kontaezinak dira bertako denda, kafetegi eta jatetxeak. Era berean, eraikin historikoak ere aurkituko ditugu, esaterako, Jesusen Bihotzaren katedrala –«Sarajevoko katedrala» esanda ere nahikoa–. Tenplu katoliko hau 1889. urtean altxatu zuen Karl Schwarz vienarrak, Dijongo (Frantzia) Notre Dame katedralean inspiratuta. Fatxada nagusiaren parean, Joan Pablo II.aren estatua erraldoia dago. Bidean aurrera egin dut, mendebalderantz, eta plaza zalapartatsu batekin egin dut topo. Goizero azoka txiki bat egiten dute bertan, artisau produktuak salgai jarriz (eztia, txerrikiak, granada zukua...). Plaza horretan dago Balkanetako serbiar katedral ortodoxo handienetako bat, Theotokos Andre Mariaren Natibitatearen katedrala. Tenplu erraldoia da, bere bost kupulekin. 1868an bukatu zuten eta bere garaian eraikin polemikoa izan zen, musulman kontserbadoreenek ez zutelako begi onez ikusi kristauen eraikin bat hiriko meskitak baino garaiagoa izatea. Gaur egun Askapenaren plazaren (Trg oslobodenja Alija Izetbegovic) profilean argi eta garbi nagusitzen da. Plaza horretan bertan, katedraletik gertu, xake taula handi bat dago, eta herritarrak bertan egoten

Aurreko orrialdean, Bascarsijako argazkia, Sebiljeko iturria erdian dagoela. Lerro hauen gainean, Bascarsijako kafetegi bat eta denda bat.

25


Lerro hauen gainean, Sarajevoko Memorijal Kovaci hilerria. Hurrengo orrialdean, Franz Ferdinand artxidukea, AustriaHungariako tronuaren oinordekoa, hil zuten kalea.

26

dira jokoan eta hitz eta pitz denbora-pasan, eguzki lotsatiak aukera ematen duenean. Plaza horren ipar-mendebaldeko kantoian udal azoka dago (Gradska trznica). Artisau eran prestatutako era guztietako produktuak aurkituko ditu bertan bisitariak, zezin eta beste txerrikiekin hasi eta kaymak zoragarriaren gisako esnekietaraino. Traturako trebea izatea komeni da, turistentzako prezioak dexente puztu ohi dituzte-eta. Begiratu bat emanda bideari lotu natzaio berriro, eta berehala topo egin dut Sarajevon garrantzi historiko handikoa den beste leku batekin: Vjecna vatra Bigarren Mundu Gerrako biktimen omenez pizturiko sua. Monumentua 1946ko apirilaren 6an inauguratu zuten, Alemania naziaren eta Kroaziako Estatu Independentearen –III. Reich-ak nahieran erabilitako erregimen ustela– uztarriaren pean lau urtez okupaturik egondako Sarajevoren askapenaren lehen urteurrenean. Juraj Neidhardt arkitektoak diseinatu zuen, Ferhadija eta Titova kaleen arteko bidegurutzean dagoen monumentua. Mendebalderantz jarraitu dut, eta azkar asko aurkitu dut Ali Pasha meskita, 1560-1561 artean eraikia, Sofu Hadim Ali Pasha Bosniako eyalet (estatu) otomandarreko gobernadorearen heriotzaren ostean. Istanbuleko arkitekturaren estilo klasikoari jarraituz eraiki zuten meskita, otoitz lekua estaltzen duen kupula nagusiarekin, eta klaustroa estaltzen duten beste hiru kupula osagarrirekin. Proportzio harmoniatsu horiek aintzat hartuta, Bosnia eta Herzegovinan kontserbatu den otomandar arkitekturaren erakuslerik onenetakoen ar-

tean dago. 1994an, serbiar armadaren erasoaldietan kalte latzak jasan zituen, baina 2004. eta 2005. urteetan eraberritu egin zuten. Titova kalera itzulita, pixka bat aurrerago hiriko merkataritza gunerik modernoena aurkitu dut, Sarajevo City Center saltoki handi erraldoia buruan duela. Bertakoentzat puntu neuralgikoetako bat da, erosketak egiteko eta jateko, Bosnia eta Herzegovinako Legebiltzarraren parean dago. Eraikin horrek kalte larriak jasan zituen 1990eko hamarkadako gatazka belikoan. Multzo osoa erabat eraberritu eta handitu zuten 1998 eta 2010 urte artean. Historiaren alderik ilunena Orduak eman ditut hiriko zoko guztiak arakatzen, meskita, eliza, sinagoga, zubi eta plaza zoragarri horiez gozatzen. Orain, aldiz, hiriaren historiaren alderik ilunena ezagutzeko garaia iritsi da, hiriburuari ez ezik, Balkanetako eskualde osoari ere badagokiena. 1992ko apirilaren eta 1995eko abenduaren artean, gatazka fratrizida batek astindu zuen Bosnia eta zauri sakonak utzi zituen, osatzeko denbora asko beharko duten orbainak. Jugoslavia ohia desegin eta Eslovenia eta Kroazia gisako estatu berriak agertu zirenean, Bosnia eta Herzegovinako Errepublika Sozialistak independentzia erreferenduma egin zuen 1992ko otsailaren 29an. Bosniar populazioa zeharo heterogeneoa zen: bosniak musulmanen gehiengo bat eta serbiarren eta kroaziarren komunitate jendetsuak. Serbo-bosniarrek, Radovan Karadzic buru zutela, armadak mobilizatu zituzten Bosnia barruan,


serbiar lurraldearen kontrola ziurtatu nahian. Gatazka horren pasarterik ilunenetako bat Sarajevoko setioa izan zen, historia modernoko setiorik luzeena. 1992ko apirilaren 5etik 1996ko otsailaren 29ra arte, serbiar indarrek 12.000 pertsona baino gehiago hil zituzten, %85 zibilak. Serbiar armadakoek, Sarajevo inguratzen duten mendixketan kokaturik etengabe bonbardatzen zuten hiriburua, eta frankotiratzaileak jartzen zituzten kokaleku estrategikoetan ahalik eta baja gehien eragiteko asmoarekin. Hiriaren erdialdeko Mese Selimovica bulebarrari «frankotiratzaileen etorbidea» esaten zioten garai hartan. Gaur egun ere ikusgai daude erdialdeko eraikin askotan bala zuloak, herrialde osoa muin-muineraino urratu zuen gatazka baten aztarna makurrak. Setio egoera horrek iraun bitartean, herritarrek bizirauteko bideak asmatu behar izan zituzten. Milaka bizitza salbatu zituen ekimen bat bertatik bertara ezagutzeko asmoz, hiriaren kanpoaldera abiatu naiz, aireportu ingurura. Hantxe dago Sarajevoko Tunela, Tunel Spasa izenarekin ere ezagutzen dena. 1993ko martxoaren eta ekainaren artean eraiki zuten aireportuko pistaren azpitik doan 800 metroko tunela, eta serbiarrek setiatutako gunea eta Nazio Batuek kontrolatutako lurraldea, aireportuaren beste aldean, lotzen zituen. Tunel horri esker, bosniar indarrek elikagaiak, munizioak eta laguntza humanitarioa eraman ahal izan zuten setiopeko eremura, eta aldi berean, zibilei ahalbidetu zien bosniar armadak kontrolatutako eremu seguruago batera ihes egiteko modua. Tunel hori gaur egun museo bihurtu da, eta esperientzia gogorra bada

ere, aldi berean itxaropenerako zirrikituak ere zabaltzen ditu bisitak. Zenbat gela daude barruan, azalpenak jasotzeko ikus-entzunezkoak eta informazio panel ugari jarri dituzte. Ikusgai daude, halaber, garai hartan pasabide hori erabili beharrean egon ziren pertsonen makina bat objektu. Tunelaren beraren zati bat ere zeharkatu daiteke, eta horrekin, ataka horretan suertatu ziren pertsona horien guztien azalean jartzen gara. Tunelera iristeko, garraio publikoa erabiliz, aukerarik azkarrena (baina garestiena) taxia hartzea da, eta gidariari eskatzea zain egoteko guk bisita amaitu bitartean, gero berarekin itzultzeko hirira. Beste aukera bat Centrotranseko autobusa hartzea da, Bascarsija aireportuarekin lotzen duen linea, eta handik tunelera iristeko taxia hartzea. Tuneletik aztoratuta atera naiz, tragedia haren irudiak gogoan iltzatuta. Erdialdera itzultzean, bizitegi auzo lasai batean oinez noala hausnarketa egin dut hiri hau bisitatzeak utzi didan zapore gazi-gozoaz, hain dago historiaz, kulturaz eta tragediaz gainezka. Bertako biztanleak adeitsuak eta abegitsuak dira, baina ezin dute ezkutatu oraindik ere mingarriegi egiten zaien historia horren eta zabuka bezala dagoen etorkizun baten pisua. Nolanahi ere, alderik atseginenari heltzea erabaki dut: plaza zalapartatsuak, otomandar arkitektura zoragarria, Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko nahasketa zinez erakargarria eta gastronomia betiere tentagarria. Leku berezia da, diot neure kautan, beste inork iraganeko pasadizo makur horiek berriro bizi beharrik sekula ez izatea opatuz. Hvala, Sarajevo. •

GIDA PRAKTIKOA Informazioa Turismo bulego txiki bat dago Gazi Husrev-Beg meskitako patioan, eraikinera sartzeko txartela erosteaz gain, Bascarsijako puntu turistikoei buruzko zalantza oro argitzeko.

Jateko Buregdzinica Bosna, Bravadziluk kaleko 11n. Bosniar «burek» bat dastatzeko lekurik onena da, bertakoek estimu handitan dutena, gainera. «Pita» mota ugari eskaintzen dituzte, zein baino zein ederragoak.

Zeljo, Kundurdziluk kaleko 19an. Cevapi-a probatzeko lekurik onenetakoa. Haragia ikatzezko parrilan erretzen dute, eta ogi mamitsu eta samurrarekin ezin hobeto ematen duen zapore berezia du.

27



Zanzibar

ESPEZIEN BIDEKO AFRIKAR PROTAGONISTA Testua eta argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea


Matemweko hondartza, atzean arrantzalea eta Mnemba atoloia dituela. Beheko argazkian, Jaws Corner. Stone Town erdiguneko topalekua; hiriburuko herritarrak tea hartzen, mahai-jokoetan eta eztabaida politikoetan aritzen dira hemen. Erreportajea zabaltzen, Matemwe herriko herritarrak hondartzan.


ZANZIBAR

Afrikako mapa handienari begira, igarri ezin den leku bat dago eskuinaldean. «Zoom in» egin eta Tanzanian zentratuta ere, puntu txiki bat baino ez da kontinentearen parean. Baina puntu txiki horrek kontinente osoan izan du eragina, eta historia luze eta katramilatsu horren ondarea artxipelagoaren izen bera duen Zanzibar hiriburuan ageri da nabarmen. ekez iradoki dezake gehiago izen batek: Zanzibar egun Indiako ozeanoko hondartza zuriak dira askorentzat, baina espezien bidearen iragan aberatsa ere badakarkigu gogora, Afrika oparoa dakarkigun legez, eta Arabiarekiko ezinbesteko katebegia da. Swahili kulturaren arragoa ere bada, eta kontinentearen ekialde osoari eragin dion islam mota baten gune garrantzitsuena. Eta egun, hakuna matata (arazorik ez) dioten kamisetekin eta harea finaren eta ur gardenen postalekin batera, postkolonialismoak sortutako halamoduzko estatuen adibide ere badela ohartuko gara laster: Tanzania Tanganika (kontinenteko lur eremu handia) eta Zanzibar batzetik sortutako izena eta herrialdea da; bien ezkontza duela mende erdi baino gehiago aski traumatikoa izan zen, eta oraindik ere, interes pixka bat izanda, berehala jabetuko gara itsasartearen alde baten eta bestearen arteko harremanak ez direla guztiz gozoak. Zanzibarren autonomia handiagoa nahi lukete, aireportu ondoko Ordezkarien Ganberak burujabetza izatea, baita iragan aberats hori berreraikiko lukeen independentzia ere, eta «Afrikako» aldeari («beltz» ere esaten diote zanzibartar batzuek, euren arabiar eta persiar lotura gogora ekarriz) kolonizatzea eta uharteko kultura ez errespetatzea egozten diote. Kontinentetik ere, berehala markatu ohi dira diferentziak. Zanzibarren iragan mitikoan esklabotzaren memoria ezin dela ezabatu gogora ekarriko dute. Estatu osoan swahilia nagusi izan arren, iparraldetik etorritako masaiak, hainbat hotel eta hondartzatan lanean, animistak edo kristauak dira. Zanzibar hirian eta, zehazki, Stone Town bihotzean bizi da historia luze hori, batez ere; kalexketan pasea-

N

tzen, jauregi, etxe eta tenpluak ezagutzen, azokak bisitatzen eta, zelan ez, jendearekin solasean jasoko dugu horren berri. Iragan mitikoak iradokitzen duena baino txikiagoa begitandu zaigu, kostaldearen, portuaren eta hiri modernoaren artean; oharkabean Shanghaniko kale estuak inguratzen duen itsasbazterreraino heldu, eta han utzi dugu autoa lehen bisitarako. Elkarren ondoan daude Beit al-Ajaib (Mirarien Etxea) eta Beit el-Sahel jauregiak eta Gotorleku Zaharra, sultanerriaren eraikuntzarik finenetakoak, itsasoari begira. Egun Zanzibarreko historia ezagutzeko museoak izateaz gain, ilunabarrean eguzkia gordetzen ikustera etortzeko txoko paregabea da, eta bertakoek ere maite duten Forodhani lorategian afaltzeko. Monzoiaren arabera Persiar golkora etorri edo joango ziren dhow ontzien ibilera irudika daiteke. Mareen arabera, ikuskizun paregabea da oraindik Kendwa, Nungwi edo Mnembako arrantzaleak ikustea. Baina itsasoari bizkar emanda hiriburuko kale estuetan galtzea da lehen aukera, egurretan zizelkatutako ate paregabeen eraginei erreparatzeko, muezzinaren deia entzuteko meskitetan, edo Eliza anglikanoan Zanzibarko beste iragan izugarria ez ahazteko: behinolako esklabo-azokaren gunean dago eraikita, mendeetako merkataritza kriminal horren biktimei ohore eginez. Mareak eta algak Uhartea handia ez bada ere, distantziak eta denborak neurtu behar dira: ordubete dago Nungwi iparraldeko muturrera iristeko, hiri inguruetatik urrunduz lehendabizi, britainiarrek arabiar estiloan eraikitako Kibweni edo Zoriontasunaren Jauregia atzean utziz (Khalifa II.a sultanaren hiritik kanpoko egoitza), eta han-hemenka 31


Goian, Nungwi eta Kendwa lotzen dituen hondartza, uhartearen iparraldean. Besteetan, Zanzibar ekialdeko ikuspegia, hondartzaz, zelaiz eta kokondoz beteta. Ondoko orrialdean, Kendwako irudiak. Hondartza turistikoa da, baina bertako herritarrak arrantza eta algabilketan dihardute nagusiki, baita ÂŤdhowÂť ontzien eraikuntzan ere.

espeziak lantzen dituzten soroekin bat eginez. Ohikoa da espeziei buruzko txangoa egitea uhartea bisitatzen dutenen artean. Nungwi dhow ontzien eraikuntzan famatutako herria da, eta uharteko lekurik turistikoenetakoa. Hiru kilometrora Kendwa du, gero eta hotel gehiago dituen beste herri atsegin bat. Arrantzaleak itzuleran datozenean hondartzan bertan salerosketan aritzen dira. Emakumeak, berriz, marea jaisteaz bat itsasoak utzitako eremuan barneratzen dira alga-bilketan, herrialde aberatsetako kosmetikoetarako. Diru-iturri garrantzitsua da Zanzibarren gaur egun, baina aski lan gogorra ere bai; besteak beste, ikusmen arazoak ere ekarri izan dizkiena eguzki tropikalak itsasoan eta harea zurian eragindako distiragatik. Ospakizunak Ekialdeko kostaldetik jarraituta, algak lehortzen aurkitu ditugu Pongwen, postal asko hornitzen dituen uhartetxoaren aurrean. Pixka bat iparralderago, Matemwa hondartza zoragarrian egin dugu geldialdia. Kontraste bitxian dihardute zanzibartar familiek, arrantzaleek eta turistek. Inguruko Mnemba herrixkan gabiltzala, arrabots berezi batek eman digu atentzioa. Herri osoa dantza eta kantu dator, inon iragartzen ez diren ospakizunetako batean. Afrikar swahili tradizioak batzuk, islamarekin eta Omango historiarekin lotuak besteak. Denetan ezagunena ziur aski uztail aldean hegoaldeko Makunduchin egiten den Mwaka Kogwa da, persiar eguzkiaren ospakizunekin lotutakoa. Hiriburutik hego-ekialdera doan bideak, badu beste geltoki ezinbesteko bat: Jozaniko basoa. Erraza da errepidean aurrera jarraitzea, baina merezi du geldialdia egitea, bertako landaredia eta fauna ezagutzeko, colobus gorri tximinoa bereziki. Gero bideak beherantz egiten du ekialdeko hondartza ederretara. Egunsentian ikuskizuna da, eta Paje, Jambiani eta Bwejuuko arratsaldean ere herriko giro berezia dago; neska-mutilak olgetan, baloiari joz edo musika nonbaitetik datorrela. Biharamunean itsasoan murgildu edo mareak utzitako hutsuneetako koralak ezagutzeko unea izango da. •




GIDA PRAKTIKOA Nola heldu Euskal Herritik zuzenean iristeko konbinazio onenak Turkish Airlinesek (Istanbulen eskala), eta Lufthansa eta Condor loturek (Frankfurt edo Munichetik) ahalbidetzen dituzte, bietan ere Bilbotik abiatuta. Tui agentziak ere Brusela eta Amsterdamdik saltzen ditu hegaldiak, baina Italia da «lowcost» eta charter estiloan lotura gehien dituena, Milan zein Erromatik. Gainontzean, Dubai, Qatar, Etiopia, Kenya, Hegoafrika eta, zelan ez, Tanzaniatik daude hegaldiak. Dar es Salaamdik, herrialdeko hiri handienetik, ferryz iristea ere badago.

Pasaportea eta dirua Tanzaniako bisa Zanzibarko aireportuan bertan lor daiteke, 50 dolarren truke. Aireportuan badago kutxazain automatikoa ere, baina hortik kanpo gutxi dira, eta Zanzibar hiritik kanpo, batere ez. Baliteke hotela eta jatetxe dotoreak txartelarekin ordaindu ahal izatea, baina hortik kanpo dena da «cash»-ean.

Garraioa Jende askok hotelean lotzen du bisitatu nahi dituen lekuetarako txangoak, edo zuzenean taxilariren bat kontratatzen du. Norbere kontura autoa hartzeko aukera ere badago; ez dago seinale askorik, baina erraz hartzen zaio neurria uharteari, eta jendea laguntzeko prest egon ohi da. Hori bai, Afrika da, bide nagusiak asfaltatuta daude, baina herrietako kaleak ez. Garai batean ohikoak omen ziren eskupekoak lortu nahi zituzten

polizien kontrolak, egun ez dago aparteko arazorik (abiadura neurtzeko kontrolak bai, noski).

Hizkuntzak Swahilia da bertako hizkuntza, eta ingelesa eskolakoa; arabiera pixka bat ere ezagutzen dute batzuek. Turismoan italiera ere asko erabiltzen da, eta frantsesa, alemana eta errusiera datoz atzetik.

Erlijioa Islama oso garrantzitsua da Zanzibarren. Musulman sunitak dira gehienak, eta Omango eraginez, ibadismoaren jarraitzaileak dira beste hainbat (meskita ederra daukate hiriburuan). Kontinentetik etorritakoen artean, badira kristau zein animistak, eta bertakoak turismora ohituta egon arren, gizarte kontserbadorea da, eta errespetuz ibili behar da. Bainujantzia hondartzarako da, ez herrian zehar erabiltzeko, esaterako.

Ostatua eta bestelakoak Zanzibar hiriburuan eta inguruetan badago non gelditu, ostatu txikietatik eraikin historikoetan egokitutako hotel handietaraino. Europar gehienak, baina, harea zuriko hondartzen inguruan egindako «resort»-etan egon ohi dira, uhartearen iparraldean (Nungwi-Kendwa) eta ekialdean (Mchangani, Pongwe, Bwejuu, Paje). Detaile bat: hondartza ederrak izan arren, mareak oso biziak dira, eta ondorioz, egunean birritan itsasoa hainbat kilometrora desagertzen da, ekialdean batez ere.

Forodhaniko lorategietan, jende asko bildu ohi da ilunabarrean, itsasertzean paseatu eta afaltzeko. Aurreko orrialdean, Zanzibarko Biltzarra (autonomia zabala dauka Tanzaniako estatu batuaren baitan) eta Kibweni jauregia, hiriburutik iparralderantz. Britainiarrek arabiar estiloan eraiki zuten eta sultanaren egoitza izan den hiritik kanpo.

35


Quiberon-eko badia HARRI MAGIKOEN SINFONIA Testua eta argazkiak: Xabier BaĂąuelos



QUIBERON-EKO BADIA

Carnac-en, Bretainiako hego-mendebaldeko kostaldean, harriak bilakaera geologikoaren lekuko hutsak baino zerbait gehiago dira. Lurralde lau honetako hektareetan ilara luzeak osatzen dituzte; ia 3.000 monolitok Neolitotik iritsitako pentagrama irmoa osatzen dute. Ez da hori, baina, behinolako iraganaren arrasto bakarra, Quiberoneko badia (Kiberen, bretoieraz) besarkatzen duen lur zati osoa arroka zaharrez zipriztinduta baitago, gure DNAren gene zaharrenekiko ikusmina piztuz. eografia arrotzean gabiltza, non ozeanoa kostaldearekin jolasean dabilen. Itsasoa ihesean dabil hondoak biluzten eta itsasontziak lehorreratzen, eta ordu batzuk geroago oraindik heze dagoen lurra urpetzen. Kostaldea tarteka ireki tarteka uzkurtu egiten da; are ezkutatu nahian dabilela dirudi, albuferaz mozorrotuz. Areatzak batean bihurgune itxietan sigi-saga dabiltza, bestean lerro luzeetan zehar barreiatzen dira, arabiar idazkera diruditen bihurgune leunetan. Baina horretan soilik dauka Al-Arabiyah-rekin antza; izan ere, ilargi erdiko zabalguneetatik urrun gaude, oso urrun, eta galiar herrixka menderagaitzetik hurbil, oso hurbil. Kartel elebidunetan ikus ditzakegu iparraldeko uharteetatik etorritako hizkuntza zahar bateko jatorrizko toponimoak, frantsesaren bahetik igaro aurrekoak. Hain zuzen, gure begiek galestar herentziako paisaiak ikuskatzen dituzte, non oraindik bere hego-ekialdekoena den eremuan hizkera zahar zeltak bizirik dirauen, Atlantikoko penintsula honetako beste hizkuntzaren, galieraren, mugatik gertu. Hala, Kiberen, Ar Mor-Bihan, Lokmaria-Kaer, Karnag, Gwened... Bretainiako hegoaldeko kostaldeko zati honetako bretoierako izenek beste garai batzuetara garamatzate, XIX. mendeko erromantizismoz blaituriko druiden istorioekin fantaseatzera. Bretainiak, Mantxako kanalaren hego matrailezurrak, antzinako mistizismoa darien kondaira eta lurrinak gordetzen ditu, eta harri misteriotsu lerrokatuetan galtzeak amestera gonbidatu eta hunkitu egingo gaitu, behinolako lurperatzeen barrunbeetan barneratzean.

G

Menhirren «armada» Bretainia monumentu megalitiko andana duen tokia da. Hamarka daude lurralde honetan, eta askotarikoak gainera. Baina Quiberoneko badia inguruan eta bere seme gazte Morbihaneko golkoan batzen dira gehienak. Joaten garen tokira joaten garela, Neolitotik iritsitako mamu fosildu hauek ageri zaizkigu, aspaldiko garai haien lekuko ikaragaitzak. Izan ginen kultura baten espektroak dira eta memoria horrek, gure azalean 38

ahaztua izan arren, nolabait gure inkontzientean bizirik dirau, ulertzen ez ditugun baina limurtzen gaituzten gure instintu intimoenak mugiaraziz. Carnac-eko udalerrian iritsiko gara gure sentsazioon estasira. Duela zortzi eta lau milurteko lur lau hauetan bizi izan zirenek planetako multzo megalitiko handiena sortu zuten. Zaila da hain obra handia zenbat denboran egin zuten jakitea, baina bere lerroen eta bolumenaren magiak liluraturiko behatzaile baten ikuspuntutik, trantze espiritualaren grinaz eraikitakoak dirudite, hori baita hainbat tonako milaka harri zerumuga berde eta urdinen gainean zutunik jartzeko gai den indar bakarra. Arkeologiak, jakituna, zuhurra, zentzuduna eta sistematikoa izanik, gure amets eroetan lasaitasuna eta ordena jarri nahi du, baina ez du guztiz lortuko. Carnaceko monumentu nagusia iruinarri edo menhir-en lerrokatzeak dira: guztira 2.793 zutarri bakartu eta irregular, metro bat eta 7 metro arteko altuerakoak, gainean zerua baino ez dutenak. Gutxi dira, kontuan izanik 10.000 baino gehiago izatera iritsi zirela. 8 kilometrotan zehar lau taldetan banatuta daude. Gehien dituena Le Ménec da, 1.099rekin, albo banatan cromlech edo harrespilak dituztela. Mendebaldetik ekialdera, honakoak ageri dira ondoren: Kermario, tamaina handienekoak, 1.029, eta Kerlescan, 555 eta laukizuzen forman jarrita egon beharrean karratu itxuran daudenak. Hirurak lur zabalean daude, arma-ikuskatzea egiteko lerrokatutako armada bat balitz bezala. Laugarrena, txikiagoa, Petit-Ménec da, ehun soldadu dituena, zutun eta geldi. Kondairetako azalpenetako batzuetan aipatzen da jainkoak San Kornelio aita santu martiria –bertako patroia– babesteko harri bihurtu zituen erromatar legionarioak direla. Harriak ilaretan lerrokatuta daude, ordena perfektuan. Aldibereko soinua egiten duten notak dituen pentagrama bat dirudite, sinfonia isil eta espektral bat sortuz harriaren itzal aldakorrak belar gainean proiektatuz eta eguzkiaren edo ilargiaren argiak markatzen duen erritmoan mugituz.


Ezkerrean, Table des Marchands-eko tumulu eta trikuharria. Gainerakoetan, Le ManĂŠ er HroĂŤck-eko tumulu eta trikuharria.

39



QUIBERON-EKO BADIA Carnaceko lerrokatzeak gizakiak Europan eginiko lehen egiturak dira, eta horien funtzioa ez da argitu orain artean, ez baitago adituak asetzen dituen hipotesi bakar bat ere. Ideia zentzugabeak ere agertu izan dira. Esaterako, Hans Hirmenech atlantistarenak; honek Troiako gerran hildako Atlantidako soldaduen hilobiak zirela zioen. Edo Jerome Penhouet-enak, zeinak suge erraldoi baten fosila zela baieztatzen zuen. Hipotesi zentzudunagoek oroimen funtzioa, behatoki astronomiko edo hilobi funtzioa zutela diote. Baina egiatan, gaurdaino, ez da horien erabilera argitzerik izan eta gure arbasoek oinordetzan utzitako inkognita handienetakoa dira. ÂŤAlignementÂť-etatik harago Alignement edo lerrokatze horien ondoan, badira hain ezagunak ez diren beste monumentu mota batzuk, ez hain ikusgarriak baina xarma handikoak. Manioko Erraldoia da horietako bat; 6 metrotik gorako iruinarri

bakartia; Manioko Laukia gertutik zaintzen du, 37 x 7 metroko tumulua, ezohiko cromlech laukizuzena dirudiena. Hortik ez oso urrun Kercadoko tumulua aurkituko dugu, ia osorik gorde dena. 30 metroko diametroa, 5 metroko altuera eta 2 metroko iruinarria buru duela, barruko paretetan grabatu geometrikoak dituen trikuharri bat estaltzen du. Kerlescan-eko eta Kermarquer-eko trikuharriek osatzen dute taldea. Bigarren ikur megalitikoa Locmariaquer-eko multzo harrigarria da. Izen bereko penintsulan kokatuta dago, Iparraldetik Morbihan-eko golkoa ixten duen penintsulan. Une eta helburu oso desberdinetan eraiki ziren hiru monumentuz osatuta dago. BrisĂŠko Menhir Handia K. a. V. mende erdialdekoa da eta, bere 21 metroekin eta 300 tona baino gehiagorekin, gizakiak zutik jarritako historiaurreko monolito handienetakoa da. Lurrean datza lau zatitan banatuta, baina estelen lerrokatze bateko zatia zen, agian ilargiaren zikloak kalkulatzeko erabiltzen zena. Er Grah-ko cairn-a (hilobi

Azpian, Kercado-ko tumulua. Ondoko orrialdean, Carnaceko trikuharri bat.


Orrialde hauetan, Carnac-eko lerrokatzeak. Ondoko orrialdean, goian, Locmariaquer-eko Iruinarri Handia.

42


bat estaltzeko harrizko eraikina) K. a. V. milurteko bigarren erdiko hileta-tumulua da, duen tamaina eta bere barruan aurkituriko hileta-altzariak aintzat hartuta, botere handiko norbaiten omenez egina. Hirukotea ixten, Table des Marchand delakoa dago, galeria-dolmen handia duen tumulua, K. a. IV. milurtekoaren hasieran hilobi kolektibo gisa erabili zena. Gavrinis uharterantz Penintsularen hegoaldean, Kerpenhir-eko lurmuturretik gertu, Pierres Plates aurkituko dugu, hondartza ondoan dagoen galeria estaliko trikuharria. Txikiagoa da baina, tumulurik ez duenez, bera eraikitzeko teknika oso ondo antzeman daiteke. Pixka bat iparralderago, baserri bati itsatsita, Le Mané-Ludeko trikuharriak bere barruan opari bat gordetzen du, hots, kaxalote baten behe-erliebea. Inguruetan hilobiak ere bisita ditzakegu, Le Mané er Hroëck, Kerlud, Er Hourel, Kecadoret, Kerdaniel eta Le Mané Ruthual-eko hilobiak, bai eta Men Bronzo eta Men Er Letionnec-eko menhir edo iruinarriak ere. Golkoaren beste aldean, Rhuys-eko penintsulan eta Port Navaloko itsasargitik gertu, zain ditugu PetitMont-eko cairn-a eta Tumiac-eko tumulua. Baina ezin gara joan Pen Lannic-en txalupatxo bat hartu eta Gavrinis uhartera gerturatu gabe, bertako cairn bikainaz gozatzeko; K.a. 3.500 urteko hilobi izugarri bat da hori, harginek eginiko eraikin bat dirudiena. Oso ondo gorde da, eta bere galerien eta ganberen ilunantzetan erliebe bikainak ditu, sinbolismo abstraktua eta jatorrizko figuratibismoa islatzen dutenak, iraganeko garai guztien edertasuna osatzeko bilduak. •

GIDA PRAKTIKOA Ibilbidea Carnac (Bretainia, Estatu frantsesa) Vannes-etik 31 kilometro mendebaldera dago eta Locmariaquer-etik 12 kilometrora kontrako noranzkoan. Biak Vannesetik aterata ibilbide zirkularra eginda bisita daitezke.

Ostatua Inguru honetan era guztietako ostatu ugari dago, baina Frantzia oro har eta Bretainia zehazki aproposak dira camping egiteko, bai dendekin bai bungalowak hartzeko.

Garraioa Toki garrantzitsu guztietara autoz joan daiteke, baina ideia ona da bizikleta hartzea edota bertako bide ederrak bota batzuk jantzita egitea.

Interpretazio zentroak Carnac-en, Maison des Megalithes, eta Locmariaquer-en, Bâtiment d’accueil.

43



Baigura HAIZEA DA NEGU Testua eta argazkiak: Andoni Urbistondo


BAIGURA

Urtarrilari ilbeltza esaten zaio Euskal Herriko txoko askotan. Esanahia azaltzeko beharrik ez duen hitza. Barrurako garaia da, sutondorako, mendirako baino. Mendi txiki edo apalak bisitatzea komeni da, neguaren besarkada gordina ez sentitzeko. Baigurako hegiak Lapurdi eta Nafarroa Beherea banantzen ditu, ia 900 metrora goititzen den behatokitik. Iparrera, Urtsua, kostaldea eta Landak daude. Hegora, Garaziko bailara berdea, eta mundu zuria: Pirinioak jantzi zuriz edertuak. Ilbeltzak, ordea, elurra Baiguraraino ere ekarri du. Eta berarekin izotza, eta haizetea. Gailurrean zutik irautea zailtzen denean, babesera ihes egitea onena. Haizeak egiten baitu negua negu.

46


apurdik 900 metroko garaiera duten hiru mendi ditu: Artzamendi da garaiena, 926 metrorekin. Larhun hurrena, 900 metro juxtujuxtu, eta Baigura. Baigurari 4 metro falta zaizkio 900 metroko langa jotzeko. 896 metro ditu, baina gailurrean dauden telekomunikazio antenekin aise gainditzen ditu 900 metroak. Bitxia da, baina hiru gailur hauek antzekotasun nabarmenak dituzte: giza arrasto asko dituzte gailurrean, izan antenak, errepideak, bentak, edo trenbideak. Eta hirurak herrialde arteko muga-mugan daude. Larhun Lapurdi eta Nafarroa arteko mugan, eta Artzamendi eta Baigura, Lapurdi eta Nafarroa Beherea erdibitzen. Baigura tontorrera ere autoz irits daiteke, baina errepidea parapente eskola bateko kideek, tren turistiko

L

batek eta antenen mantentze-lanez arduratzen diren teknikariek bakarrik erabil dezakete. Artzamendi garaiena bada, Larhun bisitatuena, eta Baigura, prominentzia handiena duena. Errobi ibaiak Ortzaizetik Luhusoraino egiten duen bide estua erreferentzia gisa hartuta, 800 metro tentetzen den mendikate handia da Baigura, 800 metroko langa gainditzen duten lau gailur bereizi dituena. Itxura alpinokoa hego eta iparreko muturretan, Haltzamendi erpinetik hegorantz, eta Erregelu gainetik iparrerantz. Eguraldia lagun den egunetan, irteera polita eta erosoa da mendikatea iparhego edo hego-ipar noranzkoan zeharkatzea. Mendikatea bera inguratzea ere aintzat hartu beharreko aukera da. Hainbat randonee edo seinaleztatutako bide daude, eta Ipar Euskal Herrian eta Frantzian

Handian, Blantzarte atsedenlekuko seinaleztapena. Ondoan, Erregeluko ipar aurpegia eta babesleku naturala bertako haitzetan. Erreportajea zabalduz, Baigura eta Laina gailurrak, elurtuta, Erregelu tontorretik. Atzean, Pirinioak, zuri-zuri.

47


BAIGURA Azpian, Baigura aldean ohikoak diren pottokak, gizakien presentziara ohituta. Ondoko orrialdean, goian, Erregeluko pagadira bidean, belardi zabal batetik. Behean, Baigura gailurretik gertu dauden bi informazio mahaietako bat, bisten ikuspegi osatuarekin.

48

oso zaleak dira gailurra bera baino bidea lehenesten. Urtarril betean ere mendizale asko ikusten dira bide horietan barrena, paraje bakarti hauen lasaitasunaz gozatzen. Baigurak 600 metrotik gora erakusten duen zuritasunak ere zer pentsatua ematen du bidea aukeratzerakoan, elurraren lagun min izaten baita izotza, ia beti. Baigura harro ikusten da Lapurdiko kostaldetik. Urtsua mendiak egiten dio itzal apur bat, bere 678 metroekin, baina Kanbo pasatu eta Luhusora iritsita parez pare ikusten da mendebaldeko aurpegia. Baita gailurreraino daraman errepide sigisagatsua ere. Luhusotik Heletara, Blantzarte mendi-lepoan autoa uzteko tokia dago. Iparrera geratzen da Urtsua belartsua, elur arrastorik gabe. Hegora Erregeluko haitzak, 865 metrora, zuri-zuri. Bidea polita da. Belardi zabal batean barrena, azienda gordetzeko eraikitako borda bat igaro ondoren bidea xenda bilakatzen da, eta pagadi dotore batean sartu. Urtsua da erreferentzia, altuera irabazten den neurrian. Erregeluko haitzak handi samarrak dira, eta horiek saihesteko, mendebaldera egiten du nabarmen bideak. Elurra gero eta gertuago ikusten da, baina aldapa tentea da, eta tarte txikian zoru guztia zuri-zuri bilakatzen da. Une batean, xendak 180 graduko nora-

bide aldaketa egiten du, eta bat-batean Lapurdi eta Baztan aldeko mendiak agertzen dira, hego-mendebalderantz: Larhun, Artzamendi, Gorramendi... Baita Baigura bera ere, gailurrean dozena erdi antena itsusi dituela. Batzuentzat modernitatearen ondorio saihetsezina, besteentzat mendiak zikintzeko aitzakia hutsa. Azken ordu erdia elurretan egin behar da, eta zati batzuk izoztuta daude. Kontu handiz ibiltzea komeni da, baina erorketa handirik jasateko arriskurik ez dago, pendiza ez delako handia. Blantzarte gainetik iristen den errepide estua gertu dago, eta autoek utzitako arrastoa baliatu daiteke, elurretik ez, errepidetik lasaiago, irristatu gabe gailurreraino joateko. Ordu eta erdi behar da tontorrera iristeko. Ia igoera guztia babesean egin ostean, haizea bazenik ere ahaztu egiten da baina, oztoporik gabe, hego-mendebalak osooso indartsu jotzen du babesik ez dagoen gailurrean. Erregelu (865 metro) eta Baigura (897 m) banantzen dituen lepoan aulki batzuk daude, eta bertatik ikus daitezkeen mendien informazio osatua erakusten duten bi mahai handi ere bai. Hamar segundoko errepaso azkarra, bakoitzari, ezin baita denbora gehiago eman bertan, haizeak norbera lurrera bota gabe. Hego-mendebaldera Artzamendi, Larhun, Gorramendi, Mendaur,


49


Laina eta Haltzamendi gailurrak, lehen planoan. Bi mendi horiek amildegi handiak dituzte Bidarrai aldera. Atzean, Nafarroako eta Nafarroa Behereko mendiak: Mendaur, Gorramendi, Iparla eta beste.

50

Hernio eta Elomendi Higa ikusten dira. Pentsa, Elomendi, IruĂąetik Irunberrira doan bailaran. Errepidez sekulako buelta eman behar, baina lerro zuzenean, 50 kilometro baino askoz gehiago ez! Gure Euskal Herri txikiko altxorrak! Ekialdera eta hegora aparta da ikuspegia. Ezin hobe nabarmentzen da Midi d'Ossauren silueta, Balaitus 3.000 metroko menditzarraren zuritasuna, AuĂąamendi piramide perfektua, Petretxema eta Atxeritoko ipar horma malkartsuak, Orhi mendi erraldoia, Errozate, Ortzantzurieta, Saioa, Hauza eta beste. Elurraren muga ere ezin hobe marrazten da Garaziko bailaran. Garaziraino, berde, baina Ezterenzubi aldera, elurra

mendian behera... Gertuago, Laina (869 m) eta Haltzamendi gailurrak (813 m), horiek ere zuri-zuri, Bidarrai eta Ortzaize aldera jausten diren amildegi malkartsuen zaintzaile. Heleta eta Landak Erregelu gainera bueltan, gertu-gertu ikusten da Blantzarteko atsedengunea. Jaitsiera azkar egin daiteke, Erregelutik zuzen-zuzen, baina bide hori elurtua dago, eta eguzkiak jotzen ez duen itzalgunean. Erabakia azkar hartu behar da gailurrean, bertan dagoen antenari tinko eutsita! Txangoa bukatu ostean datuak begiratu, eta 88 kilometro orduko boladak gainditu direla era-


GIDA PRAKTIKOA Kokapena Baigura mendikateak Lapurdi eta Nafarroa Beherea banantzen ditu, ipar-hego noranzkoan. Luhuso, Heleta, Irisarri, Ortzaize eta Bidarrai dira mendigune honen bueltan kokatzen diren herri ezagunenak.

Nola iritsi Lapurdiko kostaldetik, A-64 autobidean Kanboko irteera hartu behar da. Donibane Lohizunetik barrena ere joan daiteke, Azkaine, Senpere eta Ezpeletan barrena. Itsasu pasatuta, Luhuson, Heletara daraman bidegurutzea hartu behar da. Luhusotik lau kilometrora Blantzarte atsedengunea dago. Autoa uzteko tokia dago.

Ezaugarriak

kusten du Baigurako parapente guneko haize neurgailuak. Baigura mendigunea inguratzen ari diren mendizale batzuk Heletarantz doazela ikusi, eta haien arrastoari segitzea, onena. Soilandotxipi mendi belartsuaren magalean dagoen mendi-lepoan batzen dira Blantzarte eta Heletatik datozen bideak (499 metro). Haize-babesean, atsedena hartu eta Heleta herriarekin eta inguruetako paisaiekin gozatzeko toki ezin hobea da. Iparrera Baionako metropolia igartzen da, eta Landak. Dozenaka kilometro, muino bakar bat gabe. Bitxia da sentsazioa: mendiz inguratuta egon, eta dozena erdi kilometrora, belardi eta zuhaitz eremu mugagabea.

Mendi-lepotik aitaren batean buelta daiteke Blantzarte atsedengunera (45 minutu). Bidean, Baigura mendikatean bizi diren animalia, zuhaitz eta landareen bilduma osatua azaltzen duten hainbat informazio poste daude, euskaraz eta frantsesez. Horiek irakurriz jakin dugu gainean ditugun Erregeluko haitzak kuartzitak direla. Edo belatzak eta saiak ohikoak direla paraje hauetan. Pottokak bezala, euskaraz eta frantsesez berdin-berdin esaten den hitza! Atsedengunera iritsita, ziztu batean aldatu eta babesa bilatu behar autoan. Txango honetako protagonistak, haizeak, neguan agintari nor den gogorarazi digu beste behin. •

Baigura igoera erraza duen mendia da, belartsua, baina haitz eta amildegi handiez josia; batez ere, Erregelu gailurretik iparrera (865 metro), eta Haltzamenditik hegora, Bidarrai aldera. Telekomunikazio antenaz josia dago, eta errepide estu bat ere gailurreraino iristen da. Udan tren turistiko batek txangoak egiten ditu Blantzartetik gailurreraino. Parapente eskola ezaguna dago Baiguran, leku haizetsua baita. Eskalada gune pare bat ere badaude: Harribeltza Erregeluko haitzetan, eta Aurkilarre eskalada gune ekipatua, Bidarrai herritik hiru kilometrora.

51


proposamen tematikoa

ABENTURA GRINA PIZTEN DUTEN FILMAK Dagoeneko aurtengo oporrekin ametsetan hasi gara gehienok. Mota askotako bidaiak egin ditzakegu, etxetik gertu edo urrutira... eta horretarako, joko bat proposatzen dizuegu: Egingo al dugu pantaila handian ikusi ditugun txoko erromantiko, exotiko edo bitxietara txango bat? Testua:

Marian Azkarate

«Out of Africa» «Afrikan landetxe bat nuen, Ngong mendien magalean». Isak Diesenen nobelaren lehen esaldi honek ematen dio hasiera 1985ean estreinatu zen klasiko honi. Meryl Streep eta Robert Redforden arteko amodioek Kenya zuten agertoki, bere mendi zuri eta basamortu sutsuekin. Helmuga, nola ez, Massai Mara zen, gaur egun parke naturala bihurtua. Uztailetik urrira migrazio denboraldia da. Ez duzu Streep edo Redford bat behar bertan maitemintzeko... 52


«Mamma mia!» Abba taldearen kantetan oinarritutako musikala oholtzatik zinemara eraman zuen 2008an Phyllipa Lloydk. Greziar Zikladeetan kokatutako Kalokairi uharte asmatuan bizi den Sophie (Amanda Seyfried) ezkondu nahian dabil, baina amak (Meryl Streep) aita nor den ez dio aitortu nahi izan. Orduan, amaren hiru senargai gonbidatzen ditu etxera, Brosnan, Firth eta Skarsgard. Irudi gehienak Egeo itsasoko Sciathos eta Skopelos uharteetan hartu ziren, Agios Loannis Prodomos kapera ederrean kasu (irudian). Hamar urteren buruan pertsonaiei zer gertatu zitzaien jakin ahal izango dugu uztailean, filmaren bigarren zatia iritsiko baita zinema aretoetara.

«Eat, pray, love» Italia, India, Bali eta Indonesiako toki paregabeetan grabaturiko film hau 2010ean estreinatu zen. Liz Gilberten (Julia Roberts pantaila handian) «best seller» autobiografikoan dago oinarrituta, eta idazle honek munduan zehar egin zuen bira islatzen du. Bihotza urratua du Gilbertek, amodio kontuetan ez du zorterik; beraz, barne-oreka bila doa munduan zehar.

53


proposamen tematikoa «The Beach» Asian bere motxilekin bidaiatzen ari denean frantses bikote batekin egiten du topo Leonardo Dicapriok. Hirurek paradisua dirudien uharte galdu batean bukatzen dute, hippyen komuna batean. Baina gauzak ez dira hain atseginak... filmean, noski. Thailandiako Phi Phi Lay uharteko hondartzak zoragarriak baitira. Horien artean ospetsuena Bahia Maya da, 100 metroko garaierako hiru itsaslabarrez inguratua. Hori bai, paradisua, errealitatean, turistaz leporaino dago.

«Before Sunrise» Trena garraiobide erromantikoena dela esan izan da betidanik, eta Ethan Hawke eta Julie Delphy protagonista dituen trilogia ikusi ondoren, Budapest eta Viena lotzen duen linean noizbait bidaiatzeko gogoa piztuko zaigu. Haien arteko amodioak Viena du agertoki: Zollamtssteg zubia, Albertina Palais museoa eta bertako kafetegi ospetsuak, Sperl ezaguna, esaterako. 54


«The Best Exotic Marigold Hotel» Erretiroa hartu duen britainiar talde batek Indiako «luxuzko» hotel batera bidaiatuko du, baina iristean, «saldu» zitzaiena ez dator bat aurkitutakoarekin. 2011ko John Maddenen film honetan agertzen den hotela benetakoa da, baina ez dago Jaipurren, Udaipur-en inguruan baizik, Rajastan estatuko hiriburu ederretik gertu. Filmean oinarritutako tour turistikoak eskaintzen dira.

«Thelma and Louise» Thelmak (Geena Davis) eta Louisek (Susan Sarandon) lagun arteko «road trip» bat egitea besterik ez zuten nahi, baina gauzak okertu zitzaizkien. Arkansasetik atera ziren 1966ko Ford Thunderbird batean, eta Oklahoma, Mexiko Berria eta Arizona zeharkatu ondoren, Grand Canyon zuten helmuga. Ikur feminista bihurtu zen Ridley Scotten 1991ko film hau. 55


HITZORDUAK RIO DE JAINEIRO (BRASIL) Otsailaren 9tik 17ra Otsaila inauterien hilabetea izaten da eta, inauteriez ari bagara, ezinbestean Rio de Janeirora begiratu behar dugu. Brasilgo hiri hau inauterien hiriburutzat hartu ohi da, merezimendu osoz, eta munduko desfilerik handienak egiten dituzte bertan. Mozorroak eta musika nagusi dira Rion, eta sanba, errege. Hain zuzen, milaka eta milaka lagun jaso ditzakeen sanbodromoan egiten dituzte ikuskizunik aipagarrienak. Bertan, sanba eskola desberdinetako partaideek dantza eta dantza egiten dute, euren abilezia erakutsi eta ia aldakak apurtu arte. Edonola ere, kaleak ere giro apartaz betetzen dira inauteriek irauten duten bitartean, eta auzo desberdinetan 300 jaialdi antolatzen dituzte data berezi hauek ospatzeko. Edonor animatzeko moduko eskaintza. www.rio-carnival.net

56

QUEBEC (KANADA)

VENEZIA (ITALIA)

Urtarrilaren 26tik otsailaren 11ra Nahiz eta inauteri nagusiak ia beti herrialde edo eskualde beroekin lotzeko ohitura dagoen, Quebecen egiten duten jaialdiak sona handia dauka nazioartean. Izan ere, 1894. urtean antolatu zuten lehen aldiz inauteri-jaia, eta urtero-urtero hamaika ekimen eta jaialdi izaten dira egun horietan. Otsailean, noski, hotz handia egiten du Quebecen; beraz, sanbarik ez, baina elurretako lera lasterketak, izotzez egindako eskulturak, desfileak eta kontzertuak topatuko dituzue, herrialde eder horretara joaten bazarete. www.carnaval.qc.ca

Otsailaren 3tik 13ra Europan Veneziakoak dira inauteririk ezagunenak, eta, zalantzarik gabe, mozorroen dotoreziari begiratzen badiogu hauexek dira munduan lehenak. Veneziako maskarek edertasuna eta neurritasuna nahasten dituzte, eta kutsu berezia ematen diete bertako inauteriei. Aurten, iaz baino goizago hasiko da egitarau ofiziala, otsailaren 3an izango baita San Marko plazako dantzaldia. Aingeruaren Hegaldi tradizionala hurrengo egunean da, 4an, eta 13ra arte egunero izango dira ekitaldiak. www.carnevale.venezia.it


ErakusketaK NEW YORK (AEB) Otsailaren 14an Askorentzat San Valentin eguna kontsumoa pizteko sortutako asmakeria bada ere, zenbait tokitan gogo biziz ospatzen dute urtero. Leku horietako bat New York da, nola ez. Etxeorratzen hiria gorriz janzten da egun batez, eta bertako denda, jatetxe eta taberna gehienak dotoretu egiten dira hitzordu erromantikoa igarotzeko. Han bazabiltzate, Hudson ibaian antolatzen diren «maiteminduen kruzero» batera igo zaitezkete, ikuspegiak ederrak baitira. www.timeout.com/newyork/valentines-day

HONG KONG (TXINA) Otsailaren 16an Euskal Herrian duela hilabete luze sartu ginen urte berrian, baina Txinako egutegiak otsailaren 16an aldatzen du zenbakia. Eta hori ospatzeko, Hong Kong-en sekulako jaia egiten dute. Badia osoa argitzen duten su-artifizialak, itsasontzien desfilea, musika emanaldiak eta Tsim Sha Tsui

HIRI-ARTE GARAIKIDEAREN HITZORDU HANDIETAKO BAT MADRILEN

Otsailaren 21etik 25era “Urbanity”-ren edizio berria hartuko du Madrilek, hiri-arte garaikidearen azoka garrantzitsuenetakoa. Aurten, bi gonbidatu berezi izango ditu, Sheard Fairey estatubatuarra eta Cranio brasildarra, biak oso ezagunak nazioartean. Estatu espainolean gaur egungo hiri-arteari eta poo surrealistari eskainitako hitzordu bakarra da hau, eta topaleku bilakatu da esparru horretan lan egiten duten artista, aditu, kazetari eta publikoarentzat. Hitzaldi ugari ere izango dira bost egun horietan. www.urvanity-art.com

MAGRITTEN OBRA IKUSGAI BRUSELAN Mende erdia igaro da Rene Magritte zendu zenetik, baina artista belgikarraren itzalak oso handia izaten jarraitzen du. Surrealismoak izan duen margolari natural eta oparoentzat hartzen da Magritte, eta otsailaren 18ra arte bere lan sorta handi batek osatutako erakusketa ikusgai izango da Royal Museums of Fine Arts of Belgium-en. Bruselara txangoa egiteko arrazoi aparta. www.fine-arts-museum.be

GURLITTEN BILDUMA BERNAN

auzunea zeharkatzen duen herensugeen kalejirak bertako biztanleen eta gerturatzen diren bisitarien zirrara eragiten dute. Ikuskizuna bertatik bertara bizitzea inoiz ahaztuko ez den esperientzia da, batez ere badia betetzen duten ontziren batean egoteko aukera duenarentzat. www.hong-kong-traveller.com

Bernako Arte Ederren Museoak Cornelius Gurlitt bildumagilearen erakusketa handia antolatu du, eta bertan bere aita Hildebrandt-en, nazien garaiko arte-saleroslearen, esku egon ziren lanak ikusteko modua izango da, lehen aldiz Bigarren Mundu Gerratik. Besteren artean, argazkian azaltzen diren Emil Nolde artistaren margoak daude ikusgai. www.kunstmuseumbern.ch 57


liburuen TXokoA

KILIAN JORNETEK GAILURRIK GOGOKOENAK AUKERATU DITU

Kilian Jornet Now Books, 2017 Gazteleraz, katalanez eta ingelesez 210 orrialde. 25 euro

ilian Jornet aspalditik da Euskal Herrian ezaguna, gaur egun munduan den bezalaxe. 30 urte bete berriak dituen (Sabadell, 1987/10/27) kirolariak marka guztiak hautsi ditu mendi lasterketetan, eta duela gutxi sekulako balentria egin zuen Everest mendia oxigenorik gabe bi aldiz jarraian igota; beste inork baino azkarrago, beste inork baino errazago. Bere aita mendi-gidaria izanik, haurtzaroa Pirinioetan pasatu zuen, eta telebista eta jostailuetatik urrun ematen zituen egunak, inguruko zelai eta gailurretan gora eta behera. Bost urterekin Aneto igo zuen, mendikate horretako gailurrik altuena, eta sei urterekin Breithorn mitikoa. Eta horrek arrastoa uzten du. Egun munduko mendi-lasterketari onena da, eta liburu berria argitaratu du, non bere bizitzan garrantzitsuak izan diren gailurrak aipatzen dituen. Cervino, Mont Blanc, Elbrus, Denali, Aconcagua, Everest... Bost urteko lanaren fruitua da “Summits of my Life” liburua, eta Jorneten hausnarketa eta iradokizunekin batera, argazki ikusgarriz eta infografia interesgarriz hornituta dago. Baina ez da argazki-liburu soil bat. Katalanak talde-lanaren garrantziaz, nork bere burua gainditzeko grinaz, naturarekiko errespetuaz eta giza balioez idazten du, eta miretsia izaterainoko ibilbidea nola gauzatu duen azaltzen du. Seb Montaz, Emelie Forsberg, Jordi Tosas, Vivian Bruchez, Mathéo Jacquemoud eta zendutako Stéphane Brossek utzitako ereduez ere mintzatzen da Jornet, mendira begira bizitzeak suposatzen duenaz. Eta aipamen berezia egiten die 2015eko Nepaleko lurrikarak utzitako biktimei.

K


MUNDUAREN BESTE PUNTARA DOAN GAZTEA

TED SIMONEN BIDAIA AHAZTEZIN HURA

Pablo Laporte iruindarrak dakarkigun liburu hau benetako istorio batean oinarrituta dago, 23 urterekin Australiara doan gazte batena. Bere istorioa, hain zuzen. Motxila xume batekin heldu eta herrialde handi eta bitxia topatuko du gazteak, jende arraroz eta maitagarriz betea. Eta, tira, sorpresatxoren bat ere aurkituko du irakurleak liburuan, protagonistak Australian topatu zuen bezalaxe. Sexuaz, drogaz, alkoholaz eta abenturez betetako liburua da hau, erritmo biziz eta umorez idatzia. Gazte denborak oroitzeko, aproposa.

Lagun askok kultuzko bidaia-liburutzat dute Ted Simon kazetari eta idazle britaniarrak (duela asko Kalifornian bizi den arren) idatzitako hau. Planteamendua sinplea da: motorra hartu eta munduari bira eman. Baina lau urteko bidaia horretan 45 herrialde zeharkatu eta esperientzia ugari bizi izan zituen Simonek, eta horiek guztiak maisuki islatu zituen 1979an argitaratutako lan honetan. Aukera aproposa izan daiteke gu ere Triumph Tiger batera igo eta abentura gogoangarriak bizi ditzagun. Ametsetan bada ere.

Cuatro estaciones en un día Pablo Laporte Ilargia Narrativa 30, 2017 256 orrialde. 19,00 euro

MENDIAN GIROTUTAKO LITERATURA EDERRA Bi zaletasun batu ditu Aingeru Epaltzak “Mendi-joak” ipuin-bilduman: mendia eta literatura. Gailurretara daramaten paisaiak hartu ditu aitzakia iruindarrak giza harremanen ñabardurez mintzatzeko. Idazleak liburuaren aurkezpenean GARAri adierazi zionez, bere narrazioetako protagonistak mendiko txango gozagarriez oso bestelakoak diren trantzeetan jarri ditu. «Ez zaizkie gauza onak gertatzen. Literatura gatazkaren eremua da», nabarmendu zuen. Mailoak, Pirinioak eta Atlas mendikatea zeharkatuko ditu irakurleak ipuinez ipuin. Mendi-joak Aingeru Epaltza Ruiz de Alda Elkar, 2017 272 orrialde. 21,00 euro

Los viajes de Jupiter Ted Simon Interfolio, 2017. 800 orrialde. 28,80 euro

EUROPA ZAHARRAREN MISERIAK AGERIAN Astiberri editorialak eta Bartzelonako Udalak elkarlanean argitaratutako liburu honek Gabi Martinezen gidoia eta hamar marrazkigileren (Tyto Alba, Cristina Bueno, Miguel Gallardo, Martín López Lam, Andrea Lucio, Susanna Martín, Marcos Prior, Sonia Pulido eta Manu Ripoll) marrazkiak erabiltzen ditu bederatzi lagunen bizipena kontatzeko. Jatorri desberdineko etorkinak edo errefuxiatuak, Kataluniako hiriburura heldu ziren bizitza hobe baten bila, baina Europa zaharrean eskubide urraketak eta lege injustuak topatu dituzte. Un regalo para Kushbu Gabi Martinez Astiberri, 2017 128 orrialde. 20,00 euro

59


Gogoan hartu

TIANJIN BINHAI TXINAKO LIBURUTEGI FUTURISTA Sareetan sona handia izan dute Txinako iparraldean kokatutako Tianjin hirian ateak ireki berri dituen liburutegi futuristaren argazki hauek. Herbehereetako MVRDV diseinu kabinetearen lan honek auditorium esferiko bat du barruan, kanpotik ikusita begiaren irisaren itxura duena. Guztira, eraikinak 33.700 metro karratu ditu eta lanak bukatzeko hiru urte besterik ez dituzte behar izan. Arazo txiki bat du, dena den, espiralean gorantz doazen apal zuriek uste baino liburu gutxiago gordetzen baitituzte, «trampantojo» izeneko efektu optikoa baliatu delako. Uhin-apalategiek eskailerak eta eserlekuak sortzen dituzte, eta, horretaz aparte, osagai arkitektoniko bezala erabili dira bai barnean, baita eraikinaren kanpo aldean ere. Txinako agintariek GMP arkitekto alemanei eskatutako asmo handiko hirigintza-plangintza proiektu baten barnean sartua da liburutegia, Tianjin osoa eraberritzeko asmoa baitute, liburutegia ardatz izanik. Eraikin honek, beraz, alde zaharra, gune komertzialak, bizitegi-auzoak eta Gobernuaren egoitzak lotuko ditu. Pekinetik 120 kilometrora kokatuta –hau da, trena hartuta 30 minutu eskasera–, Txinako laugarren hiri handiena da Tianjin, biztanleriari dagokionez. Turismoarentzat ez du interes larregi izan orain arte, baina gauzak aldatuko dira, antza.

60


LAU URTETIK BEHIN HAZTEN DIREN LIRIO ERRALDOIAK Argazkia: Norberto Duarte

Uretako lirio erraldoiak, amazoniar viktoria, errege-viktoria edo yakare yrupe guaraniera hizkuntzan. Paraguai ibaiko uretan lau urtean behin azaltzen diren nenufar ikusgarri hauek izen mordoa dute, eta ez da harritzekoa, hain bitxi eta handiak izanik: metro eta erdiko zabalera eta 7-8 metroko sustraiak dituzte. Joan den urtarrilean naturak sortzen dituen mirari hauek ikusle ugari erakarri zituzten Piquete Cue herrira, Asuncion hiriburutik 25 kilometrora. Bistan dagoen edertasunetik aparte, balio handia dute landare hauek, bai ikuspuntu botanikotik –sendabelarrak dira, bronkioetarako gaitzetarako egokiak–, baita dakarten aberastasunagatik: hazten direnean,

inguruetako arrantzaleen txalupa guztiak turistak garraiatzeko erabiltzen dira. «Guretzat Errege eguneko oparia bezalakoa izan da, lana ekarri duelako», zioen Justino Gomez izeneko arrantzale xumeak. Aurten inoiz baino gehiago izan dira, 3.000 bat turista, larregi agintarien aburuz. Amazoniar viktoria lirioak lau urte behar ditu hazteko eta, tamalez, bisitari askok hostoak sustraitik ateratzen dituzte, isunei muzin eginez, landare babestua baita. Eta isunak ez dira nolanahikoak izaten. Bisitariak ausartak omen dira, ez baitiete beldurrik ematen amazoniar viktoriaren hostoen artean ezkutatzen diren yacare-ek, amerikar kaimanek.

61


LABURRaK

» 2018KO HERRIALDERIK ARRISKUTSUENEN ZERRENDA OS and Control Risks nazioarteko erakundeak aditzera emandako zerrendaren arabera, aurten ez da batere gomendagarria izango Afganistan, Mali, Libia, Siria, Yemen eta Somaliara bidaiatzea, lurralde horietan bizi duten egoera politikoagatik. Estatu espainiarra, Estatu frantsesa, Australia, Britainia Handia eta Txileri arrisku baxua eman die erakunde honek, eta Danimarka, Norvegia edo Suitza izango dira seguruenak. Osasunari dagokionez, Haiti, Burkina Faso eta Ipar Korea, esaterako, oso arriskutsuak dira, antza. Errusia, India, Txina eta Brasilek duten arrisku maila aldakorra omen da.

S

DONOSTIA, PUNTA-PUNTAKO HELMUGA GASTRONOMIKOA onostia Estatuko helmuga gastronomikoen buruan kokatzen da, Dinamiza aholkularitza enpresak landutako “Espainiako eskariaren II. Ikerketa”-ren arabera. Donostiaren atzetik Madril, Bartzelona, Bilbo eta Logroño daude. Probintziei dagokienez, Gipuzkoa bigarren posizioan agertzen da, Madril eta Cadiz atzetik dituela, eta autonomia erkidegoen artean, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoa hirugarrena da.

D

BAKARKAKO IGOERAK DEBEKATU DITU NEPALEKO GOBERNUAK stripuen kopurua murrizteko asmoz, Nepaleko Gobernuak bakarkako igoerak debekatu ditu 2018rako. Ezin izango da Everest bezalako gailurrak bakarrik igo. 2017ko apirilean, Ueli Steck izeneko alpinista suitzarra hil zen Nuptse mendia bakarrik igotzen ari zenean. Labaindu eta 1.000 metrotik behera erori zen. 2017an hamar bat alpinista hil dira modu berean. Aurtengo onartutako beste debekuen artean itsuena eta bi hanken anputazioa dutenena daude.

I

EUROPAN ERORTZEKO ZORIAN DAUDEN HAMABI GUNE adizen kokaturiko 300 bat haitzulo prehistorikoak Europan arrisku bizian dauden hamabi eremuen zerrendan sartu dituzte, Europa Nostra eta Europako Inbertsio Bankuak (EIBI) aditzera eman dutenez. Historia, arkeologia, arkitektura eta ekonomia arloko aditu talde batek lehenengo hautaketa hau egin du eta hortik zazpi aukeratuko dituzte. Zerrendan Albaniako bi gune aurkitu daitezke –Gjirokastra herriko erdigune historikoa eta Voskopoja eta Vithkugi-ko bizantziar eliza–, baina baita Toscanako (Italia) Sammezzano gaztelua, adibidez.

hutsa

TURISTA SUMENDIZALEAK Urtarrilaren 16an Filipinetan kokatutako Mayon sumendia laba jaurtitzen hasi zelaeta, Luçon uharteko biztanleek alde egin zuten. Naturaren ikusgarritasuna bertatik bertara ikusi nahi zuten turista asko erakarri zituen, ordea.

C

hutsa

MAURITANIAR SAHARARA, BERRIZ Duna artean oinez, dromedarioan edo 4x4 ibilgailuetan, oasiak eta arroilak zeharkatzen, Gabonez geroztik turismoa itzultzen ari da pixkanaka Mauritaniako Saharara. 2011n bidaia antolatuak bertan behera gelditu ziren arrisku giroagatik.

62


hutsa

hutsa

ADIO BESTE HIZKUNTZAK IKASTEARI? Poltsikoan eraman daitekeen «gadget» hau hizkuntzen arteko mugak hausteko jaio da eta urte hasieran Las Vegasen egin zen CES izeneko teknologia berrien azoka erraldoian merkatura zabaltzeko lehen pausoa eman zuen. “Travis”-ek –horrela du izena–, 80 hizkuntzatan «mintzatzeko» gaitasuna du. 12 orduko autonomia du, eta zenbat eta gehiago erabili, hobeto, “ikasten” baitoa. Itzulpenak bi segundoan egiten ditu. Interneten (www.travistranslator.com) lehen 50.000k jarri dituzte salgai.

hutsa

«COCO»-REN GITARRAK SORTUTAKO SUKARRA “Coco” filmeko protagonistaren gitarra bitxiak –Disney-Pixarren azken arrakasta marrazki bizidunetan–modan jarri du Paracho del Niño herrixka mexikarreko luthier-en jarduera tradizionala. Inoiz baino gehiago saltzen ari dira.

ZERMATT-EN EZ AURRERA EZ ATZERA Urtarrileko bigarren astean Suitzako Valais kantonamenduan botatako elur mordoa dela-eta, 13.000 turista blokeatuta gelditu ziren hainbat egunez. Lupetza eta harri-jausien arriskua zegoen Alpeetako inguru horietan, non inguru batzuetan 24 orduan elurra bi metrora iritsi baitzen. Kaltetuena Zermatt eski estazio ospetsu eta garestia izan zen.

hutsa

hutsa

TAJ MAHAL BABESTEKO NEURRIAK Gizon-emakume guztien ondarea da eta munduko zazpi mirarietako bat... eta agorafobia dutenentzat amesgaiztoa izan liteke. Opor garaian eta asteburuetan egunean 70.000 bisitariko kopurura iritsi izan dira. Taj Mahalek pairatzen duen turismo neurrigabeari mugak jarri nahian, Indiako Gobernuak bisitari kopurua murrizteko neurriak jarriko ditu martxan; 40.000 sarrera baino ez dira salduko egunean. Honek tranpa bat ezkutatzen du, dena den: sarreren murrizketak ez baitu eraginik izango nazioarteko turismoan (1.000 errupia; hau da 13 euro inguru, ordaintzen dute), bai, ordea, indiar bisitarien artean (50 zentimo). 63



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.