Leihotik 32. Alea

Page 8

lingua navarrorum

dira. Txantxetan esaten dugu orkestra gizon-emakumeak garela. Hau da, instrumentu asko jo behar izaten ditugula (diseinatu, zuzenketak egiten lagundu, editatu, almazenatu, idazleekin harremanak izan, irudigileak bilatu, azokeetara joan, liburuak saldu...). Baina nire ardura nagusia liburuen promozio eta komertzializazioa da. Argitu iezaguzu, guretzat misterio bat den zerbait. Demagun testu bat dugula –ipuin, eleberri edota olerki sorta- eta zuregana jotzen dugula. Nola dakizue, nola erabakitzen duzue ona den edo ez? Zer motako prozesua jarraitzen duzue argitaratuko den edo ez esateko? Gu ez gara denetan adituak. Kontuan izan argitaletxe bakoitzak espezializazio bat daukala. Hasteko, hizkuntza. Fikzioa (narratiba, poesia, haur eta gazte literatura…), adibidez, salbuespen bereziren bat ezik, euskaraz bakarrik argitaratzen da. Hori jada galbahe bat da. Gero argitaletxea ezaugarritzen duten gai eta arloak daude -arestian zirriborratu ditudanak-; eta horrek ere mugatzen du argitalpen plangintza. Urteren poderioz, jorratzen ditugun arloetan metatu dugu ezagutza txiki bat. Horretaz aparte, badugu irakurketaz arduratzen direnak, arloka, baita aholkulari zenbait ere. Hori baita gu bezalako argitaletxeen beste ezaugarria: borondatezko kultur jende zenbaiten inplikazioa. Azkenik, badago edizio batzorde bat eta saiatzen gara erabakiak elkar-lanekoak izan daitezen. Guretzat egile-liburua da garrantzikoena eta saiatzen gara laguntzen, babesten. Ondotik dator, noski, merka-

tuan sartzea lortzea. Baina beti ez da asmatzen salmentetan. Liburu baten arrakastaren (edo arrakasta ezaren) arrazoia askotan misterio bat izaten da. Horregatik, gure esku dagoena (kalitatezko testuak aukeratu-eta edizio zainduak egitea), ahalik eta hobekien egiten saiatzen gara. Idazle ospetsuen testu guztiak plazaratzen dira edo noizbehinka horietako batzuk atzera bota duzue, edota baztertu ere espero duzuen kalitaterik ez dutelakoan? Nire ustez, gure idazle ospetsuen “ospea” kalitatean oinarrituta dago (pentsatzen dut besteetan antzekoa izango dela). Izen handi horien autoexijentzia izugarria da. Hain zuzen, “Liburu bat egiten” erakusketan ikasleekin ditugun bileretan azpimarratzen duguna behin eta berriro, testu on baten atzean jenialtasun tanta batzuk eta ehunka tona lan dago. Beraz, esan dezakegu, ia ehunetik ehunean, geurera iritsi orduko lan hori eskaintzeko moduan dagoela. Hala ere, testu guztiak irakurri eta zuzendu egiten dira (salbuespenik gabe!). Batzuetan ortografiako edo tipografiako akats ttipiak izaten dira, gramatika-arauak ez direnean. Beste batzuetan aldaketak sakonagoak izan daitezke: testu zatiak berregin, narrazioaren ordena aldatu, denboraren edo tokien kontraesanak zuzendu... (estilo zuzenketak deitzen zaie). Baina garbi utzi behar da jardun hori, maiz, gurea bezalako argitaletxe baten ahalmenatik kanpo gelditzen dela. Egiten denean, egileari proposamen arrazoitu bat egiten zaio, noski, nahiz azken hitza egileak duen. 8

Nola hartzen dituzten proposamenak? Ia beti ongi. Urte hauetan ikusi duguna hau izan da: egilea zenbat eta arduratsuagoa izan, orduan eta hobe hartzen ditu aholkuak. Ez dakigu egia den edo, baina esaten da gero eta gutxiago irakurtzen dela... beraz, zure lan arloa behin betiko krisi batean? Nik ez dut hain argi baieztapen hori. Egia da teknologia berriek (bideoak, jokoak eta bereziki internet) denbora xahutzen diotela liburuen irakurketari, esparru oparoak zabaltzen dituztela. Egia da ere, saretik jasotzen dugula informazio pila bat lehen liburuetara joaz bakarrik aurkitu genezakeena. Baina beti izango dira liburu irakurleak. Esan dezadan “beti” hori nire belaunaldi eta datozen hiru edo lauentzat dela. Gero, batek daki... Teknologia berriak –aipa dezagun adibidez “e-book”ak- zure etsaiak al dira? Edota osagarriak dira tradizionalki erabili diren materialekin? Teknologi berriak ez dira berez etsaiak. Gauza asko bezala, nola erabiltzen diren ikusi behar. E-booken auzian esan behar dut hasieratik oso hurbiletik jarraitu dugun fenomeno bat izan dela. Nola ez. Eta duela bost bat urte teknologia berri hauen profetek iragartzen zutena (hau da, 2012rako liburu elektronikoak gaina hartuko ziola paperezkoari) ez da bete. Ez da ahaztu behar liburua objektu erabilgarri bezala asmakizun jeniala dela. Baina presa handia zegoen “makinak” saltzeko, horretan baitzegoen negozioa. Horregatik behin eta berriro prentsan egin diren kanpainak. Nire


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.