4 minute read

Laburrak

Bertso-eskolarako gonbidapena

Ikasturtearekin batera martxan jarri dugu berriro ere bertsoaren errota. Urtero bezela, udalaren laguntzaz, Bertsozale Elkartearen Ahozkotasuna ikasgelan proiektuan parte hartuko dugu. Astero, ordubetez, LH 5 eta LH 6 mailatan Bertsolaritza landuko dugu, errimak, doinuak, neurri ezberdinetako bertsoak… landuz eta horiekin guztiekin gozatuz. Gelako jardunaz gain Floreagako ikasle batzuk herriko bertso-eskolan jarraitzen dute bertsotan trebatzen. Eta bertso-eskolarako gonbidapena luzatuz hurbildu ziren ikastetxera, irailaren 22an, Eneritz eta Eneko. Ordubete pasa aritu ziren jolas bidez eta bertso kantari bertsoeskolaren berri emanez. Gozatu ederra hartu zuten LH 5 eta LH 6ko ikasleek. Harriduraz ikusi eta entzun zuten bi bertsolarien jarduna. Eta amaiera bikaina eman genion saioari, denok elkarrekin Maialenek lehen txapela irabazi ondoren botatako agurreko bertsoa abestuz.

Advertisement

Herriko arrokak eta mineralak

Disekzioak

Azaroaren erdian DBH1eko ikasleak gogor saiatu ziren herriko hainbat hormetako arroka eta mineralak ikertzen.

Lehen ebaluazioaren amaiera aldean, DBH3ko ikasleak haragiaren disekzioa egiten trebatu ziren.

Azaroaren 25a

Azaroaren 25ean, emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko eguna da. Aurtengo leloa “Sexismoaren hariak eten” da.

Hori aurrera bultzateko, DBH 4ko ikasleak LH eta DBH osoko geletan Egun Onak egiten aritu dira. Une hau hartu dugu gaiaren inguruan hausnarketa egiteko. Gainera, DBHko guztion artean amets harrapakariak egin ditugu eta bertan gure aldarrikapenak idatzi ditugu. Bestalde, geletan kartel txikiak egiten ari gara guk gaiaren inguruan aldatu nahi ditugun gauzak adieraziz. Adibidez, larunbat gauetan beldurrik gabe etxeratzeko aukera izatea. LHn ere gogor aritu dira lanean. Artile morezko kometak egin dituzte tutoretza saioan paparrean ipintzeko. Horretaz gain, “Aurre egingo dizuten emakumeak” abestiaren bideo eder bat egin dute. Nahiz eta emakumeen aurkako Indarkeria gaur landu dugun bereziki, azalpen eta egindako lan guztiak urte osoko egun bakoitzean gogoan izatea da gure helburua. Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren bueltan, Vivir Quintana abeslariaren Canción sin miedo abestia euskaratu eta abestu dute Floreaga Ikastetxeko LH6ko ikasleek. Floreaga Ikastetxeko LH6ko neska talde batek abesti hau prestatu du Azaroaren 25erako, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunerako. Abestia, jatorriz, Vivir Quintana abeslariaren Canción sin miedo da; Portugaleteko Sastraka gaztetxekoek euskaratu zuten iaz, eta aurten, Floreagako ikasleek landu dute.

San Jose egoitzara maitasunez Floreagatik

LH4Bkoek dena prest zuten San Jose Egoitzako egoiliarrei urteroko bisita egiteko, Pertsona Nagusien Astean, baina azken momentuan, aurten ere covid 19-a dela eta, ezin izan dugu San Jose Egoitzara joan. Hori dela eta, prest zuten ikuskizuna HH eta LH1eko haurrei eskaini die On Boscco aretoan. Asko gozatu dute bai txikienek baita handienek ere. Egoiliarrei bideo baten bidez eman zaie gaurko jaialdiaren berri. ANIMO BERTAKO GUZTIEI!

San Martin

Azaroak 11 Azkoitian egun garrantzitsua da! Ohiturak dio San Martinera igo behar dela kanpaia jotzera. Eguraldia lagun genuela, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasle gehienak bertaraino joan gara. Ikastetxeko txikienak ez dira gutxiago izan eta kanpaia jotzeko aukera izan dute beraien gelan.

Gau beltza eta zientzialariak

Urriaren amaieran honako testua publikatu zen Floreagako webgunean: Gau Beltza bertan dugu eta zergatik ez aprobetxatu horrenbeste zor diegun zientzialariei omenaldi bat egiteko? Horixe pentsatu genuen DBH3ko ikasleek eta Biologiako klasean lokomozioaparatua ikusi genuela aitzakia harturik, gure eskeletoak zientzialari desberdinen izenekin bataiatu genituen. Eta ez hori bakarrik, bakoitzak berak aukeratutako zientzialariak Biologiari/Geologiari egin dion ekarpena zein izan den ikertu dugu, Padlet bat osatu dugu eta gelakoei aurkeztu diegu gure aditua. Eta orain ikastetxe osoari. Gustatzen?

Gazte Astea kartela

Ainara Guerra, Floreagako Dbh1eko ikasleak, irabazi aurtengo Eguberri garaiko GAZTE ASTEAren kartelaren lehiaketa. Bere irudiaz osatutako 2023ko egutegiak banatu dira herrian zehar. Zorionak!!!

Jexux Arrizabalaga

Azaroaren amaieran jubilatu edo erretiratu zen Jexux Arrizabalaga “Tata”, urte askoan Udaleko Kultur teknikaria izan dena.

Herrian hainbat omenaldi jaso ditu. Guk bat egiten dugu esker onezko azalpan hauekin guztiekin. Mila esker, Jexux!! urte hauetan egindako lan bikainarengatik eta guztiei emandako tratu gozoarengatik. Ondo izan, eta ez ahaztu Azkoitia!!

Joseba Beristain

Joseba Beristainek Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografi koen Akademiak banatzen dituen 37. GOYA sarietako jatorrizko abesti onenaren izendapen bat lortu du “Unicorn Wars” pelikulako “Batalla” jatorrizko kantuarengatik. Sari banaketa ekitaldia otsailaren 11n egingo dute, Sevillan. Zorterik onena, Joseba!!!

Julen Etxaniz

Julen Etxanizek Gipuzkoako buruz buruko Txapelketa irabazi zuen Infantilen lehen maila abenduaren 23an Arrasaten, Eskola-Kirolaren barruan. Hernaniko Osesen aurkako norgehiagokan 8-2 eta 8-4 irabazi zuen.

XXXII. Gabonetako Xake Jaialdia

Anaitasuna Kakute xake taldeko Denis Valorrek irabazi zuen urtarrilaren 2an Azkoitiako xake taldeak antolatutako XXXII. Gabonetako Jaialdia. Denisek jokatutako partida guztiak irabazi zituen, eta bigarren sailkatu zen Lucia Valor. Azkoitiko, Azpeitiako eta Zumaiako 11 xakelarik hartu zuten parte.

Elene Sudupe LH 2B

This article is from: