
2 minute read
“Euri artean” Txotxongiloak eta antzerkia
from Gure Artean 86
Jóvenes y Desarrollo taldeko Bilboko bulegoko kideen eskaintza onartuz, Cruz Noguerak zuzentzen duen EURI ARTEAN antzerki taldearen bi ikuskizun izan genituen azaroan On Bosco aretoan.
Advertisement
Azaroaren 7an Txotxongiloak izan genituen HH eta LH12 mailetako umeentzat. Saioaren amaieran arkatz batzuk oparitu zizkiguten, non hazi txiki batzuk dauden, arkatza gastatzean lurrean landatzeko. Azaroaren 28an “Hesiaren beste aldeko istorioak” antzerkia izan genuen DBH2 eta DBH4ko ikasleentzat. Kibu izeneko etorkin batek bere istorioa kontatu zigun, dantza eta antzezpenen bitartez. Hona hemen DBHko ikasle batzuen iritziak:
Oso interesgarria izan zen ikusi genuen antzerkia. Gauza asko irakatsi zizkiguten, eta askotan pentsatzen jartzen ez garen gauzekin pentsatzen jarri gintuzten. Pertsona baten atzetik, zer istorio duen jakin gabe hitz egiten dugu askotan eta antzerki honetan, Kiburen bizimodua azaldu ziguten. Benetan istorio gogorra jasan zuen Kibuk. Afrikako Plaza batean abestu zuen Kibuk, bere askatasunei buruz, gobernua kritikatuz, eta bere emaztea etxera iritsi zenean, azkar ihes egiteko esan zion, bere bila zetozela. Kibuk; leihotik salto egin eta ihes egin zuen. Hortik aurrera, guztia jarri zitzaion hankaz gora. Korrika ihes egin zuen, lurrera nekatuta erori zen arte. Ez zekien nun zegoen, baina bera bakarrik zegoen, ez zeukan inor ondoan. Emaztea bilatu zuen eta biak hasi ziren abentura bila, baina abenturaren erdian, emazteak, haurdun zegoela, bere bizia amaitutzat eman zuen, eta Kibuk, bajualdia izan zuen, baina ez zuen burua jaitsi eta aurrera jarraitu zuen ahal zuen bezala. Bere dantza eginez, hasi eta amaitu zuen antzerkia, umore pixka bat emateko antzerkiari, oso gogorra izan baitzen kontatutako istorioa. Gero, galderak egiteko eskatu ziguten, eta nahiz eta ez genizkion galdera asko egin, erantzun zizkiguten egindakoak. Oso baliagarria izan zen antzerkia, eta tarteka, horrelakoak ondo etortzen dira. (J.E. Dbh2A) Atzo Don Bosco aretora joan ginen antzerki bat ikustera. Bertan, Cruz izeneko gizon bat hasi zen istorio bat kontatzen. Istorio honek azaltzen du nola sortu ziren hainbat azal koloretako pertsonak. Istorio bukatu ondoren, Fermo izeneko dantzari profesionala senegaldarra hasi zen dantzan. Horren ondoren, Kiburen historia interpretatzen hasi zen. (…) Kibu Europara iritsi zen baina bere herrialdera bueltatzeko esaten zioten… Hori zergatik gertatzen zen pentsatzen, Kibu konturatzen da ez dela inoren errua; horrelakoak garela. Gero, galdera batzuk egin genituen. Nik galdera bat egin nuen. Hau galdetu nuen: “Hemen gertatzen den bezala, desberdinaren beldurra al dago zuen herrian?” eta Cruzek erantzun zidan: “Bai nire herrialdean gertatzen zen. Venezuelan garai batean petrolio asko zegoen eta gente asko etortzen leku desberdinetatik, eta beldurra genien” (A.B Dbh4B).


