
1 minute read
Jaiki
from Gure Artean 86
Lehen hiruhileko honetan Jaikin bi ekintza berezi egin ditugu, batetik urrian sukaldaritza tailerra eduki genuen eta orain abenduan gabonetako festa. Sukaldaritza tailerrean eskuak zikinduta baina umore onean jo eta su aritu ginen, pintxo dotore batzuk eta postrerako kopa goxo goxo bat prestatzen. Gabonetako festan berriz, abenduaren 17an, denetik egiteko aukera izan genuen, lehenik eskulan txiki batzuk, ondoren gose puntua lortzeko jolas batzuk eta azkenik arratsaldeari errematea emateko merienda eder batez gozatu genuen. Urtea amaitzear badago ere, urte berriarekin batera bueltan izango gara. Ondo pasa gabonak!

Advertisement

