
1 minute read
Juan Luis Arrizabalaga “Motza”ri omenaldia
from Gure Artean 86
Azaroaren 26an, Danborrada hasi aurretik, Juan Luis Arrizabalaga “Motza”ri omenaldi xume bat izan zitzaion Joseba Jatetxean. Kafearen orduan danborradako konpainia guztietako ordezkariak hurbildu ziren, danborrak jotzen, eta Juan Luisi, bere etxekoen aurrean, koadro bat oparitu zitzaion. Koadroan, Juan Luisen irudia, Ana Expositok egina, eta Mailu Irizarrek sortutako bertsoak ikusi eta irakurri daitezke.
Juan Luisek danborradako Floreagako konpainia baten zuzendaria izateari utzi dio. Oso une hunkigarria izan zen, eta guztion txaloa eta merezitako esker ona jaso zituen. Mila esker, Juan Luis. Honako bertsoak: Esker onez Floreagako Familiak Musikazale amorratua / abeslari sakon, fi na, eskuzabala ta saiatua,/ hori da gauza jakina, Gabon Kantetan, Santa Agedan / ta kantu jiran berdina, apal-apal, isil-isilik / zer nolako ahalegina. Floreagako sendi honetan / senide neka ezina.
Advertisement
Hemeretzi urte igaro dira / zugana hurbildu ginala, Zuzendari makila eskaini / ta zuk baietz berehala. Batzuetan zorrotz, bestetan goxo / zuzendari onak bezala. Seinale da, bai, zu zaitugula / enbor oneko ezpala. “Motza” den arren zure ezizena / luzea utzitako itzala.
Danborradarako makila diozu / beste bati pasatuko. Saiatu arren gauek ez zaitugu / merezi adina eskertuko. Bertso xume hauek hartu itzazu / esker onaren lekuko. Erretiroa hartu nahi duzu / baina ez zaitugu agurtuko. Floreagako partaide izaten / duzulako jarraituko.
Alberdi Mekanizatuak S.L.
Ugarte 2-3-4 • Aptdo 63 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa) Tel.: (34) 943 85 29 70 • Fax: (34) 943 85 13 38 www.alberdimek.com



