
3 minute read
Iara Barquero
from Gure Artean 86
Iara Barquero Floreagako ikasle ohia da. Bioteknologia alorreko ikasketak egin eta eremu horretan ari da lanean. Galdera batzuk egin dizkiogu GA aldizkariaren 86. alerako.
Zein dira eskolako zure ume garaiko oroitzapenak?
Advertisement
Eskola garaiari begira, oso etapa zaila izan zen niretzat, baina, aldi berean, nere bizitzako etapa zail hori eskertu behar dut, hari esker gauza asko ikasi bainituen eta gaur egun naizen pertsona izatera eraman baininduen. Etapa zaila izan arren, gaur egun nire lagunak izaten jarraitzen duten pertsonak ezagutu nituen, benetan balio duten pertsonak. Askotan txikitako kontuak ekartzen ditugu gogora. Batez ere txiki park, ikasbidaiei eta inauteriei dagozkion oroitzapenen inguruan hitz egiten dugu asko disfrutatzen baigenituen. DBH bukatu eta batxiler zientifi koa egin nuen Azkoitia BHIn. Ondoren, produktu farmazeutikoen, bioteknologikoen eta antzekoen fabrikazioen goi mailako gradua ikasi nuen Errenterian.
Bioteknologia munduan egunero ikasten zaude teknika berriak probatuz eta gauza desberdinak aztertuz. Enpresa bertan, zenbait ikastaro eta proba teoriko eta praktikoa burutu behar ditugu gure lana burutu ahal izateko. Proba hauek dagozkion notarekin gainditu behar izaten ditugu. Hala ere, etorkizun bati begira, lanean aritzen naizen bitartean, kultibo zelularrei edota biologia molekularrei dagozkion ikasketak burutzeko asmoa daukat.


Nola baloratzen zure ume denborako Alai Batza?
Alai Batza jarduera polita eta aproposa izan zen larunbatero lagunak elkarrekin egoteko. Dudarik gabe, nire ume denboraldiaren parte izan zen. Zapaturo bertara joaten ginen. Gogoratzen naiz ia beti parte hartzen genuela zeuden jarduera eta taller desberdinetan. Kantaldi jaialdia ere aukera polita izaten zen, asko disfrutatzen genituen honi zegozkion entseguak eta ekitaldi bera ere.
Eta Somaloko eta Logroñoko kanpaldiak?
Kanpaldi batera joan izan nintzen. Errespetua eta lagunartekotasuna asko lantzen ziren jarduera desberdinen bidez. Jende berria ezagutzeko aukera polita ematen zuten.
DBH ondoren, zer ikasketa egin dituzu? Ikasten jarraitzeko intentzioa duzu? Donostian ari zara lanean, bioteknologia alorreko parte den Viralgen izeneko enpresa batean. Nola antolatzen duzu han zure eguneroko lana… Zein dira zuen laneko errutinak?
Egun guztiak ez dira izaten berdinak, egun batzuetan laborategian egoten gara eta beste batzuetan ofi zinetan dokumentazioarekin lanean. Adibidez, probaren bat egin behar badugu hurrengo egunean, egun batzuk lehenago, hari dagozkion materialak eta beharrezko dokumentazioa prest lagatzen dugu proba ulertzeaz eta prestatzeaz a

parte. Badira egunak, non, gure lana egin ahal izateko, zenbait ikastaro eta proba egin eta gainditu behar izaten ditugu. Beste egun batzuetan, zenbait bilera izaten ditugu gure arteko ideiak edota informazioa partekatzeko eta gure helburua betetzeko falta zaikizgun gauzak fi nkatzeko.
Zertan datza zehazki zuen lana? Zer ikertzen edota ekoizten duzue?
Hainbat AAV (bektore biral) ekoizten ditugu gaixotasun arraroak dituzten umeak sendatzeko. Horretarako, gene terapeutikoa duten txertoak egiten ditugu. Gene terapeutiko hori izango da, umeari gaixotasun arraroa edukitzeak eragiten dion gene mutagenikoaren aurka arituko dena.
Zer aurrerapen espero ditzakegun epe ertainera/ luzera zure arloan?
Pixkanaka lehen egiten ez genituen txertoak egiten ari gara gaixotasun arraro desberdinei aurre egiteko. Etorkizunari begira, esaten da, paziente itsuei zelulak injektatu ahal izango dizkiegula, paziente horiek ikus ditzaten.
Hezkuntzan, eskolan, zeri ematen diozu garrantzi handiena?

Oso garrantzitsua iruditzen zait umetatik lantzea etorkizunean pertsona horren nortasuna defi nituko duten baloreetan eta jarreran. Elkarrenganako errespetua funtsezkoa iruditzen zait guztien artean. Nire ustez, haur batzuen jokabide desegokien aurrean neurririk ez bada hartzen, ezinezkoa da haur horiek heziketa on bat jasotzea. Baita ere, oso garrantzitsua iruditzen zait haurrek iraskasleen partetikan jasotzen duten hezkuntza. Irakasleek kontuan hartu behar dute ematen duten hezkuntza oso baliotsua izango dela etorkizunean.
DBHko garaiko koadrilarekin harremana mantentzen al duzue?
Ez guztiekin, baina txikitatik taldetxoa egin genuenen artean harremana izaten jarraitzen dugu. Nire txikitako betiko lagunak dira. Zaila egiten zaigu guztiak batera egotea gehienak kanpoan ikasten dutelako baina hala ere, txikitatik damakigun harreman hau iñoiz ez da galdu. Denbora guztian elkarrekin kontaktuan gaude eta oraindik Azkoitin gaudenak, noizeanbehin geratu egiten gara. Guztiak edo ia gehienak gaudeneko momentuetan, afariren bat egiteko aprobetxatzen dugu.
TESTA
Edaria: Garagardoa limoiarekin Janaria: Arraina Kirola: Futbola edo saskibaloia Pelikula: El secreto de Marrowbone Bidaia bat: Sevilla Hondartza bat: Cala Banys edo cala Sa Caleta Musikari bat: Bon Jovi Kolore bat: Beltza Urtaro bat: Udara Zaletasunak: Lagunekin eta familiekin egotea. Kirola egitea


