1 minute read

Basoko gynkana

Next Article
Laburrak

Laburrak

Urtero bezala, abenduaren 22an, EA2030 eguna ospatuz, basora irteera egin dugu DBHko ikasleok. Batzuk Aitza inguruan pasa dugu goiza eta besteok Lertxundi baserriko basoan. Guztiok DBH4ko ikasleek antolatutako gynkana egiten aritu gara buru-belarri. Gaurkoan beraiek izan dira gu gidatu gaituzten artzainak eta proba ederrak prestatu dizkigute: sendabelar, liken, perretxiko… aurkitzea, txintxarri soinuarekin ardi galdua bilatzea, enbor zein animalien arrastoak kalkatzea… Guretzako hamaiketako txiki bat ere topatu behar izan dugu! Urtea amaitzeko modu paregabea izan da, hurrengoaren zain gelditu gara!

Advertisement

This article is from: