1 minute read

Igor Ignacio Mexikon

Next Article
Laburrak

Laburrak

2022ko uztailean Igor Ignacio, Floreagako irakaslea, Mexikon izan zen hilabetez, Ciudad Juarez hirian, misioetako boluntariadoa egiten, Salestar Misioak eta Gazteak eta Garapena taldearekin. Ikasturtean zehar prestakuntza saio batzuetan parte hartu ondoren, uztailaren hasieran abiatu zen Mexikora. Ciudad Juarez Estatu Batuekin mugan dago, Mexikoko erdi aldean, ez Pazifi ko eta Atlantiko ozeanoen parean. Hiri honek oso biolentoa izatearen ospean du, eta tiroak noiznahi aditzen omen dira hirian.

Igor Salestar komunitatean bizi izan da hilabetez, eta hango Oratorio edo Gazte Zentroko koordinazio lanak izan ditu. Helburua hau izan da: gazteei aisialdi egokia eskaintzea eta eskola laguntza ematea. Irailean Igorrek klaustroan azaldu zigun bere esperientzia Floreagako lankide guztioi. Benetan esperientzia aberatsa izan da. Bejondeiala, Igor!!

Advertisement

This article is from: