2 minute read

EA 2030

Next Article
Laburrak

Laburrak

Ikasturte berria hastearekin batera, EA2030en landuko dugun Garapen Jasangarriko Helburua (GJH) ere berria izango da aurten. 7.ari helduko diogu, ENERGIA, BIZITZAREN MOTORRA hain zuzen ere. Hemen daukazue ebaluazioan zehar egindakoaren laburpena: EKO-LIDERRAK

Aurtengo zereginen ardura izango duten ikasleen hautaketa egina dago. Pare bat bilera egin ditugu dagoeneko. Lehenengoan, iaz udalera bideratutako proposamenei alkateak emandako erantzuna irakurri eta patio berdeko OSTADAR TXOKOAren diseinuan aritu ginen buru belarri. Ikusi zein polita gelditu zaigun! Bigarren bileran aldiz, geletako Ostadar Txokoa eguneratzeari buruz aritu ginen. Laster hasiko gara ikastetxean zer hobetu dezakegun aztertzen. EKO-SAREA

Advertisement

Eko-sare berria ere martxan dugu! Ikastetxeko ordezkaritza guztia hartzen duen batzordea da hau, ikasle, irakasle, guraso eta langile ez irakasleez osatua. KONPROMISOEN BONBILA

Aurtengo helburuaren sarrera moduan, tutoretza saio bat egin dugu gela guztietan. Energia kontsumoaren inguruan hausnartzeko bideoak ikusi ditugu, galdera-erantzunen jolasak… Horrez gain, ikasle guztiok konpromiso bana hartu dugu, irudi batean idatzi eta margotu ondoren, gelan jartzeko. Gela bakoitzeko konpromiso bat patio berdeko Ostadar Txokoan ikus dezakezue. HHKOEN DEKORAZIOA

Udazkena izan dute bidelagun lehenengo ebaluazio honetan HHko ikasleek. Naturak ematen dizkigun baliabideak aprobetxatuz, eskolako sarrerak zein beraien ikasgelak apaindu dizkigute. MATERIALA BERRERABILTZEN

Ikastetxean Gabon giroa nagusi den honetan, apaingarri desberdinak jarri ditugu orriak berrerabiliz. Ikusi zein politak gelditzen diren!

Olentzero eta Errege Magoak ere ohartu dira zabor gehiegi sortzen dugula eta opari guztiak egunkari zaharretan bilduta ekarri dizkigute. Hauek ere jasangarritasunaren alde borrokan!

AZTERTU MARRAZKI ETA ARGAZKI LEHIAKETA

Aurten ere bidali ditugu marrazki eta argazki batzuk “Gure kostaldea” gaitzat hartuta urtero egiten den lehiaketara. Lan politekin parte hartu dugu, ea zortea daukagun!

IKASTETXE JASANGARRIEN AINTZATESPENA

Urte asko pasa dira lehenengo aldiz ikastetxe jasangarrien ziurtagiria lortu genuenetik. Lau urtez behin berritu behar izaten da, eta aurten tokatzen zaigu lan horietan murgiltzea. Zeregin burokratikoekin bukatuta, laster etorriko dira prozesuaren arduradunak ikastetxearen egoera auditatzera. Ordurako dena prest izateko buru belarri gabiltza lanean. Ondo bidean, ekainean beste 4 urterako ziurtagiria jasoko dugu. Ea horrela den!

This article is from: