
6 minute read
Imanol Elezgarai
from Gure Artean 86
Imanol Elezgarai Ibañez Floreagako ikasle ohia da. Kazetaria da. Orain (Zientzia Politikoetan) doktoretza amaitzen ari da. Inoiz entzun dugu Euskadi Irratian berriak ematen, edota bere iritzi artikuluren bat irakurri dugu Maxixatzen aldizkarian. Munduko herrialde batzuk ezagutzen ditu. Galdera batzuk egin dizkiogu GA aldizkariaren 86. alerako.
Zein dira zure ume garaiko oroitzapenak?
Advertisement
Ez ditut asko gogoan... eta egia esateko ez naiz gai nire oroitzapenen eta kontatu dizkidatenen artean ondo desberdintzeko. Amamari etxean egindako bisitak, gurasoekin oporraldiak,... garai laburra eta difusoa da niretzako. Oroitzapen gehienak nerabezaroan hasten dira.
Eta eskolako oroitzapenak?
Antzera. Gertakari solteak edo bereziak gehienbat. Ikasbidaiak, AB gauak eta horrelako ospakizunak, patioko pareta erori zen eguna,...eguneroko errutinaren inguruan klase artean hainbat gelakidek berogailuaren inguruan berriketan jarduten genuela dut gogoan; gela garbitzen geundela eginiko txorakeriak,...
Floreagan, ikasle garaian, zer izan duzu gustukoena?
Ikasle garaian ez nintzen bereziki langilea eta aplikatua, eta momenturik gogokoenak beti izan dira liburuetatik haratago zeudenak. Soinketako klaseak, ospakizunak, ikasbidaiak eta horrelakoak. Esan daiteke patio-zalea izan naizela beti ikasgela-zalea baino. Gainditzeko egin beharreko gutxiengo hori egitera mugatzen nintzen, eta askotan hori ere ez. Geroago etorri zitzaidan ikasteko grina, unibertsitate garaian, neure interes propioak sakondu nituenean. Zerbait gogokoa nabarmentzetan lagunartea azpimarratuko nuke, hori eta bizitzarako zenbait balore baitira ikasketetatik ateratzen den gauzarik garrantzitsuena.
DBH ondoren, zer ikasketa egin dituzu?
Zientziatako batxilergoa egin nuen aurrena, oraindik zer egingo nuen oso argi izan gabe. Ondoren beste eremu batera salto egin eta kazetaritza gradua hasi nuen, eta hori egiten nengoela ikasteko grina piztu eta ikus-entzunezko komunikazioa egiten hasi nintzen eta biak tartekatu nituen. Bi graduak amaiturikoan masterra egin nuen Zientzia Politikoak eta Administrazioan, eta ondoren arlo horretan Doktoregoa egiteari ekin nion, gaur arte. Hilabete gutxi batzuk barru amaitzea espero dut.
Ze esperientzia izan duzu komunikazio lanaren arloan?
Unibertsitatean nengoela Berria egunkarian egin nituen praktikak, kirol arloan. Prentsa idatzian gustura egon arren, irratian probatzeko aukera izan nuen eta han aurkitu nuen nire gustuko lan tresna. Lau urte inguru eman nituen Euskadi Irratia eta Radio Euskadiko informazio sailean lanean, askotan bietarako aldi berean. Oso esperientzia berezia izan zen eta doktoregoa amaitutakoan bueltatzeko asmoz nago. Horrez gain hainbat urtetan Maxixatzen aldizkariarekin kolaboratzen jardun dut. Artikulu edo analisiren batekin hasieran eta gaur egun iritzi-artikulu bat publikatzen didate hiru hilabetero.
Nola dago zure doktoradu lana? Zein da gaia zehazki?
Gauzak ondo bidean, azken txanpan. Lau urtetako lana da, beste gradu bat egitea beste, eta egia esan gogorra da ibilbidea. Lan bakartia da eta askotan zalantzak eta noraezak gain hartzen dizute. Baina ikasketa prozesu itzela da eta esperientzia interesgarriak bizitzeko aukera eman dit aldi berean. Nire kasuan sare sozialek, Twiterrek zehazki, euskal gatazkaren ondorioak diskutitzeko ematen dituzten aukerak aztertzen dihardut, gatazkaren inguruko errelato urrunduak eztabaida demokratiko batetara hurbiltzeko zer egin daitekeen gakoren bat aurkitu nahian.


Gaur egun, nola egiten da informazioaren lana?
Nik gertutik ezagutzen ditudan errealitateetan oinarrituz, azkar eta trakets. Beste arlo askotan bezala lan baldintzak orokorrean kaxkarrak dira, eta baliabideak falta dira. Informazioak askotan patxada, ikerketa eta errefl exioa eskatzen du, eta gaur egun informazio azkarrerako jarrera zabaldu da. Dena jakin nahi dugu, eta ahalik eta azkarren. Albistea ematen aurrena izan nahia eta baliabide falta batzen badituzu emaitza oso kalitate baxuko informazioa ateratzen da.
Nola baloratzen dituzu herri mailako komunikabideak eta eskolatako webgune eta aldizkariak... Zer funtzio bete dezakete?
Tokiko informazioa kazetaritzaren ezinbesteko zutabe bat da eta gizarteak hala baloratzen du. Munduko beste puntan gertaturikoak interesa piztu dezake baina nire bizilagunari zer gertatzen zaion da benetan gutako edozeini interesatzen zaiona. Maxixatzen bezalako herri aldizkariak ezinbestekoak dira, komunitatea sortu eta saretzek eta gure inguruan gertatzen diren gauzetaz jabetzeko. Hedabide handiek askotan fokoa hain zabalik dute, eta gai interesgarri zein garrantzitsu asko kanpoan geratzen dira, horien berri emateko lana betetzen dute. Antzera gertatzen da eskoletako halako tresnekin. Instituzioaren inguruko komunitate hori elikatzen dute, eta egindako jardueren berri ematen du eta horrek ere bere lekua behar du.
Fake newsak direla eta asko hitz egiten da. Zein da benetako arriskua?
Fake Newsak eta benetako gertakariak ezin bereiztea. Gaur eguneko informazio kontsumo azkarrean ez dago astirik albisteen egiazkotasuna berresteko eta kontsumitzen ditugun albisteen zati handi batek ez du egia guztia esaten edo zuzenean gezurra da. Eta albiste horiek arazorik gabe egiazkotzat jotzen ditugu, askotan gure aurreiritziak baieztatzen dituztelako.


Herrialde batzuk bisitatzeko aukera izan duzu? Zer gustatu zaizu gehien herri horietan?
Betidanik gustatu izan zait bidaiatzea eta hainbat herrialde bisitatu izan ditut nire kontura: Estatu Batuak, Balkanak, Erresuma Batuko herrialdeak,...Doktoregoari esker ere hainbat herrialde bisitatzeko aukera izan dut, Austria, Finlandia,...eta hiru hilabetez Norvegian bizitzeko aukera izan ere bai. Horietatik gauza bakar bat nabarmentzekotan Zirkulu Polar Artikoko parajeak gomendatuko nituzke. Merezi du bizitzan behin bada ere paraje horiek begiz ikusteak.
Zure informazio lana, nondik egin nahiko zenuke, zein tokitatik?
Nire interes gunea politika eta komunikazio politikoa dira, eta beraz hori partekatzeko aukera onenak Europako Legebiltzarra, Espainiako kongresua eta Eusko Legebiltzarra iruditzen zaizkit. Aukera izan nuen Madrilera eta Kataluniara berriemaile joateko eta une hartan arrazoi ezberdinak medio ez nuen aukera probestu baina gaur egun aukera tentagarriak iruditzen zaizkit. Dena den gustura nago Euskal Herrian lan egiten. Bilbon, Donostian eta Iruñean egin dut lan eta ez da interes faltako gairik ez dagoelako hortik ere.
Zein dira zure informazio bide gustukoenak?

Suspentsioak. Diagnosi unibertsala. Elektromekanika. Olio aldaketa
dtmazp@arrakis.es Urola kale, 6 AZPEITIA Tel .: 943 15 12 60 - Fax: 943 15 73 76
Karpos frutategia
Ibaiondo kalea, 16 - TLF: 943 85 28 96
Tresnaren bat nabarmentzekotan irratia nabarmenduko nuke, baduelako momentuko eta azken orduko elementu bereizle hori. Egunerokotasunean asko entzuten dut, albistegiak eta eztabaida saioak batez ere. Egunkari digital asko irakurtzen ditut egunero, eta normalean eguerdiko eta gaueko albistegiak ikusten ditut telebistan.
Zer notizia eman edo aldarrikatu nahiko zenuke?
Akaso familian kasuren batzuk izan ditudalako edo, oso kontzientziatuta nago osasunaren auziarekin, eta hainbat gaixotasun zital dauden arren, minbiziaren aurkako osabidea aurkitu dutenaren albistea eman nahiko nuke. Azken urteotan aurrerapen itzelak egin dira, eta uste dut edozein momentutan eman daitekeela aurkikuntza benetan erabakiorren bat.
Eskolako mundura etorriz, zein dira eskolak bereziki zaindu behar dituen baloreak?
Batez ere desberdintasunarekiko errespetua. Eskola garaiak pertsonok norbere pertsonalitatea garatzen dugun momentuarekin egiten du bat eta txiki txikitatik ikasi beharra dago ezberdina izateak, aniztasunak, ekarpena egiten diola gizarteari, eta ez alderantziz. Sexu, arraza edo erlijio ezberdintasunak elkarrekin naturaltasunez nahasten eta elkar-errespetatzen dituen hezkuntza eredu bat beharbeharrezkoa da.
Zer garrantzi ematen diezu hizkuntza ikasketei?
Hizkuntzak pertsonak eta euren errealitateak gerturatzeko tresnak dira eta bere horretan orokorrean oso garrantzitsuak dira. Hizkuntza bat jakiteak hizkuntza horien inguruan dagoen unibertso oso baterako sarbidea ematen dizu, herrialdea, kultura eta giza-harremanak beste era batera ikusi eta bizitzeraino.

Zuretzat eta gure gizartearentzat, zer eskatuko diezu Oletzero eta Errege Magoei?
Niretzat tesia garaiz eta ondo amaitzea eskatuko diet, ez da gutxi izango eta. Gizartearentzat orokorrean osasuna eta bestearen lekuan jartzeko gaitasun apur bat, enpatia, eskatuko nituzke. Horietatik pixkat lortu ezkero asko aurreratuko genuke.
TESTA
Edaria:Urm Janaria:Ondo prestaturiko edozein arrain Idazle bat: Jasone Osoro Liburu bat: Pasión y muerte del cura Deusto Mutil izen bat: Markel Neska izen bat: Leire Kirola: Futbola Pelikula: El hombre vicentenario Aktore bat: Hugh Laurie Aktoresa bat: Itziar Ituño Bidaia bat: Norvegia Mendi bat: Anboto Hondartza bat: Zumaiako Itzurun Nazio bat: Zapalduriko edozein, asko daude. Herri edo hiri bat: Uxue (Nafarroa) Musikari bat: Anari Museo bat: Gallartako Meatzaritza Museoa Kolore bat: Berdea Urtaro bat: Uda Zaletasunak: Bidaiatzea, Zinema, Musika, Kirola,... Pertsonaia historiko bat: Ez naiz bereziki mitozalea...

