Ikasten 2013ko abendua 94.alea

Page 28

ikasten

Erreportaiak

ANDER IDOETAREN ESKERRONA 2013ko ekainean agur esan genion Urola Ikastolan urteetan egon den ikasle bati, Ander Idoetari. Bere ikaskideek, kurtso amaieran, beraien esker ona agertzeko, bertso batzuk eskaini zizkioten eta orain bera eta bere etxekoen partetik, bere mailako ikasleen ekintza eskertuz, idatzi bat jaso dugu. Aurtengo ikasturtean, Ander, Zumaiako institutuan dago. Animo eta ondo segi ANDER! Ikaskideen despedida bertsoak: Zazpi urte elkarrekin Jada mila gorabehera Guri suertatu zitzaigun Zu ezagutzeko aukera Ordundik zenbat jolastu Zenbat urtetan batera Parreak eta malkoak Begiratuz atzera Inor konturatu gabe Doa denbora aurrera Eta guzti horrekin bat Zoaz Zumaira ikastera Lagunak ingo dituzu Mutil bikaina baitzera Baina oroitu gurekin Gu hemen egongo gera

Ander eta bere gurasoen idatzia: Zuek ahaztea, ezinezkoa, barru-barruko zerbaitek eragozten baitit, “adiskidetasunak”. Agortzen ez den sentimendua da, urruntasunean, denboran zehar, galtzen ez dena. Tolerantzia, egia, maitasuna, leialtasuna, babesa… biltzen dituena. Garbia eta itzela. Lagunak erraz egingo baditut, diozuen bezala, zuei esker izango da, zuengandik jaso dudan guztiagatik eta, lagun bezala, inoiz ahaztuko ez dudan horregatik. Mila esker nire lagunak izateagatik.

26

Olvidaros sería imposible, hay un sentimiento que me lo impide, “amistad”. Es un sentimiento que no se gasta, no se pierde ni en la distancia ni en el tiempo, reúne actitudes tales como la tolerancia, sinceridad, cariño, lealtad, apoyo,… es algo puro y grande. Si como decís haré amigos fácilmente, os lo debo a vosotros, por todo lo que de vosotros he recibido y, como amigo no olvidaré nunca. Gracias por ser mis amigos.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.