Ikasten 108 alea

Page 1

IKASTEN

108. 2 018 k o

ekaina

Xabier Munibe HLHI AURREJUBILATUAK

AZKOITIA BHI. Etorkizuna eraikitzen!

AZKOITIA BHIk "Eskola Jasangarriaren" ziurtagiria berritu du

SUKALDARITZA AURRERA ERAMATEKO AZOKARA TXANGOAK EGIN DITUZTE Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko ikasleek

XABIER MUNIBEko jaialdia zerbitzua eta lana euskaraz

AZPEITIKO IKASTOLA

www.azpeitikoikastola.hezkuntza.net

zerbitzua eta lana euskaraz

www.azkoitikoikastolahlhi.hezkuntza.net

www.azkoitiabhi.hezkuntza.net

www.urola.org



ikasten

AGURRA Lehenik eta behin Aitor gure lankidea oroitu, hagoen lekuan hagoela gogoan haugu! AZKOITIA BHI ikastetxea osatzen dugun komunitate osoaren lana azpimarratu nahi genuke mapa berriaren ondorengo lehen ikasturte honetan. Gure ibilbidearen hasieran gaude oraindik, agian gauza batzuetan ez dugu asmatu, baino egunero ekiten diogu gure benetako helburuari: Azkoitian Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza publikoa eta kalitatezkoa eskaintzeari. DBH eta Batxilergoa ikastetxe berean, ikasleen hezkuntza beharretara egokitua, Bigarren Hezkuntzako ikasketak bukatzean bere ibilbidean jarraitzeko irteera profil egokia izan dezaten, batik bat, goi mailako ikasketara jauzia egiteko oinarri sendo eta zabalarekin. Arrazoi asko daude ikastetxea Azkoitiko gazteen topagune nagusia dela ziurtatzeko. Heziketa ibilbidean aurrera egiteko, elkarbizitzan sakontzeko, heldutasunean aberastuz etorkizuneko herria egiteko. Ahaztu gabe, besarkada eta animo piloa Aimarrentzat.

NON ZER

Azkoitia BHI Zuzendaritza taldea

Arduradunak: XABIER MUNIBE, KARMELO ETXEGARAI eta UROLA IKASTOLETAko Guraso, ikasle eta irakasleak Fotokonposaketa: FK

BERRIAK Aitor Zubizarreta. In memoriam_ _ _ _ _ _ 2 Mozorroa kenduko diogu bullyngari_ _ _ _ 2 Martxoak 8 _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 3 Mahmoud Traore _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 4 Sare sozialetan kontuz ibili!_ _ _ _ _ _ _ _ 4 Naizena naizela: maitatua! _ _ _ _ _ _ _ _ 5 Unibertsitateko irakasle-praktikak _ _ _ _ 5 Pisa azterketa Azkoitia BHIn _ _ _ _ _ _ _ 6 Ahozko hizkuntzaren irakaskuntza bideratzeko formazioa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 7 Eskola jasangarria_ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 7 Eskola Agenda 21 _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 8 Iraes21 taldea_ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 9 Zergak hizpide _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _10 Ekintzaileen bisita _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _10 Eskertza_ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _11 Berrikuntzen egitasmoa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _12 Ikasleen erakusketa Torre Zurin _ _ _ _ _ _14 TALDEAK Eureka museoa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _15 Ikastaroak lagunekin _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _15 Sare sozialak eta internet _ _ _ _ _ _ _ _ _16 Ziberjazarpena _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _16 Arantxa Bodegorekin solasean _ _ _ _ _ _17 Kristalizazio proiektua _ _ _ _ _ _ _ _ _ _17 Azterkosta _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _18 Eskola arteko foroa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _19 Gu ere bertsotan jaialdia _ _ _ _ _ _ _ _ _19

1

Gorputz hezkuntza _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _20 New York New Delhi _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _22 XXVII. antzerki topaketak _ _ _ _ _ _ _ _ _23 ARTIKULUAK Laborategi birtuala _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _24 Gaizki ulertutako probabilitateak _ _ _ _ _25 Negua joan da ta!_ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _26 Give me five proiektua _ _ _ _ _ _ _ _ _ _27 Marea urdinaren alde _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _28 ERREPORTAIAK Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia _ _ _ _ _ _29 PROTAGONISTAK Zorionak Uritz!! _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _30 Aurrejubilazioak_ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _31 Erretreta hartzear _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _31 Elos eta proiektu europarrak _ _ _ _ _ _ _32 Erasmus+ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _34 OSPAKIZUNAK Txikia handia da liburu batean _ _ _ _ _ _35 Bertso paper lehiaketa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _36 IBILALDIAK Ibilaldiak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _40 EKOIZPENAK Ekoizpenak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _59


ikasten

Berriak

AITOR ZUBIZARRETA.

IN MEMORIAM Azkoitia BHI Aitor, abuztuan jakin genian gaixo hintzela; ondoren, saiatu haiz tinko egiten aurre. Nahiz eta azken hilabete horietan ez izan askotan elkarrekin, bazekiagu gogor borrokatu duala. Borroka horren amaiera, martxoaren 27ko ilunabarrean etorri zuan. Mutututa geratu gintuan denok gure artetik joan hintzela jakitean. Hire hutsuneak arrasto sakona utzi dik gure artean. Zer esan hiri buruz, Aitor? Lankide lagunkoia, herriko gazteen irakasle-erakusle, zuzena tratuan, xamurra, Errealtzale petoa (ez dizkiagu hire mezuak ahaztuko: “Egiten duena egin, beti beti beti Erreala”)… Urte asko egin dituk gurekin euskarako irakasle, beti ere euskararen inguruan lanean, gure hizkuntzarekiko maitasuna gazteei irakatsiz. Ikastetxean bertan izan dituk etxekoak ere, eta horiei atxikita guraso elkartean ere partaide izan hintzen. Zenbaitek ziotek pertsonak ahazten direnean hiltzen direla; gure aldetik esan, gu guztion oroitzapenean haizela betiko.

Agur eta ohore lankide kuttun Lankide bikain paregabea ikasle denen begiko hik ereindako haziak hemen hazten zihoazak tinko aholku eta irakaspenak kontuan hartuz betiko ez zegok berriz esan beharrik ez haugula ahantziko Jandoniazko hire sugarra ez duk inoiz itzaliko Doinua: Itsasoari begira

Adiorik ez, Aitor!

MOZORROA KENDUKO DIOGU BULLYINGARI Eskola jazarpena fenomeno sozial konplexu eta paradoxikoa da. Menderatze-menpekotasun eskeman eta isiltasunaren kodean oinarritua; asko eta anitzak dira bertan eragiten duten aldagaiak. Guk nahi dugun eskolan ez dago jazarpenik, ez tratu txarrik, ez sufritzen duen ikaslerik, ezta inolako diskriminaziorik ere. Hori lortzeko, DBH 1. mailakoekin iragan apirilean, “Ikasleen zirkuluak” antolatu genituen. Baita ere, jazarpenari era koordinatuan aurre egin ahal izateko, Bizkasi garapen mailakatua izango duen proiektua ezarri berri dugu gure ikastetxean. Bizikidetza positiboa eraiki dezagun!

2

Azkoitia BHI


ikasten

Berriak

MARTXOAK 8 Azkoitia BHI Joan zen martxoaren 8an, sindikatuen deialdiari jarraituz, EMAKUMEOK PLANTO! lemapean, AZKOITIA BHIko irakasle zein emakume langile ia guztiak, nahiz batxilergoko emakume ikasleak lau ordutako greba feminista egin genuen. Hamaiketan grebari heldu, eta herriko enparantzan egin genuen elkarretaratzea. Aldi berean, DBHko ikasleek Martxoak 8aren inguruko tailerretan parte hartu ondoren, patioan bildu, eta aldarriaz bat eginik, egindako kartelak, denon ikusgai, ikastetxearen hesian ezarri zituzten.

3


ikasten

Berriak

MAHMOUD TRAORE Urola Ikastola BHI

Arrazakeriaren era xenofobiaren aurkako nazioarteko egunaren harira, Mahmoud Traore (1983) senegaldar gaztea Azpeitian izan dugu martxoan. Gure ikastetxean ere izan da. Areto nagusia ikaslez beteta, Traorek bere dokumentala aurkeztu digu (Samba, un nombre borrado); eta, horren ostean, berarekin solasaldia egiteko aukera izan dugu.

Migrazioaren tragediaren kontu emateko, Europara etortzeko egin zuen bide bera egin zuen Traorek, baina aurkako noranzkoan. Senegaldarrak orain dela hamasei bat urte ekin zion bideari. Harrezkero, Sevillan bizi da. Partir para contar liburuan jaso ditu bidaiaren xehetasunak. Senegalen arotz lanak egiten zituen, baina bertako egoera ziurgabea izanik eta pobrezia larria nagusi izanik, lagun batekin batera herria utzi eta joateko erabakia hartu zuen. Etxetik abiatu eta hiru urte gogor, arriskutsu eta luzeren buruan Ceutako hesia gainditzea lortu zuen. Halatan, ikus-entzunezko lan horrek nagusiki Afrikako migratzaileen bizipenak gerturatzea du xede; baina baita saihestea ere, halaber, migrazioari buruz egun hedatuta dauden ustekizun oinarri gabe ugari.

Dokumentalaren abiapuntua benetan gertatutako tragedia bat da: 2014ko otsailaren 6an sarraski latza gertatu zen Ceutako harresiaren ertz batean. Ehundaka pertsona muga igerian gurutzatzen ari zirela, poliziaren gomazko pilotak eta negar eginarazteko gasak tarteko, bederatzi izan ziren egun horretan bizia galdu zuten etorkinak. Horien artean zegoen, hain zuzen, Samba, Traoreren herrikidea. Sarraskiarekin zeharo hunkituta, Sambaren arrastoa ikertzea eta bere familia aurkitzea erabaki zuen.

SARE SOZIALETAN KONTUZ IBILI! Urola Ikastola BHI Joan den ostegunean, maiatzak 10, Urolako Batxilergoko 1. mailako 4 ikasle etorri zitzaizkigun sare sozialak era seguru batean nola erabili azaltzera. Mikel Labaka ikasleohiak eta bere hiru ikaskideek azaldu ziguten kontuz ibiltzeko snapchat, whatsapp, facebook eta instagram erabiltzen dugunean. Izan ere, batzuetan engainatu ahal gaituzte gezurrezko informazioa emanda. Oso gustura egon ginen eta asko ikasi genuen! DATORREN URTEAN BERRIZ ETORTZEA ESPERO DUGU!! Errezilgo San Martin Herri Eskola

4


ikasten

Berriak

NAIZENA NAIZELA: MAITATUA! Urola Ikastola BHI Egun honen inguruan, Urola Ikastolako DBH3ko autoantolakuntzako gure neskek ere lanean jardun zuten. Lehenik eta behin, barrura begirako lanketa egin zuten, baina, egunak berak eskolan oihartzuna izan zezan, beste hainbat ekintza egin zituzten, esate baterako, tutoretza saio batzuetara joan ziren eta inkesta bat egin zuten arropek duten genero markaren inguruan eta TRANS-formatu egin ziren horretarako; horrela, besteak beste, pankartak eta kartelak egin zituzten eskolan egoera plazaratzeko; komunekin ere jolastu ziren, hain zuzen, sexurik gabeko komunen inguruko hausnarketa sustatzeko eta abar, eta abar.

Maiatzaren 17a, homofobia, lesbofobia, transfobia eta bifobiaren kontrako nazioarteko eguna da. Egun hori ospatu genuen Azpeitiko ikasle, guraso, irakasle eta herritarrok. Ospatzeko eguna da maiatzaren17a, izan ere, egun horretan, 1990ean, Osasunerako Mundu Erakundeak ezabatu egin zuen homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik; eta, gainera, urtez urte ospatu nahi dugu, lesbianok, homosexualok, bisexualok eta transexualok gero eta ikusgarritasun eta onarpen gehiago dugula gure jendartean. Salaketa eguna ere bada, ordea, sakona baita oraindik heterosexualitatearen arautik eta gizon edo emakume aukera binariotik kanpo kokatzen garen pertsonok gaur egun eta hemen pairatu behar izaten dugun diskriminazioa eta zapalketa. Egunerokoan jasotzen ditugun bazterketak zerrendatzeak luzeegi joko luke, baina azpimarratu nahi genuke gure inguruan eskubide legal gehienak eskuratu baditugu ere, egunerokoan, gure bizitza zailagoa eta gogorragoa izatea eragiten duten begiradak, komentarioak, isekak, eraso fisikoak eta mota guztietako bazterketa sozialak jasan behar izaten ditugula. Oraindik orain homofobiaren eta trasnfobiaren eraginez urtero bere buruaz beste egin behar izaten dute, jendarte honetan bizitzea gogorregi egiten zaielako. Eta munduko hainbat herrialdetan oraindik, homosexual, lesbiana, bisexual edo transexuala izatea nahikoa arrazoi dela legalki kartzelara edo hiltzera zigortuak izateko. Horregatik, aurten berriz ere, aldarrikatu nahi dugu, garena garela, maitatuak izatea merezi dugula.

Badute bai meritua neska hauek!!! Lan ederra zuena, neskak; bikain ari zarete!!! Urola Ikastolako hezkidetza arduraduna eta Azpeitiko Hezkidetza Foroa

UNIBERTSITATEKO IRAKASLE-PRAKTIKAK UROLA IKASTOLAN Aurreko urteetan bezala, aurten ere EHUko hainbat ikaslek Urola Ikastola BHI hautatu dute euren irakasle-masterreko praktikak egiteko. Garai batean ikasle izan zirenak, irakasle izateko ikasketak egiten ari dira.

Horrela, esaterako, aurten gurean izan ditugu Lierni Varela (Frantsesa), Elena Agirre (Gizarte), Oier Salegi (Euskara), Mirari Arzalluz eta Andoni Etxeberria (Matematika).

Zein ederra izan den berriro ere ikastolara itzuli eta hamaika oroitzapenetan murgiltzea! Badira urte batzuk ikastola utzi genuela nork bere ikasketak egiteko, baina irakaskuntzako masterra dela-eta, bueltan etorri gara. Oraingoan, ordea, ikuspegia aldatu dugu; bizitza guztian izan ditugun irakasle guzti horien larruazalean jarri gara, “beste aldea� ezagutuz. Lan konplexua da irakaslearena, baina gure egonaldian oso gustura aritu gara. Esperientzia benetan aberasgarria izan da, eta eskerrak eman nahi dizkiegu gurekin izan diren irakasle guzti-guztiei, ikastolako langileei eta, nola ez, gure ikasleei!

5


ikasten

Berriak

PISA AZTERKETA AZKOITIA BHIn Apirilaren 18an, gure 4. DBHko 46 ikaslek PISA azterketa egin zuten. Goizeko 9:15ean hasi eta ordu beteko 3 saio izan zituzten, 5 min eta 20 minutuko atsedenaldiekin. Probak, zuzenean, ordenagailu eramangarrietan egin zituzten.

te, nazioarteko 80ren bat herrialdeetako hezkuntza sistemak alderatzeko erabili ohi da. Ez du balio akademikorik baina, ikasleen gaitasun-maila zein den erakusten digu, hiru esparruetan: irakurketa eta ulermena, zientzia eta matematikan.

Euskadin 5.583 ikasle inguruk egin dute dagoeneko PISA azterketa. OCDEk, Lankidetza eta Garapen Ekonomikorako erakundeek prestatzen dute aipatu proba eta, besteak bes-

Hiru urtez behin egin ohi da, eta aurtengoan, ikastetxe bakoitzeko gehienez 53 ikasleko lagina baliatuz, Hego Euskal Herrian 138 ikastetxetan egin da.

Eta baita, ETAPA AMAIERAKO EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA ere 6

Apirilean, PISA, eta maiatzaren erdi aldean, DBH 4ko ikasleek ISEI-IVEIk antolatutako etapa amaierako ebaluazio diagnostikoa ere egin, egin zuten. Bertan, Hizkuntza komunikaziorako konpetentzia, hiru hizkuntzetan (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez), matematikarako konpetentzia eta zientzietarako konpetentzia ebaluatu ziren. Horretaz gain, galdera sorta bati ere erantzun zioten euskarri digitalean.


ikasten

Berriak

AHOZKO HIZKUNTZAREN IRAKASKUNTZA BIDERATZEKO FORMAZIOA Azkoitia BHI Ikastetxeko hainbat irakaslek IRALE ikastaroa egin dugu Josunee Zabalaren eskutik, ahozko hizkuntza arloetan lantzeko tresnakk eskuratzeko, materiala sortzeko eta ebaluazioa nola bideratu ikasteko. Formazioa bi orduko bost saioetan egin dugu: hasteko, ahozko hizkuntzak irakaskuntzan dituen oinarriak eta baliabideak aztertu ditugu. Bigarren saioan, ahozko hizkuntzak lantzeko dituen jardueren eta material didaktikoen berri izan dugu. Hirugarrenean, Sekuentzia Didaktikoen lanketa egin dugu, horren ondoren, egindako praktiken sozializazioa eta bukatzeko, ahozko hizkuntzaren ebaluazioaren oinarriak aurkeztu dizkigu Josunek ikasle hainbaten ereduak baliatuta. Ikastaroa benetan aberasgarria eta motibatzailea izan da bertan ikasi duguna geletan ikasleekin orain arte egiten duguna hobetzeko edota martxan jartzeko.

ESKOLA JASANGARRIA Azkoitia BHI

Ikastetxeak “Eskola Jasangarriaren� ziurtagiria berritzeko egindako auto-ebaluazioa aztertu eta ebaluatu ondoren, Eskola Jasangarria ziurtagiria datorren lau urtetarako, 2018-2022 berritzea erabaki dute Hezkuntza Berriztatzeko eta Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzek, Eskola Agenda 21 programak dituen jasangarritasunarekiko helburuekin bat egiten dugula egiaztatuz. Azkoitia BHIri emandako ziurtagiri berri hori DBH eta Batxilergora zabalduko da lehenengo aldiz. Beraz, zorionak eta eskerrik asko hori lortzeko lan egin duten ikasle eta irakasle guztiei.

1915ean ERAIKIA 7


ikasten

Berriak

ESKOLA AGENDA 21 Urola Ikastola BHI Eskolako Agenda 21 proiektuaren garapenaren jarraipena egin dezazuen, hona hemen ikasturte hasieran jarritako helburuen lorpen-maila: Hartutako konpromisoen jarraipena egin da

Klima aldaketa murrizteko neurriak osasunean eragite dituzten mesedeak aztertu dira

IRAES 21 taldeak, ikasturtean zehar egindako lanak azaldu dituzte. Eskolako Confint-a antolatzeaz ere arduratu dira eta Euskal Confint-ean parte hartu dute

Patruila Berdeak lurrera botatzen dugunaren jarraipena egin du. Neurriak hartu dira ikastetxeko egoera hobetzeko.

Egindakoaren berri eman da

Foroetan ere gogotsu aritu dira

8


ikasten

Berriak

IRAES21 TALDEA Urola Ikastola BHI

Maiatzaren 9an, Busturiako Dorre Madariagan, Euskal Confint-era joan ginen lehen aldiz IRAES21eko taldekide batzuk. Bertan, Uxua López ezagutu genuen, beste 80 emakume zientzialarirekin batera, Homeward Bound-ek antolatutako Mother Nature needs her Daughters (Ama naturak bere alabak behar ditu) ekimenean parte hartzailea. Helburu nagusia da Klima aldeketaren inguruan Antartikan burutzen ari diren ikerketak ezagutzea eta emakume zientzialarien lana ikusaraztea. Bere esperientzia gurekin partekatzeaz gain, animatu gaitu zientzia ikasketak egitera, emakumeak egiten duten lana baloratzera eta gizonekin parekidetasuna lortzeko borrokatzera. Horrez gain, ikastetxeen arteko esperientzien trukaketa egin dugu hainbat lantaldetan arituz, eta gero, osoko bilkuran, taldeetan egindakoa azaldu dugu. Egun zoragarri hau ez ahazteko, oroigarri bezala, bi zuhaitz txiki eman zizkiguten. Datorren urtean berriro joateko asmoa dugu!

Euskal Confint: “Klima aldaketak guztioi eragiten digu. Lorik ez hartu!” na zabaltzea izan da. Proiektu horretan, mundu guztiko 80 emakume elkartu ziren eta Antartidan egon ziren ingurumenaren alde egiteko. Gainera, lan arloan, emakumeen botere berdintasuna bultzatu nahi dute. Ahaleginean emakume euskaldun batek hartu du parte eta Euskal Konfintera bisita egitera joan zen. Ezagutu egin genuen, eta ilusio handia egin zigun gure lanak jarraitu eta asko gustatu zitzaizkiola jakiteak.

Ikasleei elkarrizketa: Intza Aizpitarte, Ainger Beristain, Izaro Egiguren eta Izaro Larrañaga; eta haiekin batera lanean, IRAES21 ikasleak: Cristina Dominguez, Janire Garate, Iraide Calero eta Alexandra Pausenyuk. 1) Ez dakien batentzat, zer da Euskal Confint? Eskola jasangarria izaera betetzen dute hainbat eskolak. Eskola horietan ingurumenari kalte egiten dioten gaiei buruz lan batzuk egin dituzte; ondoren, guztion artean lan horiei buruz hitz egiteko bilera batzuk egin ditugu: bilera multzoari deitzen zaio Euskal Confint. Bileron helburua da gure lanak beste eskoletakoei erakustea eta gure iritziak zabaltzea, partekatzea.

4) Horrelako ekimenetan parte hartzeak zer ematen dizue? Gazteok parte hartzaileak zaretela iruditzen zaizu ala “pasota” samarrak? Proiektu honetan parte hartzeko aukera eman zigutenean, interes handia sartu zitzaigun. Egia esateko, iruditzen zaigu gaur egungo gazteoi, nahiz eta jakinaren gainean egon ingurumenean izugarrizko kaltea egiten ari garela, askotan ez zaigula axola. Gehienok pentsatzen dugu mundua izorratzen jarraitzen badugu ere, jendea lanean ari dela hori ez gertatzeko: plastikoa plastikozko zakarrontzira botata nahikoa egiten dugu! Gehienbat horregatik erabaki genuen parte hartzea: alde batetik, geuk gehiago ikasteko; eta beste alde batetik, besteei geuk ere zerbait egin behar dugula demostratzeko.

2) Horren harira zer ekintza burutu dituzue? Eta aurrera begira? Aurtengoa izan da gure lehenengo urtea, eta klima aldaketari buruzko lanak egin ditugu. Gero, lan horiek ardatz hartuta, informazioa zabaldu dugu ikaskideen artean; horrekin batera, afitxa batzuk egin ditugu eta bazterretan itsatsi. Nahi izan dugu jolas-orduetan gure ekimena eta lana besteei transmititzea. Galdeketak ere egin dizkiegu ikaskideei, haiek ere ekimenaren parte izateko.

5) Ikastolak ekintzaile izaten laguntzen al du? Nahikoa ekimen bultzatzen al du gaztea aktiboa izan dadin? Askorik ez. Horrekin guztiarekin lotutako hainbat gai lantzen dira, irakurmena, entzumena lantzeko… Ordea, gero, parte hartzeko aukera handirik ez da izaten, iritzia emateko. Badakit Agenda 21 hor dagoela, baina bestela… Ordu asko egiten ditugu eskola kontuekin, baina ekimenerako, talde lanean aritzeko ordu gehiago egon beharko lirateke. Eskolan bertan ere neurri zorrotzagoak hartzea…

3) Duela gutxi Mother Nature needs her Daughters ekimenean parte hartu duen norbaitekin izan zarete. Zer lotura du horrek Euskal Confint-ekin? Aurtengo gaia, esan dugun moduan, klima aldaketari buruzkoa izan da. Egin ditugun lanetako bat “Mother Nature needs her Daughters” izeneko proiektuari buruz informatzea eta haiei buruz jakin dugu-

9


ikasten

Berriak

ZERGAK HIZPIDE UROLA IKASTOLAN Eusko Jaurlaritzako teknikari bat etorri zitzaigun batxilergoko ekonomiako ikasleei zergei buruz informatzeko. Hasteko, zerga motak azaldu zizkigun. Erakunde publiko desberdinek zerga horietatik jasotako dirua

zertan erabiltzen dituzten aipatu zigun. Amaitzeko, iruzur fiskalari buruz jardun zuen eta argi utzi zuen geuk ere, gure eguneroko bizitzan egiten ditugula hainbat iruzur fiskal, txikiak izan arren.

EKINTZAILEEN BISITA (IRAURGI BERRITZEN) Urola Ikastola BHI Maiatzaren 2an, Iraurgi Berritzenek antolatuta, Azpeitiko hainbat ekintzaile etorri zitzaizkigun Prozesuetako ikasleoi. Lehenik Alex da Silvak bere BasKey turismo enpresa aurkeztu zigun eta enpresa sortu aurreko prozesua azaldu zigun. Ondoren marketing arlorrekoa den Uxue Etxeberriaren laguntzaz proiektu bat sortzerako orduan aurki genitzakeen arazoak identifikatu genituen. Oso interesgarria iruditu zitzaigun, etorkizunean geure enpresa sortzeko asmoa izanez gero, aurki ditzakegun arazoak nola konpondu ikasi baikenuen.

Lorea Auzoa • Tolosa Etorbidea, 107 • Tel. 943 21 82 11 • 20009 DONOSTIA 10


ikasten

Berriak

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

ESKERTZA GURASOEI Dagoeneko ohartuko zineten bezala, bi eraikinetan aldaketetan gabiltzala esan beharrik ez dago. Aldaketa hauek lehenago edo geroago gauzatzen ari garela nabaria da eta oraindik geratzen zaizkigunak ere gauzatuko ditugu. Askotan, buruan bueltaka ditugun hainbat ideia, alboratu beharra izaten ditugu arrazoi desberdinengatik. Beste batzutan aldiz, nahiz eta hasieran baztertu, ideak forma hartzen du eta errealitate bihurtzen da.

Hori gertatu zaigu, HH2ko egurrezko etxearekin. Hasieran, arrazoi ekonomikoa medio, arotzaren aurrekontua ez genuen onartu, eta komentario xume batetik, guraso artista batzuei esker, etxetxoa errealitate bihurtu da. Horrelako gurasoak behar ditugu, gure ikasle diren zuen seme-alaben heziketan inplikatuak!!!

Irantzu, Aitor, Xabier, zuen bikoteak, zuen seme-alabak‌ mila mila esker zuen denbora eta lan onagatik.

IZARRAITZ LANBIDE HEZIKETAKOEI Elkarlana aurrera pausuak emateko ezinbestekoa dela pentsatzen dugu. Pertsonak mobilizatzen hasten diren heinean, ideak gauzatu egiten dira eta buruan diseinatutako formak begi bisten aurrean ikusten dira. Prozesu honetan, Izarraitz Lanbide Heziketa bidelagun dugu. Perdillegiko sukalderako hainbat altzairu egin dizkigute eta gure txokoa ederki hornituta geratu da.

Ez da izango ez azken proiektua, jarrai dezagula elkarlanean urte askotan!!!

Bihotz bihotzez gure esker ona Izarraitz Lanbide Heziketako hezkuntza komunitate guztiari.

11


ikasten

Berriak

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAN

BERRIKUNTZEN EGITASMOA Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Ikasturtearen azken txanpan gara eta gure Ikastolaren hezkuntza-komunitatearen eskaerari jarraituz Haur Hezkuntzan ikasturte honetarako prestatutako berrikuntza egitasmoak urtea bete du. Lehen urratsak emanak ditu eta orain hazi, eman eta zabaltzea dagokio. Bere fruituak ematen hasia bada ere, gehiago ematea dagokio. Oraindik, Haur Hezkuntzan gauzatzen ari garen berrikuntzak bide luze eta emankorra du aurretik. Hurrengo ikasturtetik aurrera konpetentzietan oinarritutako printzipioetako aldaketa metodologikoak zabalkunde handiagoa izango du ikasleen ordutegian eta hezkuntza prozesuan. Orduan ikusiko dugu eta jakingo dugu bere gaitasun maila. Konfiantza handia dugu egiten ari garen aldaketan. Gero, ziur gara emaitzak hezkuntza-eskaintza berrian jarritako konfiantzaren parekoak izango direla. Kontent eta gustura gara gure ikasle gaztetxoenentzat antolatzen dihardugun Haur Hezkuntza proiektuarekin. Haur Hezkuntzan ez ezik, Lehen Hezkuntzan ere ilusio handiarekin proiektuetan murgildurik gabiltza. Haurrentzat prestatua izanik gure berrikuntza proiektuaren xedea, haur guztien garapen osoa eta orekatua lortzen laguntzea da dimentsio guztietan. Oinarrizko konpetentziak garatuz lortu nahi dugu hori, familiekin lankidetza estuan arituta. Izan ere familiekin, etxekoekin elkarlanean aritu gabe jai dugu gure ikasleriaren bikaintasunerantz egiteko bidearen ahaleginean. Haur eta Lehen Hezkuntzan ikasturte honetarako prestatutako berrikuntza egitasmoaren eskutik zuen seme-alabak, gure ikasleak, bizitzarako eta ikaskuntza-prozesuan aurrera egiteko ondo prestatu nahi ditugu. Hori da gure nahia, Ikastolaren nahia. Horretarako, egun, XXI. mendean, bizitzarako oinarrizko konpetentziak eskuratzeko prestakuntzan eta antolamenduan eguneratuak gaude.

Adin horietan, berebiziko garrantzia dutenez norberari buruzko irudi doitua eraikitzeko eta haurrek beren burua ezagutu, baloratu eta kontrolatzeko ikaskuntzek, horretarako moldatu eta egokitu dugu gure Haur eta Lehen Hezkuntza. Horien bidez ikasleek euren autonomia eta ekimen pertsonala lantzeko oinarriak garatu ditzaten nahi dugu. Hezkuntza komunitateko guztiekin izandako harremanen, bizipen guztien eta ikasitako guztiaren ondorioz eraikuntza hori gauzatu nahi dugu, eta, gauza berriak ikasteko abiapuntua den aldetik, oinarrizko konpetentzia guztiak lantzen lagundu nahi diegu. Lehen Hezkuntzan burutu diren aldaketak ziklo guztietan izan dira. Lehen Zikloan: Lehen zikloko ikasleek, euren konpetentziak formatu, talde, antolamendu, espazio eta era berrietan landu dituzte. Arazo egoeretan oinarrituz lanean aritu dira. Gure hezkuntza proiektuarekin, konpetentzien araberako printzipio metodologikoekin bat egiten duenez, gure ikasleentzat aukera egokia izan daitekeelakoan gaude. Aipatutako guztia hitza bakarrik ez dela ziurtatzeko edo baieztatzeko, hona hemen tailer horietarako prestatutako hezkuntza-guneak. Guztira anbiente

12


ikasten

Berriak

desberdinak antolatu ditugu, anbiente bakoitzean ikaskuntza aktiboaren bidez, manipulazioa eta esperimentazioa ardatz hartuta egiten da lana, irakaslearen rola aldatuz. Astero, ikasle guztiak gune guztietatik igarotzen dira. Guneak honakoak dira: Sukaldaritza, Gaztelania, English, Matematika, Gizarte, Zientzia, Teknologia, Kazetaritza, Eraikuntza, Sormen, Mugi-Mugi eta Musika. Bigarren Zikloan: Ikasleen motibazioa eta bizitzan ematen den behar eta arazoen aniztasunari hobeto egokitzeko, proiektua bi espazio-multzo eta antolamenduan gauzatu nahi dugu. Bigarren zikloan ere, aldaketa esanguratsuak egin nahi ditugu, lehenengo zikloa eta hirugarren zikloaren arteko zubi izanik, tailer eta erronka bidezko antolaketa misto bat diseinatzen hasiak gara. Hausnarketa eta eztabaida faseak igaro ostean, konkrezioa fasera igaro gara eta datorren ikasturterako antolaketa berri bat izango dugu. Hirugarren zikloan: Teknologiak lagun, proiektu eta unitate digitalak dira baliabide nagusiak. Alde batetik, irakasleen artean tresna batzuen erabilera orokortu egin da komunikatzeko eta materiala sortu-partekatzeko. Bestetik, LH5-6 mailetan Classroom erabiltzen hasi gara ikasleekin, Natur Zientziak arloaren unitate bat era digitalean landuz. Dokumentuak, aurkezpenak, galdetegiak, grafikoak‌ egin dituzte banaka nahiz taldeka. Datozen ikasturteetan, ikasleek liburu digitalak erabiltzen hastea aurreikusten dugu, orain arte irakasleok eredu gisa lizentzi bana erabili ondoren. Editorialek eskaintzen duten ma-

teriala erosi eta irakasleok prestatutakoarekin landuko ditugu zenbait arlo LH 5 eta LH 6. mailetan. Ikasleen adina kontutan izanda, paper formatua ez dugu erabat baztertu, baina teknologiak eskaintzen dituen aukerei probetxua atera nahirik Eskola 2.0 programako mini-eramangarriak erabili ditugu gelan, ahalik eta gehien, konektibitate eta wifiren arazoei aurre eginez. Gelaz kanpo ere lanak aurreratu edo osatu dituzte ikasleek, irakasleari igorriz eta haren komentarioak eta balorazioak jasoz. Benetan, ikustekoa izango da zuen seme-alabak, gure ikasleak, ikastolan, euren interesetatik abiatuz, oinarrizko konpetentziak garatzeko espazio balio-anitzetan, bakarrik edo taldean, buru-belarri euren proiektuak eta arazo-egoerak ebazten. Ikustekoa izango da zuen seme-alabak, gure ikasleak, pozik, motibatuta, dena emanda ikasten, egiten, garatzen eta aurrera egiten. Zer hori baino hobeagorik! Zerk horrek baino poz gehiago emango digu! Gertu gara, gero eta gertuago, gero eta prestatuago. Elkarrekin, aurki, begi-bistakoa izango dugu. Prestatutako berrikuntza egitasmoak lan izugarria suposatu digu eta geratzen zaiguna ikusirik, badugu bai aurrera egiteko atxikimendu, ilusio, gogo eta itxaropen. Horrelakoek erakusten digute Ikastolaren hezkuntza proiektua hezkuntza-komunitate guztiaren proiektua izaten jarraitzen duela. Ametsak eta itxaropenak bizirik irauten dute. Ikastolatik lau haizetara eskerrik asko gurekin bat egin duzuen guztioi, eskerrik asko gure hezkuntza komunitate osoari, eskerrik beroenak etxekoei. Eta ez ahaztu prestatutako berrikuntza egitasmo honetan ere badugula zer egin elkarrekin. Elkarrekin beti bezala! Guztiok behar zaituztegu eta guztion artean lortuko dugu!

13


ikasten

Berriak

IKASLEEN ERAKUSKETA TORRE ZURIN

Azkoitia BHI

Iragan maiatzaren 25etik 27ra, Azkoitia BHIko ikasleok (DBH + ZIG gela) Teknologian, Marrazkigintzan eta Esku Langintzan egindako lanak eta proiektuak izan genituen ikusgai TORRE ZURIn: mekanika eta elektrizitatean oinarritutako proiektuak, robotika lanak, kamisetak, kortxoaz egindako lanak... Herritarren erantzuna, oraingoan ere, bikaina izan zen.

14


ikasten

Taldeak

EUREKA MUSEOA

Azkoitia BHI

Joan zen apirilean, 2. Batxilergoko Biologiako ikasleok EGIN GENETIKA tailerrean parte hartu genuen. 1. praktikan, ikasleok beharrezko nahasketa guztiak geuk prestatu ondoren, geure DNA erauzteko aukera izan genuen. 2. praktikan, berriz, forentse gisa jokatu genuen. Bi taldeetako kideok, elektroforesia egin ondorengo hainbat lagin alderatuz, gaixo batzuek hepatitis B birusa zuten ala ez ondorioztatu genuen. Beste bi taldeetako kideek, berriz, elektroforesi bidez ere, hilketa batean aurkitutako odol eta ile laginen DNA bi susmagarrienarekin konparatu zuten, gaizkilea nor zen ondo baino hobeto identifikatuz.

IKASTAROAK LAGUNEKIN Azkoitia BHI

3. hiruhileko honetan ZIG gelako ikasleok Azkoitiko polikiroldegian igeriketa eta Psikomotrizitate ikastaroak egin ditugu. Asteazkenetan igerilekura joan gara. Igerilekuan baloiarekin jolas egin dugu, igeri egiten ikasten aritu gara, bai igerileku txikian bai handian‌ Oso ondo pasa dugu lagun artean eta begiraleekin. Ostiraletan, berriz, Soinketa egitera joan gara eta musikarekin primeran ibili gara. Ea datorren ikasturtean berriro joateko aukera dugun.

15


ikasten

Taldeak

SARE SOZIALAK ETA INTERNET. ARRISKUAK ETA KONPONBIDEAK Azken ikasturteetan bezala, Batxilergoko 2. mailako ikasle batzuk, INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK (IKT II) aukerazko arlokoek, hain zuzen ere, taldetan antolaturik, sare sozial eta interneti buruzko ikerketa-proiektua burutu dute (funtzionamendua, arriskuak‌) Egungo digitalizazio prozesuak eta informazio eta komunikazio teknologiek jasan duten bilakaera aztertzeaz bat, sare sozialak norberaren bizitzaren erakusleiho bihurtzearen ondorioak neurtu dituzte, eta nola ez, baita adingabeek izan ditzaketen arriskuak zerrendatu ere. Bukatu ondoren, eta irakasle papera eskuratuz, proiektu horiek Azkoitia BHIko DBH2 mailako ikasleei aurkeztu zizkieten joan zen martxoaren 16an. Proiektua, Floreagako ikastetxekoei azaldu ondoren, apirilean amaitutzat eman zen.

ZIBERJAZARPENA Martxoaren 22an, arratsaldeko ordu bi eta erdietatik lau eta erdietara, ziberbullinga, groominga eta sexting-ari buruzko hitzaldian parte hartu genuen. Oso interesgarria izan zen, eta gauza asko ikasi genituen gai horiei buruz. Lehenik eta behin, sare sozialak zer ziren aipatu zigun. Behin hori argi utzita, adituak bertan dauden arriskuei buruz hitz egin zigun eta horiek saihesteko nahiz beraiei aurre egiteko, kontuan hartu beharreko gomendioak eman zizkigun. Aipatu arriskuen inguruko aurre-hausnarketa bideratzeko, berotze-ariketa gisa, bideoak ikusi genituen, eta jarraian, bakoitzak gaiari buruz zeuzkan galderak argitzeko bide eman zitzaigun. Ondoren, Amanda Todd-en adibidea erabili zuen gu arazoaren azalean jartzeko. Azkenik, eta entzundakoak entzunda, etxera joan ginen interneteko sareak arriskutsuak direla jakinda. Ordutik, segurtasunean irabazi dugu.

16

Azkoitia BHI

Azkoitia BHI

EGILEAK: Unai Puertas eta Imanol Garate


ikasten

Taldeak

ARANTXA BODEGOREKIN SOLASEAN Azkoitia BHI Joan zen apirilaren 13an, 4. DBHko Zientzia Aplikatuetako ikasleok, eskuartean darabilgun proiektuaren osagarri, Arantxa Bodego EHUko ikerlari eta irakasleak eskainitako hitzaldian parte hartu genuen. Hitzaldiaren helburu nagusia Zientziak duen erabilgarritasuna ezagutu eta zientzialari batek izan duen ibilbideaz gain, bere jardunean egunerokotasunean egiten duena ikasleoi gerturatzea izan zen.

KRISTALIZAZIO PROIEKTUA Azkoitia BHI Zientzia Aplikatuetako ikasgaian, azken hiruhileko honetan, 4. mailako ikasleok Kristalizazio proiektuaren inguruan buru-belarri aritu gara. Proiektu hori aurrera eramateko, Iraurgi Berritzen Eskualde Agentziaren eta Elhuyar-eko ikerlari baten aholkularitza izan dugu, eta emaitza ezin hobeak izan ditugu. Prozesu guztian ikasi eta aurreko ikasturteetan bereganatutakoa praktikan jartzeaz gain, oso ondo pasatu dugu. Gainera, proiektuan lorturiko azken emaitza, ikastolan bertan 4. mailako gainerako kideei erakutsi eta azaldu diegu, eta kurtso amaieran Azpeitian izango den Zientzia azokan ere erakusgai izanen dugu.

17


ikasten

Taldeak

AZTERKOSTA

Azkoitia BHI

Ikastetxeko areto nagusian, AG21ek antolatutako Azterkosta izenburupeko mural-erakusketa izan dugu ikusgai azken hiruhileko honetan. Ozeanoa ikuspuntu anitzetik aztertu ahal izan dugu, besteak beste: 1. Klima aldaketak ozeanoetan duen eragina. 2. Biziaren egokitzapena uretatik lurrera 3. Itsasoko animalien gorputza eta ohiturak gizakiaren bizitzan izan duen eragina: radarrak, itaspeko- ontziak, azkarrago igeri egiteko jantziak… 4. Itsasoko zona ezberdinak: sakontasuna, animalia desberdinak… 5. Gizakiak itsasotik bidaiatzeko izan duen gogoa: ontzi desberdinak… 6. Sineskeriak izan duen garrantzia arrantzaleen artean… Muralen informazioa, galderen bidezko erantzun egokiz xehatu behar izan dugu. Talde lana izan da eta ia denok nahiko ondo pasatu dugu.

18


ikasten

Taldeak

ESKOLA ARTEKO FOROA ESKOLA AGENDA 21

Azkoitia BHI

Maiatzaren 3an, ospatu zen EA21 Eskolarteko Foroa. Bertan izan ginen ikastetxeko EA21eko ordezkariok eta han, herriko beste ikastetxeko ordezkariekin elkartu, eta egindako lanketen ondorioak partekatu ahal izan genituen. Aurten 1. eta 2. DBHko ikasleok Azkoitiko bide gorria aztertu dugu, baita ikasleon artean bizikletaren erabileraren inguruko hausnarketa bideratu ere.

3. DBHkook, berriz, Ibai Eder urtegiko koten datuak eta azken urteetako prezipitazio-kopuruei buruzko xehetasunak esku artean izanik, berain arteko erlazioak aztertzeko aukera izan dugu. Horrez gain, azken urtetako Azkoitiko herriko ur kontsumoen joeraren berri ere izan dugu eta ondorio baliagarriak atera ei ditugu. Azkenik, Azkoitiko Udalari zuzenduriko proposamenak bildu ditugu, laster ospatuko den Udal Foroan Alkate jaunari aukezteko helburuaz.

GU ERE BERTSOTAN JAIALDIA Azkoitia BHI Iragan maiatzaren 22ko arratasldean eta Baztartxo antzokian, 183 neska-mutilek hartu zuten parte “Gu ere bertsotan� jaialdian. Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Gipuzkoako Bertsozaleen Elkarteak elkarlanean daramaten proiektu hori dela eta, Azkoitia BHItik DBH1eko lau taldeak eta Floreaga ikastetxeko LH5 eta LH6ko ikasleak Martin Altunaren zuzendaritzapean igo ziren oholtza gainera.

19


ikasten

Taldeak Azkoitia BHI

GORPUTZ HEZKUNTZA MENDI ORIENTAZIOA Ebaluazio honetan 2. DBHko ikasleok orientazio saio bat izan dugu mendi federazioko monitoreekin. Gauza asko erakutsi zizkiguten, hala nola, mapak ulertzen (sakonuneak, tontorrak, sestra kurbak‌) orientatzen, iparrorratza erabiltzen etabar. Hasera batean, guztia jolasen bidez landu genuen ikastolako atarian eta ondoren, mendi buelta bat egitera atera ginen denok batera, taldeka, tokatu zitzaigun zatiaren norabidea zuzenduz eta horrela ikasitako guztia praktikan jarriz.

20


ikasten

Taldeak 1. mailako batxilergoko ikasleok SPININGean eta ACROSPORTean trebatuz

Hiruhileko honetan, eta Gorputz Hezkuntza saioetan, Batxilergoko 1. mailako ikasleok Spining eta Acrosport jarduerak jorratu ditugu. Esperientzia positiboa izan dela pentsatzen dugu. Ekimenak Elkarguneko instalazioetan bideratu ditugu eta, ezin uka, bertako arduradunek une oro eskaini diguten arreta primerakoa izan dela; horrengatik guztiagatik, bihoakie orori, lerro hauen bidez, gure eskerrik beroena.

BADMINTONean trebatuz

Martxoaren amaieran, 1. mailako DBHko ikasleok badminton kirola hobeto ezagutzeko aukera izan genuen. Asmo horrekin, Gipuzkoako Badminton Federazioko Gorka teknikaria gure ikastetxeko Gorputz Hezkuntza Aretora gerturatu zen. Kirol horrek dituen hainbat bitxikeria tekniko eta taktikoak ezagutzen eta lantzen aritu ginen bertan izan ginen guzti-guztiok.

DBH 1. mailako ikasleak, ESKALADAN Maiatzako lehen hamabostaldian eta Jon Alberdi ikasle ohiaren gidaritzapean, 1. DBH ko ikasleok eskalada mundura hurbiltzeko aukera izan genuen Elkarguneko rokodromoan. Kirolaren oinarriak ezagutzeaz gain, rapel egiten ere ibili ginen. Primeran pasatu genuen!

21


ikasten

Taldeak

NEW YORK NEW DELHI Azkoitia BHI Maiatzaren 8an, asteartea, DBHko ikasleak New York New Delhi antzerkia ikustera joan ginen. Inglaterratik etorritako aktoreen eskutik, antzerki komiko bat ikusteko aukera izan genuen. Antzerkia ikusteaz gain, besoak altxatu ondoren, gutako batzuk parte hartu genuen, oholtzara igo eta aktore lanetan aritu ginen, algara artean. Ingelesa ikasi eta barre ugari egin ostean, pozik itzuli ginen ikastetxera.

22


ikasten

Taldeak

XXVII. ANTZERKI TOPAKETAK Xabier Munibe Ikastola HLHI

23


ikasten

Artikuluak

LABORATEGI BIRTUALA, ARGI ESPEKTROAK ETA ARAZO-EGOERAK Urola Ikastola BHI

Nafarroako Unibertsitate Publikoak, egiazko laborategi batean egongo bagina bezala, pendulua erabiltzeko aukera ematen digu PhET programa baten eskutik. Mate-tailerreko ikasleek penduluaren luzera, masa eta anplitude desberdinekin, denborak kalkulatu zituzten.

Kontuan izanda, bolumenari dagokionez, Jupiterren 3000 Lur sartzen direla, irakasleak kontuak gaizki zeudela pentsatu zuen. Logikak, askoz ere handiagoa litzatekeen grabitatea eskatzen du. Baina ikasleak kontuak ondo egin zituen. Azalpena da Jupiter nagusiki gasez egina dagoela.

Zenbait taula bete ondoren, Lurraren grabitatea Ilargiarena baino 6 aldiz handiagoa dela atera zitzaien.

Eta hori nola dakite? Gizakirik egon al da ba Jupiterren? Jupiter guztia gasa da? Ontzi espazial batek zeharka lezake? Zergatik ez? Zer dira argi espektroak eta zer informazio ematen dute Jupiterren atmosferari buruz? Zientzian jakinahia da oinarrizkoena. Ikasleei ez dizkiegu erantzunak eman behar, galderak baizik. Erantzunak ukatu, eurak bilatzera behartzeko.

50X

Kontuan izanda, bolumenari dagokionez, Lurrean 50 Ilargi sartzen direla, honek badu logika bat. Baina ostean, kontuak ondo egiten dituen ikasle batek, ondoko emaitza lortu zuen: Jupiterren grabitatea Lurrarena baino 2,5 aldiz handiagoa dela.

3000X

Gurasooi zer iruditzen? Eusko Jaurlaritzak proposatutako arazo-egoeratan oinarritutako ikasgaien izpiritua hauxe da. Goian irakurritakoa praktikara eraman dugun adibide bat besterik ez da. Arazo-egoerak erabiliz hezkuntza hobeagoa da? Gure kasuan, beste estrategia batzuk erabilitakoan bezala, interesa zutenek erantzun egin dute eta baita izan dira erantzun ez dutenak ere. Kopuruak, metodoak konparatuz gero, berdintsuak dira. Batzuetan, teorian, zenbait irakasle, ikuspegi tekniko eta pedagogikoaren ikuspuntutik onura garbiak dituena, aktiboagoa, praktikoa, motibagarriagoa, garbiagoa, originalagoa eta eskuragarriagoa delako, ez du inolako interesik hainbat ikaslerentzat. Interes faltak Jupiterren grabitateak baino indar handiago izan dezake. Dena den, datu gehiago behar ditugu, ondorio orokorrak atera aurretik. Proba desberdinak egiten jarraituko dugu. Erantzunak jakiteko gogoarekin geratu denarentzat: https://www.youtube.com/watch?v=2s2lGF2CW5Q

24


ikasten

Artikuluak

MEDIKUAK EMANDAKO INFORMAZIOA ETA GAIZKI ULERTUTAKO PROBABILITATEAK Urola Ikastola BHI Demagun oso mingarri den gaitz hilkor baten eragina edo inzidentzia populazioan %0,1 dela. Horrek esan nahi du 1.000 pertsoneko gaitzak pertsona bat hartzen duela! Demagun gaitz hori detektatzeko %90eko ziurgarritasuna duen test bat badagoela eta 10.000 pertsonari testa pasatzen zaiola. Azkenik, demagun baiezko emaitzetan zure izena azaltzen dela. Mingarria oso, hilkorra, %90eko fidagarritasuna. Askok balkoitik salto egiten dute edota trena aditzen dutenean trenbidean geratzen dira‌ Goazen kontuak ondo egitera: 10.000 pertsonari testa pasatuz gero, gaitzaren eragina 1000 pertsonatatik gaixo bakarrekoa denez, 10 gaixo egongo dira eta beste 9990 pertsona, gaitz hori gabe. Testak 10 gaixoetatik 9 detektatuko ditu (hamarren %90 berederatzi baita) eta gaixo dagoen bat osasuntsu dagoela esango du. Orain dator arazoaren mamia: osasuntsu dauden 9990 pertsona horiekin, testak 8991 osasuntsu daudela adieraziko du (%90arekin asmatzen baitu) baina sano dauden beste 999 pertsona gaixo bezala adieraziko ditu (positibo faltsuak dira hauek).

Orain teknika berri bat jarri dute abian, hain erasotzailea ez dena, sabelustutako goroztien baheketa, edo hain fin esan gabe, kakan odola duzun ala ez jakiteko testa. Baiezkoan, minbiziarekin lotutako egoera batean aurkitzeko aukerak %70ekoak dira. Kontuak ondo egiten badituzu, emaitz hauetara helduko zara: baiezko zazpi testetatik, bakarra da minbiziduna (%14) eta beste seirak positibo faltsuak dira (%86).

Beste test batzuk fidagarriagoak dira: alkoholemia, haurdun zauden ala ez jakitekoa‌ Alzheimerraren kasuan, Gipuzkoan inzidentzia %5ekoa da. Pertsona batek alzheimerra duen ala ez neurtzeko test onena Tym deitzen da eta %93ko fidagarritasuna du. Hona hemen testa (bi galdera grafiko falta dira); merezi du ezagutzea: -

Zure izena osorik da: _______ Gaur da astearen egunetatik: _______ Gaurko data da: _______ Daukazun adina da: _______ Jaio zinan eguna da: _______ Mesedez ondoko esaldia berridatzi: “Gizalegezko pertsonek zapata garbiak daramatzate� - Zein da une honetan Lehendakari Jauna? - Zein urtetan hasi zen Bigarren Gerrate Mundiala?

Denetara 1008 pertsona azalduko dira gaixo bezala, baina 1008 pertsona horietatik benetako gaixoak bakarrik 9 dira (hau da, %0,9). Ehuneko bata baino gutxiago! Hortaz, ondo berezi behar dugu testaren fidagarritasun portzentaia eta test horretan positibo emanda, zu gaisorik egoteko aukerak adierazten duen portzentaia.

20-4= 16+17= 8x6= 4+15-17=

Orain, har ditzagun benetako datuak.

- A letrarekin hasten diren lau animali idatzi, adibidez, arkakusoa. - Zer dute antzekoa tomate batek eta patata batek? - Zer dute antzekoa panterak eta lehoiak? - Borobil bat egin, erloju bat izango dena, zenbakiak ipini 1etik 12ra eta, 9:20rak izateko, orratzak irudikatu. Osakidetzak adierazten duenez, Gipuzkoan eragin handiena duen minbizia hesteetakoa da %7 batekin. Orain arte egiten zen proba kolonoskopia zen: kamara txiki bat eta polipoak ezabatzeko kuter txiki bat duen hodi bat sartzen zaio gaisoari atzetik. Baina 500 kolonoskopiatatik batean hestea zulatzen diote ustekabean gaixoari eta 300etatik batean, hestea mindu. Pentsatzekoa da!

Alzheimerrik eduki gabe test hau gaizki egin daiteke (hutsak %10aren gainetik daudenean)? Bai, ez da adimenari lotutako gaitz bakarra. Alzheimerra edukita ondo egin daiteke? Bai, mailak baitaude. Gauza izango al zinateke positibo faltsuen portzentaia aurresateko?

25


ikasten

Artikuluak

NEGUA JOAN DA TA! Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Negu gogor eta euritsua izan dugu. Udaberria ere halatsu hasi zaigu. Baina ez gara hargatik geldirik geratu. Joan den ekainean gurasoek mimoz prestatutako Haur Hezkuntzako eraikineko baratza lantzeko garaia iritsi zaigu.

garriak landu eta bertako eta garaiko produktuak ezagutzera eman asmoz, gure ikastetxean baratza bat izateko erronkari heldu genion. Jolastokiaren eraldaketaren helburu izan dugu besteak beste, naturako elementuak bertan txertatzea: loreak, animalitxoak, zuhaitzak, berdeguneak, txoriak, lurra, usainak‌ Porlanari tokia kendu nahi genion eta besteak beste, baratza bat izateak bide hori erraztu digu. Horretaz gain, gure herriaren izaera eta kulturari eusteko bide ere bada baratza, baita belaunaldi desberdinen arteko zubiak eraikitzeko baliabide ere. Gure umeek euren aittitte-amamen ezagutzak eta ohiturak barneratzeko aukera ematen digu, euren aholkuak ere jasoz eta zabalduz. Ezin ahaztu curriculumak zehazten dituen hainbat helburu lantzeko aukera paregabea ematen digula baratzak, disziplinarteko hainbat ikaskuntza barne hartzen ditu eta ikasleentzat motibagarria da.

Lehen Hezkuntzako baratza ere martxan jarri berri dugu. Aurtengo ikasturtean Eguzkiloreko ikasleek eramango dute honen kudeaketa, baina aurrerantzean ikastetxe osora zabaltzekotan gara. Eta gogotsu aritu gara. Eskuak erabiliz zenbaitzuk eta aitzurrak hartuz besteak, neguan zehar hazi eta hazi aritu diren belar txarrak kentzeari ekin genion lehenik. Lurra mugitu, zizareak asaldatu eta berriz ere bere tokira itzulita, baratza txukun utzi genuen, zer landatu erabakitzeke. Xele txorimaloa eraiki genuen bitartean, aurrerantzean gure baratzeko zaindari bikaina izanen dena. Letxuak, tipulak eta marrubiak landatu genituen azkenik. Ureztatu eta behatzea izango dira ondoren egingo ditugun urratsak. Lurrarekiko harremana eta gure bizitzako oinarrizko elementuekiko harremana gero eta txikiagoa den honetan, behaketa eta esperimentazioan oinarrituta, elikadura-ohitura osasun-

26

Baratzean elikagaiak sortuko ditugu baina egungo gizarteak duen hondakinen kudeaketa-


ikasten

Artikuluak ren inguruko ezagutzak lortzeko bide ere emango digu bertan jarri dugun konpostontziak. Bertara botako dute ikasleek ostiraletako fruten azalak eta hondakinak, materia hezea eta baratzetik behar ez diren belar txarrak, materia lehorra, elkarrekin nahastu eta konpost orekatu bat sortzen laguntzeko.

Auzolanean, elkarren ondoan lan eginez eta nork bere eskulanaren bitartez, gure ikasleek etorkizuneko gizartearen haziak ereiten segituko dute aurrerantzean. Jasoko dugun uzta gu guztion ahaleginaren ondorio izango da.

GIVE ME FIVE PROIEKTUA Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI eta Iraurgi Saskibaloi taldea, bostekoa emanda Ikasleek Ingelesa praktikatzea xede nagusi gisa hartuta, Iraurgi Saskibaloi taldeko hainbat jokalari Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain izan dira Aste Santu aurretik. 5. eta 6. mailako ikasleekin saio batzuk egin dituzte ISBko jokalariek: aurrenekoan, jokalariek euren ibilbide pertsonala azaldu eta ikasleek galderak egin dizkiete; bigarren saioan, berriz, saskibaloia hartu dute hizpide eta jolastokian aritu dira, kirol horri lotutako hiztegia, arauak eta abarrak lantzen.

“Batekoa, bikoa, hirukoa! Eman bostekoa!”/“One point, two points, three points! Give me five!” izena eman diote Karmelo Etxegaraik eta ISBk hirugarren aldiz egin duten elkar trukeari.

27


ikasten

Artikuluak

MAREA URDINAREN ALDE Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Marea Urdina Gipuzkoan burutuko den egitasmoa da eta, honen helburua gizartea Autismoa duten pertsonen inguruan sentsibilizatzea da. Hau da, lortu nahi dena zera da: gizarteak pertsona hauen berri izatea eta berauen gizarteratzean parte hartzea. Horrela, Gipuzkoako kosta igerian egingo dute bi etapetan eta erreleboka, igerilari ezberdinak parte hartuz. Ekimena 2018ko Uztailaren 7 eta 8an izango da, eta horrela, autismoaren alde Gipuzkoako kosta zeharkatuko da. Hau kontuan hartuz, egitasmoaren izenaren arrazoia atzeman daiteke. Alde batetik, “Marea” hitza, ibilbidea igerian egingo delako eta jendetza biltzeko asmoa duelako aukeratu zen. Beste aldetik, “Urdina” hitza, autismoaren kolorea delako. Karmelo Etxegarai Ikastolak egitasmo honi elkartasuna adierazi nahi izan zion, eta horregatik, ekimen berezia prestatu

zuen Maiatzeko egun zehatz batean. Bai Haur Hezkuntzako (HH) zein Lehen Hezkuntzako (LH) irakasle eta ikasle guztiak jolastokira irten ziren denboratxo batez, paper urdinak eskuan izanda, “Marea Urdina” kantua entzuten zen bitartean.

28


ikasten

Erreportaiak

AZKOITIA-AZPEITIA MARATOI ERDIA Xabier Munibe Ikastola HLHI Martxoaren 22an, Azkoitiko polikiroldegira joan ginen Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian parte hartu behar zuten bi atletekin hitz egitera. Heldu ginenean bakoitza bere eserlekuan jarri ginen eta antolakuntzako bi ordezkarik Diego Garciari buruz hitz egin ziguten. Diego Garcia oso atleta ona zen. Maratoi askotara joan zen bere lagun Martin Fiz eta Alberto Juzgadorekin. Sari asko irabazi zituzten. Baina 2001eko martxoaren 31an, Azkoitia-Azpeitia

maratoi erdirako prestatzen ari zela, bihotzekoak eman eta hil egin zen. Baita ere, bi atleta horien bizitza kontatu ziguten: non jaio ziren, non bizi diren, nola bizi diren, zenbat entrenatzen duten‌ Gero, atleta bati galdera batzuk egin genizkion eta besteari ez, ingelesa ez zekielako, ez gaztelera eta ezta euskara ere. Bukatzeko bi atletekin argazkia atera eta eskua eman genien.

Enparan Kalea, 10 • 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) Tel. -Fax: 943 81 16 74 • decoracion@ederti. com

29


ikasten

Protagonistak

ZORIONAK URITZ!! Urola Ikastola BHI Uritz Aranbarri DBH1eko ikasleak hirugarren saria jaso du ipuin alorrean Azkue Literatur Sarietan. Apirilaren 18an gazteen artean literatura sustatzeko Euskaltzaindiak antolatzen dituen “Azkue literatur sariak” banatu ziren Bilbon. Azken urteetako ohitura gisa, aurten ere Urola Ikastolako ikasle bat saritua izan da. DBH1eko ikaslea da Uritz Aranbarri eta ipuin alorrean 3. saria jaso du “Gora gure trena” narrazioarekin. Gainera, lan hori liburu batean argitaratuko da beste sarituekin batera. Bejondeizula! Zorionak!

30


ikasten

Protagonistak

AURREJUBILAZIOAK

Xabier Munibe Ikastola HLHI

2017an aurrejubilatu ziren: • •

Maite Aierdi Astigarraga Arantxa Zubizarreta Artetxe

2018an aurrejubilatu dena: •

Miren Alberdi Larrañaga

Miren Alberdi Larrañaga, Arantxa Zubizarreta Artetxe eta Maite Aierdi Astigarraga

LURDES ARIZTIMUÑO eta LURDES SUDUPE

ERRETRETA HARTZEAR Azkoitia BHI Irakasbide guztien gainetik, beti PERTSONA helburu. Horixe,, irakaskuntzan emaniko lau hamarkadaren ondoren, hamaikaa erreforma eta lege aldaketen xedeaz gaindi, zuengandik jasorikoo maxima preziatuena. Eta hori, “Euskal Eskola Publikoaz GOZATUZ, Euskal lurrunaz, ikasteko grina eta poza BANATUZ Alaitasuna eta ahalegina BATUZ “ Horrexegatik guztiagatik, HARRO eta…

ZAPRAN GAGOZ!!

Jarrai dezazuela orain arte bezalatsu OSASUNTSU eta FIN, beti amestu izandakoa ORAIN egi bihur dadin. ESKERRIK ASKO, bihotz bat eta esku parea beterik, ZORIONAK eta BEJONDEIZUELA!

LURDES ARISTIMUÑO

LURDES SUDUPE

Gure artean hainbat urtetan utziaz hire itzala ikasleekin eta klaustroan harremanetan mundiala kontu-kontari eztabaidetan partaide espeziala oraingo ardurak alboan utziz badakin garaia dala merezi denez hori ta gehio zorte on, bejondainala!

Irakaskuntzan dezente urte baditun hik igaroak esperientzia eta oroimenak sarritan oso gozoak animatuaz ta enpatiaz piztu izan ditun gogoak lankide fina izan haiz eta jaso itzan gure txaloak ordua ere iritsi baitzain betetzeko hire asmoak Doinua: Mutil koxkor bat

31


ikasten

Protagonistak

ELOS ETA PROIEKTU EUROPARRAK AZKOITIA BHI ELOS PROIEKTUAREN LANAK 2017-2018 IKASTURTEAN Irailean: EUROPEAN DAY OF LANGUAGES. Ikasleek hizkuntza ezberdinetan mezua eman zuten aditzera.

1998an hasi ziren proiektu europarrak orduan ikastetxe berean elkarrekin zebiltzan Urolako ikasle askorentzat. Eraikin, ikasle eta irakasle aunitz aldatu dira harrezkero. Hala ere, urte horietan guztietan egindakoa ondare konpartitua da. Eta espero dezagun Proiektu Europarrek hemendik aurrera ere tokia izango dutela Azkoitia BHI ikastetxe honen ibilbide berrian. Proiektu horien karietara, Europako ikastetxe askorekin harremanak sendotu ziren urteetan zehar eta elkarlana errazte aldera 2000. urtean Bruselan elkartu ginen Europako hainbat tokitako irakasleok eta ikastetxeen arteko EuroschoolNet2000 sarea antolatzeko. Hurrengo Urteroko Bilera Nagusia Azkoitian egingo dugu 2018ko urriaren 2tik 6ra atzerriko sare-kideak ezagutzeko eta harremanak sendo ditzagun.

Urrian: Elos WORLDCAFÉ. Ainhoa, Hafsa, Ioana eta Martin beste ikastetxeetako hogei bat lagunekin elkartu ziren Eurapako gai eta arazoei buruz eztabaidatzeko ingelesez.

2004 urtean Euro School Net 2000ko sare-kide batzuekin eta Europako beste 200 bat ikastetxerekin batera, horietako sei Euskal Herrikoak, Elos proiektuan murgildu ginen Eusko Jaurlaritzaren Pedagogia Berriztatzeko Zerbitzuaren laguntzaz. Elos (Europe as a Learning Environment in Schools) eskoletan europar orientazioa hedatzeko Europako zenbait eskolaren hautazko jarduera izan zen. Oro har, Europar konpetentzietan oinarrituriko maila komun bat garatu nahi zuen egitasmoak. Nahi zuen diot, bai, ze denborak aurrera egin ahala, proiektua desegiten joan da Europako hainbat ikastetxetan. Hala ere, gure erkidegoan bost ikastetxek asmoari eutsi diogu eta urtero segitzen dugu Elos plan bat antolatzen. Oro har, Euskal Herriko errealitatetik abiatuta Europako hiritar kritiko bezala gazte euskaldun eleanitzek dituzten eskubide, erantzukizun eta aukeren berri jasotzea da Elos Basque Country taldearen asmoa. Eta, horretarako ikasturtearen zehar jardunaldi batzuk egiten dira –ingelesez gehienetan– eta horien berri ikastetxearen web-orriko Elos/Proiektu Eurroparrak fitxan klik eginez ikusiko dituzue.

Eta baita Elos Basque Country delakoaren blogean ere: https://elosbasquecountry.wordpress.com/

Abenduan: INCLUSION. DBHko ikasleek Gabonetako hainbat iragarki aztertu zituzten eta inklusioa nola lantzen zuten komentatu zuten ingelesez. Gero, 2. batxilergoko Ainhoa eta Libek eurek egindako lana aurkeztu zien DBHko 3. mailako talde bateko ikasleei, ingelesez ere bai.

32


ikasten

Protagonistak

Maiatza: EUROPEAN TOPIC PROJECTS. 1. Batxilergoko ikasleek aurkezpenak egin zituzten ingelesez Europako hainbat gairi buruz.

Otsailean: WOMEN IN SCIENCE. 1. Batxilergoko ikasleek bideoak, audioak eta argitalpenak egin zituzten emakumearen garrantzia zientzian aldarrikatzeko. Materiala padlet batera eta Elos Proiektu Europarren blogeetan aurki daiteke.

Martxoan: GENERO BERDINTASUNA/ GENDER EQUALITY. The ELOS team met Iker Zirion, International Public Law professor at Euskal Herriko Unibertsitatea, Leioa, on 2nd March. June, Miren, Joanes, Asier, Manar, Leire and Irantzu from 1st and 2nd Batx of Azkoitia BHI participated with another 25 students in the debates held in a classroom of the Faculty of Law in Leioa. They discussed the topic and worked on a SWOT analysis (Strengths, Weaknesses, Opportunities, and Threats) related to gender equality. Then after a visit to the University Library and a short walk in the campus, we returned to Azkoitia. In the following days Edurne gathered the information and prepared a blog.

Martxoan datozen urteetarako bi Erasmus egitasmo eskabide egin genituen, bata ikasturte baterako eta bestea bi ikasturtetarako. 2018-2019 IKASTURTERAKO: Paduako “Istituto Femminile Don Bosco delle Figlie di Maria Ausiliatrice” (http://www. liceoausiliatricepd.it) ikastexe italiarrarekin batxilergoko 1. mailako 25 ikaslerekin “Embajadores Culturales/ Cultural Ambassadors” KA219 Erasmus proiektua. 2018-2019-2020 IKASTURTEETARAKO: DBH 4. mailako eta batxilergoko 1. mailako ikasleekin (20 ikasle) Water and Life KA219 Erasmus proiektua ondorengo ikastetxe bazkideekin: • IES Tierra de Ciudad Rodrigo, Castilla-León. • MTÜ Kool 21.sajandil, Tallin, Estonia. • Liceo Statale Celio-Roccati, Rovigo, Veneto (Italia)

https://elosazkoitia.wordpress.com/

33


ikasten

Protagonistak

Urola Ikastola BHI

“HOW IT IS TO LIVE, STUDY AND WORK IN A FOREIGN EU COUNTRY� Our experience in Newport, England Erasmus+ Urola Ikastolak, Italiako, Finlandiako, Ingalaterrako, Herbeheretako, Estoniako, Espainiako eta Poloniako eskolekin batera parte hartu duen proiektu bat da. Honen helburua, izenak esaten duen moduan, Europar Batasuneko atzerriko herrialdeetan, bizitzea, ikastea eta lan egitea nolakoa den aztertzea da. Duela pare bat urte hasi ziren atzerrira joaten Urola Ikastolako zenbait ikasle eta joan den azaroan, sei herrialde ezberdinetako ikasleak bertan izan genituen. Proiektuaren azken bisitaldia, Newportera, Ingalaterrako herri txiki batera izan zen eta bertan izan ginen lehenengo batxilergoko lau ikasle.

Egonaldia, bost egunekoa soilik izan arren, ahaztezina eta oso gomendagarria izan da. Londres eta Cambridge bezalako hiriak bisitatzea paregabea izan den arren, bidaiaren esperientziarik azpimarragarriena, kultura eta herrialde desberdinetako jendea ezagutzea izan da, batez ere, Estoniakoak. Europa mailan gugandik nahiko urrun dagoen eta kultura oso ezberdina duen herrialde bat izanda ere, beraiekin eduki genuen harremana oso ona izan zen. Dudarik gabe, errepikatuko genukeen bizipena izan da, eta ikasle guztiei gomendatzen diegu etorkizunean horrelako proiektuetan parte hartzea.

34

(Olaia Astigarraga, Saleh Muhammad, Irati Labirua, Urko LarraĂąaga)


ikasten

Ospakizunak Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

“TXIKIA HANDIA DA LIBURU BATEAN” Apirilak 23an, Karmelo Etxegarai Ikastolan “Liburuaren Nazioarteko eguna” ospatu genuen.

• LH1.go mailakoek, Antxietakoen eskutik ipuinak entzun zituzten.

Zergatik ospatzen da egun hori? Liburuenganako maitasuna inspiratzeko animoz eta liburuengan atentzioa deitzeko egiten da.

• LH2.en mailakoak, Antxietakoen eskutik ipuinak entzun eta Udal liburutegira joan ziren. Bertako arduradunek, liburuaren garapena historian zehar, liburutegia nola erabili behar den eta liburuak nola aukeratu daitezkeen azaldu zietelarik.

“Liburuaren Nazioarteko eguna” ospatzeko, ikastetxe eta liburutegi desberdinetan, ekintza ugari burutzen dira. Guk ere, aste horretan, ekintza desberdinak egin genituen: Aurtengo gaia Ikastolan, 100 urte bete dituelako, “GLORIA FUERTES ” izan da eta IPUIN KONTALARIAK • HH-3 urtekoek, ipuinetako pertsonaien marrazkiak margotu eta magia ikuskizun bat izan zuten. • HH-4 urtekoek, Lorea Etxeberria ipuin kontalaria eta magia ikuskizuna ikusi zuten. • HH-5 urtekoek, Lore Etxeberria ipuin kontalaria eta Udal Liburutegira bisitan joan ziren.

• LH3. eta 4. mailakoek, ipuin trukaketa egin zuten. • LH5. mailakoek, ingelesez olerkien inguruan, “running dictation” egin zuten. • LH6. mailakoek, gloria Fuertesen olerkiak prestatu zituzten. Ondoren, 5. mailakoei abestuz. • Apirilak 23ko jolas denboran Perdillegiko atarian, kartel bat jarri zen bertan, galdera batekin: Zer da zuretzat liburu bat? Ikasle eta irakasleek idatzitako hainbat erantzun jaso genituen. Kartel honen arduraduna, 6. mailako ikasleek eduki zuten.

RUNNING DICTATION In primary 5 we did a running dictation game in the playground. The book is the result of the game to celebrate The World Book Day 2018. It is written by students of 5th grade. We had a lot of fun playing the game. “Diktaketa arina Lehen Hezkuntzako 5. mailan jolas bat egin genuen jolastokian: diktaketa arina. Liburua jolasaren emaitza da, 2018ko Mundu Mailako Liburuaren Eguna ospatzeko asmoz. Liburua 5. mailako ikasleak idatzi zuten. Oso ondo pasatu genuen jolasean!”

35


ikasten

Ospakizunak AZKOITIA BHIko

BERTSO PAPER LEHIAKETAREN XXVII. EDIZIOA Azkoitia BHIko “Indarlan” Guraso Elkarteak, Azkoitiko Udalaren babesean antolaturiko aurtengo XXVII. edizio honetan, Azkoitia, Azpeitia, Zarautz, Getaria eta Eskoriatzako herrietatik helduriko 30 bertso-bilduma izan ditugu lehian. Epai-mahai lanetan, Guraso Elkarteko Mila Larrañagaz gain, Agustin Arrieta eta Itziar Unanue bertsolariak.

SARITUAK IKASTETXE BARRUKO IRABAZLEAK

IKASTETXE KANPOKO IRABAZLEAK

A TALDEA (DBH 1. eta 2. mailako ikasleak) 1. Euskararen haria: Haritz Alberdi, Joritz Arozena 2. Astebete deskonektatuta: Anartz Zubizarreta

A TALDEA (DBH 1. eta 2. mailako ikasleak) 1. Autobuseko leihotik: Naia Arrizabalaga 2. Arrantza: Amets Aizpurua

B TALDEA (DBH 3. eta 4. mailako ikasleak) 1. Haur honen istorioa: Ioritz Legardaereño, Joseba Tena 2. Bortxaketa: Karmele Olariaga, Zihara Gabilondo

B TALDEA (DBH 3. eta 4. mailako ikasleak) 1. Az(azk)ala(k) margotuta: Aner Euskitze. 2. Saririk ez.

C TALDEA (Batxilergoko ikasleak) 1. Begietatik entzuten denean: Julene Iturbe 2. Saririk ez

C TALDEA (Batxilergoko ikasleak) 1. Farolen argitan: Oihana Arana 2. Azala sare: Haizea Arana.

IKASTETXE BARRUKO IRABAZLEAK 12-14 urte. 1. saria: Haritz Alberdi eta Joritz Arozena.

EUSKARAREN HARIA 1) Europa_aldean ezagutzen den, hizkuntzarik zaharrena txiki gorputzez, handi bihotzez euskara dauka izena. Guk egunero gure ahoan darabilgu amarena, erabilera jaisten ari da hori da duen txarrena.

2) Azkoitin ere geroz ta gehio erabiltzen da erdera euskaran alde hitz egin baina praktikan beste aldera. Alda ditzagun ohiturak eta alda dezagun hizkera bizi gaitezen denok euskaraz goizetikan iluntzera.

4) Euskara dugu euskaldun denok lotzen gaituen haria gure_arbasoek maitasun handiz utzi diguten saria. Gure lana da ondo zaintzea gure hizkuntzaren kabia, ondorengoei helarazteko jaso dugun oparia.

5) Etxean edo euskaltegian bakoitzak nahi dun bezala euskalki denek balio dute batua nagusi dala. Urratsez urrats, pausorik pauso egin denok eginahala bizi-bizirik mantendu dadin euskal hizkuntzan bengala.

36

3) Zein ederra den bidaiatzea ta hizkuntzak ikastea hello, adios, kaixo ta mersi komunikatzen hastea. Ederra baita kulturak eta hizkuntza_oro nahastea. Baina tamalez handiek beti lortzen dute zapaltzea

Doinua: Bazkaltzean gogoa neukan


Ospakizunak

ikasten

14-16 urte. 1. saria: Ioritz Legardaereño eta Josefa Tena

HAUR HONEN ISTORIOA 1. Egia dugu esku artean nahiz dirudi sinesgaitza, pertsona baten istorioa kontatu nahian gabiltza; Jainko ez garen arren, entzun (e)zazue arren, ume txiki honen hitza; hasi gaitezen imajinatzen hark bizi duen bizitza.

2. Gerra garaian sufritu behar egun hits eta ilunak, bere etxeko egin beharrak ziren benetan astunak; arriskutik ez salbu, gerran zituen galdu, bere guraso kuttunak; bakardadea eta tristura ziren zituen lagunak.

4. Auto batean eraman zuten utzi orduko patera, nork ote daki zergatik duen zorte txar hori hereda; jada kanpamentuan, berriro arriskuan, igaro_ondoren frontera; heldu berri den lekuan, baina, ez da hobea_egoera.

5. Entzun duzuen istorioa ez den arren politena, bihotz-bihotzez sentitzen dugu baita lagun askorena; gizaki hauen mina, eta bizi ezina, ez al da denon problema? Denok batera saia gaitezen hau izan dadin azkena.

3. Bizitakoa ahaztu asmoz abiatu zen bidaian, oroitzapenak atzean utziz Palestinako paisaian; biolentzia eta airez bonbardaketa, besterik gerra garaian; asko gelditu dira bidean bertatik aldendu nahian.

Doinua: Iparragirre abila dela

16-18 urte. 1. saria: Julene Iturbe

BEGIETATIK ENTZUTEN DENEAN 1. Ezpain lodiak, bular parea, ipurdi bat ta bi hanka, txokorik txoko zeharkatuaz gorputz oso baten mapa, nahiz ozen jardun atzealdetik melodi bati tiraka, ahotsak baino beste zerbaitek ateratzen du zarata ta hemen nauka asmatu_ezinik erantzun bila bueltaka, zer den benetan saltzen duena irudia ala kanta.

2. Orratz bat bezain fina den neska orratz-takoien gainean, jimnasiotik irten berri den gizona aldamenean, bat alkandora estu-estuan ia sartu ezinean eta besteak estutzen duen arroparik ez soinean, berdin du letrak, berdin ahotsak, zein mezu duen atzean… denak berdin du begietatik entzuten hasten denean.

4. Ez du norberak hautatzen beti, ordea, nola azaldu, hankartea noiz itxi behar den, noiz parez pare zabaldu, ez du norberak hautatzen beti zenbateraino argaldu, ez du hautatzen ez baldin bada nahi jarraitzailerik galdu, zail da egoten gizartearen exigentzietatik salbu ta hauen pean dagoen orok askatasunik ba al du?

5. Nahiz hainbat kanon, estereotipo ezin daitezkeen zula, nahiz gehienetan betikoa den arrakastaren formula, grabazioari buruz inortxok galdetuz gero sekula entzun nahi nuke zuk zeuk zuzentzen zendula zure brujula, zeure zirela, kanta bezala, gidoia ta pelikula, norekin, zer ta nola kantatu zeuk aukeratu zendula.

37

3. Pasiozko gau perfektu haren enegarren funtzioa, jada ederki ikasi dugu gaur dakarten lekzioa, batek asetu dezan dakarren sexurako desioa besteak zeregin bakarra dauka, hau da, probokazioa, hemen norbere gorputzari nork jartzen dio prezioa? ustez pasio deitzen zaiona ez al da posesioa?

DOINUA: “Ez nau izutzen negu hurbilak III”


ikasten

Ospakizunak

IKASTETXE KANPOKO IRABAZLEAK 12-14 urte. 1. saria: Naia Arrizabalaga

AUTOBUSEKO LEIHOTIK 1. Autobuseko leihotik daramat ordubete bat begira eta erlojuaren orratza tik tak ta tik tak ari da ta bat batean nire leihoa tantaz bustitzen hasi da baina ez du euririk hasi nire bi malkoak dira.

2. Nire adineko haur guztiak parkean dabiltz gustora ta ni bideko marra zuriak kontatzen kalabozora nahiz haiek ikusteak ekarri nire animoak gora ordu bat izan ziteken bidaia zazpi ordu izango da.

4. Bide luze hau egitea da denontzat oso gogorra nahiz haiek ikusi nahi ezkero e(g)itea den derrigorra galdera bat det ta erantzunik ez ta galdera hau da horra zergaitik ordaindu behar degu guk ere haien zigorra?

5. Kalabozora iritsi eta gurasoekin egon gera hitz egiteko ta jolasteko eduki degu aukera eta bagoaz berriro ere bueltan gu geure etxera ta ea noiz ekartzen ditugun haiek gurekin batera.

3. Aiton amonen etxera joan nintzen hiru urterekin ta oso gustora bizi naiz ni oraindik haiek biekin telefonoz astero -egoten naiz nire bi gurasoekin baina motxilan pisua- e(g)unero eraman ohi det nerekin.

14-16 urte. 1. saria: Aner Euskitze

AZ(AZK)ALA(K) MARGOTUTA 1. Hatzetako kolorea bihurtzen denean pisu azalpenak ematea behin ta berriz dagokizu. Besteen itxurak nola ipintzen gaituen itsu, akaso zerbait berria izango denaren izu. Nahiz eman nahi geniokeen tradizionalari su sakonean huraxe da geroaren paradisu; “pailazotzen zabiltza”-ka etorri zara berriz zu… azazkalak margotzeak azala margotzen dizu. (bis)

2. Nahiz zure esanak berez ez lidakeen axolarik, korapilatuko omen nau begirada ugarik. Azazkalak margotuta zinderamatzaket harik eta horrek emango ez lizukeen arte lotsarik. Ta bestela ere segi behar kopeta gorarik, irrifar eginez inork ezer komentatzen badit… Baina zer egin nezake baldin eta zuk oraindik esan behar badidazu ez daukala graziarik. (bis)

4. Berdintasuna bihurtzen ari bazaigu panfleto berdinak desberdintzea zaila da dagoeneko. XY ta XX al da gure eskeleto? Batera jantz al ditzaket galtzontzillo ta soineko? Azazkala bide omen da izaera ahultzeko baina halere sekula utzi nahi bazintut seko; margotuta dauzkat, beraz, jakinez gero hobeto berdin balio dutela harramazka egiteko. (bis)

5. Erakusten saiatu naiz pinturan efikazia, zure amesgaizto dena dela nire fantasia. Generoarena baita norberaren galaxia ta aldea dago nork ta non jarri nahi dizun sasia. Zurearen aurkakoa bada aristokrazia hori erakusteari emaiozu enfasia, hasi zerori egiten beste bati eraitsia, ta ikusiko duzu nola egingo dizun grazia. (bis)

38

3. Gizartea ta pertsona direnez bi aliatu estereotipoekin sarri ohi dira liatu. “Zeure onerako dela behar duzu konturatu, bestela irtengo dira kalera hamaika trapu. Gizartea gizarte da, eta patua da patu; arraro begiratuko dizute, eta barkatu…” baina zuk ere zugana naizenean gerturatu haseratik ez didazu begitara begiratu. (bis)


Ospakizunak

ikasten

16-18 urte. 1. saria: Oihana Arana

FAROLEN ARGITAN 1) Egunak eman du berea ezin du gehiago, ni oraindik gaurko beharrak egiteko nago, baina ilargiari begira kokatu naiz klaro; erdi bete baldin badute erdi hutsik dago.

2) Gaua inspirazio gisa hartu dut sarritan, ilargiari hitz egiten hutsetik korrikan, gaur ere hala bukatu dut nire baitan kinkan: ilargiaz maiteminduta farolen argitan.

3) Farolek esan nahi dutena ulertu orduko, isiltasuna ere ez da guztiz isilduko, ezerezaren erresuma ez da suntsituko, bakardadeak ez baikaitu abandonatuko.

4) Bakardadeak egiten du mundua zatitu, nolabait harri bilakatu, nolabait gelditu, ezin du aurka doakion ezer konprenitu, harri bihurtu dena inoiz ez baita harritu.

5) Harri batekin harritzea arriskutsua da, sinpletasuna ere bihur baitezake traba. Arriskua gure baitako zerbait baldin bada arriskutsuak izateko bizi behar gara!

6) Nahiz ta arriskuak egiten digun enbarazu bihotz bihotzetik diotsut egidazu kasu‌ Zuk zure arrisku izaten probatu ezazu, ilargia hiltzen denean esango didazu. Doinua: El tiempo estå despuÊs

39


ikasten

Ibilaldiak Maiatzaren lehen astean, DBH1eko ikasleok ibilaldi eder batez gozatzeko aukera izan genuen. Ostiral goizean autobusa hartu, eta Arditurri meategira joan ginen bisitan. Meategia, Aiako harrian kokatzen da eta Erromatar garaitik hasita duela gutxira arte, bertatik mineralak ateratzen zirela esan genezake. Hiru zati izan zituen bisitak: Aiako Harrietan zehar mendi buelta txiki bat egin, Arditurri meategiaren istorioa buruz bideo bat ikusi eta meategi barrura sartu.

DBH 1 Azkoitia

ARDITURRI

Nire ustez, mendi-bueltako esperientzia eta meategi barruan agertzen ziren turkesa koloreko urak ikustea izan zen zirraragarriena. Baina lasai, hor ez baitzen eguna bukatu. Dena ikusi ondoren, Hondarribiko hondartzara abiatu ginen; hondar fineko desertua zirudien, bertan ez baitzen inor gutaz aparte. Korrika, saltoka‌ jolasean aritu ginen eta ur hotzetara sartu eta igerian ere ederki ibili ginen. Egun borobila izan zen! Nerea Dominguez

DBH 2 Azkoitia

EUREKA MUSEOA eta TXURI-URDIN

Joan zen otsailaren 26an, 2. mailako ikasleok, Donostiara joan ginen, Eureka zientzia museora eta Txuri-urdin izotz jauregira.

pasa genuen ere. Bazkalondoan, Txuri-urdin izotz jauregira joan ginen patinatzera. Bertan jolastu eta ipurdiko batzuk hartu ondoren, etxera itzuli ginen. Egun zoragarria izan zen!

Eureka zientzia museoan, taldetan banaturik, hainbat ekintza egin genituen. Asko ikasi genuen, baina horretaz aparte ondo

Egileak: Irati Guembe, Aroa Zamora, Irati Aranbarri eta Libe Aleson.

40


ikasten

Ibilaldiak

IRTEERA BERTIZERA

DBH 2 Azkoitia

Apirilaren 19 eta 20an, 2. mailako ikasleok Bertizen izan ginen ikasketa bidaian. Oso ondo pasa genuen, talde giro ederrean, eguraldia ere lagun genuela. Lehen egunean, Bidarraira iritsi, neoprenoak jantzi eta gustura sartu ginen Errobi ibaira rafting egitera. Ibaia emaritsu oso, eta jeitsiera bikaina egiteko aukera izan genuen. Hurrengo goizean, lehorreko ekintza tokatu zitzaigun, arnesak jantzi eta zuhaitzetik zuhaitzera ibili ginen oztopoak gaindituz. Primerako ibilaldia!!!

DBH 4 Azkoitia

Ikasturte amaierako bidaia BARTZELONAra

Maiatzaren 2, 3, eta 4an, 4. DBHko ikasleok Bartzelona aldera joan ginen eta bertan hainbat esperientzia berriz disfrutatu genuen. Lehenengo egunean, laser bidezko “paintball” egin genuen. Bigarrengoan, berriz, Port Aventurarantz jo, eta atrakzio desberdinetan igoz, bikain gozatu genuen. Azkeneko egunean, Bartzelona, eta bertan “Gaudí Experiència”-ra hurbilduz, “Sagrada Familiaren” nondik norakoen berri izan genuen. Bartzelona bertan, gainera, 2 ordu libre izan genituen nahi genuena egiteko. Oso ondo pasa genuen, ahaztuko ez ditugun hiru egun zoragarri, hain zuzen ere. Rina Cabeza

41


ikasten

Ibilaldiak

MUTRIKU

2. Batxilergoa Azkoitia

Martxoaren 16an, batxilergoko Biologia eta Lur eta Ingurumen Zientzietako ikasleok Mutrikun egon ginen Olatuen Zentrala eta Akuikultura Lanbide Eskola bisitatzen. Lehenik, zentralaren kokapenaren zergatia, eta bere funtzionamenduaren

inguruko xehetasunak azaldu zizkiguten. Ondoren, eta Lanbide Eskolan, hainbat krustazeo, molusku eta arrainen bizi zikloak irakatsi zizkiguten, eta horien elikaduraren oinarri diren fitoplankton eta zooplanktonaren ekoizpena ikusi genuen.

2. Batxilergoa Azkoitia

Batxilergoko enpresa ekonomiako ikasleak Eroskin Apirilaren 19an 2. Batxilergoko Enpresa ekonomiako ikasleok Elorriora joan ginen Eroskiko Plataforma logistikoa ikustera. Izan ere, Eroskik 2014a ezkeroztik, urte berean egindako berrikuntzen ondorioz, biltegia eta prestaketa era automatizatuan kudeatzen baitituzte. Horrela, biltegi-automatizazio bitartez, salgaiak zamalanetako kaitik ia manipulatu gabe, nola jaso eta biltegiratzen dituzten aztertzeko aukera izan genuen, lehenik; ondoren, eskaeren prestaketa eta prozesu guztiak kudeatzen dituen sistema informatiko sofistikatuak ikuskatzeko. Ikusgarria benetan, aipatu sistema horiek gertu-gertutik behatu ahal izatea.

42


ikasten

Ibilaldiak

DBH 2 Azkoitia

ESKOLA AGENDA 21

Azkoitia BHIko 2. DBHko ikasleak zeramika, ezti, ogi eta gaztagintzan murgildurik POTT BASERRIAN

HARIZTIZABAL BASERRIAN

ZERAMIKA ZENTRUA

OGIGINTZA EKOLOGIKOA

2Ako ikasleok Itsasoko Pott zeramika-gunera joan ginen zeramikagintzaz zerbait ikasteko asmoz. Magiarekin alderatuz, bi emakumek zeramikaren nondik norakoak azalduz bat, buztin (naturala zein artifiziala) moldeaketaren inguruko sekretuak erakutsi zizkiguten. Azalpenen ondoren, sagu edota trikuak egiteko aukera eman ziguten. Egindakoa gurekin ekarri genuen.

2Dko ikasleoi arduradunek garia nondik zetorren azaldu ziguten, baita nola garbitzen den erakutsi. Gero, pastagintzan murgildu ginen, eta labean sartu ondoren, bakoitzak pasta-zorrotxo bana ekarri genuen. Oso goxoak, benetan!

AIKUR ERLE MUSEOAN ERLAZAINTZA

BAZTARRIKA BASERRIAN

2Bko ikasleok Urretxuko AIKUR erle museora hurbilduz, eztia egiteko tresnak ezagutarazi eta prozesuaren inguruko xehetasunak adierazi zizkiguten. Erreginaren bila ere saiatu ginen. Bideo bat ikusi ondoren, kandelak egiten saiatu ginen, bakoitzak berea. Ezti pote bana ere oparitu ziguten.

GAZTAGINTZA 2Cko ikasleok Gabiriko Baztarrika baserrira hurbildu ginen, eta bertan gazta egiten erakutsi ziguten. Moldeetan, guk geuk sartu genituen. Prozesu osoa bideo batean ikusi ondoren, baserriko animaliak erakutsi zizkiguten: ardiak, oiloak, txakurrak‌ Harrigarriena, hainbeste ardi izanda, hain ondo zainduak ikustea.

43


ikasten

Ibilaldiak

2. Batxilergoa Azkoitia

ARTEKO IKASLEAK BILBOn Apirilaren erdi aldean, ARTEKO ikasleok Bilbora hurbiltzeko parada ezin hobea baliatu genuen. Agenda, bete-betea. Lehenik, Arte Ederretako Museoa bisitatu genuen eta sartu bezain pronto, obra ospetsu asko ikusi genituen, hala nola, Goyarenak, Sorolla‌ Horrez gain, eskulturak ere bazeuden, Oteizarenak, Txillidarenak‌ Bazkaldu eta gero Guggenheim Museora hurbildu ginen eta bertan, eraikina aztertu ondoren, arte garaikidea ikusteko aukera izan genuen. Barnealdean ikusi genituen artelanak bereziak eta harrigarriak ziren.

eta AZKOITIKO PARROKIAn nahiz LOIOLAKO BASILIKAn Azkoitiko parrokian, hainbat arte estilo aztertu genituen. Portadan, Errenazimenduaren aztarnak aztergai; barrualdean, berriz, gotikoa, errenazimendua eta barrokoari dagozkion ezaugarriak azpimarragarri. Ikasturtean zehar landutako gaiei buruz hitz egin genuen. Loiolako basilikan, ebaluazioan zehar emandako barroko estiloaren ezaugarriak aztertu genituen. Kanpotik eraikuntza bera aztertu ondoren, barrura joan ginen eta bertan, ikasitako Barrokoaren elementuak bilatu eta aztertu genituen. Irakaslearen azalpenak entzunez, beste hainbat datu interesgarri ere, geureganatu izan ahal genituen.

44


ikasten

Ibilaldiak

LH 6. maila Azkoitia

ZAMUDIOKO PARKE TEKNOLOGIKOA

2018ko apirilaren 11ean Xabier Munibeko 6. mailako ikasleok Zamudioko parke teknologikora joan ginen. Bidaia nahiko arin pasa zitzaigun abestuz joan ginen eta. Parke teknologikoan hiru taldetan banatu ginen. Lehenik hainbat gai jorratzeko aukera izan genuen: mundu digitala eta sarea, elikadura eta elikagai transgenikoak, nanotekno-

LH 5. maila Azkoitia

logia, robotika‌ Ondoren, tailer bat egin genuen, hidrogeno eta energia berriztagarrien tailerra. Bertan, hidrogeno bidez energia gordetzeko metodologia erakutsi ziguten. Behin parkeko bisita amaituta Zamudioko frontoira joan ginen bazkaltzera. Eguraldiak lagundu ez arren, primeran pasa genuen.

SUHILTZAILEAK

2018ko apirilaren 19an LH5eko ikasleok Azpeitiko suhiltzaileen parkera joan ginen. Lehenik, Joxe Luis suhiltzailearekin elkartu ginen, eta beraien egunerokoa azaldu zigun. Gero, bere arropak erakutsi zizkigun,eta baita jantzi ere! Ondoren, barretatik jaitsi ginen. Hori egindakoan, kanpora atera eta hirunaka 30 metroko auto eskailera automatikora igo ginen. Azkenik, mangerarekin jolasean ibili ginen eta ondoren eskolara itzuli ginen. Primeran pasatu genuen!

45


ikasten LH 4. maila Azkoitia

Ibilaldiak

BEIREKO IRTEERA

Maiatzaren 3a egun berezia zen: gure historiako proiektuarekin lotutako 2 eguneko irteera iritsi zen azkenean: Beirera gindoazen!!

Oliteko gaztelua Lehendabizi, Oliteko jauregia bisitatu genuen. Haize ikaragarria zegoen baina asko gustatu zitzaigun.

Beireko ATERPETXEA Aterpetxera iritsitakoan, maletak utzi eta begiraleekin tailerrak egitera joan ginen. Erdi Aroko arropak egin genituen!! Ondoren afaldu eta gauean diskoteka!!!

2. eguna Gosaldu ondoren, autobusez, Pitillaseko hegaztien behatokian izan ginen. Paseatzera joan ginen eta prismatikoekin hegaztiak behatu genituen. Itzultzeko ordua iritsi zen‌ Bazkaldu ondoren, etxera itzultzeko ordua iritsi zen, oso nekatuta geunden baina PRIMERAN pasa genuen!!!!!

46


ikasten

Ibilaldiak

LH 2. maila Azkoitia

EUREKA!

LH2ko ikasleak Donostiako zientzia museora joan ziren 2018ko otsailaren 22an. Makinak eta asmatzaileak proiektua landu zuten aurretik ikastolan eta orduan pentsatu zuten Eureka! zientzia museora joatea. Han animaliak, ispiluak, argiak eta makinak ikusi zituzten. Gero bazkaldu egin zuten. Ondoren jolastu egin zuten. Gero Planetariumera joan ziren. Han izarrei eta planetei buruzko film bat ikusi zuten. Gero parkera joan ziren. Han jolastu egin zuten. Batzuk zizare bat eskutan hartu zuten. Ondoren autobusera joan ziren. Autobusean, itzultzerakoan, Goazen! ikusi zuten.

HH 05 Azkoitia

ARRATE

47


ikasten HH 04 Azkoitia

Ibilaldiak

DEBA

Maiatzaren 11an, Debara joan ginen egun pasa izugarrizko eguraldia lagun genuelarik. Goiz partea portuan eta hondartzan pasa genuen eta ondoren bazkaltzeko asmoz parkera hurbildu ginen.Bazkal ostean izozkitxo bat janez freskatu ginen.Hau egun zoragarria!

HH 02 Azkoitia

AZOKA

Aspaldiko partez eguzkia atera da eta goiza aprobetxatzea erabaki dugu. TIPI-TAPA herriko azoka plazara joan gara eta bertan baserriko produktuak ikusteko aukera izan dugu. Bide batez, txokolatea eta ogia erosi eta hamaiketako ederra egin dugu goiko losan. Ia berriro noiz joaten garen!!

48


ikasten

Ibilaldiak

1. Batxilergoa Azpeitia ULMA FORJA Martxoaren 16an, 1. Batxilergoko ikasleok Oñatira joan ginen ULMA taldeko enpresa bat ikustera, Ekonomiako gaiarekin lotuta zegoena. Bertan, hasteko, hitzaldi bat eman ziguten enpresari buruz eta gero enpresa erakutsi ziguten. Hitzaldian, lehendabizi beraiek parte diren Mondragon Kooperatibaz jardun zitzaizkigun; ondoren, ULMA FORJA enpresari buruz hitz egin ziguten. ULMA TALDEA Beraien ezaugarriak hauek dira nagusiki: berrikuntza, konpromisoa, etorkizuna eta gizartea eraldatzea. Helburuak: beraientzat garrantzitsuak diren baloreak zabaltzea; eta kooperatibari dagokionez, beraiek jaso dutena baino hobeto uztea eta aberastasuna bertan gelditzea (ez multinazional batzuetan gertatzen den bezala). Soberakinen zati bat gizarte ekintzetan erabiltzen dute, adibidez, kirola, GKE, unibertsitatea, India, Afrika eta hirugarren munduko herrialdeetan uraren kanalizazio proiektuetan. Fakturazioaren ia %80 esportatu egiten dute. ULMA 80 herrialde baino gehiagotan dago. Kooperatibaren printzipio nagusiak hauek dira: atxikimendu librea, antolaketa demokratikoa, lanaren subiranotasuna, bazkideen partaidetza, eraldaketa soziala, izaera unibertsala eta hezkuntza. Hainbat enpresak osatzen du taldea: ULMA Agrícola: Negutegiak eta abeltzaintzarako edo nekazaritzarako estalkiak. ULMA Carretillas Elevadoras: Orga jasotzaileak egiten dituzte. ULMA Construction: Eraikuntzarako produktuak, tartean, enkofratuak, aldamioak, obra zibila eta era guztietako eraikinak egiteko. ULMA Conveyor Components: Zamak garraiatzeko osagarriak. ULMA Handling Systems: Biltegiratze sistema logistiko automatizatuak. ULMA Architectural Solutions: Arkitektura eta ingenieritza alorretarako produktu eta sistema prefabrikatuak. ULMA Packaging: enbasatzeko ekipamendua eta sistemak. ULMA Piping: Hodiak, bridak eta fitting-ak egiteko osagarri forjatuak fabrikatzen eta banatzen ditu.

Instalazio modernoak eta langile oso kualifikatuak dituzte. Horrek aukera ematen die briden eta espezifikazio altuko produktu forjatuen sortarik zabalena eskaintzeko. Material mota ugari erabiltzen dituzte beraien bridak eta produktu forjatuak egiteko; adibidez, altzairua. Beraien teknologia berritzailearekin eta esperientziarekin, lortzen du beraien kalitateak zein zerbitzuak ospe paregabea izatea. Bi zati nagusitan banatzen da ULMA Piping: forjatua eta mekanizatua. Bi zati horietatik pasatu ondoren, produktuak sailkatu egiten dira kamioietan sartu baino lehen. Forjatuan altzairua lantzen dute. Bertan kamioiek leku desberdinetatik ekarritako altzairu landugabea hartu eta makina desberdinak erabiliz, pieza sorta handi bat egitea lortzen dute. Beroa eta elektrizitate asko erabiltzen dutenez, piezen kostua murrizteko, gauean egiten dute beraien lanaren gehiengoa. Bestalde, mekanizatuak forjatuan egindako piezak kontsumitzaileei saldu baino lehenago, bete beharrezko baldintzak lortzeko pausoak ematen dira, esaterako, bridei estalkia eman, piezak behar dituzten zuloak egin etab. Hori guztia makinen bidez egiten da, makina horiek pertsonek egin beharko luketen eskulan gogorra ordezkatzen dute. Hala ere, pertsonak behar dira makina horiek kontrolatzeko. Sailkapena: Piezak amaituta daudenean, kontsumitzailearen eskaeren arabera sailkatzen dituzte. Horretarako, beraiek duten biltegi inteligentea erakutsi ziguten eta, zalantzarik gabe, hori izan zen bisitako deigarriena. Pisu askotako biltegia zen eta ordenagailu baten bidez, errobotek behar zena ekartzen zuten.

OÑATIKO UNIBERTSITATEA ULMAtik irten ondoren, Oñatiko unibertsitatera joan ginen. Unibertsitate hori oso ezaguna da Euskal Herriko lehen unibertsitatea delako. Bertan, turismo bulegoko gidak azalpenak eman zizkigun Unibertsitateari buruz.

ULMA PIPING: BRIDAK ETA FITTINGAK ULMA Piping ULMA Forja, S.Coop. kooperatibaren merkataritza-izena da. Enpresa 1962an sortu zen eta Oñatin kokatzen da. ULMA Piping mundu mailako briden eta espezifikazio altuko produktu forjatuen fabrikatzaileen liderretako bat da. Enpresa horrek brida eta fittingetarako forjako osagarriak fabrikatu eta saltzen ditu, Petrolio, Gas, Petrokimika eta Energiaren sorkuntzarako industrietan erabiltzeko. Munduko liderra da sektorean, produkzio eta teknologia ahalmenari dagokionez.

49

Ane Azpiazu Zabala, Naia Lapeira Mendizabal


ikasten DBH 2 Azpeitia

Ibilaldiak

ELKAR-TRUKEA ÉCHANGE AZPEITIA-HAZPARNE

Orain dela hamar bat urte hasi ginen bezala, aurten ere, frantsesa ikasgai duten DBH2ko ikasleekin elkar-truke bat egin dugu, Hazparne-Azpeitia herrien arteko senidetzea dela bitarte. Ikasturtean zehar, gutunak trukatu dituzte elkar hobeto ezagutzeko, eta martxoan eta maiatzean denak batera ibili dira. Giro bikaina sortu da! Azpeitian martxoan Hango ikasleei udaletxean harrera egin genien eta goiza elkarrekin pasatu genuen. Comme chaque année, en mars nous avons accueilli nos ami(e) s d’Hazparne à Urola Ikastola. On a organisé une belle journée et elle s’est déroulée comme il le fallait. Le matin, on est allé(e) s à la mairie d’Azpeitia pour la bienvenue officielle. Ensuite, on a fait des jeux de rencontre avec des jeunes moniteurs/monitrices du village, et nous nous sommes beaucoup amusé(e)s! On a brisé la glace. Plus tard on est venu(e)s à Urola Ikastola et pendant que certain(e)s faisaient la visite des installations, d’autres étaient en cour: ceux/celles d’Hazparne ont donc participé aux cours! Ensuite, les élèves d’Hazparne nous ont fait une présentation sur leur réalité et leur quotidien, puis pour terminer en beauté, on leur a dansé l’Aurresku pour les remercier. Pour bien terminer, on a mangé tous/toutes ensemble (on était mélangé(e)s!), et après on a dû se dire au revoir, mais pas pour très longtemps car… comme chaque année, en mai c’est à nous d’aller à Hazparne!

50


ikasten

Ibilaldiak

Hazparnen maiatzean Goizean Hazparnerantz abiatu eta 10:15ak aldera iritsi ginen Elhuyar kolegio publikora. Txirrinak jo bezain azkar, gure kideen klaseetara sartu ginen zuzenean. Batzuei, matematika, biologia, latina… tokatu zitzaien, adin desberdineko ikasleekin. Gure lagunak orduan ez ziren gurekin egon, euren frantseseko klasera joan baitziren. Klaseak amaitu ondoren, Hazparneko jatorria duen zuhaitz bat ikustera joan ginen. Hazparne eta Azpeitia herrien arteko senidetzeagatik, Azpeitiak Hazparneko pilotaleku ondoan dagoen Gernikako zuhaitzaren kimu bat oparitu zion Hazparneri. Herrian landatu zuten eta bertako 11 auzoen izenez inguratuta dago. Horren trukean, maiatzaren 26an Hazparneko udalak Ametza zuhaitza emango dio Azpeitiako udalari. Garai batean, Hazparne ametzez beteta egon zen, zuhaitzaren azala herriko ekonomiarentzat oso garrantzitsua izan zen, larrua mantentzeko balio izan duelako eta, horri esker, zapatagintza industria garatu zelako. Goizean Hazparnekoekin egon eta bazkaldu ondoren, Bidarrairako bidea hartu eta Rafting ikastaro bat egitera joan ginen. Arropa egokia jantzi eta autobus txiki batera igo ginen Errobi ibai bazterrera joateko. Han taldeak egin eta txalupetan ibaia jaitsi genuen. Rafting egiterakoan, monitoreek uretara bota gintuzten, ura oso hotza zegoen! Oso ondo pasatu genuen, monitoreekin euskaraz kantatzen.

kenuen elkar. Bakoitzak idazlagun bat genuen, zozketa bidez tokatu zitzaiguna. Martxoaren erdialdean, beraiek Azpeitira etorri ziren hiru egun pasatzera, eta horietako egun batean beraiekin egon ginen. Lehendabizi, herriko plazan, Azpeitiko udalak antolatutako jolasak egin genituen. Gurekin klaseetara etorri ondoren, beraiekin bazkaldu genuen. Maiatzak 14an gure txanda izan zen. Lundi matin, nous sommes parti(e)s d’Azpeitia et à 10h30 nous sommes arrivé(e)s à Hazparne. Nous sommes rentré(e) s au collège et dans les classes, et nous avons fait un cours normal avec les élèves. Là-bas, les cours, c’est très différent! Après, ils nous ont fait la bienvenue, et nous avons pris une photo de groupe avec l’arbre (hêtre). Ensuite nous avons mangé et joué, puis l’après-midi nous avons fait du rafting à Bidarrai. Nous sommes arrivé(e)s à 20h à Azpeitia. Ça a été une très bonne journée! Azpeitira etorri zirenean, beraien sare sozialetako izenak eman zizkiguten eta bertatik hitz egiten genuen batzuetan. Eta gu Hazparnera joan ginenean, hobeto ezagutu genuen elkar. Amaieran, kantuz eta besarkada batez agurtu ginen!

Etxera bidean gindoazela, supermerkatu handi batean gelditu ginen. Helburua frantsesez erosketa batzuk egitea zen, eta ezustekoa hartu genuen saltzaileetako batek euskaraz egin zigunean: asko poztu ginen! Elhuyar kolegioa eta Urola ikastolaren arteko harremana kurtso hasieran hasi genuen, gutunen bidez komunikatu bai-

51


ikasten DBH 3 Azpeitia

Ibilaldiak

TXURIURDINERA IBILALDIA

Langilearen eguna eta Santakrutzetako jaia bitarte, DBH3ko ikasleok patinatzera joan ginen. Hauxe ikasitakoa: erortzen zarenean, altxatu egiten zara. Momentu onak badaude. Bizitza horrelakoa omen da.

SOBRON Atzoko irteera bikaina izan zen. DBH3ko ikasleak Sobrongo abentura parkera joan ginen, Araba eta Burgoseko probintziaren mugan. Ez zitzaigun eguraldi txarra suertatu, baina hobea izan zitekeen. Lagun talde handia ginenez, taldeka jarri gintuzten, eta batzuk tirolinetan jolasean zebiltzan bitartean, besteok piraguetan ibili ginen. Ura izoztuta zegoen, eta ez genuen uretara sartzeko gogo handirik, baina neoprenozko trajeei esker, ez genuen hainbesteko hotzik pasatu. Piraguetako saioa amaitu ondoren, padel surf egiteko taulak hartu eta uretara sartu ginen. Gehienon lehen aldia zen horrelako taula baten gainean, eta nahiko zaila egin zitzaigun zutik mantentzea. Begiraleek ezin izaten zioten barreari eutsi, ez bai-

DBH 3 Azpeitia

kinen batere ondo moldatzen. Gainera, askotan nahita botatzen gintuzten uretara, eta barrez lehertzen amaitzen genuen guztiok. Gu elkarri ura botatzen genbiltzan bitartean, beste taldekoak jo eta ke zebiltzan paintballeko kantxan. Ibaitik entzuten genituen tiro hotsak. Hura bai iskanbila! Gainera, padel surfa amaitu ondoren, paintballeko azken partida ikusteko aukera izan genuen, guk lehenago amaitu baikenuen gure saioa. Azkenik, bazkaria jan eta bost eta erdiak aldera autobusa hartu genuen, ordu eta erdiko bidea baitago handik Azpeitira. Laburbilduz, egun ederra pasatu genuen, eta behingoagatik, Matematika, Fisika eta gainontzeko ikasgai aspergarriez ahazteko aukera izan genuen. Eta ez da gutxi!

52


ikasten

Ibilaldiak

LH 5. maila Azpeitia

GU ERE BERTSOLARI programaren BERTSO JAIALDIA

Bosgarren mailako ikasleok, hamabostean behin, ikasturte hasieran Jokinekin eta ondoren Martinekin, bertsolaritza lantzen dugu. Bi helburu nagusirekin: - Euskararen erabilpen maila eta kalitatea handitzea. - Bertsotarako zaletasuna piztea. Helburuak lortu ditugu eta honen lekuko izan da, maiatzaren 15ean Soreasun emandako emanaldi bikaina.

LH 6. maila Azpeitia

Zugarramurdira bidaia

Martxoaren 8 eta 9an Zugarramurdin izan ginen 6. mailako ikasleak. Iritsi ginenean, maletak utzi eta etxetik emandako hamaiketakoa jan genuen. Ondoren, Graxiana aterpetxeko aretora jaitsi ginen eta, bertan arauak, ordutegiak eta jangelako arduradunak zein izango ziren jakin genuen.Gero, herriko frontoira joan ginen bazkaltzera eta jolastera. Denbora librearen ostean, mendi buelta bat egin genuen, sendabelar batzuk erakutsi zizkiguten eta bokadiloak jan genituen. �Banderaren bila� jolasean aritu ondoren, frontoira bueltatu ginen antzerki bat prestatzera. Afaldu bezain laster aretoan antzerkiak eta diskoteka egin genuen eta oso ondo pasa genuen.Denok nekatuta oheratu ginen. Hurrengo goizean, mendian akelarrea egiteko osagaien bila aritu ginen: lapikoa, igela, koilara, sua eta egurra. Akelarrean bakoitzak bere eskaera egin zuen, beteko omen da! Ondoren, bazkaldu eta etxerako autobusa hartu genuen. OSO ONDO PASATU GENUEN!!!

53


ikasten

Ibilaldiak

BEIRE

LH 4. maila Azpeitia

Aurten laugarren mailakoak BEIREra joan gara ikasturte amaierako irteera egitera. Hasteko, geldialdi bat egin genuen IruĂąeko Gazteluko plazan. Beiren oso ondo pasatu genuen; eta azkenik, txango honi amaiera emateko Erribera bertako jauregia ikustera joan ginen.

LH 2. maila Azpeitia

ARRITXULO

Apirilaren 9an, autobusean sartu eta Arritxulora abiatu ginen. Bertan, 2 egun pasa genituen. Ekintza ugari egin genituen; jolas asko eta dantza ere bai. Gauean, goxo-goxo lo asko egin eta hurrengo goizean gosari ederra dastatu genuen. Gure lehenengo irteera luzea izan da. Motz geratu zitzaigun eta berriro errepikatzeko irrikitan gelditu gara.

54


ikasten

Ibilaldiak

LH 5. maila Azpeitia

LEINTZ GATZAGA

Martxoaren 21ean eta 22an, bosgarren mailako ikasleak Leintz-Gatzagara ibilaldia egin genuen. Udaberrian egon arren, elurra zegoen eta hotz ikaragarria. Bertan, gatza nola sortu eta biltzen den erakutsi ziguten, dorlan berotu ondoren. Jakion enpresa ezagutzeko aukera izan genuen, kontserbazio prozesua ezagutuz. Frontoian bazkaldu ostean, jolasean aritu ginen. Egun bikaina igaro genuen.

LH 2. maila Azpeitia

LIBURUTEGIRA BISITA

Apirilaren 20an, liburuaren eguna aitzakia hartuz, Udal Liburutegira joan ginen. Bertan, liburuaren historia kontatu ziguten eta eraikinean dituzten gune desberdinak ikusi genituen. Oso interesgarria izan zen. Ea beste egunen batean joaten garen!

55


ikasten LH 1. maila Azpeitia

Ibilaldiak

AZPEITIKO TREN MUSEOKO TRENEAN IBILALDIA Apirilak 11n izan ginen Azpeititik Lasaora trenak egiten duen bueltatxoa egiten. Egun horretan euri asko egin zuen baina, hala ere, gustora ibili ginen.

HH 05 Azpeitia

HH 5ekoak EKOGUNEAN Maiatzaren 14an, ikasturte amaierako ibilaldia egin genuen. Aurtengoan, Hernaniko Ekogunera joan ginen. Bertan, bi tailer egiteko aukera eduki genuen: Arto-terapia eta Baratzako bitxikeriak. Indarberritu ondoren bertako jolas parkean gozatualdi ederra hartu genuen.

56


ikasten

Ibilaldiak

LH 1. maila Azpeitia

EKOGUNERA EGUN PASA

Martxoaren 21ean LH1eko ikasleak autobusa hartu eta Donostiako Ekogunera joan ginen. Baratzean letxugak eta tipulak landatu, lur mota desberdinak ukitu eta beraien ezaugarriak landu genituen. Gero bertako parke ederrean jolas egin genuen.

DEBARA IBILALDIA

HH 04 Azpeitia

Maiatzaren 18an, HH-4ko ikasle eta irakasle guztiok Debara joan ginen ibilaldi bat eginez. Goizeko 9:30etan ikastolako atarian autobusetan sartu ginen pozik. Debara iritxi ondoren pasiera eginez itsasontziak ikustera joan ginen. Gosez ginenez, hantxe inguruan egin genuen hamaiketakoa. Gero hondartzara itzuli eta bertan nahiko jolas egin genuen: zuloak egiten, txirlak bilatzen, tortorrak‌ Zein ederki ibili ginen hondartzan oin hutsik! Eguardi aldera bazkaltzera sartu ginen parkean. Jaki goxoak daztatu ondoren, txokolatezko izozki eder bana ere jan genuen. Nahiko jolas egin eta neka-neka eginda autobusa hartu eta ikastolara itzuli ginen. Aurtengoa ere ibilaldi ederra benetan!

57


ikasten HH 02 Azpeitia

Ibilaldiak

2 urtekoak MATXINBENTARA

HH2koak Matxinbentara egin genuen txangoa, goiz pasa polita izan zen. Umeak goizetik urduri uri etorri ziren, euren motxilak hartu eta autobu-sera txintxo txintxo. Bertara iristean, ingurua pixka bat ezagutu eta hamaiketakoa jan genuen. Ondoren, haurrek gozatu ederra hartu zuten bertako parkean. Zein ongi ibili ginen!

HH 03 Azpeitia

EGUN PASA AIZARNAN! Martxoak 16 asteazkena, HH3ko taldeak Aizarnara joan ginen ikastolaz kanpo elkarrekin jolastu eta gozatzeko. Egun ederra izan zen denontzat eta inguru berriak elkarrekin arakatzeko aukera paregabea. Herrikoak ere harrera bikaina egin ziguten, eskerrik asko Aizarna.

58


ikasten

Ekoizpenak

BI URTEKOAK ANIMALIAK EZAGUTZEN Aste santuko oporren ondoren, bi urteko ikasleok etxabereen bisita jaso genuen. Eskerrik beroenak eman behar dizkiegu animaliatxo hauek ikastolara ekarri zizkiguten familiei.

Oso gustura egon ginen berauek gertutik ezagutzen. Ikusi-ikusi zein animalia politak etorri zitzaizkigun! Hasteko, Elvis ponia eta Indar txakurra izan genituen bisitan. Lehelengoa, oso ondo ikusten dugu, baina txakurra ea aurkitzen duzuen Jajajaja!

Arkumetxo bat ere etorri zitzaigun. Ez zeukan izenik baina guk jarri genion izena: Txuma

Alai eta Polit antxumeak ere baserri girotik kalera etorri zitzaizkigun. Oso txintxo portatu ziren. Etxe desberdinetatik, untxi ugari ekarri zizkiguten, batzuk txikiak eta besteak handiak. Denak oso politak. Lehenengo Elur eta Txuri etorri ziren eta gero gainerakoak.

Txori ugari ikusi ohi ditugu, baina ez horrela abesten duenik. Izena aproposa du: Cantarin. Ixil xamar geundenean bere txioekin musika egiten zuela konturatu ginen.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH02

Opor aurretik amona mantagorrien gaia landu genuen, eta orain gertutik ikusteko aurkera izan dugu. Ikusten al dituzue? Bi daude e!

59

Oiloa eta olarra ere ikastolan izan genituen, han ibili ziren beraien papo eta gandor gorriak astintzen.


ikasten

Ekoizpenak

3 urtekoak zirkulazio librean jolastokian BARATZEAN

IPUINA KONTATZEN

MARGOTZEN

HONDARTZAN ERAIKITZEN

GORPUTZ MUGIMENDUA HAMAIKETA

KOA JATEN Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH03

60


ikasten

Ekoizpenak

HH-4 GOSARI OSASUNTSUA HH-4ko ikasleok “gorputza” proiektuari amaiera emateko gosari osasuntsua prestatu eta dastatu dugu: zukuak, fruta “brotxetak”, irabiakiak… Bai ederrak zeudela!

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH04

61


ikasten

Ekoizpenak

5 urtekoak zirkulazio librean jolastokian

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegar Etxegarai HLHI. HH05

62


ikasten

Ekoizpenak

Ibaiaren ibilbidea aztertzen Apirilaren 18an Aitor LarraĂąaga, gure ikasle baten gurasoa, izan genuen ikastolan. Berarekin ibaien ibilbidea aztertu genuen erreka txikienetatik itsasora urak egiten duen bidea ikusiz. Hausnarketa eginez bi horma-irudi osatu genituen.

LH 2. MAILA Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

LH4ko taldeak ELIKADURA eta OSASUNAri buruzko proiektua lantzen ibili gara. Hainbat lan eta ekintza burutu ondoren, 2. mailakoei azaldu genien egindako guztia Power Pointaren bidez. Hau eta gero, bigarren mailakoak ere partaide izateko gure lanean, luzaketa batzuk egiten ibili ginen beraiekin. Asko gozatu genuen denok ariketa honekin. Amaiera on bat emateko guzti honi, hamaiketako osasuntsua dastatu genuen elkarrekin.

LH 4. mailaa Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHII

63


ikasten

Ekoizpenak

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. LH 1

Gizarteko eremua

64


ikasten

Ekoizpenak

Gaztelaniako eremua Gaztelaniako eremuan 4 txoko ezberdin bereizten dira: Ordenagailu txokoa, irakurketa-idazketa txokoa, antzerki txokoa eta jolasen txokoa. Horrela, hizkuntza ikasteko beharrezkoak diren lau gaitasunak lantzen dituzte ikasleek: Entzutezko ulermena, ahozko adierazpena, idatzizko ulermena (irakurketa) eta idatzizko adierazpena (idazketa).

Zientzia eremua

65


ikasten

Ekoizpenak

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai 5. mailakoak IRRATSAIOAK AIRERATZEN Azken aste hauetan, Karmelo Etxegaraiko 5. mailako lau gelak irrati programa prestatzen aritu gara. Gela bakoitzak, bere irratsaioa prestatu, landu eta aireratu du. Irratsaioetan aho-korapiloak, asmakizunak, elkarrizketak, erreportajeak, txisteak etab. Entzuteko aukera izan dugu. Irratiari buruz gauza asko ikasi ditugu eta aurretik saio batek duen prestaketa guztiari buruz ere, gauza berri asko ikasi ditugu. Asko gustatu zaigu, irratian kaskoak jantzita eta mikrofono aurrean bizi dugun esperientzia. Datorren ikasturteetan ere, errepikatzeko moduko jarduera izan da irratiarena. Gure saioak entzun nahi badituzue, Karmelo Etxegarai ikastolako bloggeko esteka hau klikatzea besterik ez duzue. http://azpeitikoikastolakarmeloetxegarai5.blogspot.com.es/ Gora irratia eta irratsaioak!

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. LH 5. maila

66


ikasten

Ekoizpenak

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. LH 6. maila

AZPEITIA EZAGUTZEN Aurtengo ikasturtean, Azpeitia ezagutzen liburua landu dugu eta gure herria industrializazio garaian nolakoa zen ezagutu dugu. Eskulanetan Azpeitia lehen nolakoa zen margotu dugu. Talde bakoitzak bi zati margotu ditu egurrezko margoekin. Ondoren denen zatiak elkartuta, A, B, C eta D gelakoek, industrializazio garaiko, Azpeitia zaharra, jarri dugu pasilloetan. Oso politak gelditu dira denak eta garai beteko Azpeitiari buruz asko ikasi dugu.

GLORIA FUERTES Apirilaren 23an liburuaren eguna zen. Hori zela eta, 6. mailako ikasleok Gloria Fuertesen hainbat olerki prestatu genituen, “Bikoteka Irakurtzen� proiektuko bikoteak erabiliz. Asmakizunak, olerkiak eta aho-korapiloak kontatu genizkien 5. mailako ikasleei. Ondo pasatzeaz gain, gazteleraz gure irakurketa hobetzeko ariketa aproposa izan zen. Asko gustatu zitzaigun, bi maila arteko momentu polit bat izan zen!

67


ikasten

Ekoizpenak

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH03

IKUSTEN DUZUEN BEZALA, 3 URTEKOAK JAIALDIRAKO DANTZA PRESTATZEN ARI GARA GOGOTSU ETA KEMENTSU. OSO POZIK ARI GARA “GREASE” FILMEAREN ABESTI HONEKIN, ASKO GUSTATZEN BAITZAIGU. A ZE ERRITMOA DUEN! ESPERO DUGU, ZUEK ERE GU BEZALA DISFRUTATZEA ETA ONDO PASATZEA. EKAINEAN IKUSIKO GARA!

68


ikasten

Ekoizpenak LH 1. maila Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

AZKOITIA-DONOSTIA Lehen mailako ikasleak azken txangoa antolatzen.

69


ikasten

Ekoizpenak

ELKARREKIN JOLASEAN 4 eta 5 urtekoak elkarrekin jolastu gara azken hiruhilabete honetan. A ze ondo pasa dugun!!!!!!

70


ikasten

Ekoizpenak

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH 04 eta 05

71


ikasten

Ekoizpenak

LH2 mailakoek BASOKO BIZITZA proiektua landu dute. Eskulanetan material ezberdinak erabiliz, loreak egin dituzte.

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 2. maila

72


ikasten

Ekoizpenak

73


ikasten

Ekoizpenak

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 3. maila

74


ikasten

Ekoizpenak

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 3. maila

75


ikasten

Ekoizpenak

El paseo de Argi Un día soleado de primavera, subiendo desde la chabola del abuelo hacia la montaña, donde crecían pequeñas moras entre los arbustos, el abuelo y yo paseábamos al perro llamado Argi.

Argi corría y yo le seguía corriendo lo más rápido posible. Después, cansada, volvía donde estaba el abuelo. – Tengo sed –le decía. – Pronto llegaremos a la fuente y ahí podrás beber agua –me contestaba el abuelo.

Yo seguía corriendo detrás del perro hasta llegar a la fuente. Cuando llegaba a la fuente, bebía agua sin parar. Después, jugaba con Argi y, cuando solía estar jugando con Argi bastante tiempo, el abuelo me decía:

– Vamos Enara, tenemos que bajar –y yo le preguntaba: – ¿Podemos quedar un poquito más? –y él me contestaba: – Vale, pero solo un poquito.

Cuando solía estar mucho tiempo, el abuelo me decía: – Enara, tenemos que ir a la chabola, dejar Argi en la chabola y bajar a donde la abuelo, nos está esperando para comer. – Vale, vamos, que tengo hambre –le contestaba hambrienta.

Y cuando íbamos bajando, siempre cogía las pequeñas moras de los arbustos. – Coge aquellas moras –me decía. – ¿Cuales? –le preguntaba confusa. Se hacercaba a donde ellas y me decía: – Estas, y coge esas también. – Vale.

Bajábamos a la chabola del abuelo, dejabamos el perro en la chabola, le dabamos de comer y beber y nos bajábamos al pueblo en coche a donde la abuela para comer. – ¿Cuándo podré volver a venir a pasear a Argi? –le preguntaba con ganas de volver. – Podrás venir cuando quieras –me contestaba y me sentía feliz. Enara Juaristi. XABIER MUNIBE IKASTOLA LH6D

76


LEHIAKETA ALAIA PARTE HARTZEKO OHARRAK – Ikastolako ikasle guztiek parte har dezakete. – Galdera guztiei erantzuna eman behar zaie.

Erantzuten dutenen artean zozketa bat egingo da. Irabazleek bere saria Azkoitiko Amaitz edota Azpeitiko Pittinka dendetan izango dute eskuragarri.

INTZA IZAGIRRE H. H. 4. maila AZPEITIA

ELENE ALBAREZ DE ARKAIA H. H. 5. maila AZPEITIA

NAIKE OIARTZABA L. H. 2. maila AZPEITIA

UDANE BERASATEGI L. H. 3. maila AZPEITIA

LAIA ALDALUR H. H. 4. maila AZKOITIA

GARAZI ETXEBESTE H. H. 5. maila AZKOITIA

PAULE AGIRREBEÑA L. H. 2. maila AZKOITIA

UNAX AZKOITIA L. H. 6. maila AZKOITIA


LOTU PUNTUAK. Amaren urtebetetze eguna dela eta, Oihan eta Intzak opari eder bat egin diote. Lotu puntuak zer oparitu dioten jakiteko eta margotu.


KOPIATU LAUKIZ LAUKI. Txoritxo bat dago marraztuta. Marraztu zuek ere txoritxoa lauki zurian eta margotu zure gustura.


ITZAL JOLASTIAK Lotu beheko neskak eta haien itzalak.


BERDIN-BERDINAK? Aurkitu eta inguratu 8 desberdintasunak.


OSATU ESALDIAK Nagore ipuin bat idazte ari da, baina tarteka hitzak falta zaizkio. Esaldian falta diren hitzak jartzen lagunduko al diozu?

HITZEKIN JOLASEAN Hainbat hizki dauzka suge liluratzailekak. Hizki horiekin hitzak osatuko al dituzu?


LURREKOAK ALA ITSASOKOAK? Margotu marroiz lurreko animaliak eta urdinez itsasokoak.


ZER ORDU DA? Txio txoriak ordua erakusten digu ordulari digitalean. Hormako ordulariak ordu bera emateko, Jarri orra­tzak beren lekuan.

LABIRINTOA Zein dotore mozorrotu den Pello. Haizeak, baina, kapela lapurtu dio. Nola iritsiko da kapela dagoen lekura?


2006an jaiotakoei: Ikastolan osatu duzuen ibilbidea bezain edarra izan dadila uda ondoren, DBHn hasiko duzuena. ZORTE ON!

AZKOITIKO IKASTOLA XABIER MUNIBE HLHI


Laster, udako opor luzeak hartuko dituzue. Asko udalekuetara joango zarete, etxetik kanpora eta beste batzuk, Azpeitian bertan geratu eta udaleku irekietan ere ibiliko zarete. Baina zuen kabuz dibertitzeko ere denbora asko izango duzue eta baita gustuko liburuak irakurtzeko tarte bat ere. Irakurri nahi duzu, baina ez dakizu zer? Izarrek liburu gomendagarrien zerrenda osatu du zuretzat. Baietz bat baino gehiago gogoko izan!

0 - 6 urte * Aurkakoak (Xabier D.). Ttarttalo * Kili – kili (Emile J.). Ibaizabal * Beldar txiki jatuna (Eric C.). Kókinos * kuku (Giuliano Ferri). Ttarttalo * Loreren ibilaldia (Pat H.). * Adi, otso handi badator! (Emile J.). Ibaizabal * Animalia harrigarriak! (Alain S.). Ibaizabal * Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa (Werner H.). Kalandraka * Elmer (Dvaid M.). Erein * Liburu bat (Hervé). Ttarttalo * Hartu eta eman (Lucie F.). * Igeritz (Lionni L.). Kalandraka

9 - 11 urte * Pikondoaren balada (Leire B.). Elkar * Klarisa: Ume desagertuaren kasua (Arrate E.). Erein * Egiptomania (Emma G.). Ttarttalo * Etzi (Karlos L.). Elkar * Bihotzak dun – dun (Miren Agur M.). Elkar * Eskubeltz taldearen abenturak (Hans J.). * Harry Potter eta sorgin-harria (J.K.). * Hau ez da zoo bat! (Alaine A.). Elkar * Printze Txikia (Antoine S.). Txertoa * Futbolísimos (Roberto S.). Sm * The Crazy Haaks y la cámara imposible

Gurasoak * El silencio de la ciudad blanca (Eva G.). * Waterloo-n galdutakoak (Xabier E.). Erein * Itzal zaunka (Harkaitz C.). Elkar * Yo sé por qué canta el pájaro enjaulado (Maya A.). Libros del asteroide * Elkarrekin esnatzeko ordua da (Kirmen U.). Susa * Piel de lobo (Lara M.). Lumen

7 - 8 urte * Auskalo! (Aho korapiloak)(Xabier O.). Pamiela * Hiru txerrien txerrikeriak (Mario R.). Ttarttalo * Itsasoa etxe barruan (Harkaitz c.). Elkar * Jonasen ipuinak (Juan Kruz I.). Aizkorri * Koloretako munstroa (Anna L.). Flamboyant. * Neu naiz indartsuena (Mario R.). Ttarttalo * Munstro txikiak. Hagintxoren tripako mina. (Alaine A.). Elkar * Barruko lehoia (Rachel B.). Ibaizabal. * En la unión está la fuerza (Laurent C.). Tramatana * Ciudades (James G.). Geoplaneta. * ¡De aquí no pasa nadie! (Isabel M.). Takatuka * Las aventuras del capitán calzoncillos (Dav P.)

12 urtetik gora * Elurraren formula (Bertol A.). Elkar * Anne Franken egunkaria (Anne F.). Erein * Ezekiel (Jasone Osoro). Elkar * Ehun ipuin hitz gutxitan (Joxan O.). Elkar * Erotik (Antton K.). Aizkorri * Jara, bikiak eta bikoteak. Zubia * Gerlari handia (Pello A.). Pamiela * Lehen hegaldia (Txiliku). Elkar * Piratas del mar helado (Frida N.). Thule * La chica del abrigo azul (Monica H.). Nube de tinta * Tras la sombra del brujo (Francisco D.). Edebé * La vuelta al mundo en 80 días (Loïc D). SM


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.