Ikasten 107

Page 1

IKASTEN

107. 2 018 k o m a r t x o a

Xabier Munibe HLHI IRAKASLE FUTBOLISTAK PRAKTIKETAN

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai ZUHAITZ LANDAKETA

zerbitzua eta lana euskaraz

AZPEITIKO IKASTOLA

www.azpeitikoikastola.hezkuntza.net

zerbitzua eta lana euskaraz

www.azkoitikoikastolahlhi.hezkuntza.net

www.azkoitiabhi.hezkuntza.net

www.urola.org



ikasten

AGURRA Aurten gurean ditugun erronkak eta iazko urteak eman dizkigunak nekez laburbilduko ditugu sarrera-tarte honetan. Eskerrak emateko balio beza agur honek, Urola Ikastola BHI proiektu kolektibo gisa ulertzen duzuenoi eskertzeko eta, nola ez, jardunaren jardunean, ikasle, irakasle, langile eta guraso, aurrera egiten laguntzen eta ilusioz inplikatzen zaretenoi. Dena dela, batzuetan gertatzen da norberaren jarduna bestearen begietatik ere ikusi ahal izatea. Gurean izan ditugun atzerritar ikasleak eta irakasleak liluratuta eta bihotzez eskertuta joan dira egin zitzaien harrerarekin eta Azpeitian jaso zuten gertutasunagatik; ez da gutxi! Eskerrik asko guztioi!

NON ZER

Urola ikastola BHI Zuzendaritza taldea

Arduradunak: XABIER MUNIBE, KARMELO ETXEGARAI eta UROLA IKASTOLETAko Guraso, ikasle eta irakasleak Fotokonposaketa: FK

BERRIAK Irakasleen formazio saioak _ _ _ _ _ _ _ _ 2 Mendian argazkilari lanetan _ _ _ _ _ _ _ 3 HHko eraldatze prozesua _ _ _ _ _ _ _ _ _ 4 Sare hezkuntza gure geletan _ _ _ _ _ _ _ 5 Langileen eskubideen aldarrikapena _ _ _ 6 Ekintzailetasuna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 6 Harremonak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 6 Azpeitiko hezkidtza foroa _ _ _ _ _ _ _ _ 7 Jarduera praktikoak EHUn _ _ _ _ _ _ _ _ 7 Euskara gure etorria _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 8 Euskararen eguneko lehiaketa _ _ _ _ _ 10 Sahararen aldeko janari bilketa _ _ _ _ 12 Sentsibilizazioa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 12 Ikasleak Estonian _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 13 TALDEAK Arnasguneak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Amama proiektua _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Sanbalentinetako maitasun erromantikoaren aurka tinko _ _ _ _ _ _ Eskola Agenda 21 _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Hitzaldiak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Koplaz kopla santa eskean _ _ _ _ _ _ _

1

14 15 16 17 18 20

ARTIKULUAK Txalaparta irratia _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Arrainak aintziran eta zoritxarra _ _ _ _ Memoria probak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Metodo zientifikoa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

21 21 22 23

PROTAGONISTAK LH 1ekoak kazetari _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Dantzai onak! _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Mikel Orbea _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Alaia Juaristi _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

24 25 26 27

OSPAKIZUNAK Gabon giroa zabaltzen _ _ _ _ _ _ _ _ _ Danborrada _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Santa Ageda _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Inauteriak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

28 29 31 32

IBILALDIAK Ibilaldiak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 34 EKOIZPENAK Ekoizpenak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 44


ikasten

Berriak

IRAKASLEEN FORMAZIO SAIOAK Azkoitia BHI

“BIZIKASI” PROGRAMA Joan den urtarrilean, ikastetxeko irakasleok asteazkenero egin ohi dugun formazio saioen atalean eta Prestakuntza Ekimen Globala (PEG) izenburupeko programaren inguruan, Hezkuntza sailak bultzatutako BIZIKASI ekimenari buruzko lehen saioa burutu genuen. Ekimenak eskola jazarpenaren aurkako dinamika errotu nahi du eta hiru saiotako moduluetan garatuko dugu. Helburu nagusia eskola jazarpenaren ezaugarriak identifikatzea, bideratu beharreko esku-hartzeak planifikatzea, eta eskola-komunitatearen kide desberdinen arteko ekidin edota saihestu beharreko jarrerak desagerraraztea. Formazio saioaren arduraduna, Zarauzko Berritzeguneko teknikaria den Nerea Iriondo izan zen.

ADIMEN GAITASUN HANDIKO IKASLEEI BURUZKO FORMAZIOA Azkoitia BHIko klaustrokideok, iragan urtarrilean, Zarauzko Berritzeguneko teknikaria den Leire Rodrigoren eskutik, adimen handiko ikasleei buruzko formazioan parte hartu genuen. Jorraturiko helburuen artean, ondorengoak aipagai: • Hezkuntza komunitateari adimen-gaitasun handiko ikasleengana hurbiltzen laguntzea, haiek hobeto ezagutu eta ulertu ahal izateko. • Ikasle horien gaitasunak eta premiak identifikatzen eta balioesten laguntzea. • Irakasleei orientabideak ematea, ikasle horiei hezkuntza-erantzun egoki bat eman ahal izateko. Laburbilduz, informazioa eta estrategia batzuk eskaintzea, irakasleok gaitasun handiko ikasleak antzeman eta haiek behar bezala artatzen jakin dezagun.

2


ikasten

Berriak

MENDIAN ARGAZKILARI LANETAN

Azkoitia BHI

Azken urteotan bezalaxe, Gabonetako oporrak hartu baino lehen, abenduaren 22an hain juxtu, Sistiaga errekako ibilaldi neurtua eta dagokion argazki rallya burutu genuen; ikasleok 3/5 kideko taldetan banaturik, kamera eskuan, eta nahi adina argazki ateratzeko aukeraz. Argazki rallyaren gaiak: Ura, Ibilaldi neurtua eta izaki txikiak. Jokoan, beraz, bi sari, eta aurtengo irabazleak honako hauxek suertatu ziren: • Ibilaldi neurtuan: - DBH1 eta DBH2 mailetan: Onditz Alberdi, Malen Rocha, Nura Garate eta Irati Mateos. - DBH3 eta DBH4 mailetan: Julen Moto, Joanes Davila, Jakes Iraeta eta Ander Ibañez. • Argazki rallyan, bilduma onenaren egileei: - DBH1 eta DBH2 mailetan: Nerea Dominguez, Nahia Odriozola, Alba Orbegozo eta Miren Salaberria. - DBH3 eta DBH4 mailetan: Najwa Essardi, Ayesha Aman eta Salima Laabidi.

3


ikasten

Berriak

HAUR HEZKUNTZAKO ERALDATZE PROZESUA

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

Espazio desberdinetan eskaintzen ditugun baliabide materialak adinaren araberakoak ditugu. Garapen maila ezberdinei eta aprendizaia estilo ezberdinei erantzuna zein eskaintza emateko proposatzen direnak hain zuzen ere.

Aurreko alean burutzen dihardugun metodologi aldaketaren inguruan aritu baginen, oraingo honetan, Haur Hezkuntzan abian dugun eraldatze prozesuaren berri ematera gatozkizue. Haur Hezkuntzan gauzatzen ari garen eraldatze prozesuak hezkuntza komunitatearen, Ikastolako erakundeen eta hezkuntza erakundeen onarpena, oniritzia eta bultzada du. Aurreko ikasturteetan hausnarketan, azterketan, formazioetan, bisitetan ezagutu eta ikusitakoek lagungarri izan ditugu egungo hezkuntza-eskaintzara iristeko.

Hala, esperimentaziorako, bizipenak, aprendizairako eta elkarrekintzarako bidea zabaldu eta haurren jakin-min agortezina mantendu eta bideratu nahi dugu. Haur Hezkuntzako espazio eta baliabideetan gauzatutako aldaketa begi-bistakoa bada, Haur Hezkuntza kontzeptuaren, etaparen izaeraren eta ikasleei egun eskaini behar zaien aukeren inguruan Ikastolan egindako prozesua askoz esanguratsuagoa eta aberatsagoa izan da.

Itxuraz, begi-bistaz, ikasgelak konpetentzia desberdinetan girotutako guneak, oinarrizko konpetentziekiko eremuak (nortasunaren eraikuntza, ingurune fisiko eta sozialarekiko eta hizkuntzekikoak) hobeto lantzeko espazioak izateko egokitu ditugu. Horrela, egun, espazio berrietan, gune berrietan (Eraikuntza, Artea, Esperimentazio-Matematika, Hizkuntza-Sinbolikoa eta Mugimendua, Musika) eskain­ tzen zaizkien testuinguru askotarikoen antolaketaren bidez haurren erritmo, interes eta beharrizanak errespetatuz, ain­ tzakotzat hartuz, talde eta banakoen jardueretan hazi eta hezteko aukera dute.

Garbi dugu Haur Hezkuntza ez dela Eskolaurrea. Haur Hezkun­ tza Lehen Hezkuntzaren aurreko hezkuntza-aukera dela jakin badakigu, baina berariazko ezaugarriak, garapenerako aukerak, esku-hartze estiloak, baliabideak, une kritikoak, ikasteko erak, jardun eta lan egiteko moduak dituela jabe gara. Haur Hezkuntzaren inguruan ikusi eta ikasitakoaren ondorioz, Ikastolak bere hezkuntza komunitateari eta herriari adin horretako ikasleak aniztasunean, autonomian, segurtasun afektiboan, sormenean hezi nahi ditugu.

Barne eta kanpoko espazioak ikasgune bihurtu ditugu. Kanpoko zein barruko jolastokia, ez da aisialdirako espazioa bat soilik, materialen eta gorputzaren bidez esperimentatuz ikasteko gune baizik. Esku artean izan dugun ekintzetariko bat “Zuhaitz Landaketa” izan da. Eguraldi ona egin duenean, enborrak gure aulkiak izan dira adibidez. Udaberrian, baratza martxan izango dugu…

Ikaslea dugu ardatz. Neska-mutil bakoitza eta denak ditugu garrantzitsuak. Seme-alaba denak dira gure lanaren eta hezkuntza proiektuaren abiapuntu eta helburu. Beraiengan pentsatuz beraiengatik aldatu dugu eta beraientzat hezkun­ tza eskaintza bikaina eskaintzeko dihardugu.

4


ikasten

Berriak Ikasle bakoitzari, norbera, berariazkoa, paregabea, bere buruaren jabe eta harro izanik, XXI. mendean dagokien munduan aurrera egiteko oinarriak eraikitzen lagundu nahi diegu. Horretan lagun izan nahi dugu.

Hezkuntza prozesuaren ekintza eta ardura guztia familiekin partekatzen dugu. Elkarrekin, elkarrenganako errespetuz eta konfian­ tzaz, bat eginik, neska-mutilei, seme-alabei hezkuntza ona, bikaina eskaini nahi diegu. Hori baita eman diezaiekegun opari, altxorrik onena. Gurean beti horrela izan gara. Ezagu­ tzen gaituzue.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

SARE HEZKUNTZA GURE GELETAN IKASTEKO ERA EZBERDINA PROBATZEN ARI GARA 6. MAILAN Eskemak tutoreek prestatu zizkiguten Classroomen, eta osatu eta gero entregatu egin behar genituen. Dena ikasi eta gero ebaluazioa ere ezberdina egin genuen. Classroomen hainbat estekei jarraituz gai batzuei buruzko galderak zeuden. Eskema batzuk osatu genituen eta zirkulazio aparatuari buruzko Kahoot galdera jolasean aritu ginen. Gure gaiari buruzko eskulanak egin genituen. Gela bakoitzean, bost talde ginen, bakoitzak aparatu edo sistema bati buruzko horma irudia egin zuen. Orain pasilloan daude lau geletako muralak.

Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastolako LH 6. mailakoak, pasa den kurtsoan ikasteko era berri batekin hasi ginen. Horrekin jarraituz aurten 3. gaia modu ezberdin batean landu dugu. Hasteko, unitatean ikasi beharreko lanak, taldeka banatu genituen. Ondoren, talde bakoitzak bere informazioa landu zuen, laburpenak egin zituen eta Classroomen entregatu zituen. Zuzenketak egin ondoren, denen eskura ipini genituen laburpen guztiak. Talde bakoitzak laburpenaren azalpena aurkeztu zuen gelaren aurrean. Aurretik bakoitzak besteen laburpenak irakurri genituen eta gaiari buruzko informazioa ulertzeko bideoak ikusi genituen Classroomen.

Bukaeran testu hau egin dugu denen artean Classroomen. Aurretik ideiak adostu genituen gelan eta talde bakoitzak paragrafo bat osatu zuen.

5


ikasten

Berriak

LANGILEEN ESKUBIDEEN

Urola Ikastola BHI

ALDARRIKAPENA Aldarrikapenak, ohartuko zinetenez, gehienetan pankarten, elkarteratzeen edota greben bidez egin ohi dira. Bada, gure eskolan langile garbitzaileek egindakoari orijinaltasuna ezin zaio ukatu. Urola Ikastola BHIko langile talde bat

EKINTZAILETASUNA

(EKONOMIA-PROZESUAK) Aurtengo ikasturtean, “Administrazio eta kudeaketa prozesuak� ikasgaian ekintzailetasunaren inguruko proiektu bat lantzen ari gara. Proiektu honen helburua talde bakoitzak bere enpresa sortzeko prozesua ezagutzea. Horretarako,

Urola Ikastola BHI

Iraurgi Berritzen taldea etorri zitzaigun ikastolara beraien laguntza eskaintzera: Jarduera praktiko baten bidez, Urola bailaran egungo gizartean ditugun beharrak ezagutu eta haientzako irtenbideak aurkitu genituen.

HARREMONAK Urtero moduan, aurtengoan ere Arremanitz taldeko kideak gure eskolan ditugu. Tratu onak, hezkidetza eta sexu aniztasuna sustatzea dute helburu, horixe baita, hain zuzen ere, indarkeriaria eta bereziki emakumeen kontrako indarkeriari eraginkor aurre egiteko bidea. Hainbat ikasmailatan egiten dute euren esku-hartzea eta oraingoan DBH3ko ikasleekin ari dira buru-belarri. Erronka handia da egungo jendartearen tratu ona eta zaintza erdigunean ipintzea, eta horretarako lanean dihardugu, hezkuntza eragile nagusietako bat dela ondo baitakigu.

6

Urola Ikastola BHI


ikasten

Berriak

AZPEITIKO HEZKIDETZA FOROA Urola Ikastola BHI

Urola Ikastola BHI ere bada Azpeitiko Hezkidetza Foroko partaide. Foro horretan herriko hainbat eragile elkartzen gara, esate baterako, herriko beste ikastetxeak, udaleko ordezkariak, guraso elkartetako kideak, ikasleak berak, gaztelekuko langileak, Arremanitz kooperatibako kideak eta abar.

erronkak eta kezkak partekatzeko. Era berean, etorkizunera begira esku-hartze kolektiboen inguruan jarduteko ere balio du foroak.

Espazio bikain horretan parte hartzen jarraituko du Urola Ikastola BHIk, argi baitugu hezkidetzaren aldeko borroka eta sexismoaren aurkako lehia gure hezkuntza egitasmoaren zutabetako bat dela.

Topagune hori erabiltzen dugu hezkidetzaren inguruko hausnarketak herri ikuspegitik lantzeko eta gaiaren inguruko

JARDUERA PRAKTIKOAK EHUn

Urola Ikastola BHI

Ikasleek jarduera praktikoak egiteko aukera dute aurten (urtarrila eta apirila), UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitateko hiru campusetan, hau da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako campusetan. Unibertsitateko ikastegietan egiten diren jarduerak dira; horietan ikasleak aktiboki parte hartzeko aukera du eta, halaber, unibertsitate ikasketei buruzko informazioa jasotzeko. Jardueren helburua hauxe da: • Ikasleak fakultatearen eskolaren ezagutza-esparruan sartzea. • Jardueran aipatzen diren ikasketek gaurko gizartean duten garrantzia azaltzea. • Bokazioak piztea.

1915ean ERAIKIA 7


ikasten

Berriak

Azkoitia BHI

EUSKARA GURE ETORRIA BAGA BIGA HITA HITZALDI KANTALDIA

OTSAILEKO ASTELEHEN BURUZURIETAN

Otsailaren bostean, astelehena, 4. DBHko ikasleok Baga Biga Higa hitzaldi-kontzertua entzuteko aukera izan genuen. Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez euskal abeslari ospetsuak etorri zitzaizkigun eta horiek 60. hamarkadatik gaur arte euskal musikak izan duen garapenari buruz hitz egiten aritu zitzaizkigun eta tarteka, abesti batzuk ere abestu zizkiguten. Hitzaldia oso interesgarria izan zen eta gaur egun entzuten dugun musika nondik datorren jakiteko balio izan zigun. Esperientzia polita izan zen eta zalantzarik ez, gustatuko litzaigukeela horrelako gehiago egitea.

OTSAILAREN 5ean, 14:30ean, 4. DBHn EÑAUT ELORRIETA eta MIKEL MARKEZ MUSIKARIEKIN BAGA BIGA HIGA KANTALDI HITZALDIA OTSAILAREN 19an, 15:25ean, 1. DBHn JOXEMARI CARRERE KONTALARIAREN “NORK DIO BELDURRA?” KONTAKIZUNA

Jon Zengotita

OTSAILAREN 22an, 11:45ean, 2. DBHn FERNANDO MORILLO IDAZLEAREKIN SOLASALDIA

8


ikasten

Berriak NORK DIO BELDURRA? Otsailaren 19an, Joxe Mari Carrere ipuin kontalaria etorri zitzaigun lehen mailako ikasleoi, istorio beldurgarriak kontatzera. Istorio horiek leku ezberdinetan oinarrituak zeuden, batzuk liburuetan, beste batzuk, aldiz, kalean entzundakoak ziren. Ipuin gehienak espirituei buruzkoak ziren eta gure etorkizuna eta iragana asmatzeko karta jolas bat ere ekarri zuen. Gure ustez, entretenigarriena karta jokoarena izan zen, baina ordu osoa beldurrezko ipuinak entzutea luze joan zitzaigun, ikaratu egin ginelako. Kontalaria, gure ustez, ez zen uste bezain ona gertatu (beste batzuek bestelakorik bazioten ere). Ea hurrengoan ez zaigun horren beldurgarria suertatzen. Ea espirituek zer dioten! Bingen eta Nerea

FERNANDO MORILLOREN HITZALDIA Aurten, lehenengo hiruhilabetean, Euskara arloan, “Bihotz Nahasiakâ€? izenburupeko abentura-liburua irakurri genuen. Pasa den ostegunean, otsailaren 22an, Fernando Morillo, aipatu liburua idatzi zuen idazlea, DBH 2 ko ikasleak bisitatzera etorri zitzaigun Azkoitia BHIra. Aretoan, berarekin egon eta hitz egiteko aukera izan genuen. Katana batekin etorri zen eta hori xelebrekeria handia iruditu zitzaigun. Hainbat gorabehera kontatu zizkigun. Istorioak maite dituela azaldu zigun. Txikitatik, harrapatzen zituen istorio guztiak buruan gordetzen zituen, eta bere liburu asko istorio horietan oinarritzen omen dira. Leku ezezagunetara joatea eta mendian gal­ tzea gustatzen zaio bereziki. Bigarren mailako neska-mutilok zenbait galdera prestatu genituen eta bera gustura sentitu zen ikasleok egin genizkion galderei erantzunez. Hitzaldia interesgarria iruditu zitzaigun eta ea beste behin ere elkar topatzeko tenorerik izaten dugun. Irati Alberdi Odriozola, DBH 2D

9


ikasten

Berriak

Azkoitia BHI

EUSKARAREN EGUNAREN INGURUAN ANTOLATUTAKO LEHIAKETEN BERRIAK Aurreko alean genizuen bezala, Azkoitia BHIn, Euskararen Nazioarteko eguna ospatzeko, beti ere, ikasleen sormenari, adierazpenari eta euskarari bide emanez, hainbat ekitaldi antolatu genituen. Bada oraingoan, bertso, kartel eta kopla lehiaketa haietan irabazle suertaturiko ikasleen berri eman nahi genizueke. Honatx: KARTEL LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

4. DBH: Udane Rezabal Iribecampos, Amaia Arrieta Arizti, Ane Muxika Osinalde eta Maitane Antsola Etxaniz

3. DBH: Irati olaizola Larrañaga eta Maren Barrero Iturralde

Lorea Auzoa • Tolosa Etorbidea, 107 • Tel. 943 21 82 11 • 20009 DONOSTIA 10


ikasten

Berriak KOPLA LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

BERTSO LEHIAKETA IRABAZLEAK

2. DBH: Jakes Diaz Etxaniz, Sara Aranbarri Alberdi, Ane Epelde Ariño eta Izeia Rezabal Iribecampos

1. DBH: Bingen Aranbarri Larrañaga, Nura Garate Antsoalde, Miren Olaizola Aranbarri eta Xuban Quintana Moliner.

11


ikasten

Berriak

SAHARAREN ALDEKO JANARI BILKETA Azpeitiko Saharar aldeko Elkarteko kideok zenbait ekintza antolatu dituzte Saharar herriak jasaten duen egoera larria salatzeko eta errefuxiatu kanpamenduetan pairatzen duten egoera larria hobetzeko helburuz. Ekintza horien artean, urtarrilaren 15etik 19ra bitarte gure ikastolan janari bilketa bat antolatu dugu.

Urola Ikastola BHI

Bildu ditugun janariak hauek izan dira batez ere: • Arroza • Lekaleak • Pasta • Atuna eta sardinak • Azukrea • Konpresak Era berean, gure etxean bazterrean ditugun motxila-bilketa egin dugu. Urtero bezala zuengandik jaso dugun harrera jatorra eskertzen dugu. Mila esker

SENTSIBILIZAZIOA Sentzibilizazioa da pertsona batzuk ezin dutenak ikusi, ezin dutenak entzun, ezin dutenak ibili, autismoa daukatenak… Eta sentzibilizazio tailerra da gauza horiek zer diren erakustea.

Xabier Munibe HLHI

Gure gelara etorri ziren hori zer den erakuseara. Lehenengo txartelak egin genituen gure izena eta zenbakia jarrita. Ondoren ahoarekin idatzi genuen, gero gurpildun aulkian ibili ginen, gero antifasarekin itsuak bezala… Gero zer sentitu genuen kontatu genuen eta bukatzeko bi bideo ikusi genituen. Aiora Azkue

12


ikasten

Berriak

IKASLEAK ESTONIAN Urola Ikastola BHI ERASMUS+ programa dela bitarte, Urola Ikastola BHIko zenbait ikaslek Estonian egonaldia egiteko aukera izan dute. We are four students that went to Tallinn, Estonia with the programme Erasmus+. This opportunity was given to us last year, and we all were amazed with the idea of thinking about such an amazing trip. Before going there we had to do some little works. Our journey started on the 25th of February, when we had to take two planes to get to Tallinn, it was a really long day. Tallinn is a beautiful city that offers many places to visit and learn about. We had the chance to visit most of them: Tallinn University, Estonian National Library, Tallinn University of Technology, the National Theatre of Opera and Balett, Tallinn Sea Port, the Estonian Parliament and last but not least the Church of Alexander Nevsky. People were really nice and we all felt very well with our families, they were very kind to us. It’s true that the weather was very cold, but the landmarks were fantastic. We also had the opportunity to try the typical food of that attractive city. In conclusion we are really happy to have been given such an opportunity and we hope to see our colleagues again.

13


ikasten

Taldeak

ARNASGUNEAK Arnasguneez hitz egiteko, bi egunetan bina orduko saioak izan genituen eta hainbat gauza interesgarri azaldu zizkiguten berauetan.

Azkoitia BHI

Mapan ikus dezakegu Euskal Herrian euskarak herri bakoi­ tzean duen erabilera.

Lehenik eta behin, “arnasgunea” zer den azaldu ziguten. “Arnasgunea” soziolinguistikan erabiltzen den kontzeptu bat da, hain zuzen ere. “Arnasguneak” euskaraz bizi diren udalerriak dira, euren egunerokoa euskaraz egiten dutenak. Horiek UEMA (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) izeneko elkartean biltzen dira eta horren inguruko informazioa ere eman ziguten. Hori guztia argitu ostean, hainbat ekintza gauzatu genituen gaiaren inguruan. Adibidez, hainbat herritako euskararen erabileraren gorakadak eta beherakadak aztertu eta gero, guztion artean alderatu genituen grafikoen bidez. Ondoren, etxean, kalean, eskolan, lagun artean eta beste hainbat lekutan zer hizkuntzatan hitz egiten dugun zehaztuta, hortik euskararen erabilera zenbaterainokoa den ikusi ahal izan genuen. Euskal Herrian, gaztelaniaz asko hitz egiten zela aipatu zuten, eta gure ama hizkuntzaren gainetik gera ez zedin, euskararen erabilera bultzatu behar genuela erakutsi ziguten.

14

Larraitz Iriondo (Batx. 2-A)


ikasten

Taldeak

AMAMA PROIEKTUA

Azkoitia BHI

Abenduaren erdi aldean bisita oso interesgarria jaso genuen gure ikastetxean, izan ere, egoitzako egoiliarrak diren Miel, Axun eta Rita gure artean izan baikenituen.

Argi utzi ziguten zorte ederra genuela, beraiek bizitako egoera gogorrak ez zaizkigulako egokitu eta ikasketei garrantzia emateko aholkatu ziguten.

Prestu eta gogoz erantzun zieten galdera guztiei eta beraien bizitzako zenbait pasadizo partekatu zituzten gurekin: txikitako kontuak, jatorduak, eskola egunak, gurasoekin izaniko harremanak, lan-bizitza luzea, treneko bidaiak, gazte denborako dantzak‌

Ordubeteko saioa motz gelditu zitzaigun eta berriro elkar ikusteko asmoarekin eta elkarrekin beste ekintzak partekatzeko, hurrengora arte esan genion elkarri.

Joanak diren egunetako ahots bizia entzuteko aukera izan genuen.

Eskerrik asko San Jose egoitzako egoiliarrei gurekin beraien esperientziak partekatzeagatik. Hurrengoan gure txanda izango da!

15


ikasten

Taldeak

SANBALENTINETAKO MAITASUN ERROMANTIKOAREN Urola Ikastola BHI AURKA TINKO Urola Ikastolako DBH3ko neska talde batek tinko eutsi dio adarretatik maitasun erromantikoaren gaiari. Euren kabuz antolatu dira eta gai honen inguruko kezkak eta ardurak partekatzeko espazio segurua sortu dute. San Balentin egunerako pankarta eta poster batzuk egin dituzte maitasunaren inguruko idealizazioa salatzeko. Era berean, beste ikastetxeko neska taldeekin batera, ekintza burutu dute kalean. Neska denak elkartu, ez eskoletan bakarrik, eta Azpeitiko kaleetara eramango dute maitasun erromantikoaren kritika. Txalotu dezagun DBH3ko gure neska hauen ekintzarako gogoa, eta mahaigaineratu San Balentinek saltzen digun maitasun erromantikoaren gezurra! Urola Ikastolako Hezkidetza Batzordea

16


ikasten

Taldeak

ESKOLA AGENDA 21 Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Aurtengo ikasturteko EA 21eko gaia KLIMA ALDAKETA eta OSASUNA dugu. Horra hor aurtengo eko-ordezkarien aurkezpen argazkia.

Gure ikastolako bidea nola egiten dugun aztertu dugu behaketa eta inkesten bidez.

Patioan lurrera botatzen dugunarekin kezkaturik, bilketa lanean GOGOR aritu ondoren, ikasgeletatik pasatu gara, guztion INPLIKAZIOA lortzeko.

17


ikasten

Taldeak

Azkoitia BHI EA21 proiektuaren barne ekintza ezberdinak egiten ari gara ikastetxean azken aldian. Alde batetik, gure ikasleen gurasoei etxeko energiaren kudeaketaren inguruan galdetegi bat betetzea eskatu diegu. Beraien erantzunekin azterketa eta gogoeta bat egin dugu. Orokorrean, gurasoek jakin badakite, aparatu elektrikoek nahiz eta ez erabili, entxufatuta egonik, energia kontsumitzen dutela. Hala ere, bada informazio horren berririk ez zuenik; beraz, galdeketa medio, orain, oro har, kontzienteagoak dira etxeko energiaren kontsumoan aurreko egoerak nola gain-eragiteen duen.

Horrekin guztiarekin, eta ikasleen artean banatutako galdetegiaz, energiaren kudeaketaren inguruko diagnostiko eta hausnarketa bat egitea lortu dugu. Denen artean EA21 ekimenak bultzatzea baita gure helburuetako bat. Bestalde, lehiaketa bat ere jarri dugu martxan 1. DBHko ikasleen artean. Berorren bidez, klima aldaketari buruzko galdera zenbait erantzun beharko dituzte parte hartzaileek. Argazkian ikus dezakezuen bezala, irabazleen artean Boc n’ Roll ogitarteko zorroak banatu ditugu. Zorionak!

Bestalde, lanera gehienak autoz eta oinez joaten direla esan digute, eta bizikletaz, oso gutxi. Neurri konpontzaile bezala hausnarketa bat egitera animatu ditugu. Benetan, lanera autoz joan beharra dut edo beste modu batean joan naiteke? (bizikleta, autobusa…) Lanera kotxez edo autobusez joaten direnen artean, gehienak 50km baino gutxiago egiten dituzte. Beharbada, kotxea lankideekin partekatu dezakete, garraio publikoan mugitu…

HITZALDIAK

Azkoitia BHI

“Etorkizuneko botikak ekoizten”

Otsailaren 1ean, Nafarroako Unibertsitateari esker, batxilergoko Biologiako ikasleok, “Etorkizuneko botikak ekoizten” izenburupeko hitzaldian parte hartu genuen. Bertan landu zen gai nagusia nanoteknologiak botiken ekoizpenean eskaintzen duen aukera paregabea izan zen. Botika berri horiek itu-zeluletan soilik eragiten dute, eta horrela, albo ondorioak ekiditen dituzte.

18


ikasten

Taldeak

Alazne Moreno ikasle ohiaren hitzaldia Alazne Moreno ikasle ohia, egun Tarragonan Biokimika ikasten ari dena, batxilergoko Biologiako ikasleokin egon zen urtarrilaren 31n. Hasteko, batxilergoko ikasle zela, berak izan zituen zalantzak, kezkak eta abar azaldu zizkigun, eta ondoren, uniber­ tsitateko esperientziaz aritu. Saioan egon ginen ikasleon galderak ere erantzun, erantzun zituen, eta ahalegin bikainez, etorkizunari begira bertan ginenon ikuspegia zabaltzen saiatu zen.

EHUko Graduen informazio saioak Otsailaren 7, 8, 9 eta 27an, batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleek hainbat graduri buruzko informazioa jasotzeko aukera izan zuten. Eskaintza handia da, eta aurtengo ikastetxeko ikasle kopurua dela eta, 7 hitzaldi lortu dira: Arabako campusetik: Letren fakultatearen graduak (bideokonferentzia) Gizarte Langintza Gipuzkoako campusetik: Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza Informatikaren Ingeniaritza Arkitektura Teknikoa eta Ingeniaritzak Bizkaiko campusetik: Lan harremanak eta Gizarte Baliabideak

19


ikasten

Taldeak

KOPLAZ KOPLA

UROLA IKASTOLA BHI

SANTA ESKEAN

20

Urola Ikastola BHI


ikasten

Artikuluak

TXALAPARTA IRRATIA Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Azpeitiko ikastola Karmelo Etxegaraiko irakaslea den Xebas Bereziartuak, ikastolako ”Txalaparta Irratian” landutako eta gauzatutako proiektuak eta esperientziak azaldu ditu, beste ikastetxeetako beste irakasle batzuen aurrean. Otsailaren 15ean Berritzegunean, Urola Kostako Jardunaldietan hartu zuen parte, Zestoako eta Zumaiako beste bi ikastetxeekin batera. Bertara azaldutakoei, beren ikastetxeko irra-

tiaren hasiera nola izan zen eta egungo funtzionamentua eta erabilera azaldu zuen. Ikastetxeetako esperientziak partekatu ondoren, Joxan Ugalde, Euskadi Irratiko kazetari profesionala denaren aholkuak en­ tzuteko aukera izan genuen. Eta Ugaldek esaten zuen moduan: “Jarraitu dezazula horrela Xebas, ikastetxeetako irratian egiten den guztiak, balioa du eta!!!!”

ARRAINAK AINTZIRAN ETA ZORITXARRA Urola Ikastola BHI Badakizue nola jakin daitekeen zenbat arrain dauden aintzira batean?

Biologoek, esaterako, hamar bat arrain harrapatzen dituzte eta alde egiten ez duen pintura batekin markatzen dituzte. Handik denbora batetara, esaterako, hamabi arrain ateratzen dituzte, eta horietatik marka dutenak zenbat diren ikusten dute. Demagun, lau arrainek marka dutela. 4 arrainek marka = 12 arrainen artean Guztira 10 arrainek marka = Guztira x arrainen artean Hiruko erregelaren laguntzaz estimazioa egiten dute. Kasu honetan, x=30 arrain daudela ateratzen da. Estimazio horiek ehun bat aldiz egin ondoren, estimazio guztien arteko batazbestekoa ateratzen dute eta hau izaten da hurbilketa. Proba hau etxean egin dezakezue paper zatiak erabiliz. Batek paper kopuru ezagun batean horietako hamarretan “x” marraztu, paper denak poltsa batean sartu eta 12 paper ate-

21

ra eta ikusi zenbatek duten “x”. Hamabost bat aldiz egin eta hiruko erregelak eta batazbestekoa egin ondoren estimazioa egin. Gehienetan hurbilketa ona da. Baina ez beti. Bidebatez, ohartuko zarete, egin dituzuen hamabost saialdi horietako batean behintzat benetako emaitzetik urruti zaudetela. Zein da ondorioa? Inkesta bakar bat eginez gero, zoritxarrak egin dezake emaitza errealitatetik oso urruti egotea. Batxilergoko ikasleek, Probabilitatea ikasten dutenean, zoritxar horren neurria kalkulatzen ikasten dute, baina neurri hori ezagutze hutsak ez du esanahi zoritxarra ebitatuko dugunik. Saialdi edo inkesta gehiago eginda, eta, oro har, informazioa iturri gehiagotatik jasoz gero, zoritxarra edo ez egiaren presentzia kontrajar daiteke. Garbi dago. Eguraldia asmatzeko, arrainen kopurua estimatzeko, burtsan jokatzeko, bikotea hautatzeko edo ikasle bat (aukeraketa baten aurrean) ondo ala gaizki ibiliko den aurresateko. Segurtasun nahia eta jakinmina askotan bat datoz. Baina oso gutxi dira gauza arrainaren lekuan jartzeko harrapatua denean. Ordura arte ez baitaki zoritxarra zer den. Urola Ikastola. DBH2ko matematika tailerra


ikasten

Artikuluak

MEMORIA PROBAK Urola Ikastola BHI Inoiz egin al dizute test proiektibo bat? Normalean, psikologoak honelako marrazki bat erakutsiko dizu, eta bertan zer ikusten duzun edo irudia, zure ustez, zer den galdetuko dizu.

Baina hori frogatzea ez zen gure asmo bakarra. Ez. Lortu ditugun datuekin ondoko ondorioetara heldu gara: a) Bakarrik ikasleen %20k jakin du proba batek ematen duen informazioaz bat-batean baliatzen ondokoa hobeto egin ahal izateko. Ikasten ikasteko konpetentzia da hau. b) Bakarrik zazpitik batek, %14k, memoria bisual ona du, memoria fotografikoa deitzen dena. Memoriarik gabe zerebrora sartzen dena ez da geratzen, ez da jakintza bihurtzen. Emaitzak ez dira onak. Dena den, hau esperimentu bat besterik ez da izan. Borondatea erabiliz, gauzak alda eta hobe daitezke: arreta piztea badago, memoria hobetzea, jakinahia lantzea. Baina gure ikasleek borondatea duten ala ez, akaso aurrerago, beste esperimentu batean ikertuko dugu. Azkenik, esan dezagun sarean aurki ditzakegula memoria lanzeko zenbait baliabide:

“Denbora hartu. Ume bat ikusten al duzu?” Aizue, hor ez dago umerik. Zirriborroa zer demontre izateko aukera desberdinak komentatzen ari zarela, psikologoak benetan jakin nahi duena da ea gogor erantzuten duzun (izan ere, batzuek, bigarren minuturako psikologoa haizea hartzera bidali dute), baita alaia ala tristea zaren, eta abar: Marrazkia aitzaki hutsa da. Umearena aipatuz, akaso lortuko du zuk zure haurtzaroaz hitz egiten amaitzea. Bere lana horixe da. Gurasoek galdera bat egiten dutenean, baina beste galdera baten erantzuna jakiteko asmoz; edo taberna batean pertsona bati “nahigabe” hanka zapaltzen diogunean, nolakoa ote den jakiteko… horiek guztiak eta test proiektiboenak antzeko estrategiak dira.

http://alea-estp.ine.pt/html/trivial/html/memoria/html/ memoria.html# http://ntic.educacion.es/w3/eos/MaterialesEducativos/ mem2002/selva_lengua/oca.htm Baina, ikasketei begira, ikasleek memoriarekin lotuta presta dezaketen jarduera probetxugarriena, tutoreek behin eta berriro proposatutakoa da: Ikasleen ikasketen asteko antolaketan, ikasitakoa errepasatzeko denbora ziklikoki ezartzea. Horrela, oroimena, oroitzapenak gordetzeko ahalmena, sasoian egotea lortuko dute.

DBH2ko matematika tailerrean, metodo zientifikoa lantzen ari gara. Gure ikasleek memoria froga bat pasatu zieten lehenengo mailako talde batzuei. Froga bukatutakoan, txikle bat jan ondoren, antzeko beste froga bat burutu zuten. Txikleak memorian eragina zuen ala ez jakin nahi genuela esan genien ikasle horiei, zientifiko batzuek, sorbitolak zerebroa pizten duela diotela, eta, beste batzuek, ordea, zerebroak sorbitolaz gozatu ahal izateko memoria desaktibatu egiten duela. Den dena, ipuina. Ikasleek, orokorrean, txikle gabeko froga hobeto egin zuten txiklea jan ondoko froga baino. Gehienek berdintsu, batzuk hobeto eta beste batzuk (gehiago) okerrago. Garbi dago txikleak memorian ez duela eraginik, ez onerako, ez txarrerako. Emaitzak oso garbiak dira.

22

“Itzala emateko, aurretik argia hartu behar” (J. M. Barandiaran) Urola Ikastola. DBH2ko matematika tailerra


ikasten

Artikuluak

METODO ZIENTIFIKOA Urola Ikastola BHI Metodo Zientifikoa errealitatea edo egiaren funtsetara hel­ tzeko Zientziak erabiltzen duen metodoetako bat da. Gure Ikastolak Laborategia izeneko asignatura bat badu, beste gauza askoren artean, metodo zientifikoa lantzen duena. Beste zenbait eskoletan, DBHn ere, “Ikerketa metodoak” izenarekin, edo antzeko asignatura batekin, kultura zientifikoa hedatzen saiatu izan dira.

4) Zer desberdintasun dago beroak mugimendua sortzen duela eta detergenteak gauza bera egiten duela diogunean?

Aurten, DBH2ko Matematika Tailerrean, “Metodo Zientifikoa” izeneko blokearekin, medikuntzan, ekonomian, kriminologian, dietetikan, metereologian, psikologian, matematikan, literaturan, soziologian etab. egin izan diren zenbait ikerketa gerturatu nahi izan diegu ikasleei. Arlo praktikoari dagokionez, ordea, fisika eta kimikarekin lotutako esperimentuak burutzea erabaki dute. Adibide batzuk hauek dira: 1) Ikusten txoria eta medusa? Hortxe, egia esateko, ez dago ezer. Ikasleek 3Dn lortutako hologramak edo “mamuak” dira, efektu optikoak.

2) Ba dakizu ozpinak nola erreakzionatzen duen bikarbonatoarekin? Zergatik?

5) Klinex batek ura ez erortzea lor dezake?

Galdera hauek jakinmina sorrerazi badizute, youtuben “Geoda” bila dezakezu. Nork esango luke? Metodo zientifikoak dekoraziorako ere balio du! Urola Ikastola. DBH2ko matematika tailerra

3) Zein da gatza eta izotzaren arteko erreakzioa?

23


ikasten

Protagonistak

Xabier Munibe HLHI

LH 1ekoak KAZETARI UNAI ARANBARRI ETA ANDER ARABAOLAZA ANAITASUNAKO BI JOKALARI GURE IKASTOLAN PRAKTIKAK EGITERA ETORRI DIRA ETA GURE GELARA KONBIDATU DITUGU ETA ELKARRIZKETA BAT EGIN DIEGU. LH1.: ZENBAT KAPITAIN DAUDE EKIPOAN? Ander: HIRU KAPITAIN DITUGU,BAINA LEHEN KAPITAINA UNAI DA

LH1.: ANAITASUNAN ZENBAT EKIPO DAUDE? Unai: GUTXI GORA BEHERA 9 EKIPO MUTILENAK ETA 3 NESKANAK. BAITA ERE NESKA ETA MUTILEN FUTBOL ESKOLAK.

LH1.: KAPITAINAK ZER EGITEN DU FUTBOL ZELAIAN? Unai: ARBITROAREKIN ETA BESTE EKIPOKO KAPITAINAREKIN LEHEN SAKEA ZENEK EGINGO DUEN ADOSTU, EKIPOKOAK ANIMATU…

LH1.: ZUEN EKIPUN ZEIN DA AZKARRENA? Unai: IÑIGO ARZALLUS ETA ANDER DIRA AZKARRENETAKOAK.

LH1.: ZER EGITEN DU ARBITROAK? Ander: FALTAK PITATU, NORBAITEK SARRERA TXARRA EGITEN BADU TXARTEL HORIA ATERA ETA OSO TXARRA BADA GORRIA ATERA. LH1.- ASTEAN ZENBAT EGUNETAN ENTRENATZEN DEZUTE? Unai: DENBORALDI HASIERAN ASTEAN 4 EGUNETAN ETA ORAIN 3 EGUNETAN.

LH1.: ANAITASUNAKUK ONAK ZARETE? Ander: AURTEN HIRUGARRENGO MAILAN GAUDE ETA ASKO KOSTATZEN ZAIGU PARTIDUAK IRABAZTEA BAINA ASKO SAIATZEN GEA ENTRENAMENTUETAN GERO PARTIDUETAN EMAITZA HOBEAK LORTZEKO. LH1.: ANAITASUNAKO NESKAKIN ONDO KONPONTZEN ZARETE? Ander eta Unai: BAI. BATZUETAN NESKAK GURE PARTIDUETARA ETORTZEN DIRA GU ANIMATZERA ETA BESTE BATZUETAN GU BERAIEK ANIMATZEA JOTEN GERA.

LH1.: ZENBAT URTEREKIN HASI ZINETEN ANAITASUNAN? Ander: GU HAMABI URTEKIN HASI GINEN BAINA ORAIN LEHENAGO HASTEN DIRA 10 URTEREKIN.

24


ikasten

Protagonistak

Urola Ikastola BHI

DANTZARI ONAK! Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza DBH3ko ikasleak (Urola Ikastola BHI) bigarren gelditu ziren azken Euskal Herriko dantza txapelketan. Gelakideek elkarrizketa egin diete. Noiztik zabiltzate dantza munduan? 5 urte genituenetik euskal talde dantzetan entsaiatzen hasi ginen Betherratan, gure irakaslea orduan Luix Alberdi zen, “Beltza”. Denboraldi bikaina egiten ari zarete; noiz hasi zineten Euskal Herriko dantza txapelketekin? LHko 4. mailan hasi ginen dantza suelto txapelketa entsaia­ tzen eta parte hartu genuen lehen txapelketa Bergaran izan zen 2010ean. Azkeneko dantza txapelketan bigarren gelditu ginen. Lezoko Iker Belintxon eta Maider Aginaga gelditu ziren lehenengo. Nolatan daukazue dantzan horrelako konpenetrazioa? Txikitatik gabiltza batera eta horrek aldea egiten du; oso ondo moldatzen gara. Inoiz haserretu al zarete batak edo besteak zerbait gaziki egin duenean? Inoiz ez. Zein da zuen irakaslea? Berarekin ondo konpontzen al zarete? Hasieratik Luix izan da, baina udan Aitor Sorazurekin hasi ginen, izan ere, orain guk biok bakarrik entrenatzen dugu berarekin. Oso ondo konpontzen gara. Non eta zenbat entrenatzen duzue horren onak izateko? Udatik Azkoitiko musika eskolan, astero ordubete (21:0022:00).

Dantzan ari zaretela edo entrenatzerakoan minik hartu al duzue noizbait? (Anaitz) Iaz Hernaniko txapelketan, nik orkatila bihurritu nuen. (Itziar) Saio batean oineko 2 behatz pitzatu nituen. Behin ere ahaztu al zaizue koreografia? Horrelakoetan zer egiten da? Bai, baina gutxitan, dena dela. Horrelakoetan jarraitu egin behar da ahal den bezala. Inoiz gelditu al zarete lehen postuan? Zenbat txapel edota kopa dituzue? Txapel bat lortu genuen udaran iaz Errezilen, eta kopa asko ditugu. Zenbat txapelketatan hartu ohi duzue parte urtean zehar? Zein da zuen txapelketa gustukoena? Txapelketak 10-20 inguru izaten dira oro har. Guretzat gustukoena Azpeitian egiten dena da, Santo Tomasetakoa. Txapelketak direla eta, lagunik egin al duzue han eta hemen? Bai, adibidez, Julen Labaka, Janire Labaka eta beste batzuk ere. Zuen lagunak ere ba al dabiltza dantzan? Bai, esate baterako, Aner Kerejeta eta Nagore Kerejeta. Non erosten dituzue zuen arropak? Tela denda batera joaten gara eta bertan erosten dugu. Ondoren, jostun batengana joaten gara eta berak egiten dizkigu arropak.

Gogorra al da Azkoitiraino joatea entrenatzera? Ez, kotxez joaten gara. Anaitzen gurasoekin joaten gara Azkoitira eta etorri, aldiz, irakaslearekin.

Dantzatik aparte zein dira zuen hobbiak? (Itziar) Saskibaloian ibiltzen naiz. (Anaitz) Pianoa jotzen dut.

Taulara igotakoan urduri jar­ tzen al zarete? Batzuetan bai. Baina dantzan hasi orduko guztiarekin ahazten zara.

Jarraitzeko asmorik bai? Noiz arte dantza munduan? Ez dakigu, baina oraindik behintzat jarraitzeko asmoa dugu.

25


ikasten

Protagonistak

MIKEL ORBEA

EUSKADIKO ZIKLOKROS TXAPELDUNA Urola Ikastola BHI Urola Ikastola BHIko batxillergoan ikasle den Mikel Orbeak Euskadiko ziklokros txapelketa irabazi du junior mailan.

Denboraldi bikaina burutu du Mikelek eta lan horren saria da txapelketa hau.

Abenduaren amaieran jokatu zuten Izarran (Araba) Euskadiko Ziklokros Txapelketa, eta bertan Mikel Orbea azpeitiar txirrindularia nagusitu zen. Atracciones Sanz-Epi kristaldegia taldeko txirrindulariak 43 minutu eta 49 segundo behar izan zituen proba amaitzeko, eta minutu eta erdiko aldea atera zion bigarrenari.

Zorionak Mikel eta jarraitu horrela!

Enparan Kalea, 10 • 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) Tel. -Fax: 943 81 16 74 • decoracion@ederti. com

26


ikasten

Protagonistak

ALAIA JUARISTI Urola Ikastola BHI “Saiatu eta saiatu egin behar duzu gauzarik txikiena ere lortzeko” Alaia Juaristi (Azpeitia, 2004) DBH2-ko ikaslea da Urola Ikastolan. Espainiako eski txapelketan txapeldunordea da esprint proban. Norvegian izan berri da. Eta horren harira, bere ikaskideek elkarrizketa bat egin diote. Non entrenatzen duzu? Candanchun eta Somporten. Eta udaran nola egiten duzue? Udaran roller-eskia egiten dugu. Eskiatzen asko ligatzen al da? Ez. Burua kirolean izaten dut, kar-kar-kar… Ba duzu anekdotarik? Ez.

Zein taldetan entrenatzen duzu? Bi talde ditut, bat Jakan (Maiencos) eta beste bat Tolosan (Uzturre). Taldez aldatzeko asmorik ba al duzu? Ez, oso gustura nago talde horietan. Astean zenbat denbora entrenatzen duzu? Gehienetan 6-7 ordu. Gogorra dela esango al zenuke? Bai, oso gogorra. Saiatu eta saiatu egin behar duzu gauzarik txikiena ere lortzeko. Beste kirolik egiten al duzu? Bai. Judo ere egiten dut, eta noizean behin korrika egitera ere joaten naiz neure kontura. Zure anaia-arrebek kirol berbera egiten al dute? Bai, etxeko guztiok. Eskiatzeko ze teknika erabiltzen duzu? Bi teknika dira, klasikoa eta patinatzailea. Eta zein egiten zaizu zailagoa? Patinatzailea. Noiz hasi zinen eskiatzeko kontuekin? 7 urte nituela. Lehengusuak eraman ninduen eta ikaragarri gustatu zitzaidan.

Inoiz pentsatu al duzu Espainiako txapeldunorde geratuko zinenik? Ez, ez zait burutik pasa ere egin; ustekabea izan zen. Zer sentitu zenuen une horretan? Alaitasuna, poza, emozioa… Benetan une liluragarria izan zen. Lasterketa hasi baino lehen urduri al zeunden? Bai, oso urduri, nerbioz beteta nengoen. Zenbat denboran egin zenuen lasterketa? Zenbateko distantzia? 2 kilometroko lasterketa zen, 10-12 minutu inguru izan ziren. Zein izan da zure lasterketarik gogorrena? Esprint ondorengo lasterketa. Oso nekatuta nengoen eta gogorra izan zen. Ba duzu erreferenterik? Bai, Imanol Rojo tolosarra. Eta iraupen eskiak eta eski alpinoak ba al dute desberdintasunik? Bai, oso desberdinak dira. Norvegian egon zara, ezta? Bai. Nolako esperientzia izan da? Asko ikasi dut, hangoek potentzia handia baitute. Teknikak asko hobetu ditut. Ederra izan da esperientzia.

27


ikasten

Ospakizunak

Azkoitia BHIko 1. mailako ikasle, guraso eta irakasleak,

GABON GIROA ZABALTZEN Eguberri bezperan; baita erregeen parrokiko ikuskizunean ere, bertsolariekin batera.

Aurten ere, 1.mailakook Arbil Elortza eta beste hainbat irakaslerekin entsegutan aritu ondoren, pandero eta soinujolez lagundurik, kalera atera ginen guraso mordoxka, beraien senide, eta hainbat eta hainbat irakaslerekin batera. Denera 165en bat kide. Talde bikaina, benetan! Eguraldi aparta lagun, ibilbideari hasiera eman genion. Lehen hitzordua, 09:00etan. Abiatu eta, Bizkargi plaza Julio Urkijo eta Trino Uria kaleak pasa ostean, Jandonianiz plaza, Jarraian, San Jose egoitza, non hiru taldek kanta ezagunak eskainiz, giro alaia sortuz, bertakoek parte hartu zuten. Saio erdian, salda beroa prestaturik zutenez, kalera jaitsi aurretik barruak berotu genituten. Ondoren, berriz, “Ixkitturri” elkartean, guraso elkartekoek parte hartzaile guztioi hamarretako aparta eskaini ziguten. Indarberriturik, herriko beste hainbat gune poztu eta bete genituen: Trenbideko zumardia, Xabier Munibe kalea, Guardia kalea, Ibai Ondo, Kale Nagusi osoa… Eztarriak urratu samar eta etxerako gogoz,14:00ak aldera bukatu genuen Eguberri bezperako girotze saio-aldia. Errege bezperan ere, 1. eta 2. mailako ikasleok Errege bezperako kabalgatan parte hartu genuen. Eguraldiaren iragarpen txarraren ondorioz, antolatzaileek parrokiara pasa zuten ekitaldia. Saioaren amaieran, bertso eskolako bi kidek honako ber­ tsoak abestu zizkiguten: Kabalgatarako bertsuek 18-01-05 Onditz Alberdi Urtero bezelaxe etorri zarete_Axkoitti aldera, jende pillo bat gaur zuengatik atera baita kalera. Zuek karameloak botatzera gu ekarriko esatera, eta_opari mordo bat ekarri txintxo portatu baikera. Doinua: Bazkaltzean gogoa neukan

Haritz Alberdi Urrutitikan hiru errege dotore bezain suabe, zaldi gainean etorri dira distiratsu ta mirabe, mezu hau zuei doakizue ozen eta lotsagabe, ume bakar bat ez dadin gera zuen oparirik gabe! Doinua: Gabeko izar

28


Ospakizunak

SAN SEBASTIAN EGUNA DANBORRADA Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Aurten ere San Sebastian eguneko atabal eta danborren soinu ederra entzun dugu. Urtarrilak 19an ospatu zen, Euskal Herria eraikinean goizez bi urteko txikitxoek jo zuten eta arratsaldez HH 3, 4 eta 5eko haurrak; Perdillegi eraikinean LH osoak. Ohiturak zainduz, hurrengo egunean ere gure ikastolako umeak herriko danborradan parte hartu zuten. “Soreasuko Sebastian Azpeitiko zaindari Babes gure herria Begira hor goitik Gau eta egunez Zaindu Azpeiti Lalalalala, lalala…”

29

ikasten


ikasten

Ospakizunak

30


Ospakizunak

SANTA AGEDA Otsailaren 5ean, Agate Deunaren Eguna izaten da eta bezperan santa-eskean kalean ibiltzeko ohitura dago Euskal Herrian. Aurten bezpera igandean suertatzen zenez, Azpeitiko ikastola Karmelo Etxegarain aurreko ostiralean ospatu genuen. Hartu makilak, ahotsak ondo berotu eta Urola ikastolatik etorritako irakasle eta ikasleekin batera hasi ginen denok kantuan. Hori bai, eguraldia ez zegoen kanpoan aritzeko modukoa eta barruan abestu behar, baina asko gozatu genuen denok. EUP!!!

31

ikasten


ikasten

Ospakizunak

INAUTERIAK Xabier Munibe Ikastola HLHI OSTEGUN GIZENEAN XABIER MUNIBERA INDIO TXIKIAK IRITSI DIRA. GUZTION ARTEAN TENPERAZ TIPIAK MARGOTU DITUGU. ZE ONDO PASATU DUGUN! JON BRAUN INDIO TXIKI BAT ZEN…

32


ikasten

Ospakizunak

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI HUNGARIAR KALDEREROAK HAUR HEZKUNTZAN Badira urte batzuk herriko ohituratzat dugun kalderero festa Haur Hezkuntzako txikienei erakusten dieguna. Herriko kaleetan asteburu bat lehenago ibiltzen dira Hungariatik etorritako kalderero taldea trapu zaharrak eta zartaginak astintzen. Ikasle txikienei ohitura barneratzen saiatzen gara hirugarren zikloko bosgarren mailakoak. Horretarako, kalderero jantziekin mozorrotu eta bertara gerturatu ohi gara. Bertan, zartaginak astintzen ditugu eta gehienei ezagunak zaizkien abestiak abesten dizkiegu urtero-urtero.

Aurtengoan ere ez da zaratarik falta izan, kanpoko eguraldi txarrari aurre eginez han joan ginen LH5eko Kaldereroak aterkipean, oinez, gure trapu eta zartaginak hartuta. Geure abestiak erakutsi ostean, beraien festaren partaide izan ginen dantza eta abestiz osaturiko inauteri festan gozatuz. Amaieran, LHko eraikinera itzuli ginen bertako festa-amaierako txokolatadaz gozatzera! Hementxen dala... hementxen dala... abestuz.

33


ikasten DBH 1 Azkoitia

Ibilaldiak

1. DBHko ikasleak ARAZTEGIAN

Urtarrilean, DBH 1eko ikasleok Ibai-Eder eta Badiolegi araztegietara joan ginen. BIO-Hidrosfera gaia lantzen ari ginen, eta aitzakia horrekin, gure herri eta ingurukoen urak nola arazten diren ikusi genuen. Horrela, Ibai-Ederren, Nuarbe urtegiko ura, tratamendu zenbaiten ondoren, edangarri bilakatzen dute. Badiolegin, berriz, guk zikindutako (kutsatutako) urak garbitzen dituzte, ibaira ahal eta garbien botatzeko. Hainbat gunetan, kiratsa izugarria zen. Nuarbeko urtegira ere joan ginen. Ba al dakizue 122 milioi litroko kabiera duela aipatu urtegi horrek? Izugarria, baietz? Esperientzia polit eta interesgarria izan ziren guretzat. AG21eko ikasle ordezkariak

34


ikasten

Ibilaldiak

DBH 4 Azkoitia

Biogeoko ikasleak

ZUMAIAKO FLYSCHEAN

Ebaluazioa amaitzear, 4. DBHko Biologia eta Geologiako ikasleok Zumaiara joan ginen Flysch-a ikusi eta azterketa geologikoa egitera. Eguraldiak lagundu ez zigun arren, irteera hamaika bitxikeria ikusi eta ikasteko parada ezin hobea gertatu zitzaigun. Giro umela eta hotza, eta hori nahikoa ez, eta haize bortitzak ez zigun utzi ingurumariaz behar beste gozatzen, lokatz mordoa baitzegoen eta guztiok blai eginda baikeunden. Batzuek zikin-zikin eginda bukatu zuten lokatzetan erorita. Nahiz eta kanpoan denbora gutxi pasa, pintxo bat jan eta barru giroan harriak, maketak, hainbat fosil eta argazkiak ikusteko aukera ondotxo baliatu genuen. Guztia amaituta, autobusa hartu eta konturatu orduko bueltatu ginen. Goiz polit eta desberdina izan zen.

Batxilergoa Azkoitia

Maitane Ansola eta Irati Artetxe.

URAREN IBILBIDE ARTIFIZIALA Otsailaren 8an, Lur eta Ingurumen Zientzietako ikasleok bailarako uraren ibilbide artifiziala ezagutzeko irteera izan genuen. Ibai Eder Urtegia bisitatu ondoren, Oinatzeko Edateko Uren Araztegira joan ginen eta ura edangarri bilaka­ tzeko tratamendua ezagutu genuen. Bukatzeko, Badiolegiko Hondakin Uren Araztegian, ur zikinak, Urolara itzuli aurretik, jasaten dituen tratamendu fisiko eta biologikoak bereizteko aukera izan genuen.

35


ikasten

Ibilaldiak

ZIG gela Azkoitia

AZPEITIKO IRTEERA ZIG gelako ikasleok, otsailean, Azpeitiko liburutegira joan ginen, praktikak egiten ari den gure lagunari bisita egitera. Han langile batzuk zeuden lanean, irakurle ugari liburuak eta egunkariak irakurtzen eta Azpeitiko Txolarteko lagunak ere ikusi genituen. Pelikula eta DVD-en gelak ere ikusi genituen. Bukaeran, txokolatea hartu genuen pasta batzuekin. Primeran pasatu genuen!!

IRUĂ‘EAKO PLANETARIOAN Gaurkoan Ikastolatik IruĂąeara bidean abiatu gara bigarren hiruhilekoan dagokigun gaiari lotuz: Unibertsoa. Bertan, izar polarraren kokapenaz, galaxiaz, konstelazioak eta sateliteak ikusi ditugu eta bizitza eta Unibertsoari buruzko jakinmina gehitu zaigu. Astronomoen bizitza ere erakutsi digute barru-barrutik eta oso interesgarria izan da!! Gauza guztiek hegan egiten zuten! Gainera, aspaldiko partez eguraldi goxogoxoa izan dugu eta primeran pasatu dugu!

36

LH 5. maila Azkoitia


ikasten

Ibilaldiak

LH 3. maila Azkoitia

BASONDORA IBILALDIA Animalien proiektua landu eta garatu ondoren 3. mailakoek, urriaren 27an Basondora joan ginen eta bertan animali ugari ikusi genituen.

LH 4. maila Azkoitia

IBAI-EDER Ibai-Eder haraztegira joan ginen eta bertako batek plano batean erakutsi zigun nola garbitzen zuten ura eta gero nola joaten zen gure etxeetara. Ondoren, benetako ur garbigailuak ikusi genituen, ura kloroa eta fluorrakin garbitzen zutela esan zuen, eta ura azkar-azkar etortzen zenean beraiek argindarra sortzeko erabil­ tzen zutela. KARLA

37


ikasten LH 5. maila Azpeitia

Ibilaldiak

SAN MARTIN EGOITZAN KANTARI

Santa Ageda bezperako tradizioari eutsiz, San Martin egoitzara egin genuen bisita bosgarren mailako ikasle eta irakasleok. Bertakoei aspaldiko oroitzapenak gogora ekarri asmoz eta alaitasunez abestu araziz, betiko kopla zaharrekin hasi genuen saioa eta guk gelan prestaturiko berriekin amaitu. Hona hemen kopla zahar eta berrien adibide batzuk: Zorion etxe hontako denoi oles egitera gatoz, aterik ate ohitura zaharra aurten berritzeko asmoz. Ez gaude oso aberats diruz, ezta ere oinetakoz, bainan eztarriz sano gabiltza ta kanta nahi dugu gogoz.

¡¡Atso morrongo, morrongo ez naiz ixilik egongo zuk emandako limosnarekin ez dugu asko edango.

“Egun on denoi, hementxe gatoz Karmelo Etxegaraitik. Ta gaurko goiza, pasa nahi dugu Zuen artean poz-pozik.”

“Ahots sendoaz etorri gara, makila eskuan hartuta. Garai bateko ohitura zaharrak Mantentzea nahi dugu ta.”

Trula trula lai, trula trula lai, Trula trula lai, trula lai, Trula trula lai, trula trula lai, Trula trula lai, trula lai.

Ez ditzagun galdu ez tradizioa ez eta poza eta alaitasuna zabaltzen laguntzen duten honelako ohitura onak ere. Gora egoi­ tzako lagunak eta eskerrik asko parte-hartzera gonbidatzeagatik!

38


ikasten

Ibilaldiak

LH 3. maila Azpeitia

EKOETXEA

Klima aldaketa gaiaren inguruan, LH3. mailakoak Ingurugiro etxean izan gara. Bertan, gaiari buruz hainbat jarduera burutu ditugu.

LH 1. maila Azpeitia

L.H. 1.koak

IGERILEKUAN Ihauteriak pasa eta hotzari aurre egiteko igeri ikastaroan murgildu gara otsailetik martxora bitartean. Gustora ibili gara gure laguntxoekin uretan jolasean eta igerian ikasten. Udan hondartzara nahiz igerilekura joateko prestatu gara! Hemen gure argazkitxo bat.

39


ikasten

Ibilaldiak

HH 05 Azpeitia

DONOSTIAN Joan den urtarrilaren 25an, HH 5eko ikasle eta irakasleok Donostira joan ginen Euskadiko Orkestraren egoitzara. Bertan, “Pierrot� izeneko emanaldi musikala ikusi genuen. Eguraldiak gehiegi lagundu ez zigunez, handik Zubietako frontoira joan ginen bazkaltzera eta bertan pixka bat jolastu eta gero, autobusean sartu eta Azpeitirako bidea hartu genuen berriro. Primeran pasa genuen!

40


ikasten

Ibilaldiak

ALGORRI-ZUMAIA Martxoan goizeko ibilaldi bat izan genuen Zumaian. Autobusa 9etan hartu genuen eskolan eta harantz abiatu ginen. Monitoreekin hitzordua Zumaiako Amaia plazan geneukan eta, elkartu ondoren, hainbat ekintza egin genituen. Talde batzuk zuzenean flyschetara joan ginen lehenik; bertan, animaliak eta landareak deskubritu genituen, adibidez, olagarro txikiak eta itsas izarrak. Bitartean, beste talde ba­ tzuk interpretazio zentroan zeuden, flyschei buruz eta fosilei buruz informazioa jasotzen. Asko ikasi genuen! Ondoren, talde guztiak elkartu eta hondartzara joan ginen. Hondarretan marrazkiak egin genituen eta ondo pasatu genuen. Azkenik, autobusa hartu eta etxera itzuli ginen. Goiz ederra izan zen!

41

DBH 1 Azpeitia


ikasten Iraes 21 Azpeitia

Ibilaldiak

‘GURE LURRA’ EKITALDIA

Urola Ikastolako Iraes 21 taldeko kideak eta irakasle on bat Donostiako Kursaal jauregian izan ginen, Gure Lurra “Sembrando futuro” izeneko topaketan. Proiektu horrek lehen sektoreari merezi duen garrantzia eman nahi dio, hirietako jendea baserritarren lan gogorraz ohartzeko, edo horiek esaten diguten moduan, “kalekumeak”. Goizean zortzietako autobusa hartu genuen, denborarekin iristeko; guztiok pozik eta gogotsu geunden. Kursaal jauregira iristean, aldizkari batzuk eman zizkiguten, bertan eguneko antolamendua adierazten zuena. Bederatzi eta erdietan inaugurazioa izan zen, hau da, ongi etorria. Hamarretan lehen sektorearen partaidetza prozesua izan zen. Bertan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Xabier Arrutik eta lehen sektoreko hiru pertsonek lehen sektorearen inkomunikazioa, kudeaketa eta errentagarritasunari buruz hitz egin ziguten. Geroago, 1992an “Bakearen Nobel” saria irabazi zuen Guatemalako emakumearen txanda izan zen: Rigoberta Menchu. Bere hitzaldia oso interesgarria egin zitzaigun. Hainbat gai jorratu zituen: Maia kulturaren eta naturaren arteko erlazioa, Gure Lurra proiektuari buruzko iritzia eman zuen, hemen igarotako egunetako kontakizunak… Galderak egiteko aukera ere izan genuen; zoritxarrez, gurea ez zuen erantzun, denbora faltagatik. Galderetako bat erantzuteko, bere herrialdeko poesia ospetsu bat abestu zigun. Ondoren, ordu erdiko atsedenaldia izan genuen, bertan gazta eta zukua dastatzeko aukera izan genuen. Eta atsedenaldia bukatutakoan, lehen sektoreko testigantzak entzun genituen, hala nola, Xabier Alberro, Josu Oiartzabal, Balentin Gabilondo, Arantxa Goenaga eta Antton Olaizolarenak. Hitzaldi hauei probetxu handia atera genien eta asko ikasi genuen baserriko bizitza gogorrari buruz. Baserrian bizi ez garenok ez dugu apreziatzen hauek egiten duten lan ikaragarria. Ez da erraza Baserritarra izatea! Azkenik, lunch bat izan genuen, hainbat pintxo dastatzeko aukera. Asko eskertzen dugu gonbidapena. Esperientzia berri eta a­tse­gina izan baita. Alexandra Pausenyuk eta Ireide Calero (Iraes 21 taldea)

42


ikasten

Ibilaldiak

DBH 3 Azpeitia

NEKAZAL INSTALAKUNTZETARA DBH3ko ikasleek urtero egiten dute irteera bat euskal produktuekin lotura duena. Eta aurten guri tokatu zaigu txango hori egitea, zehazki, Getariako txakolindegi eta eztitegi batera eta Aizarnako ganadutegi batera joan gara. Autobusez Getariara iritsitakoan, gure gidarekin elkartu eta eztitegirantz abiatu ginen. Bertan, Alfredo izeneko gizon batek eztia gure supermerkatuetara iritsi aurreko prozesu guztia azaldu zigun. Gainera, amaieran, euren produktuak eman zizkiguten probatzeko. Azalpenak amaitutakoan, Getarian bertan zegoen “Akarregi Txiki� izeneko txakolindegi batera joan ginen. Bertako andreak instalazio guztiak erakutsi eta txakolina nola egiten zen azaldu zigun. Hamaiketako bar ere eman ziguten bertan, baina ezin izan genuen txakolinik dastatu (gazteegiak omen gara). Ondoren, Getariara jaitsi ginen bazkaltzera eta, arratsaldean, Aizarnako ganadutegi batera joan ginen. Ganadutegiko jabeak gauza asko kontatu zizkigun bere animaliei buruz, adibidez, nola bizi diren, zer jaten duten, nola eta non erditzen duten, eta beste gauza asko. Hori amaitutakoan, berriro ere Azpeitira itzuli ginen. Egia esateko, egun ederra izan zen! Leire Ibar (DBH 3C)

43


ikasten

Ekoizpenak

MARIGORRINGOAK Aurtengo inauterietan MARIGORRINGOZ mozorrotu gara eta HH2kook aukera paregabea ikusi dugu animaliatxo txiki bezain polit hauen inguruko proiektua gauzatzeko gure geletan. Gauza asko ikasi ditugu beraien inguruan, zenbat antenatxo dituzten, non bizi diren, zein koloretakoak diren‌ amaiera bezala honen inguruko horma-irudi handi bat egitea izan da helburu. Lehenengo, guztion artean animaliatxo txiki hauentzat belardi handi bat egin dugu.

Jarraian, eskuak gorriz margoturik eskuak estanpatu ditugu hegoak egiteko. Ondoren, behatzekin tantatxo beltzak egin ditugu.

Azkenik, horma-irudia osatu dugu. Begira zein polita geratu den!!!!

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH02

44


ikasten

Ekoizpenak

HH 03 URTEKOAK

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH03

45


ikasten

Ekoizpenak

Inauteriak ikastolan HH4kook azken asteotan Inauteriak Proiektua lantzen jardun dugu. Hori dela eta horma-irudi ederrak osatzeaz gain, mozorrotu, aurpegiak margotu eta nahiko barre egin dugu egunotan. Buruhandiekin jolasean ere ibili gara. Ondoren, festa ederra ospatu genuen pasakailean ibiliz eta dantza eginez. Bukatzeko txokolate eder-ederra hartu genuen geure geletan. Oso ondo ospatu ditugu Inauteriak ikastolan.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH04

46


ikasten

Ekoizpenak

HH 05 URTEKOAK

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH05

47


ikasten

Ekoizpenak

AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI HLHI.

LH 1-2

Garabi eremua

48


ikasten

Ekoizpenak

ZINTZILIKARIOAK TANGRAMAREKIN

MOSAIKOAK BLOKE GEOMETRIKOEKIN

Sukaldaritza eremua

Ikastolan sukalde anbientea martxan jarri dugu eta bertan gabiltz mantalak jantzi eta eskuak zikinduz gustora! Hementxe dituzue argazkitxo batzuk!

49


ikasten

Ekoizpenak

Teknologia eremua Teknologiako eremua abian da eta O単atz eta Arauntza taldeko kide batzuk lan egiten ikusiko ditugu ondorengo argazkietan: Hemen gabiltza, O単atz taldeko lagun batzuk gure erle robotarekin lanean, aginduak ematen dizkiogu baina ez da beti guk nahi dugun lekura iristen.

Hona hemen O単atz taldeko beste kide batzuk elektrizitate txokoan; pila batekin, bi kablerekin eta bonbilla batekin argia egiten.

Arauntzako taldekide batzuk bitartean ordenagailuan ibiltzen gara, CODE-ren bitartez programaketa lan足 tzen.

Eta azkenik, Arauntzako hainbat lagunek eraikuntzak edota muntaiak egiten ditugu LEGO-rekin eta baita forma ezberdinetako egurrekin. 50


ikasten

Ekoizpenak

ESPERIMENTUAK EGITEN (ATSEGIN DITUGU GOZOKIAK)

Edulkoratzaileak elikagaiak diren ikertu dugu eta azukrea beste zenbait edulkoratzaileekin (aspartamoa eta sakarina) alderatu eta dastatu ere bai.

Ondoren, mikroskopio digitala erabili dugu duten itxura aztertzeko.

LH 4. MAILA Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

51


ikasten

Ekoizpenak

HH3 KOAK KOLORETAKO MUNSTROA IPUINA ARDATZ IZANIK, SENTIMENDU DESBERDINAK LANTZEN ARI GARA. GAUZA PILA BAT EGIN DITUGU: MUNSTROEN DORREA, LASAITASUNAREN POTEA, MUNSTROEN APAINKETA… ETA ORAINDIK EGIN BEHAR DITUGUNAK! ZE ONDO ARI GAREN. UI! IA AHAZTU ZAIGU, MOTXILA IBILTARIA ERE HOR DABIL BUELTAKA. A ZELAKO GAUZA PILA IKUSTEN ARI GAREN! GURE ETXEAN ESKOLAN BEZALA, GUSTUKOAK DITUGUN PANPINA, JOSTAILU ETA LIBURUAK DITUGU.

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

52


ikasten

Ekoizpenak

HH4 PROIEKTUA:

EUSKAL MITOLOGIA Xabier Munibeko HH4 urtekoak oraingo honetan Euskal Mitologia gaia landu dugu. Ekintza ezberdinak burutu ditugu, Galtzagorri, Lamia, Tartalo eta pertsonai ezberdin bihurtu gara.

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

53


ikasten

Ekoizpenak

HH5 PROIEKTUA:

DINOSAURIOAK AZKOITIKO XABIER MUNIBE IKASTOLAKO 5 URTEKO HAURRAK DINOSAURIOEN MUNDUAN ERABAT MURGILDUTA GABILTZA. NARRASTI HANDI HAUEN INGURUAN INFORMAZIOA BILDU, AZTERTU ETA EUREN ZENBAIT EZAUGARRI JORRATU DITUGU, EKINTZA DESBERDINAK EGINEZ, NEURKETAK, ESKULANAK, DINOSAURIO BATEN JAIOTZA… BAI MUNDU MIRESGARRIA DINOSAURIOENA!!

54


ikasten

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

55


ikasten

Ekoizpenak

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

56


ikasten

Ekoizpenak

57


ikasten

Ekoizpenak Azkoitia, 2 de febrero del 2018

Azkoitia, 16 de febrero del 2018 Estimado alcalde de Azkoitia:

Apreciado alcalde de Azkoitia:

Le escribimos para felicitarle del buen trabajo que está haciendo. A nosotras nos preocupa el calentamiento global y le tenemos algunas sugerencias para ahorrar la energía y minimizar el riesgo del calentamiento. Estas son algunas:

Le mandamos esta carta para darle unos consejos de como se puede mejorar el consumo de energía en el pueblo.

-Poner farolas que funcionen con energia eólica. -Poner puntos de alquiler de bicis. -Hacer recaudaciones de dinero para cosas ecológicas. -Poner transportes publicos electricos. -Poner paneles solares en los techos de casas y monumentos como el ambulatorio.

Le aconsejamos que ponga autobuses urbanos híbridos. De esta manera contaminaremos mucho menos que ahora. Nuestra preocupación es que si la contaminación va a más, podrían pasar cosas graves.

Esos han sido las sugerencias. Creemos que así Azkoitia gastara menos en energía y que ayudaremos en minimizar el Calentamiento Global. También sabemos que para hacer todo eso necesitaremos más dinero, pero si hacemos recaudaciones de dinero creemos que lo lograremos.

También le recomendamos poner placas solares en las farolas del pueblo o en donde necesitamos luz. Así ahorraremos mucha energía y tendremos más dinero para mejorar el pueblo en otras cosas.

Esperamos que te hayan ayudado nuestras sugerencias.

Le agradeceríamos su respuesta tan pronto como le sea posible.

Un saludo cordial,

Hasta pronto,

Atoofa y Ane

Nikole y Markel Azkoitia, Viernes 16 de Febrero de 2018

Azkoitia, 16 de febrero, 2018

Estimado señor alcalde:

Estimado alcalde de Azkoitia:

Te escribimos para felicitarte que estas haciendo un buen trabajo como alcalde.

Le escribimos para informarle de que queremos hacer unos cambios en el tema del ahorro de energía.

Aún así, te escribimos porque estamos preocupadas por el alto consumo de energía en el pueblo.

La razón por la que le escribimos es que nos preocupa el Calentamiento Global. Suponemos que ya sabrá que el Calentamiento Global es un grave problema en estos momentos.

Por nuestra parte tenemos unas nuevas ideas para ahorrar energía: · Que se pongan bicicletas eléctricas en cinco lugares: en San Martin, en Alcibar, en Floreaga, en San Juan y en la plaza. · Para contaminar menos, también se pueden poner coches eléctricos y en cada aparcamiento dos parkings que tengan baterías para cargar coches eléctricos. · Si se quema alguna casa o se rompe, en vez de poner el mismo tipo de casas, que se construyan casas ecológicas. Esperamos que nuestras ideas sean útiles.

Queremos usar energías renovables para no contaminar el pueblo. Por ese motivo le proponemos algunas ideas para mejorar el medio ambiente: 1. Poner bicicletas eléctricas para todos. 2. Poner placas solares en los tejados de las casas. 3. Hacer casas ecológicas. 4. Poner farolas con bombillas LED. 5. Poner gimnasios que se iluminan con máquinas para ejercitar el físico.

Reciba un fuerte saludo,

Esperamos que nuestras peticiones os sirvan para algo.

June y Naira.

Atentamente Jon y Arette. Azkoitia, 16 de febrero del 2018

Querido alcalde de Azkoitia: Le escribimos esta carta, porque estamos preocupados por el consumo de energia en el pueblo. Nosotros pensamos, que gastamos mucha energía iluminando el pueblo y por eso le proponemos unas ideas para ahorrar energia: · Una seria, poner unas placas solares en el monte para recoger energía solar, cuando sea de dia. · Luego en diferentes sitios del pueblo poner unas cajas energéticas, y por unos cables llevar la energía a esas cajas. Cuando sea de noche, usar esa energía para encender las farolas. · Tenemos tambien otro alternativo, hacer lo mismo con torres eólicas. Aquí tienes un plano: Gracias por leer esta carta y esperamos tu respuesta. Aimar y Irati

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 6. maila

58


ikasten Azkoitia, 6 de marzo

Azkoitia, 1 de febrero Estimado Gobierno Vasco: Hola, somos alumnos y alumnas de la Ikastola Xabier Munibe de Azkoitia. Os escribimos para comunicaros sobre algunas cosas: - Para empezar, las fuentes están sucias y hay pocas. Además el 45% de las fuentes hacen cuando les da la gana. ¿Podrían poner más fuentes, por favor? - También nos gustaría que en los campos de deporte, (fútbol, baloncesto, tenis…) prohíban fumar, sino los que están alrededor suyo se fastidian. - Que pongan más aparcamientos o parkings, porque cada vez vienen más turistas y no hay sitio. - Por otro lado, nos gustaría que pusierais más cubos de basura. Porque la gente tira la basura al suelo.

Estimado Diputado General de la Diputación Foral de Gipuzkoa: Somos niños y niñas de 6º de la ikastola Xabier Munibe de Azkoitia. Tenemos una queja y una petición que hacer. Nosotros estamos hartos de los tabacos. Producen mucho humo y producen un gran impacto en el medio ambiente. Los fumadores empiezan a fumar en el lugar que les da la gana. Y además no les importa si hay gente o no. También les produce muchos problemas a muchos asmáticos o a personas mayores. Es un gran problema para ellos. También os queremos pedir que quitéis los coches que funcionan con gasolina o gasóleo, poner los coches que funcionan con electricidad, y poner estaciones para cargarlos.

Muchas gracias por atendernos y espero que nos hagáis caso. Hasta la próxima.

De todos modos reciba un saludo cordial por parte de los niños y niñas de sexto.

Jurgen, Aner e Israa.

Itxaso, Haimar, Unax y Nadia. Azkoitia, 6 de marzo de 2018

Azkoitia, 1 de febrero Estimado alcalde de Azkoitia:

Estimados políticos del Gobierno Vasco:

Le escribimos para decirle que nos encanta Azkoitia. Parece que no falta nada. En nuestra opinión, el pueblo tiene muchas cosas, pero no tiene ningún parque natural.

Somos alumnos y alumnas de 6º de la Ikastola Xabier Munibe y queremos cambiar varias cosas:

Nosotros/nosotras quisiéramos poner un parque natural al lado del barrio Trenbidearen Zumardia. Y al lado de ese parque natural, una huerta muy bonita. Para que los niños aprendan y jueguen. Aparte de eso, tenemos una queja que podemos solucionar entre todos. Y es que las calles y los barrios de Azkoitia están sucios. Y además la gente mea en las esquinas de Azkoitia. Para solucionar este problema, podemos limpiarlo entre todos. Reciba un saludo cordial. MANEX, IRIA, ARATZ y ARENE

Queremos que cortéis menos árboles ya que son una parte fundamental de nuestra vida porque producen oxígeno. Tampoco estaría mal que en vez de cortando árboles hicierais papeles con materiales reciclados. Proponemos que cuando se llene un contenedor enviar a un/a basurero/a porque se acumula demasiada basura y eso quieras o no nos afecta a nosotros y al medio ambiente. Para nosotros/as, daría un buen cambio ofrecer trabajos para limpiar el río porque hay demasiada basura y no sería agradable para los animales de agua dulce. Muchas gracias por la atención y esperamos que tengáis en cuenta estas peticiones. Nahia, Maddi, Oier G. y Galder Azkoitia, 31 de Enero de 2018

Gobierno de España: Somos un grupo de alumnos y alumnas de 6º de la Ikastola Xabier Munibe de Azkoitia. Estamos muy preocupados con el tema de la contaminación, porque también nos afecta a nosotros. Para que no aumente la contaminación, tenemos unas peticiones para vosotros: · Podéis mejorar el transporte público, por ejemplo: podéis poner wifi en los autobuses, enchufes para todos los móviles… Así más gente usará el transporte público y contaminaremos menos. · También podríais bajar el precio de los coches eléctricos, para que la gente compre más. · Por otro lado, podríais subir la O.T.A. y así la gente usaría más el transporte público. · Para finalizar, tenemos otra petición, queremos que no cortéis tantos árboles y que plantéis más. Así ayudaremos al medio ambiente. Por favor, tener en cuenta algunas peticiones que os hemos propuesto. Gracias por vuestro tiempo.

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 6. maila

59


ikasten

Ekoizpenak

60


LEHIAKETA ALAIA PARTE HARTZEKO OHARRAK – Ikastolako ikasle guztiek parte har dezakete. – Galdera guztiei erantzuna eman behar zaie.

Erantzuten dutenen artean zozketa bat egingo da. Irabazleek bere saria Azkoitiko Amaitz edota Azpeitiko Pittinka dendetan izango dute eskuragarri.

ELENE ETXEBERRIA H. H. 4. maila AZPEITIA

IRAIDE GALDOS H. H. 5. maila AZPEITIA

JUNE AMENABAR L. H. 1. maila AZPEITIA

DENIS ARZALLUZ L. H. 2. maila AZPEITIA

HODEI NUÑEZ H. H. 4. maila AZKOITIA

LIBE MARTIJA L. H. 1. maila AZKOITIA

IBON LARRAÑAGA L. H. 2. maila AZKOITIA

OINATZ MENDIZABAL L. H. 3. maila AZKOITIA


LOTU PUNTUAK. Gure irakasleak ez du parekorik marrazten. Zer marraztu duen jakiteko, lotu puntuak eta margotu.


ZENBATU ETA MARGOTU. Margotu zenbakiak adierazten duen adina objektu.


SINONIMOEKIN JOLASEAN Janari poltsa bakoitzari hitz bat jarri dio Maialenek. Esanahi bereko poltsak binaka jartzea da zure lana.

OSATU HITZAK Hainbat hizki daude, eta hizki horiekin hitzak osatu behar dira. Ea zenbat hitz osatzen dituzun.


BERDIN-BERDINAK? Aurkitu bi irudi hauen arteko 8 desberdintasunak.


MARGOTU! Margotu marrazkia, koloreen kodeari jarraituz.


ZORIONAK! Lagundu haur honi urtebetetzeko oparia aurkitzen.


HIZKI SALDA Harrian agertzen diren hitzak ezkutatu ditu Corneliusek hizkien nahaste borrastean. Bilatu harrian agertzen diren hitzak.

ITZALAK Erromatarrez mozorrotu da Nahia herriko festetan. Itzal hauetatik zein da Nahiak jantzi duen kaskoarena?


AZKOITIKO IKASTOLA XABIER MUNIBE HLHI

HH03 URTEKOAK: SENTIMENTUAK LANTZEN



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.