Ikasten 106

Page 1

Urolaldeko

Ikastola

Publikoen

aldizkaria

IKASTEN Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai

106. 2 017 k o a b e n d u a

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HAUR HEZKUNTZAKO JOLASTOKIAREN NONDIK NORAKOAK

Urola Ikastola BHIko HEDAPENA

SAN ANDRESAK OSPATUZ Azkoitia BHI

ERALDATZE LANETAN zerbitzua eta lana euskaraz

AZPEITIKO IKASTOLA

www.azpeitikoikastola.hezkuntza.net

zerbitzua eta lana euskaraz

www.azkoitikoikastolahlhi.hezkuntza.net

www.azkoitiabhi.hezkuntza.net

www.urola.org


k a i r r Be

Egutegia

Ordutegi

ak

ak

rend r e z n e e d l Ta

Irteereta

ko argaz

kiak

ak

Ikasleen lan Dantzak

a

H

tz e d i ezk

a

eInik

Ikaskirol Proiek t

uak

Antzerkia

k a o e Bid

Den-dena eskura!


ikasten

AGURRA Pasa den ikasturtean, aldaketekin hasi ginen, aurten bide horretan astiro-astiro bagoaz aurrera. Hainbat urrats emanak ditugu eta beste hainbeste aurreikusiak. Buruan ditugun asmo guztiak ezingo ditugu gauzatu 17/18 ikasturte honetan, diru laguntzak medio. Euskal Eskola Publikoan ditugun murrizketak oso nabariak dira eta aldaketa guztiei nahi genukeen bezala ezin aurre egin!!! Oztopoak oztopo, baditugu zoriontzeko arrazoiak ere: Klaustroaren inplikazio, dedikazio eta esfortzu itzalak, gurasoen parte hartze aktiboa eta auzo–lanak, umeen ilusioa eta bizipoza…  Pausoka pausoka bagoaz aurrera poliki poliki betez gure ametsak  Mila esker guztioi, denon artean, dihardugu!!! URTE BERRI ON!!!

NON ZER

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Zuzendaritza taldea

Arduradunak: XABIER MUNIBE, KARMELO ETXEGARAI eta UROLA IKASTOLETAko Guraso, ikasle eta irakasleak

BERRIAK Zuzendaritza taldeak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Urola Ikastola BHIko hedapena _ _ _ _ _ _ Karmelo Etxegarai eraldaketa prozesuan _ Haur Hezkuntzako jolastokia _ _ _ _ _ _ _ Top@ DIPC zientziarekin solasean _ _ _ _ Azkoitiko Xabier Munibe ikastolatik Azkoitia BHIra _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

2 3 4 5 7

ERREPORTAIAK Bi urtekoak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 24

8

TALDEAK Zer dira arnasguneak? _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 9 Eskolaz kanpoko ekintzetako arduradunak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 10 Ahozkotasuna eta bertsolaritza _ _ _ _ 12 Euskal hiztunon normalizazio bidean _ _ 13 Hezkuntza afektibo-sexuala _ _ _ _ _ _ 14 Eskola agenda 21 _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 15 Ingurugiro tailerra: baratza _ _ _ _ _ _ 16 Igeriketa ikastaroa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 17 LH 2koak igerilekuan _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 17 Igeriketa eta lehen sorospenak _ _ _ _ _ 17 Erasmus KA 219 _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 18 Elos World Café _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 20

Fotokonposaketa: FK

ARTIKULUAK Euskal antzerki topaketak _ _ _ _ _ _ _ 21 Robotika munduan murgiltzen _ _ _ _ _ 21 Hizkuntza politika _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 22

PROTAGONISTAK Iago Azkue _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 28 Araceli eta Axun _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 29 OSPAKIZUNAK San Jose egoitzan _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ San Martin eguna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Azaroaren 25a _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ San Andresak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Euskararen eguna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Badator badator! _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

30 31 31 32 33 36

IBILALDIAK Ibilaldiak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 37 EKOIZPENAK Ekoizpenak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 55

1


ikasten

Berriak

2016-2017 ikasturteko

ZUZENDARITZA TALDEAK

AZKOITIKO IKASTOLA XABIER MUNIBE HLHI ZUZENDARIA: Mª Jose Zubia IKASKETA BURUA: Nerea Amilibia IDAZKARIA: Leire Otero

AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI HLHI ZUZENDARIA: Camino Saiz IKASKETA BURUA: Marga Erauskin IDAZKARIA: Mª Olatz Amozarrain

AZKOITIA BHI ZUZENDARIA: Jon Osinalde IKASKETA BURUA: Jose Luis Lizartza IDAZKARIA: Iñaki Barrena BATXILERGOKO KOORDINATZAILEA: Amaia Lopetegi

UROLA IKASTOLA BHI ZUZENDARIA: Miren Zubizarreta IKASKETA BURUA: Aintzane Zubeldia IDAZKARIA: Tere Benitez KOORDINATZAILEA DBH4 eta BATXILERGOAn: Eli Zugasti KOORDINATZAILEA DBHn: Karmen Bastida

2


ikasten

Berriak

UROLA IKASTOLA BHIko HEDAPENA Urola Ikastola ikastetxe berria eraiki zenean (2006), bi lineako ikastetxe gisa diseinatu zen, alegia, maila bakoitzean bi talde izango zirela aurreikusten zen. Ordea, urteak pasatu ahala, ikasle-kopurua handituz joan da; gaur egun 600 ikasle inguru dauzkagu gurean, DBHn eta Batxilergoan, hau da, DBHko maila bakoitzean 5 talde eta Batxilergoko maila bakoitzean 3 talde.

Horiek horrela, ikastetxearen hedapenaren beharra ikusi zen eta, joan den ikasturtean, Hezkuntza Sailak onartu egin zuen hedapen horren proiektua. Halatan, uztailaren erdialdean, 4 gela berri eraikitzen hasi ginen; eta, aurreikusten dugunez, datorren urtarrilerako bukatuta eta hornituta egongo dira. Ondoko plano eta argazkietan gela berriak nolakoak izango diren ikus dezakegu.

1915ean ERAIKIA 3


ikasten

Berriak

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai

ERALDAKETA PROZESUAN Marko teorikoa Betidanik kalitatezko hezkuntza bermatzea helburu izan dugu. 53 urteko ibilbidean hori bermatzeko hamaikatxo bat aldaketa egin ditugu. Egungo euskal gizartearen erronkei eta beharrei erantzunez, marko legal berria dugu aurrean, “Heziberri 2020” hain zuzen ere. Ekimenaren lehen proiektu honek “Hezkuntza–eredu pedagogikoaren markoa” deritzonak, eskolako etapa guztietan zenbait doiketa iragartzen ditu hezkuntza-etapa guztietako ikuspegi pedagogikoan. Curriculuma betetzea eta gauzatzea hezkuntza-komunitatearen erantzukizuna da. Bide horretatik zuen seme/alabak, gure ikasleak, egun bizi duten horretan hezi eta helduaroko bizitzarako konpetenteak egitea lortu nahi dugu. Nola eragiten digu Kontutan izanik Hezkuntzaren lehen xedea haurren garapen osoa lantzea dela, familiekin gertuko lankidetzan, familia-hezitzaileok elkarrekin, elkarlanean, seme/alaben eta ikasleen garapen integralerako bat eginik jardun behar dugula gogoratuz. Zuen seme/alabak, gure ikasleak, etorkizuneko herritar konpetente izatea dugu helburu, hau da, denetariko baliabideak erabiliz erronkei edo arazoei aurre egiteko gai dena beti ere egun bizi dutenean oinarriturik. Geroa orain hasirik.

Esperimentazioa eta manipulazioa Haurraren garapenean; mugimenduak, esperimentazioa, manipulazioa, gorputza eta bizipenak aprendizaia prozesua eraginkorra izateko ezinbestekoak ditugu. Lehenbizi zentzumenez ikasten dugu, ondoren, abstrakzio mailara eraman ahal izateko. Motibazioa Motibatuta dagoen haurra, iniziatibaz, sormenez eta autonomiaz jarduten du eta ez du bestelako beharrik. Bere aprendizaia-prozesuan inplikazioa, ardura, behaketa eta jakin mina izango ditu oinarri eta iturri.

Gure ardatzak Jolasa Haurren garapen eta aprendizaia prozesuaren jardun nagusia dute. Besteak beste, sentimenduak ulertu eta bideratzeko, garapeneko autonomia lantzeko, ingurua eta ingurunea ulertzeko, hausnartzen laguntzeko, taldean harremantzeko… jolasa du haurrak bide naturala

Interakzioa Mailakoekin, haur zein heldu ezberdinekin, garapen eta interes maila anitzekoekin, espazioak, denborak eta saiakera partekatuz, konpetentzia soziala garatzen joaten da, harremanak sendotuz eta berriak eraikiz, elkarrekin eta elkarrengandik ikasiz bai eta ereduak behatu zein eredugarri izan. Garapeneko autonomia Ikasten ikasteko konpetentzia garatzen doan heinean, haurrak garapeneko autonomia maila handiagoa lortzen du. Emandako pausoak Formazio saioak irakasleentzat - Berritzegune Nagusiko aholkularia den Nere Inda eta Zarauzko Berritzeguneko aholkularia den Jose Luis Alberdi. Zirkulazio librean adituak. - Antzuolako Eugenio Sasieta, proiektuetan aditua. - Beste eskola batzuetara egondako bisitak (Elgoibar, Zarautz, Donostia…)

4


ikasten

Berriak Guneen antolaketa Guneak HHn, ikasgelak gune bihurtu ditugu. Ondorengo guneak maila desberdinetan banatuta daude: Mugimendu gunea, Gune sinboliko, Liburutegi gunea, Hiz­ kuntza gunea, Arte gunea, Eraikuntza gunea, Matematika gunea, Esperimentazio gunea, Esperientzi gunea.

Ikasleen antolaketa Zirkulazio librea. Bai HHn baita LHko 1. Zikloan ere, umeak zirkulazio librean dihardute, gune desberdinetan lanean arituz. Jolastokien eraldaketa HHko jolastokia eraldatu da, mugimendua, esperimentazioa, manipulazioa, natura aprendizai prozesuaren zutabeak kontuan harturik.

Tailerrak LHko 1. Zikloan ikasgela batzuk eta bestelako espazio ba­ tzuk tailerrak bihurtu ditugu: Sukaldea, Arte, Mugi-mugi, Hizki mizki, Musika, English, Infinitu, Big–Bang eta Garabi.

HAUR HEZKUNTZAKO JOLASTOKIAREN NONDIK NORAKOAK Urtebeteko prozesuaren ondoren begi bistakoa da Haur Hezkuntzako eraikinaren jolastokiaren eraldaketa. Atzera begira jarriko gara ondorengo lerroetan, itxuraldaketa honen nondik norakoak zehazteko.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai

kooperatzen ikasiko dute, euren arteko lehiakortasuna gutxituz. Era berean, mugimenduak lasaitasuna eragiten die umeei. • Kognitiboak: ingurune naturalean ikasleen garapen kognitiboa hobetzen, analisi, arrazonamendu eta behatzeko gaitasunak handituz. Garapen intelektuala eta sentsoriala pizten da. • Fisikoak: jarduera fisikoak gure umeak era osasuntsuan heztea ahalbidetzen du. Korrika eginez, eskalatuz, zintzilikatuz… nork bere buruaren mugak ezagutzen ikasiko du eta horiek gainditzeko urratsak ematera sustatu. Horregatik, kanpo espazioa ere metodologia eta ikaskuntza berrietara egokitzeko beharra antzeman genuen irakasleok eta hausnarketa horri bide emanez, zuzendaritza taldeak parte hartze prozesu bat jarri zuen abian.

Abiapuntua Jakina da hezkuntzaren esparruan berrikuntza ugari ari direla gertatzen azken urteotan: gizartea aldatzen ari den heinean egokitzapenak egitea dagokigu guri ere: umeen beharrak aintzat hartuz, familiak eskolako bizitzaren parte eginez, eskola komunitatea sortuz… Orain hamarkada batzuk sortutako jolastokiak nekez eran­ tzun dakieke egungo ikaskuntzaren erronkei. Jolastokia jardun pedagogikoan integratzeko arrazoiak ugariak dira: • Emozionalak: aire librean, naturako elementuekin, manipulazioa oinarri ikasleek komunikatzen, negoziatzen eta

5


ikasten

Berriak

Ikasleen eta gurasoen parte-hartzea

Bidean katramilatuta ere izan gara zenbaitetan. Eta korapiloak askatzen lagundu digu besteak beste, TTipi estudioak. Jolastokiak eraldatzeko berariaz sortutako “Elkartoki” proiek­tuaren baitan gure ikastola izan zen aukeratua iaz eta aholkularitza eman digute haiek, horrenbestez. Urtebetean bizipenen plaza bihurtu zaigu jolastokia, lana eta aisialdia uztartuz. Elkarrekin barre eta jolas egin dugu eta zertarako uka, noiz edo noiz haserre ere irten gara bertatik… baina horrek ez digu lanerako gogorik kendu. Gurasoak ikastolara gerturatu ditugu eta elkarrekin eskuz-esku lanean aritu gara, ikastolako komunitatea osatzeari ekin diogu, ez dadila azken aldia izan. Eraldaketa prozesua ez da amaitu, etengabea izango da, norbaitek kezkarik edo proposamenik balu, gerturatu eta hitz egingo dugu. Azkenik, bete dugu ametsa. Ikusgai, eta batik bat, bizigai dugu jadanik. Goza dezagun bada! Eta zain dezagun denon artean.

Horrela ahotsa eman zitzaien irakasle, guraso eta, nola ez, ikasleei ere, erabakitzeko ahalmena erabiltzaile guztion artean elkarbanatuz. Umeek hitzez nahiz marrazkiz adierazi zuten euren nahia, lanketa hau geletan eta jolastokian bertan izan zen. Gurasoei bideo baten bidez parte hartzeko deia egin zitzaien. Bilera orokor bat egin eta handik hainbat lan talde sortu ziren eraldaketa aurrera eramateko motor izanen zirenak (esperimentazio gunea, eskalada, jolas gunea, baratza…). Jolastoki klasikoari sumatutako gabeziak atzeman eta espazio berriaren helburuak zehazten hasi ginen: • Jolastokia erabilera zehatz eta mugatuetarako espazio izan beharrean jarduera anitzak burutu ahal izateko espazio bilakatzea. • Adin desberdinetako umeen arteko harremanak eta talde lanak ahalbidetzea. • Natura umeei gerturatzea, naturan urteko sasoi desberdinetan gertatzen diren aldaketak behatuz. • Irudimena, esperimentazioa, eraikuntza, sormena… non nahi izatea. • Umeen egunerokoan ekintza hauek txertatzea: jaso, garbitu, ideiak trukatu, negoziatu, adostu… Eraldatze lanetan erabilitako elementuak, naturako elementuak dira, batik bat: egurra, hondarra, harriak, belarra, landareak, zuhaitzak… Udalari ere aurkeztu genion proiektuaren zirriborroa, haren onespena eta dirua jasota ekin genion lanari. Hitzetatik ekintzetara Umeen behar, interes eta nahietara egokitutako jolastokia irudikatzeko prozesua luzea izan da. Lana, gogoa eta denbora eskaini diogu. Hainbat guraso izan dira lan talde desberdinetan antolatuta lanean jardun dutenak. Behin, bitan, hirutan… buruari eragin diogu etengabe. Informazioa bilduz, aurkitutako ereduak aztertuz, alderatuz eta aukeratuz. Hainbat gauza ezin izan ditugu burutu, segurtasun kontuak edota legeak direla eta.

6


ikasten

Berriak

TOP@ DIPC ZIENTZIAREKIN SOLASEAN!

Urola Ikastola

Joan den urriaren 30ean, Batxilergoko 2. mailako zenbait ikaslek abagunea izan genuen DIPC (Donostia International Physics Center) fundazioak urtero antolatzen duen puntako zientzialari eta ikasleon arteko topaketetan parte hartzeko. Donostiako Eureka! Zientzien Museoan egin zen ekitaldi horretan, Albert FERT (Fisikako Nobel Saria 2007), Pilar HERNĂ NDEZ (CERNeko ikerlaria) eta Angela NIETO (Jaime I. Erregearen saria Oinarrizko Ikerkuntzagatik 2009; Generalitat Valencianaren Meritu Zientifikoko Saria 2015) prest izan

genituen pare bat orduz haientzat eraman genituen galderak erantzuteko, besteak beste, zientzia eta ikerkuntzarekiko gazteok ditugun zalantzak argitzeko eta euren lanaz jarduteko. Horrez gain, ondoren beraiekin gertuko solasalditxo batez gozatzeko aukera ere izan genuen, eta gertutasun eta ilusio handiz mintzatu zitzaizkigun. Izen eta sona handiko zien­ tzialariok argi eta garbi adierazi ziguten ez dela dihardugun lanarekiko ilusio eta jakinmina bezalakorik.

PSIKOMOTRIZITATE IKASTAROA Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

2016-2017 ikasturtean, psikomotrizitate saioei zentzua eman eta ikastolako errealitatera egokitzen joateko helburuarekin, bi psikomotrizitate gela berri eraiki genituen. Irakasleentzat formazio saioak antolatu genituen iazko eta aurtengo ikasturteetarako. Iazko saioetan alderdi teorikoari eskaini genion denbora era aurtengoan, aldiz, alderdi praktikoari. Landu ditugun edukien artean jolasak, jolasen heldutasun maila eta haien azterketa eta kudeaketa izan dira, besteak beste.

7


ikasten

Berriak

AZKOITIKO XABIER MUNIBE IKASTOLATIK, AZKOITIA BHIra aldatzea erabaki genuen. Horregatik, Klaustroak eta OOGk onartu ondoren, Hezkuntza Sailaren aurrean eskaera formala egin genuen: Ikastetxearen izen berria AZKOITIA BHI da. Baieztapen hori 2017/10/16ko EHAAn argitaratu zen ofizialki. Horrekin batera, modu berean, ikastetxearen logotipo berria ere sortu dugu.

Azkoitiko Bigarren Hezkuntzaren azken 20 urteotako ibilbidea konplexua izan da, behin betiko eraikin bat lortzea eta egituraketa pedagogikoa osatzearen erronkak luzeak izan dira. Bigarren Hezkuntzako ikastetxearen eraikina izateak gorabehera asko izan ditu, hasiera batean LH eta HHrekin batera Estrada kaleko ikastetxean, geroago Urola Azkoitia-Azpeitia BHI ikastolako lokaletan eta azkenik, 2016-2017 ikasturtean Juin auzoko ikastetxe berrian. Gorpuzkera zaila eta luzea izan bada ere, egituraketa pedagogikoa kualitatiboki sendotzen joan gara. Guraso, irakasle, ikasle, langile ez irakasle, kanpoko aholkulari eta laguntzaileen babesarekin helburu pedagogikoak beti mantendu dira garbi, eta horiek lortzeko asmoz, pausoka-pausoka ibilbidea trinkoa izan da. 2016-2017 ikasturte bukaeran ere ezustekoa izan genuen, beste batzuek eskatuta Azkoitiko eskola mapa aldatu egin zen. Erabaki horrek beste aurrera pausO bat ematea behartu gintuen, itxaropen eta ilusio handiz fase berri bat irekitzeko: Azkoitiko Bigarren Hezkuntza publikoa ikastetxe batean biltzea. Urola ikastolaren banaketak emandako mapa aldaketaren ondorioz, aurretik Urola ikastolak Azkoitian zuen Batxilergoa eta Xabier Munibeko DBH bat egitera ekarri baititu.

Amaitzeko esan, bateratze hau guztiz beharrezkoa izanik, AZKOITIA BHIk Azkoitiko Bigarren Hezkuntza publikoa bildu duela, hau da, DBH eta Batxilergo ikasketak gure esku geratzen direla eta horrela ikasketen plangintza integrala eta espezialitateen lotura zuzenak egiteko aukera izango dugula. Hori guztia ikastetxeko helburu nagusia lortzeko bidean: gure ikasleen irteera-profil orokorra hobetzea.

Egoera berri horren ondorioz eta azkoitiar ikasle guztien integrazioa helburu garrantzitsutzat hartuta, ikastetxearen izena

8


ikasten

Taldeak

UROLA IKASTOLA

ZER DIRA ARNASGUNEAK? Arnasguneak euskaldunen kontzentrazio demografiko handiko guneak dira. Espazio soziofuntzionalak (familia, ikastetxea, lantokia, etab.) edo espazio geografikoak (herriak etab.) izan daitezke arnasgune. %70etik gorako ezagutza-tasa duten udalerri euskaldunak euskararen arnasguneak dira. 5.000 biztanle baino gehiagoko herrien artean, Azpeitia eta Azkoitia dira euskararen arnasgunerik indartsuenetarikoak. Adituek esana da hizkuntza batek, garatuko bada, bera nagusi den esparruak behar dituela. Biziberritu nahi duen hizkuntzak arnasgune horietan aurkituko du helduleku nahikoa bai belaunaldiz belaunaldiko transmisioari, bai hizkuntzaren funtzio komunikatiboari, bai hizkuntzaren balio erreferentzialari dagokionez. Horregatik esaten dugu arnasguneak eredu eta arnasa direla eremu erdaldunagoentzat. Udalerri euskaldunen inguruan egin diren azterketa guztiek erakutsi dute arnasguneak ahultzen ari direla: ezagutzak eta erabilerak behera egin du, oro har, udalerri euskaldunenetan. Horregatik, udalerri euskaldunei behar besteko garrantzia aitortu behar zaie eta horiek babesteko neurriak hartu behar dira. Arnasgune horiek zaindu, sortu eta hedatu ezean, alferrik izango baita, seguruenera, gainerako ahalegin oro.

ZERGATIK TAILER HAU? Udalerri euskaldunak, eta, hortaz, Azpeitia (eta inguruko he­ rriak), euskararen arnasgune izanik, beharrezkoa iruditzen zaigu duten garrantziaren jabe egitea eta horiek zaintzeko zein hedatzeko norbanakoak aktibatzea. Funtsean, euskaraz harrotasunez eta erantzukizunez bizitzera bultzatu nahi dira ikasleak.

bezalaxe. Habitata zenbat eta osasuntsuago eta sendoago egon, orduan eta errazagoa izango da arnasguneak ingurura heda­tzea. Hortaz, babesik eraginkorrena, dudarik gabe, ar­ nasguneen hedapena izango da, inguruko herri erdaldunagoetara goazenean ere euskaraz jardunez. Bestalde, UEMAren Hezkuntza Proiektuak ere badu tokia gurean: hizkuntza ekologiari eta arnasguneei buruzko hainbat jarduera burutuko dira aurten ere DBHn (duela 2 urtetik hona martxan!). 4. DBHn, 2. hiruhilekoan, hainbat unitate eta jarduera landuko dira ikasleekin: Burubeltz konpartsa, Hizkun­ tzaren eko-logika, Lurralde bat arnas-berritzeko, Ahoz ahokoa atsegin dugu, Soilik eta bakarrik, Berezkoa eta ofiziala…

Horregatik guztiagatik, ikasle aktiboak eta ekintzaileak eragiteko, UEMA gidari, Azpeitiko 2. DBHko ikasleekin Arnasgu­ neak tailerra egin da irailean. Irailaren 19, 21, 22, 26, 28 eta 29an ordu eta erdiko saioak egin dituzte; lehenengo saioan, hipotesiak, kokapen teorikoa (bideo didaktikoa), mugak, hu­ tsuneak, espazioaren irudiak eta beste; 2. saioan, hutsune eta arrazoiak aztertuta, normalizazioan norbanakoak zer egin dezakeen hausnartuta eta adierazita, eragiteko dekalogoa osatuko da.

Etorkizunean, ez oso urruti, gurasoekin lan egiteko asmoa ere badugu: haiek ere oinarri soziolinguistikoen jabe egin, ahal­ dundu, aktibo izan daitezen! Izan ere, zenbat eta gehiago izan eta aritu, orduan eta hobeto hartuko du arnasa euskarak.

Hizkuntza-ekologia praktikara eramatea da tailerraren proposamena, ekologismoaren oinarriak hizkuntzara ekarrita: hizkuntza batek bizirauteko berezko ingurua (habitata) behar du, babestu beharrekoa, naturan animaliek eta landareek

Hizkuntza Normalkuntza Batzordea

9


ikasten

Taldeak

Eskolaz kanpoko ekintzetako

ARDURADUNAK

Xabier Munibe

Antzerkia HHtik hasi eta LH 6. maila arte JOSUNE GARMENDIA eta XABIER BARKERO

Mekanografia LH 5-6. maila LEIRE ARRIZABALAGA

Dantza HH – LH MIREIA ARRIZABALAGA eta LEIRE ARRIZABALAGA

Ikaskirol LH 3. mailatik aurrera SARA ARIÑO

Lorea Auzoa • Tolosa Etorbidea, 107 • Tel. 943 21 82 11 • 20009 DONOSTIA 10


ikasten

Taldeak Karmelo Etxegarai

Marrazkia L.H. IRUNE ARAMENDI

Sormena H.H. - L.H. NAIARA IZAGIRRE

Dantza Modernoa eta Musikala L.H. IURRE GURRUTXAGA eta UXOA IBARRETA

Antzerki eta Mozorro tailerra H.H. - L.H. MIREIA GALARZA

Euskal Dantzak H.H. MAIDER ARRIETA

Zirkomotrizitatea L.H. GARAZI AGIRRE

11

Mekanografia (Idazketa digitala) L.H. NAGORE AZPIAZU (Barne S.L. enpresa)


ikasten

Taldeak

AHOZKOTASUNA eta BERTSOLARITZA proiektua

DBH 1. mailan ”Gu ere bertsotan” lemapean, aurten “Mundu bat bertso” Euskara arloaren osagarria da “Gu ere bertsotan” egitasmoa. Gipuzkoako bertsozale elkarteak eta Azkoitiko Udalak elkarlanean martxan jarritako proiektua, eta azken horren diru laguntzaz bideratua. Lanketarako Bertsozale Elkarteak hamabostean behin irakasle bat bidaltzen du eta aurten ere Jokin Uranga itzuli zaigu. Beste hamabostaldian ikastolako Euskara arloko irakaslearen esku dago bertso jorraketa. Aurtengoan, 88 ikaslek hartuko dute parte. Programaren helburua 1. mailako ikasle guztiak Euskara arloan eta betiere berorren osagarri, modu ludikoan, irakasle trebatu batekin gure ahozkotasunaren tradizioa eta bertsolaritzaren mundua ezagutzea. Bide batez, jendaurreko saioetan trebatzea, gelan nahiz gelaz kanpo; bertsoa ulertzera eta gozatzera iristea. Horretarako Zaharren egoitzara, Errezilgo Herri eskolara, Lehen Hezkuntzako geletara, Baztartxo aretora… joango dira. Lexikoa aberasteko, esamoldeak ezagutzeko, arrazoiak gara­ tzeko… oso baliagarria da bertso lanketa.

Azkoitia BHI

Ikasturteko emaitzak ikusteko eta bertsolaritzaz zer dakiten ikusteko Euskal Herri osoko DBH etapara zuzendutako txapel­ keta dugu, aurtengoan XVII. bertso paper lehiaketa izango da, eta horren sari banaketa jaialdia. Bertan 1. mailakoak izango dira saridunen aurkezle eta gai jartzaile bukaeran. Landuko diren gaiak honakoak: • Geure buruari • Ez gaude konforma • Gabonetako zorion mezua • Neguko eskea • Guk euskaraz • Ipuina bertsotan • Asmakizunak. Baita bertsolariak eta 2017ko Txapelketa Nagusiko finalistak ere.

12


ikasten

Taldeak HELBURUAK

Prozedurak

A) Bertsogintza bitarteko delarik, hau da, eskola kurrikulumean bertsolaritza ezarriz, ikasleen euskararen erabilpen maila eta kalitatea handitzea. Horretarako, honako atalak lantzen dira:

• Bertsoak egiteko teknika - Atzekoz aurrera - Oinetatik abiatuz puntuak atera - Hasera emanda bertsoa osatu

• Ikasleak bertso bat idatziz egiteko gauza izatea

• Ideien antolaketa: bertsoaren barne egituraketa

• Ikasleak bat-bateko piezak osatzeko gai izatea

• Doinu eta neurriaren bateratasuna

• Ikasleek, hasieran laguntzarekin egingo duten jarduera pixkanaka jarduera autonomo bilakatzea, bertsoak egiteko prozedurazko edukiak barneratuz eta aplikatuz

• Bertsoaren azterketa

• Komunikazio funtzio eta egoera ezberdinetako bertsogin­tza lantzea: kontaketa, eskea, zirikatzea, barre eginaraztea…

Lantzen diren EDUKIAK Kontzeptuak • Bertsogintzaren ezaugarri orokorrak: - Doinua eta neurria - Puntuak eta oinak - Errimatzeko arauak • Idatzizko eta bat-bateko bertsogintza • Bertsoaren funtzio komunikatzailea • Irudimenaren eta sormenaren aukerak

• Ideien tolestea eta garapena, aukera aniztasuna • Kantaera eta gorputz espresioa • Memorizazioa Jarrerak • Komunikazioaren aldeko jarrera, entzuten ikasi, txanda errespetatu… • Norbere sorkuntzarako interesa, besteena ere baloratuz. • Gelakideen aurrean adierazteko pausoa eman, deshinibitu • Norbere aukera eta lorpenen balorazioa eta autoestima • Talde lana eta jarrera parte hartzailea, lehiakortasuna eta nabarmendu nahia baztertuz. • Euskaraz hitz egitearen aldeko jarrera positiboa, hizkun­ tzaz gozatuz.

EUSKAL HIZTUNON NORMALIZAZIO BIDEAN

Azkoitia BHI

Martxan dugu dagoeneko, udaletxearen babespean 3. DBHko ikasleekin euskararen normalizazioa helburu duen egitasmoetako bat. Aurtego egitasmoan ikasleek Urtxintxa taldeko kide bat izango dute laguntzaile eta hiru eduki landuko dituzte: soziolinguistika, ahozkotasunaren ezaugarri eta teknikak eta komunikazio gaitasuna. Bukatzeko, eduki horiek uztartuz bideo bat sortuko dute.

13


ikasten

Taldeak

HEZKUNTZA AFEKTIBOSEXUALA

Azkoitia BHI Urriaren 2an, Harremonitz taldeko bi kide etorri zitzaiz­ kigun hizkuntza afektibo-sexualari buruz hitz egitera. Arduradunetariko batek, Aizpeak, klaseari buruzko oharrak eta iritziak koadernoan idazten zituen bitartean, besteak, jolasak partekatuz, hitz egitera gonbidatu gintuen. Hasieran, guztiok pixka bat lotsatuta geunden, eta horrexegatik, lehenik, aurkezpen-jolasa egin genuen izotza apurtzeko, eta ondoren, aulkien jolasari ekin genion: binaka jarri, bikotekide bat bestearen aurrean. Bikotekiderik gabe zegoenak keinu egiten zion edozeini bere aurrera etor zedin, eta zuk, zure bikotekidea ez kentzeko, altxatu baino lehen ukitu egin behar zenuen.

Hasieran, ahots goraz, bereizi egiten gaituen zerbait esanez, geure burua aurkeztu genuen eta, aurkezpenaren ostean, sexualitateari buruz genekizkien hitzak zerrendatu genituen, eta guztiak aztertu banan-banan. Jarraian, arduradunek gaiari buruzko esaldi ba­ tzuk bota zituzten, eta ados bazeuden alde batera joan behar zenuen; ados ez bazeunden, berriz, beste aldera. Gaiaren inguruko zalantzak ere, paper batean idatzi genituen, baita ondo argitu ere. Lehen aldiaz ere hitz egin genuen. Amaitzeko, klasea zer iruditu zitzaigun baloratu genuen.

Gero taldeka jarri, eta “sexualitatea” hitza entzun bezain pronto, bururatutako hitz guztiak paperean idatzi genituen. Ondoren, aluaren atalak ezagutzen ez genituela eta, Haizeak identifikatzen irakatsi zigun. Bukaeran, Haizeak esperimentatzera gonbidatu gintuen, ondo pasatzera, beldurrik gabe. 4A

Mikel Cabeza - Maria Samardzic. 4B

14


ikasten

Taldeak

ESKOLA AGENDA 21

KLIMA ALDAKETA ETA OSASUNA

Azkoitia BHI 2017-18 ikasturtean zehar klima aldaketa eta osasunaren arteko loturak landuko ditugu. Helburuak: 1- Klima aldaketak osasunean eragin ditzakeen ondorio batzuk ezagu­ tzea: bero eta hotz boladak, gaixotasun batzuk areago­tzea, izurriteak, uholdeak, airearen kalitate txartzea, elikagai segurtasun eza, ur arazoak, pobrezia, gatazkak, antsietatea, estresa… 2- Klima aldaketa murrizteko neurriak osasunerako mesedegarriak direla ikertu eta hausnartzea: oinez eta bizikletaz mugitu, garraio publikoa erabili, animalia jatorriko proteina gutxiko dietara aldatu, energia berriztagarriak ahalik eta gehien sustatu, energiaren kontsumoa murriztu, berdeguneak sortu… 3- Ikasleen parte hartzea handitzea klima aldaketa eta osasuna diagnostiko eta ekintza planean. 4- Ikastetxeak klima aldaketa murrizteko eta osasuna hobetzeko ekintzak bultzatzea. 5- Klima aldaketa murrizteko eta osasuna hobetzeko ekintzak familiek ere bultzatzea.

Urola Ikastola BHI Aurreko ikasturtean, Eskola Agenda 21ean Klima Aldaketaren arazoa eta hura murrizteko irtenbideak landu genituen. Ikasturte honetan Klima Aldaketa eta Osasunaren arteko loturak lantzeko asmoa dugu.

IRAES21 iraunkotasunerako ikastetxearen errekonozimendua jaso duten eta iraunkortasuneko hezkuntza elkarrekin bultzatzen duten ikastetxeen sareko partaideak garenez, aurten, IRAES 21 ikasleak “Eskola Jasangarriek” osatzen duten IRAES 21 sarearen azpi-sarean ere parte hartuko dugu ikasle boluntario talde baten bidez. Bertan ikasleek hartzen dute protagonismo osoa esperientziak trukatzen, proposamenak egiten, eskolako eta erkidegoko Konferentziak prestatzen, edo estatu zein nazioarte mailako esperientzietan beste ikasleekin parte hartzen. Helburu nagusia hauxe da: beste eskoletako zein beste herrialdeetako ikasleekin planeta zaintzea.

15

IRAES 21 taldea jasangarritasuna jorratzen!


ikasten

Taldeak

INGURUGIRO TAILERRA: BARATZA Urola Ikastola BHI

Ikastolan betiko ikasgaiez gain, badira hautazko beste ba­ tzuk ere. 3. mailan, 3 aukera daude: Matematika Tailerra, Frantsesa eta Ingurugiro Tailerra. Jarraian azkeneko tailerrari buruzko hainbat gauza azalduko dizkizuet. Ikasgai hau egia esan, besteak baino arinagoa da. Ez dago ez azterketa, ez etxeko lanik, gainera ikastolaren kanpoaldean burutzen da eta hori asko eskertzen da. Batik bat, gela barruan 5 ordu egon ondoren. Kanpoan egiten den ekintza bat denez, eguraldi eta urtaro bakoitzaren arabera lan desberdinak egiten dira. Jarraian

tailerrean egin ohi diren ekintzak aipatuko dizkizuet: - Ikastolako landareak ureztatzea - Loreak landatzea - Belarra moztea - Baratzean, garaian garaiko barazkiak landatzea - Hondar organikoak bildu eta konpostatu. Ikasgai hau ez da besteak bezalakoa eta niri pila bat gustatzen zait. LEIRE IBAR AGUADO

16


ikasten

Taldeak

IGERIKETA IKASTAROA Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI Aurten ere urrian hasi eta azaroa bitartean igeriketa ikastaroan parte hartu dugu, Xabier Munibe LH2. mailako ikasleak. Monitoreak, Mikel, Pello, Miren eta Julian izan ditugu. Oso jatorrak izan dira gurekin. Asko ikasi dugu, gainera lagunekin jolas egiteko aukera paragabea izan da.

L. H. 2.koak IGERILEKUAN Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

Oso pozik eta gustura azarotik abendura bitartean 2. mailako ikasle guztiak, ia egunero, igerilekura joan gara. Zertara? Ba igerian ikastera edo dakitenek beraien “estiloa” hobetzera. Oso ondo moldatu gara. Hemen daukazue gure argazki bat.

IGERIKETA ETA URETAKO LEHEN Azkoitia BHI SOROSPENAK Urriaren 11, 18 eta 25ean Gorputz Hezkuntza saioetan, herriko polikiroldegiko igerilekura joateko aukera izan genuen. Bertan, igerian egiteko oinarrizko arau batzuk ikasi genituen, bai eta igerian hasi aurretik egin daitezkeen beroketa eredu batzuk. Croll eta biz­ kar estiloak landu genituen gehienbat. Ur Sorospenerako saio batzuk ere izan genituen, non larrialdi egoera desberdinak aztertu, eta egoera bakoitzean nola erreakzionatu eta zer sorospen teknika erabili ikasi genuen.

17


ikasten

Taldeak

ERASMUS KA219 “HOW IT IS TO LIVE, STUDY AND WORK IN A FOREIGN EU COUNTRY” Proiektu Europarrak Europako zenbait ikastetxeren arteko ikerketa lan batean oinarritzen dira. Lan hori eginez atzerriko ikasleekin komunikatzea, ikertzea, ikasketa autonomoa garatzea, talde lanean jarduten ikastea eta Europako aniztasuna ezagutzea dira berauen helburu nagusiak. Alegia, gure ikasle euskaldunek, hiritar kritiko eta autonomo bezala, Europan ikasi, lan egin eta bizitzeko konpetentziak garatzea. Eta beste helburu ezin baino garrantzitsua ere bai, noski: ondo pasatzea! ERASMUS KA219 “How it is to live, study and work in a foreign EU country” proiektu honetan, ondoko ikastetxe hauek hartzen dugu parte: • Liceo Scientifico Statale “Ettore Majorana” Scordia, (SIZILIA, ITALIA) • Charlemagne College Eijkhagen Landgraaf, (HERBEHEREAK) • Tornion Yhteislyseon Lukio, (FINLANDIA) • Joyce Frankland Academy Newport, (INGALATERRA) • Santa Maria La Real Aguilar de Campoo, (ESPAINIA) • MTÜ Kool 21 Sajadin Tallinn, (ESTONIA) • Liceo-Ginnasio“Celio”/IstitutoMagistrale ”C. Roccati” Rovigo, (VENETOA, ITALIA) • Higher School of Environmental Protection Lezno (POLONIA) • Urola Ikastola BHI, Azpeitia (EUSKAL HERRIA) 2015-2016 ikasturtean hasi zen proiektu honetan, Urola Ikastolako ikasle talde batek dihardu lanean; dagoeneko Scordia (Sizilia, Italia), Aguilar de Campoo (Gaztela-Leon, Espainia), Rovigo (Venetoa, Italia), Leszno (Polonia), Tornio (Laponia Finlandia) eta Langraaf, Herbehereetako ikastetxetan izan

dira. Oraingoan, ordea, 2017ko azaroaren 19tik 25era gure txanda izan da eta Europako ikastetxe horietatik geurera etorri dira lan horri Euskal Herrian segida emateko. Ondoren, Estoniara eta Ingalaterrara joango dira 2018ko martxoan eta apirilean. Materiala proiektuaren webgunean www.ka2erasmus.net ipiniko da eta azken txostenak eta oroitzak osatu ondoren, hiru urteko proiektua amaituko da. “How it is to live, study and work in a foreign EU country” proiektu honetan ikasleak ekintzailetasuna, lan praktikak eta Europan zehar bizi, ikasi eta lan egiteko aukerak ikertzen ari dira. Horretarako erakunde publiko, unibertsitate, agentzia eta programa zein proiektuen berri jaso eta aukerak landu ditugu atzerrian egindako egonaldietan. Hemen izandako jardueretan ere enpresari, unibertsitateko ikasle eta irakasleekin, zein beste hainbat eragilerekin lanak eta bisitaldiak egin dituzte geure eta geurera etorri diren ikasleek.

18


ikasten

Taldeak Azkenik, lerro hauetatik eskertu nahiko genieke proiektu hau aurrera eramateko laguntza eman diguten guztiei: irakasleoi, materiala eta logo ederra diseinatzen ibili den Cristina artistari; IKTko lanetan lagundu diguten Itziar, Igor eta besteoi; zuzendaritzakoei; familiei ere, jakina, nola ez! Euren partaidetza eta etxe ostaturik gabe proiektu hauek ezinezkoak izango lirateke; eta ikasleei ere bai, noski. Azpeitiko Udalari ere eskertu nahi diogu eman digun laguntzagatik. Besterik gabe, dena oso ondo joan delako ustean eta gure bazkide europarrei gogoa piztu eta Euskal Herri eder honetara berriro itzul­ tzeko gogoa suspertu ahal izan diegulakoan, niri dagokidanez, bukatzeko, agur esatea tokatzen zait. Ia hogei urte Proiektu Europa-

rren koordinatzaile moduan ibili ondoren eta zortziehun bat ikaslerekin Europan zehar ibili ondoren, nire lana bukatu da Urola Ikastolan. Hemendik aurrera, aurten proiektuari bikain heldu dioten Maitere eta Asier izango dira arduradunak. Edonola ere, ni Azkoitian izango nauzue betiere ahal dudan neurrian zuei esku bat gogoz botatzeko. Agur eta eskerrik asko! Rafa

19


ikasten

Taldeak

AZKOITIA BHIKO IKASLEAK EUSKO JAURLARITZAN EGINDAKO ELOS

WORLD CAFÉ-N

Azkoitia BHIko 2. Batxilergoko 4 ikaslek parte hartu zuten Lakuako Eusko Jaurlaritzaren eraikinean urriaren 26an egin zen bosgarren Elos World Cafén. Aniturri BHI (Agurain), Antigua-Luberri (Donostia),Botikazar BHI (Bilbo) eta Ekialdea BHI (Gasteiz) ikastetxeetako beste 16 ikaslerekin lau mahaitan banatu ziren eta, irakasle bat moderatzaile zutela, 15 minutuz Europako zenbait gaiez iritzia trukatu zuten, ingelesez beti ere. Mahai bakoitzean gai bat landu ondoren hurrengo mahaira pasatu ziren beste bat eztabaidatzeko. Ingelesa eta informazio maila oso ona erakutsi zuten ikasle guztiek. Lehenengo mahaia Europari buruzko gai orokorrak izan ziren mintzagai, bigarrengoan Europa Zure Bizitzan, hirugarrengoan “Europako balizko ametsa” eta laugarrengoan “Europa zure etorkizunean” Emaitzak aurkezpen batean geratu dira jasota https://elosbasquecountry.wordpress.com/.

Nola ikusten dituzu Europa, Euskal Herria eta zu zeu horien barruan 25 urte barru? Iritziak denetarikoak baziren ere, pesimismo puntu bat transmititu zen ikasle gehienen aldetik. Ez dute batere argi Europar Batasunaren etorkizuna, ezta hemendik urte gutxitara izango ote den ere. Zer horren ordez? Gatazka, baita gerra ere, entzun izan da; kontuz!! Eusko Jaurlaritzaren pasilloetatik buelta bat eman genuen aurrena eta saioaren ondoren mokadutxo bat elkarrekin. Giro ona, jendea ezagutu, argazkiak atera eta ikastolara i­tzuli ziren Hafsa, Martin, Ainhoa eta Ioana. Elos World Café saioaren emaitzen bideoa Elos Basque Country blogan ikus daiteke: Elos World Caf’e 08 Wedensday Nov 2017: https://elosbasquecountry.wordpress.com/.

Besteak beste, era honetako galderen inguruan eman zuten iritzia: Zer da Europar Batasuna zuretzat?, Europar Batasunean hartutako erabakiek ba al dute eraginik zu­ gan? Guztiok europarrak gara? Guztiok berdinak gara? Zer pentsatzen duzu errefuxiatuei buruz eta beraien beharrei Europak emandako erantzunari buruz? “Euro­ pa amets” antzekorik badago? Beste herrialde batean bizitzea inoiz pentsatu al duzu? Uste al duzu Europan edo Europako herrialdeekin lan egingo duzula? Euro­ pako beste hiritar batekin familia osatuko zenuke?

20


ikasten

Artikuluak

XXXV. AZPEITIKO EUSKAL ANTZERKI TOPAKETAK Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Urte askotan ikusle moduan Euskal Antzerki Topaketetan izan ondoren, aurtengoan protagonista dugu bertan Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai. “Ametsik gabeko bizia, izarrik gabeko gaua” izenburupean antzerkia, magia eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna eskeini dute L.H. 5, L.H. 6 eta DBHko ikasleek. Lan zoragarria! Bikain artistak!

KARMELO ETXEGARAI

ROBOTIKA MUNDUAN MURGILTZEN Aurtengo ikasturtean Hezkuntza Sailak hezkuntza zientifiko eta tek­ nologikoan eskaintzen duen Hezkuntza-Robotika proiektuan parte hartuko dugu ikastolan. Horretarako, Urolan Erdian teknologia berriak zabaltzea helburu duten Jolastek proiektuko kide diren Lorea Arenas eta Enok Sudupe izan ditugu ikastolan formakuntza saioak eskaintzen. Adimen konputazionalaren oinarrizko kontzeptuak barneratzeko, ‘Blocky’ eta ‘Code’ plataformekin ihardun dugu lanean hasieran, ondoren ‘Makey-Makey’ jolastuz ikasteko erremintak eskaintzen dituen aukerak erakutsi dizkigute eta bukatzeko ‘Scratch’ programazio-lengoaia landu dugu. Oso esperientzia aberasgarria izan da irakasleontzako, orain, ikasitakoa ikasleekin praktikan jar­ tzea besterik ez zaigu gelditzen.

21


ikasten

Artikuluak

Urola Ikastola BHIko

HIZKUNTZA POLITIKA

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa sailaren baitako Ulibarri Programaren barnean, eta beste 400 inguru ikastetxerekin batera, Urola Ikastola BHIn lanean dihardugu, ikastetxearen eguneroko funtzionamendua, barnekoa nahiz kanpokoa, euskaraz edota irizpide normalizatzailez garatzeko helburuarekin. Halatan, ondokoak dira Hezkuntza Proiektuaren barne egongo den Hizkuntza Politikaren jarraibideak:

IKASTETXEKO CURRICULUM PROIEKTUA Ikasleria: • D eredua izango da ikastetxearen hizkuntza eredua ikas/ irakas prozesuan; euskara hizkuntza behikularra izango da ohiko jarduera akademikoetan zein harremanetan. • Heziketa prozesuaren bukaeran, ikasleek euskaraz eta gaztelaniaz izango duten maila, ahoz eta idatziz, eskolako eta jendarteko edozein eremutan sartzeko adinekoa izango da, betiere Hizkuntzen Europako Marko Bateratua erreferentziatzat harturik.

• Urola Ikastola BHIko Hizkuntza Politikaren ardatza da jendarte eleanitz baterako ikasleak prestatzea, eta bere barne funtzionamenduan nahiz kanpoko harreman orotan euskararen normalizazioa lortzea.

• Beste hizkuntzetan, hainbat komunikazio eremutan gertatzen diren egoerak, eta, ahozko nahiz idatzizko diskur­ tsoak ulertu eta ekoizteko gaitasuna bermatuko da, betiere, curriculumek ezartzen dituzten Hizkuntzen Europako Marko Bateratuaren erreferentzia mailak helburutzat harturik.

• Euskararen barne eleaniztasuna arakatu eta sendotuz, hizkuntzen arteko eleaniztasunaren bidea izango da hiz­ kuntza praxiaren ildorik nagusiena, hau da, hizkuntzen eremuan, euskaldun eleanitzak prestatzea. • Euskararen erabilerak erabateko funtzionaltasuna beregana dezan aukera guztiak irekiak nahi ditugu, orain artekoak indartuz eta berriak irekiz, egungo jendarteak, hizkuntzei aitortu eta esleitzen dien lekua eta zentraltasuna oparoki bermatua izan dakizkien. 
Horretarako, euskaraz bizitzea ahalbidetzeko Euskal Harreman Sarea (EHS) etengabean elikatuko da. • Euskal Herria hizkuntza anitzen eremu den honetan, aurre-iritzi soziolinguistiko baikorra bultzatuko da eta hiz­ kuntza guztiekiko errespetuan arituko da. • Euskara eta euskal kultura ezagutzea, bultzatzea eta berarekin konprometitzea gure jarduerak bideratuko dituen ardatza izango da, eta, aldi berean, eleaniztasunari eta kultur aniztasunari ateak ireki diezazkiogun beste herrietakoetara ere zabalik arituko da. • Euskara eta Euskal Herriko errealitate historiko, kultural, geografiko eta soziala ezagutzea, bultzatzea eta berarekin konprometitzea gure jarduerak bideratuko dituen arda­ tza izango da, eta, aldi berean, eleaniztasunari eta kultur aniz­tasunari ateak ireki diezazkiogun beste herrietakoetara ere zabalik arituko da. • Etorri berrien jatorrizko hizkuntzen berri izatea, aitortzea eta dagokien hizkuntza komunitateko hiztunen artean bere erabilera suspertzeko edota ahalbidetzeko urratsak emango dira. Edonola, kasuan-kasuan, aipatu jokabide horiek euskararen normalizazioarengan kalterik eragin ez dezaten arduratuko da ikastetxeko partaide oro.

• Etorri berriek euskara gutxieneko mailan ikas/beregana dezaten, beharrezko indartze neurriak hartuko dira, beharrezkoa balitz udal nahiz beste erakundeen lankidetzaz baliatuz. IKASTETXEKO CURRICULUM ETA SOZIOLINGUISTIKA PROIEKTUA Langileria: • Eskola kideen Prestakuntza Soziolinguistiko nahiz Curriculumari dagokiona bermatzeko, ikastaro edota saioak bideratuko dira, ikastetxeko langile oro lankidetzan arituko da, eta, beharrezko laguntza tekniko-soziolinguistikoa izanen du uneoro ikastetxeko Hizkuntza Kalitate Batzordea (HKB), Hizkuntza Normalkuntza Batzordea (HNB), Informazio eta komunikazio teknologiak (IKT) nahiz kanpo aholkularitzaren aldetik. • Eusko Jaurlaritzak, guraso batzordeak nahiz beste edozein erakundek azpikontratatutako enpresei (esaterako, sukaldariak, garbiketa-langileak, jangela-laguntzaileak, itzul­ tzaileak, kirol begiraleak eta Eskola Laguntza Programa) bere langileek ikastetxeko hizkuntza politika dokumentuan zehaztutako Hizkuntza Eskakizuna bete dezaten eskatuko zaie. • Ikastetxeko langile orok dagokion lanerako beharrezko Hiz­kuntza Eskakizuna bete dezan bermatuko da.

22


ikasten

Artikuluak IKASTETXEKO PROIEKTU SOZIOLINGUISTIKOA Dokumentazioaren zabalkundea/ hedapena:

Kanpo harremanak:

• Ikasketak burutzeko enborrezko materialak euskaraz izango dira, eta ikasgai edo moduluren batean horien gabezia dagoenean, Hezkuntza Sailak horretara bideratutako aukeren bidez edo eskola barneko egitasmo berariazkoen bidez euskaraz lortzeko bideak urratuko dira.

• Ikastetxearen kanpo harremanak, hau da, bere eguneroko funtzionamenduan garatu ohi dituen kanpo erakundeekiko hizkuntza harremanak ere, progresiboki eta era sistematizatu eta hitzartuan euskaraz izan daitezen, Euskal Harreman Sarea (EHS) etengabean elikatuko da eta esparru berriak irekiko dira.

• Ekoiztutako dokumentu eta material didaktiko guztia kalitatezko euskaraz burutuko da, eta berorren segimendua eta egokitzapen prozesua berariazko batzordearen bidez bermatuko da.

• Kanpo harreman saila, erakunde publiko nahiz pribatuen eremuak osatuko lukete. Bertan, mantentze, era guztietako hornikuntza, garbiketa, garraioa, komunikabide, aholkularitza, finantza nahiz beste ezein zerbitzuren lekuko diren erakundeak sartuko lirateke.

• Ikastetxean ekoizten den era guztietako materialaren euskara kalitatea bermatua izan dadin, langileria guztiak (AZL nahiz irakasleak) eskura izanen dituzte beharrezko bitartekoak, hiztegiak, Euskalbar, Xuxen, etab.

• Gurekiko hizkuntza harreman oro euskaraz garatuak dituzten erakundeak lehenetsiko dira, erakundeok eskainitako zerbitzuen kalitate input garrantzitsutzat hartuko baita geure arteko harremanak euskaraz garatzearena.

• Ikastetxean sortu eta guraso/tutoreei, ikasleei etab. igorritako dokumentazio guztia euskaraz edota halabeharrezkoa denetan irizpide normalizatzaileaz egina izango da. • Ikastetxean sortu eta Administrazio sail desberdinetara igorritako dokumentazio, proiektu, agiri eta txosten oro kalitatezko euskaraz burutuko da.

• Ikastetxearen barne funtzionamendua euskaraz berma­ tzeko, ikastetxean lan egingo duen Eusko Jaurlaritzak azpikontratatutako enpresetako langileria elebiduna izan dadin eskatuko zaie aipatu enpresei. Paisaia linguistikoa:

• Gaur egun ekoizpena eta hedapena neurri handi batean euskarri digitalen bidez garatu ohi da; beraz, programa eta sistema eragileak euskaraz instalatuko dira, egoerak hala behartutako salbuespenetan izan ezik.

23

• Ikastetxeko errotuluak, horma-irudiak, iragarki taulak… euskaraz garatuko dira, eta kasu bakanen batzuetan irizpide normalizatzailea izango da erabilitako erreferen­tzia. Euskaraz besteko hizkuntza mintegien kasuan, gelako lanen inguruko baliabideen eta ekoizpenen adierazpena dagokien hizkuntzan garatuko da.


ikasten

Taldeak

BI URTEKOAK Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

HH 02A GOIAN, ezkerretik eskuinera: BELEN, NORA, DENIS, MAREN I., OIER, AMETS, ENAITZ, NIKO. BEHEAN, ezkerretik eskuinera: MAREN S., JANIS, IRATI, DANIEL, ANER, INHAR, ERIK, ABAS, RUWAIS, NAIARA.

HH 02B GOIAN, ezkerretik eskuinera: LEIRE, KHADY, PAULE, JANITZ, IZARO, HEGOI, INTZA, MANEX eta UNAX BEHEAN, ezkerretik eskuinera: NOA, LEA, JULEN, LIA, LUQMAN, TAREK, ALAITZ, NORA eta MARWA.

24


ikasten

Taldeak

HH 02C GOIAN, ezkerretik eskuinera: IGOR, ENAITZ, HODEI, NAHIA, JUNE, YASMIN, ANER eta LEIRE. ERDIAN, ezkerretik eskuinera: AROA, ANDER, ERITZ, AMADOU, LAHE, ADUR eta MARWA. BEHEAN, ezkerretik eskuinera: ASMA, ERIET, IZAR, JULE eta MOHAMED.

HH 02D GOIAN, ezkerretik eskuinera: LEIRE, SANTI, ANER A., ANE, JUNE, ZIHARA, NURA, ELENE, ZIYED. BEHEAN, ezkerretik eskuinera: SALAH EDDINE, MARA, OIHAN, AIUR, LIA, ANER Z., KIMETZ, NAHIKARI, IZARO, ALAZNE, BELEN.

25


ikasten

Artikuluak

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

26


ikasten

Artikuluak

27


ikasten

Protagonistak

UROLA IKASTOLA ETA MAGIA:

IAGO AZKUE

Gure ikasle Iago Azkue (Azpeitia, 2003) txikitatik zaletu zen magiaren munduan. Ordutik, murgilduta dago zaletasun horretan. Elkarrizketa bat egin diogu gelan eta aukera izan dugu hainbat truko ezagutzeko. Horra, beraz, gure artistaren hitzak.

Noiztik zara magoa? Zazpi urterekin hasi nintzen kontu honetan. Nolatan piztu zitzaizun magoa izateko gogoa? Txikitan Magia Borras kit-a oparitu zidaten eta ikaragarri gustatu zitzaidan. Orduz gero, ahal izan dudan guztietan eskatu ditut magiako jolasak.

Zein da zure helburua mundu honetan? Fism izeneko nazioarteko erakundeak, hiru urtetik behin, txapelketa handi bat antolatzen du munduan zehar. Ikuskizun itzel horretan, mundu guztiko magoak elkarren kontra lehiatzen dira, eta truko berriak partekatzen dituzte. Hor parte hartu nahi nuke eta, ahal balitz, irabazi!

Nork irakasten dizkizu trukuak? Nire kasa ikasten ditut liburu eta DVDetatik.

Estudiatu gabe azterketetan “bikain” ateratzeko trukorik bai? Tamalez ez!

Eta nola inguratzen dituzu? Gehienak internetetik, MagicTrick eta antzeko webguneetatik; gutxi batzuk Bilbon erosi ditut, “Fábrica de Magos” delakoan.

Kopiatzen, behinik behin, lagunduko du, ezta? Ez zait komeni baietz esatea…

Truko bat ikasteak zenbat denbora eskatzen dizu, batez beste? Batzuek asteak; errazenak egun batean. Diru asko gastatu behar da magoa izateko? Magia mota asko dago: batzuek tresneria handia eskatzen dute, “Grandes Ilusiones” deituak, adibidez; beste batzuek, berriz, ia ezer ez, kartekin egiten direnak, kasu. Egun eta hemen, magia ogibide bilaka daiteke? Bai. Baina oso ona izan behar horretarako. Zer behar da mago profesional izatera iristeko? Zaletasun handia, denbora… eta diru asko! Euskal Herrian badago hortik bizi denik? Ez dakit, baina jende ona badago.

Eskoletan magia irakatsi behar litzateke? Ez. Izan ere, mundu guztiak baleki grazia galduko luke. Zure trukorik amestuena? Hegan egitea. Eta gogokoena? Limoiekin egiten dudana. Inoiz gertatu zaizu truko bat egiten hasi eta “poto” egitea? Bai, aurten bertan, San Agustin kulturgunean egin nuen emanaldi batean. Trukoaren erdibidean ohartu nintzen behar-beharrezkoa zen tresna bat etxean ahaztu zitzaidala… Eta zer egiten da horrelakoetan? Txiste bat kontatu eta aurrera!

Adibidez? Imanol Ituino bilbotarra.

Jendaurrean jarduten duzu? Zenbaten aurrean, normalean? Bai, askotan jarduten dut: berrogeita hamar lagunen aurrean batzuetan, eta inoiz berrehunen baten aurrean ere bai, Loiolan izan zen Ipurtargi jaialdian, esaterako.

Inoiz ikusi duzu lanean? Bai, Azpeitian egona da eta aho zabalik utzi ninduen.

Eta urduri jartzen zara? Hasi aurretik beti, baina hasi eta berehala lasaitu egiten naiz.

28


ikasten

Protagonistak Ituino irakasleak esan zigunez, hasierako nerbio horiek guztiz beharrezkoak omen dira. Beraz, zure zaletasuna jendea engainatzea da? Bai, eta jendeak engainu horretan sinestea. Baduzu magoren bat beste guztien gainetik miresten duzuna? Bai, Jorge Blass izeneko mago madrildarra: itzela da benetan. Behin joan naiz bere emanaldi batera eta “grandes ilusiones” delakoak egin zituen, edonor ahoa bete hortz gelditzeko modukoak: jendea desagerraraztea, animaliak agerraraztea… Zuk ere “grandes ilusiones” delako hori egiten bazeneki, norbait desagerraraziko al zenuke? Agian bai, irakasleren bat edo… (barrez). Nora joan gaitezke horrelako saioak ikustera? Euskal Herrian Magialdia izaten da urtero Gasteizen iraila-urria aldean eta emanaldi pilo bat izaten da bertan. Azpeitian ere hasi gara horrelakoak antolatzen, iaz lehen aldiz, Txisteratik izeneko jaialdia abian jarri baikenuen: karpa handi bat jarri genuen Etxe Zuri alde horretan eta kalean bost mago ibili ginen gure trukoak egiten, kalean bertan edo tabernatan. Egunaren amaieran, arratsaldeko zazpiak aldera, gala bat egon zen, sari eta guzti, eta oso polita izan zen.

Besterik ez, hauxe izan da guztia. Mila esker zure lagun­ tzagatik aldizkariaren inguruan lanean gabiltzanon partetik. Ez da ezer. Hurrena arte.

ARACELI eta AXUN Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Araceli, Moredan jaioa, Nuarbera etorri zen Euskara ikastera. Bidean zetorrela Mandubitik behera bere pentsamendua zen “Nora etorri naiz? Zein zulotan sartzen ari naiz?”. Baina hara nola diren kontuak! Bertan maitemindu eta bizi­ tzen gelditu! Axun, Zumarragan jaioa, irakasle lanetan ezustean hasi zen Beasainen, han hemenka ordezkapen txikiak eginez. Tarteka munduan zehar bueltaka ibili bada ere, azkenean irakasle lanari gustua hartu eta Azpeitian bizitzen gelditu zen, bertan sortuz bere familia. Kontuak kontu, biek Azpeitiko ikastola Karmelo Etxegarain egin zuten topo. Eta bertan langile, animosa, alai eta laguntzeko prest aritu dira hainbat urtean. Eskerrik asko guztiagatik eta onena opa dizuegu!

ARACELI ARDANAZ

29

AXUN LARRAÑAGA MENDIOLA


ikasten

Ospakizunak

AZKOITIA BHIKO IKASLEOK

“SAN JOSE“ EGOITZAN azaroaren 16ean

Honako egitaraua burutu genuen: 1.- Lehen Hezkuntza eta DBHko dantzari taldekoak, “Txalkor”eko Pello Larrañagaren doinupean: Aurreskua dantzatu zuten. 2.- Bertso eskolakoen saioa. Agurra Kalare Tenak egin zuen: Kaixo zuen aurrean nahi degu azaltzea eta gure barruko poza ateratzea alaitu nahi genuke gaur zuen etxea espero dut bertsoak asko gustatzea. Doinua: Orioko balearena

3.- Antzerki tailerrekoek “Albiste xelebreak” 4.- Pello Larrañagaren doinupean Zortzikoaren makil dantza: 5.- Bertso eskolakoak ofiziotan aritu ziren. Gaia Amona bilobak zarete, amona zaharren egoitzan bizi da eta gaur biloba bisi­ tan joan zaio. Haritz Alberdi biloba izango da eta Onditz Alberdi amona. Haritz Alberdi Aspaldian zu ikusi gabe zer moduz zaude amona? etxeko giroa ez zen txarra hemengoa ere ona elkarrekin zenbat jolas zenbat barre, zenbat broma ta zu orain hemen ikustea zer nolako zoriona

Onditz alberdi Ni betidanik zure alboan sentitu izan naiz gustora eta ia elkar ikusi gabe pasa da nahiko denbora zurekin pasatako uneak etorri zaizkit gogora ta bisitan etortzeagatik eskerrik asko biloba Doinua: Badira hiru aste

6.- Musikako irakaslearen laguntzaz, “Zazpi jauzi” DBH, 1. mailakoak. 7.- Asmakizunak kantatzen koplatan: Haritz Alberdi, Aritz Andueza, Kalare Tena eta Onditz Alberdi. Doinua: Ama begira zazu Horrelako hamaika mota da munduan hotza daukagunean jartzen da buruan (Haritz)

Hau mahaian daukana zorteduna da ta batzuk sobran daukagu ta besteek falta (Aritz)

Ta barruraino sartzen dira usainduta oparitzen ditugu lurrari kenduta (Kalare)

Bere gandorrarekin oso dotorea gu esnatzen gaituen despertadorea (Onditz)

30


Ospakizunak

ikasten

8.- Opari banaketa,egoiliarrei banan-banan ematen zaie bere izen eta abizenez. 9.- Bukaerako agurra bertsotan Aritz Anduezaren eskutik. Orioko balearen doinuan. Hementxe bukatzen da bertso abestea eukiko dezue ta orain ia pakea hona etortze gea gustora egotea baina orain bagoaz espero ikustea. Maitekiro, laster arte esanez, bertako egoliar, bisitari nahiz langile guzti-guztiak utzi eta agurtu genituen; utzi, betiere, Gabon giroan, eta “sin palta� egin nahi geniekeen itxaropen eta alaitasunez beteriko bigarren bisitaren zain.

SAN MARTIN EGUNA Aurten larunbatean joango gara gurasoekin San Martinera kanpaia jotzera!

San Martin tin tin!!! HH04 XABIER MUNIBE

AZAROAREN 25ean GUK ERE PARTE HARTU DUGU

31


ikasten

Ospakizunak

SAN ANDRESAK Azkoitia BHI Ohi dugun bezala, 4. DBH eta BATXILERGOko ikasleok txosna bana jarri genuen herriko plazan San Andres egunean, eta egun osoan zehar, guraso, irakasle eta ikasleok bertan gogo­ tsu aritu ginen. Garaiari dagokion bezala, ez ziren falta izan euria eta haizea, halere, ilusioz aurreikusitako TXORIZO ETA TALO FESTA egoki taxutu genuen.

Zalantzarik ez, txorizo eta talo-festa giroan aritu ginen guztiok parada ezin hobea eskaintzen ahalegindu ginela, beste behin ere, San Andres giroa “txastatu” nahian, gugana hurbildu ziren herritar ausart eta festazale guzti-guztiei. Kontuak kontu, aizue…

Goizeko 08:00etatik gaueko 09:30ak arte etsi gabeko giroan aritu ginen eta ogitarteko goxoen inguruko lagunarte giroa bikaina izan zen.

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI AI ANDRES BIHAR DA SAN ANDRES PERI EGUNA DA TA NIK DIRURIKAN EZ MERIENDATU NAHI DET BOTILA ARDUAKIN KAFE TA KOPA PURU EDERRAKIN.

HH 04 32

GORA SAN ANDRES!


ikasten

Ospakizunak

EUSKARAREN EGUNA Azkoitia BHI Urtero bezala, Azkoitia BHI ikastetxean hainbat ekitaldi antolatu genituen Euskararen Egunaren inguruan. Abenduaren 4an bai, beste herriko ikastetxe guztiekin batera, goizeko 11:30ak aldera, trikitilarien doinuaz kalejiran irten ginen herriko plazaraino. Han alkatearen harreraren ostean, gutako batzuk oholtza gainetik gutun trukaketako eskutitz zenbait partekatu genituen, eta Ideia lehiaketako sariak banaturik, kantuz eman genion amaiera gure aurtengo EUSKARAREN FESTA egunari. Arratsalde partez, berriz, ikastetxe bertan, sormenari, adierazpenari eta euskarari bidea emanez, bertso, kartel eta koplen sorkuntzan murgildu ginen. EGUN BOROBILA BENETAN!!!

IKASLEEN BERTSOAK “Guk euskaraz� gaiaren inguruan EUSKARAREN EGUNA OSPATZEKO abenduaren 4an abestu ziren DBHko 1. mailakoen bertso jaialdian. EUSKARA GURE ALTXORRA Talde irabazlea Euskararen argia ezin da itzaldu, guk euskaldun bezala nahi dugu azaldu eta gure hizkuntza ezin du galdu Euskara behar dugu mundura zabaldu. Doinua: Astoa ikusi nuen Egileak: Bingen Aranbarri, Nura Garate, Miren Olaizola eta Xuban Quintana.

33


ikasten

Ospakizunak

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI Abenduaren 3a igandea zenez, Euskararen Eguna abenduaren 4an ospatu genuen Azkoitiko Ikastola Xabier Muniben. Aurten ere Euskararen Eguna sustatu nahian, Azkoitiko Euskara mahaiak ekintza batzuk antolatu zituen herri mailan.

Festari bukaera emateko, guraso elkarteak prestatutako txokolate jana egin genuen, ikastolan bertan.

Goizeko 11:30ean Floreaga, Xabier Munibe Ikastola LH, Azkoitia BHI eta Urolako ikasle eta irakasleok kalera abiatu ginen. Zikloka, eta bakoitzari zegokion ibilbidea abestuz egin genuen. Bukaeran, denok plazan bat egin genuen, euskararen inguruko gutunak irakurri genituen eta Huntzaren Kalabazak abestia ere abestu genuen. Arratsaldean, Xabierko Frantzisko eguna ospatzen jarraitzeko, HH eta LH1 eta 2. mailakoentzat Ekain-Txou-ren emanaldia izan genuen. LH 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleek, berriz, Baztartxo Aretoan “Irabazle eta galtzaile� euskarazko filma ikusi zuten.

34


Ospakizunak Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Aurten ere abenduaren 3a asteburua izanik, Euskararen Eguna ostiralean ospatu genuen Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain. Hainbat ekintza desberdin izan genituen. Goiza euskal musika alaiarekin hasi eta txokolatezko ogitarteko ederra janda bukatuz arratsaldeko bostetan. Tartean Haur Hezkuntzako txikienek abestu, dantzan egin, euskal mitologiako ipuinak entzun, aurpegiak margotu‌ eta Lehen Hezkuntzakoek euskal mitologiaren inguruan sorturiko ekoizpenak erakusgai izan zituzten, irratsaioa, ipuin kontalaria, Baigera jubilatuen elkartekoen kontakizunak, jolasak, musika, pelikulak, etab. Kanpoan elurra eta barruan epel-epel, egun polita eta garrantzitsua igaro genuen, euskara asko maite dugulako.

35

ikasten


ikasten

Ospakizunak

Urola Ikastola BHI ABENDUAK 3, EUSKARAREN EGUNA Aurten, abenduak 3 igandea izanik, urtero bezala, Xabier Frantzisko eguna ospatu nahian ostiralean ospatu genuen Euskararen eguna. Eguna beltz esnatu zen. Estrainekoz Lasaora ibilbidea egitekotan bagenbiltzan ere, azkenean eguraldia lagun(?) goizeko bigarren zatia aldatu behar izan genuen. Lehen orduan klase izan genuen. Elurra mara-mara ari zuen, eta gure begiak leihotik kanpo iltzatu ziren. Lehen ordua eta gero, Soreasura abiatu ginen taldeka elur tiraka. Han Imanol Ituiño “Mago Handia”ren emanaldia gozatu genuen. Truku eta umore artean berehala pasatu zitzaigun denbora. Ikastolara bueltan makina bat “bolazo” eman eta jaso genituen. Iada gose pixka bat bagenuen, eta laugarren mailako

ikasleek prestatutako patata tortila rist raust irentsi genuen. Gozo zaleentzat, txokolatea. Indarberrituta, zumba ikastaroa eta jokoak izan genituen berotzeko. Eta egun zoragarri hau amaitzeko pelikula: “Ku­ tsidazu bidea Ixabel”. Ez zen ez erraza elur artean bidea topa­ tzea. Oso ongi pasa genuen.

BADATOR BADATOR! Ikatz zuria egiten du ikazkin ezezagunak, egurra elurretan jaso zunak. (J.K. Igerabide) Nor dator? Bai, bai, denok ezagutzen dugun Olentzero. Bera da euskal mitologiaren ikazkin ezagunena; seguruenik, Gabon gau guztietan Euskal Herri osoko etxe guztietan uzten dituen opariengatik, noski.

36


ikasten

Ibilaldiak

DBH 1 Azpeitia

PLANETARIUMean

Biologia-Geologia mintegiaren ardurapean, DBH1eko ikasleek 20172018 ikasturteko lehen irteera egin zuten irailaren 29an. Horrela, unibertsoaren sekretuak ezagutzeko eta elkarren arteko harremanak sendotzeko, Eureka! zientzia museora joan ziren: http://www. eurekamuseoa.es/. Ikasleek aukera izan zuten Planetariumean “Unibertsora begira” emanaldia ikusteko eta “Lurra Unibertsoan” tailerra eta museora bisita egiteko.

Lehen mailako ikasleak irailaren 29an planetariumera joan ginen. Goizean goiz ikastolara etorri ginen, beste egunetan bezala, autobusa hartu eta Donostia aldera abiatu ginen. Donostiara hamarrak aldera iritsi eta lehenik kanpoko artelanak ikusi genituen: maketak, uraren jolasak… Ondoren, bi taldek ordubeteko emanaldi bat ikusten genuen bitartean, beste bi taldeak eskulanak egitera joan ziren beste areto batera. Emanaldia unibertsoari buruzkoa zen, eta asko ikasi genuen. Bukatutakoan, txanda aldatu eta izarrei buruzko lan praktiko bat egitea tokatu zitzaigun. Bi taldeek hainbat ekintza egin ostean, hamaiketakoa egin genuen. Tripa beteta, bertako museoa ikusi genuen. Zoragarria zen, sekulako gauza interesgarriak zeuden bertan. Oso ondo pasatu genuen jolasean, eta gauza piloa ikusi ondoren, etxera bueltatzeko ordua zela konturatu ginen. Zoritxarrez, autobusa hartu eta berriro ere ikastolara bueltatu behar; baina kantuan, hori bai. Oso esperientzia polita izan genuen. Doltza Oiartzabal, Maier Lizartzaburu, Maialen Ruiz de Argandoña (DBH1B)

DBH 2 Azpeitia

ARTIUMEN ARTELANAK IKUSTEN IKASTEN

Urriaren 11n DBH2ko ikasleek elkarren artean bizi izan zuten artea, artelan motak eta arte garaikidea. Horrela, koadroak, performance-ak, instalazioak eta abar, horiei buruz jardun eta museoa bisitatu ondoren, besteak beste, familia, heriotza, limiteak eta natura bezalako gaiak landu zituzten bertako begiraleek gidatutako hainbat tailerretan. Lan politak eta interesgarriak atera zirela esan ziguten. Ondoren, museoaz gozatu eta gero, Gatzagan hamaiketakoa hartu eta eguraldi paregabea aprobetxatzeko aukera izan zuten.

Artium-en barruan 4 artelan ezberdin ikusi genituen, horien artean koloretako kristalez egindako obra bat zegoen, sabaian kokatuta zegoena eta argiaren disdirarekin kristalak kolorea hartzen zuena; hori izan zen guri gehien gustatu zitzaigun artelana, eta gainera artista gasteiztar batek egindakoa zen. Museoa bisitatu ondoren, tailerrak egin genituen. Tailer batean hainbat gauza eman zizkiguten horiekin istorio bat sortzeko. Geroago Gatzagara joan ginen eta han hamaiketakoa jan genuen eta herrian zehar ibili ginen jolasten. Gure ustez Artiumeko ibilaldia oso polita izan zen, izan ere, gauza politak ikusi genituen eta, gainera, oso interesgarriak ziren ikusi genituen artelanak. Lier Ruiz, Valentin Pausenyuk, Mikel Olaizola (DBH2C)

37


ikasten DBH 4 Azpeitia

Ibilaldiak

GOLFERA IRTEERA

Aurten ere golfeko ikastaroa egitera joan gara DBH 4ko ikasleekin Andoainen dagoen Goiburu Golf elkartearen instalazioetara. Txangoa urriaren 25ean egin dugu. Ikasleek ahalegin handiak egin dituzte oro har nahiko ezezaguna den kirol honen eskakizun teknikoetara egokitzeko, eta esan daiteke ondo baino hobeto moldatu direla; bai horixe! Gainera, eguraldia gure alde izan dugu paraje eder horietaz gozatzeko eta goiz pasa atsegina eta desberdina igarotzeko.

DBH 4 Azpeitia

DOASTWATCH itsasbazterrari buruzko Europako Ingurumen Hezkuntza programaren Euskal Autonomia Erkidegorako egokitzapena da AZTERKOSTA. “Oso eguraldi ona izan dugu, oso gustura ibili gara eta hurrengo urtean ere bertan izango gara�

Azterkosta Europako proiektu bat da, 80ko hamarkadaren amaiera aldera Irlandan sortu zena eta 1992tik gure artean ere baduguna. Harrezkero, azterkosta tresna bat da itsasbaz­terraren berezitasunak ezagutarazteko, horrek dituen arazoak jakinarazteko eta gizartea kostaldeko gune naturalak babesteko beharraz kontzientziatzen laguntzeko. Azterkosta Programan sortu zenetik hartu dugu parte. Horrela, aurten ere DBH4ko ikasleekin irteera antolatu dugu urriaren 20an.

38


ikasten

Ibilaldiak

ZUMAIAKO FLYSCH-A Urriak 20, ostirala. Egun hori aukeratu genuen DBH 4ko ikasleok Zumaia inguruan dugun Flysch-a azter­tzeko marea egokia zegoela eta. Hainbat taldetan banatu gintuzten, horrela, toki desberdinak ikusteko aukera izan genuen. “Azterkosta” izeneko programa baten bidez antolatu zen ibilaldia. Proiektu honen helburua gazteok Europako kostaldea hobeto ezagutzea da. Urarekin lan eginez eta inguruak miatuz lortu genuen hori, goiza polita pasatuz. Edonori gomendatzen diogu, geure txokoak hobeto ezagutu ahal izateko. Naroa Muñoz DBH 4E

1. Batxilergoa Azpeitia

BISITA GIDATUA

ALGORRI INTERPRETAZIO ZENTROAN

Azaroaren 3an, Batxilergoko 1B gelako ikasleak Zumaira joan ziren Algorri Interpretazio Zentroan Euskal Herriko historia geologikoa aztertzera. Bertan, bideoak, erakusketak ikusi eta Euskal Herriko harri eta fosilekin egin zuten lan. Ondoren oinezko irteera gidatua egin zuten Itzuruneko hondartzara flyshak eta Algorri Interpretazio Zentroko tailer geologikoan landutakoa ikustera.

39


ikasten LH 6. maila Azpeitia

Ibilaldiak

ARRIKRUTZ KOBAZULORA BISITA

Urriaren 20an O単atiko Arrikrutz kobazuloa ikustera joan ginen. Goizeko 9:00etan autobusera sartu eta O単atirako bidea hartu genuen. Iritsi ginenean hamaiketakoa jan eta pixka bat jolastu genuen. Gidak Arrikrutzko misterioak eta bertan dauden sekretuak kontatu zizkigun. Kobazulora sartu baino lehenago bideo oso interesgarria ikusi genuen eta bertako harriak ukitu eta ikusi genituen. Kobazuloko bidean hainbat harri ikusi genituen eta horien azalpena eman zigun. Kobazulo barruan, I単aki Zubeldiak

EUREKA ZIENTZIA MUSEORA BIDAIA

aurkitutako lehoi baten hezurdura ikusi genuen, baita hartz baten aztarnak ere. Estalaktita, estalagmita eta habea zoragarriak ikusteko aukera izan genuen. Kobazulotik bueltatu ginenean autobusa hartu eta Arantzazura joan ginen bazkaltzera. Han pixka bat jolastu eta Aran足 tzazuko Santutegia ikustera joan ginen. Autobusera bueltatu eta Azpeitiko bidea hartu genuen. OSO IBILALDI ONA IZAN ZEN!!!

LH 5. maila Azpeitia Urriaren 6an, ostirala, Karmelo Etxegarai Ikastolaren 5. mailako ikasleak Donostiara joan ginen Eureka Zientzia Museora. Lehenengo tailerrak egin genituen eta ondoren kanpoan, maketak ikusiz, hamaiketakoa jan genuen. Gero, Planetariuma sartu ginen eta gauza bitxiak ikusteko aukera eduki genuen. Hori bukatutakoan, museoko leku desberdinak ikusteko eta gozatzeko tartetxoa izan genuen. Hainbat gauza zeuden!! Gehienak harrigarriak, adibidez, kaxa batean eskua ipini eta kalanbrea ematen zuena, iturri bat inon kateatu Gabe ura botatzen zuen. A zer nolako gauza bitxiak! Museoa ikusi eta gero autobusez bazkaltzera joan ginen Zubieta auzora eta han frontoian eta parkean ogitartekoa jan eta laurak aldera arte jolasean ibili ginen. Segituan, autobusa etorri zen eta ikastolara itzuli ginen. Oso ondo pasa genuen irteeran!!

40


ikasten

Ibilaldiak

LH 4. maila Azpeitia

LH 4. mailakoak

ZARAUTZEN Gure eskualdea landu ondoren azken xedea Zarautzera ibilaldia izan denez, hona hemen bertako txoko desberdinetan ateratako argazkiak.

41


ikasten LH 3. maila Azpeitia

Ibilaldiak

DONOSTIARA IBILALDIA

Joan den irailaren 25ean Donostiara joan ginen 3. mailako ikasle guztiak zinemaldiko “Printze txikia” pelikula ikustera. Belodromoan elkartu ginen hainbat ikastetxetako haurrak eta gustoko pelikula ikusi genuen.

Handik Zubietara gerturatu ginen. Bertan bazkaldu eta nahiko jolas egin genuen. Erreboteko frontoian pelotan, harrapaketan, ezkutaketan… Egun polita pasa genuen!

Enparan Kalea, 10 • 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) Tel. -Fax: 943 81 16 74 • decoracion@ederti. com

42


ikasten

Ibilaldiak

LH 2. maila Azpeitia

LH 1. maila Azpeitia

HOSTOAK BILTZERA LOIOLARA Urriak 17an LH-1eko ikasleak Loiolara joan ginen udazkeneko paisaia ikustera eta aldi berean, hostoak jasotzera. Eguraldi ederra izan genuen goiz hartan eta bildutako materialarekin eskulanak egin genituen.

43


ikasten HH 05 Azpeitia

Ibilaldiak

UDAZKENEKO IRTEERA

Joan den urriaren 25ean, HH 5eko ikasleak ikastolatik atera eta udazkeneko giro paregabea aprobetxatuz Loiolara abiatu ginen. Bidean, Izarraizko atea parkea ezagutzera gerturatu eta ederki disfrutatu genuen menditxoak igotzen, erreka ze-

harkatzen, harriak botatzen‌ Handik, Loiolara iritsi eta hamaiketako ederra egin ondoren, eramandako poltsak hostoz, pinaburuz, ezkurrez etab. bete genituen. Bai goiz pasa mundiala!

44


ikasten

Ibilaldiak

HH 04 Azpeitia

UDAZKENA LOIOLAN

Pasa den urriaren 27an, udazkeneko proiektuaren barruan, Loiolara ibilalditxo bat egitea erabaki genuen. Material asko bildu genuen erakusketan jartzeko, esperimentuak egiteko

DBH 3 Azkoitia

eta arte lanetarako (hostoak, ezkurrak, makilak‌). Udazkenaz gozatu eta goiz ederra pasa ondoren ikastolara itzuli ginen.

ESPELEOLOGIA

Urriaren azken astean, 3. DBHko ikasleok natur jarduera berezi bat burutu genuen; izan ere, Aixa kobazuloan murgildu baikinen ESPEOLOGIA jarduera egiteko asmoz. Mendi Federazioko hiru espeleologoen gidaritzapean Debako AIXA kobazuloa barnetik ezagutu genuen. Hiru orduko esperientzia “intentsoa� izan zen, eta harriak gora, harriak behera, arrastaka eta horma estuen artean gustura ibili ginen, beste behin ere kobazuloak eskaintzen dituen abenturarako une goxo guztiak bikain baliatuz.

45


ikasten DBH 1 Azkoitia

Ibilaldiak

UDAZKENEKO HOSTOAK AZTERTZEN

Urriaren azken bi astetan, aparteko eguraldia baliatuz, Intxausti parkeko eta Juin bidegorriko landare eta zuhaitz loredun eta lore gabe batzuk identifikatzen aritu ginen DBHko lehen mailako ikasleok.

Irteera honen helburua gelan Biologia eta Geologian landutakoa aplikatzea, eta gako bat erabiliz bertako landaretza ezagutzea izan da. Ikasleok ikasteko eta gozatzeko aukera aparta izan genuen, eta jarduera erakargarri eta dibertigarriaz gain, guztiz interesgarria iruditu zitzaigun.

ZIG gela Azkoitia

DONOSTIAKO ZINEMALDIA ZIG gelako ikasleok, gure irakasle eta hezi­ tzailearekin batera, irailaren 27an, Donostiako Zinemaldiaren 65. Urteurrena ikustera joan ginen. Bost izarreko hotel batean egon ziren ospetsuak. Kurtsalean beste eskoletako ZIG geletako lagunekin egon ginen eta lagun berriak egin genituen. Primeran pasa genuen!

46


ikasten

Ibilaldiak

1. Batxilergoa Azkoitia

SURF JARDUERA

Joan den urriaren 11n, Batxilergoko lehen mailako ikasleok, uretako jardueren barruan, Surf ikastaroa izan genuen Zarautzen. Eguraldi eta itsaso bikainez gozatzeko aukera aparta, eta kirol horrekiko gure lehen hartu-emana bikaina suertatu zela ezin uka. Askoontzat lehen esperientzia izan zen, ez horregatik azkena, gutako askok hastapenezko lehen urrats horiek sendotzeko asmotan baikara. Irteera oso aberasgarria izan zen, eta itsasoak eskaintzen dizkigun aukerak ikuskera desberdin batetik balia­ tzeko para izan genuen. Esperientzia positiboa, guztiz gomendagarria eta KITZIKAGARRIA!

ZIG gela Azkoitia

ZAHAR EGOITZAN DAUDENENTZAT OPARIA Zig gelako ikasleok azaroan bonboiak paketetan ipintzen aritu gara. Opariak zahar egoitzan daudenentzat izango dira. Gu oso pozik aritu gara paketetxoak prestatzen. Espero dugu asko gustatzea eta egun alaia igarotzea.

47


ikasten DBH 4 Azkoitia

Ibilaldiak

ZIENTZIA-ASTEA

Azaroaren 10ean Zientzia-astean parte hartzeko asmoz, Gasteizko Bibat museora hurbildu ginen. Bertan, zientziarekin lotutako hainbat jarduera partekatu genituen, besteak beste, zentzumen-analisien ingurukoak, klimogramak, alergiak eta alergenoak, �Lab-on-a-chip� (analisi kimikoak egiteko txipak)

eta abarrei buruzkoak. Azoka barruan ordu eta erdi inguru egon ginen eta, ondoren, denbora librea eduki genuen Gasteizen ibiltzeko, zerbait jateko e.a. Esperientzia aberasgarria izan zen, eta hurrengo urtean laugarren mailan egongo diren ikasleek ere, irteera bera egin dezaten espero dugu.

48


ikasten

Ibilaldiak

1. Batxilergoa Azkoitia

ZUMAIAKO ALGORRI INTERPRETAZIO ZENTRORA ETA FLYSCHERA BISITA

Urriaren azken astean 1. mailako batxilergoko ikasleok kostaldera abiatu ginen. Irteerak 5 orduko iraupena izan zuen, eta berorren helburua Algorri eta Zumaiako Flyscha hobeto ezagutu eta duten garrantzi geologiko, paisajistiko eta kulturala ezagutzea izan zen. Irteeran honako jarduerak burutu ahal izan genituen: • Algorri interpretazio zentroan hainbat informazio jaso eta Euskal Herriko historia geologikoari buruzko tailerrean murgildu (2 ordu). • Interpretazio zentroko monitoreen eskutik, oinezko irteera Algorri eta Flyschera bertara, beroiek interpretatu eta duten garrantzia geologikoa eta biologikoa ikasiz (2 ordu). Eguraldi kaxkarra izan genuen arren, irteerari etekina atera­ tzea lortu genuen, gure bailaran dagoen eta geologikoki mundu mailan hain ezaguna den altxorrez gozatuz gain, hobeto ezagutzea lortu baikenuen.

MUNOAUNDI AZTARNATEGIA Irailaren 26an Xabier Munibe ikastolako LH 6. mailako ikasleak Munoaundi aztarnategia ezagutzera joan ginen. Aranzadi elkartea bertan lanean ari dela 11 urte omen dira eta gonbidapena luzatu ziguten bere lanen berri izateko. Bertara igotzeko aldapa ederrak igo behar izan genituen, baina iritsitakoan Burdin Aroko herriaren aztarnak ezagu­ tzeko aukera izan genuen. Azkoitia eta Azpeitiaren sorreraren jatorria izan daitekeen lehen arrastoak hain zuzen. Bestalde, bertatik gure herriaren ikuspegi ederra ere izan genuen. Goiz pasa atsegina eta interesgarria, benetan!

49

LH 6. maila Azkoitia


ikasten

Ibilaldiak

SENDAVIVARA BIDAIA Urriak 5ean abiatu ginen, goizeko bederatzietan. Autobusean sartu ginen denok irrikaz Sendavivara iristeko. Bi ordu eta erdiko bidaia zela esan ziguten, baina bi geldialdi luze eta gero, hiru orduko bidaia egin genuen, hamabietan iritsiz. Denok gose handiarekin ginenez hamaiketakoa jan genuen. Hamaiketakoa jan ondoren, jolasetan ibili ginen, “caída libre-an” izugarrizko bistak zeuden. Ederki pasatu genuen! Ondoren, hegazti harraparien ikuskizuna ikusi genuen. Ikusgarria! Hegazti harraparien ikuskizuna ikusi eta gero, bazkaldu egin genuen. Bazkal ostean, beste bi jolas ireki zizkiguten: txalupetan ibiltzekoa eta Bobsleigh “montaña rusa”; eta gero, txorroetara joan ginen freskatzera. Jolasetan ibiltzen bukatu ondoren animaliak ikustera joan ginen. Egunaren bukaeran denok aterpetxera joan ginen eta logelak esan zizkiguten. Baina Sendavivako aterpetxean denontzat lekurik ez zegoenez, bederatzi neska beste aterpetxe batera joan behar izan ziren. Logelak antolatu eta geroxeago afaltzera joan ginen. Afal ostean jolasean ibili ginen.

SALBURUA Guk,LH5ekoek,azaroaren 10 ean Salburuara joateko asmoa genuen, baina eguraldi txarrarengaitik ezin izan genuen joan eta azaroaren 15 era atzeratu genuen. Salburura iritsi ginenean hamaiketakoa egin genuenean han zeuden putzu batzuetako arrainak eta besta animaliak ikusi genituen. Hamarretakoa jan eta andereñoek esan zuten: - Umeokkk jarri ileretan eta orantxe abantatuko gara animalien toki aldera.Bakoitza bere gelako taldeekideekin jarri. Animaliak eta ekosistema ikustea pentsatzen genuen eta hala egin genuen baina lehenago bertako pertsona batek bideo labur batzuk jarri zizkigun informazio gehiago emateko baina aurretik guk datu batzuk bagenezkien, adibidez Salburua sotu zela 1994an eta Gazteizek “eraztun berdea”

50

LH 6. maila Azkoitia

11:30ak aldera logeletara joan ginen eta oso ondo pasatu genuen. Ordu batak eta erdi arte egon ginen esna. Hurrengo egunean, zazpietan esnatu ginen eta hitz egiten egon ginen zortziak arte. Zortzietan andereñoak etorri eta jantzi eta maletak egiteko esan ziguten. Bederatzietan gosaldu genuen. Ederra gosaria! Gosaldu ondoren, maletak hartu eta autobusera igo ginen ordu erdiko bidaia egitera. Iritsi eta Oliteko gaztelura joan ginen. Bisita oso interesgarria izan zen eta asko ikasi genuen. A ze polita gaztelua! Bazkaldu eta jolasean ibili ginen. Autobusa gure zain zegoen Azkoitira itzultzeko. Autobusean “Tadeo Jones” filma ikusten ari ginela, gehienok lo hartu genuen eta esna­ tzean Azkoitian geunden. Egun zoragarriak izan ziren eta oso ondo pasatu genuen! IRATI AZKOITIA.

LH 5. maila Azkoitia daukala inguruan animaliak perke batetik bestera aske ibili ahal izateko. Ondoren museoko animaliak ikusi genituen eta jarraian bidezuhur txiki batetik joan ginen ekosistema aztertzera, han geunden denak argazkiak atera eta atera animaliei eta… Oreinak, zikoina zuria, zankaluzea, txantxangorria… Animali pozointsuak eta guzti ikusi genituen ehun zangoa, armiarma berdea eta beste batzuk. Ibilaldia bukatutakoan bazkaltzera joan ginen.Bazkaldu ondoren han ondoan zeuden ur putzuetan uretako kakalardoak eta zapateroak aztertzen egon ginen. Eta ondoren Gazteizko parte zaharra ikusi eta berriro Azkoitira bueltatu ginen. ANIMATU ZAITEZTE SALBURUA EZAGUTZERA!!!


ikasten

Ibilaldiak

HERRI TXIKIAK EZAGUTZEN

LH 4. maila Azkoitia

AIZARNAZABALERA IBILALDIA GURE PROIEKTUA, HERRIA, HIRIA ETA LAN-SEKTOREAK, DENEZ, AIZARNAZABAL EZAGUTZERA JOAN GINEN URRIAREN 24EAN. HERRIKO HAINBAT GAUZA IKUSI GENITUEN; ADIBIDEZ: LAUBURU ZENTROA, PARKEA, OKINDEGIA, DENDA TXIKIAK, UDALETXEA, ILEAPAINDEGIA, ELIZA ETA FRONTOIA. BAITA FABRIKAK ERE, BAINA HAUEK, HERRITIK KANPO ZEUDEN. OSO ONDO PASATU GENUEN ETA GAUZA ASKO IKASI GENITUEN.

LH 2. maila Azkoitia

LURRASKA INGURUGIRO ZENTROA

Azaroaren 2an eta 3an, LH 2. Mailako ikasleok Lurraskako baserri eskolan bi egunetako egoaldia egin genuen. Ostegunean, iritis ginenean, bertako begiraleak gurekin elkartu ziren, bi egunetan egingo genuena eta bertako arauak azaltzeko. Ondoren, logeletara joan ginen gure motxilak antolatzera. Egonaldian tailer desberdinak izan genituen: ogia egiten ikasi genuen, animalia desberdinak nola zaindu ikasi genuen, garaiko fruituak eta barazkiak biltzen ikasi genuen… Horretaz gain, jolasteko denbora librea ere izan genuen.

Afal ondoren, onena diskoteka. Dantza asko egin ostean lotara joan ginen. Hurrungo egunean gosaldu eta berriro tailer desberdinetan trebatu ginen. Bazkal ondoren maletak egin eta berriro tailer desberdinetan trebatu ginen. Bazkal ondoren maletak egin eta etxera itzultzeko ordua nahi baino lehen iritsi zitzaigun. Neka-neka eginda heldu ginen Azkoitira. Ezin ahaztuko ditugu han pasdatako bi egunak!

51


ikasten

Ibilaldiak

HH 05 Azkoitia

AZKOITIKO ESKULTURAK IKUSTERA IRTEN GARA.

LH 2. maila Azkoitia

LH 2. mailako ikasleak

EKAINBERRIN

Xabier Munibe LH2. mailako ikasleok, urriaren 27an, Zestoako Ekainberri kobazuloan egon ginen. Hiruhilabete honetako proiektuarekin lotua, historiaurrea lantzeko aukera bikaina izan genuen. Talde desberdinetan banaturik kobazuloa ikusi eta tailerrean garai bateko gizakion moduan marrazkiak egin genituen. Eguraldia lagun, parkean jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Oso ongi pasatu genuen!

52


ikasten

Ibilaldiak

HERRIA EZAGUTZEN Xabier Munibeko HH 4 urtekoak ahateak eta arrainak ikustera joan ginen, ondoren Intxaustiko parkean jolastu genuen. Arratsalde polita!

53

HH 04 Azkoitia


ikasten

Ibilaldiak

HH 05 Azkoitia

EKOGUNEA. HERNANI Azaroaren 16an HH05 mailakoak Hernaniko Ekogunera joan ginen. Eguraldia lagun, egun bikaina pasa genuen barazki eta frutei buruz asko ikasi genuen. Priomeran igaro genuen eguna!

54


ikasten

Ekoizpenak

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko lehenengo zikloko IKASLEAK TAILERRETAN.

55


ikasten

Ekoizpenak

AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAIKO HAUR HEZKUNTZAKO HAURRAK ZIRKULAZIO LIBREAN

HH 02 URTEKOAK

56


ikasten

Ekoizpenak

HH 03 URTEKOAK

57


ikasten

Ekoizpenak

HH 04 URTEKOAK

58


ikasten

Ekoizpenak

HH 05 URTEKOAK

59


ikasten

Ekoizpenak TXUFA BI URTEKO GELARA ETORRI DA

Aurten bi urtekoak ikastolara hasi gara lehen aldiz. Poz pozik gabiltza. Gurekin batera TXUFA txakurra, MITXITA katua eta KUA - KUA ahatea etorri dira.

Beraiei buruzko ipuina eta abestia entzun ondoren, denok batera elkarri lagunduaz begira zein marrazki politak egin ditugun!

Zuen gustukoa izatea espero dugu. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI HH 02

60


ikasten

Ekoizpenak

UDAZKEN EGUNA HH5 UDAZKEN GAIARI AMAIERA EMATEKO, ERAKUSKETA POLIT BAT JARRI DUGU HAURREK EKARRITAKO UDAZKENEKO BARAZKI, FRUITU ETA HOSTO EZBERDINEKIN. HONETAZ GAIN UDAZKENEKO HAMAIKETAKOA EGIN DUGU FRUITU ETA BARAZKIEKIN PLATER EZBERDINAK SORTUZ. ASKO IKASI ETA GOZATU DUGU!

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI HH05

Udazkeneko hostoekin egindako animalien erakusketa.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI LH 1. maila

61


ikasten

Ekoizpenak

TXORIEN BASOAK Plastikan baso bat egin dugu. Hori egiteko etxetik kartoizko galleta kaxak ekarri ditugu. Txorien kontornoak eta siluetak erabili ditugu animaliak egiteko. Zuhaitzak, belarrak eta gauza gehiago denen artean egin ditugu baina ikasle bakoitzak txori bana dauka egina eta gero beltzez margotu ditugu. Gela bakoitzak bere basoa egin du. Horma-irudi politak daude ikusgai gure pasa-lekuan, horren lekuko argazkia!! Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai. LH 5. A

AKUARIUMA PASILOAN MATERIALA:

NOLA EGIN:

- Koloretako kartulinak

- Hasteko, erabilitako orri batean arraina diseinatu.

- kartoia

- Gero, kartoian kopiatu eta moztu.

- Artaziak

- Ondoren, kartulina zatia kartoiaren gainean itsatsi eta buztanarekin berdin egin.

- Kola

- Jarraitzeko, kartulina erabiliz begiak, ahoa eta aletak egin.

- Margoak

- Amaitzeko, dena ondo itsatsita dagoenean, aquariuma osatu,nahi dituzun apaingarriak gehituz.

- Erabilitako orri bat

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai. LH 6

62


ikasten

Ekoizpenak

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI LH 1. maila

PROIEKTUKA LANEAN Lehenengo proiektua GURE ESKUALDEAri buruzkoa izan da. Informazioa landu heinean horma irudi bat osatu dugu.

Azken xedea ibilaldia izan denez, gela guztietakoak elkartu gara informazioa trukatu eta aurkezpena prestatzeko. Eskualdeko herri bakoitzeko aurkezpenak prestatu ditugu.

Liburutegian elkartu gara herri guztietako aurkezpenak azaltzeko eta ondoren ibilaldia nora egin aukeratzeko. Bozketa bidez ibilaldia Zarautzera egitea aukeratu dugu. LH 4. mailakoak Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

63


ikasten

Ekoizpenak

HH3 PROIEKTUA: FAMILIA ETA BIZITOKIA Gure familiak ezagutuz, familia eredu desberdinak ezagutu ditugu, baita bizitoki desberdinak ere. Ze ondo pasatu dugun! Asko gustatu zaigu gure familiak aurkeztea. Orain argazkiekin egindako albumarekin disfrutatuko dugu.

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

Azkoitiko Xabier Munibe ikastolako 5 urtekoak artistak ezagutzen ari gara, hauen lanak ezagutu ondoren begira ze arte lan dotoreak egin ditugun!!! GU BAI ARTISTAK!!

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

64


ikasten

Ekoizpenak Kaixo lagunok! Oraingo honetan, HH04 urtekoak “uretako animaliak” gaiaren inguruan hasi dugu ikasturtea. Hona hemen egin ditugun lantxo batzuk!! HH04 XABIER MUNIBE

SAN ANDRESAK DIRELA ETA BEGIRA NOLAKO TXERRI POLITAK EGIN DITUGUN 5 URTEKO GELAKOEK.

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

65


ikasten

Ekoizpenak

ZER GARA? Xabier Munibe ikastolako lehenengo mailako ikasleak beraien burua ezagutzen eta gelakide berria sortzen.

66


ikasten

Ekoizpenak LH 1EKO IKASLEAK POZ POZIK ITZULI GARA IKASTOLARA KONTU KONTARI OPORRETAKO EGONALDIAREN BERRI EMANATEKO IRRIKITAN

67


ikasten

Ekoizpenak

GIZA GORPUTZA GAIXOTASUNAK

LH6D GELA Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

68


LEHIAKETA ALAIA PARTE HARTZEKO OHARRAK – Ikastolako ikasle guztiek parte har dezakete. – Galdera guztiei erantzuna eman behar zaie.

Erantzuten dutenen artean zozketa bat egingo da. Irabazleek bere saria Azkoitiko Amaitz edota Azpeitiko Pittinka dendetan izango dute eskuragarri.

LUKEN LARRAÑAGA H. H. 5. maila AZPEITIA

KAIET MUJIKA H. H. 5. maila AZPEITIA

MADDI EGIGUREN L. H. 1. maila AZPEITIA

IBAI ALBAREZ DE ARKAIA L. H. 2. maila AZPEITIA

ARATZ ITURBE H. H. 5. maila AZKOITIA

LIDE ANSOLA L. H. 1. maila AZKOITIA

JUNE ARRIETA L. H. 4. maila AZKOITIA

ARITZ NUÑEZ L. H. 5. maila AZKOITIA



LOTU PUNTUAK. Gure irakasleak ez du parekorik marrazten. Zer marraztu duen jakiteko, lotu puntuak eta margotu.


BERDIN-BERDINAK? AURKITU BI IRUDI HAUEN ARTEKO 7 DESBERDINTASUNAK.


MARGOTU IRUDIA MARGOTU IRUDIA ZENBAKI BAKOITZARI DAGOKION KOLOREA ERABILIZ.

1- PINK 2- GREY 3- BLUE 4- GREEN 5- RED 6- YELLOW 7- PURPLE


ZEIN BIDE JARRAITU BEHAR DU PRINTZESAK GAZTELURA IRISTEKO?


Ganbaratik jeitsi ditugu Gabonetako apaingarriak. Lagunduko al diguzu zuhaitza apaintzen?


OSATU ESALDIAK Nagore eskolarako idazlana egiten ari da, baina tarteko hitzak falta zaizkio. Lagunduko al diozu esaldian falta diren hitzak jartzen?

OSATU HITZAK Txirula jo arren, Nasrudimi ez zaio sugerik irteten saskitik. Osatu hitzak saskitik ateratako hizkiekin.


AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.