Ikasten 103

Page 1

IKASTEN 103. Urolaldeko

Ikastola

Publikoen

aldizkaria

2 016 k o a b e n d u a

MIREN GORROTXATEGI “33 EZKIL” Urola Ikastola

SAN ANDRES EGUNA Xabier Munibe ikastola DBHn

EGUZKILORE

Karmelo Etxegarai Ikastolako gela berria

HARRERA FAMILIAK BEHAR DIRA

zerbitzua eta lana euskaraz

AZPEITIKO IKASTOLA

www.azpeitikoikastola.hezkuntza.net

www.azkoitikoikastolahlhi.hezkuntza.net www.xabiermunibebhi.hezkuntza.net

www.urola.org


HH 5 URTE - Xabier Munibe ikastola


ikasten

Agurra 16/17 ikasturteko hasiera zamatsua eta burokratikoa izan dugu. LOMCE – Heziberri, beken prozesua… Beken prozesua aurrera eramateko, hainbat eta hainbat ordu sartu dira, prozesu administratibo gestore huts bihurtuta. LOMCE Hezkuntza Erreforma Espainian eta EAEn Heziberri ezartzen ari da. Euskal Herriko Hezkuntza Komunitatea Erreformari aurre egiten dihardu baina errealitatea murrizketak, lan baldintza okertzeak, lan karga handitzeak, geletan ikasleak pilatzeak… osatzen dute. Ikasturte honetarako gure helburua nabaria den egoera atzerakoi, zentralizatzaile eta adoktrinatzailea aldatzea, hezkidetza, parekidetasuna, berdintasuna, parte har­ tzea, errespetua eta elkar lana bultzatuz. Pausuz pausu, elkarrekin, gure lanaren izaera pedagogikoa berreskuratuko dugula zalantzarik ez dugu; ekinbide eta erantzukizun garrantzitsuei arreta eta dedikazioa eskaintzeko prest gaudelako. “Ezinezkoa dela esaten dutenek, egiten dabiltzanenei ez liokete eragotzi behar” (A. Einstein) “Saiatzen ez zaren hura baino ez da ezinezko” (Ezezaguna) URTE BERRI ON!!!

NON ZER

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Zuzendaritza taldea

Arduradunak:

XABIER MUNIBE,

KARMELO ETXEGARAI eta

UROLA IKASTOLETAko

Guraso, ikasle eta irakasleak

Fotokonposaketa: FK

BERRIAK Zuzendaritza taldeak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Mobilizazioak Urola Ikastolan _ _ _ _ _ _ _ _ Irakaskuntzarako teknologia aretoa _ _ _ _ _ Eguzkilore gela _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Gela berria martxan _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Hezkidetza ikastetxean _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Internet eta sare sozialen arriskuak _ _ _ _ _ Lehen sorospen ikastaroa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Passion for knowledge 2016 _ _ _ _ _ _ _ _ _

2 3 3 4 5 5 6 7 7

TALDEAK Eskolaz kanpoko ekintzetako arduradunak _ _ 8 Bertso eskolaren motibazio saioa _ _ _ _ _ _ 10 Ahozkotasuna eta bertsolaritza _ _ _ _ _ _ 10 Hezkuntza afektibo-sexuala _ _ _ _ _ _ _ _ 12 Haizea eta haizea _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 12 Ethazi metodologia _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 13 Eskola Agenda 21 _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 14 Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 15 Zur eta altzarigintza mintegia _ _ _ _ _ _ _ 16 Lanbide Heziketa duala _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 18 "Nire negozioa martxan jartzeko" _ _ _ _ _ 20 Lanerako prestakuntza ikastaroak _ _ _ _ _ 21 ARTIKULUAK Harrera familiak behar dira _ _ _ _ _ _ _ _ _ Urriak 24, liburutegien eguna _ _ _ _ _ _ _ Azterketen aurreko antsietatearen kudeaketa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Urola Ikastolan kalitate kudeaketa _ _ _ _ _ Erasmus+KA219 _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

1

22 23 24 25 28

ERREPORTAIAK Bi urtekoak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 29 Irakasle berriak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 32 PROTAGONISTAK Maider Juanikorena _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 36 Gipuzkoako ziklokroseko txapelketa _ _ _ _ 36 Bilboko VII argazki geologikoen lehiaketa _ 37 Xebas Bereziartua _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 37 Ioritz Hidalgo _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 38 Miren Gorrotxategi _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 40 Ikasle nederlandarra geure artean _ _ _ _ _ 42 OSPAKIZUNAK San Martin eguna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Olentzero _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ San Jose egoitzan _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ San Jose egoitzako egoliarren bisita _ _ _ _ 2016ko San Andresak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Euskararen eguna ospatzen _ _ _ _ _ _ _ _

43 43 44 45 46 47

EUSKARAREN ARNASGUNEA Zer dira arnasguneak? _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 50 IBILALDIAK Ibilaldiak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 51 EKOIZPENAK Ekoizpenak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 63


ikasten

Berriak

2016-2017 ikasturteko

ZUZENDARITZA TALDEAK

AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI H.H. - L.H. ZUZENDARIA: Camino Saiz IKASKETA BURUA: Maika Arenas IDAZKARIA: Mª Olatz Amozarrain

AZKOITIKO IKASTOLA XABIER MUNIBE H.H. - L.H. ZUZENDARIA: Arantxa Zubizarreta IKASKETA BURUA: Eneritz Elorza IDAZKARIA: Arantxa Kerejeta

UROLA IKASTOLA AZKOITIA-AZPEITIA BHI ZUZENDARIA: Alberto Izagirre IKASKETA BURUA: Kontxi Eizagirre IDAZKARIA: Aitor Epelde ALBOKO ZUZENDARIA: Mikel Alberdi ALBOKO IKASKETA-BURUA DBH: Mailu Agirrezabala ALBOKO IKASKETA BURUA AZK: Joxean Aranbarri DBHKO KOORDINATZAILEA: Mikel Sarasua

AZKOITIKO IKASTOLA XABIER MUNIBE BHI ZUZENDARIA: Lurdes Ariztimuño IKASKETA BURUA: Jose Luis Lizartza IDAZKARIA: Beatriz Agirre

2


ikasten

Berriak

URRIAK 26:

MOBILIZAZIOAK UROLA IKASTOLAN Behin baino gehiagotan, batzuek mugitu eta indarra egiten dutelako, Gizarte osoak euren lorpenak goza ahal ditu, baita mugitzen ez direnek ere.

Horregatik:

ESKERRIK ASKO!!!

Urola Ikastola

IRAKASKUNTZARAKO TEKNOLOGIA ARETOA Aurten ere Urola ikastolako IKTko irakasleak SIMO EDUCACION azokan egon ziren Madriden. 2016ko SIMO azoka 8.000 profesional baino gehiagok bisitatu zuten. Azokak, nazio osoko heziketa etapa guztietako irakasleak eta heziketa-kudeaketako arduradunak bildu zituen, titulartasun publikokoak zein pribatukoak. Azoka heziketarako berrikuntza teknologikoan zentratutako eskaintzarekin eta giro profesional handiarekin ospatu zen. 240 enpresek proposamenak aurkeztu zituzten, eta 8.000 profesionalen bisita jaso zuten.

Urte honetako edizioan beraien presentziagatik nabarmendu dira, heziketarako hodeian oinarritutako teknologiak, errealitate birtuala, 3D inprimaketa, robotika, “gamifikazio� heziketa eta ukimen-interfazeak. Ikastetxeko IKTko arduradunak eta berrikuntza alorrean ikastetxean ari diren langileak saiatuko dira ekarri zituzten proposamen teknologikoak aztertu, neurtu, eta, ahal den neurrian, bere ezarpena ikastetxean proposatzen saiatuko dira.

3


ikasten

Berriak

Karmelo Etxegarai

EGUZKILORE GELA Eguzkilore gela, aurtengo ikasturtean, Hezkuntza Sailak ireki duen Gela Egonkorra da. Karmelo Etxegarai Ikastolako Perdillegi eraikuntzan kokaturik dago. Egokitzapenekin ere, curriculuma konpartitu ezin duten edo hein txikian konparti dezaketen eta Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleei erantzuteko sortutako gela da.

sukaldaritza tailerra bezalako ekintzak burutzen ditugu; Txoko kooperatiboan aldiz, denok batera burutu beharreko jolas, eskulan edo ekintzak lantzen ditugu. Modu honetan, gizartean beharrezkoak ditugun trebeziei garrantzia emanez: txandak errespetatu, elkar lagundu, jarrera egokiak, besteak beste.

Bi arrazoiengatik deitzen zaie gela hauei egonkor: batetik, bertan laguntzen diren ikasleen etengabeko erreferentzia direlako; bestetik, ikaslearen beharren arabera baliabide egonkorrak dituztelako.

- Bakarkako lan eremua: Bakoitzaren ahalmen eta gaitasunak kontuan hartuz, curriculumean jasotako oinarrizko gaitasunen gutxieneko maila eskuratu ahal izateko moduko ekintza indibidualizatuak burutzen ditugu, TEACH metodologian oinarrituta.

Eguzkilore gelako ikasleen hezkuntza esku-hartzea oso indibidualizatua da. Gela hau, garatzeko zailtasun sakonak eta orokorrak dituztenen 6-16 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago. Ikasturte honetan, 3 ikasle ditugu (Azpeitiar, Azkoitiar eta Zumaiar bat). Hala eta guztiz ere, 5 ikasle arteko ratioa izan dezakeen gela bat da.

- IKT txokoa: Ordenagailuaren erabilera eta komunikatzeko modu alternatiboak dira gehien lantzen ditugun ekintzak. Dena dela, ikas komunitate bat garenez, eta Ikastolaren parte garenez, ikasle hauen gela Eguzkilore gela bada ere, euren adineko ikasleekin batera erreferentzia gela bat dute eta eurekin batera hainbat ikasgaitan parte hartzen dute (Musikan, Arte Hezkuntzan, Ingelesean, Gorputz Hezkuntzan, Balio sozial eta Zibikoetan besteak beste eta ekintza berezietan, irteeretan edota eskola mailan egiten diren ekintza nagusietan). Modu honetan, inklusioan oinarritutako gure hezkuntza planteamendua aurrera eramaten dugu.

Eguzkilore gelaren helburu nagusia, ikasleen bizi pertsonalean esanguratsuak eta funtzionalak izango diren trebezia eta gaitasunak lantzea da. Bakoitzaren gaitasunen barruan, ahalik eta autonomoenak izan daitezen. Hau burutu ahal izateko, Pedagogia Terapeutikoa eta Entzumena eta Mintzairako irakasle tutore bat eta 2 hezkuntza laguntzako espezialista gaude.

Baina ikasle hauen garapena osotasunean eman dadin, Ikastolan dauden esparruak erabiltzeaz gain, herri mailan ere lan egiten dugu. Aurten, autonomia lantzeko herrian zehar ibilaldiak (zebrabideak, igogailuaren erabilera, jarrera eta abar lantzeko) eta erosketak egiten ditugu, eta azken hiruhilabetekoan igerilekura ere joateko asmoa dugu.

Antolamenduari dagokionez, gela lau eremu ezberdinetan banatuta dago: - Erlajazio txokoa: lasaitzeko izateaz gain, sentsibilizazio sentsoriala lantzeko aukera ematen digun txokoa da hau. Psikomotrizitatea lantzeko, musika entzuteko eta ipuinez gozatzen dute baita ere.

Bai gizartea, baita Ikastola ere ezaugarri ezberdinetako pertsonaz osaturik dago. Bertan denon ezberdintasunak ulertu eta onartuz elkarbizitzen ikasi eta guztien beharrizanak betetzen saiatuko gara.

- Sukalde eta lan kooperatibo txokoa: sukalde txokoari lotuta, mahaia jarri eta jaso, harrikoa egin, garbigailua jarri, arropak eseki, arropak jaso, hamarretako prestatu eta

4


ikasten

Berriak

Xabier Munibe DBH Ikastetxe berrian, GELA

BERRIA MARTXAN

2016-2017 ikasturte honetan, ZIG gela (Zereginezko Ikasketa Gela) jarri da martxan Xabier Munibe BHI ikastolan. Astearte eta ostegunetan, 10:30ak aldera, eta ikastolako bi sarreratan, gela honetako ikasleok patata tortila pintxoak egin eta saltzen ditugu Hasiberriak (aprendizak) izan arren, pintxoek harrera arrakastatsua izan dute, eta euro baten truk, gure ikastolako ikasle, langile nahiz irakasleek, ikastolatik irten gabe, hamarretako ezin goxoagoa dastatzeko aukera hortxen dute, eta ondo bidean, izan, izango dute ikasturte osoan zehar. Erakutsitako konfiantzagatik, eskerrik asko eta ON DEIZUELA! Gotzon eta Eñaut

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe BHIko irakasleen formazioa

HEZKIDETZA IKASTETXEAN Xabier Munibeko klaustrokideok, iazko ikasturtean abiaturiko HEZKIDETZAREN ibilbidean sakontzeko helburuaz, iragan azaroan eta ikastetxe bertan, formazio saio berrian murgildu ginen. Prestakuntza arduradunak, Haizea Egiguren eta Xabier Baglietto, biak Arremanitz taldeko kideak, hain zuzen ere. Lehenengo saioa, esan bezala, pasa den maiatzean burutu genuen; bigarrena, berriz, azaroaren hasieran. “Nola egin aurre sexismoari ikasgelan eta ikasgaietan”, horixe bina orduko bi saiootan izandako aztergai nagusia.

• Taldea-indibiduoa dinamikan lan egitea. • Genero baldintzapena gainditu eta pertsonen indibidualtasuna bultzatzeko lana burutzea. Lehen saio horretan, irakasleek beraien lan hezitzailean ikasleengan eragiteko duten gaitasuna eta posizio pribilegiatua azpimarratu zituen Axier Bagliettok. 2. Saioa Aurreko saioan egindakoa gogoratu ondoren, “zer egin genezake Xabier Muniben hezkidetza garatzeko?” eta “zer beharko genuke hezkidetza lana ikasgaietan garatzeko?” galderei erantzuten saiatu ginen talde lanean jardunez. Hezkidetza garatzeko eremu desberdinak identifikatu ondoren, eragile garrantzitsuenak finkatu genituen: irakasle, guraso, ikasle, espazioak (jolas-garaia, eskola kanpoko jarduerak, eskola orduak...). Saioa bukatzeko, Haizea eta Axierrek hezkidetza gure egunerokoan txertatzeko irizpideak eman zizkiguten.

1. Saioa Lehenengo saioaren helburu nagusia irakasleak gaiaz sen­ tsibilizatzea edo sentsibilizazioa areagotzea izan zen. Gure mundua bitan zatitua dago, maskulino-femenino (genitalen arabera). Hezkidetza ez da soilik neska-mutilak “berdin” tratatzea. Zer transmititzen dugun, edukiak, jarrerak, rolak... kuestionatzea ere bada. Hezkidetza, bakoitzaren indibidualtasuna potentziatzea da, pertsonak modu integralean garatzea. Ez gara denak berdinak,eta horrexegatik, ezin gara bi multzo homogeneotara bakarrik mugatu. Horretan eragin nahi badugu, ikasleak berdintasunez tratatu nahi baditugu ez dugu soilik maila diskurtsiboan lan egin behar. Sentitu-pentsatuekinez egin beharko genuke (jarrera, emozio, sentimendu eta diskurtso egokiak erabiliz). Hau da: • Tratu Onak entrenatzea. • Sexualitatea hezkuntzan txertatzea (sexualitatea zentzu zabalean).

Eta beraiei, bai Haizeari baita Axier eta Arrremanitzeko gainontzeko kideei ere, bihoakie lerroon bidez gure eskerrik beroena; eskerrik beroena bai, hezkidetzaren sustapenean eta berorren jorraketan eskainiriko laguntza eraginkor eta estimagarriagatik. Jexux Zelaia Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe BHIko hezkidetza arduraduna

5


ikasten

Berriak

INTERNET eta SARE SOZIALen arrisku

eta aukerez sentsibilizatzeko proiektua jarri da abian Xabier Munibe ikastola HLHI

Internet eta Sare Sozialen erabilera denon ahotan dagoen honetan, hauen erabilerak eskaintzen dituen aukera eta arriskuez sentsibilizatzeko xedearekin, eskualdeko hainbat eragilek elkarlanean hainbat ekintza antolatu dituzte. Proiektu honen beharra, IB Sarearen baitan egituratzen den Ikastetxeen Mahaian identifikatu zen eta azken hilabeteetan eragileekin elkarlanean emandako prozesuaren ondorioa da. Ekimena, hiru lan lerro nagusiren baitan egituratzen da.

Guztira, eskualdeko 300 ikasletik gora izan dira sentsibilizazio tailerretan parte hartzaile. Bestetik, ikastetxeetako irakasle nahiz aisialdiko begiraleen ezagutzak indartzeko, formazio tailer propioak sortu dira. Ekintza horren bitartez, tresna hauen erabilerarekin eman daitezken egoera ezberdinei aurre egiteko prestakuntza eskaini nahi izan zaie. Amaitzeko, herritar orori, bereziki gurasoei, zuzendutako hitzaldi zikloa antolatu da. Jardunaldi horien bitartez, herritarrek gaian izan ditzaketen zalantzak eta kezkak argitzeaz gain, internet nahiz sare sozialen erabilerak sortu ditzaketen egoera ezberdinen aurrean nola erantzun argitu nahi da.

Lehenik eta behin, Azkoitia eta Azpeitiko ikastetxeetan, Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasleei zuzenduta, bi orduko hiru saio praktiko antolatu dira. Saio horietan helburu nagusia ikasleak sare sozialek eta internetek, oro har, eskaintzen dituzten aukera eta arriskuez jabetzea izan da.

Jarraian, antolatu den hitzaldi zikloaren egutegia atxikitzen da. Hitzaldiak, “Suspergintza-Ementic” egitasmoko Mikel Agirrek eskainiko ditu: Azkoitia: - “Internet: aukerak eta arriskuak”. Azaroak 17 osteguna, Zubiaurre Elkargunean, 18.30ean. - “Sare Sozialak: erabilera egokia”. Azaroak 24 osteguna, Zubiaurre Elkargunean, 18.30ean Azpeitia: - “Internet: aukerak eta arriskuak”. Azaroak 22 osteguna, Sanagustin kulturgunean, 19.00etan. - “Sare Sozialak: erabilera egokia”. Azaroak 24 osteguna, Sanagustin kulturgunean, 19.00etan

6


ikasten

Berriak

Xabier Munibe BHI

LEHEN SOROSPEN IKASTAROA Azaroan zehar izaniko formazio saio ezberdinen artean, lehen hamabostaldian, Xabier Munibe BHIko klaustrokideok Lehen Sorospen ikastaroan parte hartu genuen: Egunerokoan sor dakizkigukeen arrisku egoera ezberdinei ahalik eta modu egokienean NOLA ERANTZUN. Horretantxe, teoria eta praktika uztartuz, Gurutze Gorriko arduradun den Ibon Errazu buru-

belarri bi orduz aritu zitzaigun, besteak beste, protokoloaren garrantzia azpimarratuz: -

Zauri eta hausturen kasuan

-

Bihotz eta biriken suspertzean eta

-

Desfibrigailuaren erabilpenari dagokionean.

Urola Ikastola

PASSION FOR KNOWLEDGE 2016 Passion for Knowledge 2016 jardueren artean top@DIPCZientziarekin solasean! Nobel saridun zein puntako iker­ tzaileen eta bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleen arteko topaketetan Urola Ikastolako batxilergoko ikasleek parte hartu zuten. Topaketa hauen helburu nagusia, ikasleen

zientzia- eta teknologia-ikasketei begirako bokazioa susta­ tzea da; betiere, ezagutzarekiko pasioak ikasle gazteak goitik behera busti ditzan. Zientzialari gonbidatuek zientziarekiko eta ikerkuntzarekiko grinari buruz hitz egin zuten eta beren lanari eta esperientziari buruzko galderak erantzun.

Argazkian agertzen den zientzilaria Dudley HERSCHBACH da Kimikako Nobel Saria 1986

7


ikasten

Taldeak

Eskolaz kanpoko ekintzetako

ARDURADUNAK

Xabier Munibe

Antzerkia HHtik hasi eta LH6. maila arte JOSUNE GARMENDIA eta XABIER BARKERO

Mekanografia LH 5-6. maila LEIRE ARRIZABALAGA

Dantza HH – LH MIREIA ARRIZABALAGA eta LEIRE ARRIZABALAGA

Ikaskirol LH3. mailatik aurrera SARA ARIÑO

8


ikasten

Taldeak Karmelo Etxegarai

Marrazkia eta sormena L.H. IBAN IZAGIRRE

Marrazkia eta eskulanak H.H. NAIARA IZAGIRRE

Dantza Modernoa eta Musikala L.H. UXOA IBARRETA

Euskal Dantzak H.H. ANA ALBERDI eta MAITE ARAKISTAIN

Antzerki eta Mozorro tailerra L.H. MIREIA GALARZA

Zirkoa eta Malabarak H.H. eta L.H EKAIN IBARGUREN

9


ikasten

Taldeak

Bertso eskolan izena eman aurretik motibazio saioa egin zuten Jokin Uranga eta Eneritz Artetxek 2016ko ekainean

Xabier Munibe ikastola HLHI

Jokin Uranga eta Eneritz Artetxe, izena emateko esku orriak eskuan zituztela, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailatako gela guztietatik pasa ziren, besteak beste, Bertso-Eskolan zer egiten den eta Erniarraitz zer den azalduz. Bertso-eskolako ikasleak zeuden geletan, berriz, (lagunak animatze aldera) klaseetan zer egiten zuten kontatzeko eskatu zieten. Klasez kanpoko ekintza osagarrien berri ere eman zuten (Lastur asteburu batean, bertso-eskola eguna...). Honenbestez, ikastolan 14 ikaslek dihardute bertso eskolan; Azkotia eta Azpeitia artean, berriz, 60; horietarik, helduak, 20. Errezilen abendutik aurrera hasiko dira.

AURTENGO BERTSO ESKOLAKOAK SAN JOSE EGOITZAN saioa hasi aurretik (Eritz Jacinto eta Eritz Dávila falta ziren)

AHOZKOTASUNA eta BERTSOLARITZA proiektua

DBH 1. mailan ”Gu ere bertsotan” lemapean, aurten “Mundu bat bertso” Euskara arloaren osagarria da “Gu ere bertsotan” egitasmoa, besteak beste, arlo horretan lantzen diren testu moten lanketarako baliabideak eskaintzen dituelako. 1. maila: Gipuzkoako bertsozale elkarteak eta Azkoitiko Udalak elkarlanean martxan jarritako proiektua, eta azken horren diru laguntzaz bideratua. Gure kasuan 1. DBHko ikasleei zuzendua, 82ko kopurua aurtengoan. Lanketarako Bertsozale Elkarteak hamabostean behin irakasle bat bidaltzen du eta aurten ere Jokin Uranga itzuli zaigu. Beste hamabostaldian ikastolako Euskara arloko irakaslea den Ixabel Jauregiren esku dago bertso jorraketa.

Xabier Munibe ikastola BHI

irakasle trebatu batekin gure ahozkotasunaren tradizioa eta bertsolaritzaren mundua ezagutzea. Bide batez, jendaurreko saioetan treba­tzea, gelan nahiz gelaz kanpo; bertsoa ulertzera eta gozatzera iristea. Horretarako Zaharren egoitzara, Errezilgo Herri eskolara, Lehen Hezkuntzako geletara, Baztartxo aretora… joango dira.

Programaren helburua gelako ikasle guztiak Euskara arloan eta betiere berorren osagarri, modu ludikoan,

10

Lexikoa aberasteko, esamoldeak ezagutzeko, arrazoiak gara­tzeko ere... oso baliagarria da bertso lanketa. Ikasturteko emaitzak ikusteko eta bertsolaritzaz zer dakiten ikusteko Euskal Herri osoko DBH etapara zuzendutako txapelketa dugu, aurtengo ikasturtean Xabier Munibe Ikastolaren XXVI.bertso paper lehiaketa eta horren sari banaketa jaialdia. Bertan 1. mailakoak izango dira saridunen aurkezle eta gai jartzaile bukaeran.


ikasten

Taldeak Landuko diren gaiak honakoak: • Geure buruari • Ez gaude konforma • Gabonetako zorion mezua • Neguko eskea • Guk euskaraz • Ipuina bertsotan • Asmakizunak. Teknikari buruzko azalpenak eta ariketak

• Bertsoaren funtzio komunikatzailea • Irudimenaren eta sormenaren aukerak

• Neurria eta doinua • Atzekoz aurrera • Errima

Prozedurak

HELBURUAK A) Bertsogintza bitarteko delarik, hau da, eskola kurrikulumean bertsolaritza ezarriz, ikasleen euskararen erabilpen maila eta kalitatea handitzea Adierazleak • Ikasleak bertso bat idatziz egiteko gauza izatea • Ikasleak bat-bateko piezak osatzeko gai izatea • Ikasleak, hasieran laguntzarekin egingo duten jarduera pixkanaka jarduera autonomo bilakatzea, bertsoak egiteko prozedurazko edukiak barneratuz eta aplikatuz • Komunikazio funtzio eta egoera ezberdinetako bertsogin­ tza lantzea: kontaketa, eskea, zirikatzea, barre eginaraztea…

Lantzen diren EDUKIAK Eskola ordutan landuko diren edukiak honako hauek dira: Kontzeptuak • Garai bateko eta gaur egungo bertsolariak eta bertsogin­ tzaren fenomenoa • Bertsogintzaren ezaugarri orokorrak: - Doinua eta neurria - Puntuak eta oinak - Errimatzeko arauak • Idatzizko eta bat-bateko bertsogintza

• Bertsoak egiteko teknika - Atzekoz aurrera - Oinetatik abiatuz puntuak atera - Hasera emanda bertsoa osatu • Ideien antolaketa: bertsoaren barne egituraketa • Doinu eta neurriaren bateratasuna • Bertsoaren azterketa • Ideien tolestea eta garapena, aukera aniztasuna • Kantaera eta gorputz espresioa • Memorizazioa Jarrerak • Komunikazioaren aldeko jarrera, entzuten ikasi, txanda errespetatu… • Norbere sorkuntzarako interesa, besteena ere baloratuz. • Gelakideen aurrean adierazteko pausoa eman, deshinibitu • Norbere aukera eta lorpenen balorazioa eta autoestima • Talde lana eta jarrera parte hartzailea, lehiakortasuna eta nabarmendu nahia baztertuz. • Euskaraz hitz egitearen aldeko jarrera positiboa, hizkun­ tzaz gozatuz.

SORTZEN DIREN EKOIZPENAK: Bertso postala, bertso komikia, bertso metarako sorta, ipuin klasikoak bertsotan, Euskara eguneko jaialdirako bertsoak, asmakizunak, herriaren aurrean Baztartxon egiten den jaialdirako proiektua…

11


ikasten

Taldeak

HEZKUNTZA AFEKTIBO-SEXUALEAN Xabier Munibe ikastola BHI murgilduz Urtero bezala, DBH 2, 3 eta 4. mailako ikasleek Hezkuntza Afektibo Sexualari buruzko formazioa izango dute, “Arremanitz” taldearen eskutik. DBH 2. mailako ikasleek bi orduko saioa jasoko dute; 3. mailakoek, bi orduko hiru saio, eta 4. mailakoek, berriz, lau orduko saio bat. Harremonak egitasmoaren xedea tratu onak eta sexu aniztasuna sustatzea da. Horixe da, hain zuzen ere, in-

darkeriari eta bereziki emakumeen kontrako indarkeriari eraginkorki aurre egiteko bidea. Nork bere burua onartzen eta maitatzen laguntzea da muina, horrela izango baititugu pertsona zein harreman osasuntsu eta gustagarriak. Zentzu horretan, egitasmoaren protagonistak gazteak dira. Gazteen esparrura, komunitatera zabaltzea da ardatza. Gazteak subjetu bilakatu, komunitateaz pentsatzen lagundu eta beraien ingurua ere transformazio prozesuan uztartzea.

HAIZEA ETA HAIZEA

Xabier Munibe ikastola HLHI

Udazkenean hostoak erori eta LH 2. mailako ikasleok… Bildu eta disfrutatu

Ondoren arte lan ederrak burutuaz

12


ikasten

Taldeak

ETHAZI METODOLOGIA

GOI MAILAKO ADMINISTRARITZAN Urola Ikastola

ETHAZI (Etekin Handiko Zikloa) izeneko Metodologia berria 1. kurtsoko Administraritzan martxan jarri da. Ethazi erronketan oinarritutako ikaskuntza metodologia berri bat da. Metodologi honen ezaugarri garrantzitsuena, talde lanaren bidez erronkak lorzea da. Taldean erronken bidez lan eginez, ikasle bakoitzak bere ikaskuntzaz arduratzetik aparte, ikaskideen ikaskuntzan ere laguntzen du aurreikusitako emaitzetara iristeko. Gaitasun teknikoak ez ezik, zeharkako gaitasunak ere eskuratzea da programaren helburua. Zeharkako konpetentzia estrategiko horrek (talde lana, iniziatiba, komunikazioa‌), gaur egungo gizarteko enpresa eta erakundeen beharrizanei erantzuteko egituratu dira.

Metodologi honekin ikasleari bere ikaskuntza prozesuan protagonismoa ematen zaio. Gainera ikasgelaren kudeaketa, arkitektura, ordutegiak etab., lantzen dira, beti ere eszenario berrirako bidea errazteko asmoz.

13


ikasten

Taldeak

ESKOLA AGENDA 21 Xabier Munibe ikastola DBH Ikasturtea hasteaz bat, Agenda 21eko arduradunok, azken urteetako urrats bera jarraituz, talde sustatzailea osatu berri dugu, eta abiadura politean, martxan dugu dagoeneko. Horra hor, aurtengo batzorkideon aurkezpen argazkia. Aurten landuko dugun gaia, KLIMA ALDAKETA izango da; gizakiok, bereziki azken hamarkadetan, berotegi efektuko gasen isurketa handiaren ondorioz eragindakoa, hain zuzen ere.

Urola Ikastola Eskolako Agenda 21 martxan jarri zenetik, 20032004 ikasturtean, Urola Ikastolak programa horretan parte hartu du. Jasangarritasunerako Hezkuntzarekiko egindako lan on eta jarraituagatik, 2013an “Eskola Jasangarriaâ€? ziurtagiria jaso genuen. Aurten, aitortza-agiriaren berritzea dugu helburu eta zuen partaidetza ezin bestekoa izango da. 2016-2017 ikasturteko EA21eko gaia KLIMA ALDAKETA da. Azken 150 urteetan, munduko tenperatura 0,8ÂşC inguru igo da, eta hazten jarraituko duela aurreikusten da. XX. mendearen erdialdetik gertatutako berokuntzak gizakion jardunak sortutako berotegi-efektuko gasen igorpenek eragindakoa da. Aipatutako egoera kontuan hartuz, proiektu honen helburu orokorra klima aldaketaren zergatiak eta ondorioak ezagutzea, ikastetxean eta udalerrian aurreikusten diren aldaketak aztertzea eta aldaketa hauek ez gertatzeko edo arintzeko zein ekintza egin daitezken proposatzea da.

14


ikasten

Taldeak

Urola Ikastola: Martxan da lanbide heziketako eskaintza berria

MENDEKOTASUN-EGOERAN DAUDEN PERTSONENTZAKO ARRETA Gaurkoan Urola Ikastolako Azkoitiko zentroan dagoen ziklo berri bati buruzko gorabehera batzuk kontatzera gatoz. Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta da zikloaren izena. Urriaren 4an izan zen inaugurazio ekitaldia eta bertan, ezinbesteko laguntza eskaini duten Azpeitiko eta Azkoitiko alkateak izan ziren bozeramaile. Guztiz eskertzeko beren jarrera eta prestura. Bestalde, Urola Bailarako hainbat eragile ere izan genituen ospakizunean: Iraurgi Berritzeneko zuzendaritza; San Jose eta San Martin egoitzetako zuzendari nahiz presidentea; ikastetxeetako zuzendariak‌ Proiektu hau martxan jartzearen arrazoietako bat bailaran perfil horren beharra ikustearen ondorioa da, horrek lanerako dituen irteeren garrantzia zein pisutsua den kontuan izanik, inguruko udalak eta arlo honetako profesionalen lana eta gogoa aipatu gabe ezin direla utzi esan beharra dago. Lan asko egin dute eta guztien elkarlanean hezkuntza publikoak eskaintza hau baimentzea lortu. Ziklo honetan behar desberdinak dituzten pertsonen arreta nola egin behar den ikasten da. Mendekotasuna eta honen ezaugarri eta behar desberdinak identifikatzen dira, eta horren aurrean, eta kasu bakoitzean, eman beharreko arreta nolakoa izan behar den, erabakitzen da.

Ikasketa hauek lan irteera handia dute. Jakina da egungo gizartearen premia zein den, eta hori kalitate onarekin betetzeko profesionalak prestatuko dira ziklo honekin. Lanerako irteera handia dela esan beharra dugu hiru esparru desberdinetan lan egiteko aukera ematen dela: instituzioetan, etxez etxeko laguntzan eta telelaguntzan. Irailean hasi gara eta, une honetan, 3 irakasle eta 18 ikasle ditugu, gustura baino gusturago. Oso ikasle talde ona eta gogotsua da, eta ziur gaude 2 ikasturteren ondoren lanerako oso prestatua egongo den jendea izango dela. Irakasleon eta zentroaren aldetik ez dugu esan gabe utzi nahi, nahi duenari instalazioak erakutsi eta nola lan egiten dugun ikustera hurbiltzeko gonbita luzatzen diogula. Eta azkenik, datorren ikasturterako jendea animatu nahi dugu, oso lan esparru polita baita eta merezi duela uste dugulako. Bukatzeko http://www.erlotelebista.eus/azken-berriakerlo/1805-erdi-mailako-ziklo-berria-urola-ikastolan Erlo telebistako esteka baten helbidea ematen dizuegu, instalazioetan egin zen harrera ekitaldiarena Eskerrik asko honetan sinetsi eta lortzeko lan egin duzuen guztioi.

15


ikasten

Taldeak

ZUR eta ALTZARIGINTZA MINTEGIA Urola Ikastola WOODTEKTURA PROIEKTUA Woodtektura, 2016ko martxoan Cluster Habic-ek martxan jarritako proiektu innobatzaile bat da. Habic, Euskadiko zur diseinu eta ekipamenduaren klusterra delarik. Bertako parte da Urola Ikastolako Zur eta Altzarigintza mintegia eta zuraren sektoreko enpresa garrantzitsuenak ere klusterrean sartuta daude. Sektorearen konpetitibitatea nahiz garai berrietarako transformazioa aurrera eramatea ditu helburu. Une honetan Woodtektura proiektuaren parte gara: - Donostiako Arkitektura eskola (ETSASS UPV/EHU)

- - - - -

go da, bai fabrikazio prozesuan bai eta etxeak berak gero izango duen kontsumoari dagokionez. Material ekologikoak erabiliko dira fabrikazioan. Etxearen estruktura egurrezkoa izan behar da. Kanpo soinua barrura ez iristeko ondo isolatuta egon behar da. Ezaugarri antzekodun lekuetara esportagarria izan behar da. Fabrikazio prozesu osoa, Azkoitiko Urola ikastolako Zur eta altzarigintza tailerrean egin beharko da.

- Urola Azkoitia-Azpeitia Ikastolako Zur eta altzarigintza mintegia

PROIEKTUAREN EGUNGO EGOERA

- Cluster HABIC Aurrerago, fabrikazio fasea hasten denean zur eta altzarigintza sektoreko enpresa desberdinek parte hartuko dute. Proiektu amankomun bat egitea da helburua, Arkitektura eskolako 4.kurtsoko ikasleen eta Zur eta Altzarigintza zikloko 2.kurtsoko ikasleen artean. Lehenik diseinatu eta ondoren fabrikatu, eraiki eta instalatuz 2016-17 kurtsoan zehar. DESIGN&MAKE zurean. Proiektuaren proposamena: INDUSTRIALIZATURIKO INGURUNE BATEAN, ETXE JASANGARRI MODULU BATEN PROTOTIPO BAT ERAIKITZEA Eskala errealean, 25-30m2-ko etxebizitza jasangarri bat eraikitzea, espazio edo eraikuntza industrial bat eraberrituz, produkzio sistema industrializatu bat sortuz, ezaugarri beretsuko beste edozein lekutara esportagarria dena. Fabrikazio eta eraikuntza prozesua Urola Ikastolako Azkoitiko eraikinean egingo da.

Gaur egun, bi pareta eginda daude dagoeneko, hego eta eki orientazioarekin, egurrezko estruktura arina erabiliz fabrikatuak eta transpirazioa uzten duen geruza batez babestuak daudelarik. Era berean, berriki beste egurrezko solairuarte bat egin da siloaren goiko zatia garbitzeko erabilgarri dena. Solairuarte honen ertzean bi argizulo daude hego eta ekialdera begira, inguru honek argi naturala izatea ahalbidetuz.

PROIEKTUAREN BALDINTZAK: - Eraikitako etxeak, ohiko etxe baten funtzio guztiak bete beharko ditu. - Etxea 25-30m2koa izango da, bai metro karratu kopurua bai eta erabiliko den material kopurua minimizatuz. - Erabiliko den energia kopurua ahalik eta txikiena izan-

Behin tailerreko espazioa egokituta, (50m2 inguru okupatzen zituen eta erabiltzen ez zen makina bat kanpora atera behar izan da) instalazio eta muntaia praktikak egiteko prest dago lekua.

Une honetan proiektua martxan da. Hasierako hainbat kontaktu eta gero Urola Ikastolako Zur eta Altzarigintza mintegiaren eta Arkitektura eskolaren artean, dagoeneko definiturik da egutegia. Iraila bukaeran Arkitektura eskolako 30 bat ikasle izan dira Urolako instalazioetan. Hasierako krokisak egin dira, material desberdinen analisia, datuen analisia, etab. Hurrengo pausoa Arkitektura eskolako ikasleek lehenengo diseinu proposamenak egitea izango da, fabrikazio eta eraikuntza irtenbide guztiak kontuan izango dituena. Ildo horretatik, Abenduan, Arkitektura eskolara joango gara Urolako Zur eta Altzarigintzako ikasleekin proiektu egokiena-

16


ikasten

Taldeak ren aukeraketan parte hartzera. Ondoren, 2017ko martxoan, Urolako Ikastolako Zur eta altzarigintza tailerrean egingo da Fabrikazio, eraikuntza eta instalazio fasea. Urola Ikastolako Zur eta Altzarigintza mintegian, ez daukagu dudarik etorkizunean etxebizitza arloan egurrak izango duen garrantziaz, herri honetan daukagun lehengai ugari bakarra delako eta esku eskura daukagulako gure basoetan. Hala nola, EAE-ko lur azaleraren %54 osatzen dute basoek, 396.962 hektarea eta 62.6milioi metro kubiko osatuz. Egur kantitate hau urtero 3,4 milioi metro kubikoan hasten doa eta horietatik 1.2 milioi bakarrik ari gara egun kontsumitzen. Zifra hauek ikusita argi dago ateratzen zaiona baino probetxo gehiago atera diezaiokegula lehengaiari. Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIko Zur eta Altzarigintza mintegitik, jasangarritasuna, innobazioa eta ekintzailetzaren aldeko bidea babesten dugu, berriz ere etorkizunerako eta etorkizunarekiko apustu bat eginez.

4 3 2 1 1: ”Ekoetxea” proiektuan jasotako paretak 2: “Woodtektura” proiektuan edifikatzeko espazioa 3: Siloa garbitzeko plataforma

2

4: Siloa

ETENGABEKO HOBEKUNTZA Passivhaus Hermetikotasuna Azkoitiko Zur eta Altzarigintza Mintegiko formakuntza planaren barnean, PASSIVHAUS HERMETIKOTASUN ikastaroa egingo da Abenduan. Passivhaus estandarra, edozein diseinu estilo arkitektonikori, eraikuntza edo materiali aplikatu diezaiokegun kontzeptu energetiko bat da. Beronekin, energia kontsumoa minimiza­ tzen da neurri pasiboei eta estandar honek dauzkan ezaugarri teknikoei esker. 20 urte baino gehiago pasa dira Passivhaus teknologia erabiliz egin zen lehen etxearen eraikuntzatik, harrezkero milaka etxe fabrikatu dira Europa, AEB naiz Japonian eta dagoeneko egiaztatuta geratu da metodo honekin energia kontsumo minimoak eta etxean bizi direnen erosotasun handiak lortzen direla.

Passivhaus, Etxe pasibo baten irudia, Erronkari, Nafarroa.

Horrela kurtsoak ondorengo banaketa izango du: - 1go egunean: PASSIVHAUS ESTANDARRAREN OINARRIZKO KURTSOA - 2go egunean: HERMETIKOTASUN KURTSO AURRERATUA - 3go egunean: HERMETIKOTASUN TAILER PRAKTIKOA Beste behin ere Azkoitiko Zur eta Altzarigintza mintegitik apustu garbia egiten da jasangarritasuna eta innobazioarekiko. Etorkizunera begira erreferente izango diren teknologiak jasotzen dituzten zikoak eskaintzeko helburuz.

LANBIDE IKASTAROEN ESKAINTZA Azaroa, Abendua, Urtarrila eta Otsaila bitartean, Urola Ikastolako Zur eta Altzarigintza Mintegiaren eskutik formakun­ tza saioak eskainiko dira, ondorengo profesionaltasun agiriak lortzeko aukera egongo delarik:

AROTZERIAKO ELEMENTUEN INSTALAZIOA, Abenduak 19tik Otsailak 8ra AROTZERIAKO ETA ALTZARIGINTZAKO LANAK, Azaroak 11tik Abenduak 12ra

AZKOITIKO ZURGINTZA TAILERREAN EGOKITZAPENAK Pasaden ikasturtean hasitako eraberritzeari jarraiki, Azkoitiko Zur eta Altzarigintza tailerreko eskailera berrien eta tailerreko goiko aldearen barandak egin dira. Honekin bukaera ematen zaio 2015-16 ikasturtean hasitako eskailera berrien proiektuari.

EGURRA ETORKIZUNARI! UROLA AZKOITIA-AZPEITIA BHI-KO ZUR ETA ALTZARIGINTZA MINTEGIA 17


ikasten

Taldeak

LANBIDE HEZIKETA DUALA Txandakako Erregimenean

Urola Ikastola XEDEAK – HELBURUAK Ikastetxearen eta enpresaren artean garatutako ikaskuntza-prozesu baten bidez, Lanbide Heziketako Teknikari- edo Goi-mailako Teknikari-titulua lor­tzeko aukera ematea. LANBIDE HEZIKETA BERRI BAT ENPRESEKIN LANKIDE­TZAN. Ikaskuntza eta prestakuntza lan-kontratu baten edo beka baten bidez gauzatzen da. Gazteak lan-merkatuan sartzea errazten du, kalitateko lanpostuak sustatuz.

TXANDAKAKO ERREGIMENEKO LANBIDE HEZIKETA DUALAREN ABANTAILAK ENPRESARENTZAKO • Langile kualifikatua, bere beharretara egokiatua eta bere prozesuetan eta empresa-kulturan ikasitakoa prestatzen du. • Langileak aukeratu eta erakartzeko baliabide bat da. • Enpresako belaunaldien errelebua errazten du. Kontratu-modalitateak pizgarri ekonomikoak aurreikusten ditu: • % 100erainoko murrizketa Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko empresa-kuotetan. • LANBIDEren konpentsatzeko diru-laguntza. IKASLEENTZAKO • Benetako lan-egoeretan ikasten du, urtebeteko gutxieneko lan-esperientzia lortuz. • Egindako lanaldiari dagokion ordainsaria jasotzen du, kontratuaren edo hitzarmenaren arabera. • Enplegagarritasuna hobetzen du. • Gizarte Segurantzan kotizatuz hasten du bere lan-bizitza. GIZARTEARENTZAKO • Produktibitatea eta enpleguaren hobekuntza. • Ikasleen prestakuntzaren hobekuntza, enpresekin lankidetzan. Enpresen lehiakortasuna ziurtatzeko, lan-munduan sartzeko beharrezko gaitasunak eta trebetasunak dituen giza kapitala izan behar da.

18


ikasten

Taldeak Prestakuntza-modalitate hori ezartzeak gazteen prestakuntza egokiago bat eta gure gizarteko produktibitatea eta enpleguaren hobekuntza ekarriko ditu.

TXANDAKAKO ERREGIMENEKO LANBIDE HEZIKETA DUALAREN EREDUAK, IRAUPENAREN ARABERA BI URTE: Lehen ikasturtea ikastetxean. Bigarren ikasturtea, ikastetxean eta enpresan, txandakako erregimenean. HIRU URTE: Lanbide Heziketako Sailburuordetzak baimendutako proiektu berezietarako.

INFORMAZIOA ETA KONTAKTUA Txandakako erregimeneko Lanbide Heziketa ereduari buruzko informazioa nahi duten enpresek honako leku hauetan galde dezakete: • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxe publiko zein pribatuetan. • Enpresa-erakundeetan: ADEGI, CEBEK eta SEA-Arabako enpresariak Lanbide Heziketan matrikulatutako ikasleek parte hartu ahal izango dute. • Kontratuari loturiko modalitatean Lanbiden izena emandako 30 urtetik beherako langabetuak izan beharko dute. • Beka-modalitaterako ez dago adin-mugarik.

19


ikasten

Taldeak

Urola Ikastola: Martxan da lanbide heziketako eskaintza berria

“NIRE NEGOZIOA MARTXAN JARTZEKO” SENTSIBILIZAZIO JARDUNALDIA Pasaden ostiralean (2015-11-04), Azkoitiko Urola Ikastola ikastetxean eta URRATSBAT Programaren barnean, “Nire negozioa martxan jartzeko” Sentsibilizazio jardunaldia antolatu zen. Heziketa zikloa egiten ari diren bigarren kurtsoko ikasleek eta arautu–ezarautuko izena eman zuten ikasle ohiek parte hartu zuten ikastaroan.

Aurrera begira, norbaitek ideia edo proiektu batekin jarraitu nahi izan ezkero, Negozio Plana lantzeko aholkularitza emango zaio. Interesatuek ikastetxera deitu.

Ikastaroa GRUPO INTEGRA enpresak gidatu zuen eta autoenplegu kontzeptura hurbiltzeko informazio orokorra azaldu zuen: - Gaur egungo lan merkatuaren egoera. - Norberarentzat edo besteentzat lan egitea, hausnarketa. - Beste ekintzaileen esperientziak. Bideoak. - Ekintzailetasuna sustatzeko laguntzak. - Braistorming (ideien sorkuntza)

Enparan Kalea, 10 • 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) Tel. -Fax: 943 81 16 74 • decoracion@ederti. com

20


ikasten

Taldeak

Urola Ikastola

Lanerako Prestakuntza Ikastaroak

Diru-laguntzarekin. Profesionaltasun agiriak. 2016-201ikasturtea KODIGOA

IKASTAROAK

ORDUAK

FABRIKAZIO MEKANIKOA UF0876

Txirbil harroketa bidezko mekanizazio prozesuen zehaztapen teknikoak. MARRAZKETA

60

UF0878

Txirbil harroketa bidezko mekanizazio eragiketak egiteko, makina, ekipo eta erremintak prestatzea. TAILER KONBENTZIONALA

80

UF0879

Txirbil harroketa bidez piezak fabrikatzeko CNC programak lantzea. KONTROL NUMERIKOA I

80

UF0882

Txirbil harroketa bidez mekanizatzeko CNC programak egiaztatzea eta optimizatzea. KONTROL NUMERIKOA II

70

Soldadura elektrikoa, semiautomatikoa MIG/MAG. SOLDADURA

60

CAD 2D AUTOCAD.

40

CAD 3D Modelatua eta planoak SolidWorks

30

ADMINISTRARITZA ETA INFORMATIKA UF0314

Kudeaketa kontablea.

90

UF0315

Zerga-Kudeaketa

90

UF0319

Sistema eragilea, Informazioa bilatzea: Internet / Intranet eta posta elektronikoa (WINDOWS-GOOGLE tresnak)

30

UF0320

Testuak tratatzeko aplikazio informatikoak (WORD)

30

UF0321

Kalkulu-orrien aplikazio informatikoak (EXCEL)

50

UF0322

Datu-baseen aplikazio informatikoak (ACCESS)

50

ZURGINTZA ETA ALTZARIGINTZA MF0886

Egurrezko egituren instalazioa

90

LANBIDE (LANGABETUENTZAT) - Zuraren eta deribatuen mekanizazioa (90 ordu) - Arotzeriako elementuak instalatzeko neurriak hartzea (120 ordu) - Ikuskapenerako Kontabilitate-Kudeaketa eta Kudeaketa Administratiboa (550 ordu)

21


ikasten

Artikuluak Karmelo Etxegarai

HARRERA FAMILIAK BEHAR DIRA Gure inguruan haurtzaro arrunt batez gozotzen ari ez diren haur eta nerabeak daude. Uste baino gehiago dira, eta behar baino gehiago sufritu dute. Hainbat arrazoirengatik euren familiekin bizi ezin diren haur eta nerabeak dira.

ESPEZIALIZATUA

Gipuzkoako Foru Aldundiak babesturiko hainbat harrera etxeetan bizi dira. Arreta ezin hobea jasotzen dute beraietaz arduratzen diren profesionalengatik. Baina ezin da etxeko berotasuna ordezkatu. 3, 8 edota 13 urte dituztenean, bizi beharko zinatekeen leku bakarra etxea izan beharko lukeelako. Familian. Gainerako haurren antzera.

Nor izan daiteke Harrera Familia?

Haur eta nerabe hauek gabezi ugari dituzte, baina beharren artean bat nagusitzen da: MAITASUNA.

Haur batzuek premia bereziak dituzte edo arreta handiagoa behar dute; horregatik, bereziki prestakuntza espezifikoa duten familiak behar dituzte. Edozein pertsona edo familia, abentura honetan sartzeko prest baldin badago. Hori bai, beharrezkotzat jotzen da: - Familia kide guztien adostasuna. - Etxeak haur edo nerabeentzako nahiko espazio edukitzea. - Haurraren jatorria errespetatzea eta bere ohitura eta familia onartzea.

PROSEZUARI BURUZKO GALDERAK Haurtxo, haur zein nerabeak

- Haurraren bilakaera eta harrera momentu oro jarraituko duten profesionalen laguntza onartzea, sor daitezkeen arazoak gainditzeko laguntza emanez.

Zer da harrera familia izatea?

Eta jatorrizko familia?

Haur edo nerabe bati laguntzeko modu bat da, zure familian hartuta.

Haur edo nerabea familiarekin ezin bizi izateak ez du esan nahi ez duela harremanik izan behar harekin. Horregatik, haur edo nerabearen mesederako baldin bada, familiarekin bisitak onartuko dira.Horrela, familiarekiko lotura mantendu eta beraiekin bueltatzeko aukera erraztuko da, posible baldin bada behintzat.

Zein adingabe har daitezke harreran?

Harrera ez da adopzioa, ezta ere adopziora iristeko bidea. Helburua ez da adingabearen familia ordezkatzea, une oro errespetatu behar baita. Familia mota desberdinak daude eta zuk aukera dezakezu zer motatakoa izan nahi duzun, baliabide eta prestakuntzaren arabera. LARRIALDIKOA (gehienez ere 6 hilabete) Berehalako arreta behar duten haurrei zuzendutakoa; kasu horietan, familiekin bueltatzeko aukera aztertzen ari dira oraindik. Hori balioztatzen den bitartean, haurrak larrialdiko familiekin biziko dira. ALDI BATERAKO (gehienez 2 urte) Kasu horietan, haur eta nerabeen familiak, profesionalen laguntzarekin eta lan eginda, seme-alabak ondo zaintzeko gai izango dira. Beraz, aldi baterako harrera familiek laguntza emango die adingabeei familietatik kanpo egongo diren denboraldi horretan, jatorrizko familiekin bueltatzeko baliabideak emango dizkiete.

Laguntza izango dut? BETI Kasuaren arduradun bat izango duzu; aditu horrek gertutik jarraituko du zure harrera. Profesional talde bat izango duzu laguntzeko. Laguntza ekonomikoa jasoko duzu haurrak edo nerabeak izan ditzakeen gastu ohikoenak ordaintzeko. Eta zerbait gaizki baldin badoa harreran? Zuei laguntza emateko aukeratutako taldeak lan egingo du sor daitezkeen arazoak konpontzeko. Baina zerbait gaizki doala ikusiz gero, lasaitasun osoz adierazi eta profesionalek behar diren erabakiak hartuko dituzte haurraren eta zuen familiaren ongizatea lortzeko

IRAUNKORRA (iraupen mugagabea)

Nola izango litzateke prozesua?

Atzematen denean haurrak ezingo duela bere familiarekin bueltatu,denbora gehiagoz haurrarekin egoteko prest dauden familiak bilatzen dira. 18 urteko iraupena izan dezakete.

Aurrera egin nahi baduzu, komenigarria da hainbat udalerritan egingo diren hitzaldi informatiboetara joatea. Harrera familia izatearen inguruko informazio gehiago jasoko duzu.

22


ikasten

Artikuluak Nola lagundu dezaket beste modu batean? Behar bada harrera familia izatea ez dator bat zurekin eta zure familiarekin, baina badaude beste aukera batzuk haur eta nerabeei lagundu ahal izateko. Laguntzeko beste aukera horietako bat IZEBA PROIEKTUA da. Telefonoa: 943 25 10 05. E-posta: izeba@izeba.org Informazio gehiago nahi izanez gero, Gipuzkoako Harrera Familien Elkarteak (Beroa) zuzeneko informazio gehiago eman-

go dizu. Hauek dira harremanetarako datuak. Telefonoa 943 24 56 04; posta elektronikoa asociacionberoa@asberoa.com Gipuzkoako Foru Aldundia Telefonoa: 943 11 25 22 E-posta: familiaharrera@gipuzkoa.eus Gizarte Politikako Departamentua. Familia Harrerako eta Adopzioko Atala Txara 2 eraikina Zarategi pasealekua, 99 • 20015 Donostia

Urriak 24, LIBURUTEGIEN (ETXE MAGIKOEN) EGUNA 1997. urtetik aurrera ospatzen da, Balkaneko gerratearen ondoren, Sarajeboko liburutegia suntsituta geratu zenaren oroimenez. Urtero, idazle eta marrazkilari bati, kartela eta pregoia egiteko eskatzen da: Liburutegietan bizi diren liburuak, ame­tsak sutan eta bihotz tristeak pizten dituzten laztan argitsuak dira.

• Lehen Hezkuntzako 1go zikloan, liburuetako pertsonaiak margotu. • Lehen Hezkuntzako 2. zikloan, aurtengo kartela eta pregoia kontutan hartuta, kartel iragarleak diseinatu eta gauzatu. • 5. mailako ikasleek, liburuak aholkatu. • 6. mailako ikasleek, munduko liburutegien azterketa internet bidez egin ondoren, Izar liburutegian hobekuntzak proposatu. • 6. mailako bolondres talde bat sortu da, Izar liburutegian lan txikiak ikasturtean zehar egiteko. • Arratsaldeko 17:00etan, 6. mailako Julen Revueltak, magia ikuskizuna eskeini zigun.

Testua: Ledicia Costas Ilustratzailea: Elena Odriozola Karmelo Etxegarai ikastolan, liburutegien eguna ospatu genuen, gurea den Izar liburutegiak antolatutako ekintzen bidez, hala nola: • Haur Hezkuntzatik Izar liburutegira bisitak.

Karmelo Etxegarai

• Nahi zuen orok, klase orduak amaitutakoan, izar liburutegia apaintzen lagundu zuen. Liburutegien eguna orduan ez bazenuten ospatu ere, beti dago bisita bat egiteko denbora, neguak irakurtzen laguntzen bai du.

Izar liburutegiko arduradun taldea. Lanerako prest etorri dira!!! MILA ESKER!!!

JULEN REVUELTA - MAGIA IKUSKIZUNA Primeran pasatu genuen!!! MILA ESKER!!!

23


ikasten

Artikuluak

AZTERKETEN AURREKO ANTSIETATEAREN KUDEAKETA Urola Ikastola

Egoera kritikoei aurre egiteko estres puntu bat beharrezkoa den heinean, estresa guretzat lagungarria dela esan dezakegu. Bizipen hori areagotu egiten denean eta kontrolpetik ihes egiten digunean, ordea, beste fenomeno batez ari gara: antsietateaz, alegia. Azterketen aurrean ikasleek bizi izaten duten estutasuna exekuzio-antsietatearen barruan koka dezakegu, eszenatokira igo, penalty bat bota edo elkarrizketa garrantzitsu baten aurrean sortzen den tentsioaren erakoa. Ikasleen %15-25ek antsietatez bizi dute azterketek suposatzen duten erronka, eta horrek eragin kaltegarria dauka, bai emaitzetan bai gazteen osasun eta ongizatean. Prestakuntza-modulu honek azterketen aurreko antsietatea hobeto ezagutzeko hausnarketa eragin (kasu askotan gazteak ez dira jabetzen duten egoeraz, edota ukatu egiten dute, azterketek garrantzi hori izatea ez dagoelako taldekideen artean ondo ikusita) eta aurre egiteko tresna praktikoak eskaintzea dauka helburu.

Iraupena: 2 ordu Helburuak: Azterketen aurrean sortzen den antsietatea hobeto kudeatzeko informazioa eta baliabideak gazteen esku jartzea. Edukiak: Antsietatea hobeto ezagutu: Antsietatea zer den, zerk sortzen duen eta zer eragin daukan arlo fisikoan, psikikoan eta jarreretan. Antsietatea kontrolatu: • Azterketa aurretik kontuan izatekoak: ikasketa ohiturak, planifikazioa, osasuna‌ • Azteketa unerako jarraibideak: arnasketa, pentsamenduak, nekea, denbora eta eragina duten gainerako faktoreak hobeto kudeatzeko jarraibideak Metodologia: Saioa era aktibo eta parte-hartzailean planteatuta dago: gazteen esperientzia eta bizipenetatik abiatuta, azterketen aurrean dituzten arazoak aztertu eta horiei aurre egiteko formulak partekatuko ditugu. Hitzaldi formatutik harantzago, edukiak elkarrekin eraikitzea da tailer honen helburu metodologikoa, gazteen eta prestatzailearen arteko lankidetzaren bidez.

24


ikasten

Artikuluak

Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIko KUDEAKETA INTEGRALA, EFQM-ZILARREZKO Q, KALITATE KUDEAKETA ISO 9001 eta INGURUMENAREN KUDEAKETA ISO 14001 KUDEAKETA POLITIKA, KUDEAKETA ESKULIBURUA, PROZESUAK ETA DOKUMENTU ERAGILEAK

KALITATE KUDEAKETAREN HISTORIA UROLA IKASTOLA AZKOITIA-AZPEITIA BHI ikastetxea Azpeitia eta Azkoitiko herrietan kokatua dagoen bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoa da. Ikastetxe honen egitekoa, Urola bailarako hezkuntza beharrei erantzutea da. Honetarako kualifikatutako talde profesional batean, etengabeko hobekuntzan, kalitatezko hezkuntza eskaintzan eta ikastetxeko partaide diren sektore desberdinen arteko partaidetzan eta elkarlanean oinarritzen da. Bide honetan, KSI Kalitate sistema integratua eta EFQM kudeaketa eredua jarraituko dira ikastetxearen kalitate estrategiaren arlo nagusi gisa.

AIPAMEN HISTORIKOA UROLA IKASTOLA AZKOITIA-AZPEITIA BHI Azkoitia-Azpeitiko ertainetako hiru ikastetxeren bateratzetik sortutako ikastetxe publikoa da. 1997. urtea baino lehen, ertainetako hiru ikastetxe ginen Urola bailaran: - Azpeitian, Azpeitiko Institutua eta Karmelo Etxegarai Ikastola - Azkoitian, Urola Lanbide Institutua. Hauxe da bakoitzaren historia laburra:

Azpeitiko Institutua

Karmelo Etxegarai Ikastola

Azpeitiko herrian lehendik zegoen eskolaren jarraipena izan zen eta 1961ean inauguratu zen Institutu Laboral bezala. Mekanika eta Egurraren inguruko espezialitateak ematen ziren beheko hegalean eta gai teorikoak goikoan. 1967an Batxilergoko Institutu bihurtu zen garai hartako "Batxilerato Elementala" ematen hasi zelarik. 1970an "Batxilerato Superiorra" hasi zen ematen. Eta 1975ean Balioanizdun Batxilergo Bateratua (BBB) eta HSAOL Batxilergoak eman izan ditu geroztik.

1965. urtean sortu zen ikastola pribatu bezala. Beronekin bateratsu sortu ziren Zestoako Ikastola 1966an, Azkoitikoa 1969an eta Urrestillakoa 1970an. Garai hartako Oinarrizko Heziketa Orokorreko ikastetxeak ziren. 1980an Batxilergoak antolatu ziren, garai hartako Balioanizdun Batxilergo Bateratua (BBB), Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako ikastoletako OHOko ikasleentzat. 1985ean, lehenengo Batxilergoez gain, Ertainetako Irakaskuntzen Erreforma hasi zen ematen, 1996an publifikatu egin zen Karmelo Etxegarai Ikastola.

25

Urolako Institutu Profesionala (Azkoitia) 1959an sortu zen. Lanbide Eskola zen, Jesuiten zuzendari­ tzapean. Hasierako Industri Lanbidea eta Industri Ofizialgintzarako Prestakuntza eskaintzen zituen. 1974ean Oinarrizko Lanbide Heziketa eta Goi Mailako Lanbide Heziketa (LH-1 eta LH-2) jarri ziren martxan. 1976an publifikatu egin zen ikastetxea. 1985ean Ertainetako Irakaskuntzen Erreforma eta Batxilergo Teknikoa hasi zen ematen. 1986an lekuz aldatu zen orain dagoen egoitzetara.


ikasten

Artikuluak

Hirurek izan dute, baina, bailarako ikuspegia, Urola bailarako —Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Aizarna, Errezil, Beizamako— hezkuntza eta ikaskuntza beharrei erantzunik egokiena ematekoa, honetarako hiruren ahaleginak batuz eta bakoitzaren alderdirik onenak indartuz.

KALITATEKO LORPENAK: Urte hauetan izandako kalitateko lorpenak hauek izan dira: URTEA

2001 ISO 9001

2005 ISO 9001 Zilarrezko Q (EFQM)

LORPENAK

2010 ISO 9001 Q Prozesuen Bidezko Kudeaketa (PBK)

2013 ISO 9001 Q PBK EKOSKAN ESKOLA JASANGARRIA

2014 ISO 9001 Q PBK EKOSKAN ESKOLA JASANGARRIA Kudeaketa Sistema Integratua (KSI) [ISO 9001+ ISO 14001+OHSAS 18001]

KUDEAKETA ESKULIBURUA Kudeaketa politika adierazten eta deskribatzen du. Kudeaketa sistemaren egitura eta prozesuen eskakizunak jasotzen ditu. Kudeaketarako erreferentzia da. Kalitatearen planifikaziorako eta prestakuntzarako oinarrizko tresna da.

PROZESUAK Kudeaketa sistema integratuaren prozesuak:

JE- JARRERA ESTRATEGIKOA

PE- PLANGINTZA EKONOMIKOA

AB- AKTIBOAK ETA BALIABIDEAK

HI- HASIERAKO PRESTAKUNTZA

EI- ETENGABEKO IKASKUNTZA

PER- PERTSONAK

KO- KOMUNIKAZIOA (+ AK- Azokako kokapena)

BE- BERRIKUNTZA

26

2016 ISO 9001 Q PBK EKOSKAN ESKOLA JASANGARRIA KSI ISO 14001


ikasten

Artikuluak

ZEREGINA UROLA IKASTOLA AZKOITIA -AZPEITIA BHI ikastetxearen zeregina geure inguruko (Urola bailarako) gaur egungo eta etorkizuneko formazio behar guztiei erantzutea da, ikasleari bere ahalmenen garapen progresiboan eta aniztasunean oinarritzen den heziketa, bai arlo akademikoan eta bai bere izaera osoan, emanez, euskal kultura eta hizkuntza normalizazioa bultzatuz eta pertsonen arteko harreman integratzaileak bideratuz, gure herrian, jarrera baikorrez txerta dadin. Baita Zuzendaritza, erakundea osatzen duen pertsonekin bere bezeroei ingurumenaren eskakizunak eta betebeharrak betetzen duen kalitate zerbitzu bat eskaintzeaz arduratzen da. Horretarako, nahitaezkoa da Kudeaketa Sistema Integratuaren arlo guztietan informazioa, komunikazioa, prestakuntza, parte hartzea eta erakundea osatzen duen pertsonen iritzia jasotzea eta bere izenean ekintzak burutzen dituzten pertsonak ere kontuan hartzea.

ERAKUNDE BALOREAK:

ESTRATEGIAK

1. Euskara eta euskal kulturaren aurrerakuntza bultzatzen duen erakundea gara eta ingurune eleanitz eta kultur anitza integratzen duena.

1. Eskaintza akademiko anitza bideratzea, ikasleen zaletasun eta behar desberdinak kontutan hartuz eta gaur egungo eta etorkizuneko gizartearen eskaerei erantzunez.

2. Ikaslea da bere osotasunean gure hezkuntza prozesuaren funtsezko helburua.

2. Eskola komunitateko kide guztien arteko harremanak eta elkarlana hobetzea, euren asmoak eta kezkak jasoz eta praktikan gauzatuz, Hezkuntza Proiektuan sinetsi dezaten.

3. Erakunde pluralista, irekia, hezkidetzagilea, ez diskriminatzailea eta balore demokratikoen bultzatzailea gara. 4. Estamentu guztien -guraso, ikasle, irakasle, ezirakasle- partaidetza aktiboa eragile izango da gure funtzionamenduan. 5. Komunikazio on baten bitartezko maila guztietako gestio gardentasunak gidatuko du gure ekintza. 6. Talde lana eta zentroen arteko koordinazioa -bai zeharkakoa eta bai goitik beherakoa- izango dira gure ekintzaren ardatz. 7. Etengabeko hobekuntzan oinarritutako berrikuntza pedagogikoa izango da gure ikastetxeetako zutarri. 8. Bailarara irekia, inguruko erakundeekiko harreman eta kolaborazio estuan ari den ikastetxea gara, Hasierako nahiz Etengabeko Ikaskuntzan maila guztietako formazio beharrei erantzuna emanez. 9. Kutsadura aurrezaintzea eta ingurugiroa zaintzea eta aurrezaintzea. Baita ikastetxean edo bere izenean burutzen diren ekintzetatik sor daitezkeen kalteak langileen segurtasunean eta osasunean ere aurrezaintzea ere.

3. Bailarako hutsune eta beharrak detektatzea eta hauei erantzutea, inguruko erakundeekin eta enpresekin harremanak sendotuz eta, denon artean, sortzen diren iradokizun eta eskaerei erantzuna emanaz. 4. Pertsonak eta baliabide materialak, teknologikoak, fisikoak eta ekonomikoak garatzea, eguneroko jardueran optimizaziozko irizpidez erabiliz eta hobetuz. 5. Pertsonalaren formazioa benetako beharretan, gelan aplikatzeko prozeduretan, metodologia egokienetan eta etengabeko eguneratze eta hobekuntzan oinarritzea. 6. Etapa eta maila guztien arteko koordinazioa burutzea, prozesuen ebaluazioan eta hobekuntza etengabean oinarrituz. 7. Zuzendaritza talde eraginkorrak garatzea, erakundearen kudeaketa erabateko kalitatearen kudeaketa ereduan, kultura eraikitzailean eta gardentasunean oinarrituz, estamentu guztien dinamika bultzatzeko. 8. Gure aktibitatean legediaren eskakizunak, ingurumen arauak eta guk gain hartu ditugunak betetzea. 9. Kudeaketa Politika abiapuntu bezala hartuta, ikastetxearen helburuak zehaztu, zabaldu, bete eta beharrezkoa denean errebisatu. Langileei eta ikasleei gure jarduerak inguruan dituen ondorioei eta gure jarduerekin lotutako ingurugiroaren- eraginei buruzko informazioa ematea. Kudeaketa Sistema Integratuaren efikazia eta eginkizunak bere arloetan etengabe hobetuz.

IKUSPEGIA UROLA IKASTOLA AZKOITIA -AZPEITIA BHIren ikuspegia euskara, teknologia nahiz kultura, ingurugiro eta osasun arloetan eredugarri izanez, bailarako gaur egungo eta etorkizuneko formazio eta hezkuntza beharrei erantzun egokiak emanez, ondo egindako lanaren poza baloratuz eta proiektu erakargarri, ilusionagarri, partehartzaile eta eraginkorrak bultzatuz, bailarako irakaskuntzan erreferente izatea da.

27


ikasten

Artikuluak

ERASMUS+KA219 bilera eta EURO SCHOOL NET 2000

sarearen Urteroko Batzar Orokorra Finlandian Urola Ikastola Euro School Net 2000 sarekideok hainbat proiekturi ekin diogu 2000. urtetik hona. Proiektuon helburu nagusia ikasleak Europan ikasi eta lan egiteko trebatzea da. Horretarako elkartrukeak eta ikastetxeen arteko garapenerako proiektuak landu izan ditugu maila pribatuan zein programa europarren barruan. 2015-2018 bitarteko ikasturteetarako Erasmus + KA219 proiektu bat daukagu abian: “How it is to live, study and work in a foreign EU country” (www.ka2erasmus.net). Ekintzailetasuna eta lurralde bakoitzeko hezkuntza sistemak ikasteko eta lan praktikak egiteko ikasleei ematen dizkien aukeren berri izatea da Erasmus honen helburua. Proiektu honen bigarren urteko plana eta lanak antolatzeko urriaren 4tik 7ra elkartu ginen Yhteislyseon Lukio ikastetxean, Finlandiako iparraldean dagoen Tornio hirian. Eta, aldi berean, Euro School Net 2000 sarearen egoera eta etorkizuneko erronkak aztertzeko Urteko Batzar Orokorra egin genuen egun horietan. Han ondorengo ikastetxeetako ordezkariak bildu eta aurten Erasmus barruan Polonia, Finlandia eta Herbeheretako ikasleen elkartruke eta lanak prestatu genituen. • Liceo Scientifico Statale “Ettore Majorana” Scordia (Sizilia, Italia) • Charlemagne College Eijkhagen Landgraaf (Herbeherak) • Tornion Yhteislyseon Lukio (Finlandia) • Joyce Frankland Academy Newport (Ingalaterra) • Santa Maria La Real Aguilar de Campoo (Gaztela-Leon, Espainia) • MTÜ Kool 21 Sajadin Tallinn (Estonia)

• Liceo C. Roccati Rovigo, Venetoa (Italia) • Higher School of Environmental Protection Leszno (Polonia) • Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI (Euskal Herria) Datorren 2017-2018 ikasturtean Ingalaterra eta Estoniara joango dira geure ikasleak eta, horretarako, DBH 4. mailako zortzi ikasle etorri beharko lirateke proiektura. Baina aurretik, 2017ko urrian ikastetxe horietatik 50 ikasle eta irakasle Urola Ikastolara etorriko zaizkigu astebeteko jardunaldietarako. Horretarako Euskal Herriko zenbait erakunde, unibertsitate, agentzia eta adituekin arestian aipaturiko Europan zehar ikasi eta lan egiteko aukerak aztertu nahiko genituzke. Bestalde, eta aldi berea, lan honen jarraipena eta Euro School Net 2000 http://www.euroschoolnet2000.net sarearen nondik norakoak lantzeko urteroko Annual General Meeting delakoan elkartu ginen ondorengo ikastetxeak; batzuek joan ezin izan zirelarik, horien artean Euskal Herriko Baionako Bernat Etxepare Lizeoa eta Mondragon Unibertsitatea. Charlemagne College, The Netherlands. Joyce Frankland Academy Newport, UK. I.E.S. Santa Maria La Real, Aguilar De Campoo, Spain. Ettore Majorana, Sicily, Italy. Yhteislyseon Lukio, Tornio, Finland. Liceo Statale Celio-Roccati, Italy. MTÜ Kool 21, Sajadin, Tallinn, Estonia. Leszno Zespół Szkół Ochrony Srodowiska, Poland. Carolus Magnus Gymnasium Aachen, Germany. Tornedalsskolan, Haparanda, Sweden. Urola Ikastola, Azpeitia-Azkoitia BHI, Basque Country.

28


ikasten

Erreportaiak

BI URTEKOAK Xabier Munibe Ikastola

HH 02A GOIAN, ezkerretik eskuinera: Iker, Beñat, Oihan, Enaitz, Ioritz, Mara, Lide eta Alex. BEHEAN, ezkerretik eskuinera: Yasmin, Sidi, June, Eiden, Ekai, Udane eta Elene. FALTA DIRENAK: Kaia eta Areysha. IRAKASLEA: Leire Etxaniz

HH 02B GOIAN, ezkerretik eskuinera: Jokin, Mara, Lier eta Marat. ERDIAN, ezkerretik eskuinera: Jon, Ane A., Joanes, Ane B., Enaitz, Aiora, Saad eta Abdoul BEHEAN, ezkerretik eskuinera: Unai, Nahia, Julen eta Arene. FALTA DA: Mikel IRAKASLEA: Irene

29


ikasten

Erreportaiak

HH 02C GOIAN, ezkerretik eskuinera: Garazi, Maitena, Nura, Eneko, Inar, Zakaria, Enaitz eta William. BEHEAN, ezkerretik eskuinera: Omar, Xare, Leire, Udai, Nora, Lia, Aaron eta Luken FALTA DIRENAK: Markel eta Aimar IRAKASLEA: Lierni

HH 02D GOIAN, ezkerretik eskuinera: Ian, Maider, Ainab, Jon, Lur, Ekhiñe eta Mohamed BEHEAN, ezkerretik eskuinera: Oinatz, Maddi A., Ainara, Jule, Ander eta Imaan. FALTA DIRENAK: Galder, Maddi L., Luka eta Joanes IRAKASLEA: Nerea

HH 02E GOIAN, ezkerretik eskuinera: Mohamed, Adur, Oinatz, Ane, Eddy eta Martin. BEHEAN, ezkerretik eskuinera: Enara, Haritz, Ayman, Safia, Luken eta Malen FALTA DIRENAK: Jakes, Zaynab, Ander, Jon, Jare eta Iera. IRAKASLEAK: Naroa eta Leire

30


ikasten

Erreportaiak Karmelo Etxegarai Ikastola

HH 02A ZUTIK, ezkerretik eskuinera: Riyad Zirar, Naike Azurmendi, Amaia Altuna, Garazi Izagirre, Oihan Uranga, Ane Artetxe, Nahikari Agirrezabal, Julen Aristi, Malen Moran. ESERITA, ezkerretik eskuinera: Janis Arregui, Jul Benitez, Eire Rezabal, Telmo Arteaga, Udane Lasa, Wadie Khadraoui, Malak Hourch, Ekhi Azurmendi, Ane Etxegoien. IRAKASLEA: Ainhoa Osa

HH 02B ZUTIK, ezkerretik eskuinera: Aroa Eceiza, Irati Barrutiabengoa, Rawan Azaoum, Farah Nedjadi, Amets Eizmendi, Intza Rodriguez, Maddi Albizuri, Oinatz Unanue, Laia Ayuso. ESERITA, ezkerretik eskuinera: Markel Larrañaga, Haitz Etxabe, Adam Boukarmouss, Oihan Oiartzabal, Jon Aranguren, Xuhare Garate, Nahikari Amezua, Noor Tayar. IRAKASLEA: Edurne Tijero

HH 02C ZUTIK, ezkerretik eskuinera: Inhar Eceiza, Arhane Goenaga, Nora Aranaga, Xabat Ruiz de Argandoña, Adei Gerrikabeitia, Aratz Rekondo, Cayo Baptista, Janis Larrañaga, Mohamed Lehbib Mrabih. ESERITA, ezkerretik eskuinera: Bader El Kaddouri, Mariam Hamdi, Milena Bastida, Jone Mendizabal, Jare Lizarralde, Karim Challal, Alex Aranguren, Amaia Sarasua, Amaiur Arregui. IRAKASLEA: Ainhoa Garitagoitia

31


ikasten

Erreportaiak

Urola Ikastola

IRAKASLE BERRIEN LEHEN INPRESIOA ETA BEREN GOMENDIOAK Izena AGURTZANE SARASOLA BEREZIARTUA Zure ikasgaia/k Euskara Nongoa zara? Nondik zatoz? Andoaingo naiz baina Ordizian bizi naiz Urola Ikastolari buruzko lehen inpresioa Behin betikoa  Giro euskalduna eta atsegina Behin behinekoa  Zure zaletasunak Lagunekin eta familiakoekin egotea, mendira joatea, irakurtzea… Gustuko liburuak Jasone Osororen 12etan bermuta, Karmele Jaioren Amaren eskuak… Gustuko musika Euskal musika orohar. Bakarlariak (Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Sorkun…); taldeak (Berri Txarrak, Su ta Gar, Bi bala…) Gustuko filmak El Intocable, Urte berri on Amona….

Izena AITZIBER JUARISTI ETXANIZ Zure ikasgaia/k Enpresa eta ekimen sortzailea; Ekintzailetza eta enpresa jardueretako hastapenak. Nongoa zara? Nondik zatoz? Azkoitia. Zumaiako herri eskolatik nator Urola Ikastolari buruzko lehen inpresioa Behin betikoa  Oso ona, laguntzeko prest daBehin behinekoa  goen jende asko bilatu dut. Zure zaletasunak Mendia. Bidaiatzea. Kalean ibiltzea. Gustuko liburuak Baztango trilogia, azkena irakurri dudana eta asko gustatu zaidana. Gustuko musika TALDE BAT: Hertzainak. DISKOAK: Buikaren “El ultimo trago” edo Zeneten “los mares de china” Gustuko filmak La vida es bella

Izena AMAIA BILBAO Zure ikasgaia/k Gaztelania eta literatura Nongoa zara? Nondik zatoz? Bermiokue baie Azkoitxin bizi. Urola Ikastolari buruzko lehen inpresioa Ona, jende jatorra Zure zaletasunak Esku lanak, kirol apur bet eta Behin betikoa  lagunekaz egon Behin behinekoa  Gustuko liburuak La reina de los bandidos, La catedral del mar. Gustuko musika Berri Txarrak,Zea Mays, Bad Religion, Marea, Mikel Laboa… Gustuko filmak Brave Heart, La vida de Bryan, Matrix

Izena ANDONI URKIOLA MUJIKA Zure ikasgaia/k Gorputz Hezkuntza Nongoa zara? Nondik zatoz? Donostiarra. Debatik Urola Ikastolari buruzko lehen inpresioa Harrera ona izan dut ikasle eta irakasleen partetik Behin betikoa  Zure zaletasunak Behin behinekoa  Kirolak praktikatzea, irakurtzea, musika entzutea Gustuko liburuak Mendizaletasunari dagozkionak Gustuko musika Elkano Browning Cream / Diskak: “Zuri” Gustuko filmak Memorias de Afrika

32


ikasten

Erreportaiak Izena ARKAITZ BERNEDO LARIZ Zure ikasgaia/k Zurgintza Nongoa zara? Nondik zatoz? Elgoibar Urola Ikastolari buruzko lehen inpresioa Ona Zure zaletasunak Kirola, musika Gustuko musika Berri Txarrak Izena KARLA MUJIKA DORRONSORO Zure ikasgaia/k Euskara Nongoa zara? Nondik zatoz? Tolosakoa Urola Ikastolari buruzko lehen inpresioa Instalakuntza oso onak, ikasleen profila ona eta irakasleekin ondo konpontzen naiz Zure zaletasunak Askotariko zaletasunak ditut Gustuko liburuak Denetarik pixkat Gustuko musika Denetarik pixkat

Izena IÑIGO AZKUE OTEGI Zure ikasgaia/k - Etxeko laguntza - Komunikaziorako laguntza Nongoa zara? Nondik zatoz? Azpeitiarra naiz. Ikastetxe askotan ibilia naiz, baina azken hiru urteak Lanbide Heziketan Elgoibarko MEKAn egin ditut. Gizarte Behin betikoa  eta Kultur mintegian. Behin behinekoa  Urola Ikastolari buruzko lehen inpresioa Oso gustura, etxe ondoan lan egitea alderdi oso positiboa da, bestalde klaustrokide erdiak Karmelo Etxegarain nire maixu-maistrak izanak dira, beraz etxera itzulera moduko bat izan da. Zure zaletasunak Familia, bidaiatzea, naturarekin erlazionaturiko planak (perretxikoak biltzea, arrantza, mendian ibil­tzea…), kirolak bereziki futbola. Gustuko liburuak Aspaldi berrikuntzarekin erlazionatuak irakurri ditut. Gehien gustatu zaidana Angel Arboníesen Manual de Comunidades de Práctica. Gustuko musika Musika on guztia dut gustuko, baina bereziki Su ta Gar eta Metallica, diskei dagokionez bana aukeratzeagatik, Su ta Garren Jaiotze basatia eta Metallicaren Master of puppets. Belako taldea ere zuzenean ikusi nuen eta asko gustatu zitzaidan. Gustuko filmak Asko ditut, nire arloarekin lotutakoa Ukiezina (Intouchables) oso ona eta guztiz gomendagarria. Adibidez Clint Eastwoodek aktore gisa eginikoetatik: Leonerekin eginiko Dolarraren trilogia. Eta zuzendari gisa eginikoetatik: Unforgiven, Gran Torino, Million Dollar Baby, Mystic River

Behin betikoa  Behin behinekoa 

Behin betikoa  Behin behinekoa 

Gustuko filmak Denetarik pixkat

Izena NERITZEL ALTUNA AZPITARTE Zure ikasgaia/k Gaztelania eta Literatura Nongoa zara? Nondik zatoz? Azkoitiarra naiz Urola Ikastolari buruzko lehen inpresioa Ikastetxe handia baina gerBehin betikoa  tukoa dela iruditu zait Behin behinekoa  Zure zaletasunak Irakurtzea da nire zaletasunik handiena. Gustuko liburuak Los pilares de la Tierra, El código Da Vinci… Gustuko musika Mikel Urdangarin, Ken Zazpi, … Gustuko filmak Lo imposible, Diamante de Sangre, El curioso caso de Benjamin Button…

Izena HARITZ ELORZA LASA Zure ikasgaia/k Gaztelera Nongoa zara? Nondik zatoz? Azkoitia Urola Ikastolari buruzko lehen inpresioa Oso ona. Zure zaletasunak Musika, literatura eta kirola.

33

Behin betikoa  Behin behinekoa 


ikasten

Erreportaiak

Izena IORITZ GONZALEZ LERTXUNDI Zure ikasgaia/k Natur Zientziak eta Biologia eta Geologia Nongoa zara? Nondik zatoz? Azkoitiarra naiz eta bertan bizi naiz. Urola Ikastolari buruzko lehen inpresioa Behin betikoa  Lehendik ezagutzen nuen, Behin behinekoa  bertako ikaslea izan bainintzen (esklabetan), baina printzipioz inpresio ona, laneko giroa sumatzen dut. Zure zaletasunak Mendia orokorrean, batik bat eskalada. Lagunekin elkartean afaltzea pare bat trago hartu ondoren. Informatika ere gustatzen zait. Gustuko liburuak Nobela historikoak orokorrena, Codigo da Vinci asko gustatu zitzaidan, El Médico bezalako klasikoak ere bai… Gustuko musika Rocka, AC/DC, adibidez asko gustatzen zait. Gustuko filmak Historikoak, akzioa eta thrillerra, eta zientzia fikziozkoak; Gladiator, Braveheart, Seven, Heat, etab.

Izena JOSU BEDIALAUNETA OSA Zure ikasgaia/k Geografia eta Historia Nongoa zara? Nondik zatoz? Ondarrutarra naiz, baina duela 12 urte Mendaron bizi naiz.. Urola Ikastolari buruzko lehen inpresioa Hiru aldi desberdinetan egon naiz institutu honetan. Nahiz  eta zentro handi xamarra izan… Behin betikoa Behin behinekoa  gustora nago. Zure zaletasunak Familiarekin egon, paseatu inguruko herriak ezagutuz, lagunekin trago batzuk hartu, irakurri, zinemara joan, Gustuko liburuak Nobela historikoak gustatzen zaizkit batik bat, adibidez, I. Falconesen La catedral del mar, Noah Gordonen El último judío Gustuko musika Euskal kantagintza (Mikel Urdangarin, Ruper Ordorika, Imanol, Ken Zazpi...), Doctor Deseo, 80 hamarkadako talde eta solistak (Depeche Mode, Spandau ballet, Roxic Music, etab.) Gustuko filmak Cadena prepetua, Gran Torino, American History X, Intocable.

Izena ITZIAR ZARANDONA ANSOLA Zure ikasgaia/k Osasun arreta eta Lehen laguntzak Nongoa zara? Nondik zatoz? Etxebarriakoa, baina Markina-Xemeinen bizi naiz, biak bizkaian Urola Ikastolari buruzko lehen Behin betikoa  inpresioa Behin behinekoa  Ona Zure zaletasunak Nire denbora librea familia eta lagunekin pasatzea gustatzen zait Gustuko liburuak Ez naiz oso irakurle zaletua Gustuko musika Denetarik, momentuaren edo giroaren arabera estilo desberdinak ditut gustoko. baina euskal musika zalea naizela ere esan beharra daukat.

Izena BEÑAT URKIZA SESMA Zure ikasgaia/k Euskara eta literatura Nongoa zara? Nondik zatoz? Mutrikutik nator Urola Ikastolari buruzko lehen inpresioa Oso euskalduna eta hurbila Zure zaletasunak Mendia eta musika Behin betikoa  Gustuko liburuak Behin behinekoa  Azken aldian olerkiak eta komikiak irakurtzen nabil. Azkenazkena, Patxi Gallegoren eta Xabi Payaren NORK komikia irakurri dut. Gustuko musika Orokorrean euskal musika entzuten dut; halere, rock gogorra da gehien gustuko dudana: Willis Drummond, Anestesia, Berri Txarrak, Kraussk, Ekon… Gustuko filmak Ez naiz oso zinemazalea, baina Euskal Herrian egindako pelikulak ikusten ditut. Gustukoena Gartxot.

34


ikasten

Erreportaiak Izena MIREN GORROTXATEGI AZKUNE Zure ikasgaia/k Euskara eta Euskara Errefor­ tzua DBHn Nongoa zara? Nondik zatoz? Azpeitiarra naiz eta bertan bizi naiz. Urola Ikastolari buruzko lehen inpresioa Behin betikoa  Bertan ikasia naiz, nahiz eta Behin behinekoa  beste eraikin batean (Esklabetan). Lehen irakasle nituenak orain lankide ditut. Inpresioa ona izan da, berriro bueltatzea bezala. Zure zaletasunak Bidaiatzea, urpekaritza, irakurtzea, idaztea, dantza, atzerriko hizkuntzak ikastea... Gustuko liburuak Michel Houellebecq-en eleberriak gustuko ditut. Gizajoen katalogoa irakurtzen ari naiz orain, Joxean Agirrerena. Gustuko musika Denetik, baina Berri Txarraken zuzenekoak asko gustatzen zaizkit. Gustuko filmak Tarantinoren edo Gonzalez Iñarrituren edozein. Izena LISBETH ROTETA SALEGI Zure ikasgaia/k Musika Nongoa zara? Nondik zatoz? Mendarokoa Urola Ikastolari buruzko lehen inpresioa Eskola handia baina jende jatorra eta euskalduna Zure zaletasunak Musika, dantza, umeekin gorputz adierazpena -musika lantzea, mendia

Izena MAITE ARANGUENA ARISTI Zure ikasgaia/k Trebetasunak, Ezaugarri eta beharrak, eta telelaguntza Nongoa zara? Nondik zatoz? Durangokoa naiz baina Elgoibarren bizi naiz. Urola Ikastolari buruzko lehen inpresioa Behin betikoa  Ona. Irakasle guztiak lagun­ Behin behinekoa  tzeko prest eta gustora. Zure zaletasunak Familiakoekin egotea, lagunekin irtetea, irakurtzea, hondartzara joatea… Gustuko liburuak Irakurtzea asko gustatzen zait. Liburu asko gustoko ditut baina baten bat esateko Cien años de soledad, Polonia… Gustuko musika Gehien gustatzen zaidana Euskal musika da. Nire taldeen tartean: Berritxarrak, Negu Gorriak, Esne Beltza, Ken Zazpi, Gatibu, Vendetta… Gustuko filmak Oso pelikula zalea naiz. Edozein pelikula mota ikusten dot (beno denak ez, “odolostekoak” eta “Extraterrestrekoak” ez zaizkit gustatzen)

Gustuko liburuak El tiempo entre costuras Maria Dueñasena Gustuko musika Benito Lertxundi. Folk musika gustoko dut, baina ia denetarik entzuten dut, momentuen arabera Gustuko filmak Gustokorik aipatzeko ez, baina nire izena dela eta Millennium Behin betikoa  Behin behinekoa 

1915ean ERAIKIA 35


ikasten

Protagonistak

MAIDER JUANIKORENA Xabier Munibe ikastola HLHI

Azaroaren 2tik 6ra Padel Indoor Bidasoan, Irunen, 2016ko Gipuzkoako Padel Txapelketa jokatu zen eta gure ikastolako Gorputz Hezkuntzako irakaslea den Maider Juanikorena atera zen garaile. Hilabete bukaeran, azaroak 21etik 27ra, Donostian jokatuko den Euskadiko Padel Txapelketan ere parte hartuko du.

Urola Ikastola

GIPUZKOAKO ZIKLOKROSEKO TXAPELKETAN UROLA IKASTOLAKO IKASLEAK IRABAZLE Azaroan jokatu zen ziklokroseko Gipuzkoako txapelketan, Urola Ikastolako ikasleak diren Beni Leòn eta Mikel Orbeak parte hartu zuten. Kirolari hauek, bakoitzak bere kategorian, Beni jubeniletan eta Mikel kadetetan, lan bikaina burutu zuten, biak ere podiuneko postuak lortuz. Zorionak, bikote!

36


Protagonistak

ikasten

BILBOKO VIII ARGAZKI GEOLOGIKOEN Urola Ikastola LEHIAKETA Azkoitiko 1. Batxilergoko Carla Vega izan da irabazle 2016ko argazki geologikoen lehiaketan sumendi baten argazki batekin. Eta Amaia Matxinea zazpigarren geratu da Pirinioetako batekin.

XEBAS BEREZIARTUA

Karmelo Etxegarai

Gure Xebas! Lehenengotako ikaslea Ikastolan eta 25 urte gure artean lanean. Mila mila esker eta jarraitu beti bezain goxo eta alai!

37


ikasten

Protagonistak

UROLA IKASTOLA - IKASLE OHIA

IORITZ HIDALGO BIGARREN SAILKATU DA EU-EXCEL PROGRAMAN Zer oroitzapen duzu ikastolaz? Ona. Ikaragarri gustatzen zitzaidan giroa, denon artekoa. Informatika ikasketak egitea garbi izan al duzu beti? Bai, betidanik nahi izan dut Informatika ikastea. Egia da izugarri gustatzen zaidala negozio arloa eta horregatik aukeraketan ekonomia ematen nuen; izan ere, banekien, Informatika ikasita ere, enpresa sorkuntza edo kudeaketa masterren bat egingo nuela; neure lan propioa egin nahi izan dut beti. Zergatik aukeratu zenuen Valentzia? Niri neuri hasteko aukera ona zela pentsatzen nuen, eta ate gehiago zabaltzeko. Horrelaxe izan da, gauza asko egin ditut tokia dela eta: ikastaroak, kontaktuak… Salto handia izan alda ikastolatik fakultatera? Eta Azpeititik Valentziara? Benetan, lehenengo urteak errazak izan ziren, arazorik gabe, salto handirik ez nuen nabaritu. Azpeititik Valentziara ere samurra izan zen, hemengo jendeak oso lagundu didatelako, eskertzen diet. Nola izan zenuen EU-xcel programaren berri? Fakultatean hasi nintzen, lehenengo urtetik, hainbat proiekturekin martxan; beti gustatu izan zait ideia berriak pentsatzea, neure kontura gauza berriak ikastea. Asko irakurri dut enpresa ekintzaileaz eta mundu ekintzaileaz, beti izan baitut ekintzaile izaera. 2015eko azaroan, proiektua bururatu zitzaidan: Naitz Alikazioa zen: Valentziako diskoteka eta taberna guztiak sartu nahi genituen, gazteei erraztasunak ematen zizkien, informazioa; bestalde, jabeei antolaketa errazagoa bihurtzeko. Gogoan dut, egun batean, goizeko 02:00etan, bi laguni idatzi nien: “vamos a revolucionar la noche” eta proiektua martxan jarri genuen. Apirilean, gurearen antzeko proiektua atera zuten, proiektuak 0€ finantziazioa zuen; beraz laguntza bila hasi ginen horri aurre egiteko. Azkenean ezin izan genuen aurrera atera, baina ikaragarri ikasi genuen.

Excel programaren berri izan eta izena eman genuen lagunak eta nik. Biok, 19 urte genituen eta 22tik aurrerakoentzat zen. Ezusteko handia izan genuen; Europa osoko 500 per­tsona baino gehiagotatik biok aukeratu gintuzten 100 aukeraturen barruan. Laguna Corkera (Irlanda) joan zen eta ni Atenasera (Grezia). Drive Brnds lana burutu duzue. Hasiera batetik zenuten proiektua da? Atenasen nire taldea ezagutu nuen eta han hasi ginen lan horrekin. Uda osoan zehar lan egin eta gero 14 onenetan aukeratu eta Munichera joan ginen. Han 2. egin genuen. Saria baino ezagutu genuen jendea izan da garrantzitsua. Han ezagututako inbertsoren batekin finantzaketa “ronda” ixten ari naiz. Zertan datza proiektua? Auto gidariei publizitatea jartzen diegu autoan eta haiek hil bukaeran diru kopurua irabazten dute eguneroko ibilbideak egiteagatik. Bigarren saria irabazi duzue. Zein izan da sari hori eta zer ondorio ekarri dizkizue? Saria 3000€koa izan da. Onena, ordea, horrek zer ekarri duen izan da; izan ere, esan bezala, Greziako inbertsore batekin finantzaketa “ronda” ixten ari naiz, bestalde, EOIk (Escuela de Organización Industrial) beka antzeko batzuk eman dizkie Espainiako 50 ekintzaile onenei. Neu talde horretan nago, eta hilabete noa Greziara formazioa jasotzera eta beste proiektu batzuetan laguntzera.

38


ikasten

Protagonistak Ikasketez aparte zerbaitetan ari zara? Bai, Valentzian Marketing agentzia egitea proposatu zigun hango pertsona batek, negozioetan garrantzi handia duen batek. Gaur egun agentzian ere lan egiten dut, B!00 da agentzia eta inbertsio fondo handiekin eta kontsultora handiekin jarduten gara lanean. Nola ikusten duzu etorkizuna? Proiektu berririk esku artean? Etorkizun perfektua, ni hasi nintzen bezala, hasi direnei laguntzea izango litzateke, eta mugimendu hori zabaldu eta garatzen laguntzea. Esaterako, Europan ezagun den ekitaldi batean “coach” lanetan aritu nintzen eta izugarri gustatu zitzaidan. Bestalde master bat egitea ere eskaini didate karrera bukatu gabe egonda.

Azkenik, Informatika ikasketak burutu nahi dituen ikasleari, zer aholku emango zenioke? Ez, Informatika ikasle bati, edozein ikasleri edo pertsonari esango nioke: “Gustatzen zaizuna egin ezazu, nahiz eta “confot” eremua gainditu horrek”. Gogoa da inportanteena, aurrera egitea. Ate berriak ireki eta daukazunarekin alto ez egitea. Hasteko beldurrik ez izan!

39


ikasten

Protagonistak UROLA IKASTOLA

33 EZKIL

MIREN GORROTXATEGI AZKUNE IKASLE OHI ETA IRAKASLE Idazlanak, nola sarriago prosan, poesian...? Momentuaren arabera, baina orain artean lan laburrak edo proiektuak izan dira gehiago. Holako proiektu baten sartzea gauza serioa da. Sartu arte ez dakizu zenbat lan duen. Urtebeteko ahalegina izan da.

Miren Gorrotxategiri, argitaratu berri duen “33 Ezkil” nobelari buruz elkarrizketa egiteko eskaria egin didate IKASTEN ikastolako aldizkaritik. Gustu handiz egin dut, Miren ia nire alaba balitz bezala sentitzen badut ere tentatu egin nau elkarrizketa hau egiteak.

Nola sortu zen proiektu hori? Eguneroko bizitzak ez digu uzten horrelako lanetan sartzeko patxadarik.

Nor da Miren Gorrotxategi? Sortzez azpeitiarra. Karmelo Etxegarai eta Urola Ikastolako ikasle ohia (1984-1999). Ikasketak, Itzulpengintza eta Interpretaritza, Bartzelonan egin nituen. Itzultzaile lanean ere aritu nintzen denbora batez. Gero Turismo ikasketak egin nituen. Zenbait lan probatu ondoren, azken urteetan Elgoibarko ikastolan lan egin dut eta aurten Urola Ikastolan hasi naiz euskara irakasle. Irakasle gustura? Bai oso gustura, eta gainera garai batean irakasle izan nituenak lankide ditudala.

Duela bi urte Madagaskarrera joateko aukera izan nuen bi hilabeterako. Han nengoela denbora asko nuen, bizitza patxadatsua eta, teknologia berrien loturarik ere ez zegoenez, pentsatu nuen, Miren, hauxe dun idazteko aukera aproposa... Eta hala hasi nintzen. Handik bueltan gainera istripu bat ere izan nuen, beste hilabetez etxean geldirik egotera behartu ninduena eta, horrek, Augustin Zubikarai bekara proiektua aurkeztu eta irabazteko zortea ekarri zuen. Zer da 33 ezkil? 33 ezkil, baserri munduan giroturiko thriller bat, anaien arteko apustu eta lehien azpian bestelako talkak ere kontagai dituena: bikote barruko inkomunikazioa, belaunaldien arteko arrakalak baserriko bizimodu tradizionalean ekarri duen etena…, Augustin Zubikarai bekaren laguntzaz idatzia.

Gaztetxotan, (1997) Urruzuno saria irabazi nuen poesian, “Herio” olerkiarekin.

Liburuaren hasierako buru-hezurra, Oñatzaundi baserriko lurretan osabak aurkitutako buru-hezurrean dago inspiratua. Ez nuen zalantzarik izan abiapuntuarekin. Baserriko geure osabak, duela hogei urte inguru, burezur bat aurkitu zuen aitzurrean ari zela. Aranzaditik Pako Etxeberria eta Lourdes Herrasti etorri ziren, eta hezurdura bat atera zuten hobi hartatik. Erdi Aroko gizon batena zela ondorioztatu zuten, eta hor bukatu zen kontu hura. Gertaera hark fikziozko istorio baten abiagune izateko osagaiak biltzen zituela iruditu zitzaidan, eta horrekin eman nion hasiera neure kontakizunari.

A ze kasualitatea, orduan “herio” eta orain “33 ezkil”... Bai hala da. Ez da berez gai horrek bereziki obsesionatzen nauelako, baina hala gertatu da.

Beka babes ona izan da zuretzat. Badago diferentzia zeure buruarentzat idazten aritzetik idazten duzun hori gero argitaratu eta irakurri egingo dela

Noiztik idazle? Beti gustatu izan zait. Eskola garaian txikitan idazlan bat agintzen zigutenean niretzat gozatua izaten zen hura egitea. Irudimena martxan jarri eta hura paperean jartzeko lana gogoko izan dut beti. Nire bizitzan lantxoak egin izan ditut, baina normalean ordenagailuko karpetan amaitu izan dute, edo etxeko kajoiren baten.

40


ikasten

Protagonistak pentsatzera. Nire lana aurkeztu eta hiru epai-mahaikidek nire proiektua aukeratzeak esan nahi du hor zerbait ikusi dutela, zure lanaren aitortza bat da. Horrek indarra ematen dizu. Bestetik, idazteko prozesuan bertan ere ondoan duzu, estualdietan laguntzeko, aholkuak emateko... Asko kosta al zaizu nobela idaztea? Abiapuntua garbi nuen. Ferminek buru-hezur bat topatzen duen unetik hasi nintzen. Informazioa dosifikatua dago. Garbi nuen flashback bidez kontatu nahi nuela eta informazioa gutxika emanez. Hasieratik ez nituen pertsonaien hari-mutur guztiak lotuta eta idazten joan ahala moldatu ditut. Idazteko orduan neu ere irakurlearen pare ibili naiz, gauzak nola gertatuko diren ziur izan gabe. Urtebeteko prozesua luzea izan da, baina aurreikuspenak gainditu egin dizkit. Sortze prozesua nahiko erraz joan da, baina urte osoan eraman ditut pertsonaiak buruan, haien tira-birak, kezkak, misterioari zein irtenbide eman... Beraz, sortze prozesua ez da mugatu ordenagailu aurreko lanera, baizik urte osoan buruan izan ditut pertsonaia horien gorabeherak. Zerk eman dizu buruhausterik gehien? Ez da egon puntu berezirik. Zenbaitetan blokeo-egoerak etorri izan zaizkit, baina utzi eta denboraz gauzak bidea aurkitzen joan dira. Zein irakurle izan duzu buruan? Helduentzat idatzi dut batez ere. Edozein ingurunerentzat. Ez dute berdin irakurriko adin bateko eta bestekoek, ezta Bilbo inguruan edo Azpeitian... Irakurle beraren adinaren zein jatorriaren arabera desberdin jasoko den ustea daukat.

Idazle gisa biluzteko kezkarik izan al duzu? Zure lana irakurleen eskura uzte horrek sortu al dizu bertigorik? Bai, handia. Orain arte niretzat idazten nuen. Orain arte hain pribatua izan dena publiko egiteak bertigo handia eman dit. Idazterakoan, sortze prozesuan, hori apropos aparte utzi nahi izan dut. Baina orain liburua argitaratuta eta zure ingurukoak irakurtzen eta iritziak ematen ari direla ikusteak sortzen du, nolabait, haien aurrean biluztuko bazina bezalako ziurtasun falta hori. Nolanahi esperientzia polita izan da. Idazterakoan zenbateraino landu dituzu zenbait balore, nahita? Ez da nik nahita egin dudan zerbait izan, ni ez naiz baloratzera sartu. Egin dudana, tradizioa eta zenbait balore nola eman izan diren adieraztea izan da eta, gero, hor sortu diren belaunaldi, bikote eta hainbaten arteko talkak erakutsi. Hori, bestetik, baita thrillerrak eskatzen zuelako ere. Lehen esan bezala, flashbackak daude eta istorioaren garai desberdinak kontatzen dira, eta hori, idazterakoan, nabarmendu egin dut. Atzera begirako kontaketa letra etzanean idatzita eman dut irakurleak argiago izan dezan. Aurrerako beste proiekturik bai? Oraingoz, egindako lanaren fruituak jasotzen. Honek zer harrera izaten duen ikusi ondoren erabakiko dut kajoian dauden proiektu horiek kajoian jarraituko duten ala gorpuzten joango diren. Proiektuak badaude. Zorionak, ba, Miren lan honengatik eta zorte on, gu, hurrengo zure beste proiekturen baten zain.

41

Elkarrizketa egilea Laxaro Azkune Sudupe. Karmelo Etxegarai Ikastolako irakasle ohia (1975-1983).


ikasten

Protagonistak Urola Ikastola

PROIEKTU EUROPARRAK

IKASLE NEDERLANDARRA GEURE ARTEAN Urriaren 17tik 27ra ikasle nederlandar bat izan dugu gure artean. Babet Fredrikze 16 urteko neska sotila eta atsegina. ESN 2000 barruan gure sarekide den Charlemagne Eijkhagen ikastetxean ikasketa elebidunak egiten ditu (nederlanderaz eta ingelesez) eta curriculum barruan atzerrian egonaldia (workshadowing) egitea dagokio. Ikastetxearen zuzendari ohiarekin eta beste irakasle jubilatuekin biolontxeloa jotzen du eta guregana etortzea aholkatu omen zioten. Ez da seinale txarra antza. Hala bada, 1. batxilergoko Miren ikaslearen etxean egon da. Eskerrik asko Miren eta bere familiari eman duten laguntza eta abegikortasunagatik. Geure artean izan den bitartean Herbeheretako kultura eta ohituren berri eman die geure ikasleei. Betiere ingelesez eta Ingelesa irakasleen laguntzaz. Eta Musika irakasleekin musikarekin lotutakorik ere egin du eta biolontxeloa jo egin du saio horietan eta partiturekin hor ibili dira. Antxieta Musika Eskolakoek ere esku bat bota digute eta oso abegikor biolontxelo bat uzteko eta eurekin praktikak egiteko aukera eskaini diote Babeti. Gauza ederra da handik eta hemendik gauzak errazago egiteko laguntza jasotzen denean. Bejondeizuela Babetek bere lana bete ahal izan zezan laguntza eman diozuen guztioi. INTERVIEW TO A DUTCH GIRL IN AZKOITIA What differences did you notice between the Basque Country and the Netherlands? You are used to live in flats and towns are full of flats; in the Netherlands is more common to live in houses and you can meet more people than in the Netherlands.

Did you notice any other differences in the everyday routine? You eat very different! you By Hafsa Fenehara, Ioana Pickford & Jone Gomez. have lunch at 2 o’clock more or less and you eat a lot while we have lunch at 12 o’clock and we eat only a snack or a small sandwich. We have dinner at 6 o’clock in the afternoon and you have dinner at 9.00. I liked to eat pintxos, we don’t have anything like that there. What places did you visit in the Basque Country? Which was your favourite? I visited Donostia, Loiola and Zumaia and I really enjoy Zumaia because they are going to record there Game of Thrones and I love that programme so it was amazing! They say that in the Basque Country we have bad weather, do you think so? This weather is similar to ours. Well, we have a colder weather. Did you like our school? what do you think about it? Yes, I do. However, our education system is different, we learn more languages and we can personalice our studies. Finally… As we are young and we like to go out we have to ask you how you go out in the Netherlands. I don’t like to going out so much but my friends go clubbing or do parties at home.

42


ikasten

Ospakizunak

SAN MARTIN EGUNA San Martin egunean eguraldi txarra egin zuenez, HH03 koak ikastolan ospatu genuen kanpai txikia joaz.

Horra, horra, gure Olentzero… Ole,… Ole Olentzero… Olentzero buru… Abesti asko, ilusio gehiago. Abendua iritsita emozioa nagusi. Heldu zein haur zure bisitaren zai, bihotzak bero bero egongo gara Olentzero.

43


ikasten

Ospakizunak

XABIER MUNIBE IKASTOLAREN IKASLEAK

“SAN JOSE“ EGOITZAN

azaroaren 17an, arratsaldeko 16:30ean

Azaroaren 15etik 20ra, Azkoitian “San Jose“ egoitzakoen­ tzat “Aste Nagusia” eratu zen. Horretarako hainbat ekin­tza antolatu zituzten bertako batzorde, udal eta hainbat herritarrek. Azken horien artean, gure ikasleek ere bere partaidetza izan zuten. 65 ikasle harturik, han joan ginen 6 irakasle, dantza taldeko eta an­ tzerki tailerrekoak barne zirela. Honako egitaraua burutu zuten: 1.- Lehen Hezkuntzako dantzari taldekoek, “Txalkor”eko Pello Larrañagaren doinupean, Aurreskua eta Txantxo dantzatu zizkietan. 2.- Bertso eskolakoen saioa. Agurra Iker Zelaiak egin zuen: Aurten etorri gera San Jose egoitzara berriro urteroko betiko erara

aldapa igotzean parre ta algara baina zuengatikan etorriko gara

3.- Antzerki tailerrekoek “Salba nazazu sagarra” 4.- Lehen hezkuntzako 3. mailako Oier Juaristik, ipuin kontalariak, “Aitona parapentean“ kontatu zuen. 5.- Pello Larrañagaren doinupean, Zuberoakomakil dantza. 6.- BERTSO ESKOLAKOAK ofiziotan aritu ziren, Onditz, Kalare eta Irati, ezkerrean eta eskubian Alberdi eta Andueza.

Asmakizunak kantatzen koplatan Aritz, Iradi eta Zihara.

Bakarka gai baten inguruan: Lander, Ioritz eta Unax. Eskubian Ekia eta Araitz: “Adelita“ eta “Ikusi mendizaleak“ eskaini zizkiguten

44


ikasten

Ospakizunak 6.- Musikako irakaslearen laguntzaz, “Zazpi jauzi” DBH 1. ta 2. mailakoak Ptxt.

7.-Opari banaketa,egoiliarrei banan-banan eskainiak.

Maitekiro, laster arte esanez, bertako egoliar, bisitari nahiz langile guztiguztiak utzi eta agurtu genituen; utzi, betiere, Gabon giroan, eta “sin palta” egin nahi geniekeen itxaropen eta alaitasunez beteriko bigarren bisitaren zain.

San Jose egoitzako egoiliarren bisita jaso dute Xabier Munibe ikastolako DBHko 1. mailakoek Azaroaren 21ean eta 24ean bisita oso interesgarria jaso genuen Ikastolan, egoitzako Celestino Carmona, Luis Odriozola, Narciso León Juana Alberdi, Dolores Mendizabal, eta Juan Rubio etorri baitzitzaizkigun. Enriketa Aguero, Armando Saiz eta Rira Aristimuñok ere nahi izan zuten etorri baina azkeneko momentuan ezina sortu zitzaien. Hala ere, asko eskertzen diegu gurekin egoteko gogoa izatea. Etika arloan prestaturiko galderak egin genizkien elebiz, Celestinok, Juanek eta Armandok ez baitakite euskaraz. Denak eskuzabal jokatu zuten gurekin. Prestu eta gogoz erantzun zieten galdera guztiei eta beraien bizitzako zenbait pasadizo partekatu zituzten gurekin: eskola egun gutxi eta motzak, txikitako jatorduak, gurasoekin zituzten harremanak, zinera joan ziren lehendabiziko aldia, lan-bizitza luzea, emi-

grazioa, treneko bidaiak, gazte denborako dantzak, Azkoitiko boxeo gauak, etab. Joanak diren egunetako ahots bizia entzuteko aukera izan genuen, eta gazte izatea zer den ongi baino hobeto gogora­ tzen dutela ere erakutsi ziguten. Argi utzi ziguten zortea genuela beraiek bizitako egoera gogorrak ez zaizkigulako egokitu eta ikasketei garrantzia emateko aholkatu ziguten. Ordubeteko saioa motz gelditu zitzaigun eta berriro elkar ikusteko asmoarekin eta elkarrekin beste ekintzak parteka­ tzeko, hurrengo arte esan genion elkarri. Eskerrik asko San Jose egoitzako egoiliarrei gurekin beraien esperientziak partekatzeagatik. Hurrengoan gure txanda izango da!

45


ikasten

Ospakizunak

2016ko

SAN ANDRESAK Xabier Munibe Ikastola DBH Ohi dugun bezala, 4. DBHko ikasleok, San Andres egunean, eta herriko plazan, txosna ikusgarria jarri genuen, eta egun osoan zehar, guraso, irakasle eta ikasleok bertan egon ginen. Eguraldi zoragarria, eta giro bikaina, ezinago aproposa aurreikusitako TXORIZO ETA TALO FESTA primerakoa izateko.

Zalantzarik ez, beste behin ere, txorizo eta talo-festa giroan aritu ginen guztiok, parada ezin hobea eskaintzen ahalegindu ginela, San Andres giroa “txastatu” nahian, gugana hurbildu ziren herritar eta inguruko guzti-guztiei. GORA SAN ANDRES!

Goizeko 8:00etatik gaueko 09:30ak arte, giro apartan aritu ginen eta bisitarien presentzia bikaina izan zen benetan.

Urola Ikastola Azaroaren 30a, San Andres eguna izaki, giro ederrean igaro genuen azkoitiarrok. Urtero lez, euskal tradizioz jantzi eta Urola Ikastolakook ere herriko plazan geure postua jarri genuen, talo eta txorizo pintxo ederrenak eskainiz. Bezperako parrandaren ondorengo lo aurpegiak talo eta pintxoak dastatuz goxatu genituen eta lanari gogor ekin genion goizean goizetik. Batzuk txosnan lanean zeuden bitartean, besteak Aste Santutako bidaia finantzatzeko atera ditugun jertseak saltzen egon ziren.

Eguraldia ere lagun izan genuen eta Azkoitiko kaleetan egun guztian zehar jende asko ibili zen, festa giro onean. Urteroko ohiturari jarraiki, herriko plaza izan zen festaren bilgune eta bertara gerturatutakoek, musikaz, herri kirolez, txorizo taloez… gozatzeko aukera izan zuten. Aipatu, txosnan ateratzen dugun diruari esker, apirilean egitekoak garen bidaiaren zati bat ordain dezakegula. Beraz, eskerrik beroenak txosna aurrera atera zedin lanean aritu ziren guraso, irakasle, ikastolako ordezkari… guztiei. Leire Lizarralde-2A

46


ikasten

Ospakizunak

EUSKARAREN EGUNA OSPATZEN Karmelo Etxegarai Ikastola Aurten abenduaren 3a larunbata izanik, Euskararen Eguna ostiralean ospatu genuen Karmelo Etxegarai Ikastolan.

Eguraldi bikaina lagun egun zoragarria pasa genuen eta amaitzeko txokolate ogitarteko bat jan genuen.

Hainbat ekintza desberdin izan genituen, hala nola, 6. mailakoek prestaturiko power point bat ikusi genuen, mitologia, txapak egitea, jolasak, musika, puzgarriak‌

Egun polita eta garrantzitsua denontzat euskara asko maite dugulako.

Xabier Munibe Ikastola BHI III. Orbel–jokuetan Xabier Munibeko DBHko 1. mailako hirukotea finalista, abenduaren 3an euskararen egunean Elkarguneko Intsausti aretoan Hirugarren urtez, Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak Orbeljokuak antolatu ditu. XIX. mendean antolatutako Lore Jokoei keinu eginez, Euskal Herriko eta Azkoitiko kulturaz gozatzeko lehiaketa da Orbeljokuak, herritar guztientzako lehiaketa.

Gure ikasleak fin aritu ziren, hiru probatan: izena asmatzen, "euskal ohiturak" atalean, eta hitza pasa gurpilarekin. Hemendik bihoakie gure zorionik beroena parte hartu eta finalera iristeagatik. BEJONDEIZUELA!

Euskaraz, herri giroan, ongi pasatzeko eta sari ederrak irabazteko aukera paregabea izango dute parte hartzaileek. Gure finalistak A gelako Unai Azkune, Ekaitz Albert eta Eneko Urdapilleta URUNEk taldea izan da. Abenduaren 3ko arratsaldean, larunbatez, III. Orbel-jokuetako finala jokatu zen Elkargunean, eta bertan, Antxintxikelaxek, Urunek eta Ostadar taldeak lehiatu ziren. Aurtengo edizioko irabazlea Antxintxikelaxek taldea izan da 27 punturekin, Ostadar bigarren, 21 punturekin, eta Urune, berriz, hirugarrena 10 punturekin. Imanol Garcia eta Maite Alberdi aurkezleek gidatu zuten lehiaketa.

47


ikasten

Ospakizunak

Urtero bezala Xabier Munibe BHI ikastetxean hainbat ekitaldi antolatu genituen Euskararen Egunaren inguran. Abenduaren 5ean bai, beste ikastetxe guztiekin batera kalejiran irten ginen herriko plazaraino. Hango ekitaldia bukatu ondoren, ikastetxera itzuli, eta sormenari, adierazpenari eta euskarari bidea emanez, bertso, kartel eta koplen sorkuntzan murgildu ginen. EGUN BOROBILA BENETAN!

EUSKARA GALTZEKO ARRISKUAN Talde irabazlea Aspaldiko urtetan euskara azaldu ia desagertuaz zintuzten zapaldu nahiz ta batzuek beti nahi zaituzten saldu bihotzeko hizkuntza ez zaitut nahi galdu IKASLEEN BERTSOAK “Guk euskaraz” gaiaren ingurua EUSKARAREN EGUNA OSPATZEKO Abenduaren 5ean abestu ziren DBHko 1. mailakoen bertso jaialdian DBHko 1A taldea.

Doinua: Orioko balea Izen-deiturak: Libe Aleson, Auritz Oteiza, Unai Azkune eta Irati Arambarri

EUSKARA GURE ALTXORRA

EUSKARA MUNDUAN ZEHAR

EUSKALTEGIAK

EUSKARA ETA ETORKINAK

Ez dago hizkuntzarik hau baino hoberik txikitatik altxorra erakutsi nahirik arriskuan baitago ta horrexegatik euskara da onena eta ez besterik

Hemendik joan ziren lana bilatzeko eta etorkizuna dena hobetzeko kultura eta hizkuntza ondo mantentzeko eta euskal etxeak euskara hedatzeko

Euskaltegiak daude denei laguntzeko kanpotarrak iritsi ta erakusteko baita ere daudela lagunak eiteko euskaraz hitz berriak ere ezagutzeko.

Etorkinek dabiltza ikasi ezinik gu hementxe gabiltza erakutsi nahirik euskaraz hitz egiten gabiltza gu pozik euskara da onena eta ez besterik

Doinua: Markoxek egin zeban Izen-deiturak: Urko Unanue, Eneko Samaniego, Naia Gomez eta Izeia Rezabal

Doinua: En una jaula de oro Izen-deiturak: Andrea Martin, Aitor Zabala eta Xuban Larrañaga

Doinua: Xarmangarria zira Izen-deiturak: Eneko Alcántara, Iker Zelaia, Anartz Zubizarreta eta Maria Martinez

Doinua: Pasaiako plazatik Izen-deiturak: Leire Uria, Leire Guembe Ekaitz Albert eta Eneko Urdapilleta

48


ikasten

Ospakizunak Xabier Munibe Ikastola HLHI Aurten, Azkoitiko Ikastola Xabier Muniben, Euskararen eta Ikastolako Zaindariaren eguna abenduaren 5ean ospatu genuen. Goizean, herri mailan antolatutako ekintzak burutu genituen eta arratsaldean, zaindariaren eguna ikastola bertan ospatu genuen. HH, LH 1. eta 2. mailako ikasle eta irakasleek POTXIN-PATXIN pailazoek eskainitako PIRAMIDEEN BILA emanaldiarekin gozatu zuten. LH3, 4, 5 eta 6. mailakoek, Baztartxo aretoan OKER filma ikusteko aukera izan zuten. Ondoren, ikastetxe osoak Guraso Elkarteak prestaturiko txokolatada dastatu genuen.

Urola Ikastola Euskara eta ikastolaren eguna ospatu nahian, Urola Ikastolako ikasle eta irakasleok ekintza eta ekitaldi bereziak prestatu genituen. Abenduak 3 larunbata izaki, ekitaldi nagusiak abenduak 2an ospatzeko plangintza berezia antolatu genuen urtero bezala. DBH 1 eta 2 Urrestillara ibilaldi neurtua 250 ikasletik gora, bost laguneko taldetan antolatuta Urrestillara irteera egin genuen primerako eguraldiarekin, Oñazko bidean gora, gero baserri arteko bidexkatatik Urrestillara heltzeko. Han hamaiketakoa egin eta jolasak izan genituen. Eguerdi aldera ikastolara buelta. Mundiala hi!

DBH 3 DBH 3ko ikasleek bi taldetan banatuta honako plangintza dute: Irteera: Ur instalakuntza Hamaiketakoa Pelikula: “Kutsidazu bidea Ixabel” DBH4 Pelikula: “Fenix” Hamaiketakoa Jokoak

EUSKARA, GURE AUKERA

Lorea Auzoa • Tolosa Etorbidea, 107 • Tel. 943 21 82 11 • 20009 DONOSTIA 49


ikasten

Euskararen arnasgunea UROLA IKASTOLA

ZER DIRA ARNASGUNEAK? Arnasguneak euskaldunen kontzentrazio demografiko handiko guneak dira. Espazio soziofuntzionalak (familia, ikastetxea, lantokia‌) edo espazio geografikoak (herriak...) izan daitezke arnasgune. % 70etik gorako ezagutza tasa duten udalerri euskaldunak euskararen arnasguneak dira. 5.000 biztanle baino gehiagoko herrien artean Azpeitia eta Azkoitia dira euskararen arnasgunerik indartsuenetarikoak. Adituek esana da hizkuntza batek, garatuko bada, bera nagusi den esparruak behar dituela. Biziberritu nahi duen hizkuntzak arnasgune horietan aurkituko du helduleku nahikoa bai belaunaldiz belaunaldiko transmisioari, bai hizkuntzaren funtzio komunikatiboari, bai hizkuntzaren balio erreferentzialari dagokionez. Horregatik esaten dugu arnasguneak eredu eta arnasa direla eremu erdaldunagoentzat. Udalerri euskaldunen inguruan egin diren azterketa guztiek erakutsi dute arnasguneak ahultzen ari direla: ezagutzak eta erabilerak behera egin du, oro har, udalerri euskaldunenetan. Horregatik, udalerri euskaldunei behar besteko garrantzia aitortu behar zaie eta horiek babesteko neurriak hartu behar dira. Arnasgune horiek zaindu, sortu eta hedatu ezean, alferrik izango baita, seguruenera, gainerako ahalegin oro.

ZERGATIK TAILER HAU? Udalerri euskaldunak, eta, hortaz, Azpeitia zein Azkoitia (eta inguruko herriak), euskararen arnasgune izanik, beharrezkoa iruditzen zaigu duten garrantziaren jabe egitea eta horiek zaintzeko zein hedatzeko norbanakoak aktibatzea. Finean, euskaraz garela harrotasunez eta erantzukizunez bizitzera bultzatu nahi dira ikasleak. Horregatik guztiagatik, ikasle aktiboak eta ekintzaileak eragiteko, UEMA gidari, Azkoitiko eta Azpeitiko 2. DBHOko ikasleekin Arnasguneak tailerra egin da irailean. Irailaren 19an, 22an, 23an, 26an, 29an eta 30ean ordu eta erdiko saioak egin dituzte; lehenengo saioan, hipotesiak, kokapen teorikoa (bideo didaktikoa), mugak, hutsuneak, espazioaren irudiak...; 2. saioan, hutsune eta arrazoiak aztertuta, normalizazioan norbanakoak zer egin dezakeen hausnartuta eta adierazita, eragiteko dekalogoa osatuko da. Hizkuntza-ekologia praktikara eramatea da tailerraren proposamena, ekologismoaren oinarriak hizkuntzara ekarrita: hizkuntza batek bizirauteko berezko ingurua (habitata) behar du, babestu beharrekoa, naturan animaliek eta landareek bezalaxe. Habitata zenbat eta osasuntsuago eta sendoago egon orduan eta errazagoa izango da arnasguneak ingurura hedatzea. Hortaz, babesik eraginkorrena, dudarik gabe, arnasguneen hedapena izango da, inguruko herri erdaldunagoetara goazenean ere euskaraz jardunez.

Hizkuntza Normalkuntza Batzordea

50


ikasten

Ibilaldiak

HH 04 Azpeitia

KAIXO LAGUNOK! HH4 urteko ikasleok ekintza ugari egin ditugu hiruhileko honetan. Urrian, musika eskolara eta Loiolara joan ginen, azaroan aldiz, txotxongilo erakusketa ikustera joan gara. Oraingoan Loiolan ateratako argazki batzuk dituzue ikusgai. Udazkena lantzeko asmoz, bertara hurbildu baikinen hosto, makiltxo, pinaburu eta udazkenarekin zerikusia duten fruitu nahiz landareak ikusi eta jasotzera. Ondoren, makiltxoak erabiliz Omako baso zoragarri bat sortu genuen denon artean. Gu bai artistak!

LH 4. maila Azpeitia

ORIOn Lehengo ostiralean ibilaldia eduki genuen. Autobusa hartu eta Zumaira joan ginen. Han trena hartu ta Oriora joan ginen. Herria kusi eta bazkaldu egin genuen. Baz­ kaldu eta gero parkean ibili ginen eta ondoren autobusa hartu eta ikastolara bueltatu ginen. DENIS AIZPURU

51


ikasten

Ibilaldiak

HH 05 Azpeitia HH5ekoek ikasturteari hasiera emanez, honako irteera hauek egin ditugu: lehenengo Txiki-Txoko ludotekara joan ginen eta bertan hango jolasekin ederki pasa genuen. Liburutegien eguna ospatuz berriz, Izar liburutegira joateko gonbidapena eskaini zigun Onintzak eta gustura joan ginen bertara ipuin magikoetan murgiltzera. Azkenik, eguraldia lagun, Loiolara joan ginen udazkena gaiarekin zerikusia duten ekintzak burutzeko. Bertan udazkena behatu, jolastu, hostoak, ezkurrak‌ bildu eta poz-pozik itzuli ginen lanean buru belarri hasiz.

TXIKI TXOKO LUDOTEKAN

LOIOLAN

IZAR LIBURUTEGIAN

LH 3. maila Azpeitia

DONOSTIAN KRISTINA ENEA PARKEAN

52


ikasten

Ibilaldiak

LH 3. maila Azpeitia

LH 2. maila Azpeitia

HERRIA EZAGUTZEN

ARRITXULORA IRTEERA

Urriaren 13an eta 14an LH 2ko ikasleak Arritxulon izan ginen. Aterpetxea Aiako Harrietan aurkitzen da. Lehen egunean basoan izan ginen hainbat jolas eta ekintza egiten. Herri kiroletan parte hartu genuen eta baita antzerkiak eta ipuinak asmatzen ere. Oso ondo pasa genuen.

53


ikasten

Ibilaldiak

LH 5. maila Azpeitia

DONOSTIAKO EUREKA MUSEOAN Urriak 19an, landu dugun gaiarekin erlazionatutako txangoan Donostiako Eureka museora joan ginen. Unibertsoa eta eguzki sistema lan­ tzen ari ginen eta bertan tailer bat izan genuen gaiari buruzkoa.

LH 6. maila Azpeitia

Urriaren 11an Karmelo Etxegarai ikastolako 6. mailako ikasleak Arrikrutzeko kobazulora eta Arantzazuko arte lanak ikustera joan ginen. Goizeko bederatzietan oso pozik sartu ginen autobusean eta OĂąati aldera abiatu ginen. Arrikrutz ingurura iritsi ginenean lehendabizi bideo bat ikusi genuen eta bertako geologoek haitzuloei eta animaliei buruz azalpenak eman zizkiguten. Ondoren haitzulo bidean zeuden harriak aztertu genituen. Haitzuloan sartu ginenean han agertu ziren lehoi baten eskeletoa, hartz aztarnak, lurpeko ibaia, estalaktitak eta estalagmitak... Oso interesgarria izan zen! Arratsaldez Arantzazu inguruan bazkaldu ondoren Oteizak, Txillidak eta Basterretxeak egindako artelan ikusgarriak ikustera joan ginen. Asko gustatu zitzaigun bisita. Bukatzeko autobusa hartu eta Ikastolara itzuli ginen.

ARANTZAZUN

54


ikasten

Ibilaldiak

DBH 1 Urola Ikastola

EUREKA ZIENTZIA MUSEORA IRTEERA

Urriak 24-an Eureka Zientzia museora irteera bat egin zen DBH 1. mailakoekin. Guztira 120 ikasle eta 5 irakasle joan ziren, eta goiz guztia bertan pasatu zuten. Museoan hainbat ekintza egin ziren, tailerrak, museoa ikusteko denbora librea izan zuten, eta planetarium-a ikusi zuten. Ikasleen balorazioa oso positiboa izan zen, asko gustatu zitzaielarik, eta berriro errepikatuko lukeela esan zuten.

1. Batxilergoa Urola Ikastola

ALGORRIKO INTERPRETAZIO ZENTROAN Urtero bezala Azkoitia eta Azpeitiko 1. Batxilergoko Biologia-Geologiako ikasleak Algorriko Interpretazio zentrora joan dira. Bertan zentroa bisitatu ondoren Euskal Herriko historia geologikoa berreraiki zuten harri, fosil eta argazki bidez. Ondoren, ibilbide geologikoan, Kretazeo/Tertziario muga, kareharri-tuparri txandaketa eta turbiditen sorreraz jabetu ziren

55


ikasten

Ibilaldiak

2. Batxilergoa Urola Ikastola

2. BATXILERKOKO IKASLEAK

AZPEITIKO PARROKIAN Azaroaren hamazazpian bigarren batxilergoko ikasleak Azpeitiko parrokia bisitatzeko aukera izan genuen. Bisitaldian herrian dugun harribitxiaren balioaz jabetu ginen, eta parrokiko zati desberdinen garrantzia azpimarratzeko aukera izan genuen. Bertaratu ginenerako Paco Epelde eta Ekaitz Etxezarreta zain genituen bisitari hasiera emateko. Hasieran, kanpoko zatiari buruzko ezaugarri garrantzitsuenak azaldu zizkiguten, kanpandorrea tenplarioena zela dioen ustea, esaterako. Jarraian, parrokiaren barruko txoko desberdinak aztertu genituen: kapera guztiak, koroa, San Inazioren pontea...

Organoaren funtzionamendua ikusteko aukera paregabea izan genuen. Baina, horrez gain, gure parrokian hain berezia den Bakardadearen Kapera ere bisitatu genuen, eta kaperaren balio artistikoaren zergatiak azaldu zizkiguten. Esan beharra dago, parrokiak uste genuena baino sekretu gehiago dituela gorderik,eta bisita honen bidez gehientsuenak argitzeko aukera izan dugula. Ordubete inguru iraun zuen arren, gustura gelditu ginen herrian dugun eraikin garrantzitsuenetako baten txoko guztiak begiztatuta.

56

Irati Etxaniz. BATX. 2. F


ikasten

Ibilaldiak

DBH 4 Azkoitia

ZUMAIKO FLYSCHERA IBILALDIA Urriaren 5ean, Zumaiko Interpretazio zentrora joan ginen. Han hainbat fosil, arroka mota eta inguruetako animalia asko ikusi eta azalpenak entzun ondoren, hamaiketakoa egiteko tartetxo bat hartu eta Flyschera abiatu ginen. Ikuskizun paregabea, benetan! Hainbeste milioi urte dituzten haitzak eta itsasoaren enbata bat eginik.Ikusgarria! Ingurune zoragarri horretan, flyscharen eraketari buruzko azalpenak eman zizkiguten, eta bi urrezko giltza eskuratu ondoren, aipatu flyscha, Lurraren tarte historikoak bereizteko mundu mailan, parekorik gabeko eredua dela adierazi ziguten. Azkenean, Zumaiko hondartzan minutu batzuk igaro genituen eta etxera ekarriko gintuen autobusa hartu bitartean, kobazulo txikiak ikertzen, putzuetako karramarroak begiztatzen, taldeko argazkiak ateratzen, eta… “Juego de Tronos”en dekoratua maxixa­ tzen igaro genuen. Benetan MEREZI izan duen irteera 4. mailako Bio-Geoko ikasleontzat.

DBH 1 Azkoitia

Paul Elorza

ANTZERKI TOPAKETAK

Azaroaren 9an, Xabier Munibe Ikastolako DBH 1eko ikasleok Azpeitira joan ginen bi antzerki ikustera. Autobusa hamar eta erdietan hartu genuen. Ikusi genuen lehenengo antzerkia “INAUTERIAK” izenekoa izan zen, Azpeitiko Ikasberri Ikastolako DBH 1 eta 2ko ikasleek antzeztua. Antzerkiaren istorioa, inauterietako festa batean, hildako bat bilatu zutela komunean. Festan mozorrotutako jendeaz gain, detektibe bat zegoen eta berak, hiltzailea nor zen asmatu arte, lokal horretatik irtetea debekatu zuen. Azkenean hiltzaileak onartu zuen bera izan zela.

Bigarren antzerkia “SERAFINA ONLINE” izenburupekoa izan zen, eta bertan Orioko DBH 4ko lau ikaslek hartu zuten parte. Serafina Online telebistako saio berria zen eta, arazoak zituen jendea bertara joaten zen laguntza bila.Laguntza eske zihoanak, lehenengo, aurkezlearekin, hau da, Serafinarekin, hitz egiten zuen. Ondoren, psikologo eta estilistak arazoari konponbidea ematen saiatzen ziren. Antzerki bakoitzak berrogeiren bat minutu iraun zituen, beraz, itzultzeko autobusa ordu bata laurden gutxitan hartu genuen. Bi antzerkiak oso ederrak izan ziren eta ondo pasatu genuen. Ainhoa Aranbarri eta Irati Alberdi (DBH 1D)

57


ikasten DBH 2 Azkoitia

Ibilaldiak

GURE LANDAREDIA EZAGUTUZ

Bio-Geo arloan, landareak identifikatzen ikasteko, Intxausti Parkera eta bidegorrira atera ginen. Horretarako, irakasleak gako bana banatu zigun, eta hura jarraituz eta hostoeei begiratuz, zuhaitzak identifikatu genituen. Intxaustiko parkean orratz eta ezkata itxurako arbolak identifikatu genituen gehienbat. Bidegorrian, berriz, haltzak, llizarrak, sasiarkaziak, hurritzak eta astigarragak izan ziren nagusi; baita 4 garo desberdin ere. Izugarri gozatu genuen eta, aldi berean, modu atsegin eta errazean ikasi. Hala ere, irakasleak kontrola jarri zigun!

DBH 3 Azkoitia

ESPELEOLOGIA Azaroaren 19 eta 21ean DBH3ko neska-mutilok espeleologia egitera joan ginen. Goizeko 08:30ean autobusa hartu eta kantari ekin genion egunari. Itziarrera heldu ginenean, motxilak hartu eta begiraleak zain geneuzkan. Arropa erosoz eta arduradunek banatutako eskularru eta argitxodun kaskoez horniturik, prest geunden bideari ekiteko. Aixako kobazulora heltzeko lehenengo bidea jaitsiz bat, zikintzen hasi ginen.Kobazuloaren bide guztia hiru begiraleekin egin genuen. Amaitutakoan motxilak hartu eta arropaz aldatu ondoren, zerbait jateko denbora utzi ziguten autobusera heldu bitartean. Autobusera iritsi eta berriro Azkoitiko bidea hartu genuen. Nekaturik oso, eta abesteko gogo gutxiz. Esperientzia polita iruditu zitzaigun, berriro egiteko modukoa eta oso pozik geratu ginen pasatutako egunarekin. Garazi Zabaleta eta Maitane Antsola

58


ikasten

Ibilaldiak

DBH Azkoitia

DORRE MADARIAGA – URDAIBAI

Goizeko 8:30ean autobusa ikastetxearen aurrean hartu genuen. Madariaga Dorrera heldu bezain pronto, hiru taldetan banatu gintuzten. Bertan, hango begiraleek biodibertsitateari buruz hainbat argibide luzatu ondoren, babestutako gunean geundela adierazi ziguten; landare eta animalia espezie askoz osatutako eremuan, hain zuzen ere. Bertako horma guztiak argazkiz beterik zeuden. Goiko solairuan, ingurua behatzeko teleskopio batzuetatik, bertako paisaia ezberdinei begira ere

LH 6. maila Azkoitia

egon ginen: gizakiok landatutako ekualiptoen basoa eta padura, besteak beste. Jarraian, Txatxarramendi uhartea bisitatu genuen, eta handik hondartzara jaitsi ginen. Bertan bizidun eta bizigabeak bila­ tzeko eskatu zigun begiraleak, baina bizirik zeudenak bakean uzteko: lapak, ostrak, karramarroak… OSO ONGI PASATU GENUEN!!!

BEIREn

OLITEKO GAZTELUA IKUSTEN 6. MAILAKO IKASLEAK

BEIREKO MONASTEGI ZAHARREAN JOLASEAN, MAHATS BILKETAN ETA MOSTO EGITEN!

59


ikasten LH 4. maila Azkoitia

Ibilaldiak

BERTIZ ABENTURA PARK

Urriaren 20an Elizondo aldera abiatu ginen gure maletak hartu eta gorputzean zirrara berezi bat genuela. Gaua pasatzera gindoazen lagun guztiak elkarrekin! Bi egun zoragarri pasa genituen bertan. Ekintzaz betetako bi egun izan ziren. Alde batetik, artirina errotan nola lortzen zen ikusi ondoren, taloak egin eta jan genituen, tirolina ezberdinetan ibili ginen eta zuhaitz batetik bestera prestatutako ibilbide ezberdinetatik pasatuz zirkuitu bat bete genuen. Bi egun zoragarri pasa ondoren, neka-neka eginda, etxera i­tzuli ginen.

LH 3. maila Azkoitia

DONOSTIAKO ZINEMALDIRA IRTEERA 2016ko irailaren 23an, Donostiako 64. edizioko zinemaldia ospatuz, “Albert� filma ikusten izan ginen goiz pasa. Filma dibertigarria izan zen eta ikasturteko lehenengo gure irteera egiteko aukera paregabea izan genuen. Filmaren laburpena honako hau da: Albert herri bateko mutiko bat da, oso argia eta lotsagabea. Herri guztia da haren bihurrikerien beldur. Egun batean, nahigabe, behera botako du herriko monumentu enblematikoa, Leopoldus globo-kapitainaren eta herriko heroiaren estatua. Albert bere akatsa konpondu nahi du; beraz, mundura ateratzea erabakiko du, eta globo-kapitain bihurtuta itzultzea. Zein harro egongo da beraz herri guztia!

60


ikasten

Ibilaldiak

ZIRKOA LOIOLAN Azkoitiko Xabier Munibeko 5 urtekoak, udazken koloretsuari kolore berezia jarri genion Loiolako parkean. Urriaren 27 an, osteguna, ibilaldi bat egin genuen zirko gaia landuz. Autobusean joan ginen, jolas librean ibili, hamaiketakoa jan eta gero hainbat joku egin genituen: malabarak, baloiak, zapiak, zangoak, diaboloak eta soka elastikoarekin ere ibili ginen. Lagunekin bazkaldu eta hosto artean gozatzeko aukera paregabea izan genuen. Egun bikaina izan zen.

61

HH 05 Azkoitia


ikasten HH 03 Azkoitia

Ibilaldiak

UDAZKENA

Udazkeneko gaia lantzen ari garenez, HH03 koak hostoak biltzera joan gara.

“HAIZEAK UDAZKENEAN FU, FU HOSTOAK FIRIN FARAN GOITIK BEHERA DANTZAN.”

ORIO 4 urtekoak Oriora joan ginen egun pasa. Primeran pasatu genuen hango parkean hondarrarekin esperimentatzen.

62

HH 04 Azkoitia


ikasten

Ekoizpenak

HH 03

Karmelo Etxegarai Ikastola

HH 04 Karmelo Etxegarai Ikastola 63


ikasten

Ekoizpenak

HH 05

Karmelo Etxegarai Ikastola

64


ikasten

Ekoizpenak

Karmelo Etxegarai Ikastola

LH 2. maila

Karmelo Etxegarai Ikastola 65


ikasten

Ekoizpenak

LH 2. maila

Karmelo Etxegarai Ikastola 66


ikasten

Ekoizpenak

AZERIA OILOA ETA TXAKURRA 1010ko azaroaren15ean. Azpeitiko baserri batean txakur bat eta oilo bat bizi ziren. Oiloak Beltxi izena zuen eta txakurrak berriz txintxo. Oiloak txakurrari jarri zion izena eta txakurrak oiloari. Oso pozik bizi ziren. Beltxik 2 kilometro baino gehiago egin zitzaken hegan gelditu gabe. Behin batean eguzkia sartzen ari zela azeri familia bat etorri zen. Hiru azeri ume eta aita eta ama. Goseak amorratuta zeuden eta jan bila zebiltzan.Txintxok zaunka egin zien baina azeriekin beldurtu egin zen txintxo.

Hurrengo egunean azeriari koska egin eta Beltxi atera zuen azeriaren tripatik. Beste bizi leku bat aurkitzera joan ziren eta baserria salgai ikusi zuten. Azeriaren truk erosi zuten. Eta baserritarrari ziria sartu zioten. Txakurrak zirela esan eta azeriak ziren. Ederra egin zuten oraingo honetan Beltxik eta Txintxok! KATU-KATU IPUNA BUKATU. ANE LABACA LH 3. Azpeitia

Antzeman zion goseak zegoela eta Beltxi jan zuen. Txintxo bereko samarra izateagatik gertatu zitzaion. Eta negarrez hasi zen. Zenbat oroitzapen dauzkadan bihotzean zioen. Ederra gin dut nire bihotzeko laguna galdu dut esaten zuen gizajoak. Haserretu egin zen txintxo eta esan zuen. Ibiliko dira Beltxi kentzen azeri horiek baina ez diet utziko.

GU ERE ESKULTORE‌

CHILLIDA ETA OTEIZAREN LANAK IKUSI ETA AZTERTU ONDOREN BERAIEN ANTZERA LANEAN ARITU GINEN GEURE ESKULTURAK ERAIKIZ. LH-6A KARMELO ETXEGARAI

67


ikasten

Ekoizpenak XUNEREN BIZITZA

Hemendik ez oso urrun, bada Goizargi izeneko herri txiki polit bat, herri polit askoa jende adeitsuarekin. Goizargin bada kondaira bat Xune izeneko neska bati buruzkoa, oso kondaira polita. Hor doa kondaira hori: Bazen behin, Xune izeneko neska bat Goizargin bizi zena 11 urte zituen eta 6.go mailan zebilen. Bi lagun on zituen Intza eta Ekhi. Oso lagun onak ziren hirurak. Xuneren aitak zoo bat zuenez, sarritan joaten zen bere lagunekin bertara. -Niri gehien gustatzen zaidan animalia lehoia da!-esaten zuen Xunek- izugarria da! -Ba niri gehien elefantea, belarjalea da eta handia, niri gustatzen zaidan bezalakoa! - Intzak esaten zuen – eta zuri Ekhi? -Niri… ez dakit pa! Denak gustantzen zaizkit eta ezingo nuke bat aukeratu!-erantzuten zion Ekhik -Jajaja- egiten zuten hirurak batera. Baina behin, Xuneren aitak Xuneri esan zion: -Xune, gauza bat esan behar dizut. -Zer da aita?-esan zuen Xunek - Oso gauza serioa da, Indiara joan behar dugu bizitzera zooko lanak direla eta.-erantzun zion aitak Orduan Xunek, larritu aurpegiarekin oihukatu zuen: -Ez! Ez dut nahi! Lagunak hemen ditut eta, Goizargin bizi nahi dut! -Nik ere ez dut nahi baina behartuta nago!- erantzun zion aitak Orduantxe bukatu zen elkarrizketa. Hortik 15 egunera portuan zeuden itsasontziaren zain, Xune oso triste ikusten zen eta inori ez zion kasurik egiten. Itsasontzia iritsi zenean, Xune negarrez hasi beharrean zegoen eta itsasontzia abiatu zenean, orduan iritsi ziren Ekhi eta Intza. Xune konturatu zenean, oihuka asi zitzaien: -Agur Ekhi agur Intza! Laster ikusiko gara ! - Agur Xune!!-oihukatu zuten intzak eta Ekhik batera Horrela jarraitu zuten elkar ikusi ezin zuten arte. Gaua iritsi zenean, sekulako trumoi zaratak entzuten ziren eta, Xune pixkabat zorabiatuta zegoenez, kanpora irten zen ikustera. Bat batean, sekulako olatua ikusi zuela iruditu zitzaion Xuneri baina zorabioaren eraginez sortutako irudipen bat izango zelakoan, lasai gelditu zen, baina minutu bat geroago, olatua gertuago zegoenean, seguru zegoen, tsunami bat zen!! Bat batean oihukatu zuen Xunek: -Aaaaaaahhhh!!! Tsunami baaaaattt!!. Ahal zuen azkarren, itsasontzian zegoen txalupa txiki batean igo zen eta alde egitea lortu zuen. Baina konturatu zenerako berandu zen, bere gurasoak zeuden itsasontzia tsunamiak harrapatu eta ondoratuta zegoen baina beste olatu txiki batek harrapatu eta dena

beltz ikusi zuen. Esnatu zenean, dena amets bat izan zela uste zuen baina gogoratzen joan zen eta dena ez zela amets bat konturatu zen. Bat batean orro luze eta zaratatsu bat entzun zuen bere ondoan eta lehoi bat zela ohartu zen. Zonbi bat bezala geratu zen eta lehoia aurreraka zihoan bitartean Xune atzeraka joan zen, zuhaitz baten kontra jo zuen arte, lehoiak orro egin zion baina ez zion ezer egin ``harritzekoa!´´ pentsatzen zuen Xunek. Berehala ohartu zen, zooko hainbeste gustatzen zitzaion lehoia zela,horregatik ez ziola ezer egin, ezagutu egin zuelako. Baina, Xune, tematuta zegoen Goizargira itzuli behar zuela beraz, baltsa bat egiten hasi zen. Baltsa amaitu zuenean, azkar janari eta edari bila joan zen, eta bilatu zituenean, azkar azkar baltsara igo eta handik atera egin zen. Lehengo lehoia han utzi zuen eta Xune goizargira abiatu zen. Hiru egun pasa zituen bere baltsatxoan, eta, bat-batean lurra ikusi zuen. Gerturatu zenean Goizargi zela ohartu zen eta ahal zuen azkarren, arraunari eragin zion.Hondartzan zegoen jendea ere ohartu zen Xune zela eta ohiuka hasi ziren: -Xunee!! Xune etorri da!! Eta hondartzara heldu zenean, Intza eta Ekhi agertu ziren. -Nolatan etorri zara? Ze poza!! Baina.. non dira zure gurasoak?- galdetu zuten Intzak eta Ekhik -Tsunamia… olatu erraldoia… lehoia…-esan zuen Xunek ezin kontatua -Bakarrik zaudenez zergatik ez zara nirekin bizitzera etortzen?- galdetu zuen Intzak. -Seguru? Baina..- esan zuen Xunek -Bainarik ez! Zu etorri eta kitto!-esan zuen Intzak Xune azkenean, Intzaren etxera joan zen bizitzera eta denak zoriontsu izan ziren.

68

LH-6A. KARMELO ETXEGARAI


ikasten

Ekoizpenak HH 03. UDAZKENA Xabier Munibe Ikastola

HH04ko MARRAZKIAK

Xabier Munibe Ikastola

69


ikasten

Ekoizpenak

ZIRKOA HH 05. XABIER MUNIBE IKASTOLA

SAN ANDRESAK HH 05. XABIER MUNIBE IKASTOLA

Udazkenean perretxikoak ederrak egoten dira. Guk eskulanetan perretxiko bereziak egin ditugu ipotx eta guzti. LH1. XABIER MUNIBE IKASTOLA

70


ikasten

Ekoizpenak “EL MONSTRUO DE COLORES" Aurten, proiektuekin loturik, gaztelaniako saio batzuetan emozioak landu ditugu ipuin honen bitartez. Zenbait ekintza desberdin burutu ditugu. Ipuina irakurri, mamua margotu, bideo ikusi, abestia ikasi eta emozio desberdinak aztertu eta landu ditugu. LH1. XABIER MUNIBE IKASTOLA

HALLOWEEN Halloween ospatzeko, gure gela eta korridorea dekoratzeko horma-irudi politak egin genituen, gure irakaslearen laguntzaz. Emaitzarekin oso gustura geratu ginen. LH3A. XABIER MUNIBE IKASTOLA

AZPEITIAKO XXXIV. ANTZERKI TOPAKETAK Azpeitiako XXXIV. Euskal Antzerki Topaketak ospatuz, azaroaren 7an, Bermeoko “Sagrado Corazón” ikastetxeak ”Peter Pan” eta “Ederra eta Piztia” eskaini zizkiguten. Musika, abestiak eta koreografia tartean, oso atseginak iruditu zitzaizkigun, nahiz eta bizkaieraz hitz egin aktore-aktoresa txikiak. LH3A. XABIER MUNIBE IKASTOLA

71


ikasten

Ekoizpenak

Xabier Munibe Ikastola

72


ikasten

Ekoizpenak

NARRAZIO TESTUA GAZTELANIAZ: EGUNEROKOA (“MI DIARIO”) Gaztelania arloan, testu mota bezala, egunerokoa landu dugu. Horretarako, geuk egin dugu norberarena. Hasteko, Kartoiak erabili ditugu tapak egiteko. Ondoren, tapa bakoitzaren aurpegiak apaindu ditugu, bai kanpo aldera geratzen zena, bai barrukoa, collage moduko bat eginez, argazki eta marrazki desberdinak erabiliz. Azkenik, portadan, kolore desberdinetako goma “eba” erabiliz, eta forma polit batzuk lortuz, bere gainean “MI DIARO” izenburua itsatsi dugu, inprimatutako hizkiekin.

LH3A. XABIER MUNIBE IKASTOLA

73


ikasten ZER JAKIN NAHI DUGU DROGEI BURUZ? Drogak kontsumitzeko jokabidea, gizakiak oso antzinatik du, baina inoiz ez da jakin gaur egun bezain maizago kontsumitzen denik. Mota asko daudelarik, hartzeko presioa geroz eta handiagoa da: DROGA DEPRESOREAK: nerbio sistema nagusia deprimi­ tzen dute, hau da horien eragina lasaitzen dute, sentsazio atseginak sorrarazik. Droga horietako batzuk hauek dira: DROGA SUSPERGARRIAK: Nerbio sistema suspertzen dute hainbat sentsazio sorraraziz, ala nola euforia, erne egotea… eta beste batzuk murrizten ditu, nekea, eta gosea.

BARBITURIKOAK

KOKAINA

OPIAZEOAK: (Morfina, heroina eta metadona)

ANFETAMINAK

NIKOTINA

KAFEINA

ALKOHOLA

TEINA

DROGA ALUZINAGARRIAK: Errealitatearen pertsepzioa eraldatzen dute eraldatzen dute kontzientzia-egoera asaldatuz. Drogak sendagarri askok dituzte, batzuek sendatzeko balio dutelako, baina asko hartzen baduzu, sendatu baino gehiago gaixotasun larriak KANABISA DROGA SINTETIKOAK sor ditzake. Drogen aurkikuntzaren bidez txerto batzuk sortu dira eta guk sendagarri gehiago asmatu nahian, drogak gu geu hasi ginen egiten. Jendeari beraien eragina gustatu eta gehiegi kontsumitzen zuten. Momentuan gustura zaude, baina 48 eta 96 ordu bitartean ez: esna zaude, baina ez duzu hitzik egiten, ahoan aparra daukazu, energia falta duzu, presioa eta mina duzu bularretan, aurpegi zurbila, dardarak edo konbultsioak, pultsu eta arnas motela eta irregularra, zorabioa eta goragalea, izan ditzakezu. Xabier Munibe ikastola LH 6D. Aroa Gomez, Alba Orbegozo, Onditz Alberdi

CROQUETAS Ingredientes: Utensilios: Un litro de leche 8 cucharadas de harina Un trozo de mantequilla Un chorro de aceite Koipesol Jamón y huevo cocido Huevo Pan rallado

Una cuchara de palo Una cazuela Una sartén

Como hacer: Primero, se echan el aceite y la mantequilla a una cazuela. Luego, cuando se derrite la mantequilla, se va echando la harina poco a poco y se va removiendo para que no salgan grumos. A continuación, se va echando la leche para hacer la bechamel. Después, se trocean el jamón y el huevo y se añaden a la mezcla. Más tarde, se mezcla todo, se le da un hervor y se pasa toda la masa a una bandeja y se deja enfriar. Cuando la masa esté fría, se les da forma a las croquetas y se pasan por huevo y pan rallado. Por último, se fríen en una sartén o en una freidora con abundante aceite. ¡Ummmm! ¡Qué ricas! ¡Que aproveche! Iraia Urbieta LH4B. XABIER MUNIBE IKASTOLA

74


ikasten

Ekoizpenak AURKEZPENA:

ELEFANTEA

HABITAT ETA OHITURAK

Elefantea lau hankatako ugaztun handia da

Bi elefante mota daude AFRIKARRA eta ASIARRA.

DESKRIBAPENA:

Afrikarra Saharako basamortuan bizi da eta Asiarra Asiako hego-ekialdeko beste herri batzuetan.

Elefanteak prosbocidea ordenakoak eta elephantidae familikoa ugaztun handiak dira. Elefante batek 2,6 m neurtzen ditu eta oso astuna da, 3500 kg baino gehiago pisatzen du.

Elefanteek normalean taldea osatzen dute,taldeko burua arra ez,emea izaten da eta taldeko zaharrena.

Bere kolorea grisa da, oso handia eta potola da.

UGALKETA:

Betortzak luzeak,zorrotzak,gogorrak, eta kurbatuak ditu. Belarriak handiak eta finak ditu.

Elefantearen ugalketa sexuala da, bibiparoak eta ugaztunak izaten dira.

Tronpa luzea eta biguna du, indartsua ere bada.

Ugalketa 22 hilabetekoa izaten da.

Hankak ere handiak,motzak eta lodiak ditu.

Jaiotakoan normalean 120 kg pisatzen dituzte.

Bere burbuinak 5kg pisatzen ditu.

ARNASKETA: Elefanteek biriketatik artzen dute arnasa.

ELIKADURA: Elefanteak belarjale handiak dira.

Tronpatik artzen dute oxigenoa.

Batez ere zuhaitzez eta belarrez elikatzen dira.zuhaitzen azala eta arbustu batzuk ere jaten dituzte.egun baten 200 kg (belar, zuhaitzen azal, arbustu) jan ditzake elefante batek.

TENPERATURA: Elefanteak odol beroko animaliak dira. IRATI OSORO. LH5A. XABIER MUNIBE IKASTOLA

EL MONSTRUO HIPNOTIZADOR Érase una vez en un lago ancho y profundo un monstruo valiente y nervioso con cuerpo largo y dientes afilados. Un día unos pescadores vieron al monstruo y uno de ellos dijo: -¡Has visto qué era eso! Si lo pescamos, nos haremos ricos y nuestra pescadería será la mejor.Dijo asombrado. Entonces avisaron a todos los pescadores y cogieron todos sus barcos pesqueros. Cuando el monstruo se enteró se escondió en su cueva pero el monstruo tuvo que salir de allí porque lanzaron una red. Entonces el monstruo salió a la superficie y le hizo una grieta a un barco y salieron todos del lago. De pronto un pescador dijo: -Hay que poner una cinta de seguridad, seria muy peligroso bañarse aquí. -Hay que usar el plan b. ¡poneos todos los trajes de buceo! El monstruo hizo un agujero en el lago rádamente pero los pescadores le siguieron. El monstruo les asustó y volvieron a la superfipero regresaron con arpones. Al monstruo mientras cavaba un pescador le dio un arponazo en la cola. Con ese golpe ralentizaron al monstruo. Pero este no se rindió y se comió 12 pescadores. Los pescadores que quedaban se fueron aterrorizados y el monstruo siguió cavando y llegó al mar, se alejó del agujero que hizo. Los pescadores se fueron frustrados a casa y el monstruo tuvo comida para siempre y fue libre y feliz. Aunque, algunos pescadores le siguieron.

picie

JON SUESKUN. LH5A. XABIER MUNIBE IKASTOLA

75


ikasten

Ekoizpenak

BEIRE ETA OLITERA IBILALDIA Urriaren 27an, Beirera joan ginen 6. mailako ikasle guztiak. Lehenik, Oliteko gaztelua ikusi genuen. Oso polita zen eta erregeen bizimodua nolakoa izan zen kontatu ziguten, benetan gogorra ! Ondoren, Beirera oinez joan behar izan genuen. Hau da hau nekea! Hara heldu ginen eta sartu orduko, guztiek esan zuten: “Ai ama, zein zaharra den!” Monitorek, esan ziguten, lehenengo gauza egin behar genuena, mozorro tailerra zela. Ez zen hain ederra izan, plastikozko mozorroak! Arratsalde osoa mozorro egiten pasa genuen, aspergarria benetan. Gauean, diskoteka bat antolatu genuen eta guztiok dantzan genbiltzala, igel bat agertu zen, zer nolako nazka! Lotarako orduan, hamabietarako lo egotea eskatzen zuten, baina andereño eta irakasleak azkar lotaratu nahi izan gintuzten. Hurrengo goizean, mahatsa bildu eta mosto egiteko asmoz joan ginen baratzera. Lehenik mahatsa bildu genuen, nola ez!, ondoren, kubo batera mahats guztia bota eta oinutsik zapaldu genuen.Liztor pila zebiltzan eta beldurra ematen ziguten, hala ere, egin izan behar genuen. Azkenik, prentsarekin mahatsa garbitu eta zukua atera genion, boteila txikietan sartu eta etxera ekarri genuen. Han bertan goxoa zegoen, baina hurrengo egunetan…puaf! Ez genuen hain ondo ere pasatu! Ez joatea gomendatzen dugu! Xabier Munibe ikastola LH 6D Aroa Gomez, Alba Orbegozo, Onditz Alberdi

GIZA GORPUTZA Kurtso honen hasieran, proiektuekin hasi ginen.Gure lehen proiektua giza gorputza izan da. Lehenik, guk genekienarekin hasi ginen, lauko taldetan bilduta horma irudiak egin genituen. Ondoren paretan itsatsi genuen egindako lana. Ondoren, zer ikasi behar genuen, pentsatu genuen eta kartulina batean idatzi. Baita, nola ikasi, zer material erabili (liburuak, entziklopediak, atlasak, koadernoa hormirudiak, argazkiak…)

Eta orain egiten ari garena giza gorputza eraikitzea da. Horretarako nahi ditugun material eta baliabideak erabil ditzakegu. Bestalde, landutakoaren aurkezpenak egiten ari gera power pointa erabiliz eta gelakoei gure lana azalduz. Espero ondo ateratzea. Hemen egiazko organoak ikusten, untxia eta zerriaren barne organoak ekarri genituen gelara eta. Haritz Zendoia, Eritz Larrañaga, Unax Osinalde Xabier Munibe ikastola LH6D

76


LEHIAKETA ALAIA PARTE HARTZEKO OHARRAK – Ikastolako ikasle guztiek parte har dezakete. – Galdera guztiei erantzuna eman behar zaie.

Erantzuten dutenen artean zozketa bat egingo da. Irabazleek bere saria Azkoitiko Amaitz edota Azpeitiko Pittinka dendetan izango dute eskuragarri.

MARA GARATE H. H. 4. maila AZPEITIA

ANE AZURMENDI H. H. 5. maila AZPEITIA

JARE MANTEROLA L. H. 1. maila AZPEITIA

ANER ARANGUREN L. H. 4. maila AZPEITIA

OINATZ LARRAÑAGA L. H. 1. maila AZKOITIA

ARITZ LADRON L. H. 2. maila AZKOITIA

NAIARA MUGIKA L. H. 3. maila AZKOITIA

IZARO ARRIOLA L. H. 5. maila AZKOITIA






HIZKI SALDA Hizkiak nahastea oso gogoko du Grazianak. Tarteka, hainbat hitz osatzen ditu. Ikusten al dituzu non dauden lapikoko hitzak?

ITZALAK Eguzkitan kiskaltzen ari zela eta, basora joan da txoria itzal bila. Itzal hauetatik zein da txoriarena?


ZAZPI ALDEAK Krixpin pailazoa artista da eskujokoak egiten. Pailazoaren argazkiari zazpi gauza aldatu dizkiogu. Bilatu aldaketak!




Karmelo Etxegarai LH1A


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.