__MAIN_TEXT__
feature-image

Page 1

Urolaldeko

Ikastola

Publikoen

aldizkaria

102. 2 016 k o

ekaina

ERAKUSKETA Xabier Munibe ikastola

SARE SOZIALAK ETA INTERNETA Karmelo Etxegarai ikastola

IKASLEEK IRAKASLEONTZAT EGINDAKO OPILA Urola Ikastola

zerbitzua eta lana euskaraz

AZPEITIKO IKASTOLA

www.azpeitikoikastola.hezkuntza.net

www.azkoitikoikastolahlhi.hezkuntza.net www.xabiermunibebhi.hezkuntza.net

www.urola.org


Lehen Hezkuntza, 2. maila Karmelo Etxegarai ikastola


ikasten

Agurra Gauzak horrela, ikasturte berriari so gatzaizkion honetan, zapata berriak datozkigu gogora. Mundu guztiak maite ditu zapata berriak, nahiz jakin badakien, pausoak behar bezala bideratzeko, oinak eta zapatak egokitu beharreko denbora-tarte bat ezinbestekoa izango dutela. Ilusioz zabalduko dugu kaxa, eta lehen pausoak tinko bideratuko: - HEZKUNTZA PROIEKTUA berrituz, - HIZKUNTZA PROIEKTUA hezurmamituz, - HEZKIDETZA, Agenda 21 eta lortu berri dugun IKTko 3. mailan sakonduz, eta bereziki-bereziki - INKLUSIBIDEA indartuz, GUZTIONTZAKO ESKOLA filosofiaz blaituz. Erronka eta ilusio ugari, aurrez aurre! Eta horiei guztiei ekin aurretik, nola ez bada, lehenik eta behin, lerroon bidez, bai etsigabe aritu diren guzti-guztiei, bai modu batera edota bestera, azken urteotan gure egunerokoa ahalik eta errazen izan zedin, bere borondate eta sen ona erakutsi dizkiguten GUZTI-GUZTIEI bihoakie gure eskerrik beroena. Bihotz-bihotzez, ESKERRIK ASKO. Gure ateak beti zabalik izango dituzue! Osasunez, jakinduriaranzko elkarlanean, ilusioz eta eraman onez URRATZEKO GAI IZAN GAITEZELA.

NON ZER

Ikasturtea amaitzear dugun honetan, opor-aldabak ate joka ditugu dagoeneko. Mahai gainean, iraileko lehen aste haietan zirriborratzen hasitako agenda, azken orrietan, eta helburuz eta proiektuz beteriko karpeta, ixtear. Sentsazio anitzeko garai ezbairik gabe: • Balorazio/hausnarketa garai, batzuentzat • Etorkizun hurbilari begira, urrats berriak zehaztu eta planifikatzeko garaia, besteentzat eta • Modu batera edo bestera, hamaika egoera, bizipen eta laguni, ongi etorri, gero arte edota AGUR esateko unea, gehienontzat. Eta... horiexek, AGUR kontu horiek alegia, azpimarra, protagonismo berezia izanen dute ikasturte amaiera honetan. Izan ere, azken urteetako etsi gabeko ikastola-komunitate osoaren elkarlanaren fruitu, DBHko eraikin berria estreinatzera baikoaz; eta estreinatzeaz bat, AGUR esango diogu azken urteetako “apopilo” izaerari, AGUR dispertsio edo banaketari, AGUR azken urteetako kezka, borroka eta bilera amaigabeei. Bai, honenbestez badirudi, azken urteetako egoera deserosoak bere iraungitze data bete duela, zorionez. Horrela, DBHko etapak bere instalazio propioak izango ditu, eta ondorioz, hainbat esparrutan lana errazteaz gain, berrikun­ tza pedagogiko eta erronka berriei egoki, taxuz ahalbideratzeko oinarrizko egitura eskainiko digulakoan gaude.

Arduradunak:

XABIER MUNIBE,

KARMELO ETXEGARAI eta

UROLA IKASTOLETAko

Guraso, ikasle eta irakasleak

Fotokonposaketa: FK

Xabier Munibe BHIko zuzendaritzak

IKASTOLAREN 50. URTEURRENA Tailerrak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Ikasle ohien festa eguna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Musika taldeei eskutitza _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Iñigo Urkullu lehendakariarekin _ _ _ _ _ _ _ Karmelo Etxegarai ikastolaren eguna _ _ _ _ _ Ikastolaren historia lehiaketa _ _ _ _ _ _ _ _ _ 50 urteko ibilbidea iruditan _ _ _ _ _ _ _ _ _ Azken ospakizuna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

2 2 4 5 6 7 8 8

BERRIAK Talentu lehiaketa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 9 Lehen laguntza hastapenak _ _ _ _ _ _ _ _ _ 9 Bertso, dantza eta kanta saioa Errezilen _ _ _ 10 XXV. Antzerki Topaketak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 11 Ikaskuntza metodologia berritzaileak _ _ _ _ 11 Elkar ilustrazio lehiaketa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 12 Ikasleen erakusketa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 13 Martxoaren 8a _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 13 Homofobiaren aurkako eguna _ _ _ _ _ _ _ 14 Irudi biziak programa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 15 IKT heldutasun ereduko maila aurreratua _ _ _ 16 TALDEAK Sare sozialak eta interneta _ _ _ _ _ _ _ _ _ Eskola Agenda 21 _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Zur eta Altzarigintza mintegia _ _ _ _ _ _ _ English cultural class _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Eskaladan trebatzen _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Iraurgi saski baloi taldearekin _ _ _ _ _ _ _ "Tarzan liburuen oihanean" _ _ _ _ _ _ _ _ Gurasoak gelan _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Ikaskirol urteko balorazioa _ _ _ _ _ _ _ _ _ Ikasleak azokan _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Azkoitiaren historia ezagutzen _ _ _ _ _ _ _ Ikasleak planoekin herrian zehar _ _ _ _ _ _

1

17 18 20 24 24 25 26 27 27 28 28 29

Gu ere bertsotan _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Sorospen ikastaroa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Eskola kirola _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Bertso emanaldia Soreasun _ _ _ _ _ _ _ _

30 31 32 33

ARTIKULUAK Erasmus+ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 34 Elos proiektuaren lanak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 37 Proiektu Europearrak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 38 Iñigo Aranbarri, 1766ko matxinadaz _ _ _ _ 39 ERREPORTAIAK Emakumea eta artea _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 40 Magia eta matematika _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 42 Sare sozialak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 43 PROTAGONISTAK Julen Galarraga Garcia _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Prozesuko ikasleen azoka _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Koro aurrejubilatu da _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 25 urte ikastolan _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Amagoia idazkariari agurra _ _ _ _ _ _ _ _ _ Joxe Mari Izagirre _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Praktikak atzerrian _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

44 44 45 45 45 45 46

OSPAKIZUNAK XXV. Bertso paper lehiaketa _ _ _ _ _ _ _ _ XIX. ikastolaren eguna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ XXIV. Ikas-kirol krossa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Jaialdia _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

47 50 50 51

IBILALDIAK Ibilaldiak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 52 EKOIZPENAK Ekoizpenak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 75


ikasten

Ikastolaren 50. urteurrena

IKASTOLAREN 50. URTEURRENA

TAILERRAK

Martxoaren 18 an, Aste Santuko oporrak hartu aurreko goizean, Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko asmoz, Azpeitiko ikastolan, “tailerrak� eta ekintza ezberdinak antolatu genituen. Tailer hauetan aurpegiak margotu, marrazkiak egin,

zunba eta beste erritmo batzuk dantzatu, antzerki emanaldiak eta abar luze bat egiteko aukera izan genuen. Ederki ibili ginen eta ondo pasa ondoren, oporrak hartu genituen!

IKASLE OHIEN FESTA EGUNA Apirilaren 9an ospatu genuen, Ikasle eta Hezkuntz Komunitate Ohiaren Eguna. Zein egun ederra izan zen bertaratu ginen guztiontzat!

2


Ikastolaren 50. urteurrena

ikasten

Oroitzapenak eta umorea izan ziren egun horretako ezaugarriak eta, nola ez, falta ziren zenbait lagunen oroitzapenak.

Kiruri Jatetxean ordu bietan elkartu eta bati eta besteei begiratu, muxu eman…, zenbaitekin urteak ikusi gabe pasa eta gero, harridura aurpegiak ipini eta TALDEKO ARGAZKIA ateratzera joan ginen, garai batean, guk Loiolan izan genuen Ikastolako eskaileretara.

Mahaiak osatu, ohar batzuk eman eta bazkaltzera! Argazki ugari atera genituen, zenbait argazki zahar ere ikusi eta, ondoren, musika alaia eta dantzarako garaia heldu zen. Guraso, langile, andereño eta irakasle, IKASLE OHIekin batera dantza saio ederrak, kontu zahar eta berriak bukatu ezinak… Sortu zen giro ezin hobea denen ahotan… geinek ondoren Sanagustinen izango zen kontzertura joateko prest!!!

3


ikasten

Ikastolaren 50. urteurrena

MUSIKA TALDEEI ZUZENDURIKO

ESKER ONEKO ESKUTITZA Ikastolaren 50. Urteurrenaren egitarauko 2016ko apirilaren 9ko kontzertuan parte hartu izana eskertzeko, gureak egiten ditugu aditu musikalek esandako hitzok: “Hitz gutxi ditugu zapatuko kontzertuaren gainean esateko. Baina esan beharrekoak dira. Egindako saiakerarengatik, hartutako lanengatik, zaleak gustura uzteagatik, eskainitako zuzenekoengatik eta utzitako oroitzapen musikal eder honengatik ESKERRIK ASKO Jo!, Jotakie, Dirección Obligatoria eta Lin Ton Taun taldeei.”

Jo! Jotakie

Ikastolak, sortu zenetik, Euskal Kulturaren zabalkundea izan du bere helburu nagusi. 50 urte betetzen ditugun honetan, zapatuko gau magiko eta kontzertu historikoan, egungo gazte askok aukera paregabea izan zuen garai bateko iturri hartatik edateko. Arrakasta (sarrera guztiak aurretik salduta) eta sona handiko kontzertua izateaz gain, ikastolarekiko izan duzuen eskuzabaltasuna goraipatu nahiko genuke bereziki. Ordainik ez duen eskuzabaltasuna, hain juxtu. Azkenik, jakin ezazue, gure ospakizunen baitan zuek eta zuen lan bikaina gurekin izatea ohore bat izan dela. Mila esker eta besarkada handi bat. Inazio Azpitarte. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarairen zuzendaria Alberto Izagirre. Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIaren zuzendaria

Lin Ton Taun

Dirección Oblig

atoria

4


Ikastolaren 50. urteurrena

ikasten

IKASTOLAKO ORDEZKARITZA

IÑIGO URKULLU LEHENDAKARIAREKIN “Ikastolak 50 urte Urola Bailaran” egitarauen baitan, Euskadiko Autonomia Elkarteko lehendakaria den Iñigo Urkulluri egin genion bisitaldia, efemeridearen esanahia azaldu eta ospakizunen berri eman asmoz. Bisitaldia, apirileko 19an burutu zen, eguerdiko 12:00etan, Gasteizko Lehendakaritzan, Ajuria Enean. Bertan, honakook izan ginen: Iñaki Aizpuru (Zuharri Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko Guraso Elkarteko lehendakaria), Beatriz Zubia (Zutoin Azpeitiko Urola Ikastolako Guraso Elkarteko Lehendakaria), Eli Iturbe (Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko irakasleen ordezkari gisa), Xabier Arrieta (Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIko irakasleen ordezkari gisa), M. Jesus Aranburu (“Ikastola 50 urte Urola Bailaran” batzordeko ordezkari gisa), Inazio Azpitarte (Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko zuzendaria) eta Alberto Izagirre (Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIko zuzendaria).

Baita ere, eta Urola Bailaraz zuen ezagutza nabarituz, bertako euskararen egoera eta egun jasaten ari garen krisiaren eraginaz aritu ginen.

Gernika aretoan egin zigun harrera, eta ohiko agurrak burutu ondoren, mahaian eseri eta kontu-kontari egon ginen ia ordubetez. Iñigo Urkulluk bazekien gure berri, eta, horrela, jakin nahia azaldu zuen ikastolaren sorrera nahiz garapen prozesuaz. Era berean, hain gatazkatsuak izan ziren publifikazio prozesuko garaiak ere gogoratu genituen.

Bilera atseginez egin genuen eta ospakizunen harira ikasturtean zehar antolatu diren eta antolatu asmo diren ekintzen berri eman zitzaion. Azkenik, opari gisa, Urola Ikastolako ikureskultura, IKASTEN aldizkariaren azken aleak eta “Ikastola 50 urte Urola Bailaran” egitasmoaren karietara argitaratutako liburuaren hainbat ale oparitu genizkion.

Indarberritzea suertatu zen ikastetxeen bateratzeaz jardutean, Lanbide Heziketak izan behar duen garrantzia ere azpimarratu zen.

5


ikasten

Ikastolaren 50. urteurrena

KARMELO ETXEGARAI IKASTOLAREN EGUNA Maiatzaren 14an, Ikastolaren 50. urteurreneko ekintzen barruan, Ikastolaren Eguna ospatu genuen. Bertan kiroljolasak, tailerrak, puzgarriak, bazkaria eta musika-dantzaldiaz disfrutatzeko aukera izan zen. Primerako antolaketa eta ekintzan parte hartu zutenen umore eta gogo onak, festa ederra bihurtu zuten Ikastolaren Eguna, iraganaz hitz egin eta orainaz disfrutatzekoa. Mila esker eta zorionak guztioi!

6


Ikastolaren 50. urteurrena

ikasten

IKASTOLAREN HISTORIA LEHIAKETA DBH1

50. urtehurrenaren inguruan, aurten, ekintza ugari antolatu dira. Ezagutzen dituzue. Honen inguruan ere, eztabaida txikiak sortu ziren, esaterako: Gure ikasleek benetan ezagutzen al dute gure Ikastolaren Historia? Norbaiti azaltzeko moduan, adibidez? Gure ospakizunetan gai hau landu al dugu? Erantzun gisa, ondokoa bururatu zitzaigun: Antola dezagun DBH1ean (ikasteko zama gutxien dutenak eurak baitira) Ikastolaren Historia aktiboki ikertzeko lehiaketa bat! Gaitasun eta konpetentzia dexente lantzeaz gain, eskolako beste partaideen (guraso, irakasle, ikasle ohi…) arteko harremanari bide emango diogu eta, bidebatez, sortutako lanak, beste mailetako ikasleak ere (Lehen Hezkuntza barne) gure Ikastolaren Historiaz jabetzeko baliagarriak izango dira. Aitor Epeldek, Mª Jesus Aranburuk, Juanito Amenabarrek eta Mailu Agirrezabalak emandako animo, informazio eta iradokizunen ostean, 28 partehartzaile inguratu ditugu eta 10 lan aurkeztu dituzte. Maiatzaren 13an sari banaketa egin genuen: Parte hartzaile guztiek oroigarri bat jaso zuten eta irabazleek, gainera, erosketa kupoiak. Irabazleak:

Haizea Uranga, Andrea Aldalur eta Leire Ibar

Izaro Larrañaga, Ekain Altuna eta Itxaso Pineda

Nola sortu duzue zuen bideoa? • Ekain, Itxaso, Izaro: Animazio programa batekin. Ahotsak eta pertsonaiak sinkronizatzea izan da arreta handiena eskatu diguna; edozein kasutan, bideoa egiten primeran pasatu dugu. • Anaitz, Naroa, Eneko, Ainger: Selfiak ateratzeko makilaz, irudiak zatika grabatuz eta, ondoren, zati guztiak bilduz. Enfoke egokiak lortzea egin zaigu zailena eta Eneko isilik egotea ere (jajaja). • Haizea, Andrea, Leire: Ikastolaren Historia esaldi gutxitan laburtuz, marrazkiak eginez, eta hauek hari batean eskegiz. Marrazkiak harian katigatzen zitzaizkigun eta grabazio dexente egin genituen; baina parre asko egin dugu, egindako akatsengatik.

Naroa Aranbarri, Ainger Beristain, Anaitz Lizartza eta Eneko Elustondo

Hiru bideoa hauek Youtuben aurki ditzakezue: https://youtu.be/CKr5a8EojNw https://youtu.be/zlY94KxMkz0 https://youtu.be/dU9E6p239ls

Zorionak!!! 7


ikasten

Ikastolaren 50. urteurrena

IKASTOLAREN 50 URTETAKO IBILBIDEA IRUDITAN Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko ekintzekin jarraituz, ARGAZKI ERAKUSKETA antolatu zen maiatzean. Jende ugari pasatu zen bertatik. Handik pasatu zirenak, aukera paregabea izan zuten lehengo garaietaz jarduteko.

DATORREN HILABETEAN IZANGO DEN IKASTURTEKO AZKEN OSPAKIZUNA Ekainaren 17a, ostirala Polikiroldegian, 19:00etan. • 50. urteurreneko ospakizunei amaiera emango dion ikasturte bukaerako

JAIALDI BEREZIA • Sorpresaren bat edo beste eta ikastolako kanta berriaren estreinua, kalejira zein “dance” moduan, izango ditugu. • Ikuslegoaren parte hartzea bultzatu nahi dugu, aurtengoan bereziki. • Mila esker, ikasturtean zehar, antolatu izan ditugun ekintzetan parte aktiboa hartu izanagatik. • Gora zuek, ikasle, guraso eta irakasle! • Gora gure Ikastola!

8


ikasten

Berriak

Xabier Munibe ikastola

TALENTU LEHIAKETA

LH6Ako ikasleak sarituak izan dira ONCEko lehiaketan, Gipuzkoan eta Euskadin. Azkoitiko Xabier Munibe ikastetxeko LH6Ako ikasleek ONCE lehiaketako B kategorian irabazle suertatu dira, “Zure talentua ezagutzeak dena aldatzen du” gaiaren inguruan. Lehenik martxoan Gipuzkoako irabazle izan ziren eta ondoren apirilean Euskadi mailan. Talde lan ona egin dutelako eta asko saiatu direlako irabazi dute, eta Photoscape aplikazioaz baliatuz burutu ahal izan dute lan eder hori. Jasoko dituzten sariei dagokionez, alde batetik ikasle bakoi­tzari iratzargailu bat emango zaio goizero beraien talentua iratzartzen laguntzeko. Bestalde ikasgela osorako jarduera baten saria jasoko dute 400€ko balioa duena gehienez. Diru horrekin Zarautzera surf ikastaro bat egitera joango dira. Gainera maila nazionalean irabazle suertatzen badira, maletak egin beharko dituzte Madrileko mendilerrora joateko, TALENTUAREN CAMPUSERA. Bertan jarduera eta esperientzia zoragarriez gozatuko lukete, bisita, tailer eta askoz ustekabe gehiagorekin ere. ZORTE ON!!!

Urola Ikastola

LEHEN LAGUNTZA HASTAPENAK Azkenengo ebaluazioan Lehen Sorospenaren oinarriak landu dira anatomíako ikasleekin. Gurutze Gorriko Ibon Errazkin izan dugu irakasle Azkoitian egin dugun ikastaro trinkoan. Bertan teorian ikasitakoa praktikan jarri dugu (BAL, BBB…) eta desfibriladorea erabiltzen ikasi dugu. Argazkian Aitor Bihotz-BirikaBizkortze maniobran jo ta ke ari da Ibonen oharrak jarraituz.

Lorea Auzoa • Tolosa Etorbidea, 107 • Tel. 943 21 82 11 • 20009 DONOSTIA 9


ikasten

Berriak

2015-2016 ikasturteko ikasturte amaierako

BERTSO, DANTZA eta KANTA SAIOA ERREZILEN maiatzaren 11n, eguardiko 11:30ean ANTOLATZAILEAK: Xabier Munibe ikastolako Bertsolariak eta Kanta Taldea eta Urola Ikastolako DBHko Kanta Taldea

EGITARAUA 1. XABIER MUNIBE IKASTOLAKO LH eta DBHko BERTSO ESKOLAKOAK • Agurra: • Azkoitia ezagutzeko aukera, hainbat leku azalduz, zortziko txikian • Oinak emanda • Ofizioan: Zertarako zatozte bertso eskolara? Gaiaz. 2. XABIER MUNIBE IKASTOLAKO DBHko MUSIKA TALDEAk BI DANTZA: • Axuri beltza • PXIT 3. XABIER MUNIBE IKASTOLAKO DBHko BERTSO ESKOLAKOAK: • Antzerkia bertsotan: “Maristi hotelean ezbeharra” 4. AZKOITIARREN AGURRA BERTSOTAN 5. DBHko 1. mailako UROLA IKASTOLAKOAK: 1.- "Ikastolak 50 urte" ikasleek ikastolako historiari buruz egindako bideoa (3 minutu) + "Ikastolak 50 urte" kantu berria. 2.- Xabier Saldias eta bere Eganen erretiroa: "Behin batean Loiolan". 3.- Beste aspaldiko kanta: "Ikusi mendizaleak" Baskonia saskibaloi taldea ostiraleko finalera iritsi dela ospatzeko. 4.- Gure Errezilgo ikasleen triki joleen eskutik Mikel Urdangarinen "Badira hiru aste". 5.- Gure Errezilko ikasleen trikijoleen eskutik denon artean egiteko "Kalejira".

10


ikasten

Berriak

Xabier Munibe ikastolan

XXV. ANTZERKI TOPAKETAK Ikastolako antzerki topaketak 25 urte beteko dituzte. Aurtengo antzerki emanaldiak maiatzaren 25ean izan dira. Beti bezala, ikastolako LHko ikasle guztiek, antzezlanekin goza­ tzeko aukera izan dute.

IKASKUNTZA METODOLOGIA BERRITZAILEAK Urola Ikastola Gure eguneroko lanaren xedea ikaskuntza dela aintzat hartuta eta horretarako gaur egungo teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak aprobetxa daitezkeela ikusirik, irakaskuntza-ikaskuntza metodologia berritzaileen inguruko sentsibilizazio saio bat burutu genuen Urola Ikastolan. Saioa, Errioxako Unibertsitateko irakasle den Raul Santiago (@santiagoraul) Hezkuntza Zientzietako doktorearen eskutik burutu zen. Unibertsitateko irakasle gisa bere eguneroko lanean oinarritu zituen bere azalpenak eta bere urte askotako esperientziaren berri eman zigun. Tresna eta baliabide ugari aurkeztu zizkigun eta horietan sakontzeko gogoa piztu zitzaigun irakasle askori. Ea hurrengo ikasturtean jarraipena ematen diogun.

11


ikasten

Berriak

Karmelo Etxegarai

ELKAR ILUSTRAZIO LEHIAKETA Aner Cuevas Zeberio, 8. Elkar ilustrazio eta ipuin lehiaketan, publikoaren sariaren irabazlea izan da. Karmelo Etxegarai ikastolako HH 5 urteko ikasleak egindako ilustrazioak publikoaren saria jaso du. Maiatzaren 28an izan zen sari banaketa eta “Irrien lagunak” eko kideen eskutik, Anerrek Irrien lagunak-en material sorta bat jaso zuen eta gure ikastolak Irrien lagunak-en ikuskizun bat. ZORIONAK ANER! ESKERRIK ASKO DENOI, LORTU DUGU!

Publikoarengandik boto gehien jaso dituen Anerren marrazkia.

Aner saria jasotzen.

Enparan Kalea, 10 • 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) Tel. -Fax: 943 81 16 74 • decoracion@ederti. com

12


ikasten

Berriak

Xabier Munibe DBHko

IKASLEEN ERAKUSKETA Ekainaren 3, 4 eta 5ean Xabier Munibe DBHko ikasleek Teknologian, Plastikan eta Eskulangintzan egindako lanak eta proiek­ tuak izan genituen ikusgai TORRE ZURIN.

MARTXOAREN 8A Urola Ikastolan

Aurtengoan ere martxoaren 8a ospatu dugu gure eskolan: emakumeon nazioarteko eguna. Beharrezko dugu oraindik orain martxoaren 8 moduko egunak aitzakiatzat hartzea, emakumeok jasaten ditugun hamaika indarkeriak mahaigaineratzeko. Urte guztian, egunero-egunero jasaten ditugun arren indarkeriok, martxoaren 8an ipintzen ditugu mahai gainean eta salaketa egin nahi izaten dugu. Aurtengoan, hala, hainbat ekimen eraman ditugu aurrera gure eskolan: tutoritzetan gaia jorratu dugu maila batzuetan, irakasle batzuk ere beraien irakasgaiari lotuta landu dute martxoaren 8a, beste irakasle batzuk emakume artisten inguruko kartelak egin eta pasiloetan ipini dituzte emakume artistak plazaratzeko asmoz, batxilergoko ikasleek ere elkartaratzerako deia egin dute, eta abar. Eskolan dugun MAXUXTA neska taldeak bere aldetik beste hainbat ekimen ipini ditu

martxan, hala nola, ekintza zuzena egin zuten Azpeitiko kaletan eta martxoaren 8ko astean pankarta ederrak egin zituzten, eskolako korridoretan ipintzeko, sexismoak emakumeongan eragiten dituen erasoak salatu asmoz (nesken arropen kontrola, aldizkariek eta komunikabideek egiten duten presioa edertasun irudiaren inguruan…). Goian aipatu moduan, martxoaren 8a, arazo hau guztia egunkarien lehen orrira eramaten den eguna da. Arazoak ordea, hor darrai urte guztian zehar, egunero-egunero. Horrexegatik, gure ikastetxearentzat beharrezkoa da esku-har­ tzea ez mugatzea data honen ingurura. Hala, mailaz maila gaiotan aritu eta adituak diren lagunak etortzen dira eduki hauek lantzeko ikasturte guztian. Berdintasunaren eta parekidetasunaren borrokan, nabarmendu beharrezkoa da bakoitzak bere eremutik eta bere eremuan eragin behar duela. Horixe da eginbeharrekoa. Hala, zorion­tzeko modukoak dira gure eskola komunitateko eragile bakoitzak bere eremuan egindako ekimen bakoitza, denek baitute helburu gure gizartean hain txertatua dagoen sexismoaren aurka egitea. Urtetik urtera, borroka honetara gero eta jende gehiago gehitzea ederra litzateke, parekidetasunaren utopiara denok elkarrekin eta batera hurbil gaitezen.

13


ikasten

Berriak

HOMOFOBIAREN AURKAKO EGUNA Maiatzaren 17a, homofobiaren aurkako nazioarteko eguna da. Homofobia, homosexualon aurkako gorrotoa, beldurra eta bazterkeria da. Pentsa genezake gure inguruan ez dagoela homofobiarik eta hori gezurra da. Gure gizartea homofoboa da, Mikel Garcia Idiakezek Argian dioen moduan: “Lesbiana bikote bati Billabesan ez musukatzeko eskatzea, “bidaiariak molestatzen” ari direlako; eskola-jazarpenik nagusienetakoa bullying homofobikoa izatea; arbitro gayak futbola uztea, irain eta barreen erruz “ezin dut gehiago” erabakita; EAEn galdekatutako gazteen artean 7tik 1ek erantzutea ez dutela homosexualik nahi auzoan; marrazki bizidun eta telesailetan hetero ez bestelako joerak irudikatzen direnean, behin eta berriz zentsuraren guraizeak agertzea; familia eredu berriei buruzko liburuak debekatzea eskoletan (…) Ez, telebistan gizon gayak garai batean baino bisibilazatuago egoteak ez du esan nahi homofobia eta transfobiarik ez dagoenik gure gizarte tolerante eta itxuraz aurrerakoian.” Honi gehitu diezaiokegu gure iloba txiki mutilari nola esaten diogun sarri: “eskolan nobiarik ba al duzu jada?” Edo lagunaren alabari: “bikote ederra egingo luke Ikerrekin”. Halako espektatiba heterosexualak sortzeak ere ez dute inguru aske eta anitza sortzen laguntzen: argi dago.

Urola Ikastola

Honen aurrean hainbat ekintza antolatu ditugu. Batetik, Maxuxta taldeko neskek pankarta pare bat eta poster ba­tzuk ipini dituzte pasiloetan. Pankarta horietan aniztasunaren alde egiten dute, eta marika eta bollera izatea empodaramentuz planteatzen dizkigute. Era berean, homosexualitatea gure etxeko bertako kontua dela planteatzen duten posterrak itsatsi dituzte. Bestetik, tutoritzetan ikasle guztiek lantzeko ariketak ere egin ditugu. Bukatzeko, hortaz, animatu irakurle guztioi begiak irekitzera eta homofobia eskolan presente dugula ikustera, presente dugula gure inkontzientean. Landu dezagun gaia egun honen aitzakian denok apur bat eskolako giro atseginagoa lortze aldera, eta homofoboa den gure burua pixkat garbitze aldera denon onerako.

Gure Ikastolan, Urola Ikastolan, homofobiarik ez dela pentsa­ tzea gezurra da. Gizartea homofoboa denez, baita gure eskola ere. Pasiloetan eta patioan entzuten diren iseka gehienek dute homofobia kutsua (marika, lesbi, marimatxo...).

14

...bollera naiz, eta zer?? ...marika naiz, eta zer??


ikasten

Berriak

Xabier Munibe DBH IRUDI BIZIAK PROGRAMA: DBH 4 La familia Belier: Urriaren 8an. La profesora de Historia: Urtarrilaren 12an. The kings of summer: Apirilaren 13an.

LA FAMILIA BELIER

LA PROFESORA DE HISTORIA

THE KINGS OF SUMMER

Eric Lartigau, Frantzia, 2014. 105 min.

Marie-Castille Mention-Schaar, Frantzia, 2014. 100 min.

Jordan Vogt-Roberts, AEB, 2013. 93 min.

Belier familian denak dira gorrak Paula ezik, 16 urte dituena. Beraien gurasoen egunerokotasunean ezinbestekoa da bera. Bere musika irakasleak animatuta, kanturako doai berezia duela ikusi duena, irrati nazionalerako sariketa batera aurkeztea erabakitzen du. Erabaki honek, bere gurasoengandik hurruntzea eta heldutasunerako hurrats ekidinezina izan daiteke.

Anne Gueguen institutuko historia-irakaslea da. Aurten, gela zaila dauka. Ikastetxeen arteko naziomailako lehiaketa batean parte hartzeko erronka botatzen die. Bertan, nazien kontzentrazio-esparru batean haur edo nerabe izateak esan nahi zuenari buruzko lan bat egin behar dute. Annek bere energia eta sormen guztia erabiliko du ikasleen arreta erakartzeko eta haiek motibatzeko. Gazteak besteengana irekitzen eta euren buruan sinesten hasten dira.

Beraien gurasoen gehiegizko babesaz kokoteraino dauden hiru gaztek eta beraien independentzia aldarrikatu nahirik, udan duten denbora librea basoan txabola bat eraikitzen inbertitzea erabakitzen dute. Idilikoa zen uda, bizitzarako lekzio garrantzitsu batean bihurtuko da. Ikasi egingo dute familarik gabe bizitzea ez dela ain erraza.

GERTA DAKIZUKE KANPAINA DBH 4

JOLASEAN ERRONKEI AURRE EGIN

Lan-taldea: DBH 4. Arduraduna: AESLEMES ELKARTEA

Lan-taldea: DBH 2. Saio kopurua: Talde bakoitzak 3 saio. Arduraduna: BAIKARA FEDERAZIOA

DROGOMENPEKOTASUNAREN AURKAKO TAILERA

HEZKIDETZA PROGRAMA

Lan-taldeak: DBH 1, 2, 3 eta 4. Talde bakoitzean tutoreak gaia 3 edo 4 saioetan landu zuen. Gai bera, Agipad Elkarteko arduradunak 2 tutoretza saiotan DBHko 3 eta 4. mailatan landu zuen. Arduraduna: AGIPAD ELKARTEA

Lan-taldeak: DBH 2,3 eta 4. Saio kopurua: Talde bakoitzak 6 saio. Arduraduna: HARREMONAK TALDEA Gaia: Hezkidetza

15


ikasten

Berriak

XABIER MUNIBE BHIK IKT HELDUTASUN EREDUKO MAILA AURRERATUA LORTU DU erabil ditzan bultzatuko du, bereziki arestian aipatu prozesu horietan guztietan. - Espazioaren eta denboraren kontzeptua eskola-orduetatik haratago doa, eta horrenbestez, hezkuntza-plataformen bidez (ikas-ingurune birtualak, hots, Moodle, Classroom, blogak, wikiak...), kanpokoei ikasgelako ateak zabaldu ohi zaizkie. - Era berean, ikasle eta familiek ikasgaiei buruzko xehetasunak nahiz ikastetxeko informazio anitz on line eskura ditzakete, besteak beste, ikastetxe eta taldeen webgune, buletin elektroniko, blog eta abarren bidez.

Kontu jakina da, azken ikasturteotan Informazio eta komunikazio teknologien (IKT) erabilera gure ikastetxeko eguneroko jardueretan present dugun errealitate esanguratsua dela: kudeaketa, materialen ekoizpen, klase jarduera, e.a. Horretarako, eskola hornitzeaz gain (eskola 2.0, informatika gelak, materiala euskarri digitalean, Google apps, moodle, e.a.) irakasle eta ikasleen prestakuntzan buru-belarri aritu eta dihardugu une oro. Horren lekuko ditugu, • 2009ko ekainaren 30an, IKT heldutasun ereduko auditoria pasatu ondoren, plangintza zaharreko 2. IKT mailaren lorpena. • 2010-11 ikasturtean , Eskola 2.0ko ikastetxe pilotua izanik, "ACER European schoolnet" proiektuan parte hartu, eta arloetan txertatuz, 1. eta 2. DBHko irakasleekin IKTen erabilpenean sakondu izana. • 2011-12an , IKT heldutasun proiektu berria (hiru mailatan banatua) ikastetxean martxan jarri, eta oinarrizko maila erdiestea. • 2013-14an, TARTEKO maila lortzea • Eta aurten, bi urteko lanaren ondoren, maila AURRERATUA lortu izana. Gogoratu, maila AURRERATUAREN ardatza “ikastetxearen birtualizazioan” datzala, hots: - Maila honetan, ikas-irakaskuntza (arloen curriculum garapena), kudeaketa, administrazio eta komunikazio prozesu guztietan IKTak erabiliko dira. - Ikastetxeak, bere proiektuaren barruan eta duen autonomia erabiliz, langileria guztiak IKTak ohikotasunez

Maila lortzeko, - ikastetxeko baliabide digitalak berrantolatu ditugu, gelak hornitzeko 64 ordenagailu chrombookak eta armairu berriak erosiz (horietako 22 eta dagokien armairua guraso elkartetik bideratuak izan dira. Elkarteari une oro erakutsitako inplikazio eta parte hartzeagatik, gure eskerrik beroena) - Irakasle guztiok Ingurune birtualen inguruko formazioa jaso dugu eta - Material digitalak egoki prestatu ondoren, gelako eguneroko jardueretan erabili ditugu. Honenbestez bada, erronka gisa aurreikusita genuen IKASTETXEAREN BIRTUALIZAZIOA ere erdietsi dugun honetan, urtez urteko urrats desberdinetan proiektukide eta bidailagun izan zaituztegun irakasleoi guztioi, egindako ahaleginagatik zoriontzeaz gain, bihoakizue Zuzendaritza eta dinamizatzaileon partetik gure eskerrik beroena.

16

Itziar Bikendi, Jone Etxaniz eta Jesus Larrañaga IKT dinamizatzaileak


ikasten

Taldeak

SARE SOZIALAK ETA INTERNETA Maiatzaren 4ean, batxilergoko ikasleak etorri ziren seigarren mailako geletara. Gela bakoitzera hiru ikasle etorri ziren Sare sozialak eta internetaren eragina azaltzera. Asko ikasi ondoren honela laburtuko genuke: 1. ONURAK: - Edozeinekin komunika gaitezkeela. - Informazioa errez eskura daitekeela. 2. ARRISKUAK: - Hackerrak gure pribatutasuna ikus dezaketela. - Argazki desegokiak sare sozialetara ez igotzeko, argazki batek gure etorkizuna alda dezakeelako. IKASI ONDOREN EGIN BEHAR DUGUNA: - Ordenagailua, mobila‌ren kamara frontalean pegatina bat jarri. - Kontuz ibili argazkiekin. - Kontuz ibili idatzitako mezuekin. Ongi pentsatuta idatzi. - Ezezagunekin ez hitz egin. - Kontua egiterakoan datu pertsonalik ez jarri, hobe da gezurra esatea. Saioa bukatzeko bideo batzuk ikusi genituen. Asko ikasi genuen.

ASKO LAGUNDU DIGUTE!!! PRIMERAN PASA GENUEN!!! Karmelo Etxegarai ikastola LH 6. maila

17


ikasten

Taldeak

ESKOLA AGENDA 21 Xabier Munibe ikastola

ESKOLARTEKO UDAL FOROA Apirilaren 14an, bi ikastetxeko DBHko EA21eko ordezkariok Elkargunean bildu ginen. Udal teknikaria eta Proiektuaren orduraduna bertan zirela, urtean zehar egindako lanak komunean jarri genituen. DBH 1-2kook informazio asko jaso genuen Power Pointez aurkezturiko ELIKADURA JASANGARRIari buruzko presentazioaren bidez: ahal den neurrian, garaian garaiko bertako produktuak kontsumitu behar ditugula‌ Era ekologikoan ekoiztu eta langileen lan duina bermatzen dituztenak lehenetsi‌ Produktu transgenikoak zer diren, zer alternatiba ditugun kontsumo desegokiari aurre egiteko... Oso interesgarria.

gehitzea, sare sozialak gehiago erabiltzea baserrien ekoizpenari buruzko informazioa zabaltzeko, azokan erosten duten herritarrak deskontuekin saritzea deskontuekin... Urtean zehar egindakoa eta harturiko konpromisoen zerrenda apirilaren 28an alkate eta udal teknikariari azaldu genizkien proiektuko arduradunak Power Pointa erakusten zuen bitartean.

Litxarreriari buruz ere aritu ginen: azukre gehiegi dutela, hondakin plastiko asko dituztela, osasunerako kaltegarriak direla. Azukreari buruzko irakurgaia landu ondoren, produktu askotan topa dezakegula ohartu ginen. Gosaria aztertzerakoan, berriz, egindako galdetegiaren emaitzek orokorrean modu egokian gosaltzen dugula adierazi digute: eserita eta, oro har, modu orekatuan. Dena den, bildukiak gehiegitxo sortzen ditugula ere, ezin ahantz. DBH 3-4 kook, bideo zenbait ikusi ondoren, taldeka, erleei buruzko azterketa egin genuen. Beroien polinizazio eginkizuna ezinbestekoa dela bizitzan jakin dugu, eta Asiako listorraren aurrean duten arriskua ere ezagutu dugu.. Emaitzak bateratu genituen eta udalera eramandako proposamenak adostu. Adibidez, hondakinak biltzeko ontzi kolore­ tsuagoak ipintzea, bilketa eragingarriagoa izateko kanpainak

BIDEOA Elikadura jasangarria gaitzat hartuta, herriko bi ikastetxetako DBHko ikasle batzuk albistegi formatuko grabaketa burutu dugu. Xabier Munibe BHI webean ikusgai dago. Oso mezu argi eta laburrak aholkatzen dizkigu.

18


ikasten

Taldeak Karmelo Etxegarai Ikastola

BARATZA Beno, ia aurten ere bukatu zaigu kurtsoa eta agenda 21 ere bukatu zaigu. Aurtengo gaia “Elikadura Jasangarria” izan da, iazkoa bezala, horregatik ez da izan guretzako gai ezezaguna, bagenekien zertaz zihoan. Hau dela eta egin ditugun ekintzak gustukoak izan zaizkigu. Ekintza asko egin ditugu eta gauza asko ikasi ditugu, esate baterako: gure gurasoek zer jaten zuten orain dela 40 urte, gure aiton-amonen janaria orain baino osasuntsuagoa zela, zeintzuk diren garaiko frutak… Baina batez ere, gehien gustatu zaigun ekintza lehen zikloan landu da. Badakizue, iaz ”ideia nagusian” proposamenerako lehen ziklokoa hartu zen: BARATZA BERTIKALA IKASTOLA BARRUAN EGITEA. Ideia sortu, pentsatu eta aurrera eraman dute. Eta bai, lehenengo zikloko ikasleei esker, baratza horrek aurrera jarraitu du, egunero zainduz, ureztatuz behar zen garaian, garaian- garaiko produktuak landatuz, baratza apainduz… eta horiekin batera lehen zikloko irakasle guztiak beraien ikasleekin parte hartuz. Esan dute lehenengo marrubiak jan dituztela!! Honelako gauzak berriro aurrera atera daitezen jarri dezagun denon aldetik gogo pixka bat eta ikasitako guztia aurrera eraman dezagun.

UDAL BATZARRAREN ENTSEGUA Iaz bezala ikastetxeetan proposamenak eta konpromisoak aurkeztu ditugu. Konpromiso eta proposamen hauekin, laster maiatzaren 5ean bilera izango dugu gure alkatearekin udaletxean.Han aurkeztuko dizkiogu guk pentsatzen ditugun hobekuntzak, berak, alkate bezala aurrera eraman eta herritarrei azaldu diezaien. Horretarako aurretik Ingurugiro etxean egin dugu entsegu txiki bat. Udaletxean nola aterako den aurre ikusteko, esan beharra dago, oso ondo atera zela.

19


ikasten

Taldeak

ZUR eta ALTZARIGINTZA MINTEGIA

Urola Ikastola

Hemen duzue azken hiru hilabete hauetan Zur eta Altzarigintza Mintegiak, besteak beste, egin duena eta 2016-2017 ikasturteari begira eskainiko duena.

GARIKOITZ CUADRADO IRAKASLEA, MUGIKORTASUN BEKA BATEKIN, ALEMANIARA FORMATZEA JOAN DA Pasa den martxoan, 13tik 17ra, Urola Ikastolako zur eta altzarigintza mintegia Alemanian prestatzen izan da. Zurezko etxeen hermetikotasunari buruzko formakuntza ikastaro bat egiten mintegiko irakasle bat egon da bertan. Zur eta altzarigintza mintegia apustu handia egiten ari da garai berrietara egokitzeko. Horrela ekoetxeak, etxe jasangarriak, energetikoki efizienteak diren etxeak eta etxe pasiboen eraikuntza sistema eta hauen fabrikazioari buruz gehiago ikasiz eta murgilduz. Ikastaro hauetan gure formakuntzaprestakuntza zabaltzen dugu gero gure ikasleei ikasitakoa erakusteko. Ikastaroa Schwetzingenen izan da, Frankfurtetik 2 ordutara hegoalderantz. ProClima enpresako egoitzetan izan da. Beraien produktuak, ezagupenak eta eraikuntza soluzioak etxe mota hauetan erakutsi dizkigute. Altsasuko Biohaus etxe jasangarrien eraikuntza enpresarekin harremanak ditugu. Hauen bitartez Alemaniako Proclima enpresarekin harremanetan jarri gera eta ondorioz beraien egoitzetan ikastaroa egitea lortu dugu. Espainiar estatuko, hainbat herrialdetako pertsona ikastaroa egiten egon gara. Kataluniako etxe jasangarrien bi eraikitzai-

le, Zaldibian bizi den Berlingo Arkitekto-bioeraikitzaile aditu bat, etxeak egiten dituen Gasteizeko eraikitzaile bat, beste 4 Galiziatik eta Zur eta altzarigintza mintegiko tailerreko irakasle bat. Ikastaroan bai atal teorikoa, bai praktikoa jorratu ditugu, hermetikotasuna eta estankotasuna etxeen inguratzailean landuz. Lurrin balazta edo freno mintzak eta haizearen eta hezetasunaren aurka lan egiten duten "menbrana" transpirableak eraikuntza soluzio desberdinetan erabili ditugu. Azken egunean, Proclimak eraikinen inguratzailearen hermetikotasun frogak egiteko dituen berariazko instalazioak erabili ditugu berriro ere, eraikuntza jasangarrien munduan oso ezaguna den "Blower Door" testa, ikastaroan egindako lan desberdinen estankotasuna frogatuz besteak beste. Gure lanak froga gainditu du, ongi egin eta ikasi dugunaren seinale. Ikastaro trinkoa izan da. Egun hauetan elkar ezagutu dugu denok, elkarren ondoan lan eta ikasi egin dugu, momentu ederrak partekatuz. Talde polita osatu dugu, asko ikasiz eta harremanak eginez. Datorren ikasturteetan ikasleei ikasitakoa irakatsiko diegu.

UROLA IKASTOLAKO ZUR ETA ALTZARIGINTZA MINTEGIA ETA USURBILGO LHIIKO ELEKTRIZITATE – ELEKTRONIKA MINTEGIA ELKARREKIN LANEAN Usurbilgo LHIIko Elektrizitate – Elektronika mintegiak, bere ikasleekin Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza Metodologia martxan jarri dute ikasturte honetan. Metodologia berri honek ikasleen garapen integrala du helburu, eta ikasketei dagozkien berezko ezagutzak bestelako abilidade, jarrera eta balioekin uztartzen ditu. Finlandiako eskoletan oinarrituta, ikasleak lan taldean proiek­tuak gauzatzeko mahaien banaketa berezia erabiltzea

aproposagoa dela ikusi dute. Hori dela eta mahaiak egiteko guregana etorri dira. Prestatutako prototipoa ikusi ondoren, material egokiena aukeratu da eta ZKM makinaren bidez mahaiak egin dira gure tailerrean. Horrelako ikastetxe arteko proiektuetan lana egitea ongarria dela ikusi dugu eta horrelako gehiagoetan parte hartzea espero dugu.

20


ikasten

Taldeak

ZUR ETA ALTZARIGINTZA MINTEGIKO LANBIDEKO "ZUREZKO EGITUREN INSTALAZIOA" IKASTAROA Urola ikastolako zur eta altzarigintza mintegiak apirilak 7an lanbideko "zurezko egituren instalazioa" izeneko ikastaroa ematen bukatu dugu. Ikastaro hau, lanbidek eta zur eta al­ tzarigintza mintegiak elkarrekin antolatu dugun "arotzeriako osagaien instalazioa" profesionaltasun ziurtagiriaren barruan dagoen formakuntza modulua da. Bi ikasturtetan ziurtagiri osoa eman behar dugu. 2015-16 ikasturtean 3 modulu eman ditugu eta 2016-17 ikasturtean beste hiru moduluekin osatuko dugu. Honen zati guztiak gainditzen duten ikasleak enpresetan 80 orduko lan praktikak egingo dute. Ikastaroa oso arrakastatsua izan da. bertan ariketa errealak egiteko aukera izan dute ikasleak. Bi proiektu nagusitan murgildu dira ikasleak: 1. ZENBAKIZKO KONTROLEAN (CNC) EGINDAKO 3 ALTUERATAKO ETA 180 GRADUTAKO ESKAILERA. Eskailera nola egin pentsatu, diseinatu, birplanteatu eta krokisa egin eta gero, CADWORK programarekin marraztu eta baldintzak betetzen zituela ikusterakoan, ALPHACAM CAD/ CAM programaren bitartez marraztu eta zenbakizko kontrolean fabrikatu egin dugu. Zati guztiak fabrikatutakoan azken birplanteaketa eta beharrezko "ukituak" egin eta ikasleekin instalatu dugu.

egiten zen bezala, ilargiaren zikloa errespetatuz moztu da. Zuraren kalitatea bermatzea da Tknikak zuraren inguruan daukan proiektuetako bat. Nahiz eta erronka handia izan den, ondo egin dugu instalazioa eta oso pozik gelditu gera denok lortutako emaitzarekin. Esperientzi oso aberasgarria izan da bai ikasleentzat bai irakaslearentzat. Denok asko ikasi dugu. 2. "EKO- ETXEA" ERAIKUNTZA PROIEKTUAREN LEHENENGO PARETAK. Ikastaro honetan EKO-ETXEA proiektuaren lehenengo instalazio prozesuei ekin diegu. Eraikuntzaren habetzanak, aurreko pareta eta albokoa egin ditugu. Bertan egur-zuntza isolamendua, haize-hezetasun sarrera ekiditeko mintzak eta lurrin-freno mintzak edo "menbranak" jarri ditugu, hauek Gore-Tex antzeko baten funtzioa eginik. Ikastaroa oso interesgarria izan da. Ikasleak asko ikasi dute. Erakutsi ditugun teknika berri hauek ez dira erkideko beste ikastetxe publikoetan ematen, aitzindari izanik. Proiektu hau hurrengo ikasturteetan izango du jarraipena. EKO-ETXEA proiektuak hainbat konpetentzi lantzen ditu, zabala, anitza eta transbertsala da. Diseinua, fabrikazioa eta instalazioa irakaskuntza araututako zein ez-araututako ikasleekin burutzen eta burutuko dugu. Ikasten aldizkariaren hurrengo ataletan aurrerapenen berri emango dizuegu.

Erabilitako zura PEFC zigilua eta CE markaketa du. Bestalde eskailera eusten duen egitura nagusi guztia TKnikak Erkidegoko LHrako ikerketa eta berrikuntza zen( troa) emandako Alertzea erabili dugu. Alertze hau, iraganean

21


ikasten

Taldeak

EKO-ETXEA, ZUR ETA ALTZARIGINTZA MINTEGIKO AZKEN PROIEKTUA "EKO-ETXEA", Zur eta altzarigintza mintegiak duen azkeneko proiektua edo erronka da. Duela urteak gure mintegiak efizientzi energetikoa eta jasangarriak diren etxeen alde apustu sendoa egiten ari dela. izenak dion bezala EKO-ETXEAk, ekologikoak eta jasangarriak diren irizpideak erabiliz eraikikoa izango da, helburu nagusiak hauek izanik. EKO-ETXEA eraikitzeko erabiliko ditugun materialak eta eraikuntza soluzioak zuraren inguruan azaldutako azken teknologietan oinarritzen dira.

Jasangarritasuna, ekologia eta efizientzi energetikoaz gain eraikuntza osasuntsua bultzatzea da gure helburua ere. Jasangarritasuna eta efizientzi energetikoa: 1) PEFC ZIGILUA duen gure basoetako Radiata pinua eraikuntza jasangarri hau eraikitzeko erabiltzen ari gera. PEFC zigiluak kudeaketa jasangarria izan duen basoaren zura erabiltzen ari garela ziurtatzen digu. Azpeitiko LarraĂąaga zerrategia da gure hornitzaile nagusia, hauen oholak zigilu hau izanik. 2) Erabiltzen den zura baso jasangarrietakoa izateaz gain, inguruko basoetakoa da. Ibilbide oso motzetako garraioa da alegia. Zerrategia berak mozten ditu zuhaitzak, bitartekaririk gabe. Oholetan bihurtzen dituzte gero guk tailerrean gure proiektuetan lantzeko. 3) CO2 IZURTZE BAXUAK: Zuhaitzak CO2 arnastu eta O2 (oxigenoa) atmosferara botatzen. 4) Zuraren produktuak erabilgarriak izan ahal izateko, zuraren lehen eraldatze sektoreak energi gutxi gastatzen du. Hormigoiaren eta metalaren sektoreekin alderatuz energia gastuaren jaitsiera gehiago nabarmentzen da oraindik. 5) Eraikuntza Pasiboa: EKO-ETXEA behin bukatuta, ohiko etxe batekin alderatuta, energiaren kontsumoa aurrezpena %45etik gorakoa izatea lortu ditzakegu.

6) Bai erabiltzen ari garen materialengatik bai erabiltzen ari garen eraikuntza soluzioak direla eta EKO-ETXEA eraikuntza osasungarria izango da. Hermetikoa eta aireari estankoa, transpiragarria, kondentsazioa eta hezetasuna ekidingo du. Eraikuntza inguratzen diten itxitura eta estaldura zurezkoak dira eta egur-zuntza da erabilitako isolamendua. 7) BIRZIKALGARRItasuna: Naturan dagoen gai bat da, berriztagarria, biodegradagarria eta kutsatzen ez duena. 8) EKO-ETXEA proiektuan erabiliko dugun zurak "CE" MARKAKETA du ere. Estatuko CTE (CĂłdigo Tecnico de Edificacion) eta Europako arauak esaten duten, zurezko egiturak bete behar dituzten ezaugarri mekanikoak, egonkortasuna, suarekiko jarrera, zarata ekiditeko babesa,... betetzen dituela ziurtatzen du. Ikasturte honetan ekoizten hasi garen EKO-ETXEA proiektuak hurrengo ikasturteetan jarraituko du.Bai diseinuan, bai eraikuntzan, formakuntza araututako zein ez araututako gure ikasleak parte hatuko dute. Konpetentzi desberdinak lantzen dituen proiektu zabal eta transbertsala izanik. Teknika berriztatzaileak gure proiektuetan ezarri ahal izateko formakuntza eten gabe adituekin egiten dugu. 2014 urtean Italian, 2015 urtean Finlandian eta 2016 urtean Alemanian enpresa adituak antolatzen dituzten ikastaroetan egon gera. Datorren ikasturtean adituekin prestatzen segituko dugu. EKO-ETXEAren "A" kalifikazio energetikoa:

Etorkizunean, hurrengo pausuen berri emango dizuegu.

LANBIDE HEZIKETAREN ASTEA Aurten ere Azkoitiako UROLA Ikastolako LH-k Azpeitiako eta Azkoitiako herrietan Erakusketak antolatu ditu, non tresneria, materialak, ikasleen lanak eta bideo-proiekzioak ikusteko aukera zegoen.

22


ikasten

Taldeak ETENGABEKO IKASKUNTZA – HEZIKETA EZ ARAUTUA Datorren ikasturtetako, profesionaltasun ziurtagiriak lortzeko, eskatutako ikastaroak hauek dira: LANBIDE 1. MAM277_2 AROTZERIAKO ELEMENTUEN INSTALAZIOA MF0883_2 Arotzeriako elementuak instalatzeko neurriak hartzea (120 ordu) • UF0101 Datuak hartzea, eta neurketak eta krokisak egitea arotzeriako elementuak instalatzeko (40 ordu) • UF0102 Arotzeriako elementuak instalatzeko irtenbideak prestatzea (80 ordu) MP0025 Arotzeriako elementuen instalazioetako lanekoak ez diren lanbide-jardunbideak (80 ordu) 2. MAMD0209_1 AROTZERIAKO ETA ALTZARIGINTZAKO LANAK MF0162_1 Zuren eta deribatuen mekanizazioa (90 ordu)

HOBETUZ 1. ZURAREN ETA DERIBATUEN MEKANIZAZIO (MAMR0308) MF0161_2 Makina eta ekipo industrialen doikuntza • UF0240 CNC mekanizazio-zentroen doikuntza (80 ordu) 2. AROTZERIAKO ETA ALTZARIGINTZAKO ELEMENTUETAN BERNIZAK ETA LAKAK APLIKATZEA (MAMD0109) MF0881_1 Arotzeriako eta altzarigintzako produktuetako gainazalaren prestaketa eta lehortze-eragiketak (60 ordu) MF0167_1 Gainazal akaberako produktuak aplikatzea arotzeriako eta altzarigintzako elementuetan (70 ordu)

LH DUALA Ikasi eta lana egin alternantzian. Programa honen bidez ikasleek goizez ikasiaz eta arratsaldez enpresan ordaindutako lana eginez titulazioa lortzen dute. Instalazio eta Altzari Hornikuntza zikloaren 2. mailako 4 ikasle LH DUALA-n daude enpresa hauetan: Astigarraga Kit – line,

Eiten, Larrañaga Zerrategia eta Eman. Datorren ikasturterako Arotzeria eta Altzarigintza zikloaren hainbat ikasleentzako DUALA-n parte hartzeko enpresa ezberdinekin gestioak egiten ari gara.

LAN-POLTSA ZERBITZUA ESKAINTZEN DUGU Ikasturte honetan langile eske enpresen eskaerak izaten ari gara. IKASLEEN %100 LANEAN DAUDE!!

HEZKUNTZA Heziketa arautuan, hurrengo Ikasturterako (2016-2017) eskaintza, hau da: Erdi mailako zikloak 1. kurtsoa Instalazioa eta Altzari hornikuntza 2. kurtsoa Arotzeria eta Altzarigintza BI ZIKLO ESKAINTZEN DITUGU, BERAZ, 3 URTETAN, ERDI MAILAKO 2 TITULAZIO LOR DITZAKEZU.

Bi ziklo hauekin formazio erabat aniztuna lortzen da, altzarigintza eta arotzeria munduan: - Muntaia eta instalazioaren inguruan jarduten duten enpresa nahiz tailerretan. - Zurezko eraikuntza. Jasangarritasuna. - Fabrikazio inguruan jarduten duten enpresa nahiz tailerretan. - Autonomo gisako lan teknikoa egiteko ezagupenak eduki­ tzea.

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI IZANEZ GERO Telefonoa: 943-852174 sakatu eta Zur eta Altzarigintza Mintegiagatik galdetu Blogg-a: urolaegurra@blogspot.com E-mail: urolaegurra@gmail.com

23


ikasten

Taldeak

ENGLISH CULTURAL CLASS Xabier Munibe ikastola

Asko gustatu zitzaigun ordubeteko hitzaldia. Oso entretenigarria izan zen; bai aktiboki parte hartu genuelako, baita erraz ulertzeko moduan hitz egin zigulako ere. Hitzaldia powerpoint batean oso ongi prestatua ekarri zuen, eta bera bertakoa zenez, ziurtasun handiz aritu zen. Ordubeteko hitzaldia bakarrik izateko, asko ikasi genuen. Guretzat jolas ugari prestatu zituen eta ondo erantzunez gero, boligrafoa oparitan. Bikain ahoskatzen zuen eta guk ulertzeko ahaleginetan aritu zen une oro, ulertzen ez genituen hitzak gaztelaniara itzuliz, edota mimikaz adieraziz. Gomendagarria eta interesgarria benetan hurrengo urteetako ikasleentzat. WELL DONE! Egileak: Maren Alberdi, Enara Andueza, Nora Calvo, Udane Rezabal, Naiara Garmendia eta Maitane Ansola

ESKALADAN TREBATZEN Xabier Munibe ikastola Gorputz hezkuntzako zenbait saiotan 1. DBHkook eskaladararen mundura hurbiltzeko aukera izan genuen. Iosu monitorearekin kiroldegian aritu ginen, eta eskaladako materiala erakutsi ondoren, berehalakon saio praktikoetara jausi egin genuen, eskaladako joku batzuk eginez: botoiak ezkutatu eta aurkitu, zapia hartu‌ BIKAIN pasatu genuen!!!

24


ikasten

Taldeak

KARMELO ETXEGARAI IKASTOLA eta IRAURGI SASKI BALOI TALDEAren

arteko elkarlana

Karmelo Etxegarai ikastola

Batekoa, bikoa, hirukoa! Eman bostekoa! One point, two points, three points! Give me five! Karmelo Etxegarai ikastola eta Iraurgi saskibaloi taldea, elkarlanerako bide berri bat irekitzera goaz. Herriko saskibaloi taldean, maila altuan jokatzen duten jokalari atzerritarrak izanik, ikasle eta jokalari hauen arteko saio batzuk aurrera eraman ditugu. Ingelesa izan da komunikaziorako hizkuntza, saskibaloia motibaziorako iturri eta jokalariak horretarako zubi! On the 15th and 17th of March we had a special visit. Some “Iraurgi Saskibaloi Taldea� players came to Karmelo Etxegarai Ikastola to talk in English about their lives and share some experiences with students of 5th and 6th grades. We had two sessions; the first one where they talked and explained about how they started playing basketball, and how important English is in their lives. They said English is also very important for them to communicate with other people they meet when they are abroad, apart from being the language they use to communicate with their different coaches. On the second and practical session, the students and the players enjoyed practicing some basketball training exercises and games. It was a really positive and encouraging experience!

25


ikasten

Taldeak

"TARZAN LIBURUEN OIHANEAN" Karmelo Etxegarai ikastola Apirilak 22an, Karmelo Etxegarai ikastolan “Liburuaren Nazioarteko eguna” ospatu genuen. Zergatik ospatzen da egun hori? Irakurtzeko zaletasuna susta­tzeko eta liburuenganako maitasuna sortzeko asmoz. Zergatik ospatu da aurten apirilak 22an? Berez, “Liburuaren Nazioarteko eguna” apirilaren 23an da. Aurten, eguna larunbata izan denez, apirilaren 22ra aurreratu da. “Liburuaren Nazioarteko eguna” ospatzeko, ikastetxe eta liburutegi desberdinetan, ekintza ugari burutzen dira. Guk ere, aste horretan, ekintza desberdinak egin genituen: Aurtengo pertsonaia edo gaia “TARZAN” izan da, honek 100 urte bete baititu. • HH-2 urtekoek, Tarzanen bideoa ikusi zuten. • HH-3 urtekoek, Tarzanen bideoa ikusi eta marrazki bat margotu zuten. • HH-4 urtekoek, 6. Mailako ikasleek antzeztutako Tarzanen antzerki musikala ikusi zuten. • HH-5 urtekoek, Tarzanen antzerki musikala ikusi zuten eta Udal Liburutegira bisitan joan ziren. • LH1.go mailakoek, gurasoen eskutik ipuinak entzun zituzten. • LH2.en mailakoak, udal liburutegira joan ziren. Bertako arduradunek, liburuaren garapena historian zehar, liburutegia nola erabili behar den eta liburuak nola aukeratu daitezkeen azaldu zietelarik. • LH3 eta 4.mailakoek, ipuin trukaketa egin zuten. • LH5. mailakoek, ingelesez Tarzanen inguruan, “running dictation” egin zuten. • LH-6B gelakoek, Tarzanen antzerki musikala prestatu eta an­tzeztu zuten. Ostegun eta ostiraleko jolas denboretan Perdillegiko atarian, kartel bat jarri zen bertan, galdera batekin: Zer da zuretzat liburu bat? Ikasle eta irakasleek idatzitako hainbat erantzun jaso genituen. Kartel honen ardura, 6. mailako ikasleena izan zen.

Nazioarteko liburuaren eguna apirilaren 23an zela eta, Azpeitiko ikastolako LH2. mailakoak Udal Liburutegira bisita egin genuen.

26


ikasten

Taldeak

GURASOAK GELAN LH 4. mailan, ingeleseko ikastorduetan lanbideak eta errutinak (Jobs and routines) landu ostean, hainbat guraso etorri ziren ikastolako geletara beraien lanbidez hitz egitera. Nola ez, INGELESEZ izan ziren saio horiek. Elkarrengandik asko ikasi dugu. Ikasle eta gurasoen arteko harremana eta lana ere ikusi genuen eta ekintza oso interesgarria izan zen. Eskerrak eman beharrean gaude beraien lan orduetatik guretzako unetxo bat hartzeagatik. LH 4. maila

Karmelo Etxegarai ikastola

IKASKIROL URTEKO BALORAZIOA Xabier Munibe ikastola 2015-2016 ikasturteko ikaskiroleko ekintzen balorazioa egiteko, hasieratik azpimarratu nahi nuke kirolari kopuru handia izan dugula. Aurten ere, aurreko ikasturtean bezalaxe, benjamin eta alebin mailetan kirol aniztasuna landu dugu. Bertan, kirol ugari egin ditugu: atletismo, pilota, igeriketa, txirrindularitza, herri kirola, mendia, futbola eta saski-baloia. Kirol bakoitzeko pare bat saio egin dituzte ikasleek, futbolean eta saskibaloian izan ezik, kirol horietan, saio gehiago izan dituzte. Aurten, ordea, aldaketa bat egin duzu; izan ere, aurreko urtean ez bezala, LH3ko ikasleen futboleko eta saski baloiko entrenamendu eta taldeko kirolak mistoak izan dira. Kirol guztietan partaidetza ugaria izan dugu eta benjamin mailan, kirol guztiak lagun artekoak izan dira eta bai txirrindularitzan eta bai mendi irteeretan, gurasoen partaidetza izan dugu. Alebin mailetan, gustura ibili dira ikasleak aipatutako kiroletan eta maila horietan saski baloian eta futbolean txapelketa egin dute, dagokien finalekin. Gainera, urtero bezala, Floreaga ikastetxeak antolatutako Sagarzazu omenaldian parte hartzeko aukera izan dute.

DBHn ere izan dugu ordezkaritzarik, nahiz eta adin honetako ikasle ugari kirol federatuan aritu. Bertan, urte hasieran dantza modernoa eta mahai tenisa eskaini genuen eta orain bukaeran triatlhoia eta tenisa lantzeko aukera ere izango dute. Atletismoan alebin mailako ikasleek inguruko zenbait krossetan parte hartu dute (Arrasate Irun, Lasarte, Elgoibar‌). Ikakirol amaitzera doa baina, oraindik azkeneko ekintzatan parte hartzeko aukera izango dute, hortxe baitugu ekainaren 5an ospatuko den XXXIV. Ikaskirol Krossa eta baita ekainaren 18an, ikasturteari amaiera emango dion Ikastolaren Eguna ere. Amaitzeko, eskerrak ematea besterik ez zait geratzen. Eskerrak eman Ikaskirolen parte hartu duten ikasle eta guraso guztiei, eta nola ez, baita urte osoan lan ugari egiten duten Ikaskiroleko begirale guztiei ere. Hurrengo urtera arte agurtzen da IKASKIROL.

27


ikasten

Taldeak

Xabier Munibe ikastola

HH02KO IKASLEAK AZOKARA JOAN GARA ETA OGIA EROSI DUGU. A ZE HAMAIKETAKOA EGIN DUGUN!!!! UUMMMM!!

AZKOITIAREN HISTORIA Xabier Munibe ikastola EZAGUTZEN Apirilaren 26an, LH6. mailako ikasleok Azkoitiko kaleetara irten ginen. Helburua gure herriko historia ezagutzea zen Juan Bautistarekin. Lehenengo Balda Plazan elkartu ginen eta bertan, Izarraizko kondairak kontatu zizkigun. Mari, Batarrabi (Zaldi Zuria) eta Zezen Gorria bertan ibiltzen omen ziren. Ondoren ahaide nagusien kontu batzuk esan zizkigun. Gero, Baldako Jauregiko kapera ikusi genuen; bertan bizi izan ziren jauntxoen inguruan aritu zen, eta jauregiaren ezaugarriak azaldu zizkigun. Handik bigarren Udaletxea non zegoen erakutsi zigun, Plaza Berrin. Azkoiti, Azpeiti, Tolosa eta Donostia Gipuzkoako hiriburuak izan ziren garai batean, eta sei hilabetean behin txandakatzen ziren. Txurruka etxeko eguzki erlojuak nola funtzionatzen duen erakutsi zigun. Jarraian, Etxe Beltzera joan ginen. Juan Bautistak kontatu zigun, batzuek diotela Etxe Beltzen kolorea sute batek eragin zuela; beste batzuek aldiz, Izarraizko harriz eginda dagoela eta horregatik kolore beltza. Barriken sorreraz ere hitz egin zigun.

Azkenik, eliza bisitatu genuen. Ba al dakizue elizako organoa mundu osoan ezaguna dela? Eta elizaren zati bat garai batean Udaletxea izan zela? Gainera, gure herria harresi batek inguratzen zuen, eta harresiko ateak zabaldu eta ixteko, kanpaiak jotzen ziren. Bukatzeko, gure ikaskide batek bertso eder bat bota zuen elizan, Juan Bautistaren lana eskertzeko. Azkoitiko historiaren inguruan asko ikasi dugu, eta eskerrak eman nahi dizkiogu.

28


ikasten

Taldeak LEHENENGO MAILAKO IKASLEOK, MAIATZAK 4EAN, AZKOITIKO KALEETAN ZEHAR IBILI GINEN LANTZEN ARI GAREN PLANOEN ERABILERA IKASTEKO. GOIZ EDERRA PASATU GENUEN ETA BAITA ASKO IKASI ERE!!!!

29

Xabier Munibe ikastola


ikasten

Taldeak

GU ERE BERTSOTAN

Xabier Munibe ikastola BHI

Xabier Munibe Ikastolako DBHko 1. mailakoak “GU ERE BERTSOTAN” programaren jaialdia izan zuten Baztartxon maiatzaren 25ean, arrastiriko 18:30ean Aurtengo jaialdirako, talde bakoitzak bere saioa landu du. Horretarako iaz beste batzuk egiten zituztenak ikusi ondoren, “ideien zaparrada” egin eta, honakoak atera ziren: 1Akoak "Maristi hotelean ezbeharra” (Orioko balearen oinuarekin); 1Bkoak "Denbora makinan bidaiatzen etorkizunera eta iraganera" (Pasaiako plazatik doinuan) eta 1Ckoak "Etxe sorgindua: momiak, zonbiak, mamuak..." (Orain hasi diagu doinuan). Istorio horien garapena Jokin Uranga eta Oihana Iguaranen eskutik joan da. Ikasturte hasieratik jarritako helburuak eta edukiak oso ondo garatu dituzte gure ikasleek, eta jaialdia dugu horren lekuko. Bertsoak egiteko teknika landu dute: atzekoz aurrera, oinetatik abiatuz puntuak atera eta hasiera emanda bertsoa osa­ tzea. Bertsoak ulertzeko eta horietaz gozatzeko gai izan dira. Bertsoen barne egitura lantzean atal hauek jorratu ditugu: ideien antolaketa, bertsoaren barne egituraketa, doinu eta neurriaren bateratasuna, bertsoaren azterketa, ideien tolestea eta garapena, aukera aniztasuna, kanta era eta gorputz espresioa eta memorizazioa. Eta bereziki-bereziki komunikazioaren aldeko jarrera: entzuten ikasi, txanda errespetatu, bakarka zein taldekako sorkun­ tzarako interesean murgildu, une oro besteena baloratuz

30

(ikastetxe desberdinen aurrean egiten den jaialdi honetan, besteena baloratzen ikasten dute). Jaialdi honetan eta jende aurreko beste saiotan (Urola Ikastolan, Errezilgo San Martin eskolan, Zaharren egoitzan…) gelan egiten den lanketa plazaratzen da, eta norberak bere lorpenak ikusten ditu, bere buruarekiko estimua garatuz. Azkenik esan, talde lanean jarrera parte hartzailea indartuz, lehiakortasuna eta nabarmendu-nahia bazter­tzen saiatu garela, ikasturtean zehar, oinarrizko bi zutabe lehenetsiz: euskaraz hitz egitearen aldeko jarrera positiboa eta hizkuntzaz gozatzeko aukera, astero-astero eta elkarrekin.


ikasten

Taldeak

SOROSPEN IKASTAROA

Xabier Munibe ikastola GORPUTZ HEZKUNTZAKO saioan eta GURUTZE GORRIKO arduradunaren gidaritzapean, ekaineko bigarren astean, DBH 4. mailako ikasleek arrakasta handiz uretako lehen sorospenetako ikastaroa burutu zuten.

31


ikasten

Taldeak

ESKOLA KIROLA

Karmelo Etxegarai Ikastolan, 2015-16 ikasturtean

Aurtengo ikasturtea amaitzear dago eta eskola kirola ere bai. Zuen seme-alabek kirol aniztasuna egiteko aukera izan dute. Bakarkakoa eta taldeko kirola egin dute. Bakarkakoa: mendi irteerak, txirrindularitza, atletismo, herri kirolak, eskupilota eta igeriketa. Taldekoa: saskibaloioa, futbol 5 eta futbol 8 izan da. Guzti hau, herriko klubekin eta Eskola Kirol kontseiluen artean antolatu da. Eskola Kirol Kontseilua, eskola bakoitzeko kirol koordinatzaile eta udaletxeko teknikariak osatzen dute. Azpeitiko, Azkoitiko eta Errezilgo eskola eta ikastolak parte hartzen dute. Asteartero, biltzen dira guztia aurrera eramateko. LH3n, taldeak, mixtoak izaten dira. Taldeko kiroletan LH4, LH5 eta LH6. mailetan mutilak mutilekin jokatu dute eta neskak neskekin. Bakarkako kiroletan, neska-mutilak elkarrekin eta mailaka parte hartu dute eta beste ikastetxeetako ikasleekin batera aritu dira. Kirolen saioen kopuruari dagokionez, Foru Aldundiak dituen irizpideak jarraitu dira. Bakarkako kirolak, gutxienez bi saiotakoak eta taldekoak gutxienez 6 saiotakoak izan dira. Alebinetan, ekintzak eta txapelketak giro onean jokatu ziren. Emaitzei begiratzen badiegu, saskibaloian, LH5-ko mutilak eta LH6 neskak finaletan sartu ziren. Ondoren, txapelketa irabazi zuten, hori dela eta, ekainean, Gipuzkoako Txapelketan parte hartuko dute. Futbol 8an, LH5 eta LH6-ko neska eta mutilen taldeak finalera iritsi ziren. LH6-ko neskak, Gipuzkoako txapelketan parte hartu zuten maiatzaren bukaeran. Herri kiroletan berriz, 6.mailako neska-mutilak, herriko txapeldun izan zirenez, Gipuzkoako Txapelketan parte hartu zuten eta garaipena lortu zuten. Ekainean Euskadiko Txapelketara joango dira. Atletismoko saioak ere landu dira astero, astearte eta oste-

gunetan, LH3 eta LH4-ko ikasleekin. Geroz eta ikasle gehiago gerturatzen da kirol hau ezagutzera eta probatzera. Ekainean, krossak egiteko aukerak izago dituzte ikastolako ikaste guztiek Azkoitin, Sanjuandegin eta Urrestilan. Ez dugu ahaztu behar multikirola. Aurte ere, asteazkenetan, LH2.mailako neska-mutilei zuzenduta, 70 ikasle jardun dira. Kirol ezberdinak ezagutzeko eta elkarrekin jolasteko aukera izan dute. Ikusten duzuen bezala, kirola egiten da gure ikastolan. Eskola kirolaren helburua hori da: kirola ezagutzea, probatzea eta noski kirola egitea. Baita ere, giza baloreak lantzen ditugu kirolaren bidez: errespetua, konpromisoa, taldean ibiltzea eta ikastea, teknika, jolastea, ondo pasatzea‌ Guzti hau aurrera eramateko ezinbestekoak izan dira hezitzaileak, burubelarri aritu dira lanean, gazteak eta guraso talde bat. Mila esker guztiei. Datorren ikasturtean ere, jendea beharko da, interesa eta laguntzeko prest dagoena, bakoitzak ahal duen neurrian, ongi etorria izango da. Jarri harremanetan Guraso Elkartearekin edo Kirol Koordinatzailearekin. Animatu eta ondo pasa oporrak!

32

Maixol Rezola Karmelo Etxegarai Ikastolako kirol koordinatzailea


ikasten

Taldeak

AZPEITIKO 2016ko

BERTSO EMANALDIA, SOREASUN

Karmelo Etxegarai ikastola

2016ko maiatzaren 17an, arratsaldeko 18:00etan 2016. urteko Bertso emanaldiari hasiera eman zi­tzaion. Bertan, Karmelo Etxegarai ikastolako ikasleaz gain, beste hiru zentrotako gazteak elkartu ziren gelan landutako bertsoak irakasle, lagun eta familiaren begiradapean abesteko. Guztira 10 talde bildu ziren, bakoitza gai baten inguruan bertsotan aritu zelarik. Belarriek gozatzeaz gain, begiek ere aukera izan zuten mozorro ezberdinekin gozatzeko. Karmelo Etxegarai ikastola Lh 5 maila

Ikasle, lagun eta famili kideak saioaz gozatzen

“Lanbideak”

“Euskaldunak nolakoak gara?”

“Ipar eta hego hemisferioak”

1915ean ERAIKIA 33


ikasten

Artikuluak

ERASMUS+ “HOW IT IS TO LIVE, STUDY AND WORK IN A FOREIGN EU COUNTRY”

Urola Ikastola

ROVIGO DBH 4. mailako Mireia, Xinyi, Iratxe, Eñaut eta Julen “How it is to live, study and work in a foreign EU country” Erasmus+ proiektuaren jardueretan lan egitera Venetoko Rovigo hirira joan ziren apirilean. Orain hemen bukatuko dute Liceo Celio-Roccati ikastetxean hasitakoa. Bertako pren­tsan agertu dira Urolako Ikastolako ikasleak. Lehenengo orrialdean, gainera. Datorren 2016-2017 ikasturtean Urolako Ikastolako Erasmus proiektu honen beste ikasle batzuk joango dira Finlandia, Polonia eta Herbehereetara. Hango ikastetxeetan enplegua, ekintzailetasuna eta Europan zehar ikasi eta lan egiteko aukerez eta betebeharrez ikerketan segituko dute Italia, Herbehereak, Polonia, Espainia, Estonia eta Ingalaterrako lankide eta lagunekin.

munduari buruzko informazio ugari jaso dugu. Bereziki gustatu zitzaizkigun zapatagintza lantegia Ferraran, edota H-Farm digitalizazio plataforma berritzailea. Bergamoko Unibertsitatean ere izan ginen, zeinbat ikasleren doktorego tesi harrigarriak ezagutzen. Baina guztien gainetik gehien gogoko izan duguna Venezia hiria bisitatzea izan zen. Gondolan ibili, erosketak egin eta turismo pixka bat egiteko aukera ere izan genuen!

Ikus argazki gehiago eta informazio gehiago https://elosurola.wordpress.com/ blogean edo web orrian dagoen Proiektu Europarrak atalean klik eginez.

Politika, kultura, heziketa eta bertako produktuen garrantziari buruz behin baino gehiagotan hitz egin ziguten. Hainbat kontzeptu ekonomiko ere ikasi ditugu, adibidez; Polesineko nekazaritza eta arrantza. Hau guztia ingelesez -"Really interesting!"

Hauxe da ikasleek egiten duten esperientziaren kontakizuna: “2016ko Apirilaren 11-15 astean zehar, Italiako Veneto eskualdean kokatzen den Rovigo herrian izan garen Urola Ikastolako DBH4-ko 5 ikasle. Beti gogoratuko dugu esperientzia bikain hau. Europako beste 8 herrialdetako hainbat ikaslerekin batera (Finlandia, Herbehereak, Estonia, Polonia...) hainbat hitzaldi eta bisitaren bidez, bertako bizitza, ikasketak eta lan

Gainera, bertako familien harrera bikaina izan genuen; lagun berriak egiteko aukera paregabea. Ostirala iristerako, italiarrez ere hitz batzuk ikasirik eta... Urolaldera bueltatzeko gogo handirik ez!!”

34

Xinyi Shu, Eñaut Pozo, Mireia Rodriguez, Iratxe Martin eta Julen Aldalur.


ikasten

Artikuluak

IKASLEEN BIZIPENAK SIZILIAN Sizilia harrigarria bezain berezia izan da guretzat, beste mundu bat deskubritzea bezala izan da. Scordia bera gure bizileku den Azpeitiarekiko erabat desberdina da. Scordia Azpeitia baino handiagoa da eta biztanle gehiago ditu. Hala ere, herri oso handia izan arren, denek elkar ezagutzen zutenaren irudipena izan dugu. Errepideak ere oso ezberdinak dira. Guk seinaleak ditugu eta bi bideko errepideak, trafiko argiz beteta guztiak. Sizilian, aldiz, errepideak zabal zabalak dira eta nahi den lekutik joan daiteke. Ez dago seinalerik, ezta trafiko argirik ere. Hitz batean esanda: kaosa. Hala ere, nahasmen horren barruan nolabaiteko ordena bat jarraitzen zutela zirudien, arazorik gabe moldatzen baitira kaos guzti horretan, ez dugu uste hori posible litzatekeenik Azpeitian. Atentzioa deitu zigun beste kontu bat zaborrarena izan zen, zabor bilketa sistema desberdina ez ezik, higuingarria ere bazen. Azpeitian kontainer handiak ditugu, Scordian aldiz, zabor poltsak balkoitik zintzilikatzen dituzte. Gure herrian jendeak zabor poltsak hartu eta kontainerretara botatzen ditu. Esan bezala, bizilagunek zabor poltsak balkoietan zintzilikatzen dituzte soka batez lotuta. Scordian goizero, zabor biltzaileek poltsa guztiak hartu eta zabortegietara eramaten dituzte. Heziketari dagokienez, Scordiako eskola “Liceo Scientifico Ettore Majorana” izenekoa nahiko leku kaotikoa zen gure­ tzat. Ohikoa zen klasera berandu iristea eta ez zuen ematen irakasleei axola zienik. Bestalde, gu inoiz berandu iristen bagara zigortu egin gaitzakete edo eskolako ateak itxi. Klaseak ere desberdinak dira erabat, Scordian binaka esertzen dira, guk aldiz, bakarkako mahaiak ditugu. Gela barruan apalak eta korridoreetan armairuak ditugu liburuak gordetzeko. Horrez gain, eskola orduetan guztiz debekatuta dugu behar beharrezkoa ez den ezertara irtetea, erretzea nahi izanez gero, esaterako, atsedenaldira arte itxaron behar dugu. Italiarren izaera ezagutzeko aukera ere izan dugu eta, oro har, euskaldunak baino soziableagoak eta irekiagoak direla esan dezakegu. Mutilei dagokienez, gure

iritziz ederrenak zirenak zatarrenak izaten ziren hango nesken ustetan. Oso ikuspuntu desberdina genuen zentzu horretan, izan ere, mutil italiarrek denbora asko ematen dute haien burua txukuntzen, orrazten eta tupeak egiten, mutil euskaldunek, aldiz, ez dute halako lanik hartzen. Gastronomiari dagokionez, italiarren dieta askotarikoa da. Italiako janari tradizional asko jaten dute, hala nola, pasta, pizza, lasagna… eta espezia asko erabiltzeko ohitura dute. Gure dieta ere askotarikoa da baina ez dugu hainbeste espezia erabiltzen eta ez dugu janari tradizionala hain sarri jaten. Euskal Herria mendi garaiez inguratuta dago, Sizilian, ordea, ez dago ia mendirik, Etna eta beste menditxo gutxi batzuk besterik ez. Autobusez bidaiatzean izaten genuen aukerarik inguruko paisaiakikusteko eta laranja zuhaitzez betetako lautadak ikusi genituen. Gure ekonomiaren oinarria industria da, badugu nekazaritza ere baina ez Sizilian bezainbeste. Kliman ere aurki ditzakegu desberdintasunak. Euskal Herrian euri asko egiten du eta Sizilia baino hotzagoa da. Neguan desberdintasuna ez da handia, baina esan zigutenaren arabera, Euskal Herrian ez bezala, Silizian, maiatza eta abuztua bitartean tenperaturak 40ºtara iristen dira. Aipatutako desberdintasun horiek guztiak kontuan hartuta, Sizilia leku atsegina izan dela esan dezakegu. Hasieran Euskal Herriarekiko oso desberdina iruditu zitzaigun arren, denbora batez han egon ostean bertakoak bezala sentitu ginen.

35

Inge Perez Otaño, Aroa Unsain, Leire Alonso eta Urko Osa.


ikasten

Artikuluak

IES SANTA MARIA LA REAL, AGUILAR DE CAMPOO, GAZTELA-LEON Erasmus + KA2 “How it is to live, study and work in a foreign EU country” proiektuaren barruan Xinyi Shu, Ainhize Aldazabal eta Miren Etxeberria DBH laugarren mailako ikasleak Palenciako IES Santa Maria La Real ikastetxera joan ziren bertako ikasle gaztelarrekin eta Ingalaterra, Estonia, Finlandia, Italia, Polonia eta Herbeheretako proiektukideekin lanak burutzeko. Ondorengo lerrotan Urola Ikastolako ikasleek kontatzen dutena: “Aguilar De Campoo herriaren kanpoaldean kokatzen da ikastetxea. Gure iritziz, oso zona egokian dago, herriko iskanbiletatik kanpo eta bertara iristeko ikasleek erraztasunak zituzten; adibidez, autobusak. Eraikina aspaldi berreraikitako monasterio bat zen. Oso garbia eta txukuna zen, baita oso polita ere. Behar adina baliabide eta instalazio zituzten, horietako ba– tzuk: arbel digitala, ordenagailuak, liburutegia… Oso harrigarria eta txundigarria iruditu zitzaigun ikastetxea ibai batek zeharkatzen zuela eta bertan errotatxo bat zegoela, nahiz eta ez erabili. Eraikina ikastetxe bezala erabiltzeaz gain, museo erromaniko bat ere bazuten bertan. Han, monasterioko eta herriko istorioa azaldu ziguten eta gero, elizara sartu eta bideo bat jarri ziguten orain dela urte batzuk eliza nolakoa zen ikusteko.Ikasgelak, gureekin alderatuz nahiko txiki samarrak ziren ikasleen kantitatea ere ez baitzen oso handia. Gela bakoitzeko gutxi gora-behera 15 ikasle ziren; hau da, gure geletako ikasle kopuruaren 2/3 hain zuzen. Zoritxarrez, ez genuen ikasgeletako argazkirik ateratzeko aukerarik izan.

egoten ziren. Besteak DBH bukatu bezain laster lanean hasi edo beste nonbaitera joaten ziren ikastera. Proiektuaren lanetan enpresak ikusi genituen, horietako bat Gullón gaileta fabrika. Hezkuntza eta lan munduan jarduten duten zenbait eragilerekin hitz egin genuen eta prentsak eta Gaztela-Leongo irrati telebista kateek gure proiektuaren berri eman zuten. Valladolidera eta Burgosera joan ginen eta beste proiektuaren bazkideekin ingelesa praktikatzeaz gain elkar ezagutu eta ondo pasatzeko aukera izan genuen.” Xinyi Shu, Ainhize Aldazabal eta Miren Etxeberria

Oso bitxia egin zitzaigun ikasle gehienek eskolako sarreran erretzeko joera zutela, irakasle eta guraso guztien aurrean. Nahiz eta ikastetxean bertan erretzea debekatuta egon, bai barruan eta bai atarian, inork ez zuen kanpora atera eta erretzeko aukera galtzen denbora librean. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikasteko aukera izateaz gain, batxilerra eta moduluak egiteko aukera eskaintzen zuten. Aukera hau bikaina iruditu zitzaigun arren ez zuen jende askok aprobetxatzen. Klase hauetan gehienez 10 pertsona

36


ikasten

Artikuluak

ELOS PROIEKTUAREN LANAK 2015-2016 IKASTURTEAN Elos (Europe as a Learning Evironment) Basque Country-ren taldeak Europako gaiez iritzia trukatzeko hainbat ekimen eta jardunaldi egin ditu aurtengo 2015-2016 ikasturtean. Aniturri BHI (Agurain), Antigua-Luberri BHI (Donostia),Botikazar BHI (Bilbo) eta Ekialdea BHI (Gasteiz) ikastetxeetako beste 16 ikaslerekin Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIko 2. Batxilergoko Nerea Aguado, Maialen Catalina, Ivan Castro eta Enara Pirisek ikasturte hasieran parte hartu zuten Lakuan egin zen hirugarren Elos World Cafén. Gaia: “What’s Europe for you?” Gero, bigarren ebaluazioan, Bergarako Laboratorium Museoan Nerea Aguado, Ane Aranbarri, Jone Rodriguez, Eneko Agirre, Leire Beristain, Ivan Castro, Maialen Catalina, Eneko Garate, Ane Orbegozo, Enara Piris eta Jone Zabaletak bideo bat aurkeztu zuten “Science and Humanities in Europe” (https://www.youtube.com/watch?v=mqVwICJxDh8.) gaiaren inguruan. Azkenik hirugarren ebaluazioan, DBH 4. mailako Libe Bastida, Leire Goenaga, Mikele Lapeira eta Inge Perez Donostiako EHUko Zuzenbide Fakultatean Elos Basque Country sareko beste ikasleekin elkartu ziren "THE EUROPEAN DREAM" barnean errefuxiatu eta emigrazioaren

Urola Ikastola

inguruan hitz egiteko. Moderatzaile lanetan ingeleseko elkarrizketa laguntzaileak egon ziren, geure Sara Lawler amerikarra ere bertan zegoela. Bukatzeko, maiatzaren 9an ospatzen den Europaren egunerako gaur egun pil-pilean europarrok dauzkagun arazoak islatzeko hiru argazki jarri dira https://elosbasquecountry.wordpress.com/ blogean.

37


ikasten

Artikuluak

UROLA IKASTOLA PROIEKTU EUROPARRETAN MURGILDUTA PADUAKO ISTITUTO FEMMINILE DON BOSCO DELLE FIGLIE DI MARIA AUSILIATRICE IKASTETXEAREKIN ELKARTRUKEA Martxoan Urola Ikastolako Azkoitia eta Azpeitiko batxilergoko 38 ikasle Paduara joan ziren Istituto Femminile Don Bosco delle Figlie di Maria Ausiliatrice ikastetxeko ikasleekin elkartruke proiektua egiteko eta bere kide italiarren familietan astebetea pasatzeko. Padua, Verona eta Venezia hirietako altxorrak eta Venetoko kultura ezagutzeko aukera izan zuten ikastetxean eta bisitaldietan egindako jardueretan. Bidaian abiatu aurretik italiera pittin bat ikasten ibili ziren Azkoitian eta Azpeitian. Ikasle italiarrek, ostera, gaztelania ikasten dute eta egia esan ondo samar komunikatzen ziren. Apirilean ikasle italiarrak Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIn izan genituen eta Euskal Herria erakusten saiatu ginen geure artean eman zuten astebetean. Ikusi, ikasi, konparatu eta Euskal Herriko enbaxadoreak izan dira Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIko ikasleak. Azkenean denona izan behar den Europa ezagutu eta hobeto eraikitzea dugu proiek­ tu hauen xedea.

38


ikasten

Artikuluak

IÑIGO ARANBARRI, 1766ko MATXINADAZ

Urola Ikastola

NONDIK GATOZEN JAKIN BEHARKO GENUKE NORA GOAZEN JAKIN AHAL IZATEKO Arestian bete ziren 250 urte Azkoitiako herriak 1766ko matxinada bizi izan zuenetik. Matxinada apirilaren 14an hasi zen gariaren eta artoaren prezioaren igoera zela medio, eta berehala zabaldu zen inguruko herrietara. Matxinada horren eta Peñafloridako kondearen El borracho burlado opera komikoaren harira, Iñigo Aranbarri idazle azkoitiarrak Txanton Garrote agertokitik jaitsi zen eguna izeneko saiakera argitaratu du. Berau izan genuen ikastetxean hitzaldi bat eskainiz eta aipatutako bi pasadizoen nondik norakoak azalduz. Hasteko, esan dezadan zinez txalogarria iruditu zitzaidala berak informazioa osatzen eginiko lan guztia. Urte luzez ezkutatu diren dokumentu guztiak biltzeak eta guri erakusteak badu bere meritua. Aranbarri, bere azken lan honetan, gure historiako bi gertaeretan oinarritu da, 1766ko apirileko matxinadan eta Peñaflorida kondearen El borracho burlado antzezlanean. Besteak beste, gertaera batek bestearekiko duen lotura eta horien bueltan zegoen giro soziala uztartu ditu azkoitiarrak. Hark esan bezala, gizarte, garai eta jende berdinak dira lehendabizi agertokian barregarritzat hartu eta urte gutxitara jauntxoen aurka matxinatzen direnak. Nolanahi ere, gure herriko historiari buruz azkoitiarrok dugun ezagutza oso eskasa da. Tamalez, duela bi mende injustizia handia egin zen herri xehearen kontra eta gutxik gogoratzen dute hori. Nire ustez, ordea, injustiziarik handiena urte hauetako isiltasuna izan da, iritsi zaigun informazio urri hori oso lausotuta iritsi zaigulako. Halaber, esaera zaharrak dioen lez, “Ogi gogorrari, hagin zorrotza”, bada, emakumeek paper garrantzitsu bat eduki zuten

matxinadan eta jauntxoen aurrean gogor altxatu ziren. Nire ustez bederen, herri bateko gauzarik aberasgarrienetako bat da memoria eta gure oroimenean inoiz ahaztuak ez izatea gure esku dagoela deritzot. Horretarako, funtsezkoa da gauza hauek gure ondorengo belaunaldiei transmititzea. Nire aburuz, ezin ditugu zalantzan jarri Peñafloridako kondeak ekarri zituen aurrerapenak; hala nola, zientzian, medikuntzan, hezkuntzan... Baina sarri txanponaren alde bakarra erakutsi ohi digute. Inork ba al daki laudatu ohi ditugun jauntxo haiek heriotza zigorrak eskatu zituztela matxinadako buruentzat? Edota gariarekin espekulatzen zutela herri xeheari kalte eginez? Esanak esan, denok jakin badakigu historia ezin dela aldatu, baina historiak zerbaitetarako balio badu, etorkizunean zer izan nahi dugun jakiteko da. Peñafloridako kondearen izena eman diogu Azkoitiako ikastolari, kalea Zalduntxoei... baina matxinatuak urte luzez ahantzi egin ditugu. Azpeitian “1766ko matxinada” izena jarri diote kale bati, apika, adibidetzat hartu beharko genuke azkoitiarrok ere.

39

Leire Lizarralde 1A


ikasten

Erreportaiak

EMAKUME ETA ARTEA Euskal Herriko sukaldetan emakumeok gara lanean jarduten dugunak baina ondoren zein sukaldarik dute ospea? Emakumeok jarduten dugu betidanik joste lanetan baina zenbat emakume jostun ospetsu ezagutzen ditugu? Emakumeok gizarteko eremu askotan ikusezinak gara. Egun gizartea antolatuta dagoen modu tamalgarria dela eta emakumeok borroka askozaz handiagoa egin behar dugu nolabaiteko ospea eta errekonozimendua lortzeko. Martxoaren 8aren harira, emakumeon eskubideen nazioarteko egunaren harira, Urola Ikastolako pasilotako dekorazioa aldatu egin genuen. Emakumeok gure burua aintzakotzat har dezaten egin behar dugun borrokan lagundu nahi izan genuen eta arte munduan dauden emakumeen arte-lanak eta biografiak ipini genituen Atzera begira… Artemisa Gentileschi artearen historiako lehen emakume margolaria bezala onartuta dago. XVIII. mendean oraindik ere emakumezkoek ezin bazuten akademietara joan, emakume margolari kopurua asko handitu zen, izan ere, familia aberatsetako emakumeen artean modan jarri zen marrazketako eta margotzeko klaseak jasotzea. Horien artean Marie-Guillemina Benoist eta bere ahizpa Elizabeth Laville-Leroux nabaritu ziren. XIX. mendean emakumeek gizartean berdintasuna lortzeko ahaleginetan zebiltzanekin batera, arte plastikoetako emakume kopurua asko handitu zen, eta hauetariko batzuk, pixka-

Urola Ikastola

pasilotan. Nazioartean beren ospea duten emakumeen obrak ipini genituen. Asko eta asko ezezagunak ditugu, nahiz eta jakin gizonezkoak balira ziurrenik izen gehiago izango liratekela ezagun guretzat. Nazioarteko izenez gain, gure inguruko emakume artistak ere ipini ditugu. Euskal Herriko arte munduan ere margolari edota eskulturagileak zerrendatzeko garaian gizonezkoak dira lehen bururatzen zaizkigunak. Honi buelta eman nahian eta martxoaren 8aren aitzakian gure pasilotan ipini genituen artisten fitxak dituzue jarraian. Honen guztiaren helburua emakumeon lana baztertua dela azaltzea da eta urtean behin behinik behin plazaren erdian ipintzea gure lana. Gure artelanek artea bera izan beharko luketelako estimuaren funtsa, ez ordea emakumezkoa edota gizonezkoa den artista. Badugu lana oraindik parekidetasuneruntz!! naka historiako momentu honetan sortu ziren mugimendu artistikoetako partaide izatera iritsi ziren. Batzuk aipatzearren, Berthe Morisot (margolari inpresionista) eta Mary Stevenson Cassatt (margolari eta grabatzaile amerikarra). XX. mendea oso garrantzitsua izan zen emakumea arte munduan murgiltzeko. Lehen mundu-gerrak emakumearen murgiltze soziala ekarri zuen, eta hori bereziki nabaritu zen abangoardia mugimenduetan, emakumeek eskubide osoko kide bezala parte hartu zutelarik: Liubov Popoya, Suprematismoa; Gabriele Münter, Espresionismoa; María Blanchard, Kubismoa; Sonia Delaunay, Orfismoa; Hannah Höch, Dadaismoa; Maruja Mallo, Surrealismoa; Lee Krasner, Expresionismo abstraktoa…

ARTEMISA GENTILESCHI

BERTHE MORISOT

Roma (Estatu Pontifizioak 1593) Napoles (1653 inguruan) / Barrokoa

Bourges, Frantzia (1841) Paris (1895) / Margolari inpresionista

Artearen historiako lehen emakume margolaria bezala onartuta dago; Orazio Gentileschi, Caravaggio-ren arteak eragin handia izandako margolari ospetsuaren alaba zen. Bere margolari-lanarekin bizimodua ateratzen eta mandatuak bere adinkide gizonekiko soldata-berdintasunean jaso zituen, ezagutzen dugun lehen emakume margolaria izan zen Artemisa Gentileschi. Arte ederretako akademia gizonezkoentzat bakarrik zenez, bere aitak sekretuan sostengatzea erabaki zuen bere talentua lantzeko eta adierazteko. 18 urterekin bere aitaren kide batek (Agustino Tassi) bortxatu egin zuen. Honek, urtebeteko espetxe zigorra jaso zuen eta estatu pontifizioetatik erbesteratua izan zen.

40

Eugène Manet margolari inpresionistaren emaztea.


ikasten

Erreportaiak MARIE-GUILLEMINE BENOIST

LIUBOV POPOVA

Paris (1768) - Paris (1826) / estilo neoklasikoa

Ivanovskoïe, Errusia (1889) - Moscú, Errusia (1924)

Marie-Guillemine de Laville-Leroux (Benoist abizena bere senarrarengatik datorkio), neoklasiko estiloko margolari frantziarra. Pintura historikoa eta generokoa landu zituen. Marie-Guilleminek arrazakeriaren aurka eta emakumearen emantzipazioaren aldeko historiako lehen margolana egin zuen. Margolari frantziarra bere denboran aurreratu zen, emakume margolariak bere lanetan adierazten zituzten gaien moldeak hautsiz. Bere lehenengo erakusketa "Salón de Paris"en izan zen 1791ean, mitologiari buruzko gaia zuen koadro batekin: Psikea bere familiari agur esanez. Margolari ospetsu bezala jarraitu zuen, eta 1800 urtean, berriro ere "Salón de Paris"en Emakume beltz baten erretratua aurkeztu zuen: Bere koinatuaren neskame baten erretratu hau, esklabotasunaren indargabetzearen sei urte ondoren margotu zuen, arraza beltzeko pertsonen eta emakumearen emantzipazioaren aldeko adierazpena bihurtuz. 1804ean "Salón de Paris"eko urrezko domina eta gobernuko pentsioa jaso zituen. Gainera, garai berean, emakumezkoei bakarrik zuzenduta zegoen eskola-tailer bat ireki zuen pintura irakatsiz.

Beste batzuen artean suprematismoa, kubismoa, kubofuturismoa, konstruktibismoa landu zituen.

HANNAH HÖCH Ghota, Alemania (1889) - Berlin, Alemania (1978) Hannah Höch artista plastiko eta argazkilari alemaniarra, dada mugimenduan murgildu zen plastika adierazpen gisa fotomuntaia erabiliz. Teknika hau erabili zuen lehenengoetariko artista izan zen. MENCHU GAL

DORA SALAZAR

Irún, Gipuzkoa (1919) Donostia (2008)

Altsasu, Nafarroa (1963)

Koloreari indar berezia eta per­ tsonala emanaz, paisaia eta erretratua (hau gutxiago izan arren) landu zituen bereziki margolari fauvista irundarrak. 1959an, pinturako nazio saria eman zioten, emakume bati ematen zieten lehen aldia izanik

Eskulturgintzan dihardu gehienbat, baina artegintzaren beste esparru batzuk ere jorratzen ditu, besteak beste, pintura, marrazkiak, liburuetarako ilustrazioak, antzezlanetarako eszenografiak. Bere obran, beste gai askoren artean, pisu berezia dute emakumearen inguruko gaiek. Hala ageri da, esate baterako, 1995eko Corséses kultura-sailean edota Caja de música erakusketan.

41


ikasten

Erreportaiak UROLA IKASTOLA

IMANOL ITUIÑO:

MAGIA ETA MATEMATIKA Dudarik gabe, Imanol Ituiño fenomeno bat da. Magiak dituen haurtzaroko fantasia ikutua, jolas jarduera eta enigma puntua, guztiak uztartzeko gauza da baina kontrako bidetik, hain zuzen, magiaren alderdi arrazional eta logikoenak aztertuz. Algebran oinarrituz, posible al da batek beste batek buruan duen zenbakia asmatzea? Zenbaki bitarretan oinarrituta, probabilitatean (permutazioak) edo simetrian, jendeak flipatzea lor daiteke?

Nola harrapatu magoak? Imanol Ituiñok, hi­ tzaldien bidezko bere ekintza didaktikoaz gain, taldeentzako emanaldiak egiten ditu. Ikasle batzuek, guraso batek eta beste eskoletako hainbat irakaslek interesa azaldu dutenez, adibide gisa, helbide ba­ tzuk eta bere kontaktua utzi ditugu: https://www.youtube.com/watch?v=SHrJRT_RJ1w h t t p s : / / w w w. y o u t u b e . c o m / w a t c h ? t i m e _ continue=1&v=d5doZCEgtrw https://www.youtube.com/watch?v=dYU-Mz7keO4

Imanolek aho zabalik utzi zituen ikasle eta irakasleak!!! Matematikako mintegiaren helburua da ikasleekin jarrera kritikoa lantzea: Matematikaz baliatuz, gu engainatzeko gauza baldin bada Imanol, ez liguke harritu beharko zenbaitzuek, prozedura bera jarraituz, milioiak desagertaraziz “magia” egitea.

LAGUNAK Urbitarte, 7 behea • 20730 AZPEITIA • Tel. 943 81 37 87/ 688 630 916 • elagunak@gmail.com

42


ikasten

Erreportaiak

SARE SOZIALAK

Urola Ikastola

INTERNETEN ERABILERA SEGURU ETA ARDURATSUA Lehenengo batxilergo ikasleak IKTko klasean egindako lana ikasle gazteei aurkeztu genien. Lan hau, interneten inguruko segurtasunari buruz egin genuen eta ikasleei aurkeztea erabaki genuen beraien segurtasuna bermatzeko aholkuak emanez. Beraien erantzuna oso ona izan zen eta denok gustura gelditu ginen egin genuen lanarekin. Aritz Azkue

LEHEN BATXILERGOKO IKASLEAK IRAKASLE Internet-aren erabilerari buruzko hitzaldia ematera joatea egokitu zaigu aurten, batxilergoko lehenengo mailakooi. Esan beharra daukagu asko gustatu zaigula esperientzia. Izan ere, geuk ikasteaz gain, internetaren munduan izaten diren arriskuen inguruan, besteei ere geure informazioa transmititu ahal izan diegu. Alde batetik, aipatu dugun bezala, geuk jaso dugu gai honi buruzko informazioa bai eskaini ziguten hitzaldia eta baita geuk klasean aurkezpenak eginez. Nahiz eta lana talde desberdinetan banatuta egin dugun, guztion artean ideia desberdinak partekatu izanak, lana asko erraztu digu. Bestalde, behin lana egin ostean, LH eta DBH-ko hainbat ikasgelatara joan gara geure hitzaldia esakaintzera. Umeen harridura, interesa eta arreta lagungarri egin zitzaizkigun eta internetaren erabilera segurua lortzeko egin beharrekoa ikasteaz gain, jendaurrean hitz egiten ere lagundu digu ekintza honek. IKT 1AKO BI IKASLE

THE INTERNET AND SOCIAL NETWORKS Last Wednesday, 4th of May, 4 students of Urola came to our school in Errezil just to talk about the Internet and the social networks. It was very interesting because they explained a lot of things about how to navigate in a save way in the Internet and how to act carefully in the different social networks as Facebook, Twitter, WhatsApp‌ We enjoyed the session very much and we had lot of fun with them. We hope they came again another year! 5th and 6thgrades of Primary San Martin Herri Eskola. Errezil

43


ikasten

Protagonistak

Urola Ikastola

IKASLE OHIA

JULEN GALARRAGA GARCIA I-SUPER CHEF LEHIAKETAKO TXAPELDUN

Sukaldaritza ikasketetako lehen urtea egiten ari da Julen Galarraga. Super Amara supermerkatu kateak antolatutako i-Super Chef lehiaketaren aurreneko edizioko lehen saria jaso du. Urola Ikastolan DBH ikasketak bukatu ondoren, sukaldaritza ikasketetako lehenengo urtea egiten ari da Julen Donostiako CEBANC lanbide eskolan, eta han izan zuen txapelketaren berri. "Eskolan esan ziguten plateraren osagaiak eta egiteko modua bidali behar zirela lehiaketara. Plater polita egitea eta izen erakargarria jartzea zen nire asmoa, argazkirik gabe aukeratuko baitzituzten plater finalistak" dio Julenek. Atun tatakia Atun tatakiari Itsaso eta mendi orientala izena jarri zion Julenek: "Aurrez arroz ozpinarekin eta sojarekin marinatutako atun gordinezko tatakia prestatu nuen. Atuna fin-fin moztu eta, guarnizio moduan, errukula eta ahuakate purea jarri nizkion; eta “wasabi� mahonesa ere bai, pikante ukitua emateko.

Hori guztia sojaz, arroz ozpinez, mandarina zukuaz, limaz eta jenjibre xehetuaz egindako saltsarekin lagunduta osatu nuen tatakia". Bejondaikela Julen!

AZKOITIKO ETA AZPEITIKO PROZESUKO IKASLEEN AZOKA

Urola Ikastola

Iepa!!! Urola Ikastolako 2. Batxilergoko ikasleak gara gu. Apirilak 26an (Azkoitian) eta Apirilak 28an (Azpeitian), Prozesuak ikasgaiko EJE-Valnalon proiektuan gabiltzan ikasleok, azoka bat antolatu genuen jendeak gure lanaren berri izan zezan eta sortu dugun kooperatibako gure katalogoko produktuak saltzeko asmoz.

44

Amaitzeko esan, oso interesgarria iruditu zaigula azoka honek eman digun aukera, modu praktiko eta errealean urtean zehar ikasgai honetan ikusitako eduki multzo desberdinak lantzekoa hain zuzen.


ikasten

Protagonistak

25 URTE KORO AZKOITIKO IKASTOLAN AURREJUBILATU DA Karmelo Etxegarai

Belen Sagarzazu eta Miren Odriozola Arrutik aurten betetzen dituzte 25 URTE AZKOITIKO IKASTOLA XABIER MUNIBEN.

Koro Urangak, gure ikastolan hainbeste urtetan lanean aritu den andereùoak, aurrejubilazioa hartu zuen apirilean. Badakigu, ikasleekin momentu eder asko pasatuko zituela baina orain hasi berria duen etapa hau, goza dezala opa diogu biho­tzez. Zorionak eta eskerrik asko urte hauetan egin duzun lanarengatik.

BELEN SAGARZAZU

AMAGOIA IDAZKARIARI AGURRA

JOXE MARI IZAGIRRE Xabier Munibe

Urola Ikastola

Lau hamarkada burutu dituzu ikastolan lanean, hasieran Loiolan eta geroztik Azkoitian. Izarraizpe kooperatiba ginen garaian tutore eta sindikalista izan zinen, publifikazio ostean zuzendari, eta azken hamaika urteotan tutore eta IKT Premia arduraduna.

Habanera Bertso bat kanta nahi dugu Amagoia alajaina! Sekula helduko zenik ez nuen uste, hor baina! Guttika iraganari gailendu zaio oraina egiaz utzi diguzu barru-barruan orbaina.

MIREN ODRIOZOLA

Serio jarri gaitezen ez esateko edozer mingaina arintzen zaigu oso arin eta oker hondarra esku artetik denbora joan da laster bihotzez agurra eta zorion eta milesker.

Azkoitiko Xabier Munibe ikastolak aipamen berezi bat egin nahi dizu zeuk sortu zenuen web orri honetan. Gure ikastola Teknologi berrietara murgiltzeko egin duzun lan guztia eskertu nahi dizugu eta ez dudarik izan ireki duzun bideak jarraipena izango duela. Eskerrik beroenak eta ondo igaro dezazula aurrerantzean.

Tristura apur batekin Gaur ahotsa bat-batean doa bertsoen tonua urduri dabil hor nonbait zaila da hitzak aletu aldaba batek astindu ta aurkitzea doinua du oroimena nolanahi zuk erabaki zenuen poz izpirik ez du inoiz etxera buelta nolabait despedidaren soinuak bihotza daukat kraskatu zauden lekuan beti zu gutaz gogora zertxobait. intxaur oskolen moduan. AMAGOIARI Urola ikastolako Lankideen partetik 2016ko maiatzaren 18an

45


ikasten

Protagonistak

ADMINISTRAZIO ETA FINANTZETAKO IKASLEEK

PRAKTIKAK ATZERRIAN Urola Ikastola “Administrazioa eta Finantzak� Goi mailako zikloaren bigarren urtean, lan praktikak atzerrian egitearen aukera eskaini ziguten. Aukera hau luzatu ziguten momentutik, kanpora nahi nuela joan sartu zitzaidan buruan. Nahiz eta beldur pixkat izan esperientzia ezin hobea iruditu zitzaidan ingelesa praktikatu, leku berriak ikusi eta herri ezberdinetako jendea ezagutzeko. Abentura hau Euskal Herriko beste 7 ikaslerekin hasi nuen orain dela ia 3 hilabete. Praktikak guztioi Irlandako hegoaldean egitea tokatu zitzaigun, hau da, Corken. Cork, Irlandako hiri garrantzitsuenetako bat bezala ezagutzen da eta gainera leku ezberdinetako ikasle ugari etortzen dira bertara praktikak egitera. Bertan partekatutako etxe batean bizi nahiz herrialde ezberdinetako jendearekin. Logela ere partekatua dut eta jada bi logelakide desberdin izan ditut, denbora laburrez egon baitira. 3 hilabete hauetan Dawson Travel bidaia agentzian ari naiz lanean. Enpresan ni bezala beste 5 ikasle daude lan praktikak egiten, hauetatik hiru Frantziakoak eta beste biak Kanariar Erasmus beka baten bidez, hiru hilabetez Edinburgora etortzeko aukera eman zidaten Goi mailako Administrazio eta Finantzak Zikloko lan-praktikak egitera. Ilusio handiz, martxoaren hasieran, azterketak amaituta, Euskal Herriko 13 lagun etorri ginen hona. Guztiok hiri erditik nahiko hurbil kokatuak dauden pisu konpartituetan bizi gara, guztiok geuk ikasitako arloarekin lotura duten lan praktikak ari gara egiten Edinburgoko enpresa desberdinetan.

Uharteetakoak. Nahiz eta denbora luzez ez egon elkarrekin oso lan talde polita osatu dugu. Atzerrian lan praktikak egiteko aukera izango banu berriro, ez nuke zalantzarik izango segituan onartzeko. Izan ere bizitako esperientzia hau niretzat oso polita eta aberasgarria izan dela iruditzen zait. Igone Etxaniz

auzo pobreenetako batean kokatuta dago, eta beraien eginkizuna, ekitaldi batzuk antolatzea da, umeentzat eta elbarrituentzat horien artean; auzo horren bizi maila hobetzeko eta nolabait aurrera ateratzeko. Hasiera hasieratik oso proiektu interesgarria iruditu zitzaidan eta oso gustura nago egia esan. Asteburuetan berriz, inguruko herriak eta txokoak ikustera joaten gara normalean, festetara joateko ere izaten dugu denbora. Edinburgoko esperientzia hau bukatzen ari da, eta pena apur bat ere sentitzen dut, oso jende jatorra ezagutu dut eta Edinburgo, hiri bezala asko gustatu zait, edozeini gomendatzen diot hona etor­ tzea. Oso gustura nago!!

Aukera honen berri izanda, atzerrian praktikak egin nahi nituela argi neukan, bizitzan holako aukera asko ere ez baitituzu, gainera oso aberatsgarria iruditzen zitzaidan aukera hau, kultura eta hizkuntza desberdinekin eta lan egiteko era desberdinak ezagutzeko aukera ematen baitu.

Amaitzeko,norbait atzerrian praktikak egitea pentsatzen ari bada, oso esperientzia paregabea da eta edozeini gomendatzen diot 100%.

Astelehenetik ostiralera, North Edinburgh Arts izeneko zentroan egiten dut lan; Zentro hau Edinburgoko

Eneko Osa

46


ikasten

Ospakizunak

XXV. BERTSO PAPER LEHIAKETA 29. urteurrena eta bertso paper lehiaketaren XXV. edizioaren jaialdia, Baztartxon maiatzaren 27an egin zen eguardiko 12:30ean. Antolatzaileak: Ikastolako “Indarlan“ eta “Udaberri” Guraso Elkarteak, Azkoitiko Udalaren babesean. Epai mahaian: Agustin Arrieta, Anjel Larrañaga (epaia aldez aurretik bidali zuen, bilera egunean ezin izan baitzuen bertaratu) eta Jokin Uranga ber­ tsolariak; eta guraso elkartetik, Agurtzane Azpeitia. Aurten 30 ale aurkeztu dira.

EGITARAUA: • AURRESKUA: saridun, bertsolari eta ikusleei. Pello Larrañaga txistulariaren doinupean honakoak izan ziren dantzariak: Idoia Larrañaga, Naroa Juaristi, Nerea Osinalde, Maddi Gajate eta Iraide Alberdi • Saridunen bertso sortak eta bertsolarien aurkezpen bertsoak “Gu ere bertsotan” proiektuko ikasle bertsolarien ahotsetatik etorri ziren; bertsoen balorazioak, berriz, Maddalen Arzallus eta Eneritz Artetxeren eskutik. • Sari emaileak: Udaletik, Nekane Larrañaga, kultur zinegotzia, eta Lourdes Aristimuño (Zuzendaria) eta Beatriz Agirre (Idazkaria), zuzendaritza taldetik. SARITUAK honako hauek izan dira: B mailan DBH: 1. eta 2. mailako ikasleak 1. saria: “Azken aldiz bisitan“ gaiaz, Zarauzko Aner Euzkitze 2. saria: ”Lau urtaroaz”, Azkoitiko Jone Zuazolacigorraga eta Maren Barrero 3. saria: ”Gure zaletasunak“ gaitzat hartuta, Azkoitiko Judith Arambarri eta Jone Arregui 4. saria: Azkoitiko Ilargi Arandia eta Aitana Aramberri, “Udaleku bikainei“ buruz. A mailan DBH 3. eta 4. mailako ikasleak 1. saria: Eskoriatzako Oihana Arana. Sortaren gaia: ”Leihoa“ 2. saria: Eskoriatzako Haizea Arana. Landuen gaia: “Olentzero maitea“ 3. saria: Azkoitiko Garazi Legarda-Ereño eta Amaia Matxinea. Gaia: “Munduko txoko ezberdinetako festak“ 4. saria: Azkoitiko Idoia Larrañaga eta Ihintza Arakistainen sorta “Abortuaz” SARI BEREZIA: Herriko onenaren saria: Julene Iturberentza. GAIA: “Itsua“ • Saioa amaitzeko Maddalen Arzallus eta Eneritz Artetxeren jarduna. Ofiziotan: Zuentzat Maddalen eta Eneritz hauxe duzue gaia: “ Gazteentzako etorkizunerako argia non aurki daiteke? “ Zein ikasle ote da? 1. mailako ikasle bat zein den asmatu behar duzue, horretarako zuek pistak abestu eta behekoak eran­ tzungo dizuete. Azkoitiko hitzak asmatzen: Kanpantxillie, Litxerkeixe, Makakorrue, Mangaixue Librean puntuka amaiera Aurten, 25 urte bete ditugula eta eskerrik beroenak, gurekin lankidetzan aritu diren guzti-guztieie: Xabier Euzkitze aurkezpenetan, Mikel Mendizabal 18 urte luzeetan gertu eta babesle. Erniarraitzeko bertsolariei: Imanol Lazkano, Joxe Luis Gorrotxategi eta Anjel Larrañaga (epai mahai-kide ere). Epai lanetan aritu direnei: Agustin Arrieta, Xanti Izagirre eta Jokin Uranga. Txalkor taldeko Pello Larrañaga ere urtero fin portatu zaigulako, bete doinupean euskal dantzak osatuz.

47


ikasten 12-14 urte. 1. SARIA

Aner Eguzkitze Doinua: Izarren hautsa

14-16 urte. 1. SARIA

Oihana Arana Doinua: ETAren su etenetik

Ospakizunak AZKEN ALDIZ BISITAN Ospitaleko pasilo hutsetan sentimenduen naufrago, aspaldidanik daukat barruan hainbat etsipen oparo. Igogailua gaur ez da mauka, barne-zakurrak egin dit zaunka, atea parean dago. Baina eskuak ezin bat dauka, irekitzeak beldurtzen nau ta, ez zabaltzeak gehiago.

Halako baten sartu naiz, aita, baina sentitu naiz estu, sortu ninduzun horren bizitza ez baitago nire esku. "Amodioak ez dik azkenik" hala pentsatu nahiko nuke nik, baina ez naiz horren prestu... Nire buruak ez du hobenik, azken aldia izango denik, buruak ezin sinestu.

Letrak elkartu nahian berriro hortxe aritu zara lehen, ez da erraza pentsatzen horren trebe izan den aitaren, ahoak nola eman azkena, bidegurutze handi honena, nola ulertzen zaila den. Bidegurutze hontan barrena, ez dakit ihes joaki dena, ni naizen edo zu zaren.

Benetan ez naiz ni helduleku horri eragiteko gai, barruan dudan ezinegonak ez nau eta uzten lasai. Nahastu naute mila erabakik, irekitzea ondo doakit, ezer onik balego bai. Ez dakit berez hori zergatik, barruan nor den ederki dakit, baina ez nuke jakin nahi.

Agur den kaixo bat eman dizut ohitura onei jarraika, hor ulertu dut gehiago inor ezin litekeela maita. Niretzat ote zure azken hitza, nahiago nuke gaur ez balitza, benetan diotsut, aita. Gurpil beraren baitan gabiltza, sufritzen ari naizen bizitza, gozatu duzuna baita.

Gozoak ozpin bihurtu zaizkit, baina irentsi beharko, bazoazela sumatu orduko sentimenduek zer salto. Gorrotatzen dut patu krudela, halere lasai nago horrela, erori zaizkizulako, Hitzez ezingo balitz bezela, azken aldia gaurkoa ez dela, esan didaten bi malko.

LEIHOA 1.-Denboraldi bat daramat ohe batean etzanda minbiziak gibelean egin baitzidan eztanda gaztetan nahi beste erre eta nahi beste edanda horrenbeste erromeri ta horrenbeste txaranga asteburu guztietan pasatu ohi nuen langa azkenean gibel honek egin du bere demanda ta orain ospitalean egin behar dut parranda

2.-Nire alboko ohera luzatu dut begirada gizon bat dago bakarrik baina ez du galtzen patxada bandejan dauzka itxoiten arraina ta entsalada baina barruan duena askatasun gosea da logela hotz honetatik egin nahi du eskapada oso geldi ta isilik leihora egin du parada begiak bihurtu asmoz haize boladen nomada

4.-Ez da asko behar izan leihoan barna sartzeko gizonak ikusten dena irribarrez kontatzeko parke bat omen da behean kolunpioak tarteko eta haur asko korrika beti aldarte oneko bertako edertasunak hartu nau bere aldeko eta gai izan nahi nuke nire begiz ikusteko hitz huts diren irudiak leiho hortatik amiltzeko

5.-Nik nahi nuke ohe horren lagun eta jabe izan begiak galdu nahi ditut beheko zuhaitzen gerizan nik ere egon nahi nuke kontu berrien peskizan eta ikusi txoriak airean nola dabiltzan ea gizona joaten den berak nahiko lukeen gisan ekitaldi ederren bat ea egiten den elizan leihoak nire begiak luzaro laztandu ditzan

48

3.-Bi aste noa etzanda baina ez gara elkartu oraindik hitzik egiten ez naizelako ausartu nahiago izan dut nire bakarrizketez hausnartu eta ez beste gizona hitz egitera behartu baina nik ere nahi nuke leiho hartan barna sartu kanpoan gertatzen dena istorio gisa hartu ta nire barruko penak irrien bidez itzartu 6.-Gure logela gaur dago isiltasunez beteta kidearen gorputz horrek galdu omen baitu oreka orain bere oheari egiten diot fereka eta leiho ederrari ipini diot arreta patio itxi bat dago leiho artean gordeta nire ilusio denen jaiotz diren lau pareta Mugak norbere buruak eraikitzen ditu eta


ikasten

Ospakizunak AZKOITIKO ONENA

Julene Iturbe Doinua: Munduan libre bizi izatea

ITSUA 1. Gutako inork ezin duenez hemen nor izan aukera, bakoitza bere ukituekin guztiok desberdin gera ta hau da niri bizitza hontan suertatu zaidan papera, ardi beltzaren antzera nabil batetik bestera, mundu hontara ni noizbait itsu jaio nintzen eta zera, ordundik nabil noraezean, ez aurrera, ez atzera.

2. Ezin ikusi ze mundu zabal daukadan nire parean, nork inguratzen nauen goizero ni esnatzen naizenean, sarri galduta sentitu ohi naiz bide arrotzen artean, honela goiz nahiz gauean, iluntasuna(re)n menpean. Saiatu arren betaurrekoak jarriz begien aurrean, Eguzki-izpirik ez da ageri laino beltz hauen atzean.

3. Maiz bizitzaren bide honetan erdi-balantzaka noa, ez dakit zein den helmuga edo nora zuzendu pausoa. Askotan nire iparrorratza bihotzarekin bat doa, nik non daukadan gogoa, hara baitoa zangoa. Nahiz askorentzat ikusmena_izan garrantzirik gabekoa, falta denean ikusten dugu berez daukan balioa.

4. Etxetik kanpo estralurtarra sentitu ohi naiz tarteka, entzun baititut nire aurkako hamaikatxo berriketa, hainbeste mezu kritiko daude nire barnean gordeta‌ zenbat burla ta iseka, buruan buelta ta buelta. Behingoagatik suntsi nahi nuke nire aurreko pareta, kupoi-saltzaile ziztrin bat baino askoz gehiago naiz eta.

5. Begi pareko estalkia kentzen nekatu arren burua urteak joan, urteak buelta, jarraitzen det itsutua. Baina nahiz eta ezin ikusi zapaltzen dedan zorua, itsas-hondo zein zerua, ez uda ta ez negua, bihotzarekin nik esploratu nahiko nuke ingurua, bi begitatik sartua baino gehiago baita mundua.

6. Herri honetan ni banaiz ere bakarra bistaz makala, sarri dirudi itsutasuna degula gauza normala, jende askok ez baitu ikusten aurreko mundu zabala, hor dabiltza nola-hala, beste itsu bat bezala. Maiz neure baitan pentsa izan det hontaz ohartu ahala nire_inguruko hainbatek baino gehiago_ikusten dudala.

49


ikasten

Ospakizunak

XIX. IKASTOLAREN EGUNA

Xabier Munibe ikastola

Azkoitiko ikastola Xabier Munibek, HLHI eta DBHko UDABERRI eta ELKARLAN guraso elkarteak antolatuta, XIX. “Ikastolaren Eguna” ospatuko du ekainaren 18an. Goizean, 10:00etan hasita, kirolak eta jolasak izango dira. Eguerdian Guraso Elkartekoek pintxoak eta edariak eskainiko dituzte, ondoren, 14:00ak aldera HHko aretoan, bazkari gozoa izango dugu: paella (gurasoek prestatua), oilaskoa, ijito besoa izozkiarekin eta kafea. Bazkalondoan, nahi duenarentzat dantzaldia egongo da. Dudarik gabe, aurtengoa ere, egun ezin hobea izango da.

XXXIV. IKAS-KIROL KROSSA

Xabier Munibe ikastola Azkoitiko Ikastola Xabier Munibeko HLHI ikas-kirol taldeak eskola kirolaren egutegiari bukaera emateko, ikas kirol krossa antolatzen du. Aurtengoa XXXIV.a izan zen, eta ekainaren 5ean goizeko 10:30ean eman zi­ tzaion hasiera. HHko 04 eta 05 mailek, LHko 1. mailatik 6. maila artekoek eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek parte hartu zuten. Beti bezala, giro ezin hobean burutu zen.

50


ikasten

Ospakizunak

JAIALDIA Xabier Munibe ikastola Azkoitiko ikastola Xabier Muniben jaialdiak ekainaren 16an arratsaldeko 18:30ean HHkoena eta, ekainaren 17an 19:30ean LHkoena izango ditugu. Urte batzuk pasa dira, kopuru arazoak medio, bi egunetan egiteko erabakia hartu zela.

Maite Ayerdi, Miren Odriozola Arruti eta Belen Sagarzazu irakasleei oroigarria emango zaie, Maite Aierdiri iaz 25 urte bete zituelako ikastolan lanean, eta Miren Odriozola eta Belen Sagarzazuri aurten betetzen dituztelako. Bestalde, Joxe Mari Izagirre aurre jubilatuari omenalditxoa egingo zaio.

51


ikasten HH 03 Azpeitia

Ibilaldiak

SAN PEDRORA EGUN PASA Maiatzaren 17an Karmelo Etxegaraiko HH3ko haurrak Elgoibarko San Pedrora joan ginen egun pasa. Eguraldi ona genuela aprobetxatuz, bertan bazkaldu eta jolas desberdinak egin genituen. Oso ondo pasa genuen! Berriz joateko prest gaude.

52


ikasten

Ibilaldiak

HH 04 Azpeitia

SUHILTZAILEETARA BISITA Maiatzaren 12 eta 13an HH4ko ikasleak suhiltzaileei bisita egin genien. Pozik irten ginen ikastolatik zer ikusiko jakinminez. Eguraldia lagun genuela, goiz ederra pasa genuen kamioi sirenak joz, zutabeetan behera jeitsi, mangeraz ura bota‌ Orain denok SUHILTZAILE izan nahi dugu.

HH 04 Azpeitia

Debara ibilialdia

Maiatzaren 23an HH 4 urtekoak Debara joan ginen. Debako portua ikusi eta hamaiketakoa jan eta gero hondartzara joan ginen. Han oso gustora ibili ginen zuloak, mendi tontorrak e.a. eginez. Ondoren bazkaltzera joan ginen eta parkean jolastu ostean izozki ederra jan genuen. Konturatzerako bueltatzeko ordua ailegatu zen. Primeran pasa genuen eguraldiak lagunduta.

53


ikasten HH 05 Azpeitia

Ibilaldiak

SASTARRAINERA IBILALDIA

Ikasturte amaierara iritsi gara eta hasi gara ibilaldiak egiten. Gu geu, HH5eko denok, Zestoako Sastarrain baserri eskolara joan ginen egun pasa.

landatu eta oilategi inguruko animaliak ere ikusi eta batzuk ukitu ere egin genituen, untxiak, oiloak, indioilarrak, txerriak‌

Ikastolako atarian hartu genuen autobusa, poz handiz nola ez ba, eta Zestoara habiatu ginen. Han berriz motxilak hartu behar zizkiguten geu arin-arin joateko baserrira. Ibilbide polita benetan. Iritsi ginenean taldetan banatu eta ekintza desberdinak egiteko aukera izan genuen: ponyan ibili, ikuiluko animaliei janaria eman, Izar eta Faustinori, baratzean uhazak

Baserri inguruan hamaiketako eta bazkari ederrak ere egin genituen taldean. Ondoren nahiko jolas egin genuen zelai handi hartan. Bene-benetan egun zoragarria pasa genuen han, ez zaigu luzaroan ahaztuko.

54


ikasten

Ibilaldiak

LH 1. maila Azpeitia

IGARAKO ERROTA Apirilaren 21 eta 29an lehenengo mailakoak Igarako errota ikustera joan ginen. Han, aspaldian, irina nola egiten zen ikusi genuen. Ondoren, Loiolako parkean hamaiketakoa jan eta jolasten ibili ginen.

OIASSO MUSEOA

LH 1. maila Azpeitia

Txanelako Erromatarren gaiarekin lotuta, maiatzaren 10ean lehenengo mailako ikasle-irakasleak Oiasso museora joan ginen. Han, erromatarrek utzitako aztarnak ikusi genituen: jantziak, bitxiak, txanponak‌ Baita ere, tren txutxuan, Irugurutzeta meategira joan ginen, mineralak nondik eta nola ateratzen zituzten ikustera. Gero, “Pinarâ€? parkera abiatu ginen, lagun giroan bazkaldu eta jolastu ondoren Azpeitira itzultzeko ordua iritsi zitzaigun. Hau egun zoragarria!!!

55


ikasten

Ibilaldiak

“TOPIC”

LH 3. maila Azpeitia Apirilaren 14ean “TOPIC”era joan ginen 3. mailako lagun guztiak, Tolosan dagoen txotxongiloen museora. Iritsi bezain laster, motxilak utzi eta antzokira joan ginen, eta han Granadako txotxongilo talde baten emanaldia ikusi genuen. Ondoren museoan bisita egin genuen. Hura zen hura txotxongilo piloa! Era guztietakoak eta lurralde guztietakoak zeuden: Txina, India, Amerika, Afrikakoak… Hainbeste txotxongilo zuri begira, ikusgarria zen! Gero atarian bazkaldu eta berriro museoan sartu ginen, orain tailerrean, eta txotxongilo bana egin genuen. Politak benetan! Ondoren parke batera joan ginen, eta 4etan berriro autobusa hartu eta Azpeitira itzuli ginen. Egun zoragarria pasa genuen!

56


ikasten

Ibilaldiak

LH 6. maila Azpeitia

I D R

U M RA

R A G

ZU

Apirilaren 12 eta 13an Zugarramurdira joan ginen seigarren mailakoak. Autobusetik jaitsi ostean hamaiketakoa egin genuen aterpetxe bertan. Ondoren maletak utzi eta ezagutza jolasak egin genituen. Gero frontoian bazkaldu genuen eta jolasean jarraitu. Arratsaldean kontrabandistan bidea egin ondoren bandera jolasean ibili ginen. Lanerako sei taldeetan banatu ginen. Afaldu genuen eta, nahiko ondo gainera! Afal ostean talde bakoitzak show bat prestatu eta beste taldeei aurkeztu egin genien. Barre asko egin genuen. Ondoren diskotekan dantzatu genuen. Hamabiak aldera pijama jantzi eta ohera joan ginen. Neka-neka egin ginen. Esnatutakoan, ongi gosaldu ondoren altxorraren bila joan ginen. Azkenik haitzuloak ikusi eta bertan akelarre bat egin genuen. Bazkaldu ondoren autobusa hartu eta Azpeitira etorri ginen. BENETAN ONDO PASA GENUEN!!!!

57


ikasten LH 5. maila Azpeitia

Ibilaldiak

LAPATXERA BIXITA

Apirilaren 7an 5. mailako ikasleak Lapatx zabortegira joan ginen.

Bertan, gaur egungo zabor pilaketa ikusi genuen eta garai bateko zaborraren gainean ibili ginen.

Poz aurpegiak ez zigun gehiegi iraun. Atzeko biltegian hondakin arriskutsuak zeudelako.

Ia, ia usaimena galdu genuen, argazki honetan agertzen den bezela.

Urola Ikastola

EGURRA ETA MEKANIKAKO 1. MAILAKO IKASLEEK

AITA MENNIra BISITA Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Departamenduak, Drogamenpekotasunaren prebentzioko programaren barruan, Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia Lanbide Heziketako Erdi Mailako egurra eta mekanikako ikasleei aukera eman die Arrasaten dagoen Aita Menni eguneko ospitala bisitatzeko. Bertan, harrera egin ondoren, Aita Menni Ospital Psikiatrikoko psikologoa den Vicente Hueso.ren esku hitzaldi interesgarria

izan genuen, eta ondoren, bertako erabiltzaileen ahotik esperientzia desberdinek entzun eta beraiekin hizketaldi bat izateko aukera. Mila esker Azpeitiko Udalari eta Aita Menni Ospitalekoei

58


ikasten

Ibilaldiak

2. Batxilergoa Urola Ikastola - Azkoitia

MUTRIKU

Biologiako eta Lurraren eta Ingurumenaren Zientzietako ikasleak martxoaren 18an irteera izan zuten Mutrikura. Han olatuen energia ustiatzeko instalazioaren berri jaso genuen eta ondoren Akuikultura eskolara joan ginen.

EUREKA MUSEOA Apirilaren 18an Biologiako ikasleak Eureka museora joan ziren genetika molekularreko praktikak egitera. Beraien DNA erauzi eta ikusteko aukera izan zuten; ondoren, PCR eta elektroforesi teknikak erabiliz, hepatitis gaitza zuten pertsonak eta susmagarriak identifikatu zituzten.

59


ikasten

Ibilaldiak

Urola Ikastola IKASKETA BUKAERAKO BIDAIA:

EUROPA

Martxoaren 20tik 31ra Europan zehar ibili ginen Batxiler 2. mailako 40 ikasle. Azkoititik Loiuko aireportura abiatu ginen, Amsterdamera joateko hegazkina hartzeko prest. Amsterdamera iritsi, hostalean maletak utzi eta buelta bat ematera joan ginen. Bertan hiru egun eder pasa genituen eta hainbat gauza ikusi genituen: Auzo Gorria, Coffe Shop-ak, Dam Square, Ann Franken etxea eta bere museoa, Liedseplein Square, kanal ertzetako etxeak, bizikletaz ibili ginen kaleetan zehar, kanalak zeharkatu genituen txalupa batean‌ Arratsalde batean Volendam ere bisitatu genuen, Amsterdam ondoko arrantzaleen herri txikia. Gauez Berlinerako bidaiari ekin genion, eta hurrengo goizean iritsi ginen. Goizean Alexanderplatzen zegoen telebistaren dorrera igo ginen (200 metroraino igo zitekeen), hainbat eliza ikusi genituen eta souvenir-ak erosteko aukera ere izan genuen. Arratsaldean, Checkpoint Charlie eta Berlineko harresia ikusi genituen. Hurrengo goizean, tour bat ere egin genuen bertako gida batekin. Honek Berlineko historia kontatu zigun eta hainbat monumentu historiko erakutsi zizkigun; hala nola, Brandenburgoko atea, holokaustoan hil ziren juduen omenez eginiko monumentua, Hitlerren bunkerra, Katedrala‌ Arratsaldean, Berlineko museo garrantzitsuena ikusi genuen: Pergamo museoa.

Hurrengo goizean Pragara abiatu ginen. Arratsalde aldera heldu ginen eta pare bat ordutan galduta ibili ginen hotela ezin aurkituta. Azkenean hotela aurkitzea lortu genuen, ordea. Ondoren, Pragako plaza garrantzitsuena ikusi genuen, eta Aste Santua izanda, etxetxoz beteta zegoen. Hurrengo egunean, Nerearekin (gure gidariarekin) tour bat egin genuen eta Carlosen zubia, erloju astronomikoa eta bertako gaztelua ikusi genituen. Gauean Munichera bidaiatu genuen eta, Pragara bezala, arratsaldez iritsi ginen. Bertan bi gau igaro genituen. Lehenengo egunean, Dachau kontzentrazio kanpora joan ginen. Oso hunkigarria izan zen. Arratsaldean, kaleetan zehar ibili ondoren, Hofbräuhaus garagardotegi famatura joan ginen. Biharamunean berriz, Alianz Arena estadioa kanpotik ikusteko aukera izan genuen. Gauean Ginebrarako bidea hartu genuen. Ginebran egunpasa egin genuen, eta nahiz eta egun erdia zelai batean etzanda pasa, beste erdia aprobetxatu eta Jet d'Eau (txorro bat) eta Erloju famatua ikusi genituen. Azkenean, Azkoitirako bidea hartu genuen gauean eta hurrengo egunean heldu ginen Azkoitira. Maialen Catalina eta Eneko Garate

60


ikasten

Ibilaldiak

Urola Ikastola IKASKETA BUKAERAKO BIDAIA:

ERROMA - MALTA Martxoaren 23an Erromara joan ginen Batxilergoko 2. mailako ikasleak. Bertan “tour” turistikoa egin genuen; Coliseoa, Vatikanoa, Novano plaza, Espainiako plaza, “Fontana di Trevi”… ikusi genituen hiru egunetan. Bi gau Erroman igaro ondoren, Maltara jo genuen. Iristean, eguraldi paregabea zegoenez, egunez hondartzaz gozatu ahal izan genuen eta iluntzean kalera irten ginen. Hurrengo egunean aldiz, “Boat Party” egin genuen gauez. DJ desberdinak zeuden itsasontzi barruan eta oso ondo pasa genuen musika desberdina en­ tzunez. Beste egun batean Cominora joan ginen. Bertan “Blue Lagoon” deituriko lakua zegoen eta bertan pasa genuen eguna, ur hotzetan bainatzen. “Blue Window” bisitatu genuen egunean ere, eguraldia lagun izan genuen. Gauetan parrandara irteten ginen: hotelean afaldu eta ondoren kalera. Egunero ibiltzen zen jende ugari eta bertako giroaz gozatzen genuen

gauero. Bertako jendearekin ingelesez komunikatu behar zen eta esan liteke ingelesa praktikatzeko aukera ere izan genuela. Gainera, beste herrialdetako lagunak ere egin genituen. Euskaldun bat edo beste ere bai. Esan beharra dago bertako kultura eta hemengoa ez direla oso desberdinak. Jatekoaren inguruan, Italian ia egunero pasta jaten genuen, eta Maltan berriz, hemengo antzekoa. Gidari bat izan genuen bidaia osoan eta oso ondo antolatutako bidaia izan zen. Oso ondo pasa genuen bi leku hauek bisitatzen. Berriro bueltatuko garelako itxaropenarekin gaude.

61

Goretti Zubeldia eta Ania Subinas


ikasten

Ibilaldiak

Urola Ikastola

IKASBIDAIA EUROPAN ZEHAR Aste Santuan joan ginen batxiler 2ko ikasleak, urtero egin izan den moduan, ikasbidaiara. Guztiok ez ginen joan, batzuk ez joatea erabaki baitzuten; dena den, ikasle ohi batzuk esperientziaren parte izan ziren. Halaber, bi monitore ere izan genituen lagun. Azken urteetan egin zuten bideari jarraituz, autobus bidaia luze baten ostean, Brujasera iritsi ginen. Egun bat bertan igaro ondoren, Amsterdamera joan ginen eta Volendam ikusteko aukera izan genuen bertan. Ondoren, Alemaniara iritsi ginen, Berlinera lehenengo eta, horren ostean, Munichera. Azkenik, hamaika eguneko bidaiari Ginebran esan genion agur. Egun haietan, denetarik egiteko aukera izan genuen: leku desberdinak bisitatu, monumentu desberdinak eta museoak ikusi.. bat ere ikusteko aukera izan genuen. Itsasontziz, autobusez zein bizikletaz ezagutu genituen hiriak. Geure arteko harremanak hobetzeko ere aparteko aukera izan genuen, baita kultura desberdinak bisitatzekoa ere. Jakina, izan ziren ezustekoak ere, gripeak izan baitzuen bere eragina gure artean, baita nekeak ere. Hala ere, batxilerreko ikasketei amaiera emateko modu bikaina izan zen, eta guztion oroimenean geldituko dira hainbat momentu gogoangarri. Marta Unanue Rezabal eta Irene Zigaran Zubia (zestoarrak)

62


ikasten

Ibilaldiak

Urola Ikastola

KANTAGINTZA ERREZILEN

Pasa den maiatzaren 11an, urtero bezela, Azkoitiko Xabier Munibe ikastolako lagunekin batera, Errezilgo San Martin eskolara joan ginen Urola Ikastolako 30 ikasle kantagintza landu asmoz, hango ikasleei emanaldi bat eskaintzera. Gure egitaraua hau izan zen: 1.- "Ikastolak 50 urte" ikastolaren historia biltzen duen ikasleek egindako bideoa + "Ikastolak 50 urte" kanta berria. 2.- Xabier Saldias eta bere Egan-en erretiroa omenduz: "Behin batean loiolan". 3.- Beste aspaldiko kanta bat: "Ikusi mendizaleak" hainbestetan baskoniazaleek abestu dutena eta baskonia saskibaloi taldea ostiraleko finalera (maiatzak 13) iritsi dela ospatzeko eta animatzeko. 4.- Gure Errezilko ikasle trikijoleen eskutik Mikel Urdangarinen "Badira hiru aste". 5.- Gure Errezilko ikasle trikijoleen eskutik denon artean egiteko "kalejira". Halaxe, giro ederrean ibili ginenez, datorren ikasturteko txandaren zain gelditu ginen.

GORPUTZ HEZKUNTZA Aurten ere Gorputz Heziketako mintegiak antolatuta, gure ikasleak natur inguruneko hainbat kirol ekintzetan parte hartu genuen. Batetik Andoaingo Goiburu Golf elkartearen eskutik golfean pasa genuen goiza, bestetik Zarautzeko hondar­ tzan Surfean aritu ziren Pukas kirol elkartearekin eta azkenik Itziar inguruan Aixako kobazuloan espeleologia egin zuten. Guztietan pasa genuen primeran eta ekintza berrietan lehenengo oinarriak jaso genituen.

63


ikasten DBH 2 Urola Ikastola

Ibilaldiak

FRANTSESEKO IKASLEAK HAZPARNEKO LAGUNEKIN

Urola Ikastolako DBH2ko frantseseko ikasleok egun ederra pasatu genuen joan den apirilaren 7an. Hazparneko gure lagunak eskolara etorri ziren gu bixitatzera eta egunpasa ederra antolatu genuen.

rokoa gertuagotik ezagutu zezaten: musika, gorputz heziketa, gaztelera, teknologia‌ Hainbat irakasgaik nola funtzionatzen zuten ikusi ahal izan zuten.

Goizean goiz elkartu ginen eskolan eta hasierako lotsak ken­ tzeko elkarrekin jolasten ibili ginen Izarraitz frontoian Gazteria Saileko begiraleek dinamizatutako jarduerekin. Eguraldi kaxkarra zela-eta, eskoba txapelketa antolatu genuen ondoren. Iparraldeko gure lagun batzuk ez zuten ezagutzen eskoba jolasa eta halaxe jardun genuen elkarri arauen eta trukoen berri ematen. Karta jokoaren ostean, eskolako jantokian bazkaldu genuen eta elkarrekin hainbat argazki egiteko aprobetxatu genuen era berean.

Eguna bizkor batean pasatu zen baina hartu-eman ederra izan genuen. Irrikitan gaude gu Hazparnera joateko. Hazparnera joaten garenerako programa ere antolatu dugu jada. Goizean beren eskola ezagutzeko gure txanda izango da. Euren ikastetxeko nondik norakoak ezagutu ahal izango ditugu. Jarraian, Hazparne herria ezagutuko dugu eta bertako dantzaren bat ikasteko parada izango da. Parke batean elkarrekin bazkaldu eta arratsalderako rafting saio bikaina antolatu dugu. Hala, eguna borobil amaituko genuke. Ea bada eguraldia lagun dugun gure Euskal Herrian ez baita inoiz ziurra!!!

Arratsaldean gure ohiko klase batera etorri ziren, gure egune-

Azpeitia – DBH 2. maila

FRANTSESEKO IKASLEAK DONOSTIAKO ANTZOKI ZAHARREAN

KONGRESUAN

DBH 4 Urola Ikastola Azpeitiko Urola Ikastolako DBH4 mailako frantses ikasleak kongresu batean izan dira Donostiako Antzoki zaharrean. Baiona-Donostia eurohiriaren inguruko proiektu batean hartu dugu parte ikasturte honetan eta egitasmo honi amaiera emateko parte hartu dugun ikasle guztiak batu gara Donostiako Antzoki Zaharrean. Kongresu honetan talde bakoitzak izaniko esperientziak eta ikasitako kontuak azaldu ditu. Gure hiru ikaslek gure bizipenak kontatu zituzten. Hendaian izan ginen bi egun, gaua barne, eta bertan ikusi eta ikasitakoak azaldu genituen. Aipatzekoa da gure hiru ikasleak frantsesez aritu zirela 300 pertsonen aurrean Donostiako Antzoki Zaharrean. Gainera gure ikasleen esku hartzea zoriondu zuten frantses maila bikaina azaldu zutelako. Zorionak eurei eta zorionak geuri ere!!! Urola ikastolako frantses mintegia.

64


ikasten

Ibilaldiak

DBH 4 Urola Ikastola

FRANTSESEKO IKASLEOK HENDAIAN riei buruzko informazioz bete beharrekoa. Taldetan jarri eta galderei erantzuteari ekin genion herriko jendeari galdetuz. Frantsesez uste baino hobeto moldatu ginen nahiz eta noizbehinka astakeriaren bat bota. Galdetegia bete ostean, denbora libre pixka bat izan genuen Hendaian ibiltzeko. Iluntzean aterpetxera itzuli ginen, eta frantseseko kulturako ohitura goiztiarrari jarraiki, goiz afaldu eta oheratu ginen, nahiz eta gure asmoa hasiera batean parranda pixka bat egitea izan. Biharamunean, goizean goiz esnatu eta gosaltzera joan ginen. Ondoren, gure logelak txukun-txukun jaso eta berriro poltsak beteta, prest ginen Baionarantz abiatzeko. Kostako bidea hartu genuen, eguraldi paregabe hartaz baliatuz, ikuspegi eder haiez gozatzeko aukera izan genezan.

DBH4. mailako frantses ikasleok, beste bi ikastetxetako ikasleekin batera, Eurocité proiektuan parte hartzeko aukera izan dugu. Comme l'année dernière, les élèves de français de DBH4 d'Urola ikastola nous sommes allés faire une excursion aux villages qui se trouvent à côté de la frontière. Nous sommes partis le 14 mars, et nous sommes rentrés le 15. Nous y avons eu l'occasion de pratiquer notre français et de faire un travail sur les corridors écologiques. Martxoaren 14 goizean autobusa hartu genuen, eta lehenik eta behin, Beasainetik igaro ginen gurekin batera proiektuan parte hartu behar zuten ikasleak jasotzeko. Ondoren, Jaizkibelera bidean jarri ginen, eta behin bertara iritsita, gurekin batu behar zuten iparraldeko ikasleekin elkartu ginen, hau da, Baionako Albert Camuseko ikasleekin. Jolas batzuen bidez, elkar ezagutzen hasi ginen, eta bide batez, pixkanaka frantsesez mintzatzen. Jolasak amaitu ostean, Jaizkibel gainetik Txingudiko baiaren zati bat behatu genuen. Badia honek hainbat herri biltzen ditu: Hendaia, Hondarribia eta Irun. Gainera, Bidasoa ibaia da gune guzti honen protagonista. Txingudiko badian burutu genuen proiektuari zegokion lana. Txostentxo bat bete genuen, eta hari esker ikusi genuen gizakiok naturan hamaika oztopo ipini dizkiegula animaliei naturan aske ibil daitezen. Herri, industria, errepide eta gainerakoak traba dira animalientzat euren korridore ekologikoetan barna ibiltzeko. Lana amaitu bezain pronto, Guadalupeko elizatik gertu dagoen parke batean bazkaldu genuen indarrak hartzeko, paraje zoragarriaz gozatuz.

Berehala iritsi ginen, eta bertan proiektuan parte hartzen ari ziren iparraldeko ikasleek Baionako eraikin historikoak erakutsi zizkiguten baita haien berri eman ere. Ondoren Baionako Euskal Museoa bisitatu genuen. Bertan euskal baserritan erabiltzen zituzten lanabes eta tresnak ikusi genituen, baita aintzinako aberatsen etxetako altzairu eta margolanak ere. Ondoren denbora libre apur batez gozatu genuen, Baionako karriketan barrena ibili ginen, eta nola ez, crêpe deritzen gutiziak ere dastatu genituen. Finalement, l'après-midi, nous avons pris le bus, et nous sommes rentrés à Azpeitia. L’excursion a été une expérience incroyable pour rencontrer de gens et pour pratiquer le français. Nous avons apporté la réalité aux connaissances de classe, et nous nous sommes rendus compte que notre niveau de français n’est pas mauvais. En plus, nous nous sommes rapprochés à une culture différente même si nous avons visité une région qui se trouve proche de nous. Grâce à cette expérience, nous avons l’envie de continuer à apprendre le français.

Arratsaldean Hendaiara joan ginen. Galdetegi bat eman ziguten Hendaiako eraikin, pertsona famatu, kondaira eta antzerako kontu eta bitxike-

65

Azpeitia - DBH4. mailako frantses ikasleak


ikasten

Ibilaldiak

Urola Ikastola

DOMUSA Apirilak 28an Mekanikako Goi mailako ikasleak Errezilgo DOMUSA enpresa bisitatzeko aukera izan genuen. Bertan galdara mota desberdinak egiten dituzte eta produkzioko arduradun den Luis Uzinek produktuen bilakaera osoa azaldu eta erakutsi zigun. Txaparen konformaziorako hainbat makina mota lanean ikusteko aukera izan genuen puntzonagailu, tolesgailu, laser bidezko mozketa makinak‌ Ondoren piezen soldaketa, pintura eta muntaia guneak ere erakutsi zizkiguten. Interesgarria izan zen egiten dituzten galdara desberdin kopurua dela eta lantegiko distribuzio eta muntaiako lineak nola dituzten egituratuta ikustea. Bukatzeko beraien laborategietan galdarei azken frogak nola egiten dizkieten ere azaldu zigun. Bisita aberasgarria izan zen guretzat. Eskerrik asko DOMUSAri zuen ateak ireki eta zuen denbora eskeintzeagatik.

URAREN ZIKLOA Apirilaren 22an, Lurraren eta Ingurumen Zientzietako ikasleok irteera egin genuen, ikasita geneukan uraren zikloa gure bailaran nolakoa den ikusteko.

ratsak ez zigun onik egin, bertara joan aurretik hamarretako txikia egina genuen eta. Bertan garbitutako ura zuzenean ibaira botatzen dute, ez baita edangarria.

Lehenik Ibai-Eder urtegira joan, eta han, Aitziberrekin elkartu ginen. Hasieran, urtegia kanpotik ikusi genuen, eta Aitziberrek azalpen batzuk eman ondoren, barrura sartu ginen. Urtegia ikusi ostean, gure etxeetara iristen den urak igarotzen duen prozesua ikusteko, OĂąatzera joan ginen. Urtegitik zuzenean etortzen zen ura maldan behera, eta guztiok oroituko dugu, ziur aski, egiten zuen zatara iskanbilatsua. Ura edangarri nola bihurtzen zuten ikusi ondoren, ur zikina nola garbitzen duten ikustera joan ginen Lasaoko ur zikinen araztegira. Bertako ki-

Bisita hau egiten genuen lehenengo aldia ez izan arren, Aitziberri esker askoz gehiago ikasi eta oso goiz atsegina igaro genuen. Aipagarria da Aitziberren umorea! Irteera hau egitea gure burutazioa izan zen. Izan ere, uste genuen probetxuzkoa izan zitekeela. Eta hala izan zen. Hori dela eta, irteera hau hurrengo urteetan ere gauzatzea gomenda­ tzen dugu, gure ikasgaiarekin lotura zuzena baitu.

66

Eneko Agirre eta Ivan Castro


ikasten

Ibilaldiak

DBH 4 Urola Ikastola

NOUS SOMMES ALLÉS À PARIS!

Ikasturte amaierako ikasbidaia aitzakiatzat hartuta, Azpeitiko Urola Ikastolako DBH 4. mailako ikasleok Parisen izan ginen. Aurreko urteetan antolatu izan den legez, aurten ere ez ginen alferrik galdu, eta Parisera bidaia antolatu genuen DBH 4. mailako ikasleok. Hiru egun iraun zuen joan-etorri zoragarri hartan, “maitasunaren hiri”tzat duguna ezagutzeko aukera izan genuen, bertako lekurik ezagunenak eta txokorik politenak arakatuz. Maiatzaren 17ko iluntzean ekin genion ibilaldiari autobusa hartu eta haruntz abiatzean, eta 18 goizean Disneyland Paris jolas parke ezagunera iritsi ginen. Egunean zehar bertako jolasetan ibili, eta gaztelu ikusgarri zein erakusketa ederrak ikusi genituen. Honez gain, haurtzaroan maite genituen filmetako protagonisten desfile alai batez profitatzeko aukera ere izan genuen. Jolas parkea zinez ederra iruditu zitzaigun, eta iada heldu samarrak garen arren, haur txikien pare ibili ginen. Biharamun goizean Parisko eremurik garaiena, hots, Montmartre, bisitatu genuen. Bertara igotzen ginen heinean, garai batean herritik ihesi hara jotzen zuten margolarien etxe txikiak ikusi genituen, eta baita, euren pintzel eta arkatz koloretsuak hartuta, lan bikainak egiten ziharduten gaur egungo hainbat margolari ere. Behin muinoaren gailurrera igota, Parisen ikuspegi zoragarri bat bistaratu zitzaigun, alde batetik bertatik Parisen zati handi bat ikus zitekeelako, eta bestetik, muinoaren gailurrean aurkitzen delako sobera ezaguna den “La Basilique du Sacre Coeur” (Jesusen bihotzaren basilika). Paul Abadie-k diseinaturiko eraikinak edonor aho bete hortz uzteko moduko edertasunaz liluratu gintuen, kanpoaldeko horma eta kupula zuriek, bere barneko argitasunak, arrosalehio koloretsuek eta Jesusen bihotza-ren mosaiko handiak erabat txunditu gintuzten. Montmartretik beherantz jaitsi, eta Moulan Rouge kabareta

kanpoaldetik ikusi ondoren, Parisen barrena ibiltzeko denbora ibrea izan genuen. Batzuek Louvre museo entzutetsura joatea erabaki zuten, beste batzuek, berriz, hirian zehar paseatuz eraikin ezagunenak ikustea hautatu zuten, esaterako, Napoleonek eraikiarazi zuen Garaipen Arkua edo Tuilerieseko lorategiak. Iluntze aldera, denok berriz elkartu eta Bateau Mouche deritzen itsasontzietako batean ibili ginen Sena ibaian zehar. Itsasontzitik ederki ikusten ziren hiriko eraikin historiko eta garrantzitsuenak, hala nola Eiffel dorrea edo Notre Dame katedrala, eta Sena aldez alde zeharkatzen zuten zubi ederrak ere bai. Gure bisitaldiaren azken egunean, maiatzaren 20an, autobusez Parisen zehar ibili ginen. Turismo-gidari baten laguntzaz eraikin zoragarriak ezagutu genituen, eta baita hauei buruzko hainbat bitxikeria ere, besteak beste, Panteoiaren, Hôtel des Invalidesen (ezinduen hospitalea), Église de la Madeleinen (Madeleine eliza), eta Musée d'Órsairen (Orsai museoa) edertasunaz gozatzeko aukera izan genuen. Bisitaldia amaitu ostean, etxeranzko bidea hartu genuen. Ikasturte amaierako ibilaldi paregabe bat burutzeko aukera izan genuen, eta bidaiari esker, lagun eta ikaskideekin primeran pasatzeaz gain, eraikin historiko horiez guztiez eta Frantziako historiaz asko ikasi genuen. Baina ezin ahaztu guk ondo pasa bagenuen ere, irakasleak ez zirela atzean gelditu, eta eurentzat ere bidaia polita izan zela. Ziztu bizian igaro zitzaizkigun hiru egunak, zergatik ote? Olatz Bereziartua

67


ikasten DBH 4 Azkoitia

Ibilaldiak

BARTZELONA-SALOU IKASBIDAIA (2016)

Goizean goiz abiatu ginen eguna Bartzelonan igarotzeko helburuarekin. Argazki rally-az ekin genion gure lehen ordutako agendari, ongi ekin ere!, zorionez ez baitzuen euririk egin. Ranblak, Barrio Gótico… ezagutzera jarraian, eta teleferikoan, Montjuicerantz, ondoren. Paregabea Bartzelonaren edertasuna! Biharamunean, Port-Aventura izan genuen jo-muga, eta euriak bere presentziaz egun-pasa lardastu nahian ibili arren, ”majo” gozatu genuen. Ostiralean, berriz, Paint-ball egitera joan ginen, eta oraingoan, eguraldia lagun, sekulakoa izan zen jarduera. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu hori guztia ahalbidetu duten guraso eta irakasleei, baita Oroz eta Eliri. Kepa eta Beñat (4B)

DBH 2 Azkoitia

BERTIZERA BIDAIA

Xabier Munibeko DBH2ko ikasleak maiatzaren 11-12an Bertizera joan ginen. Lehen egunean, goizean, Senpereko lakuan ibili ginen (jolasean, bainatzen…). Bazkaldu eta gero, Errobiko ibaira joan ginen rafting egitera. Errobiko ibaitik behera hainbat jolas egin genituen: abordajea, saltoak, tirabira… Hori guztia neopreno estu-estua eta kaskoa eta txaleko “salvavidas”a soinean genituela egin genituen. Estu estu geunden, txorixoak baiginan! Ondoren, aterpetxera joan, dutxatu, afaldu eta... diskotekarantz! Diskotekakoa amaitu zenean, gitarra jotzen eta kantatzen jarraitu genuen. Hurrengo goizean esnatu eta “Bertiz abentura” parkera joan ginen; bertan, Tarzan bezala, anitz probak eginez, zuhaitzetik zuhaitzera tirolinan ibili ginen. Bukatu ostean, bazkaldu eta etxera itzuli ginen neka-neka eginda, baina poz-pozik.

68


ikasten

Ibilaldiak

DBH 1 Azkoitia

Xabier Munibeko DBH 1. mailakoak egun pasa OIARTZUNGO ARDITURRI parketxe eta HONDARRABIAKO HONDARTZAn

Maiatzaren 20an, meategia ikusi ondoren, “Meatzaritza paisaiak eta biodibertsitatea� izenburupeko tailerrean parte hartu genuen. Hiru gela bitan banatuak izan ginen, eta lau orduko iraupena izan zuen parketxean eta inguruan antolatutako ekintzak.

Bazkal ordurako hondartzara joan ginen eta han bainu ederra hartu, jolastu eta kontu kontari ibili ginen.

HH 04 Azkoitia

PARKEAN Goiz pasa ederra egin genuen parkean!! Nahikoa jolastu ondoren txokolatea ogiarekin jan genuen indarrak hartzeko!!

69


ikasten HH 03 Azkoitia

Ibilaldiak

ELGOIBARKO SAN PEDRON

Maiatzaren 5 ean, giro paregabearekiin Elgoibarko San Pedro auzora joan ginen egun pasa. Bertan Moru iratxoaren etxeari bisita egin genion. Bai egun ederra!

LH 6. maila Azkoitia

MIRANDAOLA EZAGUTZEN

2016ko martxoaren 18ko goizean Azkoitiko Xabier Munibe ikastolako irakasle-ikasleak autobusa hartu eta Mirandaolara joan ziren. Mirandaola Legazpiko burdinola bat da. Bertan, hiru eraikun­ tza ikusi zituzten. Batean, burdinola martxan ikusi zuten, burdina egiten. Aspaldian lana egiten zen modura aritu ziren bertako langileak, garai hartako arropa jantzita eta jatorrizko tresneria erabiliz. Bestean, Mirandaolako eliza zaharra ikusi zuten, eta hirugarren eraikuntzan, Euskal Herriko burdinola zaharrei buruzko museoa ikusi zuten eta Mirandaolako burdinola zaharraren historia ezagutu zuten bertan. Ibilaldia bukatzeko, txorixo pintxoa jan, lagunekin jolastu eta Azkoitira bueltatu ziren.

70


ikasten

Ibilaldiak

LH 3. maila Azkoitia

EUREKA ZIENTZI MUSEOA

Apiriralen 15ean 3.mailakoek Donostiara joan ginen Eureka Zientzia Museora. Bertan uraren tailerra egin,planetarioa ikusi eta zientzia museoan dauden hainbat esperimentuekin jolasetan parte hartu genuen. Kanpoan dauden gipuzkoako zenbait monumentuen maketak ikusteko aukera ere izan genuen. Oso ondo pasa genuen.

JUAN BAUTISTAREKIN HERRIAN ZEHAR

LH 5. maila Azkoitia Maiatzak 12an goizean Juan Bautistarekin kalean ibili ginen eta San Martinen historia eta Intxaustiren historia kontatu ziz­ kigun eta honako hau da San Martinen historia: San Martin Azkoitian dago. Burdin Aroan pertsona bat hildakoan harri baten azpian enterratzen zuten. Azkoitia toki zail bat zen pertsonak etortzeko. Gizonak mendietan ganaduekin ibiltzen ziren. San Martin aurrean Izarraitz itsasoaren aurka dagoen azken harria da. San Martinen atzealdean Munoaundi izeneko herrixka bat dago eta 7 kanpo-futbol bezalakoa da. Frantziarrek Gipuzkoa gobernatu zutenean San Martin kuartel bat bezala erabiltzen zuten. Frantsesak joan zirenean San Martin hondatuta utzi zuten eta Azkoitiko alkateak San Martin berritu egin behar zela agindu zuen. San Martinen berezko izena San Martin de Azkoitia de Irarguy zen, baina Azkoitiarrok nahiago dugu San Martin deitzea. Intxaustiren historia honako hau da: Intxausti baserri bat zen eta, bere errota bat zuen. Gurasoak, beren seme-alabei ematen zizkieten ondasunak eta haiek gero beren seme alabei. Azkenean zalduntxo batzuena heldu zen jauregia. Bizenta Mogel zen jauntxo horietako baten alaba eta lehenengo emakumea izan zen euskaraz idazten. Azkoitiarrak oso harro gaude Xabier Munibetaz baita ere beste eskola guztien diferentea zen eskola bat sortu zuelako. Gaur egunean 600 “Zalduntxo” daude eta haietako 1 Juan Bautista da, gure herrian topatu daiteken “cicerone”rik onena. JORITZ, EGOITZ, JUNE.A, MAITANE

71


ikasten

Ibilaldiak

HH 05 Azkoitia 5 URTEKOAK, MAIATZAREN AZKEN EGUNEAN, BASONDORA JOAN GINEN. AHOZABALIK GERATU GINEN HAN IKUSI GENITUEN ANIMALIEKIN; OTSOAK, SAIAK, BUFALOAK, ADARZABALAK, OREINAK, SUGEA, KAMALEOIA…EDERKI PASA GENUEN!

72


ikasten

Ibilaldiak

LH 1. maila Azkoitia

DONOSTIARA IBILALDIA

73


ikasten

Ibilaldiak

LH 2. maila Azkoitia

2. mailako ikasleak

LURRASKAN Maiatzaren 23an eta 24an Lurraska baserri eskolan egon ginen. Lurraska Ajangiz herrian kokatuta dago Gernika ondoan, hau da, Bizkaian. Bertan hainbat ekintza burutu genituen: ogia egin, animaliak zaindu, animaliei janaria eman eta zaldiz ibili. Ekintzak oso ondo antolatuak zeuden eta bertako langileak oso jatorrak izan ziren. Eguraldia lagun izan genuen eta errepikatzeko moduko esperientzia izan zen.

LH 3. maila Azkoitia

DONOSTIARA IBILALDIA Bai ederki pasa genuela eguna! Goizean Igeldora igo ginen funikularrean, han atrakzioetan ibili ginen eta bazkaldu ondoren hondartzan jolastu genuen.

74


ikasten

Ekoizpenak

ANIMALIAK IKASTOLAN HH2 urteko ikasleak,apirilean eta maiatzean, etxean ditugun animaliak izan ditugu hizpide eta nola ez, hauek gertutik ikusteko aukera izan dugu. Oilo eta oilar; “Piko” kanarioa, “Peru”, “Lila”, “Tik” eta “Tuk” arrainak; “Karolo” dordoka handia; “Pottotto” dordoka txikia eta “Lola” txakurra etorri dira ikastolara gu bisitatzera. Zuek ere ikusi nahi badituzue, hona hemen beraien argazkiak: HH2 urte. Karmelo Etxegarai Ikastola

75


ikasten

Ekoizpenak

HH-3ko umeak matematika lantzen Azpeitiko ikastolako hiru urteko umeak jolasean. Sailkapenak, koloreak, seriazioak‌ egiten ditugu eta bitartean jolastuz ikasten dugu. Karmelo Etxegarai Ikastola

76


ikasten

Ekoizpenak

ANDY WARHOL

HH4 urte. Karmelo Etxegarai Ikastola

GURE HERRIA-ERAKUSKETA Azken aldi honetan Azpeitia gehiago ezagutzen saiatu gara. Hau dela eta, kalean zehar ibili izan garenean gure azken ibilaldietan ondo behatu ditugu herrian ditugun hainbat eraikin ospetsu edo esanguratsu (Basazabal, Enparan dorretxea, Soreasu, alberga, plaza‌). Ondoren, buruari eragin eta gure herriari buruz maketak egin ditugu: etxea, herriko plaza, Urola trena, Loiola, Ikastola, zezenplaza eta Garmendipe futbol zelaia. Amaitzeko, erakusketa antolatu dugu eta esan beharra dago arrakasta izan duela. Izan ere, artista lan bikainak egin dituzte HH5 eko ikasleek.

HH 05 Karmelo Etxegarai Ikastola 77


ikasten

Ekoizpenak

Daniela Dominguez suhiltzailea ikastolan Esan bezala, joan zen hiruhilekoan zenbait gurasoen bisita izan genuen 3. mailako ikasleek. Oraingo honetan Daniela Dominguez etorri zi­ tzaigun. Daniela argentinarra da jaiotzez eta Azpeitin bizi da, euskaldun peto petoa! Lanbidez suhiltzailea. Bere lana zertan datzan kontatzera etorri zen ikastolara. Aurrekoan izan genuen Ainhoa eta berau bezalaxe, Daniela ere traste pilo batekin etorrizen. Furgonetan ekarri behar izan zituen denak: kaskoak, suhiltzaile jantzia, hodi luze-luze bat, arnesak, sokak… eta bera ez zen bakarrik etorri, ez horixe! “Ur” zakurra eta biak etorri ziren.”Ur” zakur azkarra eta trebea da, erreskate lanetan aritzen da Daniela eta beste suhiltzaileekin batera. Hasierako Saioa gelan izan genuen eta sute baten aurrean nola jokatu behar genuen kontatu zigun,baita beraiek egiten dituzten hainbat lan ere. Ondoren patiora jeitxi eta han saio praktikoa egin genuen. Zoragarria benetan! Hona hemen saioetako argazki batzuk: Eskerrikasko Daniela eta suhiltzaile guztioi! Azpeitiko ikastola Karmelo Etxegarai. LH ko 3. maila

78


ikasten

Ekoizpenak

Karmelo Etxegarai ikastola

GURASOAK IKASTOLAN Joan zen otsailean LH 3.mailan ikasleen guraso batzuk izan genitun gelan. Zer kontatu ziguten? Gauza piiiiiiiila bat… Lehendabizi Ainhoa Bastida izan genuen, hirugarren mailan “Txina” ikasten dugu eta bera bertan hiru urte luzez bizitakoa denez ba aukera izan genuen bere ahotik gauza asko entzun eta ikasteko. Gauza guztiak ez baidira liburuetan ikasten. Argazki bilduma galanta ekarri zigun,baita bertako jantzi, musika tresna, liburu etabar luze bat. Zenbat gauza eta kontu eder! Alfabeto txinatarra ere ekarri zigun, bakoitzak gure izena idazten ikasteko! Hona hemen argazkietako batzuk… Eskerrikasko Ainhoa! Azpeitiko ikastola Karmelo Etxegarai. LH ko 3. maila

79


ikasten

Ekoizpenak

POESIAK

Udaberriari gure bultzadatxoa emanez, gu ere loreak sortzen aritu gara azken aldi honetan. Hara hemen gure lorategiko zenbait lili eta bitxilore:

GURE GELA 24 laguntxo jostagarri, denak jolas eta irri. Ikasterakoan larri gaia denean berri. Denak gara lagungarri eta laguntzen diogu elkarri.

EUSKAL HERRIA Urdina da itsasoa eta zuria bere aparra. Orlegiak dira mendiak eta berdea bere belarra Marroiak dira enborrak eta gorria bere sagarra Herrialde asko munduan baina Euskal Herria bakarra!!

AMETSA Gauean erdi lo nagoelarik sartzen zait sorgina tximiniatik erratz gainean goaz hegan eta Zugarramurdi ikusten dugu begien aurrean. Ikusten dut sorgina tximini albotik joaten. Baina badakit berriro joango garela fantasiazko mundura.

LAGUN ON BAT Ni lagun onarekin beti pozik ibiltzen naiz kalean eragozpenik ez da izaten lagun onak garenean eragozpenik sortzen bada berehala jartzen gara konponbidean. Pozik nagoenean beti laguntzeko prest. egoten naiz borondatean!

KARMELO ETXEGARAI IKASTOLA LH 5. MAILA

LOLO Lolo laino bat da, laino guztien moduan (eta gizaki guztien moduan), ezberdina, bakarra eta ordezkaezina da. Lolori (gizaki guztiei moduan) lagunartean egotea gustatzen zaio, bizipenak elkarbanatzea, mundua elkarrekin goza­ tzea. Lo piloa egiten du, edonoiz, edonon. Eta horregatik deitzen dute Lolo. Lo zegoen bitartean haizea hasi zuen, gero eta gogorrago jotzen zuen haize bat. Haize horren eraginez beste laino guztiak bailaran behera desagertu ziren. Lolo, ordea, zuhaitz handi biren artean zegoenez lo, bertan geratu zen. Itzartu eta ez zituenean beste lainoak inguruan ikusi urduritu egin zen eta lagunen bila abiatu zen‌ Horrela ibili zen Lolo, munduan zehar, laino talde ezberdinak ezagutzen eta beraiekin bizitza gozatzen. Ikusi bere abenturak marrazkietan. LORE ARANGUREN. LH 4. MAILA. KARMELO ETXEGARAI IKASTOLA

80


ikasten

Ekoizpenak HH05EKO NESKA MUTILAK MUNDUAN HAINBAT ANIMALIA… PROIEKTUAKIN ARI GARA. BESTEAK BESTE, GORILA ERRALDOIA EGIN DUGU GELAN PLASTIKOZKO BOTILA ETA PAPER KOLAKIN. GERO MARGOTU ETA PROZESUAN TOPE DISFRUTATU!!!!

Xabier Munibe ikastola

81


ikasten

Ekoizpenak

Uraren gaia lantzen ari garenez, urpekari bihurtu eta ur azpian murgildu gara!! Xabier Munibe ikastola

LH 2. maila. Xabier Munibe ikastola 82


ikasten

Ekoizpenak

GURE GELAKO HIZTEGIA Aurten hiztegian hitzak bilatzen ikasten ari gara. Lana binaka egiten ari gara.

Lehengo alfabetoa ikasi dugu herramienta hauekin: Txartelak, alfabetoa eta abestia.

A-tik Z-ra doan hiztegia osatzen ari gara eta horrela gelditzen ari da.

Alfabetoa ikasi ondoren, hitzak ordenatzen ikasi dugu.

Hemen agertzen gara lanean jo ta ke.

LH 2. maila. Xabier Munibe ikastola 83


ikasten GOI MAILA Heziketa zikloa

Administrazio eta Finantzak

IKASIKO DUZUNA - - - - - - -

Izakinen hornikuntza lanak kudeatzen. Kontabilitate eta zerga-eragiketak burutzen eta aztertzen. Produktu eta zerbitzuen aholkularitza, negoziazio, erreklamazio eta salmenta eragiketak burutzen eta ikuskatzen. Giza Baliabideak administratzen eta kudeatzen. Finantzaketa kudeatzen, eta aseguru-produktu eta zerbitzuez informatzen eta aholkatzen. Administrazio kudeaketarako informatika programak nahiz ekipoak erabiltzen. Auditoritza zerbitzuko lanak kudeatzen.

LAN IRTEERAK - - - -

Edozein sektoreko enpresa pribatu nahiz publikoko kudeaketa eta administrazio-lanak: kontabilitatean, merkatal arloan, pertsonalaren kudeaketan,... Aseguru-etxeak, banketxeak, bestelako finantza-erakundeak,... Aholkularitza, gestoria, notaritza eta bestelako zerbitzu-bulegoak. Administrazio publikoko edozein sailetako maila ezberdinetako (administrari, laguntzaile, subalterno) administraziolanak.

SARRERA BALDINTZAK • Batxilergoa • LH II • UBI • IEE II • 19 urte badituzu, sarrera-frogen bidez.

PRESTAKUNTZA PLANA 1. IKASTURTEA

2. IKASTURTEA

- Giza Baliabideak eta erantzukizun sozial korporatiboa. - Bulegotika eta informazioaren prozesua. - Merkataritza-jardueraren prozesu integrala. - Komunikazioa eta bezeroarenganako arreta. - Ingelesa. - Giza Baliabideen kudeaketa. - Lan prestakuntza eta orientabidea.

- Dokumentazio juridikoaren eta enpresakoaren kudeaketa. - Finantza kudeaketa. - Kontabilitatea eta Fiskalitatea. - Logistika eta Merkatal kudeaketa. - Enpresa simulazioa. - Administrazio eta finantza proiektua. - Lantokiko prestakuntza.

Eta gainera: - - - -

Ikasitako gaiak era bateratuan lantzeko, ENPRESA SIMULATUAn oinarrituriko metodologia berritzailea. Enpresetara bisitak. Ekintzailetasuna lantzeko jarduerak. Praktikak atzerriko enpresetan egiteko aukera.

GORAGOKO IKASKETETARA SARBIDEA Goi Mailako Heziketa Zikloko tituluarekin, GRADUKO edozein ikasketa egin daiteke.

84


ikasten GOI MAILA Heziketa zikloa

Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi mailako teknikaria

IKASIKO DUZUNA - - - - -

Fabrikazio mekanikoko mekanizazio, konformazio eta muntaia-prozesuak definitzea. Mekanizazio eta konformazio mekanikoko makinetan edo sistemetan ordenagailu bidezko zenbakizko kontrola (CNC) programatzea. Fabrikazio mekanikoko sistema automatizatuak programatzea. Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatu, gainbegiratu eta kontrolatzea. Fabrikazio mekanikoko produkzio-prozesuak hornitzea.

LAN IRTEERAK - - - - - -

Mekanikako teknikaria. Metalak prozesatzeko instalazioen arduraduna. CNCko programatzailea. Fabrikazio mekanikoko sistema automatizatuen programatzailea. Produkzioaren programatzailea. Metalak prozesatzeko instalazioen arduraduna..

SARRERA BALDINTZAK • Batxilergoa • LH II • UBI • IEE II • 19 urte badituzu, sarrera-frogen bidez.

PRESTAKUNTZA PLANA 1. IKASTURTEA

- Interpretazio grafikoa. - Mekanizazio, konformazio eta muntaia-prozesuen definizioa. - Fabrikazio-prozesuen gauzatzea. - Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa. - Produktuen egiaztapena. - Laneko prestakuntza eta orientabidea.

85

2. IKASTURTEA

- Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa. - Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM) - Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa. - Produkzioaren programazioa. - Produktu mekanikoak fabrikatzeko proiektua. - Ingeles teknikoa. - Enpresa eta ekimen sortzailea. - Lantokiko prestakuntza (praktikak atzerriko enpresetan egiteko aukera).


ikasten ERDI-MAILA Heziketa zikloa

Instalazioko eta altzari hornikuntzako teknikaria

IKASIKO DUZUNA - - - - - -

Arotzeriako eta altzarigintzako elementuen fabrikazio konbentzionalerako makinak eta tresneria prestatzen, ezarritako prozedurak aplikatuta. Tresneria eta erremintak prest jartzen, instalaziorako prestatuta. Altzariak instalatzen, elementuak produktuaren arabera eta instalazio-baldintzen arabera muntatuta. Arotzeriako elementuak instalatzen, produktuaren arabera eta instalazioaren baldintzen arabera kokatuta. Zurezko egiturak instalatzen eta haren elementuak dokumentazio teknikoaren arabera finkatzen. Biltegiko sarrera eta irteerako produktuak, osagarriak eta materialak hautatzen eta biltzen, ezarritako zehaztapenen arabera.

LAN IRTEERAK - - - - - - -

Zur-arotzen taldeburua. Eraikuntzan armatzeko arotza. Arotza, oro har. Dekoratuetako arotza. Ebanista eta antzeko langilea. Altzarien muntatzailea/instalatzailea. Eraikuntzarako zurezko egituren eta arotzeriako eta ebanisteriako piezen fabrikazioa.

SARRERA BALDINTZAK • DBH • LH I • IEE I • 17 urte badituzu, sarrera-frogen bidez.

PRESTAKUNTZA PLANA 1. IKASTURTEA

2. IKASTURTEA

- Arotzeriako eta altzarigintzako materialak. - Eraikuntza-soluzioak. - Arotzeriako oinarrizko eragiketak. - Altzarigintzako oinarrizko eragiketak. - Biltegiko kontrola. - Ingeles teknikoa. - Laneko prestakuntza eta orientabidea.

- Instalazioaren plangintza. - Altzarien instalazioa. - Arotzeriako instalazioa. - Zurezko egituren instalazioa. - Enpresa eta ekimen sortzailea. - Lantokiko prestakuntza.

86


ikasten ERDI-MAILA Heziketa zikloa

Mekanizazioko teknikaria

IKASIKO DUZUNA - - - - - - -

Pieza unitarioen mekanizazio prozesuak zehazten. Fabrikazio mekanikoko planoak egiten eta interpretatzen. Zenbaki kontrolezko makinak eta sistemak prestatu eta programatzen. Fabrikazio sistema osagarriak aztertu, erlazionatu eta programatzen. Txirbil harroketa bidezko produktuen mekanizazioa. Urradura, konformazio eta prozedura berezien bidezko produktuen mekanizazioa. Produktuaren ezaugarriak egiaztatzen.

LAN IRTEERAK - - - - -

Makina-erreminten operadorea. Makina-erreminten langile doitzailea. Zenbakizko kontroleko makina-erreminten operadorea. Sistema automatizatuen doitzailea. Erreminten fabrikazioko langileak, mekanikariak eta doitzaileak, eredugile matrizegileak eta antzekoak.

SARRERA BALDINTZAK • DBH • LH I • IEE I • 17 urte badituzu, sarrera-frogen bidez.

PRESTAKUNTZA PLANA 1. IKASTURTEA

2. IKASTURTEA

- Mekanizazio-prozesuak. - Txirbil-harroketa bidezko fabrikazioa. - Sistema automatizatuak. - Metrologia eta saiakuntzak. - Interpretazio grafikoa. - Ingeles teknikoa.

- Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa. - Urraduraren, elektrohigaduraren, ebaketaren, konformazioaren eta prozesu berezien bidezko fabrikazioa. - Laneko prestakuntza eta orientabidea. - Enpresa eta ekimen sortzailea - Lantokiko prestakuntza (praktikak atzerriko enpresatan egiteko aukera).

87


ikasten ERDI-MAILA Heziketa zikloa

Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta

IKASIKO DUZUNA Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen arreta, etxean nahiz instituzioetan bere bizi kalitatea mantentzeko asmoz, eta horretarako laguntza jarduerak, ez sanitarioak, psikosozialak eta etxez etxeko laguntza emanez, guztia prebentzio eta segurtasun arauak jarraituz eta dagokionean beste zerbitzuei bideratuz.

LAN IRTEERAK - Mendekotasun-egoeran dauden zaintza instituzio desberdinetan nahiz etxebizitzetan. - Arreta psikiatrikoa eskaintzen duten zentroetan zaintzaile gisa. - Zaharren egoitzetako plantako laguntzaile-arduraduna. - Etxe-laguntzako auxiliarra. - Etxe-arretako laguntzailea. - Gerokultorea - Familia langilea. - Laguntzaile pertsonala. - Tele-laguntzako tele-operadorea.

SARRERA BALDINTZAK • DBH • LH I • IEE I • Erdi Mailako zikloa • 17 urte badituzu, sarrera-frogen bidez.

PRESTAKUNTZA PLANA 1. IKASTURTEA Moduluak Trebetasun sozialak Pertsonen ezaugarri eta beharrak Komunikaziorako laguntza Etxez etxeko laguntza Osasun laguntza Teleasistentzia Lehen sorospenak Ingeles teknikoa

orduak/ astean 3 4 3 8 6 3 2 1

2. IKASTURTEA Moduluak Arretaren antolakuntza Laguntza eta sostengu psikosoziala Higiene laguntza Lan-prestakuntza eta orientabidea Enpresa eta ekintzailetasuna Lantokiko prestakuntza (Ordu kopurua urtean)

Iraupena: 2000 ordu (bi ikasturte)

88

orduak/ astean 3 8 3 3 2 380


LEHIAKETA ALAIA PARTE HARTZEKO OHARRAK – Ikastolako ikasle guztiek parte har dezakete. – Galdera guztiei erantzuna eman behar zaie.

Erantzuten dutenen artean zozketa bat egingo da. Irabazleek bere saria Azkoitiko Amaitz edota Azpeitiko Pittinka dendetan izango dute eskuragarri.

JUNE AIZPURU H. H. 4. maila AZPEITIA

IBON ARBUES H. H. 5. maila AZPEITIA

IZARNE BELOKI L. H. 2. maila AZPEITIA

XUBAN ABURUZA L. H. 4. maila AZPEITIA

NAIA GONZALEZ H. H. 5. maila AZKOITIA

EÑAUT ORIA L. H. 2. maila AZKOITIA

MARIA CHIMENO L. H. 3. maila AZKOITIA

AROA INTXAUSTI L. H. 4. maila AZKOITIA


HIZKI SALDA Hitzak hizkien artean ezkutatzen artista da Kornelius. Bilatu harrian zizelkaturiko hitzak hizkien artean.

ITZALAK Itzal hauetatik zein da martetarraren benetako itzala?


HH 5 URTE - Karmelo Etxegarai ikastola


Biblioporrak

“Kaixo OPORRAK”!!!

Liburu gida

Laster, udako opor luzeak hartuko dituzue. Asko udalekuetara joango zarete, etxetik kanpora eta beste batzuk, Azpeitin bertan geratu eta udaleku irekietan ere ibiliko zarete. Baina zuen kabuz dibertitzeko ere denbora asko izango duzue eta baita gustoko liburuak irakurtzeko tarte bat ere. Irakurri nahi duzu, baina ez dakizu zer? Izarrek liburu gomendagarrien zerrenda osatu du zuretzat. Baietz bat baino gehiago gogoko izan!

0 - 6 urte * HIZKIRIMIRI (Miren Artetxe). Ibaizabal * Koloretako munstroa (Anna Llenas). Flamboyant * Puagg! (Eneko Etxegarai). Denon artean * Mux munstroa (Pello Añorga). Elkar * Tonino (Miguel Salas). OQO-Txalaparta * Altxor bat aurkitu dugu (Janosek). Kalandraka * Matiasen ametsa (Leo lionni). Kalandraka * Nire txanoa (Emile Jadoul). Ibaizabal * Bihotz – bihotzetik (Émile Jadoul). Ibaizabal * Bereina (Guido van G.). Ibaizabal * Bai jostagarria kirola! Aukera ezazu zure kutunena! (Carmen Gil). Erein

9 - 11 urte

* Bat Paten abenturak(Roberto P).Mensajero * Futbolari basatiak(Joachim M). Gero * Nur eta altxorraren kutxa (Toti). Erein * Karlisten Altxorra (Gaizka Arostegi). Elkar * Geronimo Stilton Fantasiaren Erreinuan. Planeta * Orkestra lurtarra (Arkaitz Cano). Elkar * Yo, Elvis Riboldi (Bono Bidari) * Hesiak gaindituz (P. J.Perez). Ibaizabal *Gizajo baten egunkaria. Hauxe besterik ez nuen behar! (Jeff Kinney) * Amets ameslari: amaren barruko laguna (Fernando morillo). Gaumin

Gurasoak * Un perro (Alejandro Palomas). Destino * El silencio de las tierras altas (Steinar Bragi). Destino * ALMA (Carlos Sisi). Minotauro * Vida hogareña ( Marilynne Robinson) * Mussche (Kirmen Uribe). Susa * Intemperies (Lourdes Oñederra)

7 - 8 urte * Matxinsalto bilduma. Ibaizabal * Hartz marmartia (Begoña Ibarrola). Elkar * Txomin eta Perutxo Iosuri fardela aldatzen (Peru eta Txomin Magdalena). Elkar * Saba eta landare magikoa (Yann Degruel). Ttarttalo *Zapatagorri (Pello Añorga). Denon artean * Una bruja horriblemente guapa (M.). Edelvives * Los Olchis ya están aquí (Erhard Dietl). Pearson * Mux Munstroa (Pello Añorga). Elkar * Oihaneko epailea (Txiliku). Elkar * Fede quiere ser pirata (Pablo Aranda). Anaya * Bat Pat. Sirenen uhartea (R. Pavanello). Mezulari

12 urtetik gora * 1002 gaua (Xabier Mendiguren). Pamiela * 35 kilo esperantza (Anna Gavalda). Alberdania * Ezekiel(Jasone Osoro). Elkar * A zer gaupasa! (Miguel A. Mintegi). Ekin * Abentura olinpikoa (Xani Rodriguez). Saure * Jara, bikiak eta bikoteak. Zubia * Simon ipuinen mundua (Valverde). Elkar * Abbadiaren sekretua (Fernando Morillo). Gaumin * Mozorroen uhartea (Pierdomenico Baccalario). * Diario de Greg (Jeff Kinney). Molino * Historias de miedo 1(Alvin Schwartz). Everest * La vuelta al mundo en 80 días (Loïc D). SM

Profile for web urola

Ikasten 102  

2015-16 ikasturteko 3.alea

Ikasten 102  

2015-16 ikasturteko 3.alea

Profile for weburola
Advertisement

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded