Berrittu 245

Page 1

245 2019 MARTXOA MARZO

Urnietako Udalaren aldizkaria

Adineko pertsonentzat egoitza berri bat eraikiko da Urnietan Se construirรก una residencia para personas mayores en Urnieta


2

LANAK

245 MARTXOA MARZO // 2019

© Udala

Eteneta-San Juan igogailua eraikitzeko lanak martxan dira Eteneta-San Juan igogailua eraikitzeko lanak martxan dira dagoeneko. Eremua hesitu eta itxi ostean, lurren mugimenduarekin hasi dira makinak. Hurrengo pausoa berriz, harriekin gauzatuko diren eustehormak egitea izango da. Igogailu berriak 13 pertsonentzako edukiera izango du eta Etxeberri plazan kokatuta dauden osasun zentroa edo haurreskola bezalako zerbitzuak herriko erdigu-

nean aurkitzen diren Udalarekin, elizarekin, Saroberekin edo Lekaiorekin lotzeko balioko du. Eteneta-San Juan igogailua eraikitzea inbertsio estrategikoak erabakitzeko burutu zen parte hartze prozesuan herritarrek hautaturiko hobekuntzetako bat da eta milioi 1 euro pasatxoko kostua izango du. Herrian ipintzen den bigarren igogailua izango da, 2018ko uztailean

Urraka auzoan kokaturikoa ireki ostean. Eremu horretako bizilagunek asko eskertu zuten hobekuntza bat izan zen, eta emaitza bikaina ematen ari da gainera. Bigarren igogailu honekin herriko irisgarritasuna hobetzen jarraitzeko bidean beste urrats garrantzitsu bat emango da. Igogailu berria eraikitzeko lanak aurten amaitzea espero da.

Los trabajos para construir el ascensor Eteneta-San Juan ya están en marcha Los trabajos para construir el ascensor Eteneta-San Juan ya están en marcha. Tras realizar el vallado perimetral e instalar las casetas de obra, las máquinas están llevando a cabo movimientos de tierra. El siguiente paso será construir los muros de contención que se harán con piedra (escollera). El nuevo ascensor tendrá capacidad para trece personas y unirá los servicios del centro de salud y la guardería ubicados en la plaza Etxeberri con el centro neurálgico

del municipio donde se encuentran el Ayuntamiento, la iglesia, Sarobe y la casa de cultura Lekaio. Construir el ascensor Eteneta-San Juan es una de las mejorías elegidas por la ciudadanía en el proceso participativo que se realizó para decidir las inversiones estratégicas y tendrá un coste superior al millón de euros. Este será el segundo ascensor que se instalará en el pueblo, después de que en

julio de 2018 se abriera el del barrio de Urraca. Fue una mejoría que los vecinos y las vecinas de la zona agradecieron sobremanera, y lo cierto es que está ofreciendo un gran resultado. Con este segundo ascensor se dará otro gran paso en aras de seguir mejorando la accesibilidad de Urnieta. Se espera que los trabajos de construcción del ascensor Eteneta-San Juan finalicen este año.


245

LANAK 3

2019 // MARTXOA MARZO

12 enpresa aurkeztu dira kiroldegia eraberritzeko obra gauzatzeko Kiroldegia eraberritzeko proiektua eta obraren pleguak 2018. urtearen amaieran onartu ostean, obra gauzatzeko interesa zuten enpresentzat proposamenak aurkezteko epea ireki zen. Otsailaren 14ean amaitu zen epe hori eta orotara 12 enpresek aurkeztu zuten beharrezko dokumentazioa: aitorpenak, proposamen teknikoa eta eskaintza ekonomikoa.

Kontratazio mahaiak proposamenak aztertzeko eta obra esleitzeko Prozesua gardentasun osoz egiteko informazio hori guztia batera aurkeztu zuten enpresek eta Udalak atalka aztertuko du kontratazio mahai desberdinen bidez. Kontratazio mahai horietan Udalean ordezkaritza duten hiru alderdi politikoetako ordezkariak eta Udaleko teknikariak egongo dira. Lehenengoan, dokumentazio administratiboari dagokion sobrea irekitzen da, non ondorengo aitorpenak egiten dituen enpresa bakoitzak: kaudimena betetzen duela, esperientzia duela, baldintza ekonomikoak betetzen dituela eta obra gauzatzeko beharrezko baliabideak dituela.

Bigarrengoan berriz, enpresek aurkezturiko proposamen teknikoen gaineko sobreak irekitzen dira. Bertan zehazten da obra nola gauzatuko duen teknikoki enpresa bakoitzak. Proposamen horiek ireki ostean, teknikariek aztertzen dituzte, eta proposamen bakoitzari puntuazio bat ematen diote, betiere, aurretik zehazturiko irizpide batzuen arabera. Ondoren, kontratazio mahaian aurkezten dira puntuaketa bakoitza justifikatzeko egindako txostenak emaitzak balioztatu ahal izateko. Hirugarren kontratazio mahaian ostera, proposamen ekonomikoak aztertzen dira. Proposamen ekonomikoak ekitaldi publikoan irekitzen dira eta aurkezturiko kantitatearen arabera, puntuazio jakin bat ematen zaio enpresa bakoitzari. Kasu honetan ere, prozesuaren hasieran definituriko irizpideen arabera. Azkenik, enpresa bakoitzak proposamen teknikoetan eta ekonomikoetan lortu dituen puntuak batzen dira eta zerrenda

© Udala

bat osatzen da. Behin prozesu hori guztia gauzatuta, puntu gehien eskuratu dituen enpresari eskatuko zaio prozesuaren hasieran aitorturiko baldintzak betetzen dituela baieztatzea, beharrezko dokumentazio guztia aurkeztuz. Dena ondo badago berari esleituko zaio obra, kontratua sinatu eta gero, lanekin has dadin. Baldintza horiek beteko ez balitu aldiz, zerrendan bigarren geratu den enpresarekin egingo litzateke gauza bera. Momentuz lehenengo kontratazio mahaia burutu da, eta beraz, kiroldegia eraberritzeko obra esleitzeko prozesuak bere bidea egiten jarraitzen du.

Se han presentado 12 empresas para realizar la obra de reforma del polideportivo Una vez aprobado el proyecto para la reforma del polideportivo y los pliegos de la obra a finales del año 2018, se abrió el plazo para que las empresas interesadas en realizar la obra presentaran sus propuestas. Dicho periodo finalizó el 14 de febrero y fueron un total de 12 empresas las que presentaron la documentación necesaria: afirmaciones, propuesta técnica y propuesta económica.

Mesas de contratación para analizar las propuestas y adjudicar la obra Para desarrollar el proceso con total transparencia las empresas presentaron a la vez toda la documentación requerida, que el Ayuntamiento analizará posteriormente a través de diferentes mesas de contratación. En esas mesas de contratación tendrán presencia tanto los representantes de los 3 partidos políticos con representación en el consistorio

como los responsables técnicos del Ayuntamiento. En la primera, se abren los sobres correspondientes a la documentación administrativa, donde cada empresa hace las siguientes afirmaciones: que tiene solvencia, que tiene experiencia, que cumple los requisitos económicos y que dispone de los recursos necesarios para llevar a cabo la obra. En la segunda en cambio, se abren los sobres que contienen las propuestas técnicas. En ellas se especifica como materializará la obra técnicamente cada empresa. Una vez abiertas las propuestas, los técnicos las analizan y las puntuan en base a los criterios establecidos al inicio del proceso. Luego, se presentan en la mesa de contratación los informes que justifican las puntuaciones para que sean validadas. En la tercera mesa de contratación por su parte, se analizan las propuestas económicas

que son abiertas en acto público, y las cuales también reciben una puntuación en base a los criterios establecidos con anterioridad. Por último, se suman los puntos que ha obtenido cada empresa con sus propuestas técnicas y económicas, y se conforma un listado. Tras realizar todo ese proceso, se le pedirá a la empresa que obtenga mayor puntuación que presente toda la documentación que confirme que cumple con las afirmaciones realizadas. Si todo esta correcto se le adjudicará la obra, para que comience con los trabajos tras firmar el contrato. Por el contrario, si no cumple esas afirmaciones, se hará lo mismo con la segunda empresa de la lista. De momento, ya se ha celebrado la primera mesa de contratación, y por tanto, el proceso para adjudicar la obra de reforma del polideportivo sigue su curso.


4

LANAK

245 MARTXOA MARZO // 2019

Txoritagaingo aparkalekuan oinezkoentzat sarrera-irteerak egiteko lanak aurreratuta

© Udala

Plazido Muxika plazako ibilbide irisgarriko baranda guztiak ipinita Plazido Muxika plazako ibilbide irisgarriko baranda guztiak ipinita daude jada. Lehenengo zatia urte amaieran jarri zen eta geratzen zena berriz, orain jarri da. Hobekuntza honekin, aurretik zeuden malda piko eta eskaileren ordez aldapa zabal eta askoz samurragoak jarri dira. Bestalde, San Juan kaleko bidetik sarbidea egingo da aurten.

90 kotxeentzat lekua duen Txoritagaingo aparkaleku berria 2018ko irailean ireki zuen Urnietako Udalak herriko zonalde horretan aparkatzeko zeuden arazoei irtenbide bat emateko. Orain berriz, oinezkoentzat sarrerairteerak egiteko lanak gauzatzen ari da. Arrapalak eta eskailerak egingo dira irisgarritasuna bermatzeko. Behin lan horiek amaituta, barandak jarriko dira, eta baita, sarrera-irteera eremua argiztatzeko argi batzuk ere.

Avanzan los trabajos para realizar las entradas-salidas de las personas viandantes en el aparcamiento de Txoritagain El Ayuntamiento de Urnieta abrió el aparcamiento de Txoritagain que consta de 90 plazas de aparcamiento en el mes de septiembre del 2018, para tratar de solventar los problemas que había para estacionar vehículos en esa zona. Ahora en cambio, se están llevando a cabo los trabajos para hacer las entra-

Colocadas todas las barandillas del itinerario accesible de la plaza Plazido Muxika

das-salidas para las personas viandantes. Se harán rampas y escaleras, de tal forma que se garantice la accesibilidad. Una vez terminados esos trabajos, se pondrán las barandillas y también se instalarán luces para alumbrar la zona de la entrada-salida.

Txoritagaindik Salestarretara doan bidea konpondu da Herritarrek aurreko urteko parte hartze prozesuan eskatu moduan Txoritagaindik Salestarretara doan bidea konpondu da.

Ya se han colocado todas las barandillas del itinerario accesible de la plaza Plazido Muxika. La colocación de la primera parte se llevó a cabo a finales de año, y ahora, se ha completado lo que faltaba. Mediante esta actuación, se han sustituido las escaleras y las rampas empinadas de antes por unas cuestas más anchas, suaves y largas. Por otro lado, se hará un acceso desde el vial de San Juan este año.

© Udala

© Udala

Se ha arreglado el camino que va desde Txoritagain hasta Salesianos © Udala

Tal y como pidió la ciudadanía en el proceso participativo del año pasado se ha arreglado el camino que va desde Txoritagain hasta Salesianos.

Taxi geltokiaren kokapen berria

Nueva ubicación de la parada de taxi

Taxi geltokiaren kokapen berria zehazten duten pintaketa lanak burutu dira. Aurretik geltokia zertxobait mugitzeko eta aurreratzeko lanak egin ziren. Bestalde, taxi geltokia iragartzen duen kartela bi aldeetatik ikusgarri egon dadin, atzeko partean ere ipini egingo da.

Ya se han realizado los trabajos de pintado para delimitar la nueva ubicación de la parada de taxi. Anteriormente, se habían realizado los trabajos para modificar y adelantar su posición respecto a la ubicación anterior. Por otro lado, para que el cartel que anuncia la parada de taxi esté visible por ambos lados, se pondrá también el cartel en la parte trasera.


245 2019 // MARTXOA MARZO

SEGURTASUNA

Urnietan izandako arau-hauste penalak 140tik 114ra jaitsi dira azken urtean Urnietako Udalak segurtasun mahai bat jarri du martxan herrian ematen diren arauhauste desberdinen informazioa emateko eta egoera horiek ekiditeko neurri amankomunak planteatu eta martxan jartzeko. Segurtasun mahai horretan Urnietako Udalean ordezkaritza duten hiru alderdi politikoek, Urnietako Udaltzaingoaren arduradunak eta Hernaniko Ertzain-Etxeko arduradunek hartzen dute parte. Sorturikoa prenbentziozko mahai hezigarri bat da, pedagogikoa eta aldi berean, sustatzailea. Ematen diren egoeren arabera, eta bertan egindako proposamenen arabera erabakiko dira etorkizunean abian jarri beharreko protokoloak.

Arau-hauste penalak nabarmen jaitsi dira Urnietan Bestalde, otsailaren erdialdean tokiko polizia koordinaziorako batzordea ospatu zen Hernaniko Ertzain-Etxean inguruko 12 Udaletxeetako ordezkarien presentziarekin, 2018.urteko arau-hauste penalen balantzea egiteko. Hernaniko Ertzain-Etxeko buruak eta Ertzaintzako Gipuzkoako lurralde buruak eman zituzten datuak. Han azaldutakoaren arabera, Hernaniko Ertzain-Etxearen

© Udala

mugapean Ertzaintzak 2018an erregistratutako arau-hauste penalek gora egin zuten 2017.urtean erregistraturikoekin alderatuta. 2018an 1.988 arau-hauste zenbatu ziren eta 2017an berriz, 1.806. Joera orokorra hori izanagatik, Urnietan arau-hausteek nabarmen egin dute

behera. Izan ere, 2017an 140 zenbatu ziren eta 2018an ostera, 114. Herri bakoitzean ematen diren delituzko ekintzen ehunekoa kontuan hartuta ere Urnietaren hobekuntza agerikoa da, %7,75ekoa izatetik %5,73koa izatera pasa baita.

Las infracciones penales registradas en Urnieta han disminuido de 140 a 114 en el último año El Ayuntamiento de Urnieta ha puesto en marcha una mesa de seguridad para informar y analizar las diferentes infracciones penales que suceden en el municipio, para tratar de evitarlas planteando e implementando medidas conjuntas. En dicha mesa de seguridad participan los tres partidos políticos con representación en el Ayuntamiento de Urnieta, el responsable de la Policía Local de Urnieta y los responsables de la comisaría de la Ertzaintza de Hernani. La creada es un mesa formativa, pedagógica, preventiva y promotora, donde se pueden realizar sugerencias con el objetivo de mejorar la seguridad de Urnieta. En base a las situaciones que se

generen y a las propuestas que se hagan, se implementarán los protocolos necesarios en el futuro.

Las infracciones penales descienden sensiblemente en Urnieta Por otro lado, a mediados de febrero se celebró en dependencias de la Ertzain-Etxea de Hernani, la reunión de la Comisión de Coordinación de la Ertzaintza con las Policías Locales de la demarcación con la presencia de los representantes de 12 de los municipios de alrededor. El jefe de la Ertzain-Etxea y el Jefe territorial de la Ertzaintza en Gipuzkoa fueron los encargados de ofrecer los datos, según

los cuales, las infracciones penales registradas por la Ertzaintza en 2018 en la demarcación de la Ertzain-Etxea de Hernani, se han incrementado respecto de los datos del año anterior. En el año 2018 se registraron 1.988 infracciones mientras que en el 2017 fueron 1.806. A pesar de que la tendencia general sea esa, en Urnieta las infracciones penales han descendido considerablemente, ya que en el año 2017 se registraron 140 y en el año 2018 en cambio, 114. Teniendo en cuenta el tanto por ciento de los hechos delictivos por municipio, la mejoría también es manifiesta en Urnieta, puesto que se ha pasado del 7,75% al 5,73%.

5


6

ADINEKOEN EGOITZA

245 MARTXOA MARZO // 2019

Adineko pertsonentzat egoitza berri bat eraikiko da Urnietan Menpekotasuna duten adineko pertsonentzat 120 plaza inguru eskainiko dituen egoitza berri bat eraikiko du Urnietan Gipuzkoako Foru Aldundiak Udalarekin lorturiko akordioari esker. Sortzen diren behar sozialei erantzuteko, eskaintzen diren baliabideak egokitzen joatea da Aldundiaren helburu nagusietako bat. Kontuan hartuta, nabarmen handitu dela bizi-itxaropena azken urteetan, 65 urtetik gorako gero eta herritar gehiago daudela eta hu-

rrengo urteetan menpekotasuna handitzen joatea aurreikusten dela, beharrezkoa da zerbitzu sozialen eskaintza handitzea. Zentzu horretan, Gipuzkoako gizarte-zerbitzuetako 2018-2021 mapak, gizarte-zerbitzuetako alorrean Buruntzaldeako eskualdean hautematen du gabeziarik handiena. Izan ere, adineko pertsonen egoitzetan dagoen itxaron-zerrenda 76 pertsonakoa da orain. Gauzak horrela, adineko pertsonen arretara bideraturik eskaintzen diren plazen kopu-

rua handitzeko eta itxaron-zerrendak murrizteko, Aldundiak menpekotasuna duten adineko pertsonentzat egoitza berri bat eraikiko du Urnietan hurrengo legegintzaldian. Horretarako, Urnietako Udalak bere jabetzakoa den eta beharrezko baldintzak betetzen dituen lur-eremu bat Aldundiari lagatzeko konpromezua hartzen du 2020ko abenduaren 31 baino lehen. Aldundiak bestalde, bere gain hartzen du egoitzaren eraikuntza, ekipamendua eta gestioa gauzatzeko ardura.

© Udala

Se construirá una residencia para personas mayores en Urnieta La Diputación Foral de Gipuzkoa construirá un centro residencial para personas mayores dependientes en Urnieta gracias al acuerdo alcanzado con el Ayuntamiento. El centro dispondrá de alrededor de 120 plazas. Uno de los objetivos prioritarios de la Diputación es adecuar los recursos sociales que se ofrecen en la red pública a la evolución de las necesidades sociales. Teniendo en cuenta que la esperanza de vida ha aumentando considerablemente durante los últimos años, que cada vez hay más ciudadanos y ciudadanas que superan los 65 años, y que

se prevé que durante los próximos años la dependencia irá aumentando, resulta necesario incrementar la oferta de servicios sociales en atención primaria y en secundaria. En este sentido el mapa de servicios sociales de Gipuzkoa 2018-2021 detecta en el área de servicios sociales de Buruntzaldea, la comarca con mayor déficit de cobertura, y es que la lista de espera actual a centros residenciales de personas mayores de Buruntzaldea es de 76 personas. Las cosas así, para aumentar las plazas que se ofrecen a la atención de las perso-

nas mayores, y para reducir las listas de espera, la Diputación construirá un centro residencial para personas mayores en Urnieta en la próxima legislatura. Para ello, el Ayuntamiento de Urnieta se compromete a ceder gratuitamente a la Diputación antes del 31 de diciembre de 2020 una parcela de su propiedad que reúna las condiciones necesarias para la ubicación de este nuevo centro residencial. Y la Diputación por su parte, se compromete a la construcción, el equipamiento y a la gestión del mismo.


PROTOKOLOA

245 2019 // MARTXOA MARZO

© Udala

Adineko pertsonei eskaintzen zaien tutoritzapeko etxebizitza zerbitzua hobetzeko pisu berriak egingo ditu Aldundiak Mikel Pagola Urnietako alkateak eta Maite Peña Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako diputatuak jarduketa protokolo bat sinatu dute, Udalak Aldundiari bere prestazio batzuk eskaintzeko espazio batzuk uztea adostuz. Udalak egingo duen ekarpen horren trukean, Aldundiak Urnietan eskaintzen den tutoritzapeko etxebizitza zerbitzu-

rako pisu berriak egiteko konpromezua hartu du.

Adineko pertsonentzat Tutoritzapeko etxebizitza zerbitzua adineko pertsonei laguntzeko eskaintzen da, eta Aldundiak pisu berriak eraikitzearekin, zerbitzu hori nabarmen hobetzea lortuko da.

Gaur egun, Urnietako Udalak Idiazabal 46-48 azpikaldean dituen espazioetan eskaintzen da zerbitzua, baina etorkizunean Etxeberri plazan kokatuko da. Aldundiak lan horiek egin arte ordea, tutoritzapeko zerbitzua beste leku batean eskainiko da. Horretarako Udalak aldi batean erabiliko duen pisuaren alokairua edo errentamendu kostu osoa Aldundiak ordainduko du.

La Diputación realizará nuevos pisos para mejorar el servicio de vivienda tutelada que se ofrece a las personas mayores El alcalde de Urnieta Mikel Pagola y la diputada de Políticas Sociales de la Diputación Foral de Gipuzkoa Maite Peña, han firmado un protocolo de actuación, mediante el cual han acordado la cesión por parte del consistorio de algunos espacios para que la Diputación ofrezca sus servicios. A cambio de la aportación que realizará el Ayuntamiento, la Diputación se compromete a

realizar nuevos pisos para el servicio de vivienda tutelada que se ofrece en Urnieta.

Para personas mayores El servicio de vivienda tutelada se ofrece para tratar de ayudar a las personas mayores. Una vez que la Diputación construya las nuevas instalaciones, el servicio mejorará ostensiblemente.

Hoy en día, dicho servicio se ofrece en los espacios que tiene el Ayuntamiento en los bajos de Idiazabal 46-48, pero en el futuro se ubicará en la plaza Etxeberri. No obstante, mientras que la Diputación lleve a cabo los trabajos, el servicio de vivienda tutelada se ofrecerá en otro punto. La Diputación se hará cargo del coste del alquiler o arrendamiento del piso al que será trasladado temporalmente el servicio de vivienda tutelada.

7


8

BARATZE PARKEA

245 MARTXOA MARZO // 2019

Baratze Parkeko lur-eremuetan interesa dutenek eskaera egiteko aukera dute Urnieta, Kutxa Ekoguneak abian jarritako Baratze Parke sarera batu zen 2016. urtean elikadura eta ohitura osasuntsuak sustatzearen aldeko apustua eginez eta herritarrei norberaren barazkiak era ekologikoan egiteko aukera eskainiz.

Lur-eremu bat libre 49 lur-eremu daude Urnietako Baratze Parkean, eta horietako bat libre geratu denez, interesa duten pertsonek itxaron zerrendan sartzeko eskaera egiteko aukera dute eskaera orria Bertan bulegoan beteta. Izena ematen duten pertsonek hainbat baldintza bete beharko dituzte lursaila eskuratzeko aukera izateko: Urnietan erroldatuta egotea gutxinez urtebete, Udalarekin zerga betebeharrik ez izatea eta beste

© Udala

baratze ekologiko bat duen familia bateko kide ez izatea, besteak beste. Baratze Parkeko lursailen emaitzak auto-hornikuntzarako erabiliko dira. Hau da,

lurraren fruituak, baratzen laborantzak emanak, norberaren kontsumorako izango dira, inolako etekin ekonomikorik jasotzeko aukerarik izan gabe.

Las personas interesadas en las parcelas de la Baratze Parkea pueden realizar la petición Urnieta se unió a la red Baratze Parkea puesta en marcha por Kutxa Ekogunea en el año 2016, realizando una apuesta por los hábitos alimentarios saludables. De esta forma, ofrece a la ciudadanía la posibilidad de cultivar verduras de manera ecológica. Además, la Baratze Parkea sirve para que haya intercambio entre diferentes grupos culturales y generacionales, fomentando el respeto hacia la naturaleza.

Hay una parcela libre En la Baratze Parkea de Urnieta hay 49 parcelas, y una de ellas se ha quedado libre, de manera que las personas interesadas pueden realizar la petición para entrar en la lista de espera rellenando la hoja de solicitud en la oficina Bertan. Las personas que se inscriban deberán de cumplir una serie de requisitos para poder optar a la parcela: llevar empadronada

en Urnieta al menos un año, no tener ninguna obligación tributaria con el consistorio y no ser miembro de una familia que disponga de otra huerta ecológica, entre otras. Los productos que se obtengan de estos huertos serán de autoconsumo. Es decir, los cultivos serán para consumo propio, nunca con el fin de obtener beneficio económico de ellos.

Xuban Peñagarikanok 400 euroko saria irabazi du gidabaimeneko azterketa teorikoa euskaraz gainditzeagatik

© Udala

Buruntzaldeako sei udalek (Urnieta, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria eta Usurbil) eskualdeko autoeskolekin lankidetzan egitasmo bat aurrera daramate azken urteetan euskara bultzatu asmoz. Egitasmo horren helburua da autoeskoletan matrikulatzen diren ikasleek B1 gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz ikastea, eta azterketa ere euskaraz egitea. Aipatu azterketa gainditu duten herritarren artean 400 euroko sariak zozketatzen dira herri bakoitzean dagoen autoeskola

kopurua aintzat hartuta. Urnietaren kasuan autoeskola bakarra dagoela kontuan izanda, sari bakarra zozketatu da. Dena den, zozketan sartu dira azterketa gainditu duten urnietar guztiak, nahiz eta Urnietako autoeskola batean matrikulatuta ez egon. Hau da, eskualdeko edozein autoeskolatan matrikulatuta egon diren urnietarrek saria irabazteko aukera izan dute. 2018an azterketa euskaraz gainditu zuten herritarren artean zozketan gailendu dena Xuban Peñagarikano izan da.


245 2019 // MARTXOA MARZO

ARGAZKI LEHIAKETA

Argazki lehiaketa Soinuen Begiradak proiektuaren barruan Urnietako ondarea balorean jartzeko helburuz, eta bai herritarrek eta baita inguruko herrietako pertsonek ere Urnieta hobeto ezagutzeko asmoz, Soinuen Begiradak proiektua sortu dute Txanbolin txistulari bandak eta Anabas musika taldeak. Ekimena urrian Saroben taularatuko den musika eta dantza emanaldiarekin borobilduko da, baina aldez aurretik, Urnietako 6 leku esanguratsuren argazkiak ateratzean datzan argazki lehiaketa bat antolatu dute. Horietako 5 toki antolatzaileek zehazturikoak dira: Eteneta, Muniskue (Mulisko), Sanson harria, Adarra eta Buruntza.

Seigarren argazkiak ostera, Urnietan norberak duen txoko maiteren bat islatu beharko du.

Sari potoloak Parte hartzen duten pertsonek ekainak 24 baino lehen bidali beharko dituzte 6 argazkiak JPG formatuan soinuenbegiradak@gmail.com hebidera ondorengo datuekin batera: izen-abizenak, herria, adina eta kontakturako emaila. Parte hartzaileak bi kategoriatan banatuko dira adinaren arabera. Sariak berriz, ondorengoak izango dira:

• Helduen kategoria 1. Bilduma onena: 250 euro 2. Bigarren bilduma onena: 100 euro 3. Hirugarren bilduma onena: 50 euro 4. Argazki onena: 50 euro • Gazteen kategoria 1. Bilduma onena: 50 euro 2. Bigarren bilduma onena: 25 euro Sari banaketa irailean egingo da jendaurrean, eta halaber, parte hartzen duten pertsona guztien argazkiekin erakusketa bat antolatuko da.

Concurso fotográfico dentro del proyecto Soinuen Begiradak Con el objetivo de poner en valor el patrimonio de Urnieta, y para tratar de que tanto la ciudadanía urnietarra como las personas que viven en su entorno conozcan mejor el municipio, la banda de txistularis Txanbolin y el grupo de música Anabas han creado el proyecto Soinuen Begiradak. El proyecto se representará en Sarobe a través de una actuación que combinará música y danza, pero previamente, se realizará un concurso fotográfico que consistirá en retratar 6 lugares significativos de Urnieta. 5 de ellos están definidos por los organizadores: Eteneta, Muniskue (Mulisko), Sanson harria, Adarra y Buruntza. La sexta fotografía por su parte, deberá de reflejar un rincón de Urnieta que tenga significado especial para cada participante.

Premios importantes Las personas que participen deberán de enviar las 6 fotografías en formato JPG antes del 24 de junio a la dirección soinuenbegiradak@gmail.com junto con los siguientes datos: nombre-apellidos, pueblo, edad y un email para contacto.

© Udala

Las personas participantes se dividirán en dos categorías según las edades. Los premios por su parte, serán estos:

• Categoría jóvenes 1. Mejor conjunto de fotos: 50 euros 2. Segundo mejor conjunto de fotos: 25 euros

• Categoría mayores 1. Mejor conjunto de fotos: 250 euros 2. Segundo mejor conjunto de fotos: 100 euros 3. Tercer mejor conjunto de fotos: 50 euros 4. Mejor foto: 50 euros

El reparto de premios se llevará a cabo en septiembre. Asimismo, se realizará una exposición con las fotografías de todas las personas participantes.

9


10

MARTXOAK 8

245 MARTXOA MARZO // 2019

Hainbat ekintza Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna da eta ekintza desberdinak antolatu dira egun horren harira.

Diversas actividades al hilo del Día Internacional de la Mujer El 8 de marzo es el Dia Internacional de la Mujer y se han organizado varias actividades en torno a ese día.

Martxoak 8, 18:30, San Joan plaza, “Emakumeek ere jokatzen dute” erakusketa Erakusketa honek emakumezkoen futbolaren historiaren ibilbidea azaltzen du bere jatorritik oraindaino, aintzidarietatik gaur egungo eklosioraino. Haiek ere jokatzen dutelako, eta aspalditik gainera.

8 de marzo, 18:30 plaza San Juan, exposición “ellas también juegan” Esta exposición cuenta la historia de la trayectoria del fútbol femenino desde su comienzo hasta ahora, desde las pioneras hasta la eclosión de hoy en día. Porque ellas también juegan, y desde hace mucho tiempo además.

Martxoak 8, 19:00, San Jon Plaza ELKARRETARATZEA

Martxoak 8, 19:30, Lekaio, musika eta literatura uztartzen dituen “Poesia con faldas” Angela Figueraren poetika lanaren berrikuspen historikoa da hau, kalitate bikaineko bilbotar poeta, baina jende askok ezagutzen ez duena. Bere garaiko poeta garrantzitsuenekin harremanak izan zituen eta Pablo Neruda, Rafael Alberti eta Vicente Aleixandreren aintzatespenak izan zituen.

8 de marzo, 19:30, Lekaio, “Poesía con faldas” que mezcla literatura y música Este es un recital que supone una revisión histórica de la obra poética de Ángela Figuera, poeta bilbaína de una calidad extraordinaria, aunque poco conocida por el gran público. Se relacionó con los poetas más importantes de su época y tuvo el reconocimiento de Pablo Neruda, Rafael Alberti y Vicente Aleixandre.

Martxoak 9, 21:30, Oianume, emakume langileen afaria

Martxoak 16, 19:00, Sarobe “7ak bat, gaiztoetan gaiztoenak” antzerkia euskaraz Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Ekidinezina da? Gure kulturako zazpi pekatu kapitalak eta orokorrean pekatuaren ideia hartu eta, Victor Frankensteinek egin zuen moduan, gizaki berri bati bizia emango zaio, groteskoa, basatia, gupidagabea.... Komeria, satira eta sarkasmoaren lengoaiarekin, guztiok alfonbra azpian ezkutatu ohi duguna, agerian geratuko da.


245

MARTXOAK 8 11

2019 // MARTXOA MARZO

Zinegoak Urnietan, aniztasunaren erakusgarri Zinegoak Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte eszenikoen Jaialdia da. Jaialdi horretako programazioak ohiko arauetatik kanpo geratzen diren pertsonengan jartzen du azpimarra, gizarteak ezartzen dituen eredu fisi-

ko, identitario, sentimental edo sexualekin betetzen ez dutenengan, hain zuzen. Maitasunen aniztasuna, gure identitatea adierazteko aniztasuna, gure sentimenduak, gorputzak, jatorriak, gure sexualitate eta plazeren

aniztasuna… Izan ere, pertsona guztiek ezaugarri desberdinak dituzte, baina bakoitzaren izateko harrotasuna aldarrikatzen du Zinegoak jaialdiak. Diferentziak diferentzia pertsona guztiek osatzen dute gizartea eta.

Martxoaren 15ean, 22:00etan, Lekaion /

Anders

Vidi Ja Ti Nea

Devi

Herbehereak | 2017 | 18’33’’ | fik | J.B. nederlandera, azpitituluak gaztelaniaz eta euskaraz

Mazedoniako Errepublika | 2018 | 18’30’’ | fik | J.B. mazedoniera, azpitituluak gaztelaniaz eta euskaraz Neska tomboy eta egoskor batek gizonezkoentzat bakarrik den erlijio-erritual batean aurkituko du bere arazo guztien konponbidea

AEB | 2017 | 13’ | fik | J.B. hindi, bengalera eta ingelesa, azpitituluak gaztelaniaz eta euskaraz Tarak erakarpen handia sentitzen du Devirengan, bere etxeko langilearengan, eta horrek familia eta gizarte tradizioak arriskuan jarriko ditu. Etxean antolatutako afari batean, gonbidatuek elkarrekin harrapatuko dituzte.

Alex nerabe problematiko eta bakartiak benetako lagun bat aurkitu du: Hendrik, arrebaren mutil-laguna. Hendrikek eta Anneliesek familia-etxetik joateko asmoa dutela iragartzen dutenean, Alexek bere kezkei aurre egin beharko die.

Malik

Oasis

Nomeolvides

Frantzia | 2018 | 15’ | fik | J.B. frantsesa, azpitituluak gaztelaniaz eta euskaraz Malikek ghettoa uztea erabaki du gaur gauean bertan. Dena prest dauka, baina Walid anaia zaharra eta bere taldea bere bila hasi dira leku guztietan. Hasierako plana ihesaldi bihurtuko da.

Mexiko | 2017 | 16’30’’ | fik | J.B. gaztelania Ofelia Oasis izeneko gayen tabernara doa bere senarraren bila. Gau horretan, atsekabeaz gain, kontsolatuko duen ezusteko lagun bat ere aurkituko du.

Espainia | 2018 | 7’ | fik | J.B. gaztelania Irene eta Luisa, 70 urteko bi emakume, hilerrira joan dira nork bere senideak bisitatzera. Patuaren ondorioz, euren bideak elkartu egingo dira.

Martxoaren 22an, 22:00etan, Lekaion /

Manicure

Carlito se va para siempre

Aprés Le Silence

Iran | 2018 | 14’ | fik | J.B. persiera, azpitituluak gaztelaniaz eta euskaraz Gizon batek emaztearen ustekabeko heriotzaren ondorioak pairatu beharko ditu bere herrixkako biztanleen aurrean.

Frantzia, Espainia, Peru | 2018 | 7’40’’ | fik | J.B. Ese’Eja, azpitituluak gaztelaniaz eta euskaraz Carlito gazteari buruzko film labur poetikoa. Carlito Amazoniako oihanaren bihotzean bizi da, herrixka indigena batean, baina bertatik joan eta bere bizitza betiko aldatzea erabaki du.

Belgika | 2018 | 23’19’’ | dok | J.B. frantsesa, azpitituluak gaztelaniaz eta euskaraz Davidek maite duen gizona atzean utzi behar izan du herrialdetik ihes egitean. Baina berataz oroitzen da, beraien bizitzaz, ezkutatzen saiatu ziren alde hartaz.

Malik

Besooye Ranginkaman

Otherland

Frantzia | 2018 | 15’ | fik | J.B. frantsesa, azpitituluak gaztelaniaz eta euskaraz Malikek ghettoa uztea erabaki du gaur gauean bertan. Dena prest dauka, baina Walid anaia zaharra eta bere taldea bere bila hasi dira leku guztietan. Hasierako plana ihesaldi bihurtuko da.

Irán | 2017 | 14’45’’ | fic | V.O. persa con subtítulos en castellano, euskera Bi neska lesbianek Iranetik ezkutuan ihes egin nahi dute.

Herbehereak | 2018 | 13’30’’ | dok | J.B. ingelesa, azpitituluak gaztelaniaz eta euskaraz Vogue dantzari bat Voodoo Carnival Ball dantza-lehiaketa garrantzitsura aurkezten da. Dantzariak bere trebetasuna erakutsi beharko du, tokiko dantza komunitateak bertako kidetzat har dezan.


12

DANTZA

245 MARTXOA MARZO // 2019

Biz Hitza, Aukeran dantza konpainiaren ikuskizun berritzailea Euskara batuaren historia kontatuko du dantzaren bidez Aukeran dantza konpainia bere ibilbideko erronka handienaren atarian aurkitzen da, izan ere, martxoaren 9an, Biz Hitza ikuskizun berritzailea aurrestreinatuko du Saroben. Dantzaren bitartez munduko hizkuntza ororen historia unibertsala abiapuntu hartuta, euskara batuaren historia partikularra kontatuko du. Bere ibilbide arrakastatsuan burutu dituen lanekin alderatuta oso ikuskizun desberdina izango da. “Everest igotzen ari gara” kontatzen du Edu Muruamendiarazek, Aukeran dantza konpainiako zuzendariak, eta azaltzen du, 20. urteurrena ospatu ostean, inflexio puntu bat suposatuko duela lan berri honek: “erronka ikaragarria da guretzat, orain arte estilo bat mantendu dugulako eta ikuskizun berrian ikusleek ikusiko dutena gauza erabat desberdina izango delako, beste erregistro batean dantzatuko dugu, eta orain arte jarraitu gaituen jendeak flipatu egingo du”. Konfort egoeratik irteteak beldur pixka bat ematen duela aitortzen du, baina era berean, ilusio handiarekin daudela eta aurrerapauso bat emateko eta bide berriak irekitzeko baliagarria izan daitekeela adierazten du. Zentzu berean mintzatzen da ikuskizunaren gidoia idatzi duen Xabi Paya bertsolaria eta kulturgilea ere: “ikusiko duguna Aukeran 2.0 izango da, Aukeran sekula ez delako horren garaikide ibili”.

Euskaltzaindiaren mendeurreneko jardunaldien barruan Harreman bikaina dute Muruamendiarazek eta Payak, eta hori agerian geratu da batak bestearekin topo egin bezain pronto, besarkada bero bat eman baitiote elkarri. Gutxi geratzen da ikuskizunaren aurrestreinaldirako eta Paya entsegu bat ikustera etorri da Sarobera. Aukeranen eta Payaren arteko harremanak ordea, Washingtonen izan zuen hasiera, Smithsonian Folklife Festival nazioarteko ekitaldi handian ezagutu baitzuten elkar. “Marka da Washingtonera joan behar izatea elkar ezagutzeko” aipatzen du umoretsu Payak. Euskal kultura (gastronomia, historia, hizkuntza, liburuak) azaltzeko euskal ordezkaritza zabal bat joan zen hara, tartean Paya bertsolaritzaren be-

© Udala

rri ematera eta Aukeran dantzarekin gauza bera egitera. Ordutik oso harreman polita sortu zen euren artean eta noizbait elkarrekin lan egiteko bidea zabalik utzi zuten. Duela urtebete inguru Aukeranek Euskaltzaindiaren deia jaso zuen bere mendeurreneko ekimenak aurkezteko burutu zuen prentsaurrekoan dantzatzeko eskaintza eginez: “etorkizuneko erronkei aurre egiteko gaztetu eta irudia berritu nahi du Euskaltzaindiak eta prentsaurrekoan ere zerbait berezia egin nahi zutelako deitu ziguten guri” zehaztu du Muruamendiarazek. Aurkezpen hartan jabetu zen antolaturiko ekintzen artean musikarekin eta antzerkiarekin loturikoak zeudela, besteak beste, baina dantzarekin lotura zuenik aldiz, ez. Horrenbestez, aipatu zien hizkuntzarekin zerbait egiteko prest egongo zirela, eta modu horretan hasi zen proiektua gorpuzten. Bilera bat egin ostean, baiezkoa eman zion Euskaltzaindiak Muruamendiarazi, eta honi, Xabi Payaren izena etorri zitzaion burura momentu hartan: “Washingtonen txundituta geratu nintzen Payarekin, izan ere, gauza mordoa zekien gai anitzei buruz: dantza, bertsoa, euskal kultura, hizkuntza… denetarik, ikaragarria da, eta lan honetarako pertsonarik aproposena iruditzen zitzaidan. Deitu eta ikuskizun honekin lagundu behar zidala esan nion”. Muruamendiarazek proiektua azaldurikoan oso interesgarritzat jo zuen Payak, © Udala

nahiz eta berarentzat ere erronka handi bat suposatzen zuen, izan ere, hizkuntza ondo menperatuagatik eta gidoigile lanetan jardun izanagatik, artean dantzarako gidoirik idatzi gabea zen. Dena den, aspalditik buruan zebilkien ideia bati bide emateko aukera ikusi zuen. 2010.urtean Boisen (AEB) izan zen euskal diasporaren jaialdian eta jabetu zen, diasporan, garai batean Euskal Herritik joandakoen hurrengo belaunaldiek hizkuntza (euskara) galdu egiten zutela, baina gorputz adierazpenak ordezkatzen zuela hizkuntza. “Boisen dantzak bata bestearen atzetik dantzatzen zituzten” kontatzen du. Gauzak horrela, ondorengo galdera egiten zion bere buruari: “euskara gorputz adierazpena balitz nolakoa izango litzateke?”. Eta ideia horri erantzuteko onartu zuen Muruamendiarazen proposamena.

Hiru zatitan banaturiko ikuskizuna Ikuskizunak 60 minutu inguruko iraupena izango du eta 3 zati nagusitan banatuta egongo da. Lehenengoan, edozein hizkuntzaren sorkuntza prozesuaren historia kontatuko da, “hutsetik, hotsera eta hotsetik hitzerako prozesua nola ematen den”, hain zuzen, homo sapiens garaira itzulita. Baina hori nola irudikatzen da dantzaren bidez? “Pentsatu nuen zerbait egin gabea isladatzea, gorputza bera bukatu gabe, eta pixkanaka nola hizkuntza bat sortzen joaten den erakustea. Horretarako, dantzari bakoitzari letra eta soinu


245

DANTZA 13

2019 // MARTXOA MARZO

batzuk eman dizkiot, biomekanikaren bitartez azter dezan nola adieraziko genukeen S bat edo R bat, esate baterako. Eta gero, zarata horiek letra, soinu, hitz eta esanahi bihurtzen joaten direla” azaltzen du Payak. Behin hasierako prozesu hori azalduta, euskararen kasua sinbolizatuko da. Hau da, nola duela urte asko, aitzin euskara deitzen zena sortu zen, “suposatzen baita, garai batean euskara bakar bat egon zela”. Euskara bakar hori zen garai hartakoek hitz egiten zutena eta hori erakustarazteko lehen atalaren amaieran dantzari guztiek dantza berdina dantzatuko dute batera. Bigarrengo zatian berriz, aniztasuna islatuko da, izan ere, “hizkuntzak garatzen joaten dira, bakoitzak bere ikutua ematen dio, eta pixkanaka, hasieran denek hitz egiten zuten hizkuntza bakar hori aldatzen joaten da, euskararen kasuan euskalki desberdinak garatuz”. Horretarako, dantzariak berriro batera hasiko dira dantzan, euskaraz, baina pixkanaka ikusiko da denek ez dutela berdin dantzatzen, bakoitza bere bidea egiten hasiko da euskalkien sorrera hori erakutsaraziz. Lau euskalki desberdin irudikatuko dira, eta ikusleei lotura egiten laguntzeko, euskalki bakoitza hitz egiten den eremu bakoitzean dantzatzen diren dantza batzuk dantzatuko dituzte dantzariek. Halaber, hitzekin eta koloreekin jokatuko da. Bigarrengo atalaren amaieran dantzari guztiak elkartuko dira berriro, baina “ikusiko da ez direla kapaz izango elkarrekin dantzatzeko, bakoitzak bere kabuz bide luzea egin duelako eta oso desberdinak direlako”. Beraz, kaosa nagusituko da momentu horretan. Kaos horrekin ondorengoa islatu nahi du Payak: “bizkaitar bat eta iparraldeko bat elkartzen zirenean ez ziren

Edu Muruamendiaraz: ”Everest igotzen ari gara, 20. urteurrena ospatu ostean inflexio puntu bat suposatuko du lan berri honek, beste erregistro batean dantzatuko dugu eta” Xabi Paya: ”Aukeran 2.0 izango da, Aukeran sekula ez delako horren garaikide ibili” kapaz elkarren artean komunikatzeko eta askotan gaztelaniara edo beste hizkuntza batera jo behar izaten zuten. Gauzak horrela, XX. mendetik eskatzen dena da euskara batu bat sortzea, lingua franka bat elkarren artean ulertzeko eta beste hizkuntzetara joan beharrik ez izateko”. Hirugarren zatian azkenik, gerra bat egongo da euskara batuaren eredu bat inposatzeko: “eztabaida bat egongo da eta bakoitzak bere argudioak emango ditu. Gipuzkoarrek gipuzkera defendatzen zuten haien aburuz gehien hitz egiten zena eta naturalena zelako, beste batzuek aldiz, lapurtera, zaharrena eta gehien idatziena omen zelako, eta bizkaitarrek bizkaiera han diru gehien zegoelako”. Halere, azkenean, “1968an Arantzazun Euskara Batuaren oinarrizko arauak idatzi ziren, azken finean, borondate bat zegoelako denak elkarrekin bizitzeko eta hizkuntza bat sortzeko”. Eta ikuskizuna ere horrela amaituko da, dantzari guztiak elkarrekin dantzatzen, gaur egungo euskara batua sinbolizatuz. “Dantza hori denok dantzatzeko gai garen dan-

tza bat izango da, baina bakoitzak bere esentziari uko egin gabe”.

Tximeletak sabelean aurrestreinaldiaren atarian Ikuskizuna plazaratzeko eguna ate-joka dago eta bai Muruamendiarazek eta baita dantzariek ere tximeletak dituzte sabelean buruturiko lan guztiak fruituak ematea nahi dutelako: “kostatu zaigun arren, ikuskizuna gure egitea lortu dugu lan asko eginda, eta zentzu horretan oso eskertuta gaude Payari, alde batetik, pista asko eman dizkigulako, eta bestetik, gure modura egokitzeko askatasun osoa eman digulako”. Esfortzua ez da nolanahikoa izan, entseguak arratsaldeko 20:00etan hasi eta gaueko 24:00etan amaitu izan direlako sarritan dantzariak lanetik edo ikasketetatik irten ostean, eta orain, “dena ondo ateratzea nahi dugu”. Aurrestreinaldia, Urnietako Sarobe arte eszenikoen gunean izango da, Aukeranen lan lekuan, hain zuzen: “Guretzako aurrerapauso handi bat izan zen Saroben lan egiten hastea, eta oso eskertua nago Urnietako Udalak eman didan babesagatik. Aukerani nortasun bat eman zion horrek eta nik beti esaten dut gure lanak made in Urnieta direla” kontatzen du Muruamendiarazek, eta gehitu du, Urnietak ematen dien guztiaren zati bat bueltatzen saiatzen direla. Sarobeko ikuskizuna baina, abiapuntua besterik ez da izango, ondoren estreinaldia Bilboko Arriaga antzokian izango delako martxoaren 16an, eta gero, beste hainbat lekutan izango direlako. Hitzordu batzuk lotuta dituzte jada, eta berriak ere sortzen joango zaizkie. Euskaltzaindiaren mendeurreneko ospakizun ekitaldien parte izatea erakusleiho potoloa izan daiteke Aukeranentzat.

Dantza pelikula martxoaren 10ean, 19:00etan, Saroben Larunbatean Aukeranen ikuskizun berriaren aurrestreinaldiaz gozatzeko aukera izan ostean, dantzaren inguruko asteburua borobiltzeko Telmo Esnalek zuzenduriko Dantza pelikula eskainiko da igandean, martxoaren 10ean, 19:00etan, Saroben. Sarrerak 4 euro balioko ditu. Sinopsia: ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die zurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan,

uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa. Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da! Gai unibertsalak, hemen sinbologia berezi batez jantziak. Dantza tradizionalen unibertso hipnotikoari dagokiona. Tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat. Izatearen mirariari buruzko kontaketa bat.


14

IKASTETXEAK IEgape Ikastola

EKI proiektua Egape Ikastolan

EKI proiektua Ikastolen Elkarteak sortutako ikasmaterial berritzailea da, euskal curriculumean eta metodologia aktiboetan oinarritua. Duela sei urte Egape DBHko etapan ezarri genuen eta modu digitalean orain dela hiru ikasturte. Aurten LH 6. mailan lehenengo aldiz ezarri da modu mistoan (euskarri digitala + paperezko euskarria). Proiektu hau berri-berria denez sortu ahala Lehen Hezkuntzako beste mailetan ezartzen joango gara. Azpimarratzeko da, LH 6. mailako familiek eta ikasleek oso modu positiboan baloratu dutela egindako aldaketa. Egape ikastolak metodologi honen bitartez pertsona malguak, konprometituak, euskaldun eleanitzak, konpetenteak eta ekin-

tzaileak hezi nahi ditu. Proiektuetan oinarritutako metodologia da, ikasleak gai izan behar du eskuratutako ezagutzak modu integratu batean mobilizatzeko eta egoera berrietan aplikatzeko. EKI baliabidea erabiliz, talde lanari berebiziko garrantzia ematen zaio, ikasle guztien parte hartzea eta inklusibitatea bermatuz ikaskuntza kooperatiboaren bitartez. Era berean, Haur Hezkuntzan ere, aldaketa metodologikoa gauzatzen ari gara . Aldaketa horiek ezartzeko kontuan hartu ditugu familien beharrak eta gizartean sortzen ari diren eskaera berriak. Hori dela eta, ikastolako irakasle guztiak hainbat adituk zuzendutako formazio sendoa jasotzen ari gara.

I Magale ikastetxea

Eskualdeko enpresen arazoei irtenbideak ematen Lanbide Heziketan Sei orduko “Berrikuntza Eguna” antolatu zuten Urnietako Salestar Ikastetxean; ikasleek taldetan banatuta eskualdeko enpresek dituzten egiazko arazoei irtenbideak aurkitu zizkien. Urnietako Salestar Ikastetxeko lau ziklotako ikasleak aritu ziren taldetan banatuta “Berrikuntza Egunean” lanean. Guztira egun oso bat igaro zuten eskualdeko enpresa batzuek eskuartean dituzten arazoei irtenbideak ematen. Goi Mailako Automatizazioa eta Robotika Industriala eta Domotika eta Inmotika zikloetakoak eta Erdi Mailako Instalazio Elektriko Automatizatuak eta Mantentze Elektromekaniko ikasleak izan ziren eguneko protagonistak; guztiak bigarren mailakoak.

Guztira zortzi taldetan banatuta aritu ziren buru-belarri lanean irakasleek proposatutako enpresetako arazoei erantzun teknikoak ematen. Horretarako, talde lana, aurkezpena eta denboraren kudeaketa, esaterako, garrantsitsuak izan ziren eta irakasleek horiek guztiak ere baloratu zituzten. Jardunaldiaren amaieran talde lanik onena eta proposamen teknikorik egokiena saritu zituzten irakasleek. Jardunaldiaren helburuetako bat zeharkako gaitasunak edo “trasbersalak” erabiliz erantzun teknikoak ematea zen, horiek baitira egungo enpresen eskakizunak. Informazio gehiago: Batxilergoa eta Lanbide Heziketako ate irekien jardunaldian: Marxoak 21- 18:00

245 MARTXOA MARZO // 2019


AISIA

245 2019 // MARTXOA MARZO

IZINE KARTELERA SAROBE AEG

www.sarobe.info

4€

BONO 5: 18 €

DANTZA

DRAGOI BOLA SUPER BROLY

EL REINO DE LOS ELFOS

GUZTIENTZAT / TODOS

+ 7 URTE / AÑOS

+ 7 URTE / AÑOS

MARTXOAK 10 10 DE MARZO

MARTXOAK 17 17 DE MARZO

MARTXOAK 31 31 DE MARZO

19:00 4€

17:00 4€

17:00 4€

IURNIETAKO KZ-GUNEA MARTXOKO ORDUTEGIA HORARIO DE MARZO 16:00-20:00 ASTELEHENETIK OSTIRALERA / LUNES A VIERNES Komunitate birtualak: Zure elkartearen doako webgunea sortzeko aukera eskaintzen dizugu. IT Txartela: Teknologia berrien gaineko ezagupideen egiaztapena. IKASTAROAK (ASTELEHENETIK OSTIRALERA): Oinarrizko Internet: Internet mundua, PC bat ezagutu, nabigazioa, posta elektronikoa... eta gehiago. Software librea: ofimatika mundua, software librearen baldintzak, baimenak eta abar. Sare Sozialak 2.0: sare ezberdinak erabiliz, komunikatu eta zure dokumentuak konpartitu. Irudia: imaginazioa esna ezazu grafiko aplikazioak erabiliz. Google Apps: zure eta zure enpresaren antolakuntza errazteko tresnak. Smartphoneak eta tabletak: zure gailuak eta aplikazio ospetsuenak erabiltzen ikasi. Programazioa eta garapena: programazio tresnak erabiltzen ikasi.

Comunidades virtuales: Te ayudamos a crear una página web gratuita para tu asociación. IT Txartela: Certificación de conocimientos en nuevas tecnologías. CURSOS (DE LUNES A VIERNES): Internet básico: entra en el mundo de Internet; qué es un PC, correo electrónico... y mucho más. Software libre: ofimática, características del software libre, tipos de licencias, etc. Redes Sociales 2.0: comunícate y comparte tus documentos a través de las diferentes redes sociales. Imagen: da rienda suelta a tu creatividad con las aplicaciones gráficas de código abierto. Google Apps: herramientas que facilitarán tu organización personal y la de tu empresa. Smartphones y tablets: aprende a utilizar tus dispositivos y las aplicaciones más populares. Programación y desarrollo: aprende a utilizar herramientas de programación.

BONO 10: 30 €

943 023 682 · www.kzgunea.net

IKASTAROAK / CURSOS Bapateko mezularitza zure Smartphone Mensajería instantánea para Smartphones 28 - 29 16:00-18:00 Euskaraz Google Aplikazioa zure gailuetarako Aplicaciones Google para tus dispositivos 13- 27 09:00-11:00 Euskaraz

URRUNEKO FORMAZIOA FORMACIÓN A DISTANCIA Skype eta Hangout bitartez bideokonferentziak egin Realiza videoconferencias con Skype y Hangouts 11- 27 Gaztelaniaz Android Sistema eragilea / Sistema Operativo Android 04/03- 03/04 Euskaraz Argazki ukitua GIMP erabiliz/ Retoque fotográfico con GIMP 04/03- 03/04 Gazteleraz Ofimatika aurreratua / Ofimática avanzada 04/03- 03/04 Gazteleraz Norbere erabilerarako Google aplikazioak Aplicaciones Google para la gestión personal 04/03- 03/04 Gazteleraz Dropbox / Aplicaciones Google 11- 20 Euskaraz

15


16. posta-kutxa 20130 Urnieta –Gipuzkoa– www.urnieta.eus PAPER EKOLOGIKOA PAPEL ECOLÓGICO

AGENDA NESKEK ERE JOKATU EGITEN DUTE / ELLAS TAMBIÉN JUEGAN ERAKUSKETA / EXPOSICIÓN Martxoak 8, ostirala 18:30, San Joan plaza

MARTXOA / MARZO BIZ HITZA DANTZA-AURRESTREINALDIA / PREESTRENO Martxoak 9, larunbata 19:00, Sarobe 5€ Aukeran Dantza Konpainia

EMAKUME LANGILEEN AFARIA / CENA DE MUJERES TRABAJADORAS BERDINTASUNA / IGUALDAD Martxoak 9, larunbata 21:30, Oianume jatetxea

ELKARRETARATZEA MARTXOAK 8 / CONCENTRACIÓN 8 DE MARZO BERDINTASUNA / IGUALDAD Martxoak 8, ostirala 19:00, San Joan plaza

POESÍA CON FALDAS LITERATURA ETA MUSIKA / LITERATURA Y MÚSICA Martxoak 8, ostirala 19:30, Lekaio Doan (gazteleraz / castellano) Itziar Lazkano (actriz) & Ainhoa Rincón (violín).

ZINEGOAK HEDAPENA LABURMETRAIAK / CORTOMETRAJES Martxoak 15, ostirala 19:00, Lekaio Doan (azpititulatuak/ subtitulados)

7AK BAT, GAIZTOETAN GAIZTOENAK ANTZERKIA / TEATRO Martxoak 16, larunbata 19:00, Sarobe Doan (euskaraz)

Antolatzailea: Emakume langileen taldea.

IMMIGRAZINEA: “COSAS QUE DEJÉ EN LA HABANA” ZINE-FORUMA Martxoak 14, osteguna 19:00, Lekaio Doan (gazteleraz / castellano) Nena, Rosa y Ludmila son tres hermanas, guapas, jóvenes y simpáticas, que llegan a Madrid desde La Habana buscando un mundo mejor. Su tía Maria, también cubana, que vive en España desde hace muchos años, las recibe cariñosamente, pero como carecen de permiso de trabajo, aprovechará la ocasión para explotarlas en su pequeño taller de peletería. Antolatzailea / organiza: AMHER – SOS arrazakeria.

IPUIN KONTAKETA CUENTACUENTOS MARISA TABERNERO Martxoak 15, ostirala 17:30, Lekaio Euskaraz

ZINEGOAK HEDAPENA LABURMETRAIAK / CORTOMETRAJES Martxoak 22, ostirala 19:00, Lekaio Doan (azpititulatuak/ subtitulados)

TOMAXEN ABENTURAK “ESPIEN EGUNA” FAMILIA IKUSKIZUNA / ESPECTÁCULO FAMILIAR Martxoak 24, igandea 17:30, Sarobe 3 € (euskaraz) Tomax eta Muxi zigortuak daude larunbatean ikastolan. Han ohar bat aurkituko dute: “andereño Koro bahitu dugu”. Hortik aurrera izugarrizko abentura izango dute andereño Koro aurkitzeko. Abentura guztietan bezala, umorea, jolasak, kantak, magia eta haur eta gurasoen parte hartze zuzena egongo dira.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.