Berrittu 253

Page 1

253 2019 ABENDUA DICIEMBRE

Urnietako Udalaren aldizkaria

La exposiciรณn erakusketa Urnietan


2

253

UDALA

ABENDUA DICIEMBRE // 2019

Udala

Eteneta-San Juan igogailuaren estruktura metalikoa jarri da Eteneta eta San Juan lotuko dituen igogailuaren obrak aurrera darrai eta estruktura metalikoa jarrita beste aurrerapauso handi bat eman da. Ondoren, igogailutik eliza ondora joango den pasarela jarriko da, eta gero, bere gainean joango den lurra eta barandilak kokatuko dira. Igogailua inguratuko duen estalkia kristalezkoa izango da eta behin hori jarrita, igogailuaren muntaia mekanikoari emango zaio hasiera. Horretaz gain, igogailuaren bi sarrera-irteeretan argiak jarriko dira.

Se ha puesto la estructura metálica del ascensor Eteneta-San Juan La obra del ascensor que unirá Eteneta con San Juan continúa su curso y con el montaje de la estructura metálica se ha dado otro gran paso. Después, se pondrá la pasarela que irá desde el ascensor hacia la iglesia, y luego, se colocarán el suelo que irá encima de la pasarela y las barandillas. El revestimiento exterior que rodeará el ascensor será de cristal, y una vez instalado, se dará comienzo al montaje mecánico del ascensor. Además, se iluminarán las dos entradas-salidas.

Udala

Modulu aurrefabrikatuak jartzeko oinarriak muntatzen ari dira Berrasoetako parking-ean Urnietako Udalak modulu aurrefabrikatu batzuk jarriko ditu Berrasoetako parkingean kiroldegian gauzatzen diren jarduerak mantendu ahal izateko berritze lanek irauten duten bitartean. Horretarako, oinarri batzuk jartzen ari dira eremu horretan, ondoren, horien gainean moduluak ipintzeko. Jarriko den lehenengo modulua balionaztuna izango da, bertan kokatuko direlarik gimnasioa

eta spinning-a, besteak beste. Gainerakoak berriz, ondoren muntatzen joango dira.

Aparkaleku gutxiago Ondorioz, kiroldegiaren berritze lanak amaitu arte parking-ean aparkaleku gutxiago egongo dira. Halere, parking-eko eremu batean aparkaleku batzuk eskaintzen jarraituko da.

Se están montando las bases para instalar los módulos prefabricados en el parking de Berrasoeta El Ayuntamiento de Urnieta instalará unos módulos prefabricados en el parking de Berrasoeta para tratar de mantener las actividades que se desarrollan en el polideportivo mientras se lleven a cabo los trabajos de reforma. Para ello, se están poniendo las bases, en las cuales se montarán después los módulos. Primeramente, se instalará el módulo polivalente donde se ubicarán el gimna-

sio, la sala de cardio y la sala de spinnig. Los demás módulos se instalarán posteriormente.

Menos plazas de aparcamiento A consecuencia, hasta que concluya la reforma del polideportivo, habrá menos plazas de aparcamiento en el parking, pero se seguirá habilitando una zona para aparcar.


253

ETXEBIZITZAK

2019 // ABENDUA DICIEMBRE

Momento de inscribirse en las casas libres que se construirán en Ermotegi Se van a construir 130 viviendas en el ámbito de Ermotegi. Se trata de un ámbito urbano por lo que el reparto de tipo de viviendas será el siguiente: el 60% de las viviendas será de promoción libre, el 20% tasada y el 20% restante de protección oficial. Esto es, 78 viviendas serán libres, 26 tasadas y otras 26 de protección oficial.

Udala

Ermotegin egingo diren etxebizitza libreetan izena emateko momentua Ermotegi eremuan 130 etxebizitza eraikiko dira. Etxe horiek eremu urbanoan garatuko dira, eta ondorioz, promozio horretako etxebizitzen %60 librea izango da, %20 tasatua eta %20 babes ofizialekoa. Hau da, 78 etxebizitza libreak izango dira, 26 tasatuak eta beste 26 berriz, babes ofizialekoak.

Promozio pribatua Ermotegi eremukoa Urumea Berrik garatuko duen promozio pribatu bat da. Dagoeneko ireki dute etxebizitza libreetan izena emateko epea, eta beraz, interesa dutenek Urumea Berriren web orrian topatuko dute informazio guztia. Etxebizitza tasatu eta libreak aurrerago eskainiko dituzte eta

horiek erosteko aukera izateko Etxebiden izena emanda egon beharko da. Gogoratu baita, Ermotegikoa ez dela hurrengo urteetan garatu nahi den eremu bakarra, izan ere, Babilonin beste 340 etxebizitza eraiki nahi baitira. Hau ere promozio pribatu bat izango da, eta hortaz, jabeei dagokie eremuaren garapena. Babiloniko eremua urbanizagarria denez, Ermotegin ez bezala, lurzoruaren legea aplikatuko zaio, eta etxebizitza publiko gehiago egingo dira. Ondorengoak izango dira proportzioak: %55 babes ofizialekoak %20 tasatuak eta %25 libreak. Udala lanean ari da bi eremu horiek ahalik eta azkarren garatzeko eta herritarrek etxebizitza eskaintza zabalagoa izateko.

Promoción privada La promoción que desarrollará Urumea Berri en Ermotegi es privada. Ya han abierto el periodo para inscribirse en las viviendas libres, de manera que todas las personas interesadas pueden encontrar la información necesaria al respecto en la página web de Urumea Berri. Las viviendas tasadas y de protección las ofrecerán más adelante. Recordar también que está no es la única zona que se quiere desarrollar en los próximos años, ya que en Babiloni se quieren construir otras 340 viviendas. También se trata de una promoción privada por lo que corresponde a las personas propietarias el desarrollo del mismo. Teniendo en cuenta que Babiloni esta en una zona urbanizable, a diferencia de Ermotegi, se le aplicará la ley de suelo actual, y se harán más viviendas públicas. Las proporciones en este caso serán las siguientes: 55% protección oficial, 20% tasadas y 25% libres.

Urnietako Udalak Etxeberrin dituen 10 etxebizitza sozialak alokairuan esleituko ditu: izena emateko epea abenduaren 31 arte

El Ayuntamiento de Urnieta adjudicará en alquiler las 10 viviendas sociales que tiene en Etxeberri: el plazo para inscribirse finalizará el 31 de diciembre

Urnietako Udalak 10 etxebizitza sozial ditu Etxeberri plazan eta alokairuan esleituko ditu. Esleipen prozesuko oinarriak 2020.urtearen hasieran argitaratuko dira, baina esleipen prozesu horretan parte hartzeko interesa duten pertsonek abenduaren 31 baino lehen eman beharko dute izena.

El Ayuntamiento de Urnieta dispone de 10 viviendas sociales en la plaza Etxeberri y las va a adjudicar en alquiler. Las bases del proceso de adjudicación se harán públicas a principios del año 2020, pero las personas interesadas deberán de inscribirse antes del 31 de diciembre para poder participar en el proceso.

Izen-ematea Etxebiden

Inscripción en Etxebide

Etxebiden eman beharko dute izena interesdunek alokairuko eskatzaile moduan. Horretarako bi bide dituzte: 1. Etxebidek Donostiako Andia kaleko 13. zenbakian duen eraikinera joan eta modu presentzialean izena eman. 2. Etxebideren web orriaren bidez izena eman.

Las personas interesadas deberán de inscribirse en Etxebide como solicitantes de alquiler. Para ello tienen dos opciones: 1. Acudir al edificio que tiene Etxebide en Donostia en el número 13 de la calle Andia e inscribirse presencialmente. 2. Inscribirse a través de la página web de Etxebide.

Udala

3


4

253

ERAKUSKETA

ABENDUA DICIEMBRE // 2019

Puertas erakusketa Urnietan artearen bitartez indarkeria matxista ikusarazteko eta hausnartzeko Puertas, artearen bidez indarkeria matxista ikusarazteko eta arazo larri horren gainean hausnartzeko Dimesion agentziak sorturiko proiektu artistiko bat da. Erakusketak, ateak oinarri hartuta artista desberdinek sorturiko 48 obra erakusten ditu. Ate bat 2018.urtean Estatuan indarkeria matxistaren ondorioz eraila izan zen biktima bakoitzeko. Aurreko urtean zehar, Estatuan gizon batek erail zuen emakume bakoitzeko, Di-

mensionek ate bat bidali zion artista bati, ate hori erabil zezan bere obra ezagutzera emateko oinarri gisa. Ate horrek beste aldean dagoen errealitatea irudikatzen du, ikusarazteko helburuz.

Asier Nieblaren atea erakusketan barneratuta Puertas erakusketak Berdintasun Ministerioko datu ofizialetan agertzen diren in-

darkeria matxistaren biktimak biltzen ditu, baina Asier Nieblaren atea ere erakusten du. Asier, emakume baten bikotekide ohiak emakumearekiko mendeku ekintza batean erail izanagatik, oraindik ez baita zerrenda ofizialetan indarkeria matxistaren biktima moduan aitortzen. 2018.urteko Donostiako Aste Nagusian, Asier Niebla lagun batekin hizketan ari zen taberna baten sarreran, eraso bortitz eta

Dimensión

La exposición Puertas en Urnieta para visibilizar y reflexionar a través del arte sobre la violencia machista Puertas es un proyecto artístico creado por la agencia donostiarra Dimensión, que busca generar debate, hacernos reflexionar y visibilizar la problemática de la violencia machista utilizando como herramienta el arte. La muestra expone 48 obras desarrolladas por diferentes artistas sobre puertas, una por cada víctima mortal de la violencia machista durante 2018 en el Estado. A lo largo del año pasado, por cada asesinato de una mujer a manos de un hom-

bre en el Estado, Dimensión envió una puerta a una o un artista que la utilizó como soporte sobre el que crear una obra. Esa puerta como lienzo representa esa realidad que está al otro lado, con el objetivo de visibilizarla.

La puerta de Asier Niebla incluida en la exposición Puertas incluye a las víctimas oficiales de violencia de género que aparecen registradas en los datos oficiales del Ministe-

rio de Igualdad, pero también expone la puerta de Asier Niebla, que a pesar de que fue asesinado por la expareja de una mujer en un acto de venganza hacia ella, todavía no aparece reflejado en las listas oficiales como víctima de violencia machista. Durante la Semana Grande de San Sebastián de 2018, Asier Niebla hablaba con una amiga en la puerta de un bar cuando sufrió una brutal e incomprensible agresión. Sin esperarlo, y por la espalda, un gol-


253

ERAKUSKETA 5

2019 // ABENDUA DICIEMBRE

ulertezin bat jasan zuenean. Espero gabe eta bizkarrez jaso zuen kolpe hark koma egoeran utzi zuen. Bi hilabete egoera horretan egon ostean, 2018ko urrian hil zen Asier. Arrazoia: gizon baten zentzugabekeria, bere lagunaren bikotekide ohiarena, hain zuzen. Puertas erakusketak indarkeria matxistaren gaineko hausnarketa sakon bat eragin nahi duela kontuan hartuta, 47 biktima ofizial horietatik haratago doa Asierren atea barneratuz, zeina erakusketan presente dagoen uztailaz geroztik. Asier, indarkeria mota hau datu ofizialez haratago doala erakusten duen adibide garbi bat da. Bere atearekin estatistika ofizialetatik kanpo dauden dozenaka kasu guztiak sinbolizatu nahi dira, izan ere, zerrenda ofizialetatik kanpo egonagatik maila bereko bikti-

Dimensión

pe le dejó en coma. Tras dos meses en este estado, Asier murió en octubre de 2018. La razón: la sinrazón de un hombre, ex pareja de su amiga. Teniendo en cuenta que Puertas pretende generar una reflexión sobre la violencia machista, va más allá de las 47 víctimas oficiales incluyendo la puerta de Asier que está presente en la exposición desde el mes de julio. Asier es un claro ejemplo de que esta violencia va más allá de los datos oficiales. Con su puerta se quiere simbolizar a las decenas de casos que están fuera de esas estadísticas oficiales, pero que no por ello son menos víctimas. Hoy, que hay un debate abierto sobre este tema, la exigencia de esta puerta simbólica es más necesaria que nunca.

mak dira horiek ere. Gaur, gai horren inguruko debate irekia dagoenean, Asierren atea inoiz baino beharrezkoagoa da.

Inaugurazioa abenduaren 19an, 19:00etan, Lekaion Donostian, Iruñean, Gijonen, Vigon, Barakaldon, A Coruñan, Alicanten eta Zaragozan izan ostean, erakusketa Urnietara iritsiko da abenduaren erdian bere zikloa ixteko. Inaugurazio ofiziala abenduaren 19an, arratsaldeko 19:00etan gauzatuko da Lekaio kultur etxeko areto nagusian, eta herritar guztiei irekia izango da. Gero, erakusketa bisitatzeko aukera eskainiko da 2020ko urtarrilaren 7 bitarte. Ate bakoitzak bere plaka izango du biktimaren izenarekin eta adinarekin. Halaber, eraila izan zen lekuaren eta dataren

inguruko informazioa emango da. Gainera, QR kodearen bitartez, atearen sorkutza prozesuaren bideoa ikusi ahalko da artisaren azalpenekin batera. Bestalde, ate huts bat ipiniko da erakusteka ikustera joaten diren herritarrek haien hausnarketak txertatu ditzaten.

Erakusketa ikusgai urtarrilak 7 bitarte Inauguraziora joateko aukera ez duten herritarrek izango dute erakusketa ikusteko parada urtarrilaren 7 bitarte. Ordutegia 17:00-20:00 izango da astelehenetik ostiralera. Larunbatetan (abenduak 28 eta urtarrilak 4) 10:00-13:00 bitartean egongo da irekita, eta ondorengo egunetan berriz, erakusketa itxita izango da: abenduak 21, 24, 25, 31 eta urtarrilak 1.

Dimensión

Inauguración el 19 de diciembre a las 19:00 en Lekaio Tras exhibirse hasta ahora en Donostia, Pamplona, Gijón, Vigo, Barakaldo, A Coruña, Alicante y Zaragoza, la exposición llegará a Urnieta a mediados de diciembre para cerrar el ciclo. La inauguración oficial se realizará el 19 de diciembre a las 19:00 horas en la sala principal de la casa de cultura Lekaio, y estará abierta a toda la ciudadanía. Después, la exposición se podrá visitar hasta el día 7 de enero de 2020. Cada puerta llevará una placa con el nombre y la edad de la víctima. También se informará sobre el lugar y la fecha en que fue asesinado o asesinada, y además, mediante el código QR se podrá ver el vídeo

de la creación de la puerta junto con las explicaciones de cada artista. Por otro lado, se pondrá una puerta vacía para que las personas que visiten la exposición puedan plasmar sobre ella sus reflexiones.

La exposición hasta el 7 de enero Las personas que no puedan acudir al acto de inauguración tendrán la posibilidad de ver la exposición hasta el día 7 de enero. El horario de lunes a viernes será de 17:00 a 20:00. Los sábados (28 de diciembre y 4 de enero) estará abierta de 10:00 a 13:00, y en los siguientes días por último, estará cerrada: 21, 24, 25, 31 de diciembre y el 1 de enero.


6

253

BIZIKIDETZA

ABENDUA DICIEMBRE // 2019

Bizikidetza, Memoria eta Giza Eskubideen jardunaldiak Urnietan “Gaztedia, memoria eta transmisioa” mahai ingurua abenduaren 12an

Urnietako Udalak hainbat urte darama bizikidetzaren eta memoriaren gaineko lanketa egiten Urnietan ahalik eta elkarbizitza egokiena lortzeko eta memoria partekatu eta inklusibo bat sortzeko xedez. Aurten ere jardunaldi berri batzuk antolatu ditu eta berauetan giza eskubideak ere landuko dira, izan ere, jardunaldiak Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren (abenduak 10) inguruan antolatu dira.

“In Dialogue” dokumentala eta zineforuma abenduaren 10ean 2019ko jardunaldien baitan hiru ekintza antolatu dira. Lehenengoa, abenduaren 10ean, arratsaldeko 19:00etan izango da Lekaio kultur etxean “In Dialogue” dokumentalarekin. “In Dialogue” Ipar Irlandako gatazka eta elkarrizketaren boterea uztartzen dituen dokumentala da. Bertan, Sira Abenoza filosokoak mahai beraren inguruan bildu ditu IRA-ko eta talde paramilitar unionistetako kide ohiak, soldadu britainiar ohi bat eta polizia ohi bat. Elkarrekin, elkarrizketa-ariketa batean

Udala

murgiltzen dira. Protagonisten hitzetan, "ezezagunerantz egindako bidea da" eta aldi berean "bakea eraikitzeko modu bakarra da". Dokumentalaren ostean, Zineforuma izango da Paul Riosekin. Riosen ibilbidea aski ezaguna da bakearen, elkarrizketaren eta berradiskidetzearen arloan. Lehenik, Elkarrin aritu zen, eta ondoren, 2006 eta 2015 artean Lokarriko zuzendaria izan zen. Orain, berriz, kolaboratzailea Agirre Lehendakaria Centerren.

Bigarren hitzordua bi egun beranduago izango da, abenduaren 12an. Bertan, ordu eta leku berean “Gaztedia, memoria eta transmisioa” mahai ingurua ospatuko da Iker Usonekin eta Leire Ostizarekin. Uson bakegintzan espezializaturiko gizarte langilea da eta Ostiza berriz, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko bake eta bizikidetza teknikaria. Mahai inguruan ondorengo gaiak landuko dituzte: zer dakite gure gazteek? Zer ez dakite? Zer kontatu diegu? Zer jakin nahi dute? Zergatik da horren garrantzitsua transmisioa? Nola landu behar da transmisioa? Noren ardura da transmisioa?

Film laburrak ikasleentzat Herritarrei irekitako bi ekintza horiez gain, jardunaldien barruan ikasleekin giza eskubideen lanketa bat egitea proposatzen da film laburren bitartez. Besteak beste, ondorengo gaiak jorratuko dituzte: identitatea, migrazioa, politika, emakumezkoen sexu-organoen erauzketa eta Indiako azido erasoen biktimak.

Jornadas de Convivencia, Memoria y Derechos Humanos en Urnieta El Ayuntamiento de Urnieta lleva varios años trabajando para conseguir el mayor grado de convivencia posible en el municipio y para tratar de crear una memoria compartida e inclusiva. Este año también ha organizado unas nuevas jornadas, y en ellas, también se trabajarán los derechos humanos. De hecho, las jornadas se han organizado alrededor del Día Internacional de los Derechos Humanos (10 de diciembre).

El documental “In Dialogue” y Cineforum el 10 de diciembre Para las jornadas del año 2019 se han programado tres actividades. La primera tendrá lugar el 10 de diciembre a las 19:00 horas en la casa de cultura Lekaio con el documental “In Dialogue”. Es un documental que relaciona el conflicto de Irlanda del Norte con el poder del diálogo. La profesora de filosofía Sira Abenoza reune en torno a la misma mesa a varias personas que vivieron el conflicto

de Irlanda del Norte desde diferentes perspectivas: exmiembros del IRA, del grupo paramilitar unionista, un exsoldado del ejército británico y un expolicía. Juntos se embarcan en un ejercicio de diálogo que, en palabras de sus propios protagonistas, “es un camino hacia lo desconocido” y a la vez “es la única forma de construir la paz”. Después del documental se realizará un Cineforum con Paul Rios. La trayectoria de Rios es de sobra conocida en el ámbito de la paz, el diálogo y la reconciliación. Primero en Elkarri, y posteriormente, entre 2006 y 2015 fue director de Lokarri. Actualmente, es colaborador de Agirre Lehendakaria Center.

Mesa redonda “Juventud, memoria y transmisión” el 12 de diciembre La segunda cita será dos días más tarde, el 12 de diciembre. A la misma hora y lugar se celebrará la mesa redonda “Juventud, memoria y transmisión” con Iker

Uson y Leire Ostiza. Uson es un trabajador social especializado en paz y convivencia y Ostiza por su parte, es técnica de paz y convivencia del Consejo de la Juventud de Euskadi. En la mesa redonda se tratarán los siguientes temas: ¿Qué sabe y conoce nuestra juventud? ¿Qué no sabe? ¿Qué quiere saber? ¿Qué les hemos contado? ¿Por qué es importante la trasmisión? ¿Cómo debe abordarse? ¿De quién es la responsabilidad de transmitir?

Cortometrajes para el alumnado Además de esas dos actividades abiertas a la ciudadanía, dentro de las jornadas se trabajarán los derechos humanos con el alumnado a través de cortometrajes. Entre otros, tratarán problemáticas complejas como identidad, migración, política, mutilación genital femenina y la lucha de las víctimas de ataques con ácido en la India.


253

GABONAK

2019 // ABENDUA DICIEMBRE

Gabonetan ondo pasatzeko eskaintza zabala Gabonetarako ekintza mordoa antolatu dituzte Urnietako Udalak eta herritarrek urtero bezala. Abenduaren 16tik urtarrilaren 5era arte haur, gazte eta helduentzako jarduerak izango dira herriko toki desberdinetan. Lourdes Iriondo Musika Eskolako ikasleek kontzertuak eskainiko dituzte abenduaren 16tik abenduaren 19ra bitarte. Hitzordu gehienak Saroben izango dira arratsaldeko 18:30ean. Abenduaren 21ean berriz, Santo Tomas eguna ospatuko da. Salestarretako Gabonetako jaialdia izango da Bosko Anitzek antolatuta eta Sorginek ere postu bat jarriko dute eguna girotzeko.

Olentzero eta Mari Domingi Bi egun beranduago, abenduaren 23an, Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera izango da Egape Dantza Taldeak antolatuta, umeentzako zita berezia inondik ere. Berrasoeta parketik San Joan plazaraino ibilbidea gauzatuko dute 17:30ean hasita. Hurrengo egunean ostera, 12:00etan, gabon-kantak izango dira ikastetxeetako ikasleekin, eta 16:30etik aurrera aldiz, gabon kantak entzun ahal izango dira kalez kale Kantazaun kantujiraren eskutik. Haurrentzako “Sormen txokoek” eta “Topaguneak” ere protagonismo berezia izango dute abenduaren 26an, 27an, 30ean, eta 31n. Musika gogoko dutenek bestalde, Gospel kontzertuaz gozatzeko parada izango dute abenduaren 30ean, 19:30ean, elizan. Eta urtea osasuntsu amaitzeko, azken urteotan indarrra hartu duen San Silbestre lasterketa ospatuko da

Se han organizado numerosas actividades para las Navidades al igual que los años precedentes. Desde el 16 de diciembre hasta el 5 de enero habrá actividades para los niños y las niñas, así como para personas jóvenes y adultas en diversos puntos del municipio. El alumnado de la escuela de música Lourdes Iriondo ofrecerá conciertos entre el 16 y el 19 de diciembre. La mayoría de las citas serán en Sarobe a las 18:30 horas. El 21 de diciembre en cambio, se celebrará el día de Santo Tomas. Habra festival de navidad de los Salesianos organizado por Bosko Anitz y las brujas pondrán un puesto para animar el día. Dos días más tarde se producirá la llegada de Olentzero y Mari Domingi organiza-

Aiurri

Poxta Zahar elkarteak antolatuta abenduaren 31n. Izen ematea 15:00-16:00 bitartean izango da San Joan plazan. Ordu horretan abiatuko da umeen lasterketa, eta ondoren, hartuko dute lekukoa helduek.

Urtarrileko lehen egunetarako ere hainbat ekimen programatu dira. Urtarrilaren 3an esaterako, Ludobus egurrezko jolasak eskainiko dira kiroldegian. Hurrengo egunean ostera, puzgarriak ipiniko dira

kiroldegian, eta urtarrilaren 5ean azkenik, Errege magoen txanda iritsiko da. Harrera San Migel elizan egingo zaie 16:00etan, eta bertan, haurrekin argazkiak egin eta gutunak jasotzeko aukera egongo da. Desfilea Lobera baserritik 18:00etan abiatuko da. Beraz, haur guztiak Erratzuko zubira hurbiltzera deitzen dira. Pregoia eta gero, Errege Magoek Urnietako 0 eta 6 urte arteko haur guztiei oparitxo bat banatuko diete, udaletxe azpiko arkupeetan. Hau 19:00ak aldera hasiko da.

do por Egape Dantza Taldea. Realizarán un recorrido desde el parque de Berrasoeta hasta la plaza San Juan partiendo a las 17:30 horas. A las 12:00 horas del siguiente día en cambio, comenzarán las canciones de navidad con el alumnado de los colegios del pueblo, y a partir de las 16:30 de la tarde de la mano de Kantazaun. “Los rincones de creatividad” y los “Puntos de encuentro” para los niños y para las niñas también tendrán especial protagonismo los días 26, 27, 30 y 31 de diciembre. Los amantes de la música por otro lado, podrán disfrutar de un concierto de Gospel el día 30 a las 19:30 horas en la iglesia. Y para finalizar el año de manera saludable la San Silvestre organizada por Poxta Zahar el

día 31. La inscripción se realizará el mismo día entre las 15:00 y las 16:00. A esa hora dará comienzo la carrera de las niñas y de los niños, y a continuación llegará el turno de las personas adultas. Los primeros días de enero también habrá con qué entretenerse. El día 3 Ludobus con juegos de madera en el polideportivo. El siguiente día hinchables también en el polideportivo, y el día 5 por último, llegará el turno de los reyes magos. La recepción será en la iglesia San Miguel a las 16:00 horas, donde se sacarán fotos y recogerán las cartas. El desfile partirá desde el caserío Lobera a las 18:00, y hacia las 19:00, tras la lectura del pregón repartirán regalos a todas las niñas y a todos los niños de 0 a 6 años en los soportales del consistorio.

Errege magoak

7


8

SAROBE 25 URTE

253

ABENDUA DICIEMBRE // 2019

Sarobe arte eszenikoen gunea bere 25.urteurreneko ospakizunetan murgilduta dagoen honetan, urte hauetan guztietan bertan landu diren lau diziplina nagusietatik (antzerkia, dantza, musika eta zinea) igarotako lau pertsona ezagunekin elkartu gara, haien bizipenak ezagutzeko eta beraien ibilbidean Sarobek izan duen garrantzia ezagutarazteko.

AITOR ARREGI (ZINE ZUZENDARIA)

”Ate salbagarri bat ireki zitzaidan Saroben” Gaur egun jende askok ezagutzen zaitu arrakasta handia lortu duten lanak sortu dituzulako, baina denek jakingo ez dutena da Saroben eman zenituela lehen urratsak zinemagintzan. 1999-2000 ikasturtean izan nintzen ni Saroben eta ilusio eta nostalgiarekin oroitzen dut garai hura. Zinezale amorratua nintzen garai hartan, baina aldi berean ez nekien nola kudeatu jakin nahi nuen hura, eta ate salbagarri bat ireki zitzaidan Saroben. Horrelako ikasketak egiteko lekurik ez zegoen orduan.

Gainera, goi mailako irakasleak izan zenituen. Gidoigintza Michel Gaztambiderekin ikasi nuen eta zuzendaritza Enrique Urbizurekin. Harrituta geratzen nintzen irakasleek esaten ziguten guztiarekin eta mahai gainean jartzen zizkiguten kontzeptuekin. Nik gainera nire lehenengo film laburrak

Saroben egin nituen. Lehenengo aldia izan zen errealitatearekin topo egin nuena, filmazio erreal batekin, alegia. Hori Sarobek eman zidan eta oso eskertuta nago.

Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga ere bertan ezagutu zenituen ezta? Hala da, Saroben ezagutu genuen elkar eta Sarobetik atera genuen jakituria horretatik sortu zen Moriarti ekoiztetxeko hazia.

Beraz, giltzarri izan da zuen ibilbidean. Sarobe gabe ziurrenik gure egarri hori asetzeko gunerik ez genukeen izango, eta agian, Garaño eta Goenaga ere ez nituen ezagutuko. Sarobegatik izan ez balitz ez ginateke gaur egun gauden lekuan eta puntuan izango.

Zuek hiruretaz aparte harrobi emankorra izan da.

Puntu hori azpimarratzekoa da dudarik gabe. Sarobeko eskolan ezagutu ginen hainbat honetara dedikatu dira gero. Esango nuke 10 baino gehiago garela jarraitu dugunak: Goya sari bat duen Jon Serrano, Iñaki Diez eta beste hainbat Saroben ikasitakoak dira.

“La trinchera infinita” Saroben ikusgai izango da abenduaren 15ean. Berezia izango da hasi zineten lekuan pelikula eskaintzea hain data berezian ezta? Dudarik gabe. Ni aspaldian ez naiz izan Saroben eta kuriositate handia daukat ikusteko nola dagoen. Urte askoren ostean maitasun berezia diozun leku batera bueltatzen zarenean magia berezi bat sortzen da, eta espero dut horrela izatea. Oroitzapen on asko etorriko zaizkit gogora. Aspaldi ikusi ez duzun jendea berriro ikustea ere oso polita da.

EDU MURUAMENDIARAZ (AUKERAN DANTZA KONPAINIAKO ZUZENDARIA)

”Sarobe erreferente bat zen, erreferente bat da eta erreferente izango da” 2010.urtean iritsi zen Aukeran Sarobera. Zer suposatu zuen konpainiarentzat? Guretzat aurrerapauso handia izan zen. Inflexio puntu bat suposatu zuen Sarobera etortzeak. Heldutasuna eman dio konpainiari. Profesionaltasuneruntz pausoak ematen jarraitzeko ezinbestekoa da, oinarri nagusia, eta hori da nire helburua.

Aukeran iritsi den lekura iristeko egin duen bidean Sarobe oinarrietako bat dela esan daiteke? Saroberik gabe kontua bestelakoa izango zen. Sarobek konpainiari lasaitasun handia eman dio gauzak patxadaz eta behar bezala sortzeko. Guretzako arnasa da. Lehen zerbait berezia prestatu behar genuenean etortzen ginen Sarobera, azken uki-

tuak emateko, eta dena presaka egiten genuen, presio handiagoarekin. 2010etik aurrera ordea, sorkuntza guztiak hemen egiten ditugu. Guretzat Sarobe laborategi bat da, esperimentu guztiak bertan egiten ditugu, eta hortik irteten dira gure ikuskizunak.

Aukeran eta batez ere zu, Urnietan dantzaren ikono bihurtu zarete. Ni Bergaratik Donostiara etorri nintzen eta duela 22 urte Egape Dantza Taldeko irakasle izateko aukera eman zidaten. Horrela iritsi nintzen Urnietara zer geratuko zen jakin gabe, eta begira zein bide polita egin dugun, ni oso gustura nago. Urnietak ikaragarri eman dit niri, eta nik ere Urnietari zerbait eman diodala uste dut. Elkartruke bat da.

Elkartruke horretan aurrestreinaldiak bertan eskaintzen dituzue beti, eta dantzaren zabalpenean lan ederra egiten duzue. Aukeran erreferentzia bat da Urnietarentzat, eta nik uste dut herriarentzat ere Aukeran Urnietako parte dela. Gainera, Urnietako dantzari gazteentzat oso positiboa da, izan ere, beti dute bizirik Aukeranera jauzi egiteko ilusioa. Niri horrek lan egiteko gogo gehiago ematen dit, herriko jendea nirekin oso lotua sentitzen dudalako.

25 urte bete ditu Sarobek, baina oraindik bide luzea du egiteke. Espero dut baietz. Guk hemen jarraitu nahi dugu. Sarobe bizirik dago. Sarobe erreferente bat zen, erreferente bat da eta erreferente izango da.


253

SAROBE 25 URTE 9

2019 // ABENDUA DICIEMBRE

MIREIA GABILONDO (ANTZEZLE ETA ZUZENDARIA)

”Sarobe etxe bat bezalakoa da guretzat, behar bezalako lekua ikuskizunak eratzeko eta garatzeko” Euskal Herriko antzerki konpainia esanguratsuenen ikuskizunen eraketa prozesuen eta emanaldien testigu zuzen izan da Sarobe. Sarobe behar bezalako leku bat da ikuskizunak eratzeko, garatzeko eta hobetzeko. Oso toki aproposa da, izan ere, benetako antzoki batean lan egiteko aukera ematen du. Eta hori oso garrantzitsua da. Hasierako lanketak areto txikietan egin daitezke, baina gero, ezinbestekoa da leku zabal bat edukitzea, dimentsio egokiak dituena eta fokuak erabil ditzakezuna. Eraketa lan prozesua modu serio eta egoki batean egiteko lekua da Sarobe. Urteak atzera eginda ez genuen baliabide bat da. Jauzi garrantzitsu bat eman zen Saroberekin.

Beraz, Sarobe hitza entzundakoan sentimendu berezi bat etorriko zaizu burura. Guretzako etxe bat bezalakoa da. Urte asko egin ditugu bertan. Gure ikuskizun guztiak bertan sortu ditugu. Sarobera sartu or-

duko bertako usainak hainbeste obretako eta aurrestreinaldietako oroitzapenak ekartzen dizkizu, eskaileratxo horiek igo ahala. Nerbioak, bizipozak, ezjakintasunak... denetarik bizi izan dugu bertan. Gainera, publikoarekin egiaztatzeko aukera ematen digute aurrestrenaldiek eta hori ere funtsezkoa da.

Egindako lan guztietatik baten bat oroitzen duzu bereziki? Ikuskizun mordoa egin ditut bai antzezle moduan eta baita zuzendari moduan ere, baina batekin geratzea oso zaila egiten zait. Hori bai, duela gutxi oso festa berezi bat egin genuen Saroben. Edi Naudo zendu egin zen duela hilabete Madrilen lanean ari ginela. Gurekin 30 urte inguru egin ditu lan Tanttakan, eta pentsatu genuen despedida txiki bat egitea lanbideko guztiak bilduta. Segituan ikusi genuen lekurik aproposena Sarobe zela, eta beraz, pentsatu guretzat zer nolako esanahia duen Sarobek.

Zuzendari eta antzezle paperak oso desberdinak dira? Zuzendari moduan osotasuna begiratzen duzu. Zure pertsonaia txiki hori defenditu behar duzunean beste toki batetik aritzen zara. Bietan oso gustura sentitzen naiz.

Kultura sortzeko horrelako guneek duten garrantziaz jakitun gara? Gehiago beharko genituzte. Euskal Herrian edo Gipuzkoan ez gara horrenbeste, baina askotan, tokatzen da data konkretu batzuetan lan egiteko zailtasunak izatea eta horrelako lekuei behar besteko garrantzia eman behar zaie. Lan egiteko guneak ezinbestekoak ditugu.

Orduan Sarobek aurrera egitea eta berritzen joatea funtsezkoa da. Sarobek aurrera egin behar du. Etxe guztietan bezala beti dago zerbait hobetzeko eta berritzeko, eta behar berriei erantzun behar zaie, baina aurrera eginez.

MIKEL MAKALA (MUSIKARIA)

“Sarobe pauso bat aurretik egon da beti eta apostu finko batzuetatik haratagoko apostuak egin ditu” Promotore lanak egin zenituen Saroben antolatzen ziren kontzertuetan. Zein oroitzapen dituzu? Oroitzapen oso onak. Hilabetean behin egiten genuen eta hainbat talde interesgarri eraman genituen Sarobera ondoren nahiko potenteak izan direnak. Esate baterako, Anari edo Delorean bertatik pasa ziren. Orain, perspektibarekin ikusita zerbait polita egitea lortu genuela uste dut.

Nolako giroa izaten zen? Oso ona. Herriko jendeaz gain inguruko herrietako jendea mugitzea lortzen genuen. Ez ginen bakarrik estilo batera mugatzen, estilo desberdinak lantzen genituen, izan ere, aniztasuna oso garrantzitsua zen niretzat.

Jendea erakartzen genuen. Batez ere, Donostialdeakoa, baina baita, Euskal Herriko beste txokoetakoa ere.

Euskal musika eta rock-a. Euskal Herriko zutabea eta euskarria izan delako rock-a.

Aniztasuna aberastasun iturri da ezta?

Jendeari plan eder bat egiten genion eta prezio nahiko merke batean gainera, Saroben eskaintzen diren gainerako kultur ekimenak bezala, eta hori zorte handi bat da.

Nik beti ikusi dut Sarobe pauso bat aurretik egon dela eta apostu finko batzuetatik haratagoko apostuak egin ditu. Gaur egun, aretoetako antolatzaileek, oro har, ez dute arriskurik hartzen taldeak aukeratzerakoan, gauza ziurretara joaten dira emaitzak nahi dituztelako epe motzean. Saroben hartzen genituen arriskuak, kontzertu desberdinak eginez, hip hopekoak adibidez.

Zer gustatzen zitzaion bereziki gerturatzen zen jendeari?

Musikazaleentzat aukera ezin hobea zen.

Sarobeko urteurrenean parte hartzea berezia izango da zuretzat ezta? (elkarrizketa kontzertuaren aurretik egina dago) Ilusioa egiten dit hain data berezian Saroben jotzeak. Gu aurrera goaz baina garai bateko aurpegi ezagunak ikustea berezia eta hunkigarria izango da. Garai bateko oroitzapenak etorriko zaizkit.


10

IKASTETXEAK

253

ABENDUA DICIEMBRE // 2019

IEgape Ikastola

Egapeko ikasleak herriko komertzioa bultzatzen

Egape Ikastolako helburuetako bat gure ikasleak herritar aktiboak bilakatzea da, herrian eragile izanik eta bertan sortzen diren beharrei erantzuteko prestatuz. Horretarako metodologia aktiboaz baliatzen gara, gelan ikasitakoa azken muturreraino eramanez eta herriarentzat hainbat ekimen sortuz. Hauxe da bigarren urtez egiten ari garena. Jada, DBH 4. mailako ikasleak Tokiko komertzioa sustatzeko kanpaina antolatzen ari dira Onbizi elkartearen eskaerari erantzunez. Euskara arloan lantzen diren eduki eta konpetentziak aitzakiatzat hartuta ikasleekin ikasketa zerbitzua gara-

tuz antolatzen da kanpaina. Herriari zerbitzua eskaintzen zaio ikaskuntza-prozesuari zentzua emanez eta ikasleari jakintzak errealitatera transferitzeko aukera emanez. Proiektua zuzentzen ari den irakasleak, Donostiako Berritzeguneak antolatutako jardunaldietan parte hartu du “Jolas eta Ekin” elkartearekin batera iazko esperientzia beste profesionalekin partekatzeko. Beraz, Egapetik gure ikasleak prestatzen ari diren kanpainan bat egin dezazuen eskatzen dizuegu: Herriko saltokietan kontsumitu, komertzioa bizirik duen herria, herri bizia da!

IMagale Ikastetxea

Nazioarteko topaketa Alemanian Azaroan, Magale ikastetxeko Batxilergoko lehenengo mailako 11 ikasleek Erasmus+eko nazioarteko topaketa batean parte hartzeko aukera izan zuten Finlandia eta Alemaniako ikasleekin batera. Topaketa hau, Alemaniako Aurich herrian ospatu zen eta aste beteko iraupena izan zuen. Berotze globala gaia ardatz izanik, aldaketa klimatikoa eta berotegi efektuaren inguruan sakondu zuten gure ikasleek Finlandiakoekin batera. Gai honen inguruan hausnartu, beraien kezkak elkarbanatu eta

arazoari irtenbidea emateko zenbait proposamen egin zituzten. Hau guztia, elkarren artean ingelesez komunikatuz. Honetaz gain, Euskal Herriko kultura ezagutarazteko ondorengo jarduerak egin zituzten: gure hizkuntza, paisaia eta ohiturak aurkeztu, Agurra dantza eskaini, parte hartzaile guztiekin kalejira antolatu eta sokatirako tiraldi batzuk burutu. Egonaldian zehar, zenbait tailer ere landu zituzten, hala nola, dantza, egunkaria eta kale antzerkia.

Alumnos de 1º de Bachillerato de Magale Ikastetxea han participado en un encuentro internacional en Aurich, Alemania, junto a jóvenes de Finlandia y Alemania. El objetivo del encuentro, ha sido profundizar en el tema del calentamiento global, así como conocer otras culturas europeas y practicar el inglés.

El alumnado de Egape impulsando el comercio local Uno de los objetivos de Egape Ikastola es formar personas activas y comprometidas con la sociedad. A través de las metodologías activas, los contenidos y las competencias trabajadas en el aula desarrollamos proyectos e iniciativas válidas para nuestro pueblo. Esto es lo que estamos haciendo por segundo año consecutivo, el alumnado de 4º de DBH atendiendo a la demanda del grupo Onbizi, está organizando una campaña para promover el comercio local. A través del aprendizaje-servicio, el alumnado, identifica en su entorno próximo una situación con cuya mejora se compromete, desarrollando un proyecto solidario que pone en juego conocimientos, habilidades, actitudes y valores. La profesora que dirige dicha experiencia ha participado junto a “Jolas eta Ekin” en las jornadas organizadas por el Berritzegune de Donostia para compartir su experiencia con otros centros. Desde Egape os pedimos que colaboréis en la campaña que está preparando nuestro alumnado: ¡Consumid en el comercio local, un pueblo con comercio activo, es un pueblo vivo!


253

AISIA

2019 // ABENDUA DICIEMBRE

IZINE KARTELERA SAROBE AEG

www.sarobe.info

4€

BONO 5: 18 €

BONO 10: 30 €

TERRA WILLY: PLANETA EZEZAGUNA

LA TRINCHERA INFINITA

ALFOMBRA MAGIKOA

HORMAN ERLOJUA DUEN ETXEA

GUZTIENTZAT / TODOS

GUZTIENTZAT / TODOS

GUZTIENTZAT / TODOS

GUZTIENTZAT / TODOS

ABENDUAK 8 8 DE DICIEMBRE

ABENDUAK15 15 DE DICIEMBRE

ABENDUAK 22 22 DE DICIEMBRE

ABENDUAK 28 28 DE DICIEMBRE

17:00

18:00

17:00

17:00

IURNIETAKO KZ-GUNEA ABENDUKO ORDUTEGIA HORARIO DE DICIEMBRE 16:00-20:00 ASTELEHENETIK OSTIRALERA / LUNES A VIERNES Komunitate birtualak: Zure elkartearen doako webgunea sortzeko aukera eskaintzen dizugu. IT Txartela: Teknologia berrien gaineko ezagupideen egiaztapena. IKASTAROAK (ASTELEHENETIK OSTIRALERA): Oinarrizko Internet: Internet mundua, PC bat ezagutu, nabigazioa, posta elektronikoa... eta gehiago. Software librea: ofimatika mundua, software librearen baldintzak, baimenak eta abar. Sare Sozialak 2.0: sare ezberdinak erabiliz, komunikatu eta zure dokumentuak konpartitu. Irudia: imaginazioa esna ezazu grafiko aplikazioak erabiliz. Google Apps: zure eta zure enpresaren antolakuntza errazteko tresnak. Smartphoneak eta tabletak: zure gailuak eta aplikazio ospetsuenak erabiltzen ikasi. Programazioa eta garapena: programazio tresnak erabiltzen ikasi.

Comunidades virtuales: Te ayudamos a crear una página web gratuita para tu asociación. IT Txartela: Certificación de conocimientos en nuevas tecnologías. CURSOS (DE LUNES A VIERNES): Internet básico: entra en el mundo de Internet; qué es un PC, correo electrónico... y mucho más. Software libre: ofimática, características del software libre, tipos de licencias, etc. Redes Sociales 2.0: comunícate y comparte tus documentos a través de las diferentes redes sociales. Imagen: da rienda suelta a tu creatividad con las aplicaciones gráficas de código abierto. Google Apps: herramientas que facilitarán tu organización personal y la de tu empresa. Smartphones y tablets: aprende a utilizar tus dispositivos y las aplicaciones más populares. Programación y desarrollo: aprende a utilizar herramientas de programación.

943 023 682 · www.kzgunea.eus

IKASTAROAK / CURSOS PC, teklatua eta sagua hasieratik nola erabili ikas ezazu Aprende a manejar PC, teclado y ratón desde cero 02-04 16:00-18:00 Euskara Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi Internet Básico. Aprende a navegar y enviar correos electrónicos 05-19 16:00-18:00 Euskara Google Calendar. Zure denboraren kudeaketa hobetu Google Calendar. Gestiona mejor tu tiempo 20 16:00-18:00 Gaztelania

URRUNEKO HEZKUNTZA FORMACIÓN A DISTANCIA

Wikiloc. Sortu eta partekatu zure kanpoko ekintzen ibilbideak. Wikiloc. Crea y comparte tus rutas al aire libre. Google Data Studio. Zure datuak aztertu. Google Data Studio. Analiza tus datos. Wordpress. Zure webgunea sortu. Wordpress. Crea tu sitio web. Marka pertsonala eta LinkedIn. Marca personal y LinkedIn. Zibersegurtasuna. Arriskuak, zaurgarritasunak eta mehatxuak. Ciberseguridad. Riesgos, vulnerabilidades y amenazas

11


16. posta-kutxa 20130 Urnieta –Gipuzkoa– www.urnieta.eus PAPER EKOLOGIKOA PAPEL ECOLÓGICO

AGENDA KONTZERTUA: TENPERA, RO Abenduak 14 22:00, Sarobe Doan

LOURDES IRIONDO MUSIKA ESKOLAKO IKASLEEN KONTZERTUAK Abenduak 16-19 Doan

GABONETAKO LEHIAKETEN SARI BANAKETA Abenduak 18 18:30, Sarobe

Antolatzailea: Egape ikastola eta Magale ikastetxea

BINGOA

Abenduak 19 17:30 Denda Berri Jubilatuen Egoitza

GABONETAKO JAIOTZAREN PIZTUERA Abenduak 19 18:00, Etxeberri plaza

Antolatzailea: Magale ikastetxea

NEGUKO AZOKA

Abenduak 20 Goizean, Egape ikastolan

SANTO TOMAS PINTXOAK Abenduak 20 16:30 Denda Berri

IPUIN KONTAKETA IXABEL AGIRRESAROBEREKIN Abenduak 20 17:30, Ludoteka

ABENDUA / DICIEMBRE ANTZERKIA: “ENTRE COMILLAS” ETA “ZURRUNBILOAN” Abenduak 20 19:30, Sarobe Doan

SANTO TOMAS EGUNA

Abenduak 21 Salestarretako Gabonetako Jaialdia 15:30 Antolatzailea: Bosko Anitz

DANTZALDIA

Abenduak 22 18:00, Denda Berri Jubilatuen Egoitza

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI BADATOZ

Abenduak 23 17:30, Berrasoeta parketik San Joan plaza Antolatzailea: Egape Dantza Taldea

GABON KANTAK

Abenduak 24 12:00, ikastetxeetako ikasleak 16:30, Kantazaun

SORMEN TXOKOA

Abenduak 26, 27, 30, 31 11:00-13:00, Lekaio kultur etxea (2012-2014 urte bitarteetan jaiotakoentzat)

TOPAGUNEA

Abenduak 26, 27, 30, 17:30-19:00 (2009-2011 urte bitarteetan jaiotakoentzat)

URTE BUKAERAKO BRINDISA Abenduak 27 19:00, Etxeberri plaza

Antolatzailea: Etxeberi auzo elkartea

GABONETAKO TXAPELKETA

Abenduak 28 Egun osoan, frontoian eta kiroldegian Antolatzailea: UKE

TXAN MAGOA Abenduak 29 18:00, Sarobe 3 euro

GOSPEL KONTZERTUA Abenduak 30 19:30, eliza

SAN SILBESTRE LASTERKETA

Abenduak 31 15:00-16:00, izen ematea San Joan plazan Antolatzailea: Poxta Zahar gazte koadrilen elkartea

LUDOBUS EGURREZKO JOLASAK Urtarrilak 3 16:30, kiroldegia

5-11 urtekoentzat

PUZGARRIAK

Urtarrilak 4 11:00-13:00 eta 16:30-19:00, kiroldegia 0-1 urte bitartera

ERREGE KABALGATA

Urtarrilak 5 16:00, harrera 18:00, desfilea Lobera baserritik 19:00, opariak 0-6 urte bitarteko haurrei


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.