Page 1

251 2019 URRIA OCTUBRE

Urnietako Udalaren aldizkaria

Modulu aurrefabrikatuak BERRASOETAKO PARKING-EAN KIROLDEGIKO JARDUERAK MANTENTZEKO

Mรณdulos prefabricados EN EL PARKING DE BERRASOETA PARA MANTENER LAS ACTIVIDADES DEL POLIDEPORTIVO


2

251

UDALA

URRIA OCTUBRE // 2019

Modulu aurrefabrikatuak Berrasoetako parking-ean kiroldegiko jarduerak mantentzeko obrak irauten duen bitartean Urnietako Udalak modulu aurrefabrikatu batzuk jarriko ditu Berrasoetako parkingean kiroldegian gauzatzen diren jarduerak mantendu ahal izateko obrek irauten duten bitartean. Horrela, erabiltzaileei sortuko zaizkien eragozpenak ahalik eta txikienak izatea lortu nahi da. Gainera, parkingaren zati bat libre geratuko da ibilgailu batzuk bertan aparkatzen jarraitzeko aukera izan dezaten. Hasiera batean, modulu aurrefabrikatuak futbol zelaiaren inguruan dauden atletismoko pistetan kokatuko zirela komunikatu zen, baina azkenean, parkingean ipintzea erabaki da erabiltzaileen jarduerak ahalik eta gutxien eragozteko asmoz, eta atletismoko pista normaltasunez erabiltzen jarraitu dadin.

kera izango da. Igerilekura ostera, behinbehinean Pintore kaletik egingo den sarreratik sartu beharko da. Moduluei dagokienean, nabe desberdinak egongo dira. Nagusian pilatuko dira kardio eta muskulazio gelak, balioaniztuna, spinning-ekoa eta mantenukoa. Beste batean izango dira bulegoak eta harrera. Aldagelei bideraturiko 6 modulu egongo dira, bakoitzean gutxienez 6 dutxa aurkituko direlarik. Komunak beste bi modulutan banatuko dira, modulu bakoitzak bi zati desberdindu izango dituelarik, gizo-

nezkoena eta emakumezkoena. Instalazioek aldagela-komun egokitu bat ere izango dute.

Egokitzapenak urrian Moduluak muntatzen hasi aurretik egokitzapen lanak gauzatuko dira. Egokitzapen lanak urrian hasiko dira Sanmiel jaien ostean. Urrian hasiko da baita, igerilekuko instalazioen eraikin berria eraikitzeko obra. Eraikin berria igerilekuko solariumaren eta Pintore kaleko 5. zenbakiaren artean kokatuko da.

Sarbidea Berrasoetako parking-etik Kiroldegirako sarrera parking-ean, gainerako moduluen alboan jarriko den harreratik gauzatu beharko da. Handik, futbol zelaira jaisten den aldaparen bitartez, zelaira bertara eta eskubaloiko pistara joateko au-

Módulos prefabricados en el parking de Berrasoeta para mantener las actividades del polideportivo durante el transcurso de las obras El Ayuntamiento de Urnieta instalará unos módulos prefabricados en el parking de Berrasoeta para tratar de mantener las actividades que se desarrollan en el polideportivo mientras se lleven a cabo los trabajos de reforma. Así, se pretende que las molestias que se ocasionen sean mínimas. Además, una parte del parking se dejará libre para que se puedan seguir estacionando algunos vehículos. En un principio, se comunicó que los módulos se ubicarían en la pista de atletismo que está alrededor del campo de fútbol, pero finalmente se ha decidido ponerlos en el parking para tratar de interferir lo menos po-

sible en las actividades de las personas usuarias y para que se pueda continuar utilizando la pista de atletismo con total normalidad.

Acceso desde el parking de Berrasoeta La entrada al polideportivo se realizará desde la recepción que se pondrá en el parking junto con los demás módulos. Desde allí, y a través de la cuesta que baja hacia el campo de fútbol, se podrá acceder tanto al mismo campo, como a la pista de balonmano. A la piscina en cambio, se accederá provisionalmente desde la entrada que se habilitará en la calle Pintore.

En cuanto a los módulos, habrá diferentes naves. En la principal se concentrarán diferentes espacios de trabajo: cardio y musculación, polivalente, spinning y mantenimiento. En otra estarán las oficinas, la recepción y un despacho. Por lo que respecta a los vestuarios habrá 6 módulos dotados como mínimo de 6 duchas cada uno. También habrá 2 módulos para aseos, estando cada uno dividido en dos particiones, masculino y femenino. Las instalaciones contarán también con un vestuarioaseo adaptado.

Adecuaciones en octubre Antes de comenzar con la instalación de los módulos prefabricados se llevarán a cabo los trabajos de adecuación que comenzarán este mismo mes de octubre, después de las fiestas de San Miguel. También dará comienzo este mes la obra para construir el edificio de las instalaciones de la piscina. Este edificio se ubicará entre el solárium de la piscina y el número 5 de la calle Pintore, sobre el césped situado junto al aparcamiento.


251

UDALA 3

2019 // URRIA OCTUBRE

Landaguneko bideak hobetuz

44 galdetegi jaso dira Paisaia Planaren parte hartze prozesuan Paisaia Plana gauzatzeko jarraitzen ari den bidearen barruan parte hartze prozesu bat gauzatu zen irailean herritarren ekarpenak jasotzeko asmoz. Horretarako galdetegiak banatu ziren hilabete hasieran, horiek betetzeko epea irailaren 20 arte zabalduz. Orotara 44 galdetegi jaso dira. Horietatik 35 herriko ohiko puntuetan jarri ziren buzoietan. Gainerako 9ak berriz, online bete ziren.

Bi bilera gehiago Aurretik, egitasmoa aurkezteko bilera irekia egin zen uztailaren hasieran Lekaio kultur etxean plana garatzen ari den Araudi enpresaren eskutik eta Lekaiora gerturatu ziren herritarrekin paisaiari buruzko lanketa bat egin zen. Hurrengo asteetan beste bi bilera berri gauzatuko dira, eta horietan ere lanketa desberdinak egingo dira gerturatzen diren herritarrekin. Datak zehaztu bezain pronto informazioa jakinaraziko du Udalak.

Se han recogido 44 cuestionarios dentro del proceso participativo del Plan del Paisaje Dentro del camino que se está recorriendo para elaborar el Plan del Paisaje se realizó un proceso participativo en el mes de septiembre con el objetivo de recoger e incorporar las aportaciones de la ciudadanía. Para ello, se repartieron cuestionarios a todas las casas del municipio a principios de mes, y el plazo para entregarlos se habilitó hasta el 20 de septiembre. En total se han recogido 44 cuestionarios. 35 de ellos en los buzones que se instalaron en los puntos habituales del pueblo, y los 9 restantes fueron cumplimentados vía online.

Nuevas reuniones Anteriormente, a principios del mes de julio, se realizó una reunión abierta para presentar el proyecto en la casa de cultura Lekaio de la mano de Araudi, la empresa encargada de desarrollar el plan. En ella, además de explicar los pormenores del plan se realizó un taller de participación con las personas asistentes. Durante las próximas semanas se realizarán otras dos reuniones, en las cuales se harán más talleres con las personas que asistan. En cuanto se concreten las fechas el Ayuntamiento informará sobre ellas.

Urnietako Udalak landaguneko bideak hobetzen jarraitzen du. Txukundu eta asfaltatu dituen azkenak Goibieta eta Kintalaenea artekoa, eta Benta eta Ormaxar artekoa dira. Halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiak trenbidetik Xoxokara doan bideko eremu batean asfaltatze lanak gauzatu ditu. Aurretik ere hobetu zuen bide hori bere osotasunean, baina orain, bi kapa berri bota dizkiote. Xoxokara igotzeko beste bidea ere, Zelai tabernatik igarotzen dena duela hilabete batzuk asfaltatu zen. Horretaz gain, Mozotegitik Mikelabiruntz doana eta Agirieta baserrira doana ere konpondu dira azken hilabeteetan.

Mejorando los caminos rurales El Ayuntamiento de Urnieta continúa mejorando los caminos rurales. Los últimos que se han adecentado y asfaltado son los que están entre Goibieta y Kintalaenea, y entre Benta y Ormaxar. Asimismo, la Diputación Foral de Gipuzkoa ha realizado trabajos de asfaltado en un tramo del camino que va desde la estación de tren hasta Xoxoka. Anteriormente, también se arregló esa carretera al completo, pero ahora, le han dado dos capas más. El otro camino para subir a Xoxoka, el del bar Zelai también se ha asfaltado recientemente. Otras carreteras que se han asfaltado durante los últimos meses son las que van desde Mozotegi hacia Mikelabi y el que va al caserío Agirieta.


4

251

JAIAK

URRIA OCTUBRE // 2019

Urnietan festak ez du etenik Sanmielak igaro diren arren, Urnietak jaigiroan jarraitzen du. Urriko lehen asteburuan Arrosarioko Amaren ospakizuna izango da, eta astelehenean berriz, Xoxokako festak hasiko dira. Urriaren 5ean, petanka lehiaketa eta SuperH-k antolaturiko futbol festa izango dira goizean. Arratsaldean dantzaldia Agirren taldearekin eta gauean Mind Trap, Lord Witch kontzertuak. Urriaren 6an, Auto klasikoen IV ibilaldiaz gozatzeko aukera egongo da 9:00etatik aurrera. Ordu erdi beranduago hasiko da probintzi mailako bolo txapelketa. Ondoren, dantzak hartuko du protagonismoa Jalgi Plazaren XVIII. edizioarekin, ingurutxoarekin eta Aurrera Gure Ametsaren ikuskizunarekin. Eguerdian munduko ardoak probatzeko aukera izango da, eta arratsaldean, herri kirolak, txekor jate solidarioa, dantzaldia, eta zesta puntako jaialdia. Azkenik, ospakizuna borobiltzeko Xabi Solanok kontzertua eskainiko du.

Xoxokako festak urriaren 7tik 13ra Xoxokako festei bestalde, urriaren 7an emango zaie hasiera astelehenarekin, eta amaiera berriz, urriaren 13an igandearekin. Lehenengo egunean, Telleria eta Mugerza anaiak elkarren aurka lehiatuko dira herri kiroletan. Gero, Amets Arzallus eta Andoni EgaĂąak giroturiko bazkari herrikoia izango da Adarra jatetxean, non giro ona eta umorea ez diren faltako. Eta eguna amaitzeko dantzaldia Elustondo anaiarrebekin. Festetako bigarren egunean bertakoentzat oso berezia den gau sorpresa ospatuko da, auzokoen parte hartzearekin antzezlana egin ohi da eta. Aurretik, arratsaldean, giza proba ikusteko aukera egongo da.

Asteburuan ekintza gehienak Astelehen eta asteartean ekitaldi batzuk izanagatik, egitarau nagusia asteburuan pilatuko da. Ostiralean, arratsaldeko

17:00etan sega desafioa auzoko gazteen artean, eta gauean Bertso afaria Oihana Iguaran eta Sebastian Lizasorekin. Baita erromeria Emmengattun taldearekin ere. Larunbatean, zaldi karrera Zelai jatetxetik plazaraino goizeko 11:00etan, eta 12:30ean ostera, ikusmin handia sortzen ari den segalari eta biltzaileen giza proba 1.000 euro jokoan izango direlarik. Julen Gabirondoren sega taldea Jon Otegiren taldearen aurka nor baino nor gehiago. 12 minututako 2 txanda gauzatuko dituzte 900 kiloko harriarekin. Arratsaldean ere izango da zer egina eta zer ikusia. Besteak beste, mus azkarreko txapelketa eta Gorriti eta bere animaliak. Gauean, gaupasa Gabezin taldearekin eta DJ Inbutei Xoxokako eskolan. Igandean, festen azken egunean, Egape Dantza Taldearen erakustaldia, herri kirol lehiaketa eta sagardo probaketa izango dira.


251

KULTURA

2019 // URRIA OCTUBRE

Puertas abiertas en la ludoteca La ludoteca de Urnieta ha organizado jornadas de puertas abiertas desde el 14 hasta el 17 de octubre para que los niños y las niñas, y sus padres y madres conozcan el espacio, a las personas educadoras y el funcionamiento. El horario será de 17:00 a 19:00.

El curso comenzará el 21 de octubre

Ate irekiak ludotekan Urnietako ludotekan ate irekien jardunaldiak antolatu dira urriaren 14tik 17ra haurrek eta gurasoek bertako espazioa, funtzionamendua eta hezitzaileak ezagutzeko aukera izan dezaten. Ordutegia 17:00etatik 19:00etara izango da.

Ikasturtea urriaren 21ean hasiko da Izen emateak berriz, ludotekan eta Bertanen egin ahalko dira, urriaren 14tik 31ra bitarte. Horretarako matrikulazio orria be-

te eta 10 euro ordaindu beharko dira. Ludotekaren funtzioa hezitzailea da, izan ere, haurrek jolasaren bidez ikasten baitute eta sozializatzen baitira. Jolas librea, jolas kooperatiboa eta tradizionala, kantuak, jostailuak, tailer sortzaileak eta irakurketak landuko dira ludotekan. Ludotekak urriaren 21ean ekingo dio ikasturte berriari eta astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 19:00etara egongo da irekita Arantzubiko eskola zaharrean.

Las inscripciones se podrán realizar tanto en la misma ludoteca como en Bertan desde el 14 hasta el 31 de octubre. Para ello habrá que rellenar la hoja de matrícula y abonar 10 euros. La función de la ludoteca es educativa, puesto que jugando es cómo las niñas y niños aprenden y se socializan. Juego libre, juegos cooperativos y tradicionales, canciones, juguetes, talleres creativos y lectura de cuentos son algunas de las actividades que se realizarán en la ludoteca. La ludoteca comenzará el curso el 21 de octubre y estará abierta de lunes a jueves desde las 17:00 hasta las 19:00.

Ipuin kontaketa saioak indartuta bueltatzen dira Urnietako Udalak, irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin, etxeko txikienentzat antolatu izan dituen ipuin kontaketa saioek izan duten arrakasta ikusita, ikasturte honetan indartzea erabaki du. Hala, Marisa Taberneroz gain, Ixabel Agirresarobe aritu da kontalari lanetan. Urritik abendura bitarte, hilabete bakoitzean bi saio eskainiko dira. Saio guztiak

Las sesiones de cuentacuentos vuelven reforzadas

ludotekan izango dira 17:30ean. Hau da egutegia: • Urriak 11: Marisa Tabernero • Urriak 25: Ixabel Agirresarobe • Azaroak 8: Marisa Tabernero • Azaroak 22: Ixabel Agirresarobe • Abenduak 5: Marisa Tabernero • Abenduak 20: Ixabel Agirresarobe

El Ayuntamiento de Urnieta ha decidido ampliar las sesiones de cuentacuentos que ha organizado para este curso para los más pequeños y las más pequeñas de la casa viendo el éxito que han tenido los años anteriores. Así, además de Marisa Tabernero, también vendrá a Urnieta Ixabel Agirresarobe.

Desde octubre hasta diciembre, cada mes habrá dos sesiones. Todas ellas serán en la ludoteca a las 17:30 horas: • 11 de octubre: Marisa Tabernero • 25 de octubre: Ixabel Agirresarobe • 8 de noviembre: Marisa Tabernero • 22 de noviembre: Ixabel Agirresarobe • 5 de diciembre: Marisa Tabernero • 20 de diciembre: Ixabel Agirresarobe

5


6

251

JABETZE ESKOLA

URRIA OCTUBRE // 2019

Escuela de Empoderamiento para potenciar el empoderamiento y la participación sociopolítica de las mujeres El Ayuntamiento de Urnieta ha organizado la Escuela de Empoderamiento para potenciar el empoderamiento y la participación sociopolítica de las mujeres. El término empoderamiento hace referencia al proceso de concienciación y aprendizaje personal y colectivo, a través del cual las mujeres han podido denunciar y luchar contra la situación de discriminación e inferioridad social que impone el sexismo en todas las sociedades del mundo. La Escuela de Empoderamiento no es un lugar de formación típico. En la Escuela de Empoderamiento se utiliza la metodología de producción colectiva y compartida de saberes desarrollada por el movimiento feminista. Esta metodología permite nombrar, cuestionar y proponer alternativas a la realidad de subordinación de las mujeres y de colectivos con orientación sexual o identidad sexo-género diversas. Se trata de compartir experiencias y conocimientos, pero también de disfrutar con el cuerpo, producir discursos, arte, cultura y reivindicaciones. En definitiva, se trata de vivir una experiencia que ayude a cambiar la percepción del mundo, y que, al mismo tiempo, dote a las personas de herramientas para cambiarlo.

5 cursos Dentro de la Escuela de Empoderamiento se ofrecerán 5 cursos diferentes: Autodefentsa feminista, Hilekoaren zikloaren erritmoa. 4 ilargiak gugan, Taller de asertividad y empoderamiento, Maskulinitatea y Los cuidados a debate: cuidar y cuidarse. Excepto el curso de Maskulinitatea, todos los demás están dirigidos a las mujeres. Las personas que estén interesadas pueden inscribirse desde el 14 hasta el 31 de octubre en Bertan, en Lekaio, en el Punto de Información Juvenil o en la página web del Ayuntamiento de Urnieta.

Jabetze Eskolak emakumeen jabetzea eta parte hartze soziopolitikoa indartzeko Urnietako Udalak Jabetze Eskolak antolatu ditu emakumeen jabetzea eta parte hartze soziopolitikoa sendotzeko, eta gizarte justu, anitz eta osoago bat lortzeko bidean urratsak ematen jarraitzeko. Jabetze terminoa banakako eta taldekako ikaskuntza eta kontzientziatze-prozesu bat adierazteko erabiltzen da. Izan ere, gizarteetan sexismoak emakumeei diskriminazio eta gutxiagotasun egoera ezartzen die eta horren kontra, borroka egitea ahalbidetzen duen prozesua da jabetzea. Jabetze Eskola ez da ohiko prestakuntza leku bat. Jabetze Eskoletan mugimendu feministak garatutako jakintza eta produkzio kolektibo eta partekatutako metodologia erabiltzen da. Metodologia horrek ahalbidetzen du emakumeek eta sexu-joera edo sexu-genero identitate askotariko kolektiboek bizi duten menpekotasun errealitateari izena jartzea, errealitate hori auzitan jartzea, eta irtenbideak proposatzea.

Esperientziak eta jakintzak partekatzea da gakoa, baina, baita ere, gorputzaz disfrutatzea, diskurtsoak, artea, kultura, eta erreibindikazioak produzitzea. Azken finean, munduaz dugun pertzepzioa aldatuko digun, eta aldi berean, mundua aldatzeko tresnak emango dizkigun esperientzia bat.

5 ikastaro Jabetze Eskolen barruan 5 ikastaro desberdin eskainiko dira: Autodefentsa feminista, Hilekoaren zikloaren erritmoa. 4 ilargiak gugan, Taller de asertividad y empoderamiento, Maskulinitatea eta Los cuidados a debate: cuidar y cuidarse. Maskulinitateko ikastaroa salbu, gainerako guztiak emakumeei zuzenduta daude. Interesa duen pertsona orok urriaren 14tik urriaren 31 bitarte gauzatu dezake izen-ematea Bertanen, Lekaion, Gazte Informazio Puntuan edo Urnietako Udalaren webgunean.


251

HEZITZAILEAK

2019 // URRIA OCTUBRE

Hezitzaileen lokala eraberritu da Urnietako Udalak egunerokotasunean behar desberdinak dituzten haur, nerabe zein helduekin lan egiten duten Hezitzaileak ditu Gizartekintza sailaren barruan. Oihan eta Alazne dira zeregin horretan jarduten duten bi teknikariak. 2006.urtean jarri zen abian zerbitzu hau. Ordudanik asko indartu da baliabide gehiago bideratuz eta erronka berriei erantzunez. Aldaketarik esanguratsuenetarikoa ordea, azken urtean etorri da, izan ere, lehen adin txikikoekin soilik egiten zuten lan, eta orain aldiz, adin guztietako pertsonekin. Ingurune irekiko zerbitzua 10 urtetik 18 urte bitarteko haur eta nerabeei bideratua dago eta ekintza hezitzaile desberdinak burutzen dira. Azken finean, Oihanek adierazten duen moduan, “gazteentzako erreferente positiboak izan nahi dugu, hezkuntza, aisia, harreman edo eta antolaketa arloetan eduki ditzazketen beharretan laguntzen diegularik�. 18 urtetik gorako helduekin ere egiten dute lan, beraien jardunaren xede nagusia pertsona horien ongizatea eta bizi baldintzak hobetzea delarik. Kalean lan eginda ezagutze prozesua nolakoa izaten den galdetuta denetariko egoerak ematen direla kontatzen dute: “batzuetan gu gerturatzen gara beraiengana, euren eremu, ordutegi eta talde naturaletara egokituz. Beste batzuetan aldiz, gazteak etortzen dira guregana ezagutzen gaituztelako edo ahoz ahokoaren bidez gure berri izan dutelako�.

Ekintza anitzak egiten dituzte Behin elkar ezagututa, gazte desberdinekin hitzorduak egiten joaten dira eta ekintza desberdinak egiten dituzte beraiekin, bai banaka eta baita taldeka ere: hala nola, irteerak antolatu, eskulanak egin eta joko desberdinetara jolastu. Azken eginkizun horietako batzuk burutzeko, duela gutxi eraberritu den eta Santa Leokadia kalean dagoen lokala erabiltzen dute. Baliabide anitz dituzte han: bizikletak, patinak, pin-poneko mahaia, sukaldea, komuna, telebista eta sofa, besteak beste. Horretaz gain, jolas-lan bezalako tailerrak antola-

tzen dituzte, zeina eskola ohitura egokiak hartzera bideratuta dagoen. Bestalde, herriko eragile, elkarte eta profesionalekin elkarlanean jarduten dute, besteak beste, Magale eta Egape ikastetxeetako aholkulari eta orientatzaileekin edota gaztelekuko hezitzaileekin harremana dutelarik. Halaber, gazteen gurasoekin komunikazio zuzena eta jarraia izaten dute. Astelehen, asteazken, ostegun eta ostiraletan izango dira aurten Hezitzaileak 16:00etatik 20:00etara. Kontakturako telefonoa ondorengoa da interesa izan dezakeen ororentzat: 943 00 83 49.

7


8

251

KIROLA

URRIA OCTUBRE // 2019

Asier Nieblaren oroimenezko lasterketan parte hartzeko izena eman ez dutenek urriaren 12an izango dute horretarako aukera Urriaren 12an Asier Nieblaren oroimenezko lasterketa eta ibilaldia ospatuko dira. Izan ere, urtebete beteko da Donostiako alde zaharrean eraso matxista bat jasan ostean, eta bi hilabete koma egoeran egon ondoren Asier hil zenetik. Bada, gogoan dutela erakustarazteko eta justizia eskatzeko antolatu dute ekitaldia Asierren lagunek Urnietako Udalaren babesarekin. Kamisetak eta izen-emateak 12:00etatik aurrera Izena emateko epea urriaren 4ean amaitu zen arren, antolatzaileen helburua ahalik eta jende gehienak parte hartzea denez, egunean bertan izena emateko aukera eskainiko dute. Eguerdiko 12:00etatik aurrera San Joan plazan egongo dira horretarako. Lasterketak 7,5 km izango ditu eta 8

euro ordaindu beharko dira bertan irteteko. Ibilaldia ostera, 2 km-koa izango da eta prezioa 5 eurokoa. Umeek parte hartu ahal izango dute, baina gurasoek horretarako baimena sinatuta. Bi ibilbideak San Joan plazan hasi eta bukatuko dira. Lasterketan izena ematen duten pertsona guztiei kamiseta bat emango zaie. Asmoa, parte hartzaile guztiek kamiseta hori janztea eta lasterketaren amaieran San Joan plazan argazki erraldoi bat ateratzea da. Dagoeneko izena eman duten pertsonak ere egun berean 12:00etatik aurrera joan beharko dute haien kamiseten bila San Joan plazara.

Asierren atea ikusgai izango da Dimension agentziak erakusketa bat sortu du 2018. urtean indarkeria matxistak Espainian eraildako emakume bakoitzeko ate bat sortuz. Ate horiek artista desberdinek sortuta daude eta helburua indarkeria matxista ikustaraztea eta gogoeta bultzatzea da.

Asier ere indarkeria matxistaren ondorioz hil zenez, berari eskainitako atea ere sartu dute Estatuko hainbat txokotan ikusgai jarri den erakusketa horretan, eta hain zuzen, Asierren atea, Sandra Garayoak eginikoa, Urnietako plazan egongo da ikusgai urriaren 12an.

Las personas que todavía no se hayan inscrito en la carrera Memorial Asier Niebla lo podrán hacer el mismo 12 de octubre El 12 de octubre se celebrarán una carrera y una marcha en recuerdo de Asier Niebla, y es que se va a cumplir un año desde que falleció, tras sufrir una agresión machista en la parte vieja de Donostia y después de estar dos meses en coma. Su cuadrilla ha organizado esta iniciativa junto con la colaboración del Ayuntamiento de Urnieta para recordar su memoria y para pedir justicia. Las camisetas y las inscripciones a partir de las 12:00 El periodo de inscripción finalizó el 4 de octubre, pero teniendo en cuenta que el objetivo es que participe el mayor número de

gente posible, los organizadores ofrecerán la posibilidad de inscribirse el mismo día del evento. Estarán en la plaza San Juan a partir de las 12:00 horas del mediodía. La carrera tendrá 7,5 km y costará 8 euros. La marcha por su parte, tendrá 2 km y costará 5 euros. Los niños y las niñas podrán participar, pero para ello, sus padres o madres tendrán que firmar la autorización. Los dos recorridos comenzarán y finalizarán en la plaza San Juan. A todas las personas que realicen la inscripción se les repartirá una camiseta. La intención es que las y los participantes lleven la camiseta durante la carrera para sacar una foto gigante en la plaza San Juan a la conclusión de la misma. Las personas que ya hayan realizado la inscripción tendrán que ir el día del evento

a recoger la camiseta a la plaza San Juan a partir de las 12:00.

La puerta de Asier estará presente La agencia Dimension ha creado una exposición itinerante creando una puerta por cada mujer asesinada por violencia machista durante 2018 en España. Dichas puertas han sido creadas por diferentes artistas y el objetivo no es otro que visibilizar la violencia machista y hacernos reflexionar. Como Asier también falleció a consecuencia de la violencia machista, su puerta ha sido incluida en está exposición que se está mostrando en diversos puntos del Estado, y precisamente, la puerta de Asier que fue pintada por Sandra Garayoa, estará presente en la plaza de Urnieta el 12 de octubre.


251

2019 // URRIA OCTUBRE

ELKARRIZKETA

MIKEL ITURRIA

“Txirrindularitzak inoiz ez amore ematen erakutsi dit, hori da kirol honen sekretua� Gorabeheraz beteriko ibilbide bat izan eta gero, olatuaren aparretan da Mikel Iturria txirrindulari urnietarra Espainiako Vueltako 11.etapa irabazi berritan. Garaipenak sorturiko oihartzun ikaragarria baretuta bere etorkizunean du jarria burua. Euskadi-Murias taldearen ibilbidea amaitu den arren, Iturriak ez du arazorik izango profesional mailan jarraitzeko.

nituen prentsan, irratian eta telebistan, baita omenaldi desberdinak ere. Dena den, asko eskertzen da jasotako arreta eta berotasun guztia. Herritar dezentek zoriondu nau kalean eta konturatu naiz uste baino jende gehiagok ikusi zuela etapa.

Olatuaren aparretan zaude orain, baina honaino iritsi arte egindako bidea ez da samurra izan.

Handia egin duzu, izan ere, profesional mailan edozein lasterketa irabaztea oso zaila da, eta zer esanik ez Espainiako Vueltan. Talde txiki batean korrituta ez da erraza horrelako garaipen bat lortzea. Gainera etapa etxetik gertu amaitu zen eta horrek oraindik eta bereziagoa egin zuen.

Bi besoak altxatzean zer pasatzen da burutik? Sentsazio berezi eta desberdin bat da. Profesionaletan lortu dudan lehen garaipena da. Momentu hartan dena pasa zitzaidan burutik, baina era berean, ez nekien zer pentsatu eta zer esan. Denbora pixka bat pasata egindakoa asimilatzen eta normaltasuna berreskuratzen joan naiz.

Irabazi eta nola gainera. Nik uste dut irabazteko moduak oihartzun gehiago eman diola egindakoari. Garaipena etapa normal batean iritsi izan balitz agian ez zen horrenbeste hitz egingo, baina 25 kilometro bakarrik eginda irabazi izanak berezi egin du. Jende askok esan dit sufritu egin zuela azken kilometroak ikusten.

Tentsio handiko uneak izan ziren etapa amaieran. Zuzendariak zer mezu bidali zizun? Animoak ematen zizkidan, baina ni erabat kontzentratuta nengoen nire lanean, barruan nuen guztia emanez, eta egia esateko, ez nintzen esaten zidatenaren oso konsziente. Nik argi nuen nire helburua, apostua egina zegoen eta aurkariak gainean izanagatik eta iristea oso zaila izango zela jakinagatik lanean jarraitzea eta dena ematea besterik ez zitzaidan geratzen.

Lasterketa gorriz markatua zenuen zure egutegian? Aurreko egunetan ondo sentitu nintzen, ibilbidea ezagutzen nuen eta nire buruan konfidantza nuen. Argi neukan aukera izanez gero saiatu egingo nintzela, baina gero, egia da, bakarrik ihes eginda eta aurkariak gainean izanda oso-oso zaila zela. Sufritu egin nuen lanean, baina sufrimendu horren barruan disfrutatu egin nuen momentua.

Askotan entzun dugu Iturriak ez dituela lasterketak irabazteko ezaugarriak, ahoren bat isilduko zenuen. Badakit orain ez ditudala 10 lasterketa irabaziko. Nik irabazteko gauza dezente eman behar dira eta bakarrik iritsita irabazi behar dut. Halere, banekien momentuak ondo aprobetxatuta momentu hau irits zitekeela, eta azkenean iritsi da.

Familia zutaz harro egongo da ezta? Gurasoek txikitatik laguntza handia eman didate zentzu guztietan eta beraiei esker erraztasun guztiak izan ditut txirrindularitzan bidea egiteko. Lesioak izan ditudanean ere beti egon dira nire alboan eta garaipen hau beraientzat ere sari bat da. Eskerrak eman nahi dizkiot baita, Andoaingo txirrindularitza eskolari ere. Uste dut 9 urte egin nituela han. Gauza asko erakutsi zizkidaten.

Nola eraman duzu zure inguruan sorturiko oihartzun guztia? Azken asteak neketsuak izan dira. Vuelta oso nekatuta amaitu nuen eta etxera bueltatutakoan ere elkarrizketa mordoa izan

Gorabehera asko izan ditut. Profesionaletara igo ostean, berriro afizionatuetara jaitsi behar izan nuen eta lesio larriak ere izan ditut. Femurra hautsitakoan ospitalerako bidean pentsatu nuen uzteko momentua zela, dudak sortu zitzaizkidan, baina gero, berriro altxa egin nintzen eta indartsu bueltatzeko ilusioa berreskuratuta lanean jarraitu nuen. Zorionez, lesio hartatik ondo errekuperatu nintzen eta gauzak ondo joan dira. Orain disfrutatzen ari naiz. Behean egon ostean gora iristen zarenean gauzak gehiago baloratzen dira.

Horrek zure nortasuna nolakoa den erakusten du. Txirrindularitzak inoiz ez amore ematen erakutsi dit, hori da kirol honen sekretua, segi, segi eta segi egin behar da.

Goi-mailako kirolari izateak sakrizifio handia eskatzen du eta bidean gauza asko uzten dira. Hala da, baina esaten den moduan gustuko lekuan aldaparik ez, eta balantzan gauza positiboak gehiago dira. Nire bizitzan gauza batzuk egin ez izanaz damutuko naiz, baina sekula ez txirrindularitzarengatik egin dudan guztiaz.

Muriasek ez du jarraituko hurrengo urtean, baina egindakoaren ostean zuk beste talderen batean lekua izango duzu ezta? Bai, eta espero dut laster ofizial egitea. Bi urteko kontratu bat nahi dut. Izan ere, orain arte beti izan dut kolokan etorkizuna denboraldi amaieran, eta zalantza horrekin lan egitea zailagoa da. Lesioren bat izanez gero, korrika bueltatu behar duzu bestela kanpoan geratzeko arriskua duzulako, eta azken asteetan ere, burua zure lanean eduki beharrean beste leku batzuetan duzu. Bi urte sinatuta eta lasaiago lan eginda emaitzak ere hobeak izan daitezke.

9


10

IKASTETXEAK

251

URRIA OCTUBRE // 2019

IEgape Ikastola

Giza garapen jasangarriarekin lotutako hitzarmen berria Ikasturte hasieran EGAPE Ikastolak azken urteotako bere hitzarmena Jolas eta Ekin erakundearekin berritu du. Hitzarmen honen bidez DBHko irakasleek laguntza jasoko dute hainbat proiektu Ikasketa Zerbitzu bidez garatzeko (eskolan ikasten dena indartzen eta hobetzen da komunitatearen onurarako zerbitzu bat egitean). Egape Ikastolako eta Jolas eta Ekineko ildo pedagogikoak bat egiten dute Hezkuntza Kritikoan, Herri-Hezkuntzan eta Proiektuen Bidezko Ikasketan, metodologia parte-hartzaile eta lan kooperatiboaren aldeko apustuan eta Ikasketa Zerbitzuan. Jolas eta Ekin euskal hezkuntza sisteman 11 urteko ibilbidea duen aholkularitza zentroa da eta egun elkarlanean aritzen da Euskal Erkidegoko beste 11 ikastetxetan eta aisialdi eskoletan.

Aurten, DBH 4.mailako ikasleek jarraipena emango diote aurreko ikasturtean hain arrakastatsua izan zen “Komertzio txikiak, bihotz handiak” proiektuari, Urnietako dendetan kontsumoa bultzatzeko kanpaina antolatuz, hain zuzen ere. Honetaz gain, beste hainbat proiektu landuko ditugu herriari zerbitzua eskainiz, aurretik esan dugun bezala eskolan ikasitakoa azken muturreraino eramanez.

Renovado el compromiso por el desarrollo humano sostenible Al inicio de este curso académico la Ikastola EGAPE ha renovado el acuerdo con Jolas eta Ekin, centro asesor para la educación con una trayectoria de 11 años en la enseñanza pública vasca y presencia en más de una decena de centros escolares. Fruto de este acuerdo el equipo docente de Egape recibirá asesoramiento para la puesta en práctica de proyectos de Aprendizaje-Servicio, conocido así por realizar servicios en beneficio de la comunidad con objeto de implementar y reforzar el trabajo realizado dentro del aula. En este sentido, el enfoque pedagógico desarrollado por Egape y Jolas eta Ekin tiene nexos de unión en aspectos vinculados a la Educación Crítica, el Aprendizaje por Proyectos, las metodologías participativas y el trabajo cooperativo. Este curso los alumnos de 4º de DBH continuarán con el proyecto “Komertzio txikiak, bihotz handiak” iniciado el curso pasado y orientado al fomento del consumo en el comercio de Urnieta. El resto de proyectos a desarrollar conservan el mismo objetivo de servicio a la comunidad.

IMagale Ikastetxea

Atxikimendu instintua Magale ikastetxean Konfiantzaren pedagogiak dioen bezala haur jaioberriak bere biziraupenerako helduaren zaintza behar du. Hasieran batez ere, elikadura eta ongizatea eskaintzen dion pertsona ama izaten da normalean. Beraz, ama eta haurraren artean gertatzen da lehenengo atxikimendu harremana, baina irakaslearekin ere lortu behar du haurrak atxikimendu hori. Haurren hasierako atxikimendu harremanek bizitzan zehar egiten dituen lotura afektiboetan eta beste harremanetan eragina daukate. Magale ikastetxean garrantzi handia ematen diote harreman honi eta ikasturte hasiera honetan horretan aritu dira. Haur jaioberriak eta haurrak ziur sentitzen dira bere beharrak hautematen, interpretatzen eta asetzen dituen pertsona heldu bat ondoan dutenean. Ongizate esperientziaren ondorioz, haurrek oinarri se-

guru bat lortzen dute. Oinarri seguruak, haurraren garapen egokia eta hark bere ingurunea esploratzea ahalbidetzen du. Honi, atxikimendu ziurra deitzen zaio. Eta atxikimendu ziur hori lortzeko lan egin dute Magale ikastetxeko irakasle guztiek. Familien iritzia oso positiboa da. Ama baten esanetan "Egokitzapen- prozesuarekin pozik gabiltza. Haurra pixkanaka eta ondo egokitzen ari dela ikusten dugu; eta honetan Magalek eskaintzen digun egokitzapena eta malgutasuna eskertzen dugu. Baita prozesu honetan parte hartu ahal izatea." Famili eta irakasleen artean egindako lanari esker, gaur egun umeak lasai eta seguru sentitzen dira Magaleko Haur Eskolan eta hemendik aurrera esplorazio instintua jorratzen jarraituko dute, hori baita haurrak gauzak ikasteko bidea.


251

AISIA

2019 // URRIA OCTUBRE

IZINE KARTELERA SAROBE AEG

EDABE MAGIKOAREN SEKRETUA

www.sarobe.info

4€

BONO 5: 18 €

BONO 10: 30 €

Zinema denboraldia hastera doa

Comienza la temporada de cine

Urnietako zinema denboraldiak urrian izango du hasiera Saroben. Hilabete honetan eskainiko den pelikula “Edabe magikoaren sekretua” izango da. Sarreren prezioak aurreko denboraldiko berdinak izango dira. Pelikula bakoitza ikustea 4 euro kostako da. 5 saioetarako bonoak 18 euro balioko ditu eta 10eko bonoak aldiz, 30 euro.

La temporada de cine de Urnieta comenzará el mes de octubre en Sarobe. La película que se ofrecerá este mes será “Edabe magikoaren sekretua”. Los precios de las entradas serán los mismos que la temporada pasada. Cada película costará 4 euros. El precio del bono para 5 sesiones será de 18 euros, y el bono de 10 por su parte, costará 30 euros.

GUZTIENTZAT / TODOS

URRIAK 27 27 DE OCTUBRE 17:00

IURNIETAKO KZ-GUNEA URRIKO ORDUTEGIA HORARIO DE OCTUBRE 16:00-20:00 ASTELEHENETIK OSTIRALERA / LUNES A VIERNES Komunitate birtualak: Zure elkartearen doako webgunea sortzeko aukera eskaintzen dizugu. IT Txartela: Teknologia berrien gaineko ezagupideen egiaztapena. IKASTAROAK (ASTELEHENETIK OSTIRALERA): Oinarrizko Internet: Internet mundua, PC bat ezagutu, nabigazioa, posta elektronikoa... eta gehiago. Software librea: ofimatika mundua, software librearen baldintzak, baimenak eta abar. Sare Sozialak 2.0: sare ezberdinak erabiliz, komunikatu eta zure dokumentuak konpartitu. Irudia: imaginazioa esna ezazu grafiko aplikazioak erabiliz. Google Apps: zure eta zure enpresaren antolakuntza errazteko tresnak. Smartphoneak eta tabletak: zure gailuak eta aplikazio ospetsuenak erabiltzen ikasi. Programazioa eta garapena: programazio tresnak erabiltzen ikasi.

Comunidades virtuales: Te ayudamos a crear una página web gratuita para tu asociación. IT Txartela: Certificación de conocimientos en nuevas tecnologías. CURSOS (DE LUNES A VIERNES): Internet básico: entra en el mundo de Internet; qué es un PC, correo electrónico... y mucho más. Software libre: ofimática, características del software libre, tipos de licencias, etc. Redes Sociales 2.0: comunícate y comparte tus documentos a través de las diferentes redes sociales. Imagen: da rienda suelta a tu creatividad con las aplicaciones gráficas de código abierto. Google Apps: herramientas que facilitarán tu organización personal y la de tu empresa. Smartphones y tablets: aprende a utilizar tus dispositivos y las aplicaciones más populares. Programación y desarrollo: aprende a utilizar herramientas de programación.

 943 023 682 · www.kzgunea.eus

IKASTAROAK / CURSOS Enplegua bilatzeko aplikazioak Aplicaciones para la búsqueda de empleo 30-31 16:00-18:00 Euskera WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean WhatsApp. Mensajería instantánea en tu Smartphone 22-23 18:00-20:00 Castellano Kudeatu zaitez Google aplikazioekin Aprende a gestionarte con las aplicaciones de Google 18-29 16:00-18:00 Euskera Erosketa eta ordainketa segurua Interneten Compra y pago seguro en Internet 28-29 18:00-20:00 Castellano.

URRUNEKO HEZKUNTZA FORMACIÓN A DISTANCIA

Ofimatika aurreratua. LibreOffice Ofimática avanzada. LibreOffice; Erabili profesionalki Google aplikazioak / Maneja las aplicaciones Google como un profesional APP Inventor. Sortu zure APPak APP Inventor. Crea tus APPs; Wordpress. Zure webgunea sortu Wordpress. Crea tu sitio web

11


16. posta-kutxa 20130 Urnieta –Gipuzkoa– www.urnieta.eus PAPER EKOLOGIKOA PAPEL ECOLÓGICO

AGENDA

URRIA / OCTUBRE XVIII. JALGI PLAZARA AURRERA GURE AMETSA Urriak 6 10:00

Antolatzailea: Aurrera Gure Ametsa Dantza Taldea

NORDIC WALKING IKASTAROAK

ANTZERKIA: ”UTZI MEZUA SEINALEAREN OSTEAN” Urriak 13 19:00, Sarobe

Sarrera: 5 euro

BURUNTZALDEAKO IBILALDIEN EGUNA

Urriak 1, 4, 15 eta 18 10:30-13:30, kiroldegia

Urriak 13 8:00-14:00, San Joan plazatik

Antolatzailea: Club Ultreia

ARROSARIOKO AMAREN OHOREZKO JAIAK Urriak 5-6

Informazio + 4.orrian

KONTZERTUA: XABI SOLANO

Urriak 6 19:30, San Joan plaza

KONTZERTUA: MIND TRAP, LORD WITCH

Urriak 5 23:00, San Joan plaza

URNIETA 0 KONTAMINAZIOA ZABOR BILKETA

Urriak 19 10:00, San Joan plaza

Antolatzailea: Aurrera Gure Ametsa Dantza Taldea

XOXOKAKO FESTAK Urriak 7-13 Antolatzailea: Xoxoka-Goiburu auzo elkartea Informazio + 4.orrian

IPUIN KONTAKETAK Urriak 11 eta 25 17:30, Ludoteka

Marisa Tabernero eta Ixabel Agirresarobe izango dira ipuin-kontalariak Informazio + 5.orrian

URNIETAKO AUTO KLASIKOEN IV.IBILALDIA

ATE IREKIAK LUDOTEKAN

Urriak 6 9:00-13:00, Idiazabal kalea

Urriak 14-17 17:00-19:00, Ludoteka

Antolatzailea: Xoxoka Motor Club

Informazio + 5.orrian

ANTZERKIA: "GIZA GORPUTZAREN ERDIGUNERA BIDAIA" Urriak 20 18:00, Sarobe

Sarrera: 3 euro

Profile for Urnietako Udala

berrittu251  

berrittu251