Berrittu 244

Page 1

244 2019 OTSAILA FEBRERO

Urnietako Udalaren aldizkaria

171 galdetegi jaso dira parte hartze prozesuan


2

PARTE HARTZEA

© Udala

244 OTSAILA FEBRERO // 2019

© Udala

171 galdetegi jaso dira parte hartze prozesuan Urnietako Udalak parte hartze prozesu berri bat jarri zuen martxan urtarrilean 2019. urteko aurrekontuan barneraturiko 150.000 euro zertan gastatu erabakitzeko. Urnietan erroldaturiko 16 urtetik gorako pertsonek izan zuten haien auzo eta kaleetan hobetzeko, konpontzeko edo egiteko ikusten zituzten gauzak aintzat hartuta proposamenak aurkezteko aukera urtarrilaren 8tik urtarrilaren 28 bitarte. Bada, epe horretan, 171 galdetegi jaso dira. Horietatik 56 urtarrilaren 18an eta 19an jarri ziren informazio karpetan, 52 herriko puntu desberdinetan ipinitako buzoi eta

kutxetan, 33 udalaren webgunean eta 30 APP-an. Galdetegiak beteriko pertsonen datuak aztertu ondoren, 167 galdetegi eman dira ontzat. Onartu ez diren 4ak galdetegia behar bezala ez betetzeagatik, proposamenaren egilea Urnietan erroldatuta ez egoteagatik edo proposamenaren egilea ez identifikatzeagatik baztertu dira. Aurreko urteko zifrekin alderatuta, parte hartzea altuagoa izan da, aurreko urtean 157 galdetegi jaso baitziren. Beraz, herritarrek erakutsi dute parte hartzeko kultura barneratzen ari direla eta herria ho-

betzeko bidean ekarpenak egiteko borondatea dutela. Emaitza horiek ikusita, Udalak balorazio positiboa egiten du eta eskerrak eman nahi dizkie herritarrei buruturiko ekarpenengatik. Orain, Udaleko teknikariek herritarrek buruturiko proposamen guztiak aztertuko dituzte prozesuaren hasieran zehazturiko baldintzak betetzen dituzten ikusteko. Ondoren, jasotako proposamenetatik zeintzuk egingo diren erabakiko dute, eta, azkenik, bilera ireki bat egingo da herritarrei hautaturiko proposamenen berri emateko.

Se han recogido 171 cuestionarios en el proceso participativo El Ayuntamiento de Urnieta abrió un nuevo proceso participativo en enero para decidir en qué gastar 150.000 euros que van incorporados en el presupuesto del año 2019. Todas las personas mayores de 16 años y empadronadas en Urnieta tuvieron la oportunidad de presentar sus propuestas desde el 8 hasta el 28 de enero teniendo en cuenta aquello que estimaban que se podía arreglar, mejorar o hacer en los diferentes barrios del municipio. Pues bien, durante ese periodo se han recibido un total de 171 cuestionarios. 56 de ellos en las carpas informativas que se pusieron los días 18 y 19

de enero, 52 en los buzones y en las urnas que se colocaron en diferentes puntos del municipio, 33 en la página web del ayuntamiento y 30 en la APP. Tras la comprobación y validación de los datos, se han dado por válidos 167 cuestionarios. Los 4 que no se han aceptado, han sido rechazados por no cumplimentar el cuestionario correctamente, porque el autor no estaba empadronado en Urnieta o por no haberse identificado el autor de la propuesta. En comparación con las cifras del año pasado la participación ha aumentado, ya que el año pasado se recogieron 157 cues-

tionarios. Por tanto, se ha visto una vez más que la ciudadanía esta interiorizando la cultura participativa y que tiene voluntad de hacer aportaciones en aras de mejorar en municipio. Viendo estos resultados, el Ayuntamiento realiza una valoración positiva y agradece a todos y todas las aportaciones realizadas. Ahora, los técnicos del Ayuntamiento analizarán todas las propuestas recibidas para ver si cumplen los requisitos establecidos al inicio del proceso. Después, decidirán que propuestas se realizarán, y finalmente, se hará una reunión abierta para comunicar a la ciudadanía las propuestas elegidas .


PARTE HARTZEA

244 2019 // OTSAILA FEBRERO

2018ko parte hartze prozesuan hautaturiko hobekuntza gehienak burututa

Se han realizado la mayoría de las propuestas elegidas en el proceso participativo del 2018

2018. urteko parte hartze prozesura bideraturiko 125.000 euroak herritarrek proposaturiko 11 hobekuntzetara bideratzea erabaki zen eta horietatik 9 gauzatu dira. Hamargarrena, Txoritagaindik Salestarretara doan bidea orain ari dira konpontzen, eta Kutxaren atzeko parteko arrapalaren desnibela jaistea momentuz ez da egin, hasiera batean uste baino dezente garestiagoa delako. Halere, emango zaio irtenbide bat ahal bezain pronto. Aurreko urtean zehar egin diren eta aurretik komunikatu diren gainerako hobekuntzak ondorengoak izan dira: Lizardi 1-3ko atzeko partean dagoen espazioa hobetu, zebra-bide garai bat egin Pintore kalean, Arantzubi-Santa Leokadiako baranda berritu, Lekungo tunelaren ondoan piknikerako edo atsedenerako gune bat egin, eserleku gehiago jarri herriko puntu desberdinetan eta Eteneta elkartearen ondoan zebra-bide bat egin.

En el proceso participativo del 2018 se decidió destinar 125.000 euros a 11 mejoras propuestas por la ciudadanía, y ya se han realizado 9 de ellas. La décima, el camino que va desde Txoritagain hasta Salesianos se está arreglando ahora, y la propuesta de mejorar la rampa que está en la parte trasera de Kutxa, bajando la pendiente sensiblemente e igualando la cuesta para que el paso sea más sencillo, no se ha hecho de momento porque el presupuesto es bastante más alto del previsto inicialmente. De todas formas, se le dará una solución lo antes posible. Las propuestas que se hicieron a lo largo del año pasado y que se han comunicado anteriormente son las siguientes: remozar el espacio de la parte de atrás de Lizardi 1-3, hacer un paso de cebra al lado de la sociedad Eteneta, renovar la barandilla de Aranzubi-Santa Leocadia, hacer un área de picnic o descanso al lado del túnel del Lekun con mesas y asientos, poner más asientos en diferentes puntos del municipio y hacer un paso de cebra elevado en la calle Pintore.

Egin diren azken 4 hobekuntzak berriz, hauek:

Las últimas 4 mejoras en cambio estas:

© Udala

© Udala

© Udala

© Udala

3


4

ELKARLANEAN

244 OTSAILA FEBRERO // 2019

© Udala

Aldundiak 470.000 euroko ekarpena egingo du kiroldegia eraberritzeko Mikel Pagola Urnietako alkateak eta Denis Itxaso, Kultura eta Kiroleko Diputatuak hitzarmen bat sinatu zuten urtarrilaren 22an Urnietako udal kiroldegiaren birmoldaketan kolaboratzeko. Proiektuaren kostu osoa 8 milioi euro ingurukoa izango da eta sinaturiko hitzarmenaren bidez Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol sailak 249.880 euro jarriko ditu erreformaren lehenengo faserako, zeinak barne hartzen dituen 0 kotaraino eraikitzeko fasea eta ondorengo kapituluak: eraispenak, eraisketak eta hondakinak; lur mugimenduak; eta zimendatzea, forjaketa sanitarioa eta zolatak.

Aldundiko Kultura sailak 220.000 euroko beste ekarpen berri bat egingo du ondoren. Kopuru hori kirol eraikinaren barruan erabilera soziokulturala izango duten espazioetara bideratuko da. “Aldundiak oso modu positiboan baloratu du kiroldegiaren barruan erabilera sozialetara bideratuko diren espazioak egotea, izan ere, espazio horiek herriko elkarte eta pertsona desberdinek erabiliko dituzte, eta arrazoi horrengatik emango digu bigarren diru-laguntza” azaldu zuen Mikel Pagola Urnietako alkateak.

Beraz, Aldundiak kiroldegiaren eraberritzean laguntzeko egingo duen ekarpen osoa 470.000 euro ingurukoa izango da. Horrenbestez, “Urnietako Udalak Aldundiari eta bereziki Kirol eta Kultura sailei eskertzen die proiektu hau aurrera eramateko gauzatuko duten ekarpena, hala Urnietak erabiltzaileen beharretara egokitzen den kiroldegi bat izango du eta: bai banakako erabiltzaile diren herritarren beharretara, bai kirol federatuan dabiltzan pertsonen beharretara, eta baita eskola kirola egiten duten umeen beharretara ere” zehaztu zuen Pagolak.

La Diputación aportará 470.000 euros para la reforma del polideportivo El alcalde de Urnieta, Mikel Pagola y el Diputado de Cultura y Deportes Denis Itxaso suscribieron un convenio para colaborar en la remodelación del polideportivo municipal de Urnieta el pasado 22 de enero. El coste global del proyecto será de unos 8 millones de euros y mediante el convenio firmado el departamento de Deportes de la Diputación aportará 249.880 euros para la primera fase de la reforma que consistirá en la construcción hasta cota cero, y comprende derribos, demoliciones y desescombros; movimientos de tierras y cimentación, forjado sanitario y soleras.

El departamento de Cultura de la Diputación ofrecerá otra nueva aportación de 220.000 euros después, que se destinará a los equipamientos que tendrán usos socioculturales dentro del complejo deportivo. “La Diputación ha valorado muy positivamente el hecho de que las instalaciones deportivas vayan a albergar también espacios específicos para usos socioculturales que serán utilizados por diversas asociaciones y personas del municipio, y por esa razón nos dará esta segunda ayuda” explicó el alcalde de Urnieta Mikel Pagola.

Por tanto, la aportación global que realizará la Diputación ascenderá a unos 470.000 euros para colaborar en la reforma del polideportivo. El consistorio “agradece a la Diputación y en especial a los departamentos de Deportes y Cultura su colaboración para llevar a cabo este proyecto que hará posible que Urnieta disponga de un polideportivo que se ajuste a las necesidades de las personas usuarias: tanto de la ciudadanía que es usuaria a nivel individual como de las personas que practican deporte federado, así como de los niños y de las niñas que practican deporte escolar” declaró Pagola.


TRAFIKOA Hasierako onarpena eman zaio trafiko ordenantzaren aldaketari

244

2019 // OTSAILA FEBRERO

Herritar izaerako herri-bideen erabilera eta horietako trafikoa, zirkulazioa eta segurtasuna arautuko dituen udal-ordenantzaren aldaketari hasierako onarpena eman dio Urnietako Udalak. Bertan proposatzen diren berritasunen arten hiru nagusitzen dira. Alde batetik, Arantzubi eta Errekalde kaleetan ibilgailuen aparkaleku arazoa konpontzeko bi eremu horietan TAO gune berriak (marra urdineko aparkalekuak) sortzea. Dena den, ordutegia (astegunetan 9:00-14:00 / 16:00-20:00 eta larunbatak

9:00-14:00) eta baimendutako gehienezko epea (60 minutu) bere horretan mantenduko dira. Bestalde, ziklomotoreen aparkaleku arazoak konpontzeko oinezkoentzako guneetan aparkatzeko aukera eskaintzea planteatzen da ordenantzan, betiere zenbait baldintza betez: hala nola, bide publikoan horretara bideraturiko espaziorik ez egotea eta espaloiak 3 metro baino gehiagoko zabalera izatea.

Oinezkoen, bizikleten eta gainerako ibilgailuen artean elkarbizitza hobetu eta bizikleten erabilera aldezteko neurriak ere zehaztuta daude.

Alegazioak aurkezteko epea otsailak 15 arte Udal-ordenantza osoa ikusgai dago Urnietako Udalaren webguneko “erabakiak eta araudiak” atalean. Pertsonaren batek alegazioren bat aurkeztu nahi badu horretarako aukera dauka Bertanen edo webgunean otsailak 15 arte.

Aprobación inicial a la modificación de la ordenanza de tráfico El Ayuntamiento de Urnieta le ha dado la aprobación inicial a la modificación de la ordenanza municipal reguladora de los usos, tráfico, circulación y seguridad en las vías públicas de carácter urbano. Entre las modificaciones que se proponen destacan tres. Por un lado, crear dos nuevas zonas de OTA (aparcamientos de zona azul) para solventar los problemas de aparcamiento en Aranzubi y Errekalde. De todas formas, el horario (días laborables 9:00-14:00 / 16:00-20:00 y sábados 9:00-14:00) y el tiempo máximo autorizado (60 minutos) no variarán. Por otro lado, en la ordenanza se plantea la posibilidad de ofrecer estacionar en áreas peatonales y paseos a los ciclomotores, siempre y cuando se cumplan una serie de requisitos: que en la vía pública no existan zonas o espacios destinados para ello y que las aceras tengan más de tres metros de ancho, entre otros requisitos. También se concretan medidas para mejorar la convivencia entre las personas viandantes, las bicicletas y los vehículos, así como medidas para fomentar el uso de bicicletas.

Se pueden presentar alegaciones hasta el 15 de febrero Se puede consultar la normativa completa en el apartado “acuerdos y normativas” de la página web del Ayuntamiento de Urnieta. Si alguna persona desea presentar alguna alegación lo puede hacer tanto en la oficina Bertan como en la página web hasta el día 15 de febrero.

© Udala

5


INAUTERIAK

6

244 OTSAILA FEBRERO // 2019

© Aiurri

Inauteriak, martxoaren 2an eta 3an “bideojokoak” gai nagusi izanda Inauteriak martxoaren 2an eta 3an ospatuko dira eta azken urteetan ospakizun honek hartu duen indarra kontuan izanda aurten ere parte hartze handia eta giro ederra izatea espero da. Oraingo honetan gai nagusia “bideojokoak” izatea erabaki zuen jai batzordeak, eta hainbat ekintza antolatuko dira bi egun horietarako. Martxoaren 2an, larunbatean, eguerdiko 12:30ean emango zaio hasiera jaiari poteoarekin eta kalejirarekin, eta, ondoren,

14:30ean herri bazkaria egingo da nahi duen ororentzat frontoian Poxta Zahar elkarteak antolatuta. Arratsaldean berriz, 16:00etatik aurrera talde guztien arteko topaketa egingo da San Juan plazan eta kalejirari ere hasiera emango zaio Bosko Anitz taldearekin. Segidan, desfilearen txanda iritsiko da Idiazabal kale osoa zeharkatuz eta 18:30ean hasita Elektrotxaranga. Bestalde, Urnietako Salesiarretan Bosko Anitz aisialdi taldeak urteroko inauteri jaial-

dia antolatuko du. Igandean izango du jarraipena festak, izan ere, Etxeberri auzoko elkarteak ekintza desberdinak antolatu ditu Etxeberri plazan. Eguraldiak laguntzen ez badu ostera, ekintzak Egape ikastolan gauzatuko dira.

Trafiko mozketak Idiazabal kalean Inauterietako jaien eraginez, Idiazabal kalean trafiko mozketak egingo dira.

Carnavales el 2 y el 3 de marzo siendo “videojuegos” el tema principal Los carnavales se celebrarán los días 2 y 3 de marzo, y teniendo en cuenta la fuerza que ha adquirido esta fiesta en los últimos años en Urnieta, este año también se espera una buena participación y un gran ambiente. Por decisión de la comisión de fiestas, el tema principal de esta edición serán los “videojuegos” y se han organizado numerosas actividades para esos dos días. El sábado, día 2 de marzo comenzará la celebración a las 12:30 horas del mediodía con el poteo y el pasacalle, y después,

a las 14:30 habrá comida popular organizada por la asociación Poxta Zahar en el frontón para todas las personas que se animen. A la tarde habrá encuentro entre todos los grupos en la plaza San Juan a partir de las 16:00, y se le dará comienzo al pasacalle de la mano de Bosko Anitz. Luego, será el turno del desfile que cruzará toda la calle Idiazabal y a las 18:30 electrocharanga. Por otra parte, y como de costumbre, Bosko Anitz organizará un festival de car-

navales en Salesianos. El domingo la fiesta continuará, ya que la asociación de vecinos y vecinas de Etxeberri ha organizado varias actividades en la plaza Etxeberri. En caso de que el tiempo no acompañe las actividades se desarrollarán en la ikastola Egape.

Cortes de carretera A consecuencia de las celebraciones habrá cortes de tráfico en la calle Idiazabal.


KULTURA

244 2019 // OTSAILA FEBRERO

3 urnietarrek haien bidaiak kontatuko dituzte Urnietako Gazte Informazio Puntuak bidaien diaporama lehiaketaren bigarren edizioa burutu du eta dagoeneko ezagutzen dira haien bidaiak kontatzeko hautatuak izan diren 3 pertsonak. • Otsailak 15, 18:30 Manex Alday: Azores Uharteak • Otsailak 22, 18:30 Maddalen Kortajarena: Tailandia • Martxoak 1, 18:30 Arantxa Corbelle: Amsterdam Aurkezpen guztiak Lekaio kultur etxean izango dira.

Irabazlearen saria banatuko da Aukeraturiko 3 pertsonak urnietarrak dira eta 100 euroko saria eskuratu dute dagoeneko, baina ondoren, aurkezpen horiek egiten dituzten pertsonen artean irabazlearen saria (300€) banatuko da ondorengo irizpideen arabera:

© Udala

• Aurkezpenaren erakargarritasuna, arintasuna eta argitasuna. • Erakusketaren kalitatea eta originaltasuna. • Aurkezpena bere osotasunean eta erabilitako materiala.

Irabazlearen saria banatzeko ondorengo pertsonek osatuko dute epaimahaia: Sustapen saileko zinegotzia, Haurtzaro eta Gazteria teknikariak, gazte informatzaileak (edo horiek hautaturiko ordezkoak) eta bere hautagaitza aurkeztu zuen Milagros Etxaniz.

3 urnietarras contarán sus viajes El Punto de Información Juvenil de Urnieta ha organizado la segunda edición del concurso de diaporamas de viajes, y ya se conocen las 3 personas que han sido elegidas para contar sus viajes.

Todas las presentaciones serán en la casa de cultura Lekaio.

• 15 de febrero, 18:30

Las 3 personas seleccionadas son de Urnieta y ya han obtenido un premio de 100 euros, pero después, se repartirá el premio a la persona ganadora (300€) teniendo en cuenta los siguientes criterios:

Manex Alday: Islas Azores • 22 de febrero, 18:30 Maddalen Kortajarena: Tailandia • 1 de marzo, 18:30 Arantxa Corbelle: Amsterdam

Se repartirá el premio a la persona ganadora

• El atractivo y la claridad de la presentación.

• La originalidad y la calidad de la exposición. • La presentación en su conjunto y el material utilizado. Para decidir el premio a la persona ganadora se conformará un jurado compuesto por las siguientes personas: el concejal de Promoción, técnicos de Juventud, los informadores de las personas jóvenes (o sustitutos elegidos por ellos) y una persona que ha presentado su candidatura, Milagros Etxaniz.

7


8

BERTSO ESKOLA

244 OTSAILA FEBRERO // 2019

Urnietako Bertso Eskolak urtebete egin du Urtebete igaro da Urnietako Bertso Eskola abian jarri zenetik eta buruturiko bidearen balorazio positiboa egiten du Eli Pagola irakasleak. Asteazkenero 4-5 lagun batzen dira ikasteko, hobetzen joateko eta ondo pasatzeko helburuz. Gu horietariko hirurekin elkartu gara beraien bizipenak ezagutzeko, Izaskun Labatekin, Joxe Mari Iturberekin eta Gorka Iturberekin, hain zuzen. Joxe Marik kontatzen du oso giro ona dutela euren artean, asko ikasten ari direla eta oso gustura daudela: “lantokitik mila buruhausterekin etorriagatik hemen denak ahazten dira eta etxera gustura joaten zara, asteazkena noiz iritsiko zain izaten naiz ni”.

Hobekuntza handia Txikitatik izan du bertsolaritzarekiko zaletasuna Joxe Marik eta talde hau sortuko zela enteratu zenean segituan erabaki zuen izena ematea. Aita bertsozalea izanda, Gorkak ere umetatik izan du lotura bertsoen munduarekin: “oso presente izan dut beti, baina entzule bezala, gure artean etxean zerbait kantatu izan dugu, baina hortik aparte besterik ez nuen egin orain arte, eta beraz, aita bezala zerotik hasi nintzen”. Labat berriz, aurretik ikastaro txikiren bat egindakoa zen eta herrian bertan jarraipena emateko aukera ikusitakoan “oso pozik” apuntatu zen. Ariketa polita izanagatik bertsoa behar bezala jostea ez da batere lantegi erraza eta hastapenean pazientzia apur bat behar dela argi uzten du Pagolak: “dena batera egin beharrean pausoka erakusten ditugu gauzak. Lehenik puntua osatzen, eta ondoren, neurrira egokitzen. Gero, neurri horri errima pixka bat sartzen joaten gara, praktika kontua da”. Joxe Marik dio gauza asko eduki behar direla bertsotan ondo aritzeko: “etorria, diskurtsoa ondo arrazoitu, neurrian sartu eta borobildu. Halere, bai gu eta baita Eli ere asko saiatzen gara eta emaitzak hor daude”. Ikasketa prozesuaren barruan, hasieratik bat-batean kantatzen hasi izana nabarmentzen du Labatek, asko baloratzen duen gauza bat omen da: “hasieran lotsa handia ematen zigun zutik jarri eta kantatzeak, baina ikusten duzu zure ingurukoak ere antzera dabiltzala eta pixkanaka lasaitu eta hobetzen joaten zara”. Iturbek bere aldetik, hizkuntzaren garrantzia jarri du mahai gainean: “orain arte gure bizitzan testuinguru desberdinetan jasotako eta normalean erabiliko ez ge-

© Udala

nituzkeen hizkuntz baliabideak erabiltzen ditugu hemen, eta hori aberasgarria da”. Epe honetan izan duten garapenaren gainean galdetuta urtebetean asko hobetu dutela dio Pagolak: “hasieran idatziz kopla bat osatzeko beraien denbora hartzen zuten, eta orain aldiz, batere arazorik gabe ia edozein neurritan ofizio txukun bat egiteko kapaz dira”.

Agerraldiak jendaurrean Klasean egindako lana plazaratzeko aukera ere izan dute, izan ere, agerraldiak egin dituzte Poxta Zahar elkarteak bere 15. urteurrena ospatzeko antolatu zuen jaialdian, eta baita, Gure Esku Dagoren eta Euskaraldiaren ekitaldietan ere. “Bertso sorta desberdinak kantatu ditugu jendaurrean eta nahiz eta prestatuta eta paperarekin joan hasieran kosta egiten da” kontatu du Gorkak. Egunen batean jendaurrean inprobisatzera animatuko diren galdetuta, erantzun du horretarako gaitasun handia behar dela: “guk batzuetan lainoa izaten dugu buruan eta denbora dezente pasatzen dugu bertsoak sortzeko oraindik, plazara irteteko beste gaitasun bat behar da”. Labatentzat Euskaraldiko egunean egin zuten saioa izan zen zailena “jende asko zegoelako” eta zehazten du beraien helburua ondo pasatzea eta ikastea dela. Ikasleen artean Labat da emakume bakarra eta zentzu horretan Pagolak kontatzen du azken urteetan aurrerapausoak eman direla eta gero eta emakume gehia-

go animatzen direla bertsotan egitera, baina era berean azpimarratzen du, artean diferentzia oso handia dela eta plazan aktibo dabiltzan bertsolarien %25 inguru soilik direla emakumezkoak. Horri lotuta Joxe Marik dio txapelketetan emakume entzule gero eta gehiago ikusten dituela eta hori oso positiboa dela. Bertsolaritzaren osasunaz galdetuta bestalde, aspektu batzuetan oso indartsu dagoela dio Pagolak: “kalean mota askotako ekitaldietan presentzia dauka, txapelketaren finalean 14.000 pertsona batu ziren, eta auzoetako festetan ere jendeak erantzuten du. Nik uste dut asmatu dugula plaza desberdinetara moldatzen eta irabazitako lekuak mantentzen eta leku berriak irabazten joatea da gakoa”. Gurera etorrita Urnietan bertsozale dezente dagoela diote eta “hori nabari da antolatzen diren bertso afarietan, jende asko joaten da eta”, zehaztu du Labatek.

Multzora batzeko aukera Ilusioz beterik daude hirurak eta oraindik pausoa eman ez duten herritarrak klaseetara joatera animatzen dituzte edozein delarik haien maila. Pagola irakasleak argitzen du bertsoa nahiko ariketa indibiduala dela eta edonoren mailara egokitzeko gaitasuna dutela. Beraz, baten bat animatzen bada, hernanikobertsoeskola@gmail.com helbidera idatzi edo asteazkenetan 18:30ean Sarobera joan besterik ez du, ateak zabalik izango ditu.


244 2019 // OTSAILA FEBRERO

MENPEKOTASUNA

Menpekotasuna duten adinekoen senide zaindarientzat sorturiko laguntza taldeak bidea egiten jarraitzen du “Mendekotasun egoeran dauden senitartekoen zaintzaileentzako Laguntza Taldea” 2018ko martxoan jarri zen abian, Urnietako Udalak antolatuta eta esku-hartze sozialean aritzen den Donostiako “Lahar Elkargoak”gauzatuta, eta beraz, urtebete betetzear da. Taldean mendekotasun egoera desberdinengatik kaltetutako senitartekoen zaintzaileek hartzen dute parte: dementziak, iktusak, buruko osasun gaiak eta adimen zailtasunak edo funtzionalak, besteak beste. Lekaio kultur etxean elkartzen dira, hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean, 15:00etatik 17:00etara eta taldea gerontologian eta mendekotasun egoeretan aditua den Silvia Camio psikologoak dinamizatzen du.

Urteko edozein momentutan eman daiteke izena Espazio erabat konfidentziala da non pertsona zaintzaileek informazioa, babesa, laguntza, formazioa eta egoeraren arabera jarraitu beharreko irizpide zehatzak eskuratzen dituzten. Horretarako guztirako metodologia praktikoa eta parte hartzaile bat baliatzen da. Interesa duten pertsonek urteko edozein momentutan dute Bertanen izena emateko aukera. Beraz, oraindik pausoa eman ez dutenak izena ematera animatzen dira.

© Udala

El grupo de apoyo para familiares cuidadoras de personas dependientes sigue haciendo camino El “Grupo de Ayuda para personas cuidadoras de familiares en situación de dependencia”, organizado por el Ayuntamiento de Urnieta y llevado a cabo por la Asociación para la Intervención Psicosocial “Lahar Elkargoa”, de Donostia lleva en funcionamiento desde marzo del 2018 por lo que está a punto de cumplir un año. En el grupo participan mujeres cuidadoras de familiares afectados por diferentes situaciones de dependencia: demencias,

ictus, temas de salud mental, dificultades intelectuales o funcionales, etc. Se reunen en la casa de cultura Lekaio el tercer miércoles de cada mes, de 15:00 a 17:00 horas y el grupo es dinamizado por la psicóloga Silvia Camio experta en gerontología y en situaciones de dependencia.

Posibilidad de unirse al grupo en cualquier momento del año Es un espacio totalmente confidencial

donde las personas cuidadoras obtienen apoyo, información, formación, y pautas concretas de actuación según la situación de las personas que atienden. Para todo ello se utiliza una metodología práctica y participativa. Las personas interesadas pueden realizar la inscripción en Bertan el cualquier momento del año. Por tanto, se anima a participar a todas las personas que todavía no se han animado a dar el paso.

9


10

IKASTETXEAK

244 OTSAILA FEBRERO // 2019

IEgape Ikastola

Egape, urnietarron ikastola publikoa

Duela 52 urte zenbait urnietarren ekimenez euskara eta euskal kultura sustatzeko sortutako IKASTOLA da. Ikastola publikoa izanik bere kudeaketa irekia eta gardena da. Familien beharretara egokitutako harrera pertsonalizatua eskaintzen du (ordutegia, premiak….), eskola hurbila, konfidantzazkoa eta elkarlanean aritzen dena. Guzti honetaz gain, ibilbide akademiko (216 urte) arrakastatsua lortu ahal izateko Ikastolak ikasle eta familien esku ipintzen du: - Irakasleriaren etengabeko formazioa eta eskarmentu handia. - Balore eta lan taldeetan oinarritutako heziketa. - IKTn erabilera bermatua ikasle eta familia guztien eskura.

- Familien presentzia ikasgeletako jardueretan. - Heldu, gazte eta txikien garapen pertsonalerako oso garrantzitsuak diren jarduerak: Egape Antzerki Tailerra eta Egape Dantza Taldea. - Familien beharrak asetzeko Aballarri Guraso Elkarteak zerbitzu anitzak antolatzen ditu: goiz eta arratsaldeko zaintzak, ludoteka, oporretako zaintzak, hitzaldiak, eskolaz kanpoko jarduerak… Eta, azkenik, Ikastolako familia eta urnietar guztiekin informazioa partekatzeko hainbat baliabide eskaintzen ditu: web, asteroko albistegi digitala, blogak, irratsaioa, facebook, twitter…

Egape Ikastola, la Ikastola de l@s urnietarras, se creó con el objetivo de impulsar tanto el euskara como la cultura vasca. Para lograrlos pone a su disposición además de una gestión abierta y transparente un modelo educativo personalizado, cercano y adaptado a las necesidades de las familias. Para asegurar el éxito, tanto académico como social de l@s alum@s, ofrece: – La formación y experiencia de sus profesionales. – Una educación basada en valores universales y el trabajo cooperativo. – Utilización de las TIC en todos los niveles. – Presencia de las familias en las actividades académicas. – Egape Antzerki Tailerra y Egape Dantza Taldea para el desarrollo personal de pequeños, jóvenes y mayores. – Además, Aballarri Guraso Elkartea propone diferentes servicios y actividades: servicio de guardería mañana-tardevacaciones, ludoteca, actividades extraescolares, conferencias... Y, para terminar, comparte información en diferentes medios y redes sociales: web, boletín digital, blogs, emisión radiofónica, facebook, twitter...

Magale Ikastetxea

On Bosko Kultur Aste oparoa Magale eta Salestarren ikastetxean Urtarrilaren 21ean hasi eta 31 bitartean jokatu dira jolasgaraietako txapelketak; pilota, futbola, xakea, dardoak… denetarikoak izan dituzte ikasle eta irakasleek lehian aritzeko. Era berean, urtarrilaren 24an hitzaldiei ekin zitzaien, Iker Flores txirrindulari ohiaren eskutik. Urtarrilaren 25ean Felipe Ugarte Txalapartariak bere ibilibidearen berri eman zigun. Urtarrilaren 28an Jose Mari Izeta psikologoa gerturatu zen Urnietako Magale eta Salestarren ikastetxera

drogomenpekotasunaren gaia jorratzera. 29an, berriz, Olatz Berasategi Harremanak elkarteko kidea genero indarkeriaz aritu zen solasean ikastetxeko nerabe eta gazteekin. Hurrengo egunean, azkenik, Asier Kidam mago gasteiztarraren ikustaldia izan zen. Kultur Asteari amaiera emateko, On Bosko eguneko festa ospatu zen urtarrilaren 31n goiz osoko ekintzekin (ikasle ohiei agur ekitaldia, patata tortilla txapelketa…). Otsailaren 3an, azkenik, V. On Bosko Krosa eta II. Nordic walking lasterketa egingo dira 11:00etan, 16 urtetik aurrerako edonori zuzenduta.


AISIA

244 2019 // OTSAILA FEBRERO

IZINE KARTELERA SAROBE AEG

www.sarobe.info

4€

BONO 5: 18 €

BONO 10: 30 €

STUBBY GUZTIENTZAT / TODOS

OTSAILAK 17 17 DE FEBRERO 17:00 4€

IURNIETAKO KZ-GUNEA OTSAILEKO ORDUTEGIA HORARIO DE FEBRERO 09:00-130:00 ASTELEHENETIK OSTIRALERA / LUNES A VIERNES Komunitate birtualak: Zure elkartearen doako webgunea sortzeko aukera eskaintzen dizugu. IT Txartela: Teknologia berrien gaineko ezagupideen egiaztapena. IKASTAROAK (ASTELEHENETIK OSTIRALERA): Oinarrizko Internet: Internet mundua, PC bat ezagutu, nabigazioa, posta elektronikoa... eta gehiago. Software librea: ofimatika mundua, software librearen baldintzak, baimenak eta abar. Sare Sozialak 2.0: sare ezberdinak erabiliz, komunikatu eta zure dokumentuak konpartitu. Irudia: imaginazioa esna ezazu grafiko aplikazioak erabiliz. Google Apps: zure eta zure enpresaren antolakuntza errazteko tresnak. Smartphoneak eta tabletak: zure gailuak eta aplikazio ospetsuenak erabiltzen ikasi. Programazioa eta garapena: programazio tresnak erabiltzen ikasi.

Comunidades virtuales: Te ayudamos a crear una página web gratuita para tu asociación. IT Txartela: Certificación de conocimientos en nuevas tecnologías. CURSOS (DE LUNES A VIERNES): Internet básico: entra en el mundo de Internet; qué es un PC, correo electrónico... y mucho más. Software libre: ofimática, características del software libre, tipos de licencias, etc. Redes Sociales 2.0: comunícate y comparte tus documentos a través de las diferentes redes sociales. Imagen: da rienda suelta a tu creatividad con las aplicaciones gráficas de código abierto. Google Apps: herramientas que facilitarán tu organización personal y la de tu empresa. Smartphones y tablets: aprende a utilizar tus dispositivos y las aplicaciones más populares. Programación y desarrollo: aprende a utilizar herramientas de programación.

943 023 682 · www.kzgunea.net

IKASTAROAK / CURSOS

Erosketa seguruak interneten Compras seguruas por internet 20 - 21 09:00-11:00 Gaztelaniaz Ordainketak interneten segurtasunez Paga con seguridad en internet 22 09:00-11:00 Gaztelaniaz Enplegu bat lortu Consigue un empleo 25 - 26 09:00-11:00 Gaztelaniaz Sortu bideoak zure gustukoen irudiekin Crea vídeos con tus imagenes favoritas 27 - 28 09:00-11:00 Gaztelaniaz

URRUNEKO FORMAZIOA FORMACIÓN A DISTANCIA Dropbox 18/02- 27/02

Gaztelaniaz

Ofimatika orokorra / Ofimática general Google aplikazioak / Aplicaciones Google APP inventor / Crea tus propias APPs Sare Sozialak / Redes Sociales

11


16. posta-kutxa 20130 Urnieta –Gipuzkoa– www.urnieta.eus PAPER EKOLOGIKOA PAPEL ECOLÓGICO

AGENDA

OTSAILA / FEBRERO

DJ TAILERRA GAZTEENTZAT / TALLER DE DJ PARA JÓVENES

INMIGRAZINEA: “EXIT, UN CORTO A LA CARTA”

IPUIN KONTAKETA / CUENTACUENTOS

ZINE-FORUMA

GAZTERIA / JUVENTUD

Otsailak 14, osteguna 19:00, Lekaio

Otsailak 15, ostirala 17:30, Lekaio

Otsailak 8, ostirala 18:30-20:00, Gazte Info (Idiazabal 13) Izena eman behar da / inscripción obligatoria

BAILE DE HUESOS ANTZERKI AMATEURRA / TEATRO AMATEUR Otsailak 10, igandea 19:00, Sarobe 5€ Aurrestreinaldia / preestreno. Una comedia divertida y triste, esperanzada y emocionante. Cuatro personajes esperan la llegada de la muerte para realizar su último tránsito. Unos quieren irse y otros regresar pero todos esconden unas historias que la parca irá sacando a la luz. Konpainia: Teatro Estudio de SS.

Doan (gazteleraz / castellano) El proyecto “Exit, un Corto a la Carta” comenzó con un anuncio real en el que se buscaban mujeres migrantes que quisieran ser las protagonistas de su propia película. Al reclamo se presentaron alrededor de 50 mujeres que formarían parte de una serie de talleres de expresión e interpretación. De ese trabajo salió un guión, el de sus aventuras y desventuras en España. Antolatzailea / organiza: AMHER – SOS arrazakeria

LEHEN LAGUNTZAK TAILERRA / TALLER DE PRIMEROS AUXILIOS GAZTERIA / JUVENTUD Otsailak 14, 21 eta 28, ostegunak 17:00-19:00, Gazte Info (Idiazabal 13) Izena eman behar da / inscripción obligatoria.

II. DIAPORAMA LEHIAKETA / II CONCURSO DE DIAPORAMAS GAZTERIA / JUVENTUD Otsailak 15, 22 eta martxoak 1, ostiralak Hautaturiko hiru pertsonen diaporamen aurkezpenak. Presentaciones de las tres personas seleccionadas.

MARISA TABERNERO

Euskaraz

MIMOS MUSIKALA / MUSICAL Otsailak 16, larunbata 19:00, Sarobe 5 € (gazteleraz / castellano) Mimi y Momo son dos mimos que se pasan el día en el parque haciendo lo que mejor saben: ayudar a los demás. Aunque sus métodos para hacerlo no son de lo más comunes, consiguen sacar una sonrisa a Lidia, una joven deprimida y triste que vagabundea por el parque. En esta misión también pondrán su granito de arena Mila, la florista del parque y Carlos, un muchacho lleno de manías y "tocs". Konpainia: Les Figuretes

EURIA FAMILIA IKUSKIZUNA / ESPECTÁCULO FAMILIAR Otsailak 24, igandea 17:30, Sarobe 3 € (testurik gabe / sin texto) Euria” ikuskizunak, maite dugun norbait jadanik ez dagoenean gertatzen zaigunari buruz hitz egiten du. Eta zerbait aldatu dela onartzeko behar dugun denbora guztiari buruz. “Euria” lanean ur tantak daude, bi aterkirekin bizi den pertsonaia, eskegitzeko gantxoak, plantxa ero bat, berokia, malko beteriko kajoiak, kanpora ematen duen leihoa eta baita marraztutako eguzkia ere. Konpainia: Markeliñe.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.