Berrittu 243

Page 1

243 2019 URTARRILA ENERO

Urnietako Udalaren aldizkaria

9.951.850 euroko aurrekontua izango du Urnietako Udalak 2019.urtean


2

UDAL AURREKONTUA

243 URTARRILA ENERO // 2019

Urnietako Udalak 9.951.850 euroko aurrekontu kontsolidatua onartu du 2019.urterako eta gastu ahalmen handiagoa izango du Urnietako Udalak 9.951.850 euroko aurrekontu kontsolidatua onartu zuen 2019rako abenduaren 21ean ospaturiko Udalbatzarrean. Horrek, 2018ko aurrekontuarekin alderatuta, ia %5eko igoera suposatzen du. Beraz, Udalak gastu ahalmen handiagoa izango du susperraldi ekonomikoak eta Gipuzkoako Foru Aldunditik jasotzen den diruaren gorakadak ahalbidetuta. Aurrekontu handiago bat izanagatik Urnietako Udalaren printzipioak berdina izaten jarraituko du, aurrekontuaren orekarena hain zuzen, diru-sarreren eta gastuaren arteko oreka bilatuko delarik. Hala, ardura berdinarekin jokatuko du herritarrei kalitatezko eta gertuko zerbitzu publikoak eskaintzea, eta beraien ongizatea eta bizi kalitatea hobetzea helburu izanik.

1,4 milioi euro bideratuko dira inbertsioetara Horretarako, ekintza zehatzak gauzatuko ditu Udalak 2019an. Aurreko ekitaldietan bezala aurrekontuko diru kantitate garrantzitsu bat bideratuko du inbertsioak egitera, 1,4 milioi, hain zuzen. Aurreikusitako hobekuntzen artean milioi erdi inguruko kostua izango duen Denda Berri Jubilatuen Egoitzaren aurreko partearen eraberritzea (gero berrituko da barrukaldea); Txoritagaingo aparkaleku berriaren inguruaren konponketa, oinezkoentzat sarrera-irteera irisgarriak egiteko arrapalak eta eskailerak ipiniz; San Juan kaleko bidetik Plazido Muxika plazarako sarbidea egitea; eta Udalak Iurramendi 2n dituen bi etxebizitzen erreforma ondoren alokairu sozialera bideratzeko. Halaber, aurrekontuaz aparte, Eteneta-San Juan igogailua egingo da; igerilekuko uraren birzirkulaziorako makineria beste eraikin batera lekualdatuko da instalazio berria kiroldegiaren eraikin nagusitik kanpo geratuko delarik; eta kiroldegiaren erreformari dagozkien lanak gauzatuko dira, zeinak 2019a amaitu aurretik hasiko diren.

150.000 euroko parte hartze prozesu berri bat Parte hartzeak Udalaren kudeaketaren oinarri nagusietako bat izaten jarraituko du eta legegintzaldi hasieratik egin duen

moduan herritarrei hitza emateko eta parte hartze kultura errotzearen aldeko apustuari jarraipena emango dio. 2019an parte hartze prozesu berri bat gauzatuko du. Oraingoan, 150.000 zertan gastatu erabakiko dute herritarrek. Hondakinei dagokienez, herriaren erdian organikoarentzat doako poltsak emango dituen makina bat ipiniko da, konpostajerako puntu bat jarriko da, bilketa selektiboa bultzatuko da herriko paperontzietan banakako paperontziak kenduz eta nagusi diren lau frakzioak desberdintzen dituzten paperontziak jarriz, eta Garbigunera eraman behar diren hondakinak bota ahal izateko bilketa selektiboko edukiontzi bat jarriko da. Horrekin guztiarekin, bilketa selektiboaren tasa egonkortzea eta ahal izanez gero hobetzea izango da helburua, %17,7 igo dela eta ia %70ekoa dela kontuan hartuta. Gainera, bilketa selektiboaren aldeko apustua landagunera ere zabalduko da errefusa botatzeko erabiltzen diren lurrazpiko edukiontziak kenduz eta horien ordez gris koloreko edukiontziak ipiniz. Horretaz gain, edukiontzien irlak osatuko dira puntu desberdinetan. Bestalde, memoria historikoa berreskuratzeko lanean jarraituko da eta horren adierazle da hurrengo urtean argitaratuko den liburua, zeinak Urnietan 19361945 bitartean gertaturikoa kontatuko duen, izan ere, oraindik pertsona ugari dira Gerra Zibil eta Errepublika garaian herriak eta bereziki herritarrek bizitakoak ezagutzen ez dituztenak. Euskarak azpimarra berezia izaten jarraituko du eta seigarren normalkuntza plana onartuko da. Era berean, Euskaraldiarekin egin den apustua mantenduko da hizkuntza ohiturak aldatzen saiatzeko eta euskararen erabilera sustatzeko. Euskaltegian ere sortzen joango diren beharrei erantzuna emango zaie. Berdintasun alorrean aholkularitza talde bat kontratatuko da, besteak beste, biolentzia protokoloaren dokumentua aurkezteko. Horri lotuta, indarkeria matxista kasu gehiagorik ez izateko lan egingo da. Gizarte zerbitzuen alorrean jarraituz, etxez etxeko laguntza beharrezko baliabi-

deekin hornitzeko konpromezua hartzen du Udalak esleituko den kontratu berriarekin gorakada bat ematen bada. Arreta ez da herrigunean soilik jarriko, baita landagunean ere. Hala, mantenu lanak eginez Manttaleko borda konponduko da eta hainbat errepide asfaltatuko dira. Gardentasuna beste oinarri nagusietako bat izango da, eta 2016an martxan jarritako aurrekontuaren kontrolarekin segiko da. Horretarako, Udal aurrekontuaren gauzapenaren gaineko informazioa emango da hilabetere Antolakuntza batzarrean eta webgunean orain arte bezala.

Hitzarmen garrantzitsuak sinatuko dira Bestalde, Udaleko diru-kutxari onura egingo dioten hainbat hitzarmen sinatuko dira erakunde desberdinekin. Gipuzkoako Foru Aldundiak ia 470.000 euro emango dizkio Udalari kiroldegiaren erreformaren kontzeptu guztiengatik. Aldundiarekin sinatuko da baita, Jubilatuen Egoitza erreformatzen laguntzeko eta lekuz aldatuko diren pisu babestuen egokitzapenean laguntzeko diru-laguntzak. Adifekin Urnietako tren geltokian trenbide-mailan dagoen pasabidea kentzeko eta herritar guztiei irekitako lurrazpiko pasabidea eta igogailua eraikitzeko gauzatzen ari den obra elkarrekin finantzatzeko akordioa sinatuko da. Udalak obraren kostuaren zati txiki bat soilik hartu du bere gain, eta ondoren, mantenua. Modu horretan, Adifek eremu hori treneko erabiltzaileei soilik bideratzea saihestuko da. AĂąarberekin sinatuko den akordiarekin berriz, bere ura herritarren %99ri iristea lortuko da. Eta azkenik, hainbat zerbitzu esleituko dira: kiroldegiaren kudeaketa, Sarobeko kudeaketa eta etxez etxeko laguntza, besteak beste. Aurrekontua EAJ-ren aldeko bozkarekin onartu zen. EH Bildu abstenitu egin zen, baina eskertu egin zuen EAJ-k bai batzordeetan eta baita negoziazio bileretan izandako jarrera eta beraiek egindako proposamen batzuk txertatu izana. PSE-k ostera, aurka bozkatu zuen.


243

UDAL AURREKONTUA 3

2019 // URTARRILA ENERO

El Ayuntamiento de Urnieta ha aprobado un presupuesto consolidado de 9.951.850 euros para el año 2019 y tendrá mayor capacidad de gasto El Ayuntamiento de Urnieta aprobó un presupuesto consolidado de 9.951.850 euros para el año 2019 en el pleno que se celebró el día 21 de diciembre. Esa cantidad supone un aumento casi del 5% en comparación con el presupuesto de 2018. Por tanto, el consistorio tendrá mayor capacidad de gasto que se sustenta en la paulatina recuperación económica del territorio y gracias a la aportación que se recibe de la Diputación Foral de Gipuzkoa. A pesar de disponer de un mayor presupuesto el principio del Ayuntamiento de Urnieta seguirá siendo la estabilidad presupuestaria, buscando un equilibrio ente los ingresos y los gastos. Así, continuará actuando con la misma responsabilidad teniendo como objetivo continuar ofreciendo servicios públicos de calidad y cercanos, y mejorar el bienestar y la calidad de vida de la ciudadanía urnietarra.

Se destinarán 1,4 millones a realizar inversiones Para ello, llevará a cabo una serie de actuaciones concretas en el año 2019. Al igual que en los ejercicios anteriores destinará una cantidad importante del presupuesto a realizar inversiones, 1,4 millones de euros concretamente. Entre las mejorías previstas destacan la renovación de la fachada del Hogar del Jubilado Denda Berri con una inversión cercana al medio millón de euros (luego vendrá la adecuación de su interior); el arreglo del entorno del nuevo aparcamiento de Txoritagain realizando las entradas-salidas para las personas viandantes, poniendo rampas y escaleras, de tal forma que sean accesibles; realizar el acceso a la plaza Plazido Muxika desde el vial de San Juan; y la reforma de 2 viviendas que son propiedad del Ayuntamiento en Yurramendi 2 que se utilizarán para alquiler social. Asimismo, al margen del presupuesto se llevarán a cabo la construcción del ascensor Eteneta-San Juan; el proyecto de instalaciones de la piscina que consistirá en trasladar la maquinaria de recirculación del agua a un edificio adjunto que quedará fuera del edificio principal del polideportivo; y los trabajos correspondientes a la reforma del polideportivo que comenzarán antes de que finalice 2019.

Un nuevo proceso participativo de 150.000 euros La participación continuará siendo un pilar fundamental en la gestión del Ayuntamiento que apostó desde el inicio de la legislatura por dar voz a la ciudadanía y arraigar la cultura participativa en el municipio. En el 2019 los y las urnietarras decidirán en qué gastar 150.000 euros. En materia de residuos, se instalará una máquina expendedora gratuita para recoger las bolsas del orgánico en el centro del pueblo, se ubicará un punto de compostaje comunitario, se impulsará la recogida selectiva en las papeleras del municipio y se pondrá un contenedor de recogida de residuos selectivos para poder depositar las fracciones que hoy en día se tienen que llevar al Garbigune. Todo ello para tratar de consolidar y mejorar las tasas de recogida selectiva que han subido un 17,7% y que se sitúan casi en el 70%. Asimismo, se incorporará al entorno rural la apuesta realizada por la recogida selectiva, retirando los contenedores soterrados que se utilizan para depositar el rechazo e instalando contenedores de color gris con cerradura electrónica. También se crearán islas de contenedores en diferentes puntos. Por otro lado, se seguirá trabajando para recuperar la memoria histórica, y muestra de ello es que el próximo año se publicará un libro que relatará lo sucedido en Urnieta entre 1936 y 1945, teniendo en cuenta que todavía hay muchas personas que no conocen lo que tuvo que sufrir el pueblo y en especial los y las urnietarras en la Guerra Civil y en la República. En cuanto al euskera se aprobará del sexto plan de normalización del euskera. Al mismo tiempo, se mantendrá la apuesta que se ha hecho con la iniciativa Euskaraldia para tratar de cambiar los hábitos lingüísticos y fomentar el uso del euskera. También se mejorarán las instalaciones del Euskaltegi dándoles respuesta a las necesidades que se vayan generando. En el apartado de igualdad se contratará a un grupo de asesoramiento, entre otras cosas para presentar el documento del protocolo de violencia. Continuando dentro del apartado de los servicios sociales el Ayuntamiento adquirirá el

compromiso de dotar con recursos suficientes el servicio de ayuda a domicilio en caso de que se produzca una subida con el nuevo contrato que se va a adjudicar. La atención no solo se pondrá en el núcleo urbano sino que también en el entorno rural apostando por su mantenimiento arreglando la borda de Manttale, ubicado en la falda del monte Adarra y asfaltando varios caminos rurales. La transparencia será otro de los pilares dándole continuidad al control del presupuesto que se puso en marcha en el 2016, mostrando la ejecución del presupuesto mensualmente tanto en la comisión de Organización como en la página web.

Se firmarán convenios importantes Por otro lado, se firmarán convenios con otras instituciones que repercutirán positivamente en las arcas municipales. La Diputación Foral de Gipuzkoa reportará al consistorio casi 470.000 euros por todos los conceptos de la reforma del polideportivo. También se firmará con la Diputación una ayuda que ayudará a reformar el Hogar del Jubilado. Con Adif se llegará a un acuerdo para cofinanciar la obra que se está llevando a cabo para eliminar el actual paso a nivel de la estación de tren de Urnieta y construir un paso inferior entre andenes junto con un ascensor abierto a toda la ciudadanía. El consistorio asumirá un mínima parte del proyecto, y después, se hará cargo del mantenimiento. Esta colaboración se hará para evitar que Adif solo destine ese espacio a las personas usuarias del tren. Mediante el convenio que se rubricará con Añarbe en cambio, se logrará que su agua llegue al 99% de la ciudadanía urnietarra. Y por último, se adjudicarán varios servicios entre los que destacan la gestión del polideportivo, la gestión de Sarobe y el servicio de ayuda a domicilio. El presupuesto fue aprobado con los votos a favor del PNV. EH Bildu se abstuvo, pero agradeció la actitud mostrada por el PNV en las comisiones y en las dos reuniones negociadoras que mantuvieron incorporando varias de sus propuestas. El PSE por su parte votó en contra.


4

INBERTSIOAK

243 URTARRILA ENERO // 2019

Kiroldegiaren erreformarako proiektua eta obraren pleguak onartu dira

© Udala

Dagoeneko ezagutzen dira Urnietako kiroldegi berriak izango dituen ezaugarriak eta eskainiko dituen zerbitzuak, kiroldegia erreformatzeko proiektua abenduaren 17an ospatu zen Udalbatzarrean onartu baitzen. Erabiltzaile anitzen beharrei erantzungo dien kiroldegi bat izango du Urnietak, bai banakako erabiltzaile diren herritarrenak, bai kirol federatuan dabiltzan pertsonenak, eta baita eskola kirola egiten duten umeenak ere. Eraikinaren sarrerako ibiltokia igerilekuaren solariumaren alboan kokatuko da, gaur egun teniseko pistak dauden lekuan. Eraikina bertikalki zatituta geratuko da eta erabiltzaileak lehen bi solairuetan pilatuko dira. Solairu baxuan aldagelak eta gela desberdinak kokatuko dira: muskulazioa, spinning, arte martzialak, balioaniztuna… Lehen solairuan kirol pistak, padeleko kantxak eta teniseko pista egongo dira. Ikus-

leen eremua ostera, bigarren solairuan izango da, bertan kokatuko baitira kirol pisten harmailetara bide emango duten sarbideak.

Kiroldegiaren proiektuaren aurkezpena herritarrei Urnietako Udalak aurkezpen publiko bat egingo du herritarren aurrean proiektuaren gaineko xehetasun guztiak emateko. Hitzordua zehazturikoan gonbidapen gutun bat bidaliko du herriko etxe guztietara. Bestalde, kiroldegia erreformatzeko gauzatu beharreko obraren pleguak ere onartu dira. Orain, interesa duten enpresek haien proposamenak aurkezteko duten 35 eguneko epearen barruan daude. Gero, Udaleko teknikariek jasotako proposamen guztiak aztertuko dituzte, eta azkenik, jasotako proposamen onenari esleituko diote obra.

Ya se conoce que características y prestaciones tendrá la nueva instalación deportiva después de que en el pleno celebrado el 17 de diciembre se aprobara el proyecto para la reforma del polideportivo. Urnieta tendrá un polideportivo que se ajuste a las necesidades de las personas usuarias; de la ciudadanía que es usuaria a nivel individual, de las personas que practican deporte federado y de los niños y de las niñas que practican deporte escolar. La zona de entrada al polideportivo se situará al lado del solárium de la piscina, donde actualmente están las pistas de tenis. El edificio quedará zonificado verticalmente y las personas usuarias se concentrarán en las dos primeras plantas. En la planta baja se ubicarán los vestuarios y las diferentes salas: musculación, spinning, artes marciales, polivalente… En la primera planta por su parte, estarán las pistas deportivas, las canchas de padel y la pista de tenis. La zona del público en cambio, estará en la segunda planta, donde se encontrarán las galerías de acceso a las gradas de las pistas polideportivas. El Ayuntamiento de Urnieta realizará una presentación ante la ciudadanía para dar todas las explicaciones acerca del proyecto. Cuando se concrete la cita, enviará una carta de invitación a todas las casas del municipio. Por otro lado, también se han aprobado los pliegos para la obra que se tiene que llevar a cabo para reformar el polideportivo. Ahora, las empresas interesadas están dentro del plazo de 35 días naturales que tienen para presentar sus propuestas. Luego los técnicos del Ayuntamiento analizarán todas ellas y finalmente adjudicarán la obra a la mejor propuesta recibida.

Hilabete honetan hasiko dira Eteneta-San Juan igogailua eraikitzeko lanak Hilabete honetan hasiko dira Eteneta-San Juan igogailua eraikitzeko lanak, obra Altuna y Uria enpresari esleitu ostean. Izan ere, abenduaren 21ean ospaturiko Udalbatzarrean onartu zen igogailua eraikitzeko obra kontratuaren esleipena eta kontratua sinatu da dagoeneko enpresa esleipendunarekin. Beraz, Eteneta-San Juan igogailua errealitate izatetik gertuago dago.

Los trabajos para construir el ascensor Eteneta-San Juan comenzarán este mes tras adjudicar la obra a la empresa Altuna y Uria. La adjudicación del contrato de la obra se aprobó en el pleno que se celebró el pasado 21 de diciembre y ya se ha firmado el contrato con la empresa adjudicataria. Por tanto, el ascensor Eteneta-San Juan esta cada vez más cerca de ser una realidad.

© Udala


243 2019 // URTARRILA ENERO

PARTE HARTZEA

© Udala

Parte hartze prozesu berri bat aurrekontuko 150.000 euro zertan gastatu erabakitzeko

Nuevo proceso participativo para decidir en qué gastar 150.000 euros del presupuesto

Urnietako Udalak parte hartze prozesu berri bat jarri du martxan 2019ko aurrekontuan barneratuta doazen 150.000 euro zertan gastatu erabakitzeko. Hala, herritarrek beraien auzo eta kaleetan hobetzeko, konpontzeko edo egiteko ikusten dituzten gauzak aintzat hartuta proposamenak egiteko aukera izango dute. Prozesuaren nondik-norakoak azaltzeko aurkezpen publikoa egin zuen Udalak Lekaion urtarrilaren 10ean herritarren aurrean, urtarrilaren 7an berriz, herriko etxe guztietara informazio liburuxkak bidali ziren, horien barruan proposamenak idazteko erabili beharreko orriak daudelarik, eta dagoeneko irekita dago proposamenak aurkezteko epea.

El Ayuntamiento de Urnieta ha puesto en marcha un nuevo proceso participativo para definir en qué se van a gastar 150.000 euros que van incorporados en el presupuesto del 2019. De este modo, las ciudadanas y los ciudadanos de Urnieta podrán presentar sus propias propuestas teniendo en cuenta las cosas que estimen que se pueden arreglar, mejorar o hacer en los diferentes barrios del municipio. El 10 de enero tuvo lugar en Lekaio la presentación pública donde el Ayuntamiento explicó a la ciudadanía como se va a desarrollar el proceso participativo, el 7 de enero en cambio, se repartieron los folletos informativos a todas las casa del municipio, donde iban incluidas las hojas que se tendrán que rellenar para escribir las propuestas, y ya está abierto el periodo para presentar las propuestas.

Urtarrilaren 28an amaituko da proposamenak aurkezteko epea

El plazo para presentar propuestas finaliza el 28 de enero

Urnietan erroldaturiko 16 urtetik gorako edozein pertsonak dauka proposamenak aurkezteko aukera. Horretarako epea urtarrilaren 28an amaituko da.

Pueden presentar propuestas todas aquellas personas mayores de 16 años y que estén empadronadas en Urnieta. El plazo para ello finalizará el 28 de enero.

Ondorengo bide hauen bitartez dago proposamenak helarazteko aukera:

Estos son los canales que se han habilitado para recoger las propuestas:

• Herriko puntu desberdinetan ipini diren kutxetan: Bertan, Lekaio, Kiroldegia, Jubilatuen Egoitza, Anbulatorioa, Egape ikastola, Azkorte eta Magale ikastetxeko bi eraikinak. • Udalerriko hainbat puntutan ipini diren buzoietan. • Udalaren webgunean sorturiko atal berezian: www.urnieta.eus • Udalaren APP-an.

• Las urnas que están disponibles en los siguientes lugares: Bertan, Lekaio, Polideportivo, Hogar del Jubilado, Ambulatorio, Egape ikastola, Azkorte y los 2 edificios de Magale. • Los buzones habilitados en diferentes puntos del municipio. • En la página web del Ayuntamiento: www.urnieta.eus. • En la APP del Ayuntamiento.

Informazio karpak urtarrilaren 18an eta 19an

Carpas informativas los días 18 y 19 de enero

Bestalde, herritarrek dituzten zalantza guztiak argitzeko eta proposamenak helarazteko informazio karpak jarriko dira bi egunetan: • Urtarrilaren 18an 10:00etatik 14:30era Etxeberri plazan eta 17:00etatik 20:00etara Guria tabernaren inguruan. • Urtarrilaren 19an 10:00etatik 14:30era kiroldegiaren kanpoaldean. Proposamenak aurkezteko epea amaituta, udaleko teknikariek proposamen guztiak aztertuko dituzte teknikoki eta ekonomikoki, eta lehenetsi egingo dituzte ondoren gauzatzeko. Azkenik, hartutako erabakiak jakinaraziko zaizkie herritarrei aurkezpen publiko baten bidez.

Por otra parte, se pondrán carpas informativas durante dos días para solventar las dudas que tenga la ciudadanía y para depositar las propuestas: • 18 de enero de 10:00 a 14:30 horas en la plaza Etxeberri y de 17:00 a 20:00 horas en los alrededores del bar Guria. • 19 de enero de 10:00 a 14:30 horas en el exterior del polideportivo. Una vez finalizado el plazo previsto para la presentación de propuestas, los servicios técnicos municipales estudiarán la viabilidad técnica y económica de las mismas, y realizarán una priorización para su ejecución. Por último, se trasladarán las decisiones adoptadas a la ciudadanía mediante una presentación pública.

5


6

LANAK

243 URTARRILA ENERO // 2019

© Udala

© Udala

Langardako beheko parteko argiak LED sistemara aldatu dira Langardako beheko parteko argiak LED sistemara aldatu dira eremu horretako argiteriaren eraginkortasun energetikoa nabarrmen hobetuz. Urnietako Udalak argiteria sistema berria Langarda osora zabaltzeko asmoa du. Bigarrengo zatiaren aldaketa 2019.urtean gauzatuko du.

Lizardi 1-3ko atzeko parteko eremua hobetu da Lizardi 1-3ko atzeko parteko eremua asfaltatu egin da. Horretaz gain eserlekuak jarri dira eta lurrean umeentzako jokuak pintatu dira. Bestalde, eremu horretako argiteria hobetuko da aurten. Herritarrek parte hartze prozesuan egindako proposamenetako bat da.

Barandak Plazido Muxika plazako ibilbide irisgarrian

Se han sustituido al sistema LED las luces de la parte de abajo de Langarda Las luces de la parte de abajo de Langarda se han sustituido al sistema LED mejorando ostensiblemente la eficiencia energética de la zona. El Ayuntamiento de Urnieta tiene la intención de instalar el nuevo sistema en todo Langarda. El cambio de la segunda parte lo realizará en el año 2019.

© Udala

Se ha asfaltado la parte trasera de Lizardi 1-3. Además, se han puesto asientos y se han pintado varios juegos para los niños y las niñas. Por otro lado, este año se mejorará el alumbrado de esa zona. Es una de las mejorías propuestas por la ciudadanía en el proceso participativo.

Plazido Muxika plazako ibilbide irisgarrian barandak jartzen ari da Udala eremu horretako lanak guztiz amaitzeko. Dagoeneko ipinita daude albo batean eta bestean urtarrilean jarriko dira.

© Udala

El Ayuntamiento está poniendo barandillas en el itinerario accesible de la plaza Plazido Muxika para completar los trabajos de esa zona. Ya se ha llevado a cabo la colocación en un lado, y en el otro lado se realizará en enero.

Zebra-bide garai bat egin da Pintore kalean

Se ha hecho un paso de cebra elevado en la calle Pintore

Herritarrek 2018ko parte hartze prozesuan eskatu zuten moduan zebra-bide garai bat egin da Pintore kalean. Modu horretan, adineko pertsonek eta mugikortasun arazoak dituztenek arazorik gabe pasatzeko aukera izango dute koskarik igo edo jaitsi behar izan gabe.

Tal y como pidió la ciudadanía en el proceso participativo del 2018, se ha hecho un paso de cebra elevado en la calle Pintore. De esta forma, las personas mayores y las que tienen problemas de movilidad podrán pasar sin problemas, sin tener que subir ni bajar ningún escalón.


243 2019 // URTARRILA ENERO

BILKETA

© Udala

Zaborren bilketa sistema berria jarri da martxan landagunean

Nuevo sistema de recogida de residuos en el entorno rural

Urnietako Udalak zaborren kudeaketa ahalik eta egokiena lortzeko, eta bilketa selektiboaren tasak igotzeko urratsak ematen jarraitzen du. Hala, herriguneko bilketa sistema aldatu zuenetik urtebete pasatxo igarota, eta epe horretan izan den bilakaera positiboa aintzat hartuta (bilketa selektiboaren tasa %17,7 igo da), bilketa sistema eredua landagunera zabaldu du Udalak, betiere, eremu bakoitzaren ezaugarri eta berezitasunak kontuan izanda. Aurrerantzean, landagunean errefusa botatzeko erabiltzen ziren lurrazpiko edukiontzien ordez gris koloreko edukiontziak (egunero ireki ahal daitezke) erabiliko dira. Edukiontzi berri horiek sarraila elektronikoa dute eta erabiltzaile bakoitzak bere txartela izan behar du edukiontziak ireki ahal izateko. Beraz, oraindik txartela jaso ez dutenak Udaletxeko Bertan bulegora joan beharko dute bere bila. Horretaz gain, herrigunean bezala edukiontzien irlak osatu dira edukiontzi desberdinekin: paperarentzat, plastikoarentzat eta beirarentzat (hauek txartelik gabe funtzionatzen dute eta egunero daude irekita). Aldaketa horiekin, landaguneko bilketan aurrerapausoak emateaz gain, landagunekoak ez diren pertsonak hondakinak landaguneko edukiontzietan botatzea ekidin nahi da, izan ere, orain arte, landaguneko edukiontziek txartelik gabe funtzionatzen zutela aprobetxatuta, hondakinak bertan botatzen zituzten zenbaitzuek. Herriguneko sistemarekin alderatuta, desberdintasun nagusia landaguneko edukiontzien irletan organikoaren edukiontzi marroirik ez dela ipini da. Izan ere, lorategia duten herriko etxeetan eta landagunean autokonposta egitearen aldeko apustua egin zuen Udalak, eta bide horri jarraipena eman nahi dio. Horretarako, oraindik konpostagailua ez duten pertsonei konpostagailua eskuratzeko erraztasunak emango dizkie. Beste desberdintasuna, landagunean errefusaren edukiontzi grisa egunero irekitzeko aukera dutela da. Erabaki hori hartu da, landaguneko pertsona dezentek edukiontzien irlak etxetik urruti samar dituztelako, eta herrigunean berriz, eskura daude.

El Ayuntamiento de Urnieta sigue dando pasos para seguir mejorando la gestión de los residuos y para continuar aumentando las tasas de recogida selectiva. Así, una vez que se ha cumplido algo más de un año desde que se implantó el nuevo sistema de recogida en el núcleo urbano, y tras contrastar la evolución tan positiva que se ha desarrollado en este periodo (la tasa de recogida selectiva ha subido un 17,7%), el Ayuntamiento ha ampliado ese modelo de recogida de residuos al entorno rural, teniendo en cuenta las características y las singularidades de cada zona. En adelante, en lugar de los contenedores soterrados que se utilizaban para depositar el rechazo en el entorno rural, se utilizarán contenedores de color gris (se pueden abrir todos los días) con cerradura electrónica. Por tanto, todas las personas usuarias deben de disponer de una tarjeta para poder abrirlas. Las personas que todavía no hayan recogido la tarjeta tienen que ir a la oficina Bertan del Ayuntamiento a por ella. Además, al igual que en el núcleo urbano, se han completado las islas con diferentes contenedores: para el papel, el plástico y el vidrio (estos funcionan sin tarjeta y están abiertos todos los días). Con estos cambios, además de avanzar en la recogida del entorno rural, se pretende que las personas que no son del entorno rural y que se aprovechaban de que los contenedores de basura del entorno rural funcionaban sin tarjeta para depositar allí residuos incorrectamente dejen de hacerlo. En comparación con el sistema del núcleo urbano, la principal diferencia reside en que en las islas de contenedores del entorno rural no se han puesto los contendores marrones del orgánico. El Ayuntamiento apostó porque en las casas con jardín y en el entorno rural se hiciera autocompost, y quiere darle continuidad a esa línea. Para ello, dará facilidades para hacerse con la compostadora a las personas que todavía no dispongan de una. Otra diferencia es que en el entorno rural se permite la apertura diaria del contenedor gris de rechazo. Se ha tomado dicha decisión teniendo en cuenta que a bastantes personas del entorno rural las islas les quedan un tanto lejos de casa, y en el núcleo urbano en cambio, las islas están a mano.

7


8

HERRITARRAK

243 URTARRILA ENERO // 2019

© Udala

II. Bidaien diaporama lehiaketa Buruntzaldeako gazteentzat Urnietako Gazte Informazio puntuak II. Bidaien diaporama lehiaketa jarri du abian herriko gazteen mugikortasuna sustatzeko helburuz. Modu honetan, gazteek azken urte hauetan bizi izan dituzten esperientzia interesgarrien berri emateko modua izango dute.

Izena emateko epea urtarrilak 25 arte

2011 urtetik aurrera egindako bidaia baten kontaketa

Sari potoloak banatuko dira

Buruntzaldeako edozein Udaletan (Urnieta, Hernani, Astigarraga, Usurbil, Andoain eta Lasarte) bizi, ikasi edo lan egiten duten eta 2003a baino lehenago jaiotako gazte bidaiazaleek aukera paregabea dute haien bidaiaren bat ezagutzera emateko: nolako esperientzia izan zen, nola antolatu zuen bidaia, zein ibilbide burutu zuen, zer ikusi eta ikasi zuen... Diaporamak 2011 ondorengo bidaiei buruzkoak izan beharko dute eta ikus-entzunezko materiala eta 30-45 minutuko ahozko aurkezpena izan beharko dute. Aurkezpenak banaka edo taldean egiteko aukera eskainiko da, baina hori bai, taldeko gehienezko parte hartzaile kopurua 4 pertsonakoa izango da.

Izena emateko eta lanak aurkezteko epea urtarrilaren 25ean amaituko da. Ondorengo lekuetan egin daiteke: • Lekaio kultur etxea • Gazte Informazio Puntua • Urnietako Udalaren webgunea

Aurkezten diren guztien artean 3 pertsona hautatuko dira bidaien originaltasuna eta aurkeztutako materialaren kalitatea kontuan izanik, eta horiek beraien diaporama aurkezteko aukera izango dute. Puntu horretara iristen direnek 100 euroko sari bat eskuratuko dute, baina ondoren, 3 hautatuen artean irabazlearen saria (300€) banatuko da ondorengo irizpideak baloratuta: • Aurkezpenaren erakargarritasuna, arintasuna eta argitasuna. • Erakusketaren kalitatea eta originaltasuna. • Aurkezpena bere osotasunean eta erabilitako materiala. Irabazlearen saria banatzeko ondorengo pertsonek osatuko dute epaimahaia: Sustapen saileko zinegotzia, Haurtzaro eta Gazteria teknikariak, gazte informatzai-

leak (edo horiek hautaturiko ordezkoak) eta udalerriko bi pertsona.

Epaimahaikide izateko aurkeztu hautagaitza urtarrilak 11 arte Epaimahaia osatuko duten bi pertsona urnietarrak zozketaz aukeratuko dira beren hautagaitza aurkezten duten pertsonen artean. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 11 izango da. Kasu honetan ere Lekaio kultur etxean, Gazte Informazio Puntuan eta Udalaren webgunean gauzatu daiteke izen-ematea

Diaporamen aurkezpenak Otsailaren hasieran jakinaraziko da nortzuk diren hautaturiko 3 pertsonak. Albistea Udalaren webgunean eta sare sozialetan zabalduko da eta irabazleei zuzenean komunikatuko zaie. Ondoren, diaporamen aurkezpenak otsailaren 15ean, otsailaren 22an eta martxoaren 1ean egingo dira. Garaia iritsitakoan zehaztuko da zein ordutan eta lekutan izango diren. Hortaz, bidaia politik baduzu edo bidaiazalea bazara ez izan zalantzarik, begiratu lehiaketaren oinarriak Udalaren webgunean eta hasi zure diaporama prestatzen.


ELKARRIZKETA

243 2019 // URTARRILA ENERO

IKER HERNANDEZ:

“Boliviako eta Hego Amerikako talde onenetariko batera noa eta ilusio handiarekin nago� Iker Hernandezek abentura berri bati ekingo dio Boliviako futbolean Bolivar taldearekin sinatu ostean, herrialdeko talderik indartsuenarekin. Realeko eta Athleticeko bigarren taldeetan jokatu ostean eta David Moyes entrenatzailearen eskutik talde txuri-urdinarekin Kopako partida batean debuta egin eta gero, aurrelari urnietarra Barakaldo, Burgos eta Holandako bigarren mailako Den Bosch taldeetatik igaro da. Hain zuzen, Holandatik iritsi zen Gabonak familiarekin batera ospatzeko eta guk egun horiek aprobetxatu genituen berarekin hitz egiteko, baina futbolaren kontuak, urtarrilaren 2an hegazkina hartu behar izan zuen berriro, oraingo honetan Boliviaruntz.

Aukera paregabea da zuretzat. Boliviako eta Hego Amerikako talde onenetariko batera noa, eta egia esateko ilusio handiarekin nago. Libertadores Koparako sailkatzeko aukera dugu, Europako Txapeldunen Ligaren baliokidea dena.

Aldaketa handia izango da maila guztietan. Altitudearen arazoa izango dut han, izan ere, Bolivian 3.700 metrora jokatzen dira partidak. Beraz, helburua lehenbailehen baldintza horietara egokitzea izango da, %100ean egoteko eta nire mailarik onena eskaintzeko.

Txapelketen formatua ere desberdina da Bolivian. Bi titulu jokatzen dira han, Apertura urtarrilaren amaieran hasten da eta maiatzaren amaierara bitarte jokatzen da, eta ondoren hasten da Clausura.

Abendura arte Holandan jokatu zenuen, nolako esperientzia izan zen? Kanpora joan nahi nuen gauza berriak probatzeko, konfort egoeratik irteteko eta bizipen desberdin bat izateko. Egia esateko gutxi jokatu dut. Laugarren jardunaldian iritsi nintzen, taldeak liga bikain hasi zuen eta ez nuen aukera asko izan hamaikakoan sartzeko. Ordutik 8 partida irabazi genituen eta beste 2 berdindu, eta bolada on horrekin entrenatzaileak apenas egiten zuen aldaketarik. Aukera gehiago nahi nituen, baina halere, esperientzia positiboa izan da eta gustura joan naiz.

nean bakoitzak bere ibilbidea dauka eta ate batzuk ixten direnean beste batzuk irekitzen dira. Egia esateko gustura nago egiten ari naizenarekin eta gustura ez nagoen eguna iristen bada utzi egingo dut, izan futbolean edo izan beste edozein gauzetan, gauzarik garrantzitsuena zoriontsu izatea da.

Boliviako aukera bultzada berri bat izan daiteke zure ibilbidean.

Š Udala

Nolako maila dago Holandako bigarren mailan? Esperotakoa baino altuagoa. Hemengo Bigarren B mailako goiko parteko edo Bigarren mailako azpiko parteko maila dagoela esango nuke.

Bolivian gaztelania hitz egiten da, baina Holandan ez dakit nola moldatuko zinen. Nik ez nuen ezer ulertzen nederlandeses, baina entrenatzailearen hitzaldiak ingelesez ziren, eta beraz, ondo jarraitzen nituen. Arlo hori gainera, primeran etorri zait nire ingeles maila hobetzeko.

Atzerritar asko zeuden taldean? Bi argentinar, italiar bat, bi estoniar, finlandiar bat eta bulgariar bat. Gure artean giro paregabea genuen eta zerbait hartzeko eta afaltzera joateko elkartzen ginen. Gure emazteek ere harreman bikaina egin zuten, gu entrenamenduetan geunden bitartean haien artean geratzen ziren kirola eta beste gauza batzuk egiteko. Garrantzitsua da elkar babestea eta laguntzea.

Nolakoa zen zure egunerokoa? Taldearen kirol instalazioetan egiten genuen bizitza. Goizeko 8:30ean gosaltzen genuen, 10:00etan entrenamendua, 12:00etan bazkaldu eta 14:00etan berriro entrenatzen genuen. Gero, 16:00etatik aurrera denbora librea.

Realarekin debuta egin zenuen Kopan David Moyes entrenatzaile zela, baina ezin izan zenuen jauzia eman, arantza hori geratu zaizu? Arantzarik ez, ez ziren eman horretarako baldintzak. Pena ematen du hor ez egotea beste batzuk dauden bezala, baina azke-

Oraindik denetarako denbora daukat eta gauzak ondo egiten direnean oihartzuna izaten dute. Nire helburua taldearentzat lan on bat egitea da eta gero etorriko da etorri behar duena. Dena den, esaten dizudan moduan niretzat funtsezkoena zoriontsu izatea da eta hori da lortzen saiatzen naizena. Gero bakoitza iritsi behar den lekura iristen da eta gailurrera iristen ez bazara ere ez da ezer pasatzen.

Kontatu beharko diguzu zein berezitasun duen Berrasoetako parkeak, izan ere, Urnietako bi futbolari garrantzitsuenak handik irten zarete (Nahikari Garcia bestea). Besterik gabe parkean jokatzea. Gaur egun ohiturak aldatu egin dira. Nik denbora guztia parkean jolasten pasatzen nuen, gurasoek nire bila etorri behar izaten zuten etxera eramateko. Orain berriz, ume asko bideojokoetan jokatzen geratzen dira eta kalera atera behar dituzte. Nire ikuspuntutik askoz hobea da parkean jokatzea.

Iker Hernandezen izena oso indartsu entzun zen oso gaztetatik, baina zuk beti mantendu dituzu oinak lurrean. Nire ustez irakasleak edo medikuak futbolariak baino garrantzitsuagoak dira, bi adibide jartzearren. Eta gainera, futbolarien ibilbidea urte gutxiren buruan amaitzen da. Azkenean bizitzan ikasi egin behar da, baloreak eduki behar dira eta gure ingurukoei laguntzen saiatu behar gara. Ni irakasle-ikasketak egiten hasi nintzen eta ahal dudanean amaitzea gustatuko litzaidake, baita turismoarekin erlazionaturiko zerbait ikastea ere.

Ikasketa horien barruan praktikak egin zenituen Egape ikastolan. Oso esperientzia polita izan zen. Irakasleek oso harrera ona egin zidaten eta askatasun handia izan nuen klaseak emateko eta etxeko lanak zuzentzeko aukera edukiz. Hori bai, klaseak ematea entrenatzea eta jokatzea baino askoz gogorragoa da kar, kar, kar.

9


10

IKASTETXEAK

243 URTARRILA ENERO // 2019

IEgape Ikastola

Haurrak goxo-goxo

Badira familia ugari lana dela eta euren seme-alabentzat zerbitzu desberdinak behar dituztela eskola orduetatik at. Behar hauek bideratu eta erantzuna eman nahian, Egape ikastolako Aballarri Gurasoen Elkarteak, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu ikasturtean zehar. Zerbitzu hauen helburu nagusia haurrak goxo eta seguru sentitzea da. Haurrek une politak igaro eta lagunartean egoteaz gain, esperientzia berri eta desberdinak izateko tartea ere izaten da! GOIZEKO ZAINTZA: Goizeko 7:30etik 9:00etara. Bi toki desberdinetan, Lizardi kaleko ikastolako ludotekan 3 urtetik gorakoentzat eta Etxeberri plazako geletan bi urtekoentzat.

ARRATSALDEKO ZAINTZA: 14:30etik 16:30era ekaineko eta iraileko arratsaldeetan. LUDOTEKA: Aste Santuko oporretan, ekaineko oporretan eta iraileko lehenengo astean eskaintzen den zerbitzua da. ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK: ikasturtean zehar eguerdiak aprobetxatuz zein arratsaldez, jarduera desberdinak antolatzen dira ikastolan. Horien artean, antzerkia, bertsolaritza, eskola kirola, eskupilota, euskal dantza, gitarra, ingelesez jolas eta solas, judoa, marrazketa artistikoa, txalaparta eta xakea. Eskainitako zerbitzuak urtero ebaluatzen dira, familien beharretara egokitu, zerbitzuak hobetu eta berritzeko helburuarekin.

Magale Ikastetxea

Suzuki Metodoa Suzuki Metodoa Japonian sortutako biolin metodo bat da. Shinichi Suzukik sortu zuen eta, honi esker, umeek biolina ikasteko ez dute musika irakurtzen jakin behar. Metodo honekin, biolina ikasten dute euren ama hizkuntza ikasi zuten moduan: entzunez, hitz eginez, irakurriz eta idatziz. Biolinarekin gauza berdina egiten dute: musika entzun, instrumentua jo, musika irakurri eta idatzi. Metodo hau oso aberasgarria da ikasleentzat, soinuan daukatelako konzentrazio puntua eta musikaren abiadura puntua soinua delako.

Eskoletara egokituta pasa da metodo hau, eta haurren ikasketetan murgildu da,. Metodo honen abantaila guztiak hartzen dituen ikasgaia sortu dugu eta hauek dira haurrek ikasten dituzten puntuak: burmuinaren hemisferioak (sare-neuronalak) lantzen ditugu, koordinazioa, kontzentrazioa, taldeko lana, erritmoa, ahotsa, gauzak erlazionatzea, errespetua, eta antolakuntza; eta bide batez, gure txikienak musikan sartzen ditugu, etorkizunerako euren adierazpena lantzeko balioko dien tresna izango baita.


AISIA

243 2019 // URTARRILA ENERO

IZINE KARTELERA SAROBE AEG

www.sarobe.info

4€

BONO 5: 18 €

ANA Y BRUNO

LA PEQUEÑA BRUJA

CONDORITO

GUZTIENTZAT / TODOS

GUZTIENTZAT / TODOS

GUZTIENTZAT / TODOS

URTARRILAK 13 13 DE ENERO

URTARRILAK 20 20 DE ENERO

URTARRILAK 27 27 DE ENERO

17:00 4€

17:00 4€

17:00 4€

IURNIETAKO KZ-GUNEA URTARRILEKO ORDUTEGIA HORARIO DE ENERO 16:00-20:00 ASTELEHENETIK OSTIRALERA / LUNES A VIERNES Komunitate birtualak: Zure elkartearen doako webgunea sortzeko aukera eskaintzen dizugu. IT Txartela: Teknologia berrien gaineko ezagupideen egiaztapena. IKASTAROAK (ASTELEHENETIK OSTIRALERA): Oinarrizko Internet: Internet mundua, PC bat ezagutu, nabigazioa, posta elektronikoa... eta gehiago. Software librea: ofimatika mundua, software librearen baldintzak, baimenak eta abar. Sare Sozialak 2.0: sare ezberdinak erabiliz, komunikatu eta zure dokumentuak konpartitu. Irudia: imaginazioa esna ezazu grafiko aplikazioak erabiliz. Google Apps: zure eta zure enpresaren antolakuntza errazteko tresnak. Smartphoneak eta tabletak: zure gailuak eta aplikazio ospetsuenak erabiltzen ikasi. Programazioa eta garapena: programazio tresnak erabiltzen ikasi.

Comunidades virtuales: Te ayudamos a crear una página web gratuita para tu asociación. IT Txartela: Certificación de conocimientos en nuevas tecnologías. CURSOS (DE LUNES A VIERNES): Internet básico: entra en el mundo de Internet; qué es un PC, correo electrónico... y mucho más. Software libre: ofimática, características del software libre, tipos de licencias, etc. Redes Sociales 2.0: comunícate y comparte tus documentos a través de las diferentes redes sociales. Imagen: da rienda suelta a tu creatividad con las aplicaciones gráficas de código abierto. Google Apps: herramientas que facilitarán tu organización personal y la de tu empresa. Smartphones y tablets: aprende a utilizar tus dispositivos y las aplicaciones más populares. Programación y desarrollo: aprende a utilizar herramientas de programación.

BONO 10: 30 €

943 023 682 · www.kzgunea.net

IKASTAROAK / CURSOS Ofimatika tresnak -LibreOffice Herramientas Ofimáticas-Libre Office 14-25 16:00-18:00 Euskera Faccebbok. Erabiltzaile gehien dituen sare soziala Facebook. La red social con más usuarios 28-31 16:00:18:00 Castellano Musika aplikazioak zure gailuetarako Aplicaciones de música para tus dispositivos 11 18:00:20:00 Castellano

URRUNEKO FORMAZIOA FORMACIÓN A DISTANCIA Ofimatika orokorra / Ofimática general 01/07-02/06 Euskera Ofimatika aurreratua / Ofimática avanzada 01/07-02/06 Castellano Facebook / Facebook 14-23 Euskera Sortu zure e-mail marketing kanpainak Crea tus campañas de e-mail marketing 01/21-02/06 Castellano Instagram, argazkiak atera eta partekatu Instagram, captura y comparte 01/28-02/06 Castellano

11


16. posta-kutxa 20130 Urnieta –Gipuzkoa– komunikazioa@urnieta.eus www.urnieta.eus

AGENDA

PAPER EKOLOGIKOA PAPEL ECOLÓGICO

URTARRILA / ENERO

II. DIAPORAMA LEHIAKETA

IPUIN KONTAKETA CUENTACUENTOS

GAZTERIA / JUVENTUD

Marisa Tabernero Urtarrilak 18, ostirala 17:30, Lekaio

Urtarrilak 7-25 lehiaketan izen ematea Urtarrilak 7-11 epaimahaian parte hartzeko izen ematea Gaztegunea / Lekaio / Bertan / www.urnieta.eus Oinarriak www.urnieta.eus webgunean

Euskaraz

GAZTEENTZAKO TAILERRETAN IZEN EMATEA GAZTERIA / JUVENTUD Urtarrilak 21 – otsailak 1 Gaztegunea / Lekaio / Bertan / www.urnieta.eus Info+ www.urnieta.eus webgunean

RITA ANTZERKIA / TEATRO Urtarrilak 9, asteazkena 19:00, Sarobe 5 € (euskaraz) Aurrestreinaldia / preestreno. Sinopsia: Frank, Unibertsitateko literatura irakasleari, ikasle berri bat etorri zaio: Rita, pelukera. Bi mundu aparte. Ikasleak, Macbeth taberna baten izena dela uste du eta Hamlet, berriz, zerbeza marka bat. Irakaslea etsiak jota dagoen poeta da, amore emandakoa, baina Ritaren agerpenak berpiztuko du. Ikasleak ikastea maite du eta irakasleak maitatzen ikasiko du. Sarritan ikaslea bera izan ohi da irakaslerik onena.

SORGINAK SUTARA HAURREN ANTZERKIA / TEATRO INFANTIL

MR. TRAIN FAMILIA IKUSKIZUNA / ESPECTÁCULO FAMILIAR Otsailak 3, igandea 17:30, Sarobe 3 € (testurik gabe / sin texto) Sinopsia: Bidaiariak trenera! Tren honetara igotzen den oro, NOWHERE geltokian jetsiko da. Bertan, Mr. Train eta bere txakurra... bueno... bere txakurra... egia esan Mr. Train-i ez zaio batere gustatzen txakur hau, bizi dira. Eguna joan eta eguna etorri, Mr. Train-ek bere esku dagoen guztia egingo du txakurra geltokitik urrutiratzeko, baina txakurra beti geltokira itzuliko da. Baina egun batean, dena aldatuko da eta txakurra ez da geltokira itzuliko. Orduan, Mr. Train txakurra zenbat botatzen duen faltan konturatu eta bere bila abiatuko da. Aurkituko ote du txakurra Mr.Train-ek ? Erantzuna ezagutu nahi baduzue, ez ezazue galdu NOWHERE-era doan trena. Mr. Train eta txakurra zuen zain dituzue.

SANTA AGEDA ABESBATZA

Urtarrilak 26, larunbata 18:00, Sarobe

Jaiak / Fiestas Otsailak 4, astelehena 17:00, San Joan plaza

Doan (Euskaraz) Antolatzailea: Egape Antzerki Taldea Zuzendaria: Jose Mª Berasategi.

Entsegua: urtarrilaren 31n, 20:00etan, Lekaion.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.