Berrittu 242

Page 1

242 2018 ABENDUA DICIEMBRE

Urnietako Udalaren aldizkaria

8 milioi euroko kreditu aldaketa kiroldegiaren erreformarentzat


2

UDALA

242 ABENDUA DICIEMBRE // 2018

8 milioi euroko kreditu aldaketa kiroldegiaren erreformak sortuko dituen gastuei aurre egiteko Kiroldegiaren erreforma gauzatzearekin Udalak izango dituen gastuei aurre egiteko 8 milioi euroko kreditu aldaketa onartu zen kreditu gehigarri moduan azaroaren 27an ospaturiko ohiko osoko bilkuran. 8 milioi euro horietatik 5.200.000 euro Udaleko gerakinetik hartuko dira, 2.580.000 euro mailegu moduan eskuratuko dira eta gainerako 220.000 euroak Gipuzkoako Foru Aldundiak baieztaturiko diru-laguntza batetik jasoko dira. Kreditu aldaketa hori EAJren eta EH Bilduren aldeko bozkarekin onartu zen. PSE-k berriz, aurka bozkatu zuen. Udalak jaso du dagoeneko kiroldegia erreformatzeko Sabai Arkitektoak S.L.-k idatzi duen proiektua, eta berau onartu ostean, aurkeztuko die herritar guztiei. Mikel Pagola alkateak azaldu zuen proiektua osatzeko prozesua luzea eta nekagarria izan dela, baina azpimarratu zuen ahalik eta herritar gehienei erantzungo dien kiroldegi bat egiteko helburuarekin lan egin dutela, eta bere ustez lortuko dutela: “hori izan da erabili dugun irizpide nagusia, kirol federatuan dabiltzan pertsonen, eskola kirola egiten duten umeen, eta banakako erabiltzaile diren herritarren beha-

© Udala

rrak asetuko dituen kiroldegi bat egitea”. Zentzu horretan ikuspegi irekiarekin jokatu dutela gaineratu zuen, “egingo dugun kiroldegia hurrengo 30 urteetarako instalazioa izango da, eta ondorioz, herritarrek hurrengo urteetan izango dituzten beharrei erantzun beharko dio. Erreferente izan daitekeen kiroldegi bat egin nahi dugu. Erreformak izango duen prezioa igo egin da, baina hori herritarren eskura zerbitzu gehiago jarriko direlako da, bestela zerbitzu dezente gutxiago izango lituzkete”. Bestalde, goraipatu zuen helburu horiek betetzeko proiektuaren osaketan herriko eragile desberdinek izan duten parte hartzea eta burutu duten ekarpena: “herritarrek, kirol taldeetako ordezkariek, ikaste-

txeek, teknikariek eta kiroldegiaren kudeatzaileek ekarpenak egin dituzte, eta informazio horrekin guztiarekin denen beharretara egokitzen den kiroldegi bat izango dugu”. EH Bilduko Mikel Izagirrek kiroldegiaren proiektua herritarrentzat ezinbestekoa dela adierazi zuen: “egingo den kiroldegiarekin Urnietak gaur egun dituen beharrei erantzungo zaie gutxi gorabehera. Gure ustez neurriko kiroldegia izango da. Norberak dituen interesen arabera azpimarra leku batean edo bestean jar dezake, baina orokorrean hartuta eta Urnietaren tamaina kontuan hartuta, instalazio egokiak izango dira”. Bestalde, kiroldegia egiterako garaian jasangarritasun ekonomikoa kontuan hartu dela esan zuen, eta beste mota bateko zerbitzuekin proiektu ideal bat egin izan balitz berriz, jasangarritasuna bermatzeko zailtasunak izango lituzketela. PSE-ko Consuelo Frutosek bere aldetik, argitu zuen hasieratik adierazi duten moduan kiroldegiaren proiektu honekin ez daudela ados, eta ezta 8 milioi euroko kostuarekin ere.

Cambio de crédito de 8 millones de euros para la reforma del polideportivo Se aprobó un cambio de crédito de 8 millones de euros, en forma de crédito adicional para hacer frente a los gastos que conllevará al Ayuntamiento la reforma del polideportivo, en el pleno que se celebró el día 27 de noviembre. De esos 8 millones de euros, 5.200.000 euros se sacarán del remanente de tesorería, 2.580.000 euros se obtendrán en forma de préstamo y los 220.000 euros restantes se recibirán de la subvención que ha confirmado la Diputación Foral de Gipuzkoa. El cambio de crédito fue aprobado con los votos favorables del PNV y de EH Bildu. El PSE en cambio, votó en contra. El Ayuntamiento ya ha recibido el proyecto que ha escrito Sabai Arkitektoak S.L para reformar el polideportivo, y tras aprobarlo, lo presentará ante la ciudadanía. El alcalde Mikel Pagola explicó que el proceso que se ha llevado a cabo para completar el proyecto ha sido largo y agotador, pero subrayó que han trabajo con el objetivo de hacer un polideportivo que de respuesta a toda la ciudadanía, y dijo que cree que lo conseguirán: “ese ha sido el principal criterio que hemos utiliza-

do, tratar de hacer un polideportivo que se ajuste a las necesidades de las personas que practican deporte federado, de los niños y de las niñas que practican deporte escolar, y del resto de la ciudadanía que es usuaria a nivel individual”. En ese sentido, manifestó que han actuado con amplia perspectiva, “teniendo en cuenta que el polideportivo que vamos a hacer va a ser una instalación para los próximos 30 años, y por tanto, tendrá que responder a las necesidades que pueda tener la ciudadanía en los próximos años. Queremos hacer un polideportivo que sea referente. Es cierto que el coste que tendrá la reforma se ha incrementado, pero en caso contrario el complejo tendría bastantes menos prestaciones”. Por otro lado, alabó la participación que han tenido y las aportaciones que han realizado los diferentes agentes del municipio a la hora de completar el proyecto, ya que han ayudado a lograr los objetivos anteriormente citados: “la ciudadanía, los representantes de los equipos, los técnicos y los gestores del polideportivo han hecho aportaciones, y con

toda esa información tendremos un polideportivo que responderá a las necesidades de todos y de todas”. El representante de EH Bildu Mikel Izagirre indicó que el proyecto del polideportivo es indispensable: “con el polideportivo que se va a hacer se responderá a las necesidades que tiene Urnieta en la actualidad más o menos. A nuestro entender será un polideportivo proporcionado. Según los intereses de cada uno, se pondrá el foco en unos aspectos o en otros, pero en términos generales y teniendo en cuenta el tamaño de Urnieta, serán unas instalaciones adecuadas”. Por otro lado, dijo que a la hora de hacer el polideportivo se ha tenido en cuenta la sostenibilidad económica, y que de haber hecho un proyecto ideal con otro tipo de servicios, se tendrían problemas para garantizar la sostenibilidad. La portavoz del PSE Consuelo Frutos por su parte, aclaró que tal y como han manifestado desde el principio no están de acuerdo con este proyecto del polideportivo, y tampoco con el costo de 8 millones de euros.


242

UDALA 3

2018 // ABENDUA DICIEMBRE

Apaizetxea, Urnietako Udalaren inbertsioa etorkizunari begira

© Udala

Urnietako Udalak apaizetxearen jabetza eskuratuko du epe motzean. Jabetze estrategiko bat izango da, izan ere, etorkizunean herritarrei udal zerbitzu guztiak eraikin bakarrean eskaintzea ahalbidetu dezake, herriko leku batetik bestera mugitzen ibili behar izan gabe udal eraikin batetik bestera joateko. Modu honetan, zerbitzu guztiak eraikin berean bateratuta, gestio desberdinen gauzatzea dezente erraztuko eta azkartuko litzateke, bidaia bakar batean egin ahalko liratekeelako guztiak. Urnietako Udalak herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak hobetzeko helburuz egiten du lan, eta horretarako ikusmira orainaldian, berehalako epeei dagozkien erabaki eta neurriak hartuz, zein etorkizunean du jarria, ikuspegi estrategiko eta globalago bat duten erabakiak hartuz.

Hain zuzen, bigarren multzoan sailkatuko da apaizetxearen jabetzea. Urnietako parroki elizarekin gauzatuko den trukea EAJ eta EH Bilduren aldeko botoekin onartu zen, etorkizunari begira Urnieta garatzen jarraitzeko alferrik galdu ezin zen aukera moduan ikusi baitute. PSEk bere aldetik, kontra bozkatu zuen.

Ondasun trukearen bidezko akordioa Urnietako parroki elizarekin akordioa ondasun trukearen bidez burutuko da. Hau da, ondareen arteko trukea egingo da, apaizetxearen eta Udalak emango dituen eraikinen gaur egungo tasazio-balioak aintzat hartuta. Apaizetxearen oraingo tasazio-balioa 508.390 eurokoa da, eta trukean Udalak, 152.390 eurotan eta 149.820 eurotan baloratuta dauden Iurramendiko 2ko bi etxebizitza, eta 63.680 eurotan baloratuta dagoen Pintore kaleko lokal bat (bertan jarriko da Caritasek Urnietan izango duen egoitza, zeinak herritarrei zerbitzu emango dien) emango dizkio Urnietako parroki elizari. Horrekin guztiarekin, 365.890 euro batzen dira, eta ez da iristen apaitzetxeak duen tasazio-ba-

liora. Beraz, gainerako 142.500 euroak 4 urtetan banatuta egingo dituen ordainketen bidez ordainduko ditu Udalak. Egia da ez dela berehala gauzatuko den proiektu bat izango, diru kantitate garrantzitsu bat behar baita gauzatzeko, eta orain, bi proiektu garestiri aurre egin beharko die Udalak: kiroldegiaren erreformari eta Eteneta-San Juan igogailuari, herritarrek inbertsio estrategikoak erabakitzeko egin zen parte hartze prozesuan erabaki zuten bezala. Dena den, jabetze honekin etorkizun batean herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzu guztiak bateratzeko aukera izatea ziurtatuko da, eta horrela, libraturiko espazioak etorkizunean urnietarrek eskaturiko zerbitzuetara bideratuko lirateke. Izan ere, gaur egun, Sustapen saila (euskera, gazteria, kirola, kultura…) Lekaio kultur etxean dago eta Gizartekintza saila ostera, Idiazabal 46n. Horretarako guztirako, apaizetxea aukera mordoa eskaintzen duen eraikin bat da, 200 metro karratu baino gehiago baititu bere hiru solairuetako bakoitzean, eta gainera, Udalarekin zuzenean elkartu ahalko litzateke.

Casa cural, una inversión a futuro del Ayuntamiento de Urnieta El Ayuntamiento de Urnieta se va a hacer con la propiedad de la casa cural realizando así, una adquisición estratégica que puede permitir a futuro ofrecer a la ciudadanía todos los servicios municipales en un mismo edificio, sin tener la necesidad de desplazarse de un lugar a otro del municipio para acudir a las diferentes sedes municipales. De este modo, se unificarían todos los servicios en el mismo edificio, facilitando y agilizando sobremanera la realización de las gestiones, que se podrían hacer en un solo viaje. El Ayuntamiento de Urnieta trabaja teniendo siempre como objetivo mejorar los servicios y las prestaciones que ofrece a la ciudadanía urnietarra, y para ello tiene la vista puesta tanto en el presente, tomando decisiones y medidas que atañen a periodos inmediatos, como en el futuro, tomando decisiones con una visión más estratégica y global. Precisamente, la adquisición de la casa cural se enmarcará dentro del segundo bloque. La permuta con la iglesia parroquial de Urnieta se aprobó con los votos a favor del PNV

y de EH Bildu, que han visto una oportunidad que no se puede desaprovechar en aras de seguir desarrollando el municipio a futuro. El PSE por su parte, votó en contra.

Acuerdo mediante permuta de bienes El acuerdo con la iglesia parroquial de Urnieta se materializará mediante una permuta de bienes. Es decir, se realizará un intercambio de patrimonio teniendo en cuenta las tasaciones actuales de la casa cural y de los inmuebles que le cederá el consistorio a la iglesia parroquial de Urnieta. La tasación actual de la casa cural es de 508.390 euros, y a cambio, el Ayuntamiento le dará a la iglesia dos viviendas que se encuentran en la calle Yurramendi número 2, que están valoradas en 152.390 euros y en 149.820 euros, y un local de la calle Pintore (donde se ubicará el futuro edificio de Caritas de Urnieta que a su vez dará servicio a la ciudadanía) que está valorado en 63.680 euros. Con todo ello, se suman 365.890 euros y no se llega a la tasación de la casa cural, por lo que los 142.500 euros restantes se cubrirán mediante transferencias que se harán divididas en cuatro anualidades.

Es cierto, que no será un proyecto que se desarrollará inmediatamente, puesto que se necesitará una cantidad importante de dinero para poder realizarlo, y ahora, el Ayuntamiento va a tener que hacer frente a dos proyectos muy costosos como son la reforma del polideportivo y la construcción del ascensor Eteneta-San Juan, tal y como decidió la ciudadanía en el proceso participativo que se realizó para decidir las inversiones estratégicas. De todas formas, con esta adquisición se asegurará tener la posibilidad de unificar todos los servicios que se ofrecen a la ciudadanía en un mismo lugar, y así, destinar los espacios que se liberen a servicios que en el futuro próximo demanden los y las urnietarras. Hoy en día, el departamento de promoción (euskera, juventud, deporte, cultura…) se ubica en la casa de cultura Lekaio y el departamento de servicios sociales se encuentra en la calle Idiazabal número 46. Para todo ello, la casa cural es un edificio que ofrece numerosas posibilidades ya que dispone de mas de 200 metros cuadrados en cada una sus tres plantas, y además, se podría conectar directamente con el Ayuntamiento.


4

LANAK

242 ABENDUA DICIEMBRE // 2018

Garratza baserriruntz doan espaloia berritu da Garratza baserriruntz doan espaloia egoera txarrean zegoen urteen poderioz izan duen erabileraren ondorioz, eta bertako egoera hobetzeko berrikuntza lanak egin ditu Urnietako Udalak. Hobekuntza hori herritarrek parte hartze prozesuan egindako eskaeretako bat da, nahiz eta obra ez den prozesu horretara bideraturiko 125.000 euroekin ordainduko. Udalak aurreikusita zuen lanetako bat zen eta aurrekontuko beste partida batean txertatuta zegoen.

© Udala

Xoxokara doan errepidea asfaltatu da Urnietatik Xoxokara igotzeko dauden bi errepideen (trenbidetik eta Zelai tabernatik) egoera oso kaskarra zen azken urteetan abiadura handiko trenaren obrak gauzatzeko kamioiek burutu dituzten joan-etorriek eragindako higaduraren ondorioz. ETS-k (Euskal Trenbide Sarea) konponketa lanak

gauzatu ditu trenbidearen aldean (okerren zegoenean) bere erabilerarako modu egoki batean utziz. Zelai tabernako aldea berriz, hurrengo urtean konponduko da. Lehenik, saneamendu lanak gauzatu ziren, eta ondoren ostera, errepidea asfaltatu zen.

© Udala

Se ha renovado la acera que va hacia el caserio Garratza La acera que va hacia el caserio Garratza estaba en mal estado debido al desgaste que ha tenido con el transcurso de los años, y para mejorarla, el Ayuntamiento de Urnieta la ha renovado completamente. Esta es una de las mejorías que propuso la ciudadanía en el proceso participativo que se realizó a principios de año, a pesar de que la obra no se ha financiado con los 125.000 euros destinados a ese proceso. El Ayuntamiento tenía prevista de antemano esta actuación, y estaba incorporada en otra partida del presupuesto.

© Udala

Se ha asfaltado la carretera que va hacia Xoxoka Las dos carreteras que se utilizan para subir desde Urnieta hasta Xoxoka (la de la estación de tren y la del bar Zelai) se habían deteriorado sustancialmente durante los últimos años debido al desgaste que han ocasionado las idas y venidas que han realizado los camiones para llevar a cabo las obras del tren de alta velocidad. ETS (Eus-

kal Trenbide Sarea) ha arreglado el camino que va desde la estación de tren (la que peor estaba) para dejarla en buen estado para su uso. La parte del bar Zelai en cambio, se arreglará el año que viene. Primeramente, se hicieron trabajos de reparcelación y saneamiento, y posteriormente se procedió al asfaltado.


HONDAKINAK

242 2018 // ABENDUA DICIEMBRE

Organikoaren edukiontzira botatzen diren hondakinen %5,26 desegokia da Zaborren bilketa sistema berria martxan jarri zenetik urtebete beteta, Urnieta Udalak epe horretan bilketa selektiboaren tasak izandako bilakaera ezagutzera emateko datuak argitaratu zituen aurreko hilabetan, eta berauek argi eta garbi erakusten dute aurrerapauso handia eman dela. Izan ere, 2017.urteko urtarriletik abuztura bitartean, bilketa selektiboaren tasaren batez bestekoa %51,5ekoa izan zen, eta 2018ko urtarriletik abuztura bitartean berriz %69,2koa izan da. Beraz, urte batetik bestera %17,7ko igoera eman da aipaturiko epean. Dena den, oraindik badaude gauzak hobetzeko, organikoaren edukiontzira botatzen diren hondakin desegokiak esaterako.

Organikoaren edukiontzira botatzen diren hondakinetan arreta gehiago San Markos zabortegian Urnietako organikoaren zabor edukiontzietatik zuzenean jasotako hondakinen karakterizazio azterketa bat gauzatu zen urriaren 5ean, organikoaren edukiontzira botatzen diren edukietatik zeintzuk diren zuzenak eta zeintzuk diren desegokiak ezagutzeko. Organikoaren edukiontziko 250 kg-ko lagin bat hartu zen horretarako eta bertako osagaiak sailkatu ziren bakoitzaren pisua eta ehunekoa kalkulatzeko. Ondorengo taulan ikus daitezke eduki bakoitzari dagozkion datuak, baina ondorio nagusia ondorengoa da: organikoaren edukiontzira botatzen den edukien %94,74 zuzena den arren, gainerako %5,26 ez dagokio edukiontzi horri. Hon-

dakin desegoki horien zati handi bat plastikozko poltsa desegokiak erabiltzeagatik sortzen da. Zentzu horretan gogorarazi, doan jaso daitezkeela organikoarentzako poltsa egokiak herritarren arreta zerbitzurako Bertan bulegoan. Gauzak horrela, Udalak alor horretan arreta gehiago jartzeko eskatu nahi die herritarrei, izan ere, hondakinak ondo sailkatzea eta bilketa selektiboaren tasak igotzea guztion onurarako izango da. Udalak birziklapen gida bat banatu zuen herriko etxe guztietara, herritarrek izan ditzaketen zalantza guztiak argitze aldera, zein hondakin bota behar diren edukiontzi bakoitzera, esate baterako. Herritarren batek gida galdu edo topatzen ez badu, Bertan bulegoan eska dezake beste bat.

El 5,26% de los residuos que se depositan en el contenedor del orgánico son impropios Tras cumplirse un año desde que se puso en marcha el nuevo sistema de recogida de residuos, los datos que publicó el Ayuntamiento de Urnieta el mes pasado reflejan la evolución positiva que han tenido las tasas de recogida selectiva. Desde enero hasta agosto del año 2017, la media de la tasa de recogida selectiva fue del 51,5%, mientras que en esos mismos meses del año 2018 ha sido del 69,2%. Por tanto, de un año a otro, se ha dado una subida del 17,7% en el periodo mencionado. Sin embargo, todavía hay aspectos que se pueden mejorar, los residuos impropios que se depositan en el contenedor del orgánico, por ejemplo.

Mayor atención en los residuos que se echan al contenedor del orgánico En el vertedero de San Markos se realizó un análisis de caracterización cogiendo directamente una muestra de los contenedores de orgánico de Urnieta el pasado 5 de octubre. El objetivo era conocer la cantidad de residuos adecuados e impropios que se echan al contenedor del orgánico. Para ello se cogió una muestra de 250kg, y se clasificaron los diferentes componentes para determinar el peso y el tanto por ciento de cada uno de ellos. En la siguiente tabla se pueden ver los resultados, pero la conclusión

FRACCIÓN COMPOSTABLE ZATIKI KONPOSTAGARRIA

SUBFRACCIÓN AZPIZATIKIA

Restos de comida / Janari-hondarrak Podas y jardinería / Inausketak eta lorazaintza Biorresiduo / bio hondakina Bolsas Compostables / Poltsa konpostagarriak Celulosa Absorbente / Zelulosa xurgatzailea Total fracción compostable / Zatiki konpostagarria, guztira: FRACCIÓN RECHAZO / ERREFUSA ZATIKIA

220,87 1,12 6,07 9,14 237,20 P. (KG.)

Papel / Papera Vidrio / Beira Rechazo / Errefusa Plásticos / Plastikoak (1) Metales / Metalak Bricks / Brick Resto / Gainerakoa (2) Total fracción rechazo / Errefusa zatikia, guztira Total (Kg.) caracterizado / Karakterizatuta, guztira (Kg.)

principal es la siguiente: el 94,74% de los residuos que se depositan en el contenedor del orgánico son correctos, pero el 5,26% restante en cambio, no pertenece a dicho contenedor. Gran parte de esos impropios se generan por utilizar bolsas de plástico inadecuadas. En este sentido, recordar que se pueden recoger gratuitamente las bolsas adecuadas para el orgánico en la oficina de atención ciudadana Bertan. Así pues, el Ayuntamiento le pide más atención a la ciudadanía en este apartado, puesto que clasificar los residuos de forma

PESO (KG.) PISUA (KG.)

(%) (%)

88,21% 0,45% 2,42% 3,65% 94,74% (%)

2,76 1,10% 0,39 0,16% 3,08 1,23% 0,42 0,17% 0,000 0,00% 6,53 2,61% 13,18 5,26% 250,38

adecuada, y por consiguiente aumentar las tasas de recogida selectiva, nos beneficia a todos y a todas. El Ayuntamiento repartió a todas las casas del municipio una guía de reciclaje el año pasado, para que la ciudadanía pudiera solventar cualquier duda que se le generara al respecto, como por ejemplo, a que contenedor echar cada residuo. En caso de que a algún ciudadano o a alguna ciudadana se le haya perdido la guía o no la encuentre, puede volver a pedirla en la oficina Bertan.

5


6

GABONAK URNIETAN

Ekintza mordoa Gabonetan

242 ABENDUA DICIEMBRE // 2018

Urtero bezala Gabonetarako ekintza mordoa antolatu ditu Udalak. Abenduaren 17tik urtarrilaren 5era arte haur, gazte eta helduentzako jarduerak izango dira herriko toki desberdinetan. Herriko etxe guztietara banatuko da informazio osoa eskainiko duen informazio orria, baina bertan duzue jarduera batzuen aurrerapena.

T Olentzero eta Mari Domingi abenduaren 23an etorriko dira; Errege Magoak ostera, urtarrilaren 5ean Abenduaren 23an, 17:30ean, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera izango da, Berrasoeta parketik San Joan plazara. Hurrengo egunean, 12:00etan, gabon-kantak izango dira herrigunean, eta 17:00etan, berriz, Gabon abesbatza irtengo da San Joan plazatik (baserritarrez jantzita joatea eskatzen da). Urtarrilaren 5ean Errege Magoen txanda iritsiko da. Harrera San Migel elizan izango da (16:00-17:30) eta, bertan, haurrekin argazkiak egin eta gutunak jasotzeko aukera egongo da.

Desfilea Lobera baserritik 18:00etan abiatuko da. Beraz, haur guztiak Erratzuko zubira hurbiltzera deitzen dira. Errege Magoek Urnietako 0 eta 6 urte arteko haur guztiei oparitxo bat banatuko diete, udaletxe azpiko arkupeetan. Hau 19:00ak aldera hasiko da.

T Antzerkia eta familientzako ikuskizunak DESENTXUFATUAK Abenduaren 22an, 19:00etan Saroben Sarrera: 8 euro. Euskaraz

“GEZUR GEHIEGI” TXOBORRO MAGOA Abenduaren 29an, 17:30ean Saroben Sarrera: 3 euro. Euskaraz

T Musika ikuskizunak GABONETAKO KONTZERTUAK Abenduaren 17-21 bitartean Lourdes Iriondo musika eskolako kontzertuak izango dira Saroben.

ITSASO TALDE LIRIKOA Abenduaren 28an, elizan 19:00etan.

T San Silbestre lasterketa Abenduaren 31n, urtea osasuntsu bukatzeko, azken urteotan indarrra hartu duen San Silbestre lasterketa ospatuko da Poxta Zahar elkarteak antolatuta. San Juan plazatik 16:30ean irtengo da giroa eta umorea nagusi izango dituen lasterketa. © Aiurri


242

GABONAK URNIETAN 7

2018 // ABENDUA DICIEMBRE

Herriko txikienentzat ere eskaintza zabala

Amplia oferta también para los más pequeños y las más pequeñas

Urnietako Udaleko haur eta gazte sailak hainbat ekintza antolatu ditu 2008-2013 urte bitartean jaiotako aurrentzat Gabonetan. Abenduaren 26an Hodei magoak magia tailerra eskainiko du Lekaio kultur etxean. Bi talde izango dira, lehenengoa 9:00-11:00 bitartean eta bigarrena, 11:30etik aurrera. Abenduaren 27an sukaldaritza tailerra eskainiko da Gaztelekuan. Hemen ere bi talde izango dira ordutegi berdinean, 9:00-11:00 bitartean eta 11:30etik aurrera. Abenduaren 28an berriz, zientzia esperimentuak egiteko aukera izango da Lekaion 11:00etatik 13:00etara. Eta abenduaren 31n azkenik, irteera antolatuko da Eureka museora. Irteera goizeko 9:30ean izango da San Joan plazatik eta Urnietara 14:30 aldera itzuliko dira.

El departamento de infancia y juventud del Ayuntamiento de Urnieta ha organizado varias actividades para estas navidades para los niños y las niñas nacidas entre 2008 y 2013. El 26 de diciembre el mago Hodei ofrecerá un taller de magia en la casa de cultura Lekaio. Habra dos grupos, el primero entre las 9:00 y las 11:00, y el segundo a partir de las 11:30. El 27 de diciembre se ofrecerá un taller de cocina en el Gazteleku. Aquí también habra dos grupos con los mismos horarios, de 9:00 a 11:00, y a partir de las 11:30. El 28 de diciembre por su parte, se harán experimentos de ciencia en Lekaio de 11:00 a 13:00. Y el 31 de diciembre por último, se organizará una salida al museo Eureka. La salida será a las 9:30 en la plaza San Juan, y se regresará a Urnieta a las 14:30.

Izen emateak abenduak 17arte

Inscripciones hasta el 17 de diciembre

Izen emateak abenduaren 17ra bitarte egin ahalko dira Udalaren webguneko formularioaren bidez edota Ludotekan, Bertanen edo Lekaion izen emate orria entregatuz. Plaza kopurua mugatua da eta izen emate hurrenkeraren arabera esleituko dira. Bestalde, taldeak osatzeko gutxieneko izen emate bat beharrezkoa izango da.

Las inscripciones se podrán realizar hasta el 17 de diciembre mediante formulario de la página web o entregando la hoja de inscripción en la Ludoteca, en Bertan o en Lekaio. Las plazas serán limitadas y serán adjudicadas mediante el orden de inscripción. Por otro lado, para formar los grupos será necesario un mínimo de inscripciones.

Autodefentsa feminista tailerra abenduaren 15ean

• Bertan (astelehenetik ostiralera 7:3014:30). • Gazte Informazio Puntua (astelehenetik ostegunera 17:00-19:00, eta ostiraletan 11:00 -14:00). • Urnietako Udalaren webgunea.

Se ofrecerá un taller de autodefensa feminista el próximo 15 de diciembre en Sarobe organizado conjuntamente por el Ayuntamiento de Urnieta y la asociación Emagin. El taller comenzará a las 9:30 horas de la mañana y finalizará a las 13:30. El taller está dirigido a mujeres mayores de 14 años. Las que estén interesadas en participar pueden realizar la inscripción desde el 26 de noviembre hasta el 5 de diciembre en los siguientes lugares: • Bertan (7:30-14:30, de lunes a viernes). • Punto de Información Juvenil (de lunes a jueves 17:00-19:00, y los viernes 11:0014:00). • Página web del Ayuntamiento de Urnieta.

Urnietan erroldaturiko emakumeek lehentasuna izango dute eta eskaintzen den plaza kopurua baino izen emate gehiago badaude zozketa egingo da.

Las mujeres que estén empadronadas en Urnieta tendrán preferencia, y en caso de que haya más inscripciones que las plazas ofertadas se realizará un sorteo.

© Udala

Autodefentsa feminista tailerra eskainiko da abenduaren 15ean Saroben Urnietako Udalak eta Emagin elkarteak elkarlanean antolatuta. Tailerra goizeko 9:30ean hasiko da eta bukatu berriz, 13:30ean. Tailerra 14 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago. Parte hartzeko interesa dutenek azaroaren 26tik abenduaren 5era bitarte dute izena emateko aukera ondorengo hiru lekuetan:

Taller de autodefensa feminista el 15 de diciembre


8

GIZARTEA

242 ABENDUA DICIEMBRE // 2018

Curso de autoestima y empoderamiento de la mano de Pepa Bojo

© Udala

El Ayuntamiento de Urnieta ha organizado un curso de autoestima y empoderamiento dirigido a las mujeres del municipio. El curso comenzará el 16 de enero y finalizará el 20 de marzo, y será dirigido por la psicóloga Pepa Bojo. La autoestima es un pilar fundamental sobre el que se apoya el proceso de empoderamiento. El taller es una herramienta para comprender cómo se construye la autoestima en las mujeres, detectar los mensajes recibidos que las ayudan y empoderan, y los que no, conocerse más, saber qué recursos, fortalezas y habilidades tienen, aprender a aceptase y a generar una sana relación con ellas mismas desde el cuidado y la autoconfianza.

• Psicóloga: Pepa Bojo Ballester • Idioma: castellano • Fechas: del 16 de enero al 20 de marzo • Horario: miércoles de 15:00 a 17:00 • Lugar: Sarobe • Fecha de inscripción: del 26 de noviembre hasta el 21 de diciembre La inscripción se podrá realizar tanto en la oficina Bertan como en la página web del Ayuntamiento. En el proceso de admisión, tendrán preferencia aquellas mujeres que no hayan participado en cursos anteriores.

Gizarte ekintzaren arloan lan egiten duten hiru elkarteei laguntzak eman dizkie Udalak

El Ayuntamiento ayuda a tres asociaciones que trabajan en el ámbito de la acción social

Gizarte ekintzaren arloan lan egiten duten hainbat elkarte diruz lagundu ditu Udalak urtero bezala. 12 elkarte izan ziren deialdian parte hartu zutenak eta oinarrietan zehaztu zen moduan, puntuazio altuena jaso zuten 3 elkarteen artean banatu dira 4.949 euro. Hautaturiko elkarte horiek Urnietako komunitatean presentzia garrantzitsua dute: oinarrizko babesa eskaintzen dute, desgaitasun intelektual edo fisikoak dituztenei laguntzen diete, eta osasun arloan eta mendekotasunak dituztenentzat tratamendu eta errehabilitazioak eskaintzen lan egiten dute.

El Ayuntamiento ha dado ayudas económicas a varias asociaciones que trabajan en el ámbito de la acción social al igual que los años anteriores. Se presentaron un total de 12 asociaciones a la convocatoria, y se han repartido 4.949 euros entre las 3 asociaciones que recibieron mayor puntuación, tal y como se recogía en las bases. Las asociaciones elegidas tienen una importante presencia en la comunidad urnietarra: ofrecen protección básica, ayudan a personas con discapacidades físicas o psicológicas, y ofrecen tratamientos de rehabilitación a las personas que tienen dependencias.

Hauek dira diru-laguntza jaso duten 3 elkarteak:

Estas son las 3 asociaciones que han recibido ayudas:

EKARTEA

JARDUERA

DIRUA

ASOCIACIÓN

ACTIVIDAD

DINERO

Ortzadar

Mugako adimena

2.000€

Ortzadar

Inteligencia límite

2.000€

Izan Fundazioa

Menpekotasunak

2.000€

Izan Fundazioa

Dependencias

2.000€

Atzegi

Adimen urritasuna

949€

Atzegi

Discapacidad intelectual

949€


ELKARRIZKETA

242 2018 // ABENDUA DICIEMBRE

JOSE RAMON JAUREGI:

”munduko leku guztietatik eskatzen dizkidate aizkorak” Jose Ramon Jauregi da Euskal Herrian aizkorak egiten dituen pertsona bakarra bere familiako lanbideari jarraipena emanez. Duela 94 urte inguru iritsi ziren Urnietara bere aiton-amonak Amezketatik. Orduan aizkorez gain atxurrak, kateak eta gurpilak egiten zituen aitonak Eroski supermerkatuaren ondoan. Horretaz gain, ”idiak perratzen ere aritzen zen” gogoratzen du Jose Ramonek. Gerora ordea, herria handitzen joan zen, eta ”gaur egungo eraikinera (Erratzu industrigunea 1) lekualdatu ginen Udalak proposatuta”. Eraikin berrian ere lan berdinekin jarraitu zuen Jose Ramonen aitonak, aitak bere lekukoa hartu zuen arte. Duela 50 urte inguru ostera, gainerako lanak utzi eta aizkorak soilik egitea erabaki zuen. Zure aitonaren eta aitaren lanbideari eta enpresari jarraipena eman diozu. Ni 10 urterekin hasi nintzen aitari laguntzen eta lanbidea ikasten. Dena den, ikasketak egin nituen Salesiarretan. 20 urte nituela, soldaduskatik bueltan, inflexio puntua iritsi zen. Beste leku batean lanean nenbilen, baina lan hura utzi eta aitarekin lanean hastea erabaki nuen. Ez naiz damutzen bide hau hartu izanaz.

Zertan aritzen zinen hasieran? Enpresan bertan lan egiteaz gain, berezo berriak lortzeko asmoz kanpora irteten hasi nintzen, Santander aldera nagusiki. Izan ere, ordura arte aizkora gehienak ohiko bezeroei eta Hernaniko eta Ordiziako ferietan saltzen genituen.

Aizkorak egiten hasi zinenetik gaur egun arte garapen handia izan da? Lan egiteko modua ikaragarri aldatu da. Orain askoz errazago egiten dira aizkorak, nahiz eta lan gogorra izaten jarraitzen duen. Hasieran ordubeten 4 aizkora egiten ziren, gero 8, aurrerago 12 eta gaur egun 40 inguru.

Jendeak interneten Urnieta jartzean uste du marka edo enpresa bat izango dela, eta gero konturatzen dira herri bat dela. Aizkorei esker Euskal Herria eta Urnieta deskubritzen dituzte. Hego Amerikako jende askok deitzen dit jatorri euskalduna duela esanez.

Euskal Herrian badago beste aizkora enpresarik? © Udala

Zein teknikarekin egiten dituzu aizkorak? Fundituta egiten ditut. Esan daiteke aizkorak orain dela 2.000 urte bezala egiten ditudala, erromatarrek egiten zituzten moduan, alegia. Hori bai, badago desberdintasun garrantzitsu bat, lehen kobrearekin egiten zirela, eta orain berriz, burniarekin. Garai hartan ez zekiten burnia fundintzen, horretarako tenperatura oso altuak behar direlako.

Aizkorak egiteko moduaz gain saltzekoa ere aldatu da? Nik orain dela 40-50 urteko berezoak ditut: Nafarroakoak, Arabakoak, Bizkaiakoak, Gipuzkoak eta Iparraldekoak. Gero baditugu Santanderrekoak eta Burgosekoak ere. Berriak oso gutxi hartzen ditut, aurretik salduta ditudan aizkorak egiten baititut nagusiki. Dena den, internetekin mundu berri bat ireki zait azken bizpahiru urteetan.

Nondik jasotzen dituzu eskaerak? Munduko leku guztietatik: Hego Amerikatik, Estatu Batuetatik eta Europako leku desberdinetatik, besteak beste.

Nola ezagutzen dute tailerra munduko txoko horietatik? Aizkorari buruzko blog batzuk daude eta guri buruzko albisteak eta komentario onak jarten dituzte. Jendearentzat gainera sorpresa izaten da, izan ere, nire aizkorak probatu arte marka suediar eta amerikarrak soilik ezagutzen dituzte gehienek, eta bat-batean, deskubritzen dute Euskal Herriko txoko batean ere egiten ditugula. Nik gainera aizkorak Urnieta markarekin saltzen ditut.

Beraz, Urnietaren izena ezagutzera ematen da aizkoren bitartez.

Euskal Herrian aizkorak egiten ditugun leku bakarra gara. Ni hasi nintzenean beste 4 enpresa ezagutu nituen, baina gainerakoak desagertu egin dira eta ziurrenik ni izango naizela azkena, ez dudalako inor ikusten atzetik jarraipena emateko. Halere, asko maite dut lanbide hau eta fisikoki ahal dudan bitartean jarraituko dut.

Zein bereizgarri dute zure aizkorek? Euskal aizkora dela. Mundu guztian egiten dira aizkorak baina modelo hau hemen bakarrik egiten da. Aizkora hau oso ondo sartzen da eta hori funtsezkoa da, zenbat eta gehiago sartu orduan eta ezpala handiagoa askatzen duelako, eta ondorioz, kolpe gutxiago eman behar direlako. Gero aizkora libratzea ere garrantzitsua da, eta honek duen formarekin oso erraz ateratzen da.

Lan desberdinetarako erabiltzen diren aizkorak egiten dituzu, baita lehiaketakoak ere, eta hain zuzen, zure aizkora batekin irabazi berri du Aitzol Atutxak Euskal Herriko txapelketa. Orain dela 40 urte arte aizkolari guztiek gure aizkorak edo Leitzan egindako batzuk erabiltzen zituzten lehiaketetan, Australiarrek aizkora hobeak ekarri zituzten arte. Orain dela bi urte nire buruari apustuko aizkora onak egiteko erronka jarri nion, eta uste dut lortu dudala. Horretan beste urnietar batek lagundu dit, Juan Mari Yurramendik. Programa baten bidez garatu ditu formak eta angeluak, eta horrela lortu dugu aizkora guztiak berdinak eta onak egitea.

Poza emango du egindako lanak fruituak eman dituela ikusteak ezta? Poz handia bai. Jauzi hori emateko ikerkuntza lan handiak eta froga asko egiten ditut, baina azkenean lortu dut. Ea pixkanaka gero eta aizkolari gehiago animatzen diren gure aizkorak erabiltzera.

9


10

IKASTETXEAK

242 ABENDUA DICIEMBRE // 2018

IEgape Ikastola

Egape ikastolako ikasleak, ikasketa zerbitzuaren bidez, erosketak herrian egitera animatuz

Jolas eta Ekineko partaideak ikasleekin proiektua diseinatzen.

Bertako komertzio txikirik gabeko herria nola biziko da? Egape Ikastolako 4.DBHko ikasleek euskarako irakaslearen gidaritzapean eta Curriculumaren proiektua garatuz kanpaina antolatu dute, herritarrak herriko saltokietan kontsumi dezaten animatzeko. Proiektu honen xede nagusietako bat ikasketa zerbitzua garatzea izan da, hau da, herriari zerbitzua eskainiz ikaskuntza-prozesuari zentzua ematea, ikasleari jakintzak errealitatera transferitzeko aukera emanez.

Herriko saltokiak bizirik mantentzearen garrantziaz jabeturik, taldeka, hainbat ekimen antolatu dituzte ikasleek. Honela, urnietar gazteak gonbidatuak izan dira azaroaren 23an, ostiral arratsaldez, hainbat ekintzetan parte hartzera (graffitiak, ginkana, herri kirolak). Horrez gain, abenduaren 21ean, Egapeko Neguko azokan, erakusketa bat antolatuko dute eta herriko saltokietako produktuez osatutako saskia zozketatuko da.

Magale Ikastetxea

Madrilgo Matelec azokan Magaleko ikasleak Madrilgo Matelec azoka bisitatzera joan dira ikastetxeko Automatizazio eta Robotika Industriala eta Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuko Goi Maila zikloetako ikasle eta irakasleak. Bi egunetan zehar material elektriko eta elektronikoaren arloak utzi dituen azken berrikuntzak ikusten eta aztertzen izan dira. Bidaia hau, ekipamendu berrietan, mantenimendu motak edota fabrikazio automatikoen prozesuaren inguruan ikasleen formakuntza teknikoa indartzeko helburuarekin antolatu da. Kon-

tutan izatekoa da, material elektrikoaren inguruan oinarritzen den Matelec azoka bi urtetik behin antolatzen dela eta sektore honetan dauden berrikuntza guztiak ikusteko aukera ematen duela. Bestalde, hiria ezagutzeaz gain Vallecasen kokatuta dagoen Correoseko automatizazio zentrua ezagutzeko aukera ere izan dute. Oso bidaia polita eta interesgarria izan da eta giro aparta izan dute ikasle eta irakasleen artean.


AISIA

242 2018 // ABENDUA DICIEMBRE

IZINE KARTELERA SAROBE AEG

www.sarobe.info

4€

BONO 5: 18 €

CAVERNICOLA

LOS INVESTIGADORES Y LA MALDICIÓN DEL REY OSCURO

GUZTIENTZAT / TODOS

GUZTIENTZAT / TODOS

ABENDUAK 9 9 DE DICIEMBRE

ABENDUAK 30 30 DE DICIEMBRE

17:00 4€

17:00 4€

IURNIETAKO KZ-GUNEA

ABENDUKO ORDUTEGIA HORARIO DE DICIEMBRE 09:00-13:00 ASTELEHENETIK OSTIRALERA / LUNES A VIERNES Komunitate birtualak: Zure elkartearen doako webgunea sortzeko aukera eskaintzen dizugu. IT Txartela: Teknologia berrien gaineko ezagupideen egiaztapena. IKASTAROAK (ASTELEHENETIK OSTIRALERA): Oinarrizko Internet: Internet mundua, PC bat ezagutu, nabigazioa, posta elektronikoa... eta gehiago. Software librea: ofimatika mundua, software librearen baldintzak, baimenak eta abar. Sare Sozialak 2.0: sare ezberdinak erabiliz, komunikatu eta zure dokumentuak konpartitu. Irudia: imaginazioa esna ezazu grafiko aplikazioak erabiliz. Google Apps: zure eta zure enpresaren antolakuntza errazteko tresnak. Smartphoneak eta tabletak: zure gailuak eta aplikazio ospetsuenak erabiltzen ikasi. Programazioa eta garapena: programazio tresnak erabiltzen ikasi.

Comunidades virtuales: Te ayudamos a crear una página web gratuita para tu asociación. IT Txartela: Certificación de conocimientos en nuevas tecnologías. CURSOS (DE LUNES A VIERNES): Internet básico: entra en el mundo de Internet; qué es un PC, correo electrónico... y mucho más. Software libre: ofimática, características del software libre, tipos de licencias, etc. Redes Sociales 2.0: comunícate y comparte tus documentos a través de las diferentes redes sociales. Imagen: da rienda suelta a tu creatividad con las aplicaciones gráficas de código abierto. Google Apps: herramientas que facilitarán tu organización personal y la de tu empresa. Smartphones y tablets: aprende a utilizar tus dispositivos y las aplicaciones más populares. Programación y desarrollo: aprende a utilizar herramientas de programación.

BONO 10: 30 €

943 023 682 · www.kzgunea.net

IKASTAROAK / CURSOS Argazkiei ukituak eman zure Smartphonearekin Retoca fotos con tu Smartphone 29-30 18:00-20:00 Castellano Ofimatika tresnak - LibreOffice Herramientas Ofimáticas - LibreOffice 3-18 09:00-11:00 Castellano

URRUNEKO FORMAZIOA FORMACIÓN A DISTANCIA Dropbox Dropbox 10-19

Euskera

Wordpress: Zure webguneak sortu Wordpress: Crea tu sitio web 03-19 Castellano Lehenengo pausoak marketing digitalean Iniciación al marketing digital 03-19 Castellano Marka petsonala eta Linkedln Marca personal y Linkedln 03-19 Castellano

11


16. posta-kutxa 20130 Urnieta –Gipuzkoa– komunikazioa@urnieta.eus www.urnieta.eus

AGENDA “EZ DOK HIRU” ANTZERKIA Abenduak 2, igandea Sarobe 8 € (euskaraz)

PAPER EKOLOGIKOA PAPEL ECOLÓGICO

ABENDUA / DICIEMBRE “LOURDES IRIONDO” MUSIKA ESKOLAKO IKASLEEN KONTZERTUAK MUSIKA Abenduak 17-21

ESKOLETAKO ABESBATZAK MUSIKA Abenduak 11, asteartea Eliza

Sarobe

GABONETAKO LEHIAKETEN SARI BANAKETA Abenduak 19, asteazkena

IMMIGRAZINEA: “UN FRANCO, 14 PESETAS” ZINE-FORUM Abenduak 13, osteguna 19:00, Lekaio Castellano Antolatzailea: AMHER – SOS arrazakeria – Urnietako Udala

19:30, Sarobe

JAIOTZA ETA ARGIEN PIZTUERA

Abenduak 28, ostirala 19:00, Eliza Doan Donostia, 1985. Zuzendaria: JuanLu Díaz Emperanza

FAMILIA IKUSKIZUNA

DESENTXUFATUAK

19:00, Sarobe 8 € (Castellano)

MUSIKA

SAN TOMAS EGUNA

Abenduak 14, ostirala

Abenduak 16, igandea

“AGRUPACIÓN LÍRICA ITSASO”

“GEZUR GEHIEGI” TXOBORRO MAGOA

Idiazabal kalean Goizean, Egapen ikastolan, neguko azoka

ANTZERKIA

Goizean, ikastetxeak herrian zehar 17:00, San Joan plaza (Euskaraz) Baserritarrez jantzita joatea eskatzen da. Entseguak: Abenduak 18 eta 20an, 20:00etan, Lekaion

18:00, Etxeberi plaza Antolatzailea: Magale ikastetxea

IPUIN KONTALARIA CUENTACUENTOS

“LORCA, LA CORRESPONDENCIA PERSONAL”

Abenduak 24, astelehena

Abenduak 20, osteguna

Abenduak 21, ostirala

17:30, Lekaio Kontalaria: Marisa Tabernero Euskaraz

GABON ABESBATZAK HERRIAN ZEHAR

ANTZERKIA Abenduak 22, larunbata 19:00, Sarobe AEG 8 € (Euskaraz)

Abenduak 29, larunbata 17:30, Lekaio 3 € (Euskaraz)

SAN SILBESTRE LASTERKETA SOLIDARIOA KIROL PROBA Abenduak 31, astelehena 16:30, San Joan plaza

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI BADATOZ… Abenduak 23, igandea 17:30, Berrasoeta parketik Antolatzailea: Egape Dantza Taldea 19:00etan San Juan Plazan: Gutunak jaso...


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.