Berrittu 241

Page 1

241 2018 AZAROA NOVIEMBRE

Urnietako Udalaren aldizkaria

Igerilekurako instalazioen eraikina eta Eteneta-San Juan igogailua eraikitzeko pleguak onartuta


2

LANAK

241 AZAROA NOVIEMBRE // 2018

Aprobados los pliegos para las construcciones del edificio de instalaciones para las piscinas del polideportivo y del ascensor EtenetaSan Juan

© Udala

Kiroldegiko igerilekurako instalazioen eraikina eta Eteneta-San Juan igogailua eraikitzeko pleguak onartuta Kiroldegia eraberritzeko eta Eteneta-San Juan igogailua eraikitzeko pausoak ematen jarraitzen du Urnietako Udalak. Kiroldegiaren kasuan, erreformarekin hasi aurretik lekualdatu egin behar da igerilekuko uraren birzirkulaziorako makineria, izan ere, gaur egun, instalazio hori epe laburrean eraitsi beharko den eraikinaren barruan aurkitzen da nagusiki. Horretarako, instalazio gehigarri bat eraiki behar da, eta obra hori lehenbailehen gauzatu behar da udaran igerilekua erabili ahal izateko. Irailaren 25ean ospaturiko udalbatzarrean 347.000 euroko kreditu aldaketa onartu zen lan horiek sortuko dituzten gastuei aurre egiteko. Halaber, berriki onartu dira obra hori egiteko pleguak, eta lizitazioa irekita dago. Enpresek eskaintzak aurkezteko epea dute orain, eta epea ixtean, jasotako proposamenak aztertu eta obra esleituko da segidan lanei hasiera emateko. Helburua udararako amaituta egotea da. Lanak amaitutakoan instalazio berria kiroldegiaren eraikin nagusitik kanpo geratuko da. Obra eraikin txiki baten eraikutzan datza, bai azalerari eta baita altuerari dagokionean ere. Eraikin hori igerilekuko solariumaren eta Pintore kaleko 5.zenbakiaren artean kokatuko da, aparkalekuaren ondoan eta belardiaren gainean. Eraikin horren barruan ipiniko dira igerilekuko hedatze basoak eta uraren birzirkulaziorako bonbak, baita beronen funtzionamendu egoki baterako beharrezkoak izango diren osagai mekanikoak ere. Gainera, Osakidetzaren eskariz igerilekuko bulkadako eta itzulerako kanalizazioa aldatu behar da. Horrenbestez, hoditeriaren kanalizazio berria eramaten den momentua eguneraketa hori egiteko aprobetxatuko da. Kiroldegia eraberritzeko bidean obra hau lehenengo pausoa dela esan daiteke, ezinbestean aurretik egin beharreko lan bat da eta.

Igogailuaren obraren lizitazioa irekita Eteneta-San Juan igogailuari dagokionean berriz, plan berezia garatu eta proiektua onartu ostean, proiektuak eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda onartu zen, ondoren lur horien jabetza eskuratzeko. Dagoeneko sinatu dira desjabetzeen okupazio aktak, eta urriaren 29ko udalbatzarrean ostera, igogailua eraikitzeko pleguak onartu ziren. Beraz, lizitazioa irekita dago eta epe barruan aurkezten den enpresetako bati esleituko zaio obra lehenbailehen eraikuntza lanekin has dadin.

El Ayuntamiento de Urnieta sigue dando pasos para reformar el polideportivo y para construir el ascensor Eteneta-San Juan. Por lo que respecta al polideportivo, antes de comenzar con la reforma hay que trasladar la maquinaria de recirculación del agua de la piscina a un edificio adjunto, puesto que actualmente, dicha instalación se encuentra principalmente dentro del edificio que próximamente deberá de ser demolido. Para ello, se tiene que hacer una instalación anexa que albergue dicha instalación, lo cual se tiene que llevar a cabo lo antes posible para que el próximo verano se pueda disfrutar de la piscina. En el pleno que se celebró el 25 de septiembre se aprobó un cambio de crédito de 347.000 euros para hacer frente a los gastos que conllevará dicha obra. Asimismo, recientemente se han aprobado los pliegos de la obra, y la licitación está abierta. Ahora, las empresas interesadas tienen un plazo para presentar propuestas, y cuando finalice, se analizarán todas ellas y se adjudicarán los trabajos a la mejor propuesta para que comiencen posteriormente. El objetivo es que estén finalizados para verano. Cuando termine la obra la nueva instalación quedará fuera del edificio principal del polideportivo. Las obras consistirán en la construcción de un edificio de pequeña magnitud tanto en superficie como en altura ubicado entre el solárium de la piscina y el número 5 de la calle Pintore, junto al aparcamiento y sobre el césped. Dentro de ese edificio se alojarán los vasos de expansión de la piscina y las bombas para la recirculación del agua, así como el resto de componentes mecánicos para el correcto funcionamiento de la misma: el reparto del tricloro, por ejemplo. Además, por petición de Osakidetza se deberá de cambiar la canalización de impulsión y retornos de la piscina, por lo que al llevar la nueva canalización de tuberías se aprovechará para actualizar este punto. Se puede decir que esta obra será el primer paso en el camino que se esta recorriendo para acometer la reforma del polideportivo teniendo en cuenta que es un trabajo que hay que hacer necesariamente con anterioridad.

Abierta la licitación de la obra del ascensor En cuanto al ascensor Eteneta-San Juan, una vez desarrollado el plan especial y de aprobar el proyecto, se procedió a determinar la relación de bienes y derechos afectados por el proyecto, para luego adquirir los terrenos necesarios. Ya se han firmado las actas de ocupación de las expropiaciones, y en el pleno que se celebró el 29 de octubre se aprobaron los pliegos para la construcción del ascensor. Por tanto, la licitación está abierta y se le adjudicará la obra a una de las empresas que se presenten dentro del plazo estipulado, para que comience con los trabajos cuanto antes.


241

LANAK 3

2018 // AZAROA NOVIEMBRE

Ya ha comenzado el periodo de prueba para ampliar las aceras del Zaldundegi y crear un único carril para los vehículos

© Udala

Zaldundegi aurreko espaloiak zabaltzeko eta ibilgailuentzako errail bakarreko pasabidea egiteko froga epea abian da Urnieta gero eta herri atsegin eta irisgarriago bat lortzeko lanean dihardu Urnietako Udalak legegintzaldi hasieratik eta hainbat hobekuntza egin ditu arlo horretan. Orain, beste aurrerapauso garrantzitsu bat eman nahi du Zaldundegi aurreko espaloiak zabalduz. Izan ere, herrian joan-etorri gehien dituen eremuetako bat da, baina gaur egun, espaloi horiek 60-80 zentimetroko zabalera dute, eta ondorioz, haur karroekin doazen pertsonek eta mugikortasun murritzeko pertsonek ezinezkoa dute bertatik igarotzea. Beraz, egoera horri irtenbide bat emateko eta irisgarritasuna bermatzeko Zaldundegi jatetxearen parean dauden bi aldeetako espaloiak 2 metrora zabalduko dira herritarrek 2017ko Parte Hartze prozesuan eskatu zuten moduan. Horretarako, errepideko bi errailei zati bat kenduko zaie ibilgailuentzako errail bakarreko semaforodun ordezko pasabidea eginez. Hau da, ibilgailuak ezingo dira orain arte bezala aldi berean bi norabideetan pasa. Semaforoak tenporalizatu egingo dira, eta esate baterako, lehenik, Andoaineruntz doazenak igaroko dira, eta horiei semaforoa gorri ipintzen zaienean berriz, Hernaniruntz doazenen txanda iritsiko da. Obra gauzatu aurretik, frogak egiten ari da Udala urriaren 29tik errepideko puntu horretan errail bakarra sortzeko behin-behineko barrerak jarriz. Behin froga epealdia amaituta emaitzak aztertuko dira, eta dena ondo joanez gero, ahal bezain pronto obra esleitu eta aurrera eramango da.

El Ayuntamiento de Urnieta está trabajando desde el comienzo de la legislatura para hacer de Urnieta un municipio más amable y accesible. Ha realizado numerosas mejoras en ese sentido, y ahora, pretende dar otro paso significativo en la misma línea ampliando las aceras del Zaldundegi, teniendo en cuenta que es uno de los puntos con mayor tránsito peatonal del pueblo, y que hoy en día, las aceras miden entre 60 y 80 centímetros, lo cual imposibilita el paso de las personas que van con sillas de niños y niñas, y de personas con movilidad reducida. Por tanto, para ofrecer una solución se van a ensanchar a 2 metros las aceras que están a ambos lados de la entrada del restaurante Zaldundegi tal y como propuso la ciudadanía en el proceso participativo del 2017. Para poder ampliar las aceras se le quitará una parte a cada uno de los dos carriles de la carretera, creando un único carril para los vehículos con paso alternativo controlado por semáforo. Es decir, los vehículos no podrán pasar al mismo tiempo en las dos direcciones. Los semáforos estarán temporalizados, y así, por ejemplo, primero pasarán los que van en dirección Andoain, y una vez que a esos se les ponga el semáforo en rojo, llegará el turno de los que van dirección Hernani. Antes de acometer la obra el Ayuntamiento está realizando una prueba desde el pasado 29 de octubre para confirmar que es la solución adecuada y que el cambio funcionará correctamente. Para ello, se han colocado barreras provisionales en los dos lados de la carretera creando un solo carril. Una vez finalizado el periodo de prueba se analizarán los resultados y en caso de que sean satisfactorios se adjudicará la obra que se realizará tan pronto como sea posible.


4

ZABOR BILKETA

Bilketa selektiboaren tasa %17,7 igo da

Urriaren 16an urtebete bete zen zaborren bilketa sitema berria martxan jarri zenetik eta ordutik hona nabarmena izan da bilketa selektiboaren tasaren garapena. 2017ko irailean, sistema berria martxan jarri aurretik, %53,9koa izan zen tasa. Urrian berriz, sistema berria abiatzearekin bat %61,1era igo zen, eta azaroan ostera, %68,8ra. Lehen hilabete horietako aurreikuspen baikorrak baieztatu egin dira hilabeteek aurrera egin ahala, eta datuek argi eta garbi erakusten dute sistema berria emaitzak ematen ari dela. 2017.urteko urtarriletik abuztura bitartean, organikoaren edukiontzi marroia giltzarekin eta bolondreski irekitzen zela, bilketa selektiboaren tasaren batez bestekoa %51,5ekoa izan zen. 2018ko urtarriletik abuztura bitartean berriz, organikoaren eta errefusaren edukiontziei sarraila elektronikoa jarrita eta errefusaren irekiera astean bi egunetara mugatuta, tasaren batez bestekoa %69,2koa izan da. Beraz, urte batetik bestera %17,7ko igoera eman da aipaturiko epean. Sistema berriarekin izandako hobekuntza isladatzen du baita, urte batean eta bestean epe horretan jasotako organikoaren eta errefusaren kilo kopuruak ere. 2017an 216.640 kg organiko jaso ziren eta 2018an 333.390 kg. Errefusari dagokionean aldiz, 2017an 950.808 kg izan ziren eta 2018an 599.506 kg. Hortaz, organikoak dezente egin du gora eta errefusak ikaragarri behera. Horrek guztiak esan nahi du herritarrak sistema berrira egokitzeko ahalegin berezia egin dutela eta Urnieta bide egoki bat egiten ari dela arlo horretan. Horrenbestez, Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei, baina era berean, jarrera horri jarraipena emateko eta ez erlaxatzeko eskatzen die, oraindik badaudelako gauzak hobetzeko, organikoaren edukiontzira botatzen diren hondakin desegokiak esaterako.

241 AZAROA NOVIEMBRE // 2018

La tasa de recogida selectiva ha subido un 17,7% El 16 de octubre se cumplió un año desde que el nuevo sistema de recogida de residuos se puso en marcha, y desde entonces, ha sido significativa la evolución de las tasas de recogida selectiva. En septiembre del 2017, antes de que se implantara el nuevo sistema, la tasa fue del 53,9%. En octubre en cambio, ascendió hasta el 61,1% coincidiendo con la puesta en marcha, y en noviembre, la cifra aumentó hasta el 68,8%. Los pronósticos optimistas que se hicieron con los datos de esos primeros meses se han confirmado y consolidado con el transcurso del tiempo, y los datos reflejan claramente que el nuevo sistema está dando resultados. Desde enero hasta agosto del año 2017, cuando el contenedor marrón del orgánico se abría con llave y voluntariamente, la media de la tasa de recogida selectiva fue del 51,5%. En esos mismos meses del año 2018 en cambio, teniendo los contenedores de orgánico y de rechazo cerradura electrónica y habiendo limitado la apertura del contenedor de rechazo a dos días a la semana, el porcentaje ha sido del © Udala 69,2%. Por tanto, de un año a otro, se ha dado una subida del 17,7% en el periodo mencionado. También refleja el salto cualitativo que se ha dado con el nuevo sistema la cantidad de kilos que se han recogido tanto de orgánico como de rechazo en ese periodo. En 2017 se recogieron 216.640 kg de orgánico y 333.390 en 2018. Por lo que respecta al rechazo, en 2017 fueron 950.808 kg y 599.506 kg en 2018. De este modo, la cantidad del orgánico ha aumentado y la de rechazo ha disminuido sustancialmente. Todo ello significa que la ciudadanía ha hecho un gran esfuerzo para adaptarse al nuevo sistema y que Urnieta está recorriendo el camino adecuado en este ámbito. Así pues, el Ayuntamiento quiere agradecer a la ciudadanía la actitud que esta teniendo, pero al mismo tiempo, le pide que no se acomode, puesto que todavía hay aspectos que se pueden mejorar, por ejemplo, los residuos impropios que se depositan en el contenedor del orgánico.


HOBEKUNTZAK

241 2018 // AZAROA NOVIEMBRE

Hobekuntza ugari egin dira herrian

© Udala

Eteneta elkartearen ondoan zebra-bide bat egingo da eta bihurgunean dagoen baranda kenduko da espaloiaren albo batetik bestera igaro ahal izateko. Se va a hacer un nuevo paso de cebra al lado de la sociedad Eteneta y se va a quitar la barandilla de la curva para que se pueda pasar de un lado al otro de la acera.

© Udala

Arantzubi-Santa Leokadiako baranda berritu da. Baranda berria altzairu herdoilgaitzekoa da. Se ha renovado la barandilla de Aranzubi-Santa Leocadia. La nueva barandilla es de acero inoxidable.

© Udala © Udala

Arrilimoiko zubiko baranda konpondu da. Se ha arreglado de la barandilla del puente de Arrilimoi.

© Udala

Etxeberri plazako sareta hondoratuta eta arriskutsu zegoen eta aldatu egin da. La rejilla de la plaza Etxeberri estaba hundida y peligrosa, y se ha cambiado.

© Udala

San Juan plazako zuhaitzen eremua harriarekin bete da estropezuak saihesteko. Horrela gainera, igarobideak zabaldu dira.

Apaiz etxearen ondoko baranda aldatu da. Baranda berria altzairu herdoilgaitzekoa da.

Se han adoquinado las zonas en donde están plantados los árboles de la plaza San Juan para evitar tropiezos. De esta forma además, se han ampliado los pasos.

Se ha cambiado la barandilla que está al lado de la casa del cura. La nueva barandilla es de acero inoxidable.

5


6

BIZIKIDETZA Bizikidetza eta Memoria jardunaldiek aurrera jarraitzen dute

241 AZAROA NOVIEMBRE // 2018

Continúan las jornadas de Convivencia y Memoria El Ayuntamiento de Urnieta lleva varios años trabajando para conseguir el mayor grado de convivencia posible en el municipio y para tratar de crear una memoria compartida e inclusiva. Así, este año también ha organizado unas nuevas jornadas de convivencia y memoria con varias actividades. La primera de ellas tuvo lugar el día 30 de octubre con la propuesta audiovisual escénica “S(u/a)minetik bakera”.

Nuevas citas los tres primeros martes de noviembre

Urnietako Udalak urte mordoa darama bizikidetzaren eta memoriaren gaineko lanketa egiten Urnietan ahalik eta elkarbizitza egokiena lortzeko eta memoria partekatu eta inklusibo bat sortzeko xedez. Hala, aurten ere jardunaldi berri batzuk antolatu ditu hainbat ekitaldirekin. Horietatik lehena urriaren 30ean izan zen “S(u/a)minetik bakera” ikus-entzunezko proposamen eszenikoarekin.

Azaroko lehen hiru astearteetan hitzordu berriak Gainerako hitzorduak azaroan izango dira, lehen hiru astearteetan, hain zuzen ere. Ekitaldi guztiak Lekaio kultur etxean izango dira arratsaldeko 19:00etan. Azaroaren 6an ”Bizimiñak” ikuskizuna eskainiko da euskaraz. Bertan antzerkia, artea eta musika nahastuko dira, eta minaren orbainak eta zauriak erakusten, eta etxe guztietako leihoak zabaltzen saiatuko dira, urte luzez bizituriko minak oraindik presente jarraitzen baitu etxe askotan. Azaroaren 13an bestalde, ”Nola landu biktimen aitortza tokian-tokian” hitzaldia eskainiko dute gaztelaniaz Laura Pegok eta Gema Varonak. Pego Zuzenbidean Doktore da eta Kriminologian Masterra dauka, abokatu gisa lan egin du eta azken urteetan Euskal Herriko Unibertsitateko Kriminologiaren Euskal Institutuan ikertzaile da. Halaber, Giza-Eskubideen, biktimen eskubideen eta atxilo edo preso dauden pertsonen inguruko hainbat ikerketetan parte hartu du. Varona ere, Zuzenbidean Doktorea da, Lege Soziologian Nazioarteko masterra du, Euskal Herriko Unibertsitatean ikertzaile doktore iraunkorra da, Kriminologiako Euskal Institutuaren Zuzendaritza Batzordeko kidea, eta Euskal Biktimologia Sozietateko lehendakaria da. Azaroaren 20an azkenik, ”Eta herritarrok zer? Bizikidetza gure esku ere” world cafea ospatuko da. Bertan, ”Zer da zuretzat bizikidetza? Eta memoria? Zer egin dezakegu herritarrok bizikidetzaren alde?” galderei erantzungo diete talde txikietan banatuta bertaratzen diren pertsonek, konfiantza eta sosegu giro batean.

Las demás citas serán en el mes de noviembre, los tres primeros martes concretamente, y todas las actividades se desarrollarán en la casa de cultura Lekaio a partir de las 19:00 horas. El 6 de noviembre se ofrecerá “Bizimiñak” en euskera. Se trata de una obra que mezcla el teatro, el arte y la música, y que trata de enseñar las cicatrices y las heridas del dolor, ya que en muchas casas se ha sufrido mucho y ese dolor todavía perdura en muchas de ellas. El 13 de noviembre por otro lado, Laura Pego y Gema Varona ofrecerán la charla “como trabajar el reconocimiento de las víctimas a nivel local”. Pego es doctora en Derecho, tiene un máster en Criminología, ha ejercido de abogada, y desde hace años trabaja como investigadora en el Instituto Vasco de Criminología de la Uni© Udala versidad del País Vasco. Además, ha participado en diferentes investigaciones sobre Derechos Humanos, derechos de las víctimas, de las personas detenidas y presas. Entre las más recientes destaca el “Proyecto sobre tortura y malos tratos en Euskadi 1960 – 2014”. Varona por su parte, es doctora en Derecho, tiene un máster Internacional en Sociología Jurídica, es investigadora doctora permanente en la Universidad del País Vasco y miembro del Consejo de Dirección del Instituto Vasco de Criminología, presidenta de la Sociedad Científica Vasca de Victimología, desde 2014 es coordinadora del grado de Criminología de la Facultad de Derecho de la UPV e imparte varias asignaturas. Asimismo, ha participado y colaborado en diferentes proyectos de investigación, destacando sus trabajos en torno a la justicia restaurativa y a las víctimas del terrorismo. Por último el día 20 de noviembre se celebrará un world café bajo el siguiente lema: “¿Y la ciudadanía qué? La convivencia también está en nuestras manos”. Allí, se tratará de responder a preguntas como, ¿Qué es para ti la convivencia? ¿Y la memoria? ¿Qué podemos hacer la ciudadanía a favor de la convivencia? Para ello, las personas que asistan se dividirán en pequeños grupos dentro de un ambiente de confianza y tranquilidad.


241 2018 // AZAROA NOVIEMBRE

ELKARRIZKETA

MANEX ALDAY:

“Urteko 365 egunetan euskara entzutea eta erabiltzea nahi dugu� Herritar euskaltzaleak aktibatuta hizkuntza ohiturak aldatzea da Euskaraldiaren helburua. Izan ere, euskararen ezagutza altua izan arren, gaztelaniara jotzen da testuinguru askotan. Urnietan esaterako, biztanleen %60,39 euskaldunak dira eta iaeuskaldunak berriz, %17,01. Erabilera datuak aztertuz gero ostera, %22koa soilik da. Beraz, zerbaitek huts egiten du, eta hain zuzen, harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astintzea eta euskararen erabilera indartzea bilatzen du Euskaraldiak. Horretarako, azaroa eta abendua bitartean 11 egunez euskaraz egitea izango da erronka, ondoren hasitako bideari jarraipena emateko. Ekimena Euskal Herriko herri mordoan gauzatuko da, baita Urnietan ere. Gu Urnietako Euskaraldiko dinamizatzailearekin elkartu gara egiten ari diren lana gertutik ezagutzeko.

Euskaraldia azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte gauzatuko da eta euskararen erabilera sustatzea du helburu, baina zer egingo da zehazki horretarako? Helburua 11 egun horietan euskara dakiten guztiek euskara erabiltzea izango da. Horretarako bi rol egongo dira: Ahobizi eta Belarriprest. Ahobizi papera beteko duten pertsonak euskaraz hitz egiteko gai direnak izango dira. Ahobiziek euskara ulertzen duten pertsona guztiei euskaraz hitz egiteko konpromezua hartuko dute, eta ezagutzen ez dituztenei lehenengo hitza beti euskaraz egingo diete. Belarriprest papera dutenak bestalde, euskaraz hitz egiteko gaitasunik izan ez, baina ulertzen dutenak izango dira. Horiek euskaraz hitz egiten dakiten guztiei beraiei euskaraz hitz egiteko gonbita luzatuko diete, nahiz eta beraiek gaztelaniaz erantzun.

hartuta: hezkuntza, kirola, kultura, aisia, eta ostalaritza. Aurrerantzean ere gauza gehiago antolatuko ditugu. Azaroaren 18an festa bat egin nahi dugu ekintza desberdinekin, eta bertan hamaikako guztiak batzea gustatuko litzaiguke, denekin argazki dotore bat ateratzeko. Gauzak lotzen joan ahala jakinaraziko dugu.

Interesa duenak non aurkitu dezake Urnietako euskaraldiaren gaineko informazioa? Urnietako Udalaren webgunean atal berezi bat sortu dute, eta Facebook eta Twitter kontuak ere baditugu.

Euskaraldian parte hartu nahi duten urnietarrek non eman behar dute izena? Izena emateko modu asko daude. Urnietako Udalaren eraikin desberdinetan egiteko aukera dago: Saroben, Lekaion, liburutegian eta kiroldegian. Baita, herriko ikastetxeetan eta astebururo herriko puntu desberdinetan jarriko diren mahaietan ere. Horretaz gain, euskaraldia.eus webgunean online egin daiteke.

Honek halere, sua pizteko balio beharko du, benetako helburua 11 egun horiez haratago euskara erabiltzea izango da eta. Lasarteko euskara taldeak burutu zuen antzeko esperimentu bat duela urte batzuk, eta amaitu eta hilabete batzuk pasata euskararen erabilerak gora egin zuen. Gure helburua ere berbera da, bidea egin nahi dugu, eta hau hasiera baino ez da. Urteko 365 egunetan euskara entzutea eta erabiltzea nahi dugu.

Nola jakingo da nortzuk parte hartzen duten euskaraldian eta zein paper jokatzen duten?

Ekimena aurkezteko ekitaldia egin zen Sanmiel jaien txupinazoaren egunean eta hamaikako bat aurkeztu zen horretarako.

Bakoitzak zein paper jokatuko duen ezagutzera emateko txapa bat eraman beharko da gainean. Ahobizi direnek ezpain batzuen irudia izango dute txapan, eta Belarriprest direnek belarri batena. Txapa izena ematen den momentuan banatuko da.

Hala da, orduan egin genuen lehen agerpena, baina ez da bakarra izan. Xoxokako jaietan ere beste hamaikako bat aurkeztu genuen auzoko pertsonekin osatua, eta beste bost hamaikako berri aurkezteko asmoa ere badugu, arlo desberdinak aintzat

Gauza horiek guztiak antolatzeko lanean dihardu Euskaraldiaren batzordeak. Zenbat pertsonak osatzen duzue? 10 pertsona inguru batzen gara. Udaran hasi ginen lehen pausoak ematen eta irailetik aurrera asteazkenero batzen gara 19:00etan Errekalde kaleko 1.zenbakian. Oraindik edonor batu daiteko batzordera, eta baten bat animatuko balitz eskertuko genuke, euskara mantentzeko denon beharra dugu eta.

Zein giro somatzen duzu? Nolako harrera izaten ari da ekimena urnietarrengan? Harrera ona izaten ari da. Herriko tabernekin eta dendekin hitz egin dugu, eta baita elkarte desberdinekin ere, borondate ona erakutsi dute. Jende asko harritu egiten da euskara erabiltzeko horrelako ekimenak egin behar izanaz, baina egia da euskara dakien jende askok gaztelaniara jotzen duela askotan, eta ohitura horiek aldatzeko egin behar dira horrelako gauzak. Testuinguru hori dugu eta aldatu egin behar da.

Amaitzeko, nola animatuko dugu jendea Euskaraldian parte hartzera eta euskara erabiltzera? Nik ondorengoa esanez animatuko nuke jendea: hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, baizik eta dakitenek erabiltzen ez dutelako. Beraz, dakigunok erabili egin behar dugu eta lehenengo hitza beti euskaraz egiten saiatu beharko genuke.

7


8

ZINEA

241 AZAROA NOVIEMBRE // 2018

Immigrazinea Urnietan Urnietako Udalak eta Amherrek elkarlanean antolatua, “Immigrazinea”-ren bitartez etorkinek pairatzen dituzten egoerez eta topatzen dituzten arazoez hausnartzeko espazio bat sortu nahi da

nazioartean ezagunak diren pelikulen emankizunekin. Horietan, emakumearen papera, kulturen arteko kontrastea eta belaunaldi desberdinen arteko harremanak bezalako gaiak lantzen dira.

"Fatima" (2015) Frantzia Eguna: azaroak 8 Ordua: 19:00 Lekua: Lekaio kultur etxea Hizkuntza: gaztelania

Organizado conjuntamente por el Ayuntamiento de Urnieta y Amher, mediante “Immigrazinea” se quiere ofrecer un espacio para la reflexión sobre los problemas a los que se enfrentan las personas migrantes con la proyección de películas conocidas internacionalmente, donde se tratan temas como el papel de la mujer, el contraste cultural o las relaciones entre diversas generaciones.

Frantziara migratu duen jatorri arabiarreko emakume baten istorioa. Emakume etorkinek gizarteari egiten dioten ekarpenaz hausnartzeko egokia. Hizkuntzaren garrantzia eta belaunaldi arteko harremanak lantzeko aukera ere ematen du.

"Fatima" (2015) Francia Día: 8 de noviembre Hora: 19:00 Lugar: Lekaio kultur etxea Idioma: castellano Cuenta la historia de una mujer de origen árabe que ha migrado a Francia. Adecuado para reflexionar sobre la aportación que realizan las mujeres inmigrantes a la sociedad. La importancia del idioma y ofrece también la posibilidad de trabajar las relaciones entre diferentes generaciones.

"Las mujeres de verdad tienen curvas" (2002) Estatu Batuak Eguna: azaroak 29 Ordua: 19:00 Lekua: Lekaio kultur etxea Hizkuntzaa: gaztelania

"Las mujeres de verdad tienen curvas" (2002) Estados Unidos Día: 29 de noviembre Hora: 19:00 Lugar: Lekaio kultur etxea Idioma: castellano

Jatorri mexikarra duen neska baten bizipenak kontatzen ditu, Estatu Batuetara migratu duen bere familiaren testuinguruan. Familia egiturek pertsonen garapenean sortu ditzaketen mugak lantzen dira.

Se cuentan las vivencias de un chica de origen mexicano que ha migrado a Estados Unidos en el contexto de su familia. Se trabajan los límites que pueden generar en las personas las estructuras familiares.

“Jon Braun” azaroaren 18an, 17:30ean Saroben Anita Maravillas konpainiak titereak eta umorea uztartuz, Imanol Urbietaren abestiko Jon Braun indio ezagunaren bitartez neba arreben arteko loturaz hitz egingo du, abenturaz eta maitasunez beteriko western batean. Hitzordua azaroaren 18an, arratsaldeko 17:30ean izango da Saroben. Emankizuna 3 urtetik gorako umeei zuzendua dago eta sarrerak 3 euro balioko ditu.


241 2018 // AZAROA NOVIEMBRE

ELKARRIZKETA

9

GURUTZE RUIZ:

“Niri zoriontasuna nire buruarekin ondo egoteak eta jendeari laguntzeak ematen dit� da. Zentzuarekin mugituz gero ez dago inongo arazorik. Lapurretak apenas daude.

Gurutze Ruiz urnietarrak 16 urte daramatza atzerrian. Bizimodua aldatzeko eta zoriontasuna bilatzeko helburuarekin joan zen Londresera 24 urterekin, eta orain, 40 dituela Indian bizi da. Gaztelania hitz egiten duten pertsonentzat Yoga ikastaroak antolatzen egiten du lan, eta gustura dagoela kontatzen du. Hori bai, ez daki etorkizunak nora eramango duen, begirada epe motzean jarria du, momentu bakoitza bizitzean eta gozatzean, alegia.

Kulturak desberdinak izango dira ezta? Familiak garrantzi handia du Indian. Denak etxe berean bizitzen dira. Semeak ezkontzean gurasoen etxean geratzen dira, eta neska joaten da mutilaren etxera bizitzera. Gizarte oso matxista da. Emakumeek indarra dute etxe barruan, baina hortik kanpo batere ez. Nik ONG batean laguntzen dut eta egoera hori aldatzen saiatzen ari gara. Emakumeei hezkuntza ematen diegu, eta beraiek ere eskubide berdinak dituztela erakustarazten diegu.

Atzerrira joan aurretik zertan aritzen zinen Urnietan? Enpresak administratu eta kudeatzeko ikasketak burutu nituen eta 20 urterekin Urnietatelen hasi nintzen lanean, baina ni ez nintzen zoriontsu, lau pareten artean sentitzen nintzen, eta ezin nuen imajinatu nire bizitza osoa modu horretan. Lanean eszedentzia eskatu eta Londresera joatea erabaki nuen.

Nola hartu zuten erabakia zure ingurukoek? Ez zuten ulertzen horrelako lan on bat eta egonkortasuna edukita kanpora joan nahi izatea, baina nik urtebete probatu nahi nuen. Gero gustura nengoenez dezente luzatu zen, kar, kar, kar.

Ondo egokitu zinen Londreseko bizimodura? Nik orduan ez nekien ingelesa. Ondorioz, platerak garbitzen hasi nintzen lanean eta ingeleseko klaseetara joaten nintzen aldi berean. Ingeles maila hobetu ahala goruntz joan nintzen, platerak garbitzetik mahaiak garbitzera igaro nintzen, gero zerbitzari izatera pasa nintzen, eta azkenean, bulego batean amaitu nuen lanean. Nire nagusiak 17 jatetxe eta taberna zituen, eta leku horien guztien kontuak eramaten nituen.

Eta 180 graduko beste aldaketa bat zure bizitzari, oraingoan Indiara. Aldatzeko nahia sentitu nuen. Londresen bizitza oso materialista da, oso hiri lehiakorra da, eta berriro urtebete libre hartzea erabaki nuen. Betidanik joan nahi izan dut Indiara. Dena den, nire hasierako ideia ez zen bertan geratzea, baizik eta bertatik hasita hainbat herrialde desberdin ezagutzea. Ha-

Zertan egiten duzu lan Indian?

ra iritsitakoan ordea, Indiak maitemindu egin ninduen eta geratzea erabaki nuen. Bizitza materialista batetik bizitza motxilera batera pasa nintzen. Hau da nire bizitza eta ez Londresen nuena. Badirudi gauza asko behar ditugula zoriontsu izateko eta gero konturatzen zara ezetz, motxila batekin zoriontsu bizi zaitezkeela. Niri zoriontasuna nire buruarekin ondo egoteak eta jendeari laguntzeak ematen dit.

Zein egoera topatu zenuen Indian?

Yoga ikastaroak antolatzen ditut gaztelaniaz. Indian barrena bidaiatzen ari nintzela Yoga kurtso bat egin nuen Rishikeshen. Han daude irakasle onenak. Ikaragarri gustatu zitzaidan eta beraiekin boluntario moduan lanean hasi nintzen. Orduan ohartu nintzen munduko txoko desberdinetatik Š Udala joaten zirela ikastaro horiek egitera, baina erdaldunak aldiz ez, hizkuntzaren mugarengatik, ingelesarekin nahiko txarrak gara eta. Nagusiak gaztelaniazko klaseak antolatzeko proposamena egin zidan eta ondo pentsatu ostean baiezkoa eman nion.

Ni Bombayra joan nintzen lehenik. 20 milioi pertsona baino gehiago bizi dira Bombayn eta bi mutur daude. Alde batetik, jende aberatsa, eta bestetik, oso jende pobrea. Txoke kultural ikaragarria dago eta dena surrealista iruditzen zitzaidan. Halere, etxean bezala sentitu nintzen, ikaragarri gustatu zitzaidan.

Nola doakizu?

Gogorra izan zen pobrezi hori ikustea?

Yoga bizitzeko filosofia bat eta batasuna da. Zure buruarekin zintzoa izatean eta jendearekin ondo portatzean datza. Norberak bere buruarekin bakea bilatu behar du, ardurak uxatuz, sufrimenduak ekidinez eta lasai biziz.

Janaria badute eta gosez ez dira hiltzen, baina egoera oso gogorra da. Umeek ez dute hezkuntzarik, asko kalean bizi dira eta mafia pilo bat daude.

Indiako txoko asko ezagutu dituzu? Bombayn hiru hilabete egon eta gero Indiatik bakarrik bidaiatzen hasi nintzen. Bidean leku turistikoetatik aldendu eta benetako Indian sartu nintzen. Kanpotik ematen den ikuspuntua eta bertan bizitzen duzuna oso desberdina da. Oso herri segurua

Lehen kurtsoan 5 pertsona soilik lortu nituen, bigarrengoan 7, baina pixkanaka goruntz joan da kontua eta orain ikasle mordoa dugu. Latinoamerikatik eta Espainiatik etortzen dira ikasle gehienak. 230 ikasle pasa dira eta oso gustura geratzen dira.

Zer da Yoga zuretzat?

Urnietara etorri zara bisitan, baina momentuz Indian jarraitzeko asmoa duzu? Ez dut planik egiten epe luzerako, momentua bizitzen saiatzen naiz eta auskalo non egongo naizen hemendik 10 urtera. Momentuz zoriontsu bizi naiz Indian.


10

IKASTETXEAK

241 AZAROA NOVIEMBRE // 2018

IEgape Ikastola

Egape BHI digitalizazioarekin aurrera!!! Egape Ikastola BHIk duela urte batzuk erronka handi bati aurre egitea erabaki zuen (2009-2010 ikasturtean) Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) integrazioa eta erabilera bultzatzea. Urtez urte gure Ikastolan erronka honek eskatutako koxkak gainditzen joan gara. 2014-2015 ikasturtean IKT Ereduko Maila Aurreratua lortu genuen. 20162017 ikasturtean ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren digitalizazioari hasiera eman genion “Sare Hezkuntza Gelan” proiektuan parte hartuz, horretarako irakasleen etengabeko prestakuntza eta ja-

rrera irekia ezinbestekoa izanik. Ikasturte horretan hainbat arlo digitalki lantzen hasi ginen eta gaur egun, DBH 1. 2. eta 3. mailak erabat digitalki lantzera iritsi gara. Datorren ikasturtean DBH osoan erabateko digitalizazioa lortuko dugu. Aurten, DBH 1.mailako familiek Chromebook propioak erosi behar izan dituzte eta horretarako laguntza eta finantziazio aukerak eskaini zaizkie. Modu honetara, Egape Ikastola BHIn bat egiten dugu Heziberri 2020ren bitartez Oinarrizko Hezkuntzaren Curriculumak eskatzen duenarekin: KONPETENTZIA DIGITALA eskuratzea.

Año tras año en Egape BHI hemos ido avanzando en la digitalización. En el curso 2014-2015 conseguimos el Nivel Avanzado de Madurez TIC. En el curso 2016-2017 con el proyecto “Sare Hezkuntza Gelan” se inició la digitalización del proceso enseñanza-aprendizaje que acabará el próximo curso con la digitalización completa en todas las áreas de toda la etapa. Este año las familias de 1º de ESO han adquirido el dispositivo propio, para ello han tenido ayudas y planes de financiación. De este modo, Egape Ikastola BHI responde al Decreto Heziberri 2020: adquirir la COMPETENCIA DIGITAL.

IMagale Ikastetxea

Haur eskolako instalakuntza berriztatuak inauguratuak Urriaren 25ean Magale Ikastetxearen Haur Eskolako instalakuntza berriak inauguratu zuten. Ekintza horretan hezkuntzarekin erlazionatutako hainbat eragilek parte hartu zuten. Ekintzak aurresku eta bertso batekin hasi ziren, ikastetxeko ikasle batzuek gustura prestatutako zerbait. Ondoren, Rafael Cristóbal psikiatrak, Mikel Pagola alkateak, Magaleko zuzendaria den Agustín Urretabizkaiak, Kristau Eskolako zuzendari den Mikel Ormazabalek eta Entitate Titularreko ordezkari den María Jesús Nuñezek gure instalakuntza berriek duten garrantziaz eta berauek gure txikiengan suposatzen duen garapen integralean emandako aurrera pausu esanguratsuaren garrantzia nabarmendu zuten. Magale ikastetxeko Haur Eskolako instalakuntzak guztiz eraberritu dira. Hainbat astetan lanean ibili dira egungo beharrei

erantzungo dien espazioak sortzeko. Bi solairu ireki daude hiru dimentsiotako egiturez osatuta umeek askotariko jarduerak burutu ditzaten: aldapa ezberdinak igo eta jaitsi, tutuetatik arrastan ibili, forma anitzekin esperimentatu edota erlaxatzeko gunean lasai egoteko, besteak beste. Aldaketa hauek guztiek helburu pedagogiko bat dute; Konfiantzaren pedagogia aurrera eramaten laguntzea, alegia. Izan ere, espazio berritzaile hauetan haurrak bere autonomia, esploraziorako instintua eta konfiantza garatuko ditu askatasun osoz. Konfiantza lantzea oso garrantzitsua da haurrak bere buruarengan, besteengan eta inguruan konfiantza sentitzen

duen heinean gaitasunak garatu eta zailtasunak kudeatzeko gai izango delako. Konfiantza hori eraiki beharreko aspektu bat da. Haurrak konfiantza badu, prest egongo da ingurunea esploratzeko eta aurkikuntza berriak egiteko. Hau da, bere garapen kognitiboa areagotzeko. Horretan guztian, irakaslearen egitekoa haurraren hezkuntza ibilbidean bidelagun izatea izango da eta haren gaitasunak, beharrizanak eta zailtasunak deskubritzen laguntzea. Ekintzei bukaera emateko lunch txiki bat izan zen, non gonbidatu guztiek instalakuntzen eraldatzeari buruz aritzeko aukera izan zuten, ikastetxeko irakasle batzuen zuzeneko musikaz girotuta.


AISIA

241 2018 // AZAROA NOVIEMBRE

IZINE KARTELERA SAROBE AEG

www.sarobe.info

4€

BONO 5: 18 €

EL HIJO DE BIGFOOT

PADDINGTON 2

OREINA

GUZTIENTZAT / TODOS

GUZTIENTZAT / TODOS

+12 URTE / +12 AÑOS

AZAROAK 4 4 DE NOVIEMBRE

AZAROAK 11 11 DE NOVIEMBRE

17:00

17:00

IURNIETAKO KZ-GUNEA

AZAROKO ORDUTEGIA HORARIO DE NOVIEMBRE 16:00-20:00 ASTELEHENETIK OSTIRALERA / LUNES A VIERNES Komunitate birtualak: Zure elkartearen doako webgunea sortzeko aukera eskaintzen dizugu. IT Txartela: Teknologia berrien gaineko ezagupideen egiaztapena. IKASTAROAK (ASTELEHENETIK OSTIRALERA): Oinarrizko Internet: Internet mundua, PC bat ezagutu, nabigazioa, posta elektronikoa... eta gehiago. Software librea: ofimatika mundua, software librearen baldintzak, baimenak eta abar. Sare Sozialak 2.0: sare ezberdinak erabiliz, komunikatu eta zure dokumentuak konpartitu. Irudia: imaginazioa esna ezazu grafiko aplikazioak erabiliz. Google Apps: zure eta zure enpresaren antolakuntza errazteko tresnak. Smartphoneak eta tabletak: zure gailuak eta aplikazio ospetsuenak erabiltzen ikasi. Programazioa eta garapena: programazio tresnak erabiltzen ikasi.

Comunidades virtuales: Te ayudamos a crear una página web gratuita para tu asociación. IT Txartela: Certificación de conocimientos en nuevas tecnologías. CURSOS (DE LUNES A VIERNES): Internet básico: entra en el mundo de Internet; qué es un PC, correo electrónico... y mucho más. Software libre: ofimática, características del software libre, tipos de licencias, etc. Redes Sociales 2.0: comunícate y comparte tus documentos a través de las diferentes redes sociales. Imagen: da rienda suelta a tu creatividad con las aplicaciones gráficas de código abierto. Google Apps: herramientas que facilitarán tu organización personal y la de tu empresa. Smartphones y tablets: aprende a utilizar tus dispositivos y las aplicaciones más populares. Programación y desarrollo: aprende a utilizar herramientas de programación.

BONO 10: 30 €

AZAROAK 30 30 DE NOVIEMBRE 22:00 (EUSKARAZ, AZPITITULUAK GAZTELERAZ) 943 023 682 · www.kzgunea.net

IKASTAROAK / CURSOS Google Calendar. Zure denboraren kudeaketa hobetu / Google Calendar. Gestiona mejor tu tiempo 16 16:00-18:00 Castellano Bapateko mezularitza zure Smartphone bidez / Mensajería instantánea para Smartphones 14-15 18:00-20:00 Castellano Google Aplikazioak zure gailuetarako / Aplicaciones Google para tus dispositivos 16-28 18:00-20:00 Euskaraz

URRUNEKO FORMAZIOA FORMACIÓN A DISTANCIA Wikiloc. Sortu eta partekatu zure kanpoko ekintzen ibilbideak / Wikiloc. Crea y comparte tus rutas al aire libre 05-21 Euskaraz Lan-bilaketa Interneten / Búsqueda de trabajo en Internet 05/11 - 05/12 Castellano Erosketa eta salmenta seguruak Internet bidez / Compras y ventas seguras por Internet 19/11 - 05/12 Castellano

11


16. posta-kutxa 20130 Urnieta –Gipuzkoa– komunikazioa@urnieta.eus www.urnieta.eus

AGENDA “BIZIMIÑAK” ANTZERKIA + ARTEA + MUSIKA Azaroak 6, asteartea 19:00, Lekaio Bizikidetza eta Memoria jardunaldiak Jornadas de Memoria y Convivencia

IMMIGRAZINEA: “FATIMA” ZINE-FORUM (CASTELLANO) Azaroak 8, osteguna 19:00, Lekaio AMHER, SOS arrazakeria, Urnietako Udala

“COMO TRABAJAR EL RECONOCIMIENTO DE LAS VICTIMAS A NIVEL LOCAL”

PAPER EKOLOGIKOA PAPEL ECOLÓGICO

AZAROA / NOVIEMBRE MUSIKA: NERABE & DEUS EZ Azaroak 16, ostirala 22:00, Sarobe Katapulta Tour Doan

FAMILIA IKUSKIZUNA: “JON BRAUN” Azaroak 18, igandea 17:30, Sarobe 3€ + 8. ORRIALDEA

HITZALDIA / CHARLA: LAURA PEGO OTERO ETA GEMA VARONA MARTÍNEZ (CASTELLANO)

WORLD CAFE: ETA HERRITARROK ZER? ¿Y LA CIUDADANÍA QUÉ?

Azaroak 13, asteartea

Azaroak 20, asteartea

19:00, Lekaio Bizikidetza eta Memoria jardunaldiak Jornadas de Memoria y Convivencia

19:00, Lekaio kultur etxea (Elebiduna – bilingüe) Bizikidetza eta Memoria jardunaldiak Jornadas de Memoria y Convivencia

“ROMAN ETA JULIETA” ANTZERKIA AURRESTREINALDIA (EUSKARAZ) Azaroak 15, osteguna 19:30, Sarobe 5€

IPUIN KONTALARIA CUENTACUENTOS MARISA TABERNERO Azaroak 16, ostirala 17:30, Ludoteka (Arantzubi) Euskaraz Evento BOOK BOX ekitaldia

“MAMI LEBRUN” ANTZERKIA (EUSKARAZ) Azaroak 25, igandea 19:00, Sarobe 8€ (Donostia Antzerki Saria 2018) Egoitz eta Miren amona Kontxa hil berriaren omenaldia prestatzen ari dira. Amonaren etxeko ganbaran aurkitutako eguneroko batzuetan oinarrituko dira, Kontxak gaztetan Pariseko Cabaret batean bizitakoak kontatzeko. Horixe izango da omenaldiaren ardatza. Hala ere, Mireni kontatu ez dion sekretu bat dauka Egoitzek…

ERAKUSKETA / EXPOSICIÓN: EMEEK EMANA INTXORTA 1937 & MAURO SARAVIA Azaroak 26 – abenduak 5 Lekaio

IMMIGRAZINEA: “LAS MUJERES DE VERDAD TIENEN CURVAS” ZINE-FORUM (CASTELLANO)

MUSIKABERTSOLARITZA: “ERRADIKALAK GARA” Azaroak 23, ostirala 21:30, Sarobe Doan (euskaraz) "Erradikalak zarete" esaten digute. Eta "nahi eta behar baino gutxiago" pentsatzen dugu. Bi emakume elkartu gara, eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertso eta bakarrizketa formatuan. Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara iritsi nahian.

Azaroak 29, osteguna 19:00, Lekaio AMHER, SOS arrazakeria, Urnietako Udala

“AL OTRO LADO DE LA CUERDA” DOKUMENTALA / DOCUMENTAL(CASTELLANO) Azaroak 30, ostirala 19:30, Sarobe Doan Antolatzailea: Zanpatuz mendi elkartea


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.