Berrittu 240

Page 1

240 2018 URRIA OCTUBRE

Urnietako Udalaren aldizkaria

Hasi dira tren geltokian lurrazpiko pasabidea eraikitzeko obrak


2

HIRIGINTZA

240 URRIA OCTUBRE // 2018

Ireki da Plazido Muxika plazako ibilbide irisgarri osoa

© Udala

Abierto el itinerario accesible de la plaza Plazido Muxika Ya es una realidad el itinerario accesible de la plaza Plazido Muxika a pesar de que todavía faltan por colocar las barandillas en algunos puntos. Se han sustituido las escaleras y las rampas empinadas de antes por unas cuestas más anchas, suaves y largas. Así, se ha mejorado sustancialmente la accesibilidad de la zona y se ha facilitado el paso de las y los vecinos. Tras comenzar los trabajos en junio, para el mes pasado ya estaban terminadas y a disposición de la ciudadanía tres de las cuatro rampas que se han mejorado, pero precisamente es en la última donde se refleja el cambio más significativo, en la que se sitúa al lado del Eroski. Ahora, una vez terminadas todas las rampas se puede realizar el itinerario completo de una forma bastante más sencilla y cómoda.

Errealitate bat da dagoeneko Plazido Muxika plazako ibilbide irisgarria, nahiz eta oraindik barandak jartzea falta den. Aurretik zeuden malda piko eta eskaileren ordez aldapa zabal eta askoz samurragoak jarri dira, izan ere, lehengo aldapek ez zituzten irisgarritasun neurriak betetzen. Horrela, bertako irisgarritasuna nabarmen hobetu da pertsonen igarotzea dezente erraztuz. Lanak ekainean hasi ostean, aurreko hilabeterako amaituta eta erabilgarri zeuden hobetu diren lau arrapaletatik hiru, baina hain zuzen, aldaketa nabariena azkenekoan gauzatu da, Eroskiren ondoan dagoenean. Behin arrapala guztiak amaituta ibilbide osoa irekita dago eta bidea askoz modu errazago eta erosoago batean egitea ahalbidetu da.

© Udala

© Udala


240

HIRIGINTZA 3

2018 // URRIA OCTUBRE

Hasi dira tren geltokian lurrazpiko pasabidea eraikitzeko obrak Urnietako tren geltokian trenbide-mailan dagoen pasabidea kentzeko eta herritar guztiei irekitako lurrazpiko pasabidea eta igogailua eraikitzeko Adifek gauzatuko dituen obrak abian dira dagoeneko. Lanak amaitzean asko hobetuko dira geltokirako irisgarritasuna eta segurtasuna. Gainera, igogailuak eta eskailerak nasen eremutik kanpo geratuko dira, hartara, geltokiko beheko pasabideak herritarrek erabiltzeko ere balioko dutelarik, herritarren igarobideko fluxuak, trenbideko bidaiarienekin nahastu gabe. Horrela, Udalak egindako eskariari erantzungo zaio, geltokiaren inguruko auzoak lotuta geratuz.

Ezingo dira erabili aldirietako aparkalekuak Obra egiteko aldirietako aparkalekuen eremua hesiekin itxi da. Lanek 9 hilabete inguruko iraupena izango dute, eta beraz, aparkalekuak ezingo dira erabili epe horretan. Halaber, itxita egongo da aparkalekuen alboan dagoen sarbideetako bat, zubitik gertuen dagoena, hain zuzen. Bestea ire-

© Udala

kita egongo da herritarrek herriko alde batetik bestera igarotzeko arazorik izan ez dezaten.

Gainerakoan erabiltzaileek ez dute eraginik izango eta tren zerbitzua erabiltzen jarraitu ahal izango dute.

Han comenzado las obras para construir un paso inferior entre andenes en la estación de tren de Urnieta Ya han comenzado las obras para eliminar el actual paso a nivel de la estación de tren de Urnieta y construir un paso inferior entre andenes junto con un ascensor abierto a toda la ciudadanía. Cuando Adif termine los trabajos se mejorarán sustancialmente tanto la seguridad como la accesibilidad de la estación. Además, los ascensores y las escaleras quedarán fuera del ámbito de los andenes de forma que el paso inferior de la estación sirva también como paso de uso urbano sin que se mezclen los flujos de trán-

sito de los vecinos y vecinas con el de las personas viajeras del tren, satisfaciendo así la demanda que le hizo el Ayuntamiento de Urnieta a Adif para favorecer la conexión entre los barrios que circundan la estación.

No se podrán utilizar los aparcamientos disuasorios Para llevar a cabo la obra se ha vallado toda la zona de los aparcamientos disuasorios que no se podrán utilizar durante el transcurso de los trabajos. Se estima

que dicho periodo tenga una duración de 9 meses. Asimismo, permanecerá cerrado uno de los accesos que se encuentran al lado de los aparcamientos, el que está ubicado más cerca del puente, concretamente. El otro estará abierto de manera que la ciudadanía no tendrá problemas para pasar de un lado al otro del municipio. Por lo demás, las personas usuarias no se verán afectadas y podrán seguir utilizando el servicio de tren con normalidad.


4

JAIAK

240 URRIA OCTUBRE // 2018

© Aiurri

Urnietak jai giroan jarraitzen du Urnietan festa giroak ez du etenik. Sanmiel jaien ostean Arrosarioko Amaren ospakizuna izango da urriaren 7an, eta ondoren, Xoxokako festak iritsiko dira. Igande honetako ospakizunari Txanbolin txistulari bandaren doinuekin emango zaio hasiera goizeko 10:00etan. Ordubete beranduago meza nagusia ospatuko da eta eguerdian berriz, Ingurutxoa eta XVIII Jalgi Plazara jaialdia ospatuko dira San Joan Plazan. Arratsaldeko 17:30ean bestalde, Astigarragako Emarri neska-taldea arituko da harriari tiraka. 18:00etan ostera, Txekor jate solidarioa izango da Aizkibel harrobiak babestuta eta sagardo dastaketa Udalak antolatuta. Zesta punta gustuko dutenek XI Willy Etxeberria memorialaren barruan Unai Lertxundi – Mikel Manzisidor eta Ekaitz Mendizabal – Aitor Andonegi partida ikusteko aukera izango dute 18:30etik aurrera. Musika eta dantza nahigo dutenentzat berriz, zita San Joan plazan izango da ordu berean Puro Relajo taldearekin. Bertan, rantxerak, korridoak eta euskal moldaketak izango dira entzungai.

Xoxokako festak urriaren 8tik 14ra Xoxokako festei bere aldetik, urriaren 8an emango zaie hasiera astelehenarekin eta amaiera berriz, urriaren 14ean igandearekin. Lehenengo egunean, Telleria eta Mugerza anaiak elkarren aurka lehiatuko dira herri kiroletan. Gero, Amets Arzallus eta Jexux Mari Irazuk giroturiko bazkari herrikoia izango da Adarra jatetxean, non giro ona eta umorea ez diren faltako. Eta eguna amaitzeko dantzaldia Elustondo anaiarrebekin. Festetako bigarren egunean bertakoentzat oso berezia den gau sorpresa ospatuko da, auzokoen protagonismoarekin antzezlana egin ohi da eta. Aurretik, arratsaldean, idi probak ikusteko aukera egongo da.

Asteburuan ekintza gehienak Astelehen eta asteartean ekitaldi batzuk izanagatik, egitarau nagusia asteburuan pilatuko da. Ostiralean, eguerdiko 12:00etan ikusmin handia sortu duen desafioa jokatuko da. Julen Gabirondo eta Suharri Irazustabarrenak Beñat eta Urtzi

Telleriarekin neurtuko dituzte indarrak. Egin beharreko lanak ondorengoak: harria jasotzen 50 jasoaldi 100 kiloko zilindro zaharrari, 6 km korrika eta segan 700 m2 txanda librean. Proba benetan gogorra izango da, ikustekoa. Arratsaldean ere izango da zer ikusia, izan ere, auzoko gazteak elkarren artean arituko dira giza proban. Gauean beste bertso afari bat, oraingo honetan Oihana Iguaran eta Sebastian Lizasorekin. Igande goizean puzgarriak ipiniko dira haurrentzat. Arratsaldean musa gogoko dutenentzat izango da txanda, mus txapelketa jokatuko baita Xoxokako eskolan. Animaliak nahiago dituztenek ere izango dute zer ikusia Gorritirekin. Gau partean betitzu jatea eta gaua luzatu nahi dutenentzat Gabenara taldea eta DJ Altzibar izango dira. Igandean, festen azken egunean, Egape Dantza taldeak erakustaldia eskainiko du meza nagusiaren ostean. Arratsaldean azkenik, auzokideen herri kirol lehiaketa eta Sagardo probaketa.


KULTURA

240 2018 // URRIA OCTUBRE

¡Anímate y participa en el taller de teatro de Urnieta! ¡Este año la montamos! © Udala

Animatu eta parte hartu Urnietako antzerki tailerrean! Aurten eraikiko dugu! Urnietako antzerki tailerrean ikuskizun bat eszenaratzeko sorkuntza prozesuan hasieratik parte hartzeko aukera eskainiko da horretarako urrats guztiak emango direlarik: hasierako irakurketa, antzezlearen entrenamendua, pertsonaiak eratzea, eszena koadroak, entseguak eta jendaurreko emanaldia. Tailerra bi zatitan banatuko da:

• Etengabeko prestakuntza: astean bi orduko eskolak. Ostiralero 18:30-20:30. • Ikasturte amaierako ikuskizunaren muntaketa: ekainean bi astez muntaia Saroben. Ikasturtearen hasiera eta amaiera: urriak 19 – ekainak 21 Oraindik plaza libreak geratzen dira. Beraz, animatu eta izena eman.

Ipuin kontaketak Lekaion urritik abendura

En el taller de teatro de Urnieta se ofrecerá la posibilidad de participar en el proceso creativo y puesta en escena de un espectáculo recorriendo desde el principio todas las fases para su creación. Desde la primera lectura, el entrenamiento actoral, la creación de personajes, los cuadros escénicos, ensayos y hasta la representación final ante el público. El taller estará compuesto de dos partes: • Preparación de un espectáculo. Todos los viernes de 18:30 a 20:30 horas. • Montaje del espectáculo de fin de curso: durante dos semanas de junio en Sarobe. Comienzo y final del curso: 19 de octubre – 21 de junio Todavía quedan plazas libres. Por tanto anímate.

© Udala

Cuentacuentos en Lekaio de octubre a diciembre

Urnietako Udaletxeko Kultura sailak irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin, etxeko txikienentzako ipuin kontaketa saioak antolatu ditu urritik abendura bitartean. Izan ere, aurreko ikasturtean antolaturikoek arrakasta handia izan zuten, eta ondorioz, jarraipena emango zaio ekimenari

Con el objetivo de fomentar la lectura el departamento de Cultura del Ayuntamiento de Urnieta ha organizado para los más pequeños y las más pequeñas de la casa unas sesiones de cuentacuentos de octubre a diciembre. De esta manera se le da continuidad a una iniciativa que el curso pasado tuvo un gran éxito.

Hiru saio eskainiko dira ondorengo egun eta orduetan: • Urriaren 19an, 17:30ean, Lekaioko areto nagusian. • Azaroaren 16an, 17:30ean, Lekaioko areto nagusian. • Abenduaren 14ean, 17:30ean, Lekaioko areto nagusian.

Se ofrecerán tres sesiones en los siguientes días y horarios: • 19 de octubre, a las 17:30 horas, en la sala principal de Lekaio. • 16 de noviembre, a las 17:30 horas, en la sala principal de Lekaio. • 14 de diciembre, a las 17:30 horas, en la sala principal de Lekaio.

Kontaketa saioak 4 urtetik gorako haurrentzat izango dira eta Marisa Tabernero ipuin kontalariak zuzenduko ditu.

Las sesiones serán para niños y niñas de más de 4 años y las dirigirá la cuentacuentos Marisa Tabernero.

5


6

ELKARRIZKETA

240 URRIA OCTUBRE // 2018

NAHIKARI GARCIA:

“Ez zen soilik nire erabakia, baina Reala nire etxea da, proiektu polita dugu eta gustura nago” Nahikari Garcia urnietarra Realaren emakumezkoen taldeko ardatz nagusia da. 16 urterekin eliteko futbolean debuta egin zuenetik aurrerapausoak eman ditu etengabe gaur egun den erreferente bilakatu den arte. Azken asteetan gainera, bere izena bolo-bolo ibili da PSG talde frantziar boteretsuak bera fitxatzeko erakutsi duen interesagatik, baina azkenean Realean jarraitzea erabaki du. Sanmiel jaietako txupinazoaren egunean egin dugu hitzordua berarekin, Urnietako Euskaraldiko hamaikakoaren parte dela eta aurkezpen ekitaldira etorri dela aprobetxatuta. Herritar askok geratzen dute eta neskatxa batek argazkia eta sinadura ere eskatu dizkio. Asko eskertzen duela dio, baina era berean arraro sentitzen dela herrian harrera hori edukita. “Ni betiko Nahikari naiz, herrikoa, ez naiz aldatu eta herritarrak ezagutzen ditut” kontatzen du. Oinak lurrean ditu, ez du ahaztu nondik datorren. Nahikari erreferente da futbol zelaian eta baita handik kanpo ere. Zure izena hedabide guztietan izan da PSG-k zu fitxatzeko erakutsi zuen interesagatik, baina azkenean Realean geratu zara. Aste oso mugituak izan dira niretzat, buruari buelta asko eman dizkiot eta tentsio handia pasa dut, niretzat egoera berria zen. Ez zen soilik nire erabakia. Realarekin hitz egin ostean bertan jarraitzea erabaki dut eta oso gustura nago. Reala nire etxea da eta uste dut proiektu eta helburu politak ditugula aurten.

Esan duzu ez zela zure erabakia soilik. Horrek esan nahi du erabakia zuk bakarrik hartu izan bazenu orain Parisen egongo zinatekeela? Ez, ez, ez dut hori esan nahi. Azkenean ikusi beharko litzateke egoera hori izan balitz zer gertatuko zen, baina errealitatea beste bat izan da. Alde batetik, ez zen nire erabakia bakarrik, eta bestetik, momentuko egoera ere kontuan hartu behar da. Interesa sortu zenean aurredenboraldia oso aurreratuta zegoen, azken asteetan liga hasita eta egoera nahiko aldrebesa zen. Interesa udaran lehenago hasi izan balitz ez dakit zer gertatuko zen, baina gauzak eman diren moduan eman dira eta orain hemen nago, gustura nago, gogotsu nago eta burua denboraldi on bat egitean dut jarria.

© RS

Zuretzat aukera paregabea zen, izan ere, PSG europako oilar nagusietako bat da, gizonezkoen futbolarekin alderatuta Bartzelona edo Real Madril batetaz hitz egiten ariko ginateke.

keen lortuko hori guztia eta oso eskertuta nago beraiei. Halere, badakit oraindik maila altuagoa eman dezakedala eta horretarako lan egingo dut.

PSG-k potentzial ikaragarria dauka bai ekonomikoki eta baita futbolistikoki ere. Txapeldunen Liga jokatzen du urtero, oker ez banago duela bi urte finalera iritsi zen eta oso klub potentea da. Maila horretako talde batek niregatik interesa eduki izanak sekulako ilusioa egin dit, ez nuen espero horrelako talde bat nire bila etortzea. Ni hemen, Urnietan hasi nintzen futbolean jokatzen eta pentsatzea Parisetik deituko zidatela... Niretzat oso handia da.

Realarekin daukazun kontratua denboraldi amaieran amaitzen da. Momentuz geratu zara, baina kontratu hori luzatu gabe. Udaran berriro ere sua piztuko da?

PSG gaur-gaurkoz Reala baino bi koska gorago dagoela kontuan edukita ez duzu uste zure jokoa garatzeko oso onuragarria izango litzatekeela horrelako jauzi bat ematea? Nik gaur egun daukadan maila taldeak eman dit. Aurten beste urteetan baino askoz hobeto sentitzen naiz eta hori ere taldea ematen ari den mailaren araberakoa da. Aurredenboraldi oso ona egin dugu, Zubietako txapelketa ere bikaina izan zen eta ordutik aurrera gertatu dira nire inguruko gauza on horiek guztiak, bai PSG-ren interesa eta baita Espainiako selekzioaren deia ere. Taldearen maila hori gabe ez nu-

Momentu honetan egunerokoan zentratu eta lasai egon nahi dut. Nire buruan ez dago horrelako ezer. Aurten helburu oso garrantzitsuak ditut, besteak beste, udaran Mundiala dagoelako eta han egon nahi dudalako. Helburu horiek lortzeko nire maila hobetzen saiatuko naiz. Gero udaran zer gertatuko den ikusiko da.

Eskaintza zure momenturik onenetariko batean iritsi zen. Denboraldia primeran hasi duzu golak sartuz eta Espainiako selekzio nagusiarekin debuta egin zenuen abuztuaren 31n gola eginda. Niretzat ezin hobea izan zen horrela hastea, debut borobila izan zen. Ikaragarri gozatu nuen Espainiako selekzioarekin pasa nuen hastea. Gainera, ez nuen deia espero. Jada lehen deialdia emana zegoen (jokalari batek min hartu ostean deitu zuten) eta deia jaso nuenean sekulako ilusioa egin zidan. Aspalditik nengoen albiste horren esperoan eta lan as-


240

ELKARRIZKETA 7

2018 // URRIA OCTUBRE

ko egin dut horretarako. Niretzat sari bat izan da.

Nolako harrera egin zizuten? Selekzioko kideak oso jatorrak dira, gainera nire taldeko Mariasun QuiĂąones zegoen eta euskalduna den Irene Paredes ere bai. Horrek asko laguntzen du. Jokalari oso onak daude eta profesioanalak dira zentzu guztietan, bai zelai barruan eta baita zelaitik kanpo ere.

Urriaren hasieran egingo den kontzentraziorako zerrendan ere sartu zaitu hautatzaileak. Bertan egotea garrantzitsua da Mundialari begira. Bai. Egia da deialdian aldaketa asko egin dituela hautatzaileak eta betiko jendea edo selekzioan indar handia duen jendea ez dagoela, baina badakigu Mundialeko urtea izanda jokalari desberdinak ikusi nahi dituela eta guretzat aukera bat da. Erakutsi behar dugu badugula Mundialean egoteko maila eta ni nire aukerak aprobetxatzen saiatuko naiz.

Zer suposatuko luke zuretzat Mundialera joateak? Amets bat betetzea. Lehenengo mailara iristen zarenean helburu handiak jartzen hasten zara eta Mundial bat jokatzea helbururik handiena da jokalari batentzat. Nik badakit zer den Espainiako selekzioarekin jokatzea eta Mundial bat jokatzea, azpiko taldeekin horretarako aukera izan dudalako. Halere, Mundial nagusi bat jokatzea beste gauza bat da.

Realari dagokionean liga bikain hasi duzue lehen 4 partidetan 10 puntu eskuratuta. Nik uste dut ikasi dugula aurreko denboraldietatik, izan ere, denboraldi hasiera txarrek asko baldintzatu izan gaituzte. Aurten aldiz, oso ondo hasi gara eta horrek arnasa ematen dizu. Bolada on honetan jarraitzea espero dugu.

Aldaketa batzuk izan dira taldean, zein ezaugarri dituzue aurten eta zein da zuen jokoa? Talde bat gara ororen gainetik. Jende askok esaten du jokalariak banan-banan hartuta ez dugula horren talde ona, baina hori taldeko lanarekin orekatzen dugu. Denak lan egiten dugu ondokoari laguntzeko eta hori garrantzitsua da. Gainera, talde gaztea gara eta hobekuntza tarte handia dugu.

Aldatu ez dena taldeko erreferentea da, Nahikari Garcia. Hori da aurrelaria eta gizpukoarra naizelako eta azken urteak ondo joan direlako,

baina jokalari bakar batek ez du ezer egiten. Nik badakit taldekideak behar ditudala, eta era berean, taldekideek ni behar nautela. Beraz, oreka hori bilatu behar da, azken finean bakoitzak bere onena eman behar baitu taldearen mesedetan.

Ezaguna bai, eliteko kirolaria ere bai, baina oraindik futbolak ez dizu bizitza aurrera ateratzeko adina ematen eta beste emakume kirolari gehienak bezala, kirola ikasketekin edo lanarekin uztartu behar duzu. Kontatu izaguzu zein den zure egunerokoa.

Urte mordoa daramazu eliteko futbolean 16 urte besterik ez zenuela iritsi baitzinen Realera. Nolakoa zen Nahikari hura eta nolakoa da gaur egungoa?

Goizeko seietan esnatzen naiz, autobusa hartzen dut Bilbora joateko, han ikasten baitut medikuntza (hirugarren kurtsoan doa). Klaseak amaitutakoan bazkaldu eta gero berriro buelta autobusean. Arratsaldean berriz, iritsitakoan entrenatzera joaten naiz eta zortziak aldera iristen naiz etxera. Niretzat gogorrena Bilbon ikastea da, joan-etorriak oso gogorrak egiten direlako. Dena aurrera eramateko burua antolatzen eta denbora guztiz aprobetxatzen ikasi dut.

Asko ikasi dut denbora honetan eta mota guztietako egoerak bizitzea tokatu zait, onak eta gogorrak. Halere, momentu txar horietatik asko ikasten da. Bestalde, entrenatzaile dezente pasatu dira urte hauetan eta bakoitzetik ahalik eta gehien ikasten saiatu naiz. Orain askoz ere helduagoa eta taldekideagoa naizela esango nuke, garrantzi handia ematen diot taldeko lanari.

Honaino egin duzun bideak non izan zuen hasiera? Ni Urnietako Errekalde kalean bizi nintzen txikia nintzenean eta hango parkean hasi nintzen futbolean jokatzen. Lagun dezente biltzen ginen. Futbol zelaia muntatzen genuen lau harrirekin eta oso ondo pasatzen genuen. Egia da oso neska gutxi izaten ginela, baina niri ez zitzaidan inporta. Oso oroitzapen onak ditut garai hartatik.

Orain berriz, erreferente bilakatuta jendaurrean proiekzio handia duzu eta kalean jendeak ezagutu egiten zaitu. Nola daramazu alderdi hori? Nahiko lotsatia naiz gauza horietarako eta oraindik kostatu egiten zait. Halere, pilo bat eskertzen dut eta niretzat pasada bat da kalean noala jendeak ezagutzea, batez ere horrek esan nahi duelako gauzak ondo egiten ari garela. Aurrekoan Anoetara joan ginen zelai berria ireki zenean eta harmailetan neska bat zegoen nire kamisetarekin. Ilusioa egin zidan, horrelako gauzek erakusten baitute neska gazteentzat erreferente bilakatzen ari garela eta hori emakumezkoen kirola bultzatzeko funtsezkoa da.

Pixkanaka bada ere emakumezkoen futbola goruntz doa. ETB partidak ematen hasi zen, GOL katea ere bai eta ligak Iberdrolaren babesa lortu zuen. Telebistarena pauso ikaragarria izan zen, horrek asko gerturatzen gaituelako jendearengana. Neska gazteak gu telebistan ikusteak eragin handia du erreferenteak sortzerako orduan. Ni txikia nintzenean ez nituen emakume erreferenteak izan eta beraiek ikustea neskak ere goi mailan lehiatzen dugula eta beraiek ere horretara iritsi daitezkeela oso garrantzitsua da.

Neke horrek zure errendimenduan eragina izango du. Gizonezkoek aldiz, bai dutela erabat futbolera dedikatzeko aukera. Nik ez dakit zer den futbolean soilik aritzea beti uztartu behar izan dudalako ikasketekin, eta beraz, ez dakit nire errendimendua zein puntutaraino baldintzatzen duen. Hori bai, gustatuko litzaiguke ehuneko ehunean futbolean aritzeko aukera izatea. Pixkanaka hasi dira norabide horretan pausoak ematen. Talde batzuk dagoeneko egunero goizez entrenatzen dute, guk asteazkenetan behintzat egiten dugu.

Zentzu horretan zurekiko interesa erakutsi duen PSG askoz aurreratuago dago. Frantzian eta Alemanian urte batzuk daramatzate gauzak oso ondo egiten. Herrialde horietan emakumezkoen futbola pare bat pauso aurretik doa profesionalizazio bidean hemen dugun egoerarekin alderatuta.

Zuri buruzko albiste gehienetan aurrelari urnietarra ipintzen dute eta modu horretan, Urnieta ezagutzera ematen duzu. Nik badakit nondik natorren. Ni Urnietan hazi naiz eta nire bitartez Urnietaren izena zabaltzen bada niretzat pozgarria izango da. Urnietan beti ohitura oso ona egon da kirolari begira eta horren adibide da gaur egun herriko kirolari asko daudela maila gorenean modalitate desberdinetan. Herri txiki bat izanda horrenbeste kirolari izateak erakusten du kirola sustatzen dela eta gauzak ondo egiten direla.

Noraino eramango duzu Urnietaren izena? Ba ezin dizut esan kar, kar, kar. Kirol munduan badakigu non hasten garen baina sekula ez da jakiten non amaituko dugun.


8

BIZIKIDETZA

240 URRIA OCTUBRE // 2018

Bizikidetza sustatzen jarraitzeko lau jardunaldi berri Urnietan Urnietako Udala aurreko legegintzaldiaren hasieratik ari da memoria eta bizikidetzaren gaineko lanketa egiten Urnietan ahalik eta elkarbizitza egokiena lortzeko eta memoria partekatu eta inklusibo bat sortzeko helburuz. Ekimen dezente burutu dira herrian bide hori egiten joateko eta gai horretan adituak diren izen handiko pertsonak ekarri dira hitzaldi eta mahai-inguruen bidez haien ezagutzak partekatu eta zabaltzeko: Paco Etxeberria, Aintzane Ezenarro, Sabino Ormazabal, Martxelo Otamendi eta Gorka Landaburu, besteak beste. Horretaz gain, 2017.urteko maiatzean Memoria eta Bizikidetzaren batzordea sortu zen Udalean arlo horretan aurrerapausoak ematen jarraitzeko eta gaiari bultzada berri bat emateko.

“S(u/a)minetik bakera” urriaren 30ean, 19:00etan Lekaion Urritik azarora bitartean memoria eta bizikidetza lantzeko lau jardunaldi berri gauzatuko dira, batzuetan alderdi emozionalagoa eta besteetan alderdi arrazionalagoa landuko delarik. Lehen hitzordua hilaren 30ean izango da “S(u/a)minetik bakera” ikus-entzunezkoarekin. Euskara eta gaztelania tartekatuko dira emankizunean zehar eta azpitituluak ere izango

© Udala

dira edonork jarraitzeko modukoa izan dadin. Zuzenean interpretatzeko sortua den musika konposizio baten bidez bi hilketek eragindako doluetan piztutako sentipenak eta hausnarketak lagunduko dituzte literatura erreferentziek, irudiek eta musikak. Abiapuntua Batallon Vasco Español-ek eraildako Iñaki Etxaberen alaba (Olatz Etxabe) eta ETAk eraildako Isaias Carrascoren alaba (Sandra Carrasco) dira. Bi emakume arrasatear hauen testigantzak entzungo dira, eta bi narratzaile ere tartekatuko dira lau ataletan; hori guztia Mudoh-

k zuzenean interpretatuko duen musikak lagunduta. Lan honek sumina eta samina atzean utzita, bakera arteko bidea egiten lagundu nahi du. Bizitzaren alde honetan gelditu garenak gure artean elkar ulertzen eta errespetatzen saiatzea. Eskua eman beste pertsona horri, sekula pentsatuko ez zenuena. Arantzak kendu eta elkarri aurpegira begiratzea. Sumina eta samina atzean utzi eta bakea topatzea. Patxi Lurrak idatzi eta zuzendutako lana da eta narratzaileak berriz, Ana Galarraga eta Imanol Epelde.

Jornadas para continuar fomentando la convivencia El Ayuntamiento de Urnieta lleva trabajando a favor de la memoria y la convivencia desde el comienzo de la pasada legislatura en aras de conseguir un alto grado de convivencia en el municipio y para tratar de crear una memoria compartida e inclusiva. Se han realizado numerosas iniciativas para ir construyendo ese camino y han estado en Urnieta personalidades de peso para compartir y difundir sus conocimientos: Paco Etxeberria, Aintzane Ezenarro, Sabino Ormazabal, Martxelo Otamendi y Gorka Landaburu, entre otros. Por otro lado, en mayo del 2017 se creó la comisión de Memoria y Convivencia en el consistorio para seguir dando pasos y para darle un nuevo impulso.

“S(u/a)minetik bakera” el 30 de octubre a las 19:00 horas en Lekaio Desde octubre hasta noviembre se celebrarán nuevas jornadas para seguir trabajando la memoria y la convivencia. La primera cita será el 30 de octubre con la obra audiovisual “S(u/a)minetik bakera”. Se mezclarán tanto el euskera como el castellano, pero habrá subtítulos por lo que nadie tendrá problemas para seguir la obra.

Es una obra creada para ser interpretada por medio de una composición musical. Música, imágenes y referencias literarias acompañarán los sentimientos y pensamientos desencadenados en los duelos inducidos por dos asesinatos. El punto de partida son la hija de Iñaki Etxabe (Olatz Etxabe) asesinado por el Batallón Vasco Español y la hija de Isaias Carrasco (Sandra Carrasco) asesinado por ETA. Se escucharán los testimonios de estas dos mujeres arrasatearras, y también participarán dos narradores en cuatro partes. Todo ello ayudado por la música interpretada por Mudoh. Gracias a todos se pasará en cuatro escenarios desde la furia hasta la paz. Esta obra quiere, ayudar a recorrer el camino hasta la paz dejando la furia y la pena atrás. Intentar que todos aquellos que nos hemos quedado en este lado de la vida podamos entendernos y respetarnos. Dar la mano a esta otra persona, a la que nunca pensaríamos conocer. Quitarnos las heridas y mirarnos a los ojos. Dejar atrás la furia y la desdicha, y encontrar la paz. La obra está escrita y dirigida por Patxi Lurra y las narraciones son de Ana Galarraga e Imanol Epelde.


ONGIZATEA

240 2018 // URRIA OCTUBRE

SILVIA CAMIO

“Ofrecemos apoyo, información y formación a personas cuidadoras de familiares en situación de dependencia” El “Grupo de Ayuda para personas cuidadoras de familiares en situación de dependencia”, organizado por el Ayuntamiento de Urnieta y llevado a cabo por la Asociación para la Intervención Psicosocial “Lahar Elkargoa”, de Donostia lleva en funcionamiento desde marzo. En el grupo participan 10 mujeres cuidadoras de familiares afectados por diferentes situaciones de dependencia: demencias, ictus, temas de salud mental, dificultades intelectuales o funcionales, etc. Se reunen en la Casa de Cultura Lekaio el tercer miércoles de cada mes, de 15:00 a 17:00 horas y es dinamizado por la psicóloga Silvia Camio experta en gerontología y en situaciones de dependencia. Hemos estado con ella para conocer como trabajan.

¿En qué consiste el grupo de ayuda? Es un espacio confidencial de encuentro y formación para que las personas cuidadoras de familiares de personas en situación de dependencia puedan obtener apoyo, información, formación, y pautas concretas de actuación según la situación de: la persona que atienden, la familia, la propia situación, etc.

¿En qué temas estáis trabajando? Se están tratando temas importantes en la salud de las personas cuidadoras. Por ejemplo, atender las propias necesidades de las cuidadoras porque a menudo, en su intención de cuidar bien a su familiar se olvidan de sus necesidades, de cuidarse a sí mismas, de darse un respiro, de atender y disfrutar de su propia vida. Si no se atiende esta situación puede desembocar en la situación que se conoce como “estar quemada” o “estrés de la persona cuidadora”. Para ello es importante que las cuidadoras conozcan y no lleguen a sus límites, parando antes de encontrarse mal (física o psicológicamente), pidiendo ayuda a otros familiares o utilizando recursos sociales disponibles, como estancias temporales, ayuda domiciliaria y centros de día.

En ese sentido será importante que todo el cuidado no recaiga en una sola persona. Es muy importante hacer partícipes del cuidado a otros miembros de la familia. Asi-

© Udala

mismo, nos tenemos que concienciar de que las mujeres tenemos “derecho” a elegir si queremos o no cuidar, porque no es nuestra obligación. Existe una excesiva carga del cuidado sobre las mujeres, se da por supuesto, que son “ellas” las que deben cuidar; la hija soltera, la nuera, etc. Se trata de concienciar y visibilizar el hecho de que, por mucho que yo sea la hija soltera, también tengo derecho a hacer mi vida, a establecer mis prioridades, planes, y opciones.

Supongo que muchas cuidadoras tendrán necesidad de sentirse entendidas. Es otro de los aspectos importantes que se desarrollan en este grupo, el apoyo y empatía que se da entre las cuidadoras, el desahogo emocional en un entorno seguro y confidencial, donde una se sienta entendida, el ver cómo otras personas manejan situaciones parecidas, el aprendizaje mutuo.

¿Qué otros temas vais a trabajar? El grupo de ayuda ha elegido trabajar temas como la gestión de las emociones en el cuidado (qué hacer ante sentimientos de tristeza, enfado, culpa, estrés, cómo manejar el chantaje emocional…), actuación ante situaciones difíciles (agresividad, delirios y alucinaciones), técnicas de relajación y res-

piración, y cómo estimular a una persona en situación de dependencia (estimulación física e intelectual, ejercicios prácticos).

¿Cómo trabajáis esos temas? Principalmente a través de debates y exposición de vivencias propias, llegando a conclusiones y propuestas. También visionamos videos, realizamos exposiciones de casos prácticos reales y ejercicios prácticos.

De momento asisten 10 personas, pero en el municipio habrá más personas en esta situación que se puedan unir al grupo. El grupo está abierto a la incorporación de nuevas personas que quieran participar. Es un grupo gratuito y subvencionado por el Ayuntamiento. Para participar en él se requiere residir en el municipio y atender a un familiar en situación de dependencia. Cuántas más personas cuidadoras seamos, más podemos aprender unas de otras. Además, el ambiente es muy familiar, y cercano, trabajamos y hablamos en círculo, acompañándonos de un café, infusión, té o agua.

9


10

IKASTETXEAK

240 URRIA OCTUBRE // 2018

IEgape Ikastola

Egape Ikastola inklusibitatearen alde Gure ikastola inklusio printzipioan oinarritzen da eta honek denontzako eskola dela adierazi nahi du, pertsona guztien ezberdintasunak onartzen ditugulako. Ikasle bakoitzaren ezaugarri eta beharrak kontuan harturik aniztasuna aberasgarritzat hartzen dugu. Guzti hori dela eta BIDELAGUNA proiektuan parte hartuko dugu. 3 urte dira, jada, DBHko zikloak,arrakasta handiz, parte hartzen duela proiektuan. 2018-19 ikasturtean LHk (5. Eta 6.mailetan), ere, parte hartuko du egitasmoan. Horrela, neurri handi batean, ziurta genezake ikasle guz-

tiak berdintasunean heziko ditugula. Onurak akademikoki, elkarbizitzan eta autoestimuan ere ekarriko dizkigula ziur gaude ikasleen norbanako hutsuneak une lasai eta talde txiki batean indartzeko aukera dutelako. Era berean antolamendua eta ikas-ohiturak indartu ditzaketelako. Programa hau aurrera emateko begiraleak ikasle ohiak (LH eta DBH) izateari lehentasuna emango diogu, hauek baitira ikastetxearen ibilbidea hobekien ezagutzen dutenak. Gure begiraleak aurtengo ikasturterako Imanol Ansa eta Jon Moreiro izango dira.

Egape Ikastola por la educación inclusiva Nuestra ikastola se basa en los principios de la educación inclusiva; esto es apostamos por una escuela para todas y todos . Consideramos que la diversidad, la pluralidad es un elemento enriquecedor . Por todo ello este curso 2018-19 tomaremos parte en el proyecto BIDELAGUNA. Hace ya 3 años que este proyecto está implementado en el ciclo de la ESO, a partir de este curso también lo haremos en los cursos 5º y 6º de Primaria. De esta forma, en gran medida, podemos garantizar que todo nuestro alumnado está siendo educado en igualdad de oportunidades. Los monitores que llevarán a cabo el proyecto serán dos exalumnos de la ikastola: Imanol Ansa y Jon Moreiro.

IMagale Ikastetxea

Magale ikastetxeko Haur Eskolako instalakuntzek sekulako eraldaketa bizi izan dute. Udan zehar egindako lanek emaitza bikaina ekarri dute eta aldaketak nabarmenak dira. Sortutako espazio berri honetan hiru dimentsiotako egiturak ditugu umeek askotariko jarduerak burutu ditzaten: aldapa ezberdinak igo eta jaitsi, tutu ezberdinetatik arrastatu edo espazio ezberdinetan forma desberdinekin esperimentatzeko aukera izango dute.

Aldaketa hauek guztiek helburu pedagogiko bat dute. Alegia, Konfiantzaren pedagogia garatzen laguntzea. Izan ere, espazio berritzaile hauetan haurrak bere autonomia, esploraziorako instintua eta konfiantza garatuko ditu askatasun osoz. Konfiantza hau lantzea oso garrantzitsua da haurrak bere buruarengan, besteengan eta bere inguruan konfiantza sentitzen duen heinean gaitasunak garatu eta zailtasunak kudeatzeko gai izango delako.

Konfiantza hori eraiki beharreko aspektu bat da. Haurrak konfiantza badu, prest egongo da ingurunea esploratzeko eta aurkikuntza berriak egiteko. Hau da, bere garapen kognitiboa areagotzeko. Guzti honetan, irakaslearen egitekoa haurraren hezkuntza ibilbidean bidelagun izatea izango da eta haren gaitasunak, beharrizanak eta zailtasunak deskubritzen laguntzea.


AISIA

240 2018 // URRIA OCTUBRE

IZINE KARTELERA SAROBE AEG

www.sarobe.info

4€

BONO 5: 18 €

FERDINAND

COCO

ERREMENTARI

GUZTIENTZAT / TODOS

GUZTIENTZAT / TODOS

GUZTIENTZAT / TODOS

URRIAK 14 14 DE OCTUBRE

URRIAK 21 21 DE OCTUBRE

URRIAK 31 31 DE OCTUBRE

17:00

17:00

22:00

IURNIETAKO KZ-GUNEA URRIKO ORDUTEGIA HORARIO DE OCTUBRE 09:00-13:00 ASTELEHENETIK OSTIRALERA / LUNES A VIERNES Komunitate birtualak: Zure elkartearen doako webgunea sortzeko aukera eskaintzen dizugu. IT Txartela: Teknologia berrien gaineko ezagupideen egiaztapena. IKASTAROAK (ASTELEHENETIK OSTIRALERA): Oinarrizko Internet: Internet mundua, PC bat ezagutu, nabigazioa, posta elektronikoa... eta gehiago. Software librea: ofimatika mundua, software librearen baldintzak, baimenak eta abar. Sare Sozialak 2.0: sare ezberdinak erabiliz, komunikatu eta zure dokumentuak konpartitu. Irudia: imaginazioa esna ezazu grafiko aplikazioak erabiliz. Google Apps: zure eta zure enpresaren antolakuntza errazteko tresnak. Smartphoneak eta tabletak: zure gailuak eta aplikazio ospetsuenak erabiltzen ikasi. Programazioa eta garapena: programazio tresnak erabiltzen ikasi.

Comunidades virtuales: Te ayudamos a crear una página web gratuita para tu asociación. IT Txartela: Certificación de conocimientos en nuevas tecnologías. CURSOS (DE LUNES A VIERNES): Internet básico: entra en el mundo de Internet; qué es un PC, correo electrónico... y mucho más. Software libre: ofimática, características del software libre, tipos de licencias, etc. Redes Sociales 2.0: comunícate y comparte tus documentos a través de las diferentes redes sociales. Imagen: da rienda suelta a tu creatividad con las aplicaciones gráficas de código abierto. Google Apps: herramientas que facilitarán tu organización personal y la de tu empresa. Smartphones y tablets: aprende a utilizar tus dispositivos y las aplicaciones más populares. Programación y desarrollo: aprende a utilizar herramientas de programación.

BONO 10: 30 €

943 023 682 · www.kzgunea.eus

IKASTAROAK / CURSOS Aprende a manejar PC, teclado y ratón desde cero 01-03 09:00-11:00 Castellano Internet Básico. Aprende a navegar y 20 horas enviar correos electrónicos 04-18 09:00-11:0 Castellano Consigue un empleo 08-09 11:00-13:00 Castellano Paga con seguridad en Internet 19 09:00-11:00 Castellano LibreOffice Calc. Crea tus propias hojas de cálculo 29 09:00-11:00 Castellano Twitter en tu Smartphone 18-19 11:00-13:00 Castellano Facebook en tu Smartphone 29-31 11:00-13:00 Castellano

URRUNEKO HEZKUNTZA FORMACIÓN A DISTANCIA Google Data Studio. Zure datuak aztertu / Google Data Studio. Analiza tus datos; Ofimatika aurreratua / Ofimática avanzada; Ofimatika orokorra / Ofimática general; APP Inventor. Sortu zure APPak / APP Inventor. Crea tus propias APPs; Facebook / Facebook; APP Inventor. Sortu zure APPak / APP Inventor. Crea tus propias APPs; Wikiloc. Sortu eta partekatu zure kanpoko ekintzen ibilbideak / Wikiloc. Crea y comparte tus rutas al aire libre

11


16. posta-kutxa 20130 Urnieta –Gipuzkoa– www.urnieta.eus PAPER EKOLOGIKOA PAPEL ECOLÓGICO

AGENDA DANTZA IKUSKIZUNA Aurrera Gure Ametsa eta La Trebede (Valladolid) taldeak. URRIAK 6, LARUNBATA 19:00, Sarobe AEG Doan

ARROSARIOKO AMAREN EGUNA

URRIA / OCTUBRE KATAPULTA TOUR – KONTZERTUA Madeleine + Grande Days URRIAK 20, LARUNBATA 19:00, Sarobe AEG Doan

URRIAK 7, IGANDEA

BURUNTZALDEAKO IBILALDIAK

10:00-21:00

URRIAK 21, IGANDEA

Egitaraua www.urnieta.eus gunean.

8:30-14:00, San Joan plaza

URRIAK 8-14,

FAMILIA IKUSKIZUNA: “BURBUILA”

Xoxoka-Goiburu auzoa

URRIAK 28, IGANDEA

Antolatzailea: Xoxoka-Goiburu auzo elkartea. Egitaraua www.urnieta.eus gunean.

17:30, Sarobe AEG

XOXOKAKO FESTAK

EUROPAKO ONDAREAREN JARDUNALDIAK: EMAKUMEEN EMARIA KATAPULTA TOUR – MIKROANTZERKIA “Cronopia Xpress” NODE + “Amor Breve” ANODINO URRIAK 19, OSTIRALA 19:30, Sarobe AEG

KONTZERTUA

3€ Publikoa protagonista duen xaboi burbuilez osaturiko komedia zoroa. Irrifar ugari eta txalo zaparradak jasotzen dituen ikuskizuna, burbuila baten magiak mila hitzek baina gehiago balio duelako. Loca comedia de pompas de jabón donde el publico es protagonista clave. Espectáculo que recibe enomes sonrisas y aplausos entusiatas, porque la magia de una burbuja vale mas que mil palabras.

BAKE JARDUNALDIAK: ANTZERKI FORUM-A “S(U/A)MINETIK BAKERA” URRIAK 30, ASTEARTEA

Ana B. García (organoa) Haizea Muñoz (sopranoa) Koro Berasategi (kolaborazio berezia)

Lekaio kultur etxea

URRIAK 21, IGANDEA

XXV. JORNADAS DE ROL, ESTRATEGIA Y SIMULACIÓN

19:00, San Migel eliza Doan

Informazio gehiago 8.orrian.

URNIETAKO II. SLALOM-A

URRIAK 19, OSTIRALA

ROL, ESTRATEGIA ETA SIMULAZIO XXV. JARDUNALDIAK AZAROAK 1ETIK 3RA

URRIAK 28, IGANDEA

Lekaio kultur etxea

17:30, Lekaio

09:00, Erratzu poligonoa

Marisa Tabernero +4 urteko haurrentzat.

Antolatzailea: Xoxoka Motor Kirol Kluba Informazioa: www.xoxokamotorklub.com

Antolatzailea: Club de Rol Habitantes de Insmouth Informazioa: http://www.insmouth.com/

Doan

IPUIN KONTAKETA


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.