Berrittu 238 iraila

Page 1

238 2018 IRAILA SEPTIEMBRE

Urnietako Udalaren aldizkaria

Anne Fernandez urnietarraren irudiak iragarriko ditu jaiak


2

HIRIGINTZA Herritarrek parte hartze prozesuan eskaturiko hobekuntzak gauzatzen hasi da Udala

238 IRAILA SEPTIEMBRE // 2018

Urnietako Udalak parte hartze prozesu berri bat gauzatu zuen urte hasieran 2018ko aurrekontuan barneraturiko 125.000 euro zertan gastatu erabakitzeko eta diru kantitate hori herritarrek proposaturiko 11 hobekuntzetara bideratzea erabaki zen. Dagoeneko gauzatu dira lehenengo bi hobekuntzak. Alde batetik, piknikerako eta atsedenerako gune bat egin da Lekungo tuneralen ondoan eserlekuak dituzten hiru mahaiekin eta bi bankurekin, otorduak edo hamaiketakoak egiteko gune apropos bat sortu delarik. Halaber, hondakinak botatzeko edukiontziak ipini dira.

© Udala

Bestalde, eserleku gehiago jarri dira herriko puntu desberdinetan. Hala nola, Langardan, Arkaben eta Arantzubiko biribilgunearen alboan. Gainerako hobekuntzak egiteko lanean ari da Udala eta irailetik aurrera emango die jarraipena lan horiei.

El Ayuntamiento ha empezado a realizar las peticiones que hizo la ciudadanía en el proceso participativo © Udala

Ya se han materializado las dos primeras. Por un lado, se ha hecho un área de picnic o descanso al lado del túnel del Lekun con tres mesas con asientos y dos bancos, creando un espacio adecuado para realizar comidas y almuerzos o hacer pequeñas paradas. Asimismo, se han puesto unos contenedores para depositar los residuos que se generen.

El Ayuntamiento de Urnieta realizó un nuevo proceso participativo a principios de año para decidir en qué gastar 125.000 euros que van incorporados en el presupuesto de 2018, y se decidió destinar esa cantidad a realizar 11 propuestas hechas por la ciudadanía.

Por otro lado, se han puesto más asientos en diferentes puntos del municipio, como por ejemplo en Langarda, Arkabe y al lado de la rotonda de Aranzubi. El consistorio también está trabajando para llevar a cabo las demás mejorías que tendrán continuidad a partir de septiembre.

Hobekuntzak mendiko bideetan Mendiko bideetan hobekuntzak egiten ari da Udala lehenik makinarekin txukunduz eta ondoren asfaltatuz. Konpondu den bideetako bat Mozotegitik Mikelabiruntz doana da, kilometro inguru. Horretaz gain Agirieta baserrira doana ere hobetu da. Lan horiek 60.388 euroko kostua izan dute.

Mejoras en los caminos rurales

© Udala

El Ayuntamiento está realizando mejoras en los caminos rurales adecentándolos con la maquina primeramente y asfaltándolos después. Uno de los caminos que se ha arreglado es el que va desde Mozotegi hacia Mikelabi, un kilómetro aproximadamente. La otra mejora se ha hecho en el camino que va al caserio Agirieta. Esos trabajos han tenido un coste de 60.388 euros.


237

HIRIGINTZA 3

2018 // IRAILA SEPTIEMBRE

© Udala

© Udala

© Udala

Se han cambiado las barandillas del barrio Zabaleta y se han puesto contenedores pequeños en diversos puntos del municipio El Ayuntamiento ha aprovechado los meses veraniegos para llevar a cabo varios arreglos. Por ejemplo, se han cambiado las barandillas del barrio Zabaleta porque las viejas no estaban en buen estado. En total se cambiarán 13 tramos y las nuevas son de acero inoxidable. Ya se ha sustituído la mayoría y las demás se pondrán en septiembre. Además, se han colocado más contenedores pequeños en diversos puntos del municipio para dar facilidades a la ciudadanía a la hora de tirar la basura y reciclar. Los nuevos contenedores son para la fracción resto y para los envases. Dicho sea de paso, que desde que se puso en marcha el nuevo sistema de recogida de residuos el 16 de octubre del 2017 ha sido significativa la evolución de las tasas de recogida selectiva que actualmente se sitúa alrededor del 70%. Asimismo, al igual que los años anteriores se ha aprovechado el periodo estival para hacer arreglos en los edificios de la ikastola Egape para que las instalaciones estén en las mejores condiciones posibles para el inicio del curso. Así, aparte de los habituales trabajos de revisión y mantenimiento se han renovado las porterías del campo de fútbol de Azkorte.

Zabaleta auzoan barandak aldatu dira eta edukiontzi txiki berriak jarri dira herrian zehar Udarako hilabeteak herrian zenbait konponketa eta aldaketa egiteko baliatu ditu Udalak. Esate baterako, Zabaleta auzoko barandak aldatzen ari da zaharrak egoera txarrean zeudelako. Orotara 13 zati aldatuko dira eta jarri diren baranda berriak altzairu herdoilgaitzekoak dira. Dagoeneko aldatu dira gehienak eta gainerakoak irailean ipiniko dira. Horretaz gain, birziklatzeko edukiontzi txiki gehiago jarri dira herriko puntu desberdinetan herritarrei birziklatzeko ahalik eta erraztasun gehienak emateko asmoz. Edukiontzi berriak ontzi arinentzako eta errefusarentzat dira. Bide batez aipatu, 2017ko urriaren 16an zaborren bilketa sistema berria abian jarri zenetik nabarmena izan dela bilketa selektiboaren tasaren igoera, egun %70 ingurukoa delarik. Halaber, urtero bezala Egape ikastolako eraikinetan konponketak egiteko baliatu da oporraldia, ikasturtea hasterako instalazioak modurik egokienean egon daitezen. Horrela, ohiko mantenu eta berrikuste lanez aparte, Azkorteko futbol zelaiko porteriak aldatu dira.


4

HIRIGINTZA

238 IRAILA SEPTIEMBRE // 2018

Txoritagaingo aparkalekuak oso aurreratuta Txoritagainen 90 aparkaleku publiko egiteko gauzatzen ari diren lanak oso aurreratuta daude. Ekainean hasi zirenetik gauzak bide onetik joan dira, hasiera batean ezarritako epeak bete dira eta dagoeneko eremu guztia hormigonatuta dago. Aurretik lurrak mugitu eta presatu ziren kapa desberdinak emanez kotxeen igarotzeen ondorioz jasan beharreko pisua ondo jasateko. Horretaz gain, harri-lubeta bat egin zen goiko plataforma guztia eusteko.

© Udala

Orain, aparkalekuak markatzeko pintaketa lanak egin beharko dira eta eremua argiztatzeko farola batzuk ipiniko dira. Bestalde, bertara joateko arrapalak eta eskailerak egingo dira oinezkoentzat sarbideak irisgarriak izan daitezen.

Los aparcamientos de Txoritagain muy adelantados Los trabajos que se están llevando a cabo para realizar 90 aparcamientos públicos en Txoritagain están muy adelantados. Desde que comenzaron en el mes de junio todo se ha desarrollado según lo previsto, se están cumpliendo los plazos estipulados al inicio y ya se ha hormigonado todo el

aparcamiento. Anteriormente se movieron y se prepararon las tierras dándoles varias capas para que aguanten sin problemas el peso que generará el movimiento de los coches. Además, se ha hecho una escollera de piedra para sujetar toda la plataforma de arriba.

Ahora, se pintarán las rayas que delimitarán los aparcamientos y se colocarán varias farolas para iluminar la zona. Por otro lado, se pondrán rampas y escaleras para los y las viandantes en los accesos, de tal forma que sean accesibles.

Plazido Muxika plazako ibilbide irisgarria amaitzeko laugarren malda soilik falta da Plazido Muxika plazan Udala egiten ari den ibilbide irisgarria amaitzeko laugarren arrapala baino ez da falta, gainerako hirurak dagoeneko jendearen erabilerarako irekita daude eta. Hiru puntu horietan lehen zeuden eskailerak eta malda pikoak kendu eta dena aldapa zabal, luze eta samurrago bat bihurtu da. Hala, bertako irisgarritasuna nabarmen hobetu da pertsonen igarotzea erraztuz.

tua eta pikoa baita. Lanak aurreratuta daude eta epe laburrrean amaitzea espero da ibilbide osoa herritarren eskura jartzeko.

Dena den, aldaketa nabariena amaitzeke dagoen arrapalan somatuko da, Eroskiren ondoan dagoenean, hango aldapa oso es-

Solo queda la cuarta rampa para finalizar el itinerario accesible de la plaza Plazido Muxika El itinerario accesible que está haciendo el Ayuntamiento en la plaza Plazido Muxika está a punto de ser una realidad puesto que solo queda la cuarta rampa para finalizarlo, las otras tres ya están abiertas al uso de la ciudadanía. En esos tres puntos se han quitado las escaleras y se han sustituido las rampas anteriores creando unas más anchas, suaves y largas. Así, se ha mejorado sustancial-

© Udala

mente la accesibilidad de la zona y se ha facilitado el paso de las y los vecinos. De todas formas, el cambio más significativo se reflejará en la rampa que falta por terminar, la que se sitúa al lado del Eroski, teniendo en cuenta que esa cuesta tiene una gran pendiente y es muy estrecha. Los trabajos están adelantados y se espera terminarla y abrirla dentro de poco.


JAIAK

237 2018 // IRAILA SEPTIEMBRE

Etxeberriko jaiak bigarren urtez Aurreko urtean ospatu ziren estrainekoz Etxeberriko jaiak eta harrera ona izan zutela ikusita aurten indarturik itzuliko dira, izan ere, egun batean ospatu beharrean bi egunez ospatuko dira aurten, irailaren 14ean eta 15ean, hain zuzen.

El año pasado se celebraron por primera vez las fiestas de Etxeberri y viendo que tuvieron una buena acogida este año vuelven reforzadas. En lugar de celebrarse en un solo día se celebrarán en dos, los días 14 y 15 de septiembre concretamente.

Txupinazoa hilaren 14ean jaurtiko da arratsaldeko 18:30ean eta ordu erdi beranduago pailazoen ikuskizuna hasiko da. Egun horretan bertan pintxo-poteaz eta musikaz gozatzeko parada izango da.

El chupinazo se lanzará el día 14 a las 18:30 horas y media hora después comenzará el espectáculo con los payasos. Durante ese día también se podrá disfrutar del pintxo-pote y de la música.

Larunbatean goizeko 11:30ean izango da lehen ekintza ginkanarekin. Gero bazkaria indarrak hartzeko. Bazkarira joan nahi dutenek tiketak salgai dituzte Biaken eta Celtic’s-en. Arratsaldean gauza mordoa izango dira: eskulanak, bingoa, karaokea eta tortila lehiaketa. Gauean afaria eta amaitzeko diskofesta DJ katxorrorekin.

El sábado la primera actividad será la ginkana a las 11:30. Luego comida popular para reponer fuerzas. Las personas interesadas tienen los ticket a la venta en Biak y en Celtic’s. A la tarde habrá numerosas actividades: trabajos manuales, bingo, karaoke y concurso de tortillas de patata. A la noche cena popular y para terminar diskofesta con DJ Katxorro.

Auto klasikoen ibilaldia irailaren 16an III. Auto klasikoen ibilaldia ospatuko da Urnietan irailaren 16an Xoxoka Motor Kirol Klubek antolatuta, eta, beraz, garai bateko kotxeak ikusteko aukera izango da. Auto klasikoentzako erregularitate rally-ak bere lehenengo matrikulaziotik edo fabrikaziotik 25 urte baino gehiago dituzten kotxeetzat dira. Bertan, parte hartzaileek antolatzaileek markaturiko bataz besteko abiaduran jarraitu beharko dute ibilbidea. Kronometraje puntuetan zehazturiko denboretara gehien gerturatzen denak irabaziko du proba. Ekitaldia 9:00etan hasiko da Idiazabal kalean egingo diren egiaztapenekin. Eguerdiko 12:00etan emango zaio hasiera ibilaldiari, zeinak bi erregularitate zati eta 70 kilometro inguru izango dituen. Ekitaldia amaitzean bazkaria egingo da Oinaume jatetxean eta bazkalostean gauzatuko da sari banaketa. Izena emateko epea irailaren 12an amaituko da eta prezioa 29 eurokoa da. Edozein zalantza izanez gero ondorengo telefonora deitu daiteke: 634524436.

© Udala

La 3ª travesía de vehículos clásicos organizada por Xoxoka Motor Kirol Klub se celebrará el día 16 de septiembre en Urnieta, y por tanto, se podrá disfrutar de coches que no se ven habitualmente. Los rallyes de regularidad para vehículos clásicos son pruebas reservadas a vehículos con más de 25 años desde la fecha de su primera matriculación o de fabricación, en el cual los participantes deberán seguir el recorrido a una velocidad media indicados por la organización. Ganará la prueba quien más se acerque al tiempo ideal de paso por los puestos de cronometraje intermedios y secretos situados por la organización en el recorrido. El evento comenzará a las 9:00 horas de la mañana con las verificaciones que se realizarán en la calle Idiazabal. A las 12:00 dará comienzo la concentración con un recorrido de 70 km y dos tramos de regularidad. Al finalizar el evento realizarán una comida en el restaurante-Sidrería Oianume y tras finalizar la comida se procederá a la entrega de trofeos. El plazo de inscripción finalizará el 12 de septiembre y el precio es de 29 euros. Para solventar cualquier duda se puede llamar al siguiente número: 634524436.

5


6

JAIAK

238 IRAILA SEPTIEMBRE // 2018

Sanmielak iraileko azken asteburuan! 2018ko Sanmielak iraileko azken asteburuan ospatuko dira, irailaren 27tik 30era, hain zuzen. Lau egun horietan Urnietako kaleak kolorez beteko dira eta ekintza mordoaz gozatzeko aukera izango dute bai urnietarrek eta baita inguruko herrietatik etorritakoek ere. Dena den, aurreko asteburuan kultur eskaintza zabala eskainiko da herria girotzen hasteko. Larunbatean IV. Super H festa San Joan plazan, Egape taldearen ”Koloredantz” ikuskizuna Saroben eta ”Ez utzi dantzatzeari” San Joan plazan, eta Euskal Herriko IV Sagardo Txapelketa Herrikoia Batzokian. Igandean bere aldetik, Extremadurako produktuen dastaketa, pintura lehiaketa eta Donostiako Virgen de Guadalupe koru eta dantza taldearen emanaldia. Sanmiel jaiei hasiera irailaren 27an emango zaie Mielaren jaitsierarekin. Aurten, Jokin Lizeaga mendi lasterkari handiak izango du txupina botatzeko ardura. Segidan gauzatuko da txosnen irekiera eta Bosko Anitz Txarangak herria alaituko du bere musikarekin. Ostiralean haurrek izango dute protagonismoa Lide Labaka eta Telmo Rioja alkate txiki izendatuko dituztelarik. Goizez nahiz arratsaldez haur eta gazte parkea izango

da Egape ikastolako jolastokian hainbat puzgarri eta jolas-aparaturekin. Arratsaldean Markeliñeren “Chef Nature” eskainiko da eta gauean ostera, diskofesta eta kontzertuak. Larunbatean, hilaren 29an Sanmiel eguna ospatuko da. Txanbolin Txistulari bandako kideek kontzertu berezi bat eskainiko dute eta danborradak pieza berri batzuk joko ditu. Eguerdian bazkari herrikoia egingo da, arratsaldean elektrotxaranga eta dantzaldiak, eta gauen kontzertuak. Jaiei amaiera igandean emango zaie. Goizean haurren danborradak izango dira, eta gainera, lehen aldiz bi danborradak batera joango dira Idiazabal kaletik. Arratsaldean XXIV. Martin Mujika pilota jaialdia ospatuko da, eta azkenik, 21:00 inguruan Miela agurtuko da. Bestalde, aurten, urriaren 7an ospatuko da Arrosarioko amaren eguna.

Egitarau osoa APP-an sortuko den atal berezian Hau programaturiko ekintzen aurrerapen bat baino ez da. Udalak informazio guztia herritarren eskura jarriko du egitaraua aur-

Los San Migueles de este año se celebrarán del 27 al 30 de septiembre. Durante esos cuatro días las calles de Urnieta se llenarán de color y de alegría y se podrá disfrutar de numerosas actividades. De todas formas, el fin de semana anterior también habrá una amplia oferta cultural para ir ambientando el pueblo. El sábado IV. Super H festa en la plaza San Juan, los espectáculos de danza ”Koloredantz” y “Ez utzi dantzatzeari” de Egape dantza taldea, y el IV concurso popular de sidra de Euskal Herria en el Batzoki. El domingo por su parte concurso de pintura, degustación de productos extremeños, y actuación de coros y danzas Virgen de Guadalupe en la plaza San Juan. Las fiestas de San Miguel comenzarán el 27 de septiembre con la bajada de Miela y el chupinazo de este año lo lanzará el gran corredor de montaña Jokin Lizeaga. El viernes el protagonismo recaerá en las niñas y en los niños del municipio y Lide Labaka y Telmo Rioja serán nombrados alkate txikis. El sábado 29 se celebrará el día de San Miguel donde la banda de txistularis Txanbolin ofrecerá un concierto muy especial, La tamborrada también tendrá

keztu eta herriko etxe guztietara banatzen duenean. Halaber, mugikorretarako APP-an atal berezi bat sortuko da momentuoro eskura eta begiratzeko moduan izan dezaten, egun guztietako ekitaldiekin eta bakoitzaren gaineko informazio zehatzarekin.

Anne Fernandezek urnietarraren irudia jaietan Urnietar batek sorturiko irudia izango da Sanmiel jaietako oinarria, izan ere, Anne Fernandez irabazi zuen kartel lehiaketa eta ondorioz, Udalak 450 euroko saria emango dio.

novedades debido a que tocará nuevas piezas. Al mediodía tendrá lugar la habitual comida popular y la noche estará animada por los conciertos. El final llegará el domingo con la despedida de Miela alrededor de las 21:00 pero a la mañana se podrá disfrutar de las tamborradas infantiles que por primera vez desfilarán juntas desde la calle Idiazabal y a la tarde del XXIV festival de pelota Martin Mujika.

El programa completo en la APP Esto es tan solo un adelanto ya que el Ayuntamiento pondrá a disposición de ciudadanía toda la información cuando presente el programa y lo reparta a todas las casas del municipio. Asimismo, creará un apartado especial en su APP para móviles para que el programa este a mano de la ciudadanía en todo momento con todas las actividades de cada día. Por otro lado, remarcar que la imagen de las fiestas es de una urnietarra, puesto que fue Anne Fernandez la ganadora del concurso de carteles.


KULTURA

237 2018 // IRAILA SEPTIEMBRE

Ansorenak konposatu eta Oiartzabalek moldaturiko piezak entzungai izango dira Sanmiel jaietan Ez dira herri asko izango euren danborradarako propio konposaturiko 5 pieza dituztenak, baina Urnieta da horietariko bat. Dena den, altxor hori kutxa batean gordeta egon da 15 urtez eta bertatik atera ostean, aurtengo Sanmiel jaietan herritarren eskura jarriko da bere doinu eta melodia ederrekin goza dezaten. Pieza horiek Jose Ignazio Ansorena musikariaren –Txirri, Mirri eta Txiribiton euskal pailazo hirukotean Mirriren papera egin izanagatik oso ezaguna- sinadura daramate, eta musika bandarako egokitzapenak berriz, Jose Mari Oiartzabalek egin ditu, txistulari talderako eta bandarako gidoi formatoan prestatuta zeuden eta. Ibilbide luze eta oparoa egin dute biek musikaren munduan eta haien bideak hamaika aldiz gurutzatu dira kasu honetan bezala. Hala, Ansorenak Donostiako Konstituzio plazan duen bulegoan -Donostiako txistulari taldeko zuzendaria da- elkartu bezain pronto hasi dira elkarrekin bizituriko momentuak oroitzen lagun giroan: “ETB1eko Funtzioa saioan ez orduan eta ez orain inor ausartzen ez den gauza bat egiten genuen Oiartzabal zuzendari zela, musika guztia zuzenean emititzea. Hura Everestera igotzea bezala izan zen, garai hartan ez zegoelako telebistarik eta dena asmatu egin behar izan genuelako” kontatzen du Ansorenak. “Funtzioa programaren atzean uste dut 80 bat lagun aritzen ginela lanean, ikaragarria zen eta oso ondo pasatzen genuen, talde eta giro bikaina genituen eta” gehitu du Oiartzabalek. Zinemaldian bi urtez antolatu zituzten zeremonia guztiak ere ekarri dituzte gogora, inauguraziokoa eta amaierakoa, besteak beste. Begirune eta miresmen handia diote elkarri eta hori momentuoro isladatzen da elkarrizketan. “Oiartzabalek lan ikaragarriak egin ditu, esate baterako, Sarriegi musikagilearen partitura mordoa txukundu, baita hain ezagunak diren Donostiako danborradakoak ere. Nire lan piloa ere egokitu ditu, Urnietako hauek kasu” azaltzen du Ansorenak, eta berehala erantzuten dio Oiartzabalek: “hemen artista zu zara, zuk sortzen zenituen kanta guztiak eta”. Urnietako danborradarako konposaturiko piezak herritar baten eskaerari eran-

tzunez gauzatu zituen Ansorenak bolondreski: “2003.urtean aurretik ezagutzen ez nuen urnietar bat etorri zitzaidan, Belen Gonzalez deiturikoa eta herriko danborrada indartzeko eta beste ukitu bat emateko pieza batzuk egingo ote nituen galdetu zidan. Gogoratu nintzen nire birramona, Isidro aitonaren –txistulari ezaguna izandakoa- ama Zaltzate baserrikoa zela, gaur egun Lasarte den arren, garai batean Urnietakoa zena. Gauzak horrela baiezkoa ematea erabaki nuen eta konposaturiko bost piezetatik lauri nire semealaben izenak jarri nizkien, gogora zezaten nire birramona Urnietakoa zela. Bestea berriz, danbor eta barrilen martxa, eskaera egin zidan urnietarrari eskaini nion”. Urnietarekin duen loturaz galdetuta amona jaiotako Zaltzate baserrira urtero joaten dela dio Ansorenak, “oso jende jatorra da hangoa eta”. Halaber, gustuko du Adarra eta Onddira mendi bueltak egitea. Dena den, herriarekin lotura handia zuena bere aitona Isidro zela aipatu du: “Berak esaten zuen Urnietan hazitakoa zela, izan ere, ama Zaltzate baserrikoa zenez askotan joan behar izaten zuen laguntzera gaztain edo sagar garaian, eta Isidro txikia otartxo batean eramaten zuen”. Isidro txistulari izateaz gain dantzaria ere bazen, eta kontatzen omen zien bere azken bi saioak Urnietan egin zituela pasarte xelebre batekin: “txistulariak kanta erdia bakarrik jo omen zion eta berak jarraitu behar izan omen zuen kantatzen dantza egiten zuen aldi berean”. Ansorenak Urnietarentzat konposaturiko kantu horiek halere, jo gabe geratu ziren azkenean, baina aurtengo Sanmieletan aterako dira argitara. San Isidro egunean Urnietan ospatu zen txistularien arteko topaketan Antton Jauregik kanta ho-

© Udala

riengatik galde egin zion Ansorenari eta partiturak pasa ostean, martxan jarri zen pieza horiek plazaratzeko ideia. Hori posible izan dadin Oiartzabalek egin du piezen instrumentazioa: “egin dudana Ansorenak konposaturikoa janztea da, tresnak egokitzea. Azken finean dena pixka bat dotoreago jartzea da kontua, gauza magikorik egin gabe” azaltzen du. Helburua bost pieza horiek pixkanaka Urnietako danborradan barneratzea da, eta aurten, hasteko, bi pieza joko dituzte Sanmiel egunean. Hori bai, doinu guztiak entzun nahi dituenak Txanbolin txistulari bandarekin izango du parada, egun berean denak joko ditu eta. Nolako kantuak diren galdetuta “zoragarriak” erantzuten du berehala Oiartzabalek: “oso kanta politak dira, erritmo handikoak eta melodikoak, gainera hemengo nortasun handia dute”. Kanta bakoitza deskribatzen hasten da segidan: “Patrizia oso alaia da – doinua kantatzen du azalpena ematearekin batera-, Peruk puntu sentimental handia du, Kaskagorria ikaragarria da, bigarren zatian batez ere sekulako erritmoa duelako, eta Katalintxorena el no va a mas da, hasiera oso dotorea dauka”. Agenda kontuak direla eta ez dakite kantuak zuzenean entzutera etortzeko modua izango duten, baina dena ondo irtetea eta urnietarrek pieza horiekin gozatzea espero dute.

7


8

AISIA

238 IRAILA SEPTIEMBRE // 2018

Animatu eta izena eman Sarobeko, Lekaioko eta Udal Kiroldegiko ikastaroetan! Urnietako udal instalazioetan dena prest dago denboraldi berriari hasiera emateko. Aurten ere ikastaro mordoa eskainiko dira denetariko eta denentzako aukera izango delarik. Matrikulazio epeak zabalduta daude, beraz, informatu eta erabaki zein ikastaro egin nahi duzun. Udal Kiroldegiko ikastaroak hilabete honetan bertan hasiko dira eta Sarobekoak eta Lekaiokoak aldiz, urrian.

BERTAN ESKAINTZA GUZTIAREN ZERRENDA ETA IZEN-EMATEEI BURUZKO INFORMAZIOA SAROBE A.E.G. • YOGA • PILATES (Ordu berria: astearte-ostegun 15:00-16:00) • GIMNASIA HIPOPRESIBOA • BIZKAR ESKOLA • GAZTE FUNKY • BALLETA (2007-2011) • SORMEN DANTZA (2012-2014) Matrikulazioa: irailaren 5etik 19ra (onartutako ikasleen zerrendak ikusgai Saroben irailaren 26tik aurrera). Ikasturtearen hasiera eta amaiera: • Helduak: urriak 1 - ekainak 18 • Haur eta gazteak: urriak 1 – maiatzak 31 ANTZERKI TAILERRA Ikuskizun bat eszenaratzeko sorkuntza prozesuan parte hartzeko aukera eskainiko da horretarako urrats guztiak emango direlarik: hasierako irakurketa, antzezlearen entrenamendua, pertsonaiak eratzea, eszena koadroak, entseguak eta jendeaurreko emanaldia. Matrikulazioa: irailak 5 – urriak 5 Ikasturtearen hasiera eta amaiera: urriak 19 – ekainak 21

UDAL KIROLDEGIA • SPINNING • TONIFIKAZIOA • 3. ADINA • ZUMBA • FITNESS AHOLKULARITZA Ikasle berrien matrikulazioa: irailaren 7a arte Ikasturtearen hasiera eta amaiera: irailak 17 - ekainak 14


AISIA ATALA

237 2018 // IRAILA SEPTIEMBRE

9

LEKAIO • JOSKINTZA I • JOSKINTZA II • JOSKINTZA III • PUNTU ETA KATAKORRATZA • ZUR TAILA • ESKULANAK • MARRAZKETA ETA PINTURA • ARGAZKILARITZA (8-12 urte) • ESKULANAK (+ 5 urte) • MARRAZKETA ETA PINTURA (+ 5 urte) Matrikulazioa: irailaren 10etik 28ra. Ikasturtearen hasiera eta amaiera: urriak 11 – maiatzak 29

Informazioa eta izen-emateak / Información e inscripciones Urnietan erroldatutakoek lehentasuna izango dute / tendrán prioridad las personas empadronadas en Urnieta Bertan bulegoa: 010 / 943 00 80 00 Astelehenetik ostiralera / De lunes a viernes: 07:30-14:30 Sarobe A.E.G. / C.A.E. Sarobe: 943 00 80 42 Astelehenetik ostiralera / De lunes a viernes: 09:00-13:00 / 16:00-18:00 Udal Kiroldegia / Polideportivo Municipal: 943 00 83 28 Astelehenetik igandera / De lunes a domingo: 08:30- 14:30 Lekaio kultur etxea / casa de cultura Lekaio: 943 00 80 33 Astelehenetik ostiralera / De lunes a viernes: 09:00-13:00 / 16:00-18:00 Ostegun arratsaldeetan itxita / Los jueves a la tarde cerrado

Diru-laguntzak 20172018 ikasturtean aisialdi begirale edo zuzendari ikastaroak euskaraz egin zituztenentzat

Subvenciones para las personas que obtuvieron el título de monitor/a o director/a de tiempo libre en euskera en el curso 2017-2018

Iragan ikasturtean aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa euskaraz egin zuten urnietan erroldaturiko pertsonek ordaindutako matrikularako diru-laguntzak eskatzeko aukera dute irailaren 30era arte.

Las personas que están empadronadas en Urnieta y que se sacaron el título de monitor/a o director/a de tiempo libre en euskera el curso pasado pueden pedir subvenciones para pagar las matrículas hasta el 30 de septiembre.

Horretarako aurkeztu beharreko dokumentazioa ondorengoa da: eskaera orria, NANaren fotokopia, matrikularen gastuaren justifikazioa, ikastaroaren ezaugarriak adierazten dituen eta bertan matrikulatu izanaren agiria, eta atal teorikoa gainditu izanaren agiria (Aisialdi Eskolak egina).

Para ello deberán de presentar la siguiente documentación: hoja de solicitud, fotocopia del DNI, justificación del gasto de la matrícula, el documento que indica las características del curso y su matrícula, y el documento que corrobora que se ha aprobado la parte teórica (hecha por la escuela de ocio).


10

KULTURA

238 IRAILA SEPTIEMBRE // 2018

Euskara ikasi nahi dutenak Urnietako euskaltegian matrikula daitezke irailaren 28ra bitarte Duela urtebete ireki zituen ateak Urnietako euskaltegiak Udalak AEK-rekin sinatu zuen hitzarmenari esker, eta hala, Udalak bere hizkuntz politikan duen funtsezko irizpideetako bati erantzun zion, herritarren euskalduntzeari, alegia. Modu honetan Euskara ikasten hasi edo haien maila hobetu nahi duten herritarrek eskura dute urrats hori ematea, jada ez baitute beste leku batzuetako euskaltegietara joan beharrik.

Balorazio positiboa Indartsu ekin du bere ibilbidea Urnietako euskaltegiak, izan ere, matrikulazio datuak oso onak izan ziren lehenengo ikasturtean. Orotara 54 ikaslek eman zuten izena eta maila desberdinetako 5 taldeetan banatuta jardun zuten lanean. Arrakasta handiena maila baxuek izan zuten, horietan aritu baitzen ikasle kopuru handiena. Adinei dagokienean ostera, aniztasuna izan zen nagusi. Klaseak giro onean garatu ziren eta bai ikasleak eta baita irakasleak ere oso gustura geratu ziren urtean zehar burututako hobekuntzarekin. Gainera, modu berezian eskertu zuten euskara ikasteko aukera herrian bertan izatea.

Hazten jarraitzeko helburua Lehenengo ikasturteko arrakasta ikusita, bigarrengo urte honetan espero da oraindik eta jende gehiagok ematea euskara ikasteko pausoa. Horretarako interesa duen pertsona orok izena emateko aukera du irailean zehar.

Matrikulatzeko azken eguna: Irailak 28

Nola egin behar da matrikula: urnieta@aek.eus helbidera idatzita edo 662338747 telefonora deituta. Hasiera batean maila guztiak eskainiko dira euskaltegian, eta ondoren, maila bakoitzean izena ematen duen pertsona kopuruaren arabera sortuko dira multzoak. Bakoitzak bere mailan euskara hobetzeko, hitz egiteko orduan askatasuna lortzeko, testuak egoki idazten ikasteko eta zalantza gramatikalak argitzeko baliatuko ditu klaseak. Udalak herritar guztiak animatzen ditu euskara ikasteko eta hobetzeko urratsa ematera.

El euskaltegi de Urnieta abrió sus puertas hace un año gracias al convenio que firmó el Ayuntamiento con AEK. De esta forma el consistorio dio respuesta a una línea estratégica dentro de su política lingüística, la de facilitar y fomentar la enseñanza del euskera. Así, las y los urnietarras que quieren aprender euskera o que pretenden mejorar su nivel ya no tienen que ir a euskaltegis de otros municipios. El euskaltegi de Urnieta ha comenzado su andadura con fuerza y muestra de ello son los datos de matriculación del curso pasado. En total se inscribieron 54 personas que trabajaron divididas en 5 grupos de niveles diferentes. El mayor éxito se registró en los cursos de iniciación puesto que en ellos se concentró el núcleo principal del alumnado. Por lo que respecta a la edad reinó la diversidad. Las clases se desarrollaron en un clima de buen ambiente y tanto

el alumnado como el profesorado finalizó el curso muy satisfecho con el avance experimentado. Además, agradecieron de forma especial la oportunidad de aprender euskera en el municipio. Viendo el éxito del primer curso se espera que en el segundo se animen todavía más urnietarras. Para ello, todas las personas interesadas se pueden matricular a lo largo del mes de septiembre. El último día para matricularse será el 28 de septiembre y se podrá hacer bien escribiendo al correo urnieta@aek.eus o bien llamando al número 662338747. En un principio se ofertarán todos los niveles, y después, se formarán los grupos en base al número de personas que se inscriba en cada uno de ellos. El Ayuntamiento anima a toda la ciudadanía a dar el paso de aprender o de mejorar el euskera.

Gaztelekuak irailaren 7an irekiko ditu ateak ordutegi zabalagoekin

El Gazteleku abrirá sus puertas el 7 de septiembre con horarios más amplios

Gaztelekuak berrikuntzekin ekingo du ikasturte berria, izan ere, ordutegi zabalagoekin bueltatuko da zerbitzu osoago bat eskaintzeko helburuz. Hala, asteazken eta ostegunetan ordu erdi gehiago egongo da zabalik eta ostiraletan aldiz, ordutebete.

El Gazteleku comenzará el curso con novedades y es que volverá con horarios más amplios para tratar de ofrecer un servicio más completo. Así, los miércoles y los jueves estará abierto media hora más y los viernes por su parte una hora.

Ondorengoak izango dira ordutegi berriak irailaren 7tik aurrera: • Astelehena-asteartea 17:00-19:30 • Asteazkena-osteguna 17:00-20:00 • Ostiralak 17:00-21:00

Estos serán los nuevos horarios a partir del 7 de septiembre: • Lunes-martes 17:00-19:30 • Miércoles-jueves 17:00-20:00 • Viernes 17:00-21:00


IKASTETXEAK

237 2018 // IRAILA SEPTIEMBRE

IEgape Ikastola

MEREZITAKO ERRETIROA!! 2017-18 ikasturtearen amaieran gurekin lankide izan ditugun irakasleak agurtu genituen: Josemari Agirre, Mikel Agirregomezkorta eta Agurtzane Garmendia. Urte luzez aritu dira Egapen lanean, erabat inplikatuak Ikastolako proiektuan eta baita herrian ere. Haien ekarpenak nabarmenak izan dira gure komunitatean. Hemendik aurrera ere haien ibilbide berrian halaxe jarraituko dutela ziur gaude. IZAN ZORIONTSU!

© Udala

Joxe Mariri:

Mikeli:

Agurtzaneri:

Joxe Mari zu izan zaitugu gu guztion lokarria. Irri batekin konponduz beti auzi xume zein larria. Forma astunen bizi-emale batuz haur eta harria. Etxe beltzari denbora luzez eman diozu argia. Itzal artean eraiki duzu Azkorteren oinarria.

Izen bi eta mila istori zure atzean direnak. Eskola honek zorretan ditu haur-jolas zoroenak. Alaituz beti egun ilunak eta ingurukoenak. Antzoki eta mendi gainean utziz urrats sendoenak. Oihala itxi ondoren datoz laudorio beroenak.

Bizi oso bat gure artean badaukazu igaroa. Maitakor eta pausoak narras zure itzala badoa. Txikienekin zenbat algara hain da eder haurtzaroa. Jangelan ere utziz arrasto eta bide oparoa. Hastear dago eta gozatu hirugarren gaztaroa. Doinua: Itsasoari begira

OHARRA: 2018-2019 ikasturteari irailaren 7an emango diogu hasiera.

IMagale ikastetxea

Ongi etorriak 2018/19 ikasturtera!!!!! MAGALE IKASTETXETIK hainbat datu garrantzitsu helarazi nahi dizkizuegu: DBH-BATXILLERGOA MAGALE IKASTETXEA:

HH-LH MAGALE IKASTETXEA:

1.- IKASTURTE BERRIAREN AURKEZPENA ETA HASIERA: Irailak 7 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH): 10:00 Batxilergoa eta Lanbide Heziketa: 11:00

1.- IKASTURTE BERRIAREN HASIERA: • Irailaren 5ean: Haur Hezkuntza 1. Zikloa 0-2 urte. Familiarizazio garaia irailaren 24 arte. • Irailaren 7an: Haur Hezkuntza 3-6 urte eta Lehen Hezkuntza 6-12 urte.

2.- 2018/19rako DBHrako ORDUTEGI BERRIA: • Irailaren 10etik 27ra biak barne: jardunaldi jarraia 8:05 - 14:10 • Ikasturtean zehar maiatzak 31 arte: jardunaldi zatitua: • Goizean: 8:05 - 12:00 • Arratsaldean: 13:30 - 15:20 • Ostegun eta ostiraletan: 8:05 - 14:10 • Ekainaren 3tik 21era: jardunaldi jarraia 8:05 - 14:10 • BATXILERGOA (Ikasturte osoan): 1. Astelehenetik ostegunera: 8:05 - 15:00 Ostirala: 8:05 - 14:10 2. Astelehen eta ostiraletan: 8:05 - 14:10 Astearte, asteazken eta ostegunetan: 8:05 - 15:00 Salesiar Ikastetxean: LANBIDE HEZIKETA (Ikasturte osoan): 08.05- 14:10 3.- JANGELA ZERBITZUA eta eskolaz kanpoko ekintzak: • Urriaren 1ean hasiko dira.

2.- ORDUTEGIA : 7tik 14era biak barne: • HAUR HEZKUNTZA 2. zikloa: 9:00- 12:30 • LEHEN HEZKUNTZA: 9:00- 12:45 17tik aurrera: Jardunaldi osoa. 3.- ZERBITZUAK: • GOIZEKOA: - 7tik aurrera: Haur H. 2. Zikloa eta Lehen Hezkuntza. - 25etik aurrera: 2 urte. • JANGELA: - HAUR H. 2. ZIKLOA ETA L.H. irailaren 7tik aurrera - HAUR ESKOLA 0-2 URTE 25etik aurrera.

11


16. posta-kutxa 20130 Urnieta –Gipuzkoa– www.urnieta.eus PAPER EKOLOGIKOA PAPEL ECOLÓGICO

AGENDA IRAILAK 14

ESKUALDEKO TXAPELKETA GASTRONOMIKOA: TXAHAL-MASAILA SALTSAN

IRAILA / SEPTIEMBRE IRAILAK 22 IV SUPER H FESTA SAN JOAN PLAZAN EGAPE DANTZA TALDEAREN "KOLOREDANTZ" IKUSKIZUNA SAROBEN.

© Udala

Jubitaltuen egoitzan 14:00

EUSKAL HERRIKO IV SAGARDO TXAPELKETA HERRIKOIAREN AURREFINALAK

EGAPE DANTZA TALDEAREN "EZ UTZI DANTZATZEARI" KALE EMANKIZUNA San Joan plazan. Eguraldi txarrarekin, frontoian.

IRAILAK 23 URNIETAKO XXII. PINTURA LEHIAKETA “VIRGEN DE GUADALUPE” KORU ETA DANTZA TALDEAREN EMANALDIA

IRAILAK 14 ETA 15 ETXEBERRIKO FESTAK

San Joan plazan. Donostiako Extremadura Gunearen eskutik.

IRAILAK 27-30 SANMIEL JAIAK

IRAILAK 16

AUTO KLASIKOEN IBILALDIA

Batzokian: afarira joaten direnak sagardoa dastatu eta nota jartzerko aukera izango dute. Menuak 25 euro inguru balioko ditu eta erreserbak 943 336 811 eta 688 856 294 telefonoetara deituz edo info@sagardoa.eus helbidera idatziz egin daitezke.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.