Berrittu 238

Page 1

238 2018 UZTAILA JULIO

Urnietako Udalaren aldizkaria

Herritar guztiei irekitako lurrazpiko pasabidea eta igogailua eraikiko dira tren geltokian


2

TRENBIDEA

238

UZTAILA JULIO // 2018

Mikel Pagola alkatea eta Jorge Segurado Lurraldeko zinegotzia Antonio Aiz Eusko Jaurlaritzako Garrio sailburuordearekin urtarrilean Š Udala

Herritar guztiei irekitako lurrazpiko pasabidea eta igogailua eraikiko dira tren geltokian Urnietako Udalak Adifek tren geltokian herritar guztiei irekitako lurrazpiko pasabidea eta igogailua eraikitzea lortu du hainbat negoziazio bilera eta hartu eman eduki ostean, izan ere, Adif-ek aurkezturiko lehen proiektuan Renfeko erabiltzaileei mugaturiko lurrazpiko itxitako pasabidea eraikitzea proposatu zuen eta Udalak bere desadostasuna adierazi zuen urtarrilean argitaraturiko idatzi baten bidez. Lehen proiektu horretan Adif-ek gaur egun dagoen trenbide-pasagunea kentzea planteatu zuen tren geltokiko bi nasen artean lurrazpiko pasabidea eta igogailu bat eraikiz, baina pasabide hori hesituta eta itxitako gune bat izatea proposatzen zuen Renfeko erabiltzaileentzako soilik izango zena, eta, ondorioz, gainerako herritarrei pasabidea mugatzen ziena. Hala, herriaren bi aldeen arteko komunikazioa desagertuz, eta herriko beste aldearekin komunikatu ahal izateko herritarrak ibilbide luzea egitera behartuz. Urnietako Udala ados zegoen gaur egun dagoen trenbide-pasagunea kentzeare-

kin. Baita, tren geltokiko bi nasen artean lurrazpiko pasabidea egitearekin eta igogailu bat eraikitzearekin ere. Neurri horiekin geltokirako irisgarritasuna eta segurtasuna asko hobetuko dira eta. Halaber, jakinarazi zuen Adif-ek inbertsio hori bere gain hartzea garrantzitsua zela. Ez zegoen batere ados ordea, pasabidea erabiltzaileen erabilerarako soilik ixtearekin eta herriaren alde batetik besterako herritarren iragatea kaltetzearekin beti oso erabilia izan den pasagunea izan dela kontuan edukita. Udalaren ezustekoa izugarria izan zen Adifen planteamendu horrek ez zuelako hiri antolamendurako plan orokorrean (HAPO) adostutakoa errespetatzen, non lurrazpiko pasaguneak erabilera publikoa izango duela jasotzen den, hau da, herritarrei irekia. Plan hori Adif-en alegaziorik jaso gabe onartu zen, eta beraz, ez zen ulertzen zergatik aldatzen zuen planteamendua. Ordutikan herritarren interesak defendatzeko eta hasierako proiektu hori aldatzeko lanean aritu da Udala bilera des-

berdinak eginez, eta badirudi lan horrek fruituak emango dituela, izan ere, duela aste batzuk Adifek prentsa ohar bat bidali zuen hedabideetara esanez Urnietako geltokiko irisgarritasuna hobetzeko lanak kontratatu dituela 1.965.041 euroko aurrekontuarekin, eta bederatzi hilabeteko exekuzio epearekin. Ohar horretan zehazten zen jarduketa horiekin nasen arteko beheko pasabide bat egingo dela geltokian, eskailerekin eta igogailuekin, eta horrela bidaiariek ez dutela trenbide-mailatik gurutzatu behar izango. Bestalde, aipatzen zen igogailuak eta eskailerak nasen eremutik kanpo geratuko direla, hartara, geltokiko beheko pasabideak herritarrek erabiltzeko ere balioko dutelarik, herritarren igarobideko fluxuak, trenbideko bidaiarienekin nahastu gabe. Horrela, Udalak egindako eskariari erantzungo zaio, geltokiaren inguruko auzoak lotuta geratuz. Lanak irailean hasiko dira, baina erabiltzaileek ez dute eraginik izango eta zerbitzua erabiltzen jarraitu ahal izango dute.


238

TRENBIDEA 3

2018 // UZTAILA JULIO

© Udala

Se construirá un paso inferior entre andenes y un ascensor abierto a toda la ciudadanía en la estación del tren El Ayuntamiento de Urnieta ha logrado que Adif construya un paso inferior entre andenes y un ascensor abierto a toda la ciudadanía en la estación del tren tras mantener varias reuniones porque el proyecto inicial presentado por Adif planteaba la creación de un paso subterráneo cerrado a la ciudadanía, y a consecuencia, el consistorio mostró su disconformidad mediante un escrito publicado en enero. El primer proyecto de Adif proponía eliminar el actual paso a nivel creando un paso subterráneo entre andenes e instalar ascensores en la estación, pero construyendo un recinto cerrado y vallado, de modo que solo accederían a él las personas usuarias de Renfe, y se restringiría el paso al resto de la ciudadanía eliminando así la comunicación entre ambos lados del municipio, y obligándoles a hacer un largo recorrido para poder comunicarse con el otro lado del pueblo. El Ayuntamiento estaba totalmente de acuerdo con eliminar el actual paso a nivel creando un paso subterráneo entre andenes y con instalar ascensores en la estación debido a que esas medidas mejorarían sustancialmente tanto la seguridad como la accesibilidad de la estación, por lo que reconoció la importancia de que Adif afrontara esa inversión. Sin embargo, discrepó con el planteamiento de que el paso se cerrara solo para uso de las personas usuarias del tren, perjudicando el tránsito de la ciudadanía de un lado al otro del pueblo teniendo en cuenta que siempre ha sido un paso muy concurrido. La sorpresa del consistorio fue mayúscula dado que ese planteamiento no respetaba lo acordado en el Plan General de Or-

denación Urbanística PGOU, donde se recoge que el paso subterráneo será de acceso público, es decir, abierto a toda la ciudadanía. Dicho plan fue aprobado sin recibir ninguna alegación por parte de Adif, por lo que no se entendía el cambio de planteamiento. Desde entonces, el Ayuntamiento ha trabajado para defender los intereses de la ciudadanía tratando de modificar el proyecto presentado. Así, ha realizado diversas reuniones, y todo hace indicar que el trabajo va a dar sus frutos. Muestra de ello es que Adif mando hace unas semanas un comunicado a los medios de comunicación informando de que ha contratado las obras de mejora de accesibilidad de la estación de Urnieta con un presupuesto de 1.965.041 euros y con un plazo de ejecución de nueve meses. En esa misma nota especificaba que las actuaciones dotarán a la terminal de un paso inferior entre andenes, con escaleras y ascensores, eliminando así el cruce de los viajeros a nivel, con la correspondiente restitución a la altura del andén en la zona del paso a eliminar. Por otra parte, en la nota se mencionaba que los ascensores y las escaleras quedarán fuera del ámbito de los andenes de forma que el paso inferior de la estación sirva también como paso de uso urbano sin que se mezclen los flujos de tránsito de los vecinos y vecinas con el de las personas viajeras del tren satisfaciendo así la demanda del consistorio para favorecer la conexión entre los barrios que circundan la estación. Los trabajos comenzarán en septiembre, pero las personas usuarias no se verán afectadas y podrán seguir utilizando el servicio.

Renfe txartel bakarrera batuko da Mugi txartela Aldiriko Trenaren zerbitzuan erabili ahalko da bere deskontu eta hobariekin hilabete gutxiren buruan, Gipuzkoa osorako dagoen tarifa bateratura batuko da eta. Momentu honetan, txartel hori Euskotrenen, Lurraldebusen, Dbusen, eta Irun, Errenteria, Arrasate, Zarautz, Eibar, Hernani eta Lasarte-Oriako herriko autobusetan bidaiatzeko erabil daiteke. Neurria hurrengo hilabeteetan jarriko da martxan egokitzapen teknologiko batzuk egin behar baitira. Aldaketak erabiltzaile mordoari egingo dio mesede eta horren adierazle da Aldiriko Trenaren zerbitzuak 6 milioi bidaiari dituela urtean.

Renfe se incorpora al billete único La tarjeta Mugi podrá utilizarse en pocos meses en el servicio de Cercanías de Renfe con sus descuentos y bonificaciones porque pasará a pertenecer al sistema de tarificación unitario para toda Gipuzkoa. En estos momentos, esta tarjeta sirve para viajar en Euskotren, los autobuses de Lurraldebus y los de Dbus de la Compañía del Tranvía de San Sebastián y los urbanos de Irun, Errenteria, Arrasate, Zarautz, Eibar, Hernani y Lasarte-Oria. La medida se pondrá en marcha en los próximos meses, ya que se precisan algunos ajustes tecnológicos. El cambio beneficiará a muchísimas personas y muestra de ello es que el cercanías de Renfe mueve seis millones de viajeros al año.


4

HIRIGINTZA

238

UZTAILA JULIO // 2018

© Udala

El ascensor de Urraca en marcha Después de pasar todas las revisiones técnicas pertinentes y de comprobar que funciona perfectamente el ascensor de Urraca está a disposición de la ciudadanía desde el pasado 3 de julio, y las y los urnietarras lo agradecen.

Oscar Díaz “Está fenomenal porque en este barrio vive mucha gente mayor y tienen problemas para subir las escaleras y las cuestas. De esta forma pueden subir arriba sin problemas”.

María Pilar Izquierdo “Estoy muy contenta porque antes tenía que subir 37 escaleras para subir a la calle de arriba y luego bajarlas a la vuelta, y esto es mucho más cómodo. Está perfecto”.

Fernando González “Me han operado de tres hernias, la pier-

Fernando González.

na también se me resiente y no podía subir la cuesta, por lo que andaba en el barrio en llano sin poder ir a la parte de arriba del pueblo. Está muy bien y ha quedado precioso”.

María Pilar Feloaga “Hay muchas cuestas y es una medida muy buena. Yo ahora mismo lo agradezco muchísimo porque estoy limitada debido a una prótesis que no me va bien y solo puedo andar en llano. Estaba deseando de que lo pusieran en marcha. Ahora por ejemplo, puedo ir a la Kutxa sola, antes me tenían que llevar en coche”.

Oscar Díaz.

Julián Cordero “Ha quedado muy bien y me parece divinamente bien, este ascensor nos beneficia a todos. Así, toda la gente que viene del tren y de trabajar evita la cuesta que es muy mala”.

María Pilar Feloaga.

María Pilar Izquierdo.

Julián Cordero.


238

HIRIGINTZA 5

2018 // UZTAILA JULIO

Orduro 17 metro kubiko ur aurreztuko dira topaturiko ur-ihesak konponduta Urnietako Udalak herriko ur hornikuntza sareak aztertu ditu egon zitezkeen ur-ihesak hautemateko eta konpontzeko. VonRollhydro enpresaren laguntzaz hainbat egunetan sentsoreak -100 baino gehiagojarri ditu herriko puntu desberdinetan dauden hoditerien giltzetan. Sentsore horiek ultrasoinu bidez funtzionatzen dute eta hodietan sortzen diren zaratak erregistratzen dituzte. Normalean goizeko 02:00-04:00 bitartean ema-

ten dituztenak hartzen dira kontuan, izan ere, ordu horietan dago isiltasunik handiena eta orduan dute fidagarritasun gehiago ultrasoinuek. Halaber, suposatzen da dena ondo joanda ordu horietan kontsumoak minimoa izan behar duela, bestela zerbait gaizki dagoen seinale izaten da. Beraz, sentsoreak soinuren bat aurkitzen badu, puntu horretako dezibelak aztertzen dira, eta minimoa gainditzen badute ihesa egon daitekeen seinale da.

Hain zuzen, puntu horiek dira berraztertzen direnak. Bada, herri osoan azterketa horiek burutu eta gero hiru ur-ihes handi topatu dira. Lehenengo biak Ergoiengo poligonoan dauden Mafe (3 metro kubiko orduko) eta Bimbo (13 metro kubiko orduko) enpresen parean. Eta bestea berriz, Besadegin (metro kubiko bat orduko). Dagoeneko konpondu dira ur-ihes horiek, eta hala, orduro 17 metro kubiko ur aurreztuko dira.

Se ahorrarán 17 metros cúbicos de agua a la hora tras reparar las fugas de agua detectadas El Ayuntamiento de Urnieta ha analizado la red de abastecimiento de agua del municipio para detectar las posibles fugas de agua y repararlas. Con la ayuda de la empresa vonRollhydro se han puesto sensores –más de 100- durante varios días en las diferentes arquetas del pueblo. Los sensores funcionan mediante ultrasonidos y registran los ruidos que se generan en las tuberías. Normalmente, se tienen en cuenta los ruidos que se dan entre las 02:00 y las 04:00 de la mañana puesto que es entonces cuando hay mayor silencio, y a consecuencia, son más fiables los ultrasonidos. Además, se supone que teniendo un funcionamiento correcto el consumo durante esas horas tiene que ser mínimo, en

caso contrario significa que algo está fallando. Por tanto, si los sensores detectan algún ruido, se analizan los decibelios de ese punto concreto, y si superan el mínimo es señal de que puede haber una fuga de agua. Precisamente son esos puntos los que se vuelven a revisar nuevamente. Así, después de realizar esos análisis se han encontrado tres fugas de agua importantes. Las primeras dos en frente de las empresas Mafe (3 metros cúbicos a la hora) y Bimbo (13 metros cúbicos a la hora) que se encuentran en el polígono Ergoien. Y la tercera en Besadegi (un metro cúbico a la hora). Ya se han reparado esas tres fugas y con ello se van a ahorrar 17 metros cúbicos de agua a la hora.

Hobekuntzak Txoritagaingo parkean

© Udala

Txoritagaingo parkeko kolunpioak eta joko batzuk berritu dira zaharrak egoera txarrean zeudelako. 2.090 euroko kostua izan dute Garra enpresak buruturiko lanek.

Mejoras en el parque de Txoritagain

© Udala

Se han renovado los columpios y varios juegos del parque de Txoritagain debido a que los viejos no estaban en buen estado. Los trabajos que ha realizado la empresa Garra han tenido un coste de 2.090 euros.


6

AGENDA 21

238

UZTAILA JULIO // 2018

© Udala

Urnietako ikastetxeak klima aldaketari aurre egin nahian Udalak bultzaturiko “Eskola Agenda 21” programaren bidez Urnietako Presentacion de Mariako, Egape LH-ko, Salesiarretako eta Egape DBH-ko ikasleak “Eskola Agenda 21” programaren bidez beren eskola eta herria jasangarritasunerantz bideratzen saiatzen ari dira. Helburua, eskola-komunitateak ingurugiroaren aldeko kontzientzia eta ohitura desberdinak bereganatzea da, herritar bezala parte hartzea bultzatuz. Programa hau Urnietako Udalak bultzatzen du eta Artelatz Ingurumen Zerbitzuak aurrera eramaten du. Klima aldaketari aurre egiteko neurriak aztertu dituzte ikasleek ikasturtean zehar eta buruturiko lan guztiaren laburpena egin ostean eta zenbait proposamen adostu eta gero, harturiko konpromisoak eta herrian ikusitako gabeziak asetzeko proposamenak egin zizkioten Udalari ekainaren 15ean ospatu zen entzunaldian. Hala nola, zuhaitz gehiago landatzea eremu publikoetan, udal baratzak indartzea, bonbillak LED argiengatik aldatzea, argiaren intentsitatea erregulatzea, garraio publikoa bultzatzea eta birziklatzeko zakarrontzi txiki gehiago jartzea herrian zehar.

Mikel Pagola alkateak eta Udaleko zinegotziek tentuz jarraitu zituzten ikasleen eskaerak. Lehenik eta behin, zoriondu egin zituzten buruturiko lan guztiarengatik. Horretaz gain, eskerrak eman zizkieten egindako proposamenengatik eta adierazi zieten kontuan edukiko dituztela aurreko urteetan egin duten bezala. Zuhaitzei dagokienean, azaldu zuten ihartu, puskatu edo kalteturiko zuhaitz guztiak ordezkatzen direla. Bestalde, gogorarazi zuten Baratze Parkean 49 partzela eskaintzen direla eta aurten 7 erabiltzaile berri sartu direla izandako bajen ondorioz partzela guztiak betetzeko. Partzela horiek 4 urtetik behin zozketatzen dira, eta beraz, interesa duten herritarrak izena ematera animatu zituzten hurrengo zozketan parte hartzeko. Argiteria atalean zehaztu zuten Udala hasi dela LED sistemako argiak jartzen. Aurten, esaterako, Langardako auzo osoa berrituko da. Herriko gainerako lekuetan ere joango dira pixkanaka aldatzen, dena batera egitea ezinezkoa baita horrek su-

posatzen duen diru kostu altuagatik. Intentsitateari dagokionez, argiteria koadroetan erreguladoreak daude gaueko 23:0024:00 aldera argindarraren fluxua %30 inguru jaisten delarik eguna zabaltzearekin batera itzaltzen den arte. Koadro guztietan erloju astronomikoa dago eta erloju horrek kontrolatzen du argiak noiz piztu eta noiz itzali eguzki orduen arabera, udaran beranduago eta neguan goizago pizten direlarik. Alkateak argi utzi zien ikasleei garraio publikoa defendatzen dutela eta eredu horren aldeko apustua egiten dutela. Zentzu horretan, garraio sistema Udalaren eskumenekoa ez izanagatik –Foru Aldundiarena da- zerbitzua hobetzeko eta bultzatzeko eskaerak luzatzen dituztela eta horretarako lan egiten dela argitu zuen. Azkenik, birziklatzeko edukiontzi txiki gehiago eskatu direla eta iritsi bezain pronto herrian zehar jarriko direla esan zuen. Horrekin batera gogoratu zuen bilketa sistema berriarekin bilketa selektiboaren tasa %70 ingurukoa dela.


238

AGENDA 21 7

2018 // UZTAILA JULIO

© Udala

Los colegios de Urnieta tratan de hacer frente al cambio climático mediante el programa “Eskola Agenda 21” El alumnado de educación primaria de los colegios Egape y Presentación de María y el de educación secundaria de Egape y Salesianos trata hacer frente al cambio climático mediante el programa “Eskola Agenda 21”. El objetivo del programa es concienciar a la comunidad escolar de la importancia del medio ambiente. Asimismo, se intenta que adquieran hábitos para el cuidado del mismo. El programa lo fomenta el Ayuntamiento de Urnieta y Artelatz Ingurumen Zerbitzuak es quién lo desarrolla. Durante el curso han analizado la forma de hacerle frente al cambio climático y tras realizar el resumen de todo el trabajo hecho y de consensuar varias propuestas, el pasado 15 de junio trasladaron al consistorio los compromisos adquiridos y también hicieron propuestas de mejora teniendo en cuenta las carencias detectadas en ese ámbito: aumentar la plantación de árboles en las zonas públicas, reforzar las huertas, cambiar las bombillas por luces LED, regular la intensidad de la luz, fomentar el transporte público y poner más contene-

dores pequeños en el municipio, entre otras cosas. Tanto el alcalde Mikel Pagola como los y las concejalas del Ayuntamiento siguieron con atención las peticiones del alumnado. Primeramente, les felicitaron por el trabajo realizado, y luego, les agradecieron las aportaciones realizadas, al tiempo que afirmaron que las tendrían en cuenta como los años anteriores. Por lo que respecta a los árboles explicaron que todos los que están rotos o dañados se suelen cambiar. Por otro lado, recordaron que en la Baratze Parkea se ofrecen 49 parcelas y que este año han entrado 7 personas usuarias nuevas debido a las bajas. Dichas parcelas se sortean cada 4 años, y por tanto, animaron a inscribirse a los y las ciudadanas que estén interesadas para participar en el siguiente sorteo. En el apartado del alumbrado el consistorio ya ha empezado a poner luces del sistema LED. Este año por ejemplo, se renovará todo el barrio de Langarda. En las demás zonas del pueblo se irán cambiando

poco a poco ya que sustituirlos todos a la vez es imposible por el coste que ello supone. En cuanto a la intensidad, en los cuadros del alumbrado hay reguladores que hacen que alrededor de las 23:00-24:00 de la noche baje el flujo un 30% hasta que se apagan cuando abre el día. En todos los cuadros hay un reloj astronómico que es el que controla cuando se encienden y se apagan las luces dependiendo de las horas de luz, en verano más tarde y en invierno antes. El alcalde manifestó que el Ayuntamiento defiende el transporte público y que apuesta por ese modelo. En ese sentido, a pesar de que no es competencia del consistorio –es competencia de la Diputaciónaclaró que realizan propuestas para fomentar y mejorar el servicio. Por último, dijo que ya se han pedido nuevos contenedores pequeños para reciclar y que se instalarán tan pronto como lleguen. Asimismo, recordó que con el nuevo sistema de recogida la tasa de recogida selectiva es de alrededor del 70%.


8

GAZTELEKUA

238

UZTAILA JULIO // 2018

© Udala

Material berrerabiliarekin musika instrumentuak egin dituzte Gaztelekuan Munduko Baratza izeneko proiektuan murgilduta ibili dira azken asteetan Gaztelekuan DBHko 2.mailako 8 erabiltzaile. Edorta Etxeberria eta Oihan Quesada dira multzoa osatu duten gazteetako bi eta oso esperientzia polita izan dela eta buruturiko lanarekin oso gustura daudela kontatzen dute: “hasieran ez genekien notak irakurtzen ere eta azkenean guk geuk sorturiko instrumentuekin kontzertuak emanez amaitu dugu. Gainera material berrerabiliekin zenbat gauza egin daitezkeen ikasi dugu”. Zozongo batukada taldeko Odei batukada nola jotzen zen irakastera joandakoan hasi zen dena: “lehenengo klaseak instrumentuak jotzen ikasteko izan ziren, baina gero guk gure instrumentuak sortzea pentsatu genuen” kontatzen dute. Horretarako, Andoaingo Garbigunera joan ziren eta handik harturiko materialekin jardun dute lanean. “3-4 astez asteazkenero batu ginen Gaztelekuan 18:00-19:30 bitartean. Lan asko egin dugu eta azkenean oso danbor politak egin ditugu tela eta dinosaurio batzuekin apainduta” diote. Hiruko multzoetan banatuta jardun dute lanean talde lana eta elkarren arteko laguntza nagusi izan direlarik: “batek zerbait bukatzen zuenean besteari laguntzen zion eta modu horretan oso denbora gutxian dena egitea lortu dugu”. Era berean, hartu eman horrek haien artean hobeto

ezagutzeko eta haien arteko harremana are eta gehiago indartzeko balio izan diela kontatzen dute. Behin instrumentuak sortuta eta jotzen ikasita gauzaturiko lan guztia plazaratzeko emankizun txiki batzuk egitea erabaki zuten. Hala, jendaurreko lehenengo zita ekainaren 18an izan zuten Egape ikastolan. Bertako antzerki aretoan Power Point bat baliatuta instrumentuak sortzeko jarraituriko prozesu guztia azaldu zieten LHko 5. mailako ikasleei, eta ondoren jo egin zuten: “jende asko joan zen eta oso polita izan zen. Ume guztiak gu entzuteko irrikan zeuden eta dena primeran irten zitzaigun. Entseatu gabeko gauza batzuk ere egin genituen. Martxa handia sortzen da batukadarekin eta oso polita geratzen da”. Bestalde, aipatzen dute, umeek jakinmina erakutsi zutela danborrak nola egin zituzten jakiteko eta harrituta zeudela horren denbora gutxian hain ondo jotzen zutela ikusita. Horrelako proiektuetan parte hartzea gustatzen zaien galdetuta segituan ematen dute baiezko erantzuna: “lagunekin zaude, gauza berriak ikasten dituzu eta kasu honetan gainera materialak berrerabili

Edorta Etxeberria eta Oihan Quesada.

ditugu”. Gurasoak ere pozik eta harro omen daude egin duten lan bikaina ikusita. Gaztelekuko hezitzaile den Beñatek ere adierazten du oso proiektu polita izan dela eta asko asebete duela: “helburu guztiak bete dira eta balore garrantzitsu batzuk barneratzeko balio izan die”. Amaitzeko, gainerako gazteak Gaztelekura hurbiltzera eta horrelako proiektuetan parte hartzera animatu dituzte: “oso ekintza politak egiten dira hemen eta ondo pasatzeaz gain gauza asko ikasten dira. Jendea ezagutzen duzu, harremanak estutu egiten dira eta lagun on asko egiten dira”.


IRAKASKUNTZA

238

2018 // UZTAILA JULIO

AGUSTIN URRETABIZKAIA

“Proiektu integrala eskainiko dugu, ikasleei bizitzarako erronkak gainditzeko kalitatezko prestakuntza eskainiko diona” Magale, nuevo proyecto educativo

Urnietako Presentacion de Maria eta Salesiar ikastxeek bat egin dute Magale hezkuntza proiektu berria sortuz. Magale hezkuntza eskaintza oso bat eskaintzeko sortu da, haur hezkuntzatik hasi eta batxilergoraino. Antolakuntza eredu integratua izango du eta funtzionamenduari dagokionean koordinazioa izango da ardatz. Agustin Urretabizkaiak hartuko du bere gain Magaleren gidaritza. Urretabizkaia zientzia kimikoetan doktore da, 25 urte baino gehiagoko esperientzia dauka hezkuntzaren alorrean eta azken urteetan zuzendari pedagogikoaren ardura eta irasle lanak uztartu ditu Salesiar ikastetxean. Gu berarekin elkartu gara proiektu berri hau ezagutzeko eta azaldu digu orain arte burutu duten lanaren esperientzia eta kalitatea oinarri hartuta jatorrizko proiektuak indartzeko helburuz sortu dutela. Magale eredu pedagogiko bereizgarri batean oinarrituko dela kontatzen du, “ikasketa eleaniztun eta berretzailea izango ditu eta metodologia aktiboak erabiliko ditugu pertsona bakoitzaren heziketa integrala sustatuz”. Ekainaren 26an proiektuaren aurkezpen ofíziala burutu eta gero ilusioz beterik helduko dio lanari Urretabizkaiak.

Nondik sortu da Magale? Urnietako bi ikastetxeen artean azken urteotan gauzatzen aritu garen kolaborazioaren ondorioa da. Elkarlan horri esker helburu eta indarguneak komunean ditugula argi ikusi dugu eta aurrerapauso bat emateko garaia iritsi dela konturatu gara. Proiektu integrala eskainiko dugu, giza balioetan oinarrituta dagoena eta gure ikasleei bizitzarako erronkak gainditzeko kalitatezko prestakuntza eskainiko diona.

Jatorrizko proiektuetatik (Presentacion de Maria eta Salesiarrak) zerbait mantentzen da? Dauzkagun altxorrak mantenduko ditugu. Alde batetik, gertutasuna, inplikazioa eta profesionaltasuna ardatz dituen emakume eta gizon taldea. Bestetik, gure ikastetxeetan daukagun nortasun agiria: enpatia, familia giroa eta kalitatea.

Zein erronka dituzue esku artean? Gizarte aldakor honetan gure ikasleei zoriontsu eta arrakastaz bizitzeko aukera emango dion prestakuntza eskaini nahi diegu. Horretarako, irekiak eta berritzaileak izan behar dugu eta gizartearen be-

Magale es fruto del trabajo realizado conjuntamente entre los centros Presentación de María y Salesianos de Urnieta. Nace para ofrecer una oferta educativa completa desde Educación Infantil hasta bachillerato, bajo un modelo de organización integrado y un funcionamiento coordinado entre ambos centros. Todo ello “con la experiencia y la calidad del trabajo realizado hasta ahora y con el convencimiento de reforzar aún más las fortalezas de los proyectos originales” cuenta Agustin Urretabizkaia el coordinador de Magale. Urretabizkaia asume el reto de dirigir Magale con mucha ilusión pero a la vez con responsabilidad. De todas formas, manifiesta que para el es un honor dirigir un grupo que está muy bien preparado, y al mismo tiempo aclara que la identidad va a seguir siendo la misma teniendo como base la calidad, el ambiente familiar y la empatía. Con esos pilares Magale “se va a sustentar en un modelo pedagógico diferencial, basado en un aprendizaje plurilingüe e innovador, utilizando metodologías activas e impulsando una formación integral de la persona”.

harrei erantzuteko eta egokitzeko gai izan behar dugu.

Magaleren buruzagitza eramateak ardura handia suposatuko du ezta? Ilusio handiz hartzen dut proiektu honen gidaritza, baina era berean arduraz. Niretzat ohore bat da horrelako talde baten buru izatea. Magale proiektuko lantaldea ondo prestatua dago eta ilusio handiarekin ikusten dut. Orain arte izan dudan erronkarik handiena izango da, baina gogor lan egingo dut gauzak ahalik eta hobekien egiten saiatzeko.

9


10

IKASTETXEAK

238

UZTAILA JULIO // 2018

IEgape Ikastola

Beste ikasturte bat joan zaigu! Aurten ere ikasturte amaierako jaialdia elkarrekin ospatu genuen. Guraso, ikasle eta irakasleak ikastolako jolaslekuan egin genuen topo. Musika, dantza, kantu, jolas eta bazkari eder baten inguruan pasa genuen eguna. Urtero egin ohi dugun bezala, DBH 4.mailako ikasleak agurtu genituen, eta baita gurekin urte luzeetan lanean aritu zaizkigun irakasleak ere, Joxemari Agirre, Mikel Agirregomezkorta eta Agurtzane Garmendia, hain zuzen ere. Hauekin batera, urte askotan ikastolan lanean aritu diren Pepi Bustillori eta Rosa Izetari ere agurra egin genien. Hala ere, Egapeko ateak zabalik izango dituzte beti.

IPresentación de María ikastetxea · Salesiarrak-Salesianos Urnieta

PBL-ak Presentación de María ikastetxean Ikasturteari agur egoki bat emateko gure ikastetxeko Lehen Hezkuntzako maila guztiek PBL-ak aurrera eraman zituzten maiatza eta ekainean zehar. PBL-ak arazoetan oinarritutako ikaskuntzarekin lotuta daude eta saioak garatzerako orduan oinarrizko konpetentzietan kontuan hartzen dira. Zentzu honetan, ikasleei arazo bat proposatzen zaie unitatearen hasieran eta, hauek, irizpide zehatz batzutan oinarrituta arazo horri konponbide bat eman behar

diote. Ikasleek sekulako protagonismoa hartzen dute ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan eta elkarrekin kooperatzea beharrekoa dute helburuak lortu ahal izateko. Bukatzeko, PBL hauetan egindako lan guztia eta arazoaren erantzuna argitaratu edo zabaldu egin behar da. Informazioren zabaltze hau gurasoen aurrean egin genuen eta emaitzak oso positiboak izan ziren. Alde batetik, ikasleek ikasitako guztia zabaltzeko aukera izan zuten, eta beste-

tik, gurasoek egindako lan guztiaren prozesu eta produktua ikusteko parada izan zuten. Landu ziren PBL-etan, besteak beste, Antzinaroa eta Erdi Aroaren inguruan jolas batzuk sortu zituzten web orri batean, inkesta ezberdinak antolatuz Urnietako biztanleriak gai ezberdinen inguruan zer pentsatzen duen argitaratu zuten edo Txinaren inguruan esposaketa bat antolatu zuten.


UDA

238

2018 // UZTAILA JULIO

Ur Festak udaran zehar Urnietako udal kiroldegiko igerilekuan ur festak ospatuko dira udara honetan. Lehenengoa ekainaren 30ean izan zen, bigarrena abuztuaren 4ean izango da eta azkena irailaren 1ean. Egun horietan puzgarriak jarriko dira igerileku handian 10:3014:30 bitartean.

Fiestas acuáticas durante el verano En la piscina del polideportivo municipal de Urnieta se celebrarán fiestas acuáticas durante el verano. La primera cita fue el 30 de junio, la segunda será el 4 de agosto y la tercera y última el 1 de septiembre. En esos días se pondrán hinchables en la piscina grande entre las 10:30 y las 14:30.

IURNIETAKO KZ-GUNEA UZTAILEKO ORDUTEGIA HORARIO DE JULIO 09:00-13:00 ASTELEHENETIK OSTIRALERA / LUNES A VIERNES Komunitate birtualak: Zure elkartearen doako webgunea sortzeko aukera eskaintzen dizugu. IT Txartela: Teknologia berrien gaineko ezagupideen egiaztapena. IKASTAROAK (ASTELEHENETIK OSTIRALERA): Oinarrizko Internet: Internet mundua, PC bat ezagutu, nabigazioa, posta elektronikoa... eta gehiago. Software librea: ofimatika mundua, software librearen baldintzak, baimenak eta abar. Sare Sozialak 2.0: sare ezberdinak erabiliz, komunikatu eta zure dokumentuak konpartitu. Irudia: imaginazioa esna ezazu grafiko aplikazioak erabiliz. Google Apps: zure eta zure enpresaren antolakuntza errazteko tresnak. Smartphoneak eta tabletak: zure gailuak eta aplikazio ospetsuenak erabiltzen ikasi. Programazioa eta garapena: programazio tresnak erabiltzen ikasi.

Comunidades virtuales: Te ayudamos a crear una página web gratuita para tu asociación. IT Txartela: Certificación de conocimientos en nuevas tecnologías. CURSOS (DE LUNES A VIERNES): Internet básico: entra en el mundo de Internet; qué es un PC, correo electrónico... y mucho más. Software libre: ofimática, características del software libre, tipos de licencias, etc. Redes Sociales 2.0: comunícate y comparte tus documentos a través de las diferentes redes sociales. Imagen: da rienda suelta a tu creatividad con las aplicaciones gráficas de código abierto. Google Apps: herramientas que facilitarán tu organización personal y la de tu empresa. Smartphones y tablets: aprende a utilizar tus dispositivos y las aplicaciones más populares. Programación y desarrollo: aprende a utilizar herramientas de programación.

943 023 682 · www.kzgunea.eus

IKASTAROAK / CURSOS Gmail. Posta-elektronikoa baino gehiago Gmail. Más que un correo electrónico 24-25 09:00-11:00 Castellano Ofimatika tresnak - LibreOffice Herramientas Ofimáticas - LibreOffice 2-13 11:00-13:00 Castellano Facebook 28-31 09:00-11:00 Castellano

URRUNEKO HEZKUNTZA FORMACIÓN A DISTANCIA Norbere erabilerarako Google Aplikazioak / Aplicaciones Google para la gestión personal; Google Data Studio. Zure datuak aztertu / Google Data Studio. Analiza tus datos; Erosketa eta salmenta seguruak Internet bidez / Compras y ventas seguras por Internet; Lanbilaketa Interneten / Búsqueda de trabajo en Internet; Ofimatika orokorra / Ofimática general; Wordpress: Zure webgunea sortu / Wordpress: Crea tu sitio web; Lehenengo pausoak marketing digitalean / Iniciación al marketing digital; Pinterest

11


16. posta-kutxa 20130 Urnieta –Gipuzkoa– www.urnieta.eus PAPER EKOLOGIKOA PAPEL ECOLÓGICO

AGENDA

UZTAILA / JULIO IPUIN KONTAKETA ABUZTUAK 4, LARUNBATA 18:00, Igerilekuko solariuma Marisa Tabernero

UDALEKUAK: EGUZKITAN BLAI! ETA KIROL UDALEKUAK EKAINAK 25 - UZTAILAK 27 Arantzubi eta kiroldegia Hainbat jarduera hilabetean zehar. Aurretik izena emandakoentzat.

GAZTELEKUA: UDAKO PROGRAMAZIO BEREZIA EKAINAK 25 - UZTAILAK 31 12-16 urte arteko gaztetxoentzat hainbat jarduera hilabetean zehar. Aurretik izena eman behar da. Informazio gehiago Gaztelekuan (943 333 972 edo gaztelekua@urnieta.eus).

ANTZERKIA: “ZOAZ PAKE SANTUAN” ABUZTUAK 12, LARUNBATA Sarobe

DONOSTI CUP 2018 NAZIOARTEKO FUTBOL TXAPELKETA UZTAILAK 2-5 10:00-14:00 / 16:00-20:00, Kiroldegia Antolatzailea: Donosti Eventos.

UR-FESTA: URETAKO PUZGARRIAK ABUZTUAK 4, LARUNBATA 10:30-14:30, Igerilekua + 11. ORRIALDEA

Euskaraz Sarrera: 5 euro Sinopsia: Daraman bikote bizimodu aspergarriarekin amaitzeko, andreak, zirt edo zart, gizona pozointzea erabaki du. Ekintza gordintze aldera, egin nahi duena aitortuko dio eta giltzapeturik, etxe barruan azken orduak pasatzeko prest dago andrea. Baina aurreikusitako plana hankaz gora jarriko zaio… Akats, ahuldade eta torpeziaz betetako bi pertsonaia ageri dira, baina, aldi berean, dibertigarri eta maitagarriak. Lehertzeko moduko komedia da eta etengabeko ustekabez betea da “Zoaz pake santuan”.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.