Berrittu 236. zenb

Page 1

236 2018 MAIATZA MAYO

Urnietako Udalaren aldizkaria

Urnietako Udalak pertsona nagusiei zuzendutako eguneko arreta zerbitzua irekiko du laster


2

HIRIGINTZA

236

MAIATZA MAYO // 2018

© Udala

Txoritagainen aparkaleku publikoak egiteko obrak maiatzean hasiko dira Txoritagainen 90 aparkaleku publiko egiteko gauzatuko den obraren kontratua sinatu du Mikel Pagola alkateak Sasoi Eraikuntzak enpresarekin. Lanak maiatzean hasiko dira eta 4 hilabete inguruko iraupena izango dute. Horrenbestez, herrian aparkatzeko dauden zailtasunei irtenbide bat emateko gauzatuko den proiektua aurrerantz doa pix-

kanaka. Lehenik, Txoritagain auzoko hegoaldean kokatzen den lurzatiaren jabeekin alokairurako akordio batera iritsi zen Udala. Urteko 8.000 euro + BEZ-eko prezioa hitzartuta 15 urterako kontratua sinatu zuen. Ondoren, proiektuaren obraren lehiaketa atera zen, eta orain, Sasoi Eraikuntzak enpresari adjudikatu dio 256.520 euroko kostua izango duen lana.

Sarrerak irisgarriak izango dira Aparkalekuak egiteaz gain, bertara joateko arrapalak eta eskailerak egingo dira oinezkoentzat, eta sarrerak irisgarriak izango dira. Sasoi Eraikuntzak enpresak obra amaitu bezain pronto kotxeak aparkatzen hasteko aukera izango dute eta ondoren egingo dira aipaturiko gainerako egokitzapenak.

Las obras para hacer aparcamientos públicos en Txoritagain comenzarán en mayo El alcalde Mikel Pagola ha firmado recientemente el contrato de la obra que se va a llevar a cabo para realizar 90 aparcamientos públicos en Txoritagain con la empresa Sasoi Eraikuntzak. Los trabajos comenzarán en mayo y tendrán una duración aproximada de 4 meses. Por lo tanto, el proyecto que se va a desarrollar para darle una solución a la dificultad de espacio que existe para aparcar

en el municipio va hacia delante poco a poco. Primeramente, el consistorio llegó a un acuerdo con los propietarios de la parcela que está ubicada en la zona sur del barrio Txoritagain para su alquiler. El precio acordado para el alquiler fue de 8.000 euros más el correspondiente IVA cada año y el contrato se firmó para 15 años. Después, se sacó a concurso la obra que finalmente se le ha adjudicado a Sasoi Eraikuntzak con

un coste de 256.520 euros.

Las entradas serán accesibles Además de hacer los aparcamientos se pondrán rampas y escaleras para los y las viandantes en los accesos de tal forma que el paso sea accesible. Una vez que Sasoi finalice los trabajos los coches podrán empezar a utilizar el aparcamiento, y luego se harán las adecuaciones mencionadas.


236

HIRIGINTZA 3

2018 // MAIATZA MAYO

Hainbat errepide zati asfaltatu dira Herriko zenbait errepide zati asfaltatu egin dira erabileraren ondorioz jasandako higadurarengatik altxata zeudelako eta pitzadurak zituztelako. Geltoki kaleko aldapa osoa izan da asfaltatu den eremuetako bat, Kantoi tabernatik hasi eta Riojano tabernaraino. Isidro Setiengo zati bat ere txukundu da, eta hirugarren esku-hartzea berriz, Goi-mendi tabernatik Eteneta elkarteruntz doan errepidean burutu da. Lan horiek guztiak Bixente Otegi Lizaso S.L-k gauzatu ditu eta 48.280 euroko kostua izan dute.

Se han asfaltado varios tramos de carretera Se han asfaltado varios tramos de carretera del municipio debido a que estaban agrietados y tenían baches a consecuencia del desgaste sufrido por el uso de los últimos años. La cuesta de la calle Estación ha sido una de las zonas que se ha asfaltado, desde el bar Kantoi hasta el bar Riojano. También se ha arreglado un tramo de la calle Isidro Setien, y la tercera intervención se ha realizado en la carretera que va desde el bar Goi-mendi hacia la sociedad Eteneta. Esos trabajos los ha realizado Bixente Otegi Lizaso S.L y han tenido un coste de 48.280 euros. © Udala


4

HIRIGINTZA

236

MAIATZA MAYO // 2018

Pintore kaleko saneamendua berritu da Pintore kaleko kutxatila batean hainbat konponketa lan burutu dira zonalde horretako saneamendua eta ur sarea berrituz. Hala, ur sarea banatu da euri-urentzat eta fekalentzat. Horretarako tuberia berriak ipini dira, eta halaber, zanga, kutxatila eta tuberiak sendotu dira hormigoiarekin. Bestalde, Pintoreko bizilagunak usaiarengatik kexatzen ziren eta obra honekin arazo hori ere konpontzea espero da. Lanak Bixente Otegi Lizaso S.L-k burutu ditu eta 17.666 euroko kostua izan dute.

© Udala

Se ha renovado el saneamiento de la calle Pintore Se han llevado a cabo varios arreglos en una de las arquetas de la calle Pintore renovando el saneamiento y la red de agua de esa zona. Así, se ha creado una red separativa de aguas pluviales y fecales. Para

ello, se han puesto nuevas tuberías, y asimismo, se han reforzado la zanja, arquetas y tuberías con hormigón. Por otro lado, los vecinos y las vecinas de esa zona se solían quejar por el olor que se

generaba y con esta obra se espera poner fin a ese problema. Los trabajos los ha realizado Bixente Otegi Lizaso S.L y han tenido un coste de 17.666 euros.

Jostalekuan hezetasuna ekiditeko esku-hartzea Esku-hartze bat egingo da eraikinaren barruan agerturiko hezetasunak ekiditeko. Helburua, kanpoko kota zertxobait jaistea da, horrela barruko lurra gorago utziz eta hezetasuna berriro agertzea saihestuz. Lanak Landa e Imazek egingo ditu 38.459 eurorengatik.

Intervención para evitar humedad en el jostaleku

© Udala

Se hará una pequeña intervención para evitar las humedades que aparecieron en el interior del edificio. Se bajará ligeramente la cota de fuera, de tal forma que el sue-

lo de dentro quedará más arriba, y así, se evitará que la humedad aparezca nuevamente. Los trabajos correrán a cargo de Landa e Imaz por valor de 38.459 euros.


KIROLA

236

2018 // MAIATZA MAYO

Quidditch-eko Euskal Koparen lehen edizioa Urnietan Quidditch-a 2005.urtean Estatu Batuetan sortu zen kirol bat da, zeinean eskoba gainean jokatzen duten 7 jokalariz osaturiko 2 taldek hockey pista baten neurriak dituen zelai batean. Zelaiaren albo bakoitzean 3 uztai ipintzen dira altuera desberdinetan, eta azken helburua aurkako taldeak baino puntu gehiago edukitzea da (gol bakoitzarengatik 10 puntu eskuratzen dira) snitch-a (30 puntu) harrapatzen denean. Snitch-a teniseko pilota bat da eta jokalari inpartzial batek (snitch runner) eraman ohi du bere gerrian zintzilikatuta media baten barruan. Ezaugarri desberdin asko uztartzen dituen kirola da Quidditch-a eta ondorioz, edozein gorpuzkerako pertsonek praktika dezakete, gazte zein helduek. Beste alderdi garrantzitsu bat kirol mistoa dela da. Ha-

la, talde bakoitzak zelaian eduki behar dituen 7 jokalarietatik gehienez 4 izan daitezke sexu berekoak.

Ekainaren 1ean hitzaldia eta ekainaren 2an Euskal Kopa Duela 13 urte sortua izanda nahiko kirol gaztea den arren, garapen etengabea izan duen kirol bat da, eta dagoeneko jokatu dira kluben eta selekzioen Europako Txapelketak, eta baita Mundukoak ere. Euskadin bi talde daude estruktura sendoekin: Bizkaia Boggarts eta Gasteiz Gamusins. Bestalde, Gipuzkoako Gipuzkoa Golden Dragons taldearen sorrera bultzatzen ari dira oraindik ez baititu nahiko jokalari txapelketa ofizialetan parte hartzeko. Testuinguru horretan, ekainaren 2an Quidditch-eko Euskal Koparen lehen edi-

Tolosaldeko adineko pertsonen ibilaldia maiatzaren 25ean Urnietan Maiatzaren 25a ospakizun eguna izango da, izan ere, Tolosaldeko adineko pertsonen zentroen ibilaldia egingo da Urnietan, Denda Berri jubilatu eta pentsiodunen elkarteak antolatuta eta Udalaren laguntzarekin. Hamar elkartek dihardute lanean eta txandakatuz, eskualdeko herrietako batean denak batzen dituen kontzentrazio bat egiten dute urtero. Aurten Urnietan tokatu da eta 100 pertsona bai-

no gehiagok parte hartzea espero. Bertaratzen direnek 6,6 kilometroko ibilbide bat osatuko dute oinez herriko osasun bideetatik. Irteera goizeko 11:00etan izango da Jubilatuen Egoitzan eta ibilbidea osatzeko 2 ordu inguru behar izango direla aurreikusten da. Hau da, 13:00ak aldera amaituko da hasierako puntu berean. 55 urtetik gorako pertsonei zuzenduriko ekintza da.

zioa jokatuko da Urnietako futbol zelaian. Bertan 3 talde euskaldunek hartuko dute parte. Horretarako, Gipuzkoa Golden Dragons-i jokalariak utziko dizkiete beste bi taldeek lehiatzeko modua izan dezan. Aurretik, ekainaren 1ean, bi zati izango dituen hitzaldi bat eskainiko da. Lehenengoan, quidditch-a zer den azalduko da eta Estatuan eta Euskadin duen egoera zein den kontatuko da. Bigarrengoan berriz, Gipuzkoako taldearen gainean hitz egingo da taldea osatu ahal izateko jokalariak lortu nahi dituzte eta. Besteak beste, non entrenatzen duten eta egiten dutenaren berri emango dute. Beraz, kirol berri hau gertutik ezagutzeko aukera paregabea izango da bi egun horietan.

5


6

JAIAK

236

MAIATZA MAYO // 2018

Maiatzaren 3an ospatuko da Santa Krutz erromeria

© Udala

El día 3 de mayo se celebrará la romería de Santa Cruz

Ate joka dugu jada Santa Krutz eguna, izan ere, maiatzaren 3an ospatuko da eta aurten ere ekitaldi mordoa antolatu dira egun horretarako. Hauxe da programazio osoa: 11:00 Meza. 11:45 Trikitixa Zabale eta Larrañagarekin. 12:00 Herri kirol erakustaldia. Trikitixa Zabale eta Larrañagarekin. 13:00 Bertsolariak: Anjel Larrañaga eta Mikel Mendizabal. Jarraian trikitixa Zabale eta Larrañagarekin. 14:00 Bazkari herrikoia Oianume jatetxean (izen ematea, Oianume jatetxean). 15:30 Bertsolariak eta Trikitixa soinua Oianume jatetxean. Azkortera bertaratu nahi duen ororentzak autobus zerbitzua egongo da Pintore kaletik 9:30-14:00 bitartean. Autobusak behar beste joan-etorri egingo ditu. Hori bai, azken igoera 12:00etan egingo du.

La romería de Santa Cruz está a la vuelta de la esquina ya que se celebrará el día 3 de mayo, y como todos los años se han organizado diversos actos. Esta es la programación completa: 11:00 Misa. 11:45 Trikitixa con Zabale y Larrañaga. 12:00 Exhibición de deporte rural. Trikitixa con Zabale y Larrañaga. 13:00 Bertsolaris: Anjel Larrañaga y Mikel Mendizabal. A continuación, trikitixa con Zabale y Larrañaga. 14:00 Comida popular en el restaurante Oianume (inscripción en el restaurante Oianume). 15:30 Bertsolaris y trikitixa en el restaurante Oianume. Habrá servicio de autobús para todo el que quiera subir a Azkorte. El autobús saldrá desde la calle Pintore y realizará las idas y venidas que sean necesarias desde las 9:30 hasta las 14:00. Eso sí, la última subida será a las 12:00 horas.

San Isidro eguna maiatzaren 15ean Urtero bezala, maiatzaren 15ean ospatuko da San Isidro eguna, baserritarren eguna, Urnietan. Hauek dira egun horretarako antolatu diren ekitaldiak: • Meza goizeko 11:00etan. • Meza amaitutakoan hamaiketakoa egingo da Lekaion bertsolariek girotuta. • Bazkaria Zaldundegin. • Txistularien topaketa Txanbolin txistulari bandak antolatuta Euskal Herriko Txistulari Elkartearen babesarekin. • Aroaz abesbatza elizan 20:00etan.

© Udala

Día de San Isidro el 15 de mayo Como todos los años, el día 15 de mayo se celebrará el día de San Isidro, el día de los y las baserritarras en Urnieta. Esto es lo que se ha organizado para ese día: • Misa a las 11:00 horas. • Al término de la misa habrá almuerzo en Lekaio con bertsolaris. • Comida en Zaldundegi. • Encuentro de txistularis organizado por la banda Txanbolin con el apoyo de la Asociación de Txistularis de Euskal Herria. • El coro Araoz en la iglesia a las 20:00 horas.


236

JAIAK 7

2018 // MAIATZA MAYO

© Udala

Gazte Festak

maiatzeko azken asteburuan! Ostiraletik igandera, maiatzaren 25etik 27ra, Gazte Festak ospatuko dira Urnietan. Jai-batzordeak jardueraz betetako programa bat osatu du, non ez diren faltako musika, dantza, kirola, farrea, algara eta giro ona. Hurrengo asteetan banatuko da jaien programa osoa eta Udalaren APPan ere eskura izango da, baina bertan duzue aurrepen txiki bat. Jaiak maiatzaren 25ean hasiko dira 20:30ean Udaletxeko balkoitik botako den txupinazoarekin. Dena den, aurretik izango dira ekintza batzuk eguna girotzen has-

teko balioko dutenak, esaterako herriko buruhandi eta erraldoien kalejira Bosko anitz txarangarekin. Eta gero, gaueko 21:00etan Poxta Zahar elkarteak antolaturiko afaria egingo da Egape ikastolan. Larunbat goizean Eskola Kirolaren Festa ospatuko da kiroldegian. Bestalde, Potxin eta Patxin “Hondartza” ikuskizuna izango da txikienentzat. Eguerdiko 12:00etan ostera, Poxta Zaharrek antolaturiko poteoari emango zaio hasiera eta 14:00etan bazkariak hartuko du lekukoa. Arratsaldean berriz, kirola gustuko dutenentzat alebin eta

LAS FIESTAS DE LA JUVENTUD se ce-

te, Potxin y Patxin ofrecerán el espectáculo “Hondartza” para los más pequeños. A las 12:00 del mediodía empezará el poteo organizado por Poxta Zahar. Luego llegará el turno de la comida popular y a la tarde los amantes del deporte podrán disfrutar del encuentro de las escuelas de ciclismo de las categorías alevín e infantil organizado por la escuela de ciclismo de Andoain. Además, en la plaza San Juan tendrán lugar la Zunbaton y la prueba Urnieta Warrior de la mano de la asociación Wu Tao. Y para terminar el día conciertos. El domingo, el grupo de txistularis Txanbolin tocará la diana las 10:00horas. También habrá hinchables y juegos para los más pequeños, la tarde la ambientará DJ Mikel y luego se despedirán las fiestas.

lebrarán del 25 al 27 de mayo con actividades de todo tipo y dirigidas a todos y todas las urnietarras. El programa oficial se repartirá durante las próximas semanas y también estará disponible en la APP del Ayuntamiento, pero ahora, podemos adelantar varias actividades. Las fiestas comenzarán con el txupinazo que tendrá lugar el día 25 a las 20:30 horas en la plaza San Juan. De todas formas, durante la tarde habrá pasacalle de gigantes y cabezudos con la Txaranga Bosko Anitz para ir ambientando la tarde. Y después, a las 21:00 horas cena organizada por Poxta Zahar en la ikastola Egape. El sábado se celebrará la Eskola Kirolaren Festa en el polideportivo. Por otra par-

infantil mailako txirrindulari eskolen txapelketa jokatuko da herrian zehar Andoaingo txirrindulari eskolak antolatuta eta horretaz gain, San Joan plazan Zunbaton eta Urnieta Warrior proba izango dira Wu Tao elkartearen eskutik. Eta eguna amaitzeko kontzertuak. Igandean azkenik, Txanbolin txistulari taldeak joko du diana goizeko 10:00etan. Puzgarriak eta jokoak egongo dira txikientzat eta arratsaldean DJ Mikelek musika jarriko du. Ondoren, aurtengo jaiei amaiera emango zaie.

XXV. Argazki rallya Maiatzaren 26an. Izen-ematea Lekaio kultur etxeko harreran egingo da 9:30-10:00 bitartean.

XXV Rally fotográfico El 26 de mayo. La inscripción se realizará en la recepción de Lekaio de 9:30 a 10:00 horas.

Urnieta Dantzan Ekainaren 2an. El 2 de junio.


8

ARRETA ZERBITZUA

236

MAIATZA MAYO // 2018

© Udala

Urnietako Udalak pertsona nagusiei zuzendutako eguneko arreta zerbitzua jarriko du martxan epe laburrean Urnietako Udalak 65 urte edo gehiago dituzten eta haien kabuz moldatzeko autonomia izanagatik mendekotasun maila txikia duten herritarrentzat zerbitzu berri bat martxan jartzeko asmoa du epe laburrean, pertsona nagusiei zuzenduriko eguneko arreta zentrua, hain zuzen. Zerbitzu horren bidez Urnietako herritar nagusien kalitatezko bizitza eta osasuna

bermatzea, eta familia eta lagunekin dituzten harremanak mantentzea bilatzen da. Halaber, aisialdi aktiboaz gozatzea ahalbidetu nahi da, eta mota ezberdinetako zailtasunak prebenitzeko laguntza eskainiko da. Horretaz gain, partaideen gustuko ekintzak antolatuko dira: hala nola, tertuliak, esku lanak, memoria lantzeko ariketak eta ariketa fisikoa.

Zerbitzua Plazido Muxika plazako jubilatuen egoitzaren eraikinean eskainiko da urtean zehar lanegunetan goizero 3 orduz.

Informazioa Interesatuta egon edo informazio gehiago jaso nahi duen pertsona orok Udaleko Bertan zerbitzura edo Gizartekintza sailera (943 00 80 00) deitzeko aukera du.

El Ayuntamiento de Urnieta pondrá en marcha en breve el servicio municipal de atención diurna a personas mayores El Ayuntamiento de Urnieta prevé poner en marcha en breve un nuevo servicio dirigido a las personas mayores de 65 años que a pesar de contar con suficiente autonomía para desenvolverse por si mismas, tienen un grado bajo de dependencia. Se trata del servicio municipal de atención diurna a personas mayores. Mediante este servicio, además de mantener la calidad de vida, la

salud y las relaciones con familiares y amigos, de disfrutar del ocio activo y de favorecer la prevención de diferentes dificultades de las personas mayores de Urnieta, se organizarán diferentes actividades, como tertulias, manualidades, ejercicios para ejercitar la memoria o ejercicio físico. El servicio municipal se ofrecerá dentro del edificio del Hogar del Jubilado que se

encuentra en la plaza Plazido Muxika; serán 3 horas por las mañanas, en días laborables y durante todo el año. Las personas interesadas o las que deseen más información pueden llamar al servicio municipal Bertan o al departamento de Servicios Sociales (943 00 80 00) donde se les facilitará toda la información detallada.


MODA

236

2018 // MAIATZA MAYO

Sandra Gomez: “niretzat garrantzitsuena bezeroa nire dendatik zoriontsu irtetea da” gitzen naiz, bidaiatzen eta kolekzio desberdinak ezagutzen saiatzen naiz boutique-ra eta nire bezeroentzat gauzarik onenak ekartzeko.

Sandra Gomezek gaztetatik izan du izaera ekintzailea. Liburu-denda bat ireki ostean eta taberna bat eraman eta gero, Beti Beauty boutique-a gidatzen du orain txikitatik erakarri duen mundu batean murgilduta, modarenean, hain zuzen. Sandra Gomez eta Beti Beauty gero eta ozenago entzuten diren bi izen dira.

Zein estilo eskaintzen duzu? Oso estilo femeninoa eta goxoa, eta arropa batzuetan ausarta ere bai, betiere argi edukita funtsezkoena emakumea janzten duen arroparekin eroso sentitzea dela.

Leku bat egiten ari zara modaren munduan. Apirilaren 13an zeremonietako nire arropa kolekzio berria aurkeztu nuen dendan eta jende pilo bat etorri zen, batzuk kanpoan geratu behar izan zuten sartzen ez zirelako. Gainera kolekzioak oso harrera ona izan du, 6 egunetan 15 jantzi saldu ditugu, dendan ditugun gainerako gauzez aparte. Orain begirada maiatzaren 5ean jarria daukat, izan ere, egun horretan aurkeztuko dut kolekzioa San Telmon Donostia Moda Festival-en barruan.

Modaren mundua betidanik gustatu izango zaizu aurretik modelo lanak ere egin baitzenituen. Hala da. Nire amari ere ikaragarri gustatzen zaio eta berak barneratu zidan modarekiko interesa. Emakumeak janzten duten arroparekin eroso sentitzea gustatzen zait.

Dena den, arropa-dendaren aurretik liburu-denda bat izan zenuen eta baita taberna bat ere. Liburu-denda 20 urterekin ireki nuen nerabe bat nintzelarik, eta adin horrekin ez dakizu zehazki zer egin nahi duzun. Orain, 30 urterekin ideiak argiago ditut. Salesiar ikastetxean batxilergoko ikasketak egiten ari nintzenean galdetzen ziguten zer ikasi nahi genuen eta nik beti erantzuten nuen nire negozio propioa eduki nahi nuela. Urnietan liburu-dendarik ez zegoenez nik irekitzea pentsatu nuen. Egia esateko esperientzia hark asko balio izan dit bai maila pertsonalean eta baita profesionalean ere, baina iristen da momentu bat zeinean pentsatzen duzun zer egin nahi duzun benetan, eta nik argi dut modaren inguruan lan egin nahi dudala. Orduan hasi nintzen honetan lanean Eder Liburudenda desagertu eta Beti Beauty sortu nuen arte.

Nongo bezeroak dituzu?

Beti Beauty izenak euskara eta ingelesa uztartzen ditu. Nolatan? Bere esanahia “beti ederra” da, niretzat emakumea ederra delako. Beauty ingelesez jarri nuen ingelesa munduko hizkuntza nagusia delako eta beti euskaraz euskara gure hizkuntza delako.

Nolako bilakaera izan du dendak? Asko aldatu da. Hasieran beldur dezente nuen eta denda erdia soilik ireki nuen. Handik 5 hilabetera txiki geratu zitzaidan eta beste erdia irekitzea erabaki nuen. Gaur egun antzeko zerbait gertatzen ari zait.

Zer topa dezakete bezeroek Beti Beautyn? Bi kolekzio aurki ditzakete. Bat zeremonietakoa ezkontzetako gonbidatuentzat (egunekoa eta arratsaldekoa) eta bestea kaleko kolekzioa: kamisetak, soinekoak, jantziak, galtzak, jertseak…

Zerk bereizten du Beti Beauty? Aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen duela eta etortzen den pertsona bakoitzean zentratzen garela. Hau da, ez dugu jantzi bat bere horretan saltzen, bezeroarekin egoten gara behar duen denbora guztian, bere ezaugarrietara ondo egokitzen den arropa bat topatu arte. Niretzat garrantzitsuena bezeroa nire dendatik irtetean zoriontsu joatea da.

Nondik ekartzen duzu arropa? Estatuko puntu desberdinetako eta Pariseko arropa dugu. Niri kolekzio desberdinak aurkezten dizkidate, eta ondoren nik aukeratzen dut gustatzen zaidana. Asko mu-

Gehienak Urnietakoak eta probintziako herri desberdinetakoak. Halere, badira urrunagotik etortzen direnak ere. Larunbatean esaterako, Urnietatik 2 ordura bizi den nafarroako neska bat etorri zen espresuki dendara. Gasteiztik eta Bilbotik ere etortzen dira eta Madrildik ere iritsi da baten bat.

Horretan agian zerikusia izango du sare sozialetan duzun jarraitzaile mordoak. Sare sozialei esker jende pilo batek ikusten gaitu. Eguneroko lan bat egiten dugu sareetan eta ikaragarri zaintzen dugu irudia. Bestalde, ahoz ahokoak ere funtzionatzen du, izan ere, zerbaitekin gustura gaudenean esan egiten dugu. Oso pozik nago dendan ditudan bezeroekin, pasada bat da.

Zure lana fruituak ematen ari da eta horren adierazle da bi lehiaketa irabazi izana. 2016. urtean irabazi nituen Gipuzkoa de Modak antolaturiko “Street Style” eta “bloggers” lehiaketak. Lehenengoan antolakuntzak esandako 3 dendetako arropekin 4 look osatu behar nituen eta bigarrengoan berriz, 4 denda bisitatu eta horiei buruz post bana idatzi behar nuen. Ilusio handia egin zidan bi lorpen horiek eskuratzeak. Gustatzen zaizun zerbait egindakoan eta ilusio asko jartzen duzunean poz handia ematen du buruturiko lan guztiak saria duela ikusteak. Gainera ezagutzera emateko erakusleiho onak dira.

Zein helburu dituzu etorkizunari begira? Beti Beauty-ren salmenta puntuak areagotzea gustatuko litzaidake, baina ez dakit egingo dudan, beldur pixka bat ematen baitit pauso hori emateagatik gure nortasuna galdu ahal izateak.

9


10

IKASTETXEAK

236

MAIATZA MAYO // 2018

IEgape Ikastola

Praktikaldia Egapen ANE ARREGI DÍEZ Aurten egiten ari naizen irakaskuntzako masterrari praktikaldi bat zegokion, eta Egape BHIn egiteko aukera izan dut. Egapeko talde guztiari eta bereziki prozesu honetan zehar izugarri laguntzen ari zaidan tutoreari eskerrak eman nahi dizkiet, irakaskuntzaren muinak eta ertzak ezagutzen laguntzeagatik. Hilabete hauetan zehar, izugarri ikasten ari naiz zentroko dinamikaren eta funtzionamenduaren inguruan. Aldi berean, oso interesgarria iruditzen zait egunerokotasunean hain garrantzitsuak diren baina batzuetan ahaztu egiten zaizkigun kontuak barrutik bizi ahal izatea: bizikidetza sustatzeko programak, metodo berritzaileak, ikasleei arreta indibiduala eskaintzeko aukera, etab. Esperientzia guztiz aberasgarria izaten ari da eta espero dut, etorkizunean baliagarria izatea herrian kalitatezko hezkuntza garatzen jarraitzeko.

IPresentación de María ikastetxea · Salesiarrak-Salesianos Urnieta

“Zure Alboan” Guraso Eskola 2017-2018 ikasturtean zehar Presentación de María ikastetxeko “Zure Alboan” guraso eskolak hainbat jarduera antolatu ditu eta gurasoen aldetik jasotako parte hartzea oso positiboa izan da. Azaroan eman genien jarduerei hasiera. Lehenengo saioan, guraso eta haurrekin tailer bat antolatu genuen. Eskolako irakasleek antolatutako ekintza honetan, haurrei gauzak euren kabuz egiten lagun-

tzea zein garrantzitsua den landu genuen. Ondoren, Rafael Cristobal psikiatraren hitzaldiak izan genituen. Landutako gaia “haurraren lehenengo 5 urteek duten garrantzia” izan zen. Zehazki, kapritxo eta kasketei mugak nola jarri. Urtarrilean, herriko emagina den Jeru Rodriguez eta Rafael Cristobal amak haurdunaldian eta haurrak lehenengo urteetan pairatzen dituzten beldurrei mintzatu ziren.

Aurtengo ikasturteari amaiera emateko, Jurgi Cristobal antropologoa izango dugu gurekin eta landuko duen gaia “hobetu daitekeen mentalitatea eta helburuen lorpenean duen eragina” izango da. Guraso bezala gure haurrei esandako hitzek eragin handia dutela aztertuko du, beraien mentalitatean eta etorkizunean beraien helburuak lortzeko efektuarekin. “Zure Alboan” guraso eskolatik eskerrak eman nahi dizkizuegu antolatutako jardueretan parte hartu duzuenei.


EUSKARA

236

2018 // MAIATZA MAYO

Urnietako euskara maila Gipuzkoako eta EAE-ko batez bestekoaren gainetik dago EUSTAT-ek Euskal Estatistika Erakundeak, EAE-ko 2 urtetik gorako biztanleriaren euskara mailaren datuak argitaratu berri ditu 2016.urteko datuak oinarri hartuta. Horien arabera, duela bi urte Urnietan bizi ziren 2 urtetik gorako 6.031 pertsonetatik 3.642 euskaldunak ziren, hau da, %60,4a. %17a berriz, ia euskalduna zen eta, gainerako %22a ostera, erdalduna. Gipuzkoako, eta EAE-ko datuekin alderatuta Urnietako euskara maila altuagoa da, izan ere, Urnietako euskaldunen eta ia euskaldunen kopurua %77,4koa zen. Donostialdean datu hori %68koa zen, Gipuzkoan %73,3koa eta EAEn %60,7koa. Beraz, Urnietan euskara mailak osasun ona duela esan daiteke.

IURNIETAKO KZ-GUNEA MAIATZEKO ORDUTEGIA HORARIO DE MAYO 09:00-13:00 ASTELEHENETIK OSTIRALERA / LUNES A VIERNES Komunitate birtualak: Zure elkartearen doako webgunea sortzeko aukera eskaintzen dizugu. IT Txartela: Teknologia berrien gaineko ezagupideen egiaztapena. IKASTAROAK (ASTELEHENETIK OSTIRALERA): Oinarrizko Internet: Internet mundua, PC bat ezagutu, nabigazioa, posta elektronikoa... eta gehiago. Software librea: ofimatika mundua, software librearen baldintzak, baimenak eta abar. Sare Sozialak 2.0: sare ezberdinak erabiliz, komunikatu eta zure dokumentuak konpartitu. Irudia: imaginazioa esna ezazu grafiko aplikazioak erabiliz. Google Apps: zure eta zure enpresaren antolakuntza errazteko tresnak. Smartphoneak eta tabletak: zure gailuak eta aplikazio ospetsuenak erabiltzen ikasi. Programazioa eta garapena: programazio tresnak erabiltzen ikasi.

Comunidades virtuales: Te ayudamos a crear una página web gratuita para tu asociación. IT Txartela: Certificación de conocimientos en nuevas tecnologías. CURSOS (DE LUNES A VIERNES): Internet básico: entra en el mundo de Internet; qué es un PC, correo electrónico... y mucho más. Software libre: ofimática, características del software libre, tipos de licencias, etc. Redes Sociales 2.0: comunícate y comparte tus documentos a través de las diferentes redes sociales. Imagen: da rienda suelta a tu creatividad con las aplicaciones gráficas de código abierto. Google Apps: herramientas que facilitarán tu organización personal y la de tu empresa. Smartphones y tablets: aprende a utilizar tus dispositivos y las aplicaciones más populares. Programación y desarrollo: aprende a utilizar herramientas de programación.

943 023 682 · www.kzgunea.eus

IKASTAROAK / CURSOS Gmail. Posta-elektronikoa baino gehiago Gmail. Más que un correo electrónico 24-25 09:00-11:00 Castellano Ofimatika tresnak - LibreOffice Herramientas Ofimáticas - LibreOffice 2-13 11:00-13:00 Castellano Facebook 28-31 09:00-11:00 Castellano

URRUNEKO HEZKUNTZA FORMACIÓN A DISTANCIA Norbere erabilerarako Google Aplikazioak / Aplicaciones Google para la gestión personal; Google Data Studio. Zure datuak aztertu / Google Data Studio. Analiza tus datos; Erosketa eta salmenta seguruak Internet bidez / Compras y ventas seguras por Internet; Lanbilaketa Interneten / Búsqueda de trabajo en Internet; Ofimatika orokorra / Ofimática general; Wordpress: Zure webgunea sortu / Wordpress: Crea tu sitio web; Lehenengo pausoak marketing digitalean / Iniciación al marketing digital; Pinterest

11


16. posta-kutxa 20130 Urnieta –Gipuzkoa– www.urnieta.eus PAPER EKOLOGIKOA PAPEL ECOLÓGICO

AGENDA MUSIKA ESKOLAKO MATRIKULAZIO EPEA 2018-2019 IKASTURTERAKO MATRICULACIÓN EN LA ESCUELA DE MÚSICA PARA EL CURSO 2018-2019

MAIATZA / MAYO ZANPATUZ TTIKI EGUNA MAIATZAK 13, IGANDEA

TOLOSALDEKO HELDUEN IBILALDIA

09:30, Azkorte baselizan

MAIATZAK 25, OSTIRALA

Buruntzara igoera eta hamaiketakoa (4 €). Antolatzailea: Zanpatuz Dantza Taldea.

11:00, Plazido Muxika plaza Antolatzailea: Denda Berri Erretiratuen Elkartea. Laguntzailea: Urnietako Udala.

MAIATZAREN 16TIK 25ERA DEL 16 AL 25 DE MAYO

ANTZERKIA IKASTETXEENTZAT

GAZTE FESTAK 2018

lourdesiriondo@urnieta.eus www.urnieta.eus

MAIATZAK 14, ASTELEHENA

SANTA KRUTZ EGUNA AZKORTE ERMITAN

11:30, Sarobe “LUR” antzezlana ikastetxeentzat.

11:00-14:00

URNIETA-ANDOAIN MUSIKA ESKOLARTEKO KLARINETE EMANALDIA

Meza, bertsolariak, herri kirol erakustaldia eta trikitixa soinua.

MAIATZAK 14, ASTELEHENA

UDABERRI-ERROMERIA (AURRERA GURE AMETSA TALDEA)

Lourdes Iriondo Udal Musika Eskola eta Andoaingo Udal Musika Eskolen arteko topaketa.

MAIATZAK 3, OSTEGUNA

MAIATZAK 5, LARUNBATA 10:30 San Joan plazatik Azkorteko ermitara ibilaldia. 12:30-14:00 Dantza gidatuak eskutik San Joan plazan.

AZKORTEKO ERMITA MAIATZAK 6, IGANDEA 11:00etatik aurrera Erromeria Lasarte-Oriako Ttakun elkarteak antolatuta.

HAUR-ANTZERKI EMANALDIA: “EUSKALFROZEN” MAIATZAK 12, LARUNBATA 18:00, Lekaio Doan. Antolatzailea: Aballarri Guraso Elkartea.

18:30, Lekaio

SAN ISIDRO EGUNA MAIATZAK 15, ASTEARTEA 11:00 Meza, Lekaion hamaiketakoa eta ondoren bertsolariak, Baserritarren elkargoak antolatuta. 19:30 Herrigunean, txistularien topaketa, Txanbolin Txistulari bandak antolatuta, Euskal Herriko Txistulari Elkartearen babesarekin. 20:00 Elizan, Araotz abesbatza eta Ana Belen Garciaren emanaldia.

PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS PAILAZOEN EMANALDIA MAIATZAK 18, OSTIRALA

MAIATZAK 25, 26 ETA 27 Antolatzaileak: Urnietako Udala eta herriko hainbat elkarte. INFO+ 7 ORRIALDEAN

URNIETAKO XXV. ARGAZKI DIGITAL RALLYA MAIATZAK 26, LARUNBATA 09:00-10:00 Izen ematea Lekaio kultur etxean. · Argazkiak entregatzeko epea maiatzaren 29a, 14:30ak baino lehen. · Erakusketa ekainaren 4tik aurrera, Lekaion. · Sari banaketa ekainaren 8an, Lekaion (19:00). · Oinarriak www.urnieta.eus webgunean.

ESKOLA KIROLA FESTA MAIATZAK 26, LARUNBATA 09:30, Kiroldegian

SAROBEKO IKASTAROETAKO IKASLEEN ERAKUSTALDIA MAIATZAK 28, ASTELEHENA 18:00 Balleta eta Sormen dantza.

17:30, Egape ikastola

EKAINAK 1, OSTIRALA

7 €. Antolatzailea: Aiurri astekaria.

16:30 Gazte Funky dantza.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.