Berrittu 234. zenb

Page 1

234 2018 MARTXOA MARZO

Urnietako Udalaren aldizkaria

Urrakako igogailua amaitzear


2

LANAK

234

MARTXOA MARZO // 2018

Urrakako igogailuko obra oso aurreratuta Irisgarritasuna hobetzeko helburuz Urraka auzoan igogailu bat eraikitzeko lanetan ari da Udala. Imarak proiektua egin ostean eta obra Murgil Eraikuntzak S.L-ri esleitu eta gero, urrian hasi ziren lanak eta dagoeneko oso aurreratuta daude. Beraz, Urraka auzoan bizi diren bizilagunek Azkortera iristeko ez dute egungo aldapa handia edo eskailera mordoa igo beharrik izango laster. Igogailuak 5 metroko diferentzia salbatuko du, izan ere, desnibelik handiena dagoen puntuan kokatu da herritarrei herriko erdigunera iristeko ahalik eta erraztasun handienak emateko.

Laster izango da erabilgarri Jarrita dago jada igogailua inguratuko duen kristalezko itxitura. Estalkiak ere ipini dira sarrera-irteeretan euria egiten duen egunetan babesa eskaintzeko. Bestalde, igogailua Azkorte kalearekin lotzeko arrapala bat egin da, tarte horretan ere irisgarritasuna bermatzeko. Orain, igogailuaren muntaia egiten ari dira eta egun gutxiren buruan amaituko da. Ondoren, frogak egingo dira eta ondo funtzionatzen duela baieztatzen denean herritarren erabilerarako irekiko da. Hortaz, oso gutxi geratzen da igogailua errealitate izan dadin.

La obra del ascensor de Urraca muy adelantada Con el objetivo de mejorar la accesibilidad del barrio de Urraca el Ayuntamiento está construyendo un ascensor. Después de que Imara realizara el proyecto y de que se le adjudicara la obra a Murgil Eraikuntzak S.L, los trabajos comenzaron en el mes de octubre, y ya están muy adelantados. Por tanto, los vecinos y las vecinas de Urraca pronto no tendrán que subir la enorme cuesta de hoy en día, ni las numerosas escaleras para llegar a Azkorte. El ascensor salvará una diferencia de 5 metros puesto que se ha ubicado en el punto con mayor desnivel del barrio para dar las mayores facilidades posibles a la ciudadanía a la hora de acceder al centro del pueblo.

© Udala

Se podrá utilizar pronto Ya está puesto el cercado de cristal que rodeará al ascensor. También se han colocado cubiertas en las dos entradas-salidas para ofrecer protección en los días de lluvia. Por otro lado, se ha hecho una rampa para unir el desembarco del ascensor con la calle Azkorte, garantizando también la accesibilidad en ese tramo.

Ahora, se está llevando a cabo el montaje del ascensor que finalizará en unos pocos días. Después, se harán las pruebas pertinentes, y una vez comprobado que funciona correctamente se abrirá para el uso de la ciudadanía. Así pues, queda muy poco para que el ascensor sea una realidad.


234

LANAK 3

2018 // MARTXOA MARZO

Eteneta-San Juan igogailua eraikitzeko pauso garrantzitsua Eteneta-San Juan igogailua eraikitzeko beste pauso garrantzitsu bat eman du Urnietako Udalak, izan ere, azken osoko bilkuran plan berezia behin betikoz onartu zuen EAJ-ren eta EH Bilduren aldeko bozkekin. 2016. urtean legegintzaldiko inbertsio estrategikoak erabakitzeko burututako parte hartze prozesuan herritarrek erabaki zuten kiroldegia eraberritzea eta EtenetaSan Juan igogailua eraikitzea. Ordudanik bi lan horiek gauzatzeko lanean dihardu Udalak. Igogailuaren kasuan, eraiki ahal izateko plan berezi bat garatu behar zen lehenik. Izan ere, igogailua eraikiko den eremuaren lur zati batzuk ez dira Udalarenak, jabe pribatuenak baizik. Beraz, lehendabizi lur horien jabetza ezagutzeko, eta ondoren, jabetza eskuratzeko garatu behar zen plan berezia.

Plan berezia 2017ko irailaren 21ean onartu zen, eta Gipuzkoako Boletin Ofizialean argitaratu eta gero, alegazioak aurkezteko epe bat zabaldu zen. Bi alegazio jaso zituen Udalak. Horietako bat epe barruan eta bestea berriz, epez kanpo. Epe barruan aurkezturiko proposamena Udaleko arkitektoak landu zuen eta horren gainean egindako lanketa azaroaren 20ko batzordean aurkeztu ostean, alegazio horren inguruko erantzun guztiekin testu bateratu bat sortu zen, bilkuran onartu zena, hain zuzen. Mikel Pagola alkateak azaldu zuenez “tarte horretan alegazioa aurkeztu zuten pertsona batzuekin elkartzeko aukera izan dugu eta azaldu diegu zein eskaera tekni-

Infografia.

ko hartu diren kontuan. Gainera, eremu horretan egon daitezkeen beste hutsune batzuk konpontzeko aprobetxatuko da obra. Izan ere, bizilagunekin izandako bileretan hasieran egindako eskaeretaz aparte beste proposamen batzuk azaldu dira eta aintzat hartuko ditugu”.

Paso importante para construir el ascensor Eteneta-San Juan El Ayuntamiento de Urnieta ha dado otro paso importante para construir el ascensor que unirá la parte trasera de la sociedad Eteneta con la plaza San Juan puesto que en el último pleno aprobó de forma definitiva el plan especial con los votos a favor del PNV y de EH Bildu. El en proceso participativo que se llevó a cabo en el año 2016 para definir las inversiones estratégicas de la legislatura la ciudadanía decidió reformar el polideportivo y construir el ascensor Eteneta-San Juan. Desde entonces, el consistorio está trabajando para realizar esos dos trabajos. En el caso del ascensor, para poder construirlo era necesario desarrollar el plan es-

pecial ya que algunos terrenos de la zona en que se va a construir el ascensor no son de propiedad municipal sino que de propietarios privados. Pon tanto, el plan especial se tenía que desarrollar para conocer y adquirir la propiedad de esos terrenos. El plan especial se aprobó el 21 de septiembre del 2017, se publicó en el Boletín Oficial de Gipuzkoa y después, se abrió un plazo para presentar alegaciones. El Ayuntamiento recibió dos alegaciones. Una de ellas dentro del plazo, y la otra en cambió, se presentó una vez finalizado el periodo habilitado. La arquitecta del consistorio trabajó la propuesta que se presentó a tiempo y después de exponer el resultado en la comisión que se celebró

Se han realizado varios arreglos en el parque de la plaza Etxeberri

Etxeberri plazako jolas eremuan konponketak egin dira Etxeberri plazako haur jolasen eremuan hainbat konponketa burutu dira. Nagusiki hegazkinaren estruktura hobetu eta txukundu da. Lanen emaitzak onak izan dira eta parkea erabilgarri dago umeentzat.

el 20 de noviembre se articulo un texto unificado con todas las aportaciones recogidas acerca de la alegación, que precisamente fue el que se aprobó en el pleno. Tal y como explicó el alcalde Mikel Pagola “durante ese periodo hemos tenido la oportunidad de reunirnos con las personas que presentaron la alegación y les hemos explicado que peticiones técnicas se tendrán en cuenta. Además, se aprovechará la obra para hacer algunas otras mejoras en la zona, ya que en las reuniones que hemos mantenido con esos vecinos, aparte de las peticiones realizadas en un principio, se han realizado algunas otras sugerencias que se tendrán en cuenta”.

© Udala

Se han hecho algunos arreglos en el parque de la plaza Etxeberri, principalmente se ha mejorado la estructura del avión. El resultado de los trabajos ha sido bueno y el parque ya está abierto para el disfrute de los niños y de las niñas.


4

PARTE HARTZEA

234

MARTXOA MARZO // 2018

157 galdetegi jaso dira parte hartze prozesuan Udalak parte hartze prozesu bat jarri zuen martxan urtarrilean 2018ko aurrekontuan barneraturiko 125.000 euro zertan gastatu erabakitzeko. Urnietan erroldaturiko 16 urtetik gorako pertsonek izan zuten haien auzo eta kaleetan hobetzeko, konpontzeko edo egiteko ikusten zituzten gauzak aintzat hartuta proposamenak aurkezteko aukera urtarrilaren 17tik otsailaren 11 bitarte. Bada, epe horretan, 157 galdetegi jaso ziren. Horietatik 54 herrian zehar ipinitako buzoi eta kutxetan, 26 webgunean, 40 APP-an eta gainerako 37ak berriz, otsailaren 2an eta

3an ipini ziren informazio karpetan. Dena den, galdetegiak beteriko pertsonen datuak aztertu ondoren, 142 galdetegi eman dira ontzat. Onartu ez diren 15ak informazio faltagatik, galdetegia behar bezala ez betetzeagatik edo proposamenaren egilea ez identifikatzeagatik baztertu dira. Aurreko urteko zifrekin alderatuta, parte hartzea xumeagoa izan da, baina halere, emaitza onak dira, eta beste behin ikusi da herritarrak parte hartzeko kultura barneratzen ari direla eta herria hobetzeko bidean ekarpenak egiteko borondatea dutela. Beraz, Udalak balorazio positiboa egiten du.

Bestalde, nabarmentzekoa da herritar dezentek erabili dutela APP-a proposamenak aurkezteko. Azpimarratzekoa baita, informazio karpetatik pasatako 714 pertsonak, nahiz eta eguraldia ez zen lagun izan. Orain, Udaleko teknikariek herritarrek buruturiko proposamen guztiak aztertuko dituzte prozesuaren hasieran zehazturiko baldintzak betetzen dituzten ikusteko. Ondoren, jasotako proposamenetatik zeintzuk egingo diren erabakiko dute, eta, azkenik, bilera ireki bat egingo da herritarrei hartutako erabakien berri emateko.

tado, han sido rechazados por falta de información, por no cumplimentar el cuestionario correctamente o por no haberse identificado el autor de la propuesta. Es cierto que realizando una comparación con las cifras del año pasado la participación ha sido inferior, pero de todas formas, los resultados siguen siendo buenos, y se ha visto una vez más que la ciudadanía está interiorizando la cultura participativa y que tiene voluntad de hacer aportaciones en aras de mejorar en municipio. Por tanto, el Ayuntamiento realiza una valoración positiva.

Por otro lado, hay subrayar que bastantes personas han utilizada la APP para formular sus propuestas. También es importante el número de personas que pasó por las carpas informativas, 714 en total, a pesar de que el tiempo no ayudó. Ahora, los técnicos del Ayuntamiento están analizando todas las propuestas recibidas para ver si cumplen los requisitos establecidos al inicio del proceso. Después, decidirán que propuestas se realizarán, y finalmente, se hará una reunión abierta para comunicar a la ciudadanía las decisiones tomadas.

Se han recogido 157 cuestionarios en el proceso participativo El Ayuntamiento abrió en enero un proceso participativo para decidir en qué gastar 125.000 euros que van incorporados en el presupuesto de 2018. Todas las personas mayores de 16 años y empadronadas en Urnieta tuvieron la oportunidad de presentar sus propuestas desde el 17 de enero hasta el 11 de febrero teniendo en cuenta las cosas que estimaban que se podían arreglar, mejorar o hacer en los diferentes barrios del municipio. Pues bien, durante ese periodo se recibieron un total de 157 cuestionarios. 54 de ellos en los buzones y en las urnas que se colocaron en diferentes puntos del municipio, 26 mediante la página web, 40 en la APP, y los 37 restantes en cambio, en las carpas informativas que se colocaron los días 2 y 3 de febrero. Sin embargo, tras la validación y comprobación de los datos pertinentes, se han dado por válidos 142 cuestionarios. Los 15 que no se han acep-

Petanka pista Plazido Muxika plazan

Pista de petanca en la plaza Plazido Muxika

2017. urteko parte hartze prozesuan herritarrek eginiko proposamenetariko bat da. Lanak amaitu berri dira, eta beraz, jada erabilgarri dago pista.

Es una de las propuestas que realizó la ciudadanía en el proceso participativo del 2017. Los trabajos están finalizados por lo que la pista ya está disponible.

© Udala


ZINEMA JAIALDIA

234

2018 // MARTXOA MARZO

Zinegoak Urnietan, aniztasunaren erakusgarri Zinegoak Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema Jaialdia da. Jaialdi horretako programazioak ohiko arauetatik kanpo geratzen diren pertsonengan jartzen du azpimarra, gizarteak ezartzen dituen eredu fisiko, identitario, sentimental edo sexualekin betetzen ez dutenengan, hain zuzen. Maitasunen aniztasuna, gure identitatea adie-

razteko aniztasuna, gure sentimenduak, gorputzak, jatorriak, gure sexualitate eta plazeren aniztasuna… Izan ere, pertsona guztiek ezaugarri desberdinak dituzte, baina bakoitzaren izateko harrotasuna aldarrikatzen du Zinegoak jaialdiak. Diferentziak diferentzia pertsona guztiek osatzen dute gizartea eta.

Zinegoak jaialdiak zinema eta kultura ardatz hartuta gizartea eraldatzeko eta gizarteko aniztasuna ezagutarazteko tresna moduan funtzionatzen du eta orientazio sexuala, generoa, haurtzaroa zein nerabezaroa edota transexualitatea bezalako gaiak jorratzen ditu. Eskainiko den egitaraua:

Martxoak 16 Film laburrak 19:00etan Saroben DOAN

The migrant mixtap

Tailor

Marguerite

Kanada | 2017 | 22‘ | dok | J.B. arabiarra, ingelesa eta frantsesa, azpitituluak euskaraz LGTB+ mugimenduko pertsona arabiarrek “Kasete Migratzailea”, grabatutako gutun multzoa, bidaltzen dute HELEM Montreal erakundera. Kanadan asiloa eskuratzeko laguntza jasoko dutela uste dute.

Brasil | 2017 | 10’ | ani | J.B. Brasilgo portugesa, azpitituluak euskaraz Tailor marrazkilari transexualak beste pertsona transexualek gaurko gizartean dituzten bizipenak eta erronkak partekatzen ditu bere webgunean. Transgeneroaren inguruko filma, pertsona transexualek egina.

Kanada | 2017 | 19’ | fik J.B. frantsesa, azpitituluak euskaraz Emakume nagusi batek, bere erizainarekin sortuko duen adiskidetasunaren ondorioz, aitortu gabeko desirak azaleratuko ditu, eta, horrela, iraganarekin bakea izango du.

Little potato

Tarde para el recreo

Ornitorrinco

AEB | 2016 | 13’ | dok J.B. ingelesa, azpitituluak euskaraz Perestroikako urte nahasietan SESBean bizirauteko borrokan, Elenak eta homosexuala den bere seme gazteak pirateatutako film estatubatuarretan aurkitzen dute ihesbidea.

Euskadi | 2017 | 20’ | fik | J.B. gaztelania Cuando están entrenando a fútbol, meten un gol y dos amigos lo celebran fervientemente. A consecuencia, uno de ellos tiene una reacción inesperada.

España | 2017 | 3’30’’ | fic | V.O. castellano Dos mujeres acaban de terminar su relación sentimental. Se reúnen para una comida familiar en la que seguirán simulando que son pareja. Si alguna no puede mantener la farsa, hay una palabra clave: Ornitorrinco.

Martxoaren 18an Film luzea 19:00etan Saroben DOAN

Au-delà de l'ombre Túnez | 2016 | 80' | V.O. árabe y francés con subtítulos en castellano Descubrimos la cara oculta de Amina Sboui (ex Femen) y de su día a día. Sus amigos y amigas de la comunidad LGBT que viven con ella han sido rechazados por sus familias y su sociedad. A través de Amina profundizamos en sus historias.

5


6

MARTXOAK 8 Elkarretaratzea Elkarretaratzea egingo da Martxoaren 8an, 18:00etan San Joan plazan Emakumeen Nazioarteko Egunean.

Concentración Concentración el 8 de Marzo a las 18:00 horas en la plaza San Juan en el Día Internacional de las Mujeres.

La película “Figuras Ocultas” el 9 y el 11 de marzo a las 19:00 horas en Sarobe “Figuras ocultas” se inscribe en la línea de películas de carácter autobiográfico y espíritu feminista que intentan poner de manifiesto las injusticias a las que fueron sometidas sus protagonistas, al mismo tiempo que se establece una crítica social en torno a la exclusión y el racismo. La película se ofrecerá en castellano y la entrada será gratuita.

Arriaga Antzokiak ekoizturiko “Hiru Emakume” antzezlana martxoaren 10ean, 19:00etan Saroben Arriaga Antzoki entzutetsuak ekoizturiko “Hiru emakume” aurrestreinatuko da martxoaren 10ean. Luxu bat dat herrian maila honetako antzezlan bat izatea. Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean hiru aurpegi ezagunek jardungo dute taula gainean: Ainhoa Etxebarria (Gazteako esataria), Ylenia Baglietto (Goenkalen ezagun egin zen, Kike Amonarrizekin Buru Bero Fest aurkeztu zuen, eta orain, 'Bago!az' talentu lehiaketan aholkulari moduan dihardu) eta Ane Pikaza (Goenkalen aritutakoa). “Hiru emakume” Sylvia Plath idazle eta poeta estatubatuarrak sortu zuen gerraren aurkako olerki feminista da. Hiru ahotseko olerki hunkigarria, kontrabaxuaren eta kantuaren soinuek lagunduta, amatasuna ardatz duena. Antzezlana euskaraz eta doan izango da gonbidapenarekin.

El teatro “Edith Piaf. Taxidermia de un Gorrión” el 25 de marzo a las 19:00 horas en Sarobe “Edith Piaf. Taxidermia de un Gorrión” narra el encuentro ficticio entre Camile Schultz, una reportera especializada en fotografiar animales, y la gran diva Edith Piaf. Dos mujeres de gran carácter, que se enfrentan en un combate lleno de ironía e ingenio, y que se convertirá en una auténtica disección acerca del origen, la naturaleza y la necesidad de crear mitos. Un viaje emocional y musical, a través de los acon-

tecimientos que han propiciado el nacimiento y ocaso de una estrella, de una Diosa, “aunque sea con pies de barro”. Es un trabajo que está teniendo mucho éxito. Entre las actrices se encuentra la hernaniarra Garbiñe Insausti. La obra está dirigida al público adulto, será en castellano y la entrada valdrá 8 euros. Reparto: Lola Casamayor, Garbiñe Insausti, Alberto Huici.

234

MARTXOA MARZO // 2018


GAZTERIA

234

2018 // MARTXOA MARZO

© Udala

5 urnietarrek haien bidaiak kontatuko dituzte Urnietako Udalak bidaien diaporama lehiaketa abian jarri zuen estrainekoz eta dagoeneko ezagutzen dira hautatuak izan diren 5 pertsonak. Baita, bakoitzak zein bidaia kontatuko duen ere. • Maddalen Kortajarena Santiago: Etiopia • Ane Arozena Lekuona: Erasmuseko esperientzia Mexikon • Alain Moto Corbelle: Riding South Asia

• Ane Arregui Diez: Made in Taiwan • Andoni Urbistondo Aranburu: Bistarebistare

Diaporamen aurkezpenak martxoaren 19tik 23ra Aukeraturiko 5 pertsonak urnietarrak dira eta 100 euroko saria eskuratu dute. Halaber, ondoren, aurkezpen horien artean

kulturnietaren saria (300€) eta ikuslearen saria (200€) banatuko dira. Aurkezpenak martxoaren 19-23ko astean izango dira, astelehenetik ostiralera. Egun bakoitzean bidaia bat kontatuko da eta zita guztiak arratsaldeko 18:30ean Saroben izango dira. Aurkezpenek 30-60 minutuko iraupena izango dute eta argazki eta bideoez lagunduta egongo dira.

Tailerrak Gazte Informazio Puntuak eta Ludotekak antolatuta Gazte Informazio Puntuan 3 tailer eskainiko dira apirilaren 6ean, 13an eta 20ean. Denak arratsaldeko 18:00-19:30 bitartean. Izena emateko epea martxoaren 12an zabalduko da. Gazte Informazio Puntuan edo webgunean burutu ahal izango da. • Apirilak 6: Musika tailerra Lappa musika taldeko kideekin: musika taldea nola eratu kontatuko dute. Gainera, beraien istoriaren berri emango dute eta instrumentuak egongo dira musika pixka bat jotzeko. • Apirilak 13: Webguneak sortzen: Kode eskolak emango du eta parte hartzai-

le bakoitzak bere ordenagailu eramangarria ekarri beharko du. • Apirilak 20: Marrazketa tailerra Judas Arrietarekin: Judasek proposaturiko ariketa bat egingo da. Bertan izango dira horretarako beharrezkoak izango diren materialak. Ludotekak ere hainbat tailer antolatu ditu apirilaren 3an, 4ean, 5ean eta 6ean. Izena emateko epea martxoak 12-16 bitarte izango da. Bertanen, Lekaion edo webgunean apuntatzeko aukera izango da. • Apirilak 3: · Trakamatraka musika tailerra birzi-

·

klatua. Adina: 5-7 urte bitartekoentzat. Ordua: 11:00-12:30. Lekua: Lekaio. Kimikarin zientzia esperimentuak. Adina: 8-11 urte bitartekoentzat. Ordua: 11:00-13:00. Lekua: Lekaio. Apirilak 4: Hodei Magoa, magia tailerra. Adina: 5-11 urte bitartekoentzat Ordua: 11:00-13:00 Lekua: Lekaio. Apirilak 5: sukaldaritza tailerra. Adina: 5-11 urte bitartekoentzat. Ordua: 11:00-13:00. Lekua: Gaztelekua. Apirilak 6: Tiritirantes “Cirqueamos”. Zirko tailerra. Adina: Publiko orokorra. Ordua: 16:30-18:30 Lekua: San Juan Plaza.

7


8

GIZARTEA

234

MARTXOA MARZO // 2018

Animatu udaran haur saharar bat etxean hartzera! Oporrak Bakean programak, uztaila eta abuztua bitartean haur saharar bat etxean hartzeko aukera eskaintzen du. Hilabete horietan basamortuko berotik ihes egiteko, urteroko mediku azterketa pasatzeko, beharrezko botika eta elikagaiak eskura izateko, eta bertako klimaz gozatzeko aukera izaten dute umeek. Interesa duten familiek martxoaren 28 arte dute Bertanen eskaera egiteko epea. Helburua, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 130 harrera familia berri lortzea da. Izan ere, hori lortuz gero, 2017ko programan gurera etorritako haur kopuru berbera etorriko litzateke aurten ere. Beraz, zifra horretara iristeko urnietarrak programan parte hartzera animatzen ditugu.

¡Anímate a acoger un niño o una niña saharaui en verano! El programa Vacaciones en Paz ofrece la posibilidad de acoger en casa a un niño o una niña saharaui en los meses de julio y agosto. Durante ese periodo se les da la oportunidad de escapar del calor del desierto, de realizar la pertinente revisión médica anual, de tener a mano tanto los medicamentos como los alimentos necesarios, y también, de poder disfrutar de nuestro clima. Las familias interesadas pueden realizar la petición en la oficina Bertan hasta el 28 de marzo. El objetivo es conseguir a un total de 130 familias acogedoras nuevas en Araba, Bizkaia y Gipuzkoa, ya que si se consigue eso, podrán venir la misma cantidad de niños y niñas saharauis que vino el año pasado. Por tanto, animamos a la ciudadanía a participar en el programa para llegar a esa cifra.

Mindfulness, ikastaro arrakastatsua Pepa Bojó psikologo eta terapeuta Mindfulness ikastaroa eskaintzen ari zaie 25 emakumeri. Ikastaro hau Urnietako II. Berdintasun Planean emakumeen ahalduntzeko ardatzean kokatzen da, eta besteak beste, helburu hau du: Emakumeen autoestimua eta autonomia bultzatzea eta erabakiak hartzen diren eremuetan haien parte hartzea bermatzea, balio patriarkalak berdintasunerako balioak bihurtuz. Urtarrilaren 10az geroztik astean behin elkartzen da multzoa. Dagoeneko ikastaroa bere azken txanpan sartuta dago, martxoaren 14ean amaituko da eta. Ikastaroa oso arra-

kastatsua izaten ari da eta parte hartzaileak gustura daude buruturiko lan saioekin. Tailerrak osasun eta oreka emozional egoki bat lortzeko baliabideak eskuratzeko balio du, horretarako oinarria unean uneko momentua bizitzen ikastea eta adimen osasuntsu eta positibo bat sortzea izanik. Oso praktikoa izaten ari da. Erlaxazio teknikak, arnasketa teknikak, luzaketak eta kontzentrazio ariketak egiten dituzte oreka emozionala garatzen duten baliabideak landuz. Azken finean, helburua, oreka físiko eta psikikoa lortzea, eta osasun maila hobetzea da.

© Udala


234

2018 // MARTXOA MARZO

JUDOA

Iker Lizarribar: “Judoa zer den erakusteko eta jendea kirol honetara gerturatzeko balioko du Gipuzkoako Txapelketak” Judoka moduan ibilbide oparoa burutu eta gero –16 urtetik 31 urte bitarte Espainiako selekzioan sartuta egon zen, Espainiako Txapelketetan 22 domina ditu eta Europako eta Munduko Kopetan lehiatu da– 11 urte daramatza Iker Lizarribarrek Adarra Judo Klubean entrenatzaile moduan. Martxoaren 17an Infatil eta Kadete mailako Gipuzkoako txapelketa lehen aldiz Urnietan jokatuko denez, ekitaldiaren gainean eta herrian judoak bizi duen egoeraren gainean hitz egiteko elkartu gara berarekin.

Lehen aldiz Gipuzkoako Judo Txapelketa Urnietan, zita garrantzitsua izango da. Judoa zer den erakusteko eta jendea kirol honetara gerturatzeko balioko du. Kirol garbia da judoa eta ia ez dago lesiorik. Jendeak uste du ostikoak eta kolpeak direla nagusi, baina teknika da oinarri nagusia. Judoan indarra, oreka, abiadura, erresistentzia, malgutasuna, teknika… gauza asko lantzen dira eta oso kirol konpletoa da. Gainera, balore garrantzitsuak barneratzeko ere balio du, disziplina, esfortzua eta errespetua adibidez.

Egun polita bai, baina erantzukizuna ere bai. Kirolari asko etorriko dira eta denak ondo antolatuta egon behar du. Lau tatami egongo dira, beroketetarako lekua behar da, pisaketak egiteko espazioa, aldagelak… Muntaia handia da eta koordinazio lan ikaragarria eskatzen du. Aurtengoa, lehenengo kontaktu bat izango da eta ondo irteten bada agian beste gauza batzuetan pentsatuko dugu. Nik uste dut jende asko etorriko dela.

Nondik sortu zen ideia? Udaletxetik proposatu zidaten eta ideia ona iruditu zitzaidan. Gipuzkoako Federazioarekin hitz egin genuen eta ondo ikusi zuten. Beti Hernanin antolatzen dira eta beste herrietara zabaltzea polita da.

painiako Superkopan brontzezko domina kolkoratu zuen abenduan. Hori ikaragarrizko lorpena da. Klubeko beste batzuek ere oso maila altua dute: Jon Labaienek, Oier Duranek, David Blancok eta Iago Garciak, besteak beste. Klubaren maila igotzen ari da pixkanaka. Gipuzkoako azken txapelketan adibidez, junior mailan 3 domina lortu genituen. Euskadikoetan ere beti lortzen dugu dominaren bat.

Arte martzialak gizonen kirol moduan ikusten dituzte oraindik askok eta askok. Urnietan zenbat neska dituzu? %35 inguru neskak dira. Hasten direnean ikusten dute ez dela horren agresiboa eta defendatzen ikasteko balio diela. Oso gustura ibiltzen dira. Gainera, mutilekin batera en© Udala trenatzen dute normaltasun osoz, errespetua nagusi izanik. Ez dute Urnietako judokentzat ere berezia izanhaiekin borrokatzeko beldurrik izaten. Pigo da herrian lehiatzea. suaren arabera elkartzen ditugu, sexuari jaramonik egin gabe. Infantil mailan 3 urnietar izango ditugu: Alaitz Karrera, Julen Pagola eta Yerai MarGainera emakumezko erreferente handi tinez. Kadete mailan ostera, 6 ordezkari bat izan dugu Urnietan, Mari Jose Sarizango dira: Amets Karrera, Oier Duran, don. David Blanco, Joseba Gomez, Adrian Garcia eta Bachuki. Sardonek emaitza oso onak lortu zituen bere ibilbidean eta zalantzarik ez da erreZein egoera topatu zenuen duela 11 urte ferente on bat dela urnietar gazteentzat. klubaren gidaritza harturikoan eta zein Berak, jende asko gerturatu zuen judoaren izan da garapena? mundura eta lan handia egin zuen. Ni hasitakoan askoz ikasle gutxiago zeuKlaseak nola antolatzen dituzu? den, 35 inguru, eta orain berriz, 65 inguru ditut. Lehiaketaren grina barneratu diet 4 klase ditugu: LH1-2, LH 3-4-5, LH6 eta eta pixkanaka ari da jendea ateratzen. UrDBH 1, eta gero, hortik gorakoak. Astearnietako biztanleria kontuan hartuta eta te eta ostegunetan ematen ditut klaseak. hemen eskubaloiak eta futbolak indarra 17:00etan hasten naiz txikienekin eta dutela aintzat hartuta gustura nago judo21:15 inguruan amaitzen dut nagusienearen ingururan dagoen mugimenduarekin kin. Horretaz gain, egun batean Usurbilera eta egiten ari garen lanarekin. joaten naiz lehiaketetan parte hartzen dutenekin. Jende desberdinarekin lan egiteak Nolako maila dute urnietarrek? hobetzen laguntzen du. Dohain handiak dituzten ikasleak ditut eta Amaitzeko iragarle lanetan jarriko zaiemaitzak iristen ari dira. Azpimarragarriena tut: zenbat domina eskuratuko dituzte Amets Karrerak eskuratu zuen Infantil maiurnietarrek? lan 66 kilotik gorako kategorian Espainiako Txapelketako Urrezko domina lortuta. Aur3 urre eskuratuko ditugula esango dut. ten kadete mailara jauzi egin du. Bertan hiAgian goregi begiratzea da, baina konfiru urte dira, eta beraz, sarritan bi urte gehiadantza dut nire ikasleengan, lan ona egingoko aurkariekin lehiatzen du. Halere, Esgo dutela uste dut.

9


10

IKASTETXEAK

234

MARTXOA MARZO // 2018

IEgape Ikastola

Berdinengandik ikasten Egape Ikastolako Hezkuntza proiektuaren ardatz nagusia gure ikasleen heziketa integrala bermatzea da. Horren haritik, ikaslea da ikasketen protagonista eta ikasleen partaidetza bultzatzen dugu metodologia aktiboak praktikan jarriz. Era berean, ikasketa zerbitzua sustatu nahi izaten dugu ikasitakoari balioa eman nahian. Ildo honetatik jarraituz, DBH 4. Mailako ikasleak eskola orduak prestatu dituzte haien ezagutzak LH 6. Mailako ikasleekin partekatzeko. Ikasle nagusiak gaztetxoen irakasle bilakatu ditugu informatikako klaseak ematen. Modu honetara, gaztetxoak berdinengandik ikasiz errazago bereganatzen dituzte edukiak eta helduenak ere, bizitzarako garrantzitsuak diren hainbat konpetentzia lantzen dituzte.

Aprendiendo entre iguales El eje principal del proyecto educativo de la Ikastola Egape es garantizar la educación integral de nuestros/as alumnas/os. Nuestros alumnos/as de 4º de ESO se han convertido en profesores/as eventuales de informática de sus compañeros/as de 6º de Primaria. Así, los menores adquieren los contenidos con mayor facilidad aprendiendo entre iguales y a su vez, los mayores trabajan competencias importantes para la vida.

IPresentación de María ikastetxea · Salesiarrak-Salesianos Urnieta

“Ttilin ttalan” proiektua Gure ikastetxeko haur hezkuntzako ikasleek (0-6 urte) “Ttilin ttalan” izeneko proiektua gauzatzen dute egunero. Edozein ekintza, hitz, begirada, umeak kanpotik jasotzen duen keinuaren efektibotasuna umeak jasotzen duen afektibitatearekin lotuta dago horregatik proiektu honetako lelorik nagusiena “lo afectivo es lo efecti-

vo” da. Proiektu honen helburua haurraren sare neuronala handitzea eta mielinizazioa hobetzea da, horrela garunaren estruktura eta adimenaren funtzioak hobetzen dira. Lehenengo urteetan, euren garapen oso eta egokirako beharrezkoa da haurrak maitatzea, kontaktu fisikoa eskaintzea, eta bere beharrak asetzea.

Haur zoriontsuak, bizitzak jarriko dizkien erronkei aurre egiteko gai direnak eta garapen motore, sozial eta intelektuala garatu eta indartuta duten haurrak heztea da proiektu honen xedea. Proiektu hau 4 programaz osatuta dago: Adimen BITak, Programa fisikoa, Programa matematikoa eta Programa musikala.


AISIA

234

2018 // MARTXOA MARZO

IZINE KARTELERA SAROBE AEG

ROBBY & TOBY

Y EL VIAJE FANTÁSTICO

www.sarobe.info

FIGURAS OCULTAS

GUZTIENTZAT / TODOS

MARTXOAK 4 4 DE MARZO

4€

OIHANEKO KUADRILLA

BONO 5: 18 €

BONO 10: 30 €

ZINEGOAK

GUZTIENTZAT / TODOS

MARTXOAK 9 + 11 9 + 11 DE MARZO

17:00

19:00 DOHAINIK / GRATIS

MARTXOAK 18 18 DE MARZO 17:00

IURNIETAKO KZ-GUNEA MARTXOKO ORDUTEGIA HORARIO DE MARZO 09:00-13:00 ASTELEHENETIK OSTIRALERA / LUNES A VIERNES Komunitate birtualak: Zure elkartearen doako webgunea sortzeko aukera eskaintzen dizugu. IT Txartela: Teknologia berrien gaineko ezagupideen egiaztapena. IKASTAROAK (ASTELEHENETIK OSTIRALERA): Oinarrizko Internet: Internet mundua, PC bat ezagutu, nabigazioa, posta elektronikoa... eta gehiago. Software librea: ofimatika mundua, software librearen baldintzak, baimenak eta abar. Sare Sozialak 2.0: sare ezberdinak erabiliz, komunikatu eta zure dokumentuak konpartitu. Irudia: imaginazioa esna ezazu grafiko aplikazioak erabiliz. Google Apps: zure eta zure enpresaren antolakuntza errazteko tresnak. Smartphoneak eta tabletak: zure gailuak eta aplikazio ospetsuenak erabiltzen ikasi. Programazioa eta garapena: programazio tresnak erabiltzen ikasi.

Comunidades virtuales: Te ayudamos a crear una página web gratuita para tu asociación. IT Txartela: Certificación de conocimientos en nuevas tecnologías. CURSOS (DE LUNES A VIERNES): Internet básico: entra en el mundo de Internet; qué es un PC, correo electrónico... y mucho más. Software libre: ofimática, características del software libre, tipos de licencias, etc. Redes Sociales 2.0: comunícate y comparte tus documentos a través de las diferentes redes sociales. Imagen: da rienda suelta a tu creatividad con las aplicaciones gráficas de código abierto. Google Apps: herramientas que facilitarán tu organización personal y la de tu empresa. Smartphones y tablets: aprende a utilizar tus dispositivos y las aplicaciones más populares. Programación y desarrollo: aprende a utilizar herramientas de programación.

MARTXOAK 16 + 18 16 + 18 DE MARZO 19:00 DOHAINIK / GRATIS 943 023 682 · www.kzgunea.net

IKASTAROAK / CURSOS Oinarrizko Interneta. Nabigatu eta posta elektronikoak bidali Internet Básico. Aprende a navegar y enviar correos electrónicos 1-14 09:00-11:00 Castellano Ordainketak interneten segurtasunez Paga con seguridad en Internet 15 09:00-11:00 Castellano LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu LibreOffice Writer. Crea tus propios documentos de texto 19-22 09:00-11:00 Castellano Komunikatu zaitez Sare Sozialen bitartez Comunícate a través de las Redes Sociales 16-27 09:00-11:00 Castellano

URRUNEKO FORMAZIOA FORMACIÓN A DISTANCIA Erosketa eta salmenta seguruak Internet / Compras y ventas seguras por Internet; Dropbox; Wordpress; Wordpress; Marka pertsonala eta LinkedIn / Marca personal y LinkedIn

11


16. posta-kutxa 20130 Urnieta –Gipuzkoa– komunikazioa@urnieta.eus www.urnieta.eus

AGENDA

PAPER EKOLOGIKOA PAPEL ECOLÓGICO

MARTXOA / MARZO

MARTXOAK 8: EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

ZINEGOAK: SLGTBI FILMAK MARTXOAK 16, OSTIRALA

MARTXOAK 8, OSTEGUNA 18:00, San Joan plaza

19:00, Sarobe

Elkarretaratzea. Concentración.

LABURMETRAIAK (DOAN / GRATIS).

+ 6. ORRIALDEA

19:00, Sarobe

MARTXOAK 18, IGANDEA FILM LUZEA (DOAN / GRATIS). + 5. ORRIALDEA

“HIRU EMAKUME” ANTZEZLANAREN AURRESTREINALDIA MARTXOAK 10, LARUNBATA

“FIGURAS OCULTAS” FILMA MARTXOAK 9 ETA 11, OSTIRALA ETA IGANDEA 19:00, Sarobe

DIAPORAMA LEHIAKETAREN PROIEKZIOAK

19:00, Sarobe

MARTXOAK 19-23

DOAN (gonbidapenarekin) Euskaraz Zuzendaria: Mireia Gabilondo Antzezleak: Ainhoa Etxebarria, Ylenia Baglietto eta Ane Picaza.

19:00, Sarobe Urnietako Udalak, Gazte Informazio Bulegoaren bitartez, antolatutako bidaietako diaporamen lehiaketaren 5 finalisten proiekzio eta hitzaldiak.

+ 6. ORRIALDEA

+ 7. ORRIALDEA

AFARIA: “EMAKUME LANGILEAREN EGUNA” MARTXOAK 10, LARUNBATA

DOAN / GRATIS En castellano. 'Figuras ocultas' se inscribe en la línea de películas de carácter autobiográfico y espíritu feminista que intentan poner de manifiesto las injusticias a las que fueron sometidas sus protagonistas, al mismo tiempo que se establece una crítica social en torno a la exclusión y el racismo.

21:30, Oianume

+ 6. ORRIALDEA

MARTXOAK 16, OSTIRALA

Emakume langileek antolatua. Organizado por las mujeres trabajadoras.

IPUIN KONTAKETAK LIBURUTEGIAN 17:30, Lekaio Kontalaria: Marisa Tabernero.

ANTZERKIA: “EDITH PIAF, TAXIDERMIA DE UN GORRIÓN” MARTXOAK 25, IGANDEA 19:00, Sarobe 8€ Gaztelaniaz / En castellano Helduentzat / Para adultos + 6. ORRIALDEA


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.