Berrittu 233. zenb

Page 1

233 2018 OTSAILA FEBRERO

Urnietako Udalaren aldizkaria

Urnietako Hezkuntza komunitatea Eusko Legebiltzarrean


2

PARTE HARTZEA

233

OTSAILA FEBRERO // 2018

Parte hartze prozesuan proposamenak aurkezteko epea otsailaren 11n amaituko da 2018ko aurrekontuko 125.000 euro zertan gastatu erabakiko da Urtarrilaren 16an prozesuaren nondik norakoak azaltzeko aurkezpen publikoa egin ostean, eta herritar guztiei informazio liburuxkak etxeetara bidali eta gero, proposamenak aurkezteko fasean murgilduta dago prozesua. Horretarako epea urtarrilaren 17an ireki zen, eta otsailaren 11n amaituko da. Urnietan erroldaturiko 16 urtetik gorako pertsonek aurkez ditzakete proposamenak. Informazio karpak otsailaren 2an eta 3an Herritarrek dituzten zalantza guztiak argitzeko eta proposamenak helarazteko informazio karpak ipiniko dira bi egunetan: • Otsailaren 2an 10:00etatik 14:30era Etxeberri plazan eta 17:00etatik 20:00etara Guria tabernaren inguruan.

• Otsailaren 3an 10:00etatik 14:30era kiroldegiaren kanpoaldean. Halaber, beste bide hauen bitartez ere entregatu daitezke proposamenak: • Herriko puntu desberdinetan ipinitako kutxetan: Bertan, Lekaio, Kiroldegia, Jubilatuen Egoitza, Anbulatorioa, Egape ikastola, Azkorte, Presentacion de Maria eta Salesiarrak. • Udalerriko hainbat puntutan ipinita dauden buzoietan. • Udalaren webgunean sorturiko atal berezian: www.urnieta.eus • Udalaren APP-an Baldintza hauek bete beharko dituzte proposamenek balekoak izateko: 1. Udal-eskumenekoak diren proposamenak, jarduera-arlo hauei lotuta: obrak,

hirigintza eta mantentze-lanak. 2. Ekonomia edo/eta teknika aldetik bideragarriak diren proposamenak. Gauzatzeko 25.000€ (BEZa barne) baino gehiagoko kosturik ez dutenak. 3. Iraunkortasun ekonomikoa eta finantzarioa bermatzen dituzten proposamenak. 4. Urnietan bizi diren herritar guztien interesa norberaren interesen gainetik jartzen duten proposamenak. 5. Udalerriko auzoen arteko oreka bermatzen duten proposamenak. Proposamenak aurkezteko epea amaituta, udaleko teknikariek proposamen guztiak aztertuko dituzte eta lehenetsi egingo dituzte ondoren gauzatzeko. Azkenik, hartutako erabakiak jakinaraziko zaizkie herritarrei.

El plazo para presentar las propuestas en el proceso participativo finaliza el 11 de febrero Se decidirá en qué gastar 125.000 euros que van incorporados en el presupuesto del 2018 Después de explicar la dinámica que seguirá el proceso mediante una presentación pública que tuvo lugar el día 16 de enero en Lekaio, y tras mandar los folletos informativos a las casas de toda la ciudadanía, el proceso se encuentra sumergido en la fase de realizar las propuestas. Dicho plazo se abrió el pasado 17 de enero y finalizará el 11 de febrero. Pueden presentar propuestas todas aquellas personas mayores de 16 años y que estén empadronadas en Urnieta. Carpas informativas los días 2 y 3 de febrero. Se pondrán carpas informativas durante dos días para solventar las dudas que tenga la ciudadanía y para depositar las propuestas: • 2 de febrero de 10:00 a 14:30 horas en la plaza Etxeberri y de 17:00 a 20:00 horas en los alrededores del bar Guria. • 3 de febrero de 10:00 a 14:30 horas en el exterior del polideportivo. Asimismo, se pueden dejar las propuestas en los siguientes canales:

• En las urnas que están disponibles en estos lugares: Bertan, Lekaio, Polideportivo, Hogar del Jubilado, Ambulatorio, Egape ikastola, Azkorte, Presentación de Maria y Salesianos. • En los buzones habilitados en diferentes puntos del municipio. • En la página web del Ayuntamiento: www.urnieta.eus • En la APP del Ayuntamiento Las propuestas tendrán que cumplir los siguientes requisitos para que sean válidas: 1. Propuestas de competencia municipal relacionadas con los siguientes ámbitos de actuación: obras, urbanismo y mantenimiento. 2. Propuestas que resulten técnica y/o económicamente viables. Que no superen los 25.000€ (IVA incluido) para su ejecución. 3. Propuestas que justifiquen su sostenibilidad económica y financiera. 4. Propuestas que primen el interés gene-

ral y el bien común de toda la ciudadanía residente en el municipio de Urnieta sobre los intereses particulares. 5. Propuestas que garanticen el equilibrio entre diferentes barrios del municipio. Una vez finalizado el plazo previsto para la presentación de propuestas, los servicios técnicos municipales estudiarán la viabilidad técnica y económica de las mismas, y realizarán una priorización para su ejecución. Por último, se trasladarán las decisiones adoptadas a la ciudadanía.

© Udala


LANAK

233

2018 // OTSAILA FEBRERO

Lizardi 1-3ko espaloia bi metrora zabalduko da irisgarritasuna hobetzeko Irisgarritasuna hobetzeko helburuz Lizardi 1-3ko espaloia bi metrora zabalduko da. Halaber, eremu horretako saneamendua eta ur sarea berrituko dira.

La acera de Lizardi 1-3 se ampliará a dos metros para mejorar la accesibilidad Con el objetivo de mejorar la accesibilidad la acera de Lizardi 1-3 se ampliará a dos metros. Asimismo, se van a renovar el saneamiento y la red de agua de esa zona.

© Udala

San Juan Itturriko aparkalekua berritu da Lurra asfaltatu egin da eta aparkalekuen marrak margotu egin dira.

Se ha renovado el aparcamiento de San Juan Itturri © Udala

Se ha asfaltado el suelo y se han pintado las rayas de los aparcamientos.

4 farola jarri dira Langardako eskaileretan Oinezkoen segurtasuna bermatzeko LED teknologiako lau argi jarri dira eskaileren pasabidean.

Se han puesto 4 farolas en las escaleras de Langarda Se han puesto cuatro puntos de luz de tecnología LED para mejorar la seguridad de los viandantes en el paso de las escaleras.

© Udala

Lekungo tunela argiztatu da Lekungo tunelean argiztapen lanak burutu dira handik igarotzen diren pertsonen segurtasuna hobetzeko. LED teknologiako bi argi ipini dira.

Se ha alumbrado el túnel de Lekun

© Udala

Se han puesto dos luces de tecnología LED en el túnel de Lekun para alumbrarlo y mejorar así la seguridad de las personas que pasan por allí.

3


4

HONDAKINEN BILKETA

233

OTSAILA FEBRERO // 2018

Bolumen handiko hondakinak astelehenetan soilik utzi daitezke edukiontzien irletan Zaborren bilketa sistema berria martxan jarri denetik bilketa selektiboaren tasaren garapena bikaina izan da, %68,1ekoa izan zen abenduko datua. Orain, organikoaren eta errefusaren edukiontziak txartel elektronikoarekin irekitzen dira, errefusaren irekiera asteazken eta igandeetara mugatu delarik. Gainerako hondakinak botatzeko edukiontziak egunero irekita daude. Hala nola, berdea beirarentzat, horia plastikozko eta metalezko ontzientzat eta urdina papera eta kartoiarentzat. Zer gertatzen da bolumen handiko hondakinekin? Bolumen handiko hondakinak edukiontzien irletako zoruan utzi behar dira astelehenetan 8:00-22:00 bi-

tartean modu ordenatuan, oinezkoen eta ibilgailuen pasabidea oztopatu gabe. Gainerako egunetan ezin dira utzi edukiontzien irletan. Hori bai, asteko beste egunetan Garbiguneetara eraman daitezke. Zeintzuk dira bolumen handiko hondakinak? Koltxoiak eta somierrak, altzariak (mahaiak, armairuak, sofak…), tamaina handiko elektratresnak (hozkailuak, labeak…), informatika aparatuak eta elektratresna txikiak. Ondorengoak ez dira bolumen handiko hondakinak: etxeko hondakin arriskutsuak, pneumatikoak, kristalak, paleak eta obra hondakinak, besteak beste. Zerrendaturiko hondakin horiek guztiak Gar-

biguneetara eraman behar dira eta ez edukiontzien irletan utzi. Non daude Garbiguneak? San Markos Mankomunitateak 5 garbigune ditu, baina Hernanikoa eta Andoaingoa dira Urnietatik gertuen daudenak. • Hernani: Ibarluze poligonoa Goizueta bidea · Telefonoa: 943 33 38 36 · Ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00-14:00 eta 16:00-19:00. Larunbatetan: 10:00-15:00 • Andoain: Leizotz poligonoa · Telefonoa: 943 30 38 09 · Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00-12:30 eta 16:00-19:00. Larunbatetan 9:00-13:30

Los residuos voluminosos solo se pueden dejar los lunes en las islas de los contenedores Desde que se puso en marcha el nuevo sistema de recogida de residuos la tasa de recogida selectiva ha aumentado sustancialmente, en diciembre fue del 68,1%. Ahora, los contenedores del orgánico y del rechazo se abren mediante la tarjeta electrónica y la apertura de los de rechazo se ha restringido a los miércoles y a los domingos. Los demás contenedores están abiertos todos los días. El verde para el vidrio, el amarillo para envases de plástico y de metal, y el azul para el papel y el cartón. ¿Qué pasa con los residuos voluminosos? Los residuos voluminosos se tienen que depositar los lunes de 8:00 a

22:00 horas en las islas de los contenedores de una forma ordenada, sin obstaculizar el paso de los peatones ni el tráfico de vehículos. Los demás días de la semana no se pueden dejar en las islas de los contenedores. Eso sí, se pueden llevar a los Garbigunes. ¿Cuáles son los residuos voluminosos? Colchones y somieres, muebles (mesas, armarios, sofas…), electrodomésticos de gran tamaño (frigoríficos, hornos…) aparatos de informática y pequeños electrodomésticos. Estos no son residuos voluminosos: residuos peligrosos del hogar, neumáticos, cristales, palets, y restos de obra, por ejem-

plo. Todos esos residuos se tienen que llevar a los Garbigunes y no se tienen que dejar en las islas de los contenedores. ¿Dónde están los Garbigunes? La Mancomunidad de San Marcos tiene 5 Garbigunes, pero los de Hernani y Andoain son los que están más cerca de Urnieta. • Hernani: polígono Ibarluze camino Goizueta · Teléfono: 943 33 38 36 · Horario: lunes-viernes 10:00-14:00 y 16:00-19:00. Sábados 10:00-15:00 • Andoain: polígono Leizotz · Teléfono: 943 30 38 09 · Horario: lunes-viernes 9:00-12:30 y 16:00-19:00. Sábados 9:00-13:30


GIZARTEA

233

2018 // OTSAILA FEBRERO

Udalak akordioa sinatu du aniztasun funtzionala duten haurrei multijarduera proiektuan laguntzeko Eskola kiroleko jardueretatik kanpo geratzen diren aniztasun funtzionala duten haurrei multijarduera proiektuan parte hartzen laguntzeko hitzarmena sinatu du Udalak Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioarekin. Urnietako Udalak hileko 85 euro emango dizkio Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioari, programan parte hartzen duen eta herrian erroldatuta dagoen adingabe bakoitzeko. Alde batetik, jardueraren kostu osoaren %33 ordainduko du; hilean 50

euro, parte-hartzaile bakoitzeko. Bestetik, Ezintasun Aitortua duten Adingabeak Artatzeko Programaren barruan, Urnietako Udalak hilean 35 euroko beste kuota bat ordainduko du parte-hartzaileko, gizarteratzea sustatzeko eta eskola kiroleko jardueraren kostua udalerrian antolatzen diren antzeko jarduerekin parekatzeko. Aniztasun funtzionala duten haurren kirol hastapena (multijarduera) programa Andoaingo Allurralde Kiroldegian egingo da 2018ko ekainaren 30era bitarte.

© Udala

El Ayuntamiento ha firmado un acuerdo de colaboración para ayudar a niñas y niños con diversidad funcional a participar en el proyecto de multiactividad El Ayuntamiento ha firmado un acuerdo de colaboración con la Federación Gipuzcoana de Deporte Adaptado para el proyecto dirigido a niñas y niños con diversidad funcional que se quedan fuera de las actividades deportivas de caracter escolar en Urnieta. El Ayuntamiento de Urnieta aportará a la Federación Guipuzcoana de Deporte

Adaptado, 85 euros al mes por cada menor de edad que participe en el programa y que esté empadronado en el municipio. Por una parte, abonará el 33% del coste total de la actividad, 50 euros al mes por cada participante. Por otra parte, con el objeto de promover la integración en la comunidad e igualar el coste de la actividad de deporte escolar al resto de las activida-

des de similares características que se organizan en el municipio, también aportará otra cuantía de 35 euros al mes por cada participante. El programa de Iniciación Deportiva (multiactividad) dirigido a niñas y niños con diversidad funcional se llevará a cabo en el Polideportivo Allurralde de Andoain hasta el 30 de junio del 2018.

Gizarte ekintzaren arloan lan egiten duten 8 elkarteei laguntzak eman dizkie Udalak Gizarte ekintzaren arloan lan egiten duten hainbat elkarte diruz lagundu ditu Udalak urtero bezala. 18 elkarte izan ziren deialdian parte hartu zutenak eta oinarrietan zehaztu zen moduan, puntuazio altuena jaso

Ekartea

Jarduera

Elikagai Bankua Elikagai banaketa

zuten 8 elkarteen artean banatu dira 8.000 euro (beheko taulan). Hautaturiko elkarteek Urnietako komunitatean presentzia garrantzitsua dute: oinarrizko babesa eskaintzen dute, atzerritarren integraziorako

Dirua 451,26 €

Ortzadar

Mugako adimena

1.124,79 €

Amher

Kulturaniztuna

1.124,79 €

Alcer Gipuzkoa

Giltzurrun gutxiegitasuna

800 €

Acabe Gipuzkoa Anorexia bulimia

1.124,79 €

Izan Fundazioa

Menpekotasunak

1.124,79 €

Atzegi

Adimen urritasuna

1.124,79 €

Ademgi

Esklerosi anizkoitza

1.124,79 €

bideak eraikitzen dituzte, desgaitasun intelektual edo fisikoak dituztenei laguntzen diete, eta osasun arloan eta mendekotasunak dituztenentzat tratamendu eta errehabilitazioak eskaintzen lan egiten dute.

5


6

INAUTERIAK

233

OTSAILA FEBRERO // 2018

© Aiurri

Inauteriak, otsailaren 10ean eta 11n “Musikalak” gai nagusi izanda Azken urteetan indar handia hartu duen festa da inauteriena. Estrainekoz antolatu zenetik parte hartzeak nabarmen egin du gora, eta oso giro polita sortu ohi da herrian. Aurtengo edizioa ate joka dugu jada, izan ere, hitzorduak otsailaren 10ean eta 11n izango dira. Oraingo honetan gai nagusia “Musikalak” izatea erabaki zuen jai batzordeak, eta hainbat ekintza antolatuko dira bi egun horietarako. Otsailaren 10ean, larunbatean, eguerdian emango zaio hasiera jaiari poteoarekin eta kalejirarekin, eta, ondoren, herri bazkaria egingo da nahi duen ororentzat Poxta Zahar elkarteak antolatuta. Arratsal-

dean berriz, 16:00etatik 16:45era talde guztien arteko topaketa egingo da San Juan plazan eta kalejirari ere hasiera emango zaio Bosko Anitz txarangaren eskutik. Segidan, desfilearen txanda iritsiko da eta Idiazabal kale osoa zeharkatuko da txarangak girotuta. Herriko taldeek dantzak eta koreografiak egiteko aukera izango dute. Bestalde, Urnietako Salesiarretan Bosko Anitz aisialdi taldeak urteroko inauteri jaialdia antolatuko du 18:00etatik aurrera. Igandean izango du jarraipena festak, izan ere, Etxeberri auzoko elkarteak txokolatada eta desfilea antolatu ditu. Ekitaldiak

17:00etatik aurrera izango dira. Halaber, batukada izango da, baita mozorro lehiaketa txiki zein nagusientzat.

Trafiko mozketak Idiazabal kalean Inauterietako jaien eraginez, Idiazabal kalean trafiko mozketak egingo dira 16:30etik 24:00etara.

Autobus zerbitzua Errepide mozketa horien ondorioz, Garayar konpainiaren autobusak herrigunean geldialdi bakarra egingo du, hain zuzen, Jubilatuen Egoitzako biribilgunean (Andoaineko norabidean).

Carnavales el 10 y el 11 de febrero siendo “Musicales” el tema principal Los carnavales son unas fiestas que han adquirido mucha fuerza en los últimos años en Urnieta puesto que la participación ha aumentado sustancialmente desde que se organizó la primera edición. La cita de este año será el fin de semana del 10 y el 11 de febrero. Por decisión de la comisión de fiestas, el tema principal de esta edición serán los “Musicales” y se han organizado numerosas actividades para esos dos días. El sábado, día 10 de febrero comenzará la celebración al mediodía con el poteo y el pasacalles, y después, comida popular organizada por la asociación Poxta Zahar para todas las personas que se animen. A la tar-

de habrá encuentro entre todos los grupos en la plaza San Juan entre las 16:00 y 16:45 horas, y se le dará comienzo al pasacalles de la mano de Bosko Anitz. Luego será el turno del desfile que cruzará toda la calle Idiazabal al ritmo de la charanga, donde los grupos del pueblo tendrán la oportunidad de mostrar sus danzas y coreografías. Por otra parte, y como es costumbre, Bosko Anitz organizará un festival de carnavales en Salesianos a partir de las 18:00 El domingo la fiesta continuará, ya que la asociación de vecinos de Etxeberri ha organizado una chocolata y un desfile. Las actividades comenzarán a las 17:00. Asi-

mismo, habrá batukada y concurso de disfraces tanto para pequeños como para mayores.

Cortes de carretera A consecuencia de la celebraciones habrá cortes de tráfico en la calle Idiazabal, desde las 16:30 hasta las 24:00 horas.

Servicio de autobús Debido a esos cortes, los autobuses de la compañía Garayar harán una sola parada en el centro del pueblo, concretamente en la rotonda del antiguo ambulatorio (dirección Andoain).


KULTURA

233

2018 // OTSAILA FEBRERO

Š Aiurri

Santa Ageda bezperako korua San Joan plazatik aterako da otsailaren 4ean Otsailaren 4ean Santa Ageda bezpera ospatuko da Urnietan. Hori dela eta, urtero bezala, eta usadioari jarraituz, Urnietako Udalak herriko koru bat antolatu du, herrian zehar etxez etxe eta kalez kale kantari ateratzeko. Herriko koru horretan parte hartzeko ez da aldez aurretik izena eman beharrik, eta entseguetara azaltzea besterik ez da eskatzen.

Entseguak otsailaren 2an eta 4ean Lehen entsegua otsailaren 2an egingo da Lekaion 20:00etatik aurrera. Bigarrena ostera, otsailaren 4ean egingo da 16:00etatik 17:00etara. Otsailaren 4ko entsegua amaiturikoan errondari hasiera emango zaio, arratsaldeko 17:00etan San Joan Plazan. Parte hartzaile guztiei baserritarrez jantzita joatea eskatzen zaie.

Bidaien diaporama lehiaketa Buruntzaldeko gazteentzat Urnietako Udalak bidaien diaporama lehiaketa abian jarri du estrainekoz. 30-60 minututan azaldu behar da norberak egindako bidaia bat irudi edo bideoekin lagunduta. Parte hartzeko nahikoa da 16 urte baino gehiago izatea eta buruntzaldean bizi, ikasi edo lan egitea. Aurkezten diren guztien artean 5 diaporama aukeratuko dira, eta horiek beraien diaporama aurkezteko aukera izateaz gain, 100 euroko sari bat eskuratuko dute. Halaber, ondoren, 5 hautatuen artean kulturnietaren saria (300â‚Ź) eta ikuslearen saria (200â‚Ź) emango dira.

Izena emateko epea otsailaren 9an amaituko da Hortaz, Udalak bidaia politak egin dituzten edo bidaiazaleak diren gazte guztiak animatzen ditu parte hartzera. Otsailaren

9ra arte eman daiteke izena. Izen emate orriak Lekaion, Gazte Informazio Puntuan eta Webgunean eskura daitezke. Bete os-

tean, leku horietan entrega daitezke, edota 650250356 whatsapera edo gazteinformazioa@urnieta.eus helbidera bidali.

7


8

HEZKUNTZA

233

OTSAILA FEBRERO // 2018

Š Udala

Hezkuntza hobetzeko proposamenak egin eta konpromezuak hartu ditu Urnietako hezkuntza komunitateak Eusko Legebiltzarrean Urnietako Hezkuntza komunitateak denbora luzean ahaztuko ez duen esperientzia bizitu zuen urtarrilaren 23an, izan ere, Eusko Legebiltzarrean izan zen herriko ordezkaritza zabal bat hezkuntza sistema hobetzeko ekarpenak egiteko. Hala, Legebiltzarrean gizartean oinarrizkoa den gaiaren inguruan eztabaidatu zen, baina protagonista erabat desberdinekin. Egun hartan hitza hartu zutenak ez ziren politikariak izan izan, baizik eta Urnietako, Santurtziko, Labastidako, Laguardiako eta Oiongo ikasleak, irakasleak eta guraso elkarteetako ordezkariak. Haiek bete zituzten Legebiltzarreko aulkiak. Politikariek berriz, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak esaterako, ikusleen lekutik jarraitu zuten saioa, eta arretaz entzun zituzten proposamen eta ideia desberdinak. Legebiltzarreko saio berezia Euskadiko Eskola Kontseiluak eta Urnietako Udalak sustaturiko “Hezkuntza hobetu: jakin, partekatu eta elkarrizketatu� proiektuaren emaitzen aurkezpena izan zen. Proiektuan

parte hartu dute herriko lau ikastetxeek elkarlanean, egungo hezkuntza sistemaren gaineko hausnarketa sakon bat egiteko, eta batez ere, etorkizunean eduki nahi den hezkuntza eredua zehazteko. Neli Zaitegi Euskadiko Eskola Kontseiluko zuzendariak, Mikel Pagola Urnietako alkateak eta herriko lau ikastetxeetako zuzendaritzek osaturiko talde bultzatzaileak gidatuta Urnietako hezkuntza komunitate osoa barneratu zen proiektuan, irakasleak, ikasleak eta gurasoak. Irailean ekin zioten lanari, eta ordutik bakoitzak bere lanketak gauzatu ditu. Horien emaitzak aurkezteko burutu zen Legebiltzarreko saio berezia. Han irakasleen eta gurasoen lan saioetatik eratorritako manifestuak irakurri ziren, eta halaber, ikasleek eginiko lan guztietatik hautaturiko bostak aurkeztu ziren. Ixiar Artola Egape DBH-ko irakaslea arduratu zen irakasleen manifestua irakurtzeaz. Gurasoen manifestua irakurri zuena berriz, Maria Rivier Guraso elkarteko Lidia Ubillos izan zen. Eta ikasleen lanen azalpenak os-

tera, ikasle hauek eman zituzten: Peru Sanchezek Egape DBH 4C-koa, Ane Otaegik Salesiar ikastetxeko 4A-koa, Ainara Isastik Egape DBH 4C-koa, Jone Izagirrek Presentacion de Maria 6A-koa eta Malen Tranchek Egape LH 5B-koa.

Erronka handia Ilusioz gainezka, baina era berean, urduritasun eta ardurarekin ekin zioten bidaiari urnietarrek, Legebiltzarrean hitz egitea, erakusleiho handia bai, baina erantzukizun handia ere badelako. Saioa 12:00etan hasi zen, baina garaiz iristeko eta lasai ibiltzeko goizeko 9:30 inguruan hartu zuten autobusa. Legebiltzarrera iritsitakoan sarrerako kontrola igaro ostean, barrura sartu eta eraikina barrutik ezagutzeko aukera izan zuten. Ondoren, saioko arduradunekin bilera egin zuten xehetasun guztiak azaltzeko eta zalantza guztiak argitzeko. Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak saioari hasiera eman eta gero, mahaiaren botere aldaketa gauzatu


233

HEZKUNTZA 9

2018 // OTSAILA FEBRERO

Ezkerreko argazkian, Jone Izagirre, Nora Muro, Ainara Isasti, Ane Arruti, Ane Otaegi, Peru Sanchez, Mario Ruiz eta Malen Tranche.

zen. Nora Muro Egape ikastolako ikasleak ordezkatu zuen Tejeria, eta bera izan zen aurrerantzean saio guztia zuzentzeaz arduratu zena: “presidentearekin leku aldaketa egin eta nik bere lekua hartzeak inpresioa egin zidan. Normalean telebistan ikusten ditudan pertsonak dira eta aurrez aurre izatea… Niretzat ohore handi bat izan zen, esperientzia berria eta oso polita” kontatu du Murok. Urduritasuna nola kudeatu zuen galdetuta, azaldu du hasieran pixkat bat nerbiosa zegoela, baina saioak aurrera egin ahala askatzen joan zela eta eroso amaitu zuela. Maisutasun handiz burutu zuen Murok gidaritza lana amak emandako gomendioei jarraiki: “egun bat lehenago pasa zidaten gidoia eta arratsaldean entseatu nuen zertxobait. Amak lasai hitz egiteko esan zidan eta animo asko eman zizkidan, eta dena ondo irten zen”. Urnietako gainerako ordezkariek ere nabaritu zituzten tximeletak sabelean, baina Ainara Isastik aipatzen duenez, urtarrilaren 17an Udaletxean egin zen frogak (antzeko saio bat gauzatu zen urnietako ordezkariekin entrenamendu moduan) lasaitasun puntu bat eman zien: “ni Udaletxeko saioan urduriago egon nintzen. Egia da Legebiltzarrean hitz egitea erronka handiagoa dela eta jende gehiago zegoela, baina esperientzia horrek konfidantza puntu bat eman zidan”. Entrenamendu hori lagungarria suertatu zen Malen Trancherentzat ere: “Udaletxean gauza berdina egin genuenez eta bigarren aldia zenez errazagoa egin zitzaidan, nahiz eta urduritasun pixka bat sentitu nuen hasieran. Gainera taldekideek oso ondo egin nuela esan

zidaten gero”. Dena den, badaude jendaurrean hitz egiteko gaitasun berezia duten pertsonak, urduri jartzen ez direnak, alegia: “prestatuta zegoenez eta aurretik irakurria nuenez ez nengoen urduri. Plazako neska naizela esaten didate kar, kar, kar” azaldu du Jone Izagirrek. Peru Sanchezek berriz, mikrofono aurrean jarri eta legebiltzarkideei begiraturikoan bestelako sentsazio bat izan zuen: “areto guztia beteta ikusitakoan inportantea sentitu nintzen une batez, sentsazio berezia izan zen”. Saioa ikusteko aukera izan zen Legebiltzarreko web orrialdean eta guraso batzuek zuzenean jarraitu zituzten haien seme-alaben hitzaldiak. Hori izan zen, hain zuzen, Ane Otaegiren kasua: “amak eta bere lankide guztiek ikusi zuten saioa eta ondo moldatu ginela esan zidaten. Irakurri beharreko testua ez zen oso luzea eta nahiko ondo irten zen”. Urnietarrek protagonismo berezia izan zuten, izan ere, presidente lanetan Nora Muro izateaz aparte, Mario Ruizek eta Ane Arrutik jardun zuten legelari moduan, hau da, haien esku egon zen aurkezturiko konpromezuen bozketa egin ostean burutu zen kontaketa lana: “bozketa amaitu eta kontaketa egiteko garaian presio pixka bat sentitu nuen, baina oso ondo moldatu nintzen Arrutirekin, eta bien artean lana ondo atera genuen aurrera. Kasu batean ni ez nintzen ondo enteratu zein zenbaki esan zuten eta berak lagundu zidan, eta alderantziz ere gertatu zen” zehaztu du Ruizek. Zentzu berean mintzatu da Arruti ere: “taldean egin genuen lan, zalantzak genituenean elkarri galdetuta eta laguntuta ondo

moldatu ginen. Gainera, polita izan zen Legebiltzarrean egotea, ordura arte telebistan ikusten nuen eta ilusioa egin zidan hara joateak. Hori bai, telebistan ikusita handigoa ematen du kar, kar, kar”.

Bidea egiten jarraitu behar da harturiko konpromezuak betetzeko Behin kontaketa eginda konpromezurik bozkatuenak jakitera eman ziren saioa amaitu aurretik: “Elkar zaintzea inor diskriminatu gabe, pertsona guztiak garrantzitsuak eta baliodunak gara eta” izan zen bozka gehien eskuratu zituen konpromezua. Bigarren postuan berriz, ondorengoa geratu zen: “Ezagutzea, nola ikasten dugun hobeto jakitea, horrela gure burua hobeto kudeatzeko eta gure helburuak lortzeko”. Hirugarren lekuan ostera, hau geratu zen: “gure ekintzen eta ikaskuntzaren erantzule izatea”. Horiez gain, beste konpromezu batzuk ere hartu zituzten. Hala nola, beharrezkoa denean irakasleei eta familiari laguntza eskatzea, klaseetan hobekuntza proposamenak egiteko parte hartzea eta ikastetxeak eta irakasleak baloratzea, errespetatzea eta zaintzea. Saioa amaitu eta gero, familia argazkia atera eta berriro autobusean sartu ziren Urnietara itzultzeko. Hori bai, bidean bazkaltzeko geldialdi bat egin zuten. Esperientzia interesgarria izaki bidaia parte hartzaileen buruan gordeta geratuko da luzaroan. Bidaia amaitu arren, bidea egiten jarraitu behar da, harturiko konpromezuak betetzeko pausoak ematen, alegia. Izan ere, horrela lortuko da proiektuaren hasieran ipinitako helburua: hezkuntza hobetzea.


10

IKASTETXEAK

233

OTSAILA FEBRERO // 2018

IEgape Ikastola

Gorputz adierazpena eta komunikazioa Urtarrilaren 16an Deustuko Unibertsitateko 3. mailako ikasleen bisita jaso dugu. Goizaren lehenengo zatian, Lehen Hezkuntzako Gradua eta Gorputz Hezkuntzako ikasleek, Egape Ikastolako 4. 5. eta 6. mailetako ikasleekin gorputz adierazpena eta komunikazioa lantzeko jolasak eta ariketak gauzatu dituzte. Ikasleak oso gustura aritu dira egin dizkieten proposamenetan burubelarri parte hartuz. Bigarren zatirako, Eneko Balerdi irakaslearen gidaritzapean, emanalditxo bat prestatu digute Sarobe antzokian. “Leihotik Plazara” izeneko emanaldia gure ikasleek arreta handiz jarraitu dute. Maialen Lujanbioren zenbait idazlan eta Javier Mu-

guruzaren bi abesti izan dira antzespenaren ardatz. Bukaeran, ikusitakoaren inguruan iritziak emanez, baita galderak eginez, ikusle eta antzesleen artean hartu-eman interesgarria sortu da.

IPresentación de María ikastetxea · Salesiarrak-Salesianos Urnieta

IV. On Bosko Krosa Gure ikastetxean gazteen hezkuntzan eragitea helburu duten hainbat eta hainbat ekintza antolatzen ditugu ikasturtean zehar. Urtarrilaren amaiera, berezia izatea nahi izaten dugu, izan ere, 31n On Bosko gure fundatzaile eta Lanbide Heziketako patroiaren omenezko festa ospatzen baitugu. Ugariak eta mota askotakoak izaten dira data honen inguruan urtero antolatzen ditugun ekintzak. Horietako bat, IV. ON BOSKO KROSA izango da. Duela urte batzuk berreskuratu genuen ekintza hau eta izan zuen arrakasta ikusirik, aurten ere berriro antolatzea erabaki dugu. Lasterketa OTSAILAREN 18an, igandea, goizeko 11:00etan izango da eta bertan parte hartu eta momentu on bat pasatzera gonbidatzen zaituztegu. Bi lasterketa izango ditugu, lehenengo ohiko karrera ikastetxean hasi eta amaituko dena Urnietako kaleak zeharkatuz 7 km inguru dituen ibilbide bat osatuz eta 2.

Joan den urteko irabazleak (neskak-mutilak eta ikastetxeko 1go ikaslea).

txandan (aurten nobedadea) Nordic Walking lasterketa 6 km-ko ibilbidearekin. Bertan, Euskal Herriko martxalari hoberenak urbilduko direlarik. Izen ematea www.herrikrosa.eus web orrialdean edo ikastetxean bertan egin daiteke 10€ ren truke. Krosa amaitu eta gero ikastetxean bertan dutxa eta hamaiketako bero bat hartzeko aukera izango duzue. Aurreko guztiaz gain hainbat zozketa ere burutuko dira.

Expresión corporal y comunicación El pasado 16 de enero las alumnas y alumnos de tercer curso de la Universidad de Deusto participaron con las alumnas y alumnos de 4º, 5º y 6º de primaria en la actividad “EXPRESIÓN CORPORAL Y COMUNICACIÓN”. Dicha actividad se llevó a cabo en primer lugar en las instalaciones de Lizardi para posteriormente trasladarse a Sarobe. Allí fue el alumnado de la Universidad quien representó la obra “Leihotik Plazara”. Para finalizar hubo un interesante cambio de impresiones entre el alumnado de primaria y el de la Universidad.


AISIA

233

2018 // OTSAILA FEBRERO

IZINE KARTELERA SAROBE AEG

www.sarobe.info

4€

BONO 5: 18 €

OVEJAS Y LOBOS

LA ISLA DE LOS MONSTRUOS

GUZTIENTZAT / TODOS

GUZTIENTZAT / TODOS

OTSAILAK 4 4 DE FEBRERO

OTSAILAK 18 18 DE FEBRERO

17:00

17:00

IURNIETAKO KZ-GUNEA OTSAILEKO ORDUTEGIA HORARIO DE FEBRERO 16:00-20:00 ASTELEHENETIK OSTIRALERA / LUNES A VIERNES Komunitate birtualak: Zure elkartearen doako webgunea sortzeko aukera eskaintzen dizugu. IT Txartela: Teknologia berrien gaineko ezagupideen egiaztapena. IKASTAROAK (ASTELEHENETIK OSTIRALERA): Oinarrizko Internet: Internet mundua, PC bat ezagutu, nabigazioa, posta elektronikoa... eta gehiago. Software librea: ofimatika mundua, software librearen baldintzak, baimenak eta abar. Sare Sozialak 2.0: sare ezberdinak erabiliz, komunikatu eta zure dokumentuak konpartitu. Irudia: imaginazioa esna ezazu grafiko aplikazioak erabiliz. Google Apps: zure eta zure enpresaren antolakuntza errazteko tresnak. Smartphoneak eta tabletak: zure gailuak eta aplikazio ospetsuenak erabiltzen ikasi. Programazioa eta garapena: programazio tresnak erabiltzen ikasi.

Comunidades virtuales: Te ayudamos a crear una página web gratuita para tu asociación. IT Txartela: Certificación de conocimientos en nuevas tecnologías. CURSOS (DE LUNES A VIERNES): Internet básico: entra en el mundo de Internet; qué es un PC, correo electrónico... y mucho más. Software libre: ofimática, características del software libre, tipos de licencias, etc. Redes Sociales 2.0: comunícate y comparte tus documentos a través de las diferentes redes sociales. Imagen: da rienda suelta a tu creatividad con las aplicaciones gráficas de código abierto. Google Apps: herramientas que facilitarán tu organización personal y la de tu empresa. Smartphones y tablets: aprende a utilizar tus dispositivos y las aplicaciones más populares. Programación y desarrollo: aprende a utilizar herramientas de programación.

BONO 10: 30 €

943 023 682 · www.kzgunea.net

IKASTAROAK / CURSOS Google aplikazioak Aplicaciones Google 19-27 16:00-18:00 Euskaraz Google Calendar 28 16:00-18:00 Euskaraz Ordainketak interneten segurtasunez Paga con seguridad en Internet 16 16:00-18:00 Euskaraz Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi Smartphones y Tablets. Aprende a utilizar tu dispositivo Android 1 16:00-18:00 Euskaraz Bapateko mezularitza zure Smartphone bidez Mensajería instantánea para Smartphones 12-13 16:00-18:00 Euskaraz Online izapideak Osakidetzarekin Trámites online con Osakidetza 14 16:00-18:00 Euskaraz

URRUNEKO FORMAZIOA FORMACIÓN A DISTANCIA Google Aplikazioak / Aplicaciones Google; GIMP; Lan-bilaketa Interneten / Búsqueda de trabajo en Internet; Ofimatika orokorra / Ofimática general; Wordpress: Zure webgunea sortu / Wordpress: Crea tu sitio web; Twitter; Pinterest; Android; Wikiloc

11


16. posta-kutxa 20130 Urnieta –Gipuzkoa– komunikazioa@urnieta.eus www.urnieta.eus

AGENDA

PAPER EKOLOGIKOA PAPEL ECOLÓGICO

OTSAILA / FEBRERO

HAUR ANTZERKIA: “SORGINAZTIEN FESTA”

IPUIN KONTAKETAK LIBURUTEGIAN

OTSAILAK 3, LARUNBATA.

17:30, Lekaio

18:00, Lekaio

OTSAILAK 16, OSTIRALA Kontalaria: Marisa Tabernero

Doan Euskaraz Parte hartzaileak: Egape ikastolako LHko ikasleak. Zuzendaria: Jose Mª Berasategi. Antolatzailea: Aballarri guraso elkartea.

SANTA AGEDA BEZPERA ABESBATZA HERRIKOIA

FAMILIA IKUSKIZUNA: “LINBO PLANETA”, DEJABU PAPIN LABORATEGIA

OTSAILAK 4, IGANDEA 17:00, Lekaiotik Baserritarrez jantzita joatea eskatzen da. Entseguak: Otsailak 2, ostirala (20:00), Lekaion. Otsailak 4, igandea (16:00), Lekaion.

LUDOTEKA: FAMILIENTZAKO MAKILLAJE TAILERRA OTSAILAK 9, OSTIRALA 17:00-19:00, Ludoteka (Arantzubi eraikina) Plaza mugatuak Izena emateko azken eguna: otsailak 2. Telefonoa: 943 00 80 33.

INAUTERIAK URNIETAN OTSAILAK 10, LARUNBATA Herrian zehar Konpartsak herrian zehar Gai nagusia: Musikalak + 6. ORRIALDEA

OTSAILAK 25, IGANDEA

EÑAUT ELORRIETA ZUZENEAN: “DESERRIKO KANTAK” OTSAILAK 17, LARUNBATA 19:00, Sarobe 10 € (urtarrilaren 15etik aurrera jarri dira sarrerak salgai Saroben). Super H elkarteak antolatuta Eñaut Elorrietak “Deserriko kantak” kontzertua eskainiko du Saroben otsailaren 17an, 19:00etan. Haur Minbizidunaren Eguna da otsailaren 15a eta horren harira antolatu du kontzertua elkarteak. Gaitz larria edo onkologikoa duten umeentzako eta ikerkuntzarako laguntza elkartea da Super H. Gaitz arraro edo onkologikoen ikerketan laguntzea eta gaitz arraroa duen haurrari eta bere familiari laguntzea ditu helburu. Kontzertutik lortzen den dirua gaixo dauden haurrei laguntzeko bideratuko da.

17:30, Sarobe 3€ Inork oroitzen ez duen leku bat. Ondarrez, zaborrez eta behin etxe izan zirenen hondakinez inguratutako leku urrun bat. Gerrak atzean utzitako hondamendia agian? Errefuxiatu kanpamentu abandonatu bat akaso? Edo nork daki, galaxia honetako beste planeta bat beharbada. Gizaki bakarra bizi da bertan, zortzi urteko neskatila bat: Numa. Bakarrik bizitzera ohitua, hondamendiaren erdian bere bizilekua sortzea lortu du eta tarteka jasaten dituen erasoei bizirauten ere ikasi du. Aspaldian aspertzen hasia da ordea, faltan botatzen baititu lagunak, familia eta ia oroitzen ez duen bere herria. Goiz batean sekula jolasteaz aspertuko ez den lagun bat azaldu zaio, Ibrahim txakurra. Eta elkarrekin inoiz susmatuko ez luketen bidaia batean murgilduko dira, irudimenaren indarrari esker bakarrik egin daitekeen bidaia batean. Numak etxera itzultzeko bideari ekingo dio, bere arbasoek, desertuko nomadek, aspaldi egin zuten moduan. Izarrei jarraika.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.