Berrittu 232. zenb

Page 1

232 2018 URTARRILA ENERO

Urnietako Udalaren aldizkaria

9.483.825 euroko aurrekontua izango du Udalak 2018an


2

UDAL AURREKONTUA

232

URTARRILA ENERO // 2018

2018rako onartu den aurrekontuarekin Urnietak gastu ahalmen handiagoa izango du herritarrei presio fiskala igo gabe Urnietako Udalak 9.483.825 euroko aurrekontu kontsolidatua onartu zuen 2018rako abenduaren 21ean ospaturiko osoko bilkuran. Horrek, 2017ko aurrekontuarekin alderatuta, %4ko igoera suposatzen du. Beraz, Udalak gastu ahalmen handiagoa izango du herritarrei presio fiskala handitu ez dien arren. Igoera hori Aldunditik jasotzen den diruaren gorakadak ahalbidetu du. Hirugarren urtez jarraian, Udal aurrekontuaren barruan inbertsioetarako ia milioi bat euroko partida izango da. Kantitate horri urtarrilean martxan jarriko den 125.000 euroko parte hartze prozesua gehitu behar zaio. Halaber, ibertsioen kapitulura gehitu dira 2017.urte amaieran hasitako inbertsioak: Urrakako igogailua, Sarobe, Udaletxeko eta Lekaioko berokuntza sistema, Lizardiko saneamendua, Txoritagaingo aparkalekuak, Jostalekua eta Plazido Muxika plazako irisgarritasuna. Bestalde, diruzaintzako soberakin modura diru kopuru garrantzitsua izaten jarraitzen du Udalak eta diru hori 2018an hasiko diren bi inbertsio handiri aurre egiteko erabiliko da: kiroldegiaren erreforma eta Eteneta-San Juan igogailua. Biak herritarrek aukeraturiko inbertsioak. Horretaz gain, diruzaintzako 80.000 euro etxebizitza sustatzeko erabiliko dira.

Oreka izango da ardatza Aurrekontu handiagoa izanagatik Urnietako Udalaren printzipioak berdina izaten jarraituko du, aurrekontuaren orekarena hain zuzen, diru-sarreren eta gastuaren arteko oreka bilatuko delarik. Lehentasunak ostera, ondorengoak izango dira: kalitatezko eta gertuko zerbitzu publikoak eskaintzea, urnietarren ongizatea eta bizi kalitatea hobetzea, enplegua eta garapen ekonomikoa sustatzea eskualdeko lankidetzarekin, herritarren parte hartzea, elkarbizitza, aniztasuna eta berdintasuna

sustatzea eta inbertsio publikoa baliatzea proiektu estrategikoak gauzatzeko. Lehentasun horiek gauzatzeko ekintza zehatzak gauzatuko ditu Udalak 2018an. Udal kudeaketa optimizatu eta modernizatzeko asmoarekin esaterako, zerbitzu hauek esleituko dira: parke eta lorategietako garbiketa zerbitzua, Sarobe kudeatzeko zerbitzua eta Urnietako adineko pertsonentzako eguneko arreta zerbitzua. Irisgarritasuna hobetzeko berriz, Idiazabal errepidea eta Zaldundegiko inbutua izango dira Udalaren lehentasunak. Gainera, Urrakako igogailuaren ondoko espaloiak hobetuko dira Azkorte kalean. Ingurugiroari dagokionean, herrigunean zabor bilketa sistema berria jarri ondoren, eredu hori landa-ingurunera zabalduko da eta sentsibilizazio kanpainak egiten jarraituko da, Urnietako bilketa selektiboaren tasaren indizeak hobetzen jarraitzeko. Gainera, Urnietako paisaiaren plana garatuko da. Eskualdeko Udalerrien arteko elkarlanak funtsezkoa izaten jarraituko du. Izan ere, programa eta plan amankomunak garatuta (enplegu-sustapena, garapen ekonomikoa, zerbitzu sozialen zerbitzu kartera...) abantaila nabariak eskuratzen dira herritarrentzat. Arlo honetan nabarmendu behar da esklusio gaietan herritarrek dituzten beharrak modu mankomunatuan landuko direla. Gizartekintza atalean, kartera dekretuak ezarritako zerbitzu berriak betetzea izango da erronka nagusia. Etxez etxeko zerbitzuaren egokitzapena, adinekoen eguneko udal arreta zerbitzua abian jartzea eta eskualde mailan bazterketa kasuak lantzea. Era berean, II. Berdintasun planetik eratorritako ekintzak garatuko dira udal antolakuntza osoan, zeharkakotasunez. Departamendu desberdinek, ardura desberdinak izango dituztelarik.

Bizikidetza eta elkarbizitza ere ez dira ahaztuko eta Baketikekin batera lan egiten jarraituko da bakeari eta giza-eskubideen kulturari buruzko zenbait programetan, eta, berritasun modura, Udalean eratutako Bizikidetza batzorde berria sustatuko da. Ildo horretan aurten egindako lehen Udal harrera planak bere jarraipena izango du eragile soziokultural desberdinekin sare-lana zabalduz. Euskarari ere azpimarra jarriko zaio eta Euskaltegia martxan ipini eta gero, urte honetarako helburua zerbitzu berri horren sendotzea izango da, eta horrela euskararen irakaskuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzea, euskararen erabileran indar eginez. Bestalde, Urnietako elkarte-ehunarekin elkarlana bultzatzen jarraituko da, elkarteei lankidetza hitzarmenen bitartez bermatuz haien urteko programazioa garatzeko behar dituzten diru kopuruak. Gardentasunaren aldeko apustuak ere aurrera egingo du eta 2016an martxan jarritako aurrekontuaren kontrolarekin segiko da. Horretarako, Udal aurrekontuaren gauzapenaren gaineko informazioa emango da Antolakuntza batzarrean, hilabetero. Halaber, informazio hori herritarren eskura jarriko da webgunean, orain arte bezala, “Nola doa aurrekontua?� atalaren barruan. Hori guztia gainera, zorpetzera joan beharrik izan gabe lortuko da, 2018.urtearen hasieran aurreikusitako zorpetzea %0,62koa izango da eta. Aurrekontua EAJren bozkekin onartu zen. EH Bildu ostera, abstenitu egin zen. Mikel Izagirre bozeramaileak estimatu egin zuen EAJ-k beraien hainbat proposamen onartu izana eta negoziatzeko erakutsitako jarrera, nahiz eta zehaztu zuen aurrekontua ez dela osotasunean beraiek nahi bezalakoa. PSE-k bere aldetik aurka bozkatu zuen.


232

UDAL AURREKONTUA 3

2018 // URTARRILA ENERO

Urnieta tendrá mayor capacidad de gasto sin aumentar la presión fiscal a la ciudadanía con el presupuesto aprobado para 2018 El Ayuntamiento de Urnieta aprobó un presupuesto consolidado de 9.483.825 euros para el año 2018 en el pleno que se celebró el 21 de diciembre. Esa cantidad supone casi un aumento del 4% en comparación con el presupuesto de 2017. Por tanto, el consistorio tendrá mayor capacidad de gasto a pesar de que no ha subido la presión fiscal a la ciudadanía. La subida se sustenta en la paulatina recuperación económica del territorio y gracias a la aportación que se recibe de la Diputación Foral. Por tercer año consecutivo, dentro del presupuesto municipal habrá una partida de casi un millón de euros para inversiones. A esta cantidad se le añadirán otros 125.000 euros que se destinarán a un nuevo proceso participativo. Asimismo, se incorporan al capítulo de inversiones del 2018 las inversiones iniciadas a finales del 2017: el ascensor de Urraca, el sistema de calefacción de Sarobe, del Ayuntamiento y de Lekaio, el saneamiento de Lizardi, los aparcamientos de Txoritagain, el jostaleku y la accesibilidad de la plaza Plazido Muxika. Por otro lado, el consistorio sigue disponiendo de una importante cantidad de dinero como remanente de tesorería. Ese dinero se utilizará para hacer frente a las dos grandes inversiones que comenzarán en 2018. El ascensor que unirá Eteneta con la plaza San Juan y la remodelación del polideportivo. Ambas forman parte de las inversiones estratégicas que la ciudadanía eligió. Además de eso, se utilizarán 80.000 euros de ese remanente para la promoción de vivienda.

La estabilidad presupuestaria seguirá siendo la base A pesar de disponer de un mayor presupuesto el principio del Ayuntamiento de Urnieta no variará, la estabilidad presupuestaria, buscando un equilibrio entre los ingresos y los gastos. Las prioridades por su parte serán las siguientes: ofrecer servicios públicos cercanos y de calidad, mejo-

rar el bienestar y la calidad de vida de la ciudadanía de Urnieta, fomentar el empleo y el desarrollo económico mediante la cooperación comarcal, fomentar la convivencia, la diversidad, la igualdad y la participación ciudadana, y utilizar la inversión pública para realizar proyectos estratégicos. Para hacer realidad todas esas prioridades se llevarán a cabo una serie de actuaciones concretas durante el 2018. Con la intención de optimizar y modernizar la gestión municipal por ejemplo, se adjudicarán el servicio de limpieza de parques y jardines, el servicio para gestionar Sarobe y el servicio de atención diurna para las personas mayores de Urnieta. En materia de accesibilidad, la carretera Idiazabal y el embudo de Zaldundegui serán las prioridades principales, pero además de ello, se mejorarán las aceras contiguas al ascensor de Urraca en la cota de la calle Azkorte. En lo que respecta al medio ambiente, una vez instaurado el nuevo sistema de recogida de basuras en el casco urbano, se extenderá el nuevo modelo al entorno rural. A su vez, se impulsarán campañas de sensibilización que permitan seguir mejorando los índices de la tasa de recogida selectiva en Urnieta, y se elaborará el plan del paisaje de Urnieta. La agencia de desarrollo comarcal continuará siendo un punto importante, y es que implementando programas y planes comunes (fomento de empleo, desarrollo económico, cartera de servicios sociales…), las ventajas para la ciudadanía son evidentes. En este sentido, se atenderán de manera mancomunada las necesidades de la ciudadanía en materia de exclusión. En el departamento de servicios sociales, el objetivo principal será desarrollar las nuevas competencias derivadas del decreto de cartera: la puesta en marcha del servicio municipal de atención a las personas mayores, a nivel comarcal solventar las necesidades en materia de exclusión, y po-

tenciar el servicio de ayuda a domicilio. Al mismo tiempo, se trabajará de manera transversal en todos los departamentos municipales lo aprobado en el segundo plan de Igualdad. Tampoco se puede olvidar la convivencia, y gracias al acuerdo firmado con Baketik se seguirá trabajando en programas sobre la paz y los derechos humanos, y como novedad, se impulsará la nueva comisión de Convivencia creada en el Ayuntamiento. Asimismo, tendrá continuidad el primer plan de acogida municipal realizado este año, ampliando así el trabajo en red con los diferentes agentes socio-culturales. En cuanto al euskera, una vez puesto en marcha el euskaltegi, el objetivo para este año será la consolidación de este nuevo servicio, y con ello seguir apostando por la enseñanza del euskera, incidiendo además en su uso. Por otro lado, se seguirá impulsando la colaboración con el tejido asociativo de Urnieta, garantizando a las asociaciones a través de convenios de colaboración, las cantidades que necesiten para desarrollar su programación anual. La transparencia será otro de los pilares dándole continuidad al control del presupuesto que se puso en marcha en el 2016, mostrando la ejecución del presupuesto en la comisión de Organización mensualmente. Dicha información también se pondrá a disposición de la ciudadanía en la página web, como hasta ahora, dentro del apartado “¿Cómo va el presupuesto?”. Y todo eso sin la necesidad de endeudarse. Al comienzo del 2018 el endeudamiento previsto será del 0,62 %. El presupuesto se aprobó con los votos del PNV. EH Bildu se abstuvo pero el portavoz Mikel Izagirre agradeció que el PNV haya aceptado varias de sus propuestas y la actitud negociadora que han mostrado los jeltzales, aunque matizó que no es el presupuesto que querían en su totalidad. El PSE en cambio, votó en contra.


4

PARTE HARTZEA

232

URTARRILA ENERO // 2018

© Udala

125.000 euroko parte hartze prozesu berri bat

Un nuevo proceso participativo de 125.000 euros

Udalak legegintzaldi hasieratik egin zuen herritarrei hitza emateko eta parte hartze kultura errotzearen aldeko apustua eta 2018an jarraipena emango dio bide horri parte hartze prozesu berri batekin. Oraingoan, herritarrek beraien auzo eta kaleetan hobetzeko, konpontzeko edo egiteko ikusten dituzten gauzetara bideratuko dira 2018ko aurrekontuko 125.000 euro inguru. Horretarako, bakoitzak herrian ikusten dituen gabeziak aintzat hartuta proposamenak egiteko aukera izango du.

El Ayuntamiento apostó desde el inicio de la legislatura por dar voz a la ciudadanía y arraigar la cultura participativa en el municipio, y en el 2018 le dará continuidad a ese camino con un nuevo proceso participativo. En esta ocasión, se destinarán unos 125.000 euros del presupuesto del 2018 para las cosas que estime la ciudadanía que se pueden arreglar, mejorar o hacer en sus barrios y calles. Para ello, podrán presentar propuestas teniendo en cuenta las carencias detectadas en diferentes puntos del municipio.

Aurkezpen publikoa Prozesu guztiaren funtzionamendua azaltzeko aurkezpen publiko bat egingo du Gobernu Taldeak urtarrilaren 16an, 19:00etan, Lekaion. Bilera horretan azalduko dira zein epe izango duten herritarrek haien proposamenak aurkezteko, proposamen horiek balekoak izateko zein baldintza bete beharko dituzten, eta nortzuk izango duten parte hartzeko aukera, besteak beste. Parte hartze prozesuari urtarrilaren 16ko bilerarekin emango zaio hasiera eta apirilean amaitzea espero da. Hau da, orduan emango da jakitera herritarrek eginiko proposamen guztietatik zeintzuk gauzatuko diren. Erantzun hori emateko eta prozesua ixteko beste aurkezpen publiko bat egingo da. Udalak hasierako aurkezpen informatibo horretara joateko gonbita luzatzen die herritar guztiei.

Presentación pública El Equipo de Gobierno hará una presentación pública el 16 de enero a las 19:00 horas en Lekaio para explicar el funcionamiento de todo el proceso. En esa reunión se dará a conocer el plazo del que dispondrá la ciudadanía para presentar sus propuestas, los requisitos que tendrán que cumplir esas propuestas para que sean válidas, y quienes podrán participar, entre otras cosas. El proceso participativo se pondrá en marcha con la reunión del 16 de enero, y se calcula que finalizará durante el mes de abril. Será entonces cuando se den a conocer las actuaciones que se realizarán entre todas las aportaciones recibidas. Para dar esa respuesta y finalizar el proceso se hará otra presentación pública. El Ayuntamiento anima a toda la ciudadanía a acudir a la reunión informativa del día 16.


232

2018 // URTARRILA ENERO

SEGURTASUNA

© Udala

Ertzaintza arduratuko da gaueko segurtasuna zaintzeaz

La Ertzaintza será la encargada de velar por la seguridad nocturna

Ertzaintzarekin sinatuko den hitzarmenari esker Ertzaintza arduratuko da aurrerantzean gaueko segurtasuna zaintzeaz asteko 7 egunetan (orain arte 5 ziren), Udaltzaingoak bere lanak egunez egingo dituelarik, astelehenetik igandera. Horrenbestez, Udaltzainen eguneko zerbitzua indartuko da eta astelehenetik ostiralera gutxienez bi langile egongo dira beti. Larunbat, igande eta jai egunetan berriz, gutxienez bat izango da. Ondorengoak izango dira Udaltzainen ordutegiak aurrerantzean: • Astelehenetik ostiralera: 8:00-22:00 • Larunbat, igande eta jai egunetan: 9:00-21:00. Ordu horietatik kanpo Ertzaintza egongo da zaintzan.

A partir de ahora la Ertzaintza será la responsable de velar por la seguridad nocturna los 7 días de la semana (hasta ahora eran 5) gracias al convenio que se va a firmar, y la Policía Municipal asumirá sus tareas en jornada diurna, de lunes a domingo. De este modo, se va a reforzar el servicio que ofrecen los municipales durante el día puesto que de lunes a viernes habrá como mínimo dos agentes siempre, y los sábados, los domingos y los días festivos uno por lo menos. Estos serán los horarios de la Policía Municipal: • De lunes a viernes: 8:00-22:00 • Sábados, domingos y festivos: 9:00-21:00. Fuera de esos horarios la Ertzaintza se encargará de la seguridad.

Salbuespenak jaiak eta ekintza bereziak Hori bai, Sanmiel jaietako, Gazte festetako eta Xoxokako festetako gauetan Udaltzainek jardungo dute zainketa lanean. Beste horrenbeste gertatuko da Udalak edo herriko elkarteek ekintza bereziak antolatzen dituztenean ere. Kasu horietako bakoitzean sortzen diren beharren arabera segurtasuna bermatzeko neurriak hartuko dira behar adina agente horretara bideratuz.

Eso si, en las noches de las fiestas de San Miguel, las fiestas de la juventud y en las de Xoxoka los municipales trabajarán. Sucederá otro tanto de lo mismo cuando el Ayuntamiento o las asociaciones del pueblo organicen actividades especiales. En esos casos, dependiendo de las necesidades de cada evento se tomarán las medidas oportunas para garantizar la seguridad destinando los agentes que hagan falta.

Kontakturako zenbaki berdinak

Los mismos teléfonos de contacto

Udaltzainekin edo Ertzaintzarekin komunikatu nahi duten herritarrek orain arteko zenbaki berdinak erabiltzen jarraitu beharko dute. • Udaltzainak: 092 • Ertzaintza (Hernaniko komisaldegia): 943 53 88 40 • Larrialdiak: 112

Los ciudadanos y las ciudadanas que quieran ponerse en contacto tanto con la Policía Municipal como con la Ertzaintza podrán seguir utilizando los mismos números: • Policía Municipal: 092 • Ertzaintza (comisaría de Hernani): 943 53 88 40 • Urgencias: 112

Las fiestas y las actividades especiales excepciones

5


6

ZERBITZUAK

232

URTARRILA ENERO // 2018

Bilketa selektiboaren tasa %68,8ra igo da Urriaren 16an jarri zen martxan zaborren bilketa sistema berria eta ordutik hona nabarmena izan da bilketa selektiboaren tasaren garapena. Irailean, sistema berria martxan jarri aurretik, %53,9koa izan zen. Urrian berriz, sistema berria abiatzearekin

bat %61,1era igo zen, eta azaroan ostera, %68,8ra. Beraz, sistema berria emaitzak ematen ari da. Datu horiekin lotuta, organikoaren kg kopurua igo egin da urritik azarora, 36.770 kg-tik 44.280 kg-ra. Errefusa bere aldetik

asko jaitsi da, 97.803 kg-tik 72.204 kg-ra. Horrek esan nahi du herritarrak sistema berrira egokitzeko ahalegin berezia egiten ari direla. Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei eta jarrera horrekin jarraitzera animatzen ditu.

La tasa de recogida selectiva ha subido al 68,8% El nuevo sistema de recogida de residuos se puso en marcha el 16 de octubre y desde entonces ha sido constante la evolución de las tasas de recogida selectiva. En septiembre, antes de que se pusiera en marcha el nuevo sistema fue del 53,9%. En octubre en cambio, ascendió hasta el 61,1% coincidiendo con la puesta en marcha. Y en noviembre la cifra aumentó hasta el 68,8%. Por tanto, el nuevo sistema está dando resultados.

Unido a esos datos ha subido la cuantía de kg de orgánico pasando de los 36.770 kg de octubre a los 44.280 kg de noviembre. El rechazo por su parte, se ha reducido considerablemente, de 97.803 kg a 72.204 kg. Eso quiere decir que la ciudadanía está haciendo un esfuerzo importante para adaptarse al nuevo sistema. El Ayuntamiento quiere agradecer a la ciudadanía la actitud que está teniendo y la anima a seguir por esta senda.

© Udala

Urnietako APP-ean 80.701 eduki bisitatu dira Urnietari buruzko informazio baliagarri guztia klik gutxi batzuen buruan herritarren eskura jartzeko helburuz sortu zuen Udalak mugikorretarako APP-a. Sanmiel jaiekin batera kaleratu zuen eta oso harrera ona izan du. Horren adierazle da lehen hiru hilabete hauetan bisita mordoa jaso izana, 22.406, hain zuzen. Halaber, 80.701 eduki ikusi dira orotara. Arrakasta handien duten edukien artean albisteak daude zerrendaren buruan. Egun, 650 pertsona baino gehiagok du deskargatuta APP-a.

57 intzidentzia jaso dira APP-a parte hartzeko tresna bat ere bada. Izan ere, In-

tzidentzien atalaren bidez herrian hobetzeko ikusten diren gauzen berri emateko aukera dute herritarrek. Bada, dagoeneko 57 intzidentzia jaso dira eta Udaleko teknikariek erantzun bat eman diete gehienei.

Parte hartze prozuan proposamenak aurkezteko aukera eskainiko da APP-ean berritasunak txertatzen joango dira. Hala, 125.000 euro zertan gastatu erabakitzeko gauzatuko den parte hartze prozesuan APP-ren bidez proposamenak aurkezteko aukera eskainiko da, horretarako ahalbidetuko den atal berezi baten bidez.

Se han visitado 80.701 contenidos en la APP de Urnieta El Ayuntamiento sacó una APP para móviles para que la ciudadanía tuviera toda la información necesaria sobre Urnieta a mano, en unos pocos clicks. El lanzamiento se produjo con las fiestas de San Miguel y lo cierto es que ha tenido una muy buena acogida. Muestra de ello son las numerosas visitas que ha recibido en estos primeros tres meses, 22.406 concretamente. Asimismo, se han visitado 80.701 contenidos en total. Si miramos a los apartados

que tienen mayor éxito, encabezan la lista las noticias. Actualmente, tienen descargada la APP más de 650 personas.

tal de 57 incidencias, de las cuales los técnicos han dado una respuesta a la mayoría.

Se han recibido 57 incidencias

Se podrán presentar las propuestas en el proceso participativo

La APP es a su vez una herramienta de participación, y es que gracias al apartado de Incidencias los y las ciudadanas tienen la posibilidad de notificar directamente al Ayuntamiento de todo lo que estimen mejorable. Pues bien, ya se han recibido un to-

Se irán integrando novedades en la APP. Así, en el proceso que se hará para decidir en qué gastar 125.000 euros, se podrán presentar las propuestas mediante la APP utilizando un apartado que se habilitará para ello.


232

2018 // URTARRILA ENERO

HERRITARRAK

Ongi etorria egin zaie Urnietako bizilagun berriei Bienvenida a los nuevos vecinos y vecinas de Urnieta

© Udala

2017.urtean Urnietara bizitzera etorri ziren pertsonei ongi etorria emateko, elkar ezagutzeko eta Udaleko zerbitzu desberdinak aurkezteko saio berezi bat burutu zuen Udalak abenduaren 20ean. Urnieta herrian bizi garen guztiok osatzen dugu, bai Urnietan jaiotakoek, bai inguruko herrietatik, Estatuko beste leku batzuetatik etorritakoek, eta baita, munduko txoko desberdinetatik iritsitakoek

ere. Aniztasuna gainera, garapen eta berrikuntza iturri da, izan ere, ezberdinen arteko elkarbizitzak gure komunitatea aberasten du. Lehenbiziko aldia da Udalak ongi etorri saio bat gauzatzen duela, baina ekimen honi jarraipena emateko asmoa du, garrantzitsua baita bizilagun berriak hasieratik Urnietako parte sentitzea eta herrian integratzea.

El Ayuntamiento realizó el pasado 20 de diciembre un acto de bienvenida dirigido a todas las personas que vinieron a vivir a Urnieta en el 2017 con la intención de presentarles los diferentes servicios municipales, de darles la bienvenida y de conocerse mutuamente. Urnieta la conformamos todas las personas que vivimos en el municipio, tanto las que han nacido en el pueblo como las que han venido de los municipios del entorno, desde otros puntos del Estado o desde diferentes rincones del mundo. La diversidad es una fuente de innovación y desarrollo, y la convivencia entre diferentes enriquece nuestra comunidad, lo cual es fundamental para construir una Urnieta mejor. Es la primera vez que el Ayuntamiento organiza un acto de bienvenida pero tiene la intención de darle continuidad puesto que entiende que es fundamental que los nuevos vecinos y vecinas se sientan parte de Urnieta desde el principio, y se integren cuanto antes.

Bidaien diaporama lehiaketa Bidaiazalea zara? Zure bidaiak ezagutzera eman nahiko zenituzke?Ba orain duzu aukera, Urnietan bidaien lehen diaporama lehiaketa antolatuko da eta. Zure bidaien inguruan 30-60 minutu artean hitz egiteko gai bazara irudi eta bideoekin hau zuretzako prestatutako lehiaketa da, kontaiguzu nolakoa izan zen esperientzia horietako bat, nola antolatu zenuen bidaia, zergatik egin zenuen toki horretarako ibilbidea eta han zer ikusi eta ikasi zenuen.

Urtarrilaren 15etik otsailaren 9ra bitartean eman behar da izena Izen ematea oso erraza da, 16 urte baino gehiago izatea eta buruntzaldean bizi, ikasi edo lan egitearekin nahikoa da. Beraz, izen emate orria bete eta has zaitez zure aurkezpena prestatzen. Aurkezten diren guztien artean 5 diaporama aukeratuko dira, eta horiek beraien diaporama aurkezteko aukera izango dute. Puntu horretara iristeagatik bakarrik 100 euroko accésit bat eskura dezakezu, baina ondoren, 5 hautatuen artean kultur-

nietaren saria (300€) eta ikuslearen saria (200€) emango dira. Hortaz, bidaia politik baduzu edo bidaiazalea bazara ez izan zalantzarik, begiratu lehiaketaren oinarriak eta hasi zure diaporama prestatzen. Urtarrilaren 15etik otsailaren 9ra eman dezakezu izena. Izen emate orriak Lekaio kultur etxean, Gazte Informazio Puntuan eta webgunean izango dira. Bete ostean, leku horietan entrega daitezke, edo 650250356 whatsapera edo gazteinformazioa@urnieta.eus helbidera bidali.

7


8

ELKARRIZKETA

232

URTARRILA ENERO // 2018

Nestor Orozco: “goi mailako futbola barrutik bizitzeko aukera izaten ari naiz Zipren” Nestor Orozco duela urte batzuk imajinatu ere ezingo zukeen amets bat bizitzen ari da, izan ere, Zipreko AEK Larnaca taldeko prestatzaile físiko moduan dihardu lanean. Betidanik gustatu izan zaizkio kirola eta futbola eta mundu horrekin lotura duen lanbide bat izateko ilusioz joan zen Madrilera Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zientzien ikasketak egitera. Real Unionen izan zuen lehen esperientzia profesionala, baina futbolaren mundua joan etorrikoa izanik eta bertan leku bat egitea oso zaila dela jakinik hezkuntzan ere bidea egitea erabaki zuen. Ordutik bi arloak uztartu ditu hainbat talde eta ikastetxeetatik igaroz, telefonoak jo eta Ziprera joateko eskaintza jaso zuen arte. Urte erdi inguru darama Zipren eta momentuz oso esperientzia ona izaten ari dela kontatzen du. Emaitzak ere lagun ditu, AEK Larnaca Zipreko ligako lidertzan da eta. Gabonetan Urnietara bueltatu da egun batzuk familia eta lagunekin igarotzeko, eta guk berarekin hitz egiteko aprobetxatu dugu.

Zer moduz joan dira lehen hilabeteak? Primeran. Zipreko lehen maila ez da hemengoa bezalakoa, baina goi mailako futbola barrutik bizitzeko aukera izaten ari naiz eta oso esperientzia polita izaten ari da. Nik esango nuke Real Unionen egon nintzenean ere neurri batean maila profesionalean egon nintzela. Batez ere lehen bi denboraldietan, aurrekontua potentea zelako. Halere, hau beste kontu bat da. Europa Leagueko play off-a jokatu dugu, aurkariek hainbat milioi euroko aurrekontua dute, eta horrek guztiak beste islada bat ematen dio kirolari eta era berean, zure bizipenei.

© Udala

zio publikoko zerrendetatik kanpo geratzen nintzela. Saiatu nintzen administrazioarekin hitz egiten, baina aukeraketa bat egin behar nuela esan zidaten, eta buru hotzarekin jokatuta eta pena handiarekin ez joatea erabaki nuen. Aurten prestatzaile físikoaren postua hutsik geratu zen eta berriro deitu zidaten. Bidea prestatuta baimena lortu nuen eta baiezkoa eman nuen.

Nola sortu zitzaizun Ziprera joateko aukera?

Ametsak egi bihurtzea beti ez da posible izaten, baina gauzak ondo egindakoan batzuetan izaten da saria.

Imanol Idiakez da AEK Larnacako entrenatzailea. Nik berarekin egin nuen topo Real Unioneko hirugarren urtean eta oso ondo moldatu ginen. Aurreko denboraldian joan zen Ziprera eta hara joateko deitu zidan. Kontua da ni irakasle moduan lanean ari nintzela eta kontratua arrazoirik gabe bertan behera uzten banuen administra-

Niretzako sari bat izan da. Ni beti saiatzen naiz gauzak ondo egiten eta agian hori da nire bereizgarri nagusia, egiten dudana ilusio eta pasio handiarekin egiten dudala. Aukera handia eman dit Imanolek eta oso eskertuta nago. Metodologikoki oso ikuspuntu antzekoak ditugu eta hori ezinbestekoa da. Maila altu hauetan funtsezkoa

da zure alboan konfidantzazko lantaldea izatea, bestela gauzak asko zailtzen dira. Berari gustatzen zaio nire laguntzaile lana eta ni ere oso gustura nago berarekin. Elkarren osagarri garela esango nuke, agian berak horrenbeste donimatzen ez dituen arloetan laguntzen diodalako.

Ikasketak egin zenituenean imajinatzen zenuen honaino iristea? Ez nuen imajinatzen inondik ere. Bakoitzak bere ametsak eta helburuak ditu baina horiek errealitate bihurtzea oso zaila da. Argi neukan saiakera egin nahi nuela, baina jakitun izanik ia ezinezkoa zela. Horregatik egin dut bidea irakasle moduan ere.

Askotan trena behin bakarrik pasatzen da, baina zuk bigarrengoan igotzeko modua izan duzu eta aukera aprobetxatzen ari zara. Momentuz gauzak primeran doaz, lehen


232

ELKARRIZKETA 9

2018 // URTARRILA ENERO

roten dugu nola dauden jakiteko. Hori guztia egindakoan kirol pixka bat egiteko aprobetxatzun dut etxera joan aurretik. Arratsaldeetan Imanolekin biltzen naiz. Izan ere, maila hauetan beti dago zerbait egiteko. Egun batzuetan aurkarien partidak ikustera ere joaten gara. Zipreko liga primeran dago horretarako, kotxez ordubeten edozein zelaitara iristen zara. Bestalde, ingeleseko klaseak jasotzen ditugu.

postuan gaude. Hori bai, Apollon eta APOELek hiru eta bi partida partida gutxiago jokatu dituzte Europan ibili direlako. Hortaz, lanean jarraitu beharra dago. Hau goi mailako kirola da eta klubean exijentzia maila oso handia dago. Azken bi urteetan bigarren postuan amaitu du liga AEK Larnacak eta berriro ere goian egotea da helburua. Presidenteak beti azpimarratzen digu hori. Halere, kontuan eduki behar da aurrekontuari begiratuz gero bosgarren taldea garela eta horrek asko baldintzatzen ditu gauzak.

Beraz, presio handia duzue. Ligako lehen hilabete eta erdian partida guztiak irabazi genituen. Gero astebetean 3 partida jokatu genituen eta horietatik bi galdu. Bat 5 eta 2 eta bestea berriz, 1 eta 0. Presidenteak argi esan zigun emaitzak behar zirela. Han irabazi edo irabazi egin behar da. Guk badakigu zein den testuingurua eta erronka moduan hartzen dugu.

Nola daramazu hori guztia? Badakigu nolakoa den futbola, non emaitzek baldintzatzen duten dena. Dirutza handia mugitzen da eta jende asko dago ikuskizun honen atzean. Ni Imanoli lotuta nago. Imanol etxera badoa ni ere etxera joango naiz. Horrela sinatu nuen kontratuta. Momentuz gauzak ondo doaz eta hala jarraituz gero denboraldia amaitu arte egongo gara.

Horrela imajinatzen zenuen goi mailako futbola? Ez, eta horrek nire ikuspuntua aldatu du. Nik jokalariengan asko sinisten dut. Askotan robot batzuk bailiran ikusten ditugu eta beraiek ere asko sufritzen dute. Gauzak ondo egin nahi dituzten arren, batzuetan arrazoi desberdinengatik ezin dute %100a eman eta presio handia jasaten dute. Hori guztia kudeatzea ez da batere erraza. Haiek ere pertsonak dira gu bezala.

Jokalariak aipatu dituzu, nolako harremana duzu beraiekin? Ni gertutasun handia duen pertsona bat naiz, baina maila hauetan zailagoa da jokalarien egunerokoan sartzea. Harremanak profesionalagoak dira. Bakoitzak bere familia eta bizimodua du eta‌ Real Unionen adibidez hori errazagoa zen.

Hizkuntza ere muga bat izan daiteke zentzu horretan. Zailtasun puntu bat ematen dio horrelako talde bat kudeatzeko orduan. Izan ere, nahiz eta egin behar diren ariketak azaltzeko orduan ondo moldatzen garen bro-

mak egitea adibidez gehiago kostatzen da, eta ondorioz, elkarrizketa asko profesionalagoak dira pertsonalagoak baino. Halere, harremanak onak dira.

Nazionalitate askotako jokalariak dituzue? Zipreko 3 jokalari daude, eta gero, frantsesak, mazedoniarrak eta serbiarrak. Jokalari horietako gehienak haien selekzioekin jokatzen dute. Espainiarrak ere badaude. Ander Murillo gipuzkoarra (Athleticen jokatu zuen), David Catala (Espanyolen eta Celtan jokatua), eta Jorge Larena (Las Palmas, Atletico Madrilen eta Celtan jokatua), besteak beste.

Horiek lagunduko zizuten hasieran. Dudarik gabe. Beraiekin lasaiago hitz egiteko aukera dut. Ni hara iritsitakoan hemengo inor egon ez balitz zailagoa izango zen. Horrek bidea erraztu dit. Halere, hori da goi mailako taldeen kontestua eta egokitu egin behar da.

Nolako giroa izaten da partidetan? Zipren pasio handiarekin bizi dute futbola, lehen kirola da, eta oso barneratua dute. Gure zelaia berria eta oso polita da. Dena betez gero, 7.000-8.000 pertsona sartzen dira. Gero, Zipreko beste zelai batzuk handiagoak dira, APOELnean esaterako, 20.000 pertsona sartzen dira.

Nolakoa da zure egunerokoa? Entrenamendua 9:30ean izaten da, baina gu 7:30ean iristen gara klubera guztia prestatzeko. Izan ere, entrenamenduak taldearen eta jokalarien unean uneko egoerara egokitu behar dira. Zer egin erabakitakoan zelaira joaten naiz ariketak prestatzera. Ondoren, jokalariekin gimnasioan ariketa batzuk egiten ditugu, eta gero, zelaian 90 minutu inguruko lana. Amaiturikoan berriro ere gimnasiora joaten gara jokalari batzuk ariketa gehigarriak egiten dituztelako. Gero, Imanolekin biltzen naiz entrenamenduaren ondorioak ateratzeko, eta jokalariak fisikoarekin amaitu arte itxa-

Zein sentsazio izan zenuen hara iritsitakoan? Hasieran Poloniara joan nintzen han zegoelako taldea aurredenboraldiko prestaketa egiten. Ziprera iritsitakoan sekulako beroa egiten zuen eta hori goizeko hirurak edo zirela. Gainerakoan Larnaca hiri polita da. Itsasoa dauka eta horrek xarma ematen dio. Badu 2.000 metroko mendi bat ere.

Bisitatzeko egokia orduan. Udan eguzkia ziurtatua dago eta 10-15 egun igarotzeko oso leku gomendagarria da. Nikosia gertu dago eta Limasol ere oso polita da. 300.000 biztanle inguru dituzte biek, eta beraz, hiri handiak dira. Larnacan 70.000 inguru bizi gara.

Lehen aipatu dugu trenak askotan behin pasatzen direla, baina hartuz gero ez da jakiten zein den azken geltokia Ez dut horretan pentsatzen. Imajinatu, guk 4 partida galtzen baditugu etxera joango gara. Guk saiatu egin behar dugu eta hortik aurrera emaitzak onak badira ikusiko dugu.

Hori egia da eta ezin da jakin Zipren beste 2 hilabete edo 2 urte egongo zaren, baina abentura hau amaitzean Imanolek entrenatzen jarraituko du, eta agian zuk berarekin. Baldintza asko daude tartean. Imanolek nahi badu eta joaten den klubak baliabideak baditu gerta liteke, baina ez dago horretan pentsatzerik

Ikusiko ditugu egunen batean Espainiako lehen mailan Imanol eta Nestor? 20 entrenatzaile bakarrik daude lehen mailan. Horietatik ikusmira oso handia duten taldeak kendu behar dira eta aukerak asko murrizten dira. Egia esateko ez dut pentsatzen gauza horietan, baina nork daki. Nire ustez Imanol oso entrenatzaile ona da, baina oso-oso zaila da hor leku bat egitea. Ni oso gustura nago berarekin eta nahi duen bitartean elkarrekin jarraituko dugu.


10

IKASTETXEAK

232

URTARRILA ENERO // 2018

IEgape Ikastola

Baloreetan hezten

Educando en valores

Egape Ikastolan urte luzeak daramagu gure haur eta gazteak baloreetan hezten. Alde batetik, gure kultura eta tradizioei indarrez eutsi izan ohi diogu. Gure hizkuntza sustatzen eta indartzen ahalegin handiak egin izan dira, berdin kultura transmititzen (Olentzero, neguko azoka, txalaparta, bertsolaritza, euskal dantzak…) eta gure tradizioak ikasleengan errotzen. Bestetik ere, elkarbizitzako baloreak errespetuzkoak eta arduratsuak lantzen dihardugu, hala nola, berdintasuna, hezkidetza, kulturartekotasuna, tolerantzia…. Modu batean eta bestean, herritar arduratsu eta parte-hartzaile hezi nahi ditugu hiritar konprometituak izateko helburuarekin.

La Ikastola Egape lleva años educando en valores a nuestros niños-as y jóvenes. Por una parte, hemos trabajado con mucho ánimo y tesón en la trasmisión de nuestra lengua y nuestra cultura y tradiciones (Olentzero, txalaparta, dantza, bertsolaritza…). Por otro lado, trabajamos valores de convivencia en el respeto y la responsabilidad (igualdad, coeducación, tolerancia, interculturalidad…). De una manera u otra, queremos educar ciudadanos responsables, participativos y comprometidos con la sociedad.

IPresentación de María ikastetxea · Salesiarrak-Salesianos Urnieta

Konfiantzaren Pedagogia Presentación de María ikastetxean berrikuntza metodologikoarekin jarraitzen dugu. Honen harira, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetuko duten ildo garrantzitsuen artean Konfiantzaren Pedagogia nabarmendu nahiko genuke. Pedagogia hau familia eta eskolaren arteko elkarlan sendoan oinarritzen da. Ikasturte honetan irakasleak Konfiantzaren pedagogiaren inguruan formakuntza jasotzen ari dira eta, neurri berdinean, berrikuntza metodologiko honetan gurasoek duten papera ezinbestekoa da. Hori dela eta, “Zure alboan” Guraso eskola garrantzi handia hartzen ari da. Dagoeneko bi jarduera arrakastatsu egin ditugu eta ondorengoetara gonbita luzatu nahi dizuegu. “Zure alboan” Guraso Eskolaren hurrengo saioa urtarrilaren 23an izango da, 16:30tan gure ikastetxean. Formakuntza saio honetan Urnietako emagina, Jeru Ro-

dríguez, haurdunaldian zehar amak pairatzen dituen beldurrez mintzatuko da eta, jarraian, Rafael Cristobal psikiatra haurra jaio ondorenean izaten dituen beldurrez arituko da. Beraz, beldurrak duen garrantzia eta beldurrari nola aurre egin izango da hurrengo hitzaldiaren ardatza.

Familien bertaratzea errazteko, ikastetxean umeen zaintza zerbitzua eskainiko dugu. Hitzaldira etorri nahi duenak izena eman dezake bi modu hauetan: eskolako web orrian duzuen formularioa betez (urnieta.presentaciondemaria.org) edo eskolako telefonora deituz (943 551 782).


AISIA

232

2018 // URTARRILA ENERO

IZINE KARTELERA SAROBE AEG

www.sarobe.info

4€

BONO 5: 18 €

BONO 10: 30 €

BATMAN LEGO

LOS PITUFOS: LA ALDEA ESCONDIDA

ORM EN EL REINO DE LAS NIEVES

OVEJAS Y LOBOS

GUZTIENTZAT / TODOS

GUZTIENTZAT / TODOS

GUZTIENTZAT / TODOS

GUZTIENTZAT / TODOS

URTARRILAK 7 7 DE ENERO

URTARRILAK 14 14 DE ENERO

URTARRILAK 21 21 DE ENERO

OTSAILAK 4 4 DE FEBRERO

17:00

17:00

17:00

17:00

IURNIETAKO KZ-GUNEA URTARRILEKO ORDUTEGIA HORARIO DE ENERO 09:00-13:00 ASTELEHENETIK OSTIRALERA / LUNES A VIERNES Komunitate birtualak: Zure elkartearen doako webgunea sortzeko aukera eskaintzen dizugu. IT Txartela: Teknologia berrien gaineko ezagupideen egiaztapena. IKASTAROAK (ASTELEHENETIK OSTIRALERA): Oinarrizko Internet: Internet mundua, PC bat ezagutu, nabigazioa, posta elektronikoa... eta gehiago. Software librea: ofimatika mundua, software librearen baldintzak, baimenak eta abar. Sare Sozialak 2.0: sare ezberdinak erabiliz, komunikatu eta zure dokumentuak konpartitu. Irudia: imaginazioa esna ezazu grafiko aplikazioak erabiliz. Google Apps: zure eta zure enpresaren antolakuntza errazteko tresnak. Smartphoneak eta tabletak: zure gailuak eta aplikazio ospetsuenak erabiltzen ikasi. Programazioa eta garapena: programazio tresnak erabiltzen ikasi.

Comunidades virtuales: Te ayudamos a crear una página web gratuita para tu asociación. IT Txartela: Certificación de conocimientos en nuevas tecnologías. CURSOS (DE LUNES A VIERNES): Internet básico: entra en el mundo de Internet; qué es un PC, correo electrónico... y mucho más. Software libre: ofimática, características del software libre, tipos de licencias, etc. Redes Sociales 2.0: comunícate y comparte tus documentos a través de las diferentes redes sociales. Imagen: da rienda suelta a tu creatividad con las aplicaciones gráficas de código abierto. Google Apps: herramientas que facilitarán tu organización personal y la de tu empresa. Smartphones y tablets: aprende a utilizar tus dispositivos y las aplicaciones más populares. Programación y desarrollo: aprende a utilizar herramientas de programación.

943 023 682 · www.kzgunea.net

IKASTAROAK / CURSOS Argazki ukitua GIMP erabiliz Retoque fotográfico con GIMP 22-31 09:00-11:00 Castellano PC, teklatua eta sagua hasieratik nola erabili ikas ezazu Aprende a manejar PC, teclado y ratón desde cero 2-4 09:00-11:00 Castellano Twitter. Momentuan momentuko informazioa Twitter. La información al instante 15-16 09:00-11:00 Castellano

URRUNEKO FORMAZIOA FORMACIÓN A DISTANCIA Dropbox; Lan-bilaketa Interneten / Búsqueda de trabajo en Internet; Ofimatika orokorra / Ofimática general; Wordpress: Zure webgunea sortu / Wordpress: Crea tu sitio web; APP Inventor. Sortu zure APPak / APP Inventor. Crea tus propias APPs; Sare Sozialak / Redes Sociales; Wikiloc. Sortu eta partekatu zure kanpoko ekintzen ibilbideak / Wikiloc. Crea y comparte tus rutas al aire libre

11


16. posta-kutxa 20130 Urnieta –Gipuzkoa– komunikazioa@urnieta.eus www.urnieta.eus

AGENDA

PAPER EKOLOGIKOA PAPEL ECOLÓGICO

URTARRILA / ENERO PUZGARRIAK KIROLDEGIAN URTARRILAK 4, OSTEGUNA 11:00-13:00 / 16:30-19:00, Kiroldegia

ERREGE MAGOEN DESFILEA URTARRILAK 5, OSTIRALA

HODEI MAGOA: “ILUSIOAREN INDARRA” URTARRILAK 2, ASTEARTEA 17:30, Sarobe 3€ Euskaraz Iritsi da ‘Ilusioaren indarra’. Hodei magoaren ikuskizun berria. Bera konbentzituta dago, bizitzan ilusioak duen garrantzia erakutsiko duen proba bat duela. Proba hau,ikuskizun bat izango da eta tartean, agerpenak eta desagerpenak, eskapismoak eta asmakizun zailak ikusiko ditugu. Ikuskizun berritzailea; orain arte Hodei magoak aurkeztutako formatuak baino handiagoa baina beti bezala, umorez eta presentzia eszenikoarekin. Urtebete lanean egin ondoren, ILUSIOAREN INDARRA heldu da; ikuskizun familiarra, freskoa, alaia eta dibertigarria.

EUSKAL JOLASAK URTARRILAK 3, ASTEAZKENA 16:30-18:30, Kiroldegia Kulki Euskal jolasak. Itsasoko parkea eta maparen jolasa.

18:00, Lobera baserritik 16:00-17:30, Erregeen harrera elizan. 19:00etik aurrera oparien banaketa San Joan plazan (0-6 urte).

BIDAIATEKA: IZEN EMATEA URTARRILAK 15 - OTSAILAK 9 Gazte Informazio puntua + 7. ORRIALDEA

125.000 EUROKO PARTE HARTZE PROZESUAREN AURKEZPENA URTARRILAK 16, ASTEARTEA 19:00, Lekaio kultur etxea + 4. ORRIALDEA

IPUIN KONTAKETAK LIBURUTEGIAN URTARRILAK 19, OSTIRALA 17:30, Lekaio kultur etxea +4 urteko haurrentzat. Kontalaria: Marisa Tabernero.

FAMILIA IKUSKIZUNA: “KOLOREZ KOLORE”, PANTZART TEATROA URTARRILAK 28, IGANDEA 17:30, Sarobe 3€ 3 eta 6 urte bitarteko umeentzako antzezlana da, Kveta Pacovska ilustratzailearen lan plastikoan inspiratutakoa. Koloreen gaia jorratzen du kolorezko etxeeskultura bat sortzen den bitartean, David Larrinagaren musikaz lagunduta. Kolorezko etxe hura sortzeko txotxongiloak, itzalak, leihoak, kolorezko gurpilak eta Juan Kruz Igerabideren haur poesia liluragarria erabiltzen dira. Gainera ilargiak, barraskiloak, igelak, eta hipopotamo bat agertzen dira. Emakumezko aktore bat eta gizonezko aktore bat agertokia aldatzen ibiltzen dira poligonoak, koloreak, irudiak, pertsonaiak, abestiak, eta nahasketak zabalduta. Hala, kolorezko eta umorezko ikuskizuna sortzeaz gain, testurak, formak, historiak eta soinuak erakusten dira. Azkenean, haurrek eraikitako agertoki-eskultura-etxean sartu ahal izan dira, bizi izan dutena ikusi, ukitu, jolastu eta bereganatzeko.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.